danbolin 2005/07
53.
ALEA
Munduko Txapelketan
Lau zestoar
AIZARNAN ARROAGOIAN ARROABEAN I R A E TA N LASAON ...ERE IZAN BAZKIDE!!!
DANBOLINEKO
Aldizkari honetan dagoen fitxa bete eta eraman zuen auzoko elkartean jarri den DANBOLIN buzoira.
Bestela, Zestoako Kultur etxera deitu: 943 14 71 23 eta geuk hartuko dizkizugu datuak.
Urtean 20 euro dira.
ANIMATU, EUSKAL PRENTSAK BEHAR ZAITU!!!
Lagun batek esan zidan bidaiarik politena bakoitzak bere barrura egiten duena dela. Urrun joanagatik ere, eta paraje ederrak ikusi, norbera ondo ez badago nekez disfrutatuko duela. Hasieran ez nuen oso ondo ulertzen, azken finean, bidaiatzeak, mendira joateak, gauza berriak ezagutzeak, beti laguntzen baitu une goxoak pasatzen eta gainera pertsona aberastu egiten du. Baina denborarekin konturatu naiz, arrazoia zuela. Gure bizimoduari begira jarrita, bidaia zoro batean sartuta goazela ikusten dut. Hau egin, bestea egin; hau ikusi, hori ikusi; hau erosi bestea erosi; hau izan, hori ere bai. Ezetz ba, horrela ez goazela inora. Hartu arnasa, behin biziko gara eta. Edukitzean ez dagoela ezer, izatean baizik. Eta izate hori ez badugu zaintzen… Garai politak datoz, udazken arratsaldeak, euria goian behean, haizearen ibilia, hostoak dantzan, … Urtaro guztiek dute beren xarma, baina udazkenean naturari utzi behar zaio hitz egiten, eta geure barrura begiratu. Momentu horietan ez dago eztabaidarako lekurik, bakarrizketak hartzen du lekua eta bizitzak beste zentzu bat hartzen du. "Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea" dio Laboaren kantuak. Bakarrik egoteak askotan beldurra ematen digu, gaizki ala ondo beti lagunez inguratuta egon nahi, familiarekin, bikote lagunarekin. Baina, geure buruarekin egotea oso atsegina da. Eta hori egiten ez digute erakutsi, pixkanaka ikasiz joan gara, bidea eginez. Helburua zoriontsu izatea dela esan zaigu .Nire ustez, zoriontasuna ez da helmuga, bidaiatzeko modu bat baizik. Bakoitzak bere barrura bidaiatu. Bai, baina ingurura begiratu gabe ere ezin bizi, sorlekuaz ari naiz. Nire kasuan behintzat herria triste badago neu ere hortxe nonbait. Eta gure herri zaharrak bide luzea egin du, eta bide horretan barrura begiratzen badugu, denetarik ikusiko dugu, momentu goxoak, gogorrak… baina ibilian jarraitu beharra dago. Herriaren ahotsa entzuten bada bidaia zoragarria izango da!!!
M d a n b o l i nEK
argari Eizagirre
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 12 14 17 18
BIDAIAK.
INKESTA
ENBIDOAK
L A U ZESTOAR M U NDUKO TXAPELKETAN
DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E
ZESTOAKO PORTUTIK
JARDUNIAN MARIBEL PEÑACOBA
HERRIKO BAZTERRETAN
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
enbidoa I. Ez da broma autoa edukitzea! Erregaia gero eta garestiagoa da, inoiz baino garestiagoa. Ditxosozko likido horri urre beltz deitu zion lehen gizasemeak ere bazekien zerbait, bai horixe! Erregaiaren goranzko joerak ibilgailu gidarioi eragiten digu zuzen-zuzenean, baina ez ahaztu horrek soka luzea dakarrela atzetik, den-dena garestitu egiten da-eta. Nolanahi ere, enbido honen hasieran azaldutako ideiari heldu nahi diot berriro. Garai batean hala esaten omen zuten: "Autoa querida baino garestiagoa dunk!" Eta, egia esan, ez zitzaien arrazoirik falta. Zorte dezente izanez gero, hasieran erregaitan soilik utzi behar izaten da dirua. Denboraren poderioz, ordea, autoak ajez betetzen hasten dira, gu geu bezalaxe: gurpilak aldatu behar direla, olioa, balaztak... Eta, noski, autoa konpontzera eramateak hotzikarak sortzen ditu, mekanikariek nahiko irudi txarra dute-eta: batzuek lapur samarrak direla esaten dute; beste batzuek, aje bat konpondu eta bi eragiten dituztela; matxistak direla dioenik ere ez da falta... Badirudi mekanikariek mingaina dutela neurri eta ez dutela ezer egiten 100 euro baino gutxiagoren truke. Ezusteko handiegirik ez hartzeko kostuaren aurreikuspena eskatzea ere ez da konponbidea. "Auto bakoitza mundu bat da, eta kapota ireki arte ez dago aurreikuspen zehatzik egiterik" esaten badizute, akabo, zureak egin du, alferrik hasiko zara autoa erositako eguna madarikatzen edota arrosarioa errezatzen. Auto mekanikariek badute beren arrosario partikularra: trokola, juntakulata ta radiadoria (bestela, galdetu Alkaini). Bestalde, mekanikariek beraiek ere ez dute giro, ez. Makina bat arrazoi txar eta purrustada entzun behar izaten dituzte, eta ez beti merezita. Azken finean, mekanikariak ere langileak dira. Hori bai, ziur aski zuk eta nik baino dezente diru gehiago irabazten dute hilean eta, teorian, gustuko lana dute. Zorionekoak mekanikariak!
intada.
O
laia salegi
500 etxe inguru egingo dira denbora gutxira Zestoan, zer iruditzen zaizu? Ondo iruditzen zait, ez bada behintzat, ba prezio garestiak jarri eta betiko diru konturik izaten. Babes ofizialeko etxeak gutxitxo dira baina beno, bestela ondo. Arroabeko etxeek ez dakit Zestoari zenbaterainoko bentaja egingo dieten, gehien bat Zumaiari.
33 urte
Manu Aizpurua
Inguruak-eta puskatu egiten dira lehengo garai batetik; baina eboluzioa normala da. Kostaldean nola etxeek prezioak disparatuta dituzten ba‌ Iraeta, dagoen baina itsusiago ez dute jarriko. Momentu honetan ikaragarri itsusia dago. Ia orain pixka bat txukuntzen duten bestela bailara oso polita da eta.
55 urte
Eli Alkorta
OPORRIK EZ. Euskal gizartearen gehiengoak, euskal eragile sozial, politiko zein sindikal gehienek, ha-
maika aldiz esan dute: Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira! Hori delako sei estatutako 87 espetxetan barrena sakabanaturik dituzten 709 euskal preso politikoei ezartzen dieten bakartze politikoa amaitzeko bidea. Eskubidea dutelako, legeak diolako. Opor garaia dugu bai, baina eskubidetaz ari garenean ez dago oporrik, atsedenik gabe jarraitzen dute Espainiako eta Frantziako agintariek euskal presoen eskubideak zapaltzen. Eta guk ere lanean jarraitu behar, zer eginez? Ba, Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira ekartzeko sinadura bilketan parte hartuz, gure senide eta lagunak egunero-egunero espetxeetan bizi duten egoeraren testigantzak azken txokoraino helaraziz (eskerrak Danbolini tarte hau emateagatik), elkarretaratzetan parte hartuz, Euskal Presoak Euskal Herrira lelodun izarak esekiz etxeko leihoetan, gutun bat idatziz...hamaika modu dago. Ildo horretan presoen eskubideen aldarrikapenak kaleratu asmoz uztailaren 30ean errepideetara aterako gara eta abuztuaren 7an Euskal Herriko hondartzetara joango gara; gonbidatuta zaudete, jakina. Amaitzeko, besarkadarik beroena Euskal Preso Politikoen Kolektiboari. Bereziki, Julen, Marian, Juan Mari, Itziar, Kontxi, Antton eta Izaskuni!
ZESTOAKO ETXERAT
5
F
estak: 5 galdera 1.Zertara etorri da Batzuk egiArazoa da hiru zezeneko bi ten dute jan, lo oso garesti dau"ikuskizun" jartzea? eta joan eta hedela, lanik ez rriari gauza gutxi Beste bi zezen gehiadago gazteeneman eta ez daGuretzako go akabatzea? Zezentzat eta‌Iraeta kit ba, batzuk oso ondo, haur keten inguruan, ukaebatentzako oso integratzen dira gehiago izango zina da gurean eztaondo dago etxefestetan eta hoak egitea, gaine- dira eta, guk esbaida badagoela, rrelakotan pixkola berria nahi ra berehalaxe aldeko eta aurkako jakanaka baina saldu dira. Ha- degu eta, beno, rrerekin. Zertara dator beste batzuk... sieran baino sei ba ea pixkanaka beraz aldaketa? ZeZenbaitek alomilioi garestiago ikasle gehiago zenzaleen "garaipena" kairuan jartzen saltzen ari dira ditugun eta lorirudikatzera ala "esdituzte dirua tzen degun esazkenak eta hori ateratzeko. Etxekola berria. pektakulua" aberastegehiegizkoa da. ak egiten dituzte ra? Probokazioa eta Neri iruditzen baina betikoak Marije Egaùa prepotentzia datozkit zait gobernua ibiltzen gara kaburura. oso gaizki ari 43 urte lean.. dela. 2.- Egitarau ofizialean, Igor Olabide azken unean aldaketa Endika Martin Mari Lourdes Etxeberria bat egon da, "Huanca27 urte 18 urte velicarako laguntza 50 urte ateratzeko herri zekorketa". Talde horretako kideek egiten duten lana goraipatzea baino ez zait gelditzen, baina zein izan da Udalak hori horrela izan dadin jarraitu dituen irizpideak? Hau da, hurrengo urtean beste edozein talde edo elkartek eskaera berdina egiten badu nola erantzungo zaio? Batzuetan irizpide zehatzak jartzea garrantzitsua izaten da, garbiagoa, aurrerantzean arazorik egon ez dadin. 3.- Eta frontoikoa? Non erabaki da kiroldegiko urteroko pilota partidaren antolaketa hirugarren bati ematea? Zer irizpideren arabera? Zein baldintzatan? Erabakia gustukoa izan ala ez, gauza horiekin kontu handiagoa eduki behar du Udalak. Larunbateko kontzertua ere defizitarioa izateagatik pribatu bati ematea ondo al legoke? Berdina da, kontuok hor daude eta erantzun egoki bat eman behar zaiela uste dut. 4.-Egitarau ofizialean zer pintatzen zuen Cantera de Zestoa-ren iragarkiak? Ikearriya! Herrian kalte gehiena sortu duen enpresa ilegal, txikitzailea eta udal lurretan bereak balira bezala dagoena bere aurpegia garbitzen limosna baten truke. No coment. Egia esan, Alkatearen urteroko agurrak baino atentzio handiagoa piztu zidan. 5.- Zer gertatzen da festa eredu herrikoi eta partehartzailearekin? Azken urte luzeetako joera orokorrari (indibidualismo, ikuskizunetako kontsumo huts edota gauetako juerga-desfaseari‌) jende asko eta asko erorita gauden joera horri, Udalak partehartzeari eta ideia berriei dien fobia gehitzen badiogu, herriko festen osasuna gainbehera doala iruditzen zait. Hausnarketa sakon bat egin beharko genukeela iruditzen zait. Oso tristea da denon artean antolatu ditzakegun festak horrelako zatiketa egoera batean aurkitzea. Kalegirok eman duen urratsak Udalaren aldetik jarraipena behar du izan, bestela festak galduko du. Eskerrak, lagunartea, jai giroa eta ondo pasatzeko ilusioa nagusitzen dela gure herrian, zorionez. Aurtengo festek gainera Itziarrekin igarotzeko aukera ekarri dute eta hori ez da gutxi. Aio. Etxeak egitea ondo dago, oraingo gazteak etxea behar duelako, baina etxeak dauden prezioetan egitea ez dago ondo. Behar diren etxeak egin behar dira, inguruko jendea, gaztea etortzen bada ondo dago baina "ciudad dormitorio" ez dadila bihurtu, integratzea komeni da.
e
nbidoa 2. Joseba Alberdi
E
Beteranoen Munduko Atletismo Txap
Munduko Txapelketan
Lau zestoar
ten laurek. "Ordurako bagenekien Donostian Munduko Txapelketa izango zela eta etxean izanda, parte hartu beharko genukeela pentsatu nuen" aipatu du Arantxak. Esan eta egin. Hori dio esaera zaharrak. Baina errealitatea ez da horrela. Entrenamenduak egiten aspaldi hasi ziren laurak. Luisak dioenez, "Arantxa eta ni urte osoan ibiltzen gara korrika, orain hilabete hasi ginen txapelketarako prestatzen Iñakiren laguntzarekin eta bere gomendioak oso ondo etorri zaizkigu". Iñakik argitu digunez, "kalitateko entrenamenduak egiten saiatzen gara. Orain arte fondoa eta indarra landu ditugu korrika saio luzeak eginez eta Olazabaleko aldapak eginez (baserrira bideko hasieZ DA DENBORA ASKO JAPONIAR BATEK rako aldapa behin eta ATLETISMOAN 100 METROKO MUNDUKO berriz igoz). Hemendik ERREKORRA EGIN DUELA. NORBAITEK aurrera bakoitzak bere probetarako behar duen ESANGO DU ERREKORRA JAMAIKAR BAentrenamendua egiten TEK EGIN DUELA. HORI ERE EGIA DA. saiatuko gara. Dena deORAIN GUTXI MUNDUKO ERREKORRA la, hau da momentu LORTU ZUEN ASAFA POWELL JAMAIKAarriskutsuena". ArrisRRAK, BAINA GU BESTE ERREKOR BATI BURUZ ARI kuaren kontua EstebaGARA. JAPONIAR BATEK 100 METROKO MUNDUKO nek azaldu digu: "pusERREKORRA LORTU ZUEN 95 ETA 99 URTE ARTEKO katzen denak agur esanMAILAN. ATLETISMOAN MAILA UGARI DAGO ETA go dio mundialari"; GAZTEENETATIK HASI ETA IA 100 URTERAINO IRISlesioak izateko garai TEN DA KIROLEAN JARDUTEKO GOGOA. AURTEN, aproposa dela, alegia. DONOSTIAN, BETERANOEN MUNDUKO TXAPELKETA Beteranoen MunduIZANGO DUGU ETA LAU ZESTOARREK HARTUKO DUko Txapelketa urtero antolatzen da munduko TE PARTE. ESTEBAN TELLERIA KORRIKALARIAK edozein bazterretan. UMOREZ DIO: "ASMOA 95 URTERA KORRIKA EGITEN Azken edizioa Puerto IRISTEA DA". MUNDUKO TXAPELKETARA JOANGO Ricon izan zen eta auDIREN BESTE HIRU KORRIKALARIAK BARRE ARTEAN rreko urteetan, besteak ESTEBANEKIN ADOS AGERTU DIRA. beste, Sidney (Australia) ESTEBAN TELLERIAZ GAIN, ZESTOAKO LAUKOTEA edo Tokion (Japonia) ARANTXA ZIGARAN, LUISA PEREZ ETA IÑAKI IRUizan ziren. Aurten, DoRETAK OSATZEN DUTE. ARANTXA ZIGARANEK DIOEnostian izango da abuzNEZ, "ANIMOSO" DAUDE ETA "ESPERIENTZIA BERRIA tuaren 22tik irailaren BIZITZEKO GOGO BIZIZ". "ARANTXA DA GU TXA3ra. Lasterketak AnoePELKETARA JOATEAREN ERRUDUNA", BAIEZTATU DItako estadioan eta estaGU LUISAK. 2003AN BETERANOEN EUROPAKO PISdio txikian izango dira, jaurtiketak eta proba TA ESTALIKO TXAPELKETA IZAN ZEN DONOSTIAKO konbinatuak berriz, ToBELODROMOAN ETA ORDUAN ERE PARTE HARTU ZUlosako Berazubi estadioan. Zestoatik joango direnek bere gustuko probak aukeratu dituzte
7
pelketa Donostian
txapelketan parte hartzeko. Estebanek eta Luisak 400 metrotan parte hartuko dute. Probak Anoetako estadioan izango dira irailaren 1ean. Estebanek esan digunez, min hartuta dago eta proba bakarra egingo du "bestela puskatu egingo naizela badakit eta". Luisak berriz, oporrak dituenez, kanpoan izango da eta proba bakarrean parte hartzeko aukera izango du. Arantxak 800 eta 1.500 metroko lasterketak egingo ditu. Lehenengoa Anoetako estadioan izango da eta bigarrena estadio txikian. Iñakik 400, 800 eta 1.500 metroko probak aukeratu ditu. Edizio hau itxi denean probak egingo diren egun eta orduak oraindik finkatu gabe zeuden. Hiru probetan parte hartzeak ez du urduri jartzen Iñaki: "Kontrarioen markak kontuan hartzen baditugu lehenengoan kalera joan beharko nuke. Gero, momentua iristen denean, kanporaketak gainditzen joaten banaiz pozik ibiliko naiz". Donostiako txapelketan 5.787 atletak eman dute izena eta gehienek proba batean baino gehiagotan parte hartuko dute. Arantxak dioenez, "jendeak ezin du imajinatu nolako maila egoten den mundial batean. Mundu guztitik etorriko da jendea: Alemaniatik, Italiatik, Japoniatik, AEBetatik… Anoetako pistan etxekoen aurrean korrika egiteak egiten dit ilusioa, marka gutxienekoa da". Lau korrikalariek etxekoak gonbidatu dituzte Donostiara joateko, baina gonbidapena zestoar guztientzako dela argitu digute. Dirudienez, jubilatuen elkarteko zenbait kide boluntario moduan joatekoa da Donostiara. Munduko Txapelketan parte hartzeko baldintzetako bat adina da. Gizonen kasuan gutxienez 40 urte izan behar dituzte eta emakumeek berriz 35. Mailak antolatzeko garaian bost urte-bitarteko taldeak osatzen dituzte. Adibidez, Esteban, Arantxa eta Luisak 50 eta 55 urte arteko mailan hartuko dute parte. Iñaki berriz, 70 eta 75 urte artean dituztenekin lehiatuko da. Atzerritik kirolari ugari etorriko da, baina bertakoak ez direla asko izango uste dute lau zestoarrek. Euskal Herrian pistan parte hartzeko ohiturarik ez dagoela diote Arantxak eta Luisak: "edo baliteke lotsa kontua izatea, pistan jende guztiak ikusten zaitu eta baliteke horrek beldurra ematea". Luisak azaldu digu Euskal Herrian txapelketa batean baino gehiagotan bera bakarrik aritu izan dela bere kategorian. Atzerrian txapelketetan parte hartzeko ohitura handiagoa dago. "Alemaniarrak ikaragarriak dira, nire bikoitza" baieztatu du Luisak barre artean. Espainiako Txapelketetan, dagoeneko hamar edo hamaika urtez izan dira eta Europara joatea ez dute baztertu: "Etorkizunean baliteke Europako Txapelketaren batean parte hartzea, baina oso garestia izaten da. Orain bi urte Europako Txapelketan hartu genuen parte, baina etxean izan zelako", dio Arantxak penaz. Donostiako Munduko Txapelketan parte hartzeagatik bakoitzak 70 eurotik gora ordaindu ditu, "kasu gehienetan bost minutuan kaleratuak izateko", aipatu du Estebanek. Aurtengoan, txapelketa Donostian dela eta Espainiako federazioaren diru laguntza jaso dute, ordaindu beharrekoaren erdia. Etorkizunean beste munduko txapelketaren batean parte hartuko duten ez dakite, baina gutxienez, Espainiako eta Euskadiko txapelketetara joango dira. "Burgoseko txapelketarekin ondo akordatzen naiz. Proba bukatu ondoren, 35 graduko beroarekin jatekoa zegoen mahaira hurbildu nintzen, jateko ea zer zegoen ikusteko eta han zeuden mahai gainean arrozezko odolkiak", kontatu digu umorez Iñakik. Donostian zein izango den menua ez dakite baina etxean, kanpoan baino hobeto jaten dela diote.
U
RKO CANSECO,
ONINTZA IRURETA
zulo
danbolin Hampshire County Youth Band.
Uztailaren 25ean Donostiako Jazzaldian jo zuen "Hampshire County Youth Band" taldeak kontzertu inprobisatua eskaini zuen bezpera Zestoan.
Auzoak festa giroan. Uztailarekin batera, gure herriko hiru auzotan ospatzen dira festak; Sankristobalak Narrondon, Karmengo Amaren jaiak Arroabean eta Santio eta Santanak Arroagoian. Herritarren artean antolatu diren festetan ez da ezer falta; herri kirolak, musika, herri bazkari eta afariak, eta batez ere umorea. Askotan festak antolatu eta prestatutakoaz gozatzen dutenak pertsona berdinak dira. Bada garaia auzoetako festak ezagutzen hasteko!
2005/06/23 AMALDAK KONTZERTUA BAINUETXEAN 2005/06/25 BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIEN BANAKETA 2005/06/29 EUSKAL HERRIKO I.SMS LEHIAKETAN ESKUALDEKO ZORTZI IRABAZLE TARTEAN AINITZE URBIETA ZESTOARRA. 2005/07/02 MARIBEL PEÑACOBA IRAKASLEARI OMENALDIA ARROABEAN 2005/07/02 MENDI TALDEKOAK URBIONERA ASTEBURU PASA. 2005/07/04 UDALEKU IREKIEN LEHEN EGUNA. 2005/07/10 NARRONDON SANKRISTOBALAK. 2005/07/11 TURISMO BULEGOAREN IREKIERA. 2005/07/13 JAZZ BERRI ETA UDALAK AKORDIOA SINATU DUTE. 2005/07/14 KARMEN JAIAK HASI DIRA ARROABEAN. 2005/07/15 AGIRO MENDI TALDEKOAK ASON BAILARARA ASTEBURU PASA. 2005/07/17 KENPIX JAIA 2005/07/20 BAI EUSKARARIKO ZIURTAGIRIA DUTEN ERAGILEEN GIDA ATERA DA. 2005/07/20 ZABORRONTZIAK EZKUTATZEKO HORMATXO BATZUK JARRI DIRA. 2005/07/22 SUR LA FIL DES 4000 BIDEO EMANALDIA PLAZAN. 2005/07/20 ARROAGOIAN SANTIO JAIAK HASI DIRA
Udalekuak.
k
9
Kronologia
ale/bale KALE.
UDALETXEKO LIBURUTEGIAN ITOKINA HORRENBESTE LIBURU DAGOEN LEKU BATERAKO EZ DA HEZETASUNA LAGUNIK ONENA!
DAGO ASPALDITIK.
BA L E .
UR ASKO GASTATZEN BADA ERE KALE
ETA BAZTER MORDO BAT GARBITU DIRA PRESIO HANDIKO TXORROA ERABILIZ.
Zirkoa.
BERRITU EDERRA HARTU DUTE!
Bestela ere gure herrian ezer gutxirekin zirkoa askotan izaten badugu , uztailaren 2an benetako zirkoa izan genuen futbol zelaian. Karpa elegante askoa prestatu zuten behintzat!
Azken urteetan bezala, aurten ere udalekutan dabiltza herriko 70 bat haur eta 10 begirale. Orain arte denak eskola handian ibiltzen ziren, baina aurten berrikuntza bat izan da, txikienak, 2 urtetik 4 urtera artekoak, eskola txikian edo "txanpiñoian" ibili dira. 18 haur guztira; ze ondo pasa duten beraien terrenotik mugitu gabe.
z
estoako portuti
Z
ESTOAKO PORTUTIK HARATAGA,
BEDUAN BAINO UR
sakonagoetan zoragarri moldatzen diren herritarrak baditugu. Jon Arrazola eta Javier Zunzunegi Zestoako kapitainak esaterako. Lurrean baino erosoago, itsasoan. Itsasoaren handitasunak harrapatu ditu bata zein bestea. Ez da harritzekoa; gure herria itsasotik ikustea izugarria dela dio Zunzunegik. Perspektiba erabat aldatzen delako, eta miretsi beharreko ikuspegia omen da inondik ere. Plazerra da, adibidez, ilunabar dotore bat ur gainean igarotzea, haize pixkatekin‌ baketsua eta oso lasaigarria.
Baina horretaz gain, eta uste ez badugu ere, Kostalde oso aberatsa dugu. Bizkaiko Golkoa zetazeo bilgune handia da. Ez da asko nabigatu behar izurde eta balea espezie ugari bertatik bertara ikusteko. Hori ondo daki Arrazolak. Eta frogatu nahi izanez gero, edonork hartu dezake zestoarrak Ambar elkartearekin antolatzen dituen txangoetan. Izurdeak eta baleak ikusteko ez dago milaka kilometro bidaiatu beharrik. Euskal Herriko kostaldetik milia gutxitara izurde eder eta balea handi eta ikusgarriekin gozatzeko aukera da-
go. Bizkaiko Golkoak altxor itzela du, eta, ezezaguna. Horregatik gero eta azterketa gehiago egiten ari dira, eta azkenaldian elkarte berriak ere sortu dira, Eusko jaurlaritzak bideratutako Azti adibidez. Aberastasun hori ikertu eta ezagutarazteko asmoz, 1996. Urtean Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartea (Ambar) sortu zen. Azken urteetan euskal itsasertzeko zetazeoak aztertzeko hamaika proiektu egin ditu Ambarrek. Orain, egindako lana ezagutarazteko baleak eta izurdeak ikusteko egun-pasak antolatzen ditu, besteak beste.
1
o ik
Egun pasa politak antolatzen dituzte, Jon Arrazolaren Tilaine itsasontzian. Tilaine motordun belaontzi transozeanikoa da eta Getariko portuan amarratuta dago. Hamar oin eta erdiko luzera du,
eta zortzi lagunentzako lekua. Kapiaina (Arrazola) eta gidaria (Isabel Guzman ozeanografoa), joaten direla kontuan izanik, gehienez beste sei lagunek hartu dezakete parte irteera bakoitzean. Belaontzia goizeko zazpietan abiatzen da Getariatik, betiere eguraldi iragarpena aproposa baldin bada, eguraldiaren eta itsasoaren egoera ona ezinbesteko baldintzak baitira. Jendea hasieran "mesfidati" joaten da, harrigarria da askorentzat itsasertzetik hain gertu horrelako animaliak ikustea Arrazolaren hitzetan; Izurde marradunak, Kalderoi baleak, Zifioak eta beste hainbat espezie ikusten dituzte. Itsasertzetik 30 milia inguru aldentzen dira txangoetan (50 km). Bidean, Guzman Ambarreko kideak azalpen teorikoak ematen ditu eta animaliekin izan beharreko jarrera argitu. Izan ere, itsasontzia zetazeoetatik gertu dagoenean errespetuz jokatu behar da, beraien ohiko jardueratan eragin gabe. Esaterako, ezin da hurbildu 100 metro baino gutxiagora. Beraiek hurbilduko dira, nahi izanez gero. Eta oro har, hurbiltzen dira. Izurdeak batik bat oso atseginak dira eta belaontziaren ingurua jolasean aritzen dira askotan. Arrazolak kontatu digunez, sarri 80 izurdeko multzoak hurbildu eta belaontzitik gertu-gertu joaten dira denbora askoz; nonbait helizeak jakin-mina sortzen diete haren atzetik denbora luzean joaten dira. Haur eta gazteak dira ikuskizunarekin gehien gozatzen dute-
1
nak, horrela era atseginean ingurunea zaintzeko joera hartzen dute, natura miresten ikasiz. "Euskal kostaldeak dituen altxorrak babestu eta maitatzeko modurik eraginkorrena horiek ezagutzea da" Isabel Guzmanen hitzetan. Egun pasak 10-12 ordukoak izaten dira eta parte hartzeko 100 euro ordaindu beharra dago. Zetazeoak ikusteaz gain, egun osorako jateko goxo-goxoa eskaintzen dute, kapitainak berak prestatua. Gainera, nahi izanez gero itsaso zabalean bainua hartu daiteke eta arrantzan egiteko aukera ere izaten da. Tentagarria irudituz gero Isabel Guzmanekin hitz egin behar da informazio gehiago izateko: 696 57 02 17 Ez ahaztu zorabioaren aurkako pilula!
J
ardunian maribel ESKER ONEKO IRRIBARREA ARROAKO IRAKASLEA
HERRITAR GUZTIEI ESKAINTZEN DIEN
Maribel Pe単acoba Araco, Burgosko Briviescan jaio zen duela hirurogei urte, dendari familia batean. 1972an Euskal Herrira etorri zen irakasle. Arroabeko eskolan 33 urte pasa ondoren, erretiro garaia iritsi zaio bat-batean bezala. Ofizialki abuztuaren amaieran pasako da erretiratuen koadrilara. Maribelek hainbeste urtetan Arroarekin izan duen lotura horren xehetasunak eta nondik norakoak danbolinen orrialdeetara ekarri nahi izan ditugu; eta horretarako astelehen arratsalde baten hitzordua egin eta hantxe aritu ginen jardunian ia ordubetez.
ARROAN HAINBESTE URTE EGIN BADITUZU ERE, AURREZ IRAKASKUNTZAN JARDUNA ZINEN... Bai, Lerma inguruko herri txiki batean bost urte egin nituen irakasle; bost urte haiek oso gogorrak izan ziren. Etxera tarteka bakarrik joaten nintzen, oporretan: gabonetan Aste Santuan, udan... Orduan ez zegoen gaurko erosotasunik. Ez nuen autorik eta komunikazioak ere urriak ziren. Etxetik ehun kilometro ingurura zegoen nire lehen eskola hura; gaur egun ez da hainbesteko distantzia baina orduan bai. LERMA, BRIVIESCA ETA BURGOS UTZI ETA NOLATAN ETORRI ZINEN ARROABERA? Seve nire senargaiak, Briviescakoa hura ere, Zumaian egiten zuen lana. Ezkontzeko asmoa genuen eta hemen inguruan eskola-plazarik libre ote zegoen bila ibili ginen. Herri handi samarretan (Zumaia, Zarautz, Zestoa, Azpeitia...) ez zegoen lekurik, baina Arroabean bai. Horrela 1972ko irailean hartu nuen Arroako plaza eta maisu-etxean jarri nintzen bizitzen. Goiko solairuan beste irakaslea bizi zen, Don Joaquin maisua; nik beheko pisua hartu nuen. IRAKASLE LANAZ GAIN, BIZIMODUA ERE, ARROAN FINKATU ZENUEN... Bai, 1972ko irailean Arroara iritsi eta hurrengo martxoan ezkondu egin ginen eta hortxe, maisu-etxean, orain Kultur Etxea dagoen toki horretan bizi izan ginen hamar urtez. Gure bi semeak ere hemen jaio ziren, Arroan. Gero, Zumaiara joan ginen bizitzera eta harrezkero handik etorri izan naiz eskolara. DUELA 33 URTE ZER ERATAKO ESKOLA ZEGOEN ARROABEAN GALDETU GENION MARIBELI... Ni hona etorri nintzenean, bi irakasle eta berrogei bat ikasle izango ginen guztira. Aurretik maisu bakarra zegoen, Don Joaquin, urte pila zeraman Arroan. Urte batzuk geroago jubilatu egin zen, nik ere urte pila bat egin ditut, eta orain Lehen Hezkuntzan dagoen Marije lankideak ere ia hogei urte daramatza hemen. Orduan, zerbait berezia dauka herri honek, oso abegitsua da hemengo jendea. ETA ORAIN, ZENBAT LAGUN ZABILTZATE ARROAKO ESKOLAN? Orain 22 haur dabiltza hiru gelatan banaturik, gela bat Haur Hezkuntzakoa eta bi Lehen Hezkuntzakoak; bi irakasle definitibo gaude, lanaldi osoan dabilen beste bat Haur Hezkuntza eta ingelesa ematen, eta espezialistak, beste eskola txiki batzuekin konpartituta (heziketa fisikokoa, heziketa berezikoa, musikakoa...). MARIBELEN ERRONKETAKO BAT EUSKARA IZAN DA... Hona etorri nintzenean dena erdaraz ematen genuen, jakina, 1972an... Gero konturatu nintzen euskara ikasi beharra zegoela eta Zarauzko barnetegian egin nituen bi urte. Senarra eta umeak utzi eta aste guztia han pasatzen nuen. Lehenago nire aldetik ikastaro batzuk egin nituen euskara ikasteko: Zumaiako klase batzuetara joan nintzen, hemen ere bai neska batekin... Baina horrela ez da behar bezala ikasten, serio hartu beharra
3 1
ez dauzkat hemengo jendearentzat. Azkeneko egunean bazkaria eduki genuen haurrekin. Bukaeran, nik ez nekien ezer, hasi ziren ikasleak bertsoak kantatzen, opariak ematen... ezin izan nion negarrari eutsi, oso hunkigarria izan zen. ETA
ORAIN ERRETIROA HARTU ETA AU-
RRERA BEGIRA ZER?
Ni tarteka etorriko naiz Arroara bisitan, ez izan zalantzarik. Irailean gogorra izango da, hau usteak pena ematen dit. Alde batetik gustura, jubilatu eta lanik egin beharrik ez dut izango... Baina bestetik, hau uzteak pena ematen dit. Baina oraintxe da erretiroa hartzeko une egokia, osasunez ondo nago eta neure afizioak betetzeko astia izango dut hemendik aurrera. Betidanik, margogintza gustatu izan zait, baina ez dut denborarik izan eta orain horretantxe hasiko naiz. Zumaian ematen dituzte ikastaro batzuk eta izena emango dut; hortik aparte igeriketa asko gustatzen zait, irakurtzea, paseatzea...
zegoen, eta horregatik erabaki nuen barnetegira joatea. Barnetegikoa bukatu nuenean, larunbatero Bergarara joanez ibili nintzen, eta EGA titulua atera nuen 1988an. Ze poza hartu nuen! Gogorra izan zen. Horrela, orain dena euskaraz ematen dugu aspaldiko urteetatik. Auzoa ere, garai batetik asko euskaldundu da. EZ
AL DUZU INOIZ TENTAZIORIK IZAN BESTE NONBAITERA JOATEKO?
AU-
KERAK IZANGO ZENITUEN...
Bai aukerak izan ditut, baina hain pozik ibili naiz hemen, ez zait inoiz burutik pasa ere egin beste nonbaitera joateko konturik. Hemen sartzen dira umeak bi-hiru urterekin eta hamabi urtera arte oso harreman estua edukitzen dugu, konfiantza handia sortzen da gure artean, familia bat osatzen dugu, ikasleak nire seme-alabak izango balira bezala dira. Oso maitagarriak dira hemengo ikasleak. Eskola txikiak oso gauza berezia dira, hemen etxean bezala zaude; gurasoen babesa duzu, maitasuna...
AZKEN HITZ BATZUK ESKATU GENIZKION MARIBELI, ETA ESKER ONA BESTERIK EZ DAUKA JENDE GUZTIARENTZAT... Eskerrak eta eskerrak eman behar dizkiet guztiei. Hemengo umeak oso maitagarriak izan dira, oso jatorrak. Gurasoekin ere oso ondo konpondu naiz. Ikasle izandakoak ere gogoan dauzkat, omenaldi egunean aurreskua dantzatu zidaten... Gauza onak bakarrik esan ditzaket, ez daukat inolako arantzarik. Lankideak ere oso ondo portatu izan dira nirekin. Udala ere eskertu nahi nuke, ez nuen espero plaka hura, ilusio handia egin zidan.
ESKOLA TXIKIAK ELKARREKIN HARREMAN HANDIA DAUKAZUE... Bai, horretan ere asko aldatu da. Ni etorri nintzenean Arroan bakarrik geunden eta orain inguruko beste eskola txikiekin harreman handia daukagu, Oikiakoekin, Aizarnakoekin, Aizarnazabalgoekin... Irakasle espezialistak konpartitu egiten ditugu eta urtean zehar egiten ditugun hainbat irtenalditara ere elkarrekin joan ohi gara. Ikasleentzat oso onuragarria da. Gipuzkoako Eskola Txikien jaia ere urBenetan emakume jatorra Maribel, tero ospatzen dugu. Oso esperientzia polita ez dauka saltzeko Arroabea eta ez da. dauzka saltzeko arroarrak. Bere hitzetatik, nabari da oso kimika berezia sortu dela azken 33 urte hauetan ZU POZIK IBILI ZARA HEMEN, BAINA HAINMaribel eta arroarren artean. BESTE OMENALDI ETA ESKER ON JASO DITUEgin dizkioten oparien artean bat behintzat erakutsi ZU BAI ARROAN, BAI ARROATIK KANPO; digu, halako harrotasun puntu batekin, agian lotsa ZUK ERE ZERBAIT EMANGO ZENUEN... pixka batekin ere bai. Bere bizitzaren ipuina oparitu Niretzat hemengo lana oso erraza izan da, gauza diote arroarrek, bere bizitzako argazkiz onak bakarrik esan ditzaket hemengo bizimoosatuta. Arroarrak, eta Seve senarra isilpeduaz, oso-oso ondo bizi izan naiz hemen, benean, izan dira ipuinaren egileak eta moldatan. Ez da esateagatik, e! Sentitzen dudan bezatzaileak, baina protagonista Maribel: Bazen la esaten dut. Bukaerako hau, berriz, izugarria behin, Maribel izeneko neskatxa bat... baina berak izan da, hasi Elgetan eta gero hemen bertan amets bat zuen IRAKASLE izan nahi zuen... Arroan egin dizkidatenak! Ez nuen espero, benetan. Ez dut uste hainbeste merezi dudanik, niretzat oso erraza izan da, hitz onak besterik
M
anuel Arregi
HERRIKO
BAZTERRETAN
Elarritza
Lasao. Noble familia horren lurretan pinudiak landatu dira. Erabilera industrialerako ere, lur mugimendu ugari egin da bertan eta ortzian kable elektrikoko sarea ikusten da. liza atarian hasiko dugu txangoa. Bertan dago San Ignazio jauntxo eta santuak atseden hartu omen zuen eserlekua ere. Atseden lekuak gerorako utzi eta frontoi berrira sartu gabe, aurrera jarraitu eta erreka zeharkatuko dugu. Trukumango (hala deitzen zaio aldapan eskuinera dagoen baserriari, baina berezko izena Palankadi du) baserrira doan maldan gora egiteko arnasa eta ura hartu eta ekin bideari. Maldan ezkerrera pinudia dago, baina eskuinean harizti gaztea indartsu ikusten da. Trukuman baserrira iritsi eta harrera zaratatsua egingo digute bertako atezainek. Zirraragarria da Trukuman petrikilo ospetsuak bere ukendu eta enplastoekin gaixotasunak eta zauriak sendatzeko inguruko sendabelarrak erabiliko zituela pentsatzea. Aldapan gora segi eta eskuineko bidean gora egingo dugu. Igartzara iritsi eta beste harrera bero bat eskainiko digute bertako txakurrek. Berriz ere eskuinera jarraituko dugu; bide ertzean urkiak, haritzak eta pinuak ikusiko ditugu. Hildako pinu batzuek tente diraute eta haietan zur hila jaten duten intsektuak ugaltzen dira, baita berauetaz elikatzen diren txoriek eginiko zuloak ere, okilaren zuloak, esate baterako. rio Zahar eta Erio Berri artean Jabier Pe単arekin topo egin genuen. Bidean aurkitutako belar-meta eta garo belarrak ez dira urrutikoak izango, eta orain ere, sega eskuan dugula ikusi dugu, bide bazterrak txukuntzen. Mendeetan zehar sega izan da baserritaren tresna eta traktore, belar bolak egitea edo zelaiak sistematikoki ereitea azken urteotako moda dira. Segaz landutako belardiek duten dibertsitatea ikaragarria da, ez da aditua izan beharrik horretaz ohartzeko: hartu landare bat, beste bat, beste bat, beste bat... denak desberdinak, hosto luzeak, borobilak, finak, lodiak... denetik. skuinera segi eta Ezenarro baserri inguruan Lasaora eta Aizarnara doazen bideen bidegurutzera iritsiko gara. Aldapa gorak beherakoak bihur-
errekaren arroan E Ezker-eskuin, pinu-baserriak
ibilbidearen hasiera eta bukaera
L
ASAO ERREKAREN INGURUAN EGINGO DUGU HILABETE HONETAKO TXANGOA.
ERREKA
EDER HORREK EZ DU UR EMARI IZUGARRIRIK, BAINA EZ DA URIK
GABE GERATZEN ETA HORRELA, BERTAKO BIZIDUN ASKOREN IRAUPENA ZIURTATUTA DAGO, ORNOGABEENA ETA ARRAIN TXIKIENA, BESTEAK BESTE.
HARANAREN
EDO ARROAREN EZKER ETA ESKUIN ALDEEK OSO ERABILERA
DESBERDINA DUTE.
ESKUINEAN,
BASERRI INGURUKO NEKAZARITZA GARATZEN DA;
ZELAI, LARRE ETA BASOTXOAK DIRA UGARIEN.
EZKERREAN BERRIZ, BASOGINTZA INTENTSIBOA, INTSIGNIS PINUA USTIATZEN DA GEHIENBAT. asaoko auzoa San Milianeko markesgoaren inguruan eraikitakoa da eta eliza ere beraien kapila izateko eraiki zuten. Oinordekorik gabe gelditu zen noble familia hori eta, gaur egun, industria gune eta zentral elektriko gune bihurtu da
L
E
E
5
L
1
asaoko Miguel Ingalaterran
Gizona nora andrea hara. Ezin ukatu askotan horrela izan ez denik eta oraindik ere horrelaxe gertatzen ez denik. Bada, XVI. mendean Lasaoko Miguelek alderantzizkoa egin zuen, emazteari segika Ingalaterrara joan zen. Lasaoko lizentziatua, Maria Jesus Maga単a Ondartza dama errenteriarrarekin ezkondu zen eta emakumea Ingalatearritza goena
El
tzen dira eta errekaren beste aldean pinuz estalitako gainak ikus daitezke. Pinu sail batzuk gazteak dira eta 1.600 zuhaitz inguru daude hektareako eta besteak, helduak dira, 30-35 urtekoak, 260 zuhaitz gelditzen dira hektareako. Basogintza ere ez da ofizio erraza, basoak zerbait emango badu badauka bere lana. Lurra prestatzeaz gain, lehenengo urteetan azpibasoa garbitu eta entresakak edo mozketak egin behar dira eta pare bat urtetan inausketak egin behar izaten dira. Horretaz gain, izurriteei ere aurre egin behar zaie; hor dira Hylobius-ak (zuhaitz gazteei kalte egiten dieten gurgurio izeneko intsektuak) eta prozesionaria ospetsua. elai, larre eta pinudiak zeharkatu eta maldan behera segi berriro Elarritza edo Lasao errekarekin topo egin arte. Erreka garbi eta polita da lizarrez eta panpanoz inguratutako zuhaitz zerrenda dotorearekin. Udako bero itogarrienetan ere fresko egoten da hor. Eskuinean, pinudien artean, Lawson altzifreak ere ageri dira. Konifero hori 60 urteak kunplituta mozten da eta daukan erresistentziagatik, pisu arinagatik eta neurri txikiko adabegiengatik bere zura oso preziatua da eraikinetako egituretarako. Patxada ederrean, errekan behera, azeribuztana bezalako iratzeen ondoan ibili gara. Lasaora itzuliko gara Otola eta Elarritza baserriak igaroz. Zibilizazioak eragindako lur mugimenduetara itzuli aurretik (mendia ebakita dago) ur freskagarria darion iturria igaroko dugu. erehala iritsiko gara Lasaora eta txangoa amaitu zaigun arren, leku ederrak gozatu ditugun ustea dugu eta hurrengo batean berriro egitekotan gelditu gara. Beharbada bizikletarekin hurrena. Horra desafioa.
Z
B
rrara joan zen Errege Katolikoen alabaren, Aragoiko Katalinaren, dama eta zerbitzari izateko. Hogei urte baino gehiagoz egin zuen lan erreginarentzat. Katalinak bigarren senartzat hartu zuen Enrike VIII.a, baina hau banandu egin zen eta Ana Bolenarekin ezkondu. Clemente VII.a Aita Santua adi zegoen eta ez zuen onartu Katalinaren eta Enrikeren arteko banaketa. Enrike VIII.ak ideia bikaina izan zuen ordea: Eliza Katolikoarekin hautsi eta Eliza Anglikanoa sortu zuen, bere burua aita santu izendatu zuen eta berak izendatutako artzapezpikuak Katalinarekiko dibortzioa eman zion. asaoko Miguelekin hasi eta kulebroi honetan zergatik sartu garen galdetuko duzue honaino iritsi zareten irakurleak. Bada, Lasaoko Miguelen emaztea saltsa honetan oso-oso adi zegoelako. Enrike VIII.ak Eliza Katolikoari ondasunak kendu zizkion eta Lasaoko Miguelen emazte Maria Jesusek, zerbitzera joandako emakumeak, hainbat pieza sakratu "hartu" eta itsasoa zeharkatu omen zuen. Itsasoan ekaitzak harrapatuta larri ibili omen ziren eta "hartutako" gurutze bat uretara botatzea pentsatu zuten, mirariaren zain-edo. Halaxe, itsasoa kolpera baretu eta etxera onik iritsi omen ziren. Maria Jesus Maga単a Ingalaterran hil zen 1554. urtean, baina aurrez Lasaoko Miguelek eta berak Francisco izeneko mutikoa izan zuten.
L
L
ierni Arrieta, Onintza Irureta
MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAK errebelatu d i g i t a l a eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena... estudioko argazkiak
7 1
u daleko berriak •T
URISMO BULEGOA
Opor hauetan, turistentzat eta urrutira joan gabe gure bailara eta Euskal Herria ezagutu nahi duten herritarrentzat, irekita dago turismo bulegoa udaletxeko beheko solairuan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 10:45era eta 12:15etik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan berriz, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
•E
KAIN
FUNDAZIOA
Kudeaketa tekniko eta administratiboak aurrera eramateko, IDOM enpresa kontratatu du Ekain Fundazioak bi urterako. Apirilean ireki zen lan horretarako enpresak aurkezteko epea, eta interesa askok agertu duten arren IDOM izan da azkenen aurkeztu den bakarra. Bi urteko tartean gehienbat erreplika ireki aurreko lanez arduratuko da enpresa hori. Denbora hori pasa ondoren, beste deialdi bat egingo da kudeaketa ekonomikoaz eta kulturalaz arduratuko den enpresa bat aukeratzeko. Ekain Fundazioaren 2005eko aurrekontua ere onartu zen; 2.600.000 euro. Aholkularitza teknikoaren kostuak, Lili jauregiaren estudio arkeologikoa (nolakoa zen jakin nahi da, zaharberritze lanak egiteko), erreplika barruan egingo den museo txiki baterako gaien azterketa eta aurten Renaud Sansonen taldeak egindako erreplika barruko lanak ordaintzeko izango da diru hori. Diru horrez gain, beste 600.000 euro erabiliko ditu Foru Aldundiak Zestoatik erreplikara doan gaur egungo bide nagusia egokitzeko.
ZESTOAKO AGENDA 21
EKINTZA
PLANA
Tokiko Agenda 21ek, guztion bizi-kalitatea hobetzea du helburu, g a r a p e n i r a u n k o r r aren bidez.
ZER DA GARAPEN IRAUNKORRA? Garapen iraunkorra, etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe, oraingo belaunaldien beharrak asetzen dituen garapena da. Gizarte-justizia, ekonomia eta ingurumen orekatua lortzean datza. MOMENTU HONETAN NOLA GAUDE ZESTOAN? Udalerriaren d i a g n o s t i k o bat egin da eta helburu batzuk proposatu dira. Orain Zestoako E k i n t z a P l a n a egiteko garaia da, beharrak eta lehentasunak aztertuz. NOLA PARTE HAR DEZAKEGU? Uztailean zehar Udaletxean mahai teknikoak egin dira. Bertan, datorren urteetan herrirako planteatuko diren ekintzak eztabaidatu dira. Teknikariek, politikariek eta zenbait eragilek hartu dute parte. Lehenengo mahaian, ingurumena, ingurumen zerbitzuak, mugikortasuna, planeamenduak eta udal kudeaketetako iraunkortasun irizpideak landu ziren. Bigarrenean berriz, arlo sozio-ekonomikoa, komunikazioa, sentikortzea eta herritarren parte hartzea. Irailean INFORMAZIO GEHIAGO: edo urrian, Tel. 943 89 00 45 herritarren www.urolakosta.org agenda 21@urolakosta.org partehartze f o r o a antolatuko da eta herritar guztiak gonbidatuta zaudete.
agenda uz 29
TAILA OSTIRALA
22:30ean, IPAR HAIZEA musika taldea, udaletxe azpian. Oso jende gazteak osatzen du taldea, baina eskarmentu handikoak dira denak ere: Beñat Agerabide (Aduna, 17 urte, ahotsa), Mikel Lazkano (Zarautz, 17 urte, gitarra), Aitor Amilibia (Zarautz, 18 urte, gitarra), Mattin Ostolaza (Zarautz, 17 urte, baxua) eta David Gorospe (Zarautz, 15 urte, bateria). Gorospek Donostiako jazzaldian ere hartuko du parte nazioarteko musikari ospetsuekin: Daniel Amat (Kuba, pianoa), Julio Andrade (Venezuela, kontrabaxua), Victor de Diego (Bilbao, saxoa), Diego Alvarez (Venezuela, perkusioa)...
ab
Sa
UZTUA
TURISTEI ERE "KAIXO"! Zestoa ezagutzera datozenei "Zestoa" erakutsi: Lili Jauregia, Beduako lonja, Altzolarats,... eta euskara
n Lorenteko jaiak
10
Am
ASTEAZKENA
San Lorente eguna.
abirjinak Aizarnan
14
IGANDEA
Eguerdiko 12:00etan txupinazoa jaiei hasiera emateko. Arratsaldeko 17:00etan ume jolasak. Gauean, herri afaria (arkumea burruntzian) eta Laja, Eguren eta Ziolar.
15
ASTELEHENA
Amabirjin eguna. 11:00etan meza nagusia. Ondoren, zaharrentzat hamaiketakoa. 12:30ean pilota partiduak. 18:00etan herri kirolak. Gaueko 22:00etan Xukan taldearen "Kupeletan erronkan" emanaldia frontoian. Ondoren Saioa eta Leire trikitilariak.
16
ASTEARTEA
Oilasko biltzea. Goizeko 8:00etan aterako dira gazteak plazatik eta baserriz baserri goiza pasa ondoren 13:30ak aldera iritsiko dira plazara zahagi dantza eta aurreskua dantzatu ondoren bazkaria izango dute oilasko biltzaileek. 16:30ak aldera plaza inguruko etxeak pasako dituzte. Gaueko 22:30ean Epelde eta Larrañaga trikitilariak.
ir 03 04
19
OSTIRALA
22:00etan, plazan, Zinea Izarpean: "Sorgin bat etxean".
26
OSTIRALA
Bat Gehio musika taldea. Diasporan zebilen euskaldun talde bat Bartzelonan elkartu zen 90. hamarkadaren bukaeran. 2002ko irailean, Bihar Agian maketa argitaratu zuten eta Kataluniako entzuleen aurrean aurkeztu, Bartzelonako Borne auzoko lokaletan. Egitasmoa sustraitzen ari zen eta Paisos Catalanseko musikariekin sendotu zen taldea. Baionako Gazte Leiho lehiaketa irabazi ondoren, taldea buru belarri hasi zen lehen disko luzea izango zenaren ekoizpenarekin. Hainbat musikariren laguntzaz popa, jazza eta flamenkoa nahasten dituen mestizaia lortu dute Diaspor han izeneko lanean.
AILA LARUNBATA
22:00etan, OSKORRI musika taldea, plazan. IGANDEA
Zaharren eguna. Xukan taldearen eskutik, dantza, trikitixa eta bertsolaritza uztartzen dituen "Iturrian zer dago?" emanaldia. Ikuskizuna aintzinako labadero batean suertatzen den sedukzio artistikoa da. Bertan egingo dute topo, arropak garbitzera joan diren ama-alabak eta baserritik, perira bidean, muturra berotu ondoren ur tragoxka bat egitera doazen aita-semeak.
• Idira eta 11ra arte luzatuko dira. Zezenketak 8an railaren 7an, 19:00etan Amabirjin jaiak hasiko
eta 9an izango dira, pilota partida 8an, paella jana 10ean eta umeen eguna 11n.
MIGUEL SANTAMARÍA.
Sandwichak UDARA HELDU DA! HONDARTZA, IBILALDIAK, OPORRAK ETA FESTAK BERTAN OHIKOA IZATEN DA, EGURALDIAK HALA BAIMENTZEN DUELAKO, OTORDUAK ETXETIK KANPO EGITEA: PATATA TORTILLA DELA, PAELLA DELA ETA, BATEZ ERE, BOKATAK ETA SANDWICHAK. AZKEN HORIEK, GEHIENETAN, YORKEKO URDAIAZPIKOZKOAK EDO GAZTAZKOAK EDO BEGETALAK IZAN OHI DIRA. BAINA SANDWICHAK, BESTE JANARI GUZTIAK BEZALAXE, MILA ERATARA PRESTA DAITEZKE. HEMEN HAINBAT ERREZETA ETA IDEIA "BERRI" LUZATZEN DIZKIZUET ETA ZUEN ESKU GERATZEN DA PRAKTIKARA (EDO BESTE ERA BATERA ESANDA, SABELERA) ERAMATERA. ON EGIN! DITUGU.
EIFFEL SANDWICHA OSAGAIAK: -OGIA -FOIE-GRAS EDO PATEA -TIPULA -XAFLATUTAKO ARRAUTZA EGOSIA -TOMATE FRESKOA
SANDWICH ITALIARRA OSAGAIAK: -OGIA -GAZTA -TXANPI EGOSIAK EDO FRIJITUAK -TOMATE FRIJITUA -OLIBAK (BELTZAK BADIRA HOBE) -OREGANOA
Sandwich bat nola egiten den azaltzea ez du inolako zentzurik, ezta? Bakoitzaren gustuen araberakoa da osagaien kantitatea eta bakoitzak ikusiko du zer kendu edo zer gehitu. Ogia aukeratzeko orduan, kontuan hartu gaur egun merkatuan dagoen ogi aukera: integrala, zerealak... Eta jakina, ideia horiek guztiak berdin-berdin balio dute edozein bokata egiteko.
M e n d i z a l e e n t z a t www.mendikoweb.com www.pyrenaica.com www.eskalada.net www.uiaa.ch
w e b g u n e a
i n t e r e s g a r r i a k :
9
porrusalda
1
SANDWICH HAWAIIARRA OSAGAIAK: -OGIA -ANANA (PIÑA) ZATI TXIKITAN -URDAIAZPIKO EGOSIA (YORK) -GAZTA -LETXUGA HOSTOAK -SALTSA (MAIONESA, ZIAPEA, TABASKOA ETA TXIKITUTAKO TIPULAZ EGINA) HEGALUZE SANDWICHA OSAGAIAK: -OGIA -HEGALUZE TXIKITUA ETA TOMATEAZ EGINDAKO NAHASKETA -ARRAUTZA EGOSIA SANDWICH BEREZIA ( I ) OSAGAIAK: -OGIA -INDIOILARRA -MANGOA -JOGURTA -AZUKREA SANDWICH BEREZIA ( I I ) OSAGAIAK: -OGIA -INDIOILARRA -SALTSA (BROKOLIA, PIPERRAUTSA ETA JOGURTA) -KAKAHUETEAK
88
Idiazpi auzunean eskailera-maila daude
Z e r d a . . . WI-FI ? ( W I r e l e s s F I d e l i t y, " k a b l e r i k g a b e k o f i d e l i t a t e a " ) : Te k n o l o g i a h o r r e n e z a u g a r r i g a r r a n t z i t s u e n a , a p a r a t u elektronikoen arteko kablerik gabeko konexioa da. Irrati-uhin motzen bitartez egiten da eta gaur egun oso ospetsua egiten ari da, teknologia horren Negua ez bada negu, udak ere huts. bitartez eta makina egokiak Den negu, den uda, beti da arropa lagun ona. erabiliz, Interneten kablerik gabe konekta gaitezkeelako. Uztaileko eguzkiak, ondoko ardoari indar.
Abuztuko lehenengo eguna nolako, ilbeltza halako.
kontuan hartu euskararekin konprometitzen dena