229- 2020 uztaila

Page 1

2021 uztaila

229 zk.


640 917 626

943 052 761


3

Egiari zor

"Ez dakit uztaila bukatzen ari denean oporren inguruan hitz egiteak zentzurik ba ote duen. Gehienok zuen oporrak antolatuak izango dituzue eta ahal duzuen lekura joango zarete. Aurtengoan seguru asko ez zarete oso urrutira joango. Ez da urrutiko intxaurrak hamalau ote diren ikustera joateko garairik onena. Urte hobeak etorriko dira eta ideiak behar dituzuenentzat, beraien oporren inguruan hitz egiteko eskatu diegu lau laguni. Eivissa, Montenegro, Filipinak edo Malaysia aldean ibili diren herritarrekin hitz egin dugu, besteak beste. Ez dakit ideiak emango ditugun edo inbidia pixka bat pasatzeko bakarrik balioko digun. Beti esan izan da udara ez dela gai sakonak eta mamitsuak lantzeko garaia. Deskonektatu egin nahi dugula. Udazkenerako utzi behar direla kontu horiek. Aurtengoan ordea, ez da horrela izango. Gure kasuan ez behintzat. Herrian oso ezaguna ez zen gertakari baten inguruan hitz egiteko aukera ezin genuen albo batera utzi. 1976ko maiatzaren 12an Felipe Suarez Delgado postaria tirokatu eta hil zuten guardia zibilek Zarautzetik bueltan zetorrela. Bertsio ofizialaren arabera, kontrolean zeuden guardia zibilei ez zieten kasurik egin eta horregatik tirokatu zituzten. Ez zen egia. Federiko Astillerosek bizirik irtetea lortu zuen eta horri esker egia gailendu da. Ekainaren 26an Eusko Jaurlaritzak poliziaren indarkeriaren biktimak izan ziren 35 pertsona omendu zituen eta han ziren Felipe Suarezen seme alabak: Felipe eta Noelia. Euskal Herrira etorri behar zutela baliatuz, Zestoan izan ziren herria ezagutu eta Astillerosen familiarekin egoteko. Feliperen kasuan ez zen lehenengo bisita izan. Marian Astillerosek, denbora luzez galdezka eta ikertzen ibili ondoren, Feliperen semea topatzea lortu baitzuen. Zestoan zirela Felipe, Noelia eta Marian elkartu eta horrelako tragedia batek dituen eragin eta ondorioez gain nola elkar topatu zuten kontatu ziguten. Aitortza horrek ez ditu zauri guztiak itxiko. Nola egingo du bada hori? Baina poza ematen du haien ahotik zenbait gauza entzuteak: "Hobe berandu, sekula baino" edo orain ez dutela aitari gertatutakoa estali beharrik izango bizi ziren herrian jendeak nola zioen "zerbait egingo zuen" ez entzutearren. Baliteke batek baino gehiagok istorio tristea dela pentsatzea eta irakurtzeko gogorik ez izatea, baina denborarekin eta lasai irakurtzeko gonbita luzatu nahi dizuet. Euskaldunon iraganaren pasarte bat dugu, ahaztu ezinekoa eta etorkizunerako ikasgai moduan hartu beharrekoa. Garai ilunetatik ere irten liteke eta zerbait ona atera. Kasu honetan bi familia elkartu eta adiskide bihurtu dira inork imajina ezin zezakeen moduan.

diruz lagundutakoa

urko canseco

dan bo line k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

proiektu laguntzaileak


kanpotarra naiz Abiatzea, alde egitea, hobeto esanda, emigratzea. Hobeto izango da kanpoan bizitzea... baina kanpoan bizitzea, zure buruarengandik eta zure ingurukoengandik urruti bizitzea da. Kanpoan bizitzea, azkenean, beste leku batean bizitzea da, beste jende batekin, beste ohitura batzuekin, beste tradizio batzuekin, beste hizkuntza batekin, eta kasu askotan, beste erlijio batekin. Aldaketa erradikala da, eta aldaketa horretara moldatu behar zara, aldaketari aurre egin eta ikasi egin behar da. Hemen duzue Nadia Kerdiren kasua. Emakume bat etxetik kanpo, musulmana eta arabea. 2004tik bizi da Zestoan, bere lekua aurkitu nahian. Herrian eta herritarren artean bere lekuaren bila. Eta lortu al du? Bai. Erraza izan al da? Ez. Ezinezkoa? Ezta ere. Sekretua, bestea errespetatzea da, eta horrela, zu ere errespetatuko zaituzte. Taldeko beste bat izango zara. Zure bizilekutik beste batera joatea, aldaketa handia da, indar eta borondate handia behar da. Bakean bizi eta bizitza normal bat izateko borroka bat da. Bertako ohiturak eta hizkuntza ikasi. Borroka gogorrena nostalgiaren aurkakoa da. Familia eta lagunen falta, zure lurra, zure lekua. Nire karrerari agur esan behar izan nion, bizitzak hartzen dituen norabideengatik. Horrek, askotan, indarrik gabe uzten ninduen, baina jarraitu beharra zegoen. Hemen lanak erraztu zidan dena. Nahiz eta bakarrik egon, lankideekin hitz egin nezakeen, komunikatu eta ikasi. Semea izateak ere asko lagundu zidan. Nire zirkulua irekitzen hasi zen, beste guraso batzuk ezagutu nituen. Azkenean, nire zirkulua osatu nuen, orain, nire hemengo familia dena. Behar izan dudan guztietan hor egon dira. Nire odoleko familia falta izan zaidanean hor egon dira, beti laguntzeko prest. Kanpokoa naizen arren, hemengoa sentitzen naiz, hamazazpi urte daramatzat Zestoan. Oraindik batzuk ez didate kasurik ere egiten kalean, baina azkenean, horretara ere ohitu egiten zara. Ni onarekin bakarrik gelditzen naiz, urte hauetan guztietan ikasi dudan guztiarekin. Urte politak izan dira, puntu garratz batekin. Ea ba, zer kontatzen digun Marina Pons Salek, berari pasatzen diot enbidoa.

enbidoa

nadia kerdi

pintada.

Zestoako gazteen jarrera kolokan. Oraingoan, salaketa batekin ga-

toz, gure herriko gazteen jokabidea gaitzesteko. Astegunetan, asteburuetan… txikizio edo bandalismo kutsuak gertatzen direnean, "gazteen kontuak" direla esan izan ohi dugu, arazoa adinaren ezaugarri modura zurituz. Baieztapen horrekin ez gaude ados. Tristura, pena, ondoeza edo amorrua, eskolako eremua suntsituz erakustea ez da adinaren ezaugarria! Eskolara hurbildu, eta ez da inoren gustukoa, loreak bere lekutik aterata, etxola suntsitua, ingurua zikina, errea, puskatua, txikitua, pintadaz betea… topatzea. Egun horietako batean alarmak salto egin ondorengo irudiek, ekintza horien egileak gure ikasle ohiak izan zirela erakusten digute, gure ondoeza eta tristura areagotuz.

Horrelako arazoen aurrean hausnarketa serio bat egitea komeni zaigu guztioi: gazteei, gurasoei... Eskola guztiona da eta errespeta dezagun!

Zestoako herri ikastetxeko zuzenda ritza


bota librean

Bizitza eta heriotza.

Nire bizitzako urte gehienak etxebizitza berean daramatzat, pisu bat gorabehera. Halere, azken egunetan ohartu naiz etxeko bistek bizitza eta heriotza inspiratzen didaten bi leku esanguratsuetara naramatela: sukaldeko eta egongelako leihoak hilerrira begira dauzkat eta logelakoak, haurparkera. Horixe da, hain zuzen, azken urteetan barneratu Bizirik Hau maitasun adierazpen xume bat nahian nabilen zersoilik izango da, eta zuk, irakurle horrek, gauza bera egin bait: bizitza eta hedezakezu; nahi beste modu, baliabide eta aukera dituzu horiotzaren arteko lorretarako. Ez pentsa ohikoa denik nigan, ezta niretzat erratura. za denik ere, baina jarduera ederra da eta horretarako moHorixe, azken urtean mentua eta aukera dela senmunduan astindu gaituen gaia. Jaiotzak gustuko ditutitu dut eta zutabe honetan gu, onartu eta ospatu egiten ditugu, baina heriotza ez horixe egitera noa. dugu gustuko, eta, sarri, bizkarra emanez gabiltza. BaGoizean, esnatu orduko, egutetik, gogorra zaigu maite ditugun pertsonak gehiago neko lehen otorduaz gozaezin ikustea, eta bestetik hil ondorengoak sortzen ditzen dut; berriak entzunez, gun ziurgabetasunak izua eragin dezake gugan. Ez dut datorren eguraldiari so egigogoratzen beste bizitzarik izan dudan, noizbait hil nez edota lankideekin solaseote naizen. Baina dena esaten hasita, ez dut gogoraan. Naturaz ere gozatzen dut; tzen nire jaiotzarik ere, eta badirudi benetakoa izan udaberriak eskaintzen digun zela. Beraz, ezin fidatu nire kontzientziaz edo oroimeorlegi kolore indartsuak hunnaz. kitzen nau; mendien, basoen eta itsasoaren handitasuna Horrek guztiak, orain dela denbora bat ezagutu nuen begiztatzea ere zoragarria da niretzat. Kirola ere maite dut, idatzi batera narama: sabelean dauden bikiek, jaio onbizikleta saio eder batek erlaxatzen nau edota oinez ingurudoren izango denaren inguruan duten elkarrizketa bako txokoak ezagutzeak betetzen nau. Musika kanta batek tera. Batek, erditze ondoren bizitza bat izango zela sisentiarazi dezakeena ere izugarri polita iruditzen zait eta lonesten zuen, bestelako bizitza bat, sabelean baino argi aldi on bat bera ere bizitzak eskaintzen dizkigun plazeretagehiagorekin, ordura arte baino gauza gehiago egiteko ko bat da. aukerarekin. Ziur dago amarekin elkartuko direla eta Pertsonak garen heinean, aitzitik, momentu bikainak bai, hark zainduko dituela. baina ez hain onak ere izaten ditugu. Zorionez, ordea, hoBestearentzat, berriz, ez zuen zentzurik erditze ondoriek guztiak maite ditugun lagunekin, senitartekoekin edo ren bizitza bat izateak. Haiengana inor itzuli ez zela bikotekidearekin partekatzeko, gozatzeko edota irtenbideeta, erditzea gauza guztien amaiera izango zela uste rantz bidea egiteko aukera izaten dugu. Eta hori ere ederra zuen. Ez zuen ama ikusten, eta hura existitzea penda; ederrena ez bada! tsatze hutsa barregarria iruditzen zitzaion. HorregaFisikoki hemen ez dauden horiek ere aipatu behar ditut; tik, ama non zegoen galdetzen zion bikiari eta bestehaiek bizitzan eman didatenaz oroitzean hunkitu egiten ak, baita erantzun ere: Gure inguruan dago. Hark jasotzen gaitu. Harenak gara gu. Harengan bizi gara. naiz eta, aldi berean, asko gozatzen dut. Hura gabe, mundu hau ez litzateke existituko. Isilik Bizitzak sekulako aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu: zaudenean, kontzentratzen bazara eta benetan entzuliluragarria da! Nire kasuan arestian aipatutako horiek dira ten baduzu, haren presentzia hauteman eta haren bizi-grina eta, aldi berean, bizi-poza elikatzen duten adibidemaitasun-ahotsa entzun ahal izango duzu. tako batzuk. Zuk ere, ziur, izango dituzu zureak eta horiek Bizitzaren eta heriotzaren aurrean, bi horietako nork adierazteko jarduera bera ere bizitzako beste plazeretako ordezkatzen zaitu? bat izan daiteke. Nik, sentsazio horiek guztiak bizitzen jarraitzeko ilusioa dut eta hori ahalbidetzen duen guztia nabarmendu nahi dut hemen. Maite dut bizitza! Eta zuei, horrenbeste ematen didazuen guztiei, zera adierazi nahi dizuet: eskerrik asko benenerea mendizabal benetan; asko maite zaituztet!

ander telleria

5


danbolin.eus argazkia: E. Iturriaga

Antzerki Aste arrakastatsua

Ekaineko azken astean ospatu zen Zestoako Antzerki Astea. Bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa eta aste guztian zehar, 640 ikusle eta 43 aktore pasa ziren Caravan Parkeko pabiloitik. Zestoako Arte Eszenikoen eskolako kideak "oso eskertuta" daude aurtengo edizioak izan duen harrerarekin. Antzerki astean parte hartu duten aktore eta gainerakoei "eskerrik beroenak" eman nahi izan dizkiete. Bestalde, areto egoki baten beharra aldarrikatu dute beste behin: "Urtero legez, gure burua berrasmatzera behartuta egon gara, herrian dagoen espazio faltak bultzatuta". Lanean jarraitzeko gogotsu daude ordea eskolako kideak eta hurrengo edizioa "ilusio berdinarekin" hartuko dutela azpimarratu dute.

Kaskoa ibilgailuentzat itxita irailaren bukaera arte

Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da irailaren 30era arte. Uztailean, abuztuan eta irailean oinezkoek erabateko lehentasuna izatea da helburua eta zamalanetarako, oinarrizko beharretarako eta larrialdietarako irekiko da. Astegunetako goizetan 8:00etatik 12:00etara zamalanetarako irekiko da eta eguerditik aurrera itxi egingo da, egunero. Neurriaren helburuak, oinezkoei lehentasuna emateaz gain, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea dira.

Ohiko Karmenik ez, baina, askotariko ekintzak izan dira Arroabean


9


BIDAIATZEA, A ZE PLAZErA! ASPALDIAN ALDE BATErA UTZI BEHAr IZAN DUGUN ArrEN, GOGOAK EZ DU ALDE EGIN ETA, BITArTEAN, EGIN DITUGUN BIDAIAK OrOITUZ BIZIrAUN DUGU. HUrBILEKO LEKUAK EZAGUTZEKO AUKErA ZABALDU DIGU PANDEMIAK OrDEA, ETA AIZUE, EZTA TxArrA HOrI ErE! ETxETIK HUrBIL PArADISU EDErrAK BAITITUGU. DATOZEN OrrIALDEETAN OrDEA, APUr BAT UrrUNAGO JOANGO GArA ETA ATZErA BEGIrA JArrIKO GArA. NAIArA, MIGUEL, JAGOBA ETA SArAK BErAIEN BIDAIEN KONTAKIZUN LABUr BAT ESKAINIKO DIGUTE, BATZUK MODU DESKrIBAGArrIAN KONTATUAK, BESTEAK MODU PErTSONALAGOAN, SAKONAGOAN EDOTA ArINAGOAN. EIvISSA, MONTENEGrO, FILIPINAK ETA TxINA, THAILANDIA ETA MALAySIArA BIDAIATUKO DUGU LAUKOTE HOrrEN OrOITZAPENEKIN. BIDAIA ON!

Mendi eta Itsaso: Montenegro Jagoba Astiazaran Korta

Ez naiz bereziki mendizalea, itsasertza nahiago beti. Pasa den udan pandemia garaiko oporraldia igarotzeko hori bilatzen nuen: Europako kostalde ezezagun eta lasaia, turismo masibotik urrun, hondartzez gain herrialde bat ezagutzeko aukera emango zidana. Ez nintzen ohartu, ordea, izenean "mendia" ageri duen herrialdeak itsasoa bai, baina maldak ere galantak dituela! Dubrovnikera hartu genuen hegaldia, Game of thrones famatuari "esker" turismo masiboaren ikur bilakatu den hirira errazago topa daitezke hegaldiak, eta Dubrovniketik autoz hogei minutu eskasera dago Montenegroko muga. Aireportu bertan autoa alokatu eta 600.000 biztanle soilik dituen herrialdea ezagutzeari ekin genion. Bidaia hasi orduko Kotorko badia edo ahoarekin egin genuen topo. Mendi garaiez inguraturiko kostaldea, Mediterraneoko fiordoak deitu ohi zaien paisaia ederrak. Kotor hirira iritsi aurretik, merezi du lehen geldialdia Perast herri txikian egitea, mendi altuen artean bainatzeko leku zoragarria da. Kotor, aldiz, turistentzat prestatutako hiria da, ohikoa da


9 Eivissa furgonetan familian Naiara Exposito Alberdi

Eivissara joan ginen familian, 2018ko ekainean. Gure furgonetarekin ferryan joatea erabaki genuen, guri gustatzen zaigun bezala bidaiatzeko. Furgonetarekin bidaiatzen urteak generamatzan eta haurrekin ere modu bertsuan egiten jarraitzen dugu. Eivissa gehienbat ezaguna da bertako festa eta dantzalekuengatik eta baita uhartea inguratzen duten hondartza eta kaleengatik ere. Familian egin genuen bidaia, eta gure helburua hondartzaz hondartza ibiltzea zen; eta bide batez hango paisaia eta eguraldiaz gozatzea udari hasiera emanez. Ferrya Denian (Alacant) hartu genuen eta Eivissa hiriburuan utzi gintuen. Behin uhartera iritsita, lotarako leku bila hasi ginen, izan ere arratsaldeko azken orduan iritsi ginen uhartera. Sant Josep de sa Talaia herrira joan ginen, Interneten irakurri baikenuen lo egiteko aparkaleku lasai bat zegoela komun publikoekin. Uharte hain txikia izanik egunero toki berean lo egitea erabaki genuen, izan ere edozein hondartzatara berehala iristen ginen. Guk hondartza gutxi batzuk gozatu genituen, familian joanik, oso lasai ibili ginen. Hona hemen laburpentxo bat: Cala Bassa. Benetan ikusgarria, ur gardena, zeru urdina... postal bat zirudien. Baina gure ezustea hondarra zapaldu genuenean izan zen, ia ur ertzeraino, bertako klubeko hamakak eta eguzkitakoak iristen zirela ikusi genuenean. Tokiak ederra izaten jarraitzen zuen, baina gure gusturako gehiegizkoa zen muntatuta zuten negozioa. Erreserbatutako toki horretan tatuaje pila bat zituzten mutil eta neska "ederrak" zeuden, silikona eta gezurretako betileak ziren nagusi. Futbolari ezagunak ere bai tartean. Cala d’Hort. Hondartza oso berezia da, parean Es vedra uharte txikia baitago.

greziar uharteetara bidean gurutzaontzi handiekin topo egitea. Bere harresietan barrena merezi du tontor batean dagoen San Giovanni gaztelura iristea. Baina maldan gora goiz abiatzea komeni da, udako giro sargoria saihesteko. Guk, horretan pentsatu ez eta, eguerdiko eguzki galdatan egin genuen bidea. Esfortzuaren ordainsaria? Handik ikus daitekeen paisaia, badiaren postal kutsuko argazkia. Nire kasuan sorpresa bikoitza izan zen. Tontorrean, eta Decathloneko arropak soinean nituela, oparitu baitzidan neska-lagunak ezkon-eraztuna. Kotor atzean utzi eta kostaldetik jarraitu genion bideari: - Tivat. Montenegroko "Puerto Banus" - Budva. Alde zahar berezia - Sveti Stefan. Luxuzko hotela bilakatu dute penintsula osoa, eta bi aldeetan bi hondartza eder, bata mila euro gaua ordaintzen duten aberatsentzat, bestea herritar xumeentzat. - Stari Bar. Abandonatutako hiri zaharra, ahaztutako kanpandorre eta geldirik dirauten erlojuak. - Ulcinj. Kostaldeko azken herrixka.

Ikuspegi itzela dauka. Es vedra uhartearen parean dagoen menditxotik ilunabar zoragarriak ikusten dira, postal bat dirudi zure begien aurrekoak. Hango lasaitasuna ere ezin da hitzekin azaldu. Platges de Comte. Tabernatxo bat eta dendatxo batzuk daude, baina leku "xumeak" dirudite. Hondartzetan, oro har, gazte giroa eta parrandarako giroa egon ohi da. Ez dira oso hondartza familiarrak, baina lekua zoragarria da. Hondartza horren parean ere uharte txiki bat dago eta oso berezi bihurtzen du paisaia. Cala xarraca. Hondartza horretan hondarra baino gehiago harri txikiak daude eta oinetako egokiak eramanez gero, primeran. Oso txikia da, baina xarma berezia du. Hiriburua ezagutzeko parada ere izan genuen. Portuan luxua nagusi, berriro ere, itsasontzi, belaontzi eta yate ikaragarriak aparkatuta ikusteko aukera izan genuen. Alde zaharra ere berezia da, aldapatxo eta kalexka estuak harresi batez inguratuta.

Guztira berrehun kilometro luze dituen kostaldea zeharkatu eta barnealdera egin genuen, Skardar aintzira ezagutzera. Bidean Lipako kobak bisitatzea merezi du. Adi! Kanpoaldean 40 gradu badira ere, kobazuloan hotz ikaragarria egiten du (gu txankleta eta bainujantzitan). Espero ez genuen paradisua da Skadar aintzira. Itsaso berde bat dirudien aintzira amaiezina, isiltasuna eta bakea. Etxejabeak egunean bertan arrantzatutako arrain freskoa afaltzea eta hurrengo goizean bere txaluparen bakardadean nabigatzea benetako luxua izan ziren. Hotelik garestienak eskaini ezin ditzakeen esperientziak. Sorpresaz betetako herrialdea da Montenegro: - Mendi garai eta hondartza ederren arteko konbinazio perfektua. - Turismo masibotik urrun. - Hegaldi labur eta merke batean iritsi gaitezken Europako txoko ezezaguna. - Erosoa eta merkea, euroa erabiltzen dute.


Asia bira 2019

Miguel Santamaria Pizarro

Oso garbi neukan Txinara joatea nahi nuela 2019ko nire urriko oporretan. Interneten informazioa biltzen hasi nintzen eta zer esatea nahi duzue, ikusi nuena ez zen batere ona. Txina ikaragarri zabala da, beraz eskualde bat aukeratu behar, hegaldi merkeak, baina berrehun euroko bisa ordainduta; urriko lehen astean txinatarrek Golden Week ospatzen dute, txinatarren urteko turismo sasoi garaiena da; hondartza onenak Hainan uhartean daude eta hara heltzea nahiko korapilatsua da; txinatarrekin, oro har, ingelesez hitzegiteko gaizki (erne! ni ere ez naiz ingelesean aditua baina moldatzen naiz). Egoera eskasa zen, baina azken urteetako bidai esperientzietatik ikasita, planak moldatzen eta egokitzen joan nintzen. Horrela, Txinan Golden Week ospatzen ari ziren bitartean, Malaysiara joan nintzen atseden bila. Kuala Lumpur Malaysiako hiriburua izateaz gain, Asiako low cost hegaldien paradisua da. Lehendik ere ezagutzen nuen, beraz, ez nuen denbora gehiegirik pasa eta ipar-mendebaldean dagoen Langkawiko penintsulara joan nintzen eguzki, hondartza eta snorkel bila. Han nengoela, inguruan dagoen Koh Lipe (Thailandia) uharte txiki eta zoragarri batez hitz egin zidaten eta plan hoberik ez neukanez, ferrya hartu eta hara joan nintzen. Sekulako tokia aizue!! Bost egun hondartza ia hutsetan palmera azpian etzanda eta snorkel tourrak egiten! Izan ere, Langkawi ondo dago, baina turismo familiarrari zuzendua dago eta Koh Lipe (Thailandia osoa bezala) nahiko motxileroa da eta hori izan ohi da nire giroa. Koh Lipen nenbilela, hurrengo tokiaren bila hasi nintzen eta Singapurrera hegaldi oso merkea aurkitu nuen. Askorentzat Singapur erosketa eta luxuaren hiria bada ere, niretzat, lehendik ezagutzen nituen auzoetan dauden Hawker Centre deritzen espazioak sekulako paradisu gastronomikoak dira. Jakina, ezin nien nire dastamen papilei ezetzik esan; beraz... Singapurrera! Egun batzuk geroago, autobusa hartu eta Malakara joan nintzen (Malaysia). Bi egun pasa nituen han, baina egun-pasa egiteko modukoa da, historia asko izan arren, ikusteko gehiegirik ez baitago, Trishaw kitshc delakoak ez ahaztekoak badira ere. Kuala Lumpurrera itzuli, Batu kobak bisitatu, hegazkina hartu eta azkeneko txangora zuzenean: Shanghai (Txina, azkenean!). Kontua zera da: pasadizoan (transitoan) bazabiltza, Txinak, hiri batzuetan Stop Over egiteko aukera ematen dizula: hiru edo sei eguneko baimena hiria bisitatzeko bisarik ordaindu gabe. Aukera aprobetxatu eta azkeneko egunetan Shanghain izan nintzen. Etxera itzultzeko bi egun falta zitzaizkidala, lagun batek luxuzko erloju fake bat erosteko eskatu zidan. Horri esker ezagutu nituen Shanghai erdiguneko merkatu beltzeko pertsona, azoka, kale eta ate ezkutuak. Erlojua lortzeaz gain, hango saltzaileei "alkandora-kamiseta-polo" hiru horien arteko aldea esplikatu nien. Azken erosketa horrekin bukatu zen nire bidaia.


1

1 Filipinak: paradisua errealitate bihurtzen den lekua Sara Matsutani Arrizabalaga

2016a zen, 24 urte nituen eta azken bi urteetan, ikasketak amaitu eta lan munduko errealitatea ezagutzetik nentorren. Banekien zer edukiko nuen aurrerantzean helduen bizitzan, baina, aurretik hainbat gauza egin nahi nituen, bidaiatu, besteak beste. Beraz, orduan nuen lanpostuari uko egin, motxila hartu eta Asia hegoekialdera abiatu nintzen. Lau bat hilabeterako aurrezkiak nituela kalkulatu nuen eta hasiera puntua Filipinetan kokatu nuen, ondoren inprobisatzen joateko asmoa nuen. Aurretik erronka handiak nituen. Bertigo sentsazioa ere banuen; izan ere nahiz eta lehen hilabetean nire lagun min Manuela izan nuen bidaia-lagun, hortik aurrera abentura bakarka bizi beharko nuen eta horrek zirrara eragiten zidan. Oso ziur nengoen erabakiaz eta esperientzia berri hura bizitzeko gogotsu nengoen. Guztiz arrotza zen herrialde bat izatetik nire kuttunenetako bat izatera pasatu da Filipinak. 7.101 uhartez osatutako herrialdea da, historian hainbat herrialderen inbasioak izan ditu, tartean Espainiarena. Horren eragina nabarmena da. Katolizismoa, bizi ohiturak eta hizkuntza dira horren erakusle. Tagaloa da Filipinetako hizkuntza ofiziala, ingelesarekin batera. Tagaloan ez da ia ezer ulertzen, baina zenbakiak eta asteko egunak gaztelaniaz esaten dituzte. Hegoaldean chabacanoa hitz egiten dute, gaztelaniatik sortutako kreol hizkuntza, eta han, jakina, are nabariagoa da gaztelaniaren eragina. Hona hemen Filipinen inguruko bost gako: 1. Oso katolikoak dira, baina elizetako ate guztietan "iglesia ni cristo" jartzen du. 2. Edozein lekutan aurkitu zaitezke oilar batekin, leku batetik bestera eramaten baitituzte, ez dio axola orduak, edozein unetan abesten dute. Oilarren borrokak legezkoak dira oraindik han, eta zoratuta dituzte oilar gaixoak. 3. Oilarren kukurrukuengatik ez bada karaokeak esnatuko zaitu. Haien pasioa da karaokea, ongi edo gaizki abesteak, ez dio axola. 4. Postaletako hondartza paradisukoak errealitatean existitzen dira eta Filipinetan daude. 5. Irribarreen herrialdea da. Ezagutu dudan jende irribarretsuena bizi da han, beti umore onez eta adeitsu zuzentzen dira egoera dena delakoa izanda ere. A, eta ahaztu gabe… ilunabarrak bru-ta-lak! Bereziki Siquijor uharte magikoan.

Bidaiako nire bizipenak kontatzen nondik hasi… Manila hirigunean hasi genuen bidaia eta iparraldera joan ginen, mendietara. Arroz-soroak ikusi genituen eta ondoren Kalingen tribua ezagutu genuen, banbuzko orratzekin tatuajeak egiteagatik ezagunak, besteak beste. Bidean lur jauzi bat tarteko, ia ez ginen iritsi, baina azkenean lortu genuen eta 88 urte zituen tribuko buruzagi zen emakumearen etxean amaitu genuen. Bazkaltzeko txakur haragia eskaini zigun. Uhartez jauzi egin eta El Nidora iritsi ginen, paradisua, festa, lagun berriak, hainbat abentura uhartez uharte, Siargao uharteak harrapatu gintuenekoa adibidez; hain gustura geunden han, uhartetik irteteko hegazkina bi aldiz galdu genuen. Erronka berriak gainditu nituen eta motoak gidatzen aditu bihurtu nintzen. Bestelako mundu bat ere deskubritu nuen ur azpian. Nire beldurrei aurre egin eta urpekari titulua atera nuen. Gabonak filipinar estiloan ospatu genituen (gau osoa karaokean topera), urte berria hondartzan hasi nuen eta egunsentiren bat edo beste gaupasaz, eta ehunka ilunabar ikusi nituen. Hainbeste maitemindu nintzen herrialde horretaz, duela bi urte berriz itzuli nintzela. Hara bidaiatzeko gogoa piztu bazaizue, lehenbailehen joan, bigarren bidaia horretan turismoa ikaragarri masifikatzen ari zela ohartu nintzen. Dena dela, masifikazioa oraindik ez da hainbeste iritsi leku batzuetara. Beraz, prestatu lehenbailehen motxila eta ez ahaztu ni ere han sartzea!


1. Felipe Suarez aita eta valentina Perez, bere emaztea 2. Noelia Suarez Eusko Jaurlaritzaren ekitaldian

‘Orain lasai esan dezakegu

aita guardia zibilak

hil zuela, akatsa izan zela’

“Terrorismoaren biktimak onartzea ondo dago, baina zer dakigu Feliperi buruz? Han joan zen emakume hura gizona guardia zibilek hilda, ezer gabe eta bi umerekin. Aurkitu egin behar da”, Kontxita Izetak hala esan zion alaba Mariani, eta hark amaren esanei jarraitu zien. Europako Parlamentuak 2000. urtean terrorismoaren biktimei buruzko ebazpena onartu zuen eta 2008an Terrorismoaren Biktimen Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Felipe Suarez, ordea, pasa den ekainaren 26ra arte ez da biktima gisa aitortua izan. Felipe Suarez Delgado Zestoako posta eta telegrafo bulegoko arduraduna zen 1976an. Leku aldaketa eskatu eta Zestoako postua utzi bezperatan Federiko Astilleros lagunarekin Zarautzera joan zen afaltzera, despedida moduan. Bidean, guardia zibilak tiroz hil zuen Suarez, eta Astilleros zauritu. “Biktimen aitortzaren inguruko kontuak hasi zirenean gure amak esaten zuen biktima zirela aita eta Felipe, eta errekonozitu egin behar zirela”. Horrela, Marian Astilleros Felipe Suarezen emaztearen, Valentina Perezen, eta seme-alaben bila hasi zen. Urtetan aritu dira bila, urak irentsi zituela zirudien, baina 2016an elkartu ziren bi familiak. Ordutik harreman estua izan dute, eta ekainean ere Zestoan izan dira Feliperen seme-alabak, Felipe (Gijon, 1972) eta Noelia Suarez (Gijon, 1973). Izan ere, azkenean, aita biktima gisa aitortu dute, 1960tik 1978ra bitartean torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima aitortzeko ekitaldia egin baitu Eusko Jaurlaritzak.

ZEROTIK HASI BEHAR “Nire aita hil egin zuten, akats bategatik. Momentu horretan ez zen akats gisa tratatu eta ia korrika irten behar izan genuen hemendik, eta Palentzian babesa bilatu behar izan genuen gure familiarekin, aitonaamonekin eta gure amaren anai-arrebekin”, dio Felipek. Noeliak azaldu du amak zerotik hasi behar izan zuela, eta inolako laguntza publikorik gabe: “Ama correoseko oposizioak prestatzen ari zen, gainditu zituen eta beti egin du lan enpresa horretan. Ama estatuaren pentsio minimoarekin gelditu zen, ez zen hirurehun eurora iristen. Beste batzuek, kontrakoa gertatutakoagatik, denetariko laguntzak zituzten. Gure amak ez zuen inoiz ezer esan eta ezer erreklamatu”. ‘ZERBAIT EGINGO ZUEN’ Felipek eta Noeliak uste dute aitari gertatutakoa Gaztelan ulertzea, hemen baino konplikatuagoa dela: “Nola azaltzen duzu zure aita 1976an errepidean hil zuela guardia zibilak? Inongo alderdi politikorekin edo mugimendu sozialekin zerikusirik ez zuela, kasualitatez


1

hil zutela?” Aitortu digute barruan gorde eta oso gertukoekin bakarrik partekatu izan dutela egoera hori. Felipek ulertzen du guardia zibilak nahastu egin zitezkeela: “Agian beste pertsona batzuen zain zeuden, baina hala ere, garai hartan, ikusten dudanez dena justifikatuta zegoen”. Horrez gain, hedabideek nahasmena sortu nahi izan zutela uste dute, ETAren ekintza bat eta Felipe Suarezen hilketa nahastu nahi izan zituztela dirudi. “Dena batera jarri zuten, nahasmena sortzeko. Esaten ari bazara ETAko bi kidek guardia zibil bat tirokatu zutela, eta horrekin batera, jarraian jartzen baduzu auto batean zihoazen bi pertsonek kontrola saltatu zutela Meaga gainean eta tiro egin zietela… Azkenean, nahigabe dena zaku berean ari zara sartzen, dena gauza bera izango balitz bezala, eta akatsik egongo ez balitz bezala”, azaldu du Noeliak. Uste du aita eta ETAko kideak saski berean sartu zituztela. “Guk inoiz ez genuen ezer erreklamatu eta gure amak ez zuen inoiz horretaz hitz egin eta ezer jakin nahi izan. Ez ginen defendatu eta defendatzen ez zarenean errudun bilakatzen zara”. Marianek dio bere aitak gutxi hitz egin zuela gertaera hartaz, baina Jexux Izeta osabak kontatzen zuela (hura joan zen aurrena Gurutze Gorrira tiroketaren ostean), garai hartan ETAko militante batzuekin nahastu zituztela. Dirudienez, guardia zibilak abisu bat jaso zuen, Meaga inguru horretan ETAkoak zihoazen auto bat zebilela. Auto hori Feliperen autoaren tankerakoa omen zen, Seat 124 zuri bat eta pentsatu zuten haiek zirela. Aitak esaten omen zuen han kontrola egon izan balitz, gelditu egingo zirela, baina han ez zegoela kontrolik. Akatsa izan omen zen, beste batzuk zirela usteko zuten. Gainera, ez zituzten gurpilak metrailatu, burura egin zioten tiro Suarezi. SUAREZTARREN ITZULERA ZESTOARA Felipek eta Noeliak bi eta hiru urte zituztela hil zuten aita. Orduko oroitzapen urriak dituzte, gerora jakin dute benetan zer gertatu zen. Felipe, esaterako, bere kabuz hasi zen ikertzen: “Jendea gauzak kontatzen hasten da, zuk beti gehiago jakin nahi duzu, eta familiari galdetuta benetan zer gertatu zen kontatzen dizute”. Noeliak dio txikiak zirenean, ez ziotela inoiz kontatu aitari bi tiro eman zizkiotela errepidean; baina umeak ez dira inozoak eta gauzak entzuten dituzte: “Nire anaiak, txikia zenean, guardia zibil bat ikusten zuen bakoitzean zera esaten zuen: horrek nire aita hil zuen”. Zestoara etortzen ausartu zen Felipe, 2015ean. Izan ere Zarautzen oporretan zebilela irakurri zuen egunkari batean bere aitaren izena: “Ni harritu egin nintzen. Biktimei egin behar zieten

3


omenaldi baten berri ematen zuten. Garai hartan hil zuten beste enpresari baten izena ere ageri zen”. Orduan, Zestoara gerturatzea pentsatu zuen. Gogoratzen zen umetan Koiote tabernara joaten zirela Astilleros-Izeta familiarekin eta hara joan zen. Nor zen esan nahi izan zuen: “Ez nintzen ezer esatera ausartu. Hemendik pena horrekin joan nintzen, ez nintzen atrebitu inorekin hitz egitera. Ni pertsona irekia naiz, baina egun hartan isilik geratu nintzen”. Hurrengo urtean, 2016an, Marianek hainbeste urtetako ahaleginaren ondoren, Feliperekin harremanetan jartzea lortu zuen: “Mugikorrean bateriarik gabe gelditu ginen. Hiru orduz aritu ginen hizketan. Hamar minutuan bizi guztian ezagutuko bagina bezala izan zen”. Felipek ere ildo berari jarraitzen dio: “Hitz egiten hasi ginen eta gauza asko genituen elkarri kontatzeko. Aspalditik ezagutuko bagina bezala izan zen, konturatu ga-

be ia hiru orduz aritu ginen. Momentu horretan erabaki nuen Zestoara itzuliko nintzela, ahal nuenean”. Arrebari kontatu zion telefono elkarrizketa, baina Noeliak ea nora joan behar zuen galdetu zion: “Niri gehiago kostatu zait, Felipek segituen etorri nahi zuen, eta ni uzkurrago nengoen. 2020ko irailean etorri nintzen, konbentzitu ninduten. Marian eta bere ama ezagutzeagatik etorri nintzen”. Valentina amak ez omen du etorri nahi izan, pandemiaren aitzakia ipintzen omen du, baina seme-alabek uste dute ez dela hori bakarrik: “Hona itzultzea gogorra litzateke oso, etorriko balitz gaizki pasatuko lukeela uste dugu, dena barruan darama”. Harrezkero, Felipe behin baino gehiagotan etorri izan da Zestoara, eta deigarria egiten zaio zestoarrek gertatutakoa ezagutzen dutela ikustea: “Nik uste dut herri txikietan horrelako gauza bat gertatzen denean, gertakari horiek bertan errotzen direla, nahiz eta pertsona hori ez izan bertakoa. Uste dut jende guztiak injustizia moduan sentitu zuela orduan gertatua”. Felipe eta Noeliaren amaren ingurukoek ez zuten nahi izaten gaiari buruz hitz egitea, ezta Federikok ere. “Nik beti esaten dut nire aita hil zela momentu hori sufritu zuelako. Guk gaizki pasatu genuen, gure amak ere bai”. Fede Astillerosek beti eraman zuen geratutakoa bihotzean eta horrek faktura pasa ziola uste du Marianek: “Horrelako gertakariak ez dira ahazten, hark lehen pertsonan bizi izan zuen, eta bizirik irtetea lortu zuen. Gero sufritu egin zuen, ez zen errekonozitu eta kulparen zama ere izan zuen, berak gonbidatu baitzuen Felipe afaritara: beste errepide batetik joan izan bagina, lehenago irten izan bagina, afaltzera joan ez bagina... horrelako kontuak izango zituen barruan. Bizirauten duenak beti izango du hori bihotzean eta oso gaizki pasatu zuela imajina dezaket. Behin baino gehiagotan kontatu zidan guardia zibilek testigantza aldatzeko eskaerak egin izan zizkiotela. Baina Fedek beti esaten zuen han ez zegoela guardia zibilen kontrolik”. IRITSI DA AITORTZA Noeliak uste du berandu iritsi dela errekonozimendua: “Gaiak gehien eragin dion jendea heldua da, eta beste asko ez daude, Marianen aita eta gurea falta dira. Nire aitaren gurasoak asko sufritu zuten; aitaren hilketak bizi guztirako markatu zuen gure amona. Hogeita zortzi urteko semea egoera horretan hil, eta ez zioten ezer azaldu; gainera, gaia ezkutatu egin behar”. Marianek dio ama Kontxita izan dela mugimendu honen guztiaren motorra, eta orain lasai dagoela: “Emozionatuta dago, lasai dago, gustatuko litzaioke Felipe eta Noeliaren ama, Valentina, ikustea. ‘Guk gurea egin dugu eta orain bakoitzak bere bidea egin dezala nahi badu’, esaten du gure


1

Franco 1975eko azaroan hil zen, baina hura hil ondoren ere diktadurak ez zuen etenik izan. Carlos Arias Navarro, telebistan negarrez “Franco ha muerto” aditzera eman zuen hura, izendatu zuten gobernuburu. 1976ko uztailean Adolfo Suarezek hartu zuen boterea, eta 1977ko ekainera arte ez ziren egin frankismo ondorengo lehen hauteskundeak. Tentsio handiko giro politikoa bizi izan zen garai hartan. Estatuko aparatuetan ez zen behar adinako garbiketarik egin, eta frankismoaren garaiko metodoekin jarraitu zuten. Hildako eta zauritu ugari eragin zituzten segurtasun indarrek, kontroletan eta antzekoetan eta, batez ere, manifestazio eta mobilizazioetan. ETAk atentatuekin jarraitzen zuen, nahiz eta artean ez ziren iritsi garairik odoltsuenak. Hego Euskal Herriko alkateen mugimendua sortu zen, 1976ko udaberrian, bost aldarrikapen nagusirekin: Nafarroaren parte-hartzea, euskararen ofizialtasuna, foruak, amnistia eta estatutuaren aldarrikapena. Zestoako Udala ere tartean zen. Gizarte mugimenduek, berriz, dinamismo izugarria zuten. Amnistiaren aldeko eta segurtasun indarren errepresioaren kontrako aldarrikapena eta borroka etengabekoak izan ziren. 1976ko martxoan, esate baterako, sei mila langilek greba egin zuten Gasteizen. Martxoaren 3an, hango San Frantzisko elizan zegoen bilduta jendea. Polizia armatua sartu eta bost lagun hil zituen eta beste 150 zauritu. Zestoari dagokionez, ia laurehun herritarrek preso politiko eta sindikalentzat amnistia orokorra, atzerriratuentzat itzulerako askatasuna eta Euskal Herriaren “herri nahiak” onartzea eskatu zuten 1976ko urte hasieran. Indar polizialen errepresioa ere ohiko salaketa bilakatu zen. Ohitura bihurtu zen, ahalik eta indarkeriarik handiena erabiliz, bilera eta manifestazio baketsuak desegitea, suzko armak erabiltzea baztertu gabe. Testuinguru horretan, postetxe gainean hutsik zegoen udal idazkariaren etxebizitzan, guardia zibilarentzako behin-behineko kuartela prestatu zuten 1976ko urtarrilean. Urtebete iraun zuen kuartel hark, 1977ko otsailera arte. Paradoxa dirudi, guardia zibilen kuartela zen eraikin berean lan egiten zuen Felipe Suarez Delgado hiltzea guardia zibilen ustezko kontrol batean.

amak”. Felipek dio haien amak ez zuela sinesten: “Nik errekonozitzea nahi nuen, ekitaldi instituzionalari ez genion balore askorik ematen, baina gustura gaude”. Noeliak dio orain esan ahal izango duela zer gertatu zen: “Nik ez dut inoiz aitari buruz hitz egiten, inorekin, ezta nire anaiarekin ere. Nire lagun onenari Zestoara etorri baino bi egun lehenago esan nion etorri behar nuela”. Eta orain lasai esan dezake honako hau: “Nire aitak ez zuen ezer egin. Han bizi zen, funtzionarioa zen, ez zuen zerikusirik ezerekin eta guardia zibilek, akatsez, hil egin zuten. Orain badakit eta hori esaten duen erresoluzioa daukat”. Horrez gain, Felipek beste zerbait gaineratu du: “Biktimak biktimak dira, alde batekoak edo bestekoak. Kanpotik ikusita, ematen zuen gure aita ez zela biktima. Ia gertatutakoagatik barkamena eskatu behar genuela zirudien. Nire arrebarekin alderatuta, horren aurrean errebelatu egiten nintzen, beste era batekoa naiz”. “Gure aitak eta atzean zeuden familiak jendea galdu zuten, egun eta momentu batean leku jakin batean egoteagatik, edo nonbaitetik pasatzegatik, horiek injustiziak dira alde batean eta bestean”. Felipek dio orain dela gutxi arte biktima jakin batzuk bakarrik errekonozitu direla. Haien kasuan, gainera, bizi ziren tokian bizitzeagatik, orain arte ezin izan dute azaldu gertatutakoa. “Orain lasai azalduko dugu. Gure familientzat zirkulua ixtea da; ekitaldia errekonozimendua da, sufritu duten guztiei, batez ere, gure amei, urte hauetan guztietan benetan sufritu dutenei”. 3. Marian Astilleros, Felipe Suarez, Noelia Suarez eta Kontxita Izeta Koiote tabernako terrazan 4. Fraga Iribarnek Felipe Suarezen alargunari bidalitako telegrama 5. Felipe eta Noelia umetan 6. Noelia eta Felipe Zestoako Correoseko bulego aurrean

5 amaiur aristi itsaso waliño fernando arzallus


8

13

12

11

10

9

7

14

1

2

6

4

3

15

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

ZESTOAKO MUGAK, AZKEN ETAPA Agiro Mendi Klubak antolatutako 'Zestoako mugak' egitasmoaren azken etapa egin zuten ekainaren 26an 45 herritarrek. Goizeko 8:00etan irten ziren mendizaleak plazatik eta Ibañarrieta, San Lorente, Arroabea, Arroarreka, Endoia eta Sastarraindik igaro ostean Zestoara itzuli ziren. Ibilbidearen erdialdean hamaiketakoa egiteko geldialdia egin zuten eta amaitutakoan, kamiseta bana jaso zuten parte hartzaileek. Arrakasta bikaina izan du egitasmoak eta Agiroko kideek eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.

5


1

OZPINAREN ZENBAIT ERABILERA Ozpinak, entsalada gozatzeaz gain, osasunerako dituen erabilera batzuk adieraziko ditugu gaurkoan: · Sukarra jaisten laguntzen du. Kalenturak jotzen gaituenean ozpinetan blai egindako galtzerdiak jantzi; tenperatura jaisteko eraginkorra da. · Buruko min eta kargarentzat. Lepoaren bueltan jarri, ozpinetan bustitako zapi bat. Sukarrarekin bezala beroa jaisten laguntzen du, eta segituan arintzen du burua. Buruko minak jatorri asko izan ditzake eta ez du denetarako balio, baina bai burua pisutsu sentitzen dugun ondoez horietarako. · Eztarriko minarentzat ere balio du. Lepoaren bueltan jarri, ozpinetan bustitako zapia. Kasu horretan beste era batera ere erabil daiteke ozpina: gargarak egin, urarekin nahastuta. Baso batean erdia ura eta erdia ozpina jarri eta gargarak egin. Gargarak ondo egiteko burua gora begira jarri behar da. · Aknea. Zaldarrak dauzkagunean gasa batean ozpin pixka bat bota eta azalean zuzenean eman, antiseptikoa da eta. Dena dela, azala asko lehortzen du, beraz, ez da komeni sarriegi ematea.

Erremedio horietarako ardo edo sagar ozpinak balio du, etxean erabiltzen dugun ohiko ozpinarekin nahikoa da.. MARI ARTANO

IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM

7


inkesta. Oso momentu ona dela uste dut. Nik uste dut moOndo iruditzen zait. Orain gauza jaisMomentu egokia mentu egokia dela. Jendea txertatzen ten ari da eta, padela uste dut, ni deOrain arte ze pauhasi dira eta disre parean etorri seatzen nengoen su ematen joan ditantziak eta manda erabakia. behintzat. Nik ez ren ikusita, aire litenduz gero, ondo dakit momentu brean behintzat patxi arregi iruditzen zait. Noregokia den, niretzat kentzeko ordua ze63 urte maltasunera iritsi bai behintzat. la uste dut. beharko dugu egunen batean. anne uria esteban telleria 27 urte 66 urte lidia peña

20 urte 60 urte

kb

ale ale

Zestoako eskolako patioan sartu eta txikizioak egin dituzte beste behin.

Arroabean auzolanean pasa dituzte bi asteburu. Auzoko zenbait gune txukundu dituzte denen artean.

(Erantzuleak guztira: 85

Aire librean musukoa kentzeko une egokia dela uste al duzu?


abuztua

agenda

uztaila

23

ostirala

24

larunbata

22:00etan, gazteen bertso saioa Gaztetxean.

Arroagoia: 19:30ean Esti eta Mikel Markez. 22:00etan, pelikula. Aurrez izena eman behar da 646 142 596 telefono zenbakian

25

igandea

Arroagoia: 12:30ean, Zestoako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Iago magoa. 22:30ean, auzoko argazkilarien proiekzioa.

26 30

astelehena

31

larunbata

Arroagoia: 19:00etan, herri kirolak.

ostirala

16:00-20:00 puzgarriak eta apar festa frontoi zaharrean eta Kultur Etxe atarian. 10:00-20:00 FundizioFest kontzertuak estazioko industrialdean. 22:15ean, profesionalen eskupilotako partidak, kiroldegian.

08 13 20

igandea

19:00etan, Txaranga, arkupetan.

,14,15 aizarnan Ikuskizunak

ostirala

22:00etan, Trikidantz, plazan. Ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea (Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea. 943 86 88 12)

27

ostirala

19:00etan, Apaxi ipuin kontalaria Euskal Herria plazan. 21:00etan, zinea izarpean plazan: "Haizearen egia". 22:00etan zinea izarpean "Suharra".

28 29

plazan.

larunbata

22:00etan Bulego eta Nøgen

igandea

Igandetako Txaranga arkupetan. 22:00etan zinea izarpean: "Korosagasti".

iraila

03

ostirala

04

larunbata

20:00etan, Soinu magikoak, Zestoako elizan. Toti Matinez de Lezea + musikariak (Alberto Urretxo eta taldea). 22:00etan, Zea Mays, plazan.

05 07 08 10 11 17 19

igandea

19:00etan pilota jaialdia (Kadete eta Jubenil mailak), frontoi zaharrean.

asteartea

19:00etan pilota jaialdia (Kadete eta Jubenil mailak), frontoi zaharrean.

asteazkena

18:30ean, pilota jaialdia (Gizon eta Emakume held.), frontoi zaharrean.

97

ostirala

20:00etan, Zestoako Musika Bandaren kontzertua plazan.

larunbata

22:00etan, Manitu+Talde sorpresa.

ostirala

19:00etan, Itxaropena Dantza Taldea (Brokel zikloa)

igandea

19:00etan, Txaranga, arkupetan.

·Txapelketa. Zestoako XI. Gazteen Pilota Abuztuak 17, 19, 24, 26

(ligaxka fasea), Irailak 1 finalerdiak eta Irailak 4 finala. Frontoi zaharrean.

oharra. Abuztuaren 28 eta irailaren 4 eta 11rako, berriz, aurrez sarrera erosi behar da (10€) eta izena eta telefonoa eman (Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea. 943 86 88 12). Abuztuaren 20ra arte, Zestoan erroldatutakoek bakarrik erosi ahal izango dituzte sarrerak.

·

1



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.