danbolin 2003/03
27 . A L E A
300 BAGARA ARGAZKI SORTA EDERRA DAUKAGU. GEHIAGO BEHAR DITUGU. ZURE ARGAZKIAK BEHAR DITUGU. IRAILEAN ERAKUSKETA BAT EGITEKO ASMOA DUGU. EZ ARGAZKI DENEKIN BAINA BAI EDERRENEKIN. EKAINAREN 13A ARTE JASOTAKOAK BAKARRIK IZANGO DUTE ERAKUSKETAN JARTZEKO AUKERA
argazkia: nerea azkue
ASTELEHENETAN 18:00ETATIK 20:00ETARA. INFORMAZIO GEHIAGO 943 147 123 TELEFONOAN (JONE)
&
URKO
CANSECO
34 6 8 10 12 14 15 16 17 18 19
Ordenagailuaren aurrean ari naiz komunismoari buruzko lan bat egiten. Gerrako ekonomiak buruak apurtu behar zidala uste nuen, baina ohartu naizenerako Euskadi Gaztean Mikel Laboa agertu da inork gonbidatu gabe. Mikel Laboak "Ez dok hamahiru" edo antzerako zerbait dio. Korrikaren abestia da eta ezin izan naiz Egunkariaz oroitu. Lenin eta Trosky gorde ditut ordenagailuko karpetan eta Danbolinerako lanak egiten hasi naiz. Atarikoa egiteko agindu zidatenean ez nuen uste gaia zilarrezko platertxoan emango zidatenik. Azken astetan miresmen ia erlijiosoa jaso duen Euskaldunon Egunkariaz idaztea obligazioa bihurtu dela dirudi. Guztion haserrea piztu duten gauzak gertatu dira azken asteetan eta guztiok nahi izan dugu erantzun. Euskaldunok erantzunak prestatzeko garaian trebeak gara. Erantzuna ordea azkarregi ematen badugu baliteke galdera ez entzutea ongi eta hanka sartzea. Martxoaren lauan Egunkaria dela eta Leioako kanpusean egin zen mahai inguru batean izan nintzen ikusle moduan. Bertan ziren Martxelo Otamendi, Mariano Ferrer edo Maite Soroa, besteak beste. Mahaian bost kazetari zeuden eta nahiz eta izar mediatikoa Martxelo Otamendi izan zen; ni Mariano Ferrer Herri Irratiko esatariarekin gelditzen naiz. Egunkariaren lekua bete nahi dugu, baina ez da ona azkarregi egitea. Gauzak ongi egin behar dira eta presak ez dira lagun onak. Galdera bota dute, eta erantzunak galdera baina hobea izan behar du. Ongi pentsatutakoa eta kalitatezkoa izan behar du erantzunak. Erantzunak ona izan behar du, bigarren galdera bat nahi ez badugu behintzat. Barkatu, oker esan dut. Erantzuna ona izan behar du hirugarren galdera bat ez badugu nahi, behintzat. Lehen galdera bat egon zela ahaztua dugu dagoeneko. Ekainean bost urte beteko dira Egin itxi zutela eta oraindik ez da ez epairik, ez epaiketarik egon. Egunkaria berriz irekiko dugu, baina zein izango da prezioa? Egunkari bat irekitzea ez da erraza, diru asko behar da. Bost urtean behin egunkari berri bat irekitzeko gogorik ez dut, ezta dirurik ere. Bost urtean behin egunkari berri bat ireki behar bada hobe izango da Stalinen moduan bost urteko planak egitea. Sobietar Batasunean emaitza ona eman zuten bost urteko planek. Sobietar Batasuneko zenbait sektore ekonomiko indartu zituen, behintzat. Beste batzuk ordea, porrotera eraman zituen. Egunkaria ireki nahi badugu kalitatezko produktu bat kaleratu behar dugu. Euskara jatorrean, ulergarria eta Euskal Herriko hiritar guztiei zerbitzua emango diona. Guztien zerbitzura egongo dena eta guztiek erosiko dutena. Bestela, non zeuden lehen orain Egunero erosten duten horiek guztiak?
INKESTA
ENBIDOA
HERRI KROSAK 25 URTE
DANBOLIN- Z U L O
MARTXOAK
8
MARTXOAK
8
KORRIKA
EGUNKARIA
UDALETIK
AGENDA
ZERBITZUAK
?多
d a n b o l i nEK
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Joxeba Larra単aga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
INAUTERIAK
M ikel Ibarguren atxilotua
B i j i l i a k
Ba, neretzat, elizaren kontu bat da, eta orain bizi geran momentuan, ba, zer ikusirik ez daukana. Neretzako ez du baliorik, ez sentidorik.
b a
Neretzat, ez. Neuk ere ez det egiten eta. Behin ere ez det egin. Haragia ezin eta arraia jan behar, legatza erosi behar al det, ba? Arraia ona da, baina prezioa ere…
Nik bijilia egiten det. Oraindik ere guk egiten degu. Gazteek ez dute egiten, eta nik errespetatzen diet, baina guk etxean beti egiten degu. Guk hori ikasi degu. Akaso pixkat ikasten hasi beharko genuke. Makina batek, makina gauza falta dute eta guk dana daukagu. Garizuman bada ere, egun baten bada ere, haragia uztea ez da ezer asko. Orain, hori bakoitzaren sinismenaren arabera dago.
Pasa den martxoaren 15ean Mikel Ibarguren herritarra atxilotu zuten. Asturiasko Villabona espetxera joan zen Juan Mari eta Ixiar herrikide presoak bisitatzera, bere arrebarekin. Kartzela barruan bisitara sartzeko zain zeudela, hiru polizia hurbildu urte zitzaizkien, Mikel atxilotzeko agindua zutela esanez. Bere aurkako bilatze eta atxilourte tze agindua zegoela esan zioten ondoren, Audientzia Nazionaleko txosten batean bere izena agertzen zela eta. Pertsona bati buruzko bilatze eta atxilotze agindua ematean, berari edo bere abokatuari, horren berri eman beharra dute, baina Mikelek ez zuen inolako berririk. Dirudienez 1991. urteko delituren batengatik atxilotu zuten urte norbaitek poliziaren aurrean egindako adierazpen batzuk omen dituzte frogatzat. Gaur egungo polizi deklarazioak, guztiok dakigu nolako sinesgarritasuna duten, TORTURAK eta TRATU TXARRAK beraien eguneroko ogia baitira. EGUNKARIAko atxilotuak ez baitira izan lehen TORTURATUAK ezta azkenak izango ere, zoritxarrez. Mikelen kasua ez da egoera berria, azken aldian makina bat errugabe sartu baitute kartzelan. Bada garaia, herritarrok lozorro honetatik esnatzeko eta Euskal Herriaren aurkako erasoen aurrean kalera atera eta gure mesprezua adierazteko. Mikel askatu!
36
Mª Jesus Aizpurua
62
Jose Luis Larrañaga
72
Mª Pilar Carballo
E
txerat
a l
2
5
d u
z e n t z u r i k ?
Ed on ab i -
Euskal Herria ezten txikiez eta handiez ziztatzen gure zatikatzea lortu nahi dute. Beno, nik leEgun, gure herrian gertatzen ari den erahen errespetasoa ikusita eta giroa ere bero-bero dagoetzen nuen bijilia, la jabetuz, indarrak batu beharrean aurbaina konturakitzen gara aurrera ateratzeko. Orain arte tzen ari naiz paere, borroka handia zen, baina azkeneko sada bat dela eta ekintza horrek benetan min handia egin orain nik ere digu euskaldunon bihotzetan. Barnean "paso olímpicagordeta ditugun sentipenak adierazteko mente". Apaizek modu krudela izan da Egunkariaren ere paso egiten itxiera, baina horrek guztiak gure gizardute eta! tea bat egiteko balio izan du. Otsailaren 22ko manifestazioan jendearen erantzuna ezin hobea izan zen. Hala ere, duda bat sortu zaigu, alegia: hemendik aurrera zer? Egunkariaren itxierak urte luze joko du eta herriaren laguntzak ere sendoa izan beharko du. Aukera ugari urte daude esku bat botatzeko: Egunkaria baurte tzordean parte hartzea, edo Korrikan ekarpenak egitea, baita Bai Euskarari akordioa bultzatzea ere, eta, gure kasuan, Euskal Herrian Euskaraz-en lan egitea. Horiez aparte izango dira beste mila aukera euskarari laguntzeko. Arazoa da, lehen aipatu ditugun talde horietan guztietan jende berak parte hartzen duela, eta horrek zera pentsarazten du: une hauetan guztiok garela oso euskaldunak, baina euskararen alde beharra egiteko orduan ez ote zaigun hainbeste axola. Euskarak jende berria behar du, zerbait ezberdina eta erakargarria proposatu eta bultzatuko duen jendea. Bestalde, momentu honetan gure taldea anbulatorioa euskalduntzeko borrokan dabil. Horretarako inkesta batzuk kaleratu ditugu jendearen iritzia jakiteko. Pixkanaka-pixkanaka urratsak ematen hasi gara eta gure helburua Zestoako anbulatorioko sendagile guztiek euskara jakitea eta lanabes bezala erabiltzea izango litzateke. Horrekin ez dugu nahi anbulatorioko langileen lana gutxietsi, horren ardura Osakidetzarena baita. Azkeneko oposizioetan ere euskara ez dute oinarri hartu eta horrek euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen ditu. Ez dira ohartzen gure hizkuntzaren beharrez, baina guk ere ez dugu etsitzeko asmorik, eta sendagileek erdaraz egiten badigute guk beraiei euskaraz erantzungo diegu, gaiaren garrantziaz jabetu arte. Dena den, gure pausorik garrantzitsuena EHE taldea berriro kalean azaltzea izan da, denboraldi batean ez baitzegoen jende faltarik. Amaitzeko, Euskal Herriaren alde azaltzera animatu nahi genuke jende guztia. Bakoitzak bere apurtxoa jartzen baldin badu, etorkizun oparoagoa izango baita gure herriarentzat eta bertan biziko diren ondorengoentzat. Euskaraz bizi! Nik, nere etxean behintzat bijiliarik ez det Beno, ni no- egiten. Nik berla ez naizen ka- din-berdin jaten tolikoa, ez naiz det haragia, eta praktikantea; gure etxean ez orduan, ba… da ohitura hori berdin zait, ez eraman aurrera. daukat hola… Badakit jendeak Sinisten dueeraman duela, nak, ba bueno, egin dezala bere baina nik uste, gaur egun hori kontzientziak agintzen diona, pixkat galduta dagoela. Ezta? eta listo. Beste zearik ez dago.
44
Iñaki Egaña
20
Ane Mendizabal
45
Emiliano Perez
Z
estoako EHE
Herri Krosak 25 urte
HOGEITA
Lehenengo Mini Marathoia eta Jesus Izeta “Koiote”
Koiote izan zen Zestoako krosaren sorreran "alma mater"a. Koiote tabernako jangelan elkartu ziren antolatzaileak eta han prestatu zuten lasterketa. Helduen lehiaketa prestatzeko Koiote bera eta Fati aritu ziren gehienbat eta haurrena prestatzen berriz, Antxelmo Astiazaran, Manuel Arregi irakaslea eta Xabier Zubizarreta Apaiz Txikia. Zestoako Lehenengo Mini Marathoia egiteko egun berezia aukeratu zuten antolatzaileek, maiatzaren 6a. Gaur egun lasterkariak kategoria askotan banatzen dira eta beraz, kategoria bakoitzak bere lasterketa izaten du. Baina, hasierako kros haietan ez zen hainbesterainoko konplikaziorik izaten eta bi lasterketetan banatu ziren korrikalari guztiak. 11 urtetik beherakoak eta gorakoak. Izen emateak Koiote tabernan egin ziren. Garai hartako sailkapenak ez ditugu aurkitu, baina hainbat paper gordeei esker eta Jose Luis Arrizabalaga Potxolok urtero lasterketari buruz prentsan argitaratutakoari esker baditugu zenbait datu. Lehenengo haur herritarra Iñaki Salegi izan zen; nagusietan lehenengo herritarra Jesus Eizagirre eta bigarren herritarra eta lehenengo beteranoa Iñaki Irureta. Arrizabalagak maiatzaren 11n argitaratutako albistean azpimarratu zue-
B O S T U R T E P A S A D I R A J A D A, B A I. 1 9 7 9K O M A I A T Z A R E N 6 A N E G I N Z E N L E H E N H E R R I K R O S A E T A O R D U Z G E R O Z T I K, U R T E R O- U R T E R O, H A I N B A T G O R A B E H E R A T A RT E A N, B A I N A E T E N I K G A B E, A N T O L A T U D I R A K O R R I K A L A S T E R K E T A K. LE H E N URTE HARI BURUZKO KONTUAK ETA URTEETAN GERTATUTAKO BITXIKERIAK D I T U Z U E O R R I A L D E H A U E T A N. nez, jendetza ikaragarria bildu zen Zestoan lasterketak zirela-eta. 1979ko lehen edizioa batzuek bereziki dute gogoan, aurreko urtean Donostiako maratoian parte hartu baitzuten lehenengo aldiz. Lehenengo urte hartan Jesus Goikoetxea Fatik, Inaxio Artetxek, Jesus Mari Mendiak, Iñaki Iruretak eta beste hainbatek hartu zuen parte. Artetxek eta Fatik gogoan dute lasterketa eta biak ados dira oraingo ibilbidearekin konparatuz hasierako hura gogorra zela.
Trofeoak, dominak, diru sariak eta beste
Korrikalariak gustatzen zaiolako hartzen du parte laster-
Oharra: erreportaje honetarako informazioa "Zestoako Herri Krosak 25 urte. Korrikalariak lehen eta
7
ria banatzen zela eta zein baino zein aritzen ziren azkena iristeko! Irabazteko lehiatzen dela-eta, saria kentzea erabaki zen.
Zaharrenari saria
Zaharrenak ere izan zuen saria garai batean. Gizonezkoetan 80 urte 70 baino gertuago zituen Alejandro Mateos donostiar nekaezinak irabazi zuen eta emakumezkoetan Ines Etxeberria herritarrak.
Rikardo Tororen aldarrikapena
Atleta popular honek auskalo zenbat lasterketa korritu duen! Lasterketetara joan eta parte hartzeagatik ordaindutako kopurua kontuan hartuta, aurrekontua ez da izaten ahuntzaren gauerdiko eztula, ez Tororentzat, ez besteentzat. Gizon hori Zestoako lasterketara etorri ohi zen eta bolada hartan herriz herri zebilen karteltxo batekin. Izen ematea ez kobratzea eskatzen zuen. Ez zuen ontzat hartzen partehartzaile xumeari dirua eskatzea. Bada, orduz geroztik Zestoako lasterketan ez da ordaintzen parte hartzeagatik. Hasierako urteetan eta beste urte solte batean soilik kobratu da parte hartzea.
ketetan, baina hala ere, amua botatzen zaio badaezpada ere. Lehenengo urtean adibidez, bai haurren lasterketarako eta baita nagusien lasterketarako 100 domina prestatu zituzten. Trofeoak ere garrantzitsuak ziren korrikalarientzat eta baita antolatzaileentzat ere. Horrela, krosa antolatu zen lehen hamar urteetan trofeo berdina eman zitzaion irabazleari, handia eta ederra, "entsaladera" deitutakoa. Trofeoek buruko minak ere eman zituzten urte batean. Bigarren sailkatu zen batek izugarrizko poza adierazi omen zuen trofeoa eman ziotenean: Hamaiketakoa trofeoa eta 25.000 pezeta jaso zituen. Pozak guHamaiketakoa ere ez da kobratzen, baina estimatu asko. txi iraun zion, antolatzaileek, nahigabe, trofeoLau Iturri eta Ipintza elkarteetan eta Golgiro lokalean an enpresa batek emandako diru laguntza sareman ohi zen eta azken urteetan berriz, Gure Txokoan. tu baitzuten. Lagun koadrila bikaina elkartzen da han gosetuei haragi eta txorizoa eskaintzeko. Ez dira lasterketa asko P i s u t s u e n a r i s a r i a egosia izango Zestoaren moduan hamaiketakoa doan eskainJesus Goikoetxea Fatiri bururatu omen zitzaion tzen dutenak. Tontokeria dirudi hamaiketakoak, baina pisutsuenarentzako saria jartzea. Antolatzaile korrikalariak, indarberritzeaz gain, sailkapenak eskuan lanetan ari zen, baina lasterketan parte hartzedituela, lasterketaren nondik norakoak alboko lagunari ko asmoa zuen eta ez zen arinenetakoa bera. azaltzeko gune aproposa izan ohi da. Portu tabernan pisatu omen zen hainbat korrikalari pisutsuena zein zen erabakitzeko. Sariak Ertxinpeko bidegurutze zaindariak eskuetatik ihes egin zion, kilo gehiagoko moAntolatzaile taldean badira hogeita bost urte daramatzarroskoa agertu baitzen! ten kideak eta baita tarteka laguntzen dutenak ere. Guzdute beren meritua, baina norbait nabarmentzen haA z k e n a r i s a r i a tiek sita Ertxinpe elkartearekin gogoratu behar. Elkarte horreAzkenak ere ez zuela meritu makala eta urte tako kideek urtero, lasterketak egiten direnean, Zestoako batzuetan saria izaten zen lasterketako azkehainbat bidegurutze zaintzen dute. narentzat. Korrikalariek ikasi zuten ordea, sa-
Antolaketak deskalifikatuta eta irakasleak zigortuta
ONINTZA IRURETA
Denek ez dute ibilbidea txintxo-txintxo hasieratik bukaerara egiten. Bidezidorrak bilatzen dituztenak badira eta Bentapeligro inguru hori egokia omen da horretarako. Bi zumaiar gaztek Bentapeligroko eskailerak erabiltzea erabaki zuten ibilbide laburragoa egiteko asmotan. Antolatzaileek ordea, ikusi egin zituzten eta deskalifikatu. Hurrengo egunean, eskolako irakasleak zigortu egin zituen egindakoagatik. Samuel Ruizek zigortu zituen, beraien irakaslea zen eta antolatzaile taldeko kidea. Ziur bi gazte horiek baino zorte hobea izango zuela tranpatiren batek baino gehiagok!
orain" liburutik aterata dago. Liburua erosi nahi duenak herriko salmenta guneetan eskatu edo 943-147558 telefonora dei dezala.
danbolin zulo
Z e s t o a n
Maiatzaren lehenengo hamabostaldian irekiko da Zestoan KZgunea. Zerbitzua Eusko Jaurlaritzak sustatua da, eta Zestoako Udalaren lankidetzarekin "Internet-kultura" garatzea izango da ekimen horren funtsezko lehentasuna. Zestoako KZgunea Kultur Etxean kokatuko da eta, hasieran, zortzi ordenagailu jarriko dira jendeak erabil ditzan. Lehendabizi, Internet erabiltzen irakatsiko da edo, beste era batera esanda, jendea teknologia berrien erabileran "alfabetatzeko" gunea izango da KZgunea. Internet erabiltzen ikasi eta gero, KZguneko ordenagailuak erabiltzeko aukera izango du nahi duenak, eta horretarako ordutegi zabala izango du (goizez eta arratsaldez). Zentro horretan, hainbat zerbitzu eskainiko zaizkie herritarrei, hala nola: ordenagailuak erabiltzen irakasteko tutoretza, Interneten doan nabigatzeko aukera, bakoitzak posta elektroniko propioa, dokumentuak inprimatzeko gailua, ikastaroak... Zerbitzu horiek guztiak erabiltzeko ezinbestekoa da gutxienez 18 urte izatea eta izena emateko orria betetzea. Informazio gehiago Kultur Etxean jaso ahal izango da (tel. 943147123).
Udalbatza Akitaniako Montignac-en.
A
it xz aa pr en lakkeot a m u s
Urteroko ohiturari jarraituz, otsaileko Morroi Peri egunari dagokion mus txapelketa egin berria dugu Aitzbarna elkartean. Txapelketa horrek sari ugari izan arren, buruan jartzeko ematen duen oroigarria du preziatuena. Musean jardun benetan, eta hala ere kalera, kaleratu ezkero begira egon behar izaten da, eta begira nengoela pentsamendu bat etorri zitzaidan burura: "Non ote du jatorria joko alai honek?" Joko honen gainean idatzita dagoenari begiratu bat eman eta bere jatorriaz bertsio bat baino gehiago daudela ohartu naiz. Muss, Naipe edo Baraja oinarri hartuta, Arabian, Tirolen, Frantzian edo Ingalaterran dute jatorria. Denen artean bertsiorik fidagarriena geurea da, joko honetan musuarekin egiten dira zeinu edo keinuak, "Mus" izena hortik hartu zuela, alegia. Hordago eta hamarreko euskarazko hitzak izanik, atzerrian ere hitz horiek lotura dute mus jokoarekin. Jatorria bata edo bestea izan, ongi sustraitutako jokoa dugu Aizarnako herrian, eta hurbildu den gaztedia ikusita mus txapelketa honek jarraituko duela dirudi. Merezimendu osoz jantzi zuten txapela Granadak eta Treku", Tomax eta Antonioren aurka infartua emateko moduko finala jokatu ondoren. Oroigarriak buruan eta sariak eskuan hartuta, beti bezala argazkia etorkizunerako. Jon Egiguren
Martxoaren 8-9ko asteburuan Zestoako herritarrak nahiko desanparatuak egon ginela esan dezakegu; izan ere udal batza osoa Akitaniako Montignac herrira joan baitzen Lascaux aztarnategi ospetsuko irudiak ikustera. Kurtso bukaerako bidaia itxura izan duen horretan ez dakigu zer emaitza lortuko zituzten. Ez dakigu jatorrizko irudiak ala erreplikatuak ikusiko zituzten; ezta Ekain aldean jartzeko ezer ekarri duten ere. Ea sorpresa bat eman eta Aberri Egunerako Ekaingo erreplika ikusteko moduan garen.
ofizialki lehenbiziko aldiz ikurrina, Franco hil ondoren Zestoako udaletxeko balkoian. Beste hainbat herritan bezala, Udalak osoko bilkura egin zuen eta ospakizun xume bat ere antolatu zen herrian: musika bandaren kalejira, aurreskua... Garai hartako zenbait zine zalek ospakizun hartako irudiak filmatu egin zituen eta gordeta egon dira gaur egunera arte. Duela zenbait hilabete irudi horiei ahotsa eta musika jartzeaz gain moldaketatxo batzuk egin dizkiete hamabi minutuko bideoa osatuz. Le-
9
1977ko urtarrilaren 19an jarri zuten
hengo martxoaren 7an 1977ko udal batza hartako kide izan ziren eta oraindik gure artean ditugun bost kideak elkartu ziren Kultur Etxean film labur hori ikusteko. Hortxe agertzen dira argazkian Migel Iribar, Antonio Iriondo, Migel Larra単aga, Xabier Unanue eta Patxi Urbieta. Filma ikusi eta argazkia atera ondoren, lagun arteko afaria egin zuten egun gogoangarri hartako oroitzapenak berrituz.
Otsailaren23anbagoaz plataforma aurkeztu zuten Zes-
toako plaza nagusian, Gernikako deialdiaren ildotik. Batasunaren suspentsioa martxan jarrita eta ilegalizazioaren ezpata ere gainean dutela, ezker abertzaleko hainbat kide herriz herri plataformak sortzen ari da. Oinarri bezala hiru zutabe hartu dituzte: Autodeterminazioaren alde; Baldintza demokratiko ezaren salaketa; eta Ezkerreko ikuspegitik bizilagunen baldintzak hobetu. Ezkertiar eta abertzale guztiak bildu nahi dituzte plataforma zabal batean. Badirudi plataforma hori izan daitekeela maiatzeko hauteskundeetarako Batasuna suspenditua edo ilegalizatuaren lekukoa hartuko lukeena.
ZESTOARI GORAZARRE Apirilaren 11n Juan Jose Saezmiera Uyarra Maixuak idatzitako Zestoari gorazarre liburua aurkeztuko da Zestoan. Liburu horretan Saezmiera Errioxako zestoarraren ibilerak kontatzen dira. Kontakizun horien bidez zenbait hamarkada atzera egin, eta orduko Zestoako herri giroa sumatzera irits gaitezke. Maixuak 1989. urtean, hil baino hilabete batzuk lehenago, idazmakinaz moldatutako liburuxka xumea bezain txukuna utzi zuen Canto a Cestona izenburupean, zestoar guztiei eskainia, gainera. Maixuak gaztelaniaz idatzitako testua euskaratu egin da, argazkiez apaindu eta hitzaurrea eta Maixuaren bizitzako zenbait zertzelada ere gehitu zaizkio. Hori guztia egin ondoren, jatorrizko bertsioa ere argitaratzea erabaki da eta liburuan agertuko da testu hori euskarazkoaren jarraian.
martxoak8 8
Egun honen inguruan, hiru emakumeri solasaldi batean parte hartzeko gonbita luzatu diegu. Ez dute zalantza handiegirik izan, baiezkoa berehala eman dute. Proposamena egitean, emakumearekin lotzen ez ditugun lanetan diharduen jendea bildu nahi genuela esan zaie. Hona hirukotea: Ixiar Lopetegi, 30 urte daramatza produkzio katean lanean; Lidia Aveiro: bi hilabete kamioia gidatzen; eta Idoia Etxeberria, 10 urte produkzio katean. Gotzon Garateren 27.173 atsotitz liburuan emakumea hitza begiratu dut ea zer dakarren ikusteko. Horien arabera ez gara oso estimatuak. Honako hauek aitatuko dizkizuet, besteak beste: Emakumeak illia sobran ta garunak faltan; Emakumea kalian airosa,
ere horrelako kasu asko dago. Guk betebeharra daukagu. 8 ordu lanean eman ondoren, etxean jarraitu behar da. Ez dago jaiegunik. Emakumea lotuago dago, zalantzarik gabe. Gizonezko askori ez zaio etxean laguntzea bururatzen eta hori norberari atera behar zaio. Azkenean, egunero haserre amaitzen duzu eta askotan nahiago izaten dut agindu baino neuk egin. LIDIA AVEIRO. Guk aldatu beharrekoa da, guk egin beharreko lana. Haserreak saihestearren, nik egingo dut kontu hori aldatu behar da. Nik haserreak izan ditut etxean, baina berdintasuna nahi izanez gero, zerbait egin behar da horren alde eta nire ustez ez da ezertxo ere egiten. Ez dugu urratsik ematen. Nire amak etxeko lanak emakumezkoen kontua direla txikita-
kasten duten garrantzitsua da, jakina. Batzuk aprobetxatu egiten dira egoeraz eta 50 urte dutenek eta, ez dute inola ere aldatzeko borondaterik. Berdintasun eredua bultzatzeko emakumezkoak zein gizonezkoak buzoz jantzita agertzen ziren kartel bat ikusi nuen. Zenbait lanbidetan emakumeak ikusteak harritu egiten gaitu. I.L: Bai, halaxe da. Emakume bat aldamioan ikusiz gero, hara begira jartzen gara eta bai, harritu egiten gara. Baina, ez gai ikusten ez dugulako lan horretarako. Nire iritziz, emakumeek ez dituzte hainbat lanbide frogatu ateak itxita dituztelako eta normalean, ondo erantzuten dute. Egongo dira gauza batzuk egin ezin dituztenak, zama asuntoa dela medio
sukaldian kuriosa eta ohian kari単osa; Emakumea eta zartagia sukaldean. IXIAR LOPETEGI. Gaur egun zerbait aldatuta dagoela uste dut, halere, emakumea etxean. Bikotean bizitzen jartzen direnean lanak banatzen dituzte; amarenean, ordea, anaia-arrebak bizi badira, arrebak egin ohi du. Gure garaikoak ez ditu inork altxatuko mahaitik. Lehen, nahiz emakumea nahiz gizonezkoa aritzen ziren baserriko lanetan, baina emakumeak gero etxean jarraitu beharra zeukan Orain
tik ikasi du eta hori niri irakatsi dit. Baina pixkanaka hasten zara anaia eta biok berdinak garela esanez, biok ditugula bi hanka eta bi esku. Zergatik egin behar dio ohea anaiari? Heziketa kontua da. Telebistak ere izugarrizko eragina du, iragarkietan ikusten dugunak, esate baterako. Bitrozeramika berria atera dute eta nor dago hor? Kotxeak iragartzen dituztenetan, aldiz, emakumea gizonaren aldamenean agertu ohi da, orokorrean. IDOIA ETXEBERRIA: Etxean nola ira-
edo beste arrazoiren batengatik, baina printzipioz ez. Begira, enpresetan har daitekeen zama zehaztuta dago. Gurean, emakumeek 25 kilo, baina ez da betetzen. Ezin zara besoak zeharkatuta geratu 30 dituelako. Baina, idatzita dago eta ondo geratzen da. Paper hutsean geratzeko I.E: Emakumeok onean harritzen gara gizonezkoek, aldiz, asko ridikulizatzen dute. L.A: Niri hori bai hori! edota antzeko zerbait ateratzen zait. Lan guztie-
M
9 tan emakumezkoak frogatzen ipintzen dituzte eta puntu ahulen bila joan ohi dira, lagundu beharrean. Gure aldetik jartzen ez badugu, oztopoek bere horretan jarraituko dute. Zuk koska ikusten baduzu, igo egiten duzu, ezta? Hemen gauza bera. Koskaz koska egin behar dugu, ez lanean bakarrik. Parrandan ere berdintasuna. Leku estu batetik pasa eta bat-batean kolpea ipurdian. Hori jasan behar dut nik? Hor ere berdintasuna. Eguneroko bizitzan esparruak aldarrikatu behar dira. Zuek zuen lanbideetan zer esperientzia duzue? Gertatu zaizue inoiz gertaera desatseginik zuen lana delaeta? I.L: Ez, inoiz ez. Orain 30 urte 14 urterekin lanean hasitakoak baziren, baina ezkondu eta lana uztea erabaki zuten batzuk eta gaur egun emakume gutxiago gara. Niri egungo gazteak dauden egoera iruditzen zait lotsagarria. Neskei ea senargairik ba al duten, ezkontzeko edota umerik izateko asmorik baduten galdetzen dietela en-
galdetu eta tailerrean, kate produkzioan aritzen naizela erantzutean, harritu egiten dira. Bulegoan egiten dudala pentsatzen dute. Tailerrera hurbiltzen direnek ere han behean ikustean, bulegoan edo erakustokian jarduten naizela pentsatzen dute. L.A: Barretxoak entzun beharra tokatu zait niri. Kamionera zarela? Kar, kar, kar. Zer lan daukazu? Kamioi gidaria naiz. Bai, zera!. Bai. Begira, behin lan eske deitu nuen enpresa batera, langileak behar zituztela esan baitzidaten. Beno, deitu eta zer, zure senargaiarentzako da? Ez. A, zure senarrarentzako? Ez. A, zuretzako? Bai. Bada, ez genuen emakume bat hartzeko asmorik. Kamioian bi pertsonak joan behar dute eta bestea gizona da‌ Bidaia oso luzea da‌ Hori hasieratik esatea besterik ez zuen, eta kito! Dena dela, entzun dut berdintasunaren aldekorik ere. Batek esan zidan ez ziola ondo irizten horri guztiari. Baina, batzuk lan batzuetarako ez dugula balio pentsatzen dute.
beste batzuk famie dio esaera zahar batek. L.A: Desabantaila baino gehiago, emakumeak azpiko lanak egiten ditu. Kargurik altuenetan gizonezkoak daude. Zuk esan duzuna batzuk lanie eta beste batzuk famie. Etxean egiten dutena ere lana da. Etxekoa ez da zortzi ordukoa bakarrik, baizik eta sartzen zarenetik irteten zaren arte. Ez da astean bost egun, zazpi baizik. Lan bezala hartu ez arren, lana da. Kobratzen eta kotizatzen ez duen etxekoandre asko dago. I.L: Zuk aipatutako portzentaia horren barruan Lidiak aipaturiko etxekoandreak ere badaude. Ikusten ez den lana denez, esker txarrekoa da. Askok badakite gogorra dela, baina ez dute onartu nahi. Eta etorkizun hurbila? I.E: Antzera! I.L: Ateak gehiago ireki behar ditugula. Oztopo asko ditugu eta guztion artean egin behar diogu aurre. Gizonek ere mentalizatu behar dute.
tzun dut. 10 ordu lan eginarazi eta diru saria... Hori da lotsagarria! Egungo egoera orain 30 urtekoa baino zailagoa... I.L: Nire iritziz bai. Inguruan entzuten dena entzun eta gero, bai. Lan asko eginarazi eta gutxi ordaindu. Guk hasieran gizonezkoek baino gutxiago kobratzen genuen eta ekinaren ekinez parekatze aldera egin genuen. Egun, kontratu basurak ere hor daude. I.E: Nik ere ez dut inoiz ezer txarrik aditu. Batzuk ea zer lan egiten dudan
I.L: niri beste behin, anbulatoriora joan nintzen atzamarreko kontua zelaeta, eta han esan zidaten "eso llega a ser un hombre y seguro que se le infecta de tanto cuidarlo". I.E: Ez dira arriskatzen. Aurrea hartuko diegun beldur dira; hobeak izango ote garen. Munduko lan guztiaren %67 emakumeek egiten omen dute. Aldizkari batek zekarren. Hala balitz, zergatik du emakumeak hainbeste desabantaila hainbat arlotan? Batzuk lanie,
L.A: Emakumearen eguna egunero aldarrikatu beharrekoa da, hau da, aukera berdinak izatea. Ez dut gizona baino gehiago izan nahi, ezta emakumea izateagatik apartekoa ere. Guk hasi behar dugu aldatzen. Horrelaxe amaitu genuen solasaldia. Datozen urteetan ere horrelako elkarrizketak egin beharrean aurkituko ote gara? ALAZNE
OLAIZOLA
A
kademia ibiltaria
"Academia Errante" delako kultur erakundea Gipuzkoan sortu zen 1950. urte inguruan, eta 1965ean desagertu zen bere kideak sakabanatzean, diktaduraren zentsuragatik. Urte zail haietan euskal kulturari eman zion bultzada ikusita, kontuan hartu beharreko elkartea izan da Euskal Herrian. Izan zuen garrantzia ikusita, eta Aizarnarekin zuen lotura kontuan hartuta, aipatu gabe ezin utzi, eta ahaztu gutxiago. "Academia Errante" deitzen zuten kultur elkarte hark euskal kulturgintza eta tolerantzia zituen bere helburu nagusiak. Euskal Herriko zenbait intelektual ziren elkarteko partaide. Beraiek zituzten ideia politikoak ez ziren oso homogeneoak, alde nabaria zuten elkarren artean, hala ere bilera guztietan normaltasuna, eta adostasuna izaten omen zen nagusi. Akademia honetako kide bat, oso ezaguna izan zen Aizarnan, bailara atsegin zuen oso, bertan egun asko igaro zituen, denboraldi luzeak ere bai urtean zehar. "Alkateko" deitzen diogun etxea zuen bere bizilekua. Aizarnan "Don Pepe" deitzen zioten, Jose Villar bere izen-abizenak, sendagilea lanbidez, natura zalea eta humanista handia izan zela diote. Anarkista bere afizioetan eta heterodoxoa pentsaeran. Garai haietan pertsonaia honek gizartearekiko zituen ideiak eta ikuspegiak, ez dut uste oso ondo ulertuko zituztenik herrian. Elkartearen bilerak gehienbat mahai inguruak izaten ziren, otorduek ere izaten omen zuten bere lekua, "Busca Isusi" mahaiburu zela. Bilera bakoitzean gai bat eztabaidatzen omen zuten. Gaien laburpen bat eginez, hona eztabaidagai izan zituzten batzuk: "Pio Barojaren heriotza" eztabaidatu zuten Aztirion; "Lope de Aguirre, descuartizado" Araotzen; Jose Migel de Barandiaran omendu zuten Ataunen, Gregorio MaraĂąon Zumarragan, Arturo Campion Azitainen... Aizarnako bileran "Pepe Villar" omendu zuten MartiĂąeneko estankoan 1961eko abenduaren 17an. Eztabaidatu zuten gaia "GeneraciĂłn del 98" izan omen zen. Bilera honetako berriak, argitaratuta ere badaude. Oso jende ospetsua izan zen akademia horretako kide: Jorge Oteiza, Jose Artetxe, Busca Isusi, Luis Martin Santos, Koldo Mitxelena, Jose Aranzadi, Bixente Urkola, Jose Villar... Gorazarre Pepe Villar zenari eta eskerrak "Academia Errante"ko kide guztiei, Aizarna erabiltzeagatik "Euskal kulturgintza eta tolerantzia bultzaPepe Villar tzen."
J
on Egiguren
tel. 943 147 848- 607
zure publizitatea hemen
h
H e r r i bat g e r o a l a n t z e n
orixe da Korrikaren 13. edizioaren lema. Euskararen geroa gaur egun egiten dugun lanaren baitan dagoela alegia. Eta gaur gauden egoeran bagaude, garai batean horren alde lan egin zuen jendeari esker da. 1960 eta 1970. hamarkadetan hainbat arlotan eman ziren aurrerapausoak: kantagintzan, literaturan, arte plastikoetan... Ikastolak eta gaueskolak ere herri askotara hedatu ziren, euskara batua ere orduan sortu zen... Garai hartan egindako lana eskertu asmoz, Ez dok 13 taldea eta haren inguruan egin zen lan guztia da aurten omendu nahi dena. orrez gain, Korrikak euskararen egoeraren inguruko hausnarketa ere egi-
ten du: euskarak lege babes iraunkorra behar du lurralde osoan. Euskara normalizatua beharrezkoa dugu. Eta horretarako zenbait gauza ezinbestekoak dira: euskararen gainerako hizkuntzekiko parekotasuna eta balioa azpimarratzea, euskaldunon eskubideak bermatzea eta euskarak lurralde osoan eta arlo guztietan behar duen tokia aldarrikatzea, hots, ofizial bihurtzea. K A N T A. Bestetik, transmisioa GERO BAT GAURDANIK ziurtatuko duen hizKantaren hitzak Igor Elortzarenak dikuntz politika tinkoa ra, eta musika eta ahotsa Ruper Ordobultzatu beharra dago; rika eta Mikel Laboak jarri dituzte. helduen euskalduntzea atzera ari den garaiotan ‘…EZ DOK HAMAIRU, helduak euskalduntzea EZ DA MALEFIZIORIK, ere garrantzitsua da. HERRI BAT ta lan horretan bereHERRI BAT OSORIK biziko eragilea izan GERO BAT den AEKren beharra ere GERO BAT GAURDANIK… aldarrikatu nahi du Korrika 13k. Ildo horretan, azken aldian hainbat erasok kinka larrian jarri duten AEK, denon lanari esker gaindituko duen itolarritik atera beharra ere kontuan edukitzekoa da.
H
E
ZESTOA
K
ERE GEROA LANTZEN
orrika girotu asmoz, Korrika Kulturalaren barruan hainbat ekitaldi izango da herrian. Korrikaren aurkezpena martxoaren 28an egingo da. Trapu Zaharrak antzerki tal-
deak Aberia antzezlana eskainiko du eta jarraian Korrikaren bideoa proiektatuko da. Apirilaren 4an Korrika Txikia izango da, herriko gaztetxoenekin. Arratsaldeko 15:30ean hasiko dira eta bukaeran txokolatada egingo dute plazan. Amaitzeko, dantzarako aukera izango da Basajaun berbena taldearekin. Egun berean, Agiro mendi taldeak antolatutako mendi astearen barruan, berriro Korrikako bideoa ikusi ahal izango da K O R R I K A 1 3R E N 20:30ean IBILBIDEA estoatik apirilaren Mauletik Iruñera 6an pasako da Kobitartean 2.150 kirrika, igande goizeko lometro egingo 11:00ak aldera. Korrika ditu Korrikak. pixka bat egin ondoren Apirilaren 4an, 12:30ean Estitxu eta arratsaldeko Ixiar bertsolariekin 18:30ean abiatuko bertso-triki-poteoa da Korrika 13 egingo da eta ondoren Mauletik eta hatxotx bazkaria. mar egun geroaorrikak euskararen go, hilaren 13an, inguruko konIruñean amaituko tzientziatze lana egiteda. az gain, dirua biltzea du helburu. Beraz, Korrika lagundu nahi duenak, badu horretarako aukera. Asteburuetan Korrikako materiala jarriko da kalean salgai, kuestazioa ere egingo dute eskolako haurrek eta Korrika laguntzaile izan nahi duenak hortxe ditu erosgai metroak eta Kilometroak. Lan horiek aurrera eramateko Korrika batzordea lanean ari da. Ostiraletan arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean izango gaituzue zain. uskarak merezi du eta geroa lantzea denon esku dago!
Z
K
E
Z
ESTOAKO
KORRIKA BATZORDEA
5 1
Zestoa
ere egunkariarekin!
tzentrazioa egin ziren. Batzarrean Egunkariako langile Margari Eizagirrek eta Argiako Onintza Iruretak egoeraren berri eman zuten. Egun horretan bertan Donostiarako deituta zegoen manifestaldirako autobuseko izen ematea egin zen; ordubetean 70 pertsonatik gorako taldea osatu zen. Bi pisuko autobusa gainezka eta jendeak autoetan joan behar izan zan ere euskara guztion ondarea da, eta zuen; zestoar ugari beraz Euskaldunon Egunkaria da euskaraz argiDonostian ere. Otsailaren taratzen zen eguneroko prentsa nazional ida26an beste kontzentrazio tzi bakarra. Poliki-poliki euskara badoa aubat egin zen Kontseiluak deituta, eta bereziki azpi- rrera, gero eta gehiago gara euskaldunak, baina oraindik ere normalizazioa oso urrun marratzekoa da alderdi, dago. Egunkariaren itxiera bezalako kolpeek, erakunde eta adin guztietako jendearen presen- euskara indartsua eta normalizatua izatea zaildu egiten dute. Itxura denez, euskaldutzia. Horrez gain, marnok eguneroko informazioa geure hizkuntxoaren 7an Euskal Hetzan jasotzeko dugun eskubidea ukatu nahi rrian Euskaraz taldeak digute. Lehen Aek, Zabaltzen, Euskal Hedeitu zuen beste konrrian Euskaraz, IKA, Abokatu Euskaldunen tzentrazio bat; kasu honetan ere jendearen eran- sindikatua eta euskalgintzako beste hainbat erakunde izan ziren. Orain Ikastolak, Jakin, tzuna oparoa izan zen. Argia eta Egunkaria izan dira. Zein izango da hurrengoa?
I
GURE HIZKUNTZA BATZUENTZAKO
IGUAL IZANGO DA TABU,
GURE AHOTAN BETIDANIKAN IBILI DUGU ONDRADU.
NOLA EZ DUGU BA IBILIKO,
EUSKALDUNAK BAIKERA GU;
EGUNKARIA ITXI DIGUTE,
BAINA HITZA GUK DAUKAGU TA ERABILIKO DUGU.
O
skar Alberdik martxoaren 13ko ekitaldian kantatutako azken bertsoa da hori. 20:00etan trikitilari eta guzti kalejira egin zen Egunkaria aurrera, Bai euskarari lemapean. Ondoren, txalapartarien laguntzaz, Egunkariaren aldeko herri batzordearen idatzia irakurri zen eta bukaera bertsoekin eman zitzaion. ende asko bildu zen Kontseiluak eta Egunkariako langileek deitutako Euskaldunon Egunkariaren aldeko elkartasun egunean. Sindikatuek deitutako lanuztea ere erabatekoa izan zen eta 11:30etik 12:30ak bitartean Zestoako plazan elkartu ziren dendariak, tabernariak, baita bainuetxeko, egoitzako eta udaleko langileak ere, beste hainbaten artean. TSko langileek ere bat egin zuten deialdiarekin eta hasieran lantegi aurrean egon baziren ere, gero plazara hurbildu ziren, bertan zeudenen txalo artean. Baina ez zen hori izan Egunkariaren itxieraz geroztik egindako ekitaldi bakarra. Aurrez ere egin dira beste batzuk. tsailaren 21ean, euskalgintzak deituta, lehenengo batzar informatiboa eta kon-
J
O
D
Otsailak 21
Martxoak 7
EGIN
ZAITEZ HARPIDEDUN
Izen abizenak: Helbidea: Herria:
Telefonoa:
Posta elektronikoa:
Otsailak 26
Martxoak 13
anbolinek ere elkartasun osoa adierazi nahi dio Egunkariari, eta aurrerantzean ere bidelagun izango gaituztela esan.
H
erriko batzordeak bertan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei; informazio gehiago nahi duenak dei dezala Kultur Etxera (943147123).
E
gunkaria aurrera!
Bidali zure datuak helbide hauetara:
WWW.EGUNERO.INFO/HARPIDETZA
MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA ERAIKIN ZURIA 20140 ANDOAIN
edo deitu telefono hauetara:
943 303 555 943 303 554 635 733 389 635 733 388
ud aletik 20
0 3K O 2 7K O
OTSAILAREN U D A L B A-
TZARREAN JORRATUTAKO H A I N B A T G A I:
•I
R A E T A K O F U T B O L Z E-
Geure teilatuari harrika
Errepikatu behar bada errepikatuko dugu...
L A I A. Belar artifizialaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko proposamena onartu zen EH udal taldeko sei kideen aldeko botoekin eta EAJ/EA koaliziotik batzarreratu ziren hiru zinegotzien aurkako botoekin. Zortzi enpresak aurkeztu dituzte proposamenak. Aurrez ezarritako irizpideak baloratu eta iritzi teknikoak eta kirol arloko adituen aholkuak jaso ondoren, Poligras Ibérica SA enpresaren proposamena onartu da (194.150,50 euro). Enpresa horren eskaintza osagarria ere onartu da. Horrela, futbol zelaiaren inguruan terrakota koloreko pista sintetikoa jarriko da. Pistak 704,57 m2 izango ditu eta 13.550,85 euroko kostua.
nes Alberdi Muguruza CB eta Urbanizaciones Xaxarki SA. Aurkezturiko proposamenak aztertu ondoren, Alberdi Muguruza CBri eman zaio obra-lan horiek egiteko ardura, 263.058,24 eurotan (43.769.208 pezeta).
•I
R A E T A K O E R E M U U R-
B A N I S T I K O A R I.
Izar Eder SL enpresak eremu horretako jabe bakar modura, bertako lurren salerosketa eskritura publikoak formalizatu ondoren, Konpentsazio Proiektua aurkeztu zuen. Eremu horretan 46 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da eta aurkezturiko proiektuaren bidez Zestoako Udalak eta jatorrizko lur-jabeek 2000ko ekainaren 1ean sinaturiko hitzarmen urbanistikoan erabakitakoa beteko litzateke. EAJ/EA udal taldeak futbol zelaia Iraetara eramatea ez zuela onartu adierazi zuen eta, horren ondorioz, bere garaian sinaturiko hitzarmen urbanistikoaren eta ondoren landu zen Plan Partzialaren aurrean bere desadostasuna agertua zuela. Hori horrela izanik, Konpentsazio Proiektu horri ezezkoa eman zion, nahiz eta Iraetan etxebizitzak egitea interesgarria izan daitekeela aitortu. Adierazpen horien ondoren udal batzarrak, EHko sei kideen aldeko botoekin eta EAJ/EA taldetik batzarreratutako hiru zinegotzien aurkako botoekin, Konpentsazio Proiektua onartu egin zuen.
...Kartoizko kaxak tolestuta bota behar dira.
•Z
E S T O A K O G U N E H I ST O R I K O A R E N T X U-
K U N K E T A.
Zoladura jarri eta azpiegiturak gauzatzeko proiektuko obrak (3. fasea: Kale Okerra-Pio Baroja Plaza-Eliz kalea) kontratatzeko proposamena onartu zen. 2002ko abenduaren 12ko udal batzarrean deitu ziren obra horien lanak lehiaketa publikora. Proposamenak aurkezteko epean ez zen inor aurkeztu eta Udal Gobernu Batzordeak lau enpresari eskatu zien kontratazio txosten horretan eskaintzak aurkez zitzaten: Construcciones Galdiano SA, Construcciones Altuna y Uria SA, Construccio-
•E
USKALDUNON
E G U N-
aurkako operazioa salatuz Kontseiluak aurkezturiko mozioa aho batez onartu zuen udal batzarrak Egunkariari dirulaguntza ematea ere erabaki zen. Biztanleko euro ematea erabaki denez, Zestoako Udalak Euskaldunon Egunkariari 3.124 euroko dirulaguntza emango dio. KARIAREN
ma 22
RTXOA
LARUNBATA
Gazte Asanbladak mendi ibilbide bat markatuko du. Irteera goizeko 9:00etan Gurutzetik. San Joan egoitzakoek inguruko egoitzetako egoiliarren bisita izango dute.
23
•
IGANDEA
Agiro Mendi taldeak antolatuta egun-pasa Kodesera.
28
OSTIRALA
KORRIKA kulturalaren barruan, Aberia antzezlana eskainiko du Trapu Zaharrak taldeak. Kontzentrazio ixila, Etxeratek deituta, presoen eskubideen defentsan, 20:00etan plazan. Kontzertua Gaztetxean: Astopituak eta Zizaña.
•
30
•
uskaraz bizi nahi dugu eta...
7
agenda
e
1
Bai euskarari diote.
Zestoako hainbat okindegi, fruta denda, janari denda eta harategik ere euskararen normalizazio bidean aurrerapausoak emateko konpromisoak hartu dituzte: Eizagirre Opil Okindegia La Huerta fruta denda Elortza janari denda Miantxa janari denda Lopene harategia Uzkudun harategia
•
oa botako da. Korrika Kulturaleko berbena. Kontzertua Gaztetxean: Jousilouli eta Hartu arte.
•
06
IGANDEA
KORRIKA pasako da goizeko 11:00ak aldera. Ondoren trikiti-bertso-poteoa eta txotx-bazkaria bertsolariekin.
11
OSTIRALA
Fusion, Folk-Jazz kontzertua: Mugak zabalduz. Unhe boskotea. 22:30ean Kultur Etxeko Aretoan. Antolatzaileak: Kutxa eta Zestoako Udala. Saezmiera “Maixua”ren Zestoari gorazarre liburuaren aurkezpena.
•
• Mbladak ikastaro
ugi eta Gazte Asan-
IGANDEA
Konpromiso eguna hauek antolatu dituzte: graantolatu du Plataformak. fitia, perkusioa, euskal kanBiathoia 11:00etan hasiko tak eta dantzak... Izena Gazda, izenematea 10:00etan; tetxean bertan, Uztapide eta ondoren salda eta 14:30ean Euskara Aholku Batzordea Koiote tabernetan edo danbazkaria Gure Txokoa elbolinen eman daiteke. kartean (10 E). Martxoaren 29an ere izena eman ahalko da burmetrai lehiaketa bat ere antolatu dute. Oinaarratsaldeko 19:30etatik 9:00ak bitartean. rriak: iraupenari dagokionez gutxienez bi eta ASTELEHENA gehienez 25 minutukoa izan behar du laburmetraiak. Gaia Gazte Asanbladak antolatutako xake txapelketa librea da eta formatua V.H.S. Bi sari bereizi dituzte, epaihasiko da. Izena emateko epea martxoaren 28an bukatuko maiarena eta ikusleena. Lanak maiatzaren 16rako aurkezda. tu behar dira Gaztetxean. Emanadi bat egingo da, bertan jendeak bere iritzia emango du eta ikuslearen saria, oroiIRILA garria, erabakiko da. Bestalde, hemendik aurrera, asteazkenetan txokolatada egingo dute eta ostegunero Asanblada. Kultur eta Aisiladi komisioetarako ere izen ematea zaASTEAZKENA balik dago. Agiro Mendi Taldeak mendi astea antolatu du uririlean Gaztetxearen XIV. urteurrena dela eta bestero bezala. 20:30ean Koldo Ruizek “Everest-Annapurna” te ekitaldi batzuk ere antolatu nahi dira: kafe terTreking-ari buruzko diapositiba emanaldia esakiniko du tuliak, bideo emanaldiak, bertso afaria, erakusketa, filmiKultur Etxeko aretoan. nak... Lehengo eta oraingo gaztetxearen inguruko mateOSTEGUNA riala bildu nahi da: argazkiak, kartelak, dokumentuak... Norbaitek gordeta duen materiala erakutsi nahiko balu, Igor Mendizabalek “Meru-Shivling 2001” eskalaLidia Aveiro edo Nora Lasarekin harremanetan jarri dadidari buruzko emanaldia esakiniko du mendi astearen bala. rruan. OSTIRALA agoaz Plataforma sortua da dagoenezko, eta asteaz15.30ean Korrika Txikia, txokolatada eta haur berkenetan 20:00etan biltzen direla jakinarazi nahi diobena Basajaun taldearekin 0-8000 emanaldia Joxe Ramon te lanerako prest dagoen jendeari. Agirre Marronen eskutik. Tartean, Korrikaren aldeko bide-
La
31
ap 02
Ap
03
04
•
•B
zerbitzuak
E R A K UN D E E D O T O K I P UB L I KO A K
udaletxea udaltzaingoa gizarte zerbitzuak kultur etxea liburutegia hilerrietako zerbitzua asteburuetan:
larunbata: 18:00-20:00, igandea: 8:00-10:00
musika eskola jubilatu eta pentsiodunen elkartea san juan egoitza sastarrain baserri eskola gizakia helburu parrokia postetxea suhiltzaileak zerga bulegoa inem urkome lapatx zabortegia kiroldegia ertzaintza
OSASUNA
anbulategia farmazia gurutze gorria anbulantzia dya anbulantzia larrialdiak
KOMUNIKABIDEAK
DV berriemailea Arrate Irratia berriemailea Loiola Irratia
IKASTETXEAK
Zestoako herri eskola ikasberri ikastola iraurgi urola ikastola
GARRAIOAK
eusko tren la Guipuzcoana pesa piper u. elkartea
TAXIAK
patxi Arregi "lopene" joxe mª Olaizola (uztapide)
FARMAZIAK
martxoaren 17tik 23ra o t a ñ o (zumaia) E. Gurrutxaga Enp. martxoaren 24tik 30era a j u r i a (zumaia) Harategiko, 2 martxoaren 31etik apirilaren 6ra z u r u t u z a (zestoa) portale kalea, 1 apirilaren 7tik 13ra m u t i o z a b a l (zumaia) alai, z/g. apirilaren 14tik 20ra z u r u t u z a (zestoa) portale kalea, 1
autobusak 943 656 943 943 943 656 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943
943 943 943 943 943 943 112
147 784 147 147 147
010 867 132 123 062
784 869 147 911 147 091 147 019 148 115 148 069 147 001 147 621 151 313 811 368 140 402 816 500 815 505 147 942 851 000
897 080 147 006 813 297 222 222 813 849 464 622
943 147 133 943 812 632 943 814 458 943 943 943 943
902 943 902 943
147 977 151 246 810 210 150 228
543 210 811 159 101 210 852 587
607 186 006 670 431 906 943 861 104
636 829 242 943 147 006
943 860 022 943 147 006
JOATEKO
zestoa-donostia astegunak:
larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak::
zestoa-azpeitia astegunak:
asteburua eta jaiegunak: zestoa-zarautz astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-zumaia astegunak:
asteburua eta jaiegunak: oharra::
zestoa-zumarraga astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-bilbo-leioa astegunak: ITZULTZEKO
donostia-zestoa
astegunak:
larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak:
azpeitia-zestoa astegunak:
asteburua eta jaiegunak: zarautz-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: zumaia-zestoa astegunak:
asteburu eta jaiegunak: oharra:
zumarraga-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: leioa-bilbo-zestoa astegunak:
la guipuzcoana 7:02(1)/07:52/8:22(1)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/ 14:12(1)/15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2) 07:52/10:12/13:52/15:22/16:22/19:27 15:22/19:27 (1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.
eusko tren 6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/ 14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:15 6:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/16:30/ 17:10/18:30/19:30/21:30 la guipuzcoana 6:45/8:35/10:45/13:30/15:15/18:15 15:45/18:15/20:15
euskotren 6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/14:20/ 15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20/22:20 7:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/ 17:55/18:35/20:35/21:35/22:15 (1) Aizarnazabaletik pasatzen da.
euskotren 6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:15 7:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30 piper unibertsitarien elkargoa 6:25/7:10/9:00(astelehenetan)/13:10 la guipuzcoana
7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/ 17:30/18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:30 8:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:00 18:00/20:00 (1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.
eusko tren 6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/ 15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10/21:50 7:25/9:25/10:25/12:25/13:25/15:25/16:25/18:25/ 20:25/21:25/22:20 la guipuzcoana 7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 16:30/19:00/21:00
euskotren 6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/ 14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/21:00/22:00 6:35/7:30/8:30/10:30/11:30/13:30(1)/14:30/18:30/ 19:30/21:30 (1) aizarnazabaletik pasatzen da.
euskotren 7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:30 8:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45 piper unibertsitarien elkargoa 12:55/14:00/ 18:00/20:00
9 1
Famili giroko inauteriak.
Gauza jakina da inauteriek ez dutela inoiz indar berezirik izan gurean, alboko herriari eskaintzen diogu protagonismo hori. Baina aurtengoak herri girokoak baino famili girokoak gehiago izan direla esango nuke. Bazkari herrikoiagatik diot, batez ere. Bederatzi oilaskorekin bazkari herrikoi gutxi egingo ziren historian! Ezta Jesukristoren mirarien laguntzaz ere! Jende gutxi benetan, eguerdi partean behinik behin. Gero, eguna iluntzen hasi zen neurrian, atera zen jende pixka bat. Berandu atera ziren hauek, ez dakit ongi ikusiko zituzten baina aurtengoan aipamen bat merezi dutela uste dut herria apaintzen ibili direnek, benetan lan ona egin dute Gazte Asanblada eta Mugiko gazteek. Zirkoa zen aurtengo gaia, gai moduan jarri gabe ere nahikoa zirko izango ez bagenu bezala. Zenbaiten ustetan herri osoarentzat gai bera jartzea irudimenari lekua kentzea izango da, beste zenbaiti berriz zer mozorrotu erabakitzen lagunduko dio. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe, saltsarako gogoa zuenak aurkitu zuen festa giroa. Azken finean, hemen, albokoak festa antolatzeko zain egon gabe, norberak jarri behar du bere aldetik. Horrela, gutxi izanda ere, gustura dagoen jende artean beti dago giro ona. Inauteriak ere pasa dira, datozela Santakutzak!
denok gara egunkaria