danbolin 2004/07
zer egin zaborrarekin? horra hor dilema
jardunian: fati
42.
ALEA
gure koadrilako truckiea
gurutzegrama
1.- Umeen jolasak euskaraz jorratzen dituen aisialdi taldea. 2.- Herriko plaza inklinatua. 3.- Goiko eta beheko auzoa. 4.- Sahara-rekin elkartasun taldea. 5.- Inguruko gailur gorena. 6.- Herriko bertsolari ospetsua. 7.Zestoako apaiz baten izena. 8.- Sanson..., Ekaingo erreplikaren egilea. 9.- Esku artean duzun aldizkaria. 10.Iba単arrietako boxeolaria. 11.- Bainuetxeko urak dauden parajeen izena. 12.- Plazan sua pizten den hilabetea. 13.- Lasaoko errekaren izena. 14.- Aurten 15. urtemuga ospatu duen lokala. 15.- Olaldetik pasatzen den errekaren izena. 16.- Juan Jose ..., "Maixua". 17.- Azpeitia aldera dagoen auzoa. 18.- Zestoako futbol talde baten izen herrikoia. 19.- Inguruko mendigunea. 20.Herriko armarrian agertzen diren hostoen kopurua. 21.- Garai batean hileko azken ostegunetan egiten zena. 22.- Autoz gainezka dagoen plaza. 23.- Bailarako egunkaria. 24.- Zestoan mediku lan egin zuen idazle famatuaren abizena. 25.- Herritar asko joaten den hondartza. 26.- Bertso eskolaren izena. 27.- ...peria, abenduan. 28.- Harrobi baten izena. 29.- Danbolineko atal baten izena. 30.- Inguruko mendi baten izena. 31.- Auzo "urtsua". 32.- Herri "azpiko" auzunea. 33.- Urtean behin bizikletaz egiten den erlojupeko igoaldi aldapatsua. 34.- San Kristobal festak ospatzen diren auzoa. 35.- Herriko iturri famatuenak. 36.- Txarangaren izena. 37.- Danbolineko atal baten izena. 38.- Zestoako abesbatza baten izena. 39.- Santa ... festak, Arroagoian. 40.- Udal liburutegiko arduradunaren izena. 41.- Lili jauregiaren azpian dagoen baserria. 42.- Zestoako auzo "hojalateroa". 43.- Lin Ton Taunen disko baten izena. 44.- Gure bailara. 45.- Zestoako Gazte Asanblada. 46.Zestoako Futbol Taldea. 47.- Herriko rock talde baten izena. 48.- Antenaz josita dagoen mendia. 49.- Askotan joaten garen hiria. 50.- Gaztetxeko txakurraren izena.
3 Saharatik bueltan.
Ez dira urte asko, hemendik jendea Saharara joaten zela entzuten nuenean, Saharara ez zirela joaten deskubritu nuela. Mendebaldeko Saharari buruz asko ez nekien seinale (batere ez ez esateagatik). Kazetari lanak eman dit Aljeriako Tindufera bidaiatzeko aukera. Tindufeko kanpamentuetan daude 100.000tik gora errefuxiatu saharar. Herri horri buruz nuen ezjakintasunak eta lanarekiko konpromisoak eraginda, herriari buruzko edozein motatako informazioa irensteko prest ibili nintzen hara joan aurretik. Tindufeko kanpamentuak behin baino gehiagotan bisitatu dituen batek esan zidan gutxiago irakurtzeko eta han deskubritzeko sahararrak. Ez nion kasurik egin eta bi liburu irakurrita eta hainbat pertsonarekin hitz eginda heldu nintzen hara ekainaren 15ean. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan bi egun eta erdi igaro dituenak ezin esperientzia mardula kontatu! Ez ninduen hango paisajeak harritu, ezta beroak ere (35 gradu iluntzeko 21:30ean), etxebizitzek ere ez, eta ausartuko naiz esatera, ezta bizi baldintzek ere. Aurrez irakurria, ikusia nuen eta kontatu zidaten. Alik eta Abdatik harrapatu ninduten. Kazetari tropelaren 34 eta 38 urteko gidak ziren. Lehenak, Natur Zientziak ikasi zituen atzerrian eta bigarrenak, Arabiera Klasikoko ikasketak egin zituen. Alik ikasketak bukatu aurretik "etxera" itzultzea erabaki zuen eta Marokok jasotako hormatzarrera hurbildu zen etsaiari tiroak botatzera. Abdati serioa, bederatzi-hamar urterekin atera zen Tindufetik, Aljerian, Libian eta Sirian ikasteko, eta hogei urte ondoren itzuli zen familiaren ondora. Hogei urte horietatik, egun denak batuta, hiru urte pasa zituen etxekoekin. Libian, Aljerian edo Sirian baldintza duinetan bizitzearen ametsari uko egin diote Abdatik eta Alik, uko egin diote Natur Zientzietako edo Arabiera Klasikoko irakasle bikain izateari, agian uko egin diote maitemintzeari ere... eta behin-behineko etxera itzuli dira. Aliren eta Abdatiren amets bakarra txikiak zirenean ezagutu zuten herrira itzultzea da, eta bitartean, dagoenari eta datorrenari eusteko indarra erakutsi dute. Badakit urrutikoa mirestea erraza dela. Baina Abdati eta Ali Libian edo Sirian imajinatzen ditut, unibertsitateko pasilloetan solasean, etxeko bainugelan dutxa freskoa hartzen... Ez nien galdetu nola gogoratzen duten txikitako herria, ez nien galdetu zer den beraientzat Herria.
O
nintza Irureta
argitaratzailea:
Danbolin Zulo elkartea.
Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 14 71 23
e-mail: danbolin@topagunea.com
d a n b o l i n :
Miguel SantamarĂa, Jone Bergara , Edurne Korta, Joxeba LarraĂąaga, Olaia Salegi, Manuel Arregi,
Urko Canseco, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Alazne Olaizola, Jon Artano, Onintza Irureta
diseinua eta maketazioa:
Eneko Aristi
inprimategia:
Gertu (OĂąati).
lege gordailua:
SS- 1108/2000
I S S N : 1576-9429 danbolin
E K
E Z
D U
B E R E
G A I N
H A R T Z E N
A L D I Z K A R I A N
ADIERAZITAKO
ESANEN
ETA
IRITZIEN
ERANTZUKIZUNA
enbidoa I . “Y EN PAMPLONA POR SAN FERMIN... ¡¡QUE TRABAJE LA GUARDIA CIVIL!!...” Atzo (uztailaren 5ean) entzun nien gazte batzuei Iruñean, bizi naizen etxetik burua makurtuta arratsaldeko errelebora joateko irten nintzenean. Hala ere, egun berezia izan zen atzokoa gure tailerreOndo irudian. Jendea txuri-gorriz jantzita eta bat baino gehiago Niri nudistzen zait. Ez zait moa ondo irudi"okertuta" etorri zirelako. Gainera lan ordugaizki iruditzen tzen zait, baitan garagardoa edaten eta beste droga klase hondartzara bana…, ez dakit…, asko hartzen jarraitu zuten. Dena libre sankoitzak nahi duen niri behintzat beerara joatea. Jasoferminetan. re tokia beharko tako heziketaren Txupinazoa telebistaz ikusi nuen. Aurrena lukeela edukieta bakoitzak plaza jendez lur-estalita, eta gazte batzuek tzea iruditzen duen mentalitatezait. Adibidez, ikurrinekin sartzea lortu zutenean, udaletxearen arabera doaBartzelonan beko plano itxiak bat bestearen atzetik. Hori la ere iruditzen zala, hondartza ikusita, Zestoako udaletxeaz akordatu ninzait, eta horregabat zatituta eta tik adineko zentzen. Lagun bat eta biok zerbeza bat edaten alde batean nubaitek ez ondo geunden Koiote atariko banko batean eserita, distak eta besteikustea errespetaeguraldi ederrarekin, udaletxeko aurrealdeari an besteak. Nutzen dut. dismoa ondo irubegira. Fatxada herriaren metafora izan ziteBaina gaur ditzen zait, ez keela konturatu nintzen: kolorea galdutako egun ondo irudidaukat ezer konpintura azal zaharra erortzen ari zaio, itxura tzen zait, eta gaitra. nera eguzkia ona baldarra emanaz eraikinari. Udaletxearen "zada osasunerako harberritzea"rekin egin zuten astakeyak ere J. Ignazio Zunzunegi eta aprobetxatu artikulu mardul batetarako emango luke. egin behar da. Eta 39 urte Arrautzak bota zizkiotenek duintasun keinua izan zunik egingo nuketen. en ala ez? Ba…, Pabes berria estekikoki merkea iruditzen zait. Gris-griegoeraren arabera: non, norekin, sa da, uniformea, tristea. Berria oso ondo dago Zumainola, … ko Erribera kalerako edo Guggenheim atarirako, baina gurean!?... 40 urte baino gehiagoko etxe guztiak pixkaJone Gonzalez naka erortzen, Alonderonekoa iaz bonbardeatu balute bezala, eta gu adokin aldatzen. 44 urte Laranjadi (goian bego) akaso ez zen Gipuzkoako harribitxia izango, baina oraingo plaza baino zatarragorik eta erabilgarritasun gutxiagokorik! Zein burutan sartzen da, XXI. mendean, aurrez zeuden arbolen erdia aldatzea! Erraustegiarena azkeneko katebegia da. Espaloiak behar ez diren lekuan ipintzea edo behar den lekuan argirik ez izatea ez da hil ala bizikoa. Baina herriaren oraina eta geroa horrela saltzea barkaezina da. Horregatik nik ez diet barkatuko oraingo udal-agintariei kontrako jarrera gogorra ez hartzea. Ez dutelako ez arrazoirik ez eskubide moralik gaurko eta biharko zestoarron bizimodua kolokan jartzeko. Holaxe ba kontuak, ta izuarrizko ajiakin hauxe idatzi det zuentzat berriz lanea jun aurretik. Igual ziero nastuta eongo naiz baña, sanfermiñetan dana libre izatea, ta hoixe nahi nun komentau. Bueno, agur. ROMAN ARTANO
ZZ eur k i zr uedui tkz e ne g zi ani gz uo
A
5
an ul d zi es mn uo ka e ?h o n d a r t z e t a n ?
Gustatzen zaienentzako onOndo irudiOso polita do iruditzen zait. tzen zait. Inori da ikusteko. Eta Ni neu ez nintzakalterik ez diola nik jartzeko arateke jarriko, "tipo" egiten eta, buezorik al dudan? zatarra daukatelano‌, beti diskreEz dakit zer esan ko, baina polita zio pixka batekin nahi duen jartzeduenak, ba‌, onegiten bada, edo ko horrek, baina do iruditzen zait. eremu berezi bajolasteko oraintzuk jarrita, ez dik sasoian gauM. Karmen Odriozola det ezer txarrik de. Gizasemeari ikusten. 58 urte emakumea goNik ez nuke rriantzian (larru egingo, lotsatiegorritan) beti gia naiz horretagustatu izan rako. zaio.
IZARNAKO albisteak
Aizarnan izan berriak dira ordenagailuaren erabilpena menderatzeko ikastaroak, Ondo irudi"Mendikoi" erakundetzen zait. Bakoiak Udala bitarteko dela tza libre da nahi antolatuta, hain zuzen duena egiteko eta, gustura senere. Ikastaro honetan titzen bada hori 15 biztanlek hartu dute egiten, ba‌ lisparte. Zernolako emaito! Ondo iruditzak lortu dituzten zetzen zait bakoihatz ez badakigu ere, tzak nahi duena aurrera begira ordenaegitea edozein tokitan. gailua gero eta gehiago erabiliko dugun tresneIgone Irure ria izanik, hauek eraJoakin Alberdi 32 urte biltzen ikastea ez duteAntonio Irureta 42 urte la kaltegarri izango 64 urte esan behar da. Komunikazio aurrerakoien barruan lehendabiziko ikastaroa izan da Aizarnan, beste arlo batzuetakoak ere ongi etorriak izango dira. Bestalde, erakunde honek berak herri txikiak berpizteko duen plangintzaren barruan, Aizarnari begira eginik duen txostena aurkeztu zuen herri elkartean. Txostenaren arabera badirudi Aizarnak balore handiak dituela berpizteko garaian: ingurune egokia eta ondo zaindua, herriaren kokapen egokia, turismoarentzat egokia den antzinako eliza, ermitak, eta ostalaritzarako ere badira toki egokiak. Baina auzo honek dituen hutsuneak ere ez dira gutxiago txosten honen arabera, gaur egungo biztanleari dagokionari begiratzen badiogu, zerbitzuen arloan gehienbat beharbada. Dena den, txosten hau herri elkartearen bulegoan dago inork irakurri edo aportazioren bat egin nahi balioke. Aizarnan bizitzen gelditu nahi duten gazteek, etxebizitzak eraikitzeko dituzten arazoak gainditzeko prest azaldu zen erakundea; herrian dagoen etxebizitzen eskaera ikusi ondoren, Udalari azaldu eta herritarrei ekintza bideratzen laguntzeko. Etxebizitzen arazoa zuzentzeko ekimen hau nahiko atzerapenekin dator herrira, lehenago ere, gazte talde batek ahaleginak egin ondoren, arazoak gainditu ezinik, utzi egin baitzuten ekimena alde batera. Oraingoan, zinegotziaren arabera, badirudi gai honetan bustitzeko prest dagoela Udala. Aizarna berpizteko "Mendikoi" erakundeak txosten egoki bat osatu duela dirudi. Aizarnarren iritziak jaso eta gero, aurrera eramatea ez da izango erraza, baina bideak irekitzen hasteak ere ez duela gutxi balio azpimarratuz amaituko dugu.
e
nbidoa 2. Ion Egiguren
GAIAREN
A
ZKEN ASTEETAKO GAI NAGUSI BILAKATU DA GURE ARTEAN ERRAUSTE-PLAN-
INGURUAN
IZAN DIREN HAINBAT G E R T A E R A:
2001eko hasiera. Foru Aldundiak Hiri Hondakinen Gestiorako Plana martxan jarri. 2002-01-11. Planaren berri eman Mankomunitatean. 2002-07-30. Diputatuen kontseiluak plana onartu eta helegiteentzat epea zabaldu. 2002-07-15. EAJ-EA-k gehiengoz ontzat eman plana, EH kontra agertu. 2003-11-11. Urnietan ezarri nahi zen errauste-plantaren aurka Arnasa plataforma sortu. 2003-11-27. Gipuzkoa osoko azterketa egitea onartu San Markos Mankomunitateak. 2003-12-14. Errauste-plantaren aurkako manifestazioan 4.000 lagun Urnietan. 2004-02-04. Gipuzkoan bi planta egitea erabaki Foru Aldundiak eta mankomunitateek. 2004-04-19. Bostehun medikuk errauste-plantaren aurkako manifestua kaleratu zuten. 2004-06-09. Prentsaren bidez jakin zen, Arroa aukeren artean egon zitekeela. 2004-06-13.
TEN AUZIA.
OLIDEN
INGURUA PLANTA HORIETAKO BAT KOKATZEKO HAUTA-
GAIEN ARTEAN EGOTEAK, GAINERA,
ZESTOAKO
UDALERRIKO HERRITARREI
GAIA HURBILETIK JARRAITZEKO BIDEA ETA BEHARRA ERAGIN DIE.
KO
OLIDENGO
DAGOENE-
AUKERA BAZTERTUTA GELDITU BADA ERE, BISTAKOA DA AU-
ZIAK GAURKOTASUNIK EZ DUELA GALDU.
ARE
GEHIAGO, IRAILETIK AURRERA
ERE ZERESANA ETA ZER PENTSATUA EMATEN JARRAITUKO DU ERRAUSTE-
PLANTEN GAIAK.
HORRELA
BADA, DANBOLINEKO ERREDAKZIOARI INTERESGARRIA IRUDITU
ZAIGU ORRIALDE HAUETAN ERRAUSKETAREN GAIA JORRATZEA, EZ HAATIK AGORTZEA, IZAN ERE ZIUR BAIKAUDE HURRENGO ALEETARAKO ERE GAI IZANGO DUGULA.
ZHERORRAEGINHORZABORRAREKIN ? DILEMA 1
ZERGATIK
ERRAUSTE-
PLANTAREN KONTRA?
ETA
ZERGATIK ALDE?
Gipuzkoako Foru Aldundiak San Markoseko Mankomunitateko zabortegiak 2006rako gainezka egingo duela kalkulatua du. Gipuzkoarrok urtero, batez beste, tona erdi bat zabor sortzen dugu, eta ez dirudi kopuruak behera egingo duenik. Egoera hori ikusita, Aldundiak hiri hondakinak gestionatzeko plan orokorra prestatu zuen. Plan horrek azaltzen du hiri hondakinak nola tratatu: hondakinen %36 birziklatu eta %4arekin konposta egin. Europan hiri hondakinen %40-50 birziklatzen dute eta tasa horietara heldu nahi dute hemen ere. Kontua da gainerako %60arekin zer egin. Bi tratamendu aztertu dira. Bata, zabortegi mekanikobiologikoak erabiltzea eta bestea, errauste-plantak erabiltzea. Lehenengoa albo batera utzi dute; zaborra bizigabetzen du sistema horrek eta zabortegiak kutsatzailea izateari uzten badio ere, zabor netoa ez da gutxitzen eta zabortegiak etenga-
2
7
3
be betetzen jarraitu beharko luke. Errauste-plantak zabortegi txikiagoa behar duela azpimarratu dute Foru Aldundiko arduradunek eta gainera, ez lirateke betiko, 15-20 urterako baizik. Kutsatzailea da errauste-planta ala ez? Errauste-plantan zaborra erre, eta bolumenaren %90 ke bihurtzen da. Gelditzen den hondakinaren %10 horren %7 eskoria edo zepa bihurtzen da. Eskoria hori Aldundiak errepideak eta hormigoia egiteko berrerabili daitekeela dio. Errauste-planten kontrako plataformetako kideek berriz, Alemanian zepa horiek duten arriskuagatik erabiltzera ez direla ausartzen diote. Dena dela, deskribatzeko falta zaigun %3 hori da arazo gehien sortzen duena. Errauts hori erretzerakoan, substantzia arriskutsuak sortzen dira: azido kloridrikoa, fluoridrikoa, azido nitrikoa, nitrogeno oxidoa eta substantzia oso toxikoak (dioxinak). Aldundiaren hitzetan, dioxina horiek emititu ere ez lirateke egingo, labean 700-800 gradura erreta, erabat desegiten direlako. Dioxina horiek ihes egiten omen dute errautsa behar bezala erretzen ez bada, baina oraingo errauste-plantek 800 gradura iristen diren labeak omen dituzte dioxinak desagerrarazteko. Ez daude ados bertsio horrekin plataformetako kideak. Ikerketa hori egin zuen zientifikoa auzitara eraman omen zuten datuak manipulatzeagatik. Dioxina kutsagarri horiek ez birsortzeko modu bakarra 800-1.000 gradutik –200 gradura bi segundo baino gutxiagoan jaistea da. Horrela egingo balitz ordea, ez legoke aprobetxamendu termikorik, ez litzateke energia termikorik sortuko. Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunen ustez, errauste-planta modernoek dioxinak sortu baino gehiago suntsitu egiten dituzte. Errauste-plantek ez omen dute ingurumen arazorik sortzen, ingurumen arazoari aurre egin baizik. Ingurumen arazo larriagoa sortzen omen du egunero botatzen dugun zabor poltsak. Plataformetako ordezkarien iritziz berriz, errauste-plantan sortzen den errautsa arriskutsuagoa da eguneroko zabor poltsa baino. Bestalde, errauste-planten aurkako plataformek ez dute planten kokaguneari buruz eztabaidatu nahi, zaborra tratatzeko metodo hori jartzen dute auzitan. Ba omen daude hain bortitzak ez diren metodoak, izan ere errauste-plantak asmatu zirenetik aurrerapen teknologikoak izan baitira. Plataformakoek argi daukate bidea: gizarteak kontsumo arduratsuaren, konpostajearen eta birziklatzearen eta berrerabiltzearen beharra barneratzea. Errauste-planten alde egin duen Aldundiak zein aurka ari diren taldeek (hemengoek zein atzerrikoek) beren iritziak zientifikoki frogatutako ikerketetan oinarrituta daudela diote.
4
...
Aizarnazabalen Eskola Txikien egunean egin zen bailarako lehen agerpena. 2004-06-17. Hitzaldia Arnasa. 2004-06-19. Donostian manifestazio jendetsua. 2004-06-21. Urola Kosta bizirik herri plataforma sortu. 2004-06-22. Premiazko plenoa konbokatzea eskatu zitzaion alkateari 200 sinadurarekin. 2004-06-25. Lehenengo kontzentrazioa plazan: "Errauskailurik ez, ez Arroan, ez inon". 2004-06-26. Manifestazioa Zestoan. 2004-06-28. Alkatea lanera zihoala, plenoa eskatu zitzaion. 2.000 sinadura hartuta. 2004-06-30. Herri batzarra: politikoen artetik Bagoazekoak bakarrik agertu ziren. 2004-07-02. Kontzentrazio zaratatsua Zestoan. 2004-07-06. Hirigintzako bileran alkateari presing-a egin plenoa deitzea lortuz. 2004-07-09. Kontzentrazioa euripean. Kamisetak atera ziren. 2004-07-14. Plenoa egin zen. Mozioa onartu ez baina irailerako erreferenduma agindu.
...
ZESTOAKO
MUGIMENDUAK
Gipuzkoako zaborren arazoari irtenbidea emateko, bi errausteplanta zabaldu nahi dira. Bata Gaintxurizketan (Hondarribia), baina bestea kokatzeko bederatzi aukera aurkeztu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Arroako Oliden ingurua zen aukera horietako bat. Txostenak dioenez, nahiko egokia da. Aldundiaren txostenak kezka izugarria eragin zuen herrian eta, ondorioz, Urola-Kosta Bizirik plataforma eratu zen. Ekainaren hasieratik makina bat jarduera eta mobilizazio antolatu dira eta errauste-planten aurkako 3.000 sinaduratik gora lortu ziren. Ekainaren 22an, Osoko Bilkura deitzea eskatu zitzaion alkateari, bi puntu aztergai zirela: "Zestoako Udaleko Plenoari eta, bereziki, alkateari eskatzen diogu legearen aldetik egin dezala behar den guztia Zestoako udalerrian ez eraikitzeko errauste-plantarik." Horren haritik, baita ere, eskatzen zitzaion, "Ez zezala onartu inolako errauste-plantarik ez Arroan ez inon". Uztailaren 14an egin zen Osoko Bilkura, baina plataformaren mozioa ez zen onartu (Bagoaz taldea bakarrik azaldu zen alde). Hala ere, erreferenduma egitea erabaki zen eta, bestalde, Zestoako Alkateak konpromisoa hartu zuen mankomunitateetako lehendakariekin eta alkateekin, uztailaren 19an, egin beharreko batzarrean errauste-plantaren aldeko botorik ez emateko. Ikuspegi kontrajarriak Batzuen eta besteek jarrerak oso polarizatuak daudela ezin ukatu. Gaiak gatazka gordinaren itxura hartu du, inondik ere. Aldekoek zein kontrakoek arrazoi sendoak dituztela dirudi eta, ondorioz, zaila izango da konponbiderik aurkitzea. Jarrerak argitze aldera-edo, mahaigaineratzen diren argudioetako batzuk, azalduko ditugu. Beste batzuk, orokorragoak, lehen adierazi ditugun argudioen ildotik doaz. Gaiari buruzko informazioa aipatzen da alde batetik. Udalak informaziorik ez diela eman herritarrei, diote plataformakoek eta Bagoaz udal taldekoek. Alkatearen esanetan, berriz, gaia ez da berria. 2001etik datorren gaia omen da eta Urolako Mankomunitatean eman omen zen planaren berri. Zestoako Udaleko bi udal ordezkarik hartzen omen zuten parte bilera haietan. 2002ko uztailaren 15ean eginiko bileran erabaki omen zuen mankomunitateak, gehiengoz, Foru Aldundiaren planarekin bat egitea. Bilera hartan Zestoako bi ordezkariak planaren aurka azaldu omen ziren, baina Gorka Unanueren iritziz herritarrek zein beste udal alderdietako zinegotziek ez zuten informazio askorik jaso. Beste eztabaida hondakinak tratatzeko dauden alternatiben inguruan sortzen da. Errauste-planten aldekoek milaka adibide aipatzen dituzte, Europa eta mundu osokoak. Aurkakoek diote, berriz, orain arte errauste-plantak egon diren herrialdeetan kentzen hasi direla.
6
Ateak zabalik Gaiak zeresan handia emango du oraindik. Izan ere, zalantza-ate asko gelditzen baitira irekita. Arroa orain baztertuta gelditu arren, etorkizunean, hirugarren baten beharra izanez gero ez al da berriro kokagune aparta bilakatuko? Udako oporrek eragiten duten ezinbesteko etenaren ondoren, Urola Bizirik Plataformak ez du lan makala izango sua bizirik iraunarazten. Zestoan erreferenduma egitea erabaki zen, baina kokagunea beste herri batean izatea erabaki ondoren, behar bezala bideratzeak ere sortuko du hainbat buruhauste.
5
1 Ekainaren 26ko manifestazio jendetsua 2 Kontzentrazio zaratatzua 3 Uztailaren 14ko plenoa 4 Lehenengo kontzentrazioa 5 Gaztetxearen karroza 6 Sinadura bilketa
9
ARROA GOIKO santio-santa anak
Urtero bezala, ostiral gauetan, gazte koadrila bat bildu ohi gara Arroa Goiko jaiak antolatzera; garai bateko -edo iazko- pasadizoen oroitzapenek zipriztindu ohi dute, ordea, ostiral horietako jarduna: "herri afarian ehun eta piko gintuan, baina dantza-bikote lehiaketan jendeak parte hartzeko nahikoa lan; sagardo-lehiaketan sekulako giroa sortu huan,
eta panderoa (edo bestelako edozein musika, gaur egun) izan ohi dute aldean eta arroarrei "egun onak" emateko makina bat suziri edo itxafero jaurtitzen dituzte. Baserritarrek txakolin, sagardo edo basoerdiekin egin ohi diete ongi etorri beroa, eta ibilbideak amaiera Arroa Goiko plazan izan ohi du, hamaiketako bat eginez. Usadio hau ez da, ordea, atzo goizekoa; Kaxiano, Lizartzako itsua bera ere, gazte zelarik, ez omen zen atzera begira gelditzen: goizeko seiak eta erdietako karrozan parte hartzen omen zuen, baita soinua etzanda jo behar bazuen ere.
Garbi dago, bada, ohitura edo usadio horiek urtez urte jarrai dezaten azpi-azpitik lan isila egin beharra dagoela; ez da nahikoa "karrozan erten behar dugu" esatea. Karroza aldez aurretik prestatu egin behar da, edo hobeto, prestatzeko ilusioa izan behar da; ez da nahikoa "herri txikitako festak ez lirateke galdu behar" esatea. Azken batean, guztion ilusioz eta gogoz lortu behar dugu usadio eta pasadizoen oroitzapenak gu guztiongan eta ondorengoengan irautea; oroitzapenak zubi ere badirelako, herri baten historiaren zubi sotil eta ikusezinak.
baina irabazleari premioa pilota-partiden aurretik ematea komeni dek; aurten Joseba Ostolazak ezingo omen din herri kirol saiora etorri, baina haren tokian neska harri-jasotzaile bizkaitar bat etorriko omen den; umeen egunean aurten ere ba omen zetorren Gorriti; eta goizeko seiak eta erdietako karroza? Bai, bai, aurten ere egitekotan...". Bai, bai, goizeko seiak eta erdietako karroza. Beste hainbat herritan, "San Pelaiotan", nahiz Aizarnako Amabirjinetan baserriz baserri oilasko biltzea egin ohi den bezala, Arroa Goian bada beste usadio bat: soinuz eta ateraldi xelebrez lagundurik baserriz baserri ibili ohi den karroza. Santio egunetik Santa Ana bitarteko gauean, goizeko seiak eta erdiak aldera, ostroz, sastrakez eta landare ezberdinez atondutako traktore batean, gaupasa egitea lortu duten gazteek Arroa Erreka osoa zeharkatzen dute. Ibilbide horretan esku soinua
Ondo pasatu Arroa Goiko Santio-Santa Anak!
A
RROA
GOIKO
H E R R I K O J A I E N B A T Z O R D E A.
gure koadrilako
truckiea
egin ondoren, Beñatek ez omen zuen esperantza handirik. Kontuak kontu lanerako aukeratu egin zuten, eta nola ingurukook nahiko emozionatuta ikusten genuen bere zeregin berrian, lantokira bisita egiteko baimena eskatu genion.
LEHENDABIZIKO BISITA AZKOITIRA steazken sargori batez hurbildu gara Azkoitiko irteeran dagoen Ugarte industrigunera. Hortxe du Epsilon Euskadi taldeak koartel jenerala, 68 eta 69 pabiloietan. Bi Opel, Audia, Renaulta eta Suzuki motorra. Atariko aparkalekuan ez da asko antzeman Nissanek babesten duela World Series txapelketa. arrutik dena zuria-zuria, garbigarbia eta handia. Diafanoa. Hori da sartzean izan dugun inpresioa. Leku hau "Centro de Alto Rendimiento en Tecnologia Automovilística" izateko proiektuak bazterra jotzen badu, erraz jarri ahal izango lukete hemen arte galeria, edo diskoteka modernoa Azpeitian irekitzear diren INOXi konpetentzia egiteko. eñaten bila alferrik genbiltzala, ezustean harrapatu gaitu goitik behera zuriz jantzita hurbildu zaigun neska batek. Eider da bera, harreran egoten den gazte azpeitiarra. Irribarre egin du zuriz jantzi beharra agindua ote duen galdetu diogunean. Berari ez omen diote horrelakorik esaten. Berari igual ez, baina Beñatek kontatuta dakigu gainontzeko langileek derrigor eraman behar izaten dutela bata zuria. Eta itxuroso joan behar izaten dute lanera, bizarra on-
A
E PSILON E USKADIKOAK PILOTU BILA ARI DIRA . A NDER V ILARIÑOK UTZI EGIN DU, ORAIN BI KOTXE DITUZTE ; ETA GIDARI BAKARRA , R AVIER FRANTSESA . A BUZTUAREN 8 AN W ORLD S ERIES ETAKO HURRENGO LASTERKETA IZANGO DA L AUSITZEN , A LEMANIAN . B EÑAT E TXEBERRIA ZESTOARRA HAN IZANGO DA E PSILON E USKADIKO IBILGAILU BAT GIDATZEN . G ALTZAK BETE LAN IZAN ZUEN GIDARIAREN LEKUAN SARTZEN ARGAZKIAK EGITEKO. I ZAN ERE B EÑAT MUTIL EDERRA DA ETA ESERLEKUA BERRIZ ESTU - ESTUA . D ENA DELA , LIBRE GERATU DEN MONOPLAZA EZ DA B EÑATEK GIDATUKO DUEN IBILGAILUA , BERA EZ DELAKO PILOTUA , TRUCKIEA BAIZIK , KAMIOI TXOFERRA .
B
...ISTORIOAREN HASIERA: BAZEN BEHIN... z zen katxondeo makala izan Koiotenean Beñatek "karreratako kotxetako ekipo batian, Formula1aren aurreko kategorian" hasteko lan elkarrizketa izan zuela zabaldu zenean. Afalosteko kafe bila Beñat tabernara sartu zenerako, denak jakinaren gainean ziren. Baten batek komentatu zion ea lan elkarrizketan automobilismoan zuen eskarmentuaz galdetu ote zioten. Beste batek, Beñaten abileziaren jakitun, kristoren esperientzia zuela bota zuen; PleiSteixonarekin Fittipaldik baino gehiago "triunfatu" zuela. Kasualitate hutsez" lortu zuen Beñatek lanpostua. "Langabezian nengoan eta INEMetik deitu ninduten. INEMekoek beraiek ere ez zekiten oso ondo ze lan klase zen eta neroni etorri ninduan zer zen ikustera". Lan elkarrizketa
"
E
B
1 do kenduta eta piercingik gabe. Pabilioiaren alde batetik bestera begiratuta, kotxearen inguruan ari diren teknikariei aurpegiak baino ez zaizkie ikusten. Orbanik gabeko bata zuriak jantzita, mimetismo bikaina lortzen dute inguruarekin. iderrek eraman gaitu, Azkoitian behintzat, taldeko buru egiten duen gizonarengana, Santiago Garciarengana. "Diziplina zalea eta oso zorrotza" dela esan digute, eta "zikinkeriak bere onetik ateratzen" duela. Garciak bulegoko atean zain eduki gaitu hamar minutuan. Sartu eta berehala konturatu gara arrazoi dutela, oso gizon serioa da Santiago. Argi eta garbi esplikatu digu beraiena "epe luzerako egitasmoa" dela eta auto lasterketena proiektuaren "zati bat baino ez dela". Udazkenean "ingeniaritza ikasleek automozioan ikerketak egiteko" antolatu dituzten masterrak abian izango direla. Ibilian erakutsi dizkigu bulegoak, tailerrak, sukaldea, aldagelak, biltegia... guztira 1.500 metro koadro. Garciak harrotasunez esan digu "Formula-1eko eskuderien oso antzekoa" dela beraien egoitza. Datorren urtean beste bi kotxe izango dituztela kontatzen ari zaigunean azaldu da Beñat, rotaflexa esku batean, irribarretsu hortz guztiak erakutsiz. Berak hartu du orduan cicerone lana. psilon Euskadin lan egitearen "puntazoak" zein diren azaldu dizkigu: "karreretara joatea, kanpoko jendea ezagutzea, beste hizkuntzetan aritzea... alde horretatik oso aberasgarria duk. Orain arte, Belgikan Zolderren, Madrilen Jaraman, Frantzian Magny Coursen eta Valentzian izan gaituk. Urrian Txinara joatekoak gintuan baina azkenean bertan behera geratu duk". Lanaren ifrentzua berriz lasterketetako presioa omen da, egun horietan mangazioarekin bukatzen dute: "lana beltz egiten diagu! Batera eta bestera ibiltzen gaituk egun guztian eta zerbait
E
E
1
gaizki eginez gero, azken emaitzan eragina izan zezakek. Horregatik erne ibili beharra ziok! Gasolinaz eta pneumatikoez adibidez, gu (bi kamioilariak) arduratzen gaituk. Horrelakoetan hamabost ordu lanean jardunda ere gustura egoten nauk. Harrapatu egiten hau lan taldean sortzen den giroak". Beñatek ‘bere’ kamioia ikustera eraman gaitu eta han beste kamioilaria aurkeztu digu, Mendaroko Edu. Eduk urte mordoska darama kamioi handiak txofertzen eta lan berriaren berezitasunak aipatzean, orain putetxeetan ezin izaten dela geratu esan digu barrez. eñatek aitortu digu ez duela "Schumacherrek adina" irabazten, baina ez duela kexatzeko arrazoirik. psilon Euskadi taldean frantses dezente ari da lanean, australiar bat ere bai eta gu izan garenean Londrestik propio arazo bat konpontzera etorritako mekaniko bat ere ezagutu dugu. Beñatek prototipoekin lanean dabilen ingeniari taldea aurkeztu digu. Lapurdiko Getarian sortua da Tomas eta Zarautzen jarri dio etxea taldeak, oso gustura dago. Paradoxa mundiala, Formula-1eko atarian dagoen lantegira autobusez joaten zen Beñat hasieran. Eta auto-stop eginez gero. Azkenaldian Aiatik datorren lankide batek, Estebanek, jasotzen du goizero "Arocena Hotelaren parean". Beñati argazkiak ateratzear geundela Santiagok agindu digu uzteko lan hori beste baterako, kotxe biak desmontatuta daudelako. isitaren ostean hondartzara joan gara Beñat eta biok.
B E
B
BIGARREN BISITA AZKOITIRA eñat pozak txoratzen dago azken lan eguneko, azken lan minututan harrapatu dugulako. Santiagok agindutakoa baino ordubete beranduago azaldu gara eta bera joana da dagoeneko. ‘Nagusia’ inguruan ez izateak pitzar bat laineztuta, Beñat konbentzitu dugu montatuta dagoen Dallara Nissanaren bolantean jar dadin. ‘Pizti’ horrek 310 km/orduko abiadura harrapa dezake eta 6000 euro xahutzen ditu pneumatikotan, esnatzen duten bakoitzean. Beñatek funanbulista errusiarra ematen zuen autoan sartzeko ahaleginean. Prepeziozko argazki erreportajea burutzeko berak lasterketetara eramaten duen kamioian ere erretratua atera diogu.
B
J
ON
ARTANO
Wadna taldeak antolatuta, Sahararen aldeko eguna egin zen Zestoan. Udaletxe azpia jaima bihurturik, bertako ohiturak eta hemengoak uztartu zituzten. Tea eta txokolatea dastatzeaz gain, hainbat jolas ere egin zuten. Saharako haurrekin batera, Ukrainako haurrak ere bertan izan ziren.
Saharatik pixka bat gertuago.
zulo
danbolin
Julen Eziagirre Fresnes espetxean aurkitzen da eta Marian Aramendi berriz Fleury Merogisen. Bi kartzelak Paris ondoan daude. Biei ‘ETAren logistika’taldeko kide izatea leporatu diete. Marian eta Julen Frantziako poliziak atxilotu zituen Bordeletik gertu. Beraien 19 hilabeteko seme Lur haiekin zegoen atxilotu zituzten unean. Polizia iturrien arabera, errepide kontrol batean ez ziren gelditu eta inguruko baso batean atxilotu zituzten. Iturri berberen arabera Marian Aramendik Espainian hainbat sumario ditu irekita. 1991. urtean alde egin zuen Zestoatik. Gero Bordelen atxilotu zuten eta libre utzi, baldintzapeko askatasunean. Ondoren Mexikora egin zuen ihes, eta orain dela bi urte inguru itzuli zen Frantziara.. Marian Mexikon zen garaian joan zen Julen bertara. Uztailaren 16ko gauerdian izan zuten atxiloketen berri senideek. Irratiz jakin zuen Marianen aitak Marsellan atxilotu zituztela. Segituan Julenen senideei deitu zien eta elkarrekin zer egin zezaketen hitz egin zuten. Azkenean bertara joatea erabaki zuten eta goizaldeko 2:00ak inguruan arropa batzuk hartuta hara abiatu ziren. Bidean, Bordele inguruan atxilotu zituztela entzun zuten irratian eta goizeko 7etarako Bordeleko polizia etxean ziren. Han ezer ez zien argitu eta Saintesen atxilotu zituztenez, bertara abiatu ziren. Hara iritsita bertako komisaldegian zeudela esan zien. Batez ere haurraren egoerarekin zeuden kezkatuta senideak, haurra non zegoen ez baitzien esaten. Batera eta bestera ibili ondoren, Sainteseko zentro batean zegoela jakin ahal izan zuten eta hara iritsita haurraren amonari une batez haurra ikusten utzi zioten; baina hurrengo egunera arte ezin izan zuten haurra jaso, epaileak gurasoen baimena behar zuela eta. Bitartean, Julen eta Marianen berririk ere ezin izan zuten lortu, abokatuaren esanetan igandera arte ez zuten jakingo ez non zeuden eta ez zer gertatuko zen beraiekin ere. Kezka horrekin, arratsaldeko13:00ak inguruan abiatu ziren herrira Lur bilobarekin. Zestoan bitartean hainbat batzar eta mobilizazio egin ziren egoeraren berri eman eta atxiloketengatik protesta egiteko. Igandean jakin ahal izan zenez, Marian eta Juleni larunbatean hartu zien deklarazioa Laurence Le Vert epaileak eta biak espetxeratzeko agindua eman zuen. laster. Handik gutxira, analisi franko egin ondoren, 1792an, Onura Publikoko Aitorpena jaso zuten urek. Laster hasi zen jendea ur haiek erabiltzen; hasieran, estalpe kaskar baten azpian jarri omen zen iturria eta txalupatan joaten omen ziren urzaleak Zubiaurretik haraino. Baina laster konturatu ziren jabeak gero eta jende gehiago joaten zela hara urak hartzera. Horrela bada, 1804an hasi ziren bainuetxea eraikitzen (guk KasadebaĂąos izenarekin ezagutzen duguna). Eraikuntzak honelako itxura zuen hasierako urte haietan: portada elegantea gero Sarrerako Hotela izango zen lekuan; handik bainuetxera platanoak, ezkiak, sahatsak... hiru kaletan banaturik. Arboladi horren ezkerretara, harrizko zutabe ilara bikaina, jendearen babeserako.
Uztailaren 16az geroztik bi preso gehiago ditugu herrian.
3
k
1
ale/bale KALE.
UDALETXEKO BAKE EPAITEGIKO INPRIMAKI
ASKO GAZTELERA HUTSEZ OMEN DAUDE, ADIN TXIKIKOAK IPARRALDERA GU-
1
RASORIK GABE PASATZEKO BETE BEHAR IZATEN DUTENA ESATE BATERAKO.
BADA GARAIA EUSKARAZ ERE EGOTEKO.
BA L E .
28 ERAGILEK ESKURATU DUTE BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA. ZENBAITEK LEHEN ALDIZ JASO DUTE ETA BESTE BATZUK MAILA HOBETU DUTE. BEJONDEIELA!
Karmenak Arroabean
1.- Galduta zegoen danborrada berreskuratu eta hirugarren urtez atera dira aurten danbor-joleak. Urte askoan jarrai dezatela! 2.-Laiotz taldeak alaitu zuen Karmen egunean danborrada ondorena. Neska eta mutil, guztiak dantzara! 3.-Bihurri eta Mugerza aizkolariek eta Zelai eta Landarbide harri-jasotzaileak jende mordoxka bildu zuten Joxe Migelen plazan eta baita ondorengo Txorixo eta ardo probaketak ere. 4.-Gau erdian kultur etxeko leiho ondora altxatzen da ikurri単a. Sirena hotsen artean noren burua agertuko eta Kabestanirena! Garai batean ume mordoa atzetik zuela Zestoan ikusten genuen bartzelonarra, Arroan ibiltzen da aspaldian. 5.- Trikitilariek alaitutako bazkaloste ederrean harrapatu genituen herriko jubilatuak apain-apain jantzita.
2
3
4
AURTEN TOURRERA P
IRINIOETARA JOAN DIREN HERRIKO
ZALEEK, GURE TXIRRINDULARIEN KIROL EMAITZAK AHAZTEKO
EDO, BESTE HARREMAN SAKONAGOAK JORRATZEA ERABAKI DUTE NONBAIT. LUIS
AZKUEK UZTAILAREN 16AN LA MONGIEN ATERATAKO ARGAZKIAN SUMA LITEKE, AGIAN, ETORKIZUNEKO TXIRRINDULARITZA GAIETAN ZER ESAN FRANKO EMANGO DUEN HAPRESTUK. JEAN
RRENEI HASIERA EMAN ZIETELA GURE HERRIKO ZENBAIT LAGUN
MARIE LEBLANC TOURREKO PATROI NAGUSIA ERA POZIK AGERI DA GETARIAKO ETXANIZ TXAKOLINA DASTATUZ.
5
Jardunian Fati
, era guztietako kirolak praktikatu
dituen polikirolaria
JESUS GOIKOETXEA BERGARA FATI, 66 URTE, GELDIRIK EGOTEN ORAINDIK IKASI EZ DUEN LAGUNA, ASKI EZAGUNA GURE HERRIAN HAINBAT KIROL PRAKTIKATU IZAN DUELAKO. BOST URTE DIRA LANETIK ERRETIROA HARTU ZUELA, BAINA KIROLETIK ERRETIRATZEKO ASMORIK EZ DU ORAINDIK. LEHEN-
Za
GO ARRATSALDE BATEAN ELKARTU GINEN BERE BIZITZAKO ZENBAIT ATAL ETA PASADIZOREN BERRI JAKITEKO, KIROLAREN JIRAN, BETIERE. MUSIKARI FAMILIA BATEKO KIDE IZAN ARREN, MUSIKAK SEKULA EZ DU ERAKARRI, HORTIK OSO APARTE IBILI IZAN DA. BAINA KIROLAREKIN GOZATU EGITEN DU FATIK, SUFRITUTA IZANDA ERE.
rauzko plaierotan
HASTEKO, FATI IZENAREN JATORRIAZ GALDETU GENION... Pertsona txistoso bat izan behar zuen Fati delako horrek, ingelesa uste det. Eta antzekotasunagatik edo, lagunartean ezizen hori jarri zioten gure anaia zaharrari, Juanitori. Gero Don Enrike medikuak neri Fati peque単o esaten zidan eta, anaia hil zanean ni gelditu nintzan Fati izenarekin; eta orain semeari ere hala deitzen diote. KIROL KONTUEZ HITZ EGITEKO ELKARTU GINENEZ, KIROLEZ KIROL HALAKO KRONIKA MODUKO BAT ESKATU
FATIRI, PELOTA KONTUEKIN HASITA... Hamabost urterekin lehenbiziko aldiz praka zuriak jantzi, eta partidu asko jokatu izan ditut, gehienak Zumaian eta Zestoan. Profesionaletan debutatzeko aukera ere izan nuen; hogeita hiru urterekin, soldadutzatik etorri berria. Empresas Unidasek debutatzeko partidua ipini zidan Sanpedrotan Zumaian. Garai hartan partidu asko jokatzen nituen, eta eskuko minez nenbilen; horregatik, partidu hari ezezkoa eman behar izan nion. Halaxe beharko zuen; gehiago ez zidaten deitu. Afizionatuetan jokatzen jarraitu nuen. Geroago beteranoetan Zestoan eta Iraetan ibili izan naiz. SALTAKA ERE MAKINA BAT KILOMETRO EGINA DUGU GURE GIZONA, 42 KILOMETRO PASATXOKO BENETAKO MARATOIREN BAT ERE BAI TARTEAN... Bai, halaxe da hori. Korrika serio samar berandu hasi nintzan. I単aki Iruretarekin elkartu eta hark sartu zidan korrikarako grina, ia berrogei urte nituela. 1978ko udazkenean, Donostiako lehenengo maratoian koadrilla polita atera ginan Zestoatik. Larri baina amaitu egin nuen. GENION
"
Baditut bi kirol estimatu bete-betean praktikatzeko: jan eta diskutitu...
"
5
"
1
19
Azken urte hauetan ere dezente ibiltzen naiz zikloturistekin. Federazioaren 79ko Santainesak. Atzean Txikito Iraeta babesean egiten diren challengeak egiten saiatzen naiz, ahal diren gehienak. FUTBOLEAN HAINBAT SAIO EGINDAKOA, ARGAZKI BAT BAINO GEHIAGO IKUSI DITUGU DANBOLINEN ARTXIBOAN... Jubeniletan Artano, Korta eta hirurok joan ginan Azpeitiko Lagun Onak taldera probatzera. Kortari deitu zioten lehendabizi, eta Deban jokatzen ari zala izugarrizko kolpea hartu zuen buruan, eta gaizki egon zan. Hantxe bukatu ziren gure futbolari izateko asmoak. Garai hartan beste era batera ikusten ziren gauzak eta ezbehar haren ondoren etxean presio haundia izan genuen. Bestela, neri futbola izugarri gustatzen zait. Nere gustoz, txirrindularitza eta biak dira praktikatzeko gehiena erakarri izan nautenak. Izan ere gaztetan motza nintzan, lotsatia; maila horretan orduan oraingo laurdena izan banintz... Dena dela, gero plaierotan asko ibili nintzan Zarautzen, Zumaian eta Deban. Zumaian hantxe eman zidaten kirolari nabarmenduaren saria. BIZI GAREN LEKUAN BIZITA, HERRI KIROLAK ERE EZIN UTZI PROBATU GABE... Bai, hor ere probatutakoak gera. Ikusten ari ginan apustu baten aitzakian, sortutako idi-proba apustu bat egin nuen: hamar plaza baietz ordu erdian. Ederra egin nuen orduan ere. Apustu hori egin eta kubritze aldera neure buHandik hilabete batzuetara, 1979ko otsailean Azpeitiko lehen maratoi ruaren kontra jokatu nituen bi mila peerdia ere egin nuen. Belen Azpeitia korrikalari ospetsua izandakoarezeta. Jendea enteratu zanean kontuak eskatzen hasi zitzaizkidan, baina nik kin batera egin nuen ibilbide gehiena. Oso oroimen polita daukat progarbi jarri nien fin joango nintzala. Joba hartaz. Gero hortik aparte Zestoakoan ere parte hartu izan det hainbat urtetan. katu, eta ordu erdian egin beharreko laDena dela aurretik, gaztetan, Santangrazira apustu nak hemezortzi minutuan egin genibat egin nuen Joxe Artanorekin, Ixpixioren zapatetuen Baxkardo eta biok itzai ginala... Hori izan zen nere proba-saio serioa. Gero beste saioren gitik ateratako dema baten ondorioz. bat edo, zaharren egunen batean..., baina erakustaldi moBIZIKLETA ERE EZIN AIPATU GABE UTZI, ORAINDIK duan. UTZI EZ DUEN KIROLA... Eta gero aizkoran, mundu honetako marKirol hori ere I単aki Iruretak sartutakoa da. Irureta, karik haundiena nik daukat. Apustua egin Izeta, Ijurko, Anardi zaharra... ibiltzen ginan bizinuen ordu eta erdian hiru kana-erdiko kletan. Nik bizikletarik ez nuen eta Azpeitian Uitiebaki baietz. Serio joan zan nean astebururako alkilatuta hartzen nuen. "Fedeapustua, egurrak Ataundik ratu gabekoen" kategorian, baina karrera ofizialeekarrita... Ordu eta erdian tan hartzen genuen parte; Sebastian Elorzarekin ebaki beharrekoak ordu erdiz ere korritu izan genuen. Zarautzen, Orion eta heazpitik ebaki nituen, pentsa... men inguruan ibiltzen ginan, 16-18 urterekin. Besteek utzi egin zuten eta I単aki eta biok jarraitu genuen geure kontura, geroago Mendia elkartu zitzaigun.
...
...
MENDIAN
IBILTZEKO AFIZOA ERE BETI IZAN
OMEN DU...
Gaztetan mendian dezente ibiltzen ginan: I単aki Irureta, Erramun Legoia... Eta I単akirekin elkartu ezkero jakinekoa, saltaka hasi behar... Orain berriz, desgastea daukat eta mendian ibiltzeko lagun txarra da hori... KIROLARI LANGINTZA EZ BADA ERE, HERRI KIROLETAKO ARTEKARI EDO KORREDORE IBILITAKOA... Orain ere zerbait ibiltzen naiz, baina gutxi. Xabier Iriondok esanda hasi nintzan, diru pixka bat ateratze aldera; seme-alaben ikasketak eta ordaintzeko... batik bat idi-demetan: Aian, Deban, Berrizen, Abadi単on... ZERGATIK HAINBESTE KIROLETAN PARTE HARTZEKO EDO DENA PROBATZEKO GRINA HORI? Lagunarteko bultzadaz hasi nintzan ni kirola praktikatzen, I単aki Iruretaren eraginez, bereziki. ETA GAUR EGUN ERE EZIN EGON KIROLIK GABE... Bizikletan astean bitan edo ibiltzen naiz; mendian ere bai, ehizan, arrantzuan... Baina desgastearekin egokiena bizikleta da, mendian estropozuak eta kolpeak gehiago dira eta erosoena bizikletan ibilti eta Belen Azpeitia. Lehen Maratoi-erdia tzea daukat. (Azpeitia 1979-II-25) KIROLAK BA OTE DU SATISFAZIOREN BAT... Kirolean sufritu, asko sufritzen da, baina satisfazio haundiak jaso ditut, sufritzen ere nolabait gozatu egiten da. Sufritu ondoren lortutako helburuak, igotako aldapak... hori gauza ederra da. Lagunak ere egiten dira. Animuak ere asko ematen dizkidate... HAINBESTE IBILITA EZBEHARREN BAT EDO IZANGO ZEN BA... Gauza haundirik ez. Zerbait aipatzekotan bizikletan nindoala Ormaiztegi aldean erori eta astebete ingresatuta pasa nuen, buruan kolpea hartuta, konorterik gabe... Handik pixkatera nerekin batera ospitalean egon zen zumarragatar bat gasolindegian kloturisten lasterketa Zestoa (2004-IV-25) gelditu eta hala esan omen zion Joxe Uztapideri: "Bizikletan erori eta buruan kolpea hartuta Zumarragako ospitalean egon zen hura, honezkero hilko zen ezta?" "Bai Horrelaxe amaitu genuen Fatiren kizera, hor dabil orain ere bizikletan..." Alu zikina, hori esan egin behar rolgintzaren errepasoa, hainbat gauda, e... NOIZ ARTE KIROLARI? za aipatu genituen, beste hainbeste Ahal den arte segi aurrera. Kaderak eta izoaipatu gabe geldituko ziren, besteak rratzen hasi dira... Bizikletan errazago da eta beste ehiza, tiro-platoa, arrantzua... hauspoz ongi nabil eta oraindik behintzat ez Zekorketa edo bezerradaren bateko det erretiratzeko asmorik. argazkiak ere ikusi ditugu egun hauetan... Tartean ba BUKATU BAINO LEHEN, EZ GENITUEN AIPATU omen du probatzeko gelditu zaion kirolen bat ere, eskia GABE UTZI NAHI SOZIEDADEKO TERTULIAK; eta arrauna esate baterako. Horrenbestez, Fatiren ibileren berriekin Danbolinen iraIZAN ERE, BUILA DEZENTE ENTZUTEN OMEN kurleek zertaz hitz egina izan dezatela nahiko genuke. FaDU JENDEAK... tik merezi du hainbeste eta. Hemen agertutakoen kontura Beno, bai, lagunartean hala esaten didate: "Hi beste diskusio eta buila batzuk sortzen badira, hainbat heu ez haiz batere kabreatzen, eta beste guzhobe. tiak kabrearazten dituk". Orain arte aipatu ditugun horiek guztiak uzten ditudanean, baditut bi kirol estimatu bete-betean praktikatzeko: jan eta diskutitu...
Fa
Zi
M
anuel Arregi
7 1
"N
I
B U R U N E R E
N E U
,
N E R E
NI
N E U
B U R U
UROLAKOSTAK
.
O
A R B A S O E N I M A G I N A R I O A
ZerIrakurri
"
Duela zazpi urte abian jarritako proiektuaren ondorio da liburua. 1997ko apirilean, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako zazpi neska, Josu Txapartegi irakaslearekin, Granada errekako bailaran murgildu ziren, "zazpi baserri, zazpi bizitza, zazpi altxor arakatu eta Urola-Kostako arbasoen imaginarioa ezagutzeko". Errota Txiki, Olalde (Goikola), Bekola, Aristizabal, Zorrontza, Bengoetxe eta Auspandegi aukeratu zituzten euren azterketa egiteko. Bengoetxekoenak izan ezik, beste gainontzekoen ohiturak, ametsak, sinesteak... jaso dira argitalpen txukun horretan. Ohiturak, natura, gaixotasunak, historia, jolasak eta kantak, janaria, erlijioa, lana, festak, gauza harrigarriak eta beste makina bat gai izan dira hizpide azterketan. Sustatzaileak pozik geratu dira egindako lanarekin "bultzaka datozen belaunaldientzat honelako testigantzak garaiz jaso izan ditugulako, bestela galduta geldituko zirenak ziur aski". Lan hori egin zutenetik zazpi urte pasa dira, baina, dagoeneko, elkarrizketatutako bi amona hil dira. Gordeta eduki dute lana, argitara emateko aukeraren zain. Orain, Zarauzko eta Orioko ikastolek 2004ko Kilometroak antolatu dituztela-eta, ahalegina aurkezteko momentu egokia dela pentsatu dute. Granada errekan eta haren inguruan duela hirurogei/ehun bat urte bizi zen jendea antzinako usadio eta ohituretan sustraitua zegoen, naturari eta urte sasoiari erabat lotua. Baserriak senide askokoak ziren, lagun askok osatutako familiak, alegia. Haur ugari, aiton-amonak, base-
rrian bizitzen gelditu ziren osaba-izebak, morroiak... mundu txiki bat osatzen zuen garai hartako baserri bakoitzak. Bizimodu gogorra darie jasotako testigantza guztiei: inguru guztiak lokatzez lepo –orduan lokatzetan joaten zan–, gauean iluntasuna eta isiltasuna. Lana gogor egin behar, emakumeak gizonezkoak bezalaxe soroan, eta diruz oso justuan. Irratirik ez, telebistarik ez, egunkaririk ez, trena bai, nahiz eta hartzeko gaueko hamabietan irten behar etxetik. Elizaren eragina erabatekoa zen garai hartan, festa guztiak erlijiosoak ziren eta oso maitatuak, gaztetan batez ere. Errespetu ikaragarria "petxuko" gaixotasunei: tifusari, gripeari, pulmoniari... Garai hartako "erremedio" asko jaso dira liburuan, guretzat gaur egun sorginkeriak asko eta asko. Eta beste makina bat gauza berezi ere bildu dira. Bat apartatzea ez da batere erraza, hainbeste pasadizo eder daude-eta, baina Antonio Iriondok, Bekolak, kontatutako batek atentzio berezia eman zidan. Zein kontatzeko era ederra! Hitz gutxitan, behar beharrezkoa bakarrik kontatuz, erritmoaren sekretua primeran erabiliz...: Ez dezutela Pastorizuelako konturik aitu? Pastorizuela zan, omen zan, Altzolako artzaia (...) Saaberrin jaiotakua, baina Izuelan bizi izan zan. Izuela dago Granada baino goragoxio, han bizi izan zan, omen zan, urte askotan. Ta hori bertsolaria izango zan eta hizketan oso egokia izan behar zun. Azpeitira ferira zihoala, oinez –orduan danak ibiltzen ziren ta ordun berriz are ta gehiago garai haietan ibiliko ziran– ta Pastor hori nola zetorren ta "kaixo Pastorizuela", esan omen zioten lanean ari ziranak eta "egun on jainkuak dizuela". Txapelak txortena izaten du goian eta txortenik gabe txapela [eta esaten omen zioten]: "txapela ere modakua, txapela ere modakua", "alperrik zeukalako kendu ziot hortik gorakua". "Gaitako al zaude, gaitako?", "hau baino ederragua bazeukat jaitako". Pastor horrek historia asko dauzka. Ohitura eta tradizioan oinarritutako liburua da; inolaz ere ez, ordea, revival nostalgiko bat, ez horixe: urteetan izan denarekiko maitasuna eta aldatzeko borondatea sumatzen baitira, biak batera, Granada errekako aiton-amonen adierazpenetan.
FERNANDO ARZALLUS
agenda uz 23
TAILA
B
EJONDEIELA!
Herriko 28 eragilek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute
OSTIRALA
22:00etan Kultur Etxean, Lakrikun antzerki taldea: “Agorafogobiatuta”. Gurutze Jubilatu elkarteak irteera antolatu du Iparraldera, Donibane Lohitzune, Sara, Zugarramurdi... ikusiko dituzte. IGANDEA
grazin.
sa
Santioak Santa En-
ntio - Santanak
AR
24
ROAGOIAN
LARUNBATA
Euskarak denon konpromisoa behar du
Santio bezpera. Iluntzeko 20:30ean, Txupinazoa. 21:00etan, herri afaria. 23:30ean, erromeria goizalderarte Lotxo taldeak alaiturik. Goizeko 1:30ean dantza bikote lehiaketa. Saria: bi lagunentzako afaria.
25
IGANDEA
Santio Eguna. 11:30ean Meza Nagusia. Ondoren Zestoako Arkupe txaranga. Jarraian sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haitza. 13:00ean, eskupilota partiduak eskuz binaka. Gazteak: Iribar anaiak, Kixkurra Arangurenen aurka. Helduak: Lopetegi-Ertxin, Astiazaran-Felixen aurka. Arratsaldeko 16:00etan parapente txapelketa finala. Arratsaldeko 19:30ean "Karmelo Matrakaren" omenez herri kirol saioa. Haizkoran: Agite eta Mendizabal, Arria eta Aierberen aurka. Harri-jasotzen: Miren Urkiola. Gaueko 22:45etan erromeria Etxabe Anaiak taldearekin. Goizaldeko 2:30ean Imanol DJ "Pajarito". Goizeko 06:30ean herritarren karroza.
26
ASTELEHENA
27
11:30ean Meza Nagusia. Ondoren Itxaropena dantza taldea. Jarraian edadetuentzako eta karrozan parte hartzen dutenentzako hamaiketakoa. Arratsaldeko 19:30ean Oskar "Errementeri" eta Mikelaren arteko norgehiagoka, lokotx biltzen, txinga eruten eta harri-jasotzen. Jarraian herritarren arteko herri kirolak: txinga, sokatira, trontza, haizkora, lokotx-biltzea, txirrindulari froga, zaku-lasterke-
15 20
IGANDEA
UZTUA OSTIRALA
22:00etan udaletxe azpian, KEIKE taldea. Ondarrutarrak dira eta bigarren saria lortu zuten Euskadi Gazteako maketa lehiaketan, 2003an. Talde horren ezaugarririk bereziena ahotsa da –kantaria emakumezkoa da–, indar handiko taldea da eta eskenatokian eroso ibiltzen dakiena; emanaldia hasi eta jendea berehala erakartzen du.
10
Amabirjinak Aizarnan. OSTIRALA
ASTEARTEA
Arratsaldeko 17:00etan ume jolasak eta jarraian guztientzako txokolatada. 19:00etan Gorriti eta bere abereak. Gaueko 22:30ean jaiei amaiera emateko erromeria Jaione eta Jon trikitilariekin.
ab 06
•
25
ta... Gaueko 22:45etan Izer eta Alabier trikitilariak
ASTEARTEA
San Lorenteko jaiak.
22:00etan zinea izarpean: “Emil eta detektibeak”. Emil, 12 urteko mutikoa eta bere gurasoak oso zorte txarrekoak dira. Amak Kanadara alde egiten du eta lanetik botatzen dute. Lan eskaintza bat dela eta, oso pozik dago baina kotxe istripua izan eta gidatzeko agiria eta osasuna galduko ditu.
27
OSTIRALA
22:00etan udaletxe azpian, Doctor Deslai taldea. Iparralde eta hegoaldetik datozen musikariak, Euskal Herriko reggae talde garrantzitsuenen sortzaile izandakoak ditugu: King Mafrundi, Addis Abeba...
ir 04 05
AILA
11ra.
LARUNBATA
22:00 plazan uda amaierako kontzertua. IGANDEA
Zaharren eguna. Amabirjinak irailaren 4tik
9
porrusalda
1
MIGUEL SANTAMARร A.
Eguzki-sistemako elementu garrantzitsuena da. Objektu handiena izateaz gain gure sistemako masaren %98 dauka. Bere barnean 1.300.000 Lur planeta sartzen dira gutxi gorabehera. Ikusgai dugun kanpo geruzak fotosfera du izena eta 6.000ยบC-ko tenperatura dauka. Eguzki-energia barnealdean sortzen da; hemengo tenperatura 15.000.000ยบC-koa da. Eguzkiak 4.600 milioi urte daramatza aktibo. Beste 5.000 milioi urtez lanean irauteko erregaia badu.
Eguzkia hartzerakoan kontuan hartu behar diren aholkuak: EGUZKIPEAN JARRI BAINO LEHEN Zure azalari dagokion eguzki babeslea ondo aukeratu. Botikan galdetu zein den zuretzat egokiena. Babeslea azal lehorrean uniformeki eta ugari eman. Babeslea 20 minutu lehenago ematea garrantzi handikoa da. Azala garbi izan, makilaje edo kosmetikorik gabe. Hasieran denbora gutxi egon eguzkitan eta pixkanaka luzatu eguzkitan egingo duzun denbora tartea. Alkoholdun produktuak (perfumeak, kolonia...) saihetsi; orban ilunak azaldu baitaitezke.
EGUZKIPEAN ZAUDENEAN Eguerdiko 12etatik arratsaldeko 3etara babesle maila handiagoa erabili edo eguzkia saihetsi. Gorputzeko hainbat atal babestea garrantzitsua da, adibidez: ezpainak, begiak, ilea... Mugitu zaitez eguzkipean zauden bitartean (etzanda, eserita, tente...). Likido asko edan deshidratatzerik nahi ez baduzu. Eguzki babeslea 2-3 orduro eman, babeslearen ezaugarriak agortzen joaten baitira.
B i d a i a e t a h e g a l d i w e b g u n e a k :
m e r k e a k
EGUZKIA HARTU ONDOREN Galdutako ur guztia berreskuratzeko eta kolorea ez galtzeko: dutxa bat hartu, likidoak edan eta hidratatzeko produktuak erabili (aftersun delakoa)
14.357
l o r t z e k o
www.edreams.es www.rumbo.es w w w. v i a j a r. c o m www.muchoviaje.com
liburu daude erbilgarri udal liburutegian
Zer da... T u n i n g - a ?
Seriean egindako automobila oinarritzat hartuta, norberaren gustura moldatzeko egiten zaizkion aldaketa eta hobekuntza tekniko edota estetikoak dira. Orokorrean eraldaketak oso ikusgarriak dira, jatorrizko autoa zein den ez jakiterainokoak. Ingelesez Negu hotza, uda beroa tuning hitzak doikuntzak Uztaileko borronbonbon, ez beti goxo baina on egitea, doitzea esan nahi du.
Abuztua dena festa, poltsari ondo kosta
Abuztuko arratsean, hotza sudur ertzean.