31 - 2003 uztaila

Page 1


Suntsiketak erakarri egiten gaitu. Gertakizun ez-ohikoa delako, kalkulatutako zehaztasunez egiten delako lana, ume garaiko sena pizten zaigulako... Makinaren besotzarrak fikziozko pelikula bateko pertsonaia dirudielako. Gerra denborako herri suntsituen antza hartzen du etxadiak. Hemen, ordea, dena kalkulatuta dago. Guztiz naifak, ez deusak dirudite Martin Gaztaùagaren plano xume haiek etxea botatzeko makina indartsuaren aldean. Pena ematen du suntsiketak. Oso "xaharra" zegoen etxea baina oraindik ere gordetzen zuen xarma. Baina ezer ez da betirako. Noizbait sentituko ote dugu –edo sentituko ote dute– penarik gaur egun egiten dituzten etxeak suntsitzen dituztenean?

argazkiak: jone bergara


&

UREK, MIRARIAK BAKARRIK EZ!

Bainuetxeko uren mirariak ezagutzera etorritako kanpotarrentzat lekurik egiten ez zuten familiak gutxi dira Zestoan, bateren bat baldin bada. Beren ohea kanpotarrei utzita, ganbaran lo egiten zutenak ere bat baino gehiago dira. Garai bateko kontu ezagunak ditugu horiek. Gazte bat baino gehiagok, helduren bat kontu kontari hasita irudikatzen ere lanak izaten ditugu askotan. Horko gramola eta horko saltsa. Giro hura bizi ez izanak pena pixka bat eman izan dit behin baino gehiagotan. Baina noiz arte balioko digu aitzakia horrek, euskaldun zaharren artean gaztelaniaz hitz egiten jarraitzeko? Jakinekoa da inguruko herrietara ez bezala, kanpoko jende asko etortzen zela udara partean gurera. Eta behin kanpotarrak etxean hartuta, beharko hitz egin erdaraz! Hortik, asko eta askoren gaztelaniaz hitz egiteko erraztasuna (eta poltsikoan ere izango zuen eraginik). Baina gaur egun? Makina bat urte dira ez dagoela jende ilararik urak hartzeko balnearioan, eta hala ere hortxe! Denak erdaraz! Emakumeak nagusi gainera! (Zerbaitetan izan behar eta horretan?). Gure herrian ez gara euskaldunak bakarrik bizi eta hori kontuan hartu behar denik ez dut ukatuko. Baina zenbat aldiz ohitura dela tarteko, baztertzen dugu geure hizkuntza guk bezain ongi hitz egiten duen beste euskaldun zahar bati zerbait esaterako orduan? Zenbait ohitura txar kentzen ahalegintzen gara bai, eta hori? Hori zer da, elegantzia? Zenbaiten asssentua aztertu behar hori baieztatzeko. Euskara indartzeko herrian egiten ari diren ekimenak eta martxan jarritako prozesuak asko dira. UEMAn ere sartu gara, asko eta askok zer den arrastorik jakingo ez badu ere. Korrika, Aek Eguna eta horrelako festak bai! Jai girorako beti prest, eta ez dago gaizki, baina euskara eguneroko kontua da. Eta euskara modu normalizatuan ikusi nahi badugu, pauso handiagoak eta ganorazkoagoak ematen hasi beharko dugu. Gaztelaniaz egin beste erremediorik ez dugun gauza asko, euskaraz egiteko modua lortzeko eginahalean ari gara askotan, eta gero, euskaraz egiteko modua dugunean, gaztelania egin? "Ohitura", "erraztasuna"... hitzak aitzakiak bakarrik dira. "Zuek gazteok bai ongi hitz egiten duzue, batua eta..." hori ere entzun egin behar! Horrela ari da galtzen Zestoako hizkera! "Guk erdaraz ikasi genuen eta..." A ze esaldi tipikoa! Onartzen dut, nik dena euskaraz egin izan dudanez erraz hitz egiten ari naizela, baina ordenagailurik ere ez zenuten, ezta mugikorrik ere, eta beste hainbat gauza ere ez, baina horietara moldatu zarete, ba! Ez al gara euskaldunak? Ba, hitz egin dezagun euskaraz. Euskara bihotzean eramateari utzi eta mingainean erabiltzen hasi! JON E BERGARA

?多

d a n b o l i nEK

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Joxeba Larra単aga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 12 14 15 16 17

BAINUETXEKO

INKESTA

ENBIDOA

LILI BAT SIZILIAN

DANBOLIN- Z U L O

OILASKO BILTZEA AIZARNAN

UDALETIK

AGENDA

ZERBITZUAK

SANTANGRAZIRA BISITA


E

n b i d o a txapapotegileei.

Txapapoteak ba al du erag

Ikaragarri. Hondartzara ez naiz joan. Baina, batez ere umeagatik, honek dena ahora eramaten du eta honi berdin dio hondarretan edo uretan txapapotea egon. Txapapoterik ez egon ezkero joango nintzateke. Joera gehiago daukat igerilekura joateko txapapotea dela eta.

Egia esan ez. Nola esango dut‌ orain dela lau egun beste ume txiki bat izan dugu eta aurten ez daukagu ateratzeko asmo handirik, ez daukagu aukera handirik. Ez hondartzara eta beste inora.

Egun hauetan izan naiz, bai. Txapapote asko dago, baina joan naiz. Hankak zikintzen zaizkik, baina hantxe bertan hondarrarekin eta urarekin garbitzen ditut, nik ez dut oliorik behar!

Egia ala zurrumurrua ote? Udara hasi besterik ez da egin eta dagoeneko Zarautzetik dator notizia. Esaten dutenez, gazte bat koma egoeran dago galipota irentsi duelako. Beste batek belarri batetik entzumena galdu omen du, eta hirugarren bati buruko ile guztia moztu behar izan omen diote. Zer izango ote hurrengoa? Zaila da asmatzen, baina harritzekoa da, ez telebistan ezta prentsa idatzian ere, horrelako albisterik ez azaltzea. Kazetariek, inon badira, gertatutakoak konta ditzatela behintzat! urte Antza, kontrakoa gertatzen dela dirudi: urte "Isuntzan bandera berdea eta Itzurunen ere bai", Txetxu Ugalde (ETBko aurkezlea) eta konpainia bakarrik agertu dira euskal hondartza batean bainu jantzian. Bertako aginurte tariak ikusi nahi nituzke Fragarenak egiten. Okerrena da, horrelako normaltasun itxuraz, itsaso garbia errebindikatzeko aukera ere kendu digutela! Agintearen bozeramaleak, jada, ez du jasotzen den txapapotearen, tona edo kiloen, kontaketarik egiten. Prestigge oraindik galipota botatzen, ordea. Berriro ez gertatzeko neurriak hartu baino garrantzitsuagoa da aurten gure kostaldera etor daitekeen turismoa. Iparrak jotzen duenean bakarrik pizten da alarma, bitartean lasai. Hala ere, txikia nintzenetik ezagutu dut galipota Zumaiako Herrikoan. Lehenengo Urkiola izango zen, ondoren beste batzuk, Galizian eta Bretainian esaterako. Benetako normaltasuna, itsasoan ezagutu duguna alegia, horixe da, beti zikina. Segi lasai! Ni behintzat ez naiz joango eta! Aurten Araotz, Irunberri eta Pirinioetako putzuak nahiago ditut goitik behera freskatzeko. Asko sentitzen dut turismoaren dependentziaz bizi direnengatik. Bukatzeko, gogora ekarri nahi dut Lau Iturrin orain gutxi arte zegoen kartel urdin zaharra, "Hibaia guztiona da" zioen. Ibaiak garbi edukitzea ere gauza ederra da. Errebindikatze hori berritzea ere ondo legoke, Badiolegin eta Urretxun araztegi bi edukitzeak ez duelako esan nahi, ibaian bainatu daitekeenik. Seguru nago Urola eta Kantauri itsasoak garbi nahi dituen jende asko dagoela. Hordago ala enbido, zerk eta zeinek zikindu dituzten argi al dago?

36

MInes Erkizia

41

Jon Andoni Labirua

I

ban Altuna PeĂąa

51

Migel Zulaika


5

ginik zure udako planetan?

Enbidoa 2

BIKTIMA GUZTIEI ZOR DIEGUN BEGIRUNEA

Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren ondorio larrienetariko bat indarkeria zuzen-zuzenean sufritu duten biktimen egoera pertsonala da. Gure artean milaka eta milaka pertsona dituOso gutxi joEz naiz bagu tortura, estortsioa, txantaje ekonomiko eta an naiz hondartere joan, egun morala, mehatxu fisikoak eta indarkeria, oro tzara, baina hori bat bera ere ez. har, jasan dituzten biktimak. ikaragarri antzeNi hondar- Ez naiz zalea. Beraz, lehenik eta behin nire begirunea eta elman dut. Beno, tzara asko joan Umeengatik joakartasuna adierazi nahi diet inolako zentzueguraldia ere hanaiz, lehengo ten naiz, baina rik ez duen indarkeria jasan duten guztiei, inla moduzkoa urtean bezala. aurten ez naiz darkeriak pertsonen oinarrizko eskubideak Baina nire ustez joan. Onena he- dago. Eragina larriki urratzen dituelako. badu, ba beste antzematen da mentxe parkean Askotan, Euskal Herrian dugun gatazkaz hitz plan batzuk egin jende gutxiago ibili eta kitto! joaten dela. egiterakoan, "arazo" guztia politikoki neurditugu. AzpeitiUmeak hala ere tzeko tentazioa izaten dugu eta, ondorioz, ko igerilekua joan dira aitona pertsonen sentimendua eta sufrimendu perezagutu dut, ez eta amonarekin tsonala, biktimena alegia, alde batera uzteko nuen ezagubehin baino joera dugu. Horrela, giza eskubideen zapaltzen‌ urte gehiagotan. kuntza bat egoten den bakoitzean maiz entzun izan dugu "...giza eskubideen bortxaketa hori egoera politikoaren ondorioa dela eta gatazka konpontzen ez den bitartean ez dagoela urte ezertxo ere egiterik", baina biktimen sufriurte mendu pertsonalak, bai maila pertsonalean zein familiarrean hortxe jarraitzen du zoritxarrez. Biktimen gaia aztertzea ez da erraza, gai horrek pertsonaren sentimendu intimoenak ukitzen dituelako, baina erraza ez izateak ez du esan nahi "amnesia" orokor batean erori eta sufrimenduari bizkarra eman behar diogunik. Zestoa Euskal Herriko gatazka honetan ez da salbuespena, eta gure herriko azken urteotako historiari erreparatzen badiogu, berehala konturatuko gara Zestoak ere badituela bere biktimak, batzuk estatuko aparatuek eragindakoak (Xabin Etxaide, esate baterako), eta beste asko berriz ETA erakunde militarrak egindako atentatuen biktimak. Biktima horiek guztiek, hau da, sufrimendua sentitu duen guztiek, merezi dute eubon Ibarguren Etxeberria ren ahotsa aintzakotzat hartzea. Danbolin aldizkarian behin baino gehiagotan agertu dira presoen eskubideen aldeko idatziak eta presoei eginiko elkarrizketak. Eta egia esan, pertsonalki ez zait gaizki iruditzen, besteak beste, Danbolin bezalako aldizkari batek adierazpen eskubidea bermatu behar duelako eta giza eskubideen bortxaketa bat egoten den bakoitzean, ekintza hori salatzeko konpromisoa hartu behar duelako. Baina Zestoan, presoak dituzten eskubideez gain, ETAren biktimak ere baditugu. 80ko hamarkada benetan gogorra izan zen zestoarrontzat, izan ere ETAk, Euskal Herriaren izenean, Narrondo auzoko Zeferino Peùa, Lasaoko Lasa, Diaz Arkotxa ertzaina, Maixu Txikia eta haren semea, Jazinto Zulaika eta beste hainbat herriko seme inolako epaiketa justurik gabe bahitu, mehatxatu edo/eta erail baitzituen. Pertsona horiek guztiak, giza duintasunaren aurkakoa den indarkeriaren biktimak dira, baina beraien argazkiak ez dira agertzen ez Zestoako Udaletxeko balkoian, ez festetako programetan, ez Danbolin aldizkarian ere. Zergatik? Lehen mailako eta bigarren mailako biktimak al daude? Eta bereziki, ezin ahaztu Zestoan izan dugun ETAren gorrotoaren azken biktima, Joxe Mari Korta herriko semea. Ez zaitugu (zaituztegu) inoiz ahaztuko!

14

Maite Elustondo

39

Joseba Olaizola

43

Arrox Etxabe

I


Lili Sizilian bat

Atsegin dut Mediterraneoa. Eta Sizilia. Aspalditik neukan hara joateko desioa. Eta hainbat arrazoi nituen horretarako: batetik, Sizilian antzinako greziar ondare ikaragarri dago. Tenplu eta teatro ezagun askoak badaude han: Selinunte, Agrigento, Sirakusa... Bestetik, hango Leonardo Sciascia idazleak hura ezagutzeko grina sartu zidan. Izan ere, gutxik azalduko baitituzte hark bezain garbi Siziliaren edertasunak eta miseriak. Eta hara joaterako gogoan nuen, baita ere, aipatu idazlearen adiskide min batek –Ferdinando Scianna argazkilariak– Borgesi Selinunten ateratako erretratu zirraragarria. Borges itsua izaki, erabateko kontrastea suma daiteke itsutasunaren eta Selinunteko itsas bazterraren argitasunaren artean. Bazen beste arrazoi bat ere; askoz arrazoi apalagoa, baina orain lerro hauek idaztera eraman nauena: duela bostehun urte pasa, Siziliako eskualde batean (Sirakusa eta Val de Noto) zestoar bat izan omen zen gobernadore. Enrike ga. Goizean goiz, buruaren argitasuna eta mediterranear hede Lili zuen izena jaun hark. rriek goizaldean duten argi berezia aprobetxatuz, hiria bisitatzera irten nintzen. Beste ezer baino lehenago bi gauza Sizilia Italiako uharte bat da, botaren azikusi nahi nituen han: La Gangia izeneko eliza, eta batez ere, pialdeko uharte hura. Askoz hurbilago da- Chiaramonte palazioa. Enrike Lilikoak ere sarritan ikusiko go Tunezko hiriburutik Erromatik baino, zituen, seguruenik, bi eraikin haiek, Palermon egin beharreburuzpideak aprobetxatuz. eta ondorioz arabiar kutsu handia nabari- ko Chiaramonte palazioa ezin daiteke ikusi barrutik; beno, tzen zaio lurraldeari. Urtetan eta urtetan patioa bakarrik ikus daiteke. Baina Leonardo Sciasciaren libesteren menpe egon izan da (Enrikeren buruak nituen gidari eta haiek azaldu zidaten, inork baino hobeto, jauregia Inkisizioaren egoitza nagusia izan omen garaian Aragoiko erresumaren menpe, ge- zela mendetan zehar. Han sotoetan, hiru gela berezi omen ro Espainiaren menpe...) eta urtetan eta zeuden, jendea torturatzeko erabiltzen zituztenak. Gela hormak orduko presoek egindako idazki eta maurtetan zapaldua. Ez da harritzekoa, be- haietako rrazkiz beteta omen daude, gaur egun ere. Lastima, ezin raz, Sizilia guztia halako utzikeria-patina ikusi, ordea. Baina hango patioko belar xumeei begira nenbatez estalia ikustea. Baina Sizilia leku goela, Sciasciak idatzitako pasarte bat etorri zitzaidan segituan burura: palazio hartantxe bertan, Diego de la Matina xarmangarria da, benetan. fraide agustindarrak, torturatua izatera zihoala, jo omen Palermo izan zen gure lehenengo helmu- zuen behin eta berriro, bere girgilu eta kateekin, hango in-


7 kisizio-buru Juan Lopez de Cisneros eta hil egin omen zuen. La Gangian hilobiratu zuten torturatzailea. Agustindarra, berriz, erre egin omen zuten katedral aurreko plazan. Hiru bat egun hartu genituen Palermoko gauzak ikusteko. Handik Selinunte aldera abiatu ginen. Hura edertasuna! Ikusi ote zituen gure Enrike Lilikoak Selinunteko edo Agrigentoko tenpluak? Eguzki bizitan edo egun euritsuan joan ote zen haiek ikustera? Ikuskizun bikaina da benetan Agrigentoko tenpluak egun euritsuan ikustea. Haiek eta gainerakoak ikusi ostean Leonardoren herrira abiatu nintzen: Racalmutora; hurrengo egunean Caltanissetara. Handik egun pare batera, Kataniatik pasa eta iritsi ginen Sirakusara, bazkalondo eguzkitsu batean. Utzi maletak ostatuan eta berehala abiatu nintzen herria ikustera, arratsaldea motza baitzen (bostak eta erdiak ezkero iluntzen hasten zen). Etna sumendiaren hauts dezente zegoen Sirakusan ere (Etnatik 70 bat kilometrora) aurreko gauean iparraldeko haizea egin zuen eta. Gure gida-liburuak ez zekarren Enrike Lilikoaren aipamenik; bidaia egin aurretik Euskal Herrian aztertutako agiri zaharrek ere ezer gutxi. Inon izatekotan, Ortijian izango genuen Enrike Lilikoaren berririk. Ortijia Sirakusako zati politena da, hosto luzexka baten antzeko uharte txiki bat, Zestoako herrigunea halako bi edo. Baina nondik hasi? Etxetik emandako fotokopia batzuk irakurtzeari ekin nion, ea han arrastorik aurkitzen nuen. Enrike Lilikoa, Jenerala omen zen (General de sus armadas de tierra), eta Sirakusako Gobernadore izana Fernando II.aren garaian. Geroago Errege Katoliko izango zen harexek eman omen zion Enrikeri Alatxako Konde titulua, 1466an. Enrike jenerala bazen, Gobernadore militarra izango zen, zalantzarik gabe. Maniace gaztelura abiatu beharko genuen, bada. Bai, bazitekeen hura izatea Enrikeren gotorlekua. Garai hartakoa izan behar du eraikinak; lehendik erromatarrek eraikitako beste batzuen gainean egina omen da. Sartzeko konturik... ezta aipatu ere. Dozena erdi soldaduk adi-adi begiratzen dizute, eta hobe ezer galdetzen ez badiezu. Bestela, ez dituzu urruti izango arazoak... Han ez zegoen zer argiturik. Kaleen izenetan, berriz, ez zegoen Lilitarren aztarnarik, eta telefono-aurkibideetan ere ez. Etsi egin beharko ote genuen? Ez, Ortijiak merezi zuen bere kaleetan ibiltzea, eta han nahitaez ikusiko genituen Enrike Lilikoak bisitatu eta bera egondako tokiak. Halako jauregi hura, beste etxe handi hura... Eta greziar tenplu bat aprobetxatuz egindako Duomoa (katedrala); eta Aretusa iturria... Edozein modutara ere, pentsatzekoa zen han ez genuela argibide zehatzik aurkituko. Izan ere, aspaldiko kontuak baitira hauek, eta gainera ez dut uste oso ondo ikusiak izango zirenik orduan ere militarrak (are gehiago kanpoko lurralde bateko menperatzaileak izanik). Zaila, beraz, han Enrikeren aztarnarik aurkitzea. Afari-legea egin eta goiz oheratu nintzen. Hurrengo goizean Sirakusako teatroa eta greziar garaiko harrobiak (Latomies) ikusi nahi nituen. Uste baino azkarrago disfrutatu nituen han disfrutatu beharrekoak. Ortijian bazkaldu, eta gero hango kaleetan ibiltzeko astia neukan Kataniara itzultzeko ordura arte. Siziliar pasta zoragarria eta hango ardo ederra dastatu eta gero, iruditzen zitzaidan hantxe ari nintzela ikusten Enrike bere arropa dotore eta zapata-hots biziarekin, eta une batetik bestera galdetu behar zidala: "Zer egiten duk hik hemen, Sizilian? Ba al duk geuretarren berririk?"

F

ernando Arzallus


zure publizitatea hemen


Gi kaR As Ft aI Tr oT aI

9

danbolinzulo 1

D

esobedientziaren bidean, Enrike Lopez Zestoatik pasatu zen.

Gaztetxeak urtean zehar hainbat ikastaro antolatu ditu, besteak beste, graffiti ikastaroa. Horren adibide ditugu Kultur Etxe atariko horma koloretsuak.

ARROABEKO JAIAK

Karmengo amaren jaiak uztailaren 15ean hasi ziren, urtero bezala bonbazoarekin. Ondoren, trikitilariekin poteoa egin zen eta Mikel Iruren diapositibak ere ikusi ahal izan ziren frontoain. Gauen Pajaritoren musikaz gozatzeko aukera izan zuten. Asteazkenean goiz altxatu ziren arroarrak. Goizeko 6etan karroza atera zuten baserriz baserri eta baratxuri zopa ederra ere jan zuten. Ostegunean, jubilatuek beren bazkaria izan zuten zentroan. Haurren eguna ostirala izan zen eta eskulan tailerrak eduki zituzten frontoian. Gauean afaria eta danborrada. Goizaldera arte Iratxo taldearekin dantzaldia izan zen. Larunbata koadrilen eguna. Goizeko 10:30ak aldera eman zitzaion hasiera arkume gisatu lehiaketari. Argazkian lehiaketako partehartzaileak ageri dira lapiko artean. Karmen gutxi hala ere sukaldari lanetan, denak gizonezkoak alajaina!!! Arroabeko sukaldeetan ere hala izango ote da??

Uztailaren 16an Danbolinera bisita egin zuen eta bere ekimenaren arrazoiak ezagutu ahal izan genituen. Ardatza euskal herri independentea aldarrikatzea da eta, horretarako "desobedientziaren aldeko apustua" egitea erabaki du EHUko irakasle kaleratuak. Herri eta auzo guztietan hartzen ditu ibilbidearen lekukoen izenak, liburuxka batean jasotzen dituenak.

Dena dela "ez ditut gogoz bilatzen agintarien sinadurak. Jarrera kontua da eta, era sinboliko horrekin, Euskal Herri elitistari bizkarra eman nahi diot". Horren guztiaren alde 30 kilometro inguru egiten ditu "bakarrik, baina bakarrik sentitu barik". Enrike Lopez 1988an hasi zen Leioako unibertsitatean irakasle lanean, Kazetaritza fakultatean. Funtzionario izateari intsumisioa egiteagatik eta euskal unibertsitatea aldarrikatu, ia hamabi urte dira kaleratu zutela, beste lau irakaslerekin batera.Hasieran kobratu gabe klaseak ematen bazituzten ere, indarrez atera zituzten eta, ordutik, pankarta batekin ia hamar urte egin dute Leioako ateetan. 1996an hilabeteko gose grebari ekin zion eta, ordutik hona, bederatzi prozesu ireki dizkiote, zortzi aldiz atxilotu dute eta bitan kartzelaratu.


danbolinzulo 2-3

bar katu

Bertso eskolak antolatuta Bar katu izeneko emanaldia eskaini zuten Sustrai Kolina, Unai Elizasu eta Amets Arzalluzek ekainaren 27an. Berrogeita hamar lagun inguru bildu zen afariaren bueltan eta bertsoez gain, kantatzera ere animatu zen jendea. (Orain arte Gure Txokoan egin izan da bertso afaria, baina leku arazoagatik aurten udaletxe azpian izan da).

Se Al kH aA rR tA a r se uk ni na

Urola. Bizi ezazu Uztailaren

Badira urte batzuk Zestoara haur sahararrak etortzen direla. Aurten ‘Rabout’ eta ‘Malluba’ izeneko bi neskatxa ditugu gure artean. Uztailaren 19an Sahararen aldeko eguna ospatu zen Zestoan; aurten hirugarren urtez. Haima handi bat altxatu zuten plazan eta arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara tea eskaini zuten, saharako musikaz lagundurik. Orio eta Zumaiako haur sahararrak era bertan izan ziren. Haimara hurbiltzen zirenek tea hartzeaz gain, Saharan bizi duten egoerari buruzko informazioa jaso ahal izan zuten. 21:00etan afaria izan zen. Hirurogei lagun inguru bildu ziren eta besteak beste, Zarautzen bizi den Saharako familia batek prestatutako kuskusa dastatu ahal izan zuten.

P

ELOTAS 1 6 u r t e e t a gero gure artean.

Jon Joseba Ugarte ‘pelotas’ herritarrari ongi etorria egin zitzaion uztailaren 5ean. Hamasei urte eta gero, harrera beroa egin zioten herritarrek, baita inguruko herrietatik etorritako lagunek eta hamasei urtetan espetxe batean edo bestean berarekin egondako preso ohiek ere. Omenaldiari afari batekin eman zitzaion amaiera eta bertan 360 lagun inguru bildu ziren.

22an aurkeztu zen Zestoako bainuetxean Urola. Bizi ezazu foileto turistikoa. Ekimena Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zumaia eta Zestoako udalek sustatu dute eta Urola: turismo jasangarrizko ekimen bat deritzan proiektuan kokatzen da. Foiletoak bailarako baliabide nagusienen berri ematen du hiru ataletan banaturik: ondare historikoa eta artistikoa, euskara eta euskal kultura, eta natura eta landa-gunea. Interesaturik dagoenak turismo bulegoetan eskura dezake aurkeztu berri den foiletoa.


1 txokoko txapelketa

1

Iñigo Uria eta Igor Eizagirre ‘kixkurra’ iraetarrak nagusi txokoko txapelketan Endika Arrieta eta Josu Rodriguezi 30 eta 22 irabazi ondoren. Bada bitxikeria bat bikote honen inguruan, txapelketa guztia ‘martins’ botekin jokatu ondoren, finalera zapatila berriekin eta txuri-txuri dotore asko agertu ziren. Bitxikeriak aparte utzita gazteek beteranoei

aurrea hartu diela aipatu behar dugu. Hirugarren postuan geratu ziren Antxelmo eta Felix eta laugarrenean Ipintza anaiak. Gaztetxotan berriz, etorkizuna ziurtatuta dago, begira bestela zenbat bikote eta zenbat irabazle. Salegi eta Aldalurrek irabazi zioten Olaizola eta Iñakiri, eta Iñigo eta Aitzolek Salegi eta Egoitzi.

80 ume inguru aurtengo udalekuetan, inoiz izan den talderik handiena. Goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean hainbat jolas eta eskulan burutzen dituzte. Adinaren arabera talde ezberdinetan biltzen dira haurrak. Sei monitoreen laguntzaz uztailean zehar beraien aisialdiaz gozatzeko aukera polita izan dute.

H AU R B E R B E N A

Tipiti jai taldearekin uztailaren 4an haurrek festa eguna izan zuten Zestoan. Pailazo, musikari, kloun eta animatzaileen laguntzaz, hainbat joku eta dantza egin zuten.


O i l a s ko b i l t z e a A i z a r n a n

Aizarnako jaiak ezin dira ondo ulertu, aspalditik datorren ohitura zahar hori, urtero berritzen ez badugu. Bizilagun gutxi dituen herria izanik, zailtasun handiak daude horrelako ohitura zaharrei eutsi ahal izateko, baina, Aizarna

AIZARNAKO HERRI JAIAK EDO AMABIRJIĂ‘AK HURBIL DIRENEZ, GORAIPATU EGIN BEHAR URTERO OSPATZEN DITUGUN EGUN BITXI HORIEK. EKITALDIAK UGARI ETA ALAITASUNEZ BETEAK IZATEN DITUGU, ETA EKITALDI HORIEN ARTEAN OILASKO BILTZEA BEREIZIKO NUKE, BESTE OSPAKIZUNEI EZER KENDU GABE. gora doan herria izanik, ez dezagun itxaropenik galdu. Oilasko biltzea herrian noiz finkatu zen jakin nahirik galdera bat baino gehiago eginak dizkiet horrelako gaietan aditu direnei, baina hala ere ez dut ezer argitzerik lortu. Dena dela, ohitura hori gure artean aspalditik dagoela nabaria da.


3 1

Arg az ki ak: m i g e l a n je l u z k u d u n e ta jo n e g i guren

Ohitura horren gain lehendik idatzita dagonari ez dago asko gehitzerik, lehen ere badugu eta liburuxka bat kontu hori ondo argitzen duena. Mikel Legorburu Arzamendik argitaratutako liburuan oso garbi azaltzen da nola ospatu izan den ohitura hori herrian azken urteetan. Gipuzkoan herri jaietako azken egunean egiten zen dantza bezala jaso zuen Juan Inazio Iztuetak, 1826an, Gipuzkoako dantzen bilduma batean. Zahagi dantza horrek inauterietan omen du bere jatorria, Juan Inazio Iztuetak dioenez, nahiz eta gero talde batzuk dantza tradizional bihurtu. Dantza horretan dantzari batek ezpata hornituarekin zortzikoa egin ohi du taldeari begira; ondoren taldeak jorra dantza egiten du makilaz lurra astinduz, eta mutil bat taldearen erdian egon ohi da makurtuta, zahagia bizkarrean duela, mozkorrarena egiten. Atzean bi gizon sorbaldan makila bat dutela, oilaskorik bada zintzilikatzeko prest, eta oilaskorik ezean, poltsa bat txanponak biltzeko. Etxez etxe, soinu edo txistuz lagunduta, egiten dute dantza, jaiak bukaera hurbil dutenean. Nahiko esanahi garbia ikusten da hor, laster etxera joan behar dutela soroak jorratzera, eta zahagia hutsik dutela dagoeneko; beraz, zerbait lortzera irten direla kalera, dantzara, jaiak ondo bukatu ahal izateko. Eguerdian herriko plazara hurbildu eta oilaskoak utzi ondoren, aurreskua egin ohi da plazan, jaiak ospatzen ari direnen ohorez, eta ez-ohiko beste ikusleren bat edo beste baldin bada, haien ohoretan ere bai. Arratsaldean beste ekitaldi bat ere egiten zen garai batean, gaur desagertua dagoena. Dantza edo jolasa biak lotuta beharbada, goizean jasotako oilaskoari lepoa mozten zitzaion, soinu jotzailearen doinuaz lagunduta, ezpata hornitua eskuan eta begiak estalita, zortzikoa dantzatuz. Plazaren erdian lotuta jartzen zen oilaskoari lepoa moztea izaten zen dantza horren helburua. Bitartean, ziri ugari egiten zen, beste oilasko batekin dantzariaren oinetara hurbildu eta kenduz. Helburua jendearen irribarrea lortzea izaten zen, dantza, jolasa eta irribarrea hirurak lotuta. Horrek ere, Zahagi dantzak bezala, bere oinarria inauteritan izango du. Gaur egun ez dira herri asko ohitura horri jarraitzen diotenak, eta Aizarna horietako bat dugu. Ez dago oilasko biltzea behar bezala deskribatzerik, aurrez aurre ikusi gabe, eta Amabirji単ak hurbil direnez, guztioi gonbita luzatzen dizuegu, Danbolin aldizkaria bitarteko dela, Aizarnara hurbil zaitezten, ospakizun hori ezagutu eta berarekin gozatzeko. JO N EGIGUREN


ud aletik 2

0 0 3K O U Z T A I L A R E N 3K O UDAL BATZAR B E R E Z I A N H A I N B A T I Z E ND A P E N, I N F O R M A Z I O

Geure teilatuari harrika Iraetan, danbolinek ez du irakurlerik, ez du ematen behintzat.

EMATE ETA ERABAKI

H A R T U Z I R E N, B E S T E A K

•B

ILEREN MAIZTASUNA

•H

A I N B A T E L K A R T E E-

T A R A K O O R D E Z K A-

R I E N I Z E N D A P E N A.

•B

Bestela, kaxak tolestuta sartuko lituzkete birziklatzeko jarrita dauden ontzietan.

·UROLA ERDIKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA (Lapatx zabortegia): Gorka Unanue eta Iñaki Sagartzazu. ·UROLA KOSTAKO MENDI NEKAZARITZA ELKARTEA (URKOME): Jose Aranberri HERRI ESKOLAKO KONTSEILUA: Jesus Mari Arroitaonandia ·KIROL PATRONATUA: lehendakaria Gorka Unanue izango da eta patronatukideak Iñigo Lizaso eta Joseba Alberdi. Ur kontsortzioa: Gorka Unanue ·ZAHARREN EGOITZA: lehendakaria Gorka Unanue, eta patronatukideak Iñaki Sagartzazu eta Ainhoa Aldalur ·UDAL EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEA (UEMA): Jesus Mari Arroitaonandia, Iñigo

A T Z O R D E I NF OR MA TIBO-

E T A K O LEHENDAKARIAK

HIRIGINTZA: Gotzon Goikoetxea BASERRIA: Jose Aranberri KULTURA: Jesus Mari Arroitaonandia ONGIZATEA: Iñaki Sagartzazu ZERBITZUAK: Iñaki Sagartzazu OGASUNA: Gotzon Goikoetxea INGURUMENA: Iñigo Lizaso

•B

B E S T E, H O N A K O H A U E K:

Osoko bilkurak hilean behin egingo dira, hilaren azkeneko ostegunetan. Gobernu Batzordeko bilerak hiru astetik behin, asteartetan, izango dira, orain arte bezala.

Lizaso eta Igor Odriozola ·EUSKADIKO UDAL INTSUMITUEN MANKOMUNITATEA (EUDIMA): Gorka Unanue, Iñaki Sagartzazu eta Nerea Goikoetxea

ESTE IZENDAPENAK

LEHEN ALKATEORDE: Iñigo Lizaso Iturraspe BIGARREN ALKATEORDE: Gotzon Goikoetxea Zestona GOBERNU BATZORDEKO KIDEAK: Gotzon Goikoetxea Zestona (EAJ/EA), Iñigo Lizaso Iturraspe (EAJ/EA) eta Joseba Alberdi Fernandez (BAGOAZ; ordezkoa: Igor Odriozola Aranbarri)

• A EAJ/EA koalizioak,

LKATEAREN SOLDATA

EUDELen irizpideei jarraituz (biztanleriaren eta udal aurrekontuaren araberako irizpideak), alkatearen soldata ARCEPACEko 25. mailan finkatzea proposatu zuen: hilean 2.937,54 euro gordineko soldata. Bagoaz udal taldeak bere desadostasuna azaldu zuen, aurreko legegintzaldian alkateak ARCEPACEko 14. mailari zegokion soldata jasotzen zuela, eta oraingoa gehiegikeria zela adieraziz. EAJ/EAko zazpi zinegotziren aldeko botoekin eta Bagoaz taldeko lauren aurkako botoekin, alkatearen soldata ARCEPACEko 25. mailan finkatzea onartu zen.


5 1

agenda

ab 08

UZTUA OSTIRALA

20:00etan, plazan. Zanga antzerkia: "langile" koadrila xelebre bat Zestoako lekurik desegokienean eta ordurik txarrenean hasiko da lanean. Zanga bat ireki nahi dute kalearen erdierdian. Hasiera-hasieratik, ordea, garbi geldituko da ez direla ezer ondo egiteko gai. Era guztietako jendea agertuko da Erdikaleko lan hauetan: aldamioko langileak, emakumeak, etorkinak, sasijakintsuak...

22

OSTIRALA

22:00etan, Zinea Izarpean. Annaluise&Anton. Nahiz eta jatorri ezberdinetakoak izan Annaluise (10 urte) eta Anton (11 urte) lagun minak dira. Anton, mutiko behartsua, gaixorik dagoen amarekin bizi da eta bizimodua aurrera ateratzeko izozki denda batean lan egiten du. Eskolatik bidaliko duten beldur da, bertan lo hartzen baitu noiznahi. Annaluisek, Punttu izengoitia duena, bere adiskideari lagundu nahi dio baino nahiz eta guraso aberatsak izan ez diote ez arreta eta ez dirurik ematen. baina Annaluisek irudimen handia du eta gauez tren geltokira joaten da abestu eta dirua lortzeko, gurasoak afaltzera edo operara joaten diren bitartean. Abestiak, bere au-pair frantsesak, Laurencek, erakutsi dizkio. Honek, oso fidagarria ez den senargaia du. gauzak okertzen direnean, Antonek lagunduko dio Puntturi. Zuzendaria: Caroline Link. Iraupena 114 minutu. Erich Kästner-en eleberrian oinarritua.

30

LARUNBATA

Berria egunkariaren aldeko kontzertua izango da, udalaren laguntzarekin. Zestoako plazan, gaueko 22:30ean. Bide ertzean eta Mal de Ojo taldeek joko dute. Modu honetan, Egunkariaren aldeko batzordeak akzio kanpainari amaiera eman nahi dio eta bide batez, proiektu berrian lagundu duten guztiei eskerrak eman. Oraingoz, lortu beharreko diru kopuruaren % 80ra iritsi dira eta uda amaierarako 100%era iristea espero dute.

31

IGANDEA ZAHARREN EGUNA

XVIII. Ondarbasora igoera, herriko zaharrenei omenaldia, bazkaria Arozenan, arratsaldean dantza emanaldia eta ondoren berbena.

ir 05 06

AILA OSTIRALA

Berbena plazan.

LARUNBATA

Diana, txupinazoa, paella lehiaketa, herri zekorketa (bezerrada), Laranjadiko musika eta berbena.

07

IGANDEA

Diana, eguerdiko soinua, lehenengo zekorketa eta zezen balaztatuak, laranjadiko musika eta berbena.

08

ASTELEHENA

Lehengo eta oraingo txistulariak, meza nagusia, Zestoako bandaren kontzertua, bigarren zekorketa eta zezen balaztatuak, pilota partidak eta berbena.

09

ASTEARTEA

Umeentzako ikuskizunak eta umeen txupinazoa, zezentxo balaztatuak eta poniak, txakolina dastatzea, arratsaldean pailazoak, zezentxo balaztatuak eta poniak eta berbena.

•F K

ESTA EGITARAUAREN AURRE ALDEA

ALERATU DIRA ZESTOAKO FESTA EGITARAUA AU-

KERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK.

HONA KONTUAN

HARTU BEHARREKO BALDINTZA BATZUK:

·Parte hartzeko Zestoan erroldatuta egon behar da. ·Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. ·Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak. ·Ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2003, Zestoa Herri Jaiak 2003 edo Zestoa Festak 2003. ·Saria: 210 euro. ·Lanak aurkezteko epea: abuztuak 14a, eguerdiko ordu bata baino lehen, Zestoako Kultur Etxean edo Udaletxean. ·Informazio gehiago Kultur Etxean (tel. 943 147 123).


zerbitzuak

E R A K UN D E E D O T O K I P UB L I KO A K

udaletxea udaltzaingoa gizarte zerbitzuak kultur etxea liburutegia hilerrietako zerbitzua asteburuetan:

larunbata: 18:00-20:00, igandea: 8:00-10:00

musika eskola jubilatu eta pentsiodunen elkartea san juan egoitza sastarrain baserri eskola gizakia helburu parrokia postetxea suhiltzaileak zerga bulegoa inem urkome lapatx zabortegia kiroldegia ertzaintza

OSASUNA

anbulategia farmazia gurutze gorria anbulantzia dya anbulantzia larrialdiak

KOMUNIKABIDEAK

DV berriemailea Arrate Irratia berriemailea Loiola Irratia

IKASTETXEAK

Zestoako herri eskola ikasberri ikastola iraurgi urola ikastola

GARRAIOAK

eusko tren la Guipuzcoana pesa piper u. elkartea

TAXIAK

patxi Arregi "lopene" joxe mª Olaizola (uztapide)

FARMAZIAK

abuztuaren 4tik 10era o t a ñ o (zumaia) E. Gurrutxaga Enp. abuztuaren 11tik 17ra a j u r i a (zumaia) Harategiko, 2 abuztuaren 18tik 24era f u l d a i n (getaria) elkano kalea, 1 abuztuaren 25tik 31ra m u t i o z a b a l (zumaia) alai, z/g. irailaren 1etik 7ra f u l d a i n (getaria) elkano kalea, 1

autobusak 943 656 943 943 943 656 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943

943 943 943 943 943 943 112

147 784 147 147 147

010 867 132 123 062

784 869 147 911 147 091 147 019 148 115 148 069 147 001 147 621 151 313 811 368 140 402 816 500 815 505 147 942 851 000

897 080 147 006 813 297 222 222 813 849 464 622

943 147 133 943 812 632 943 814 458 943 943 943 943

902 943 902 943

147 977 151 246 810 210 150 228

543 210 811 159 101 210 852 587

607 186 006 670 431 906 943 861 104

636 829 242 943 140 441

943 860 022 943 140 441

JOATEKO

zestoa-donostia astegunak:

larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak::

zestoa-azpeitia astegunak:

asteburua eta jaiegunak: zestoa-zarautz astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-zumaia astegunak:

asteburua eta jaiegunak: oharra::

zestoa-zumarraga astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-bilbo-leioa astegunak: ITZULTZEKO

donostia-zestoa

astegunak:

larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak:

azpeitia-zestoa astegunak:

asteburua eta jaiegunak: zarautz-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: zumaia-zestoa astegunak:

asteburu eta jaiegunak: oharra:

zumarraga-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: leioa-bilbo-zestoa astegunak:

la guipuzcoana 7:02(1)/07:52/8:22(1)/9:12(1)/10:12/13:22(1)/ 14:12(1)/15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2) 07:52/10:12/13:52/15:22/16:22/19:27 15:22/19:27 (1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.

eusko tren 6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/ 14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/22:15 6:50/7:30/8:30/10:30/11:10/12:30/13:10/14:30/16:30/ 17:10/18:30/19:30/21:30 la guipuzcoana 6:45/8:35/10:45/13:30/15:15/18:15 15:45/18:15/20:15

euskotren 6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/14:20/ 15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20/22:20 7:35/9:35(1)/10:35/11:55/12:35/13:55/14:35/16:35/ 17:55/18:35/20:35/21:35/22:15 (1) Aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren 6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/18:15/19:15 7:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30 piper unibertsitarien elkargoa 6:25/7:10/9:00(astelehenetan)/13:10 la guipuzcoana

7:50/8:50/11:05/12:05/13:05(1)/14:05(1)/15:05/ 17:30/18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:30 8:50/12:15/14:30/16:00/18:00/20:00 18:00/20:00 (1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.

eusko tren 6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/ 15:10/16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10/21:50 7:25/9:25/10:25/12:25/13:25/15:25/16:25/18:25/ 20:25/21:25/22:20 la guipuzcoana 7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 16:30/19:00/21:00

euskotren 6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/ 14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/21:00/22:00 6:35/7:30/8:30/10:30/11:30/13:30(1)/14:30/18:30/ 19:30/21:30 (1) aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren 7:35/9:30/11:30/13:30/14:30/15:30/17:30/19:30/20:30 8:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45 piper unibertsitarien elkargoa 12:55/14:00/ 18:00/20:00


7 d. Uztailaren 25ean da Santio eguna. Santangrazin egun hori ospatzen duzue. Zer moduzko festa egiten da orain? benita. Azpeitian ere Santio egunean jarri dute ganaduen sarien eguna. Gurea joan da. Hemendik denak hara joaten dira, eta hemen ez da ezer izaten. erramun. Giroak ere aldatzen joaten dira, orain hemen biltzen da jendea eta gero han. d. Noiztik gogoratzen dituzue Santangrazin Santioak? bnt. Ni hona etorri baino lehenagotik ere egiten zuten Santio eguna. Dena dela, lehen Santa Engrazi egunean egiten omen zuten festa eguna. Eguraldi txarra egiten omen zuen gehienetan eta hobea egingo zuelakoan pasa omen zuten Santiotara. Bera ere ez dek ba ederra! Trumona eta beroa izaten da... Lehen bai, lehen etortzen zen jendea. d. Nondik etortzen zen jendea? bnt. Ez zekinat neska! Jendea etortzen zen! Errezil aldetik etortzen zen gehien. Altzola eta Azkarateko familia osoak ere gogoan ditut. Azkaratekoak Roke eta Dionisia ziren, 14-17 bat izango ziren eta ume kazkar guztiekin hementxe izaten ziren. Beste inorako irteerarik ez eta denak hona bazkaltzera. rrmn. Baserri giroa zegoen orduan. Baserriko jendea zetorren. bnt. Orduan ez zen orain bezala entsalada rusarik eta entsalada mistorik. Gisatu puskat egin eta gainean txuleta, xerra edo oilaskoa... bazkari erraza.

Santangrazirabisita d. Bazkariaz gain zer izaten zen egun horretan? m.l. Soinua izaten zen. rrmn. Eta baita aizkolariak ere. bnt. Horiek orain dela bi urte arte edo aritu dira. rrmn. Joxe Mari Benitaren semea ere giro horretakoa da, aizkolari artean-eta ibiltzen da. bnt. Gero jendea ez etortzen hasi zen, denak Azpeitira. Mezatara ere inor ez. Eta iaz berriz, eguraldia txarra... kategorikoa zen, hura dek eguraldi txarra! Euria goian behean! Ariztaindarrak eta Soilberrikoak etortzekoak ziren, baina inor ez zen atrebitu. Dozena bat lagun izango ziren, eta Errezilgo apaiza meza ematen. rrmn. Bideoan grabatuta daukatela uste dut. bnt. Baleuka Erdoiztak bezala, kotxea bertan uzteko aukera, baina hemen goraino joan behar duzu. Gazteak ez dira etortzen eta zaharrak ezin dira joan. Gazteei eguneko trikiti festak ez die graziarik egiten, gauez egiten dute festa. rrmn. Orain dela bi urtera arte festa giroa egon da hemen, baina beti goitik behera. Orain dela hogei bat urte bai! bnt. Geroago ere bai. Ni ehun laguni bazkaria emanda nago orain dela dozena erdi bat urte. d. Zer egin beharko litzateke, berriz ere jendea etor dadin? bnt. Ezin da. Azpeitira doaz denak ganadu sariketa dela-eta. Jende hori hara joaten bada, hemen ez dago ezer. rrmn. Azpeitiarrak ere etortzen dira ezta? bnt. Bai, etortzen dira, baina hori ere gero eta gutxiago. Santa Engrazi egunaren inguruan etortzen dira. Ni hona etorri baino lehen ere etortzen ziren.

...

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia. Indalezio Ojanguren fondoa.

1

Ekaineko arratsalde bero horietako batean elkartu ginen Benita Rementeria, Erramun Legoia eta hirurok Santangraziko baserri

atarian. Hango kontuak kontatzeko pareparekoak genituen biak, lehenak urte

mordoa daramalako Oikiatik bertara

ezkonduta. Bigarrenak berriz, ez dauka ermita saltzeko. Arratsalde hartan ez

genuen berorik pasa, ur eta ardo gorri freskoa lagun genituelako, eta baita,

Benitak gure eserlekuak itzalean jarri

zituelako ere. Berriketa lasaia ez zuten eten

inguruan zebiltzan oiloen zalapartek, baina kanpai hotsek bai. Dilin-dalan hura entzunda segituan begiratu zion

eskumuturreko erlojuari Erramunek: "Seiak! Bi minuturen gorabeheran hor dabil, ez dago gaizki!"


...

rrmn. Lagun Onak mendi taldeak antolatzen du irteera. bnt. Azpeitia osoa etortzen zen lehen. Bokadilloak ere nahikoa ezin eman izaten genuen! Aurten hogei bat lagun izango ziren. rrmn. Sasoiko jendea ez da etortzen. Gurasoak seme-alabekin etortzen dira. Hogeitaka urtekoak ez datoz. bnt. Lehen bai ordea, lehen dena horrelakoa zen! Festa egunez egiten zen eta ez gauez! rrmn. Hori bakarrik ez. Lehen mendi taldeak irtenaldia antolatzen zuen eta autobusean joaten ginen. Orain jendeak kotxea hartzen du. Mendizale giro hori galdu egin da. bnt. Lehen Azpeititik oinez etortzen zen jendea prozesioan. Orain autobusean etortzen dira Aizarnaraino eta handik honako bidea, horixe egiten dute. Eguraldia ona bada eta txarra bada... ura dariola hementxe! d. Benita, zuk aspalditik ezagutzen duzu Erramun. Mutil koskorretan mutil koadrila sukalderaino sartzen omen zitzaizun lapikoan zer zegoen begiratzera. Txintxo portatzen al ziren? bnt. (Barre algara ederrean). Gazteak denak berdinak dira, gaztearekin ez dago! rrmn. Guk ere ederrak aditzen genituen! bnt. Anardi batek bazuen garesti hotsa, gutxi botatzen niola tortillari urdaiazpikoa eta... Protesta bazen! Hauek sasoi ederra jateko! d. Zer moduz zaintzen duzue ermita? Zer lan egiten dituzu zuk ermitan Benita? bnt. Erratza pasa eta hautsak kentzea izaten da nire lana. Aldareari kentzen dizkiot hautsak santuei hauek kendu zizkieten-eta! rrmn. Ermitan sartu eta eskuinean dagoen hura, ez dakit San Andres edo San Roke den, azpia janda zegoen, hezetasuna ere bazuen eta bizkarrean hartu eta jaitsi nuen. Joxe Alberdi Iraok konpondu zuen. Santio berriz, handiagoa da eta Prudentzio apaizak jaitsi zuen. Iazko Santiotarako santu denak berritu eta atea ere txukundu genuen. Plaka ere jarri genuen: "1975. urtean auzolanean berritua". d. Lehenago ere berritze lanak egingo ziren. rrmn. Koroa zeukan lehen eta hori kentzen ibili ginen Pello Errotazar, I単aki Bentta, Zigaran... bnt. Koroa eta pulpitua ere bazuen horrek. rrmn. Larunbata eta igande guztiak eta opor egunak ere hemen pasa genituen urtebetez. Gora eta behera, gora eta behera. Makina bat lepaka egin genuen eta astoak ere hemen ibili ziren. bnt. Astoak Akuatik ekartzen zituzten, hemen ez zen astorik-eta! rrmn. Akuatik eta Zestoatik, Lilibetik, Olaldetik... bnt. Astoren batek ihes ere egin zien (Erramuni begira, barrez). Hark ez zuen lanik egin nahi hor behetik gora! d. Orain zer jendea etortzen da ermitara? bnt. Egunpasako jendea etortzen da, bai umeak eta baita helduak ere. Aizarnara autobusean etortzen dira eta gero oinez honaino. Txamarka-txamarka jendea gora eta behera ibiltzen da. Lehen hizketan egiteko arazoak zituzten umeekin promesak egitera etortzen ziren Santangrazira. Batek oilanda txuria ekarri zidan eta beste batek oilanda gorria. Santa Engraziri eskaintzen zizkioten eta niri ekarri zizkidaten. Lehengo usadioa oilanda txuria eskaintzea omen zen. Meza diruak ere ekarri izan dizkidate apaizari emateko. d. Ermita errespetatzen al du jendeak? bnt. Denetarako jendea dago. Bideko gurutzea ere puskatu zuten. rrmn. Gurutze horren kontua ere... misterioa da. Gurutze hori ermitaren kanpai gainean zegoen. Joxe Mari Zunzunegik esaten zuen ordea, gurutze hori ez zegokiola ermitari. Hura kendu eta orain dagoena jarri zen. Kendutakoa berriz beherago dagoen haitzean jarri genuen. bnt. Gurutzea puskatu eta azpialdera bota zuen norbaitek eta gure Joxe Marik hartu eta


9 1

haitz ondora ekarri zuen. rrmn. Hurrengo joan nintzenean gurutzea bere tokian jarrita. Jesus! Zeinek konpondu ote du hau? Prudentziok? bnt. Gurutzea konponduta dago, baina zeinek egin duen arrastorik ez! Baina bateren batek kurioso jarri du. rrmn. Puskaketak aitatzen ari garela, ermitak aurrealdean daukan leihoaren kristala ere puskatuta agertu zen. 6-7 milimetroko lodiera izango zuen, baina norbaitek puskatu zuen. d. Santa Engrazi auzoko baserriak hustu samartu dira. bnt. Baserriak hustuko ez dira bada! Inork ez du etorri nahi eta zaharrak ahitu egiten dira! Hala ere, oraindik baserri asko dago hemen: Irure, Itzira, Aitxota... Orain dela hogeitaka urte hustu ziren Enekasoeta eta horiek... Jende gutxi bizi da, baina baserriak ez dira hustu azkenaldian. Hor dira Ariztain eta Etxeberri, umeak badira...

Berriketaldia amaituta, lainoa sartzen hasia zela, ermitara igo ginen Erramun eta biok. Ermitara heldu baino lehen hartu zuen ordea sustua Erramunek. Bideko gurutze misteriotsua puskatuta zegoen. Bere tokian, baina kolokan. (Eta ermitako buelta haren kontakizunean eten bat egin beharrean gara, izan ere, artikulu hau argitaratu baino egun batzuk lehenago berriz hitz egin genuen Erramunekin eta gurutzearen kontuak gorabeherak izan zituen, zorionez, onerako. Beste bisitaldi bat egin zion Erramunek gurutzeari eta arretaz begiratuta ohartu zen goialdeaz gain gerrialdea ere Gurutzea kolokan zuela. Joxe Irao, Karlos Alkorta konponduta eta hiruren artean gurutzea behera jaitsi dago, baina zuten eta baita gurutzea konpontzeko zeinek egin espezialista aurkitu ere. Ondarroako duen Iriondok konpondu zituen gurutzearen arrastorik ez! dantzak eta berriz ere bere tokian dago Baina bateren tinko asko). Berriz ere ermitako bueltara batek kurioso itzuliz, gurutze puskatua burutik kendu jarri du. ezinda ermitaraino sartu ginen eta han goitik behera erakutsi zizkigun bazterrak: berritutako santuak (Santio eta San Andres edo San Roke?), aldarea, denbora asko ez dela deskubritu duten kolore askoko leihotxoa, teilatua... eta nola ez kanpaiak isilik uzten ez dituen motor ondo engrasatua. Beherakoan galdera bat luzatu du Erramunek: "Nik belaunetan artrosis edo zartrosis daukat. Hemen behera jaitsi ezin naizenean nor etorriko da motorra martxan jartzera?".

“

�

O

nintza irureta Manuel arregi


gaztegiro

Sentsazio zirraragarria

Momentuan Bagdadetik 40 km-ra gaude, herenegun Gurutz Gorrikoek jarritako dendetan. Gu bezala beste ehun familia daude. Ni eta nire familia dendaren barruan gaude lo egin nahian eta ezinean. Bagdadetik, gerra sortzen duen heriotzaren beldurrez irten ginen, nahiz eta ez jakin etorkizunean zerekin aurkituko garen. Bost minututik bost minutura hegazkinen joan-etorria entzuten dugu. Oraintxe beste familia bat etorri da. Denak beldurtutako aurpegia dute eta dena zauriz beteta. Esan digute dena txikituta dagoela, baita gure etxea ere. Kaleetan pertsona pila bat hilda dagoela. Hori entzun dudanean, nire lagunez eta familiaz gogoratu naiz. Non egongo ote dira? Aterako al ziren Bagdadetik? Oraindik misil bonbak botatzen jarraitzen dute. Oraingoz janaria eta ura badugu, baina familia gehiago datoz eta janaria murrizten ari da. Aitari entzun diot Irakeko mugatik kanpo joan beharko dugula. Janaria banatzen ari dira eta banoa korrika ilaran jartzera.

B

EGOĂ‘A

GAZTAĂ‘AGA

Kaixo, koaderno maitea:

Zer moduz zaude? Ni oso ondo nago. Barkatu, hainbeste aldiz zure gainean idatzi-borratu, idatzi-borratu egiten dudalako. Gauza asko idazten ditut eta zuk horiek irakurtzen dituzu. Hala espero dut. Laster paperontzira bota beharko zaitut. Zergatik? Ba, orri guztiak ia beteta dauzkazu eta. Baina‌ lasai, berriro ere erabiliko zaitu beste norbaitek eta. Agur koaderno maitea eta ikusi arte

A

TSEGIN

ODRIOZOLA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.