38 - 2004 martxoa

Page 1

100

U R T E.

U RTARRILAREN AMAIERA Z E N J OAKINAK BERE ETXEAN HARTU OR D U A N G A I X O R I K Z E G O E N: K A T A R R O A, B E L A R R I A K E T A P E T X U A H A R T U T A. . . HA L E R E, E Z Z U E N H I T Z E G I T E K O E R R E P A R O R I K I Z A N. M A H A I A R E N B U R U A N E S E R I T A, B E R E A L A B A K E T A B I L O B E K L A G U N D U Z I O T E N E L K A R R I Z K E T A O S A T Z E N. G I N T U E N E A N.

Zenbat urte dauzkazu, Joakina?

Zenbat dauzkat, bada? (gogoratuko ez balitu bezala). Ia ehun urte. Apirilaren 3an beteko ditut; guk, ordea, apirilaren 11n ospatu ohi ditugu... (6. orrialdean jarraitzen du)

8

3 2004ko martxoa


‌

ORAIN

ARTE

HIRU

HITZA ASTEAN EGUNERO-EGUNERO JASO DUZU ZURE ETXEAN. JASOTZEN JARRAITU NAHI BADUZU, DEITU 943 304 346 T E L E F O NO R A

Beharrezkoa ez bada ere, zerbitzua hobetze aldera eta goizean goiz tinbre jotzen ez jarduteko eskertuko da portaletako giltzak danbolinen uztea.

Danbolin-zulo kultur elkarteko bazkideek ez daukate deitu

beharrik.

Baina

norbaitek

nahiko ez balu dei dezala.

harpidedun

izan

ZORION AGURRAK POTXOLO LIBURU ETA OPARI DENDAN JASOTZEN DIRA


ERANTZUKIZUNA IRITZIEN ETA ESANEN ADIERAZITAKO ALDIZKARIAN HARTZEN GAIN BERE DU EZ

d a n b o l i nEK

I L U S T R A Z I OA : I B A N A L T U N A

3

H

atarikoa auteskunde bezpera da danbolinerako atarikoa idazten hasi naizenean. Argitaratzerako hauteskundeak pasatuta izango dira, ez haatik ahaztuak. Beraz, hausnarketa eguna baliatu dut lerro hauek paperean iltzatzeko. Baina ez botoaz hausnartzeko, Madrilgo sarraskiaren inguruan zenbait gogoeta egiteko, ez gogoeta sakona, jakina, pentsaketa honetatik kanpo beste hainbat eta hainbat puntu geldituko baitira, ezinbestean. Bistan da bortizkeria bidez eragindako edozein hilketak edo zaurik, bakarra izanda ere, gurean ez duela inolako justifikaziorik, are gutxiago justifikazio politikorik; baina egia da, baita ere, biktimen kopuruak barne-zirrara berezi hori bidertu ez ezik berretu egiten duela progresio geometrikoan. Bestalde, Madrilgo sarraskiaren samina eta doluaz gain, batik bat gurean, ekintzaren sinadura identifikatzea izan da guztion buruhaustea. Eta langintza horretan, besteak beste, Ibarretxeren baldarkeria eta Otegiren asmatzea izan dira aipagarriak; gure inguru hurbilera mugatuz, jakina, ur handiagotan sartzea hurrengorako utziz. Baina nik ez dut ikusi inoren garaipenik, nik guztiak galtzaile eta zikindurik ikusi ditut afera horretan. Batarena baldarkeria bezala ikusi badute herritar askok, ez da askoz txukunagoa berrehun hildako behar izatea hilketa bati buruzko desadostasuna agertzeko, kanpoan gertatutako hilketak gainera, etxetik oso hurbil beste hainbat gertatu izan direnean. Horiek horrela, pare bat gogoetaldi plazara

nahi nituzke: galdera bata, ustea edo inpresioa bestea. · ETAk su-etena Kataluniarako soilik aldarrikatu beharrean, Estatu osorako aldarrikatu izan balu, Al Kaedaren sarraskiaren ondoren zer egoera filmatzen arituko ote ginateke orain? Horra hor alferrikako galdera. · Inpresioari edo usteari dagokionez, nire inguru hurbil-zabalean eta euskal herritar askoren buru-bihotzetan, gauza bat sumatu dut sarraskiaren ondorengo orduetan. Herritarrek ez zuten inola ere ikusi nahi ETAren sinadurarik, horrek ekar zitzakeen ondorioak irudikatuz; eta batzuentzat ekintzaile eta besteentzat terrorista diren horiek, hala eta guztiz ere, euskal herritarrak direla aitortuz. Eta sinadura hori ikusi nahi ez horren atzean herritarrek ETAri hain ozenki, isiltasunean, kalera irten beharrik gabe ere bai, inoiz ez diotela armak uzteko hain ozenki erregutu ikusi dut giro lanbrotsu honetan. Ez dakit nire inpresioa soilik izan den, baina gutxienik hori hala izan dela pentsatzen utz iezadazue. Aurreko galdera bezalaxe, agian, alferrikako inpresioa edo ustea, hori guztia. Baina esperantzari leiho bat ez bada ere, zirrikitu bat bederen zabaldu beharko diogu. 2004ko martxoko danbolinen hirugarren orrialdeko lerroak horren lekuko izan nahiko lukete. Hilabetekariak egunerokotasunari jarraitzeko eragozpen nabariak baditu ere, ezin bidali inprentara ale hau Iruñeko hilketa-sarraskia barne-indarrak ematen duen antsiaz gogor salatu gabe. Elkartasuna, Angel Berroetaren ingurukoei.

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

M

anuel Arregi

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


Nik uste det ondo dagoela, ze …, bueno ba…, dauzkagun egunkariek ez dute gure herrietako informazio konkretua ematen, eta HITZArekin gure herrian gehiago sakontzen dute, eta, alde horretatik ondo iruditzen zait. Gure kultura eta hizkuntza zaintzeko horrelako gauzak beharrezkoak dira, ze, gaur egunean, galtzen doaz, eta nahikoa dugu beste aldetik.

Aimar Ugarte

DEABRUA

Ba oso ondo ikusten det, ta…, bueno…, herria pixka bat gauzetaz enteratzeko oso ondo dago. Zerbait berria denean, eta gauzak herriari erakusteko aukera ematen zaionean, oso ondo iruditzen zait. Esteban Lopetegi

22 urte

42 urte

Ondo iruditzen zaidak. Herriaren berri jakitea ondo ziok, bestela periodiko jakin bat erosi behar izaten dik eta… Neretzako garrantzi handia du euskaraz izateak, BERRIAz aparte, bestelakorik ez zagok eta. Hori etxeetara ailegatzea oso ondo iruditzen zaidak eta bere tokia baduela iruditzen zaidak.. Pedro Aizpurua 57 urte

Badira zeruko paradisuan eta infernuko suan sinesten dutenak; beste batzuk, aldiz, ez batean ez bestean. Gure gaiztakerien zigortzaileak deabru direla sinesten dutenak ere badira; gehienek, ordea, algara egiten dute honelako gauzak entzunez gero. Nik, ezin dut esan deabruetan sinesten dudanik; baina ... izan badira; ikus bestela: Txikitan asko ginen etxean, eta ahizparekin eta amonarekin egiten nuen lo gela berean. Ahizparekin inoiz ez nuen aparteko arazorik izan, baina ezin esan gauza bera nire amona eta bion arteko harremanaz; beste kontu bat zen hura. Oso berezia zen amona; oso jakintsua bere garairako. Ondo idazten zuen, bai euskaraz bai erdaraz. Berdin egiten zuen lana maistra, emagina edo jostun moduan: beti konfidantza osoaz, zalantza izpirik gabe. Oso zorrotza zen, eta bere buruari bezainbat besteoi ere zuzentasun osoa eskatzen zigun eginkizunik txikienetan ere. Guretzat, askotan, maniatika xamarra zen, eta umeen axolagabekeria eta batez ere nire baldarkeria, jasanezinak egiten zitzaizkion. Esaterako: bi ahizpok, mardulak biok, oso gaizki moldatzen ginen nobentako ohe kaxkar baietan, eta, udako gau beroetan, hankak ohetik kanpora ateratzeko ohitura genuen, freskotasun apur baten bila. Amonak ezin zuen hori eraman, eta deabrua etorriko zitzaigula esaten zigun, hankatik heldu eta berarekin infernura eramatera. Amonaren kontuak! Behinola, hamar urte inguru nituela, abuztuko goiz bero batean, hegohaize sargoriarekin esnatu nintzen. Ordurako, nire ahizpa lagunengana joana zen, eta amona sukaldean sumatu nuen bazkaria egiten. Oporretan nengoen, eta niretzat artean jaikitzeko goiz; ohean zabal-zabal, lasai eta gustura egoteko aukera paregabea. Hanka kanpora atera, eta berriro lo egiteko prestatu nintzen. Batbatean, tirakada gogorra somatu nuen atzapar hotz batek hankatik heldu izan balit bezala. Ez nuen amonaren hanka hotsik entzun. Izara azpira sartu nintzen beldurrak jota! Gerora noizbait jaiki nintzenean, ez nintzen ausartu amonari ezer galdetzen. Gaur egun, ezin dut esan deabrua izan zenik; baina bero egiten duenean, badaezpada ere, nahiago izaten dut bi hankak izarapean ondo babestuta edukitzea. . MARIAN LARREA

ZER IRUDITZEN ZAIZU HITZA? jakinda?

Oso ondo. Herri mailako gauzei, eta egoerei, eta… buruz hitz egiten du; eta beste egunkarietan jakiterik ez duzuna., hemen jakin dezakezu. Lehendik ere ezaguna dut Lekeitio aldean ateratzen den HITZA, eta oso polita da. Gure bailaran tokia izateaz aparte, gehiago esango nuke: beste egunkariek baino garrantzi gehiago daukala, gure eguneroko bizitzarako. Marisol Iturrospe 54 urte


P

63 urte

Pilar Gurrutxaga

5

Oso ondo. Ahalegintzen naiz egunero irakurtzen. Eguneroko berriak ekartzen ditu, eta, hori, nik uste det, hemen ingururako, aberasgarria dela, kontu berriak egunero irakurtzea. Nere inguruan behintzat badu bere tokia.

intadak.

1.

PAUSOZ PAUSO EGIN DU AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAK HOGEITA BOST URTETAKO IBILBIDEA. PAUSOZ PAUSO DOA AURRERA EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKA. AZKEN PAUSOA, HERRIZ HERRI EZTABAIDA NAZIONALA BURUTZEA IZAN DA. HELBURUA, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA DINAMIKAREN NORABIDEA BERREGOKITU ETA BULTZADA BERRI BAT EMATEA. HONA HEMEN LABUR BADA ERE, HAUSNARKETA NAZIONALAREN ONDORIOAK: FRANTZIAK ETA ESPAINIAK EUSKAL HERRIARI IZAN ETA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA UKATZEN DIOTE. UKAZIO HORREK SORTZEN DU GATAZKA. BERAZ, GATAZKAREN ONDORIO D I R E N E U S K A L P R E S O P O L I T I K O E K J A T O R R I E T A I Z A E R A P O L I T I K O A

Ba, bueno, inguruko herrietako berri jakiteko orri gutxi batzuetan oso ondo iruditzen zait. Badu bere tokia gure eskualdean, eta, euskalduna izanik, are gehiago. Idoia Larra単aga 20 urte

2.

D U T E . ETA P R O Z E S U P O L I T I K O A N P A R T E H A R T Z E K O E S K U B I D E A DUTE. - GATAZKAK BADU KONPONBIDEA, JUSTIZIA, DEMOKRAZIA ETA GURE HERRIAREN ESKUBIDEEN ERRESPETUAN OINARRITUTA. KONPONBIDEAK, PRESOEN ETA GAINERAKO ERREPRESALIATUEN EGOERA BIDERATU BEHARKO DU. A M N I S T I A O S O A. - BIEN BITARTEAN, EZINBESTEKOA DA E U S K A L P R E S O A K E U S K A L H E R R I R ATUAK IZATEA. ADIERAZPENA ESKUARTEAN, URRATS BERRI BAT EMATEKO AUKERA ZABALDU NAHI DUGU. APIRILAREN 3AN ZARAUTZETIK AZKOTIRAKO MARTXA BAT EGINGO DA, ADIERAZPENAREKIN BAT EGIN DUTEN TALDE ETA KOADRILEK TESTIGU BAT ESKUZ ESKU IBILIKO DUTELARIK. HERRIKO ELKARTE ASKOREKIN BATERA, ZUK ERE PAUSO BERRI BAT EMAN DEZAKEZU! EUSKAL HERRIAREN ALDE ERAGINEZ, EUSKAL PRESO POLITIKOAK EUSKAL HERRIRA!

ZESTOAKO ASKATASUNA

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal eta diputazioetako langileek hitzarmena lortzeko negoziazioa 2002. urtean eten egin zen. Mahaiko kideak hauexek ziren: alde batetik, EUDEL, diputazioak eta alderdi politiko batzuk eta bestetik sindikatuak. Etenaldiaren ostean, langileen lan-baldintzak dekretu bidez arautu ziren. Aurten, ELA eta LABek batera joaz, tokian tokiko Hitzarmen Plataformak sortzea erabaki dute. Gutxienezko edukiak hauek dira: -Sustapen, ezarpen eta antzeko kontratuetan, aldez Plataforma errebindikatzaile hau Zestoako udalari aurretik soldata eta lan baldintza erreferentzialak aurkeztu zitzaion, udaletxean bertan negoziazioak ipintzea. hasteko. Udalak erantzun zuen EUDEL zela eremu ego-Azpikontratak: kiena hitzarmen mota hauek aurrera eramateko. Eta -Neurriak hartu lan bera egiten duten azpikonberriki jakin izan dugunez, EUDEL-ek deia luzatu die tratako eta Udal edo Diputazioen arteko langilesindikatuei martxoaren 17an biltzeko. en artean desberdintasunik ez izateko lan-balDei honek zalantza sortzen digu, 2004ko negoziazioek dintzetan. zenbait alderdi politikoren borondate faltagatik egin -Subrogazioak izatekotan, lehendik lanean baitzuten porrot. Orain EUDEL-ek sindikatuak deitzen diharduten langileak, enpresa berriak kontrataditu, baina ez da alderdi politikoen aipamenik egiten. tzeko konpromisoa hartzea. Martxoaren 17ko bilera gutxietsi gabe, Zestoako uda-Azpikontrata gehiagorik ez. leko langileak udaletxean bertan mahai negoziatzaile -Interinitatea: behin behinekotasuna = %7a. bat eratzearen aldekoak gara. -KPI 2003 + 600 euro. ZESTOAKO UDALEKO L A B -Gutxieneko soldata, 18.200 euro urtean (soldata gordina).


J

ardunian

joakina etxaniz

(azaletik dator)

...nik beti pentsatu izan dut 11n jaio nintzela. Xarrak ekarri zuen arrastoa udaletxetik eta berak esan zidan oker geundela, ni 3koa nintzela. Nire aitaponteko osaba Joakinek soldadu joan behar zuen eta bataioa 11n izan zela uste dut nik. Horrenbeste urte eta gero, apirilaren 11n ospatuz jarraitu izan dut.

Liliben jaioa; oso gaztea zinela alde egin zenuen baserritik.

Hamar bat urte nituela, Azkotira joan nintzen umezain. Han denbora gutxi pasa nuen. Hamahiru urterekin edo, Donostiara egin nuen. Hara, gu bost ahizpa ginen eta eskolara joaten ginen. Eskolan ibilitakoak gara Lilibeko guztiok, e. Orduan, Bernardino Iruretaren ama, Kattalin, etorri zen galdezka: ea nork nahi zuen jostun Donostiara joatea. "Neuk!", erantzun nion. Denak begira geratu zitzaizkidan. Kattalinek harreman handia zeukan Don Juan Telleria maisuarekin. Hark hiru alaba zeuzkan, baina gripe handia izan zen garaian bi galdu egin zituen eta Pakita geratu zen, jostuna. Etxeko umea banintz bezala hartu ninduten. Telleria oso zintzoa zen.

Han ikasi al zenuen josten?

Hantxe! Egun guztia josten pasatzen nuen. Hango ama modista zen eta hark laguntzen zidan. Kaleko jendearentzat denetarik josten genuen: gonak, soinekoak... prakak izan ezik, denetik. Garai hartan, badakizu, emakumeek ez zuten prakarik eramaten. Lehenengo bi urteetan ez zidaten ezertxo ere ordaindu, arropa eta janaria ematen zizkidaten. Egindako arropa etxeetara eramaten nuen eta ematen zidaten propina igandetarako gordetzen nuen, meza ondoren zerbait hartzeko. Josteaz gain, beste gauza batzuk ere ikasi nituen. Telleria maisuak bazkalaurretik edozein gai irakurrarazten zidan. Makina bat liburu irakurritakoa naiz! Gero gustatu egin zitzaidan eta asko leitu izan dut. Oso gustura egon nintzen etxe hartan.

Gero Zestoara etorri al zinen?

Ni oso pozik nengoen han, baina gutxi ordaintzen zuten; hasi ziren pagatzen, baina gutxi izan. Halaxe, behin joan zen gure aita eta "Nahikoa da! Etxera itzuli behar da" esan zuen. Hura nire pena! Berriro Lilibera itzuli nintzen. Ordurako, ordea, lokala erosia zeukaten, orain Uzkudun harategia dagoen hori, eta jostundegia ipini genuen. Neuk bakar-bakarrik jardun nuen, eta zenbat lan! Bertako jendea eta bainuetxera eto-

rritakoa hurbiltzen zen. Ez nuen konponketarik egiten, arropa berria egiten nuen, umeena batik bat. Jostun ona nintzela esaten zuten. Gero, baina, ezkondu egin nintzen eta arazo batzuk zirela eta, itxi egin behar izan nuen denda.

Z u r e s e n a r r a , F l o r e n t i n o , p e l otaria izan zen, ezta?

Bai. Nirekin hasi baino lehen, soltero zegoela artean, Madrilen egon zen pare bat urtean. Ezkondu eta gero hemen jarraitu zuen, harik eta frontoi txikian pelotakada eman zioten arte. Trenpanazioa egin behar izan zioten. Jokatzen hasten zenean, bat-batean, erori egiten zen lurrera. Azkenengo boladan epaile lanetan aritu zen Donostiako Gros frontoian. Juez de repente deitzen zioten, segituan altxatzen zuelako besoa, beti pronto. Ni ez nintzen frontoira joaten, ez zitzaion gustatzen. Ez zegoen ohiturarik, hobeto esan.

Gerra garaiko hainbat bizipen ere edukiko dituzu...

Hemendik alde egin behar izan genuen. Algortatik Santanderrera bapore batean joan ginen, eta han barku batean sartu gintuzten, Frantziaraino. Trenez egin genuen Maconerako bidea. Zestoatik Pilar Alkorta eta Karlos, Amadotarrak eta gu joan ginen. Maconen kuartel batean egon ginen. Ez ginen oso gaizki egon, ze Frantzian hemendik ihes egindako lehengusua geneukan, eta dirua eramaten zigun hemendik abixua pasa baitzioten. Herri hartan lanen bat egiterik bageneukan galdetu ziguten eta nik bere-


7 hala esan nien arropa josten egin nahi nuela. Arropak, buzoak... ekartzen zizkidaten josteko makinaz pasatzeko. Karlos aldi hartan gaixotu egin zen, pulmonia edo harrapatu zuen, eta bakar-bakarrik egon behar izan zuen; ez zuten jendea egoten uzten. Hilabete batzuk geroago eta gerra amaituta zegoela, Zestoara itzuli ginen. Florentino kartzelan sartu zuten, nazionalista zelako.

Zer leporatzen zioten, bada?

Zubiak lehertarazten zituela eta auskalo zer gehiago. Logro単on egon zen espetxeratuta. Han zegoen, hain zuzen, bainuetxera etortzen zen militar bat. Orduan nire ahizpa, Joxepantoni, bainuetxeko arduraduna zen eta Florentinori gertatutakoa azaldu zion, mesede eske. Como puede ser, meterle a Florentino de esta forma? Haz esto y esto. Halaxe, Logro単ora joan, hona etorri, paperak egin... Makina bat buelta egin nituen hara. Firma biltzen ere ibili ginen, ze fusilatzeko agindua zeukan. Expedientea irakurri nuenean, salatu zutenen sinadura guztiak ikusi nituen. Beno, militar hari esker ez zuten hil.

G e r n i k a n b o n b a r d a k e t a k h a r r ap a t u o m e n z i n t u e n . Z e r e g i t e n z enuen zuk Gernikan?

Frantziara joan aurretik izan zen, gerra hasi eta berehala. Hemendik alde eginda geunden Bilbo aldera. Baserrietara arrautza eta esne bila joaten ginen. Bonbardaketa egunean Gernikan geunden. A zer nolako bonbardaketa! Jendeari etzateko esaten zioten. Gu pareta baten ondoan egon ginen. Frankistek sekulakoak egin zituzten: jendeari rizino olioa edanarazi, ilea motz-motz moztu eta kalean zehar buelta emanarazi, kaka zeriela. Itzuli ginenean, ez zegoen ezer, dena eramanda zegoen. Frankismo garaian, paperak eta ikurrinak teilatu azpian gordetzen nituen. Guardia zibilak hiru aldiz etorri ziren miatzera, baina ez zuten ezer aurkitu.

Z e r k a n t a t z e n z e n u t e n E r r o t atxoko zelaian?

Gora Euskadi/ bizi bedi/ Gora Sabino/ Arana Goiri/ Jaungoikoa/ lege zarra/ Gora euskotarrak! Joakin Iribarrek erakutsi zigun. Olaldeko Juana eta, kuadrila elkartzen ginen, hantxe besoa altxatuta (keinuaz lagunduta) abesteko. Ni nazionalista izan naiz bizitza osoan. Hil arte nazionalista. Don Juan Telleria eta karlistak ziren, baina euskal herriaren lagunak, euskaltzaleak.

Errotatxoko zelaia, Errotazarko etxea...

Uholdeak izan zirenean erori zen etxea. Liliberi jota zegoen. Egun batean urak dena eraman zuen. Zer izan zen hura! Hildakoak ere izan ziren, Errotatxoko amama eta biloba, eta Errotazarko amama, besteak beste. Gorpuak depositora eraman zituzten eta han jantzi genituen, narru gorritan zeuden eta. Elortzanera joan, tela erosi, josi eta jantzi genituen.

Orain berriz, Joakina, zer egiten duzu egunean zehar? Elizara ondo lagunduta joaten ikusi izan zaitut noiz edo noiz.

Goizetan ohea egin eta gero, plantxa pixka bat. Arratsaldeetan eserita egoten naiz, askotan aspertuta eta alabari esaten diot hasi behar dudala mezetara joaten, bestela, eguna luzeegia egiten da. Beti baten bat izaten dut besotik lagunduta joateko; neska, mutila, gizona... berdin dit. Laguntzen didan bitartean, ni gustura. Gaizki egiten al dut, ba? (gure onespena beharko balu bezala). Barrenak laguntzen dit askotan elizaraino. Biloben partez errezatzen dut nik. Zuek ere gehiagotan joan beharko zenukete! Akordatuko zarete.

100 urte!

Ehun, bai. Orduantxe jan beharko ditugu pastel batzuk. Azkar joaten dira urteak. Akaso ez ditut harrapatuko, ze oraindik...

Ingurukuok ere horrela bete nahiko genituzkeela adierazi diogu. Aio, Joakina!

Kalean agurtzen ez bazaitut, zuk kaso egin, ze nik ez dut ondo ikusten. Aio!

ALAZNE OLAIZOLA


gurean

Z

bat, bi, hasi!

estoako Gaztetxea sortu zenetik, Gazte Asanbladak makina bat ikastaro antolatu izan ditu. Horien artean, 1997ko urte amaiera aldera, antolatu zuen bertso ikastaroa. Jokin Uranga, Gaztetxeko zenbait kideren laguna zenez, berari komentatu zitzaion irakasle lana egin zezan. Deialdiak arrakasta izan zuen eta Gazte Asanbladaz kanpoko hainbat lagunek ere eman zuen izena. 1998ko urtarrilean jarri zen martxan ikastaroa.

hasi ginen, hori bai, bapatean gutxi. Gaia jarrita, papera eta boligrafoa hartu eta bertsoak idatzi egiten genituen, eta ondoren denen aurrean bota. kastaroa hiru hilabetekoa bazen ere, ikasleok gustura geundela eta, asteko, neurriak ikasi genituen, hamaekainera arte luzatzea rreko txikia, handia, zortzikoak‌ huerabaki genuen. Ekaina rrena, errimak, pe-ta-ka, bo-de-ga-ra eta iritsi zen, baina bertsoz abar. Pixkanaka-pixkanaka bertsoak egiten ase ezin eta ikasturte berria iristean berriro biltzeko asmoa azaldu genuen gehienok. 1998ko urrian berriro elkartu ginen eta Bertso Eskola sortu genuen. Udalaren diru laguntza ere jaso genuen, irakasleari ordaindu eta beste zenbait gasturi aurre egiteko. Lehenengo bi urtetan Jokin Uranga izan genuen irakasle, 2000-2001 ikasturtean berriz, Jon Maia. Urte horretan jende berri mordoxka hasi zen Bertso Eskolan, baina batzuk segituan utzi zuten. Irakasle berriak, zenbait berrikuntza ekarri zuen bertso eskolara. Gelan abesteaz gain, kalera atera eta ekintzak antolatzeko proposamena egin zuen. Horren adibide da, 2000. urteko Zestoako Amabirjinetan egindako bertso-antzerki arrakastatsua. Antzerkia urte hartan bakarrik egin

I L U S T R A Z I OA : I B A N A L T U N A

H

I

bagenuen ere, beste zenbait ekintzek oraindik jarraitzen dute. Ekainean, V. Uztapide Bertso Paper sariketa izango da. Zestoarren artean parte-hartzea zabala dela esan behar dugu. on Maiak bi urte egin zituen gure artean. Kotxeko gidabaimenik ez zuen garaian zen hori; etorri autobusez egiten zen eta gauean gutakoren batek eramaten zuen Zumaiara. Gero aita izango zela eta, denera iritsi ezinda, Bertso Eskola uztea erabaki zuen. 2002-2003 ikasturtean IĂąigo Manzisidor Mantxi zarauztarra hasi zen irakasle lanetan. Mantxik bapatean egiten hasteko behar genuen bultzada eman zigun. Maiarekin

J


G G

H

ERRALLA

GENION IZENA.

BERTSO ESKOLA

KOSTATA BAINA AZKENEAN JARRI

HERRIKO BESTE ZENBAIT TALDEREN JOERARI JARRAITUZ, KOBA BATEN IZENA.

9

abestu, abesten genuen, baina Mantxik lehenengo egunetik garbi esan zigun berarekin boligrafoa alferrikakoa zela, "bat, bi, eta hasi abesten" (txarra edo ona, baina bota zerbait). Gaur egun, Bertso Eskolan gaudenok oso gustura gaude berarekin. arai bakoitzean pare-pareko irakaslea tokatu zaigula uste dugu. Hasieran, giroa sortzeko modukoa; gerora, bertso kontuetaz asko ikasteaz gain, kalera begira hainbat ekintza antolatzeko indarra eman ziguna, eta bukatzeko, bapaterako pausoa ematen lagundu diguna. eure artean nahiko ongi moldatzen gara, baina jende aurrean ordu txikitatik aurrera abesten dugu errazen. Bada ordea horretara ohitzen ari denik ere. Oskar Alberdik eta Mieltxo Aiertzak, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten, besteak beste. erriari begira, urtean zehar zenbait ekitaldi antolatzen dira: Soro Peritako bertso-poteoa, bertso afariak, Bertso Paper Sariketa... Eta ezin ahaztu jada gainean dugun urteroko ekitaldia ere. Martxoaren 27an izango da aurtengo bertso saio nagusia. Bertan izango dira, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Jon Martin eta Oskar Alberdi bertsolariak eta Mantxi gai-jartzailea. Hitzordu horrez gain, asteartero 20:30ean Kultur Etxean elkartzen gara eta nahi duen orok zabalik ditu Erralla Bertso Eskolako ateak.

G

aztetxoen bertso eskola.

Duela urtebete inguru, gaztetxoekin ere zerbait egin behar zela eta, gaztetxoen Bertso Eskola sortu genuen. Astean behin biltzen gara, astelehenetan 19:30etik 20:30era. Lehenengo ordu-erdian bertso idatziarekin lotutako ariketak egiten ditugu; errimak landu, bertsoak idatzi, doinuak ikasi... eta bigarren ordu erdian, dena bapatean egiten saiatzen gara. Gaia emanda, koplaka, puntuka, zortziko txikian oinak emanda... Antzematen da hasi ginenetik bertsoak osatzen asko aurreratu dutela.

H

asieran gehiago elkartzen baginen ere, orain bospasei laguneko taldea dugu, bertsoa jolas-lagun hartuta ordubete alai bat pasa nahian. Luken eta Gaskon Etxeberria, Mikel eta Aitor Salegi, Aitzol Astiazaran eta Joseba Regil. z da erraza izaten hauek denak martxan jartzea baina lehen baino gogo gehiagorekin hartzen dutela iruditzen zait. Bada bertso eskolan neska bati maite duela bertsotan esan nahi dionik ere. Je, je, je... Ea bada pixkanakapixkanaka bertsotan nahiko txukun egitera heltzen garen. ehengo urtean ia-ia eskola arteko txapelketan parte hartu zuten, ez zitzaien askorik falta izan, baina atzera egin zuten azken momentuan, ea bada aurten...

E L

OSKAR ALBERDI GAZTETXOEN IRAKASLEA

URTE HAUETAN BERTSO ESKOLATIK PASATAKO LAGUNAK.

ALAINE KORTADI, GARBIÑE ARAMENDI, SONIA VEGA, AINHOA CANSECO, SARA OLAIZOLA, KARMELO ETXABE, MIKELA DIAZ, XABIER EIZAGIRRE, AMAIA LOPETEGI TXONTA, MARGARI EIZAGIRRE, IBAN ALTUNA, LANDER ZABALA, MIKEL ETXEBERRIA, JOSEBA ALBERDI ATTOLA, JONE BERGARA, AMAGOIA ANDRES, MIKEL IRURE, MIELTXO AIERZA, ANDONI ELOSUA, GORKA MANZISIDOR MANTZI, MIKEL ARREGI ERTXIN, JESUS UDABE IXTO, JESUS MARI ZUBELDIA TXUBEL, ANARDI ALTUNA, IÑAKI MANZISIDOR NEBERA, AITOR UNANUE JOXE, OSKAR ALBERDI, JOSUNE IZETA, OSKAR FERNANDEZ DE GOBEO, ELADIO LETURIONDO, RITXI, UXUE, OSANE LARRAÑAGA, GARIKOITZ LOPETEGI, MIKEL IZETA…


M11 O

STEGUNA

1 2 . Madrilgo sarraskiaren ondoren,

Zestoan ere herritarrak kalera atera ziren. Lehendakariak egindako deialdiari erantzunez egindako kontzentrazioa. O S T I R A L A 1 3 . Sindikatuek deituta, ordu laurdeneko geldialdia egin zen lantegi aurretan. Argazkian, Udaletxeko langileak eta zenbait dendetako langileak.

L A R U N B A T A 1 4 . Ezker Abertzaleak deituta “Hemen eta munduan elkarrizketa da bidea� lelopean egindako kontzentrazioa. I G A N D E A 1 5 . Ezker Abertzalearen kontrako kriminalizazioaren ondorioz, Poliziak hildako Angel Berroeta eta Ertzantzaren kargaren ondoren bihotzekoak emanda hildako Kontxi Santxise heriotzen aurkako protesta.

Txuri-beltz bideo-klubarekiko hitzarmena.

Euskara Batzordearen aspaldiko kezketako bat izan da zineetan, urte osoan pelikula gutxi ematen direla euskaraz; guraso-elkarteak astebururo antolatzen dituen emanaldietan ere, lortu ahal dituzten pelikulak botatzen dituzte eta gehienak, jakina, gaztelaniaz. Aukera ezberdinak aztertu ondoren, euskararen erabilera normalizatu nahi bada, bide "normaletara" eraman behar dela erabaki zen. Eta Txuribeltz bideo eta argazki dendarekin hitzarmen bat sinatzeko aukera aztertu zen. Imanolek dagoeneko baditu lauzpabost pelikula euskaraz (haurrentzakoak denak), baina zailtasun handiak izaten omen ditu euskarazko pelikulak lortzeko, zirkuito komertzialetan ez dituztelako eskaintzen. Hitzarmenaren bidez, Udalak pelikula sorta bat erosi du (egun euskaraz dauden ia guztiak) eta bideoklubak kudeatuko ditu, beste edozein pelikula bezala. Hemendik 6 hilabetera lehenik eta urtebetera gero, erabilera neurtuko da eta zenbat eskari izan den neurtuko da.

danbol


1 1

AIZARNAKO HERRI ELKARTEA

ELKARTEAREN ETORKIZUNA ZALANTZAN OTE DAGOEN ZURRUMURRUAK ENTZUTEN DIRA HERRIAN. ARAZO HORI ASKOREN AHOTAN DABILEN GAIA DUGU GAUR EGUN, ETA BERTAKO KIDE NAIZENEZ, IRITZI BAT EMATERA AUSARTU NAIZ. KULTURGINTZARAKO, GAZTEEN HARTU-EMANETARAKO, JAIEN ANTOLAKETARAKO, JUBILATUEN SOLASALDIETARAKO ETA LAGUN ARTEKO BAZKARI EDO AFARIAK OSPATZEKO ERABILI DUGU ELKARTE HAU, ORAIN ARTEAN BEHINTZAT. AIPATU DITUGUN GAI ETA OSPAKIZUNETARAKO USUFRUKTUAN HERRITARREI EMANDAKO LOKALA DA BERAU, BAINA ELIZ BARRUTIAK LOKALA BERRIZ ESKURATZEA EDO ARAUDI BERRIAK EZARTZEA OMEN DU HELBURU, EDO HALAKO ZURRUMURRUAK ENTZUN DITUGU BEHINTZAT. ZEINTZUK DIRA ELIZ BARRUTIAREN ARGUDIOAK HELBURU HORIEK LORTU NAHI IZATEKO? ELKARTEAREN ERABILPEN DESEGOKIA, ERAIKUNTZA MANTENTZEN EZ ARDURATU IZANA, ELIZAREN ONDAREAK KONTSERBATZEKO SALDU BEHARRA, EDO BESTE ERABILPEN BAT EMATEA. ELIZ BARRUTIAK ARGUDIO PISUTSUAK IZANGO DITU BEHARBADA, BAINA BESTE ELKARTE BAT ZUZENDU EDO BIDERATU AURRETIK HAU GERTATUKO BALITZ, HERRIAN ARAZO BAT ZUZENDU NAHIAN BESTE BAT SORTZEA LITZATEKE, ETA EZ DUT USTE AIZARNAKO ELIZTARREN NAHIA HORI DENIK. AIZARNAK DUEN ELKARTEA BEZAIN EGOKIAK, HERRI TXIKI ASKOTAN IKUSTEN DITUGU ELIZA EDO UDALETXEAREN LOKALETAN, ERAIKUNTZAREN JABETZA LORTZEKO ZAILTASUN HANDIAK BAITAUDE, BIZTANLE GUTXI DITUEN HERRI TXIKIETAN GERTATU OHI DEN BEZALA. UDALETXEAK ETA ELIZAK, HERRITARREI LAGUNTZEA DUTE HELBURU, ETA BERTAN DIREN ARAZOAK BIDERATZEN LAGUNTZEA. GAUR EGUN AIZARNAK EZ DU BIZI HANDIRIK ELKARTEA IZAN ARREN, ETA ELKARTERIK GABE OIN HUTSIK GELDITU LITZAIGUKE HERRIA. ELIZARENA EDO UDALETXEARENA IZAN, AURRERA BEGIRA SEGURTASUN BAT EMANGO DION LOKAL BAT BEHAR DU ELKARTEAK, HERRITARREN HARTUEMANAK SENDOTZEKO, ETA ORAIN ARTE BETE DITUEN HELBURUAK BETETZEN JARRAITZEKO. HORRETAZ GAIN, AIPATU DUGUN HERRI ELKARTEAK, OTSAILEKO MUS TXAPELKETA ANTOLATU BERRI DU, ETA BIKOTE UGARI AHALEGINDU ERE BAI TXAPELA LORTZEN. BAINA AZKENEAN DENEN ARTEAN BIKOTE GAZTE BAT NAGUSITU ZEN: "ANDER ETA ALDALUR" HAIN ZUZEN ERE, "FELIX ETA PORTE" BIKOTEARI IRABAZI ONDOREN. ZORIONAK BERAZ! JO N EGIGUREN

inzulo


E

txeko lanakeguneroegiteaharri-jasotzeabainozailagoada

ERRENTERIAKO SARRERAN DAGO OSTOLAZA ERRETEGIA. HAN EGINA GENUEN HITZORDUA JOSEBAREKIN. GU AZALTZEAN ORDEA OSTOLAZA II.A EZ DA AGERI ETA AMAK SEGAPOTORA DEI EGIN DIO KARGU HARTZEKO. SEMEA AZALDU BITARTEAN AGUSTIN AITAK, OSTOLAZA I.AK, HARTU DU GU ENTRETENITZEKO ARDURA. EZIN ASPERTUTA EGON GARA GIZON HORRI ADITUZ. ARROATIK ERRENTERIARA ETORRI ZIRENEAN BERTAN ZEGOEN KINKI-JENDEAZ, URTAIN ZENAZ ETA GAUR EGUNGO GAZTEEZ ARITU DA. HITZ-ASPERTUA ABERASTU EGIN DUTE MOSTRADORE KONTRAN DAUDEN BEZEROEN KOMENTARIOEK. HORMETAN AITA-SEMEEN ERRETRATUAK DAUDE ZINTZILIK, ETA UZTAPIDERENA ERE BAI BESTE BAT. Joaten al zarete Arroara? Ez, gu hona etorri gintuan orain dela hogeita pare bat urte, nik 8-9 urte nituela. Gure amaren osaba bati erosi zioten taberna gurasoek... Arroan baditiat gaztetako lagunak eta ezagunak, baina urtean hiruzpalau buelta-edo egingo ditiagu, gehiago ez. Ze oroitzapen dauzkak Arroaz? Kopetan daukadan gurutze hau han egina diat! (barrez) bizikleta eta guzti Arroaerrekan errekara erori ninduan. Ez nauk akordatzen ezer ere, zentzurik gabe geratu ninduan eta. Egundokoa hartu nian. Arroa erdi-erdian dagoen palazioak hesia eta PROHIBIDO ENTRAR kartela zeukaan. Bulldogedo txakur itsusi horietako bat ere bazegoan han, umeren bat harrapatuz gero jo eta txiki-txiki egingo zuena. Hala ere barruko frutarbolena tentazio handiegia zuan eta beheko plazatik batzuk txakurra xaxatzen genian bitartean besteak goiko aldetik sartzen gintuan fruta bila.

Nola izan zuan hiretzat Arroatik Errenteriara aldatzea? Oso gogorra. Dena euskaraz egiten genian herri txiki batetik hona etortzea... Nik erdaraz oso gutxi nekian... oso gutxi.

Norbaitek nongoa haizen galdetuz gero, zer erantzuten duk? Zestoarra‌ baaa... Errenteriakoa baina... Ahaztu ezak Zestoako aldizkarirako ari haizela. Bai, bai, zestoarra. Zuen aitari galdetuz gero, hark, Arroako dela esango dik ba? Bai, bai... ni... beno (hasperenka), Arroagoikoa, Zestoakoa.

Hi Ostolaza II.a haiz, aita izan duzuelako harrijasotzailea. Nola bizi izan huen hik aitaren jarduna? Harria jasotzeak lotsa ematen zidaan umetan. Ez ninduan plazara bistaratu 12-13 urte bete arte. Ordura arte ez nioan atentzio gehiegirik eskaini harriari. Gainera argal-argala ninduan ni, belarri handi-handiekin. Gero hasi ninduan sendotzen. 1973ko ekainaren 10ean jaio zen Joseba Arroagoiko Elosu baserrian

Garai batean harri-jasotze proba gehienak apustuak eta desafioak izaten omen zituan... Orain


3 1

berriz txapelketak, marka ahaleginak... Nik ez diat sekula apusturik jokatu, orain dela bost urte-edo ibili gintuan Izetarekin jokatuko ote genuen... Elkarri hitz batzuk esan bai baina azkenean ezer ere ez. Aitak eta bere lagun batzuek beti izan dute gogoa apusturen bat jokatzeko. Baina nik galtzeko arriskua handiagoa ikusten zioat horri irabaztekoa baino. Lan handiak ditik behar bezala prestatzeko, haserreak ere izaten dituk tartean... Jokoa ez dela errenta esaten ditek. Nik ez diat goserik apusturako.

Hi zer haiz, asteburuetako harri-jasotzailea? Bai, astegunez ahal den bezala egiten diat ordubeteko entrenamendu bat edo beste...

‌zuen aitak dioenez, gutxiago. Horri ez zaiok gustatzen norberaren burua famatzea. Bere estrategia duk, behin ere ez izatea faborito: negarra jotzea.

Ze entrenamendu egiten dituk? Negu partean squashean jokatzean diat batzuetan. Prestatzaile batekin aproba ere egin nian baina ez diat uste horrelakorik behar dugunik guk egiten dugun lanerako. Norberak izan behar dik bere buruaren mediku, bere buruaren prestatzaile... hori izan duk gure aitaren lezioa.

Urtean zenbat saio egiten dituk? Gutxi gorabehera, txapelketa, erakustaldi eta gainontzekoak kontuan hartuta, hirurogei-bat izango dituk. Eta ez diat gehiago egin nahi. Urte guztian udaran adina lan izango bagenu, hortik bizitzeko aukera izango genikek baina... badituk batzuk, Mieltxo Saralegi-eta, horretara jarrita daudenak bi furgonetarekin eta... Ni Kataluniara askotan joan nauk eta beti Saralegirekin.

Zer moduz hartzen zaituztete urrutira joaten zaretenean? Oso ondo. Iaz izan ninduan Tirolen, Alemanian, Munduko Segalari Txapelketa jokatu zutelako han eta fenomeno pasa genian. Ameriketako Estatu Batuetan ere izan gintuan emaztea, alaba eta hirurok, Elchon Nevadan, hango euskaldunentzat erakustaldia egitera joanda. Han sheriff bat badago harri jasotzen ibiltzen dena, berez Ermuakoa dela uste diat. Eta Erroman ere izana nauk RAI telebistako programa batetik deituta.

2002tik heu haiz harri txiki zein handietan Euskal Herriko txapelduna. Hamaika urtean beti ibili nauk hirugarren, bigarren... eta azken bi urteetan neu nagusi. Ez duk Goenatxo behera jaitsi, ni ari nauk poliki-poliki gorantz. Orain 30 urte zauzkaat eta ondo-ondo beste dozena erdi egingo banitu, gustura.

Orain dela 11-12 urte bost lagun gentozaan Orioko

festetatik eta istripua izan

genian Belodromo parean.

Bostetatik hiru hil zituan,

horietako bat gure anaia gaztea. Urtebete egon ninduan harri-

jasotzeari lagata han hartutako kolpeagatik. Ez ninduan gauza

Garbi geratu duk lana fin egiten duala plazan... eta etxean? (barrez) Hori andreari galdetu beharko diok! Zailena hori duk, eguneroko martxa. Harri-jasotzea eta hori dena baino zailagoa. Ahal dudan guztietan alaba jasotzen diat lanaren ostean, amak gauez egiten baitu lana. Gero etxera etorri eta alaba eta biok afaltzen diagu. Bainatu, pixka batean jolasean ibili eta oheratu egiten diat. Oso laburra izaten duk baina hori duk eguneko momentu ederrena. Biharamunean, haurtzaindegira eramateko, andreari alaba esnatzea kostatu egiten baldin bazaio errieta egiten zidak, bezperan berandu arte jolasean ibili ginela konturatzen duk eta.

...

Parrandan ibiltzeko garaia joan al zaik? Belodromoan IĂąaki Perurenarekin egon ninduan, hura desesperatu egiten duk semearekin. Nik esaten nioan ze nahi duk ba!? hamazazpi urte zauzkak eta! Garaian garaiko juergak egin egin behar dituk. Hemendik zazpi-zortzi urtera iritsiko zaiok gauzak

harri-jasotzeko.


...

serioago hartu beharra. Nik ere aita beti haserre ibiltzen nian hogei urte egin nituen arte. Adinarekin lasaitu egiten gaituk denok.

Gustatuko al litzaizueke Elene, zuen alaba, Ostolaza III.a izatea? (barrez) Jaio zenean jendeak esaten zidaan pena edukiko duk ez? Hik mutila izatea nahiko huen, harri-jasotzailea izateko. Eta nik erantzuten niean: Harri-jasotzen hastea baino hobe dik, beste edozertan hastea! Baina umeak ikusten duen huraxe egin nahi izaten dik eta igual nahiko dik honek ere. Perurenaren alaba ere ibili zuan; orain hogeita piku urteko egundoko señorita zagok, edozeinek esango ziok hari harriari heltzeko! Badituk gazte batzuk onak omen datozenak: Aimar Irigoien, Inaxio Perurena, Hodei Izeta... eta hala ere harriak harrobirik ez duela ere esaten ditek. Hori betiko kontua duk, ni gaztea nintzenean ere esaten zitean: Hau bukatzen ari duk! Hemen ez zatorrek inor ere! ...gero ttak! Eta Izeta bistaratu zuan. Hasiera samarretik nabarmendu zuan gainera. Gazte horien artetik, denak ez, baina bakarren bat, gutxien espero dena, ailegatuko duk onenen parera. Hire ustez zein izan duk harri-jasotzaile osoena? (asko pentsatu du) Perurena. Urte asko zaramatzak eta denetik egin dik. Jo ziok harri txikiari, handiari, apustuak ere egin ditik, gehienak galdu hori bai… handiena gure aitarekin galdu zian.

Agustin Ostolaza DOZENA BAT APUSTU BAINO GEHIAGO JOKATUA DA AGUSTIN OSTOLAZA. ARRUNT ZAILA DA HORI. JOKATUTAKO TRABES DENAK IRABAZI ZITUEN AGUSTINEK. HORI ARE ZAILAGOA DA. NOIZEAN BEHIN BAINO EZ OMEN ZIREN IZATEN NORGEHIAGOKAK: "NI ZAIN EGOTEN NINDUAN, KIETO, JENERALEAN NEUREGANA ETORTZEN ZITUAN BESTEAK". APUSTU HANDIENA, INOIZ JENDE GEHIEN BILDU DUENA SEGURU ASKO (6.000 LAGUN INGURU), PERURENAREN KONTRA TOLOSAN JOKATU ZUEN. "PERURENA 20 ARROAKO (250KILO) HARRIAREKIN TXAPELDUN ZEGOAN ETA NAHI ZIAN HAMARREKOAREKIN ERE TXAPELDUN; PIXKA BAT GOLOSOA ZUAN.

HALA ERE LAN BIKAINA EGIN ZIAN: 200.ENA AGUSTINEK 217 ALDIZ ALTXA ZUEN HARRIA, KONTRARIOAK BAINO 18 JASOALDI GEHIAGO. HELDU GEHIENEN MODURA ZORROTZ MINTZO DA GAZTE-JENDEAZ "JOSEBA NOLAKOA DEN? LASAI HARTZEN DIK AURRETIK ETA GERO AZKENEKO EGUNA ARRIMATZEAN KEXATZEN DUK. EZ ZEGOK OHITUA AURRETIK EGURRA HARTZERA, GU BEZALA. HARRI-JASOTZEA EZ DUK GOZOA, BETI TRIPAK BOTA BEHAR. EZ DUK HOBBY BAT, PILOTA BEZALA. HORI GUTXI OHITU DUK HORRELA, GIZENDU ZUAN ETA ORAIN PLAKATZEKO KOMERIAK!". HELDU DENEN MODURA BERE GAZTAROKO GARAIAK HOBEAK ZIRELA DIO: "GURE GARAIAN DENAK PROBATZEN ZITUAN, ORAIN BAINO AFIZIO HANDIAGOA ZEGOAN." URTAIN ZENARI JOKATU ZIONEKOA ERE ONDO GOGOAN DU AGUSTINEK: "SOLDADU JOATERAKO JOKATU NIAN URTAINEN KONTRA. NIRI JOKATU ETA BOXEORA JOAN ZUAN. AZPETIKO ZEZEN-PLAZAN, HONDARRETAN AULKI ILARAK JARRI ETA DENA BETE JENDEZ. URTAIN, HAREN KOINATU XESTERO ETA HIRUROK JOKATU GENIAN ZEINEK IRABAZI… GAUR HALAKO BATEK EZ LIKEK JENDERIK ERAMANGO. ZAILA DUK ORAIN PLAZA BETETZEA, TELEBISTAZ DENA IKUSI DAITEKEK ETA. OROITZEN NAUK NOLA ESAN ZIDAAN ENDAÑETAK BERAK: ORAINGO HONETANTXE PLAZA BETETZEN EZ BADIAGU AKABO! JENDEA BAJATZEN ARI DUK! AKORDATU ZUAN HURA!". NULO BIZKARREAN".

JONartano



B

E G I Z

J O T A K O

I P U I N A K

15 euskal idazlek, Ordoñez-Falcon argazki Fundazioaren bildumako argazki bana hautatu eta hauen inguruan ipuin bana idatzi dute. Ipuin-argazki liburua Joxean Muñoz idazleak koordinatu eta Alberdania argitaletxeak argitaratu du. Lourdes Oñederra, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Juan Garzia, Arantxa Iturbe, Xabier Montoia, Jon Alonso, Iban Zaldua, Unai Elorriaga, Inazio Mujika, Edorta Jimenez, Aurelia Arkotxa eta Joseba Sarrionandia idazleek partehartu dute. Argazki bat ardatz harturik fikziozko narrazio

ZerIrakurri

Lacuenta atrás

(atzerako kontaketa); liburu bat, duela aste batzuk argitaratua; egilea, Juan Bas idazle bilbotarra; Jose Luis Arriola Segalari, baserritar euskaldun indartsu baten bizitza zorabiagarria; harri-jasotzaile gaindiezina, pisu astunetan Europako txapelduna izana, bere burua ezerezera eraman eta duintasuna eta bizia galtzen duena. Gizon baten historia latza: anbizioak, sexuak, deserrotzeak, ergelkeriak, dirua harrika botatzeak, obsesioak, porrotak, basakeriak, gainbeherak, desesperazioak amaiera tragiko batera bultzatua. Istorioak antza handia du Urtainen bizitzarekin, nahiz eta idazleak garbi azaltzen duen bere

bat kontatzen digute idazleek. Argazkilanak William Eggleston, Gabriele Basilico, Javier Vallhonrat, Frank Thiel, Candida Höffer, Nan Goldin, Gonzalo Puch, Xavier Ribas, Hannah Collins, Andreas Gursky, Elena del Rivero, Tacita Dean, Joel-Peter Witin, Joan Fontcuberta eta Esko Männikkö artistenak dira. 15 argazkilari garaikide abangoardista 15 euskal idazle ezagunekin uztartzen ditu liburuak. Idazle bakoitzak erabaki du argazkiarekiko lotura zein motatakoa izan; luzera muga ere idazle bakoitzaren gain gelditu da. Liburu gorri-gorriaren azken ipuina sortzeko gelditzen da. Azken orrialdeak zuriz doaz irakurleak ipuin berri bat sortu nahi ezkero edo argazki eta/edo ipuinen gain idazteko.

EDURNE KORTA

liburua "ez dela eta ez duela nahi izan Jose Manuel Ibar, Urtain-en ezkutuko biografia". Hala ere, aitortzen du bere eleberriak badituela, oinarrian, neurri txikian bada ere, Urtain-en bizitzako pasarte oso ezagunen moldaketa batzuk. Prebentzio horiek guztiak hartuta ere, ordea, Urtain ezagutu genuenoi –aditzez bada ere– kosta egiten zaigu bera burutik kentzea eta egiazko pertsonari erantsi egiten dizkiogu, nahi gabe, liburuan agertzen diren fikziozko hamaika pasarte. Horrela bada, liburua oso gogorra da, errukigabea, oso lizuna –baldarra kasu askotan–, mingarria ere bai batzuetan. Literarioki bere aurreko liburuak (Alacranes en su tinta) baino gutxiago balio du (zenbait esapideetan azkar jotzen du errazera) baina hala ere ez du merezi bazterrean ahaztuta uztea. Izan ere, boxeo munduak berekin duen testuinguru miserable, espekulatzaile eta, aldi berean, kitzikagarria ulertzeko ekarpen interesgarria baita.

FERNANDO ARZALLUS


azteenak ere ordenadorean euskaraz.

agenda ma 19

IRILA

RTXOA

ASTEARTEA

Mural pintaketa.

OSTIRALA

OSTIRALA

Euskal Presoen Giza Eskubideen aldeko elkarretaratzea 20:00etan plazan. “Guatemala” dokumentala Gaztetxean asanbladaren ondoren 22:30ak aldera.

27

LARUNABTA

Bertso jaialdia kiroldegian 22:30ean. Antolatzailea: Erralla Bertso Eskola. Bertsolariak: Egaña, Lujanbio, Maia, Iturriaga, Jon Martin eta Oskar Alberdi herritarra. Gai-jartzaile: Iñigo Manzisidor Mantxi.

ap 03

OSTEGUNA

Bideo emanaldia: “La bola de cristal”

ASTELEHENA

Odol ateraketak anbulategian arratsaldeko 19:30etik aurrera.

26

OSTIRALA

Tux paint. Haurrek marrazkiak egiteko programa DOAN - Internetetik jaisteko

www.erabili.com

Guraso batek euskaratuta

IRILA LARUNBATA

“Euskal Herriaren alde eraginez, euskal Preso politikoak Euskal Herrira” lemapean Pausoz pauso martxa burutuko da Zarauztik Azkoitiara. Zestoara 13:30ean iritsiko da eta 14:00etan bertso-bazkaria izango da.

04 19 25

IGANDEA

“Hizkuntza eskubideen eguna” Lesakan. EHEek bertara joateko deia egin du.

tik 2 3R A

Agiro Mendi Taldeak antolatuta mendi astea. IGANDEA

Ga ap 13 15 16 18 20

ztetxearen XV. urteurrena

Kontzertua gaztetxean 22:30ean, PAM taldearekin.

22

7

g

1

Zestoako IV. Zikloturisten Klasika, goizeko 8:00etan plazatik irtenda.

•A

Kontzertua. IGANDEA

Txokolatada eta txotxongiloak. ASTEARTEA

Kafe tertulia “Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak” gai hartuta.

24 27

LARUNBATA

Herri-kirolak, herri bazkaria eta kontzertua. ASTEARTEA

Jaizkibelgo Superportuaren aurkako taldearen hitzaldia 19:30ean.

30

OSTIRALA

Kontzertua.

stialdiko begirale izateko II. ikastaroa

Apirilaren 24an, maiatzaren 8an, 15ean eta 22an, 10:00etatik-14:00 etara. Praktika egun bat ere izango da. Irakasleak: Urtxintxa Eskola. Izen-ematea: Martxoaren 31 arte. 20 laguneko taldea osatuko da izena ematen duten lehenengo hogeirekin, besteak itxaron-zerrendan sartuko dira. Matrikula-saria: 30€. %100eko asistentzia izan dutenei dirua osorik bueltatuko zaie.

•M

aiatzaren 15ean EGA ateratzeko atariko froga. Zestoako aek-k azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa antolatzeko asmoa du, beti ere gutxieneko kopurua betetzen bada. Informazio gehiago 943151089 (Azpeitiako aek) edo 943147010 (Nora) telefonoetara deituta.

• A18:00etatik 20:00etara, dantza afrikar ikastargizulo etxe-barnetegian, asteazkenero,

roa. Izena emateko, telefono honetara deitu: 670 040 086.


EGAÑA de SUSO Gaztelaniazko idatzietan agertzen den Egaña de Suso baserria gaur egun Egaña Goikoa izenez ezagutzen dugu Aizarnan. Baserri hori politikari ospetsuen jatorria izan zela askotan entzun izan dugu, baina Egañatarrak politikagintzan utzi duten historia ezagutu eta gero, motz gelditzen da entzundakoa. Sendi horrek jatorria eta abizena baserri horretan ditu. Lau belaunaldi badira gutxienez, politikagintzan garrantzizko ardura izan zutenak, eta baita Euskal Herriari dagozkion foruen defentsan gailentzea lortu zutenak ere, XVIII. eta XIX. mendeetan. Politikagintzan ezagutzen dugun lehendabiziko Egañatarra Martin de Egaña dugu, 1610. urtean Zestoako alkate izendatu zutena. Ardura bera izan zuten Juan de Egaña y Celaya (1638) eta Joakin de Egaña y Corta (1728) jaunek ere. Hiru Egañatar horiek ematen zioten hasiera bailaran, sendi horren politikagintzako historiari. Juan de Egaña y Celaya Katalina de Gorosarrirekin ezkondu zen, eta horien seme Francisco de Egaña y Gorosarri Gipuzkoako Batzar Nagusietako kontulari izendatu zuten. Horixe izan zen bailaratik kanpoko politikagintzan ezagutzen dugun lehenengo Egañatarra. Geroago, Gipuzkoan, Euskal Herrian, eta Madrilen ere, politika kontuetan ezagunak izan ziren Egañatarrak. D O M I N G O I G N A Z I O D E E G A Ñ A Zestoan jaio zen 1727. urtean, eta Gaztelako Errege-ganberako artxibozain ofiziala izan zen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako idazkaria ere bai. Gipuzkoako foruen defendatzaile sutsu gisa azaltzen zaigu idatzietan. B E R N A B E A N T O N I O D E E G A Ñ A 1753. urtean jaio zen, eta 1786. urtean Batzar Nagusietako idazkari izendatu zuten. Ardura horretan gai asko landu zituen, horietako bat Euskal Herriko arrantzaleek Ternuan balearen arrantzan zituzten eskubideen alde egindakoa. Gipuzkoa frantses errepublikan sartzeko sinatu zutenetako bat izan zen, 1794. urtean Getarian egin zen batzarrean. K A S I M I R O X A B I E R D E E G A Ñ A Zestoan jaio zen 1776. urtean. Oñatiko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta filosofiako katedraren arduraduna izan zen. Urte zailetan foruen defentsan jardun izanak jazarpen ugari ekarri zizkion Napoleonen jarraitzaileen aldetik. J U L I A N D E M E T R I O R A M O N D E E G A Ñ A Tolosan jaio zen 1786. urtean. Gipuzkoako Batzar Nagusietako aholkulari izendatu zuten, eta batzarreko kide ere bai. Foruen ezabatzea ere ezagutu zuen, 1837. urtean, eta berreskuratzean garrantzi handia izan zuen aholkularitza lanetan.


9 1

P E D R O D E E G A Ñ A Gasteizen jaio eta Zestoan hil zen. Hori izan da beharbada Egañatarrak politikagintzan izan duten kiderik ospetsuena. Zestoan eta Gasteizen bizi izan zen. Madrilen denboraldi luzeak egin ohi zituen, betiere, Euskal Herria gogoan. Madrileko kongresuan diputatu kargua eduki zen, eta aipagarriak izan ziren foruen defentsan egindako hitzaldiak. Gasteizeko Foru Aldundiko lehendakari karguan ere aritu zen urte batzuetan. Isabel II.a erreginaren ministro izan zen. Ardura izan zuen erakunde publiko guztietan foruen defendatzaile tinko azaldu zuen bere burua. F R A N C I S C O M A N U E L D E E G A Ñ A 1816. urtean jaio zen Zarautzen. Gipuzkoako Batzar Nagusietako prokuradore izan zen, eta Madrilen diputatu ere bai. Pedrorekin batera gogor ahalegindu zen, 1844. urteko foruen berreskuratze lanetan. Sorrera Aizarnan duen sendi hark, Euskal Herriko foruen defentsan egin zuen guztia ez dago ondo irudikatzerik, ikuspegi orokor batetik egindako muestra txiki honekin. Hemen aipatzen ditudan Egañatarren senitartekoek, Egañan noiz arte izan ziren azaltzeko data fidagarririk ez dut, baina bailarako historiaren alderdi txiki bat izanik, eta sendiaren jatorria Aizarnan egonik, ezin utzi historia txiki hau, herritar guztiei ezagutzera eman gabe.

J PEDRO EGAÑA

on Egiguren

FAMILIA ALBUM ALEGIAZKOA

1883

PEDRO EGAÑAREN SINADURA. 1880 KO ABUZTUAREN 12AN EGINA DA

REGIA VISITA A CESTONA. EBAKINA. EUSKAL-ERRIA, REVISTA BASCONGADA. 1883KO LEHEN SEI HILABETEA

BERE ARGAZKIA ETA JAIOTETXEA

ESPARTEROK ESANA BERGARAKO “CAMPO DEL ABRAZO” DELAKOAN. IRAKURLEAREN PROBETXURAKO: BREVES APUNTES EN DEFENSA DE LAS LIBERTADES VASCONGADAS (1852) ISABEL II.A: “GURE ERREGINA MAITE, BAI, MAITE MAITEA”.

BERE ARGAZKIA GALAKO JANTZIAREKIN

KARLOS III.AREN GURUTZE HANDIA. MARIA KRISTINA ERREGINAK TXIT ESTIMATUA ZUEN PEDRO EGAÑA ETA 1846AN KONDEKORATU EGIN ZUEN


zerbitzuak

E R A K UN D E E D O T O K I P UB L I KO A K

udaletxea udaltzaingoa gizarte zerbitzuak kultur etxea liburutegia hilerrietako zerbitzua asteburuetan:

larunbata: 18:00-20:00, igandea: 8:00-10:00

musika eskola jubilatu eta pentsiodunen elkartea san juan egoitza sastarrain baserri eskola gizakia helburu parrokia postetxea suhiltzaileak zerga bulegoa inem urkome lapatx zabortegia kiroldegia ertzaintza

OSASUNA

anbulategia farmazia gurutze gorria anbulantzia dya anbulantzia larrialdiak

KOMUNIKABIDEAK

DV berriemailea Arrate Irratia berriemailea Loiola Irratia

IKASTETXEAK

Zestoako herri eskola ikasberri ikastola iraurgi urola ikastola

GARRAIOAK

eusko tren la Guipuzcoana pesa piper u. elkartea

TAXIAK

patxi Arregi "lopene" joxe mª Olaizola (uztapide)

autobusak 943 656 943 943 943 656 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943 943

943 943 943 943 943 943 112

147 784 147 147 147

010 867 132 123 816

784 869 147 911 147 091 147 019 148 115 148 069 147 001 147 621 151 313 811 368 140 402 816 500 815 505 147 942 851 000

897 080 147 006 813 297 222 222 813 849 464 622

943 147 133 943 812 632 943 814 458 943 943 943 943

902 943 902 943

147 977 151 246 810 210 150 228

543 210 811 159 101 210 852 587

607 186 006 670 431 906

JOATEKO

zestoa-donostia astegunak:

larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak::

zestoa-azpeitia astegunak:

asteburua eta jaiegunak: zestoa-zarautz astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-zumaia astegunak:

asteburua eta jaiegunak: oharra::

zestoa-zumarraga astegunak: asteburua eta jaiegunak: zestoa-bilbo-leioa astegunak: ITZULTZEKO

donostia-zestoa

astegunak:

larunbatak: igandeak eta jaiegunak: oharrak:

azpeitia-zestoa astegunak:

asteburua eta jaiegunak: zarautz-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: zumaia-zestoa astegunak:

asteburu eta jaiegunak: oharra:

zumarraga-zestoa astegunak: asteburu eta jaiegunak: leioa-bilbo-zestoa astegunak:

la guipuzcoana 7:02(1)/07:52/8:22(3)/9:12(1)/10:12/12:12/13:22(1)/ 14:22(1)/15:22/16:22/18:57(2)/19:57(2) 07:52/10:12/13:52/15:22/16:22/19:27(2) 15:22/19:27(2) (1) “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan.

eusko tren 6:15/6:45/7:15/8:15/9:15/10:15/11:15/12:15/13:15/ 14:15/15:15/16:15/17:15/18:15/19:15/20:15/21:15/22:15 6:50/7:45/8:45/10:45/11:10/13:45/14:45/16:45/18:45/ 19:45/21:45 la guipuzcoana 6:45/8:35/10:45/13:30/15:15/18:15 15:45/18:15/20:15 euskotren 6:40/7:20/8:25/9:20(1)/10:20/11:20/12:20/13:20/14:20/ 15:20/16:20/17:20/18:20/19:20/20:20/21:20/22:00 7:35/9:35(1)/10:35/12:35/13:35/14:35/16:35/ 18:35/20:35/21:35/22:30 (1) Aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren 6:45/8:15/10:15/12:15/13:15/14:15/16:15/18:15/19:15 7:45/8:45/10:45/11:45/13:45/14:45/16:45/18:45/19:45 piper unibertsitarien elkargoa 6:28/7:05/9:05(astelehenetan)/12:50 la guipuzcoana

7:40/8:40/10:50/11:50/13:05(1)/14:05(1)/15:05/ 17:30/18:30(1)/19:30(1)/20:00(3)/20:30 8:40/12:15/14:30/16:00/18:00/20:00 18:00/20:00 (1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan.

eusko tren 6:30/7:10/8:15/9:10/10:10/11:10/12:10/13:10/14:10/ 15:10/16:10/17:10/18:10/19:10/20:10/21:10/21:50 7:25/9:25/10:25/12:25/13:25/15:25/16:25/18:25/ 20:25/21:25/22:20 la guipuzcoana 7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 16:30/19:00/21:00

euskotren 6:00/6:30/7:00/8:00/9:00/10:00/11:00/12:00/13:00(1)/ 14:00/15:00/16:00/17:00/18:00/19:00/20:00/21:00/22:00 6:35/7:30/8:30/10:30/11:30/13:30(1)/14:30/16:30/ 18:30/19:30/21:30 (1) aizarnazabaletik pasatzen da.

euskotren 7:40/9:35/11:35/13:35/14:35/15:35/17:35/19:35/20:35 8:50/9:50/11:50/12:50/14:50/15:50/17:50/19:50/20:50 piper unibertsitarien elkargoa 13:10/14:20/18:15/20:00


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.