danbolin
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 15:13 Pรกgina 1
2019 maiatza
205 zk.
langile prekarioen artean prekarioenak
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 2
640 917 626
943 052 761
943 148 061
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Página 3
3
Argazkietan erakusten duguna
Gordean dagoena bistaratzea da kazetaritzaren zereginetako bat. Loraileko danbolin honek konplitu du. Malen Etxea-ko kideei egindako elkarrizketan esklabotza hitzak erasaten gaitu. Eta langileen salerosketak ere bai. Malen Etxeak emakume etorkinei laguntzen die. 30-40 urteko andreak dira gehienak, beren familiei laguntzeko beren familiak utzi eta gure familiak zaintzera etorriak. Oraintsu neska gazteak ere hasi omen dira iristen, engainatuta. Gurean lur hartu ahala akordatzen dira zepoan harrapatuta geratu direla. Duela gutxira arte Euskal Herriko neskak ziren zerbitzatzera joaten zirenak. Ondo dakite hori Baztan-Bidasoa aldean. Jon Abrilek dokumental ederra egina du Frantziara neskame joandakoen kontakizunak biltzen dituena, neskatoak du izena eta sarean ikusi daiteke (zer pentsatua ematen du. Geu migrante izan gineneko istorioekin mila erreportaje, liburu eta ikus-entzunezko egin ditugu; gaur gure artean dauden migranteen bizipenak ez zaizkigu hainbeste axola, itxuraz). Gure ama ere joan zen, Parisera. 1972a zen eta hemeretzi urte zeuzkan. Bi etxe aberatsetan egin zuen lan. Bere egunerokoa esplikatuarazi diot amari eta gero etxekoekiko harremanaz galdetu diot: «Arte munduan aritzen zen bikote batentzat egin nuen lan lehendabizi. Haiek oso garbi zeukaten ni beste klase sozial batekoa nintzela, ez ninduten beren pareko bat bezala kontsideratzen, baina tratua errespetuzkoa izan zen beti. Gero beste familia batekin egon nintzen. Emakumea dentista zen eta begiko ninduen. Nik gustua nuela esaten zuen, eta moda desfile batera joan behar bazuen, adibidez, berekin eramaten ninduen; nire iritzia eskatzen zidan, opariak egiten zizkidan... nirekiko harremana beste bat izan zen etxe hartan». Ia mende erdi bat pasa da ordutik, lehen zerbitzariak esportatzen genituen eta orain zerbitzariak inportatzen ditugu. Errotik mudatu da gure bizimodua, baina Europarekiko urrun jarraitzen dugu kontu inportante askotan. Gure amak arratsaldeko lau t’erdietatik atzera libre izaten zuen. Malen Etxekoen borroka nagusia berriz interna eredua kentzea da. Europako gainontzeko herrialde gehienetan ez baitago horrelakorik. Argazkilaritzan konposizioa esaten zaio enkoadratzeko moduari. Fotografia onaren sekretuetako bat da begien aurrean dugun horretatik kameraz zer harrapatu eta zer ez erabakitzea. Adiel Zabalak badu talentua horretarako. Eskuartean duzun aldizkarian Zabalaren fotografia bikainak dituzu. Baina, neurekiko, 205. zenbaki honen ekarpenik handiena Malen Etxea markoaren barruan jarri izana da, jaso alea Onintza!
jon artano izeta
diruz lagundutakoa
argazkia: ibon lamariano garagarza
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 PĂĄgina 4
Naturarekin bat Kaixo lagunok! Plazera zure enbidoa jasotzea, Urtzi. Esan behar zurekin pilotan jokatzeko aukera eduki dudala eta ohore handia izan dela niretzat, nahiz eta ia partida guztiak galdu. Pilota zuk bezala “ixkutatzen� duen gutxi ikusi dut frontoian, eta ziur nago Zestoako Pilota Taldeak merezitako omenaldia egingo dizula. Ez utzi pilota mundua eta erakutsi zure dohainak gaztetxoei. Zure enbidoari erantzunez esan, ahal dudanean mendira joaten naizela naturaz gozatzera. Ez naiz lasterketak preparatzera joaten; Nerea Irureren sasoia edukiko banu, agian. Bai bakarrik, bai lagunekin, nire deskonexio momentua izan ohi da mendira joatea. Inguru ikusgarriak dauzkagu eta aukera bikaina da eguneroko buruko minak ahaztu eta momentua bizitzeko. Batzuetan bazkaltzeko zerbait eraman eta tontorren batean jatea zoragarria da; hori bai dela hiru izarreko jatetxea. Oinez edo bizikletan ibiltzeko bide ugari daude eta aldapa ederrak, izerdi pixka bat bota eta tentsioak ateratzeko. Esan behar momentu honetan inguruko basoen egoera nahiko tristea dela. Pinuen gaixotasuna dela eta, matarrasa egin dute baso askotan eta lan egiteko sistema horrekin ez da bizirik geratzen inguruetan. Gainera, naturaren alde pentsatu beharrean, dirua dugu helburu eta bertako zuhaitzak landatu beharrean, azkarrago hasten diren beste batzuk landatzen ari gara. Noiz konturatuko ote gara naturari egiten diogun hori, modu batean edo bestean, guregana itzuliko dela? Iruditzen zait pribilegiatu batzuk garela horrelako ingurunean bizitzeko aukera dugulako. Zaindu dezagun guztiok gozatzeko! Nire speecharen ondoren enbidoa botatzeko garaia da. Nire bizilagun Pako Aristirentzat doa. Zestoara etorri berria haiz eta noiz ezagutu behar dituk hemengo inguruak? Ez al dira inspirazio iturri ederra izango beste libururen bat idazteko? Idazlea izanik, hori ez duk lan handia izango hiretzat!
enbidoa
ander etxeberria
pintada.
Futbol taldeko zuzendaritza batzordearen mezua. Lerro
hauen bitartez azken urteotan lanean aritu den Zuzendaritza Batzordeak, denboraldi honen bukaeran bere jardunari amaiera emango diola adierazi nahi du. Zuzendaritza taldea, batzorde berria osatzeko edo datozen urteetan lanerako prest dagoen jende bila dabil. Zuzendaritza Batzordeko partaide izan nahi duen edonork, gaur egungo zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko du (628198680 Jexux). Egungo Zuzendaritza Batzordeak prestutasun guztia azaldu nahi du datozenekin. Zuzendaritza Batzorde berria osatu ezean, futbol taldeen inguruko azken erabakiak ekainean hartuko dira. Aldez aurretik eskerrik asko. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan gurekin egon diren guraso, entrenatzaile, delegatu, epaile eta laguntzaileei egindako lan guztiagatik. Mila esker Aupa Zestua!!!
Zestoako futbol taldeko zuzendaritza
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Página 5
E
“Orain dela hogei urte baino gehiago eskolan kontzertu bat eman, eta ordutik mila talde eta saltsatan aritu naiz, gelditu gabe”
Betidanik izan duzu musikarekin harremana? Bai, txikitatik. Aitak gitarra jotzen zuen eta hamar urte nituela pare bat akorde irakatsi zizkidan. Berehala ikaskide batzuk Amets gaizto taldea sortu genuen. Orain dela hogei urte baino gehiago, 1996an, eskolan kontzertu bat eman eta ordutik mila talde eta saltsatan aritu naiz. Zure afizioa ofizio bihurtu zenuen… Ez zen erabakitako zerbait izan. Arte Ederretan lizentziatu nintzen eta unibertsitatean nenbilela gauza batzuk grabatzen hasi nintzen, lagunei lantxoak egiten eta azkenean, nire lanbide bilakatu zen. Nire txokoa daukat, baina edozein lekutan egin dezaket lan. Hasieran, Donostiako estudio batean ibiltzen nintzen. Lan dezente nuela konturatuta, Zestoan zertxobait muntatzea erabaki nuen. 2010ean zabaldu nuen estudioa. Batez ere diskoak grabatzen ditut; disko produkzio lanak egiteko ere kontratatzen naute... Gehiena nahasketak egitea gustatzen zait, nire lanaren arlo sortzaileena hori da. Zer talde pasatu dira zure estudiotik? Euskal Herriko abeslaririk
ñaut Gaztañaga musikaria “Ezpalak” proiektuan murgildu da. Taldearen izen bera daraman diskoa grabatu dute eta Gaztetxean aurkeztu zuten Rodeo eta Polybius talde zestoarrekin batera gaztetxearen 30. urtemugan. Talde berriaz eta Grises taldearen etenaldiaz aritu gara.
ezagunena Izaro izan da. Harekin batera etorri zen behin Mikel Urdangarin, Errefuxiatuena abestia grabatzera. Olatz Salvador bakarlaria ere gurean izan da. Baita Grises, Rural Zombis, Rodeo, Eraso, Yo Ciervo, Madeleine, Las Shakespeare eta beste hainbat ere. Duela aste batzuk jakitera eman duzue Grises taldeak 2019an etenalditxoa egingo duela… Bai, 2020an itzultzeko asmoa dugu. Hamar urte gelditu gabe aritu gara eta deskantsatu eta ideia berriak lantzeko tarte baten beharra genuen. Hurrengo pausoa nola eta nora eman pentsatzeko denbora hartu nahi genuen. Bestalde, Raul Olaizolak taldea uztea erabaki zuen. Aspalditik itxita genuen 2019ko Sonorama jaialdiko kontzertua eta horren aitzakian, Raulekin beste hiru kontzertuko bira txiki bat egitea erabaki genuen. Naturalki hartutako erabakia izan da, baina publiko egindakoan bertigoa sartu zitzaigun. Etenaldiaren berri emateko bideo bat publikatu genuen eta hura ikustean hunkitu egin nintzen. Etenaldi hori aprobetxatu duzu “Ezpalak” proiektu berrian sartzeko… Niri denetariko musika gustatzen zait. Rocka asko gustatzen zait eta abesti mordoxka nituen idatzita. Xabi Arrietak animatu ninduen taldea osatzera. Nork osatzen duzue taldea? Xabi Arrieta (Passepartout), Unai Eizagirre (Voltaia), Joanjo Berasain (Los Moths) eta laurok osatzen dugu taldea. Grisesen “frontman” lanetan aritu naiz eta oraingoan bigarren planoan aritzea nahiago nuen, gitarran zentratuz. Gauzak horrela, abeslari baten bila hasi ginen eta estudioan diskoa grabatzen izan zen Tuterako Los Moths taldeko Joanjo Beristain abeslariaz gogoratu nintzen. Ez daki euskaraz, baina familia euskalduna du eta euskarazko abesti bat grabatu eta bidali zidanean asko gustatu zitzaigun. Zer musika mota egiten duzue? Guri 1990. hamarkadako rock alternatiboa gustatzen zaigu. Ez nuen Grisesen antzeko zerbait egin nahi. Gitarraren soinua asko gustatzen zait eta hortik abiatuta egin nahi nuen zerbait. The Smashing Pumpkins, Nirvana, edota Alice in Chains dira gure eragin taldeak. Kanta rockeroak dira, hots melodikoa dute eta euskaraz abesten dugu. Nik idatzi ohi ditut kantak. Normalean oso barrutik idazten ditut. Nahiko pertsonalak dira, baina norberak bere interpretazio propioa egiteko modukoak.
itsaso waliño
5
jardunian
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 PĂĄgina 6
JĂŠssica GuzmĂĄn Corr eta
Girsilane Becerra Mon
Honezkero jakinaren gainean egongo zarete. Malen Etxeak hiru mila euroko diru-laguntza eskatu die zestoarrei hainbat emakume bizi diren etxeko fatxadaren obra ordaintzeko. Amerikatik etorritako emakumeak bizi dira Elizarena den etxe horretan. Gure etxeetan zaintza lanetan aritzen diren emakumeak dira. Beharrak eraginda heldu dira gurera eta langile prekarioen artean prekarioenak dira. Haiengana hurbildu gara errealitate gogor hori ezagutzeko. Ez ditugu Zestoako etxean bizi diren emakumeak elkarrizketatu. Malen Etxeko lehendakari Jessica Guzmanekin eta Girsilane Becerra kidearekin egon gara. Jessica txiletarra da eta etxeko langileen egoera oso ondo ezagutzen du, bera ere hala delako. Girsilane berriz, brasildarra da eta Malen Etxeko kide berrietako bat da. Malen Etxeak Zumaian dauka egoitza eta etxeko langile migratzaileen lan eskubideak babestu eta emakumeak ahalduntzen aritzen da elkarte hori. Zer dela-eta eskatu duzue fatxada konpontzeko diru-laguntza etxebizitza Elizarena baldin bada? Ia zortzi urte dira Elizak Zestoan Arteaga auzuneko etxea utzi zigula. Azkena apaizen bat bizi izan omen zen hor. Ez dugu alokairurik ordaintzen, ezta argindarrik eta urik ere. Dena Elizaren kargu dago. Urtean behin 1.500-1.700 euro inguru ordaintzen dizkiogu, diru-laguntza bat jasotzen baitugu erakunde publikoetatik. 3.000 euroetatik, 2.000 fatxada berritzeko erabiliko ditugu eta beste 1.000 euro etxea egin zenetik berritu gabe dagoen instalazio elektrikoa konpontzeko erabiliko dira. Eskulana, bolondres batzuek egingo
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 15:18 PĂĄgina 7
rrea
7
Zestoako aterpetxean bizi diren etxeko langileak eta Malen Etxeko kideak
ontes “Azkenaldian neska gazteak etorri dira. Mafiosoek esaten diete dena antolatuko dietela, lasai egoteko, erraz aurkituko dutela lana hemen�
dute baina Malen Etxeak ordainduko du materiala. Guri mesede handia egiten digu Elizak, eta inoiz ez digu inolako eragozpenik jarri. Etxea baino aterpetxea da, bizitokirik ez duten emakumeak jasotzeko lekua. Aterpetxeak bere egitekoa galtzen duen egunean Elizari itzuliko diogu. Bagenekien fatxadaren gastuari guk egin beharko geniola aurre, eta ez daukagu horretarako dirurik. Horregatik eskatu dugu laguntza. Maiatzaren 12an lasterketa solidarioa egitea herriko talde feministaren ideia izan zen eta guri oso ondo iruditu zitzaigun. Gustura aritu gara haiekin lanean, oso aktiboak dira. Nor bizi da aterpetxean?? LLatinoamerikatik eta Karibetik datoz 30-40 urte arteko emakumeak. Bananduak dira, edo ama bakarrak; edo ezkonduak baina egoera prekarioan daudenak. Europara etorri nahi dute lanera hangoei laguntzeko. Etortzerako badakite hemen izango duten lan aukera bakarra zaintza izango dela, etxeko langile izango direla. Zestoara nor datorren? Hegazkinetik jaitsi eta Euskal Herrian harrera egin dion lagunak esango zion Zestoan baduela aterpetxea. Beste emakume batzuk hemen lanik gabe geratu dira eta nahiz eta denbora batez beren kabuz moldatu, halako batean alokairua ordaintzeko dirurik gabe gelditzen dira. Beste batzuk urte luzez izan dute non lo egin, alegia, zaintzen duten adinekoaren etxean bizi izan dira, baina halako batean hil da pertsona hori eta etxerik gabe gelditu dira. Zein motatako emakumeek jasaten dituzte egoerarik gogorrenak? Guk uste genuen gehienez hiru bat hilabete egingo zituztela emakumeek aterpetxean; hau da, tarte horretan lana aurkituko zutela eta gela bat alokatzeko gai izango zirela. Beti ez dira gai ordea, beti ez dute prekarietatetik ihes egiten, eta gainera, hona etortzeko hartutako mailegua ere itzuli behar izaten dute.
Ahulenak paperik gabeak dira. Atzerritarrei buruzko legeak hala agintzen duelako, lehen hiru urteetan ezin dituzte paperak lortu, baina horrek ez du esan nahi lanik egingo ez dutenik. Paperik gabe lana egiteak esan nahi du paperak dituen langileak baino soldata okerragoa onartuko beharko duela eta esklabutza-ordutegia izango duela. Lanbide arteko gutxieneko soldata baino askoz gutxiago irabazten dute. Egun osoz etxe batean lanean ari diren emakumeen %90ak ezin du gela bat alokatu. Zorrak dituzte jatorrizko herrialdean, umeak dauzkate, bakoitza bere motxilarekin etortzen da. Paperik gabeko dezente baserrietan ari da lanean. Berez, zaintzaileak dira; alegia, zaintza behar duen pertsona batekin egoteko hartzen dituzte, baina denetarik egiten aritzen dira: jatorduak prestatu, etxea garbitu, baratzean lan egin, behiei jaten eman, arropa garbitu, lixatu, senideren baten etxean ere beste lan batzuk egin‌ Gaur egun itxaron zerrenda duzue Zestoako aterpetxean. Aterpetxea sei emakumerentzako daukagu prestatuta. Ez dugu nahi etxe-pateratan bizitzerik, duin bizitzea nahi dugu. Boladatxo batean zortzi lagun egon ziren. Lehen esan dizut 30-40 urte artekoak etortzen direla, baina azkenaldian neska gazteak ere etorri dira. Langileen salerosketa ari da gertatzen. Zer da salerosketa kontu hori? Guk ere ez genekien zer zen hori, langileen salerosketa ikertzen duen aditu batek ireki zizkigun begiak Zestoara etorri zen batean. Mafiak dira. Orain arte hona etortzen ziren emakumeek mailegu-emaileari edo bankuari eskatzen zioten dirua, betiko moduan. Mafiosoek ordea, neska gazteei esaten diete dena antolatuko dietela, lasai egoteko. Eman dezagun zazpi mila euroko maileguaren kargu egiten dela neska. Mafiosoak bidaia prestatuko dio, pasaportea atera eta horrelakoak. Neskari mila eta zazpiehun euro emango dizkio
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 15:18 Página 8
eskura eta gainerakoa mafiosoak jasoko du emandako zerbitzuengatik. Neskaren gurasoen etxea hipotekatzen dute. Neskari promes egin ohi diote lana erraz aurkituko duela eta erraz itzuliko duela dirua. Bilbon emakume bat zain izango du. Mila euro kenduko dizkio eta laurehun eurorekin utziko du. Bilbon zain duen emakumeari astean hamabost edo hogei bat neska iristen zaizkio. Mafiak ez dio lanik bilatzen, norberak aurkitu behar du. Aurkitu ezinik badabil agian esango dio Sevillara joateko, han lana badagoela uzta biltzen. Eta lan horretatik prostituziora jauzi oso txikia dago. Neskak lana egin behar du, zorra pagatu behar baitu. Ordaintzen ez badu telefonoz mehatxatuko dute, esanez familiari etxea kenduko diotela. Zorra itzuli bitartean esklabo bizi dira, ezin dute alokairurik ordaindu, lo egiteko gela baten truke. Soldata osoa hara doa. Gizatiarrak izan behar dugu eta aterpea eman, burua altxatzen duten arte behintzat. Itxaron zerrendaz ari ginen… Oraintsu arte inoiz ez dugu itxaron zerrendarik izan. Orain bai. Halako neska gazteak datozkigu. Gu harrituta gelditu ginen, aterpetxean genituen hiruzpalau gazteri galdezka hasi ginen: “Nora iritsi zara?”, “Dirua nola lortu duzu?”, “Nola izena du hona etorri zinenean harrera egin zizun emakume hark?”. Gure galderei ihes egiten zieten. Langileen salerosketa zer zen ere ez genekien, halakorik ez zitzaigun buruan sartzen. Eusko Jaurlaritzak zaintzarako titulua eskatu dizuete. Ez zaizue gustatu haren erabakia. Asmo onez jokatu duela esango genuke, baina Eusko Jaurlaritzak ez zekien zenbat eta zenbat emakume ari ziren etxeetan lanean interna moduan. Lana egiten duten etxe berean bizi diren emakumeek ezin dituzte ikasketak egin titulua ateratzeko, ez dute ordurik libre horretarako. Hala ere, egun osoz etxe barruan lanean ari ziren zortzi mila langileri titulua eman die. Gu biok sartu gara zaku horretan. Guk ez dugu ikasketarik egin, baina hiru urtez lan egin dugu gizarte segurantza ordainduta. Hori izan zen titulua lortzeko baldin tza, baina salbuespenezko jokaera izan zen. Beste neska pilo batek ez du titulua lortu eta Jaurlaritzak esan du 2022rako lortu behar dutela. Ez dakigu zer gertatuko den. Dena dela, esan behar dugu ez gaudela zaintzako ikasketen eta tituluaren aurka, inola ere.
“Europan zaintza behar duten pertsonak txandaka artatzeko sistemak badaude, eta ondo funtzionatzen dute. Interna eredua, Europan, Portugalen, Italian eta Espainian baino ez dago”
Zein da zuen aldarrikapen nagusia? Malen Etxearen eskaera nagusia interna lana desagerraraztea da. Europan zaintza behar duten pertsonak txandaka artatzeko sistemak badaude, eta ondo funtzionatzen dute. Europan, interna eredua, Portugalen, Italian eta Espainian baino ez dago. Ezin da emakume bat eduki etenik gabe lanean, etxe batean. Langile horrek bizi egin behar du, atsedena behar du. Sistema aldatzeko, gobernuak eseri eta eztabaidatzen hasteko jarrera hartu behar du. Gero eta pertsona zahar gehiago dago; haien etxekoek etxetik kanpo egiten dute lan eta adineko askok etxean egotea nahi du, ez egoitzan. Senideek ezin dituzte bizpahiru soldata ordaindu langileek haien gurasoak zaindu ditzaten. Ezinezkoa da. Gobernuak esku hartu behar du gai horretan, ezin du zama guztia adinekoen senideen bizkar utzi.
Jo dezagun enplegatzaile bat kexatu egin dela lana eman nahi dion etxeko langileak, berak irabazten duen adinako soldata eskatu diolako. Zer esango zeniokete enplegatzaile horri? Etxean daukan langileak ere bizitzea merezi duela, bizitza bat izateko eskubidea duela. Oso tratu ona jaso dezake etxe horretan, baina ez da bere ohea, ez da bere etxea, ez du bere bizitza bizi. Ez gaituzte langiletzat hartzen. Martxoaren 8an lehen lerroan agertu zineten ‘internak’. Nik (Jessica Guzman) hamar urte daramatzat Malen Etxean eta azken urte hauetan ikusgarritasuna lortu dugu. Orain ikusten gaituzte, badakite hemen gaudela. Ikusgarritasuna lortzea oso garrantzitsua izan da, lehen ez genuen halakorik. Zestoako aterpetxeko etxeko langileak, txoko feministako kideak eta lasterketa antolatzen lagundu zuten beste hainbat herritar
Zestoako aterpetxean dauden gehienek herrian bertan egiten dute lan. Gure bi solaskideek esan digute herri txikia dela, bildua. Bataren eta bestearen etxean egiten dute lan, kalean gero eta ezagunagoak dira; horregatik, jendeak agurtu egiten ditu. Ongietorriak sentitzen dira.
onintza irureta azkune
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 9
9
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 10
Adiel Zabala kamioi gidari moduan ezagutuko du, agian, jende batek, baina azkenaldian argazkilaritzaren afizioa ere gogotik sakontzen ari da. Etxean txikitatik izan zuen inguruan amaren argazki kamera eta horrela hasi zen mundu hori ezagutzen. Hogei bat urte zituela erosi zuen bere lehen kamera analogikoa, eta ondoren etorri dira kamera digitalak. F11 Zestoako Argazki Elkartea sortu zenetik buru-belarri dabil argazkigintzaren inguruko alderdi teknikoak eta trikimailuak ezagutu nahian. Azken urteotan, hainbat argazki rallytan parte hartu du eta baita sariren bat edo beste lortu ere. Hala ere, modu askean, kaleko argazkiak ateratzea du gustuko, street photo deitzen den hori. Momentu konkretuak, egunerokotasuna eta pertsonaia anonimoen bizipenak islatzen dituzten argazkiak. Kale txikiak eta hiri handietako kaleak, erakusleihoak, kafetegietako eserlekuetan gertatzen diren momentu errepikaezinak, kaleko artistek sortutako magia, lekuan lekuko jendearen esentzia eta beste hainbat keinu berezi bilatzen dituzte Adielen irudiek. Hemen agertzen diren argazkiak Europako hainbat hiritan ateratakoak dira: Amsterdam, Praga, Paris, Bordele, Krakovia eta euskal hiriburuak, besteak beste. jone bergara
m
omentua eta esentzia betirako izozten
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 11
1
1
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 PĂĄgina 12
danbolin.eus
Gaztetxea 30. urteurren ospakizunetan
Ekintzaz beteta ospatu dituzte 30 urte Gaztetxean. Urte guzti horietan Gazte Asanbladatik pasa diren belaunaldi ezberdinetako herritarren elkarrizketekin osatutako bideo emanaldiaz gain, gaztetxean 30 urte hauetan bizitakoaz hausnartu eta bizipenei buruz hitz egin zen mahai inguruan. Mokadutxoa eta "The Oiers" talde ondarrutarraren kontzertua ere izan ziren apirilaren 26an. Maiatzaren 4an berriz, ospakizunekin amaitzeko, Ezpalak, Polybius eta Rodeo taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan zen.
Libanon izan da Garikoitz Mendizabal txistu kontzertua eskaintzen
Libanoko Orkestra Nazionalarekin emanaldi berezia eskainiko zuen Garikoitz Mendizabal txistulariak maiatzaren 3an Beiruten. Naji Hakim musikagile libanoarrak sortutako Orkestra eta txisturako kontzertua pieza berezia aurkeztu zuten bertan, Harout Fazlianen zuzendaritzapean. Gainera, Xabier Zabalaren Irribarrea ere joko zuen Mendizabalek.
1
Jai giro aparta IbaĂąarrietako Santakutzetan
Maiatzaren 3an eman zieten hasiera IbaĂąarrietako Santakutz jaiei. Pintxo poteoa, zapo jokoa eta auzo afaria egin zituzten festen hasieran eta igandean jarraitu zuten ospakizunekin. Goizean, Idiakaitz txistulari taldekoekin kalejira eta ondoren, meza Santo Kristo ermitan. Eguerdian, bertso saioa, Aner Peritz eta Aimar Sorazurekin. Arratsaldean, berriz, herri kirolak eta festei amaiera emateko, ume jolasak.
Lasaotarrak Paint Ballen
Apirilaren 25ean, Lasturren izan ziren lasaotarrak Painballean, Aste Santutako oporrak aprobetxatuz. Hogei lagun inguru elkartu ziren.
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Página 13
1
EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Zestoan
EH Bildu izan zen apirilaren 28ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetako alderdirik bozkatuena Zestoan. Guztira, 812 boto eskuratu zituen koalizioak. Bigarren bozkatuena, berriz, EAJ izan zen 721 botorekin. Parte-hartzeak nabarmen egin zuen gora. Guztira, 2016ko hauteskundeekin alderatuta, bederatzi puntuko gorakada izan zen. Orduan, %37,42ko abstentzioa izan zen eta aurte, %28,21koa. Hemen dituzue emaitzak: EH Bildu: 812, EAJ: 721, Elkarrekin Podemos: 234, PSEEE: 136, PP: 10, Ciudadanos: 9, PACMA: 9, VOX: 5, Aulki zuriak: 2, PUM+J: 1, Boto zuriak: 19 eta Baliogabeak: 22
hortik zihar Ane Canseco Bartzelonan Zer dela eta Bartzelonan?
Gustuko dut leku desberdinetan mugitzea, baina Bartzelonara ikasketek ekarri ninduten. Nik ikasi nahi nuen masterra ez zen Euskal Herrian aurkitzen eta nituen aukera guztietatik bai unibertsitate aldetik eta baita hiri aldetik ere, erakargarriena Bartzelona iruditu zitzaidan. Niretzat garrantzitsua da itsasoa gertu izatea, beraz itsasodun hiri baten egotea ideia ona iruditu zitzaidan. Orain ikasketen amaiera gerturatzen ari dela, lan aukera zabala dagoela ikusi ahal izan dut eta nire ikasketekin bat datorren enpresa baten partaide izateko aukera topatu dut. Zein da zure egunerokotasuna?
Oraintxe bertan Master Amaierako Lana egiten ari naiz eta bitartean astelehenetik ostiralera lanean nabil. Beraz lanetik unibertsitatera eta unibertsitatetik lanera. Aste bukaeretan eguraldi onaz gozatuz lagunekin egotea gustatzen zait, leku lasairen batean, edota terrazaren batean zerbait hartzen. Zer topatu duzu han?
Bayonne Live musika lehiaketa irabazi du Rodeo laukoteak
Euskal Herriko artista amateurrei zuzendutako Bayonne Live musika lehiaketa irabazi du Rodeo taldeak. Seigarren edizioa izan da aurtengoa eta guztira, 50 talde inguruk hartu dute parte. Hautaketa prozesu baten ostean, sei talde aukeratu zituen epaimahaiak. Martxoaren 22 eta 23an jokatu ziren finalerdiak eta hiru taldek finalerako txartela eskuratu zuten. Apirilaren 26an izan zen finala Baionako Magnéto aretoan eta Rodeoko kideek 900 euroko saria eta Frantzian egiten den "Fiesta de la música" delakoan jotzeko aukera eskuratu zuten.
Gustuko ditudan ikasketak ikasi ahal izateko aukera, lan aukera zabala, lagunak, klima, jendea, erosotasuna… Masterra ikasten hasi nintzenean esaterako, mundu osoko jendea ezagutu nuen, kanpoko jende asko elkartzen da Bartzelonan eta jende desberdinen etengabeko joan etorria aurki daiteke. Zaila da badoan jendeari "gero arte" esatea, batez ere munduaren beste alderaino itzultzen direnean, baina polita da beti jende berria ezagutzeko aukera izatea. Zer eramango zenuke hemendik horra?
Familia, lagunak eta parrandak.
eta zer ekarri handik ona?
Klima.
hara joanez gero, zer da egin gabe utzi ezin dena?
Nire iritziz Bartzelonak leku izugarri pila bat ditu. Baina hona etorriz gero, ikusi beharrekoa zalantzarik gabe “Sagrada Familia” izango litzateke... Jarraitu irakurtzen danbolin.eus-en
1
3
bota librean
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Página 14
.
Hartu ezineko erabakiez Danbolinen azken aleko Mikel Ibargurenen atarikoak eman dit zer pentsatua. Idatziaren lehen lerroetan erabakiez ziharduen hark, etengabean, kontziente zein inkontzienteki, hartzen ditugun horiez. Badira, ordea, eskuen artetik ihes egiten diguten auziak, geuk zer nahi dugun adierazteko betarik ez dugunak, geuregan eragin arren, erabakitze hutsa besteei dagokielako. Guztiok ditugu ezagun haurtzaro eta nerabezahitzak Gaur egun hitzak merke ditugu roko “hau honela egingo nonahi. Era guztietako hitzak dauzkagu eskuragarri: dugu eta kitto! ” esaldiak, edo “zure guzentzurik gabeko hitzak; promesa sendoa daukatenak; raso naizelako” argudioanimoa sustatu nahi dutenak edota bihotza hunkitu ak sortu diguten amodezaketenak; ustel kiratsa darienak edo barru-barrura rrua. Helduarora heldu eta, teorian, edozein erabaki sartzen zaizkigunak; gerhartzeko aske garela sinestarazten digutenean, erabaki tu-gertukoak eta urruneezinak sortzen digun amorrua desberdina da, sabeleko koak; hutsak eta emozioa edo eztarriko korapiloak estuago hartzen gaitu, eta are barruan dakartenak; orgehiago auzia hil edo bizikoa denean. baina uzten digutenak Paradoxikoa badirudi ere, mundura sortzea bera, eta bieta bizitza aldatzen diguzitzeari uztea eskuen artetik erabat ihes egiten diguten tenak; maite dugun jenbi erabaki dira. Klabeak dira, erabakietan erabaki, jaio ez dearenak eta inoiz endenak, sortu ez denak, eta modu berean, hil denak, ezin tzun nahi ez genituenak; baitu erabakirik hartu. Jaiotzea ez da sekula norberaren eta sarritan, baita entzuesku egongo, baina zer deritzogu bizitzaren amaiera daten ez ditugunak ere, esakarren faseaz? ten ez direnak, esateke geratu direnak edota esantzat Eutanasiaren gaiak hautsak harrotu berri ditu beste jotzen ditugun hitzak. Badira gorde ditugun hitzak behin estatu mailan. Eutanasiak legezkoa beharko luke ere, idatzi ditugunak edota haizeak eraman dituenak. neure iritzi apalean, kasurako Holandan hala dugu, Gure herria hitzaren oinarrian eraiki genuen. Garai legezkoa eta arautua, eta ez du neurriz kanpoko heriobatean euskaldunaren hitza harrizkoa zela zioten. tza-tasarik sortzen, legeak ondorengoa eskatzen baitu; Hitza eman duzu, hitza eman dizut, hitza eman dute, gaixoa kronikoa eta terminala izatea eta min jasanezina hitza eman genuen… Zenbat aldiz entzun dugu emanpairatzea, honek eskaera behin eta berriz egitea, eta eudako hitza sakratua dela? tanasia sendagile batek gauzatzea. Hitzekin eta hitzaren jolasean, hitzak mara-mara daGuztiz zentzuzkoa deritzot fisikoki oso gaizki egon tozkigu hauteskunde giro honetan. Hitzaren jira-biran arren psikikoki ondo dagoen pertsona batek, berak hala ere katramila sortu zaigu, hitzen dantza sintonietan: nahi duelako, aske eta libreki erabaki duelako ez duela alde batetik herriari hitza eman behar zaiola defensufritzen jarraitu nahi, bere eskaria betetzen laguntzea. datzen dutenak, eta beste aldetik, beste batzuk, beren Azken finean norbera da bere buruaren eta erabakien burua herriaren hitzaren ordezkaritzat dutenak. Bi jabe eta arduradun. Zenbait egoeratan dagoen pertsona estilo, bi hizkera, hitz anitz. Baina denak hitzezkoak? bat bizitzen jarraitzera derrigortzea ez da bizi-eskubidea, Eta hitzekin bueltaka, bada auzoetara gure hitza enzigorra baizik, eta ez da bidezkoa norbera bere egoeratzutera eta bereganatzera etorri zaigunik ere. Eta horen jabe ez izatea. Ez da gauza bera astebetez sufritzea rretan ere bi estilo. Badira gure hitza entzun eta jasoedo sei hilabetez, edo sei urtez, muturreko egoeretan tzera datozenak, eta bestetik, baita gure hitzaren jabe denboraren nozioa ere galtzen baita, eta azken uneak egitea helburu dutenak ere. Maiatza ere badoa, eta beduintasunez bizitzeko erabakia hartzeko askatasuna izatiko zalantza: ikusiko al ditugu auzoetatik berriz, hute hutsa gauza handia da. rrengo lau urteetan? Eta bestetik, azken hitza ere nahiko nuke aldarrikatu: guk ere badugu zeresanik. olatz bereziartua Zer nahi dugu, geure hitza eman, bere egin eta ordezkatuko gaituztenei edota geure hitzari egin nahi diogu tokia? Eman hitza herriari.
.
iban narbaiza
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 15
iinkesta.
1
5 Herrigunean nahikoa gune berde dagoela uste al duzu?
mari artano 33 urte
kb
ale ale
Nik uste det baietz. Arroagoian eta Zestoa bueltan nik uste det ondo dagoela eta kalea ere bastante ondo.
Ba ez daukat radio- Gure etxe ingugrafia buruan baina ruan bai, atzeko nik horrela ezagutu aldera eta zelai det eta ez zait iru- ederra dugu eta ditzen asko kendu Ertxin aldera direnik. Uste dut ere... Nik etxetik herrian ez dauka- bertatik berde asmartin salegi gula asko, gehiago ko ikusten det. 74 urte edukiko bagenu Neretzako nahiko hobe, baina ger- berde badago. tuan baditugula berdeguneak. paloma aranbarri imanol ugarte 30 urte
75 urte
(Erantzuleak guztira: 73)
Ez, nere ustez ez dago, parke gutxi dago, arbol gutxi, berde guneak ere gutxi. Lehen Laranjadin zuhaitz mordoa zegoen, parke bueltan ere bai... Inguruan badaukagu berdea baina herri barruan gehiago balego hobe.
Zumai aldeko herri sarrera-irteeran, seinale bat dago Zumaia aldetik autorik ba al datorren ikusten uzten ez duena.
Uztapide plazatik parkera aldapatxoa edo bi koskak igotzeko barandak jarri dituzte.
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 16
santakutzak19
agenda
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Página 17
ma
iatza
16 17
osteguna
18
larunbata
Gu sukaldari: pizzak (3.zikloa).
ostirala
XXVIII. Patxalo Mus Txapelketa. 22:00etan izena eman eta 22:30ean hasiera. •Barbantxo, Zestoan eta Aizarnan.
Atletismoko topaketak Iraetako futbol zelaian benjamin, alebin eta infantil kategorietan. Goizeko 9:30ean hasita.•San Isidroak Arroabean.18:00etan Sagardo eta ardo dastaketa. 21:00etan Afaria Ederki elkartean. 24:00etan Disko festa.
18 19 20
-19 asteburua
Aizarnako Ahurrak Guraso Elkarteak antolatuta, Astizera irteera asteburu pasa.
igandea
Agiro Mendi Klubak antolatuta, ZestoaSagarreta-Otxako lepoa-Zestoa mendi irteera.
-21 bi egunetan
Sakulupe Guraso elkarteak antolatuta, bihotz birika bizkortzea nola egin jakiteko ikastaroa Arroabean. Maiatzak 20 eta 21ean, 18:30etatik 20:30era bitartean. Izena emateko, Txomin tabernako zerrendan edo sakulupe@gmail.com helbidera idatzita.
31
Scape-room (DBHkoentzat) • Barbantxo, Zestoan eta Aizarnan.•Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera” lemapean kontzentrazioa plazan.
ostirala
asentzio jaiak endoian 30 01 02
osteguna
20:00ean Meza. Ondoren Auzo afaria Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin, Ainhoa era Garaia trikitilariak alaiturik.. 23:00etan Elortza eta Iñaki-rekin erromeria
igandea
11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Itziarko dantza taldea. Ondoren Iago Magoa, Jagoba eta Maddalen trikitilariak alaiturik. 14:00etan Auzo bazkaria. 17:30ean Herri-kirolak: Haritz eta Jon harrijasotzaileak, Hodei eta Ioriz aizkolariak eta Karmele txinga eta ingurarekin. 19:00etan Lopene zezenak
ek
aina
02 07 08
igandea
09
igandea
14
ostirala
16
igandea
Jaunartzeak Arroagoiko elizan.
ostirala
Itxaropena Dantza Taldearen "Kantauri. Itsasoaren indarra" emanaldia kiroldegian 22:00etan.•Barbantxo Aisialdi Taldea, Iraetan eta Arroabean.
larunbata
Lasaotarren eguna. Goizean zehar herri kirol eta jokoak, paella txapelketa eta bazkaria. Arratsaldean; trikitia, umeentzako jokoak eta mus txapelketa.•Pazko Festa Aizarnan. 11:OOetan artisau postuen irekiera. Zestoako txistulariak. 12:30ean haurrentzako tailerrak: tazen margoketa eta marrazki erakusketa. 14:00etan txahal errea eta sagardoa txotxetik. 17:00 Zestoako IX. trikitilari gazteen txapelketa. Ondoren, kantu poteoa. Eguerdirarte talo postua. Egun guztian zehar aulki artistikoen erakusketa Aranburu jatetxeko aparkalekuan.. Ekain Fest. Goizeko 11:00etaik eguerdira bitartean Sastarrain bailaran historiaurreko ekintzak, ekain fest tren turistikoa, parrilan prestatutako pintxo dastaketa •Aizarnako Eskola Txikikoak Aginako Eskola Txikien Festara. Aizarnako eskolak lekukoa hartuko du, 2020an Aizarnan izango delako festa.
Aek, Danbolin, bertso eskola eta txoko feministak antolatuta, "Hau640 ez da917 kasualitatea" bertso saio musikatua arkupetan. •Barbantxo, Zestoan eta Aizarnan. •Zuzeneko musikaz lagundutako kantu afaria Portalen.
21 23 24 •
osteguna
25 27 28
larunbata
asteartea
21 • 23 24
30
osteguna
28
Gu sukaldari: pizzak (3.zikloa).
ostirala
Barbantxo, Arroabean eta Iraetan Mariatxien kontzertua 20:00etan arkupetan txarangako kide eta lagunekin. Atletismo Topaketak Iraetan.
astelehena
Odol ateraldiak. 17:00-20:30.
Haur eta gaztetxoen batzarra: festetako proposamenak jasotzeko. 16:3018:30 bitartean, Kultur Etxe aurrean. Scape-room (3.zikloa), Gaztelekuan.
7
larunbata
asteartea
Haur eta gaztetxoen batzarra: festetako proposamenak jasotzeko. 16:3018:30 bitartean, Kultur Etxe aurrean.
1
Agiro Mendi Klubak antolatuta, XIX. Ibilaldi Neurtua. Bi ibilbide izango dira; luzea 28 km-koa, goizeko 7etan aterata eta motza, 19 km-koa, goizeko 8etan. Izen ematea irekita dago Herrikrosa.com helbidean 12 euroan, ekainaren 14a bitartean (egunean bertan 15 euro). Partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du opari.
ostirala
Ertxiña Musika Eskolaren emanaldia, Euskal Herria plazan, 19:00etan. Barbantxo, Iraeta eta Arroabean.
Ertz musika taldearen kontzertua Portalen.•San Joan sua plazan.
igandea
-30 bitartean
Antzerki astea. Lau antzezlan desberdinez gozatzeko aukera izango da. Euskal arte eszenikoen munduan murgildurik dauden hainbat profesionalekin mahai ingurua, antzezlanen ostean antzerki foroak eta doako antzerki klasea.
ostirala
Zestoako banda eta Tolosako Arimaz lokarrizko orkestrak, filmetako 148 061du 22:30ean Euskal Herria plazan. musika banden kontzertua943 eskainiko
626
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Página 18
SARIA JASOTZEKO 3 HILABETEKO EPEA
SARIA: MASAJE BAT BAZKIDE SARITUAK: JOXEMIEL IGARATAUNDI ETA ITSASO ZUBIRIA
Manuel Olaizola “Uztapide”
Apirileko pertsonaia bertsolaria zen. Gaztetan goitik ikusten zuen ingurua, izan ere, Endoian jaio eta hazi zen. Araban ikasi zuen euskaraz, gurasoek Zurbano herrira bidali baitzuten hamahiru urte zituela, ikas zezan. Ondare oparoa utzi du idatzita: Lengo egunak gogoan edo Sasoia joan da gero aipa genitzake, besteak beste. Buruan txapel ugari jantzi zituen bere bertsolari ibilbidean zehar; Gipuzkoako bertsolari txapelketako txapeldun izan zen 1959an eta beste hainbat txapel jantzi zituen buruan hamarkada hartan bertan.
?
Gure postontzira erantzun batzuk iritsi ziren eta dagoeneko asmatzaile batzuk lortu dute euren zozketarako txartela. Zorionak! Zein ote da hil honetako asmakizuna? Hementxe dituzu pistak:
1. XX.mendean jaio eta hil zen. 2. Harrobiz ondo hornitutako gune batean jaio zen, baserrian. 3. Arrakasta izan zuen herri kiroletan, baina zerbitzu militarrak urrundu zuen mundu horretatik. 4. Bestelako kirol batek egin zuen famatu.
Jolasaren arauak:
Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:39 Pรกgina 19
205 definitiv.qxp_55 13/5/19 14:28 Pรกgina 20