Uztaila 2020

Page 1

danbolin

218.qxp_55 26/7/20 22:15 Pรกgina 1

2020 uztaila

218 zk.


218.qxp_55 26/7/20 22:15 Pรกgina 2

943 052 761


218.qxp_55 26/7/20 22:15 PĂĄgina 3

3

Kuriositatea

Uda kutsukoa dator uztaileko ale hau. Birus tzar hori dela eta etxe barruan egon ondoren, gehienok kalera irteteko dugun irrika bertsua daukagu Raul Olaizolari egindako elkarrizketa irakurtzeko. Erakarpen handia du jende askorentzat Raulek, eta inguruko frankok esan izan didate, beti izan dutela kuriositatea ea nolako tipoa ote den ezagutzeko. Oraintxe dute, bada, aukera. Nik neuk beste gauza batengatik ere badut kuriositatea. Ea zer ote dabilkien buruan Amaiur Aristik soka-dantzak eta gainerakoak tarteko. Badakit dantzaren inguruan Zestoarako proposamen edo ideia berri bat dabilkiela buruan baina nik, badaezpada ere, garbi esan diot nirekin ez kontatzeko: nik, ezer baino lehen bi urte oso-osoko psikomotrizitate ikastaro bat behar dudala gorputza pixka bat hezteko, eta gero gerokoak. Nahiago izan dut atarikoa idaztea tokatzen zaidanetan egiten dudan mono de feria paper hori uraren freskotasunarekin eta kalitatearekin lotzea. Eta bide batez norbaitek ni hondartzan nolakoa ote naizen kuriositatea baldin balu, neurri batean asetzea. Eta erdaraz esaten den bezala, hacer de la necesidad virtud eginez, 1920ko hamarkadako bainu-hartzaile gisa jantzi naiz, orduan azal zuria zegoen modan eta. Ez dakit zer kontatuko ote duten Onintzak eta Liernik, baina poz bikoitza dut ale honetan haien erreportajea ikustean: batetik, biak ala biak garai batean danbolinen egin izan zituzten natura eta ingurumenari buruzko artikuluak egiten hasi direlako berriro; eta, bestetik, garai batean, hondartzen moda hasi zen arte, gure Urola ibaiak zuen aisialdirako eta bainatzeko ohitura hura berreskuratzen ari dela konturatu naizelako. Maixuak (1914-1989), Zestoari Gorazarre zoragarrian, ederki asko kontatzen digu zein ondo pasatzen zuten orduko mutil koskorrak, neskak ez ditu aipatzen, Zubizarreko presa inguruan eta Konportan, jolasean eta bainatzen. Orain berriz jarri da modan. Ez dakit zer moduzkoa izango den uraren kalitatea, baina ehunka udatiarren txizak eta kakak hara isurtzen zirenean baino hobea izango al da. Tira, on egin dagizuela eta itzaletik ibili.

diruz lagundutakoa

fernando arzallus

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


218.qxp_55 26/7/20 22:15 PĂĄgina 4

Etorkizuneko haurrak Hauxe bai ez nuela espero‌ nola edo hala ordaindu beharko didazu Julen! Aurreko enbidoetan egin duten bezala, nik ere pandemiaren eraginak jasaten ari diren guztiei animoak emateko aprobetxatu nahiko nuke. Julenek aipatu zuen moduan, iazko udan Getariako izozki-dendan aritu nintzen lanean. Esperientzi oso polita izan bazen ere, aurtengo udako bestelako planak ditut. Biologiako ikasketak amaitu ondoren, ikasturte honetan ugalketa lagunduaren inguruko edota in vitro ernalketa moduan ezagunagoa den arloaren inguruko masterra egitea erabaki nuen. Masterreko praktikak otsailean hasi banituen ere, pandemiak erabat gelditu gintuen, eta egia esan, niretzat konfinamendu garaian ziurgabetasuna izan da nagusi. “Normaltasun berriarenâ€? etorrerarekin batera aurreko udako izozki-denda berean asteburu batzuk lan egiteko aprobetxatu nuen, oraindik ez bainuen masterraren inguruko berririk, baina ekaina iritsi orduko praktikak egiten ari naizen klinikan COVID-19aren analisia egin zidaten. Erantzuna negatiboa izanik, izozkidendako lana alde batera utzi eta gogoz ekin nien nire masterreko praktikei. Egia esan, izugarri gustatzen zaidan mundu bat ari naiz ezagutzen, gaizki pasatzen ari den jende askori laguntzeko modu paregabea. Gainera, ernalezintasuna edo antzutasuna gaur egungo gizarteko tabuetako bat dela iruditzen zait, eta tratamendu horietara jotzeko beharra aurkitzen dutenek lotsaz, ezkutuan eta erruduntasunez eraman ohi duten prozesua izan ohi da. Bestalde, ugalkortasun tratamenduak ez dira soilik umeak edukitzeko arazoak dituztenentzat, gaixotasun genetikoak dituzten pertsonak ere, adibidez, balia daitezke terapia horretaz. Izan ere, kasu askotan, ondorengoei gaixotasuna ez transmititzeko aukera bakarra izan ohi da. Horregatik, gaia normalizatzeko garaia heldu dela deritzot, prozesu zail hori bizi duten pertsonek gizartearen babesa sentitu dezaten. Haurren inguruan hitz egiten hasi naizela aprobetxatuz, enbidoa irakasle ikasketak egin zituen Pablo Blancori bidaltzen diot. Pablo, zure ustez pandemia honek nola eragingo dio haurren heziketari?

enbidoa

pintada.

karmele unanue

Oinarrizko elikagaien eta produktuen bankua indartzeko "10 euro edo gehiago" kanpaina jarri dugu martxan Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako kideek. Orain arte, 503 dira eskualdeko 3 herrietatik jaso ditugun eskaerak, eta horiei erantzun ahal izateko ekarpenak behar ditugu. Gure ggaitasunak kontu handiz neurtuz, oraingoz, 232 pertsona dira hilero gure zerbitzua jasotzen dutenak. Datuei erreparatuta, nabaria da egiten dugun esfortzua ez dela nahikoa dugun eskariari erantzuteko. Beharrak hor jarraitzen du. Lan boluntarioa indartzea eta ekarpen materialaren jasoketa bermatzea ere beharrezkoak dira. Horrenbestez, hilean gutxienez 10 euroko ekarpen ekonomiko jarraitua egitera gonbidatu nahi zaituztegu, izan norbanako edo talde. Horretarako, jarri gurekin harremanetan, eta idatzi 688 769 047 telefono zenbakira edo krisilehengaibankua@gmail.com helbidera, zure izen-abizenak, kontu korronte zenbakia eta hilero egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa zehaztuz.

zestoako lehengaien bankua


bota librean

218.qxp_55 26/7/20 22:15 Página 5

Adinekoak. Azken hilabeteetan adineko pertsonek protagonismoa hartu dute, koronabirusaren harira. Denboratxoa aldarrikapenak egiten ari zirela, eta hara non, gaixotasuna eta heriotza tarteko, arreta foku bihurtu diren. Baina ez naiz heriotzaz eta zenbakiez arituko. Familiatik at adinduekin lehenengo harremana Bainuetxean zerbitzari jarduten nueneBi lehio Kale garbitzailearen makina hotsa... Tirakoa izan zela tira, zortziak joko zituen honezkero eta, zer demontre, esango nuke, ohetik jaiki beharko dugu noizbait, inor zain ez badugu hara joaten ziere. Abarketak orpotik sartu gabe, sukaldera bidean, maren Imsersoko kina hotsak galdu dira zokoren batean, eta isiltasuna nabidaiariekin. gusi da berriro ere. PaOrduan, ez nuen berehala pentsatuko profetxadaren patxadaz, kafe sionalki lotuko nintzaiola zahartzaroari. Graegin berriaren usainak duan praktikak egiterakoan bigarren aukeratbegiak itxita harrapatu zat jarri nuen zentro gerontologikoan egokitu nau beste behin. Hau da zitzaidan praktikak egitea eta ordudanik hainmarka gero... Gustua bat egoitza eta eguneko zentro zapaldu ditut. hartzen ari natzaio Bi urte daramatzat zentroetan ordezkapenak mantso-mantso esnatzeeta jubilatu etxeetan memoria tailerrak egiten, ko joera berri honi, bai eta oraindik askok eskuak burura eramaten horixe. Hezurrak apur dituzte adinekoak atsegin ditudala esaten diebat luzatu, aharrausi egin danean. Ohikoak dira “ez dakit nola jasaten dieta koloretako banderatxoak ikusi ditut kalean, haize tuzun, beti penak kontatzen ari dira” tankeraleunaren kulunka geldoan, eguzki izpien epelean, gozoko erantzunak, are gehiago, psikologoa zarenegozo, geu bezalaxe. Egun polit askoa izango dugu gaur an. Horiei guztiei, inguruan dituzten adinekoei ere, ziur. Ordenagailua piztu, Mogwairen disko bat jarri begiratu eta pentsatzeko esango nieke; seguru eta teklatua ordu batzuez astindu, beste zereginik gabe, asko gehienak horrelakoak ez direla konturabeste konpromisorik gabe, bake eder askoan, tik eta tak, tuko dira. Hainbat ikerketen arabera, izaeratik eta tak… Horrela joan zaizkit bost ordu, ia oharkaberen ezaugarri deigarrienak adinarekin gehiago an, eguna joan eta eguna etorri, astea joan eta astea etonabarmentzen dira, estereotipo negatiboa rri. Bezperako bazkari hondarrak berotu ostean, leihotik apurtuz eta norbanakoaren singulartasuna begira jarri naiz beste behin, iluntzeko musika saioaz eta mahai gainean jarriz. txaloez pentsatzen… Horretan, bazkalosteko lo kuluxka Alarma egoera ezarri zenetik oroimen taileate joka hasi zaidanean, txori bat pausatu da barandan, rrak telematikoki egin ditut, eta tailerretara isil-isilik, kaleko bizimoduari beldurra galduta… Eta bat etortzen diren hogeita hamar pertsonekin habatean, DANBA! Beste leihoa piztu badut piztu, zer ikusirremanak estutzeko balio izan dit horrek. Izan ko eta, heriotza, beldurra eta miseriak. Ba al liteke? Zer ere, ariketak bidaltzeaz gain, telefono dei luzeda hau? Oraintxe ari ginen eta, lozorro gozoan, txaloen elak eta barre asko partekatu ditugu. Ikasi dut kartasuna ospatzen. Maskarak jarri dizkidate banderatJoxe Ramonek, teknologia maite ez badu ere, xoen lekuan; anbulantzien zalaparta, kontzertu inprobiegunero 12:30ean txikiteo birtuala egiten duesatuen lekuan; lagundu nahi eta ezinaren etsipena, auzo la; Arratek, ariketak egiteko gogoaren gogoz, giro itxaropentsuaren lekuan. Arraioa! Hau da belarronposta elektroniko kontu bat sortu eta ipada dokoa hau! Eta ez auskalo nongo zokotan gainera, dena erabiltzen ikasi duela; eta Margarik, laurogeita bertan, dena leiho batetik besterako hamar pausoen bahamar urterekin, bere urteak adina maskara rruan… Dena hain urrun, dena hain gertu: itxaropena eta solidario egin dituela. Oro har, guztiak ongi beldurra, esker ona eta errezeloak, elkartasuna eta norikusten banituen ere, batzuen hitzei bakardaberekeria… Hamar pausoren barruan guztiak, eta gu hedea nabari zitzaien. Agian, gehiago entzun bemen, gure talaiatik so, urruneko paradisu bakartu batean har genieke. geundelakoan.

.

imanol salegi

ainara martin

5


218.qxp_55 26/7/20 22:15 Página 6

ITXIALDIAN, UDAKO GURE AISIALDIA ZALANTZAN ZEGOENEAN, BATEK BAINO GEHIAGOK PENTSATUKO ZUEN, AGIAN, HONDARTZARA EZINGO GENUELA JOAN, ETA BEHARBADA, ZESTOAN BERTAN FRESKATZEA BURURATUKO ZITZAION. KONFINAMENDUAK ERAKUTSI DIGU, POSIBLE DELA GUTXIREKIN ETA BERTAKOAREKIN MOLDATZEA ETA GOZATZEA. BAINA ZEIN DA UROLA IBAIAREN ETA ERREKEN EGOERA? BAINU OSASUNGARRIAK HARTZEKO AUKERARIK BA AL DUGU? ETA ERREKA INGURUAK NOLA DAUDE? HOBETU AL DEZAKEGU EKOSISTEMEN OSASUNA?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko Eusko Jaurlaritzaren Ura agentziaren txostena irakurri dugu eta Azpeitian bizi den Aitor Larrañaga Arrizabalaga zestoarrari elkarrizketa egin diogu. Ekologian doktorea eta ibaietan aditua da. Mikel Arregi alkateak, berriz, herriko saneamendu-sarean egiteko dauden lanak kontatu dizkigu. Ekainaren 29an Ura agentziak txostena argitaratu zuen. Txosten osoa gaztelaniaz dago eta laburpena euskaraz. Laburbilduz, Urola ibaiaren ur masaren kalitatea ona dela adierazten da. Ura agentziak bainuleku ofizialak dauzka izendatuta hondartzetan eta urtegietan, batik bat. Zestoan ez dago halakorik.

Gainerako tokietan, espresuki debekatuta ez badago behintzat, norberaren erantzukizuna da ur putzu batean edo bestean bainua hartzea. Urola ibaian, Urretxutik gora du urak kalitate kaskarrena. Kalitate ertaineko guneak berriz, hiru dira: Ibaieder urtegia eta Nuarbe ingurua, Zumarragatik Azkoitirako ibaiaren ibilbidea, eta Zestoan Iraetatik Oikiarako ibaiaren zatia. Ibaiaren beste zatietan eta erreka guztietan uraren kalitatea ona da. Ura agentziakoek laginak hartzen dituzte uraren kalitatea neurtzeko eta Zestoan lau toki dituzte aukeratuta

horretarako: bi Urolaren ibilbide nagusian, bat Granadaerrekan, eta bestea Arroaerrekan. Sastarrain eta Otaola erreken jarraipen zehatzik ez da egiten eta horien urak onak direla ondorioztatzen da.


218.qxp_55 26/7/20 22:16 PĂĄgina 7

1

7

Herriko ur zikinen %80 bideratuta dago Mikel Arregi alkateak eman digu datua, eta haren iritziz herriko errekak eta Urola ibaiaren ur emariak kalitate onean mantentzen dira, baldin eta beste herrietako batez bestekoarekin konparatzen baditugu. Hala ere, joan beharko lukeen aldean ur zikin asko joaten omen da zuzenean ibaira. Ur zikin isuri nagusiak azalduko ditugu. Herriguneko ur

zikinak araztegira bideratuta daude eta bainuetxe ondoko yogako etxea geratzen da ur zikinak ibaira zuzenean botatzen dituela. Duela urtebete udalak baimena eskatu zuen Ura agentzian ur horiek araztegira bideratzeko, baina ez zion baimenik eman urpean gelditzeko arriskua duen gunean dagoelako eraikina. Beraz, egoera berezi horretan geratuko da yogako etxea, oraingoz behintzat. Epe motzean Lasaoko Gizakia Helbururen egoitzan lan batzuk egin nahi ditu udalak. Hango garbigailuak ur zikin batzuk zuzenean ibaira botatzen ditu. Alkatearen ustez, Aizarna da arazo handienetakoa. Herrigunetik urrun dago, sakonune bat da, eta ur zikinak bideratzeko esku-hartzeak garestiak lirateke, baldin eta bestelako diru-laguntzarik izango ez balitz. Gas-hodiak pasatzeko obrak eginak dira, baina okasio hura ez zen baliatu ur zikinena konpontzeko. Orain erremedioa putzu septikoa da. Ur zikinak hor pilatu eta aldian behin hortik atera eta araztegira eramaten dute zikina. Garai batean eraikitako etxe, baserri eta ustiategiek zuzenean zorura botatzen dituzte ur zikinak. Gaur egun, berriz, putzu septikoa eraikitzera behartuta daude eraikin berriak. Aizarnan bezala Akoan ere, hoditeriara bilduta ez dauden tokietan ur zikinak lur azpiko uretara joaten dira eta errekak eta ibaiak kutsatu daitezke. Arroagoiko ur zikinak ere bideratu gabe daude. Kanalizazioa eginda dago eta zikin denak Estrata errekara joaten dira, eta handik Urola ibaira. Orain, Iraetan, txatartegi ondoan obrak egiten ari dira eta udalak okasioa baliatu nahi du Arroagoiko kanalizazioak araztegiaren hodi biltzailearekin bat egiteko.

Urola ibaiaren egoera

Etxeek eta baserriek baino gehiago kutsatzen dute industrialdeetako isuriek, eta Zestoako gune guztiek ez dituzte kontrolatuta isuriak. Alkateak bi gune aipatu dizkigu: besteren artean Ederra, Urkaiko eta Bekoetxe jatetxea dauden tokia eta Errota gunea, besteak beste, gozogintza lantegia dagoen lekua. Bi industrialdeetan urbanizazio lanak egin gabe daude. Alkateak azaldu duenez, oso ohikoa da enpresei jarduera lizentzia ematea urbanizatu baino lehen eta gero askotan urbanizazio lanak egin gabe geratzen dira. Bi guneen egoera horixe da. Arregik dio udalak ezin dituela bi guneak bereganatu; hala eginez gero, urbanizazio lanak bere gain hartu beharko lituzke udalak, eta lan horiek egitea enpresei dagokie. Horrek esan nahi du isurien kudeaketa antolatu gabe dagoela eta zuzenean Urola ibaira botatzen dutela. Ez du esan nahi ordea, edozer botatzen dutenik ibaira. Ura agentziak marra gorriak ezarrita dauzka eta isuri

batzuk debekatuta daude. Udalak, isurien berri duenean edo herritarrek abisua ematen dutenean, Ura agentziara deitzen du eta hark laginak hartzen ditu. Agentziak erabakitzen du isuria “onargarria� izan den ala ez. Marra gorria pasa badu enpresak zigorra izango du.


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 8

Aitor Larrañaga Arrizabalaga

Urola ibaiaren egoera nolakoa dela esango zenuke? Orokorrean, eta Urola bailarak jasaten duen giza populazioaren dentsitatea kontuan izanda, egoera ona da. Azken urteetan izan den hobekuntza azpimarragarria da. Aurretik ibaiaren arroak izan zuen eraldaketa bortitza kontuan izanda, asko hobetu da. Ur araztegietan egin den inbertsioak eragin zuzena izan du uraren kalitatean. Hala ere, etxe eta baserri guztien ur zikinak ez daude araztegira bideratuta eta araztegiak berak ere baditu mugak. Bestalde, Urola ibaiaren goialdean, Urretxutik gora, eta Azkarateko errekatxoak Azpeitirainoko zatian, potentzial ekologikoa galdua dute. Ibaiaren ekosistemak bakarrik hobetzea oso zaila da. Izan ere, ubidea kanalizatuta dago harrizko eta hormigoizko hormekin, eta horrela, ibaia babestu, garbitu eta elikatuko lukeen basoa eratzea ezinezkoa da. Bailaran gertatzen denak ibaiaren osasunean eta daraman uraren kalitatean eragiten du, baina batez ere ibaia inguratzen duten landareetan.

Zer egin dezakegu ibaien ur kalitatea hobetzeko? Ibai inguruko basoak berreskuratu beharko genituzke, batez ere ibaiertzeko haltzadiak. Askotan ezinezkoa da, ibaiertzetan herriak, errepideak eta etxeak ditugulako. Beste batzuetan ordea, landaredia badago, baina agian platanoa (panpanoa ere deitua) edo kalitate gutxiko zuhaitzak ditugu. Ibaiertzeko landarediak bi eragin nagusi ditu ibaian. Batetik, itzala egiten du ibaian, eta bestetik, ornogabeentzako bazka izango diren hostoak askatzen ditu. Haltzaren edo sahatsaren hostoak bazka goxoa dira ornogabeentzat. Haltzak hostoa oraindik berde dagoela askatzen du eta elikagai oso aproposa da ibaiko zomorroentzat. Platanoek edo haritzek elikagai oso gutxiko hostoak askatzen dituzte eta, horregatik, kalitate gutxiko zuhaitzak dira ibaiko ekosisteman. Hala ere, ibaiko ornogabeak indartu nahi ditugula-eta ezin ditugu bat-batean platano guztiak kendu. Batetik, ibaiertzeko lurrak ibaia uhertuko lukeelako, eta bestetik, ibaia itzalik gabe utzi eta uraren tenperaturak gorabehera handiak jasango lituzkeelako.

“Ibaiertzetan pixkanaka haltza landatzen joan beharko genuke”

Pixkanaka haltza landatzen joan beharko genuke. Sahatsa, berriz, erraz zabaltzen da, eta ez moztearekin nahikoa litzateke.

Uretara eroritako zuhaitz enborrak-eta ez ateratzearen alde zaude. Ibaiek dakartzaten zurek sortzen dituzten presak errespetatu beharko genituzke. Ibaia trabatzen duten zurak egiten duen lana ez dugu ezagutzen. Egia da gure arbasoek ibaira eroritako zuhaitz guztiak eta ibaiek eta errekek zekartena jaso eta sutarako erabiltzen zutela, agian hortik dator ibaiko zura kentzeko gure joera. Gaur egun, zientzialariok badakigu egur horrek asko hobetzen duela ibaien, eta batez ere, errekastoen egoera ekologikoa. Sastarrain, Otaola eta Granadaerreka erreketan, gainerako guztietan bezala, uholdeak oso sarri izaten dira eta zurezko presek uraren abiadura moteltzen dute. Nahiz eta presen ondorioz uholdeetan inguruko zelai eta gune batzuk urperatu, ura mantsoago doa eta higadura murrizten da. Lehen aipatu dugun zomorroen jaki den orbela, uholdeetan, oztopo horietan biltzen da. Ornogabeek eta arrainek gordelekuak izaten dituzte uholdeei aurre egiteko. Horrela, errekako bizidunak ugaritu eta anitzagoak izateaz gain, inguruan topatuko ditugun hainbat intsektu eta animaliengan ere izango du eragina. Esate baterako, burruntzi eta sorgin-orratz kopuruak eta barietateak ugarituko lirateke. Intsektu horiek, gaztetan, errekako zomorro haragijaleak dira eta urte eta erdi inguru bizitzen dira uretako beste zomorroak jaten. Ondoren, uretatik atera eta kanpoko bizitza egiten dute. Ur barneko “Kontzientziatu bizitzak uretatik kanpo bizi diren beste gabekoen jarrera hainbat animalia ekar ditzake eta aldatzea oso zaila da intsektujale eta haragijaleen katean gora eta egia esan ez dakit nabaritzen da. Beraz, erreka egokiak horiekin zer egin.” dauzkagu saguzarrak, muturluzea, igaraba eta hegaztiak agertzeko. Azkenik, esango nuke oraindik ugari direla ur zikinak zuzenean errekara eta ibaira isurtzen dituzten baserriak eta etxeak. Horien eragina bereziki erreka txikietan nabaritzen da, aipatutako espezie horientzat hain garrantzitsuak direnetan, alegia. Zer egin genezake herritarrok? Kontzientziatu gabekoen jarrera aldatzea oso zaila da eta egia esan ez dakit horiekin zer egin. Min handiena intentzio onarekin egiten diren astakeriek egiten didate. Laginak hartzen aritzen garenean, topatu izan gara hobe beharrez ibaiertzeko landaredia mozten aritzen den baserritarrarekin, bestela erreka itoko delakoan edo. Horrelako ekintzak zuzentzeko heziketa eta informazioa dira bidea. Ibaiak garbitzeko jarritako egunetan, askotan enborrak eta makilak zabor moduan ateratzen dira. Hortaz dakien baten azalpen labur batekin nahikoa litzateke eta ibaien eta erreken ikuspegi egokiagoa izaten lagunduko liguke.

lierni arrieta irureta eta onintza irureta azkune


218.qxp_55 27/7/20 3:44 PĂĄgina 9

txoko berdea

1

Ibai inguruak eta erreka bazterrak garbi

Sastarrain erreka auzolanean garbitzen. Zestoako udala ibai eta errekak babesteko hainbat ekimen ari da gauzatzen. Ingurumen batzordearen proposamenaren harira, iazko azaroan egitekoa zen erreka garbiketa atzeratu egin zen eguraldi txarra tarteko eta uztailaren 11n burutu zen azkenean. Sastarrain Horren zikina ez zirudien errekaz gain, Lauiturriko garbitokia errekatik uste baino eta inguruak ere garbitu zituzten zabor gehiago atera hainbat herritarrek auzolanean. zuten Horren zikina ez zirudien errekatik uste baino zabor gehiago atera zuten. Baserriko jarduerarekin lotura duen zaborra, alde batetik, baina bestelakoa ere ugari. Zestoa eta auzoetan 53 erreka daude izendatuta, hauetatik hamahiruk Urola ibaira isurtzen dituzte urak zuzenean. Poliki-poliki ahalik eta gehien garbitzen joatea da helburua, nahiz eta Udalak argi daukan arazo honen konponbidea sentsibilizazioan dagoela; hondakin gutxi sortu eta sorturikoa ondo kudeatzean. Bide horretan pausuak ematen jarraitzeko asmoa du. Bainu guneak zaindu. Ziurrenik, egoerak hala eskatuta, asko izango dira herritik gehiegi atera gabe uda Zestoan pasako duten herritarrak. Batzuetan ahaztu egiten bazaigu ere, zorionez leku paregabeak ditugu urrutira joan gabe. Udako egun beroenetarako ere aukera eder askoak, belardiz inguratutako erreka zulo freskoak, ibai bazterrak‌ Gogoratu! zaindu ditzagun txoko berde hauek. Errespetatu natura eta egonaldian guk eta gure ingurukoek sortutako zaborra jaso.

Zestoako Udalak burdinazko sareak jarri ditu Urola ibaia babesteko asmoz. Guztira 365 metro sare jarri dira Iraetako zubian eta Errota industrialdean ibaiaren kontra dauden barandetan. Espaloietan eta inguruetan egoten diren hondakinak ibaira ez erortzea da ekimen honen helburua. Gorka Alberdi Eguzki Erakunde Ekologistako kideak egin zuen proposamena Ingurumen batzordean eta ontzat ematea erabaki du Udalak, inguruetako beste zenbait udalerrietan egin duten moduan. Azkoitian eta Azpeitian jarri dituzte sareak jada eta Zumarraga eta Urretxuko Udalek ere jartzeko erabakia hartu dute. Urtero milaka tona plastiko eta zaborrek amaitzen dute, ibaietan lehenik eta itsasoan ondoren, utzikeriak eta haizeak eraginda, baita hondakinen kudeaketa "arduragabe" baten ondorioz ere, Eguzki talde ekologistak salatu duenez. Horren kontra egiteko, aspaldian burdin-sareak ezartzeko eskatzen ari da Eguzki Gipuzkoako hainbat udalerritan, eta Urola bailarakoetan aurrerapausoak eman dituzte. Hala, azkena Zestoan izan da: 365 metro lineal burdin-hesi jarrita.

9


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 10

AurreskuA,

sokA-dAntzA edo dAntzAurreA, eskuetAtik heldu etA plAzArA

“Aurresku” hitza entzutean, dantzari bat omendu bati aurrez aurre dantzan etorri ohi zaigu burura. Aurreskua, ordea, taldeko dantza da eta gehienok buruan dugun dantza hori aurreskuaren edo soka-dantzaren zatitxo bat besterik ez da, “agurra” deiturikoa. Sokan, taldean dantzatzeko ohitura galtzen joan da eta bakarkako zatia bakarrik mantendu da. Euskal Herriko ia herri guztietan bezala Zestoan ohikoa izan da soka-dantzak dantzatzea, baina oro har, ohitura galtzen joan da. Gurean aizarnarrak dira gaur egun aurreskua sokan dantzatzen duten bakarrak. AURRESKUA, SOKA-DANTZA, DANTZAURREA Soka-dantza edo aurreskuan dantzariak elkarri eskuetatik helduta soka edo katea osatuz irteten dira plazara. Ordulariaren kontrako norabidean mugitzen dira. Sokako lehen dantzariak (aurreskuak) gidatu ohi du taldea eta sokako azkenengo dantzariaren (atzeskua) laguntzarekin zuzentzen du dantza. Ohikoa da, dantzariek zenbait mugimendu eta urratsa dantzatu ondoren, ikusleak gonbidatzea sokara. Gonbidatuei agurra dantzatzen zaie eta gero sokan sartzen dira. Leku eta eskualdearen arabera hainbat izen erabiltzen dira soka-dantzak izendatzeko: dantza-soka, aurreskua, erregelak, karrika-dantza, esku-dantza, dantza-luzea, dantza erreala, zortzikoa... Zestoan, adibidez, dantzaurrea ere deitu izan zaio. Erromerietan, agintarien omenez edota herritarrek ondo pasatzeko dantzatu izan dira soka-dantzak. Askotan modu inprobisatuan dantzatzen ziren, baina gaur egun erritualizatu egin dira. XXI. mendean ezagutzen ditugun soka-dantza gehienak testuinguru erritualetan eta protokoloetan dantzatzen dira. Festa edo jaiegun handietan dantza taldeek, herritarrek, auzotarrek, udal ordezkariek, gazteek, haurrek, ezkonduek... dantzatzen dituzte. GURE HERRIKO AURRESKUAK Aizarnan bakarrik mantendu da aurresku osoa dantzatzeko ohitura. Abuztuan ospatzen diren festetan gazteek oilaskobiltzea egiten dute. Goizean baserrietan eta arratsaldean auzoko etxeetan eskean eta dantzan ibiltzen dira. Eguerdian, plazara iristen direnean, aurreskua egiten dute.

1 Zestoako Euskal Jaietako dantzaurrea, 1934-08-12. Argazkia. Ahora egunkaria 2 Arroagoian aurreskua, sokaren irteera, 1960ko hamarkada. 3 Arroagoian soka-dantza, aurreskua gonbidatuari agurra dantzatzen, 1960ko hamarkada. 4 Arroagoian aurreskua, dantzari eta gonbidatu guztiak sokan, 1960ko hamarkada. 2-3-4 Argazkiak: Azpeitia-Eizagirre familiak utziak


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Pรกgina 11

1

Gainerako auzoetan eta herrigunean gaur egun ez da aurreskurik dantzatzen, baina badakigu XX. mendean dantzatu izan zela. XX. mende hasieran ohitura zen iraileko festetan herriko hoteletan zahagi-dantza dantzatzea eta bukaeran plazara iritsi eta aurreskua egitea. Honela kontatzen du Juan Jose Saezmiera Maixuak Zestoari Gorazarre liburuan: Herriko plazan, barrerak oraindik kendu gabe egon ohi ziren, [...]. Horrela, plaza nagusian aurreskua dantzatzen zen eta baita beste dantza berezi bat ere, Joxe Mari Barrenak oilasko-dantza egiten baitzuen. Aurreskuarekin batera, oilasko-dantza ere egiten zuten. Dantzari bat, begiak zapi batekin tapatuta zituela, oilaskoari lepoa mozten saiatzen zen musikaren erritmoan. Dantza hori Aizarnan duela ez askora arte mantendu da. Karlos Etxeberria (1932-2017) herritarrak kontatu zidan behin Zestoako jaietako dantzaurrean askotan udal ordezkariek ateratzen zutela soka eta dantzan jakinez gero, dantzatu ere egiten zutela. Aitak, Joxe Mari Etxeberriak, dantzaurrean dantzatzen zuela zioen; teniente alcalde izan zen eta udaran alkatea ordezkatu ohi zuen, baita dantzaurrean ere. Pepita Iriondok Nire pausoak liburuan jasotakoa irakurrita, helduek ez ezik, haurrek ere sokak ateratzen zituztela dakigu: Sanjoanetan eta santakutzetan erromeria ederrak egiten ziren plazan, tartean dantzaurreak. [...] Dantzaurreak helduentzat eta txikientzat izaten ziren. Emakumezkoak alde batean jartzen ziren eta gizonezkoak bestean. Gizonezkoek emakumezkoak ateratzen zituzten. Lehenengo biribilean jartzen ziren zapiekin eta dantzan hasi. Orduan, gizonezkoak izkinatik hasita emakumezkoak banan-banan ateratzen zituzten bakoitzari dantza eginez. Horrela gizonezko eta emakumezko mordoa zapien bidez eskutik helduta elkartzen zen. GENEROEN ARABERAKO SAILKAPENA ETA HIERARKIZAZIOA Joan Ignazio Iztueta, XVIII. mendeko dantza-maisu eta folkloristak generoaren eta adinaren arabera egituratutako soka-dantzak aurkeztu zituen Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia (1824) lanean: gizon-dantza, gazte-dantza, etxekoandre-dantza, galaien esku-dantza, neskatxen esku-dantza. Esan daiteke hierarkizatu egiten dituela, aurkeztutako ordenari, zein dantza bakoitzari emandako pisua eta xehetasunei erreparatuz. Gizon-dantza azaltzen du aurrena. Dantza horri buruzkoak dira xehetasun gehienak eta besteetan ez bezala zehazten du protokoloa. Izendapen horiek soka-dantzak izendatzeko izen generiko moduan erabiltzen hasi ziren eta pisu handiena gizon-dantzak hartu zuen. Ondorioz, XX. mendean ezagutu diren soka-dantza gehienak gizonezkoek dantzatu dituzte. GENERO-MARKA ZALANTZAN JARTZEN DUTEN SOKEN AGERPENAK Azken urteetan luzaroan dantzen bidez azaleratu den genero bazterketa edota hierarkiak zalantzan jarri dira hainbat herritan. Zenbait herritan soka-dantzak moldatu edo berriak sortu dituzte. Hasierako soka emakumeek edo gizonek atera beharrean dantzariek ateratzen dute eta ondoren ikusleak gonbidatzen dituzte, dantzarien zein omen-

1


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 12

duen generoa kontuan hartu gabe. Aizarnako aurreskuak ere izan du bilakaera. Aizarnan 1990eko hamarkadan hasi ziren emakumeak oilasko-biltzean parte hartzen. Elkartean ibiltzen ziren gazteak ateratzen ziren oilasko-biltzen eta emakumeak ere elkarteko kide zirenez festan parte hartzen hasi ziren. Eskean neska-mutilak denak batera ateratzen ziren, baina gero eguerdian aurreskua mutilek bakarrik ateratzen zuten. Soka-dantzara herriko mutil gazteek plazan zeuden hainbat emakume gonbidatzen zituzten, tartean, haiekin batera eskean ibilitako neskak. Oilasko-biltzean dantzatzen den zahagi-dantzako kapitaina atera ohi da sokan aurresku, gazte hori dantzaria izan ohi da. 2016an dantzaria ezin topatuta ibili ziren eta azkenean neska bat animatu zen. Horrela, lehenengo aldiz, hasierako sokan neska batek hartu zuen parte. Parte hartu bakarrik ez, hura izan zen dantzari nagusia, aurreskua. Beharrak eskatutako aldaketa izan zen; dantzaria behar zen, berdin zion neska edo mutila izan. Agian paradoxa izango da, baina dantzari nagusia bakarrik zen emakumea. Bestela, aurreko urteetan egin ohi zen moduan, hasierako sokan atera ziren gainerakoak mutilak ziren. 2019an eman zuten pauso handia. Hasierako soka neska-mutilek atera zuten. Soka atera baino hamabost bat minutu lehenago pentsatu omen zuten denak batera irtetea. Soka mutilek atera beharrean, oilasko-biltzaile guztiek atera zuten, genero bazterketarik egin gabe.

5 Aizarnan soka-dantza, aurreskua abarketak zatia dantzatzen, 1988 6 Aizarnan soka-dantza, aurreskua gonbidatuari agurra dantzatzen, 1988. Argazkiak: Ion Egiguren 7 Aizarnan soka-dantzan aurresku lehenengo aldiz emakumea. Aurreskua gonbidatuari dantzan. Argazkia: Amaiur Aristi

TALDETIK BAKARKAKORA Sarreran aipatu dut, azken urteetan aurreskua bakarkako dantza moduan ezagutu dugula eta ezaguna zaigun dantza hori aurreskuaren zati bat besterik ez dela. Izan ere aurreskuak edo soka-dantzak desegituratu egin dira. Soka-dantzak herritarren dantzak izatetik gizonen dantza bihurtzera iristeaz gain, taldeko dantza izatetik bakarkako erakustaldi izatera iritsi dira. XIX. mendearen erdi aldera soka-dantzak izendatzeko “aurresku” terminoa erabiltzen hasi ziren. Gaur egun oso ohikoa den izen horrek dantza ikusteko beste modu bat ekarri zuen. Indarra lehenengo dantzarian ipintzen da eta dantzak talde izaera galtzen du. Horrela, soka-dantzak desagertu ziren leku askotan eta horrekin batera baita aurreskua ia edonork dantzatzeko ohitura ere. Lehen aurreskua dantzatzen jakitea nahiko ohikoa zen herritarren artean, baina denborarekin gutxi batzuen abilezia edo jakintza bihurtu zen. Lehen bazen herritarrak nahiko modu inprobisatuan plazara dantzara ateratzeko ohitura, baina gaur egun ez da hain ohikoa eta dantza taldeetako dantzariek hartu dute eginkizun hori. DANTZA, HERRITARREN TRESNA Aurreskua desegituratzeak gure gizarte eta bizitza ereduaren bilakaera erakusten duela esan daiteke. Komunitatea ahaztu eta indibidualismorantz jo dugu. Ondorioz, sokadantzako dantzarien kopurua murriztu da dantzari taldetik bakarlarira. Horrez gain, lehen ohorea edo autoritatea dantzan parte hartzea zen eta orain justu kontrakoa: dantza jasotzea. Mila funtzio izan ditzakete aurreskuek. Ikus dezakegu duela urte batzuk Zestoan harrera egiteko erabili ohi zirela soka-dantzak. ABC egunkariko 1929ko uztailaren 17ko alean irakur daiteke atzerriko medikuen espedizioa Zestoara iritsi zela. Izugarrizko harrera egin omen zieten, suziri eta musikarekin. Bainuetxea bisitatu eta konferentziaren ondoren saloian afaldu zuten medikuek. Bukaeran, aurreskua dantzatu zuten dantzariek, baina baita medikuek ere, sokara gonbidatuta: En el salón de baile se celebró un gran aurreskua al estilo del país. Los estranjeros se mostraron encantados, tomando parte en el baile vasco. Herritarren batasuna erakuts dezake soka-dantzak. Dantza ez da soilik plazerez egiten, elkarbizitzaren adierazpena ere bada. Dantza tradizionala adierazteko eta komunikatzeko tresna izan daiteke eta norbanakoa taldera integratzeko elementu modura ere erabil daiteke. Dantzek sinbolo eta funtzio ugari izan ditzakete barnean eta nire ustez soka-dantzak izan daitezke gure herrian agortuta dauden ekitaldiei buelta bat eman eta sendotzeko bidea. Nahi izanez gero, erronka ederra dugu aurrean, tradizioari erreparatu ondoren egokitu edo sor ditzagun gure soka-dantzak eta denok eskutik helduta goazen plazara, dantzara!

amaiur aristi


218.qxp_55 26/7/20 22:16 PĂĄgina 13

1

danbolin.eus

Karmenen ordez "Aste kultulara" egin dute Arroabean

Pandemia egoera dela eta uda honetako festa guztiak bertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak eta ondorioz Karmenen ordez, arroarrek jarduera ezberdinez osaturiko ‘Aste Kulturala’ antolatu dute. Ekintza guztiak Joxe Migelen plazan izan dira eserleku kopuru mugatuarekin, herritarren arteko segurtasun distantziak bermatuta eta sarrera-irteerak kontrolatuta.... Uztailak 16an, ostegunean, Bingo herrikoia eta Erradikalak ginen emanaldiaz gozatu ahal izan zuten. Ekintza hau M8aren harira egitekoa zen, baina konfinamendua zela eta bertan behera utzi behar izan zuten. Oraingoan ere, Arroako Talde Feministak antolatu zuen. Larunbatean bertso musikatuak izan zituzten eta igandeko Potxo magoaren ikuskizunarekin eman zioten "Aste Kulturala"ri amaiera.

"Zuretzat opari" lelopean Zestoan elkarteko establezimendu bakoitzak karro bat banatu du

"Zuretzat opari" lelopean Osasun-larrialdiak eragindako hilabete gorabeheratsuen osteak, eskualdeko herrietan erosketak egiten dituzten bezeroei eskerrak emateko asmoz egin da kanpaina Zestoa, Azpeitia eta Azkoitian. Hiru udalerritako 200 saltokik zozketatuko dituzte karroak. Zestoan, merkatari elkartea osatzen duten 17 dendetako bakoitzak karro bana banatu dute. Erosketa karroek Urolako trenaren irudia dute serigrafiatuta, hiru herrien arteko lotura irudikatuz. Erosketa karroa herrian erosten jarraitzea ahalbidetzen duen tresna dela esan dute elkarteek; erosotasun, gertutasun eta jasangarritasun baloreak biltzen dituena. "Jarrai dezagun kaleetan erosketa karro ugari ikusten, herria bizirik dagoenaren seinale izango baita", adierazi dute Zestoako merkatari elkarteko kideek

3


jardunian sukalde giroan

218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 14

Igande arratsaldea da eta lasai dago herria, Uztapide taberna bera bezalaxe. Sartu orduko Dabitxo ikusi dut, Ruben, Koro… eta gero sartu da Raul, bi minutu berandu, beste askotan bezala je, je. Beti bezala aurkitu dut taberna, gure taberna, eta, beti bezala, irribarrez hartu naute.

Raul Olaizola: Eta zergatik pentsatu duk ba, nirekin egitea danbolinerako berriketaldia? Aritz Cestona: Joder, ez zekiat ba… Guk noiztik ezagutzen dugu elkar? Ni baino zaharxeago haiz, baina betidanik elkar ezagutzen dugula sentitzen diat. Kanpoan ere esan izan zigutek ea anaiak ote garen, ezetz esan izan diagu; baina nolabait baietz ere bai. Agian Lin Ton Tauneko (aurrerantzean LTT) garaietan sortu genian gaur arte batu gaituen laguntasuna. Ordu asko izan zituan batera kantuak sortzen, lokalean flipatzen, kontzertuetan… Urte mordoa elkarrekin pasa, eta gero bakoitzak bere bidea hartu genian. Nik itsasertzera egin nian, eta akordatzerako elkarren pista ere pixka bat galdu genian. Zer da eta, orain hiru urte, lanean, irakaskuntzan, berriz topo egin diagu Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa Zentroan. Hi aspalditik han ari hintzen, eta niri, irakasle hasi berritan, hara joatea egokitu, ikaragarria! Eta, ez zekiat ba… betidanik ezagutu eta lanagatik berriz elkartu garen honetan makinez eta ikasleez gehiago hitz egiten diagu beste kontuez baino… eta aitzakia polita iruditu zaidak danbolinena, gure gauzez jarduteko.


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 15

1

“Zestoan bazagok musikarekiko aparteko lotura. Jendeak oso gaztetatik bizi izan dik banda, Uztapide taberna bera…”

R: Bo, hala bada… Giro ederra zagok eta sukalde atzeko terrazan jarriko gaituk lasai ederrean. A: Gu biok Uztapiden juntatuta, musikaz ere hitz egin beharko diagu ezta? R: Bai motel! A: Urte mordo bat pasa duk gitarra jotzen hasi hintzenetik. Oraindik musikan segitzen duk eta, beti bezala, tope motibatuta. Nola izan duk orain arteko ibilbide hori? R: Gitarrarekin hasi nintzenetik asko gustatu izan zaidak musika jotzea. LTTn, erabakiak hartzeko bileretan ere, gitarra eskuan edukitzen nian eta ezin izaten nian gelditu jotzen (barreak). LTTko bidea bukatu zenean, Grisesen baxua jotzen hasteko aukera sortu zitzaidaan eta ez nian dudarik izan. Hasieratik hastea bezala izan zuan: berriz furgoneta hartu, eta edozein taberna edo lokal txikitan jo. Eta oso-oso ondo pasatzen genian hasiera-hasieratik. LTTn bezala, familia bat sortu genian Grisesen ere, eta hori bezalakorik ez zagok. Bizipen ederrez betetako hamar urte eta gero aldaketa garaia etorri duk eta orain Polybius taldean ari nauk. Polybiusekin kontzertu eta entsegu erritmoa lasaixeagoa duk, baina mundial pasatzen diagu. Eta, berriz ere, hasierara bueltatzea bezala izan duk, gitarrarekin ari bainauk, gustura. A: Nahiz eta denak herrikoak izan, hiru taldetan aritu haiz. Egokitzea eta jende desberdinarekin jotzea nolakoa izan duk? R: Ba, Aritz, oso xinplea duk. Zestoan bazagok musikarekiko aparteko lotura. Jendeak oso gaztetatik bizi izan dik banda, Uztapide taberna bera… Orduan, askok eta askok ditek sentsibilitate berezia musikarekiko. Flipantea izan duk, adibidez, konfinamendu garaian balkoitik Errexilen tronpeta entzutea, edo Etxaberen tuba edo bonbardino saioak… Gutxien uste duanean, hire girokoa ez den musika entzun duelako edo bandan gitarra ez den beste instrumentu bat jo duelako, zeozer sortzen hasten da norbait, eta beti ateratzen duk zerbait guapoa. Bai Grisesen eta bai Polybiusen, lokalean jotzen hasi eta beti ateratzen dituk gauza oso guapoak… Gainera, Polybiusen halako feeling berezi bat sentitzen diagu elkarrekin. Akordatzen al haiz biok elkartzen ginenean, LTTko garaietan, kantak egiteko? A: Ba bai, ederki gainera! Kotxean nentorrela horixe pentsatu diat. Nola behin baino gehiagotan etxetik zatiren bat eginda eramaten nian; hirekin hasi eta minutu bat pasatzerako hik jotakoak bikain koadratzen zian nirearekin. Segituan esaten nian, jode hoixe huan nik buruan neukana eta nola esplikatu ez nekian! Kristoren sentsazioa duk. R: Eta… hik eta nik zeozer egin beharko diagu ba? A: Eee? R: Ederki aditu duk! A: Kri kri… Jo, ba urte hauetan gutxi edo ezer egin gabe egonda berde ikusten diat nire burua, baina ilusioa ere egiten zidak. Hitz egingo diagu… eguraldiaren arabera (barreak). Polybius zer duk hiretzat? R: Lagun talde bat, batere presiorik gabe elkartu eta kantak egiten dituen talde bat. Ikaragarri gozatzen diagu. Ederra duk lokalera joatea. Gutakoren batek etxean kanta zatiren bat aterata eraman, eta elkarrekin jotzen hasi eta elkarrekin sortzen ari garela bizitzen duguna, luxua duk. A: Nola ikusten duk gaur egun musika mundua, kontsumitzeko modua adibidez? R: Asko aldatu duk. Lehen etxera joan eta gure denbora hartzen genian erositako disko bat, edo lagunen batek utzitakoa, entzuteko; liburuxka irakurri, nork ekoiztu zuen, zein kantu gustatu zitzaigun gehien… eta gero horretaz hitz egiten genian. Gaur egun dena oso azkar zoak, musika kontsumitzeko era ere oso-oso azkar; mugikorrean, hogei segundo eta beste kantu batera

5


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 16

salto… nahiz eta, oraindik, erromantiko batzuk gelditzen garen. Bestalde, musika den-dena eskuragarri zeukaagu, entzuteko moduan, gehitxo aukeran. Eta igual talde berriak sortzerakoan ere, gauzak beste era batekoak dituk. Gure garaian bakoitzak instrumentu bat hartzen genian, lokalean bildu eta ateratzen zena ateratzen zuan. Gaur egun jendeak erreferentzia askoz gehiago zeuzkak, eta sortzerako orduan ez duk akaso hain naturala, edo intuitiboa… A: Hemendik hogei urtera musikan ikusten al duk heure burua? R: Bai noski, duda egiten al duk ba? Nik ez zekiat talde batean ariko naizen, baina musika egin, jo, eta gozatzen ariko naizela, seguru! Hori gurekin zoak. Alejo eta Eñautekin, horretaz ari ginen batean, gauza bera esaten zitean: musika gure parte duk, musika egitea, lokalean entseguak, kontzertuetara joatea… eta gure lagun/familia/bikotekide eta gainerakoek horrela onartu behar gaitiztek, pack osoa batera zoak. Seguru musika nirekin egongo dela, eta ni musikarekin, oso zaila duk gelditzea. Eta hi ere antzera ezta? Talde batean ez haiz ari, baina azkenengo urteetan guk baino dezente kontzertu gehiago ikusi dituk. A: Egia duk, bai… Musikak sortzen diguna oso berezia duk. Lokalean zerbait jotzen edo gustuko disko bat entzuten, leku ederretara bidaiatzeko gai gaituk eta hori gauza handia duk. Nik oraintxe ere, hemen, The Chameleonsen kanta bat entzun eta hamabost urte nituela Joseba eta Enekorekin Pirinioetara egindako bidaia zatorkidak gogora. Kotxean entzun genuela disko hori, eta garai haietara joaten nauk, hori musikak bakarrik lortzen dik. Kontzertuena ere, arrazoi duk! Azkeneko hiruzpalau urtean kontzertu mordoa ari nauk ikusten. Asteburu askotan bi eta hiru ere bai. Plan perfektua iruditzen zaidak: inguruko edozein herritara joan, trago pare bat hartu, ogitarteko bat jan, eta musika zuzenean gozatu. Eta gainera, Polybius, Grises, Rural, Rodeo edo herriko beste talderen bat bazagok, orduan eta hobeto. Erritmo aldaketa egingo diat orain… Irakaskuntzak zer ematen dik hiri? R: Disgustuak! (barreak). Ez, benetan, irakaskuntzak asko ematen zidak. Batez ere ikasleekiko harremana gustatzen zaidak, eguneroko joko edo borroka hori; haiek nola dauden, hi nola hagoen… Lanbide heziketan dauzkagun ikasleak, lanera zoazak ikasketak amaitu ahala, eta oso aberasgarria iruditzen zaidak haien bizitzan hain inportantea den fase horretan haien bidelagun izatea. Iruditzen zaidak asko eskatzen duen lanbidea dela irakaskuntza, egunero erronkaren bat izan ohi duk. Ez diat uste beste edozein lanetan hainbeste inplikatuko nintzatekeenik. Eta hi, zergatik sartu hintzen ba, irakaskuntzan? A: Ba hik baduk kulpa dezente erabaki horretan. Ni ere “lanberri” xamarra izan nauk eta tailerrean hamabost urte ikearri pasa ondoren, aldatzea pentsatu nian, eta zerbait berria probatzea. Liburu denda batean egon ninduan ia bi urtez eta oso gustura, baina ez nian ikusten luzera begira egokia niretzako. Zerbait egin beharra nian, adinean ere aurrera, eta heuk komentatu hidan… Zergatik ez duk irakaskuntza probatzen? Kontua duk andereño Begoñaren semea naizela ni… Irakaskuntzak eskatzen duen bokazioa, dedikazioa, eguneroko ilusioa eta borroka… horiek denak etxean bizi izan ditiat, eta errespetu handia eman izan zidak beti lanbide horrek. Niretzako gehitxo ote zen… Eta, akordatzen nauk, Uztapidera nola etorri nintzen hirekin horretaz

Uztapide, abiapuntua eta helmuga Zergatik Uztapiden? Hemen elkartu izan garelako egunero, arratsaldero, gauero… hainbat eta hainbat urtetan. Uztapidera etortzen ginen eta lixto. Beti zegoen jendea, bizia, xaltxa, xextra eta zertaz jarduna. Guztiok sentitu dugu gure etxea zela, eta dela, bertakoek ere halaxe sentiarazi baikaituzte. Eta musika barnean daramagun guztiontzat gure eskola izan da. Hemen jaso dugu musika heziketa. Hemen entzun ditugu arrastoa utzi diguten disko horiek denak. Hemen aberastu ditugu barneak musikaz. Sartu orduko entzuten genuen zerbait berria eta galdezka hasten ginen bertako anaiarrebatako edozeini. Zer dek ba hau? Ba halako dek talde hau, eta entzun zak! Eta entzuten genuen, edo etxera eramaten genuen lasaiago entzuteko. Eta hor hasten zen katea, etenik eduki ez duen katea. Disko berriren bat erosten bagenuen, tabernara eramaten genuen hangoek ere entzun zezaten. Zenbat kanta, zenbat disko, zenbat musika! Ostegunero Donostiara egindako bueltetan erositako disko horiek denek gugan izan duten influentzia. Rubenek Discoplay, geroago Rockdelux edo beste hainbat aldizkaritan pasatutako orduak diskoak aukeratu, erosi, eta guregana iritsarazten. Inguruko herrietan beti esan izan digute, zestoarrok badugula musika kontuetan ere zerbait berezia. Neu horretan. Ez diogu sekula nahikoa eskertuko Uztapideri, eman digun hori guztia. Gurekin daramagun guztia.


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 17

1

hitz egitera. Igande arratsaldea zuan orduan ere. Eta hik lepo animatu ninduan, beldurrak alde batera utzi eta aurrerapausoa emateko. Lo asko egin gabeko gau batzuen ondoren erabakia hartu eta aurrera egin nian. Hiru urte eta erdi pasa dituk, baina iruditzen zaidak bizi osoa irakasle nabilela. Oso-oso gustura ari nauk. Gainera, gauzak zer diren, Bergaran aterrizatu eta han berriz hirekin elkartzeko suertea izan diat. Musikara bueltatuz, zer musikarirekin egingo huke juntaizoa lokalean zerbait jotzeko? R: Ba, musikari asko zeuzkaat gustukoak, baina lokalean musika sortzen gusturago egongo nindukek, seguru asko, ezagutzen dudan jendearekin, gauza interesanteagoak ateratzen baitituk. Lehen mailako batek gauzak oso garbi zeuzkak eta igual ez zeukak guk eduki dezakegun irekitasuna… Hori bai, Thom Yorke edo Joseba Irazokirekin gustura joango nindukek afaltzera eta bizitzaz hitz egitera. Eta hi? A: Afaltzera Sigur Rós-eko Jón Þór Birgisson-ekin eta Bon Iver-eko Justin Vernon-ekin joango nindukek. Baina lokalera, musika egitera, hirekin. Eta gero afaltzera ere bai. Galdera tranpa bat. Ikusi duan kontzerturik onena? R: Hi haiz kabroia, galdera, hori ezin didak egin! Bi esango ditiat. Terence Trent D’Arby, oso aspaldi; eta M83, ez hain aspaldi. Orain hik esan. A: Ba... David Bowie, 1996an uste diat, eta Massive Attack, 1998-99 inguruan. Ikearriyak biak. Bukatzeko, gaia dezente aldatuz, nola ikusten duk emakumeen egoera musika munduan? R: Iruditzen zaidak pixkanaka ari dela hobetzen, emakume gehiago azaltzen taldeetan eta zuzenekoetan. Halere, arazoa oinarrian dagoela esango nikek. Gaztetan neskak eta mutilak desberdin bideratzen dituk musika aldetik, instrumentu batekin hasteko orduan behintzat. Nahiz eta aldatzen ari den, orain arte oso zaila zuan neska batek bateria edo gitarra elektrikoa aukeratzea; neskak askoz bideratuagoak egon dituk pianora, biolinera, edota ahotseko klaseak hartzera. Horregatik zaudek askoz neska gutxiago musika taldeetan. Eta dauden neska gehienak taldeko abeslari ari dituk. Eta, portzierto, mutilak baino dezente hobeto kantatuz. Euskal taldeetan dauden neska abeslari gehienek kristoren ahotsa ditek, eta mutilak ahots exkaxarekin mordoa zeudek. Uste diat, pixkanaka bada ere, ari dela aldatzen panorama, eta segi dezala bide horretatik. A: Ikaragarri gustura aritu nauk hirekin. Eskerrik asko Raul eta segi egurrean! Ea laster Polybiusen kanta berriak entzuten ditugun. R: Neu ere ikaragarri gustura egon nauk… A, eta orduan, lokalean noiz geratuko gaituk? Asteazkenean ondo? A: Eee? Bai? Zera… telefonoz deitzen ari zaizkidak...

aritz cestona

7


agenda

218.qxp_55 26/7/20 22:16 Página 18

ab

uztua

07

ostirala

Profesionalen arteko pilota partida, 21:15ean, kiroldegian Lehen partida: ARTEAGA II - URRETABIZKAIA II / EGIGUREN V - EROSTARBE. Partida nagusia: ALTUNA III - IMAZ / BENGOETXEA VI - MARTIJA

08 16 20 21

[Guztiz baieztatzeke] Sutan dantzan (Julen Alonso), 19:00etan, plazan.

larunbata igandea

Herri kirolak, 19:00etan, plazan.

osteguna

Apaxi ipuin-kontalaria, 19:00etan, kiroldegiko aterpean.

ostirala

plazan.

Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal, 19:00etan,

22 27 29 30

larunbata

04 05 06 08 13 18 19

ostirala

Bertso saioa, 19:00etan, plazan (J. Maia, A. Mendiluze, M. Lujanbio, A. Egaña).

osteguna

Iago Magoa, 19,00etan, kiroldegiko aterpean.

larunbata

Grises eta Elira Airen, 19:00etan, plazan.

igandea

Arkupetan Txaranga, 19:30ean.

iraila

Zestoako Musika Banda, 19:00etan, Euskal Herria plazan.

larunbata

Ezpalak eta Rodeo, plazan

Goiz eta arratsaldez, “Buruarinak familian” tailerra, kiroldegiko aterpean

igandea

asteartea

Zahagi dantza, 20:00etan, herriko kaleetan

igandea

Arkupetan Txaranga, 19:30ean

ostirala

Itxaropena dantza taldea, 13:00etan, plazan. Dantzari taldeak brokel-zikloa eskainiko du.

larunbata

‘Arineketan’ diskoaren aurkezpena, plazan


218.qxp_55 26/7/20 22:16 PĂĄgina 19

iinkesta.

1

Uda honetan oporretara joango al zara?

kb

Nik daukadan lanaBa Aizarnara joanrekin udan ezin naiz go gara eta hantxe inora joan. Udan egongo garela uste garaian izaten da dut, hamabost bat lanik gehien dugun egun behintzat momentua. Baina edo‌.. Ez degu hemen ere zerbait beste ezer prestatu egingo dugu, plaeta uste dut hantxe nen bat eta txikiteo lasai lasai zoragarri pixka bat edo eta berdaitz landa egongo garela egolagun artean ere 27 urte era honetan. gustora ibiliko naiz.

itxaso marti 46 urte

iĂąaki ibarguren 55 urte

ainhoa canseco 42 urte

ale ale

Parkeko kautxozko lurra oso egoera txarrean dago. Hanka sartzeko moduko pitzadurak ditu leku bat baino gehiagotan.

Oinezko pasabideetako zenbait koska kendu dituzte

(Erantzuleak guztira: 108

Bai, esperantza badaukat oporretara joateko baina nora ez dakigu. Autokarabana nola daukagun, oporrak hartzen ditugun egunean dagoen egoeraren arabera erabakiko dugu batera edo bestera edo‌ Eta txarren txarrenera ba etxean gelditu beharko dugu baina espero ezetz

Niri iruditze zait pixka bat responsabelak izan behar dugun garaia dela eta jakin egin behar dugula nora joan gaitezken eta nora ez. Nik seguruenez lana egingo dut abuztuan.

9


218.qxp_55 26/7/20 22:16 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.