danbolin JO o sne Jardunian
Zunzunegi Maria
2004/06
41.
ALEA
0
D
onostiako Seminarioa, On Jose Mariaren laneko gela. Tentu pittin batekin hasi gara hizketan baina, solasaldiak aurrera egin ahala, konfiantza hartzen joan gara. Laster azaldu dira gai komunak: Erroma, historia, objektuen xarma, kristautasuna... Luze hitz egin dugu; bi ordu inguru. Hemen ezin dena jaso, ordea. Idatzi gabe gelditu dira hizketagai izan
ditu-
gun maki-
na bat aipamen interesgarri: Amos Oz, Hans KĂźng, Joan Paulo II.a, EscrivĂĄ de Balaguer... eta horiekin batera beste kontu franko. Hausnarketa sakonek eta jakinduriak eragindako fedea antzeman diogu gure solaskideari. Bai, Jesusekin txunditurik ikusi dugu On Jose Maria. HAS GAITEZEN ERROMATIK... Bai, Erromara joan nintzen hemengo ikasketak osatzeko; hemen egin nituen hiru urte filosofia eta lau urte teologia, hara joan nintzen eta han atera nuen lizentziatura teologian; gero jardun nuen beste hiru urtez elizaren historia ikasten. Oso aberasgarriak eta pozgarriak izan ziren hango ikasketak. Eta gero gainera Erromak dauka enbrujo handi bat.
6. orrialdean jarraitzen du
…KUADRILA HONETAKO HAMAR LAGUNEN IZENA
ETA LEHENENGO ABIZENA? BADAKIZULA ? B A, IDATZI BATERA , ETA BOTA
ORRITXO BATEAN , ZURE IZEN -ABIZEN ETA TELEFONO Z E N B A K I A R E K I N DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO
G U T U N O N T Z I R A (O R A I N D I K EZ AL D A K I Z U N O N D A G O E N ? B A , K U L T U R E T X E A N , N O N B E S T E L A !) E D O B I D A L I E R A N T Z U N A danbolin@topagunea.comERA , UZTAILAREN 5A BAINO LEHEN .
LAGUNDU ZUK ERE LEHIAKETAN ETA BIDALI ARGAZKIAK.
GOGORATU! ARGAZKIAK BILTZEN JARRAITZEN DUGU. INFORMAZIOA 943 147 123 TELEFONOAN (JONE)
argazkia: eneko aristi
EZETZ ASMATU…
ASMATZAILE GUZTIEN ARTEAN ARGIAKO LAUBURUA MAHAI JOLASA ETA ZAZPIAK BATMAN -EN KAMISETA ZOZKETATUKO DUGU.
Konturatu orduko udaberrian gaude. Kostatakoa izan da baina eguzkia ikusi dugu azkenean eta ondo berotzen ari du. Negu luzea izan dela diote askok. Leihotik begiratu eta beti euria. Eta elurra ere majo egin du. Azkenean kendu ditugu jertse lodikoteak eta txamarrak. Batek baino gehiago bainu-jantzia eta bikiniak atera ditu. Jendea animatu dela dirudi. Eta hori herrian antzematen da. Gure herrian ez dagoela ezer diote, baina nik animazioa ikusten dut, poliki-poliki. Herrian denda berriak eta taberna berri bat ere baditugu. Oinarrizko gauzei dagokionez, badago non eta zer erosia. Eta dibertitzeko ere, erdiko kalea nahikoa dugula dirudi askotan. Herritar berriak ere ba omen dira. Elkar ezagutzen ere ari gara baina oso noizbehinka azaltzen dira herritik. Txoko honetatik ongietorria eman nahi diet. Sarritan, beren lantokitatik etxera eta etxetik lantokirako bidea egiten omen dute. Baina horiek ere, herrigunera agertuko dira eta ari dira agertzen. Egun batean, gure herrian bizi "omen" ziren batzuek esan zidaten gure herrian "bizitza sozialik" ez zegoela. Nik ez nituen ezagutzen; urtebetez hemen bizi eta inoiz ez nituen ikusi. Nik ere Donostian bizitza sozialik ez dut egiten, noski, alde zaharreko pintxoak bakarrik ezagutzen ditugu askok eta. Galdetu bestela sarri-sarri gure herritik beste batera joaten den edonori. "Bizitza soziala" geuk egiten dugu geure ingurukoekin. Lehen baino gutxiago irteten dudala aitortu behar dut; batzuetan lan kontuengatik bestetan lan aitzakiagatik. Baina irtenez gero, etxeratu ezinik izaten naiz. Agian hori izango da gutxiago irteteko aitzakia ere. Etxerako ordua berandutuko ote den beldur. Zestoako ostiralak arriskutsu xamarrak izaten dira. Lagunekin elkartu eta astean zehar gertatutakoen berri emateak luze jotzen du eta hurrengo egunean komeriak izaten dira izarak gainetik kentzeko. Baina ez nuke nahi aste bukaeratara bakarrik mugatzerik. Haurrentzat eta helduentzat ez dagoela ezer esaten dugu askotan. Eta dagoenean zer egiten dugu? Ezer ez egotea edo zerbait egotea jendetza kopuruaren gain uzten dugula pentsatzen dut askotan. Eta herri txikia izanik, edozein ekitalditan jende kopurua txikia izango dela aurreikusten da. Herri lasaiegia da askotan geurea, baino zein ederki ibiltzen diren umeak herri erdian edo plazan, inongo kezkarik gabe. Hondartza bertan dugu. Pentsatu eta di-da, berehala, gaude hondartzan. Eta kafe bat lasai hartu nahi izanez gero, ez daukagu inongo arazorik. Galdetu bestela zarauztarren bati: abuztua iritsi orduko hainbeste jenderekin aspertuta egoten omen dira. Guk hara joan, lata pixka bat eman eta alde egiten dugu. Eta gehiegi nekatu gabe edozein menditara igotzeko aukera paregabea dugu. Jakin dudanez, udako ekitaldiak prestatzeko bilerak ere hasiak omen dira. Guztiok ateak irekiak ditugu. Kexatzen dena nahi duelako izango da, nik aitzakiarik ez daukat behintzat. Hala ere aurtengo nire opor-egunak prestatzen ari naiz. Herria maite dut baina oporretan ongi ibili ondoren gehiago estimatzen dut. Baina hori beste kontu bat da. Bizi ongi.
I L U S T R A Z I OA : M I G U E L S A N T A M A R Ă? A
3
atarikoa.
argitaratzailea:
E
Danbolin Zulo elkartea.
Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
durne Korta Uria
Telefonoa: 943 14 71 23
e-mail: danbolin@topagunea.com
d a n b o l i n :
Miguel SantamarĂa, Jone Bergara , Edurne Korta, Joxeba LarraĂąaga, Olaia Salegi, Manuel Arregi,
Urko Canseco, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Alazne Olaizola, Jon Artano, Onintza Irureta
diseinua eta maketazioa:
Eneko Aristi
inprimategia:
Gertu (OĂąati).
lege gordailua:
SS- 1108/2000
I S S N : 1576-9429 danbolin
E K
E Z
D U
B E R E
G A I N
H A R T Z E N
A L D I Z K A R I A N
ADIERAZITAKO
ESANEN
ETA
IRITZIEN
ERANTZUKIZUNA
k
ale/bale KALE.
ZESTOAN AUTOEK DEBEKATUTA DUTE SARBAINA BADIRUDI FUTBOL ZALEEK DENA LIBRE DUTELA, ETA GAINERA JARTZEN DIREN NEURRIEI EZ DIETELA JARAMONIK EGITEN. HORI GUTXI BALITZ, INDARREZ KENDUTA ERE AZALDU DIRA PIBOTAK, BEHIN BAINO GEHIAGOTAN. TZEA TOKI BATZUETAN; ALFERRIK JARTZEN DIRA BESTELA PIBOTAK.
BA L E .
AIZARNAN POSTONTZI BERRIAK JARRI DI-
TUZTE LEHENGO ZAHARREN ORDEZ. IZAN ERE, ASPALDITIK BAITZEUDEN HONDATUTA ETA, ASKOTAN, POSTA GANORAZ JASOTZEKO ERE OZTOPO IZATEN BAITZIREN.
enbidoa I. Aspaldian ez dut idatzi…
ZER ESKAINI ETA G U R E H E R R I R A DAT Nik, ahalko banu, lana eskainiko nioke. Eta eskatu berriz, ba, hemen integratzea, hemengo kulturan eta hizkuntzan integratzea. Bere kultura eta izaera utzi gabe, hemengoan ohitzea eta moldatzea.
30 urte
Elena Regil
Ba, eman, hemengo mugimendua, hemengo bizitza emango nioke ikusteko. Eta eskatu, ba, bertako bizitzan parte hartzeko, gurekin batera parte hartzeko. Guk eskaini dioguna berak eman dezala baita ere.
59 urte
Sebastian Ajerrista
Makinak isildu dituzte, eta berauen autoetako bozinen hotsek, enpresaria bere jarreran tinko dagoela gogoratzen digute. Eraikuntzaren sektorea geldirik da, boterea duenaren eta jasaten dutenen arteko adostasunik ez delako. Azkenean, beste abereak bezala, boterea nahi dugu, gernuz markatzen duten lursailean dagoen guztiaren jabetasuna; lehengo larunbatean, azken tabernetarako bidean, etxe berrienen azpitan usain zitekeen handik igarotako gazteen aztarna bera. Lastima notarioek beste abereen kodea ez ulertzea. Aspaldian ez dut idatzi hainbeste…
Baina lasai egon daitezke langileak, sindikatuak hor baitaude beti enpresarien aurka borrokatzeko. Hori ia leku guztietan, baina Zestoan ez, zer arraroa! Zestoan euskal sindikatu ezagun bat harrobiko enpresariaren alde azaltzen da, Zestoako Udala bihurtuz langile horien egoeraren erantzule. Fidel Castrok Espainiako azken hauteskundetan, Führersitoren aldeko botoa eta konfiantza eskatuko bazukeen bezala, gutxi gora behera. Mahai azpia leku iluna izan ohi da, baina oraingo honetan mahaia kristalezkoa ez ote den susmatzen hasia naiz. Aspaldian ez dut idatzi hainbeste ezertaz…
Idatzi hau azaltzen denerako greba bukatuta izango da. Hori nahiko nuke behintzat. Eta hemen esandako guztia alferrik. Denboraren arazoak dira: gaur idazten dudana bihar irakurriko duzue eta ordukoa balitz bezala sentitu. Geure barruan oso sartua dugu denbora, baina aldi berean geure asmakizun bat besterik ez da.Une hau existitzen da soilik, eta beraren barruan mugimendua, aldaketak, ondorioak, narriadura… baina denbora ez. Denbora mugimendu bat da, beste mugimendu guztien abiadura alderatzeko, gertakizunak sailkatzeko, edo/eta lanak neurtzeko. Lehen erabiltzen nuen ordularia, Casio merke bat, hainbeste gustatzen zitzaidan neska haren begiradak gainezka egiten zuenerako… ISMAEL OLAIZOLA
M
5
ZER ESKATUKO ZENIOKE ORREN ETORKIN BATI?
ENDEBALDEKO DEMOKRATAK
Hauteskunde zikloan bete betean sartuta Herri honetagaudelarik, gertakizun Ba, naiz eta ra egitea eskatueta paradoxa ugariren bere nortasuna ko nioke. Polita Eskaini, guk mantendu, helekuko izan gara azken eta jatorra den daukagun guzmengo kultura asteotan. Gure agenda herri honetara tia eskainiko errespetatzea eta informatiboan Irakeko ohitzea eskatuko nioke. Eta eskahemen integranioke. Eta eskaini tu, ba, guk daugerrak jarraitzen du zetzea eskatuko berriz, ba, adiskikagun guzti horrendako lehen posnioke. Eta eskaidetasuna. Hemen ri errespetuz tuan, tarteka gertakizuni, ba, horixe, integra dadin ateerabiltzea: gure gure kultura, gunen batek itzalik egiten ak zabalduko kultura, gure re bizimodua, dion arren. Horrela, nizkioke. Eta, hizkuntza, gure gure… daukaegun batetik bestera noski, ez dezala izaera. Berea gun dena. bere jatorria kontuan izanda gerra "askatzailearen" ahaztu. ere, gurea erresmiseriak desagertu eta Manu Izeta petatzea. aspaldiko zirko monar32 urte J. Jose Rodriguez kikorik handiena Edurne Odriozola 54 urte bihurtzen digute ikus35 urte Kontxita Izeta gai, hogei milioi euroko ezkontza "erreala". 72 urte Estatuko gobernuak etxebizitza politikarako urte honetarako jarri duen diruaren erdia, bestela esanda. "Gu baño geyo aldek ba hankaluze hori? Ni enatxiak gutxiyoatik ezkontzea Pello!". Afganistan eta Irak "askatu" ondoren, mendebaldea terrorismoaren atzapar zitaletik salbatu behar omen da. Denok baikaude etsai berriaren jomugan eta horrek dena bihurtzen du zilegi. Ez dio axola Afrika osoa mendeetan goseak hiltzera kondenatzeak ezta Palestinarren etxeak erraustu eta judutar kolonoentzat txalet berriak eraikitzeko, sekulako sarraskiak egiteak ere. Beste guztia txikitzeko prezio "merkean" bada ere, kapitalismoa salbatu behar da. Bitartean, Irakeko kartzeletan burutu dituzten torturak direla eta, denak zeharo asaldatu zaizkigula dirudi. Zapatero bere onetik irten beharrean, Aznar eta Bush ere oso haserre, gizalegeak ez omen du horrelakorik baimentzen eta, ondorioz, torturak egin diren kartzela bota egingo omen dute. Agian, hemen ere gauza bera egitea erabakiko dute; arazoa potoloagoa da ordea. Kartzelak ez ezik, Guardia Zibilaren kuarteletxerik, poliziaetxerik, Arkauterik ez bailitzateke zutik geldituko. Eta noski, hau ez da Irak, hau paradisu demokratikoa da eta hemen lehendabizi ETA kondenatu behar da, eta bigarrenik ETA ez kondenatzea kondenatu behar da. Hemen tortura kondenatzea ez da demokratikoa, terroristen amarrua baizik. "Gaña, hemengo kalabozotan etziok fotografoik Pello". HIESa baino ere askoz gaixotasun hiltzaileagoa eta birus informatikorik kutsagarriena baino ere kutsagarriagoa da mendebaldeko demokraten hipokresia. "Txirrita beare, semia gerra ez bialtzeatik geldiu omen huan mutilzar Pello". Bueno, ba, gurekin kariñoa edukitzeko, guk ere berari hartuko diogula eta. Gu bezala sentitzeko esango nioke, bere herrira etorri balitz bezala sentitzeko. Gure hizkuntza eta gauza guztiak maitatzea, berea ahaztu gabe, bakoitzarena ahaztea oso zaila da eta. Eskaini, ahalko banu, lana eskainiko nioke.
e
nbidoa 2. Mikel Arregi “Ertxin”
azaletik dator
O n Jose Maria Zunzunegi Jardunian
ZER DA ERROMA ZURETZAT? Erroma niretzat garrantzi handiko hiria da eta nire sentsibilitatean halako arrasto nagusi bat utzi zidan. Estetika aldetik zer esanik ez: zenbat monumentu, zenbat museo, zenbat iturri polit, zenbat gauza zoragarri dauden... Baina baita ere zenbat oroigarri, zenbat toki, zenbat gauza garrantzitsu pasa diren bertan. Adibidez, aurreneko kristauen oroigarriak –katakonbak eta abar–, Loiolako Inazioren aldare eta monumentu handi hura, eta han bere gorpua dagoela jakiteak ere... Erroma zoragarria da, nik izugarri gustura oroitzen ditut nire barrenean lau urte haiek. Esangarria da zenbat euskaldun topatu genituen han, mordoska ederra ziren han eskolak ematen zituzten euskaldunak. Eta euskaldun horien artean zegoen zestoar bat: Aizarnako Irure baserriko semea. Hura ez zen irakaslea baina oso pertsona inportantea bai Gregorianan; sendagile bezala egiten zuen lana. Tratu handia zeukan irakasleekin. Niri irakasle aleman batek esaten zidan: "questo infermiere Simone non è proprio un infermiere; è piuttosto una mamma" (Simon erizaina ez da zehatz-mehatz erizaina: Simon ama bat da). Oso adiskide handiak izan ginen biok. Egizu kontu zein polita zen hango jendearekin bizitzea: nik han istripu bat izan nuen; Otaolako Antoniok eskatu zidan meza bat emateko katakonbatan bere hildakoen alde eta Simon eta biok joan ginen igande goiz batean meza hori ematera nire motor koskorrean, Vespan. Meza ospatzen genuen bitartean, euria eta irten genuenean, zera, labaindu eta izugarrizko kolpea hartu nuen matrailean eta besoa puskatu nuen. Berrogei eta gehiago egunean autobusean ibili behar izan nuen, dena igeltsuztatuta (Vespan ezin nintekeen ibili). Eta ikusten ninduten erromatarrek eta, oso hiztunak direnez, esaten zidaten "ma reverendo, cosa succeso" eta jakin nahi zer gertatu zitzaidan. Oso irekiak dira hangoak. Bestalde, Italiako hiri eder haiek hain eskueran edukitzea: Florentzia, Siena, Subiako, Montekasino, Tarkinia, Asis, Venezia eta Tirol aldea, oso aberatsa izan zitzaigun. Oso aberasgarria, baita ere, mundu guztiko hainbat jende jator ezagutzea eta haien adiskide bihurtzea. Nire Kolegioan, txinatar, japoniar, aleman, austriar eta beste abar luze batekin bizi izan nintzen. Erroman bizi ahal izatea, gazte zintzo, otoizlari eta ikasketetan langile borrokatu ginenez –halaxe baikinen– oso eraginkorra izan zen guretzat. ETA ERROMAKO IKASKETAK BUKATU ETA
2
"
Hitzak, garrantzi handiko hitzak, kartzelan sartu dizkigute
"
1
3
7
3
4
0. Vatikanoko San Pedro plazan, bere Vesparekin. 2. Ostia Antican (Erroma), igande goiz batean,
On Jose Maria Setienekin batera (adin berekoak dira eta ikaskideak izan ziren Erroman).
3. Pontificia Universitas Gregoriana. Agnitionis libellus (Ikasle txartela). 4. Pausu definitiboa eman aurretik, On Jose Maria eta beste 31 ikaskide Jainkoari erregu egiten, Artzain Onaren Katedralean. 5. Meza berria ematen Zestoako elizan.
HONA ETORTZEN ZARA.
Nik pasatu nituen beste lau bat urte Saturrarango apaizgai gazteei irakasten, beste lau apaizekin batera. Eta horretan genbiltzala gertatu zitzaigun Pio XII.a hil eta Joan XXIII.a aita santu egin zutela; eta horrekin badakizu zein sorpresa argitsu eta eraginkor eta maitagarria izan genuen Elizan. JuliĂĄn Marias filosofoak "Juan XXIII el Libertador" deitu zion orduan; beno, horri Ăąabardurak egin beharko litzaizkioke baina Kontzilioa galanta izan zen. ZER ERAGIN IZAN ZUEN ZURE INGURUAN ETA ZEIN IZAN DA tzoak eta benetan borondaterik onena ZURE IBILBIDEA HARREZKERO? dutenak. Lan horrek zekarren bidai asGure herrian On Anjel Arandia zegoen parroko eta hark ko egin beharra, neurriak hartu, arazoKontzilioak liturgiari buruz erabakitakoa lehenbaileak bertan ikusi eta ikasi... eta gero orhen martxan jartzea nahi izan zuen zeren oso herriduak pasatzen nituen nire gelan penzalea eta euskaltzalea baitzen.Horretsatzen, planteatzen eta bizitzen. Baina la, apaiz jendea probisionaltasunean haiek ziren ordurik emankorrenak: sahasi zen bere irtenbideak ematen konean denok daukagu kreatzeko zera han erabakitakoei baina ez zen koeta hortik sortzen ziren gero proposamenak, marrazkiak... meni hori horretan gelditzerik; egin Gero haiek hartu eta eztabaidatu, gremioekin hitz egin... behar ziren obrak fundamentuz egiHorrez gain, Seminarioan irakatsi dut Erlijio Fenomenologia (fenomeno erlijiosoa deskribatzea sakotea komeni zen. Berehalaxe, hemen netik), Erlijioen Historia (oso erakargarria) Seminarioan nuen irakasle lanaz edo/eta Estetika ( arteak eta edertasunak gain, Elizbarrutiak beste bat jarri zierlijioan duen sena eta gadan, oso lan majoa, nik horrekin asko disfrurrantzia). Iazko urtera arte tatu dut: elizetan Kontzilioak eskatutako alegon naiz eskolak ematen. daketak egiterakoan, ahal zen egokien eta arGotzainek eskatuta, telebisteari errespeturik handiena izanik, aldaketa tan ere saio txiki bat egin behoriek egiten laguntzea. Eta horretan hogeita har izan nuen, Fede giroan, hamar urte baino gehiagoan jardun dut. Gipuzkoa osoa ezagutu eta maitatu izan dut astean behin; hiru urtez, koseta, lan horretan, aurkitu ditut apaizak zintata, baina aldi berean pozik
...
...
fiazkoa, erreala (zenbat kristau handi...); egundoko pertsonak ditugu. Hori bai, batek ezagutzen ez baditu edo aintzat hartzen ez baditu ez du ezertarako balio. Bestalde, gaurko egunean ikusten ditut gizakiaren maitasunarenganako mugimendu serioak, entregatze zintzoa, gizakiaren zailtasunak edo arazoak serio hartzea... NON IKUSTEN DUZU HORI? Bada, adibidez, apaiz eta sekular pilo batean. Apaiz xehe gehienen jarrera: ez gara askotan asko maitatuak gaizki konegin nuen hori ere. pondutako historiak ditugulako, baina nik umorez esaten dut ELIZA KATOLIKOKO ZENBAIT JENDE munduko gauza hoberena apaizak e! Apaizek OSO KRITIKO AZALDU IZAN DA AZKEN lan ikaragarria egiten dute; apaizak gainontzeko URTEOTAKO ELIZAREN BILAKAERAREkristauon anai soil batzuk besterik ez gara eta KIN. ZUK NOLAKO OSASUN EGOERAN IKUSTEN DUZU herriari laguntzen ari gara, Jesusen oroimena ELIZA? gordetzen. Bestalde, misiolaritzaren bizitza ere Bi maila daude hori erantzuteko. Bata da fedetik: ni hor dago, oso garrantzitsua. ziur nago Jaunaren izpirituak ez duela Eliza utziko Hausnarketa kritikoari dagokionean, eta alderdi horretatik ni oso baikor berriz, ikaragarrizko lana dago egina sentitzen naiz. Baina maila praktikokristautasunari buruz gaur egun, katean –en un plano empírico, de tejas goriazkoa, askotan, goi mailako aginteabajo– nire kezkak ditut. Gaur egun ek –batez ere gorenak eta erromatar kuriak erronka izugarriak gotzain batzuk– oso ondo dauzka bere aurrean. Adibidez, egizu ikusten ez dutena. Ez dago kontu, ekumenismoa. Horrek eskatzen du proerlijiorik munduan, hartu litestanteekin eta beste kristau Elizekin Jesusek buru santu sakratuenak eta nahi duen batasunera iristen saiatzea. Eskabide kristautasunak bezain zozaila Erromako Elizarentzat. Horretarako, izan rrotz pasa dituenik arrazoiaere, denok aldatu beren galbahetik, hau da, ikusharko baitugu. Baita pegi kritikoz kristautasuna Erromako Kuriak ere. bezain sakon aztertu denik. Baina horretarako ohiZERBAIT GEHIAGO ESAN turarik gutxi dago han. NAHI AL ZENUKE? Bestalde, berriz, gaur Luze jardun gara hitz egiten, egungo mass-mediak eta konturatzen al zara ez gizartean eta gazteriadugula batere aipatu Jesus? rengan sortzen ari diJesusek berekin dakarren ren zabarkeria-arinkeJainkoaren ezagutza erabat orijinala da ria pentsatuko duzu erlijioen munduan; gehien aztertutakoa zenbateraino kezkagarria den. Pentsalariak gai honi buruz oso kezkada, lekukotza historikoa erabat bermatua turik daude. Egun gutxi dira, filosofo batek prentsan adierazten zidu. Ba al dakizu zer bibliografia, zer nogun: "corrupción de menores" bihurtu dela telelako zehaztapenak, zer nolako detektibebista. Internet, berriz, hori ere halako egokielana egin den Jesusen inguruan? Jesusen ra eder-ederra, zeinen esku dabil? Kristau kontua ikaragarria da zeren mundu honekin izugarri sinestuna izateko giza gaitasun bikain bat bekonprometitu baita; izugarri eman du, pertsona erreala harrezkoa da. Baina, nola lortu hori? Hitzak, bilakatzeraino eta gurekin bizitza konpartitzeraino. Hogarrantzi handiko hitzak, kartzelan sartu dizrrek eskandalagarria izan beharko luke. Izan ere, izugakigute. Zenbat gai aipatu ere ezin daitezke. rria baita Absolutua herrixka txiki bateko bizilagun egin, Mutu utzi gaituzte... Gazte jator-jatorrak ezaeskulangile jardun, isil-isilean otoitzean hogeita hamar gutzen ditut, benetan estimagarriak eta poz urte eman eta nola azken hiru urteak bakarrik –eta hoemaileak; baina zenbat? riek oso polemikoak– eramaten duten historiako zapaldu Dena dela, gizakiok desbideratzeko eta gu eta kaltetu guztiekin bat egitera. geu galtzeko dugun ahalmena baino handiagoa du gure Kreatzaileak gu onik ateratzeko beharko duen abildadea. ETA ZERK EMATEN DIZU ADOREA? Lehenengo eta behin iragana daukagula; hipotekekin, hori egia da, baina hipoteka horiekin batera izugarrizko altxorra dago: biogra-
5
F
ernando Arzallus
Gaztetxea dena berpiztuta dagoen honetan, drogen inguruko aste kulturala antolatu dute. Gaztetxea drogei buruzko kartelez girotu eta Askagintzako kide batek emandako hitzaldiarekin hasi zuten aste kulturala. Bertaratu zirenek esan digutenez pena da horrelako gauza bat antolatu eta Gaztetxean ibiltzen den jendea bakarrik gerturatzea. Orokorrean ez da jende asko ibili ez egin diren bideo emanaldietan ez kafe tertulian ezta "Menpekotasuna eta tolerantzia" mahai inguruan ere. Gaiak ez du berez interes faltarik, jendea zergatik gerturatzen ez ote den hausnartu beharko litzateke.
Drogen inguruko aste kulturala Gaztetxean
zulo
danbolin
Gorputzeko zenbait organo gaixo dituzten pertsonek ez dute dialisia beste aukerarik transplantatu bitartean bizirauteko. Dialisian ordea ezin da denbora luzez egon eta hortik organo emaile kopuruaren garrantzia. Zestoan 230 emaile inguru omen zeuden lehendik eta ekainaren 5ean jarritako mahaian beste 13 emaile berri egin omen dira.
Alcer.
Jakin badakigu bainuetxeko urak aspalditik ezagutzen direla. Ezaguna da Lasaoko markesaren txakur batzuen pasadizoa: alegia, sarnaz jota zeudela eta ur haietan bueltaka ibili ondoren sendatu egin omen zirela laster. Handik gutxira, analisi franko egin ondoren, 1792an, Onura Publikoko Aitorpena jaso zuten urek. Laster hasi zen jendea ur haiek erabiltzen; hasieran, estalpe kaskar baten azpian jarri omen zen iturria eta txalupatan joaten omen ziren urzaleak Zubiaurretik haraino. Baina laster konturatu ziren jabeak gero eta jende gehiago joaten zela hara urak hartzera. Horrela bada, 1804an hasi ziren bainuetxea eraikitzen (guk Kasadeba単os izenarekin ezagutzen duguna). Eraikuntzak honelako itxura zuen hasierako urte haietan: portada elegantea gero Sarrerako Hotela izango zen lekuan; handik bainuetxera platanoak, ezkiak, sahatsak... hiru kaletan banaturik. Arboladi horren ezkerretara, harrizko zutabe ilara bikaina, jendearen babeserako.
Bainuetxeak 200 urte.
1
Oliobilketa.
1
Hileko azken ostegunetan auzotan egiten den olio bilketak ordutegi aldaketak izan ditu: Aizarnan 9:00-9:15, Iraetan 9:30-9:45, Arroagoian 10:00-10:15 Ibañarrietan10:30-10:45 Arroaerrekan 11:00-11:15 Arroabean 11:30-11:45 Lasaon 12:00-12:15 eta Endoian 12:30-12:45. Leku aldaketarik ez da izan. Zestoan orain arte bezala jarraituko du zerbitzuak: hileko azken ostiraletan, plazan, 11:00etatik13:00etara.
Udaleko langileak negoziaketetan
ENEKO ARISTI LOSINTXA LEHIAKETAKO IRABAZLE.
"IZENA ESATEN BADIDAZU OLENTZEROTAN ESKATUKO ZAITUT" HAUXE IZAN AEK-K BI URTETIK BEHIN ANTOLATZEN DUEN LEHIAKETAKO LOSINTXA IRABAZLEA. ETA PIROPO HONETAZ BALIATURIK LIGATZEKO ASMOZ EDO
ILE-APAINDEGITIK BUELTATXOA
EGINDA JOAN ZEN SARIA JASO-
TZERA
AZKOITIRA DANBOLIN
ALDIZKARIKO MAKETATZAILEA.
370 BAT LOSINTXA BILDU
Udaletxeko langileak hilabete honetako ostiraletan lan-uzteak egiten hasi dira konbenioa sinatzearen alde. Aurten ez da Eudel-ekin negoziazio mahairik ireki eskatzen diren gutxieneko baldintzak ez dituelako onartzen; ordezkapen eta antzeko beharrei aurre egiteko kontratatzen diren langileek udaleko langileen lan baldintza berdinak izatea, azpikontraten (kale-garbitzaile, lorazain…) baldintzak erregulatzea, EUFALEBA konbenioaren 7. mailari dagokion gutxieneko soldata onartze… Lan-uzte garaian firma bilketa ere egingo dute herritarrek atxikipena eman dezaten.
OMEN DITUZTE ETA OROKORREAN GAZTEAK IZAN DIRA BIDALI DITUZ-
TENAK.
EMAKUMEZKO BATEK EDO GIZONEZKOAK IDATZITAKOAK ZIREN
ERE GARBI NABARMENTZEN OMEN ZEN, GIZONEZKOENAK OROKORREAN
TAKARRAGOAK ZIRELA ESATERA ERE AUSARTU DIRA EPAIMAHAIKOAK.
AZKEN 10 FINALISTETAN BAZEN ENEKOREN BESTE PIROPO BAT ERE; "PANDERO HORREKIN, EPELDEK EZ DU LARRAÑAGAREN BEHARRIK". ETA BESTE ZENBAITENAK AIPATZEARREN "ZUK HALAKO KURBAK TA NIK FRENORIK EZ! HEMEN AZIDENTIE SEGURU" EDOTA "BIHARAMUNIK GABEKO MOZKORRA BEZAIN EDERRA ZARA" BERE ARREBA GOIATZEN SORMENEKO LOSINTXA IZANIK BERRIRO ERE ENEKOK JASO ZUENA. DENA ETXERAKO BERAZ!
H Z/
AKANPADA.
Europako Hauteskundeetarako Herritarren Zerrenda plataforma sortzeko sinadura bilketa egin zen Zestoan ere. 239 sinadura bildu ziren, baina lehenago Batasunarekin gertatu bezala plataforma hau ere legez kanpo utzi dute. Bagoaz plataformak, ilegalizazio egoera apartheid politikoa salatzeko hainbat ekimen burutu ditu Zestoan, tartean kanpaldi bat ere bai.
g ai librean Egilea: O s k a r F e r n a n d e z d e G o b e o NAHIZ ETA ORAIN EZ DEN MUNDUAN
BAKE ASKORIKAN LORTU
ZEOZER ERE EGIN BEHARKO ILDO HORRETAN APUSTU
HEMENTXE NABIL HASERRETUA GAUZA ASKO DIRA MOZTU
AURRERA ABIATU BEHARREAN ATZERAKA GOAZ JUSTU
K UKUPRAKAK
deia Euskara Aholku Batzordean sortu zen, hizkera ez-formala, gazteen hizkera eta abar aztertu zutenean. Horrela sortu zen lehenengo ikastaroa, iaz egin zena. Han, "C ANTINERITA , NIÑA BONITA DEL REGIMIENTO ‌" begirale-zereginak egiteko behaZENBAT ALDIZ JOLASTU OTE DUGU GAZTELERAZKO rrezko formazio teorikoaz gain, ABESTIAK HARTUTA ; EZ DIRA ATZO GOIZEKOAK ahozko hizkuntza ez-formala eta GAINERA . O HITURAGATIK EDO EUSKARAZKOAK hitzekin nola jolastu landu zen. EZAGUTZEN EZ GENITUELAKO, ZEGOENAREKIN JOLASTU Ikastaroak oso harrera ona izan IZAN DUGU ; ASKOTAN OHARTU ERE EGIN GABE zuen eta aurten berriro antolatzea TRANSMITITZEN ZITUZTEN BALORE ATZERAKOIEZ . erabaki zuten; baina ez ikastaro B AINA ZERGATIK EZ EUSKARAZ JOLASTU ?. berdina, beste gai bati lotutakoa baizik: haur-jolasak eta haur eta gurasoek batera jolas egitekoak. Iaz bezala, Urtxintxa aisialdi eskolarekin hitz egin eta ekimena martxan jarri zen. Helburu nagusia: gurasoek haurrekin euskaraz jolastea, euskararen erabilerari bultzada emanez. Urtxintxa eskolakoen esanetan, jolasa haurren heziketan parte garrantzitsua da, heldu izateko bidean irudimena lantzen lagunduko dielako. Taldean bada hobeto, harremanak landu eta giro edejolasak ikasteko modurik onena jolas egitea rrean ondo pasatzeko aukera ematen baitie jolasak. Eskolan, kalean eta etxean haurrak beti daude jolaserako prest. Eta gurasoak? Jolasak ez ezagutzea behintzat ez dadila oztopo izan ahal den guztietan haurrekin jolas egiteko.
I
begiraleak jolasak ikasten
Hogei bat gazte ibili dira larunbat goizetan haur jolasak ikasten, baina ez hori bakarrik, soziolinguistikako ikasgai batzuk ere hartu dituzte. Horrela, euskararen erabilerak duen garrantziaz ere jabetu ahal izan dira. Euskara bizitzako eremu guztietan posible dela ikusi dute eta baita beharrezkoa dela ere.
3 ndorengo pausua ikasitakoa praktikan jartzea izan da. Bost taldetan banatu eta programa desberdinak prestatu dituzte ordubeteko jolas saioak antolatuz. Haurrak eta gurasoak jolas egitera anima daitezen kanpainatxoa egitea ere beraien esku geratu da. Lehenengo, saioari izena jarri diote. Izen bat baino gehiago zeuden proposatuta, baina azkenean denen adostasunarekin Kukupraka AisialdiTaldea izena jarri diote. Ikasle batek marrazkia ere egin zuen lan-taldearen laguntzaz eta, horrela, kartel txukun bat atera zen. Horrez gain, esku orriak ere atera zituzten, haurrei banatzeko eskolan. Maiatzaren 27an Arroabean egin zituzten praktikak. Zestoan, berriz, ekainaren 11n egin zuten lehen saioa. Gu bertan izan ginen eta hona hemen han bildu zirenek egin zituzten zenbait jolas:
1
O
KAIAN NABIL SARDINAK SALTZEN OTARRA BURU GAINEAN DUDALA KAIAN NABIL SARDINAK SALTZEN E R O S I N A H I A L D I T U Z U? ORAIN GOAZEN BIOK DANTZA EGITERA LARAI LARA LARAI LARA TORI OTARRA ZURETZAT E T A N I B A N O A, A G U R!
C ANTIÑERITAREN PAREKOA EDO ESANGO GENUKE , BAINA RE GIMIENTO - A , SOLDADU ETA ABARRAK ALBO BATERA UTZI ETA HERRI ARRANTZALE BATEKO PORTUAN KOKATZEN DA JOLASA . E RDIAN SARDINA SALTZAILEA IBILIKO DA BATETIK BESTERA . N ORBAITEN PAREAN JARRI ETA ZENBAT SARDINA EROSI NAHI DITUEN GALDETU KO DIO. O NDOREN BESOTIK HELDU ETA BERAREKIN ERAMANGO DU DANTZARA , OTARRA PASATUKO DIO GERO ETA BAITA SARDINAK SALTZEKO LANA ERE .
Ondorengo hau, berriz, harrapaketa jolas bat da: SORGINA PIRULIÑA ERRATZA GAINEAN IPURDIA ZIKINA TXAPELA BURUAN S O R G I N A, S O R G I N A IPURDIA ZIKINA TENTELA ZARA ZU E Z E T Z H A R R A P A T U! PARTEHARTZAILEAK
BOROBILEAN JARRIKO DIRA EL -
KARRI ESKUTIK HELDUZ .
S ORGINA ERDIAN JARRIKO A BESTUZ BUELTAKA HASIKO DIRA . A BESTIA AMAITZEAN , KORRIKA ALDE EGINGO DUTE , SORGI DITZAN . S ORGINAK NORBAIT HARRAPATZEN BADU HORI ERDI DA .
NAK HARRAPA EZ RA JOANGO DA .
Ba, horrelaxe pasa zuten ostiral arratsaldea. Dena den, oraindik bada aukerarik jolas gehiago egiteko. Hilaren 18an Aizarnan izango dira begirale batzuk, bertako haur eta gurasoekin. Beste batzuk, berriz, Zestoan elkartuko dira, kiroldegi aurreko parkean. Eta azkenik hilaren 23an, San Joan bezperan, azken saioa egingo dute. Egun hori aitzakia hartuta, girotzeko hainbat jolas ere egingo dira, sorginak protagonista izango direlarik. Gu ere hantxe ibiliko gara urruti gabe.
M
ARGARI
EIZAGIRRE
K
alera irten eta jendeari galdetu diezaiokegu ea zer dakien Gasteizi buruz. Gehiengoak esango digu Euskal Autonomi Erkidegoaren (EAE) hiriburua dela, Ajuria Enean bizi dela Lehendakaria. Tau Baskoniak egoitza bertan duela ere batek baino gehiagok esango liguke. Horrez gain, Arabako hiriburutik hurbil aurkitzen da Forondako aireportua, Euskal Herriko porturik garrantzitsuena. Bai, ongi irakurri duzue. Euskal Herrian jaten den arrain gehiena hegazkinez iristen da, Gasteizko aireportura. Baina gurera etorriz, Gasteiz dugu aipagarria han zestoar ugari aurki dezakegulako. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) EAEko hiru hiriburuetan banatzen da. Donostian, Bilbon eta Gasteizen daude EHUko fakultateak eta, hain zuzen, Gasteizen bizi dira Zestoatik kanpora ikastera joan diren ikasle gehienak.
AZTERKETA ETXETIK
KANPORA
Ekaina izaten da ikasleen urteko sasoirik zailena. Azterketa ugari izaten dituzte eta urteko esfortzuak hilabete bakar batean jasotzen du epaia. Etxetik kanpo bizitzea ez da erraza izaten eta azterketa garaian are eta zailagoa. Ikasle bat mundu bat dela diote: orduan sei ikasle zer izango ote dira? Azterketa garaian estresari aurre egiteko modu desberdina dute guztiek. Maider Aizpurua IVEF ikasten ari da. Dagoeneko, laugarren urtea du eta datorrenean amaitzeko asmoa du. Normalean beste zestoarrak bezala trenean joaten da, baina azterketa garaia iristen denean batzutan autoan. Modu horretan nahi duenean itzuli omen daiteke etxera. Ikasle guztiak daude pisuetan eta inor ez da damu horretaz. Ainara Alberdi farmazia ikasketetan murgildua dabil. Horrek ere datorren urtean amaitu nahi du bost urteko karrera eta, nahiz eta orain pisuan dagoen, ikasle-erresidentzia batean pasa zituen bi urte. Argi du pisuan hobeto dagoela zeren eta lagun-arteko giroa baitago. "Azkenerako pisua zure etxe bihurtzen da", dio Maider Aizpuruak. Ainara Alberdi ez da farmazia ikasten duen bakarra; fakultatean behin baino gehiagotan topo egiten du Joseba Errastirekin. Joseba azterketan murgildua dabil eta bere helburua karrera amaitzea da. "Momentuz helburua hori da, etorki-
5
zuna ikusiko dugu", aipatzen du Josebak. Ez da etorkizunean pentsatu nahi ez duen bakarra. Maider Aizpurua eta Jon Etxeberriaren helburua ere, karrera amaitzea da. "Ez da gutxi, lehenik eta behin titulua atera, eta gero ikusiko dugu", baieztatzen du Jonek, etorkizuna urruti utziz. Jonek geografia ikasketak ditu aurrean eta bere lehen helburua dena gainditzea da. "Gero lana egin beharko dugu edo beste zerbait ikasi, ez dakit", dio Jonek. Gaur egun ikasle guztiek bizi duten egoera bera jasaten dute Gasteizen dauden zestoarrek ere: etorkizunaren zalantzei aurre egin behar, bakoitzak bere moduan. Ainara Alberdik argi du zer izan nahi duen eta etorkizunean ospitale batean lan egin nahiko luke. Guztiek argi dute Gasteizen ez direla geldituko bizitzen. "Bueno... lan aukera izanez gero, ikusiko genuke", aitortzen du Jon Etxeberriak. Bizitzeko hiri lasaia da Gasteiz eta bere kirol instalazioak onak direla aipatzen du Josebak, baina hala eta guztiz ere nahiago dute Zestoara itzuli astero. Gasteizen gustura daudela diote baina lagun giroa faltan botatzen du Josebak. Hiri lasai batean bizitzeak onura asko ditu eta giro herrikoia dagoela dio Maider Aizpuruak; gutxienez gure inguruko beste hiriak baino lasaiagoa dela EAEko hiriburua. Baina gauza guztiek bezala, bere alde txarra badu; Joseba Errastik euskararen kontua aipatzen du. Gasteizen oso "arraroa da kalean norbait euskaraz hitz egiten entzutea. Kanpotik etorri diren ikasleak eta gazteak bai, baina bertakoak ez"; kexu da Joseba euskarak Gasteizen bizi duen egoeraz. Horregatik ahal duen azkarren itzultzen da etxera eta ez da bakarra. Beste zestoarrek ere herria faltan botatzen dute. Ainara Alberdi haratago doa eta dena botatzen omen du faltan baina Gasteizko pisuan lagun giroa lortu du eta gustura dago. Unibertsitatean ikasten duen orok bezala, ostegun gauetan kalera irteten dira "bueltatxo bat ematera". Hori bai, guztiek argi utzi nahi izan dute azterketa garaian ez direla irteten. Lehenik eta behin ikasketak. "Lehen urtetako nobedadea pasa eta esperientziak ematen duen lasaitasuna dela esan liteke", dio Joseba Errastik. Jon Etxeberriak dioenaren arabera "aurten gutxi irten dut, bi edo hiru aldiz, lagunak etorri direnean, eta ni be-
1
zala, besteak. Ez dugu asko irteten ostegunetan. Baina Gasteizek duen onena da. Giro bikaina egoten da". Gasteizera ikastera joan ez ezik, bertan lan egiten duenik ere bada. Eukeni Ibarguren, esate baterako. Gasteizko taberna batean aurki dezakezue. Beste bi ikasle ere baditugu Arabako hiriburuan. Bata Idoia Larra単aga: dietetika ikasten ari da Joseba eta Ainararen fakultate berean nahiz eta Idoiarena eta beste biena karrera desberdinak diren. Bestea Mireia Orbegozo da. Horrek itzulpengintza ikasten du eta Jon Etxeberria ikusten du kanpusean, eraikin berean baitituzte ikasgelak. Ekaina amaitzen denean guztiek oporrak izango dituzte eta, ikasturteko buruhausteak albora utzi eta ongi pasatzeko garaia izango da. Baina hori, uztailean izango da. Orain, ikasi eta azterketak gainditzeko garaia da. Gero, gerokoak. Zorte on ikasle guztiei, sekula ez da gaizki etortzen eta.
U
RKO
CANSECO
Uda hurbiltzen ari dela eta jendea planak egiten hasia da. Guk, ordea, eskola amaitu arte itxaron beharko dugu uda gozatzen hasteko. Batzuk udalekuetara joango dira, hamabost bat egun pasatzera, eta beste batzuk kanpora egun batzuk igarotzera.
Herria zaintzen ere norbaitek geratu
beharko du. Gainera, Zestoan kirol ba-
hitzetapitz
uda hurbiltzen ari da
tzuk egiteko aukera dago. Kirolak hauek dira: tenisa, esku pilota, eskalada eta mendi bizikleta. Beraz, ez da ideia txarra uztail goizak aspertu gabe pasatzeko. Kirol hauek egiteko aukera 16 urte baino gutxiago Maiatzaren 15ean eta 16an Irunen dituztenek dute. Zestoako jende askok egingo jokatu ziren Gipuzkoako txapelketetara Zestoako neska-mutil baditu kirol hauek. tzuk joan ziren. Maiatzaren 15ean infantilena jokatu zen eta 16an Arratsaldetan, hondartza eta igerilekua huralebinena. bil ditugunez, horietara joango gara arratsalde Txapelketan bi eratara jolasten da: taldeka eta banaka. Infantil eder bat igarotzera. mutilak seigarren geratu ziren, taldeka. Nesketan, berriz, bi talde Edozein eratara ere, uda gozatuko dugula egin ziren; talde bat hirugarren gelditu espero dugu; hori da garrantzizen eta beste taldea lehenengo. Alebin tsuena: gozatzea eta ez zein mutilak hirugarren geratu ziren eta eratara. neskek lehenengo postua lortu zuten. Banaka, Zestoako alebin neska eta infantil neska batek ere lehenengo postua lortu zuten. Sari askorekin etorri ziren, beraz,
mahai tenisa
A
A S T I A Z A R A N, JO S E B A R E G I L AMAIUR ARISTI
ITZOL ETA
zestoarrak: domina dezente eta bi kopa. Esan dugun bezala, infantil nesketako talde batek Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen eta, ondorioz, maiatzaren 29an Durangon jokatu zen Euskadiko Txapelketara joan ziren. Bertan jokatu zituzten partidu guztiak irabazi zituztenez, Euskadiko Txapelketa irabazi zuten eta kopa bat eman zioten. Beraz Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak dira.
7 1
Aspaldi honetan ikusten ari garena ikusita –eta aspaldi honetan esaten dudanean, aspaldi hitza azpimarratu nahiko nuke– behin baino gehiagotan galdetzen diot neure buruari ez ote garen horma baten kontra jotzen ari. Ez ote dauden tokiz kanpo eskolan, etxean, kirolean... bultzatzen ari garen baloreak. Ze, bestela, zuek esango didazue zer indar duten gaur egun "elkartasuna, adiskidetasuna, solidaritatea..." bezalako hitzek. Ez ote dugun hitz horiek guztiek duten esanahia hustu. Horrelako pentsamenduetan nenbilela, eskolako zenbait ikaslek Mahai-Teniseko Gipuzkoako Txapelketa jokatu behar zutela eta, guraso talde bat Irunera joan ginen beraiekin. Dena normaltasunez joan zen eta ez genuen aparteko istilurik izan, baina han ikusitakoak zer pentsarazi zidan: - Denen helburu nagusia ez da jokatzea, irabaztea baizik. - Helburu hori lortzeko umeek jasaten duten presioa nabarmena da. - ... Hori ikusita, eta umeek parte hartzen duten kirol txapelketa guztietan berdintsu gertatzen dela garbi izanik, zeintzuk dira guk bultzatu behar ditugun baloreak? (eta guk esaten dudanean, denak sartzen ditut horren barruan: guraso, erakunde, kirol elkarte...). Horri guztiari buelta batzuk eman nahian, nik gertuenetik ezagutzen dudan Eskolarteko Kirolean lantzen diren balore zerrenda batekin egin nuen topo. Zerrenda hori Lander Zabalak utzi zidan, beraiek Zumaian egindako Eskola Kirolari buruzko sentsibilizazio kanpainaren barruan ateratakoa (balore zerrenda gehienak bezala, intentzioak edo asmoak azaltzen dira: zer egin beharko genukeen). Interesgarria iruditu zait zenbait puntu azpimarratzea. Hala nola:
J
OXEBA
LARRAĂ‘AGA
I L U S T R A Z I OA K : M I G U E L S A N T A M A R Ă? A
Hormaren kontra
_ Erakutsi iezaiozu ahalegina eta dedikazioa, talde bezala, garrantzitsuagoak direla garaipena baino. _ Txalotu zure taldekoak zein bestekoak. _ Umeak ez du kirola egiten zuk inoiz egi bihurtu ezin izan duzun amets bat lortzeko. Ez horretara behartu. _ Ez inoiz eztabaidatu publikoan arbitroaren iritzi eta zintzotasuna. _ Baztertu ezazu biolentzia: fisikoa zein ahozkoa. _ Kirolaren arauak errespetatzea animatu. _ Aurkarien jarraitzaileekin adiskidetsu azaldu. _ ... Hori ikusirik, berriro galdetzen dut ez ote garen horma baten kontra jotzen ari. Ez ote ditugun asmoak bere horretan uzten. Ze, non dituzte erreferentziak gure umeek? Zer da beraiek edozein momentuan ikusten dutena? Zer da telebistaren bitartez hartzen dutena? Zeintzuk dira gure umeen ametsak? Zenbat Xabi Alonso daude? Zenbat geratuko dira bidean? Horiek eta beste hainbat galdera bueltaka ditudalarik, lo hartu dut.
agenda ek 18
AINA OSTIRALA
Ertxiña Musika Eskolaren ikasturte bukaerako emanaldia Kultur Etxeko Areto Nagusian 18:30ean. Pausoz-Pausoko bideo emanaldia, 22:30ean udaletxe azpian.
A ste kulturala ekainak 22-26
·bideoa ·ukupraka jolasak ·V. Uztapide bertso paper sariketa ·antzerkia
•
19
20
IGANDEA
Agiro Mendi Taldeak antolatuta VII. Ibilaldi Neurtua. Ibilbide luzea, 40 km eta 6-9,5 orduko iraupena: Zestoa, Etumeta, Gazume, Iturriotz, Pagoeta, Urdaneta, Indamendi, Aizarnazabal, Ibañarrieta, Endoia eta Zestoa. Motza, 21,5 km: Zestoa, Aizarna, San Pelaio, Altzolarats, Urdaneta, Indamendi, Aizarnazabal, Ibañarrieta, Arroagoia eta Zestoa. Izen ematea egunean bertan egingo da, luzerako goizeko 6:00etatik 7:00etara bitartean eta motzerako 7:30etatik 8:00etara. Izen ematea, 7 euro. Bidean janaria eta edaria izango dira eta parte hartzaileei opari bat emango zaie. Informazioa 943 147 942 telefonoan.
22
ASTEARTEA
Euskararen aste kulturalaren barruan, bideo emanaldia, 19:30ean: garai bateko antzerki eta hainbat pasarte xelebre.
23
ASTEAZKENA
San Joan bezpera. 17:00etan, Kukupraka aisialdi taldeak antolatutako euskal jolasak haur eta gurasoentzat. 19:30ean Erralla Bertso Eskolak antolatuta V. Uztapide Bertso Paper sari banaketa. 22:30ean San Joan sua plazan, trikitilari eta txistulariek alaituta.
aterpean. meza.
16 17 • an.
25 26
OSTIRALA
Musika edo antzerki ikuskizuna 19:30ean. LARUNBATA
Bai Euskarariren II. Ziurtagiri Banaketa, Laranjadi plazan, eguerdiko 13:00etan.
uz 03
04
BAI EUSKARARI ziurtagiri banaketa
•
OSTEGUNA
Txokoko pilota txapelketako finalak 19:00etan.
TAILA LARUNBATA
Sellako jeitsiera egitera, piraguatan, asteburu pasa Agiro mendi taldeak antolatuta.
LARUNBATA
Donostiako eskusoinuen orkestra sinfonikoa, Kultur Etxean, 20:00etan. Elkartasun eguna. 13:00etan, III. SastarrainZestoa lasterketa. 14:30ean paella jana Laranjadi plazan (prezioak: langileak 12 euro eta langabetuak 10). Ondoren, Elkartasun Mus Erraldoia; 16:30ean izen ematea (20 euro ordainduta) eta 17:00etan hasiera. Sariak: Lehenengoa: 200 euro eta txapela 2.a 120 euro eta oroigarria, 3.a 60 euro eta 4.a 30 euro.
24
IGANDEA
Eskualdeko Askatasunak antolatuta errepresaliatuen aldeko irteera Xoxotera 9:30ean aterata Gurutzetik. 13:00etan zuhaitz landaketa, dantzariak, bertsolariak, hitzaldi politikoa eta bukatzeko, 14:00etan, bazkaria bertako On Jose Maria Zunzunegiren omenezko
•
OSTIRALA
Karmengo Amaren eguna. Festak ArroabeLARUNBATA
Wadna taldeak antolatuta, Sahara eguna. Julia Leon kantaria kontzertuan: XV eta XVI. mendeko poesia eta musika gaueko 22:00etan Laranjadi plazan.
26
ASTELEHENA
Santa Ana eguna. Festak Arroagoian.
• Atu du. Uztailean eta irailean izango da ikasta-
EK-k EGA ateratzeko ikastaro trinkoa antola-
roa, 9:00etatik 12:00etara, eta izen emateko Mikelats euskaltegira deitu behar da (943 151 089 telefonoa) ekainaren 24a baino lehen. Informazio gehiago 902 36 22 94 telefonora deituz.
9
porrusalda
1
MIGUEL SANTAMARĂ?A.
uda gainean dugu eta laster etengabe entsaladak jateari ekingo diogu. Hori dela eta, lerro hauen bitartez, errezeta batzuk proposatzen dizkizuegu, entsaladen mundua ez baita entsalada mistoan bukatzen. On egin!
Garbantzu entsalada
Jogurt entsalada patatekin
O S A G A I A K, 4 PERTSONENTZAT: -1/2 kg. garbantzu egosi -Bi arrautza egosi -Bi tomate -Tipula bat -Olioa, ozpina eta gatza P R E S T A K E T A: Arrautzak, tomatea eta tipula txiki-txiki moztu ondoren, garbantzuekin nahastu entsalada-ontzi batean eta norbere gustura gozatu.
O S A G A I A K, 4 PERTSONENTZAT: -1/2 kg. patata egosi -Bi pepino -Bi jogurt (grekoak badira, hobe) -Bi baratxuri-ale -Menta edo perrexila (aukeran) -Olioa, ozpina eta gatza P R E S T A K E T A: Baratxuria txikitu eta jogurta, olioa, ozpina eta gatzarekin nahastu, katilu batean. Pepinoa gehitu, dado txikietan moztuta. Saltsa hori, Tzatziki deritzana, xafletan moztutako pataten gainera isuri. Menta edo perrexilarekin apaindu. Hotz zerbitzatu.
Garbantzuak ozpin-oliotan
O S A G A I A K, 4 PERTSONENTZAT: -1/2 kg. garbantzu egosi -Piper gorri bat -Piper berde bat -Tipula bat -Olioa, ozpina eta gatza P R E S T A K E T A: Piper gorria, piper berdea eta tipula txiki-txiki zatitu ondoren, garbantzuekin nahastu entsalada-ontzi batean eta norbere gustura gozatu.
Patata entsalada
O S A G A I A K, 4 PERTSONENTZAT: -1/2 kg. patata egosi -Bi arrautza egosi laurdenetan zatituta -Tipula edo/eta porru bat xerra finetan moztuta -Olibak -Perrexila, apaintzeko -Olioa, ozpina eta gatza P R E S T A K E T A: Ipini osagaiak entsalada-ontzi azal batean eta norberaren gustura gozatu. Perrexilarekin apaindu.
O H A R R A: Entsalada horiek egiteko poteko garbantzuak erabil dai-
tezke, denbora aurreratzeko.
H o n a h e m e n s u k a l d e k o e r r e z e t e n www.eitb.com/euskara/sukaldaritza (eus) www.kaixo.com/sukaldea (eus) www.sukaldeon.org (eus) www.gastronomiavasca.net/recipes/index (eus) www.cocinadelmundo.com (gaz)
w e b g u n e
188.600
b a t z u k :
osaturik dago Foru Plaza
harriz
Z e r d a . . . S P A M-a ? Posta elektronikoaren bitartez bidaltzen den eskatu gabeko propaganda. Gehienetan zalantzazko produktu ezberdinen iragarkiak, zerbitzuak edo web orriak eskaintzen dituzte. Kalitate Ekaina eder, uda halaber. baxuko urdaiazpiko egosi Negua ez bada negu, udak ere huts. batetik datorkio izena.
Udaran negurako, neguan udarako, gogorik ez lanerako. Ekainean hego haizerik ez.
ZESTOAKO
UDAL
LIBURUTEGIA
ZESTOAKO UDALA
ZESTOAKO
EUSKARA
ZERBITZUA
2004KO UDA
O P O R R E T A R A K O LIBURUAK: · AITONA PARAPENTEAN. J. Ormazabal / J. Mitxelena. Elkar
· AMAK PLASTAKOA EMAN DIT. A. Urkiza / J. Mitxele· BI IPOTX GURE ETXEKO SOFAN. A. Iturbe / J. Zabaleta.
· ZUGAN PENTSATUKO DUT. G. Llobet
- A. Olano. Elkar
MAHAI-JOKOAK: Euskopoli. Ikastolen elkartea Lauburua. Argia Badakit. Argia
SAREAN: www.aisia.net www.zernola.net www.ludote-
VHS EDO DVD BADUZU
· KARRAMARRO UHARTEA · NAP O L E O N , T X A K U R T X O A B E N T U R A Z A L E A · ANNA ANNA · HARTZ TXIKI ...eta beste film asko aurkituko duzue herriko bi-