Uztaila 2018

Page 1

196.qxp_55 22/7/18 22:22 Página 1

asier acedo:

“Behin kamuflatzen zarenean ezin zara bertatik atera, ateratzen bazara etxera joateko izan dadila”


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Pรกgina 2

bazkideen artean zozketa eginda, Arantxa Zigarani egokitu zaio hilabete honetako OPARIA.

943 148 061


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Página 3

34 6 10 12 14 15 19 ENB I D OA I NK E S TA

JARDU NIAN ACEDO

A S IE R

AUZ OAK FESTAK

OPORRENGATIK ITXITA, EDO EZ Uztaila bukatzen ari da eta zuetako asko oporretara nora joan pentsatzen ariko zarete edo baliteke dagoeneko erabakita izatea. Baliteke hau irakurtzen duen batek baino gehiagok oporretan irakurtzea danbolin. Hondartza batean. Edo mendian. Zuek bai jakin! Garai batean, abuztuan denda, bulego edo lantoki gehienak itxita egoten ziren, opor garaia zela-eta. Ohiturak aldatzen ari dira, ordea, eta gaur egun ez da hain arraroa denda edo lantokiak abuztuan irekita egotea. Danbolin sortu zenean ere antzerako zerbait gertatzen zen. Urtean hamaika ale ateratzen ditugu eta gure opor garaia abuztuan izaten da. “Zestoan abuztuan ez da ezer egoten”, “Albisterik ez da egoten abuztuan”, zioten. Aurreiritziak nagusi ziren. Ez dute arrazoirik. Zestoan udaran, eta batez ere abuztuan, gauza ugari egin daitezke. Neguan euri ugari egin duela kontuan izanik, uztail-abuztuko asteetan aire librean gauzak egiten saiatuko gara. Udazkenean sartzen garenean eta eguna mozten denean, aterpean sartuta egon beharko dugu eta orain eguzkitan egoteko aprobetxatu beharko dugu. Kasu egin edo bestela neguan damutuko zarete. San Lorentera joan zaitezkete (besoa altxa dezala San Lorente non dagoen dakienak), Endoiara edo beste mendi batera izarrak ikustera, Altzolaratsera edo, zergatik ez, bidegorrian sartu eta Urretxuraino joan zaitezkete bizikletan. Urretxu aldera joan beharko dugu oraingoz, itsasoa ikustera ezin baitugu joan bidegorria erabilita. Noiz izango dugu herria lotzen duen bidegorria? Erantzunik ez duen galdera potoloa. Txango, egun pasa edo bueltatxo hauek modu sakonagoan eta hobeto azalduta irakurri nahi dituenak orrialde batzuk pasatzea nahikoa du. Ziur ezusteko bat baino gehiago izango duela. Eta azalpen hauek guztiak zertarako? Ba aitortu behar dut orain arte azaldu den guztia izan dela danbolinek udaran ez duela ixten kontatzeko. Abuztuan ez duzue papereko danbolinik jasoko baina danbolin.eus eguneko 24 orduetan irekita duzue eta hurrengo egun eta asteetako kontu eta gertaerak bertan aurkituko dituzue. Orain arte ez bazarete sartu aukera eman zeuen buruari eta bisita gaitzazue. Atal desberdinetan klik egin. Argazki eta bideoak ikusi eta testuak irakurri. Zerbait otu zait oraintxe: Hurrengo asteetan norbaitek ale honetako aisialdi proposamenetako bat gauzatzen badu, argazkiren bat atera eta danbolin.eus-era bidali, zuen esperientzia kontatuz. Danbolin, bai paperean bai web gunea, guztioi irekia dago eta denon artean osatu eta eraiki behar dugu. Herritarrok herritarrekin eta herriarentzat egiten den zerbait da eta hurrengo urteetan horrela izaten jarraitzea nahi dugu.

d a n b o l i n EK

U

rko cnseco

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

DAN BO L IN. EU S

BOTA

LIBREAN

Z EST OA N

BERTAN OPORRAK

A G E N DA

diruz lagundutakoa


196.qxp_55 22/7/18 22:22 PĂĄgina 4

Eg enbidoa

Berriro ikasten

in didak ederra Inaxio! Emotikono bat falta zaidak geratu zaidan aurpegia adierazteko. Egun baten tokatu behar zitzaidan eta azkenik heldu da egun hori. Azken urte honetan bizitzan eman ditudan aldaketei buruz galdetu didazu; ikasketak, bizilekua... Nork esango zidan berriz ikasten hasiko nintzenik. Zer? Eta sukaldaritza. Non? Eta Bilbon. Txikitatik datorkit seguru asko grina hau, zeren haurra nintzela nire lehenengo Olentzerori eskatutako jostailua sukaldetxo bat izan zen, jajajajaja. Beno, segi dezagun enbidoarekin. Buelta asko eman nizkion buruari erabaki hau hartu aurretik, lanean hari bainintzen jada lau urtez. Baina zerbait berria egiteko eta herritik kanpora mugitzeko gogoa nuen eta asko pentsatu ondoren Leioako ostalaritza eskola hautatu nuen gogo hori asetzeko asmoz. Oso urte oparoa izan da, jende berria ezagutzeaz gain aukera izan baitut lagun batzuekin pisu batean bizitzen jartzeko. Juergaren bat edo beste egiteko aukera ere izan dut. Ezin izango nituen pisukide hobeagoak aurkitu. Izan ere, interes berberak partekatzen ditugu. Interes horien artean ikasle mugimendua. Bertako partaide izateak asko aberastu nau maila pertsonalean. Esperientzia honek nire jakin-mina areagotu duenez udara honetan Uruguai eta Argentinara noa brigadista moduan bertako errealitate sozial eta politikoa ezagutzeko asmoz. Ikasle mugimendua indartsu dago eta honen aurrean indar polizialek eta EHUk kriminalizatzeko saiakera etengabeak egiten dihardute. Kuadrillan badut lagun bat mugimendu honen parte izan dena eta hori dela eta gaur egun auzipetuta dago. Zer diok Txapei? Zer duk esateko?

A

P

itor arsuaga

intada . Zestoako Udaletxeko balkoian ostadarrik ez.

1969ko ekainaren 28an New Yorkeko polizia pub batera sartu zen euren eskubideak defendatzeko lanetan zebiltzan zenbait transexual, lesbiana, gay eta bisexual atxilotzera. Ordutik, ekainaren 28an urtero ospatzen da LGTBI nahiz Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna. Kolektibo horrek jasaten dituen diskriminazioen aurrean, aniztasuna eta berdintasuna defendatzeko eguna da. Izan ere, zoritxarrez, gaur egun, oraindik ere kolektibo honek diskriminazioa pairatzen du. Badirudi Zestoako Udalak ez duela diskriminazio hori sumatu gizartean, eta aldarrikapenerako beharrik ere ez duela ikusten! Hau da hau‌ Udal batek mota horretako borrokari laguntzeko konpromiso politikoak egunerokoa izan behar du, noski; baina gizarte-ordezkariek ez al lituzkete ikuspegi eraikitzaile batetik, adierazpen pausoak emateko konpromisoak hartu behar? Inguruko herrietan mota guztietako ekitaldiak antolatu dira, Zestoan ez. Ez ote gara ba gai izango gutxienez balkoian kolektibo horren alde, euren bandera esekitzeko? Datozen ekainaren 28 guztietan kontuan izango dugulakoan‌ gehitu aniztasunera!

M

aria Uria Etxeberria, Vidya Iglesias Errasti eta Markel Etxeberria Izeta.


196.qxp_55 22/7/18 22:22 PĂĄgina 5

5

INKESTA Aurten festetako paellada eta zezenketak zein egunetan jarriko zenituzke? (Erantzuleak guztira: 139)

Aukeran, nik paella larunbatean jarriko nuke eta zekorketak igande eta ostiralean. Ni zezenzalea naiz, baina bizirik gustatzen zaizkit neri.

k

b

Kandido Aldalur 65 urte

Nigatik, ahalko balitz, zekorketarik ez litzateke egongo, baina ez dagoenez beste erremediorik, ostiralean eta igandean zekorketak eta larunbatean paella jarriko nituzke. Amaiur Mutiozabal 26 urte

ale

ale

Egun berdinean biak jartzea izango litzateke politena, paella pixka bat aurreratu eta ondoren zekorketa egitea. Ez bada nahi biak egun berdinean jarri, eta bata ostiralean eta bestea larunbatean jarri behar badira, bi aukerekin ados. Edo Ondarbaso egunean paella egitea ere ez litzateke txarra izango.

Larunbatean askok Amabirjin eguneko familia bazkaria izango dugu eta paella egun berean jarriz gero gaizki, baina ostiralean jarrita ere umeak goizean eskola dutela kontuan izanda paella prestaketak egiteko gurasoak gaizki ibiliko gara. Beraz, ez nuke jakingo egun bat esaten. Aurten jartzen den eguna jartzen dela festa aldrebes xamarrak izango ditugula dirudi.

Jon Etxeberria 36 urte

Esti Korta 41 urte

Bolumen handiko hondakinak edo traste zaharrak ezin dira kalera atera. Emauseko telefono honetara deituta, etxera etortzen dira bila: 656 789 574 *Aldiko gela bat hustutzen dute. Behar bezain hitzordu egin daitezke eta doakoa da zerbitzua.

Astinduk antolatuta, ibaia garbitu zen auzolanean. Bejondeizuela!


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Página 6

J

ardunian

A SIER ACEDO

Noiz edo noiz guztioi deitu digute “txoriburu”. Ez dakit elkarrizketatu honi inoiz esan dioten, baina ezin ukatu txoriak etengabe buruan dituela. Afizio bitxia du Asier Acedo argazkilariak eta lerro hauetan bere Facebookean hainbestetan ikusi ditugun argazki eder horiek nola ateratzen dituen kontatu digu. Argazki hauek ez baitira zorte hutsarekin lortzen, hegaztien portaera aztertu, material egokia bildu eta batez ere pazientzia mordoa izan behar baita.

“Orduak eta orduak pasatzea da zoramenik handiena”

Nondik datorkizu afizio hau? Argazkilaritzan hasi nintzenean, paisaiei ateratzen nizkien argazkiak gehienbat, baina beti antzekoak izaten ziren eta askotan ez nuen jakiten nora joan. Txikitatik gustatu izan zaizkit hegaztiak, lumen bilduma egiten nuen, baina hegaztiei argazkiak ateratzeko teleobjektibo apropos bat beharrezkoa da, bestela oso frustragarria izan daiteke. Pixka bat aurreztu nuenean, materiala erosi nuen eta argazkiak ateratzen hasi nintzen, duela urte eta erdi inguru. Argazki mota honek, argazki oso ezberdinak ateratzeko aukera ematen du. Gainera, bateragarria da txakurrarekin, bera paseatzera atera behar dudanean txorien bila joaten naiz. Non eta nola aurkitzen dituzu animalia hauek? Zestoa ingurukoak dira argazki hauetako animaliak. Hasieran, mendira joaten eta zerbait ikusten nuenean, momentuan argazkia tokatzen zen bezala ateratzen nuen eta kito. Etxera joan eta hegaztien gida hartu eta bertan begiratzen nuen zein txori mota zen. Horrela joan naiz pixkanaka hemen inguruko txoriak ezagutzen. Azken sei bat hilabeteetan ordea, kamera gutxiago erabiltzen dut eta txori bat aukeratu eta helburu bezala hartzen dut. Non ibiltzen den, bere ezaugarri eta portaerak aztertu eta bila hasten naiz. Azkenean bilduma moduko batean bihurtzen da.


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Página 7

7 jartzeko, eta orduak arintzeko tourra ikusi, bazkaldu eta noiz edo noiz siestatxo bat ere bota izan dut. Kamuflatzeko beste modu bat sarea da, arina da eta mendira eramateko errazagoa. Gorputzaren gainetik bota edo txabola moduko bat muntatu daiteke. Eserlekua ere jar daiteke horrekin. Eta hirugarren modua trajea da: kamuflajeko buzo arin bat da, hosto moduko batzuk dituena. Mendira eramateko egokia da, ez baitu pisatzen baina honekin uzkurtu eta geldi-geldik egon behar da, denbora luzez egoteko zaila. Hiru moduetan, behin kamuflatzen zarenean ezin zara bertatik atera; ateratzen bazara, etxera joateko izan dadila; nahikoa da une batean ateratzea orduantxe txoria hurbiltzeko.

“Txikitatik gustatu izan zaizkit hegaztiak, lumen bilduma egiten nuen” Zenbatean behin joaten zara? Argazki-kamerarekin orain gutxiago joaten naiz baina txakurra hartu eta txori bila astean bost bat egunetan joaten naiz. Ertxiñara adibidez, astean lautan joan naiteke. Astean zehar zerbait ikusi badut, asteburuan joan eta kanpalekua prestatzen dut eta hurrengo egunean kamerarekin joaten naiz. Neguan janaria ere jartzen diet. Behin zerbait topatzen dudanean argazki egokia atera arte behin eta berriz joaten naiz. Bertakoak diren txoriak, inguru berdinean denbora luzez egoten dira; beraz, behin topatu dituzunean, normalean hurrengo egunetan ere inguru horretan ibiltzen dira.

Nola kamuflatzen zara? Hiru bat modu baditut. Batzuetan kanpinarekin, etxetik gertu denean; mendira eramateko traste handiegia da. Ahal bada leku lasai eta ezkutuan jartzen dut, inor ibiltzen ez den lekuan. Batzuetan egunetan uzten dut. Kanpin barruan nahiko leku dago mugitzeko, eserleku bat edo koltxoneta

Profesionalki dedikatuko al zinateke honetara? Mundu honetara profesionalki dedikatzea, segun eta nola, ez zen txarra izango; ideala argazkiak egiten noan ahala saltzen joatea litzateke baina hori zaila da. Derrigortuta joan behar hori ez zait gustatzen, zoratu egin zaitezke eskatutako txori konkretuaren bila. Leku pribatuak ere izaten dira, hegaztiei argazkiak ateratzeko prestatuak. Txabola bat muntatzen dute argazkilarientzat, pausalekuak jartzen dizkiete txoriei jatekoarekin eta bertara hurbiltzen dira. Horrek txori batzuk ikustea ziurtatzen dizu, baina niri ez zait gehiegi gustatzen, nik txoria neuk topatu eta momentu aproposa neuk bilatzea nahiago dut.

Zer da afizio honek duen xelebrekeria handiena? Orduak eta orduak pasatzea da zoramenik handiena. Ordu pila pasa ondoren, zerbait dezentea atera baduzu tira, baina ez da beti horrela izaten. Gogoan dut behin putreei argazkiak ateratzera joan nintzela Ertxiñara eta sei orduz egon nintzela kanpinean, patxi-zar bat ere ez zen hurbildu, klik bat ere egin gabe etorri nintzen etxera. Kasu horietan pentsatzen dut “ene, zertan ari naiz?” Zein da zure hurrengo erronka? Putreei argazkiak ateratzea. Ertxiña inguruan egoten dira eta hegan atera diet argazkiren bat baina lurrean ez. Bereziki sai zuria izeneko putreei; orain da horiek Afrikatik gurera migratzen duten garaia. Sai zuri bikote bat urtero etortzen da Zestoa ingurura habia egitera, eta Ertxiñan ibiltzen dira, baina oso zaila da hauek jaistea.


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Página 8

MARTIN ARRANTZALEA Uztailean aterata daude hauek. Ibaian, Arozena parean. Hilabetean hor zebilela ikusi nuen, bi zuhaitzetan pausatzen zen eta egun batean makil bat hartu nuen eta propio bera pausa zedin niretzat leku egokian jarri nuen. Hirugarren edo laugarren egunean, konturatu nintzen nik jarritako egurrean jartzen zela. Orduan, kanpina prestatu nuen kamuflajearekin eta hor utzi nuen astebetez. Kamerarekin joan eta bi ordura makil gainean pausatu zen. Hurrengo egunean, berriz joan nintzen eta berriz pausatu zen eta beste argazkia atera nuen. Beste bi egunetan ere joan nintzen, baina gehiago ez zen azaldu. Lau bat metroko distantziara daude aterata. Txori horrek, berak arrantzatzen du, argazkian ikus daitekeen bezala ahoan arraina du. Arraina hiltzeko, makilaren kontra mokoarekin astintzen du. TXANTXANGORRIA Janaria jartzen nuen lehen aldia izan zen. Goroldiodun egur bat topatu nuen Iraetan eta egunero jatekoa botatzen nion, kakahueteak, edo alpistea… Hiru bat txantxangorri aldiro gerturatzen zitzaizkidan; beraz, sarearekin ezkutatu eta argazkiak atera nizkien. Txantxangorriak oso fidakorrak dira, ia-ia eskutik jatera hurbiltzen dira. Ni azaltzen nintzenean, metro batera jartzen zitzaizkidan janaria eman zain. OKIL BERDEA Habia topatu nuen Ertxiñan eta bertatik irteten ikusten nuen. Argazki batean ama habia-zuloa egiten ikusten da, barnealdea ari zen egiten, eta bestean kumea ikus daiteke. Okila argazkia ateratzeko txori zailenetako bat da, beldurtiena baita eta azkar uxatzen da. ARGI-OILARRA Tarragonan dago aterata argazki hau; guretik ere pasatzen dira baina ez dute habiarik jartzen. Kumea azaltzen den argazkian aita eta ama ari ziren etengabe habiara janaria eramaten, baina bietako batek ikusi edo antzeman egin ninduen eta ez zen ausartzen gehiago habiara hurbiltzen. Bestea bai, ordea, eta azkenean batak besteari ematen zion janaria eta bietako bat sartzen zen habiara. AMILOTX MOTTODUNA Mendian nenbilen, Ertxiñan, eta ikusi nuen har bat zuela ahoan baina ez zuela jaten, beraz, banekien inguruan habia bat izango zuela eta jarraitu egin nion. Okil baten zuloan zuen habia, ez nuen ezer kamuflatzeko eta zuhaitz baten atzetik atera nion argazkia. Kumeak dituztenean habiara joan beharra dute, baina kasu hauetan kontu handiz ibili behar da, gertuan denbora gehiegi egoten bazara, txoriak alde egin dezake eta kumeak abandonatu, horiek non dauden ez salatzeagatik.


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Página 9

9

MIRU GORRIA Ertxiñan atera nuen argazkia. Honek ez du, baina beste batek hegoan marka zuen. Hauek babestuta daude eta jarraipena egiteko jartzen zaie zenbaki batez identifikatzen duten marka. Informazioa bidali nuen eta esan zidaten 2013an jarri zietela Alemanian eta bertatik migratu zuela honaino. UR-ZOZOA Bi hilabetez sarritan ikusten nuen Lili pareko ibai ertzean. Hiru bat egunetan zehar, ordu antzekoan joan eta beti topatzen nituen; laugarren egunean ibai bazterrean jarri nintzen sarearekin eta argazkia atera nuen. Egun honetan gauza bitxi bat gertatu zitzaidan: Lili pareko zubi horretatik jendea pasatzen zen eta elkar ikusteko moduan bageunden ere, sarearekin jendea ez zen konturatzen. Halako batean, bikote bat pasa zen eta bat bertan pixa egiten hasi zen; ni ahal nuen geldien eta ezkutuen jartzen saiatu nintzen, pentsatuz “mesedez ez nazatela ikusi, susto ederra hartuko dute bestela-eta”; neu lotsatu behar! Hasieran izugarrizko lotsa pasatzen nuen, baina orain jada ohitu naiz, eta ikusten nauten gehienek, ingurukoak direnez, badakite zertan ari naizen. MIKA Sei orduz egon nintzen Ertxiñan putreei argazkiak ateratzeko asmoz, baina atera nuen argazki bakarra hau izan zen, mikarena. Bada zerbait! AZERIA Honekin sekulako zortea izan nuen. Kaka arrastoaketa jarraitzeak laguntzen du jakiten zein animalia dabilen inguruan, eta Ertxiñan ikusita nituen azeri arrastoak. Gauetan kamera jartzen nuen. Honek sentsore bat du eta mugimenduarekin piztu egiten da, oilasko pixka bat jartzen nion eta pila bat aldiz hurbildu zen kamerarengana eta bideoz grabatuta ditut baina ez nuen lortu inoiz ni jartzen nintzenean agertzea, nahiz eta oso goiz joan, ilunpetan. Goiz batean, bederatziak aldera, Goltzibarko harrobi inguruan, eserita nengoen eta kamera ateratzen ari nintzela hor agertu zen azeri bat hamar bat metrora. Lasai-lasai begira geratu zitzaidan eta lehendabiziko argazkia atera nuen, gero aldapan gora joan zen (bigarren argazkia). TXIMELETAK ETA INTSEKTUAK Horiek mendira edo paseatzera noanean ateratzen ditut. Tximeleta garaia da orain, baina ongi harrapatzeak bere zailtasunak ditu. Lore batean pausatzen badira argazki polita atera dezakezu baina hondoa kontutan hartu behar da bestela ez da hain polita geratzen. Gainera, kontu handia izan behar da hurbiltzean, azkar uxatzen dira-eta. Intsektuak errazagoak dira, ez dira uxatzen.

“‘Nik txoria neuk topatu eta momentu aproposa neuk bilatzea nahiago dut”

S

ara matsutani arrizabalaga


196.qxp_55 22/7/18 22:22 Pรกgina 10

karmenak arroabean


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Pรกgina 11

1 1

san kristobalak narrondon


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Página 12

danbolin.eus

Gurutze jubilatuen taberna itxita Uztailaren 20an, Gurutze jubilatuen taberna itxi egin zen. Irailean zabalduko da tabernaren ustiaketa esleitzeko deialdia berriro ere. Bitartean, Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak, lokala erabiltzeko aukera izango du baina egonleku gisa eta ez taberna bezala.

V. Zestoako Argazki Rallya egin da aurten Ekainaren 24an egin zuten Zestoako V. Argazki Rallya. Guztira, 26 heldu eta 3 gaztetxok hartu zuten parte. F11 argazki taldekoek bosgarren urtez antolatu zuten rallya eta bost gai jorratu behar izan zituzten argazkilariek: Zestoa, kaosa, bakardadea, bihurguneak eta sakontasuna. Argazkilari bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu behar zuen, bost argazkiko bilduma osatuz. Uztailaren 13an izan zen sari banaketa eta ondorengoa izan da sailkapena Bilduma onena: Igor Froilan (Azpeitia) Bigarren bilduma onena: Adiel Zabala (Zestoa) Hirugarren bilduma onena: Manu Izeta (Zestoa) Herriko lehen ez saritua: Asier Acedo Gaztetxoen irabazlea: Jon Zabala (Zestoa)

Zestoarrak ere Donosti Cup txapelketan Donosti Cup txapelketaren 27. edizioa izan da aurten. Mundu osoko 430 talde baino gehiagok hartu dute parte, 5.000 jokalari inguru, horien artean, Zestoako Futbol Taldeko kadete neskak eta infantil mutilak. Zestoako bi taldeek ez zuten lehenengo fasea pasatzerik lortu eta ‘Playoff’-a jokatu zuten. Neskek, final zortzirenetako partida jokatu zuten Trintxerperen aurka, 3-0 irabaziz. Final laurdenetako partidan kaleratu ziren, Red Hook Sc Vortex talde amerikarraren aurka 0-3 galduta. Mutilen taldeak ere ibilbide berbera egin zuen. Final zortzirenetako partida irabazi zuten 6-7 Eatside FC Red taldearen aurka. Final laurdenetako partida galdu zuten ordea, Sao Joa Britoren aurka 4-0. Nahiz eta garaipenik ez lortu, bi taldeek egindako lana “bikaina” izan dela azaldu dute entrenatzaileek.

Adonis eta Jon garaile 2018ko Txokoko Txapelketan Adonis Gelis eta Jon Mirandak irabazi dute aurtengo Txokoko Txapelketa. Ostiralean jokatu zuten finala Joseba Eizagirre Jantxi eta Igor Eizagirre Kixkurraren aurka. Iazko finaleko emaitza berbera izan da aurtengoa ere, 30-17. Txapelketako hirugarren postua, Julen eta Josuk eskuratu zuten, Ander eta Berdaitzek osatutako bikoteari 30-26 irabazita.


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Página 13

3 1

Egun bat Saharara begira Oporrak Bakean egitasmoari esker uda Euskal Herrian pasako duten haurrei ongi etorria egin zitzaien uztailaren 15ean, Zestoako udaletxean Wadna taldeak antolatutako Sahara egunaren baitan. Larrabetzu, Tolosako eta Arrasateko aterpetxeetan dauden haurrak ziren gehienak. Hauekin batera, aterpetxeetako lana aurrera ateratzen duten bolondres gazte andana ere gerturatu zen gurera. Eguerdiko 13:00etan, ongi etorria egin zitzaien udaletxean eta ondoren bazkari herrikoia izan zuten Urkaikok emandako okelarekin. Bazkalostean, puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten sahararrek.

Pintxo pote berezia egin zen uztailaren 19an tabernetan Opor giroa lagun, herritarrak kalean harrapatzeko asmoz kalera atera ziren Euskaraldiako antolatzaileak. Aitor Salegi eta Danel Olano bertsolariek saio polita egin zuten tabernaz taberna trikitilariak lagun. Poliki-poliki Euskaraldia zer izango den ulertzen doaz herritarrak. Bertso poteora gerturatu ez zirenek, agian faltan bota dituzte etxe atariko loreak, hizki bat zintzilik zuten horiek. Toriletako balkoian jarri zituzten Euskaraldiako antolatzaileek. Denak elkarren segidan txukun jarrita, “EUSKARAREN LORALDIA, EUSKARALDIA” esaldia osatzen dute. Hurrengo kolpea txupinazoan emango du batzordeak, Euskaraldiari baitagokio aurten festei hasiera ematea.

UEMAk antolatutako udalekuak Sastarrainen UEMAko kide diren 87 herrietatik heldutako 15 eta 18 urte bitarteko gazteen udalekuak antolatu dira aurten lehen aldiz Sastarrainen. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea dute helburu udaleku hauek. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin antolatu ditu udalekuak UEMAk. Zazpi eguneko egonaldia izan da, uztailaren 17an bukatu zen egonaldia eta soziolinguistikarekin lotutako gaiak landu dituzte. Talde-jolasak, zirku tailerra, Aizarnara eta hondartzara irteera, eskalada, gau-belak… egin dituzte.

Jurdan Arakistain Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketako finalera iritsi zen Behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketan hartu du parte Jurdan Arakistainek. Uztailaren 7 eta 8an jokatu zen txapelketa. Bi modalitatetan banatu zen; alde batetik, adimen urritasuna duten 12 kirolarik hartu zuten parte eta bestetik, gurpildun aulkian dauden beste hainbestek. Zarautzen jokatu ziren kanporaketak. Jurdan eta berarekin bikotea osatzen zuen Susana Berrak bi partida irabazi zituzten (15-10 eta 15-5), finalera sailkatuz. Ondorioz, Legazpiko finalerako sailkatu ziren. Finala irabaztea posible izan ez bada ere gustura agertu da egindako lanarekin.


196.qxp_55 22/7/18 22:23 PĂĄgina 14

botalibrean

Ezpainen begirada.

Orain dela gutxi nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak nor ziren pentsatzeko esan zidaten. Eta horrelakoetan buruari bira asko eman gabe, hurbilen ditugunak etortzen dira burura; baina beti gelditzen da zugandik gertuen dagoena eta zugan beti egongo dena galdurik, ahazturik. Norberaz ari naiz, zuetaz ari naiz, eta agian, beharrak bultzatuta, nitaz ari naiz. Ohartu naiz Ez dut nahi izan datu zenbat denbora zehatzik jasotzerik gaurko gaia jorratzeko orduan. Sentsazio igarotzen dudan bat daukat nire barnean, eta hauxe konpartitu nahi dut. besteei begira, nire barneari begiratu ordez, nola Boluntario lanetan hamaika lagun ari dira lanean henagoen eta zer nahi dudan hausnartu ordez. Airrian, auzoetan, eskualdean... dela odol emaile, janari banku, tortuko dizuet gogoko dudala jendearen begiraWadna edo Karitas bezalako taldeetan, dela festa batzorde, dari so gelditzea, begiradek esan edo ezkutatu euskal dantza edo kirol arlonahi didatena argitzea. Izan ere, begiek, hitzek an, edo dela gaztetxe, talde baino gaitasun handiagoa dute adierazten ausarfeminista, batukada, guraso tzen ez garena esateko. Hitz egitea, ez hitz egiteelkarte eta antzeko hamaika ko modua izan baitaiteke, eta isilik gelditzea, betaldetan... eta zein da nire rriz, guztia esatea. sentsazioa? Emakumeak direBegirada oldarkorra dudala maiz esan didala talde hauen motorra! Talde te; beharbada, elkarren kontra etzanak dauden hauen gehiengo zabala emakontraesanak aurkitu ohi dituztelako. Horregatik, kumeek osatzen dutela. Emaerrealitatearen eta imajinazioaren arteko distorkumeek hartu dutela talde tsioan galtzeko ohitura dut, sentitzen ari naizena gehienen gidaritza eta ardura. eta sentitu nahi dudana bereizteko gaitasuna Gizonezkoak orokorrean sudur punta -edo beste zergaltzen dut, askotan apropos. bait- arraskatzen ari garen bitartean, emakumeek hartu dute Begirada horri, ordea, garaiera handiko eta gure sozietatea, herria edo auzoa nolabait hobetzen saiatzeez hain handiko tokiek gorputza dardarka ipintzen ko ametsaren timoia. Lan astuna da, dedikazioa, orduak, ardiote. Baita bete ezinezkoak zaizkidan promesek dura... eta ilusioa eskatzen duena. Baina zer da bizitza ameere, zerbait hartu eta emateko gai ez izatearen ziurtsik gabe? Ez ote du merezi lan egin eta borrokatzea amets gabetasunarekin. Lurrera jaustean nola jaiki ez dakitxiki eta handien alde? tenetakoa naiz ni, zalantzati ebakidurak egiten diEgia esan askotan ez dugu gauza handirik lortuko, eta tuena, eta arantzez josten dituena, norbera nola hori erabiltzen dugu aitzaki gisa madarikatzen jarraitu, baina eraiki badakiena, baina egiten ausartzen ez dena. ezer gutxi egiteko. Baina saiatuz gero, beti lortzen da zerNeure izatea non dagoen jakitea ez zait sabait. Pertsona edo familia bati gosea gutxitzea, amets txiki murra egiten sarritan. Agian erreka bazterrean nabat betetzea, kultura biziago mantentzea, ibaia zertxobait go, ala gauaren ertzean, ziur aski aipatu ezin den iragarbiagoa ikustea, festak hobeagoak izatea, eskola biziagoa, gan batean nago, ala zoririk onenean memoria honekitaldi txiki bat gehiago antolatzea, bidegorri gehiago, bizia datu nahian. Esku ireki inozenteek babesten duten den odol emaile bat batzea edo haur bati irribarrea sorrarazbesarkaden barnean egon naiteke, ala damuaren tea, beste ehunka negarrez izan arren... besondoetan. Esna nagoela egiten ditudan ametseAmetsak batzuetan egi bihurtzen dira, era xume batetan nago, ala esperantzaren tentsio itogarrian. an bada ere eta hori ondo dakite lanean eta borrokan ari diBaina jakin dezazuen; ez naiz dramatikoa, renek. Lanik gabe ez dago hau hobetzerik. Eta ilusiorik gabe ez naiz irakurtzen ari zareten hitzetan adierazi are eta gutxiago. Zerbait nahi bada saiatu behar dugu eta ginahi dudana, edo agian bai. Ez naiz nire arbasoek zonezkoak hor izan behar dugu emakumeekin batera ametegin zutena, ez naiz egin nuen akatsa, ez eta mina sen alde borrokatzen. Nire miresmena lan isilean aritzen zaeragin zidana. Ez naiz nire begien kolorea, ez naiz reten guztioi, emakume eta gizonezko, mundu hau zertxonire ahotsa, ez naiz nire gorputza estaltzen duen bait hobea egiten saiatzen zaretenoi. Hor ikusiko al gara! azala. Ez naiz nire adina, ez naiz nire sexua. Naizenaz ikasten eta desikasten ari dena naiz, irribarre egitea ahazten ez zaien ezpainen begirada.

Sentsazioa.

K

armelo arrizabalaga

A

izpea aristi arregi


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Página 15

5 1

0

OPORRAK,

km-ko oporrak egin ditzakegula jakingo duzue bada? Goiz, arratsalde eta egun-pasak, eta zergatik ez, gaua pasatzeko plana egin dezakegu. Leku desberdin eta atseginez gozatu. Oporretan gaude eta ederra da. Presarik ez eta lasai egon gaitezke. Hala ere, batzuetan kakalarria sartzen zaigu eta zerbait egin behar dugu, besterik ez bada ere besteei kontatzeko… Lau plan proposatuko dizkizuegu; plan ederrak eta aldi berean berriak edo ezezagunak izan nahi dutenak. Lortuko dugun? Baiezkoan gaude!

Altzolarats erreka inguruan egun-pasa

Eguraldi beroa dagoenean errekak ez du parekorik. Lekura gerturatu bezain pronto sagardoa freskatzen jarri errekan bertan. Aukeratutako erreka Granada erreka edo Altzolarats da. Presatxo bat dago eta oinetako zahar edo plastikozko sandaliekin sagardoa ez ezik gu ere freskatu gaitezke. Ibaiertzean ekosistema aberatsa topatu dezakegu. Halako tokietan ohikoak diren haltza, hurritz eta lizarrez gain, ezki eta zumar zoragarriak ikusiko ditugu. Ezkia oraintxe ari da fruitua botatzen eta erreka zeharkatzeko dauden egurrezko zubi xume eta soil bezain ederrak berauez estalita daude. Zumarrak aldiz, udaberri hasieran izaten du fruitua eta lehenengo fruitua izanik katagorri eta txoritxo asko hurbiltzen dira bertara. Hori ordea udaberrian izaten da, orain itzal itzela eginez erreka inguruak babesten ditu eta bertako biztanleei aterpea eskaintzen die. Katagorri, muxar eta satitsuen gordeleku da, kaskabeltz, buztanikara eta ur zozoen bizitoki. Natura borborka agertzen zaigu erreka inguruan, zapatari, burruntzi eta sorgin-orratzak, baita uretan murgilduta arraintxo eta zomorroak. Granada errekan zenbat bizidun dauden eta zeinen inguru zoragarria den azaltzen jarraitu nezake, baina onena eguraldi bero ederra denean hara joatea duzue eta presan bainutxoak hartuz ingurua zeuek arakatuko duzue.

···

A RGAZKIA :

A SIER A CE DO


···

196.qxp_55 22/7/18 22:23 Página 16

Urretxuko Mineral Museoa eta Azpeitiko Ingurugiro Etxea

Piknik San Lorenten

San Lorenten gain ederra dago, magikoa esango nuke. Baina magiak sineskeria hutsaltzat dituenez gure gizarteak, ahaztua dugu. Santa Engrazi esan nezake, baina erlojua duenez eta konpontzera joan behar izaten dugunez sarriago aipatu eta gogoratzen gara. Gainera, hara joateko errepide edo ibilbide luzea dugu eta herri imaginarioan presenteago dugu. San Lorentek ez du ibilbide ikaragarririk. Agotetik Beduara doan bidexka bat du (oinezkoentzat edo bizikletentzat) edo bertaraino kotxez joan gaitezke bestela, Agoten autoan Aizkonzarrerantz igo eta baserria igaro ondoren agertzen da gure begien aurrean. Piknikerako gauzak eraman, patata tortilla eta ura ezinbestekoak dira, iturririk ez dago. Hortik aurrera… bakoitzaren gustuko piknika. Palak eta pilotak eraman, eta oihal handi bat belarretan jartzeko. Kotxea bertaraino iristen denez, lepo kargatu eta egun-pasa egin itzaletan nahiz eguzkitan. Bedua, Narrondo eta Ibañarrieta artean dagoen mendixkan dago San Lorente ermita. Lehenengo aipamen idatziak 1399koak dira. Han Aizarnazabalen independentzia sinatu zen, eta beraz, gutxienez XIV. mendeko ermita da. Oin laukizuzeneko harrizko eraikina da, horma gehienak hareharrizkoak, nahiz eta irekiguneetako, hau da ate eta leihoko batienteetako harriak kareharrizkoak izan. Portikoa horman sartua dago, altuera baxuagoko babesgune batekin. Honek sarrera babestu bat eratzen du.

Natura begiratzeko hamaika era daude, modu horietako bat geologiak eskaintzen digu. Natura eta bidaia begiratzeko hamaika abiadura ere badira, nire gogokoena bizikleta. Legazpiraino iristen den bidegorri zoragarria dugu. Egia da Zumaira ere ailegatu beharko lukeela, baina dugunaz gozatzeko garaia denez, Urretxuko Urrelur Mineral eta Fosilen Museora bidaia bizikletaz egitea proposatuko dizuegu. Sasoiz txepel dabilena autobusean joan daiteke eta bizikletaz itzuli. Ez da gehiegi nekatzeko garaia, ez nekatu ez bada gustuz behintzat. Museoan harribitxien munduak lilura gaitzake. Mineralak konposizio kimiko egonkorra eta kristal egitura duten substantzia solidoak dira. Fosilak aldiz, antzinako izaki bizidunen gorputzen edo ekintzen aztarnak dira. Harribitxiak biak ere, eta Urrelur Museoan ikusi eta ikasi ditzakegu. www.urretxu.eus/eu/kultura-gaztedia/urretxuko-museoa/874-urrelur-eu

Mineralekin txundituta geratu bazarete museoan bertan dago Urretxun mineralekin afizioa sustatu dutenen tailerra. Mineralak erosi daitezke telefonotik deituz gero edo internet bidez. www.mineraleusko.es/index.php/

Beste aukera Azpeitiko Ingurugiro Museora joatea da. Haur txikientzat egokiagoa da eta Zestoatik harako ibilbidea motzagoa denez plan polita izan daiteke. Ez ahaztu itzulera bizikletaz egitekoak garela eta behera bizikletaz gatozela zeharo hoztu gaitezke. Ingurumenari buruzko hainbat gai lantzen dira museo horretan: atmosfera, aldaketa klimatikoa, ura, biodibertsitatea, demografia eta hiriak, energia eta garraioa, zarata, hondakinak eta kontsumoa, jasangarritasuna… zer ez. Eta Xaguxatar parkea ere baduzue bertan. www.ingurugiroetxea.org/eu/


196.qxp_55 22/7/18 22:23 PĂĄgina 17

7

Ozar-izarrak ikustera goaz

1

Azken plana eta nire gogokoena: pertseidak ikustera goaz. Kutsaduraz hitz egiten dugunean uraz eta aireaz gogoratzen gara, eta asko jota zarataz, baina ez kutsadura luminiko edo argi kutsaduraz. Ez gara ohartu ere egiten ez dugula iluntasuna ezagutzen. Kutsadura hau pairatzen duten izaki esanguratsuenak ipurtargiak dira. Lanpiridoak (Lampyridae familiakoak) kakalardo ordenako intsektuak dira, ez dira batere deigarriak egunez. Arrak eta emeak forma desberdinekoak dira, emeek heldugabeko beldar itxura dute. Arrek aldiz, kakalardo itxura dute. Hau dela eta, arrek hegan egin dezakete eta emeek ez. Sabel aldean biolumineszentzia sortzen dute eta horregatik dira ospetsuak. Ernalketa garaian emeek eta arrek elkar topatzeko egiten duten deiadarra gure gizarteko argiek itzaltzen dute eta gero eta ipurtargi gutxiago ikusten ditugu. Murgildu gaitezen iluntasunean, ez da garai paregabeagorik. Zeinen gau ederrak egiten dituen udan gure herrian. Abuztuaren 12 eta 13ko gauak izango dira aproposenak pertseidak ikusteko, eguraldiak laguntzen badigu behintzat. Swift-Tuttle kometak utzitako meteoritoak dira. Bere orbitan kometa hori Eguzkira hurbiltzen da 133 urtean behin, eta bertan hainbat partikula uzten ditu. Bidaia horretan meteorito txikiak barreiatzen dira lurrerantz, eta atmosferarekin talka egitearen ondorioz, ozar-izarra sortzen da, izar-usoa edo izar iheskorra ere deitzen zaio. Gure ortzian Perseus izar multzoaren inguruan gertatzen direnez, pertseidak deitzen zaie. Gora begiratu eta ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doan argitasuna Esne Bideari dagokio, gure galaxiari hain zuzen. Bertan, ipar-ekialdean, Perseus izar multzoa dago K itxurako konstelazioa. Konstelazio ingurune honetatik ateratzen dira izar-usoak edo izar iheskorrak. Gogoratu, ez dira izarrak meteoritoak baizik, baina ez galdu aukerarik, desirak eskaintzen omen dituzte eta lokartu baino lehen ametsetan hasi gaitezke horrela. Nire proposamena Ertxina, Endoia, Santa Engrazia edo beste gain batera igo motxila eta lo zakuarekin eta gaua izarrei begira igarotzea duzue. Kontuz, zomorro zaharrekin, kontuz katamarruekin eta kontuz Gauekorekin! Orain, irakurtzen ari zareten bitartean, txorakeriak dirudite baina han gauak dena estaltzen duenean gorpuzten dira, eta erne! Lau proposamen hauez gain beste hainbeste leku edo plan egin ditzakezue abuztuan, buruari eragin eta bertatik bertara pentsatzen baduzue. Proposamen hauek ere egokitu ditzakezue zuen egoera eta zaletasunetara. Esate baterako, argazkilariek ez galdu izar-usoak poltsikoratzeko aukera. Nik, aldiz, Lizardi errekan barneratzeko gogoa daukat. Sasi eta asun artean murgilduko banaiz ere, ez dago niretzat terapia hobeagorik edo atseden oparoagorik, etsai eta mamu guztiak gelditzen baitira asunetan eta sasietan kateatuta. Ni aldiz, libre eta indarberrituta. Oraingoan naturak ez bainau irentsi, hori beste baterako utziko dugu. Oporretan ere ondo izan!

L

ierni arrieta

ARGAZ KIA :

A SIE R A CEDO


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Página 18

SARIA: BOST DASTAKETA BIKOITZ BAZKIDE SARITUAK: NIKO ARAKISTAIN, XABIER UNANUE, MANOLO GAZTAñAGA, NAIARA LANDA ETA MIREN ARISTI

SARIA JASOTZEKO 3 HILABETEKO EPEA

Hilabete daramagu oporretan. Ikasturte honetako “arrastoari segika” lehiaketa amaitu da, baina lasai, datorren ikasturtean bueltan izango gara eta!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzaile guztioi, zuek egin baituzue lehiaketa arrakastatsu. Eskerrik asko! Aurtengo saria Patx i Aramendik eraman du, argazkian ikus deza kezuen bezala. Zori

onak!

Irailean bueltan izango gaituzue! Goza ezazue uda eta praktikatu euskara!


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Página 19

Santio-Santanak Arroagoian

26

OSTEGUNA.

age1 nRO30d a 31

SANTA ANA EGUNA 10:30 Txupinazoa.11:00 meza. Itxaropena dantza taldea. Edadetuentzako hamaiketakoa. Bingoa. 16:30 ume jolasak (izen ematea 16:00etan) eta txokolatada. 18:30 Lopeneren zezen txikiak eta poniak. 20:30 umeentzat afari musikatua. 22:30 Erromeria Izer eta Alabierrekin. OSTIRALA. SANTA ANA II 12:00 Haurrentzako margoketa.18:30 Arroa Beheko Batukada. 19:00 herritarren arteko kirolak. 21:45 Parrazta taldearen kontzertua. 23:30 Kupela taldea eta Dj Pajarito.

27 28

LARUNBATA

11:30 Puxka Muxka Zirkus. 12:00 II. Igarategi igoera. 17:00 Zestoako VIII. trikitilari gazteen txapelketa. 19:00 asto probak Etxabe eta Artabillarekin. Trikipoteoa. 21:00 Herri afaria: Akulu bertsolaria eta trikitilariekin. 23:30 Imuntzo eta Beloki. DJ Ol_Ber (Olaberri). 6:00 txokolatada eta gaupaseroen argazkia. Karroza baserriz baserri.

29

IGANDEA

10:00 Meza. 11:00 Patata tortilla lehiaketa. 11:15 Idiakaitz. Sagardo lehiaketa. 12:00 esku pilota finalak: Eizagirre/Mendizabal, Unanue/Agirreren aurka eta Eizagirre/Anduaga, Agirre/Sasiainen aurka. 16:00 Parepente txapelketa. 18:30 Herri kirolak: Harri jasotzaileak: Idoia Etxeberria/Gorka Etxeberria, Imanol Mujika/Mikelaren aurka. Aizkolariak: Iker Vicente/Txomin Orbegozo, Ruben Saralegi/Eneko Saralegiren aurka modalitate ezberdinetan. 22:00 Arroako jaietako argazki proiekzioa. 22:30 Irati eta Amets. 00:00 zozketa eta argazki lehiaketaren sari banaketa.

ABuztua San Lorente

10

OSTIRALA

San Lorentzo egunez, festa egiten da San Lorente ermitan.

Aizarnako Amabirjin jaiak

11

OILASKO BILTZE EGUNA 9:00 Oilasko biltzaileen irteera. 12:00 Paella prestaketen hasiera. 12:30 Txupinazoa. Ustekabe fanfarrea. 14:00 sari-banaketa. 15:00 Paella jana. 16:00 Ustekabe. 22:30 Bide batez. ASTEARTEA. HELDUEN EGUNA 12:00 Ijitoen etorrera eta kalejira. 18:30 Pilota partiduak. 21:00 Herri afaria: ijito gaua. 23:00 Eromeria taldearen kontzertua.

14 15 16

LARUNBATA.

ASTEAZKENA

10:30-13:30 Puzgarriak. 12:30 Meza eta hamaiketakoa. 15:0017:00 Puzgarriak. 18:00 Herri kirolak. 22:30 Arbeo eta Maltzeta. OSTEGUNA. UMEEN EGUNA 12:00 Umeen txupinazoa. 12:15 Umeen kross-a. 13:30 Ur jolasak. 14:30 Makarroi jatea. 15:30 "Paxkuali"rekin jolasak. 16:30 Jinkana eta txokolatada. 19:00 "Mugi boogi".

9

UZ

TAILA

CK JAIALDIA. LEOK K rock ´ musika taldeak 50 urte. Herriko rock mugimenduaren 50. urteurrena

19:00 Argazki erakusketa. Irekiera ekitaldia udal batzar aretoan (astebetez ikusgai). Herriko rock talde bakoitzak bere musika ibilbidea argazki bidez erakutsiko du, taldearen historia laburra eginez. OSTEGUNA

20:00 MiniLeok´ eta Leize. 23:00 Laranjadi plazan Herriko rock talde bakoitzaren bideo, bideoklip eta ikus-entzunezko emanaldiak pantaila handian. OSTIRALA

01

23:00 LEOK´K kontzertua Laranjadin. LEOK´K taldeak, rock musika jorratzen 50 urte diharduela eta, Infinituari segika bere hirugarren diskoaren aurkezpena egingo du. Taldearen ibilbidean partaide eta kolaboratzaile izan dituen musikari guztiek parte hartuko dute ordu eta erdiko emanaldian. 01:00 Laranjadi plazan Grises. LARUNBATA

IRaila

Amabirjinak Zestoan

01 02 *

14:30 Herri bazkaria. 18:00 Ondarbaso igoera.20:00 Ondarbasoko igoerako sari banaketa. 23:00 LEOK´K eta Grises. LARUNBATA

10:00 Idiakaitz. 12:00 Meza. 13:00 Herriko zaharrenei oroigarriak. 14:30 bazkaria Bainuetxean... AMABIRJIN JAIAK Danbolineko uztaileko zenbaki hau inpretara bidaltzeko orduan, oraindik erabakitzeko zegoen festak nola izango diren.

16 18 *

IGANDEA

Akuako bira. asteartea Zestoa lagunkoia bilera 18:00etan udaletxeko 2. solairuan. IGANDEA

ZAHAGI DANTZA. Aurten ere festetako azken egunean, irailaren 9an, zahagi-dantzariak irtengo dira kalera festei agur esateko asmotan. 20:00ak aldera irtengo dira dantzariak eta musikariak udaletxe azpitik. Herriko zenbait gunetan dantzatzeko geldialdiak egingo dituzte eta azkenik plazan dantzatuko dute. Antolatzaileek, 14 urtetik gorako herritarrak zahagi-dantzan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Entsegua abuztuaren 30ean izango da 19:30ean, izena emateko nahikoa izango da entsegura agertzea.

zure

hemen publizitatea


196.qxp_55 22/7/18 22:23 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.