43 - 2004 iraila

Page 1

2004/09

43. alea

H E R R I Y A N E Z I N K A B I T T U! ! 5 emakume eta hainbat istorio

jardunian barrenaneko agustin

tokiko agenda 21


A4 1 .R G A Z K I L E H I A K E T A

ZENBAKIAN IGERILEKU BATEN AURREAN LAGUN KUADRILLA BAT AGERTZEN ZITZAIGUN . E NEKO ARISTI , N EREA RUIZ , ANDER LARRAÑAGA , X ABIER ZESTONA , AINHOA ALTUNA , N EKANE MANZISIDOR , ANDONI ELOSUA , I ÑIGO ETXEBERRIA , M ARIAN TENA , P ILI URBIETA ETA GARBIÑE I B A R G U R E N E Z A G U T U D I T U , B E S T E A K B E S T E , M A I D E R I B A R G U R E N EK ETA B E R A S U E R T A T U DA L E H I A K E T A K O I R A B A Z L E . Z O R I O N A K !!! !

J O X E B A L A R R A Ñ A G A RI

EGOKITU ZITZAION BAZKIDE GUZTIEN ARTEAN ZOZKETATZEN DUGUN LANDETXEAN PASATZEKO ASTEBURUA . DEITU 943147123 TELEFONORA ETA E G I N ZU ERE B A Z K I D E . Z O R T E ON !!

O h a r r a : d a n b o l i n zenbaki guztiak gordetzeko ohitura duzuenontzat. Txukuntze lanetan ibili gara eta artxiborako gordetzen ditugun aleez gain soberan gelditzen zaizkigunak botatzera goaz. d a n b o l i n guztiak edukitzeko bakarren bat falta bazaizu edo gorde ez zenuen d a n b o l i n-eko zenbakiren bat berreskuratu nahi baduzu etorri Kultur Etxera edota deitu 943147123 telefonora eta Jonegatik galdetu urriaren 22a baino lehen.


3 atarikoa.

Jaietako azken eguna, koadrilen eguna. I11. Hiru urte pasa dira dagoeneko bestondoarekin altxatu eta AEBtako boterearen ikur eta sinboloak eraitsi zituztenetik, Bilboko BBVA izan zitekeena. Berriro ikusiko ditugu orduko irudiak eta egingo diren omenaldiez arituko dira. I-11. Behin irakurri nuen AEBak egun horretan igaro zirela borreroak izatetik biktimak izatera. Hedabideetan, efemerideen atalean aipatuko da egun berean, orain 31 urte, Salvador Allende erahil zutela eta gutxik ipiniko dute AEBtako gobernuaren laguntzarekin izan zela. Hori historia da, entziklopedietarako. Inork gutxik gogoratuko du Estadio de Chilen Victor Jara abeslaria torturatu zutela hainbat egunez. Victor Jarari eskuak, besoak eta ahotsa kendu zizkioten, eta Aitaren etxea defendatzeari utzi zion, baina poema bat idazteko denbora izan zuen eta borreroek poemaren arrastorik ez zutela utzi ziurtzat bazuten ere, harekin egondako lagunek osatzea lortu zuten poema hori. I-11. Harrezkero nik ere gisa horretan gogoratzen ditut egun bereziak. U-24. Adreilu gorriko eraikina, leiho txikiak, 47 gradu, hesiak. Tramitea egin ondoren, hormak aztertzen jarri naiz, eskegita dauden kuadroei beha. Batean uso bat ageri da, azpian testua: Hermanamiento con la Fundación Salvador Allende. Una paloma para Allende. Cayó ayer, pero su sangre hoy ya mismo se levanta. Rafael Alberti. Laguna ikusteraino egin behar den bidean ezin ditut burutik kendu hitzok; paradoxikoa da egoera. Kristalean muxu emateko imintzioa egin dugu biok, baina hobeto ez , ez badugu herpesez josita irten nahi esan dugu biok. A-28. Bilbon usoak ikusi ditut kalean, zuri-zuriak, artistikoki margotuta. Herri erakusketaren izenburua: Bakea eta tolerantzia. A-30. Laranjadin pipitak jaten ari dira zenbait lagun. Uso bat zer mokoratu bila etorri da. Batek ostikoa emateko keinua egin dio hegaztiari, eragiten dion nazka aurpegian ezin disimulatuz. Arratoi hegalariak deitzen zien nire lagun batek. Usoak ez daude berdin baloratuta artean eta errealitatean. Errealitatean ez ugaltzeko moduak ari dira aztertzen.

A

lazne Olaizola

argitaratzailea:

Danbolin Zulo elkartea.

Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 14 71 23

e-mail: danbolin@topagunea.com

d a n b o l i n :

Miguel Santamaría, Jone Bergara , Edurne Korta, Joxeba Larrañaga, Olaia Salegi, Manuel Arregi,

Urko Canseco, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Alazne Olaizola, Jon Artano, Onintza Irureta

diseinua eta maketazioa :

Eneko Aristi

inprimategia:

Gertu (Oñati).

lege gordailua:

SS- 1108/2000

I S S N : 1576-9429

danbolin

E K

E Z

D U

B E R E

G A I N

H A R T Z E N

A L D I Z K A R I A N

ADIERAZITAKO

ESANEN

ETA

IRITZIEN

ERANTZUKIZUNA


p

intada

p

IjOaK

e

nbidoa 1. joakin alberdi

Tristea. Hitz horrekin deskribatuko nuke kuadrillen arteko festetako bazkaria. Festetako azken eguna izanik, denak, indarrei dagokionez azkenetan geunden, baina beti izan ohi dugu giro alaia egun zehatz horretan. Baina aurtengoa ahazteko modukoa izan dela esango nuke. Denok sakabanaturik, bakoitza bere airera eta nahi edo ahal duen orduan bazkaltzen. Ziur nago bat baino gehiago etxean bazkalduta irten zela kalean zegoen nahasmen hura ezin ulertuta. Orain arteko bazkari guztiak primeran joan dira: lehiaketak eginez, besteari falta zaion osagai hori eskainiz, jende ugari paellen inguruan (batez ere etxekoandreak), aholkuak emanez lehorregi ez irteteko... Baina aurten... Batzuk paella mariskoarekin prestatu ohi dute eta besteek oilaskoarekin, era guztietako gustuak ditugulako, baina hor dago grazia! Beti norberarena hobea dela pentsatzen dugu, agian bietatik pixka bat nahastuz gero, goxoagoa geratuko da. Hurrengo urtean denen gustukoa prestatzeko gai izango al gara? ESTI KORTA

REENKARNAZIOA Hegazti batean. Edozein hegaztitan. Hor goialdetik ibiltzen delako, mundua beste ikuspegi batekin ikusten duelako eta askatasunez ibiltzen delako.

Neri gabirai batean gustatuko litzaidake. Eta zergatik?, ba..., bueno..., ala delta eta parapentea eta ... gustatzen zaizkidalako, mendia eta horrelako gauzak. Baita ere mundua goitik ikusteko aukera ematen duelako.

33 urte Pijo, pijo?- galdetu zidan atzo Joxek baserriko ataKanttari rian, eta behi baten modura gelditu nintzaion begira. Bere semea orain baietz, eta oso gustura zegoela gai49 urte neratu zidanean, harritutako behi bihurtu nintzen. Anttonio, Joxeren semea, pijo!! Gorputzez harrijasotzaile eta izakeraz astapotro dena, ezin pijo izan; ez behintzat nik ulertzen dudan moduan. Zarauzko lagun batzuen semeari esaten diot nik pijo, udan surfeko taula, neguan monopatina eta urte guztian galtza bonbatxo eroriak (gantzontziloen goma bistan) eta betaurreko beltzak darabiltzalako. Bere arrebak ere, mototxeko gomaraino dena markakoa daramanak, titulua irabazia du; baina, Anttoniok, baserriko maiorazkoak....!! Orduan gurdi ardatza ostu zuen Bautista mutiko pijuarekin akordatu nintzen, hura ere bestelako pijoa dudarik gabe. Agian pijo izatea zer arraio den ondo argitu beharko nuen lehenbizi, eta etxera bueltatu orduko Sarasolaren hiztegira joko nuela hitz eman nion neure buruari. Linda txakur gazteak Joxeren hanka ondotik egindako zaunkak atera ninduen neure burutazioetatik eta nagusiaren hitz jarioan murgiltzen saiatu nintzen berriro: - Bai, bai, aurreko astean firmau dik kontratu berria, eta bahuan garaia, hi. Gaur egun pijo izatea zorte handia dek! Bautista Basterretxe Kontxo, lanean postua behin betiko duena da pijoa Joxerentzat, noski! mutiko pijoa, - Bai, ni ere pijo, bai... neri gurdi-ardatza, Beraz, badira pijoak eta pijoak, baina gauzak bere onera neri gurdi-ardatza bueltatu ziren behintzat. Hala ere, etxean, garagardo ostuta dihoa. bat hartuta hozkailua itxi eta "hizkailua" (Sarasolarena) Beltzak eta zuriak ireki nuen: pijo. izond. (1808) Batez ere gip. 1. Adoretsua; trebea. izango dituzu, Pijoa ni, Danbolinerako zerbait idatziko nuela esateaganeri gurdi-ardatza tik idazle pijoa izan gabe, eta pijoak zuek irakurtzen neri gurdi-ardatza ausartu bazarete! emate ez baidazu. Juanjo Alberdi


5 enbidoa II . Saharako errefuxiatuen kanpalekura bidaia Beste hainbat zestoarren antzera ni ere heldu naiz Aljeriako lurraldera, basamortura, sahararrak duela 29 urtez egoera latz eta jasangaitza bizi diren lekura. Nere txakuReenkarnatu? Urtean zehar bi birretan. Oso ondo Mundu honetan Neri Ibarredaia ofizial egiten dibizi direlako. ez nuke reenkartxe bezala, batere ra, bata abenduko zuHorretarako, natu nahiko, agian lanik egin gabe, Ba ..., munnoski, ni bezalamundu hobeago bian eta bestea Aste dirua ondo koduan hainbeste ko jabe on bat batean eta jende Santuan. Bidaia oso bratu eta ondo bigauza politak beharko nuke, hobeagoarekin, gogorra izaten da; azzitzeko. ondo zainduko orain dagoen asko daudenez, hokenean, gauza bat derietako edozeinauena. Eta hoez da ona eta. netan. Edozein la edo bestea dela, orrrelakoak egongo Migel Aramendi animali polit badu asko igarotzen direla munduan Mari Kruz Errasti 64 urte tean. pentsatzen dut. baitira. Bilbotik abia62 urte tu eta Oranen orduNagore Arrizabalaga Txaro Azpillaga betez egon eta gero 28 urte Tindufera heltzen ga48 urte ra. Han kamioiak zain egoten dira bakoitza bere lekura eramateko. Kamioiak errefuxiatu kanpalekuaren lau probintziatan sakabanatzen dira, eta han joan ohi gara basamortuan zehar kamioien atoietan bata bestearen gainean, basamortuko hondarrez estaliz eta zeruko izarren begiradapean. Lehenengo bidaiako esperientzia, nora goazen ez dakigula, oso hunkigarria izaten da. Bakoitza familia konkretu batera joaten gara. Haien jarrera atsegina eta ahaztezina izaten da. Egun guztia etxez etxe bisitak egiten eta, jakina, sahararren ohiturari jarraituz tea hartzen igarotzen dugu. Tea egiten ikustea oso polita da eta horren inguruan sortzen den xarma ahaztezina, hainbat gairi buruz hitz egin edo musika jarri eta hango jantziekin dantza egiten dugu. Ospitale, ikastola, irrati eta udaletxeetara ere joaten gara. Zestoako Wadna taldekook gure herrira etorri diren umeak eta beraien familiak bisitatzen ditugu, oso esperientzia aberatsa izaten da, bai guretzat eta baita beraientzat ere. Han zaudela, hain ederki zaude, ez zara benetan ohartzen jasaten ari diren ezbeharrez, baina gure errealitatera etortzean zure barnea zeharo hunkituta dagoela konturatzen zara. Sahararrek jasaten duten egoera oso gogorra da, urtetik urtera jasotzen dituzten laguntzak gero eta urriagoak dira. Murrizte horiekin Sahara herriak politikoki beraiek nahi ez duten erabaki bat hartzera behartu nahi dituzte. Azken urteetan bake prozesuan egon arren egoera gero eta ahulagoa dute, urteak joan eta urteak etorri berdin baitaude, eta beraien egoera aldatuko den itxaropena mantentzea gero eta zailagoa zaie. Aljeriak utzitako lurralde zati batean bizi dira beraien herritik urrun eta hasieran behin-behinekoa izan behar zuena betirako bihurtzen ari da. Errefuxiatuak nortasun gabeko gizakiak dira. Giltzapetuta bizitzean bai emozionalki, bai ekonomikoki, bai kulturalki... sortzen diren galerak izugarriak dira. Bukatzeko, beraiekin lau edo bost egun igarotzea merezi duela jakinarazi nahi dizuet, eta bidaiarako gonbidapena luzatzen dizuet. Sahararen aldeko "Wadna" taldean parte hartu nahi duenak ateak irekita ditu.

balego, zertan reenkarnatuko zinateke?

m

ari jose etxeberria


auzoak jaietan AIZARNAKO AMABIRJINAK

Aurtengo jaien gorabeherak idazterakoan, beste urtetakoen maila eman dutela esan behar dugu. Bezperako afari arrakastatsuarekin hasi ginen, eta azken eguneko oilasko biltzearekin amaitu genituen jaiak. Aizarnarrak ohitura handia daukagu herriko jaiak jende-kopuruaren arabera neurtzeko; baina, gaur egun, Abuztuaren ekintza jakin batzuek bakarrik dute jendea erakartzeko 10ean giro ederrean ospatu zituzten gaitasuna. Herriko jaiak ondo ospatzeko ez dago beti festak San Loreten. Famatu egiten hakanpoko jendearen zain egon beharrik, jaiak herritarrak sia den V. Sanlorente Zaldi Lasterketa alai eta gustura ospatzeko sortuak baitira. Bezperako ere egin zen, eskualdeko partaideekin. afaria aurten plaza barrenean ospatu dugu, herriko elBide batez leku hau ezagutzen ez dukartearen atarian. Horrela, janariak eta edariak hurbila- ten herritarrak animatu nahi ditugu go izanik, gazteek erosoago lan egin dute. Menuko jaki paraje zoragarri hori ezagutzera, menagusia, arkumea burduntzian erreta. Garai bateko asrezi du eta! toa bezain ona, hatzak txupatzeko modukoa zegoen, egon ere. Igande goizean, berriz, meza nagusia; eta ondoren, beti bezala, pilotariak. Bertan herritar bat, Zelaia gaztea alegia. Pilotaleku berriak agian pilotariren bat sortuko du oraindik herrian. Arratsaldean, ume-jolasen ondoren, Jagobak, herriko gazteak, ikustaldi polita eman zigun harriarekin. Urtero kiloak eransten ari zaizkio harriari, eta horrela jarraitzen badu laster izango du menperatuta errezildarra. Bestalde, aizkolarien partez motozerrarekin egurra lantzen dutenak ikusi ditugu aurten, baita irudi politak egin ere, gainera, denbora laburrean. Landutako irudien zozketa egin ondoren Etxeluzeko sarrera ederki apaindu zuten bi irudi haiek. Jaien amaieran oilasko biltzaileek alaitu zuten herria. Talde handia osatu zen bailarako eta herriko gazteen artean, zagi dantza eta aurreskua plazan aurkeztuz. Ikuskizun polita, benetan. Ekitaldi hau oraindik ere arrakasta handiagoa lortzera iritsiko delakoan nago. Jaiak bat-batean ez amaitzearren beste ikuskizun polit bat ikusi izan dugu. Granada baserri ondoan, Joxe Urbietak txondarra osatu eta berari su eman zion. Bertara ikusle ugari hurbiltzea lortu zuen, ikusleen jakin-mina asez. Jaien berri eman ondoren, Aizarnako eraikuntza bati buruzko gogoeta batekin amaitu nahi dut. Gizaldi batzuk badira ospatzen ditugula jaiak elizak egutegian dituen Santu edo Santa baten egunez. Erlijio batekoa, bestekoa edo gabea izan, Aizarnan, Ama Sorkundearen egunean ospatzen ditugu jaiak, eta bere izenpeko egindako eliza hori konponketa baten beharrean dago. Aurrekontuak eta erakunde publikoen laguntzak ezagututa, herritarren laguntza beharko da. Bakoitzak ahal duen neurrian lagunduz, zain dezagun Aizarnak duen antzinako eraikuntza zahar bezain dotore hori. JON EGIGUREN

Sanlorenteko jaiak:

zulo

danbolin

GURUTZE JUBILATU ELKARTEA.

IRAILAREN 16AN UROLA KOSTAKO JUBILATU ETA PENTSIONISTEN MARMITAKO LEHIAKETAKO FINALA JOKATU ZEN KULTUR ETXE ATARIAN. BERTAN, ZESTOAN TXAPELDUN SUERTATU ZIREN KONTXITA ETA MARIANJELES IZETA HAIZPEK PARTE HARTU ZUTEN BESTE HERRIETAKO BOST FINALISTEKIN BATERA.


7

k

aurreko aurreko

ale/bale K A L E ri oharra: KALE:

UDALETXEKO BAKE EPAITEGIKO INPRIMAKI ASKO GAZTELERA HUTSEZ OMEN DAUDE,

ADIN TXIKIKOAK IPARRALDERA GURASORIK GABE PASATZEKO BETE BEHAR IZATEN DUTENA ESATE BATERAKO. EUSKARAZ ERE EGOTEKO.

BADA GARAIA

Egia da. Bake Epaitegiko inprimaki asko gaztelera hutsez daude. Oso ondo dago, bai, horretaz kexatzea. Beti horrela jokatuko bagenu (anbulatorioan, postan, udaletxean eta beste guztietan)! Baina, kale hori irakurrita, ematen du Bake Epaitegiak gazteleraz funtzionatzen duela. Bulego berean lan egiten dugulako ondo dakit ez dela horrela. Maider eta Laida, bake epaitegiko langileak, euskaldun aktiboak dira. Euskaraz hitz egiten dute herritarrekin, baita beraien artean ere; eta, nik dakidanez, ez diote inori euskarazko dokumenturik ukatu. Ahalegina egiten dute gero eta dokumentu gehiago euskaraz egon daitezen, baina kontu handiz ibiltzen herritarrei kalterik ez sortzeko. Adin txikikoentzako baimena eskatu zuenak euskarazkoa eskatu izan balu, seguru asko esango zioten, eskatzekotan, mugan eskatuko ziela baimen hori, mugako poliziak... Euskara normalizatuko bada, denon ahalegina beharko da: administrazioari euskara hutsezko dokumentuak eskatu behar dizkiogu, baita administrazioak guri eskaini ere. Bi aldeetatik esfortzua egiten badugu, askoz errazago eta azkarrago lortuko dugu. NORA PALMITANO. EUSKARA TEKNIKARIA

fidelcastro

Argitaletxe ezagun batek argitaratu berri duen eskola-liburu batean agertzen da goiko argazkia. Gure herritar bat ageri da Habanako erakustazokan Fidel Castrori argibideak ematen. Auskalo zer ari zaion esaten! 1986ko argazkia da.

Aizarnako elizaren zaharberritzea

Irailean hasi dira Aizarnako elizaren zaharberritze lanak. Besteak beste, zenbait instalazio jarri (berogailua, argiteria...), paretak garbitu eta harria bistaratu, erretaulei hautsa kendu, zenbait egitura ezabatu eta lur guztia berrituko dute. Obra handiak inondik ere. Lanak aurrera doazen neurrian, emango dugu horien berri aldizkarian. Lurra aldatzeak lehengo egurrezko zorua kendu beharra ekarri du eta haren azpian lehenagoko zorua azaldu da –Arroagoiko elizan oraindik ikus daitekeenaren antzekoa-– eta hondoago, berriz, hilobiak; duela hirurehun bat urte hildako aizarnarren hilobiak eta aztarnak. Izan ere, lehen –XVIII. mendearen erdira arte– elizan bertan hilobiratu ohi baitzituzten hildakoak. Handik aurrera hasi ziren eliza kanpoan ehorzten zendutakoak. Aipatu zaharberritze lan horiekin Aizarnako elizak benetako distira lortuko du. Lastima erretaula ezin izango dela zaharberritu (aurrekontua arazoak direla medio), baina iritsiko zaio hari ere urre koloreak erakusteko garaia.


J

Jardunian Agustin,

Marilyn" Barrenaneko

zezenak eta

HERRIKO FESTETAN, BESTE ASKO BEZELA, BARRENA ERE LANEAN ARITZEN DA, ZEZENKETA GARAIAN BAI BEHINTZAT. UKUILU ALDE HORI ONDO EZAGUTZEN DU ETA PLAZA BETETA DAGOENEAN UKUILUKO ATEA IREKITZEKO OHOREA BEREA IZATEN DA. FESTEZ, ZEZENEZ ETA, NOLA EZ, BERE BIHOTZEKO MARILYNEZ ARITU GARA BERRIKETAN. ZEZENKETETAN

Amparito Roca aditzen dezunean bihotza ere altxatu egiten zaizu

GILTZA JASO ETA UKUILUETAKO ATEA IREKITZEKO ARDU-

RA ZUREA IZATEN DA.

NOLA HASI ZINEN LAN HORRETAN? Beti gustatu izan zait giltza jasotzea. Antitaurinoak manifestazioak egiten hasi ziran eta ni orduan sarhasta de camiseta". Marilynena nik kentzen baltu nintzan. Duela urte batzuk egin zidaten hogeita din badet beste inork ez du janzten! bosgarren urteurreneko omenaldia, baina benetan BAINA NOLA HASI ZINEN KAMISETA HORI JANZTEN? orain pasa dira 25 urte haiek. Tartean, orain hiru Txispiri ikusi kamiseta hori eta eskatu egin nion. urte, utzi egin behar izan nuen egun hori, operaZarautza joan eta beste bat ekarri zidan. tzera joan nintzan-eta. ZERGATIK MARILYNENA? NOIZ OPERATU ZINTUZTEN? Neri emakume politak gustatzen zaizkit! Irailaren bostean zan, orain hiru urte. Medikuari BAINA BETI MARILYNENA ERABILTZEN DUZU! esan nion: "Atzeratzerik ez al daukazu?" eta berak: Bai, baina diferenteak! "Lehenagotik esan bahuan...". Nik hartu nuen fesBAI? tetako programa eta medikuari eman nion. Azken Bai, bat zuri-beltzean eta bestea koloretan. Zurialdiz joan nintzanean berarengana esan zidan: beltzean aurpegi osoa ageri da, eta bestean gorputz erdia. Eta orain"Zutaz akordatzen naiz festetako dik orain, bateren batek esan zidan hiru ekarri behar zizkidala, baiprograma eman zenidalako!" na ez dizkidate ekartzen! Eta kontua da, ahaztu egin naizela zeinek Baltxola zanak egin zuen orduan esan zidan hori! ere... danak ere aluak gara ba! ORAIN DAUZKAZUN BIAK TXANDAKA ERABILTZEN DITUZU FESTETAN. Porttuneko ataBai. Bueno, festa aurretik ibili det kamiseta. Ze, orain bete dira 40 rian jarri zuen urte hil zala. Haren ohorez jantzi nuen. mobila, neri hots EZ AL DUZU USTE MARILYN GAIXOAK TRAGO TXARRA PASATUKO egin eta Amparito DUELA UKUILUAN ETA PLAZAN ZEZEN ARTEAN? Roca! Ni ospitaleEz, gustatu egiten zaio. Eta gainera, zezenak an malkoa darioez du urtero ikusten, badakizu nora joaten dila. Zer egin beren... Iraetara... joan ez, eraman. Lehen joan har nuen ba! Gauzarik goxoena horixe izan dira zezenak bai, ihes eginda. Batean Joda-eta! Hori aditzen dezunean bihotza anito Porttu jo ipurdian eta kanalera bota ere altxatu egiten zaizu. zuen. Gero hark esan zuen: "Me ha pegado Dena dela, badira ukuilu horretan sarmas hostias que el concilio ecumĂŠnico". tzekoak, baina ni ez naiz uztekoa. MARILYN BIZIKO BALITZ INBITATUKO AL ZEKANDIDATOAK BA AL DIRA? NUKE HERRIKO FESTETARA? Bai, baina ni atzeko puntatik bada Ez, bera etorriko litzateke, gustora gainera. ere... esaten dana, buztanetik tiraka. Maite degulako etorriko litzake. ARILYN MONROE ETA KALE OKERREKO JENDEAREKIN-ETA ONURTERO, GILTZA JASOTZERA, MARILYN MONROEREN DO MOLDATUKO AL LITZATEKE? KAMISETA JANTZITA ATERATZEN ZARA. ZERGATIK? Urte batean Marilynen kamiseta kendu eta Lopene harategiaren kamiseta jantzi nuen. Hurrengo egunean periodikoan etorri zan: "El Barrena se ha cambiado

M


9 deak esaten du: "Mozkortuta ziok!" Ez da mozkortuta egotea, bota itxura antzean, eskura eman! Akordatzen naiz behin nola esan zuan Gexalak: "Orainguan ez det fallauko!" Azkazalean katigatu ez zitzaion ba! Ba al dakizu zer egin nuen? Hartu eta itzuli egin nion, berriz botatzeko! Marilyn ZALDIKO ZEINEK IZAN DU PUNTERIARIK ONENA? Zestoara Neuk. Txarrenak eta onenak neuretzako izaten dira! Jeneralean denak jasotzen dietorriko tut, baina motz-motzean botatzen dizkidaten horiek! Ojos que no ven torta que te litzateke maite pegas! KALMANTERIK EZ AL DUZU HARTZEN PULdegulako TSUA KONTROLATZEKO? Pare bat zerbeza pote hartuta nahiko da... Lehen puruarekin eta orain gabe. Hor gaude ba, naturalenak! Herrero Txatua-eta! ZEZENKETEN KONTRAKOAK ERE BADIRA. Lekutan jarriko litzake! Baina zaila hura etorGiltza kontuan zezenketek irauteko hasi tzea! Baina hots egin ezkero, akaso bai. nintzan. Antitaurinoak joan daitezela SeZUK JAKINGO DUZU HORI. villara, Kordobara, Madrila... ez ibili lau Nik hots egingo nioke. katu gauden tokian! Ez dakit ekologistak EZ AL DUZU HOBE KAMISETA ALDATU ETA BIZI diren ala faxistak. Faxistak dira asko eta DEN EMAKUME BAT AUKERATZEA? ez taxistak. Atea irekita utzi horiei eta Esan ez dizut ba, kamiseta aldatuta kejatu egiten direla! zozt, plazan sartuko dira! Hori ez da ekoBAINA EZ JANTZI KAMISETA ZURI BAT, BESTE EMAKUMEREN BAT AUKERATU! logista izatea, globoak eta botatzen ibilEmakume ederra kantidadea dago, mundialak daude, noiz ez dago! tzen ziran! UNTERIA KONTUA ZEZENETATIK APARTE ZER GUSTATZEN ZURI EZ AL DIZUTE BELDURRIK EMATEN ZEZENEK? ZAIZU GEHIEN HERRIKO FESTETAN? Jaten ere ematen diet. Makina bat zartada hartu ditut. Dantza. Geratzen ez diran hoietakoa naiz. Baina orain amortiKari単oa hartzen diezu, dana miazkatzen dizute... baiguadorea izorratuta daukat... Txarrena gauza bat daukat: kalana bi adar edukitzen dituzte. Batetik heltzen diozu eta baza ematen didate. Esaten didate: "Hik gehiegi dakik". bestearekin dale! Gero, igual, atea ireki, barrura sartu MUSIKARAKO JOERA HANDIA IZAN DA ZURE FAMILIAN. eta ez du ezer egiten. Baina badaezpada ez sartu. Hori galdetzen didate askok: "Hi nolatan ez haiz musikua?" Haiek ez dute hitz egiten. Eta dantzan zeinek egin behar du ba? Esaten didate, garai baGauza bat esan behar dizut. Ni, umetan, Arangurenetean, aita, osaba Roman, Joxe ko balkoian egoten nintzan. Zezena atera behar zaneMari eta Martin dantzan Zesan baztertuta egoten nintzan, zezena ezin ikusi, zer toako onenak zirala. Osaba egingo ote zuan beldurrez. Eta orain ni, zezenei jaten Romanen besotakoa nintzan ematen. Balkoitik plazara egin nuen. eta zeozer utzi beharko ziGILTZA JASOTZERAKOAN EZ AL ZARA NERBIOSO JARdan... Bueno, neri harek gauza TZEN? bat utzi zidan: calvo, soltero y Bai. Itxura antzean bota ezkero... baina batzuetan busin dinero. ruz gain botatzen didate. Apuntatu egin behar da! Jen-

"

P

O

nintza Irureta



festak 2004


ismael eta gloria. ba

“txirrindua bezalakor Baztan bisitatzeko”

apolio eta imanol. chicago/new york

olatz, saioa, nerea, gontxalo eta izaskun. girona “eguraldi ona, jateko ona eta juerga ona, nazkagarri galanta gu baino hobeto dagona”

herriyan ezin kabittu!! aritz eta eneko. peru “Peru ikearriya izateaz gain euskaldunez josita dago”

Edozein bidaietan, Marco Polorenean bezala, ohiturak, jakiak, hizkuntzak, idazkerak, erlijioak… edo beraien sinboloak, aberastasuna dira eta existitzen denaren irudia bakarra dela pentsatzetik askatzea.

esti eta dani. mallorca

jon eta juan luis. kuba

joseba eta izaskun. argentina “tangoa: desioa horizontalaren espresio bertikala”


3 1

aztan

rik ez dago

raul eta naiara. alpeak

MUNDUKO ARGI MAPA

josune eta jone. herbehereak/belgika

mikel eta garbiñe. egipto “beste mundu bat da”

jon eta estitxu. kroazia

nagore eta xistero. senegal


5

emakum hainba

begira atzera

eta

istorio

URA BELDU-

«

H

RRA LEHE-

NARI!

NENGO TRELEHEN GEXA-

LATIK ADITU EGITEN ZEN TRENAREN HOTSA, TRAKA, TRAKA, TRAKA», DIO

ANERREXILENEKO JOXE MANUEL ZELA, ALABAK ZIRELA, ETXEKO GIZONA ZELA, TREN GELTOTTONIK.

KIRA JAISTEN ZIREN UDATIARREN BILA, LISTARIAREKIN EDOTA GERRIKOAREKIN LOTUTAKO MALETAK HARTZERA.

UDA

GA-

RAIA EKAINAREN

15EAN

HASTEN ZEN

ETA URRIAREN

15A

ARTE IRAUTEN ZUEN.

AURRETIAZ,

ORDEA,

ZEREGIN UGARI EGOTEN ZEN: GELETAKO HORMAK ZURITU, KOLTXOIAK JO, ETAB.

Gisasolaneko Maitxok sasoi batean 18 hotel egon zirela esan du eta Bainuetxetik hasita, izendatzen hasten dira, atzamarrez lagunduz, bat bera ere ez ahazteko. «Ez dago sinisterik zer zen Zestoa», diote guztiek. Askotan logela bilatzea ere zaila izaten zuten kanpotarrek, eta udaletxe azpian, frontoian... geratzen ziren lotan, maleta buru azpian zutela. Hotelek eta ostatuek ere makina bat aldiz behar izan zuten etxe partikularren laguntza, haienean sartzen ez zen jendea kokatzeko. Etxe guztietan dirua geratu eta laguntza handia izaten omen zen, neguan umeak eta janzteko. Dena dela, «kontribuzioak eta zergak guk, hoteletakoek, ordaintzen genituen, ez etxe partikularretakoek. Horrek grazia gutxi egiten zuen, ze etxeak beteta eta gu, aldiz, hutsik, eta neskameei ordaindu eta jaten eman behar izaten zitzaien», dio Maitxok.


5

me t

1

Gerra garaiaz gainera, kezka handiko aldiak ezagututakoak ere badira. Irureko Lorenen hitzetan, «Epoka bat izaten genuen, etorriko dira eginez. Ea paga extraordinarioa kobratzen dutenean! Gurean Europako gerra garaian belga asko egon ziren eta haiek utzi zuten dirua. Orduantxe hotela piztu». Maitxok ere gogoan izan ditu Bartzelonatik etorritako errefuxiatuak. «Ez zeukaten dirurik, baina zer ondo portatu zitzaizkigun. Gero guretik desagertzen hasi ziren, eta atean Guardia Zibila ipini ziguten. Ondoren Miranda de Ebrora eraman zituzten, kontzentrazio gunea han zegoen eta». Bainuetxeari buruzko gida batean Zestoan inoiz ez dela berorik sentitzen irakur daiteke. «Espirituarentzako atsedena eta tenperatura ederra nahi bada, ez dago Zestoa baino toki egokiagorik. Lasaitasuna nahi duenak, erabatekoa aurkituko du». Bentapeligroko Emiliren esanetan, «Batzuk zuri-zuri eta maskal-maskal eginda etortzen ziren, eta beste batzuk hori-hori eginda, gibelekoarekin. Urte guztian kolikoak eta izaten zituzten, baina hona etorri eta laugarren egunerako arrautza urdaiazpikoarekin eta txorizoarekin jaten hasten ziren». 40ko hamarkadan «Amerikarrak, kubanoak, traje zuridun altuak; alegia, jende aberatsa» etortzen zela gogoratzen du Romanak, eta haiekin batera txoferrak. Herriko parrokia konpontzeko dirua eman zuenik ere bada, Emilik hala eskatuta. «Don Delfinok negozioa zeukan. Nagusi sentzilloa zen eta behin dirua eskatu nion. Parrokia apurtuta zegoela eta dirurik ez zegoela esan nion. 50.000 pta. eman zituen. Garai hartan pisu baten erdia ordaintzen zenuen horrekin». Gerora jende ahalduna inguratzen bazen ere, hau da, nekazariak, komertzianteak eta kosetxeroak, meategietan lan egiten zuten asturiar franko ere egoten zen hemen. «Pena ematen zidaten, ikatz artean lan egiten zuten eta gibeletik gaixotuta zeuden. Ganbaratik jaisten zituzten koltxoiak komedorea husten zenean. Nik pentsioa zerbait merkeago egiten nien», Romanaren hitzetan. Guztiek aipatzen dute familia giroa sortzen zela kanpotarrekin. Urteetan jende bera etortzen zen eta horren ondorioz «Koartoari ere kanpotarraren izena eman genion: Doña Mariaren koartoa», dio Anttonik. Erosotasunak, garai hartan, Bainuetxeak izan arren, jendeak nahiago izaten zuen hotel txikietako familia giroa. «Hemen, Bentapeligron, gainera, ez zeukaten exijitzerik. Gaur egun bezala, ordu guztietan dutxatzen?. Orduan ez zegoen ur korronterik, bainu bat eta kito. 1. gelan zegoen lababoa ur korrontearekin». Romanaren esanetan, 1963an edo 1964an ipini zuten ur korrontea logela guztietan, Sanidadeak hala exijitu zielako. Igeltseronekoan ez ezik, Sanidadeak Iruren ere eskua sartu zuen. «Irure lehenengo hotela izan zen, baina bainugela gutxi zeuzkanez, hostalera jaitsi zigun kategoria. Urteetan egon zen hotel bezala, baina gela bakoitzeko bainua exijitu zigun eta batzuk egin genituen, ez guztiak». Gehienek 40 eta 50 ohe bitartean eskaintzen zituzten eta oherik ez bazen, ez zen harritzekoa izaten txoferren bat edo eskilaretan topatzea lotan. Gexalanekoan, "La casa de la Parra" deitzen zioten, 60 ere izaten omen ziren lotan. «Don Juan zenak esaten zuen, gaixoren bat edo bazen, etortzen zenean: Gexalako etxea filarmonika bat da, udaran ireki eta neguan itxi egiten da». Maitxok esan digunez, garai hartan hotel txikietan jaten zen hobekien. «Gure etxeetan ez zegoen besteetako komodidaderik eta guk jaten eman behar ge-

...


...

nuen, jendea egotea nahi bagenuen», gehitu du Lorenek. Menua ere ia guztietan berdina izaten zen: ostegunetan eta igandetan paella eta oilaskoa bazkaltzeko. Igandetan, afaltzeko, arrain zopa edo purea, «Burduntzaliarekin azkar partitzekoa, neskak azkar libratzeagatik». Gexalan Anttoni arduratzen zen janaria prestatzeaz eta ez omen zuen inor sukaldean sartzerik nahi izaten. «Aurreneko platera haien kontuan jartzen nuen eta haiek ipintzen zuten bigarren platera. Guztiek desberdina. Batek albondigak, besteak oilaskoa erretzeko... Mila klase! Bigarrena beren izenarekin edukitzen nuen, neu ez nahasteko.Olio pote bakoitzak ere jabearen izena izaten zuen». Gauean, lotarako tokia egiteko komedorea libratu, hurrengo egunekoarekin pentsatzen hasi eta izarak beratzen jartzen ziren. Orduko izarek oraindik beste zuritasun bat dutela esaten duenik ere badago. «Gauean barreño handiak ipintzen ziren eta jaboia neurrian. Arkakusoa asko izaten zen eta beratzen ipintzen ziren. Hurrengo goizean banaka hartu eta albergan raka, raka, raka, harriaren gainean. Ahal zen moduan estutzen ziren eta alanbrera. Dena eskuz. Zer bizimodu!». Herrian egoten zen giroa gogoratzen dute guztiek, nostalgia puntuarekin: musika, dantzak, pelota… Lehengo poza ez omen dago gaur egun. Herrira hurbiltzen ziren asko, baina ostatuetan bertan beti zegoen norbait kantatzeko eta jolasteko pest. Bentapeligron, lorategia dagoen horretan, bolatokia zegoen garai batean. «Etxeak Bentapeligro izena du, azpeitiarrek jarri ziotelako. Gazteak hona etortzen ziren jolastera, eta galtzen zuten batzuk haserretu, eta borrokak eta guzti izaten ziren. Gazteen amek esaten zieten: Gazteak, ez zaitezte Bentara joan, hura Bentapeligro da eta. Halaxe geratu zen. Makina bat izen dauzka etxe horrek, baina berezkoa Miracruz da, hiru gurutzeak ikusten direlako». Jende ezaguna ere egon zen hauen etxeetan, Duque astronauta esaterako Bentapeligron. Eta famatua norbait egin bazen, Gisasolako loritoa da. «Gora Euskadi jotzen zuen. Nola gainera! Gero txistua ondo jotzen ez zuen botonesa eduki genuen eta hark trastornatu zuen. Loritoa komunista zen, ezin zuen kleroa ikusi ere egin. Bezero batek marikon esaten irakatsi zion, eta halaxe behin zortzi apaiz etorri ziren eta Don Jesusek, Aizarnako parrokoak esan zidan: Maitxo, lorito horrek ez al du hitz egiten?/ Bai!/ Neri ez dit ba ezer esaten!/ Putz egin behar diozu eta belarri ondoan/ Pfff!/ Eta loritoak apaizari: Marikon! Oso famatua egin zen. Azkenean akatu egin zuten. Burgosko egunkari batean eta guzti agertu zen, eta geltokiko nagusiak hil zuela esan zuten. Alemaniatik, Txiletik eta deitu zuten». Bost emakumezko hauek Doña, Don, Sra. eta Sr. asko aipatu dizkigute, istorio piloa. Hartuemana ona izan zela diote, «Ze apuruak denok geneuzkan». «Triste pasa nuen itxi nuenean. Nik amets egiten dudan guztietan, lanarekin egiten dut, dantzarekin eta ez. Gauza txikiek ilusio handia egiten ziguten», dio Emilik; «Momentu onak ere izan ziren, dena ez da negarra», Lorenek; «Sinistu ere ez oraingo egoerara helduko ginenik», Maitxok; «Askotan jartzen naiz pentsatzen nola egiten nituen hainbeste lan. Gaur ez daukat penarik», Anttonik; «Ez daukat batere damurik. Urte oso onak pasa genituen», Romanak.

A

lazne Olaizola


21

2004KO OTSAILAREN 26KO OSOKO BILKURAN ZESTOAKO UDALAK UDALTALDE 21 UROLA-KOSTA PROIEKTUAN SARTZEA ONARTU ZUEN, ETA HORREKIN BATERA TOKIKO AGENDA 21 PROIEKTUA DISEINATZEKO FASEARI ZEGOKION LANKIDETZA HITZARMENA ONTZAT HARTU.

UDALAREN

KONPROMISOA SENDO-

TZEKO UZTAILAREN

27KO

PLENOAN

AALBOR-

GEKO GUTUNAREKIN BAT EGITEA ERABAKI ZEN.

IZEN

ETA KONTZEPTU POTOLO SAMARRAK

DIRUDITE ETA PROZESU HORRI BURUZ ZERTXOBAIT GEHIAGO JAKIN NAHIAN IZASKUN

LARRA-

ÑAGA INGURUGIRO TEKNIKARIARENGANA JO DUGU.

d a n b o l i n: Zer da Agenda 21 labur esanda? Izaskun: Udalak herritarren parte hartze laguntzarekin bideratzen duen plangintza bat da. Plangintza horrekin herriko bizi kalitatea, hau da, ingurumena, gizartea eta ekonomi arloetan, oreka bilatzea lortu nahi da. d : Nola bideratuko du Zestoak Tokiko Agenda 21? I: Tokiko Agenda garatzeko bi modu daude. Herriak bakarka eta herria beste udalerri batzuekin batu eta Udaltalde bat osatuz. Hori da Zestoak aukeratu duen bidea, eta beste sei udalerrirekin (Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) Urola Kostako Udaltalde 21 osatu du. Proiektu hori aurrera eramateko hitzarmen bat sinatu zen Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Urola Kostako Udal Elkartea eta zazpi udalerriren artean. Lanen koordinazioa Urola Kostako Udal Elkarteak egingo du eta Ondoan S. Coop eta Haizea, S.L. aholkulari taldeen laguntza izango du. d : Zertan nabarituko du herritarrak Agenda 21 horren parte garela? I: Tokiko Agenda 21a herritarren partehartzearekin garatzen da, udalerriaren etorkizuna guztion ardura baita. Beraz, hurrengo hilabeteetan herritarrak parte hartzera deituko dira, lehenengo udalerriari buruzko iritziak jasotzeko, eta ondoren, ekintza planaren helburuak eta ekintzak finkatzeko. d : Errauste planta, harrobia… liskar asko sortu dira gure herrian. Agenda 21 horrek erantzunik emango al die? I: Tokiko Agenda 21ek herritarren lehentasu-

7

Udaltalde Tokiko Agenda

1

nak ekintza planean islatzea du helburu. Aipatutako gai horiek herritarrentzat garrantzitsuak izan daitezkeenez, beste gaiekin batera aztertuko dira eta udal errealitatearen arabera erabaki bat edo beste hartuko da. Tokiko Agenda 21ek herriaren etorkizuna era arduratsu eta logikoan izatea ziurtatu behar du, eta hori horrela izateko ekintza bakoitza aztertu eta eztabaidatu beharko da guztion artean. d : "Garapen iraunkorra", "Jasangarritasuna"… asko erabiltzen ditugun hitzak dira, baina zer esan nahi dute benetan? I: Lehen esan bezala, Tokiko Agenda 21arekin herritarren bizi kalitatea hobetzea nahi da, baina bizi kalitate hori modu iraunkor batean lortu behar dugu. Orain arte gure gizartearen oinarria mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa bultzatzea izan da, giza alderdia eta ingurumena kontuan hartu gabe. Horrela ezin da jarraitu, hori aldatzeko garaia iritsi da eta hiru eremu horiek uztartu behar dira, bai guk eta bai gure ondorengoek ditugun baliabideez gozatzeko aukera izan dezagun. d : Zein urrats emango dira Zestoako kasuan? Herritarren partaidetza nola bideratuko da? I: Datozen hilabeteetan Zestoako diagnostikoa egingo da, herriko ingurumen, ekonomi eta giza errealitateak zein diren ezagutzeko. Informazioa udaletik eta udalez gaindiko beste erakundeetatik jasoko da. Herritarren iritzia inkesta baten bidez eta partehartze foroen bitartez jasoko da. Diagnostikoa amaitutakoan herriko lehentasunak udala eta herritarren artean zehaztuko dira, eta ondoren egingo diren ekintzak plangintza batean bilduko dira. d : Orain dela lau bat urte, Zestoan Agenda 21eko foro bat sortu eta hainbat bilera egin ziren, baina ez zuten aurrera egin. Zergatik? Orain horrelakorik gerta ez dadin zer egingo da? I: Denborarekin parte hartzea gutxitzen joan zen. Horrelakorik gerta ez dadin foro zabalagoa egin nahi da interesatuak egon daitezkeen giza, ingurumen eta ekonomia arloko talde eta norbanakoei zuzenduz. Foroari iraunkortasuna eman nahi zaio, ez da soilik diagnostikoa eta ekintza plana diseinatzerakoan kontuan izango, aurrera begira ere mantentzea nahi dugu. Ea bada, hemendik aurrera Udaltalde eta Agenda 21 bezalako hitzak agertzen zaizkigunean, orain arte baino arreta pixka bat gehiago jartzeko egoeran izaten garen.


agenda

ir 23

AILA

OSTEGUNA

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak ibilaldia antolatu du San Millan de la Cogolla-ra.

25

LARUNBATA

Gudari eguna. Xabin Etxaideren erailketaren XIX. urteurrena. Ertxiña mendira irteera 9:00etan; 13:00etan, herrian bertan manifestaldia izango da eta omenaldia geltokiko monolito aurrean.

26

IGANDEA

Erniora irteera. Askatasunak antolatuta, kontzentrazioa 12:00etan “Euskal Presoak Euskal Herrira” lelopean. Irteera 9:00etan Gurutzean.

ur 15 23

RIA OSTIRALA

“Preso bat Gara bat” mus txapelketa Askatasunak antolatuta.

- 2 4A S T E B U R U A N

Bardeetara irteera mendi bizikletan Agiro Mendi Taldeak antolatuta.

25

ASTELEHENA

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartekoek Gernikako azokara irteera antolatu dute.

•E

rralla bertso eskola. Ikasturte hasiera irailaren 27an izango dute gazteek, 19:00etan, eta 28an, 20:30ean, helduek. amaina handiko trasteen bilketa. Hileko azken larunbatetan egin beharrean, hirugarren ostiraletan egitera pasako da hemendik aurrera. Irailean ez da zerbitzu hau egongo. iroldegitik. Mantenimendugimnasia, jubilatuen gimnasia eta haur, gazte eta helduentzat aerobica eskainiko dira urtero bezala kiroldegia. Informazioa 943 147 942 telefonoan.

•T

•K


9

porrusalda

1

MIGUEL SANTAMARĂ?A.

Ajea.

Festak berriki pasa ditugu eta batek baino gehiagok juerga galantak bota ere bai. Hurrengo egunean esnatzean datoz komeriak: buruko mina, tripa nahasia, ahoa lehortuta, zorabiatuta, nekatuta, fotofobia... Kristoren ajearekin esnatu gara! Baina, ba al dakigu zer den ajea eta nola saihestu? Garuneko zati batek gure gorputzeko likido maila kontrolatzen du. Alkoholak zati horri eragiten dio eta gehiegi edaten denean garuneko atal horrek ez du behar bezala funtzionatzen, gorputzean sartzen den ur kantitatea baino gehiago bota egiten baitu txiza eta izerdiaren bidez. Deshidratazio prozesu bat ematen da, baina giza sistemak horren aurrean badu defentsa bat: hainbat ataletan dagoen ura kontzentratu egiten du, orduan gorputzeko atalak neurriz zerbait txikitu egiten dira. Ondorioa: garuna buruko hezurrari mintz edo hari bidez lotua dago, garuna ere zerbait txikitzen denez, mintz horiek tenkatu egiten dira eta hara hor buruko minaren zergatia. Txiza egitean urarekin batera mineralak, bitaminak eta gatzak ere galtzen ditugu, eta asko edaten denean, txiza gehiegi egiten denez, gorputzak beharrezkoak dituen elementu kimiko asko galtzen ditu alperrik. Alkohola odolean sartzen denean, zirkulazioan dagoen azukrea ere gutxitu egiten da. Horren guztiaren ondorioz ahulezia, nekea eta

E u s k a r a z k o

k o m u n i k a b i d e a k

zorabioak izaten dira. Eta hori dena gutxi balitz, alkoholak urdaileko paretetan dauden mukosei kalte egiten die eta, noski, urdailak ezin du bere lana behar duen bezala egin. Ondorioa jakina da: botagura, tripak gaizki... Nola saihestu? Alkoholik ez edan! Formula horrek ez die askori ezertarako balioko, ezta? Ba orduan, edaten den bitartean zukuak, esnekiak edota zerbait jan egin behar da deshidrataziorik ez izateko; galtzen diren gatz, bitamina, mineral eta azukreak berreskuratzeko; eta alkohola polikiago gure odolean barneratzeko. Hori guztia egiten ez bada, ajearekin esnatzeko aukerak gehitu egiten dira. Kasu horretan, ajea pasatzeko onena lo egitea da eta esnatzen garenean zukuak, esnea eta jaki arinak hartzea. Horrela, gorputzak behar dituen likidoa, mineralak, bitaminak, gatzak eta azukreak pixkanaka berreskuratuko ditu eta kaltetutako urdailari ez zaio lan handiegirik emango.

I n t e r n e t e n :

www.berria.info www.argia.com www.eitb.com/euskara www.aldaketa16.com www.ostiela.com euskalherria.indymedia.org/eu/index.shtml

29

festetan tona hondar behar dira plaza estaltzeko

Z e r d a . . . F r e a k (friki)? Hitz horrek "arraroa, xelebrea" esan nahi du ingelesez. Bi esanahi ditu hitz horrek, testuinguruaren arabera: 1.- Fisikoki edota psikikoki oso ezohikoa den pertsona. Garai batean zirkuan, eta gaur egun telebistan ikusten dira (emakume bizarduna, Pozi...). 2.- Ezohiko zaletasun kultural bat duen pertsona. Hobby-a pasioz bizi du biziera bihurtzeraino (bildumatzaile Udazkenean uso pasea izateko, aurrena txoriak pasa behar batzuk, beldurrezko pelikulak soilik ikusten dituen pertsona...). Morroien siesta: maiatzeko santakutzetan hasi eta

iraileko santakutzetan utzi

Abuztuak ontzen, irailak biltzen



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.