danbolin 30 . A L E A
Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Auzolan lan ikastaroa lehendabizikoz abiarazi dute aurten Zestoan, Izaskun Serna udaleko gizarte laguntzaileak eskatuta. Lan merkatutik baztertuta geratzeko arriskuan daudenei laguntzeko proiektua da Auzolan. Sernak parte hartu nahi zuten hogeitaka herritarren izenak bildu zituen eta proiektua gauzatzen lagundu duen Sartu enpresakoek horietatik zortzi aukeratu zituzten: Karlos Aguado, Miguel Angel Díaz, Jose Mª Urbieta, Joseba Murillo, Andoni Arrieta, Jose Mª Carrasco, Manuel Rodríguez eta Juanillo Alvarado. Hori urtarrilean izan zen, eta orduz geroztik Sastarrain bailara txukuntzen ibili dira. Sei orduko lanaldiak luze egiten zaizkie, eguraldi petrala egiten baldin badu. "Oso gogorra da euria egiten duenean erreka bazterrean jardutea, leku hotza delako" dio Andonik. Urte sasoi epelera iritsita gaude dagoeneko, baina lanak hasi zituztenean, ilbeltzaren erdi aldera, badaki hotz handiak egiten. Eta aurtengo neguan ere izan ditugu inori belarriak ospeltzeko moduko egunak. Horregatik euri handia egiten duenean ikuilaitzurra, sardea, motozerra eta desbrozadora lagata, ordenadoreko saguari heltzen diote, informatika ikastaroa ere eman baitiete. Karlos Aguadok Madrilgo ilobarekin argazkiak trukatzea lortu du bere posta elektroniko berria erabiliz. Interneten nabigatzen ikastea "oso aberasgarria" dela pentsatzen dute denek. Hala ere, askoz nahiago omen dute goizean, jaikitzean, zerua oskarbi ikustea. J O S E B A: Eguraldi ederra ikusten dugunean kantuan hasten dugu lana! D A N B O L I N:...eta ze kantatzen duzue bada? (Karlos abesten hasi da bat-batean: "Por el Internet yo te anduve buscandooo y no te encontreee...", lehendabiziko puntuaren ondoren barre algarek eta txaloek ito dute bere kantua) (6. orrialdean jarraitzen du)
marrazkia: antonio aguado
2 00 3/ 06