34 - 2003 azaroa

Page 1

danbolin g urean. Z

ESTOAN ERE BESTE

HERRIETAN BEZALAXE FUTBOLAREN

INGURUAN JENDE ASKO MUGITZEN DA.

HAINBAT TALDE, PARTIDU,

ASTEA JOAN ETA ASTEAN ETORRI HORTXE! BAINA EZAGUTZEN AL DITUGU ZEIN DIREN, NOLA

ANTOLATZEN DIREN, ZEIN DIREN BERAIEN HELBURUAK...

ALDAKETAK IZAN DIRELA ENTZUNDA, UNE EGOKIA IRUDITU ZAIGU

BERAIENGANA HURBILTZEKO.

ZUZENDARITZAKO HIRU KIDE GUREKIN, ALOÑA LARRAÑAGA, BERDAITZ LANDA ETA IGOR EIZAGIRRE. GAINERAKOAK, GEHIENAK JOKALARIAK IZANIK

ENTRENAMENDUAN OMEN DIRA.

(7. orrialdean jarraitzen du)

2003ko azaroa

34 zb. . . .N A H I K O A

E G I T E N A L D U G U?

J A R D U N I A N: L U I S B A R R E N A

ORGANOAREN TRONPETAK


…ARGAZKI HONETAKO HAMAR PARTAIDEREN IZENA ETA LEHENENGO ABIZENA.

BADAKIZKIZULA ? B A,

IDATZI ORRITXO BATEAN , ZURE IZEN -ABIZEN ETA TELEFONO ZENBAKIAREKIN BATERA , ETA BOTA DANBOLIN -ZULO KULTUR ELKARTEKO GUTUNONTZIRA (O R A I N D I K EZ AL D A K I Z U N O N D A G O E N ? B A , K U L T U R E T X E A N , N O N B E S T E L A !) E D O B I D A L I E R A N T Z U N A danbolin@topagunea.com- E R A , A B E N D U A K 1 0 B A I N O L E H E N .

ASMATZAILE GUZTIEN ARTEAN BI PERTSONENTZAT HAMAIKETAKO BAT ZOZKETATUKO DUGU. Aurreko zenbakiko erantzuna: Eli Uzkudun, Estitxu Ibarguren, Jone Miren Azpeitia, Imanol Manzisidor, Asier Manzisidor, Iñigo Moreton, Joseba Arrizabalaga, Joseba Illarramendi, Raul Olaizola, Patxi Arzallus, Garbiñe Lizaso, Jon Eizagirre, Onintza Irureta, Lasalete Pinto, Lierni Arrieta, Maider Cestona, Iñigo Gaztañaga, Mikel Aramendi, Apolio Etxeberria, Aitziber Gastiain, Estitxu Arrizabalo, Lidia Olaizola , Juan Mari Nieves, Idoia Subinas, Unai Lizaso, Jaione Urrestilla.

EZETZ ASMATU…

ASMATZAILEEN ARTEAN ZOZKETA EGINDA, A S I E R B U E N E T X E A RI TOKATU ZAIO HAMAIKETAKOA.

BAINUETXEAN URTEURRENEAN

50. JOSE I KASTETXEAREN SAN

argazkia: Zestoa herri ikastetxea

1 9 7 9 - 1 2 - 0 8 . ZE S T O A K O

LAGUNDU ZUK ERE LEHIAKETAN ETA BIDALI ARGAZKIAK.

EGINDAKO BAZKARIKO ZERBITZARIAK

Z O R I O N A K ! ! !


3

atarikoa.

&

Aurtengo udazkena euritsua dugu. Lerro hauek irakurriko ditugunean ez dakit bero edo hotz egingo ote duen, hego haizea edo eguraldi euritsua izango dugun. Hemen edozer gerta liteke udazken egun batean. Orain dela 50 urte egun euritsu bat izan omen zen. Euria goian-behean. Egun beltza. Inork espero ez zuen uholde handi bat jasan zuen gure herriak. Danbolinek ezagutu ez genuen gaua nolabait erakutsi nahi izan digu urriko alean, ez da erraza. Ura eta lokatza leku guztietan. Adinean aurrera doazenek gogoratuko dute. Guri, berriz, zaila zaigu irudikatzea. Presak izan ote ziren horren errudun?

Aspaldian, Nafarroako Irati bailaran, urak buruhauste handiak ematen dizkie hango biztanleei. Urak baino gehiago urtegiak. Francoren garaian Irunberri inguruan Itoizkoa baino handiagoa izan behar zuen urtegia eraikitzeko asmoa omen zegoen eta urte batzuk geroago, Nafarroako Gobernua gogor ari da urtegia eraikitzeko nahian. Urtegi erraldoia eraikitzeko arrazoia uraren eskasia omen da. Arrazoi asko eman dira urtegia eraikitzearen kontra. Aldekoak nik behintzat gutxi entzun ditut. Baina ni hemen ez naiz denak berriro gogorazten hasiko, gainera ez nuke ezer berririk esango. Uste dut dena esanda dagoela. Hala ere, Nafarroako Gobernuak nahi duena egin du. Herritarrak beren etxeetatik bidali, etxeak suntsitu... bertako biztanleek "interes ekonomiko ezkutuak" daudela eta "izugarrizko iruzurra" dela diote. Hogei urte badira urtegiaren kontra borrokan. Hala ere, Itoitz bizirik mantentzeko benetako arrazoiak ahaztu gabe, gaian jakitun direnen ikerketak kezkatzen nau. 1989. urtean, obrak hasi baino bost urte lehenago, Nafarroako Gobernuak ikerketa bat egin eta emaitzak ezkutatu zituen. 2000. urtean Itoizko koordinakundeak ikerketa berri bat enkargatu zuen. Horren arabera, urtegiaren maldak ezegonkorrak dira eta bustitzen direnean oso labainkorra gertatzen da. Presa apurtu edo gainezka eginez gero, zazpi hondamendi arrisku daude. Irati, Aragoi eta Ebro inguruetan uholdeak eragin ditzake eta milaka pertsona hil. Itoizko bi presak ofizialki arrisku gorenean sailkatuta daude (A kategoria). Inguru horrek Richter eskalan 5 graduko lurrikarak izan ditu. Gainera, urtegi handiek, adituen esanetan, lurrikaren arriskua handitu egiten dute. Betetze frogak hasi direnean, maldaren lehenengo labainketak gertatu dira eta administrazioak gertaera hori ezkutatu nahi izan du. Ez diezagutela gogorarazi gaur gogoratzen ari garena. OHARRA

Edurne KORTA

inkesta, pintada

04 05 08 14 16 enbidoa

...nahikoa egiten al dugu?

organoaren tronpetak d a n b o l i n

EK

EZ

udaletik

DU

BERE

GAIN

zestoa 1 danbolin 1

17

jardunian: luis barrena

HARTZEN

agenda

ALDIZKARIAN

147 123.

06 12

porrusalda

ADIERAZITAKO

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943

e-mail: danbolin@topagunea.com

18

ESANEN

ETA

d anbolin : Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Joxeba Larra単aga, Urko Canseco, Onintza Irureta, Jone Bergara, Alazne Olaizola

gehienak danbolinen inguruko lagunek idazten badituzte ere, askotan iritzi artikuluak izan ohi dira, iritzi pertsonalak. Baina azken alean (33.a), hutsegite bat zela medio, ez zen agertu ez gaiari zegokion argazkirik eta ezta sinatzailearen izenik ere. Manuel Arregi agertu behar zuen sinatzaile bezala.

a t a r i ko

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi. i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000. ISSN : 1576-9429.

IRITZIEN

ERANTZUKIZUNA


P

intadak. 1. sua pizten.

P OZGARRIA

Ezkonduko al zinateke printze edo printzesa batekin gero errege edo erregina izango nik uste dut ezetz. Ez z a r e l a j a k i n d a ? Ez, dakit ba, ezin naiz imajinatu, galdera zaila da e! Ni ez naiz ikusten papel horretan ez, uste dut kaleko bat izan daitekeela printze baina ni ez, ni kale, kalekoa naiz. Asko jota nire portaleko lehendakari baina printze ez.

DA

PERTSONA ARGI ETA AZKARREZ INGU -

RATURIK EGOTEA .

A RE

POZGARRIAGO

Pedro Cabanillas 39 urte

PERTSONA HORIEK HERRITAR ARRUNT

GARENOI GAUZAK NOLA DIREN ADIE RAZTEKO ASTIA HARTU ETA GURE EZ -

JAKINTASUNA GAINDITZEKO DANBOLIN

ALDIZKARITIK LEZIO PAREGABEAK EMATEA .

O RAIN ,

DIOTENEZ , TA -

BERNA ETA JATETXE GABEZIAREN ARRAZOIA EZ OMEN DAGO BEZERO FALTAN EDO BESTE ARRAZOIREN BATZUENGAN , HANDIKERIA NAHIAN BAIZIK .

B IDE

BATEZ , AURREKO DANBOLIN BATEN

SUA PIZTEN B A K O I T Z A R I B E R E A.

ZUENA ,

2.

EZ OTE DABIL ?

G URE T XOKOAREN

H ERRIA P IZTEN

SINATZEN

Ezta pentsatu ere, bueno, ezta burutik pasa ere. Daukadanarekin nahiko lan badaukat holako arazo handiagoa hartzeko. Jose Mari Zigaran 39 urte

“... gu euskaldunak gara, beraz, nahiz eta gure izaera nazionala ezkuta-

tzen segitzen duten, beharrezkoa dugu gure herriaren izatea ez ezik, beraren eraikuntzan aurrerapausoak emateko balioko duen tresna ere gure eskuetan izatea.” Nazio Batuen Biltzar Orokorreko l948ko abenduaren 10eko bilkuran, Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala onartu zen, non besteen artean, zera ebatsi zen: L 5. ARTIKULUA : -P ERTSONA OROK NAZIONALITATE BAT IZATEKO ESKUBIDEA DU. -I NORI EZ ZAIO NAZIONALITATEA ARBITRARIOKI EZEZTATUKO. Gure eskubideen defentsan, euskal herritar nortasuna aldarrikatzeko eman dezakegun urratsik nabarmenena nortasun agiri propioa martxan jartzea da, orain arte erabiltzera behartu gaituzten karnet espainolaren eta frantziarraren ordez. Gure helburua ez da patrikan eramateko Euskal Herriko Naziotasun Aitormen sinboliko bat ateratzea, egunerokotasunean erabiliko dugun eta gure euskal herritasuna adieraziko duen agiri bat plazaratzea baizik. Helburu hori lortzeko Udalbiltzari eskatu zitzaion euskal nortasun agiria plazaratu eta dagokion ofizialtasuna eman ziezaion, Udalbiltza baita Euskal Herriko instituzio nazional bakarra. Eskaera hori aurrera eramateko, Euskal Herri osoan sinadura bilketa bat egin zen. Udalbiltzak Euskal Nortasun Agiria ateratzeko erabakia bere gain hartu zuen. Gure helburua gure eskubideen ariketa praktiko bat egitea da, eta horretarako Udalbiltzak plazaraturiko Euskal Herriko Naziotasun Aitormena oztoporik gabe erabili ahal izatea bermatu behar diegu herritarrei. Orain zuena da konpromisoa. Abenduaren 13an, euskaldun sentitzen diren herritar guztiei EHNA tramitatzera joateko gonbidapena luzatzen diegu. EHNA TRAMITATZEKO BEHARREZKOAK : PADROI AGIRIA ( UDALEAN ), 3 ARGAZKI , 15 EURO ZESTOAKO BAI EUSKAL HERRIARI

OHARRA

herritarren kontu txikiak, kexak, esker onak eta beste hainbat gauzatxo jasotzeko atala da. Baina seriotasun apur bat emateko P i n t a d a idazleoi zeuon izena edo nortasuna ager dezazuela eskatzen dizuegu: nahiz pertsona izena, nahiz erakunde edo elkarteren baten izena. Hala ere, norbaitek goitizena bakarrik argitaratzea nahiko balu, egin dezake; baina kasu horretan danbolinen erredakzioak sinatzailearen nortasuna ezagutu egin beharko luke. Baina otoi, ohar hau ez dadila, inola ere, P i n t a d a idazteko eragozpen izan. Anima zaitezte atal honetan idaztera! Ez dago muga esturik!

Pintada


Ez dut uste, ze independentzi dena galtzen dezu eta‌ denbora guztian bijilatuta zaude eta ez zu bakarrik familia ere bai. Iruditzen zait ezetz, gainera gauza pila bat egin behar dituzte aspergarriak direnak.

5

Ba ez, ez daukat horrelako ilusiorik horrelako ohorerik izateko. Beraien bizitza oso irreala iruditzen zait. Kristina Arregi 45 urte

LEHEN ETA BIGARREN MAILAKO BIKTIMEZ ( I b o n I b a r g u r e n i e r a n t z u n e z )

Aldizkari honen 31. alean Ibon Ibargurenek biktima guztiei zor zaien errespetuari buruz idatzi zuen. Eta bertan zenbait galdera bota zuen airera. Eta airera ez ezik bere buruari ere bota behar zizkion galderak ziren nere ustez. Eta esango dut zergatik. Argi Latza bota didak! ni ez, ni gera bedi ez dudala gustoko hildakoei buruz hitz egitea, eta ez oso diskretoa nauk eta dudala inondik inora gaiari buruz fribolizatu edota arinkeriaz hitz orduan hor papel horretan egin nahi. Heriotzak guztiok berdintzen baikaitu eta samina unijarri ezkero mundu guztia bertsala dela aspaldi ikasia genuen. Errespetu guztiz diot. Ibonek niri begira jarriko huke eta lehen eta bigarren mailako biktimak al dauden galdetzen du bere nik ez nuke balioko lan idatzian eta horrek erabat harritua utzi nau, politikan hain sartua horretarako. Bere bentajak den baten ahotik entzunda. Bere idatzian batez ere Joxe Mari Korbazeuzkak ezta, gora begira ta jauna aipatzen du, esanez ez dela haren ez eta besteen argazkibizitze hori, tripa ukitzen, rik inon azaltzen; ez herriko etxeko balkoian, ez jaietako progralanik egin beharrik ez edukitze hori, baina ez nuke metan, ezta Danbolinen ere. Eta amnesia ere unibertsala dela goaldatuko ez, nahiago dut gorarazi beharrean nago, nik behintzat ondo gogoan baitut Joxe bizitzan diskrezioa denak Mari Korta hil zuteneko osoko bilkura hartaz egin zuten erabilpen begira edukitzea baino. mediatikoa. Oso da erraza egiten duen galderari erantzutea. JakiAndoni Zulaika 36 urte na daudela lehen eta bigarren mailako biktimak. Berak ongi asko Erregina izango nintzala daki hori. Hemen, gure herri honetan, daude: a) hildako mediatijakinda ez, baina ni printze zatuak, eta b) hildakoak a secas. Izan ere gaizto jarrita EITBko albatekin ezkonduta nago. bistegi kronikak gero eta zorroztasun gehiagorekin jarraitzen diBai, niretzako printzea! tut. Zahartzen ari naizelako izango da, akaso. Ez dakit. Eta baJone Iztueta 30 urte tzuekin albistegi osoa agortzen badute, besteekin bost minutura iritsiko dira apenas. Adibide bakar bat jarriko dut, neretzat oso adierazgarria dena. Joxe Mari Kortarena dugu alde batetik; eta bestetik, berriz, Juankar Balerdi presoaren anaia eta ama sakabanaketa politikaren ondorioz hil zirenekoa. Konparatu bi kasuei eman zitzaien tratamendu informatiboa eta atera ezazue zeuen konklusioa. Lehen eta bigarren mailako biktimak dauden, beraz, bere buruari galdetu beharko lioke Ibonek eta baietz erantzun. Ze diferentzia dago, bestela, Miguel Angel Blancoren eta ZamarreĂąoren artean? Azken horretaz ez dela inor gogoratzen. Eta zergatik? Nik uste dut erantzuna garbia dela. Heriotzak (letra handiz) eta heriotzak (letra txikiz) daude. Kataluniako victimasdelterrorismo-koak ere konturatu dira horretaz, eta itxura denez, berriz, Ibon ez. Joxe Mari Korta eta besteen argazkiak ez omen dira inon azaltzen, preso eta iheslarienak bezala. Kexu agertzen da Ibon. Abilezia handiz adierazi nahian batasuneko zinegotzien ardura dela hori ere. Beraiek inoiz ipini ez dituztenean, besteei ardurak egozten, gainera? Alazankoa! PNVk alkatetza eduki duen guztietan ez dira gogoratu ere egin, eta orain, bat-batean ardura besteena da. Bapo motellak! Hori da hori fardoa besteei erraz bizkarreratzea. Eta bukatuko dut. Ados nago Ibonekin esaten duenean gatazka orokor bat dagoela, politikoa. Eta gero pertsonak daudela, sufrimendua eta samina pairatzen. Drama pertsonalak etxe guztietan egongo baitira. Baina besterik da, giza eskubideen izenean biktima hitzaren atzean errazkeria errazkeriaren gainean pilatzea. Eta okerrago dena: ardura besteei bizkarreratzea. Nik ere esan nezakeen uda aurretik herriko seme bat atxilo hartu eta hamar egunez legalki "bahiturik'' eduki ondoren libre gelditu zela eta osoko bilkura bat antolatu zelarik hori salatzeko, ez PNVko, ez EAko zinegotzirik ez zela agertu bertara. Zergatik? Akaso kamerak falta zirelako? Ikusten nola egiten diren diferentziak? Beraz, beti egongo dira biktimak, baina batzuk beti izango dira besteak baino biktimagoak. Tratamendu informatiboaren, mediatikoaren eta politikoaren arabera. Kameraren begia non ipintzen den dago koxka. Eta Iboni-eta beti geldituko zaie EITBko kamera, gainontzekoei ez bezala. Adeitasunez. M I K E L I B A R G U R E N

Arantxa Aristi

25 urte


(azaletik dator)

Zestoa 1 Danbolin 1 Lehenengo galdera: nolatan hain jende gaztea? Ba, azkenean ia denok jokalariak gara, geu gara interesatuak eta beharra zegoenez, geuk heldu genion. Bestela, dena bertan behera geratuko zen eta kolpe handia izango zen Zestoarentzat. Dirudienez lehengo zuzendaritza osoak utzi egin du eta zuek berriak zarete. Zer gertatu da ba? Hala da, bai. Berez talde bat zegoen, baina azkenean dena batek egiten zuen, Jose Luis Ugartek, Pepeluk, eta jakina, erre egin zen, nekatu. Saiatu ginen konbentzitzen gurekin jarrai zezan baina… Horrek ez du esan nahi lehen zegoen jendeak ez duenik laguntzen, baina zuzendaritza esaten dena berria da. Nola banatzen dituzue ardurak, eta momentu honetan zein dira esku artean dituzuen lanak? Ardurak izendatu ziren federazioak hala eskatzen zuelako, baina denok egiten dugu lana. Hala ere, badaude lan batzuk jende konkretu batek egiten dituenak: propaganda Gorka Altunak, fitxaketak Kindos azkoitiarrak… Bilera astean behin egiten dugu. Pasatako partiduen errepasoa egin, zigorrak errebisatu, taldeen funtzionamendua begiratu, futbol zelaia… Egun horretan ardurak banatzen dira. Eta lan nagusia, ba, ekipoak mantentzea. Aurten bat gutxiago daukagu gainera, Kastillak ezin izan du taldea osatu. Hoza zikin asko... enpresak kiebra jo ote duen ere geita bost jokalari genituen Kastilla eta entzun dugu... Gai hori Antxelmok eta udalak preferente osatzeko, eta horrela ezin! daramate. Gu Zubiaurren sartu gara eta hor ibiFederazioaren aurrean hauek diliko gara aurten behintzat. Aurten aurtengoa, ra gure tituluak: eta kitto! Aloña Larrañaga, presidentea Hutsuneak, kezkak, zailtasunak ere Igor Kindos, presidenteordea izango dituzue... Aitor Irure, diruzaina Bai, horixe. Hurrengo urtean ez dakigu zer futbol zelai izango dugun. Hori propagandarako Josu Arrue, idazkariordea Bokalak: Berdaitz Landa, Igor Eizaere oztopo da. Orain ezin da publizitaterik jarri, girre, Iñigo Gonzalez, Bittor Gomez eta burdinazko barrak eta horrelakoak... Abantaila Gorka Altuna asko dauzka futbol zelai berriak, horrelako gauZuzendaritzaz gain, jende asko dabil zak hobeto egongo dira, dendek, tabernek eta enlaguntzen, taldeak entrenatzen, asteropresek propaganda jartzeko errazagoa izango astero hor daudenak eta horiek bai duda... Txarrena, haraino joan behar izatea. Eta ekonomikoki, zer diru-laguntza ditela meritua galanta! tuzue? Futbol zelaiaz ere galdetu beharko dizuegu, aspaldian isilik daKirol Bazkuna, udala eta babeslea dira gure goen gaia izan arren. diru iturria. Herrian ere eskatu dugu dirua eta Hor oztopo asko ikusten dugu, gaugero ba, errifekin ere ateratzen dugu beste pixka bat. Ederra da babesle nagusia, harrobia alegia. Gu sartu ginenean dirua negatiboan zegoen eta Ederrak kolpera dirua jarri zuen eta momentuz behintzat ondo gaude, gabonetara lasai iristeko moduan. Zer moduz doa 2003-2004 denboraldia? Jubenilak ondo eta kadeteak kaxkar samar,


7 baina asko dira. Infantilak, bi urte zaharragoen aurka ere jokatzen dute eta hori igarri egiten da. Neskak ondo. Preferente erdizka... Partidu guztietara joaten zarete? Ez, ezin da, guk ez daukagu futbola bakarrik, lana... Gero esan behar da, partiduetara joateko gurasoek ere laguntzen dutela. Etxetik kanpo jokatzen direnen partiduetan, garraio kontua ordaindu egiten da, gasolina behintzat. Preferente eta nesken ekipoan jokalariak eta entrenatzaileak izaten dira txofer, eta jubenil eta kadeteetan gurasoak. Bazkideak... Bazkide kopurua bikoiztu egin dugu. Lehen 80 bat ziren eta orain 170. Lan asko egin da bazkideak lortzeko: eskutitzak, buzoneoa, tabernetan jarri dira kartelak, partiduetan mahaia jarri... Kuota 40 eurokoa da, gazteek 12 euro ordaintzen dute. Iaz baino garestiagoa, baina futbol kontuak ere garestitu egin dira: arbitroa, fitxak, zigorrak… Aukera hau aprobetxatuz, esan bazkide egiteko epea azaroaren 22an amaitzen dela. Hala ere, epez kanpo norbaitek bazkide egin KADETEAK nahi badu, mahaia jarriko da etxeko partiduetan. Aloña. Gipuzkoan emakume bakarra da, akaso Gipuzkoatik kanpo ere bai. Denon artean erabaki genuen bera izatea presidente. Helburua: jokalariak eta direktiba gertuago sentitzea. Presidentea neska izanda nesken ekiGAZTEAK poak hobeto zainduko al dira? Orain arte aitortu beharra dago kasu guSENIORRAK txi egin zaiela neskei, bai emaitzetan, jarraipena egiterakoan, prentsan... Neskak aipatu ditugula, A taldea oso ondo dabil seitik sei partidu irabazi dituzte. Hor gertatzen dena da, mutilena eta neskena bi federazio direla eta guk mutilena gehiago ezagutzen dugula, baina pixkanaka aldatuko dira gauzak.

PREFERENTEKO

GAZTEAK

JOKALARIAK

Elkarrizketa bukatzerako zuzendaritzako kideak bilduz joan dira eta argazkia atera diegu. Bittor Gomez Korleone falta, baina aipatu gabe utzi, ezta pentsatu ere! Beste zerbait esateko? Azken abisu bat edo, gu berriak gara, baina lehen ibili diren denei eskerrak eman nahi dizkiegu eta hanka sartzerik egin badugu, norbait aipatu gabe utzi edo antzekorik barkatu eta Aupa Zestoa!! M A R G A R I E I Z A G I R R E , J O N E B E R G A R A

I Ñ I G O G O N Z A L E Z G O N T X A L O M A N G E R A P A S AT Z E N P A R T I D U A N H A U T S A H A R R O T U E Z D A D I N.

JOSE LUIS ARISTI BALOIAK IBAITIK JASOTZEKO TRAMANKULUAREKIN

D I R E K T I B AK O E K A F A R I B I L E R A O M E N A F A R I A R E N A S E G U R U A, B I L E R A…

Z U T E N.

ALOÑA LARRAÑAGA LEHENDAKARIA J O K A L A R I E N F I T X A K B E G I R A T Z E N.

ESTEBAN LOPETEGI KARE H A U T S E Z Z E L A I A M A R K A T Z E N.

L U I S M E N D I Z A B A L G E X A L A E R R I F A S A L T Z A I L E A, A N T T O N E T X E B E R R I A E T A P E L L O G E R E N A B AR R E N A T A B E R N A R I A K, BI T T O R I A N O O D R I O Z OL A, JE S U S U D A B E I X T O , JO X E R A M O N U R A N G A KOIAK SARRERA KOBRATZAILEAK E T A BITTOR G O M E Z K O R L E O N E.

M A R K A G A I L U A R E N A R D U R A G A Z T E T X O E K I Z AT E N D U T E: AR I T Z, JO K I N, OR O I T Z E T A M I K E L


‌nahikoa egiten al dugu? Gauza asko egiten direlako, batzuk saltsa batean baino gehiagotan sartuta daudelako, askotan ez dakigu zeinek antolatu duen zer, nor dabilen zertan, zerbait galdetzeko nora edo norengana jo behar dugun... Zeinek osatzen dute Zestoako Euskalgintza?

E u s k a l g i n t z a . i z . E u s k a r a e t a , o r o h a r, e u s k a l k u l t u r a r e n a l d e k o j a r d u e r a . Kontua da nire lana dela eta, prentsaren titularrik merezi ez duten informazioa eta berriak jasotzen ditudala askotan. Euskalgintzari buruzkoak, aspaldi honetan ez dira batere pozgarriak. Horregatik, hain zuzen, herriko Euskalgintzako taldeei dei egin nien euskara eta euskalgintzaren egoeraz hausnartzeko. Kultur Etxean egin genuen bilera hasteko orduan ia denak zeuden bertan. Aulkietan biribilean jarri, eta isil-isilik nork bere tokia hartu zuen. Aurpegi serioak, bekozko ilunak, baten bat despistatuarena egiten‌ ba al zekiten "kontuak" eskatuko nizkiela? Ala ez zeuden prest atzerritar baten istorioak entzuteko? Berehala konturatu nintzen ez nintzela atzerritar bakarra bilera horretan, izan ere, Arrasateko bat ere bazegoen han. Horrek lasaitu eta indartu ninduen. Denbora galdu gabe, zuzenean bi ideia nagusi aurkeztu nizkien: Alde batetik, euskalgintzako taldeetan, baita bestelako taldeetan ere, gero eta partehartze eta konpromiso gutxiago omen dago. Izan ere, aspaldi honetan jendea nekatuago, lanpetuago, beste saltsatan dago. Beste aldetik, euskararen inguruko datu kezkagarriak: azken neurketaren arabera, euskararen kale erabilera jaisten ari da Urola-Kostan. Gauza bera diote Jaurlaritzak argitaratutako azken datuek ere: erabilera orokorra jaitsi egin da zonalde euskaldunenetan. Datu horiez gain, igarle izan gabe ere, badakigu datozenak garai zailak izango direla euskararentzat. Nire ordu erdiko txapa bukatzeko nire usteak azaldu nizkien. Hain zuzen ere, euskararen kontra dauden erakundeek, faktoreek eta dena delako horiek ahaztarazi egin digutela euskararekin disfrutatzen. Lehen, militantzia eta konpromisoaz gain, disfrutatzen genuen egiten genuenarekin. Ilusiorik gabe, gustura egon gabe, militantzia eta konpromisoak oso astunak bihurtzen dira, nekea eta ezintasuna sortzen dituzte. Horiexek dira nire hausnarketa eta nire proposamena: herrian ditugun talde eta egitasmoak indartzea, eta euskaraz disfrutatzeko ahalmena berreskuratzea. Orduan iritsi zen oraindik isil-isilik zegoen entzuleriaren ordua. Nork bere taldearen berri eman zuen.

A Z A R O A R E N 2 7A N

berriro elkartzekotan gelditu gara eta oraingoan herri osoari zabaldu nahi izan diogu deia. Kultur Etxean 19:30ean.


9 D A N B O L I N. Hiru urte eta gero eta, gorabeherak izan arren, 2004. urteari begira jarrita gaude. Helburua kolaboratzaile sarea sendotzea eta aldizkaria hobetzea herritarren laguntzarekin. Beraz, idaztea kostatu arren, zerbait esateko duen orok gure orriak zabalik ditu: animatu, lagunduko dizugu.

E U S K A L H E R R I A N E U S K A R A Z. Euskararen normalizazioan bi ardatzen inguruan ari gara momentu honetan lanean. Batetik, etengabeko salaketa lana, eta bestetik euskarak osasun arloan, Osakidetzan, duen arazoa kaleratu eta mediku euskaldunak aldarrikatzen ditugu.

A E K. Bost urte badira AEK Zestoan lanean ari dela, aurretik ere izan dira euskara klaseak eman eta hartu dituztenak. Aurten hiru talde ditugu. Lehen maila, hirugarrena eta EGA taldea. Hainbeste zeresan eman duten etorkinak ere badira talde horietan, bejondeiela! Saiatuko gara horiek euskaldundu eta euskaraz bizi daitezen, euskara maite dezaten, azken finean.

B A I E U S K A R A R I. Aholku Batzordetik ateratako proposamenetik martxan jarri zen Bai Euskarari Akordio Prozesua Zestoan duela urtebete inguru. Oraindik sinistu ezinda gaude merkataritza eta ostalaritza alorrean izandako erantzun ona. Aurrera begira lan mundua eta herriko taldeekin lan egin nahi dugu.

E G U N K A R I A R E N A L D E K O B A T Z O R D E A. Egunkariaren itxieraren ondoren elkartu ginen. Salaketa lana egin eta egunkari berri bat ateratzeko lanari heldu genion. Otsailean hasi eta ia gaur arte horretan aritu gara. Berria kalean da eta Zestoari zegokion helburua bete dugu. Hausnarketa eta ideia asko, galletak beste esango nuke nik, -eskerrik asko Margari, galletengatik-. Azkenean norbaitek, berdin da bertakoa ala atzerritarra izan, bota zuen proposamena: bada garaia elkarri laguntzeko eta, zergatik ez, denok batera zerbait egiteko.

E R R A L L A B E R T S O E S K O L A. Bertsozaleak izanik bertsotan egiten ikasi nahi dugu, bapatean ahal bada, hori da gure oinarria. Horrez gain, bi urte badira gaztetxoen eskola sortu genuela ere. Bertso saioak antolatu eta herriari begira bertsolaritza zabaltzeko ekitaldiak antolatzea ere bada gure lana: Uztapide bertso paper sariketa, bertso afariak... Baliteke hasierako urteetako indarrez ez aritzea, baina kulturgintzan eta euskararen aldeko lanean geure txokoa betetzeko prest gaude. Ea laster batean herrira begira bapateko saiotxo bat egiteko gauza garen.

N

ORA PALMITANO


danbolinzulo SL aa ns a Mo na r t i n j a i a k

Azaroaren 9an eman zitzaien festei hasiera. 11:00etako meza nagusira ez dakigu zenbat jende joango zen, baina ondorenean bazen saltsa bazterretan, Lasaotar guztiak beren mahaia etxeko produktu goxoenekin txukuntzen. Denetarik zegoen ikusgai eta baita dastatzeko ere; barazkiak eta frutak aukeran, batzuk ezagunak eta beste zenbait sukaldaritzan oraindik asko erabiltzen ez ditugunak, belar mota franko, postre goxoak... Animaliak ere bai: astoak, ardiak, ahateak, ahuntzak, poniak... Tartean erlezain eta otargilerik ere bazen. Baita txistulariak ere; hara eta hona makina bat itzuli egin zituzten. Eta gainera, gutxien espero genuenean, ordurik onenean noski (txarrik balego bezala), txorizo usain goxoa sudurzuloetara. Egitarauan, jubilatuentzat zela jartzen bazuen ere, debaldeko gauzen usainera erraz asko hurbildu zen lotsagaberik ere ez zen falta. Ekitaldi gehiago ere izan ziren baina beste bat aipatzekotan ostiraleko bertso afaria. Lizaso eta Peùagarikano entzun eta gero, trikitilariak tartean-tartean jo behar omen zuten, baina azkenean goizaldera arteko erromeria! Dudarik ez dago auzoetan festa ederrak antolatzen direla oraindik ere. Herrian bertan gertatzen den bezalaxe, askotan antolatu eta disfrutatu jende berdinak egiten du, baina gaitzerdi! Antolatzeko lanak hartu ondoren ondo pasatzen dugu behintzat‌

H

uanvelica-ren lagunek

azaroaren zortzian aurtengo bigarren kanpaina burutu dute. Urtarrilean jostailuak bildu zituzten eta oraingoan janaria. Horrez gain, urtean zehar, arropa, eskolako materiala, garbitasuneko produktuak eta abar jaso dira. Modu horretan, beste urte batez Peruko haurrei laguntza bidali ahal izango zaie, zehazki Huancavelica eta Acobamba jangeletara iritsiko dira hainbat materialez betetako ia berrehun kaxa inguru. Kui (kurkumixa antzeko animaliak) etxalde bat eta negutegi bat martxan jartzekoak dira laster. Eta aurrera begira oinetako eta jostun tailerrak ere eraikiko dituzte.


lasterketa ospetsua bukatzeko adorea izan zuten zenbait zestoarrek. Euriaren beldur abiatu ziren korrikalariak Behobiara, baina azkenean, eguzki epeletan aritu ziren denak. Hurrengo urtekoa ere prestatzen hasi dira, ez horiek bakarrik, baita beste batzuk ere. Sailkapenak: http://www.behobia-sansebastian.com/clasificaciones.asp Jose Abad Solera 1:37:35 Amaia Alberdi Odriozola 2:07:40 Xabier Alberdi Ostolaza 1:37:59 Eneko Arakistain Larramendi 1:35:55 Aitor Arriaran Unanue 1:33:00 Toni Bueno Alvarez 1:36:26 I単igo Gazta単aga Egiguren 1:30:57 Joseba Illarramendi Rezabal 1:38:50 Jone Irureta Azkune 1:54:31 Onintza Irureta Azkune 1:58:29 Asier Mendia Uranga 1:30:54 Aintzane Orbegozo Zigaran 1:45:43 Gorka Sagarzazu Izeta 1:40:56 Javier Uranga Diaz 1:22:12 Lander Zabala Aizpurua 1:10:21 Arantxa Zigaran Bidebieta 1:55:24

LILI JAUREGI ATARIKO ITURRIA.

Azken asteetan ohiko apaingarririk gabe, harrizko gurutzerik gabe, dugu Lili jauregiko atariko iturria. Azaroaren 8an, larunbatean, konturatu zen inguruko jendea gurutzea falta zitzaiola iturriari. Broma kaskar bat egin nahian norbaitek handik kendu eta inguruan uztea erabaki zezakeelakoan-edo, udal langileak aritu ziren jauregi inguruko bazterrak miatzen, baina han ez zen azaldu gurutzerik. Ondorioz, harrizko elementu apaingarriak salerosten ibiltzen den talderen batek lapurtu ote duen ustea zabaldu da. Desagerpena Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari jakinarazi zaio eta Ertzaintzaren bulegoetan salaketa aurkeztu da. Aipatu gurutzea nahiko bitxia da. Izan ere, garai batean Lili jauregiak horrelako harrizko elementuekin eta beste txikiago batzuekin osatutako gailurreria zuen (oraindik ere ikus daitezke desagertutako gurutze horren antzekoak jauregiko dorretxoen alboetan). Gailur haren zati bat da, beraz, desagertutako gurutzea, jauregia bera bezala, duela 500 bat urte landutako harria.

1

Azaroaren 9an Behobia-Donostia

1

g ai librean

( H )I T S A S O A Doinua: "Orain bi mila urte inguru" Egilea: J o s u n e I z e t a .

LURRA DEITZEN DEN PLANETA HONTAN URA DA BEREZ NAGUSI, BAINA TAMALEZ ITSASO URDINA DAGO NAHIKOA ITSUSI; ERRUDUN BILA HASITA GU GEU ISLADATUTA IKUSI, GIZAKIAREN ESKU SARTZEAK SORTU HAMAIKA AUZI, BERRIZ NUNCA MAIS GERTA EZ DADIN EGIN DEZAGUN GARRASI.

GURE ARBASOEI IKASITAKO EUSKAL LANBIDE ZAHARRA,

GALTZEN ARI DA JASOTZEN BAITU ESTIMAZIO KASKARRA; EZ DUGU JAKIN GARAIZ ENTZUTEN ARRANTZALEEN NEGARRA ETA AZKENEAN HAUXE IZAN DA HAIEN AUKERA BAKARRA: IRABAZIRIK EZA SALATUZ ARRAINA GALDU BEHARRA.

OLATU BATEK BULTZAKA DATOR PATERA JENDEZ BETEA, EGUNERO BAT HONDORATZEN DA IA EZ DA ALBISTEA BERME BAKARTZAT HEMEN HOBETO BIZIKO DIREN USTEA, ORDAINTZEN DUTEN PREZIOA DA BIZIA BERTAN UZTEA. KRESAL USAINA MAITE DUT BAINA EZ AL DA OSO TRISTEA?


J

a r dluisbarrena unian

"Bonbardinoa izan daitekeen instrumenturik ederrena da"

Zestoako kaleetan begiak itxita ere ibiliko litzateke Luis. Mende erdia baino gehiago darama bonbardinoa hartuta fu eta fu eginez. Herriko kaleekin nahikoa ez eta inguruko herrietakoak ere probatu ditu. Azpeitiko banda eta Azkoitiko txaranga (Xoxote) ondo ezagutzen ditu eta baita Zumaiako txaranga ere. Bi banda eta hiru txaranga gutxitxo nonbait eta Elizako abesbatzan ere kantuan aritzen da. Herriko bandak omenaldia egin dio Santa Zezilia egunean, erretiratzeko itxura hartzen zaienen moduan. Medikuak, berriz, nahikoa jo duela eta uzteko esan dio. Bere erantzuna: Felipito bezala: "Yo sigo".

FAMILIATIK DATORKIZU MUSIKARI SENA ETA AFIZIOA.

Afizioa beldurgarria. Musika kontuetan aita, bi osaba, anaia eta neu ibili izan gara. Aititak ere danborra jotzen omen zuen. Osaba Roman Algortan bizi zen eta festetan etortzen zenean bakarrik jotzen zuen bonbardinoa. Osaba Joxe Marik eta aitak tronpeta jotzen zuten eta anaia Xabinek berriz, saxofoia. Anaia eta biok juerga ederrak botatzen genituen. Bonboa izanez gero nahikoa zen. Laranjadin jarri eta benga! Bandeja pasa genuen egun batekin akordatzen naiz. Nahiko zurrut egin genuen gero! AITAK TRONPETA KARTZELAN EROSI OMEN ZUEN. Bai. Gerra denboran kartzelan zegoela norbaiti erosi zion. Joxe Goikoetxea Xagua alkate zegoela omenaldia egin zioten eta orduan tronpeta erregalatu zioten. Bere bizitzako bigarren tronpeta izango zen hura. NOIZ HASI ZINEN MUSIKA KONTUEKIN? Hamaika urterekin. Eskolan solfeo pixka bat ikasi, asko ez, eta belarri onekoa nintzenez, aurrera. Tomas Zulaika Xiria, Julian Etxaniz Bentta, Joxe Mari Iribar Olalde, Roman Korta eta besteren bat batera hasi ginen bandan.

SOLFEORIK EZ, BAINA BELARRI ONA OMEN ZENUEN ETA

OMEN DUZU.

Akordatzen naiz akademian Trueba zuzendariarekin zer egin nuen. Mutil kozkorra nintzen eta ni atril parean jarri nintzen instrumentuarekin. Ez nuen paperik jarri, baina jotzen ari nintzen. Truebak zeozer

1961. Migel Goikoetxea Mitxito, Anjel Goikoetxea, Xabin Zulaika, Luis Barrena, Xabin Barrena, Alejandro Bergara, Tomas Zulaika eta Eduardo Sagarzazu

arraroa sumatzen zuen eta ikustera etorri zen. "Alu hau ari dek ba, paperik gabe jotzen!" bota zuen.

ORAIN BONBARDINOA JOTZEN DUZU, BAINA BESTE INSTRUMENTURIK JO AL DUZU? Hasieran tronpa antzekoa jotzen nuen. Gero tronboiari heldu nion, baina biekin ere denbora gutxi egin nuen. Bonbardinoa libratu zenean nik hartu nuen eta gaur arte. Izan daitekeen instrumenturik ederrena da niretzat. Guk melodia gutxitan ematen dugu, gu beti kontran ibiltzen gara. Beldurgarri gustatzen zait. Nire alboan ondo xamar jotzen duen bat badaukat bigarren piezarako sartzen zait, nahiz eta solfeoa jakin ez. Belarri ona daukat. Jotzearen poderioz oraintxe ari naiz solfeo pixka bat ikasten.

ZORTZI ZUZENDARI IZAN DITUZU ZESTOAKO BANDAN. ZER MODUZ KONPONDU ZARA HAIEKIN? Denekin

moldatu izan naiz ondo. Haserrerik ez zen izaten. Beno, mutil kozkorrak ginenean, Zulaikatarrak, Goikoetxeatarrak, Mitxito, Fati zaharra (Juanito) juntatzen ginen eta orduan badakizu...


3 1

EZIN ERRENDITU ZUEK? Helduei errespetua ge-

nien.

ZER SAIO EGITEN ZENITUZTEN LEHEN BANDAREKIN?

Gabonetan, Pazko egunean eta Amabirjinetan ematen genuen kontzertua. Udan, ekainetik irailera, ostegunetan eta igandetan dantzatzekoak. Orduan plaza lepo egoten zen, Bainuetxearen garai hura zen. HAIEK IZAN AL ZIREN GARAIRIK ONENAK? Garai denak izan dira onak niretzat. Beti asko gustatu izan zait jotzea. Azpeitira ere hasi ginen gero. Musika tartean bazen, ni beti gustura. Andreari eskerrak emateko moduan naiz, makina bat agoantatu du! Sekula pegarik ez! ENKARGUZ JOTZEKO ERE PRESTATZEN ZINETEN. Pili Etxaniz Benttaren ezkontzarekin akordatzen naiz, baita Joxe Mari Iribarren Olalderen ezkontzarekin ere. Datorren hilean ezkontza izango dugu, eta jubilatuen bazkaria ere antolatu dutenez, Arozenan ere joko dugu. PIEZAK ASKO ALDATU AL DIRA URTE HAUETAN? Bai. Orain amerikar asko dago. Pasodobleak, baltseak... zartzuelako horiek izaten ziren lehen, orain berriz, manboa eta horrelakoak. Politak dira berriak ere, baina niri lehengoak gehiago gustatzen zaizkit: zartzuelak, katiuskak... Gazteei ez zaizkie gustatzen lehengoak: "Hori makala da! Hori zatarra da!", eta kasu egin behar bestela ez dira etortzen. Hor ibiltzen gara gaizki, entseguetan. Gazteak gauza askotan sartuta daude, ezin dira iritsi denera eta ematen du musikarena azkenerako uzten dutela.

ZUEK GAZTEAK ZINETENEAN HAINBESTE AUKERARIK EZ ZENUTEN. MUSIKARI HELTZEKO ERRAZAGO? Hasteko Xabin barrena, Tomas Zulaika, Jabier Korta, Luis Barrena, I単aki Makatxa eta Gotzon Zufiria

bai, baina gero segi egin behar izaten da. Nik 55 urte daramatzat. Gu ere koadrila ederra hasi ginen, baina gero segi... BURUZ IKASTEN AL DITUZU PIEZAK? Hamarretik zortzi bai. Kontzertuetarako badaezpada, paperak eduki behar dira, baina dantzarakoak denak buruz. Txarangan ehun bat pieza izango ditugu eta denak buruz dakizkit. Melodia jakinez gero, zeu moldatzen zara. Behin baino gehiagotan entzun dut: "Hori ez zeok paperean!" eta nik: "Ez, baina ondo geratzen dek". Belarria behar du eta bertsolariei bezala burura etortzen bazaizu zera hori... moldatzen duzu zerbait. ZENBAT BONBARDINO ERABILI DITUZU? Oraingoak hogei bat urte dauzka. Lehengo zaharrak 6070 urte zituen. Bonbardino ederra zen hura.

Luis Barrena, Angel Goikoetxea eta Xabin Zulaika

NOLA ZAINDU BEHAR DA INSTRUMENTUA? Jo egin behar da! Jo gabe izorratu egiten da. ORAIN ZENBAT TOKITAN JOTZEN DUZU? Zestoako bandan. Txarangarekin igandetan hamabostean behin. Tente jotzearena galarazi egin dit medikuak hanketako arazoarengatik, baina eserita jotzen segitzen dut. Medikuak dena kendu nahi zidan eta nik esan nion hil arte uzteko! "Bestela ere ez duk utziko eta segizak ba!" esan zidan. Azpeitiko bandan ere jarraitzen dut. Garai batean Zestoako Arkupe txarangarekin asko ibili ginen eta baita Azkoitiko Xoxoterekin ere. Anaia, Alejandro Bergara, Inixio Lokatza, Iturria nituen lagun Azkoitiko txarangan. HAINBESTE ENTSEGU ETA SAIO IZANDA, ETXEAN ENTSEATZEN AL DUZU? Horixe bakarrik behar ge-

nuen! Eskoba kirtenarekin jo eta bidaliko naute!

SANTA ZEZILIA EGUNEAN ZESTOAKO BANDAK OMENALDIA EGIN DIZU. BONBARDINOA UZTEKO ASMOTAN ALA? Medikuak esan zidan: "Daukazun adinarekin! Utzi beharko zenioke jotzeari! Orain, entzun egin behar diezu besteei! eta nik: "Ez, ez. Besteek entzun dezatela nirea!"

O

NINTZA

I RU R E TA


O r g a n o a r e n tronpetak

Musikarik ederrena arratsaldez jotzen du organoak, edo niri behintzat hala iruditzen zait. Agian, arratsaldean tenpluaren beirategietatik sartzen diren argiekin nahasten direlako soinuak. Edo beharbada, ordu horretarako lasaiago izaten dugulako barrena. Edonola ere, gaur arratsaldean elizako organoari bisita egitera joan naiz. Elizako organoa beti zerbait berria irakasten saiatzen den anaia nagusia da niretzat. -Aspaldian ez zara arratsaldez etorri, -esan dit organoak. -Beno! -erantzun diot eta zain geratu naiz, berriro noiz hitz egingo-.Neguan gaude eta badakizu garai honetan burutik beherako asko harrapatzen direla. Egin ditzagun ariketa batzuk, hauspoetako aireak Tronpeta eta clarin familia berekoak dira. Bata bestea baino granire hodiak garbitu dibeagoa da, baina antzeko soinua dute biek. Hodi hauek mihi txiki tzan. Izan ere, hautsez bat daukate eta mihi hori da, hain zuzen, airea igarotzean dar-dar bete-beteta daude! egiten duena. Horregatik dute soinu gogorra eta berezia. Tronpeta Armairu nagusian bat jo nuen eta organoari ere dardaratxoa eragin zion. daude hodiak, elkarren -Tronpetekin batera jo ezazu printzipal bat edo kontrabaxu bat. Ikuondoan. Ireki egin dut. siko duzu nolako soinu-konbinazio ederra lortzen duzun, ohartaOrganoak zein erregisrazi zidan. trorekin hasi behar nuen Egiazki, organoa jotzeko asmoa nuen hasiera-hasieratik, baina adieraztea nahi nuen. ez nekien zein motatako musika aukeratu. Organoa bera ari zitzaiHodi-multzo bakoitzak dan, ordea, iradokizunak egiten: tronpetaren soinua zen egokiena. ezaugarri jakin bat du, Eta zergatik ez aukeratu, bada, Nicole Lebegueren Basse de trompeeta horregatik ematen tte du 2 (1620 - 1702)? zaie izen bereizgarri baErritmo geldoa du, lasaia. Tronpetak ez du azkartasunik eskana. tzen. -Hementxe daukazu flauta magna! -esan zidan Musikak tenplua hartu zuen. Zenbait nota une batez ganga alorganoak-. Ondoren, tuetatik zintzilik geratu zirela iruditu zitzaidan. ahal baduzu, ikusi nola -Oso ongi! -esan zidan organoak-. Baina pixka bat gehiago tredauden clarin eta tronpebatu behar duzu. Ea datorren igandean, meza bukatutakoan berrita! ro jotzen duzun, jendeak entzun dezan. Flauta magnaren ho-Zeure aginduetara naukazu, anaia! -erantzun nion. diek prisma-forma dute Armairu nagusia itxi nuen. Agur, esan nion. Eta etxera joan nineta egurrezkoak dira. Ar- tzen, partitura eskuan nuela, hobeto ikasteko asmoz. gi eta garbi ikusten zaizkie zainak (gaztainondoarenak ote dira?). Ertzean tapakitxoa daukate denek. Erregistro horrekin jotzean soinu atsegin harmoniatsuak sortzen dira, doinu gozoak. Berotze-ariketa ona iruditu zitzaidan, teklatuan barrena ibiliz, flauta magnaren hodiei soiulian Serrano nua ateratzea minutu batzuez. -Orain tronpeta eta clarinarekin jarraituko dut! -esan nion organoari. -Ongi dago, baina jo ezazu gogo handiagoz! -erantzun zidan, haserre.

J


zure publizitatea hemen


udaletik

Geure teilatuari harrika Kendu motorra zebra bidetik...

2003ko urriaren 30ean egindako udal batzarrean onartutako zenbait gauza:

•A

R R O A K O I N D U S T R I-

G U N E K O urbanizatze proiektu aldatua eta inguruarekiko eraginari buruzko estudioa hasiera batez onartua gelditu zen. Urbanizatze obra horiek egiteko bi fase zehaztu ziren: lehenengoan eremu pribatua urbanizatu zen eta bigarrengoan jabetza publikoko lur eremuak urbanizatzen ari dira. Jabetza publikoko lurrak hasiera batez partzela handi eta bakar bezala onartu ziren eta oraingoan banatzea erabaki da. Horrela, errekak bere joan-etorri naturala mantenduko luke eta etorkizuneko Arroabeko saihesbidea egiteko lurrak hor egongo lirateke. stalde, industrigune horretako birpartzelazio proiektu aldatua ere hasiera batez onartuta gelditu zen: inguru horretako hirigintza antolamenduaren barnean plan partzialaren aldaketari ekin zaionez, birpartzelazio proiektua ere aldatu beharra izan da. R R O A B E K O A L B E R D I E R E M U K O konpentsazio eta urbanizatze proiektuak behin betiko onartuta gelditu dira. Eremu horretan 40 etxebizitza egiteko konpentsazio proiektua hasiera batez 2003ko apirilean onartu zen eta orain behin betiko onartuta gelditu da. Bestalde, proiektu horri San Isidro auzuneko etxebizitza familiabakarretako bizilagunek egindako proposamena ontzat ematea erabaki zen: eraikin berriaren garajeetako aldaparen eta bidearen arteko bide-lotura zatia berdegune modura utziko da.

• AM

RROAGOIKO

A R R A N O-

egin beharreko buruzpideak onartuta gelditu ziren.

•K

ENDI ETXEAK

A L E- G A R B I K E T A M E K A-

eta antzeko zerbitzuak udalerri osorako prozedura irekiaren bidez kontratatzeko lehiaketa arautuko duten baldintza ekonomikoadministratiboak eta orri teknikoak onartu ziren, EAJ-EA koalizioaren aldeko botoekin eta Bagoaz udal taldearen ezezkoarekin. EAJ-EA koalizioak kalegarbiketako zerbitzua aldatzea proposatu zuen: lehen udal garbitzaileak egiten zuten lana enpresa pribatu bati ematea, zerbitzu egokiagoa eskaintzeko asmoz. Kale-garbiketako zerbitzu mekanizatu horretarako, Zestoako hirigunean eguneroko zerbitzua planteatzen da eta auzoetan astean hiru egunekoa. Kontratua, hasiera batez, bi urtekoa izango da, gehienez beste bi urte luzatzeko aukerarekin. Bagoaz taldeak ezezkoa eman zion proposamenari, zerbitzua hobetuko litzatekeela aitortuz, baina aurkako arrazoiak ere badaudela esanez: filosofia bezala azpikontratazioaren aurka omen daude eta zerbitzu publikoak zuzenean udalak eskaini beharko omen lituzke; lau urtetan zerbitzu horretan 60 milioi gastatu beharrean egokiagoa izango omen litzateke, gastu gutxiagorekin, eta oinarrizko makineria erosita, zerbitzu hori udalak zuzenean bideratzea. NIZATUA

...lehoiak datoz eta!

Be

•A

An

Bestelakoak:

bulatorio ondoan eta Portaletik behera doan aldapan espaloiak egokitu dira, besteak beste, ezinduei ibilbidea errazteko asmoarekin. Lizarraitz auzune atzealdeko egokitze lanak ere, dagoeneko hasita daude.


az 27

e

7

agenda

1

uskaraz bizi nahi dugu, eta...

AROA

IGANDEA

VIII. Umeen Ibilaldi Neurtua. Azpeitia - Benta Berri -Aitz Bakar - Oranda - Ondarbaso -Soldadusoro -Agitta -Sastarrain -Zestoa. Guztira, 13 Km inguru. Argazki lehiaketa ere izango da. Antolatzaileak: Agiro Mendi Taldea, Zestoa Herri Ikastetxea eta Zestoako Udala. Izen ematea Herri Ikastetxean (943 147 977).

19

ASTELEHENA

Zestoako euskalgintza taldeen bilera, Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean.

ab 01

14

OSTIRALA

“Preso bat Gara bat” mus txapelketa. 22:00etan izen ematea eta 22:30ean hasiera. Bikoteko 20 euro. Irabazlearentzat 120 euroko saria eta bigarrenari 60 euro.

ENDUA

ASTELEHENA

Odol ateraldiak anbulategian arratsaldeko 19:30etik aurrera.

•G

abon kanta entseguak. Jaiotza biziareASTELEHENA kin ateratzen den taldeak Danbolin-Zulo Kulegun hauetan egingo ditu Honek ere euskaraz badaki! tur Elkarteko urteko batzaentseguak Musika Eskolarra. Bazkide guztiei dei egiko gelatan: azaroak 20an, ten diegu urteko balantzea denak, 21:00etan; 26an soegin eta etorkizunerako egipranoak, 21:00etan, eta tasmoez hitz egiteko. kontraltoak, 21:30ean; 20:00etan Kultur Etxean. 27an, tenoreak 21:00etan LARUNBATA Euskara Aholku Batzordea eta bajuak 21:30ean. AbenEHNA tramitatzeko duak 3, sopranoak egun nazionala Euskal Herri 21:00etan eta kontraltoak osoan. Udaletxean goiz eta arratsalde, eta auzoetan goi21:30ean; 4ean, 21:00etan tenoreak eta 21:30ean bazez ordubetez, hauteskundetan bozka ematen den leku juak; abenduaren 10, 17 eta 19an denak 21:00etan. berean. Ordutegiak jakinaraziko dira. Preso eta errefuxiatuen aldeko Olentzero taldekoak asteartero bilduko dira gaueko 21:00etan Kultur Etxeko Aretoa Nagusian.

10 13

U R O L A- KO S T A K O

K O M U N I K A Z I O P R O I E K T U B E R R I B A T E R A K O L A N P O S T U H A U E K B E T E B E H A R D I R A:

KAZETARIAK E S K A T Z E N D A: - Euskaraz jakitea ezinbestekoa da. - Kazetaritza ikasketak izatea, Kazetaritza ikasten egotea edo kazetal lanetan esperientzia izatea. - Autoa izatea. K O N T U A N H A R T U K O D A: - Eskualdekoa izatea. - Eskualdea ondo ezagutzea. - Quark X Press programa ezagutzea. BANATZAILEAK Urola-Kostarako. Lan baldintzak: - Egunean 4 ordu. - Goizeko 9:00etatik 13:00etara. - Astean sei egun. Asteartetik igandera.

KOMERTZIALA E S K A T Z E N D A: - Euskaraz jakitea ezinbestekoa da. - Izaera dinamikoa izatea eta harremanetarako gaitasuna edukitzea. - Autoa izatea. K O N T U A N H A R T U K O D A: - Eskarmentua izatea antzeko lanetan. - Eskualdekoa izatea. - Eskualdea ondo ezagutzea. KUDEATZAILEA E S K A T Z E N D A: - Euskaraz jakitea ezinbestekoa da. - Izaera dinamikoa izatea eta harremanetarako gaitasuna edukitzea. - Kudeaketa mailan ezagutza izatea. - Autoa izatea.

K O N T U A N H A R T U K O D A: - Eskarmentua izatea antzeko lanetan. - Eskualdekoa izatea. - Eskualdea ondo ezagutzea. - Ofimatika ezagutzak izatea.

Interesatuek deitu lehenbailehen 943 300228 telefonora. Epea: abenduak 10. Kurrikulumak nora: idazkaritza@bertako.net Banatzaileen kasuan deitu: 943 300228


ZerIrakurri HALTZAK BADU BIHOTZIK Iñaki Mendiguren E LKAR Badaude bizitzan garrantzitsuak diren liburuak. Une berezietan irakurri ditugulako, hunkitu gaituztelako, pentsatzen edo sentitzen duguna pentsatzen eta sentitzen dugun bezalaxe islatzen dutelako, opari jaso genituelako… Horrela, mugarri ere suertatzen dira askotan, izan ere irakurri ondoren ez gara lehengo berak; eta berriro irakurri ez arren gogoan izaten ditugu. Haltzak badu bihotzik da horietako bat nire bizitzan. Horixe izan zen euskaraz eta laguntzarik gabe irakurri nuen lehenengo liburua. Benetako liburua, ez ikasle euskaldunberrigaientzat (euskaldunberri ere ez nintzen orduan!) moldatutakoa. Gogoan dut irakurri nuen arratsalde eguzkitsu hura, leiho ondoko aulkian eserita

ZerEntzun K

J

A

A

N

R

T

T

Z

U

E

O

Ruper Ordorika

N

K

D

I

T

U

T

METAK

Disko baten eta hurrengoaren artean utzi izan duen denbora tartea hautsiz, Hurrengo goizean kaleratu zuenetik bi urte igaro ez direnean azaldu da Ruper Ordorika Kantuok jartzen ditut lan berriarekin. Azken urteotan, bat-batekotasunaren eta lehendabiziko arnasaren garrantzia deskubritu du Oñatiko kantariak, eta horren ondorioz, "ganbaran zituen ideiak" lehenbailehen jarri nahi izan ditu kantuotan. Kantuok jartzen ditut lan zabala da bai iraupenez, bai gordetzen duen aberastasun estilistiko eta lirikoagatik. New Yorkeko abangoardiako hiru musikari bikainekin grabatua –Ben Monder gitarristari eta Kenny Wollesen bateria jotzaileari, Jonathan Maron hip hop eta soul baxu jotzailea gehitu zaizkie disko honetan–, Kantuok jartzen ditut soularen eta folk-rock amerikarraren uretan sartzen da, Ordorikarena baino izan ez daitekeen soinua lortzeko. Tempo lasaiko kan-

nengoela, hiztegia eta lapitza eskura, hitz ezezagunak argitzeko prest. Gogoan dut bat-batean konturatu nintzela ez nintzela hiztegia erabiltzen ari; istorioan murgilduta, ezagutzen ez nituen hitzak erraz asmatzen nituela. Azken pasartearen ondoren, liburua ixtean nuen poza ere ez zait ahaztuko, inolako EGArik, azterketarik edo agiririk emango ez zidan harrotasuna. Bestela esanda, Haltzak badu bihotzik liburuak, euskal literaturaren ateak zabaldu zizkidan. Istorio ederra, hitz eder eta samurrez kontatuta. Irakasle eta ikasle baten arteko maitasun istorioa kontatzen du. Baina azpimarragarriena da zein erraz sartzen gaituen istorioan. Zeini gomendatu liburu hori? Irakasle edota ikasle batez inoiz maitemindu duen orori, 17-18 urteko gazte guztiei, soldaduska pairatu behar izan zutenei, antimilitaristei... eta euskaraz irakurtzea gustuko dutenei, eta euskaraz irakurtzeko ohiturarik izan gabe, probatu nahi duten guztiei, eta… N O R A PALMITANO

tuak egiten ditu (Euria lagun, Haize goxoarena, Lagun erratuena hauskor bezain hunkigarria), baina baita single perfektuak ere –Zaindu maite duzun hori itsaskorrak bete du lan hori baina Iratzarrik ere arazorik gabe bete lezake– eta elektrizitatez gainezka daudenak ere –Esan gabeko arrazoia–. Era berean, Ruperrek lagun dituen musikarien lana ezinbestez azpimarratzekoa da. Nabarmendu nahi gabe eta beren lana kantuen aginduetara jarriz, ñabardurez bete dituzte hamabi kantuak: Monderrek Esan gabeko arrazoiak-en marraztu dituen gitarra pasarteak, Mila legoa-ri Wollesenek ezarri dion erritmo sinkopatua, Maronek kantu guztietan erakutsi duen maisutasuna... Ruperrek ere inoiz baino hobeto interpretatzen duela esango nuke, abesti bakoitzari behar duen tonua emanez Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi Ruperrek erakusten dituen kezkak. Azken urte honetan euskal munduak bizi izan duen susmo egoerak bultzatuta, Zaindu maite duzun hori eta Joseba Sarrionandiaren olerki batean oinarritutako Kantuaren gauza galdua-n, herriari eta euskaldun izateari buruzko hausnarketak plazaratu ditu musikariak. Esan gabe doa. Kantuok jartzen ditut disko aparta da. M I K E L L I Z A R R A L D E


9 1

gaztegiro

Zerbait behar dugu!!!!!

Guk Zestoako gaztetxook leku bat eskatzen dugu hainbat gauza egiteko eta denbora igarotzeko. Bestela, begiratu nolakoak izaten diren gure igandeak:

Gehienoi, goiza nahiko azkar pasatzen zaigu. Baina arratsaldeak aspergarriagoak ezin. 4:30ak aldera biltzen gara, nahiz eta batzuk berandu iritsi. Mireia ireki orduko denok joaten gara bertara zerbait erostera. Goxokiak irauten duten bitartean ez gara aspertzen, baina bukatzen direnean hasten dira gure igande aspergarriak. Zer egin pentsatu bitartean herri osoari bueltak ematen ibiltzen gara. Edozeinek baino hobeto ezagutzen dugu Herria, Zestoako gida izateko adina. Bueltaka gabiltzan bitartean ateratzen da gaien bat eztabaidatu edo hitz egiteko, baina ez du asko irauten. Batzuetan ibiltzen gara futbolean, pelotan, baina eguraldi txarra dagoenean ezin izaten dugu horrelako gauzarik egin. Beraz arratsalde guztiak asper-asper eginda pasatzen ditugu. Ez al zaizue iruditzen gure arratsaldeak aspergarriak direla? Zerbait behar dugula? Ba, guri bai, eta lehenbailehen gainera.

g aia emanda

B

. A SPERRALDIAK

Doinua: "Batetikan korroska"

Aspertua dagola Zestuko herria, aspermena daukagu ikaragarria. Guk daukagula orain arazo larria: berriz ateratzeko umeei parria alkatea, nahi dugu lokal bat berria (bis) JOSEBA REGIL Zestuako herria egin da kaxkarra, Zestuko kaleetan falta dela garra; borroka ta futbola eta irribarra, gure herriak dauka zerbaiten beharra ezpaineta bueltatu dadin irriparra (bis) GASKON ETXEBERRIA

Aspertu egiten naiz askotan Zestuan, inor ez dagoela hartu zak kontuan; askotan egoten naiz poliportibuan, itxita egoten da nahi dedan orduan. Mikel ireki ezak hik asteburuan (bis) MIKEL SALEGI

EGOĂ‘A

G A Z T A Ă‘ A G A, JO S E B A R E G I L

A ze aspertua den Zestuko bizitza Zestuai falta zako piperra ta gatza, pasatzen degulako aspermena latza; tabernarik ez dago, hori da akatsa, horrela ezin leike herririkan altza. (bis) AITZOL ASTIAZARAN

Aprobetxatuko dut eiteko protesta Zestuan inoiz ere ez dagola festa; Herri hau altxau zuten eiteko siesta, futbolikan ez dago ta bizpairu pezta futbolik gabekoa igande bat ezta. (bis) LUKE ETXEBERRIA

ETA

AMAIUR ARISTI


EKAIN ELEKTRIZITATEA

IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 t e l . 943 147 403 - 600 544 734 ZESTOA

G O X O T A S U N A

E R A I K I T Z E N

E KOT E R M I B E R O G A I LUA K

E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K

I LU M I N A Z I OA , P O RT E R O AU TO M AT I KOA K . . .


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.