197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 1
Amadeo Russo, bizitzaren joanean
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 2
943 148 061
197.qxp_55 23/9/18 22:56 PĂĄgina 3
34 6 10 12 14 16 19 ENB I D OA I NK E S TA
JARDU NIAN RUSSO
A MADEO
FE STAK
IRAILA DANTZAN Atariko hau idazten hasi aurretik inspirazio bila aurreko urteko iraileko Danbolin bat hartu dut eta hara! neure buruarekin egin dut topo. Ez nintzen gogoratzen idatzi nuen azken atarikoa ere irailean izan zenik. Eta hemen naiz berriro ere, urtebete beranduago. Ezin izango naiz oraingoan ere gauza berdinei buruz aritu, baina egia esan antzerako sentsazioak ditut, gehiago esango dizuet, argazki hartako kamiseta bera dut jantzita gaur ere. Eta honek inflexio puntu honetara ekarri nau, urtebete oso bat igaro eta kezka berdinak, borroka berdinak eta antzerako helburuak eta nahiekin jarraitzen dut. Hori du irailak, batzuentzat urte aldaketa izaten da inflexio puntua baina niretzat dirudi iraila dela, eta uste dut Danbolinentzat ere neurri batean horrela dela. Abuztuko geldialdiaren ostean (aldizkariaren geldialdia, webak martxan jarraitu baitu), hemen gara berriz ere martxa hartu nahian, aitortzen dizuegu beste hilabete batzuetan baina gehiago kostatzen dela alea aurrera ateratzea, oporretatik errutinarako buelta hori ez baitzaigu erraza egiten inori. Baina proiektu eta asmo berriekin gatoz, eta ilusioz ekin diogu kurtso berriari Danbolinen ere. Hauetako bat aurreratuko dizuet, urrian Danbolinek 18 urte beteko ditu, (abenduan 200. zenbaki borobila argitaratuko dugu) eta oraindik gauza handirik kontatu ezin dizuegun arren, esan dezaket gerria dantzan jarriko duzuela, egingo dugun festan sortuko den giro bikainarekin. Dantza aipatu dudala, ikusi duzue Tania de Sousa herritarra EITBko DantzanGo saioan? Kostata baina egin digu tartetxoa Taniak, oso lanpetuta baitabil. Proiektu berri honi buruz eta gehiagoz aritu da Amaiur Aristirekin eta datozen orrietan duzue irakurgai. Ziur nago festetan ere nahikoa dantza egingo zenutela, batukada erritmoan, pasodobleen erritmoan, rock erritmoan, trikitixa erritmoan, baita musika kubatarraren erritmoan ere. Ale honetan argazki formatuan ekarri dizkizuegu festetako oroitzapenak gogora. Eta azkenik, Kuba aipatu dudala, herrialde honetako iraultza miresten duen bat elkarrizketatu dugu, Amadeo Russo. Egun Zestoan bizi da, baina sekulakoak bizitakoa da Hego Amerikan barna gerrillari moduan 1970 eta 1980ko hamarkadetan. Nerea Odriozolak elkarrizketatu du, AEKn ikasle izan baitzuen lehengo ikasturtean. Ikasgelan kontu kontari hasi eta entzundakoak interesa piztuta, ikasgelatik aldizkarira egin du salto argentinarraren bizitzako historiak.
d a n b o l i n EK
S
ara matsutani arrizabalaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: info@danbolin.eus
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
2018
DAN BO L IN. EU S
BOTA
ABESTETIK
LIBREAN
DA NT Z AR A
A G E N DA
diruz lagundutakoa
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 4
Au enbidoa
Argi izpiak iluntasunean
rreko artikulua emotikono bat falta zitzaiala esanez hasi huen, Aitor, baina nik hiruzpalau beharko ditiat niri geratu zaidan aurpegia deskribatu ahal izateko, hemen idazteko esan diadanean. Ez nuen sekula espero hemen idatzi beharra izatea, baina zer den bizitza; hiri enbidoa botatzeko txanda iritsi zitzaianean, nire atxiloketa gertatu zuan. Egun hartan gertaturikoa azaltzeko, emotikono berriak sortu beharko nituzke. Udako goiz bat, Azpeititik etxera autoan, eta zer izango, eta Lasaon Guardia Zibilak nire zain. Lau auto, aurpegi estaliak, eskuburdinak… Autoan sartu, eta Gasteizerainoko bidaia luzea. Gasteiz; bertan hasi nituen orain bi urte Euskal Filologia ikasketak, baita urtebete geroago utzi ere, baina tira. Orduan hasi nintzen ikasle mugimenduan militatzen. Niri ere asko eman dit hango militantziak: lagunak, jakintza, konpromisoa… baina hark jasaten duen kriminalizazioaren biktima izatea ere tokatu zait. Hemendik, ikasle mugimenduak jasaten duen kriminalizazioa salatu nahi nuke, eta hango kide direnei besarkada bat bidali. Aurrera ikasleak! Egun ilun hura gogora ekartzen jarraituz, ziegara sartu ninduten unea dut buruan. Ez nekien zenbat denbora pasatu beharko nuen lau pauso luzeran eta hiru zabaleran zituen argirik gabeko gela hotz hartan. Bost orduren buruan utzi zioten gure abokatuari gu ikusten, eta hark esan zigun denbora gutxi barru askatuko gintuztela nirekin batera atxilotu zituzten bi lagunak eta ni. A ze lasaitua! Ez nekien zer aurkituko nuen etxera bueltan, eta, irten orduko, gurasoak eta lagun talde bat topatu nituen han. Muxu handi bat haiei. Eta herrira iritsitakoan aurkitu nuen jendetzak eta berotasunak lortu zuten egun ilun horrek amaiera argi bat izan zezan. Amaitzen joateko, tartetxo hau baliatuko dut nire familiari, neskalagunari eta inguruan ditudan lagun on horiei guztiei eskerrak emateko. Esker mila bihotzez. Hurrengo enbidoa datorren ikasturtea Gasteizen hasiko duen bati pasako diot, hau da, Joseba Aramendiri. Azalduiguk, Joseba, ze asmo dituan ikasturte berriari begira. Hirea duk hitza.
M
P
anex odriozola
intada . Ikas-jolasen parte izateko gonbidapena.
Ikasturte berriarekin, bada “Kideetxean” iaz hasitako proiektu bat laguntza behar duena; “Ikas-jolas”. Euskara menperatzen ez duten gurasoen seme alabei eskolako lanetan laguntzeko sortu zen Ikas-jolas. Arrakasta izan zuen eta taldea handitzen joan zen, boluntarioak jarri zuten ilusio eta gogoari esker. Aurten, ume kopuruak gora egin du eta horrekin, beharrak ere handitzen joan direla ikusita, herritarrei gure proiektuan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu. Astean pare bat orduz haur talde bati eskolako lanetan laguntzeko moduan bazaude, deitu telefono honetara: 681671796. Proiektua azaltzeko eta suerta daitezkeen galderak argitzeko, Portalen elkartuko gara, urriaren 3an, asteazkena, arratsaldek0 18:00etan.
I
kas-jolas
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 5
5
INKESTA Euskararen erabilera herrian gora ala behera doala, zer iruditzen zaizu? (Erantzuleak guztira: 102)
k
b
Helduen artean mantentzen dela uste dut. Kanpoko jende asko etorri da eta umeen artean parke inguruan erdera asko entzuten da eta kezkatzeko zerbait da. Xabier Etxabe 52 urte
Gure inguruan betidanik erTamalez, deraz egin dugu beheruntz doa. asko. Umeek eusBeherantz Lehen helduak karaz egiten duentzuten geni- tela iruditzen zait. doala esango Duela urte banuke, batez ere tuen erdaraz baina egun, tzuetatik hona umeen artean. haurren arteko Asko kezkatzen haurrak ere entzuten dira erabilera antzeko nau eta nonbaieta negargarria mantendu dela ten irakurri uste dut. nuen EITBn ma- da. Karmele Iparragirre rrazki bizidun Garazi Leturiondo 61 urte eguneratuak ez 22 urte jartzeak eragin handia duela. Jesus Odriozola 66 urte
ale
ale
Elizondoko komun publikoetan txikizioak izan ziren festen aurreko asteburuan
Zestoako Herri eskolan, lehen irakasleen autoak aparkatzen ziren lekuan, ume txikientzat jolastoki bat egokitu da belar artifizial eta itxituratxo batekin.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 6
J
ardunian
AMADEO RUSSO
Amadeo Russo Buenos Airesen (Argentina) jaio zen 1953an, eta 1960 eta 1970eko hamarkadetan Hego Amerikan sortu ziren gerrillari mugimenduei eman zizkien bere gaztaroko urteak. Luze eta zabal hitz egin dugu elkarrizketa honetan, hiru orduz. Hemen irakurgai daukazuena elkarrizketaren laburpena da eta protagonistaren bizipenak eta pentsamendua azaltzea da helburua.
“Nire ikuspegitik oso erraza da gauzak horrela zergatik gertatu ziren ulertzea”
Amadeoren aita italiar immigranteen semea zen, eta banketxe batean egiten zuen lan; aiton-amonak Italiatik Argentinara joan ziren faxismotik ihesi. Ama, berriz, San Luis probintziako nekazari familia bateko alaba zen eta 1943an Buenos Airesera joan zen bizimodu hobe baten bila. “Nire ikuspegitik oso erraza da gauzak horrela zergatik gertatu ziren ulertzea. Europar immigranteen eta Argentinako autoktonoen nahasketaren ondorioa naiz ni. Kontua da immigrante europar haiek esperientzia sindikal eta politikoa eraman zituztela Argentinara; ideia anarkistak, ideia marxistak... ideia horiek guztiak immigrante italiarrek, espainiarrek... eraman zituzten”. Buenos Aireseko auzo batean hazi zen gure protagonista, baina 1960 hamarkada amaierarako auzoz aldatu zen bere familia, hiriburu federalera. “Nire arreba unibertsitateko ikasketak egiten ari zelako aldatu ginen auzoz”. Masa mugimenduen hazkunde garaia zen hura, eta eskola garaian bizi izan zituen bere lehen borroka esperientziak.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 7
SoLdaduSka eta mugimendu
irauLtzaiLean Lehen pauSuak
1973an soldaduska egiteko garaia iritsi zitzaion eta orduan sartu zen Herri Armada Iraultzailean. Argentinako Langileen Alderdi Iraultzailearen baitan sortu zen erakundea da. “Aparejadore izateko ikasketak neuzkan eginak eta soldaduskan gure unitateko arkitektura departamenduan jarri ninduten. Kuarteletako plano guztiak neuzkan eskura, eta plano haiek ezkutuan atera, fotokopiatu eta berriz bueltan eramatea zen nik mugimenduarentzat egiten nuen lana”. 1973an gizarteak diktadura garaitu zuen, eta egin ziren hauteskundeak peronistek irabazi zituzten, zeuzkaten kontraesan guztiekin. Gobernu peronista hark sortuko zuen Triple A (Alianza Apostólica Anticomunista) izenez ezaguna den talde parapoliziala. 1974an Triple A erakundeak Rodolfo Ortega Peña abokatu eta Argentinako diputatu nazionala erahil zuen. Amadeo haren beilatokira joan zen eta hilerrira bidean egin zioten segizioan parte hartu zuen. Ekitaldi hartan parte hartu zuten guztiak atxilotu zituen poliziak.
7
“16-17 urterekin eskola okupatu genuen, bertan egiten genuen lo, eta horrela pasa genituen hamabost egun inguru. Otto Krause Eskola Teknikoan ari nintzen ikasten ni. Hiriburu federalean zegoen”. Ikuspegia aldatu zion eskola hark, “bi eratako ikaskideak nituen: langileen semeak eta ingeniarien semeak. Ni bigarren taldekoa nintzen izatez, baina han izan nuen langileen semeekin elkarbizitza lehendabizikoz. Hura izan zen nire lehenengo parte-hartze soziala; hiriburura martxak egiten genituen, langile mugimenduak borroka sindikal eta politiko handiak egiten zituen...”.
1917ko Errusiako Iraultza mugarri historiko bat izan zen. Iraultza haren ondoren gizateriari garai gogorrak bizitzea egokitu zitzaion; 1929an sistema kapitalistak hondoa jo zuen eta 1940ko hamarkadan Bigarren Mundu Gerrak mundua astindu zuen. Gerra hartan Amerikako Estatu Batuak (AEB) eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) aliatuak izan ziren, baina gerra amaitu zenean, arerio bihurtu ziren, mundua bitan zatituz: zati kapitalista eta zati komunista. 1950ean Txinako Iraultza egin zen, eta Mao-k hartu zuen boterea. Hamarkada hartan, Coreako eta Vietnamgo gerrak ere izan ziren, mundu komunista eta kapitalista aurrez aurre jarri zituztenak. Gerra haien ondoren bilakatu zen gerra hotz. Egoerak 1980ko hamarkadara arte iraun zuen eta garaiari Gerra Hotza deitzen zaio. Testuinguru hartan, jazarpena nagusitu zen munduan. Gaur egunetik begiratuta, ez dirudi hain larria, baina garai hura dramatikoa izan zen: milaka pertsonaren bizitzak suntsitu zituzten, eta haietako asko errugabeak ziren. Latinoamerikan gauza bera gertatu zen, izan ere bertako handi jendeak AEB eta Europakoak egiten ari zirena egiten zuen.
Lehen eta
bigarren kartzeLa aLdiak
Lehenengo aldi hartan, 48 ordu egin Argentinak, ordea, badauka berezitasun bat inguruzituen argentinarrak ko herrialdeekiko; 1940 eta 1950eko hamarkadetan gapreso. Hilabete barapen industrial handia izan zen Argentinan, Juan Dotzuetara, Triple Amingo Perón presidente zela. Herrialdea industrializatzeren eskutitzak jaso az gain, langileen eskubideen aldeko neurriak hartu zituen etxean, heriozituen presidenteak. Fabrika handiak sortu ziren, langitza mehatxuekin. leak kontzentratu eta sindikatuak osatu, hori dena go“Poliziak egun harbernuaren bultzadarekin, eta horregatik esan genezake tan atxilotutako guzLatinoamerikako beste herrialdeetan ez zeuden baldintien datuak pasa ziztzak batzuk bazeudela Argentinan. Gainera, Bigarren kion Triple A-ri; onMundu Gerraren urteak ziren, betiko potentzia indusdorio horretara iritsi trialek ez zeukaten ekoitzi eta esportatzeko gaitasunik ginen nire aita eta eta, hein batean, Argentinak bete zuen hutsune hura. biok”. Momentu hartan munduko zazpigarren potentzia bilaUrte berean, 1974 katu zen. bukaeran, bere mugimenduko kide bat atxilotu zuten, eta atxiloketa haren harira atxilotu zuten bigarren aldiz, 21 urte zituela. “Nik uste dut kide hark informazioa eman ziola etsaiari, baina ez dut inoiz jakin zer esan zuen zehazki”. Bilerak egiteko erabiltzen zuten etxean harrapatu zituen poliziak. “Nirekin zihoan kide bat bortxatu zuten nire aurrean, ni jotzen ninduten bitartean. Hasieran pentsatu genuen indar parapolizialak zirela eta hil egingo gintuztela, baina legezko poliziak ziren. Gure nukleoko guztiok atxilotu gintuzten, bost pertsona guztira”. Hiru aldiz egon da kartzelan bere bizitzan zehar, baina bigarren aldi “Hasieran pentsatu haren garrantzia azpimarratzen du Amadeok. Urtebete egin zuen preso bigarren aldi hartan. “Kanpoan zaudenean, klandestinitateak ez dizu uzgenuen indar inor ezagutzen. Kartzelan sakon ezagutzen da jendea eta beste era parapolizialak zirela ten batera ezagutu ezingo nituzkeen pertsonak ezagutu nituen”. Irribarrea ateratzen zaio garai hartaz oroitzen denean. “Asko ikasi nuen etapa hareta hil egingo tan, nirekin zeuden kideak apartekoak baitziren. Gizakiaren inguruan eza-
gintuztela, baina legezko poliziak ziren”
Ni lur honetara iritsi aurretik hau gertatu zen planetan.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 8
gutu dudan onena han ezagutu nuen. Balioen inguruko irakaspenak eman zizkidaten”. Gainera, bere antolakundeko kide zaharragoek eskolak hartzera bultzatzen zituzten. “Filosofia, materialismo historikoa eta politika ekonomikoa ikasi nituen, eta Argentinako historia pixka bat ere bai. Eskolak ematen zituztenak benetako irakasleak ziren, formakuntza handiko pertsonak. Gaitasun intelektual izugarriko jendea zen”. Praktikan, errutina oso markatua zeukaten kartzelan eta ezertarako denborarik ez zutela izaten dio. Jorge Rafael Videlak estatu kolpea eman baino lehen atera zen kartzelatik Amadeo. “Epaiketa egin zidaten, eta epaileak behin-behineko askatasuna eman zidan. Botere exekutiboak esku hartu zuen, ordea, eta estatuko segurtasuna arriskuan jar nezakeela argudiatuta preso mantendu ninduten. Salbuespen egoera dekretatuta zegoen Argentinan”. Bera bezalako atxilotuei, ordea, bi aukera eman zizkieten: kartzelan gelditu edo herrialdetik irteteko eskaera egin. “Alderdiak kartzelatik alde egiteko agindu zigun. Batzuk Mexikora joan ziren, Europara... Ni Perura joan nintzen, handik Argentinara itzulera antolatzeko”.
erbeStea
Perura gauez iritsi zen, eta eskuartean zuen bakarra telefono zenbaki bat zen. “Urte batzuk geroago Limako alkate izango zen Barrantes jaunarena zen zenbakia”. Garai hartan diktadura bat zegoen Perun, baina izaera desberdinekoa zela dio, “Gerra Hotzaren testuinguruan, neutrala”. Argentinar pila bat joan zen Perura, itzulera antolatzeko asmoz. “Legezko helbide bat behar genuen gure egoera erregularizatzeko, eta iritsi ahala, helbide baten izena ematen ziguten. Baina egiatan ez ginen helbide haietan bizi. Dena antolatuta zegoen, baina gertatzen dena da asko ginela, eta Peruko armada susmatzen hasi zen”. Praktikan, apaiz irlandar batzuekin bizi izan zen Liman, auzo txiro batean, elektrizitaterik gabe. Geroago, sindikatu bateko Idazkari Nagusiaren etxean egon zen, hura ere etxe pobrea zela dio, baina izugarri jende ona zela haren familia. Peruko armadak Argentinara itzultzeko zuten asmoaren berri izan zuen, ordea, eta ihes egin behar izan zuten handik. Perutik Ekuadorrera joan zen eta han ere oso harrera ona egin ziotela oroitzen du, baina Ekuadorren ere diktadura militar bat zegoen agintean. “Garai hartan latinoamerika diktaduraz josita zegoen. Han ibiltzen ginen gu”. Quiton unibertsitateko sektoreekin jarri zen harremanetan eta sekulako harrera egin ziotela oroitzen du.”Garai hartan jabetu nintzen zein ederra den modu horretan bidaiatzea”. Handik Colombiara joan zen, eta gero Venezuelara. Venezuelan Pro Refugiados izeneko antolakunde bate-
an egin zuen lan, Juan Vives izeneko apaiz baten gidaritzapean. “Bizitzak eta familiak salbatzen genituen, arriskuan zeudenei diktadurapean zeuden herrialdeetatik ihes egiten lagunduz”. “Nikaraguako unibertsitate-ikasle bat etorri zen Venezuelara, eta nik lagundu nion han kontaktuak egiten”. 1979ko uztailaren 19an, Askapen Nazionalerako Fronte Sandinistak Nikaraguan boterea eskuratzea lortu zuen, hamarkadetako diktadurari amaiera emanez. “Orduan jakin nuen Nikaraguako ikasle hura komandante gerrillaria zela, Nikaraguara joateko hegazkin txartela bidali baitzidan. Askotan izan nintzen Nikaraguan, baina garai hartan ezagututako askorekin kontaktua galduta daukat”. Nikaraguan zegoela, El Salvadorren iraultza gauzatzeko nazioarteko brigada batean parte hartzeko eskaintza egin zioten, eta baiezkoa eman zuen. Nikaraguako iraultza arriskuan ikusten zuten zenbaitek, AEBen laguntzarekin indar parapolizialak presio handia egiten ari zirelako Hondurasko mugatik. El Salvadorrerako matxinada azkar bat planteatu zen, 1981ean. “Reagan AEBetan boterea hartzear zegoen, eta Ni-
“Garai hartan jabetu nintzen zein ederra den modu horretan bidaiatzea” karaguan horren beldur ziren. Esan genezake, Nikaraguako iraultza salbatzeko sakrifikatu zela El Salvadorkoa. Hura traizio moduan bizi izan nuen nik, eta ez nien inoiz barkatu ez Daniel Ortegari eta ez besteei”. El Salvadorren egitekoa zen matxinada hari sostengua ematera joan zen bolondres gure protagonista, baina saiakerak porrot egin zuen, “txiripaz nago bizirik”. Porrot haren ondoren Mexikora joan zen eta han berriz alderdian sartu zen. Garai hartan alderdia hiru sektoretan zatitu zen. Momentu hura tamalgarria izan zela dio Amadeok. Mexikon jaio zen bere lehen semea, 1980ko hamarkadan. “Mugimendu iraultzailea gainbeheran zegoen eta familiarekin Txilera joatea erabaki genuen, bizimodua eraiki asmoz”.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 9
kartzeLa aLdia
Txilen, Manuel Rodriguez Fronte Patriotikoan sartu zen eta han eskolak finantzatzeko dirua lortzea zen bere zeregina. “Ikuskizun publikoetarako sarreren faltsifikazioak egiten genituen, birsaltzeko. Birsaltzaile sare bat osatu nuen horretarako. Kontua da neure kasa egin nuela lan hura, eta ez zegoela modurik nik talde politiko harekin lan egiten nuela ebazteko”. Birsaltzaileen sektore osoa atxilotu zuten, baina aldi honetan preso komun gisa egon zen kartzelan, politikarekin zerikusirik izango ez balu bezala. Bost hilabete egon zen preso 1989an, Pinocheten diktaduratik demokraziarako trantsizio garaian. Jatetxe bat ere izan zuen Txilen 1990 eta 1991 urteetan. Bigarren familia sortu zuen. Urte batzuk igarota, Argentinara joatea erabaki zuen familiak. Han taxi batekin egin zuen lan Atxilotu eta Desagertuen Senide Elkartean. “Nire funtzioa familiako kideak kartzeletara eramatea zen, bisitetara. Testuinguru hartan, 2000. urtean Garzonek euskal errefuxiatu baten estradizioa eskatu zuen, eta Donostiako bi
9
txiLe eta hirugarren
“1960ko hamarkada amaieran eta 1970ko hamarkada hasieran gaztea edo nerabea zena, hori da nire belaunaldia. Gutxi gorabehera, Euskal Herrian diktadura frankistaren aurka antolatzen hasi zen belaunaldi hura bera da. Bat datoz. Eta ez da kasualitatea. Prozesu sozial eta eraldatzaileak indar-metaketen ondorio izan ohi dira eta munduko txoko desberdinetan izan ziren esperientzia desberdinen ondorio izan zen gure borroka ere. Orduan, zer gertatu zen garai hartan, zer izan zen guretzat erabakigarria? Kubako Iraultza egin zen, alde batetik; gerrillari gaztez osatutako talde txiki bat iritsi zen Kubara, bidean kide asko galduta. Hamabi pertsona iritsi ziren, eta hamabi haiek Kuban boterea eskuratzea lortu zuten. Hori beste mugarri historiko bat izan zen, belaunaldi oso batengan kontzientzia piztu zuena, hainbat ideiaren bueltan. Gaur egun egoera aldatu egin da, eta ezin dugu pasibotasuna gailentzen utzi. Garai hartako borroka moldeek ez dute balio gaur egun, baina berriak asmatu beharko ditugu: urgentziazkoa da plano ekologikoan eta desberdintasun sozialei dagokienean konpromisoak hartu eta irtenbideak aurkitzea.
pertsona etorri ziren Buenos Airesera, Amnistiaren Aldeko Batzordeetakoak. Aireportuan jaso nituen eta euren gida izan nintzen bidaia hartan”. Jose Antonio Labordeta ere horrela ezagutu zuen, “argentinar presoekiko ekitaldi solidario batera joan zen Labordeta Buenos Airesera, espainiar diputatu gisa”. Harekin ere harreman polita izan zuela dio. “Itzultzerakoan, bederatzi orduko atzerapenarekin zetorren hegazkina eta, hainbeste denbora aireportuan egon ordez, gure etxera gonbidatu nuen. Ni lotara joan nintzen, nekatuta bizi nintzelako, baina hura nire emaztearekin hizketan geratu zen, eta hark gure egoera ekonomiko kaskarraz hitz egin zion. Etxetik aireportura gindoazela esan zidan berarekin joateko Aragoira, lagun asko zeuzkala eta lana lortuko zidala. Nik, ordea, oso lanpetuta ikusten nuen Labordeta eta ez nuen beretzat beste karga bat izan nahi”. Korralitoa gertatu zen gero eta hasieran Italiara joateko asmoa bazuten ere, azkenean Euskal herrira etorri ziren. Amadeok nazionalitate bikoitza dauka, argentinarra eta italiarra, eta horrek erraztu egin zion Europara etorrera. “Hasieran Amnistiaren Aldeko Batzordeetako donostiar baten etxera joan ginen, 2001 urtean. Ordutik, Lasarte eta Zumaian bizi izan gara, eta azken urteetan Zestoan bizi naiz”.
N “‘Nire funtzioa familiako kideak kartzeletara eramatea zen, bisitetara”
erea odriozola larrañaga
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 10
festak2018
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 11
1 1
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 12
danbolin.eus
`herri txiki, infernu handi’ saioa grabatu dute zestoan
oier arregiren “Fluxua” bideoklipa napoli Film Festival-erako hautatu dute
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek hainbat herritar elkarrizketatu zituzten. Irailaren 20an azken grabaketa egin zuten Bainuetxeko areto nagusian. Bertaratu zirenek egun batzuk lehenago eginiko elkarrizketak ikusteko aukera izan zuten han eta ez zen barre-algararik falta izan. Saioa, datorren urriaren 21ean emango dute ETB-1en.
Joan den otsailean kaleratu zuen Oier Arregik Zestoako Rodeo musika taldearekin grabatutako “Fluxua” bideoklipa. Sei hilabete beranduago, Napoli Film Festival-eko bideoklipen sekzioan lehiatzeko hautatu dute lana. Albistearekin “harrituta” eta “gustura” dagoela adierazi du Arregik. “Mundu osoko bideoklipak daude, oso lan profesionalak dira, irabaztea ezinezkoa dela iruditzen zait baina hautatuen artean egotea handi samarra da” azaldu du bideo egileak.
amaia alonso eta Joseba albizu garaile xxxiii. ondarbasora igoeran Pasa den irailaren 1ean jokatu zen XXXIII. Ondarbasora igoera. Guztira, 22 txirrindularik hartu zuten parte. Gizonezkoetan, Joseba Albizu akoarrak irabazi zuen proba 11 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Bigarren postuan Jon Mendia sailkatu zen. 11 minutu eta 49 segundo behar izan zituen proba amaitzeko eta azkenik, Iñaki Gabarainek hirugarren postua eskuratu zuen 12 minutu eta 16 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan aldiz, Amaia Alonso izan zen parte hartzaile bakarra eta 16 minutun eta 48 segundotan amaitu zuen proba. Aurtengo edizioan, Juan Karlos Iraolagoitia zena omendu nahi izan du Gurutzeaga Txirrindulari elkarteak. Lasterketarekin lotura handia izan zuen Iraolagoitiak eta bere familiak lore sorta eta oroigarria jaso zituzten sari banaketan.
‘gurutze’ jubilatu taberna ustiatzeko izenematea zabaldu du udalak Uztailaren bukaeran itxi zuten taberna. Lokala ustiatu ahal izateko izen-ematea urriaren 6ra arte egongo da zabalik. Esleitua izateko beharrezko dokumentazioa Zestoako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da, astelehenetik ostirala bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Zestoako Udaleko Kultura Batzordeak izango du proposamenak aztertu eta baloratzeko ardura. Aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa zestoa.eus atarian eskura daiteke.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 13
3 1
E I DER I T URRIAGA
rodeo talde zestoarra bide galduak biran murgildu da uda guztiak zehar
ekainberrik 300.000 bisitaritik gora izan ditu hamar urtean
Han eta hemen eskaini dituzte kontzertuak laukote zestoarrak eta biraren inguruko nondik norakoen berri eman digute danbolin.eus-i eskainitako elkarrizketan. Hemen duzue elkarrizketaren aurrerapen txiki bat: Noiz hasi zenuten Bide Galduak tourra? Joan den urteko martxotik gabiltza buru belarri kontzertuak eskaintzen. Hilean pare bat emanaldi egiten genituen. Uda zetorren eta garai horretarako kontzertu gehiago genituen, hilean hiru edo lau. Uda inguruko kontzertuak Bide Galduak biraren baitan izatea erabaki genuen. Ziurrenik, irailean amaituko dugu bira, Bartzelonan. Zergatik Bide Galduak? Benito Lertxundiren Gure Bide Galduak abestiaren moldaketa bat egin genuen. Kontzerturo jotzen dugu kanta hori eta hortik dator Bide Galduak biraren izena. Jarraitu irakurtzen gure webgunean.
Ekainberrik ateak ireki zituenetik hamar urte bete ziren pasa den irailaren 11ran. 2008ko irailean jaso zituen lehen bisitariak erreplikak eta ordutik, guztira, 302.542 pertsonek ezagutu dituzte Gizateriaren Ondare diren Ekain kobazuloko margoak. Aurtengo udako datuei dagokienez, bisitarien kopuruak %12,5 egin du gora. Igoera “oso garrantzitsua” dela azpimarratu dute Ekainberriko arduradunek. “Zestoako kultur baliabidearen datuek gora egin dute, aurtengo eguraldiak, eskaintzaren aniztasunak eta berrikuntzek lagunduta” azaldu dute. Ekainberrik, guztira, 5.868 bisitari izan ditu eta Lili Jauregiak, berriz, 646 bisitari. BE RTS OA . EUS
aitor Salegi garaile bertsolari gazteen Lizardi Sariketako finalean
alonderoko aldapako igogailua martxan Pasa den hilaren 22an jarri zuten martxan Alonderoko aldapako igogailua. Jubilatu Elkarteko kideak izan ziren han gonbidatu berezi gisa, “beraiek izan dira irisgarritasun kontuak gehien bultzatu dituztenak” azaldu zuen Josetxo Mendizabal alkateak.
Zarauzko Euskal Astearen barruan jokatutako Bertsolari Gazteen Lizardi sariketako finala irabazi zuen Aitor Salegik irailaren 7an. Guztira, sei bertsolarik hartu zuten parte. Salegirekin batera, Imanol Irasustabarrena alegiarra, Eli Pagola hernaniarra, Aratz Igartzabal gabiriarra, Txaber Artube abadiñoarra eta Imanol Uria Algortatarra aritu ziren bertsotan. Salegik, zendu berri den Igor Olabide bertsolariari eskaini zion txapela agur bertsoan. Ikusi bideoa danbolin.eus-en.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 PĂĄgina 14
botalibrean
Festen biharamunean.
Hitzok irakurtzen ariko garenerako festak ahantziak izango baditugu ere, ezin esan nezakeen gauza bera idazteari ekin diodanean. Ajeak bere magalean hartu nauen honetan, pentsakor jarri naiz, halako nostalgia batek hartu nau; zergatik joan dira horren azkar herriko festak? Badute gure herriko jaiek xarma berezia, tokatzen Donostiadiren urte sasoia ko pareta batean irakurritako pintada duzue goikoa. Egiari dela eta. Eskola txizor, ez daukagu hiriburura joan beharrik egungo turismoakira gindoazen garen adibidea ikusteko. Joan al zarete udaran Zarautzera, Geraietatik dakigu tariara edo Zumaiara? Kaleak gainezka, hondartzak zer esauda amaitu eta neguari bide egingo zaiola, baina nik ez, aparkatzea ezinezkoa... Horren guztiaren atzean lana argi!, festak ditugu-eta tartean. Uda lasai eta frexdago, herriko, probintziako kotik udazkenak dakarren errutinara zuzenean jauzein Euskadiko turismo arduzi egin eta ipurdiko ederra jaso beharrean, jaiek zuradunek ondo saldu dute gubi lana egiten digute, eta batetik bestera ohartu re inguru hau, eta, orain, jenbarik, eta gainera zoratzen, igarotzen gara. Honela deak etorri nahi du. Aipaturinegu sasoi luzeari eta ikasturte berriari diogun alerko hiru herri horietako surfa, gia baretzen digute; kontsolamendu moduko bat parrillak edo flysch-a lau haidira, jakin baitakigu uda amaieran gure zain dugula zeetara zabaldu ditugu, eta honek dakarren onena. horrek jendea erakarri. Hala ere, joan berri zaizkigun azken hauek Horrexegatik dauka berezietan berezi izan dira. Aurtengo udan, sekuaurtengo Arroabeko fenomenoak harridura sortzeko ahalla ez bezala sakabanatu gara kuadrillako lagunok. mena. Hemen ez da egon bozgorailurik, ezta kanpainarik Izan dira gurasoekin “pueblora� joan direnak, baiere. Onartu dezagun: holandar, amerikar edo japoniar baten ta hizkuntza kontuak direla kausa atzerrian egoikuspegitik ez dago gure auzoan ez kostalde, ez harkaitz binaldi luzeak egin dituztenak, urtero legez gurasotxi, ez kobazulo, ez Michelin izardun jatetxe... baina, aizue, ekin firin-faran ibili direnak eta, zer esanik ez, muudaran kanpotarra lepo gurean. til lagunarekin oporretan izan direnak. Elkar ikusi Bidaia agentziaren batek ondo saldu du Arroabea: badugu ere, oso gutxi izan dira taxuz elkartu gasummer's paradise paketea. Ostatua, errepide alboko etxe ren arratsaldeak, eta bazirudien ia oharkabean okupatuan eskaini zien kanpotarrei, 'masoien etxea' izenez uda amaieran nork bere bidea hartu eta gauza beezagutzen den horretan, eta haiek logela guztiak bete (bire horretan mantenduko zela. txia da, okupen etxea okupatuta). Baina egun batzuk pasaAurrez aipatu bezala ordea, argi!, festak tuta, hotelari gutxitxo iritzita edo, inguruak ere hartu zituzizan ditugu tartean. Inoiz ez bezala elkartu gara ten: zelai, eliz atari, frontoi, etab. Auzoa bisitatuz ere ibili diaurtengo jaietan, eta, egin ditugun bazkari, afari ra: Donostian sabairik gabeko autobusean nola, Arroan eta parrandei esker, betiko lagunartean bildu gapertsonak edo txakurrak hartuta hala. ra, txikitatik egin izan dugun ilusio berberaz geure Ezin antzeman euren hizkuntzan nondik zetozen, arteko harremanak atzera samurtuz. Sentsazio ezin jakin euren arropei begiratuta mendizaleak ziren edo berria izan dut hau, duela gutxira arte arratsaldeolatu bila etorri ziren. Hori bai, jatekoa aurkituz gero, hortzaro kalean izaten baikinen lau gominola eta patata ka ederrak egiten zituztela bai, hori argi gelditu da. Misterioa zorro bat lagun, baina hemendik aurrerakoak moargituko dut oraindik ez jakinean dabilenarentzat: arkakusodu berean etorriko ote diren itaundu diot neure ak izan ditugu Arroabean udaran, izurritea, auzoko zaharreburuari. nek ere ez dute halakorik gogoratzen, lo nunca visto. Ajea beraz, festen ordaina, aurtengo hone2018ko udaran halako turista andana izateak harritan prezio txikia izan da. Batu ez ezik, aurrean dudura sortu badigu, haiek auzotik alde ez egiteko erakutsitagun etapa berriari ekiteko ilusio eta indarrez bete ko grinak apur bat gogaitu gaitu. Zer esatea nahi duzue, idagaitu, pilak topera kargatu ditugu, eta zubia igaro tzi hau umore apur batekin egiten ahalegindu naizen arren, ondoren udazkenean aurrera aise egingo dugulaegia dena da luze jo duela haiek bidaltzeak, oso luze esango ko sentsazioa dut. nuke. Eta honelakoetan sortu ohi den zalantza piztu zait. EzEta zeuri, irakurle, aparteko zer eman dizujakintasunez (ez maltzurkeriaz) neure buruari egindako galte aurtengo Amabirjinek? dera da: periferian bezain luze joko al luke metropolian?
Tourist go home.
K
epa iribar
O
latz bereziartua
197.qxp_55 23/9/18 22:56 PĂĄgina 15
railaren 16an eta eguraldi bikainarekin ozpatu zen Akuako Biraren 13. edizioa. Akuako Birako txapela janztera ohituta daudenek izan ziren aurten ere txapeldunak; Igon Manzisidor eta Nerea Amilibia. Herritar eta akoarren parte hartzea azpimarratu zuten antolatzaileek. Aritz Elustondo eta Mertxe Uribetxeberria izan ziren aurreneko zestoarrak eta IĂąaki Albisu helmugara iristen aurreneko auzotarra. Asto lasterketako garailea ere bera izan zen. Anoetako Belodromoaz gogoratu zenik ere izan zen bere karrera ikusita. Gainontzekoak hortxe, batzuk kuriosoago besteak ahal zuten bezala, ikusleen algararik ez zen falta izan aurtengoan ere. Gaztetxo eta haurrentzat ere izan zen urteroko tartea, zelaiari itzulia korrika. Eta ezin aipatu gabe utzi, urteroko hamaiketako bikaina.
Helmugan aurrenak sartzen: Igon Mancisidor Arruti (Deba) 0:30:22 Aurreneko zestoarrak: Aritz Elustondo Garate 0:33:39 Mertxe Uribetxeberria Gonzalez 0:43:14 Aurreneko akutarra: IĂąaki Albizu Gurrutxaga 0:36:51 (denbora guztiak ikusteko: https://www.herrikrosa.eus/clasificacion_akua.pdf)
5
I
BESTE URTE BATEZ
1
197.qxp_55 23/9/18 22:56 PĂĄgina 16
A d e
t
“
Aspaldian musika mundua alde batera utzita nago, baina ni edozertara irekita nago
�
Tania de Sousa (Zestoa, 1987) askotan ikus dugu agertoki gainean, hainbat musika taldetan aritu da, The Dispositives, Zuloak‌ taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin zion. Tania Tank bakarkako diskoa grabatu zuen 2014an. Denbora darama musika mundua alde batera utzita, bere arrastoa pixka bat galduta genuen askok. Azken asteetan, ordea, telebistan agertu zaigu. ETB1eko DantzanGo programan gonbidatu famatu gisa dabil. Artista handia dela askotan erakutsi digu, baina normalean abesten ikusi izan dugu Tania, oraingoan, dantzara animatu zaigu.
etb1eko dantzango programan ikusi zaitugu. nolatan iritsi zaizu proposamena eta zergatik animatu zara? Udan egin zidaten proposamena, sorpresa handia izan da niretzat, ez nuen inondik inora espero horrelako proposamen bat. Dantza lehiaketa oinarri duen programa da eta lehiakideekin batera zortzi ospetsuk hartzen dute parte. Aspaldian musika mundua alde batera utzita nago, baina ni edozertara irekita nago. Esperientzia polita izan zitekeela pentsatu eta animatu egin nintzen. azaldu iezaguzu nolako programa den eta zuk zer egiten duzun. Dantza lehiaketa da. Lehenengo programan parte hartuko zuten dantza taldeak aukeratu zituzten eta orain astero aukeratuta talde horiek elkarren artean lehiatzen dira. Koreografia bat prestatzeaz gain, euren taldeko kide bihurtu behar izaten dute saioan parte hartzen duen ospetsu bat. Talde bakoitzari ospetsu bat egokitzen zaio eta ni horietako bat naiz. Astero talde batekin koreografia bat prestatu eta aurkezten dut. Dantzatzeaz aparte, kantatu ere egiten dut koreografian.
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 17
eszenatokitik
telebistara
Ez dut uste nire lekua “denik, ez naiz ikusten telebistan ”
7
Abestetik dantzara,
1
aurkezpen bideoan oholtza zure habitat naturala dela esan zenuen. Bai, nahiz eta dantza klaserik inoiz ez jaso betidanik dantzatu izan dut. Nire kasaka asko dantzatzen dut, baina nire moduan. Kontzertuetan, diskotekatan… beti dantzatu izan dut. Orain, ordea, askoz ere zorrotzagoa da. Erronka handia da niretzat, baina aldi berean, dibertigarria. zer topatu duzu programan? Oso maila altua topatu du, bai lehiakideei dagokienez eta baita ospetsu gonbidatuen artean ere. Nirekin batera aritzen diren gonbidatuak ez nituen ezagutzen, ez nekien norekin topatuko nintzen eta egia esan, harrituta utzi naute. Dantza estilo asko lantzen ditugu: euskal dantzak, street dance, break dance, hip hop, dantza modernoa, klasikoa, balleta... Asko, denean ongi moldatzen dira, kontrolatzen dituzte, artista konpletoak ditut inguruan. Batzuetan neure buruari galdetzen diot, baina nik zer egiten dut hemen? nola ikusi duzu zure burua? Hasieran oso galduta. Askotan triste ibili naiz, gauza asko zailak egin zaizkit. Gero, ordea, konturatu naiz hobetzen ari naizela, ondo pasatzen dut, asko ari naiz ikasten eta horrek motibatzen nau. zu bezalako artista batek aitortzea erritmoarekin arazoak dituela harritu egin gaitu. Bai bai, betidanik. Kontzertuetan eta abesterakoan ere hala esaten zidaten, erritmoa kontrolatu
DantzanGo programa 16 dantza talderen eginbeharra: gonbidatu ospetsuarekin batera koreografia bat defendatu. Gonbidatu ospetsuak: Tani de Sousa, Iñigo Txapelpunk, Iker Villa, Manu Maritxalar, Mitxel Santamarina, Miren Arrieta, Ylenia Baglietto eta Ainara Ortega. Aurkezlea: Zuriñe Hidalgo Epaimahaia: Ainhoa Etxebarria (Gazteako esataria), Paula Bujanda (dantzari ohi eta dantza irakasleak) eta Asier Zabaleta (dantzari ohi eta koreografoa) Non eta noiz ikus daiteke: Asteazkenetan (22:30) eta ostiraletan (21:00) ETB1en.
beharra neukala. Beti behar dena baino azkarrago edo motelago ibiltzen naiz. Zerbait daukat buruan erritmoarekin eta kosta egiten zait. epaileek lehenengo programan beldurra sumatu zizuten, ikusiko zaitugu disfrutatzen? Espero dut baietz. Entseguetan asko disfrutatzen dut, baina gero kameren aurrean grabatzerakoan kontua aldatu egiten da. Pixkanaka, baina lortuko dut. zer iruditu zaizu telebista? Erritmo oso azkarrean ibili behar da. Tentsioa handia da eta exijentzia handia eskatzen du. Ez dut uste nire lekua denik, ez naiz ikusten telebistan. Hala ere, edozertara irekita nago. baina ez zara damutzen probatzeaz, ezta? Urrira arte arituko gara grabatzen eta oraingoz esperientzia ederra izan da, onuragarria oso. Bizitzan baliabide eta tresna ezberdinak eskuratzea beti etortzen da ondo. Hemen ikasitakoa seguru beste nonbait aplika daitekeela. Egun ikasketekin nabil buru-belarri, ikuskizunaren mundutik apartatuta ibili naiz eta momentua ez dut ikusten nire burua hor, ez da nire helburua. Hala ere jende berria ezagutu dut eta nork daki, agian zerbait atera daiteke hemendik.
A
maiur aristi arregi
irudiak: EITB
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 18
640 917 626
Candy bar zerbitzua
ezkontza, jaunartze eta ospakizun berezietarako
Ogia, pizza txikiak eta mota askotako opilak, gozoak, gaziak...
Bazkide guztien artean zozketa eginda, Marian Astillerosi tokatu zaio gominolazko tarta. zorionak! Saria JaSotzeko 3 hiLabeteko epea
ikasturte berriari ekiteko prest Bi aste pasa dira umeak eskolara itzuli zirenetik, eta datorren astean helduen txanda izango da, euskaltegiko ikasturtea urriaren 1ean hasiko da-eta. Aurtengo ikasturtean 21. Korrika izango da, gainera! Adin, helburu eta motibazio guztietako jendea hurbildu zaigu izen-ematera eta ondorengo taldeak osatu ditugu:
Hasiera maila (A1): astelehenetik ostegunera 17:00etan. A2 maila: astelehenetik ostegunera 9:00etan edo 19:00etan. Autoikaskuntza: B1 maila, B2 maila, C1 maila eta alfabetatzea.
Zuk ere izena eman nahi baduzu garaiz zabiltza! Deitu 670 420 048 telefonora edo bidali mezua zestoa@aek.eus Gogoratu, Zestoako Udalak AEKrekin duen hitzarmenari esker, zestoarrek 100 euroko matrikula ordaintzen dutela eta %80ko asistentzia edukiz gero, ikasturte amaieran 100 euro horiek berreskura daitezkeela. Alegia, ikastaroa DOAN egin dezakezula! Ez galdu aukera! Zatoz AEKra!
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Página 19
27
OSTEGUNA
Pintxo pote orduan, Euskaraldian parte hartzeko izena emateko aukera izango da kalean jarriko den mahaian. Parte hartu Euskaraldian!
29
LARUNBATA
Monbarreko sarraskiaren XXXIII: urteurrena. 9:00etan Ertxiñara irteera eta 13:00etan monolitora kalejira.
ur
ria
02
age1 nd 11 a 18
9
ir
aila
07RA
ASTEAZKENA
Ikas-jolaseko kideak Portalen bilduko dira 18:00etan proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko. (ikus Pintada atala). OSTEGUNA
Gaztelekuak ikasturte berriari hasera emango dio: ostegunetan, 3.ziklokoei zuzendutako ekintzak, 16:30-19:00 bitartean; eta ostiral eta larunbatetan, DBHkoentzat egongo da zabalik.
05
OSTEGUNA
Bost Baietz Gaztelekuan 3. ziklokoentzat, 16:30etatik 19:00etara.
19
OSTIRALA
TIK
Emaus Trapuketarien erakusketa udaleko areto nagusian, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Igandean goizez bakarrik.
03 04
OSTEGUNA
Jolas librea 3. ziklokoentzat, Gaztelekuan.16:30-19:00.
OSTIRALA
Barbantxo Aisialdi Taldearekin, 6-9 urte bitarteko haurrentzat jolasak, 17:00-18:00. • Mendi Tour.18:30. Mushing (zakur-lera) erakustaldia, Itoitz Armendariz eta Eneko Agirreren eskutik Endoian. 19:30. Filmen proiekzioa Endoiako elizan: Aurrera. 6 min. Gonbidatua: Irene Sarrionandia (protagonista). Ezpedition Mongolie / 2003ko Mushing espedizioa. 8 min. Gonbidatua: Mikel Irure (espedizioaren partaidea eta Agiro Mendi Taldeko kidea). The Great Alone. 80 min. Bilbao Mendi Film Festival 2016an Epaimahaiaren saria. Ondoren mokadutxoa eskainiko da.
05eta 06an 09
DBHkoen proposamenak jasoko dira Gaztelekuan. ASTEARTEA
17:00-18:00 edo 18:00-19:00. "Itzalekin jolasean" tailerra Gaztelekuan 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan: 688 684 029.
Kimikarin: Zientziarekin jolasten. 6-9 urte bitarteko haurrentzat, 17:00-19:00etara. Kultur Etxe aurrean. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan: 688 684 029.• Ertxiña musika eskolakoak Azpeitira joango dira Triki Giron parte hartzera.
20 20eta 27an
LARUNBATA
Laiakek antolatuta V. Ardo Dastaketa 12:30etatik 14:30etara Lizenziadokua plazatxoan.
Emakume gunean Zestoan. Bisita komentatua. 11:00etan, Foru plazatik abiatuta. Ibilaldia Zestoako hainbat gune historikoetatik zehar, non emakumea izan den protagonista, langile gisa. Honako lekuak bisitatuko dira, besteak beste: plaza, parrokia-eliza, Pio Baroja plaza, Portalekoa, herri irteeratako astotegiak, Lauiturrietako iturria eta garbitokia, bainuetxea... (Ondarearen Europako jardunaldien barne).
25
OSTEGUNA
Jolas librea gaztelekuan 16:30-18:15era 3. ziklokoentzat.• "Nerabe bat gure bizitzan" kafe-tertulia, Izar Arregi psikologoarekin. DBHko gurasoei zuzenduta. 18:30ean Gaztelekuan. oga ikastaroa. Mertxe Urretaren yoga ikastaroa irailaren 24an hasiko da. Astelehen eta asteazkenetan izango da, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Zestoako Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi duenak 657 722 841 telefonora deitu anesa Ugarterekin zaldi heziketa naturala. Irailak 28, 29 eta 30ean Zestoan. Harremanetarako 655 714 263, zaldikodomanatural.com
•Y •V
197.qxp_55 23/9/18 22:56 Pรกgina 20