45 - 2004 azaroa

Page 1

danbolin

J

xake mate

2004/11

45.

ALEA

ardunian egoitz irure

700 HERRITAR DANBOLINEN

12. orrialdean

IKUSMIRAN ZESTOAN

EGUNA GAINEAN ETA DENA AIREAN!


AZAROAREN

25

ean,

ostegunean,

danbolin-zulo kultur elkarteko

BAZKIDE BATZARRA EGINGO DA

Kultur Etxean, iluntzeko 8etan.

DANBOLINEKO EGUNEROKO MARTXA , DIRU KONTUAK ETA AURRERA BEGIRA DITUGUN ASMOEN BERRI EMAN NAHI GENIZUEKE . O SO INPORTANTEA DA GURETZAT URTEAN BEHIN DENOK ELKARTZEA.

ETA ORAINDIK BAZKIDE EZ BAZARA ERE ANIMATU ETA EGIN ZAITEZ BAZKIDE!


Kaixo, Margari:

34 6 10 12 14 16 18 19

Zestoan, 2004ko azaroaren 21ean

INKESTA

ENBIDOA

IKUSMIRAN ZESTOAN

Hik egin behar huenen atariko hau, Margari. Bazakinagu hasita zeundela zerbait idazten, baina bukatu gabe utzi behar izan huenen hire etxeko ordenagailuan. Orria zuriz uztekotan egon gaitun, baina azkenean orri zuri batek esan dezakeena baino zerbait gehiago jarri nahi izan dinagu aldizkarian. Bost egun hauek ez ditun bat ere motzak izan guretzat ere! Atxilotutakoen zerrenda luzea, nahasmena, inkomunikazioa, zer egingo ote zinaten, beldurra... Ostegunean deklaratuko zenuela uste geninan. Piztu irratia, deitu Madrilera hara joan ziren lagunei, baina ezer garbirik ez. Ez zuenen erraza ezer jakitea, apenas baitzegoen informaziorik. Halako batean, zerbait entzungo eta larunbatera arte luzatuko zizutela inkomunikazioa. Egun gehiago inkomunikatuta. Bakoitzari burutik pasa zaizkion irudi eta pentsamendu beltzak norberarentzat gordetzen saiatu gaitun baina, sarritan, pentsamenduak begietan islatzen zitunan. Momenturo izan dinagu hire beharra, "hau Margarik egin behar zuen, Margari gelditu zen hau zuzentzekotan..." Danbolin ez dun gauza bera hi gabe. Kontuak kontu, kaleratu dinagu alea. Horretan genbiltzala albiste onak: hi, guztiz aske ez bada ere, heure etxekoekin, lagunekin, gurekin hago Zestoan. Orain, patxada pixka bat hartu eta hausnarketa egitea zagokigun. Nora iritsi gaitun? Operazio polizialak gora, operazioak behera; azken aldian ohiko bihurtu zaizkigu. Erraza bilakatu da talde armatuko kide edo laguntzaile izatea leporatzea. Atxiloketa asko usteen arabera gauzatzen ditun eta ez frogen arabera. Giza eskubideak, berriz, erabat itxuragabetu egin ditun. Baina eutsi beharra zagon, Margari. Pozik gauden berriro gurekin zaudelako. Ongi etorri eta besarkada handi-handi bat denon partetik.

E

rredakzioa

700

HERRITAR DANBOLINEN

JARDUNIAN EGOITZ IRURE

DANBOLIN ZULO

ERREFERENDUNA

AGENDA

PORRUSALDA

d a n b o l i nEK

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


P

intada

ABENDUAREN 12ANERRAUSKETARI EZ

Zaborraren arazoa errausketa bidez konpondu nahiak kezka ez ezik beldurra ere sortu zuen herritarrongan, eta uztailean egindako ez ohiko Udal Batzarrean, Zestoako Udalak konpromiso bikoitza hartu zuen. Batetik, errausketari buruz (horixe baita kezka-iturri, eta ez Foru Aldundiko " plan" osoa) herriaren iritzia jakiteko, "urte amaiera baino lehen" herri-galdeketa egitea; beti ere, "erreferendum" horren data eta galdera zehatzak irailaren 30erako zehaztuta izanik. Bestetik, lan hori guztia Zestoako Udal ordezkarien eta Urola-Kosta Bizirik herri plataformaren arteko elkarlana izatea. Hartutako konpromiso horri ahalik eta zuzenen lotuaz, uztailaren 29an, Udaleko ordezkariekin egindako lehenengo bileran, Urola-Kosta Bizirik plataformak galderaren eta dataren proposamen zehatza ekarri zuen. Bai irailaZer ehizatuNik animako nukeen? Ez ren 26a, eta baita urriaren 10a ere egokitzat jotzen geniliak behintzat ez. dakit ba‌Umea tuen. Galderak, berriz, zehatza eta ulerterraza izan behar Neri naturan libre hazten doan zuen, arazoaren muinaren berri emango zuena eta erangustatzen zaizkit, heinean kangutzuna "bai/ez" izango zuena. Hala: "Zaborraren arazoaren gainera horrela ro onen bat aurrean errauste-plantak eraikitzearen alde al zaude?" ikustea oso polita edo. Umea da. Arratoiak eta galdera proposatu genion. zaintzeko guk horrelakoak bai. Hurrengo bilera, aitzakiak aitzakia, ez genuen irailaren parranda egin 24 arte egiterik izan; bertan, gure dataren eta galderaren nahi duguneraItziar Lopetegi proposamenak atzera bota zituzten, baina (guretzat gogoko eta ‌ 52 urte rragoa dena), Zestoako udal agintaritzan dauden PNV/EAk Lander Errasti ez zuten beraien proposamenik mahai gaineratu, ez eta galdera atzera botatzearen arrazoirik adierazi ere. Aldiz, 35 urte BAGOAZ ezker abertzaleko plataformak hasieratik bertatik onartu zuen Urola-Kosta Bizirik-ek proposatutako galdera. Hirugarren bileran, urriaren 13an, ekarri zuten lehenengo aldiz beren proposamena, nahiz eta plenoan irailaren 30a baino lehen adostuta egoteko konpromisoa hartu. Bertan, azpiegitura aprobetxatzearen aitzakiapean, otsailaren 27a proposatzen zuten egun egokitzat, Europako konstituziorako erreferendumarekin batera, eta honako galdera hau proposatu zuen EAJ/PNV-k: "Zaborraren arazoaren aurrean Foru Aldundiak proposaturiko eta mankomunitate guztiek onartutako planarekin bat al zatoz?". Ez zen errausketa hitzik agertzen. Zergatik? Zeren beldur gara aipatzeko hain erakargarria eta onuragarria bada? EA-k ùabardura garrantzitsu bat ezartzen zion galderari: bukaeran "errausketa barne delarik" erantsiz. Baina ez du errausketa barneratu soilik egiten, errausketan oinarritu egiten da, gehiengoa erraustu egingo baita Gipuzkoako "plan" horren arabera ere. Kontu egizue, 2016an helburutzat % 58.1 errausketa bidez tratatzea nahi dutela. Gainera, galderaren helburua zein da, muinean dagoena adierazi ordez zeharka-meharka ibili eta jendea nahastea? Garbi dago Zestoako Udalak zaborraren arazoari irtenbidea errausketa bidez eman nahi izateak sortu zuela kezka herritarrongan (gogoratu 3000 sinadurak). Kezka ez du sortu "Gipuzkoa-plan" horretan agertzen diren birziklatze edo konpostajeak; kezka, zaborraren tratamenduan Europako Batzordeak subentzioz laguntzen ez duen bide bakarrak sortu du; hau da, errausketan oinarritzen den zabor-trataerak. Egun, azaroak 19, abenduaren 12ko erreferenduma egingo bazen honako galdera hau adostu behar izan dugu: "Zaborraren arazoaren aurrean errausketan oinarritzen den Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mankomunitateen planarekin ados al zaude?" Jakizue, ordea, galderak-galdera, abenduaren 12an zestoarrok "ee r r a u s k e t a r e n" inguruko jarrera bozkatzen dugula, eta guk errausketari EZ esango diogula.

Ehiza garaian gaudenez, zer ehizatuko zenuke gustora?

U R O L A- KO S T A B I Z I R I K


i

5

ez dakit ba…hemen dauden gauza txarrak ehizatuko Neri ehiztanituzke: Euskal ri afizionatuak Herriko egoera gustatzen zaizNeri ehizara konpontzeko kit, ez beste esjoatea ez zait batzuen eta beskopetero hoasko gustatzen, teen intoleranriek. Eta ehizabaina …ehizatziak ehizatu eta tu, ba … tzekotan ba hemendik bidaoilagorra, usoak …mutil dirudun liko nituzke. ere bai, birigabat edo ehizaturroak, … Guk ko nuke. Marisol Iturraspe danetik jaten degu, ez dago 55 urte Eneritz Iraolagoitia ezer txarrik gu23 urte retzat.

nteligentea a l z a r a ?

rakaskuntzan ari garenok sarritan erabiltzen ditugu inteligente, inteligentzia, koefizientea eta antzeko hitzak. Askotan oso era arinean gainera. "Pertsona hori oso inteligentea omen da, besteak koefiziente altua omen du" eta abar. Zertan datza baiLuis Gaztañaga na pertsona baten gaitasun intelektuala, zer 37 urte da inteligentea izatea? Sarritan goi mailako Inixio Ibarguren ikasketak dituenari 65 urte edota titulu akademiko bilduma duenari deritzogu inteligentea. Jende kultuari, kultua egiten zaio maiz. Jendeak gero eta ikasketa maila handiagoa du eta gure bizitzan denbora asko eskaintzen diogu gure garuna nolabait garatzeari. Guzti horrek onura baino ez luke izan behar. Hala ere, gure gizarteari pixka bat erreparatzen badiogu badirudi ez ditugula garai onenak bizi. Bere buruaz beste egiten duen jende kopurua igotzen ari da eta gaixotasun psikikoek, besteak beste, arazo ugari ematen dizkigute. Zertan erabiltzen dugu bada gure inteligentzia? Duela lauzpabost urte Daniel Goleman-en Inteligencia Emocional liburua irakurtzeko aukera izan nuen eta asko pentsarazi zidan irakurri nuenak. Golemanek inteligentzia definitzeko orduan galdera sakon bat egiten zuen: "Zein da gizakiaren helburu nagusia bizitzan?". Erantzuna ere ez zen nolanahikoa. "Gizaki ororen barreneko helburu nagusi eta primarioena zoriontsua izatea da eta beraz, gizakirik inteligenteena helburu horretara gehien hurbiltzen dena da". Alferrikakoak bada gure koefiziente eta tituluak zoriontsu ez bagara. Ez dakit definizio hori egokia irudituko zaizuen ala ez, baina orain artekoak ikusita, uste dut merezi duela gure gaitasun guztiak zorionaren bila erabiltzea. Izan gaitezen beraz inteligente, baina, Goleman-en erara, jakina. Ehizatu? Segun ze zentzurekin: akatu egin behar baldin bada, Bush ehizatuko nuke, eta, bestela, ba…ez dakit, ehizatu ligaturen zentzuan, ba, emakumeren bat.

e

nbidoa 2. Jone Iztueta


ikus miran zestoan

ZESTOAKO ZENBAIT OINEZKO IBILDANBOLINEK. HORREK EMAN DIGU AITZAKIA, AURRERAPEN GISA EDO, HERRIKO ZENBAIT TXOKO EZEZAGUN ETA EZ HAIN EZEZAGUNEN BERRI EMATEKO. ARTIKULUA JOKO MODURA PLANTEATU DUGU: ARGAZKIEN ETA TESTUEN BIDEZ, LEKUARI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEN DA

U

RTARRILETIK AURRERA

BIDE PLAZARATUKO DITU

ETA IRAKURLEAK ASMATU EGIN BEHARKO DU ZEIN TOKIAZ ARI GAREN.

ARTIKULUAREN

BUKAERAN AGERI DIRA ERANTZUN ZU-

ZENAK.

A

1

2

rkua baino gehiago "akueduktua" deitu beharko genioke argazkikoari. Ez da oraingotxea, etxeetarako ur bila urrutira joan behar izaten zen garai haietan eraikitakoa baizik. Zestoako kaletik pausu asko egin beharrik gabe iritsi daiteke txe horren ondotik pasa gabeko autodun pertsonarik ez bertara baina konta errazak izango dira, hala ere, leku haren da egongo Zestoan. Hala ere kostata asmatuko du zein xarma sentitzera hurbildu diren zestoarrak. Esan genezake paraje den. Pertsonak bezala, askotan, lekurik ezagunena eraarkuak bi mundu zeharo desberdin bereizten dituela: alde babat ezezagun bihur daiteke. tean zibilizazioa, herria, jendea pasieran...; bestean, basoa, baso iluna, bakardadea, ezezaguna... Argazkiak berak ere asko laguntzen digu misterio kutsua areagotzeko: zer ote dago arkuaren bestalde argitsu horretan?

Z

er esan argazki bikain honi buruz? Bernardo Atxagak zioena datorkit burura: "Lainoak ziztu bizian zebiltzan alde batetik bestera hego haizearen eraginpean, eta eguzkia ere balantzaka zebilela zirudien. Balantzaka zebilena ni nintzela konturatu naiz gero. Gerrian argazki makina neraman, momentu batean kolpe ere egin diot; baina berehala konturatu naiz ezinezkoa dela argazki batean biltzea belarraren usaina, edo txorien kantuak".

E


G

arai batean bazituen Zestoak irla bat edo beste. Pasa den mendeko aurrerapenek, errepideek, zubiek... desitxuratu egin bazituzten ere, oraindik ere bitxikeria polita dira irla horiek, argazkikoa batez ere. Ez du turismo aldizkarietan agertzen diren irla xarmangarrien antzik baina, bere txikian, grazi ederreko tokia da. Oso lur aberatsa izaki, irla dena baratza ederra da; izaten da han –uda partean batez ere– zerekin ase gure zentzumenak.

7

3

4

H

arria nonahi. Harrizko gandorra. Egutera aldera, ezer gutxi elorri-arantza eta arte edo pinu sastar bakan batzuk izan ezik; itsasaldera, berriz, zuhaitz klase guztietako basoa. Mendikatearen lekurik altuenetik aterata dago argazkia nahiz eta gehienek uste duten gailurrik gorena juxtu bestaldean dagoela. Tokian-tokian lurra pitzatuta ageri da, barruko suak irten egin nahiko balu bezala. Dinamitaren danbadak sortutakoak omen dira han inguruetan ibili ohi diren ardien galdu leku haiek.

D

uela ehun urteko argazkia dela pentsatuko genuke zenbait elementu moderno bistan ez baleude. Ez-ohiko tokitik ateratako argazkia hau ere. Xumea izan arren, gauza franko kontatzeko aukera ematen duen argazkia. Bat apartatu behar izanez gero, komunikazioa aukeratuko genuke; komunikatzeko bi modu nabarmentzen baitira bertan: garai bateko kanpai-hotsak eta gaur egungo komunikazio sofistikatuaren lekukoak eskaintzen dutena, antenek alegia.

5 6

...

(

)


(

...

)

Z

7

enbat metro izango ditu ur-salto horrek? Hamar bat? Erreka oso handia ez denez –ibaiadar baten adarra da– ez darama ur askorik baina saltoa oso dotorea da: arbelezko horma beltz-beltzetatik jausten da aparrezko ur zuri-zuria, arin, pisurik gabekoa bailitzan. Hiru saltotxo egin eta bakardadean, astiro, iritsiko da ibaira eta handik itsasora, heriotzara, poetak zioen bezala. Tartean, bainuetxeko ur-depositua, seko ahazturik.

M

endia, paraje malkartsuak... Sasoi batean, argazkiko baserri horretan, Zestoako festetan toreatuko ziren zezenak hazten omen ziren. Hango maizterrek elurra eta bi zezen suhar eraman behar izaten omen zizkioten Zestoako Udalari. Orduan oso bestelakoak ziren bazter horiek: hariztiak, pagadiak, lizarrak, fruta arbolak... Gaur egun Zestoakoa ez ezik Gipuzkoako leku bakartienetariko bat ere bada inguru hori; hondoan Pagoeta aldea.

P

ertsonak erretratatzerakoan, bakoitzaren alde "onena" aurkitzen saiatzen da argazkilaria; herriek ere, nondik ikusten diren arabera, aurpegi zeharo desberdina eskaintzen dute. Argazkian ageri den herrixka hego aldetik erretratatu ohi izan da gehienetan –postal frankotan ageri zaigun bezala–; aldiz, oso argazki gutxitan ikus daiteke hemen azaltzen den ikuspegitik.

E

neko aristi, Fernando arzallus

1- OLALDEKO ARKUA, 2-KAMINERO ETXEA (ARROA), 3-BEDUAKO IRLA, 4- ERTXIÑA GAINA, 5- ARROAKO ELIZA, BASERRI INGURUAN, 8-EZKURROA BASERRI INGURUA, 9- ZESTOA ARROAKO HILERRI INGURUTI,

9 6- IZARRAITZ ALDEA ETUMETATIK, 7- UR-SALTO, ATRISTAIN



700

herritar

danbolinen

Urrian bete ditu lau urte Danbolin aldizkariak; une aproposa iruditu zaigu aldizkariaren hausnarketa orokorra egiteko; zenbat lagunek idazten du Danbolinen? Zein ezaugarri dituzte? Zenbat pertsona azaldu dira orain arte aldizkarian? Zein gai jorratu dira? Soziologia edo/eta estatistika guztiz zehatzik egiteko inolako helbururik gabe, hemen adierazten diren datuak hamaika ondorio ateratzeko aukera eskaintzen digute. Horra, bada, datuok.

DIRU

KONTUAK

SARRERAK e-tan

NOLA

GASTUAK e-tan

EGITEN DA DANBOLIN?

ZERTAZ

IDATZI DA DANBOLINEN?

kultura eta festak S O R T U: 2 0 0 0K O M A I A T Z A T I R A D A: 1 4 0 0 A L E U R T E A N: 1 1 Z E N B A K I

% 20

kirola % 11

zaletasunak eta ohiturak % 11

historia %9


1 1

DANBOLINEROAK BAZKIDEAK.

133 zestoakoak eta 35 kanpokoak ADINA

0-30 urte

51-tik gora

31-50 urte

KOLABORATZAILEAK.

(danbolinen idatzi dutenak) 123 pertsona eta 29 talde

PROTAGONISTAK.

(danbolinen azaldu direnak) 408 pertsona

40

18 48

*inkestako • ALDIZKARIAN IDAZTEN DUEN ERDIA

30 URTETIK 50 URTETIK GORAKO JENDE GUTXIK IDAZTEN DU. ALDIZ, DANBOLINEN AZALTZEN DIRENEN ARTEAN NABARMENA DA EDADETUEN PRESENTZIA. • GIZONEZKO GEHIAGO EMAKUMEZKOAK BAINO: DANBOLINEN ERE HORRELA? • POLITIKA GAIAK GUTXI NABARMENTZEN DIRA ARTIKULU LUZEETAN; BAI, ORDEA, ENBIDO ETA PINTADATAN.

%9

euskara eta normalizazioa %7 %6

gizarte gaiak

osasuna

artea

%6

%5

%5

%3

%3

H A R T Z E A.

*

53

249 protagonistak ez dira kontuan hartu

B E H I N E D O B I T A N: %71 3 - 1 0 B I T A R T E A N: %21 1 0 B A I N O G E H I A G O T A N: % 8

kolaboratzaile eta protagonistak S E X U A R E N arabera G I Z O N A K: %60 E M A K U M E A K: %40

• UDALGINTZAK, HEZKUNTZAK ETA ABARREK PRESENTZIA

BEHERAKOA DA;

lanbideak

PARTE

(zenbat aldiz idatzi du pertsona bakoitzak)

12

51

60

historikoak

TXIKIA DUTE ALDIZKARIAN; EZ OTE DUTE GARRANTZIRIK HERRITARRENTZAT?

KULTURA ETA FESTAK, KIROLAK,

HISTORIAK HARTZEN DUTE ZATIRIK HANDIENA: DENBORA-PASA ALDIZKARIA OTE DA

DANBOLIN?

• LITERATURA, ZIENTZIA, ERLIJIOA ETA ABAR EZ DIRA IA BATERE AGERI.

• GASTUAK GORA ETA DIRU SARRERAK BEHERA: HAU DA, HAU, MARTXA.

zientzia %2

erlijioa

%1

%1

%1

turismoa udalgintza politika literatura hezkuntza eta bidaiak

DANBOLINEN “ALTXORRA” LOKAL KASKARRA (BEREZ,

BILTEGIA DE-

NA), HALA NOLAKO ALTZARIAK, TRESNA GUTXI ETA ZAHARKITU SAMARRAK... DIRA

DANBOLINEN "ALTXORRAK".

HORIEK

1. Lokala, 2. Ordenagailua, 3. Inprimagailua 4. Telefonoa, 5. Eskanerra 6. Kamera digitala, 7. CD grabagailua, 8. Laneko mahaia, 9. Grabagailuak


J

xake mate ardunian egoitz irure AJEDREZA ETA MATEMATIKA, HORI DA HORI NAHASKETA! BA HERRIAN BADUGU, NAHASKETA HORI IRUDIKATZEN DUEN PERTSONA. BERA EGOITZ IRURE DA: 26 URTEKO GAZTEA, MATEMATIKAN LIZENTZIATUA ETA OĂ‘ATIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA. BESTEAK BESTE, ALGEBRA ETA MATEMATIKA IRAKASTEN DITU. AZKOITIKO AJEDREZ KLUBEKO

JAKIN

"

BADAKIGU AJEDREZ ZALEA ZARELA, BAI-

NA NOIZTIK DUZU ZALETASUN HORI?

KIDE ERE BADA ETA BERAREKIN IZANDAKO SOLASALDIAN, AUKERA IZAN DUGU AJEDREZAZ APUR BAT GEHIAGO JAKITEKO.

Orain dela lau urte hasi nintzen jolasten, Azkoitian, baina zaletasuna txikitatik daukat. NOLATAN JOAN ZINEN AZKOITIRA JOLASTERA? Ba, txapelketa zegoela irakurri nuen eta lagun batzuekin joan nintzen parte hartzera. Ondo jokatu nuen eta gehiagotan azaltzeko esan zidaten, txapelketa asko egoten zirela eta. Bailaran dagoen ajedrez elkarte bakarra Azkoitikoa da: Anaitasuna. Denborarekin Azkoitiko ekipoan sartu ninduten, eta gaur arte. JENDE ASKO AL DAGO AZKOITIKO KLUBEAN? Ba, bai. Helduak, liga jolasten dugunok, hamar bat izango gara eta haurrak, berriz, mordoska bat. Haien artean badaude nahiko onak diren hamaika urte inguruko pare bat; beraz, "kantera" ona dugula esan daiteke. INTERNETEN ERE AJEDREZEAN JOLASTU DAITEKEELA ENTZUN DUGU. Munduko edozein lekutan dagoen batekin jolastu dezakezu interneten. Webcam eta horrelako modernitateak baldin badituzu, aurkariaren aurpegia ere ikus daiteke. Taldeetan jende gutxiagok jolasten du. Jendeari beldurra ematen diola ematen du, zaila dela, baina ez da horrela. AZKOITIAN BAKARRIK JOLASTEN AL DUZU? Bai, esan dudan bezala, Azkoitiko klubean nago eta hamar bat lagun gara ligan jokatzen dugunak. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoakoak gara. Futbolean bezala, liga jolasten dugu Gipuzkoa osoan. Asteburu batean etxean, Azkoitian, eta bestean kanpoan. Denboraldiak bi zati ditu. Abendura arte txapelketa indibidualak izaten dira eta Donostian jokatzen ditugu. Gero, urtarriletik ekainera taldeka izaten da, asteburu batean etxean eta bestean kanpoan. AJEDREZ ZALETASUNIK BA AL DAGO ZESTOAN? Zenbait zestoar ibili dira ekipoan, baina bueno!, bi edo hiru ibiltzen gara orain. Gaztetxeak ere antolatu zuen txapelketa bat lehengo urtean eta batzuk animatu ziren parte hartzera.

Errusian, derrigorrezko ikasgaia da ajedreza

"


3 1

ere, lagungarria dela haurrek erabakiak hartzeko orduan. Txinan eta Errusian, adibidez, derrigorrezko ikasgaia da ajedreza bost urtetik gorako haurrentzat. AJEDREZ ZALEA IZATEAZ GAIN, MATEMATIKAN LIZENTZIATUA. IKASLE ASKOREN GURUTZEA IZAN OHI DA IKASGAI HAU, BAINA ZUK LANBIDE BEZALA AUKERATU DUZU. ZERGATIK MATEMATIKA, NOIZ JOLASTEN DUZU? TXIKITATIK GUSTUKO DUZULAKO ALA ASTEBURUETAN, EGUNEBESTE ARRAZOI BATENGATIK? RO... Karrera hori egitea UBI bukatu eta gero Asteburuetan bakarrik erabaki nuen. Enpresaritza egiteko asjolasten dut. Normalemoa nuen, baina zegoen "superpopulaan, ostegunetan biltzen zioa" ikusi ondoren, beste zerbait egitea gara, non jolastu behar erabaki nuen. dugun eta hitz egiteko, MATEMATIKAK BALIO AL DU GAUR EGUNGO ARAZOEI ERANTZUTEKO? eta batzuetan partidaren bat jolasten dugu denEz dakit, nik irakaskuntzan egiten dut bora-pasa modura. Enlan, baina pentsatzen dut edozein bantrenamendu gutxi egiten ketxetan edo enpresatan lan egiten duditugu. Hori bai, zenbat tenek erabiliko dutela matematika: adeta gehiago jolastu, hoministrazioan, kontabilitatean... MATEMATIKA IKASI DUEN BAT EZ AL DAbe. Noizean behin partidaren bat ikusi... NOLAKO GIROA EGON OHI DA TXAPELKETA BATEAN? GO ZEHARO KOADRIKULATUTA? Giro polita egoten da. Tentsioa ere egoten da, noski, eta jokatzeko Ez, ez gaude koadrikulatuta. Oso normalak gara! salan suposatzen da isilik egon behar dela. Jende ugari joaten da ZURE EGUN ARRUNT BATEAN ZENBAT ikustera: gaztetxoenen gurasoak, ajedrez zaleak... Jende pixka bat DENBORA ESKAINTZEN DIOZU AJEDREZAibiltzen da, bai. NOLA IKUSTEN DUZU AJEDREZA ETORKIZUNEAN? GURE ONDORENGORI? ETA, MATEMATIKARI? EK JARRAITUKO OTE DUTE JOKATZEN? Astegunetan ajedrezari bat ere ez. NoiUi, ez dakit ba! Rappel ez naiz eta! Ez dakit nola ikusten dudan. zean behin ordenadorearen aurka jokaGure kluba behintzat oso ondo doa. Aurten ari gara 25.urteurrena tzen dut, baina gutxitan. Asteburuetan, ospatzen . Txapelketa asko antolatu genituen: Gipuzkoako txapelbai, baina astegunetan ez dut astirik. keta, partida azkarrena... Kutxak babestutako txapelketaMatematikari, berriz, gutxienez zortzi ren finala ere, eskoletakoek jolasten dutena, Azkoitian joordu, bai; egunero lanean. LAGUNTZEN AL DUTE AJEDREZAK ETA lastu zen. 130 bat ume etorri ziren. Antolakuntza dezenteMATEMATIKAK LIGATZERAKOAN? koa izan zen. Ajedrezean behintzat neska gutxi ibilOrain jende ugari dago eta gure etorkizuna behintzat ziurtzen da; orduan, ezta oso erreza! tatuta dugu. Gainera, aurreko denboraldian HORIEZ GAIN ZALETASUN GEHIAGO liga irabazi genuen bigarren mailan, eta leIZANGO DITUZU, BA! henengo mailara igo gara. Lau urteetan igo Edozein gaztek dituen zaletasun berdinak: lagunekin egogara hirugarren mailatik lehenengo mailara. AJEDREZA BETI "INTELIGENTEEN" KONTUtea.... Zuk eduki ditzakezun berdinak! TZAT EDO HARTU DA. ZURI HALA IRUDIZERBAIT GEHITU NAHI BADUZU, ZEUREA DA HITZA! TZEN AL ZAIZU? Lehen esan dudan bezala, Azkoitian haurrentzat eta nahi Bai zera! Hori da kanpotik duen itxura, baiduten guztientzat, ikastaroak egiten dituna, ez, ez; edozeinek jolastu dezake. Horrelako gu eta doan izaten dira. Edozein gurasok txapelketa bat ikustera joan eta konturatzen zabere seme-alabaren bat bidali ra edozeinek jokatzen duela, bai hamar urteko nahi badu, edo edozeinek batek bai laurogei urteko batek. agertu nahi badu, azaldu lasai klubera, ateak zabalik baitauORAIN HAURREI ESKOLAN IRAKASTEN DIETE AJEDREZEAN JOLASTEN. ZER IRUDITZEN ZAIZU? de. Guk ere eskoletan irakatsi izan dugu. Esaten dute haurrentzat oso positiboa dela, kontzentratzeko ahalmena hobetzen laguntzen duela, denbora ondo kontrolatzen ikasten dela, eta batez

N

aiara Exposito


Euskara mintegia.

Iaz Ibon Sarasolarekin hasitako idazkera tailerrari Koldo Zuazok eman dio jarraipena aurten. Mintegi honetan irakasle, danbolineko hainbat pertsona eta, orokorrean, euskaraz eta beronen erabileraz kezkatu eta interesatzen den jendea bildu zen. Batuan hitz egiten dugunean, txukunago edo hobeto ari garela uste dugu, baina orduan egiten omen ditugu hanka sartzerik handienak. Hori izan zen lehen ikasgaia. Bigarren ikasgaia: bai batuak eta bai euskalkiak badituzte lagun arteko hizkera eta hizkera jasoa. Eta hirugarrena: kontua ez da euskalkiaren eta batuaren artean aukeratu beharra. Kontua da jakitea noiz erabili behar dugun gure herriko lagunarteko hizkera (herriko lagunekin, Danbolineko atal batzuetan...), noiz lagunarteko batua (herrikoak ez

I R R I BA R R E A A H OA N D I S T I R A B E G I E TA N

I Z A R B E R R I BAT S O R T Z E A N Z E S T OA KO Z E R U G A I N E TA N A G U R A U R A , Z AU D E A S K ATA S U N E A N B E T I I Z A N G O Z A R A G U R E B I H O T Z E TA N

direnekin ari garenean), noiz herriko hizkera jasoa (Danbolineko atal gehienetan, Udalean...) eta noiz batua jasoa (unibertsitatean, adibidez). Oso teorikoa dirudiena arin eta gustagarri egin zuen Zuazok. Hamaiketako ederrak ere lagundu zuen, noski.

Margari etxean.

zulo

danbolin

Azaroaren 16ko goizaldean, Espainiako poliziak Baltasar Garzon epailearen aginduz Hego Euskal Herrian buruturiko operazioan, Margari Eizagirre herritarrak, atxilotua izan ostean, bost egun egin ditu poliziaren eskuetan inkomunikaturik. Hasera batean epaileak hilaren 19rako deklaratzera deitua bazuen ere, azkenean azaroaren 20an pasa zuten Espainiako Entzutegi Nazionaleko aipatu epailearen aurretik, eta honek, 12 mila euroko bermea ezarririk, astero gertueneko epaitegian sinatzeko agindua eta estatutik irteteko debekuarekin aske utzi du. Aste osoan zehar, Margari eta bere senideei elkartasuna adierazi eta euskal herritarren aurkako azken sarekada salatuz, mobilizazio jendetsuak burutu dira Zestoan. Iragan larunbat gauean jaso zuen Margarik lehen ongi etorria. Igande arratsaldean berriz, ekitaldi xume bat ospatu zen eta bertan Jon Maiaren bertsoen ostean Margarik poliziaren menpe iragan egunetan jasandako bizipenak azaldu zituen. Une hunkigarriak bizi izan zituzten bertaratutakoek.


prozesuak aurrera jarraitzen du, eta indartsu gainera. Herriko beste sei eragilek konpromisoak hartu dituzte, enpresak euskara alorrean aurrera egiteko asmoz. Honako hauek dira: Zestoa modeloak, Kaixo Grow, MGS-Xabier aseguruak, Mireia gozotegia, Jone estetika zentroa eta Fati taberna. Horiek lehen aldiz jaso dute ziurtagiria; Txuri-beltz argazki-dendak, berriz, hobetu egin du bere ziurtagiria, "bidean" mailatik "zerbitzua euskaraz" mailara igo delarik. Guztiek ere esfortzua egin beharko dute konpromiso horiek betetzeko, baina ahalegin horiek dira euskararen normalizazioari bultzada ematen diotenak. Animo bada eta ekin gogor!

5

k

Bai euskarari

1

ale/bale KALE.

GAUZA JAKINA DA UME ASKO IBILLARANJADIN JOLASEAN. BALOIA ETA ANTZEKO JOSTAILUAK ALDAPAN BEHERA JOATEN ZAIZKIENEAN, HAURRAK KORRIKA ATERATZEN DIRA HAIEN ATZETIK, KOTXERIK DATORREN ALA EZ BEGIRATU ERE EGIN GABE. ARRISKU HORREN AURREAN, UDALAK "BALLA" BATZUK JARRI ZITUEN PROBISIONALKI, BAINA BADIRUDI BETIRAKO DIRELA. BADA ZERBAIT TXUKUNAGOA IPINTZEKO GARAIA! TZEN DELA

BA L E .

LEHEN, LIZARRAITZ BASERRIAREN AURREAN, ZABOR-ONTZIAK SAKABANATUTA ZEUDEN ALDAPAREN ALDE BATEAN ETA BIRZIKLATZEKO ONTZIAK, BERRIZ, BESTE ALDEAN. ORAIN LEKU TXUKUN BATEAN JARRI DITUZTE DENAK, ELKARREN ONDOAN ETA ORDEKAN.

San Martin jaiak Lasaon 1.- Azoka egunean, bertako auzotarrak ez ezik, kanpoko jende ugari ere gerturatu zen usainera,. 2.- Ez ziren gutxi talogileak, baina denak behar horrenbeste talojalerentzat! Gogotik jardun behar izan zuten, kolpe eta kolpe, masa guztia bukatu zen arte. 1 2

3

3.- Idiakaitz taldeko

txistulariek ere giro polita jarri zuten beraien txapel eta guzti. Horiek ere pixkanaka-pixkanaka ari dira uniformea osatzen! .- Azokaz gain beste ekitaldi asko ere izan ziren: herri kirolak, Rock kontzertua‌ Bertso afarian ere giro ederra izan zen Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin.

4

4


Eguna gainean eta dena airean! E

errian eta auzoetan eman ahal izango da bozka, goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara. Mahai horietako bakoitzean bi herritar egongo dira, zozketaz aukeratutakoak. Erreferendumean ateratzen den emaitza errespetatu egingo dela adierazi dute udal alderdi guztiek. Gainontzean, dena airean dagoela esan liteke. EAJEA udal taldeak gutun bat bidali nahi die herritarrei erreferendumaren gaineko informazioarekin eta aldeko zein kontrako papertxoekin. Plataformaren eta Bagoazen ustez Udalak ez luke halakorik egin beharko, hauteskundeetan egiten ez duelako. Plataformako kideek, bere kanpainaren barruan, etxez etxe errausketaren kontrako bozka-papertxoak banatuko dituzte. Erreferendumak balioa izateko gutxieneko parte-hartzea finkatu behar den edo ez ere airean dago. Kontuak kontu, eguna gainean da eta oraindik xehetasun gehienak lotu gabe daude. Azken honek ere emango du zer esana dudarik gabe.

H

rrausketaren kontuak zer esan handia eman du Zestoan. Ezohiko batzar batean erreferenduma egitea onartu zela aipatzen genizuen uztaileko zenbakian. Batzar horren ondoren, udal ordezkariak eta Urola-Kosta Bizirik plataformako kideak biltzen hasi ziren, xehetasunak zehazteko. Behin baino gehiagotan bildu behar izan dute, adostasunera heldu ezinean ibili dira eta. Azkenik, akordio batera heldu dira. Erreferenduma abenduaren 12an izango da eta galdera, berriz, hauxe: "Zaborraren arazoaren aurrean Foru Aldundiak proposaturiko eta Mankomunitate guztiek onartutako planarekin bat al zatoz?". agoaz eta Plataformak ez zuten egoki ikusten galdera planaren inguruan izatea, planak aipatzen dituen zenbait punturekin guztiak bat datozelako, errausketarekin izan ezik. Ainhoa Aldalur zinegotziaren esanetan, "errausketa izan da horrenbeste jende mugitu duena eta horregatik, gure ustez, galderak zehatza izan beharko luke, alegia, errausketari lotua". Bagoaz-ek bat egin du hasieratik UrolaGIPUZKOAKO HIRI HONDAKINAK KUDEATZEKO 2 0 0 2 - 2 0 1 6 PLAN Kosta Bizirik plataformak OROKORRA egindako proposameneH E L B U R U A K: kin. Aldalurrek gaineratu -2006. URTERAKO TRATAMENDU PLANTETAN ONARTU EZ DIREN HONDAKINAK SOILIK du Udaletik ez dutela jaso BOTATZEA. -2016. URTEAN, BIRZIKLATZE TASA BIKOIZTEA (%18,5ETIK %37RA) batzartzeko deialdirik eta -KONPOSTAJEA NABARMEN BULTZATZEA. plataformak eman dietela -HIRI HONDAKINEN %40 BERRESKURATZEA ETA BIRZIKLATZEA. informazioa. Horrez gain, -KONPOSTATU EDO/ETA BIRZIKLATU EZIN DIREN HONDAKINAK ERRAUSTEA. "oztopoak baino ez dituz- B I T A R T E K O A K, L E H E N T A S U N A R E N A R A B E R A: te ipini eta gainera, hasie- -ZABORRA MURRIZTEA: BERRIRO ERABIL DAITEZKEEN POLTSA, BEIRAZKO ONTZI ETA ABAR ra batean ez zuten galdeERABILTZEA. -BERRERABILTZEA: EHUNAK ETA TRESNA DESBERDINAK GAIKA BILTZEA. rarik proposatzen. Atzeratu eta luzatu besterik ez -BIRZIKLATZEA: BEIRA, KARTOIA, PAPERA ETA ONTZI ARINEZ GAIN, ETXEAN SORTUTAKO HONDAKIN ARRISKUTSUAK, EHUNAK, EGURRAK ETA ELEKTRAGAILUAK GAIKA BILTZEA. dute egin". EAko I単igo Li-KONPOSTAJEA: GIPUZKOA OSOAN PLANTA BAT. zasoren iritziz, aldiz, "ho- -MATERIA ORGANIKOA ETA BIODEGRADAGARRIAK EZ DIREN MATERIALAK BEREIZTEA. rrelako erreferendum bat -ERRAUSKETA: BIODEGRADAGARRIAK EZ DIREN MATERIALAREN ERRETZEAREN BITARTEZ ENERGIA LORTZEA. antolatzeko denbora eta lan handia egin behar da. Gauzak ondo egin behar dira, aurrera begira emaitzak balioa gal ez dezan".

B

J

ONE

BERGARA ETA ALAZNE OLAIZOLA


7

Alkoholiko Anonimoetan euskaraz GAINA HARTU DIOLA KON-

ALKOHOLIKOAK ELKARTERA.

HAN

EZ DU

AURKITUKO EZ SENDAGILERIK, EZ PSIKOLOGORIK, EZ BESTELAKO ADITURIK.

BE-

REN BURUA GALDUTA EMAN DUTEN BERE MODUKOEKIN ELKARTUKO DA ETA HITZ EGITEN HASIKO DIRA.

KONTATZEA ETA ORAIN DELA GU-

ENTZUTEA DA TERAPIA.

TXI ARTE EUSKALDUNEK GAZTELANIAZ MOLDATU BEHAR ZUTEN DERRIGORREZ, ETA ORAIN,

AZPEITIAN

nian 380 talde daude eta egoitza garrantzitsuena Asturiasekoa da. Taldeetan parte hartzeko baldintza bakarra edateari uzteko nahia erakustea da. Alkoholikoak, taldean, bere modukoak aurkituko ditu eta elkarri lagunduko diote, batak besteari bere bizipenak kontatuz. Elkarteko kide izateko ez da beharrezkoa ordaintzea, ez eta inon erregistratzea ere; nahikoa da parte hartu nahi izatea. Izenak berak dioen moduan, elkarteak kideen anonimotasuna babesten du. Anonimotasun hori dela eta, elkartea promozionatzea ez da elkartearen helburu nagusietakoa. Taldeetara iristen direnek askotan ahoz aho jasotzen dute taldeon berri eta beste batzuetan medikuak berak gomendatzen die talderen batean parte hartzea. Hala ere, bada Arrate irratian aspalditik larunbatero emititzen duten programa. Alkoholiko anonimoek beren bizipenak kontatzen dituzte, entzuleek gizakia-

BA-

I L U S T R A Z I OA : M I G U E L S A N T A M A R Ă? A

ALKOHOLAK

TURATUTAKOAN JOTZEN DU GEHIENETAN

1

DA EUSKARAZ ARITZEKO AUKERA.

Gipuzkoan, 50 bat Alkoholiko Anonimo talde ari dira lanean. Horietako bi Azpeitian daude: Olatz izeneko taldeak urteak daramatza; Iraurgi izenekoa, berriz, 2003ko irailean sortu zuten. Taldera doazenek arazo larria daukate eta taldekideen arteko hizketaldiak gai delikatuen gainean izaten dira. Bakoitzak bere beldurrak eta kezkak adierazi, eta galderak botatzen ditu eta besteak laguntzen saiatzen dira. Familiarekin, lanarekin, lagunekin... dituzten arazoak mahai gainean jartzen dira, dena gaztelaniaz. Ama- hizkuntza euskara duen askori zaila, deserosoa egiten zaio eta horregatik pentsatu zuten Azpeitian euskaraz lan egingo zuen taldea sortzea. Gipuzkoan bakarrenetakoa da. Iraurgi taldea ostegunero biltzen da Soreasu kaleko lokalean, 20:00etan. Deitu nahi izanez gero, hona hemen telefonoa: 629141874. Nazioarteko elkartea Alkoholiko Anonimoen elkartea 1935. urtean sortu zen eta gaur egun 151 estatutan 96.000 talde ari dira lanean. Elkarte horri esker milaka eta milaka alkoholikok lortu du alkoholik edan gabe bizitzea. Espai-

ren historiako arazorik zaharrenetakoaz gehixeago jakin dezaten eta edariak mendean hartuta sentitzen direnak talderen batera hurbiltzera anima daitezen. Harrezkero, Martin Ugalde izan zen Zestoan, topaketa batzuetan parte hartu zuenekoa da ondoko argazkia.

O

NINTZA IRURETA


agenda az 25

•K

Z gunea zabalik astelehen arratsaldetan. KZ guneak ikastaro eta interneten ibiltzeko zerbitzua eskaintzen jarraitzen du. Nahi duena bertara hurbil daiteke (Zestoako Kultur Etxeko lehenengo solairua) astelehenetan arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. ukaldaritza ikastaroa laster hasiko da, baldin eta 15 bat lagunek izena ematen badute. Gogoratu behar da ikastaroa oinarrizkoa izango dela eta Javier Peña sukaldariak emango duela herriko elkarte batean. Izena emateko epea zabalik dago, Kultur Etxean. Prezioa 50 euro.

AROA OSTEGUNA

•S

Danbolin zulo Kultur Elkarteko Bazkide batzarra. 20:00etan kultur etxean. Urtean behin bazkideak biltzea oso inportantea da, gure asmoen berri izan dezazuen. 25era arte!

ab 03

ENDUA OSTIRALA

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta “Bertso Parranda” finalerdia izango da gaueko 23:00etan, Uztapide tabernan.

06

ASTELEHENA

Bai Euskal Herriari taldekoek deia egiten dute Durangon “ni naiz, gu gara” lemapean egingo den manifestaldira.

11

LARUNBATA

Muxaranga taldeak ipuin emanaldia eskainiko du Arroa Goiko Herri Etxe Elkartean. Ondoren txokolatada egongo da.

12

IGANDEA

Errausketaren gaineko erreferenduma. Galdera: “Zaborraren arazoaren aurrean, errausketan oinarritzen den Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mankomunitateen planarekin ados al zaude?” Goizeko 9:00etatik 17:00etara eman ahal izango da bozka ohiko lekuetan. Agiro mendi taldeak eta Zestoako Herri ikastetxeak antolatutako VIII. Umeen Ibilaldi Neurtua.

18

LARUNBATA

Naroa Enekotegi mezzo-sopranoaren kantaldia Zestoako parrokian, iluntzeko 20:15etan. Zumaiako Aita Mari futbol zelaian futbol triangularra jokatuko da Zestoa, Zumaia eta Errealeko beteranoekin (Fuentes, Loren, Iturrino...). Sarrerekin lortutako dirua HITZArentzat izango da.

Etxe bat alokatu nahi duzula? Ko-

txea, ordenagailu zaharra edo beste zerbait saldu nahi duzula? Zerbait preziatua galdu duzula? Agian, klase partikularrak ematen hasi nahi duzu, haurrak zaintzen hasi edo adineko pertsona bat zaintzeko norbait behar duzu. Horietako edozein dela ere zure kasua, hauxe duzu publizitatea egiteko txokoa. Deitu 943147123 telefonora eta eskatu informazioa. Etxebizitza salgai Zarautzen. 3 logela, egongela, komuna, sukaldejangela, gas bidezko berogailuak, trasteroa, igogailua, balkoi handia, kanpoalde argitsua. Bizitzen jartzeko prest. 49.500.000 pezeta. Deitu: 618040269 telefonora.


9

porrusalda

1

MIGUEL SANTAMARĂ?A.

Gaztaina Izen zientifikoa: Castanea Sativa Gaztainondoa Ekialdetik etorri zitzaigun. Ekialdetik Greziara K.a. V. mendean heldu eta bost mende geroago gure lurretara iritsi zen. Gaztainondoa toki epel eta hezeetan hazten da eta munduko hainbat tokitan aurki dezakegu: Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikako iparraldean, AEBetan, Txinan eta Japonian. Oro har, jaten dugun gaztaina europarra edo arrunta bada ere, badira beste bi motatako gaztainak: amerikarra eta japoniarra. Gaztaina horiek guztiak oso antzekoak badira ere, gozotasunean eta karbohidratoen kopuruan dute alderik nabariena. Gaztainaren ezaugarri nagusiena karbohidratoen kopuru handia da, izan ere, gaztainaren karbohidratoei begiratzen badiegu zerealen pare jar dezakegu, fruitu lehorren familiakoa izan arren. Fruitu lehorrak, jeneralean, oso koipetsuak izaten dira, baina gaztaina salbuespena da, oso koipe gutxi baitu; izan ere, kaloria gutxiko fruitua da. Karbohidratoak izateaz gain, gaztainek magnesio, kaltzio eta fosforo asko dute. Merkatuan udazkenean agertzen dira eta negu bukaera arte egon ohi dira salgai gaztainak, urte osoan kontserban topa badaitezke ere. Erosterakoan, arreta azalean jarri behar da; gaztaina onak marroi kolore distiratsua du. Gaztainak denbora luzez kontserbatu nahi badira, leku fresko eta lehorrean jarri behar dira eta plastikozko poltsak alde batera utzi, plastikoarekin gaztainak lizundu egingo baiti-

E u s k a r a z k o b i l a t z a i l e a k www.aurki.com www.google.es/eu www.kaixo.com www.jalgi.com

ra. Kontuan hartu, hozkailuan izoztekotan, sei hilabete baino lehen jan behar direla. Bestalde, hobe da gaztainak zurituta izoztea. Gaztainak zuritzeko erarik errazena uretan 15 minutuz egostea da, labanaz pare bat ebaki egitea ahaztu gabe, bestela lehertu egingo zaizkigu. Bero daudela zuritzea errazagoa da. Jeneralean gaztainak danbolinean erreta edo labean eginak jaten badira ere, badira gaztainak prestatzeko beste era batzuk: purea eginda (egosi eta zuritu ondoren masa bat egin, esnea gehitzea aukeran), krema eginda (txikitxiki egin eta esneazukretan egosi), gozoki bezala (pastelak eta tartak), Marron GlacĂŠ (arrautzaren zuringoa eta konfitatutako gaztainez egindako frantsesen postre ospetsua) eta imajinazioak ematen dizkigun beste hainbat era.

1.383

Zestoan kotxe inguru daude

Zer da... D i v X ? Konprimitutako bideo formatu bat da, ohiko bideo formatu baten "pisua" laurden batera jaisten du kalitate askorik galdu gabe. Interneteko bideo gehienak DivX formatuan daude. Musika arloan MP3a izan zena da DivXa bideo arloan. Aholku bat: DVD Udazkenean uso pasea izateko, aurrena erreproduzitzailea erostekotan txoriak pasa behar. bazaudete, formatu horrekin bateragarria dena erosi. Azaro euritsu, urte garitsu

Azaroa hotz, negua motz.


EKAIN ELEKTRIZITATEA

IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 t e l . 943 147 403 - 600 544 734 ZESTOA

G O X O T A S U N A

E R A I K I T Z E N

E KOT E R M I B E R O G A I LUA K

E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K

I LU M I N A Z I OA , P O RT E R O AU TO M AT I KOA K . . .


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.