32 - 2003 iraila

Page 1

danbolin 2003/09

32.

ALEA


…TXISTULARI TALDE HONETAKO PARTAIDEEN IZEN ETA LEHENENGO ABIZENA? BADAKIZKIZULA? BA,

IDATZI ORRITXO BATEAN, ZURE IZEN-ABIZEN ETA TELEFONO ZENBAKIAREKIN BATERA, ETA BOTA DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO GUTUNONTZIRA (O R A I N D I K E Z A L D A K I Z U N O N D A G O E N ? B A , K U LT U R E T X E A N , N O N B E S T E L A !) E D O B I D A L I E R A N T Z U N A danbolin@topagunea.com- E R A , U R R I A K 13 B A I N O L E H E N .

LAGUNDU ZUK ERE LEHIAKETAN ETA BIDALI ARGAZKIAK.

argazkia: Jesus Izeta Koiote

EZETZ ASMATU…

ASMATZAILE GUZTIEN ARTEAN BI PERTSONENTZAT HAMAIKETAKO BAT ZOZKETATUKO DUGU.


&

N OIZ LORTUKO DU B E R R I A EGUNKARIAK BEHAR DITUEN 5.000.000 AK ? N OIZ BEHAR ADINA IRAKURLE ? N OIZ BUKATUKO DIRA E KAINGO ERREPLIKAREN LANAK ? N OIZ ONARTUKO DA E G U N K A R I A REN ITXIERAREN ARRAZOI POLITIKOA ? Z ER EGIN BEHAR DUTE A LONDERONEKOAN ? N OIZ BUKATUKO DA BORROKA ARMATUA ? N OIZ ONARTUKO ZAIZKIGU EUSKALDUN BEZALA DITUGUN ESKUBIDEAK ? Z ERGATIK GARESTITU DA HAINBESTE BIZITZA EUROAREKIN ? N OIZ AURKEZTUKO DU I BARRETXEK , EAE KO LEHENDAKARIAK , BERE PLANA ? Z ERTARAKO BALIOKO DU ? N OIZ EGINGO DUTE IGERILEKU BAT Z ESTOAN ? N OIZ IREKIKO DUTE BESTE JATETXE BAT GURE HERRIAN ? Z EIN IZANGO DA EZKER ABERTZALEAREN ETORKIZUNA ? Z ER DA ABERTZALEA IZATEA ? Z ER DA EZKERREKOA IZATEA ? Z ERGATIK MOZORROTZEN DIRA ERABAKI POLITIKOAK ERABAKI JURIDIKO BEZALA ? Z ERGATIK EZ DA BIDE GORRIA EGITEN Z UMARRAGATIK Z UMAIARAINO ? N OIZ IKASIKO DUGU HITZ EGITEN ? Ez dakit pentsatze horrek on egin didan ala ez, baina galdera horien guztien aurrean erantzun garbirik ez aurkitzeak depresioaren atean utzi nau eta gehiago ez galdetzea erabaki dut. Hala ere, guztiz deprimitu baino lehenago, azken galdera bat etorri zait burura: D A N B O L I N ALDIZKARIAREKIN JARRAITU AHAL IZATEKO, NOIZ EDUKIKO ZAITUZTEGU GUREKIN BATERA LANEAN ? Agur eta ikusi arte. JOXEBA LARRAÑAGA

?¿

d a n b o l i nEK

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 14 15 16 18

?

Udako oporraldia eta herriko jaiak bukatuta, hemen gabiltza, berriro ere, ikasturte berria hasteko asmoz. Normala omen da, berriro egunerokoan hasten garenean, ez dakit nolako depresioak jota geratzea; eta horri aurre egiteko, etorkizunean pentsatzea baino gauza hobeagorik ez omen dago. Ba, horrela izanik, has gaitezen pentsatzen:

INKESTA

ENBIDOA

GELTOKI ZAHARRA E T X E- BARNETEGIA

JARDUNIAN AGUSTIN GAZTAÑAGA

ARGAZKI FESTA

DANBOLIN- Z U L O

UDALETIK

HAUR MASAJEA

EKUADORREN ERREALITATE BILA


Zestoa aldatzen ari da. Hain herri txikia izateko, periferia kontatu gabe esan nahi dut, harrigarria zen zenbat taberna zeuden Zestoan. Tabernatik tabernarako tarte motzaren aitzakia zegoen jartzea, amaren aurrera mozkor-mozkor eginda azaltzean. Eske ama, inkreiblie da Zestu; sartze zea taberna batin, ta konturatzeako beste batin zaude, ta gero beste batin. Ta beti kale iguelin zabiltzela emateu, etxe bati bueltaka ibilliko baziùeke bezela. Ta zeu moiu berrin tabernak zeureana etorriko balie bezela. Ta bakizu, hola etortzeanai ezin ba ezetz esan. Ta hoxe, azkeneako kargau. Baina denborak, idi gorrien gurdi horrek, erre zuen Herrero. Itxi zuen Agustin eta itxi du Portu. Orain Arozenako kapillara joan behar da afaltzera. Baina ondo dago meza: zeuk nahi adina irauten du, jaten ondo ematen dute, edateko berriz kristoren odola. Eta alde egin arte ez dizute eskatzen borondatea. Hori bai, borondatea gogotik eraman. Niretzako Afaltzetik irten eta, taberna gutxiago izan orain hasten da arren, berdin-berdin mozkortzen zara. Esgauzarik politepetxe yanki batetik ihes egindako ilegorri na, ikasturte bebat ikustea iruditzen zaizu; alkoholarena Atzea buelta rriarekin batera izango da. Geure alderik ezezagunena ezaOporrak pa- eskolara. Eta gu umeak harremasa? Nik oraindik adibidez gora eta gutzea zein beharrezkoa zaigun pentsatzen netan jartzen dibehera, egunean ez ditut hartu! duzu. Edo denborak nola aldatu duen bara berriz eta hamar mila buelNi oraindik ez koitza. Zein azkar doan denbora. Eta konhainbat gauza ta kotxearekin. naiz neguko turatzerako... eguna argitu du. Umeak eskolara ekartzen dituzte martxan sartu Zestoa aldatzen ari da. eraman eta ekaudan pasatako- baina besteenEguna argitu du eta norbaitek Anardiren rri. Bestela ba ak. Gabonei be- tzat lana, lana kafetegia aipatu du. Etxera joan besterik bueno, astelehegira ere bai, kon- besterik ez! Eta netan bainikak ez, baina ez; heriotzari beste ordu batzuk negua hemendik tzertuak ere egiteko elkartuko lapurtu nahiko bazenizkio bezala esertzen eman behar di- aurrera. gara eta‌ zara kafetegian, adineko emakumeak esertuzte eta‌ tzen diren dotorezia berberarekin, patxada berberarekin. Baina beste garagardo bat eskatzen duzu Cola-caoa ahulentzat utziz. urte Komunak mukuru daude. Badirudi ez gaurte rela etxera joango oraindik. urte Norbaitek gosea aipatu du eta hamarretakoa egiteko prest agertu gara guztiok. Ba omen dago kristoren odola. Gose handirik ez, baina esponja baten egarria dugu. Etxera berandu samar joango naizela konturatu naiz. Amari deitzea erabaki dut. Ama, Zestun nao, ondo nao, geruo jungo naiz etxea. Ondik Zestun? Bai ama. Eske... Zestu aldatzen ai da.

aldatzen ari da

Oporrak bukatu ziren, festak ere pasa dira, eta hemendik aurrera zer?

51

J. Karlos Irizar

X

abier gantzarain

50

Pello Zulaika

45

Lourdes Iturri


5

2

Enbidoa

Promesa batekin joan nintzen oporretara. Emergentziatan bakarrik deituko nuela. Lehenengo deian barrerak jartzen ari zirela esan zidaten. Bueltan noiz iritsiko nintzen esateko deitu nuenean, jada busti zirela. Ziklo zoragarriak! Bide ertzean zeudenak, orde,a busti gabe zeuden nonbait eta haiei ere tokatu zitzaien. Mal de ojo "berria"ren alde. Espazioa mukuru jende dagoenean hiru edo lau aurpegitan pausatzen dira begiak jeneralean, baina gau hartan zail zegoen hori ere. Plaza erditik atzera betetzen duen talde bezala aurkeztu zuten musikariek euren burua. Rumbita artean desafioka, kantuen zerrenda blai egin zitzaien, zer jo behar zuten jakiteko ere lanak zituzten, baina Esos ojos avellana kantatzen esku-zartaka jarri gintuzten denok eta hortik aurrera propinakoak eman zizkiguten, bata bestearen atzetik. Gainerakoak soberan dira daudenak aski direnean. Bukatu, ordu bietako meza hastekotan zela esanez bukatu zuten. Barre egin behar. Eta prozesiora ere geratu ziren, ze goizaldean gitarrak hartuta segitzen zuten. Atarikoa, hori. Festetako lehenengo zaparrada. Eta atertzen duenean, mundua berriz martxan jartzen da. Ez dago zezenzale eta kontrako, ofizial eta erabakigarrien arteko dantza sueltorik. Egunerokoa. Hori bai, irailean kontsolamenduetako mundu imaginarioak ditugu Donostiako Nazioarteko Zinemaldian. Julio Medemen La pelota vasca dokumentala Zabaltegin estreinatuko dute. Euskal Herriaren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko gogoeta. Ez dakit jakingo duzuen, baina orain urtebete eskas, hemen ere izan ziren plano batzuk grabatzen. Ez, ez da antzematen nongo irudiak diren, gertukoak direlako, baina milaka elkarrizketa ordu hamaika ezetz, mutur eta errezeloren ondoren, lantaldearentzat sake librea eskaintzea bezala izan zen kiroldegiko frontoian aritzea. Egun euritsu bateko kontua hura ere. Orain emaitza ikusi behar. Ba beste etapa bat hasten da, haurrak eskolara, guretzat, etxeko andreontzat gauza pila bat dago herrian, bainikak‌Euskara ikasteko modua ere bai! Ia animatzen garen aurten!

43 u r t e

Pili Colino

Eskolan lana eta bestela, eskolatik aparte jolastu eta telebista ikusi, dantzetara joan, futbolean jolastu‌

9 urte

Ilazki Olaizola

Hemendik aurrera? Aspertu! eta igandetan tabernan sartuta egon. Tartean behin bideoren bat ikusi eta‌aste barruan berriz ba, ikasi!

18 u r t e

Goiatz Aristi

N

agore telleria

P E

I N T A D A

DERRA

.

OSTIKADA

Z

ESTOAKO

Azken urteotan Zestoak ez du sekulako bizitzarik, nahikoa hilik dago herria. Badirudi, edo diotenez, Ekaingo erreplikak lagunduko omen du herria pizten. Duela ez hainbeste urte arte tabernak ziren ugari, baina hau ere aldatu da. Alkorta eta Agustin alokatzeko zain, Herrero kiskalduta eta falta zitzaiguna, Portu, Gure Txokoa elkarte bihurtuta. Bejondeizuela, Gure Txokoa elkartekooi, herria jatetxerik gabe uzteagatik. HERRIA

PIZTEN

HERRIARI


geltoki za etxe-barn Hamaika urte pasa dira Zestoako geltoki zaharrean barnetegiak martxan jarri zirela, beste bederatzi urte lehenagotik Zestoan funtzionatu izan badute ere. Aek-ren eskutik milaka lagun etorri dira gure herrira euskara bizitzera eta ikastera. Beti zen talderen bat Zestoako udak alaitzen eta dinamizatzen, era guztietako jolas, txapelketa edo afari herrikoiekin. Euskarak behar du gurea bezalako herri bat; euskara benetan bizi darabilkigu egunero eta gurea bezalako giza espazioak zor dio horrenbeste bere hizkuntzari. Hala ere, azken urteetan, gorabehera asko medio, etxea bera eta barnetegia behera zetozen. Katalanak bezala ezagutzen ditugunak izan dira su hori, barnetegia izatearen beharra, pizturik mantendu dutenak, Zestoarekiko eta euskararekiko maitasunez hain zuzen. Baina etxea behera zetorren erremediorik gabe. Etxea egoera penagarrian zegoen, ez zuen segurtasunik, garbitasunik; ez zuen bizitzeko gutxieneko zerbitzurik eskaintzen. Egoera hori konpontzea du helburu Argi-zulo etxebarnetegi proiektuak: barnetegia, etxebizitza eta kulturgunea. Ateak herriari zabalik daude, edonola-

“

. . .E T X E A

B E R A E T A B A R N E T E G I A B E H E R A Z E T O Z E N.

ko ikastaro, emanaldi edo ekintzetarako. Funtsean, etxea dinamizatu nahi da, bere iragana eta geroa errespetatuz. Lehenengo pausoa Aek eta udaleko ordezkariekin hitz egitea izan zen. Koordinakundeak, barnetegiak antolatzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Irakasleak ere bidaliko ditu. Otsailaren lehenengo astean sartu ginen etxean. Aurren-aurre-

KA T A L A N A K

BEZALA EZAGUTZEN D


7

aharra, netegi

neko lana etxea barnetegiak egiteko egokitzea izan zen: konpondu, prestatu, margotu eta garbiketa lanak egin... Bestalde, antolaketaren eta funtzionamenduaren ardatza autogestioa da. Horren adibide dira antolatu izan ditugun umeentzako jolasak, inauteri jaia eta festa tropikala. 2003ko Aste Santuetan eratu genuen lehenengo barnetegia. Katalanak etorri ziren. Bartzelonako Hizkuntz Eskolatik 34 pertsona etorri zi-

ren euskara bizitzera eta ikastera. Gure lana, besteak beste, honela banatu genuen: · Atezaintza: etxeko sarrerak eta irteerak kontrolatu eta herriaren inguruko informazioa eman. · Sukaldea: sukaldaritzaz eta erosketetaz arduratu. · Garbiketa eta etxearen mantenua. Katalanen ondoren Oreretako Xenpelar Euskaltegitik beste hamabi lagun etorri ziren asteburu bat pasatzera. Geroago Galiziako "Choiva Ázeda" kultur taldeko hamar gazte izan genituen, A Coruñako As Pontes herrikoak, hain zuzen. Nahiz eta lan asko egin beharra izan, oso esperientzia aberatsa izan da. Katalanak behintzat oso gustura gelditu ziren eta berriro ere etorriko direla agindu ziguten. Internet bidezko harremana ere mantentzen dugu haietako batzuekin. Gure oinarri gisa horretako ekintzak izango badira ere, kontuan izan hainbat eratako kultur ekintzetara ere irekia dagoela gure espazioa: ikastaroak, bideoa, filmina emanaldiak, erakusketak eta beste hainbat ekintza, haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat.

A R G I- Z U L O

E T X E- B A R N E T E G I A

D I T U G U N A K I Z A N D I R A S U H O R I, B A R N E T E G I A I Z A T E A R E N B E H A R R A, P I Z T U R I K M A N T E N D U D U T E N A K. . .


J

ardunia -n

Bere etxean hartu gaitu Agustin Gaztañagak.

LEHENIK ETA BEHIN GALDEREN NONDIK NORAKOAZ ITAUNDU 68AN ARANTZAZUTIK ATERA ZEN EUSKARA BATUAREN GAINEAN HITZ EGITEKO GOGORIK EZ DIGU AZALDU. HALERE, LASTER ATERA DITU BERE APALATEGITIK LIBURUAK ETA LAPIKO BETE HITZ BIHURTU ZAIGU.

DIGU.

Garai batean antzerki zaletasun handia omen zegoen hemen. Bai, Hotel Asuntzionen eta Hotel Blasen egiten zuten antzerkia. Orduan hamabostean behin botatzen zuten antzerkia eta aretoa leporaino betetzen zen. Nikolas, Gotzon, Trueba, etab. ibili ziren, baina erdaraz. Emakumezkoek ere bazuten taldea. Haiek ere Blasenean eman zituzten pare bat emanaldi. Nire arreba Rosario tartean zegoen. Eibarrera ere joan ziren; baina garai hartan ere baziren eztabaidak Elizarekin.... Badakizu, neskak eta mutilak zirela eta... Nire arreba, behinik behin, Mariaren alabetatik bota egin zuten. Zure anai-arrebak ez ezik, zuk ere parte hartu zenuen antzerki talderen batean. Hamazazpi urte nituela Sabino Aranaren liburu bat irakurri nuen. Niregan eragin handia izan zuen, ze hark zioen herriari euskara antzerkiaren bidez eman behar zitzaiola eta guk antzerkia euskaraz emateari ekin genion. Talde bat sortu genuen, herri askotan bezala. Federazio bat ere osatu genuen. Donostian bildu ginen Euskal Herriko talde guztiak. Bakoitza bere aldetik zebilen eta hura guztia koordinatzea izan zen helburua; alegia, denok antzezlan bera botatzen jardun beharrean, batzuek bat besteek bestea, etab. Kuota ordaintzen zen eta horrela, antzezlanak euskaratu egiten ziren, zabaltzeko asmoz. Antzerki onak euskaratu ziren. Zer taularatzen zenituzten gehiago, bertako idazleen lanak ala atzerritarrenak? Bertakoak batik bat: Telesforo Monzon, Nemesio Etxaniz eta Toribio Altzaga, besteak beste. Azken honen Neskazarra antzezlanarekin arrakasta handia erdietsi genuen. Nikolas, Ebaristo, Luis Bixkaino, Migel Baltxola... ginen orduan. Antzerki hartan ni Kitolis nintzen eta ordutik datorkit ezizena. Akats bat genuen, ordea. Gure zaharrek ezin zuten papera buruz osorik ikasi. Nikolas zen txarrena. Entsaioak ere paper eta guzti egiten zituzten eta gero apuntadorearekin. Hernanin barregarri geratu ginen, pixka bat edanda joan baikinen. Han izan ziren Iñaki Beobide eta Saizarbitoria ere. Zein da gogoan duzun antzezlana? Martín Ugalderen Ama gaixorik dago. Antzerki guztiek zentsura pasa behar izaten zuten eta horretarako Donostiara eman behar izaten ziren. Horrek ez zuen zentsura pasa, debekaturik geneukan ematea. Aldi hartan, Inixio Sorazu zegoen alkateorde eta bera egingo zela arduradun esan zigun eta horrela antzezteko baimena izan genuen. Debara joan ginenean, aldiz, dena prestaturik geneukala, galarazita zegoela esanez etorri zitzaizkigun.


9

Zer gai du antzezlan horrek? Laburra bezain mamitsua da. Sendi bat agertzen da eta sendi hori Euskal Herria da. Euskal Herriaren ama euskara da; baina euskara galtzen badugu, Euskal Herria galduko dugu. Familiaren barnean borroka sortzen da, euren artean. Batetik ama sendatu nahi duena dago, Sabino Arana. Bestetik, Unamuno. Azken honen ustez euskara galtzen ari da eta hobe litzateke kutxa batean bere kondairekin sartzea, bere gisa galtzen uztea baino. Hiru belaunaldi agertzen dira: aitona, semeak eta bilobak. Ama bisitatzera joaten direnean, gaixorik ikusten dute eta aitonak ere ama zaindu behar dela esango du. Lehen esandako borroka horretan inor ez da aterako irabazle. Horixe izan zen antzeztu nuen azken lana. Saltsa askotan sartuta nenbilen: Goiz Argin, Zeruko Argian, Guraso Elkartean... Eta ikastolaren sorreran ere bai, ezta? Bai, bete-betean harrapatu ninduen. Euskal kultura aurrera atera nahi genuen eta jaialdiak antolatzen ibiliak ginen. Pentsa, 50.000 pta.ko aurrekontuan sartzen ginen. Garai hartan! Zozketen bitartez eta tabernariei dirua eskatuta lortzen genuen aurre egitea. 7.000 pta. geratu ziren soberan jaialdi batean eta diru harekin eman genion hasiera Ikastolari. Horretarako baina, beharrezkoak ziren haurrak eta guraso batzuengana jo genuen. Batzuen ustez ameslariak baino ez ginen eta utopiatzat hartu zuten. Ez zuten ikusten euskarak irakaskuntzan ezer eman zezakeenik. Pepita irakaslea zen, baina ez zegoen euskarazko irakaskuntzarako prestatuta, eta Donostiako Santo. Tomas Lizeora eraman genuen. Pepita etorri bitartean andereño besamotz bat egon zen. Gero sartu ziren Begoña Unanue eta Karmele Izeta. Arroagoian ere bizpahiru bilera egin ondoren, ume mordoxka batzea lortu genuen eta hara joan zen Pepitaren iloba Antoñita. Eta Loiolako ikastola sortu zenuten... Sortu beharra zegoen. Han ere bilerak egin genituen Zestoako bikarioarekin, Azpeitiko artziprestearekin, zarauztar batzuekin, etab. Onespena eman zitzaigunean, zestuarrok udako festak antolatzeko konpromisoa hartu genuen. Orduan Udalak tabernariei dirua botarazten zien eta 150.000pta batzen zituzten jaialdia sortzeko. Urte hartan Udalak geuk antolatzekotan dena emango zigula esan zigun. Hotelei eta dirua eskatu eta bildutakoarekin antolatu genuen. Pantxoa eta Peio, Lertxundi, Lete eta Estitxu ekarri genituen musutruk. 105.000 pezetarekin sortu genuen Loiola. Azpeitiarrek 5.000 baino ez zuten ipini. Zestuarren diruarekin zabaldu zen. Batengana eta bestearengana joanez, hutsaren truk materiala lortzen genuen. Berriro ere zozketak...

... euskaldun

asko daude ni bezala,

gaur egungo liburuak

irakurri ezin dituena.

Buru belarri jarrita ere, ez diot tankerarik

ematen. Dena ezberdin

idazten dute.

Zozketako txartelak 100 pezeta balio omen zuen. Garesti, ezta? Urtean behin egiten genuen eta SEAT kotxea zozketatzen zen. Hara, 1.000 txartel saltzen ziren eta kotxeak balio zituen 60.000 pezeta haiek kenduta, 40.000 pezetarekin geratzen ginen. Taberna ere jarri behar izan zen. Ez genuen festarik ikusten. Jendea erruz ibiltzen zen. Ateratzen zen diruaz gain, kuotak ere ordaindu behar ziren. Familia batetik bat baino gehiago joanez gero, kuota jaisten joaten zen. Batzuk behartsuak ziren eta hutsaren truk bidali zituzten. 75 umetik gorako multzoa osatu genuen. Horiek guztiak garai bateko kontuak. Gaur egun ere, zenbait afiziori jarraitzen diozu. Eta orain, adibidez, ehizara joatekoa zara, ala eiza h-rik gabe? H-rik gabe. Nemesio Etxanizek esana da H beste bereizkuntzarik ez bagenu, euskararen batasuna, H gorabehera, egina zegokeela" Batzar artan sabinistak eta ezkertiarrak zeuden. Dalako batua onekin, frantses fonetika onekin, Sabinen ekintza zapuztu nai izan zuten. Hzaleak ziran. Batasuna bazan orduan, gipuzkera osatua deitzen zitzaiona. Ikastolan ere asera aseratik gipuzkera osatua erabiltzen zan. H sartu baino leen aditza gipuzkeraz zein bizkaieraz ematen zan. Guk bozketa egin genuan Arantzazutik ateratako batua onartu ala gipuzkera osatuaz jarraitu. Leenak irabazi zuan. Zure ustez ama euskara gaixorik al dago? Gaixorik dago, gaixorik jarraitzen du. Erdarazko itzak sartzen ari gera. Zergatik ez dio garbitasunari eusten? Bestalde, euskaldun asko daude ni bezala, gaur egungo liburuak irakurri ezin dituena. Buru belarri jarrita ere, ez diot tankerarik ematen. Dena ezberdin idazten dute.

ALAZNE OLAIZOLA


eguraldi txarrari aurre eginez, xira dotoreekin eta txaranga lagun, giro politta sortu zen. Pankarta eta loreak ere ez ziren falta izan. Kontuz Pakirri hemen dago, kirriki! Ez duzue esango benetako torero itxura ez duenik! Ez itxura bakarrik zezentxoaren aurrean ederki moldatu zen eta txikitatik zuen ametsa, Zestoako plazan toreatzea, alegia, bete zuela esan daiteke. Ez dakigu ziur zezena nekatu egin zen edo aspertu, baina ez zien kaso handirik egin ez toreatzaileari ez asto gainean noraezean zebiltzanei ere.

AJendeak ez zuen huts egin,

A

C

Arga -k fest


F

F Bada zezenketetara joan ez eta Anparito roca entzutera huts egin gabe zintzo asko erdi kalera hurbiltzen denik ere.

bazegoen, eta bada apuntatu ez delako kanpoan geratu denik ere. Ia datorren urtean‌ Lehiaketarik izan ez bada ere, batzuk eman dizkiote buruari buelta batzuk eta baita aldarrikapenak egiteko aprobetxatu ere. Korridak ohean!

EPaella jana ohitura bihurtu da azken urteetan. Hasiera batean gaztetxetik sortu zen ideiak arrakasta lortu du eta ia 300 lagun bildu dira aurten. Izen ematea ere

Notizia kontzertua bera baino eguraldia izan zen. Norbaitek begikoa bota zuen eta eguraldi ona bide ertzean geratu zen. Euriak euri, runba doinuak goizeko 7etan ere oraindik entzun zitezkeen Zestoako kaleetan.

DMal de Ojo eta Bide Ertzean taldeak Berriaren alde.

iheslariak gogoan herri afaria antolatu zuten Askatasuna eta Etxerat taldeek. Aurten aipamen berezia izan du Pelotasek 16 urte eta gero bere lehen festak baitzituen. Jon Maia eta Mikel Mendizabalek bertsotan eman zioten ongi etorria.

CUrtero bezala preso eta

alkatesak, zinegotziak, idazkaria, udaltzainak,‌Bederatzigarren urtez haurrek hartu dute aurtengoan ere egun batez bederen herriaren agintea. Gorka Unanue alkateak herriko bara eskaini zien alkate-alkatesa txikiei boterearen sinbolo gisa, ondoren pleno bat ospatu eta txupinazoa bota zuten. Kalejiran ikus ahal izan genuenez, urtetik urtera elegantzia handiagoz ospatzen da egun hau, Azpeitiako elegante egunaren pare jarriko ote da?

B Haurren eguna. A ze pertsonaia pila mahaiaren bueltan! Alkate-

B

D

E

1

az ki sta 1


GDantzan behintzat neskak nagusi. Laiotz taldekoen musika laguntzeko koreografia bikaina landu zuten,

gaztetxoetatik hasi eta helduagoetara, bikoteak egin eta aide dantzara, ezker eskuin, eskuak gora, gerrira, buelta... uf nekatu arte!

HGuk jakin ahal izan dugunez, zahagi ardoaren ideia Alegiatik ekarria da. G

Jatekoa norberaren kontu eta ardoa antolatzaileek jarria, kasu honetan jai batzorde erabakigarriaren aldeko taldekoek. Kexatu zenik ere izan zen ordea, ardoa barriketan espero eta kartoizko kaxetan, alajaina! Hurrengo urterako barriketan eta Errioxatik ekarriko omen dute.

H

I Eta zu zein zara?? Ezagutzen zaitut, ez zara ausartuko ni jotzera, ezta?? Bestelaaaa...

J Txupinazo lasaia aurtengoa, jende pixka bat agertu zen festei ongi etorria egitera, baina nabari zen festak bezperan hasi zirela. Presoak ere gogoan izan zituzten txupinazo denboran eta segidan herriko bandaren doinu alaiek lagundu zuten bazkal ordura artekoa.

KTxakolinak badu

arrakasta, bai horixe! Akaso pintxo goxoak ematen direlako, merke eskaintzen delako... auskalo...Baina, jendea zain egoten da dastaketa ordua noiz iritsiko. Aurten Arregi eta Ulazia izan omen dira txakolin onenak. Orain, laugarren tragotik aurrera antzeman bai?

K

L Laugarren urtea da herriko lehengo eta oraingo txistulariek

L

jaietan kalejira egiten dutela. Garai batean goizeko 8etan izaten omen zen txistularien eta dultzaineroen kale buelta, baina garaiak aldatzen ari dira nonbait eta pixkat beranduago irtetzen dira orain. Musikarik ez zenean tabernetan, jendea desiatzen egoten omen zen dultzaina eta txistua entzuteko, orain berriz jendearen kexak entzun behar izaten dituzte, gaupaseroenak eta lo egin nahi dutenenak...hau marka, hau!!!


I

ak o jai ak

3

Aizarn -

1

Aizarnako jaiak abuztuan izan baziren ere, merezi dute tarte txiki bat iraileko alean. Jaiei hasiera emateko bezperan egin genuen afariak jarraitzaile ugari ditu oraindik, Anbuk herriko gaztediaren laguntzaz burruntzian erreta prestatu zuen arkumea ez zegoen txantxetakoa, horrela prestatzen jarraitzen badute ez dute jarraitzailerik faltako. J Egunean ospatu ziren herri kirolak ere jendetza ugari ekarri zuen herrira, bi Aizarnen arteko lehiak ikusmira polita sortu zuen. Herritarrak bere taldea animatzen gogor saiatu ziren arren, Aizarnazabalgoak nagusitu ziren. Lehia horren ondoren, herriko gaztetxo batek eman zigun ikustaldi polit bat harri jasotzen; adin txikia du oraindik, baina kirol horretarako badu prepezioa eta zaletasuna. Indarra berriz, izango du horrela jarraitzen badu. Laster dugu harri jasotzailea herrian. Oilasko biltzen gazte ugarik hartu zuen parte bigarren egunean, ikuskizun polita eman ere bai goiz partetik, nahiz eta arratsaldetik eguraldiaren laguntzarik ez zuten izan. Dena dela, sasoiak denak gainditzen ditu eta euriagatik ere, ez zen umorerik falta izan. Aizarnazabalgo bertso eskolak antolatu zuen antzerkiak ere oso jarrera ona izan zuen. Antzerkian, herri kiroletan eta beste ekitaldietan bezala, Aizarnazabalgo gazteen parte hartzea izan dugu, badirudi bi herrien arteko harremana oso sendo dagoela. Artzain-txakur lehiaketa ikusteko aukera ere izan dugu aurten, hori ospakizun berria dugu herriko jaietan. Oso ondo antolatua, ikuskizun polita eman ziguten, aurrera begira ere kontuan hartzeko ospakizuna dugu beraz, lehiaketa hori. Musika jotzaile alaien faltarik ere ez dugu izan jaiak alaitzeko, baina beste herri askotan bezala, jende gutxi dantzarako prest, eta tokia ugari soberan. Badirudi kalean dantza egiteko ohitura ez dagoela oso modan.

J

ON

EGIGUREN


danbolinzulo Zestoar bat Kontxan

katzeko bi estropada geratzen zaizkio, hamasei estropadatatik hamahiru egin ditu berak, anemia bat zela eta hiru estropadatan ez baitzuen parte hartzerik izan. Ligan laugarren postuan geratu dira. Aurrera begirako asmoi buruz galdetuta segitzeko intentzioa agertu du, baina momentuz ez dakiela gauzak nola joango diren esan digu. “Hau droga bezala da, segitzen duzu eta ezin laga, gorputzak eskatu egiten dizu arraunean egitea� Egindako denboraldiagatik zorionak emanda agurtu dugu.

X ABIER B EREZIARTUA L OIOLA ‘T XATO ’ 25 urte Hamabi denboraldi daramatza arraunean. Hamar Zumaiako Telmo Deun ontzirekin egin ditu. Eta aurtengo denboraldia Orion hasi eta Orion bukatuko du. Kontxako Banderan iaz hartu zuen parte lehen aldiz .Getaria eta Zumaiak osatutako Paternina-Indaux-ekin. Aurten, bigarrenez hartu ahal izan du parte Donostiako estropadetan. Lehenengo igandean Astillerok lortutako aldeari esker, ez Oriok ez besteek ezin izan zuten irabazi. Hala ere, bigarren postua eskuratzeko gogor lan egin zuten eta baita lortu ere. Xabierrekin hitz batzuk egiteko aukera ere izan dugu eta bere esanetan esperientzia ona izan da aurtengoa, baina iaz Zumaiarekin helburua sartzea baldin bazen Oriorena irabaztea zen eta gehiago egin zitekeenaren ustea du. Denboraldia bu-

Otsailaren 20an Guardia Zibilak indarrez Euskaldunon Egunkaria itxi zuen. Otsailaren

Zestoako jaietan aurten ezohiko bisitariak ere izan ditugu, Guardia Zibilak, hain zuzen ere. Azken eguna zen, asteartea, arratsaldeko 5ak, Erdikalean gora eta behera ibili ziren. Jendeari karnetak eskatu, galderak egin... ez da gure herriko kaleetan ibiltzen diren lehen aldia. Alkateak lehenago ere azalpenak eskatu arren... esplikazio gutxi ematen dute. Beraiek aginduak betetzen omen dituzte eta zerbait gehiago jakiteko mandoei galdetzeko, horixe beraien erantzuna. Errepidetako kontroletara zoritxarrez ohituak geunden, baina herrian bertan, kalean, gure inguruan... zer pentsatua ematen du, hala?

21ean, Egunero izenarekin eta modu apalean euskarazko egunkaria kalean zen. Otsailaren 22an inoiz Donostian izan den manifestaziorik handiena egin zen, euskal gizarteak tinko erantzun zuen. Herrietan Egunkariaren aldeko batzordeak sortu ziren. Adierazpen askatasuna, injustizia, espetxeratzeak, torturak... salatu ziren eta egunkari berriaren aldeko lanari gogor ekin zitzaion. Bost milioi euro lortu behar ziren euskarazko egunkari berri bat kalean izateko. Zestoan ere lan ugari egin da hilabete hauetan guztietan, baita hainbat ekimen polit antolatu ere. Helburua, jendea sentsibilizatzea eta Berria kalean egon zedin dirua biltzea. Zenbat? 15.913 euro. Ba, helburua bete du Zestoak, kopuru horren B e r r i a r e n a l d e k o a z k e n e k i t a l d i a a b u z t u a r e n 3 0 e k o k o ntzertua izan zen. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, %106ra ere iritsi baita. j e n d e a k g i r o j a t o r r e a n B i d e E r t z e a n e t a M a l d e O j o t a ldeen musikaz gozatu ahal izan zuen. Eta oraindik txamarrak biltzen jarraitzen dute batzordekideek, beraz kopuru politta lortuko da. Egunkariaren aldeko batzordearen izenean eskerrak era batera edo bestera lagundu duzuen guztioi!!!


ketan inoiz baino partehartzaile gehiago izango omen da, 70en bat edo. Nagusiki gazteak, batez bestekoa 25 urte inguruan dabil, beraz, Egaña, Peña, Lizaso eta beti-betiko beteranoak ez ditugula ikusiko ondoriozta dezakegu. Irailaren 26an hasi eta abenduaren 14an bukatuko da txapelketa Irunen jokatuko den finalarekin. Oskar Alberdi 26 urteko herritarrarekin batera, Erralla Bertso Eskolako Mieltxo Aiertza bere betiko lagun aizarnazabaldarrak eta Gorka Iribar, Olalde bertsolariaren seme zaharrenak ere hartuko dute parte. Aurtengo txapelketa ez da iaz bezala herriartekoa izango, buruz buru jokatuko dute, baina filosofia berari eutsiz, lehenengo kanporaketak eskualdeka izango dira. Gauzak horrela, Gorka izango da lehena bertsotan, irailaren 26an Aian, Mieltxo hurrena, horri Zestoan egitea egokitu zaio urriaren 3an kultur etxean eta azkenik Oskarrek Bergaran jardungo du urriaren 10ean, hirurek ere gaueko 22:00etan. Bertsolari gazteek gustura hartuko dute herritar eta lagunen berotasuna. Ea bada ganoraz animatzen ditugun eta txapelketa polita egiten diguten.

5

Otsailaren23anbagoaz plataforma Aurtengo txapel-

1 Geure teilatuari harrika

Ongarri edo kaltegarri?

ud aletik UZ

TAILAREN

2 9K O

UDAL BATZARRAK

E G I N D A K O S A I O B E R E Z I A N, BESTEAK BESTE HONAKO

Gauza bakoitza bere neurrian. Txakurrek egin ditzatela beraien egin beharrak dagokien lekuan, bestela loreak erre egiten omen dira, herriko lorategiak desitxuratuz. Har dezatela kontutan txakurren jabeek!!

E R A B A K I A K H A R T U Z I R E N:

• A sita dauden 40 etxeRROABEAN

aurreiku-

bizitza eraikitzen hasteko eman diren aldaketa urbanistikoak behin betiko onartu ondoren, Udalak obrak egiteko behin-behineko baimena eman du. Obrak "Inmobiliaria Loyola, S.A." enpresak egingo ditu, Nerea Sudupe Uria arkitektoak landutako proiektuaren arabera.

• I muaren ordenazioko R A E T A K OT E L L E R I A

ere-

plan partziala behin-behingoz onartu zen. Plan horrekin egun Arzubia eremuan kokatzen den txatartegia Iraetako Nagusikoa industri sektorearen aldamenean kokatuko da. Aldaketaren sustatzailea "Desguaces Zumeta, S.L." enpresa da eta Iñigo Unanue Uranga arkitektoak landu du proiektua.


h

aurrenmasajeikastaroa

aurren masajeak harreman familiarrak piztu eta indartu egiten ditu. Presakako gizartean bizi gara. Horregatik, masajeak haurrei denbora bat eskaintzeko aukera eskain diezaguke; horrela, maitasuna, entzutea, onartua izatea, gertutasuna eta beraien autoestimua indartzeko oinarriak sendotzeko edo errespetatzeko aukera izan dezakegu.

Zer da haurren masajea?

Klinikoki onartua dago, maitasunak eta laztanak gizakiaren garapenean zeresan edo eragin handia dutela. Aspaldian, aurrerapen teknologiko garrantzitsuak egin ditugu, baina premia handiena dutenak edo gauza premiazkoenak ahaztu egiten zaizkigu. Haurrek beraien sentsazioak emozio bihurtzen dituzte eta horrela munduari buruzko beraien inpresio edo usteak egiten dituzte. Inpresio horietatik sortuko zaizkie bizitzari aurre egiteko, hazteko, ikasteko gaitasuna garatzeko eta erlazioetarako baliabideak. Gainera, sentsazio horien artetik garrantzitsuenak, lehenengo urteetan behintzat, ukimenaren bidez jasotzen dituzte. Ukimena, haurrarentzat, jatea bezain beharrezkoa da. Umearen lasaitze efektuengatik eta komunikazio afektibo ez-berbalean jokatzen duen paperagatik du horrenbesteko Masajea, umeei entzuteko, eta garrantzia. Haurra besoetan hartzea, bere (haurraren) garapen mentalerako eta umeak ulertzeko, errespetatzeko sozialerako faktore garrantzitsuenetakoa da. eta maitatzeko Haurrak kontaktu falta abandonu bezala hartzen du. Ukitze eta kontaktu behar hori erantzun maitekor baten bidez aseta sentitzen ez badu, haurrak bere bizitza guztian eramango du maitasun faltaren sentsazioa. (T贸came mam谩, Elvira Porres).

Haurren masajearen onurak

+Bizkortu (estimulatu) edo erlaxatu egin dezake eta hori oso garrantzitsua da ikaskuntzaren garapenerako. Izan ere, haur txikiek egunero gauza berri asko ikasten dituzte. Orduan, askotan hori ez bada erlaxazioarekin orekatzen, gehiegizko estimulazioa sor daiteke. +Sistema gastrointestinala antolatzen laguntzen du, koliko eta gasei aurre egiten lagunduz. +Kanpotik etortzen zaizkigun sustoak edo eraginak sortutako tentsio emozionalak askatzen ere laguntzen du. Haurrentzat, etapa aurre-berbalean, askatzeko modu bat negarra da. Aukera hori eskaintzen badiegu eta haurraren ondoan egoten bagara, askatze hori eusteko, bazterketa eta inkomunikazioa sor dezaketen blokeoen pilaketa saihestuko dugu. Horrez gain, blokeoak hainbat ondorioa izan ditzake: karakter gogorra, urduritasuna, suminkortasuna, hiperaktibotasunerako joera eta atentzioa jartzeko zailtasunak. +Loturak osatzen ere laguntzen du, horretarako oinarrizko elementuak ematen baititu, esate baterako: ukimena, begiratua, ahotsa, usaimena... Haurren masajeaz gozatzeko modu bat, taldeka egitea da. Maiatzean Zestoan bi ikastaro egin ziren, gurasoei beraien haurrei masajea nola eman erakusteko (gorputz atal bakoitzerako teknikak erakutsiz). Era berean, larritzen gaituzten gaiez hitz egin genuen: negarra, loa, elikadura eta seme-alabekiko harremanak. Bizipen horiek gure egoera berean dauden beste pertsona batzuekin konpartitzeak guztiok aberasten gaitu, eta, aldi berean, haurrek dituzten ahalbideak ulertzen laguntzen gaituzte. Izan ere, gure laguntzaz gain, haurrek hazteko beren buruan konfiantza lortu behar baitute. Jendeak agertzen duen interesaren arabera, ikastaro gehiago egitea pentsatua dago. Mundu guztiak egin dezake. Erraza eta ona da, bai haurrentzat eta baita gurasoentzat ere. Ez dizu minik egingo ez zuri eta ezta zure haurrari ere. Ez ezazu pentsa trebezia edo abilezia bereziren bat behar denik zure haurrari masajea emateko. Gauza naturala da.

N

erea eta Ane Mendizabal


ir 21

AILA

IGANDEA

7

agenda e

1

uskaraz ikasi nahi duzula? Alfabetatu nahi duzula? EGA atera nahi duzula?

Zarauzko Elkartasun Egunean izango dira San Joan egoitzako egoiliarrak.

25

• Emartxan hasiko da

rralla bertso eskola

urriaren 7an. Orain arte bezala asteartero bilduko dira Ertxiña Musika Es20:30ean. Iazko esperientzia kolakoek emanaldia eskainiikusirik, bi maila bereiziko ko dute San Joan egoitzan. dira aurtengoan ere. GazteOSTIRALA txoen irakasle Oskar AlberPresoen giza eskubidi izango da eta helduena deen defentsan elkarretaraberriz Iñigo Manzisisdor tze ixila Etxeratek deituta, Mantxi. Informazio gehiago 20:00etan plazan. Oskar Alberdi eta Mikel LARUNBATA Irurek. Gudari eguna. Xabin ainika ikastaroa AzEtxaideren erailketaren ken urteetan ohi den XVIII. urteurrena. Ertxiña bezela, aurten ere bainika mendira irtenaldia 9:00etan; ikastaroa eskainiko da. Le13:00etan, herrian bertan henengo saioa urriaren 6an Deitu: manifestaldia izango da eta izango da, arratsaldeko aek: 943151089 omenaldia geltokiko monoli15:00etatik 17:00etara. uskara ikastaroak to aurrean. udaleko euskara zerbitzua: IGANDEA AEK eta Zestoako 943147132 (Nora) Udalaren eskutik. EuskalGoizeko 8:00etan Erduntzeko maila guztiak, niora irtenaldia Zestoako Euskara Aholku Batzordea EGA eta alfabetatzea. IraiAskatasunak antolatuta. laren 30ean bukatuko da 12:00etan Zelatunen eskualizena emateko epea eta klaseak urriaren 6an hasiko deko konzentrazioa izango da. dira. Ikastaroak doakoak izango dira eta egutegia RIA eta ordutegiak matrikulatzen direnen artean hitz egin eta egokituko dira. Arroabean talderik osatuko balitz, OSTIRALA bertako Kultur Etxean izango lirateke klaseak. Informazio gehiago: AEK, 943 151 089; udaleko euskara Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporazerbitzua 943 147 132 (Nora) keta Kultur Etxean 22:00etan. Mieltxo Aiertza Erralla bertso eskolako kidea arituko da. iroldegitik. Mantenduzko gimnasia egin nahi IGANDEA duenak badu aukera. Astelehen, astearte eta Kilometroak. Agiro Mendi taldeak antolatuta ostegunetan arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara eta 19:30etik 20:30era, eta astelehen, asteazken eta osteoinezko ibilaldia: Zestoa-Lazkao. Infomazioa: Mikel gunetan goizeko 9:30etik 10:30era. Jubilatuek asteleIrure. hen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara. Haur, gazte eta helduentzat aerobic ere hasiko da urrian. Informazioa 943 147 942 telefonoan. raetako Santa Ines pelota txapelketarako izen ematea urrian zabalduko da neska eta mutilentzat. kastetxeko jangelarako begiralea behar da, 12:30etatik 14:30ak bitarteko lan ordutegia. Harremanetarako deitu 943 147 977 telefonora. OSTEGUNA

26

27

Eta zeri begira zaude? Matrikula zaitez!!!!

28 ur 03

05

•B •E

•K

•I •I


d

anbolin aldizkariko lantaldeak eskatuta, hemen naukazue nire udara honetako esperientzia kontatu nahirik. Aimar Ugarte naiz, 22 urteko herritarra. Ekuadorren barrena igaro dut abuztu guztia, uztailaren 27tik irailaren 3ra arte, hain zuzen ere. au guztia urtearen lehendabiziko hilabeteetan hasi zen. Ez nuke jakingo nola izan zen esaten, baina Manolo Gazta単agarekin harremanetan jarri ostean, esan zidan nola Bilboko Elizbarrutiko Misioek hainbat motatako auzolandegiak antolatzen zituztela Ekuadorren eta ea interesatzen al zitzaidan horietako batean parte hartzea. Hasiera batean ez nuen neure burua egoera horretan ikusten, baina pare bat aldiz pentsatu ondoren, ez nuen duda izpirik izan. ala bada, Manolok Bilboko Misioetako zenbakia eman zidan eta haiekin harremanetan jarri ostean bilera baterako hitzordua eman zidaten. Guztira hiru bilera egin genituen taldekideak ezagutu eta hango gure lana zein izango zen zehazki ezagutzeko. Halako batean, iritsi zen Ekuadorra abiatzeko ordua. Bilbotik Madrilera,

H

e k u a e r r e a l i t

B

H

Madriletik Quitora eta azkenik Quitotik Guayaquila, hamahiru orduko bidaia egin ostean. Hango apaiz-etxean gaua igaro ondoren, gure egoitza izango zen Arenillas herrira joan ginen autoz. A ze errepideak! Herri hura El Oro probintzian dago eta Ekuadorko hegoaldean kokatzen da, Perutik ordu erdi batera. Hango apaiza Gasteiztik joandako misiolari bat da eta bere komentuan hartu gintuen. antxe hasi zen gure auzolandegia. Guztira zortzi boluntario ginen laguntzaile batekin, guztiak bizkaitarrak, ni izan ezik. Bilera bat egin genuen gure lana zein izango zen zehazteko. Kontua da, binaka, familietara bidali gintuztela, eta familia guztiak herrixka ezberdinetan bizi ziren. Herri haiek Arenillastik ordubete ingurura daude eta guztiak ere ez dira hamabost etxebizitzatik pasatzen. Nire herriak Guarumo zuen izena. Herrixka mendian galduta dago eta hamahiru bat etxebizitzetatik aparte ikastetxea besterik ez du. Gure eginbehar nagusiak, astelehenetik ostirala bitartean hangoekin bizitzea eta arratsaldetan herrixkako umeekin eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea izan ziren.

H

oluntarioon lanik nabarmenena umeekin egin genuena izan zen, baina guztiok soberan genekien, Elizbarrutiko Misioen helburu nagusiena hango familien egoera latza eta miseria gorria guk geure azalean pairatzea zela. Beraz, aste osoa famili bizitza egiten igaro ondoren, asteburura iristean, Arenillasko komentuan biltzen ginen guztiok ebaluazioa egin eta taldekide guztion esperienB O L U N T A R I O O N tziak trukatzera. BeneL A N I K N A B A R M E - tan esperientzia harriN E N A U M E E K I N garriak bizitzeko E G I N G E N U E N A aukera izan genuen I Z A N Z E N , B A I N A guztiok ere. Nik neuk G U Z T I O K S O B E R A N hamaika seme-alaba G E N E K I E N , E L I Z - zituen familia zoragaB A R R U T I K O M I - rri batekin abuztua paS I O E N H E L B U R U satzeko zortea izan N A G U S I E N A H A N - nuen. Nahiz eta pobreG O F A M I L I E N zia latzean bizi diren, E G O E R A L A T Z A edozer gauza egingo E T A M I S E R I A G O - dute zu beraien etxean R R I A G U K G E U R E eroso eta pozik senti A Z A L E A N P A I R A - zaitezen, eta benetan T Z E A Z E L A . diotsuet, nirekin behintzat lortu zutela. Beharbada gosea pasako duzu, urik gabe biziko zara hainbat egun, intsektu artean egingo duzu lo, baina haiek duten bizitzeko poza eta elkarrekiko laguntasuna nik ez dut sekula inon ere sentitu. ehen esan dudan bezala, familiak hamaika seme-alaba zituen. Lau ezkonduta zeuden eta beren familia zuten. Beste bi anai-arreba berriz, izebaren etxean bizi ziren Arenillasen, institutura joateko aukera izan zezaten. Beraz, astean zehar etxean bost anai-arreba, gurasoak, nire laguna eta ni neu bizi ginen. Aitak eta bi semeek basoan egiten zuten lana asteko bost dolarren

L


9 1

d o r r e a t e b i l a

n

truke (bost bat euro), bi gaztetxoenak herriko ikastetxera joaten ziren eta beste alabak amari laguntzen zion denen arropak garbitzen eta janaria prestatzen. Kontuan hartu behar da, han ere, gizonezkoek ez dutela ezertxo ere egiten etxean, nahiz eta badituzten beren ordu libreak. Amak eta alabak egun osoa igarotzen zuten etxeko lanak egiten. ango egoera benetan da tamalgarria, eta, nire ustez, jasaten duten pobrezia ekonomikoa ez da duten gauzarik larriena. Garbitasuna, elikaduE Z B A D U T E N A H I - ra, sexu-harremanak... K O D I R U G O S E R I K oinarrizko elementu E Z P A S A T Z E K O E T A horien inguruan izugaU R A O R D A I N T Z E - rrizko ezjakintasuna K O , Z E R G E H I A G O dute. Azken finean, E M A N G O D I E M A I - gauza horiek guztiak L A E K O N O M I K O dira hango jendea txiro H O B E B A T E K E Z edo pobre egiten duteB A D A K I T E E Z E R - nak. Ez badute nahiko T X O E R E , H E Z - diru goserik ez pasaK U N T Z A R I , E L I K A - tzeko eta ura ordainD U R A R I , G A R B I T A - tzeko, zer gehiago S U N A R I E T A emango die maila ekoA B A R R I B U R U Z ? nomiko hobe batek ez badakite ezertxo ere, hezkuntzari, elikadurari, garbitasunari eta abarri buruz? i beti arduratu izan nau pobreen munduak, eta gauza asko entzuten dituzu haien egoerari buruz: zein larri dauden eta zein injustua den gure gizartea haiekin. Ba, ez dago haiekin denboraldi bat igarotzea besterik, entzundako guztia txiki gelditzeko. Eta okerrena da badituztela mila baliabide zulotik irteteko, besteak beste, hango lur emankorra; baina lurrak beraiek ustiatu arren, etekinak ez dira beraientzat. adakit hilabete horretan eginiko lanarekin ez nuela familia haren egoera zuzenduko, baina nahikoa izan da errealitatea ezagutu eta berriro bueltatzeko grina sortzeko. Artikulu hau irakurri eta jakinmina piztu zaion orori gomendatzen diot esperientzia.

H

N B

A

IMAR

UGARTE LANDA


zure publizitatea hemen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.