HAUTSAK KENTZEN: Garai bateko San Jose kaleko saltsa, gaurko Kaleokerreko ametsa

Page 1

garai bateko

San Jose kaleko saltsa, gaurko

Kaleokerreko ametsa

P

aseotxo bat eman dugu Kaleokerrean zehar, lehen botika zegoen izkinatik Pio Baroja plazaraino. Gutxi gelditzen da lehengo eran. San Jose egunean garai batean izaten zen saltsa berpiztu nahi dute bertakoek, urtetan etena izan eta gero. d a n b o l i ni jakin-mina piztu zaio eta argazkirik lortu ez badugu ere, lehengo eran, ahoz ahoko kontuei esker irudikatu ahal izan dugu duela berrogei-berrogeita hamar urte bizibizirik zegoen San Jose kalea, bertako kontuak, giroa, saltsa, festa‌ Agustin tabernaren bueltan izaten zen festa nagusiki. Jose Antonio Iturgaitz Marttolok hartzen zuen ardura umeen jolasak antolatzeko. Tabernan osatzen zuen haurren zerrenda. Umeak eskolatik ateratzen zirenean adi-adi egon eta parte hartuko zuten haurrekin, poliki-poliki, zerrenda luzea osatzen zuen. Garai hartan, Erdikalean tabernak ziren nagusi eta San Jose kalean berriz dendak; herriko merkataritza gune nagusienetakoa zela esan daiteke. Kooperatiba, ikatz biltegia, igeltseroak, aurrezki kutxa, ostatua, taberna, arrandegia, bizikletak alokatu eta konpontzeko tailerra, sifoneria, abere-hiltegia, aroztegia, zinea (urte batzuk lehenago frontoia), Pantxika jostuna, Larraùaga mertzeria, telefono-etxea, Teresita Marttoloren denda, Martintxikiren harategia‌ Zer ez zegoen garai bateko San Jose kalean! Gaur egun, herri osoan aurkitu ezin ditugun denda bitxiak. Eta hori esanda ez genuke inor mindu nahi, baina gauzak asko aldatu direla esan behar. Kaleokerrean jende asko bizi zen eta denek egiten zuten ahalegina martxoaren 19an ospatzen zen festa handirako, diruz lagunduz edo parte hartuz. Kuota sinboliko bat jartzen zuten bizilagun eta merkatarien artean jolasak antolatu eta kalea apaintzeko. Festa eguna iristerako denek kuotak ordainduta edukitzen zituzten. Egitarau berdintsua izaten zen urtero: martxoaren 19a jai eguna izaten zen. Lehenengo, meza (garai hartan hiru bat meza izaten ziren), gero hamaiketako ederra, eta ondoren jolasak: Zaku-karrerak, bizikletan hankak lurrean jarri gabe azkena zein iritsiko; begiak itxi eta soka batetik zintzilik zeuden gozokiz betetako itsulapikoak makilaz puskatzea; koilara

KALEOKERRA

N O N H A S I E T A N O N B U K A T Z E N D A?

JO XE ORBEGOZO

" (...) Elizkalea Kaleokerraren barne ez zegoela defenditzen zuenak, honako arrazoia bota zuen: San Jose egunez, Kaleokerreko festak egiten ziren eta jaiak antolatzeko orduan lehengo San Jose kalekoek bakarrik ematen omen zuten dirulaguntza, edo haiei bakarrik eskatzen omen zitzaien, behinik behin. Besteak, anekdota baten bitartez defenditzen zuen berea: Duela 50 urte inguru Kaleokerra eta Portale Kalekoen (orduan Natividad) artean lehia moduko bat omen zegoen zein ote zen kale garrantzitsuagoa. Hori zenbait jokoetan neurtzen saiatzen ziren, futbolean esate baterako. Norgehiagokak Gurutzeaga frontoi zaharrean jokatzen zituzten, bakoitzak zuen guztia emanda. Hala ere, Portale kalean jende gutxiago bizi zenez, larri ibiltzen ziren taldea osatzeko eta batzuetan Erdikalekoekin elkartzen ziren Kaleokerrekoei aurre egiteko. Talde horretan San Jose kalekoak eta Elizkalekoek jokatzen omen zuten. Beraz, badirudi bi kale horietakoak Kaleokerrekoak sentitzen zirela. ( D a n b o l i n 1 0 . zenbakia 2001 uztaila)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
HAUTSAK KENTZEN: Garai bateko San Jose kaleko saltsa, gaurko Kaleokerreko ametsa by DANBOLIN - Issuu