59 - 2006 otsaila

Page 1


10 €-tan salgai

P O T X O L O L I BU R U D E N DA E S TA N KO A E TA TA B E R N E TA N


Kea dario gure inguruan. Eta ez naiz tabakoaren aurkako legeaz ari, ezta etxebizitzen salneurri eta espekulazioaz ere, eta ezta Mahomaren lagunen haserreaz ere. Aritu nintekeen, ordea, zergatik ez? Gai guztiei buruz esan liteke zerbait, baina aspertua nago erretzaile/ez erretzaileen ika-mikaz. Ez naiz legeaz hitz egiten hasiko; ez zaizkit legeak asko gustatzen, agian, arauak gehiago. Baina bizikidetza arauak, ez inposatutakoak. Legeez hasi naizenez, gaur Azpeititik pasatzean pentsatu dudanaz hitz egin nahi dizuet.. Azpeititik pasatzean tximini bakoitzetik kea dariela ari diren lau tutu handi dituen enpresa erraldoi bat ikus daiteke. Eta ni ez naiz ohitzen hainbeste ke ikustera, eta espero dut ez ohitzea. Gure agintariek hainbeste minbizi eta gaixotasun saihestu nahi dituztela dioten bitartean, honek ez al dio inori minik egiten? Batzuen poltsikoei ez noski! Baina ziurrenik birika bat baino gehiago izorratu da dagoeneko. Norbaitek esango dit onurak handiagoak direla kalteak baino: herria aberastu, lana, bizi baldintzak… Aldiz, ez dakit zenbat kutsatuko duen lantegi erraldoi horrek, eta ezjakintasunean isiltzea hobe. Baina zenbat enpresek pasa behar izaten dituzte ingurugiro froga, azterketa, uren analisia…? eta beste zenbaitzuek, zer? Zer gertatzen da taberna eta kafetegiekin? Ikuskatzailea pasatzen denean: “hemen bi komun behar dira, han atea ireki behar da eta berritze lanen bat eginez gero, elbarrituentzat sarbidea, komunak egokitu...” Primeran, azkenean denentzat eskubide eta betebehar berberak. Bada, ez! Lagun batzuek esan zidaten irekitzeko zuten taberna berria itxirik izango zutela sarrerako atea egokitu arte. Nonbait lanean hasi zirenean, ez zuten horrelako beharrik, baina legeak egunero aldatzen direnez... ate handiarekin eta pasabide berriarekin dotore jarri zuten. Pasa den astean inguruko herri bateko taberna edo garagardotegi batean izan nintzen. Komunera joan nintzenean, hura sorpresa, ze ongi egokituta elbarrientzako komuna. Handia, helduleku ederrarekin... baina hauek zertarako nahi dute horrelako komun bat? galdetu nion neure buruari. Ez dizuet aurrez esan, baina tabernara sartzeko zazpi eskailera eder daude eta taberna berri berria da. Horrelakoak entzun eta ikusteak sutan jartzen nau. Hasi bestela pentsatzen, urrutira ere joan gabe, bakoitzak egunero egin behar dituen ahaleginetan. Erakunde edo instituzio publikoetan aurkeztu behar den “papeleo” guztia zuzen-zuzen aurkezten duzunean, tokatzen diren zergak ordaindu, derrigorrezko aseguruak ordaindu e.a. Gero enteratzen gara halako etxegilek ez zuela bere garaian eraikinaren asegurua ordaindu eta beste zenbait agintarik beren interesetarako erabiltzen dituztela gure zergak... Belarrietatik kea ateratzen zait. Ni, behinik behin, bizikidetzako arauak betetzen saiatuko naiz eta ez naiz tripajaten ibiliko. Besteak hor konpon!

d a n b o l i nEK

E

durne Korta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 15 16 18

ATARIKOA.

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN MIKEL LIZASO

ESKATU ETA ESKEINI

L ASAON, SAN TA ESKEAREN AITZAKIAN

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

UDALEKO BERRIAK

AGENDA

NUKE


enbidoa I. Musikaren balioaz z da egongo Euskal Herrian musika entzuteko aukera ematen duen tresna gabeko etxerik. Edo urriak izango dira. Denok kontsumitzen dugulako musika; denok garelako musikazale. Ez dugulako irudikatzen musikarik gabeko mundurik. Taberna bat. Eta hala eta guztiz ere, zer garrantzia dauka musikak XXI. mendearen hasiera honetan? Orain dela 10-1520 urte baino gehiago? Gutxiago? Nik garbi daukat, zoritxarrez, bigarren erantzunarekin gelditu behar dugula. Musika hutsaren hurrengo dela gure gizartean, gure bizitzan; ez dugula inolako interesik mundu oraindik ausart horretan –musikarenean, alegia– zer gertatzen den jakiteko. Ematen digutena jan eta kito. Izan Shakira, izan Euskal Kanturik Onena deituriko inbento hori –inbento ETBrentzat, baliabide publikoekin disketxe independienteei konpetentzia zikina egiten diela-, izan I will survive hipermatxakatua –zinez diot gustatzen zaidala kantu hori baina nazkatuta amaituta dudala azkeneko bost urteotan–, izan 80ko hamarkadako euskal rocka, edo izan Aretha Franklinen Respect, “Freedom” lelo ezagunarena. Lau-bost kanturekin egiten dugu bizitza, eta hortik kanpo dagoena ezezaguna eta arraroa da, musikazale pedante batzuen gutizia. Izan ere, musikak garai batean izan zuen balioa galdu du. Ez zaio inportantziarik ematen. Egon ala ez egon, berdin. Tabernan meza edo futbol partida badago, igual-igual. Zoritxarrez, batzuok aspaldi galdu genuen fedea, bai erlijio batean bai bestean. Eta bitartean, disketxe garaikide, independente eta ausartek ateak itxi behar dituzte, salmentek behera egiteaz gain, inguruan interesik ikusten ez dutelako. Eta ze esango dizuet ba! Azkeneko urteotan Ruper Ordorikaren, Lisabören, Anariren, Fermin Muguruzaren, Kuraiaren edo Makalaren diskoak kaleratu dituen zigiluak, gutxi saltzen duela-eta, desagertu behar izatea tristea iruditzen zait. Edota beti musika bera entzun behar izatea.

E

M

ikel lizarralde

Zer iruditzen zaizu etxeak okupatzea? Oso ondo ez. Etxe hutsen ordainetan zeozer pagatu beharko lukete, alkilerra bezela, horrela bai baina… Eske, ez dute ezer ordaintzen, ezta? Gauza batzuetan gastatzen dute dirua!

44 urte

Izaskun Astilleros

Neri oso ondo, baina hori, garbi mantendu behar da eta ondo zaindu ezkero gauza, ba ondo konpon daiteke, ze gaur egun etxian asuntua gaizki dago.

33 urte

Aloña Larrañaga


5 Nik uste, etxeak okupatzen dituztela eta gero haien gastuak beste Oso ondo, danok ordainorain gauzak notzen ditugula. la dauden ikusiGuretzako ere ta, beste erremeez zen erraza diorik ez dago izan. Gure garaian oso zaila Jon Eizagirre izan zen. Orain, 31 urte egia esan, ez dago erraza, aitortzen det, baina beste gauza batzuetarako badaukate gazte horiek: biajeak, kotxea...

54 urte

M. Angeles Odriozola

Neri, oso ondo, ez da posible gaur egun etxiak dauden prezioan pagatzia eta irtenbide bat, beste batzuk bezela, beste bat.

Eske, gazteak bestela, beste alternatibarik ez daukazue. Nere ustez, gaztiek ere zeozerren Mikel Aramendi beharra badau31 urte kate! Orduan, horiek kentzen badituzte, zer egingo dute? Nik uste horiei ere eman behar zaiela zeozer.

Luxiano Arakistain

65 urte

K

ONTUZ! Txakurren gripea iritsi da gure herrira eta kale, parke eta pasealekuetan zehar hedatzen ari da. “M1K5” dei diezaiokegu, alegia, metro karratu bakoitzeko bost kaka mokordo; edo Kakaflash, argazki kameraren flashak baino min gehiago egiten baitu begietan. Benetan birus kutsakorra. Behin norbaitek esan zuen txakur kaka zapaltzeak zorte ona ekartzen duela, baina denok dakigu kaka mokordo bati gure oinetakoaren hatza utziz gero, kiratsa dela hortik datorren zori bakarra. Zenbat eta kaka freskoagoa, are kirats handiagoa. Freskoetan freskoena, ordea, txakurraren jabea, dudarik gabe. “Pilates” ikastaroan, Marinak gure gorputza hezten laguntzen digu ariketa fisikoa egiterakoan: postura egokiak landu, arnasketa zaindu, burua eta bizkar-hezur osoa zeharkatzen dituen hari imajinarioa tentsatu... eta hori guztia tripa barrualdera sartuta. Ai ama, ze zaila den! Arau hauek eguneroko bizitzara eramatea oso osasungarria omen da eta beraz, tentsioak alde batera uzteko, sorbaldak erlaxatu eta banoa paseatzera, tente. Hemen dator arazoa; lurrera begira joan ezean, kaka zaharra! Orain ere, ia-ia zapaldu dut bat! Baina, lasai! Erremedioa egon, badago. Inguruko herrietan, Zumaian eta Deban esaterako, zakar-ontzien ondoan poltsaz betetako kutxa txiki batzuk ipini dituzte. Honela, txakurrak bere beharrizana asetakoan jabeak poltsatxoan hartu eta zakar-ontzira bota dezake berehala (ez txakurra, baizik eta txakurrak egin duena, noski). Eta hau esan ondoren, barkatu baina banoa, gaurko enbidoak usain txarra dauka eta. Aio!

e

nbidoa 2. josune izeta


Mikel Lizaso

azaletik dator

Jardunian

GURE IRAKURLE GAZTEENEK EZ HAUTE EZAGUTUKO SEGURU ASKO…

"

Txikitan gerra korrespontsala izan nahi nian

Eguneroko bizitza Zestoan egin nian nik hamazazpi urteak arte. Gero Bilbora joan ninduan kazetaritza ikastera. Pare bat urte egin eta konturatu ninduan lagun asko egin arren gehiago ikasteko alde egin behar nuela. Bartzelonara olinpiaden garaian ailegatu ninduan eta oso erakargarria zegoan hiria. Goizez fakultatera eta arratsaldez eginentzako kronikak idazten nitian. Lan horrek diru pixkat eta saltsan ibiltzeko aukera eman zidaan. Bartzelonakoa oso esperientzia polita izan zuan. Denborarekin ordea, gehixeago golfeatu ez izana, hiria behar adina ez zukutzea damutu zaidak. Herrira bueltatu eta eginen, politika sailean, aritu ninduan hiruzpalau urtez, itxi zuten arte. Gero garan hasi eta Iruñera etortzea erabaki nian, neska eta lagunak hemen nitian eta.

"

ZER MODUZ IRUÑEAN? Alde zaharrean herri giroa zeukaagu. Nahiz eta Iruñea kulturalki desastre hutsa izan, hiri batek eskaini dezakeena ere ematen ziguk hein batean. Gero, udaran egin nuen bezala, Zestoara joan eta hilabete pasatzea, jendearekin gozatuz, pribilegioa duk niretzat. BOKAZIOZ OMEN HAIZ KAZETARI Kazetari izateko lehenengo arrazoia gauzak ezagutzeko gogoa duk. Gauzen muina ezagutzeko aukera ematen dik lanbide honek. Gainera politikan-eta gertatzen denaz jakin-mina eta horretaz idazteko grina betidanik izan diat... Txikitan gerra korrespontsala izan nahi nian (barrez)... orain berriz zoratuta ere ez nindukek joango gerra batera; batik bat kazetarion funtzioa asko aldatu delako azken urteotan. Horretaz konturatu nintzenean zalantza sortu zitzaidaan. ‘Lubakian’ egoteko ez nian neure burua ikusten. Kazetariak dagoena azaldu behar dik. Jakina, subjektiboa izango duk hire lana eta gainera ondo zagok heure ukitua ematea jendeari gakoa non dagoen erakusteko baldin baduk. Baina ez diat uste kazetariok hori egiten dugunik, gaur egun gizartea norbere interesen arabera erakusteko balio ditek hedabideek. Kazetaritza eta iritzi liderrak oso botere inportantea dituk. Hedabide askoren atzean bankuak-eta zeudek. Hori ez zaidak gustatzen.

DESILUSIONATUTA,

BAINA KAZETA-

RITZA EGITEN JARRAITZEN DUK.

Askotan ordea aukerarik ez dudalako, jan egin behar dudalako, ez duk uzten. Bizimodua ateratzea zaila duk, jende asko ezagutzen diat gogoz kontra ari dena beste erremediorik ez duelako. Nik ordea zorte handia izan nian: aukeratzeko aukera. garan funtzionario hutsa sentitzen ninduan eta laga egin nian. Ez nekian tragoak zerbitzatzen hasi beharko ote nuen... Orduan, orain bezala, txurunbel baten zain bageunde igual oraindik teletipoak pikatzen arituko nindukek! Arriskua hartu nian eta zorionez NABARRAtik deitu zidatean. Erabaki ona izan duk. ZE AUKERA DIK GAUR KAZETARIAK? Gu ideiak ematen saiatzen gaituk. Aldizkari bat zeukaagu, ez duk beste munduko ezer, baina inguruan ikusitako gauza interesgarriak hartu eta txispazoak botatzen ahalegintzen gaituk bateon batek hartuko dituen esperantzan. ZER

NABARRA, ETA HIK ZE LAN EGITEN DUK HOR? Hilabetekari kulturala duk NABARRA, Euskal Herrian landu gabe zegoan esparru bat betetzeko sortutakoa. Tokian tokikoek eta egunkariek baino ikuspegi zabalagoko argitalpena egitea duk helburua. Gaur egungo zurrunbilo informatiboan horrelakoak beharrezkoak direla pentsatzen diat. Planteamendu ausarta duk eta poza ematen dik zerbait desberdina egin eta hainbatek ulertzen duela ikusteak. Nik aldizkaria eta webgunea koordinatzen ditiat: kolaboratzaileak ‘zaindu’, diseinugileari lagundu, ordainketak egin… asko eskatzen dik, rollo bat duk, baina ondo pasatzen diat. DUK


7 IRITZI

LIDERRAK AI-

PATU DITUK LEHEN;

EUSKADI IRRATIKO “FAKTORIA”N JARDUTEN HI HEU

HAIZ ASTEAN BEHIN.

GAURKOTASUNEKO EDOZERI BURUZ HITZ EGIN BEHARRAK EZ AL DIK ERRESPETURIK EMATEN?

Egundokoa! Baina tira, hor hitz egin behar dudanean ez diat pentsatzen zein egongo ote duk aditzen? Tertulian aritzen gaituk, ez ditiagu milioika entzule. Ez zioagu inori esaten zer egin behar duen eta zer ez. Gainera iruditzen zaidak jendeak ez dituela oso serio hartuko guk esandakoak. NABARRAKO

KO-

LABORATZAILEAK FAMATZEN DITIK JENDEAK.

NOLA

FITXA-

TU DITUZUE?

Kolaboratzaile asko proiektua gustatzen zaielako hurbildu dituk gurera, diruagatik behintzat ez! Kultura munduaneta kontaktu oso onak zeuzkaagu eta sarea osatu diagu. Eta eskerrak horri, kolaboratzailerik gabe ezingo genikeketa aurrera egin.

J

on Artano Izeta

EL KIOSKO DE LA ROSI ENTZUTEN ZUEN LAGUNA

HAURTZAROKO

K O N T U E Z A R I T Z E A, O R O I M E N E K O H O N D A R R E T A N E S K U A S A R T Z E A

E T A H A T Z T A R T E E T A T I K I H E S E G I T E N E Z D U E N A R E K I N G E L D I T Z E A D A. B U R U A N A L A B I H O T Z E A N,

MI K E L E K

N I R E A N B A D U L E K U A.

ES K U A N,

Mikel ez da, ez zen, tipo estandarra. Txikitatik erakutsi zigun ikuspegi zabala, nortasun handia eta jarrera egonezina. Gogoan dut lagun min izatetik, egun guztia bizkarretik helduta ibiltzetik, hilabeteetan elkarri hitzik ez egitera iritsi ginenekoa. Robers-eko kamisetarekin ere akordatzen naiz, Kortabarria eta Lopez Ufarteren argazki harekin, hura inbidia! Futbolean atezaina zen, ona gainera. Behin minifutbol liga irabazi genuen. Aurrelari ere jokatu zuen, baina niretzat pixka bat mamoia zen eta horregatik ere haserretu izan ginen. Beste behin, pilota txapelketan, buruz buru jokatu genuen, bata txarra eta bestea txarragoa. Sakea zuenak ezin faltako marra gainditu eta kontrarioarentzat tantoa… 22 eta 21, uste dut berak ‘irabazi’ zuela. Bazen joko bat “fisikoa eta nortasuna” puntuatzekoa; neskek mutilena eta mutilok neskena. Bere begi argiekin eta ile beltzarekin Mikel “kriston guapua” zen, eta fisikoan: 9-10 ematen zioten, gure inbidiarako! Besteok, han ibili behar, nortasunean nondik puntu bat harrapatuko (beno, nire kasuan behintzat). 6. mailan Mariano Ferreren programa, El kiosko de la Rosi, entzunda joaten zen klasera. Eguerdietan, berriz, Euskadi Irratiko lehiaketa batera sarri-sarri deitzen zuen. Mikelen kazetari sena aspaldiko kontua da. JOSEBA ALBERDI AITTOLA


E

SKATU ESKEINI eta

g

oiz partean, Etorra bailara Goizeko 9:30ean atera ginen Gurutzetik. Prexko egiten zuen, hotz, hobeto esanda. Baina aurten nobedade bat baino gehiago eskainiko zituela egunak bagenekien eta animoz beteta atera ginen kotxez Lau Iturrin gora Ondarbaso aldera. Izan ere, hori zen eguneko lehen nobedadea. Otsailaren 4a larunbata izaki, egun osoz ibiliko ginen eskean. Azken urteetako santaeske taldeak gogoratzen duela behintzat, hau zen lehen aldiz taldea gerturatu zela kantuan paraje hauetara. Ateak zabal-zabalik hartu gintuzten baserri guztietan eta hori eskertzekoa da. Oskar Alberdi ere gustura aritu zen bere aitaren jaiotetxean. Harro Etorraberrikoak ere. Biloba entzun behar zuela eta, badaezpada ere, astero egiten duen herrira jaitsiera egin gabe gelditu zen amona, esanda baino lehenago pasako ote ginen beldurrez. Eguerdian, kalea Olalde eta Oskar bertsolari bikoteari Manuel Olaizola ‘Uztapide II.a’ gehitu zitzaion. Bertsozale gazteok ez dugu askotan izan Manuel kantari entzuteko aukera. Horrelakoetan aprobetxatu behar! Kale bueltan giro polita jarri zuten. Erdikalean batez ere. Eta tabernetan, nola ez. Txoko tabernan, Pello Aizpurua ‘Lilibe’, arrimatu zitzaien eta, hiru gutxi balira, herriko lau bertsolari aritu ziren kantuan batera. Oso saio polita eta alaia egin zuten, barre ederrak egin genituen Pelloren ateraldiarekin, bera kontrabandokoa zela esan zuenean. Arratsaldean, Akoa eta Lili bailarak Bazkari ederra eta gero, berriro ere gure bidera. Akoa auzoa eta Lili inguruak egiteko genituen oraindik. Baserri mordoxka pilatzen da azkenerako eta, Olaldera iritsi ginenerako, ilundu egin zitzaigun. Santaeskearekin bukatzeko azken baserria, Olalde, hor genuen aurrean, isil-isilik, gure zain ilargiaren argitan. Hogeita zazpi urtetan etenik gabe jardun du Olaldek santaeskean. Erraz esaten da. Aurten, halere, nahikoa jardun duela eta ondorengoei txanda emateko garaia dela erabaki du bertsolariak. Normalean, aurreko urteetan, Olalde baserrian jardun eta gero herrira gerturatzen ginen eta herrian bertan botatzen ziren azken bertsoak. Aurten, ordea, egun osoz kantuan arituta, herrikoa eguerdian eginda zegoen. Gauzak horrela, kasualitatea edo auskalo zer tarteko, Olalde baserriari egokitu zitzaion azkena izatea. Kanpoan, ilun eta hotz zegoen, esan bezala, eta zuzenean sukaldeko epelera sartu ginen soinu jole eta guzti. hilaren bian Kandelario bostean Santa Ageda usadioa galdu ez dedin kantari gatoz atera

AUTORRETRATUA Olioa mihise gainean 84x64,5

Mordoska bat aldiz kantatzen da kopla hau eguna bukatzerako. Baina baserri honetako sukaldean tonu berria hartua zuela zirudien. Olalde, hogeita zazpi urtetan santaeskean koplari jardun ondoren, bere azken bertsoak botatzera zihoan, non eta bere jaiotetxeko sukaldean. Ondo-


9 reneko bertsoek garbi adierazten dute zenbateraino izan zen hunkigarria momentu hura han geunden guztiontzat: Oskar Alberdi: Aukera ona iruditzen zait Orain zera esatea Josu zuk aurten izango dezu Zure azkeneko urtea Olalde: Berandu baino lehen uztea hobe Ez al da izaten askotan Lehen ere gehitxo kantako nuen Ondo ez kantatzekotan Oskar: Baserri atari edo kalean Beti bertsoen borrokan Urte ugari daramazkizu Santa eskean bertsotan Olalde: Hasi nintzala egia esan Urte batzuek badira Ta orain berriz lehengo gisara Besteek eman segira Oskar: Urte askoan eraman dezu Santaeskeko pisua Baina ederki moldatzen gera Ikaslea ta maixua Olalde Batzuetan ondo, besteetan gaizki Hanka sartzeak egin maiz Bainan hementxe aitortutzen det Beti pozik ibili naiz Oskar: Umorez alai burutik argi Kantakera egokia Ea orain nork hartzen duen ba Zuk utzitako tokia Olalde: Azkenetako beratu egin naiz Egia ez al da gaurkua Denontzat hobe isildutzea Gaurkoz ez al da nahikua?

Gauean, Josu Iribar ‘Olalde’ eta Manuel Olaizola ‘Uztapide IIa’-ren omenezko afari-omenaldia Olalde baserritik itzuli ginenerako Gure Txokoa Elkartera ia sartu ere ezin zen egin. Ehun pertsonentzat antolatutako afarirako txartelek hegan egin zuten saltzen jarri orduko. Jangelara sartzeko osatu zen ilaran sumatzen zen jendearen euforia. Denak atea noiz irekiko zain. Eta ireki orduko, azkar eseri, nork bere lagunen ondoan lekua aurkitu nahi bazuen behintzat. Afari ederra bukatzearekin batera, bi omenduek hainbat urtetan eta lekutan botatako bertsoekin osatutako liburuxka banatu zen. Jada afaria, omenaldi usaina hartzen hasita zegoen. Bertsolariei egindako omenaldi guztietan bezala, ez ziren bertsoak falta izan. Beraien ekarpena egin nahi izan zuten Jose Makazaga ‘Ziolar’-ek, Jose Antonio Astigarraga ‘Laxarok’ eta Oskar Alberdik, eta baita afarira gonbidatutako Egañak eta Lizasok ere. Ondoren, Udalak, bertsolarien lagunek, Odol emaile taldeak eta santaeskeko taldeak hainbat oroigarri eskaini zizkieten. Omenduek ere, hunkituta, bertso batzuk bota zituzten. Hona hemen haietako batzuk: Uztapide II.a Gauza askoren faltan nagola Ohartzean segurutik Indar gehienak joan baitzaizkit Hanketan eta burutik Makilatxoa eskatzen dizut Ez nazu utzi eskutik Balantzak egingo ditut baina Zuk eutsi zaidazu zutik Olalde Urte batzuk badira Gazteak ginela Santaeskean koplari Hasiko nintzela Aitortu beti pozik Etorri naizela Sentitu bainaiz neure Etxean bezela Jakin nerekin zorrik Ez daukazutela Omenaldi bikaina, malko potoloak ateratzeko moduko momentu askoz osatua. Emozioaren ondorioz batzuetan, eta Egaña eta Lizasok eskainitako saioko barreek sortutakoak bestetan. Ez zuten gutxiago merezi bi omenduek. Hogeita zazpi urtetan hutsik egin gabe, dotore bazterrik bazter koplari jardun duena bata, eta Uztapide handiaren izenaren pisuari beldurrik gabe gogor eutsi diona bestea. Bejondeizuela! Zorionak eta mila esker

J

ONE

BERGARA


HERRIKO

BAZTERRETAN

Lasaon,

santa eskearen aitzakian TZEKO/

G

AZTE TALDE BAT ATERA GERA/

DIBERTITUAZ ESKERA/ LENGO LEGEA ZELEBRA-

SANTA AGEDA

LASAOKO

BEZPERA DIO KOPLAK ETA

SANTA ESKEKO TALDEAN PARTE HAR-

TU GENUENOK HALA USTE GENUEN, HOGEI BAT LAGUNEKO GAZTE TALDEA IBILI GINELA BASERRIZ BASERRI.

GURE

KOPLA ETA BERTSOAK

ADI-ADI ENTZUN ZITUEN BATEK, ORDEA, KOPLA ALDATU EZ, BAINA ZUZENKETATXOA EGIN ZIGUN: GAZTEAK ETA SASOIKOAK ELKARTU OMEN GINEN.

ibilbidearen hasiera

ETA

HALAXE IZAN ZEN, BELAUNAL-

DIZ BELAUNALDI, ETENIK GABE MANTENDU DEN OHITURARI EUTSI DIOTE

LASAOKO

RREK; BATZUEK,

HERRITA-

“SASOI-

KOEK”, HAMAR URTETIK GORA DARAMATZATE SANTA ESKEAN ETA GAZTEAK, BERRIZ, POLIKI-POLIKI HASI DIRA BULTZAKA.

erriko bazterrak ezagutzeko asmoz hilero egiten dugun artikulutxoan, santa eskeko jardunak atal honetan zer toki duen galdetuko duzue irakurle finok, seguruenik. Oraingoan kontatuko dugunak ez du mendi irteeraren tankerarik, egia esan, ez gara oinez ibili; hala ere, ezin ukatu herriko bazterrak ezagutu ez ditugunik.

H

artzatxiki

Ig

zpireta

Mi


1 rtikulu hau idatzi dugun biok Lasaoko santa eskeko taldean “filtratu” ginen eta, zinez, Lasaoko muturretik muturrera ibili ginela. 15:00etarako hasiak ginen eta iluntzeko 22:00etan bukatu genuen. 30 baserri baino gehiago bisitatu genituen, Zestoako lurretan batzuk, Azpeitikoetan besteak. Iñigo Izagirre bertsolari itziartarrak 200dik gora bertso bota zituen etxekoen gozamenerako eta koplarien poltsaren onerako. Mapan dituzue santa eskeko taldeak bisitatutako baserri guztien izenak (tabernaren bat ere bada tartean eta baita Lar altzariak erakusketa-denda ere). Baserriak eta bestelako etxeak esan beharko, “etxebakarra”k bai, baina ezin esan denak baserriak direnik, txalet itxurako etxe puska berriak baitira bat baino gehiago. andero-jotzailea, bi soinu-jotzaile eta nola ez, hainbat urtetan Itziartik etorri den bertsolaria izan zituen lagun kopla kantari koadrilak. Ez zen mendi txango “atsegin” horietakoa izan, epeletik baino hotzetik gehiago izan genuen eta nahi baino lehenago ilundu zigun. Baina helburua ez zen arratsalde pasa mendi buelta egitea, ahal ziren baserri guztiak bisitatzea baizik. Baserriz baserriko tarte guztiak kotxez egin genituen. Baina ba al da aitzakia hoberik auzo bateko ia baserri denak ezagutzeko? Aitortu behar, baserri batzuetara ez ginela joan. Horietako batzuetan ez zen inor (salatariak taldean bertan genituen) eta bateren batean, iaz, etxekoren bat galdu zutenez, ohiturari eutsiz, ez zen koplarik abestu. uk aitzakia ederra izan dugu Lasaoko bazterrak ezagutzeko; ohiturari eutsiz koplak gogotik kantatu genituen, eta ez genion muzinik egin etxeko atea esku zabal ireki ziguten lasaotarrek eskainitako janedanari. atorren urteko santa eskea heldu arte ez da pandero, soinu eta kopla hotsik izango, baina bertako baserrietara hurbiltzen bazarete, ez da faltako atea irekiko dizuenik.

A

B

Ed

G

roaran

llubi

Be

Ma

L

aserriz baserri “bandoa” zabaltzen

Lasaotar batzuek urteak daramatzate herri etxea edo bilgunea eskatzen. Zestoako Udalarekin akordiorik lortu ez dutenez, Donostiako Gotzaindegiari egingo diote eskaria, frontoiaren ondoan dagoen egoitza berea baita. Kontua da herri etxearen eskakizuna bideratzeko auzotarrek bilerak egin behar dituztela. Deialdia egiteko modu asko dago (telefonoz deituz, e-postaz ere arritzagagoen egin liteke denek ordenadorea izanez gero...), baina bilgunearen eskakizuna bultzatzen ari direnek badute deialdia egiteko bidea: baserriz baserri joan, eta deialdiaren esku-orria ematen zaie. Bada, santa eskeko arratsaldea horren lekuko izan zen. Baserri bakoitzean koplak abestu, berriketan egin eta deialdiaren berri eman zuen koadrilak.

P

D

1

ziratxiki

It

ntatxo

Be

ierni Arrieta, Onintza Irureta

eta

Ab

enlantzun

Oi


k S

ALDA BADAGO

ESKAINTZEN ETA ESKAEREN ATAL DANBOLINEK! EDOZER GAUZA ESKAINI, TRUKATU, ALOKATU, BILATU, EROSI… NAHI DUZULA, JO TXOKO HONETARA. BIGARREN ESKUKO TRASTEREN BAT SALDU NAHI IZANEZ GERO, ZERBAIT ALOKATZEKO PREMIAN BAZAUDE, LAN EDO LANGILE BILA BAZABILTZA, KINTAKO AFARIAK IRAGARTZEKO… IDATZI DANBOLINERA ETA HURRENGO ALEAN ARGITARATUKO DUGU. MEZUAK

BERRIA IZANGO DU

ale/bale KALE.

GEHIAGO SEKULA IBILIKO EZ DIREN

KOTXEAK TXATARRETARA BOTATA HOBETO DAUDE.

GERO, APARKATZEKO LEKURIK EZ DAGOELA ESANGO DUGU!

BA L E .

ERTXIÑONDO PAREAN,

PONDU DUTELA.

BEJONDEIELA!

ZEN ERREPIDERA ZIRRIKITUREN BATETIK.

URA ATERATZEN

BADIRUDI KON-

POSTA ELEKTRONIKORA

(DANBOLIN@TOPAGUNEA.COM) BIDALI EDO DANBOLIN-ZULOKO GUTUNONTZIAN (KULTUR ETXEAN) UTZI. EZ GALDU AUKERA!

Hilabete honetarako bi eskaintza topatu ditugu: A S O L O M A R K A K O B O T A pare bat saldu nahi dut: plastikozkoak (goi mendietarako), 44’5 neurrikoak, urdin ilunak. Berri-berri daude, behin erabilita. 180 euro ordaindu nituen, eta 110ean saldu nahi ditut. A R G A Z K I Z A H A R R A K berritzen eta txukuntzen dira, baita ezkontza, opor edota beste edozein ospakizunetako bideoak editatu ere. Emaitza profesionala, modu onean. 617242660 edota zapore@euskalnet.net.

• •

Hilaren 14an, Gurutze jubilatu eta pentsionisten elkarteko 90 lagun inguru joan ziren Tolosako Isastegi sagardotegira. Aurrena Donostian txikiteoa eta beherapenetan gozatzeko aukera izan zuten. Bazkaldu aurretik, Iparlat lantokia ere ezagutu zuten. Itzuleran barre ederrak egin omen zituzten, Joxe Agirre Oanda bertsolariak autobuseko mikrofonotik botatako txisteak zirela tarteko. Eta ez zen barre gutxiago egitekoa izango Kontxita Izetak, zenbaitek euskaraz ulertzen ez zutela-eta, egindako txiste haien itzulpena. Izan ditzagula denok hauen umorea eta sasoia garaia iristen zaigunean!


3 1

Agiro Mendi Elkartekoek iraupen eskia egiteko irteera antolatu zuen. 50 lagun inguru joan ziren Somportera, Kandantxu ingurura. Eguraldi bikaina izan zuten eta elur ugari. Iraupen eskia, mendiko eskia (trabesia) eta snowboarda egin zuten, eta batek baino gehiagok raketekin mendi buelta. Argazkian raketekin mendi buelta egiten taldetxo bat.

Ekain Guraso Elkarteak hainbat gairi buruzko hitzaldi interesgarriak antolatzen ditu. Azken bi hitzaldiak Amaia Vazquezek eskaini ditu, haurren sexualitateari buruz. Bi saio ezberdinetan egin zen: 0-7 urteko haurrentzat eta 7-12 urtekoentzat.

zulo

danbolin

Bagoaz herri plataformak

Urtarrilaren 31n

Eskolako Agenda 21en

hitzarmena sinatu zen Zestoako udaletxean. Honako hauek sinatu dute: Zestoako Udalak, Zestoako ikastetxeak eta Eusko Jaurlaritzak. Dokumentu horretan, parte-hartzaile bakoitzak ingurumenarekiko hartutako konpromisoak biltzen dira.

prentsaurrekoa eman zuen, futbol zelaia egiteko Foru Aldunditik Zestoako udalak jaso berri duen diru laguntza dela-eta bere iritzia adierazteko. Bagoazeko kideak pozik agertu ziren, azkenean diru laguntza jasoko delako, baina Diputazioaren jarrera onartezina salatu zuten. Bestalde, alderdiaren interesa defendatzea ere salatu zuten, aurreko legegintzaldian onartutako diru kopurua ukatu ondoren, ematea erabaki dutelako.


ZZAILTASUNAK O R I O N T S U IZATEKO Joan den gizaldiko bi Mundu Gerra Handien artean idatzi zuen Bertrand Russel filosofoak esaten zuen, gizakiak zoriontsu izateko zuen zailtasunik handiena norabide bakarraren alde apustu egitea zela, apustu hau norbera izanik eta norberaren zoriontasuna bilatzea. Horren ondorioz paranoia, beldur eta ziurtasun-ezak abian jartzen zaizkigu gaindiezin bihurtzen diren arte. Norbere baitan biltzetik kanpora ateratzen gaituen gogo bizian, entusiasmoan, aurkitzen zuen Bertrand Russelek zoriontasunaren gakoa. Honek akats bat du: gogo bizi hori, “entusiasmo� hori ez dela inon erosten, ez digutela inon erakusten. Russelen ikuspegiak badu beste adar bat ere: bizitzan suertatu zaizkigun uneak, hau da, orainaldia, bizitasunez, intentsitatez, bizitzea dela zoriontasunaren beste gakoa. Badirudi, bizi ditugun garai hauetan, denak zoriontasunaz hitz egiten digula, gehiago esango nuke, badirudi nahi eta nahi ez, zoriontsu izan behar dugula. Bai, mundu zoriontsu batean bizi gara... Filosofoek zoriontasun eskuliburuak idazten dituzte, ekonomialari eta politikoek mundu hau aldatzeko ilusio guztiak apurtu dituzte, zinemak norbere borondatez eta gogo onaren bitartez, irabazle bihurtzen direnetaz hitz egiten digu. Baina, noizbehinka errealitatea datorkigu, batzuetan gerra itxurarekin, bestetan naturaren ekintza baten moduan eta mundu zoriontsuak astinaldia sentitzen du, une batez bada ere... telebista kanala aldatzeko behar dugun denboran bada ere. Itxurazko mundu zoragarri honen barnean, aldiz, gaur egungo gizakia, benetan estresaren, nekearen, konpetitibitatearen eta beldurraren sindromeen menpean bizi da, eta hauek denak, zoriontsu izateko obligazio edo betebeharraren aurka doaz. Filosofia honen amets faltsuekin salbamen eskuliburuak eskaintzen dizkigute, zoriontasuna edozeinen eskutan jarriz. Horretarako otzana izan beharko zara eta sineskor izateko ahalmena eduki. Auto laguntzarako liburuek lehengo erlijioen tokia hartu dute; inguruko erlijioek balio ez digutenez, urrutiko erlijioen frankiziek hartu dute bere tokia zoriontasun promesak eskaintzeko. Botikak erremedioz beteta daude gure gorputzak hobetzeko eta operaziogelak hor daude edertasuna emateko, azkenean... heriotza gure bizitzatik aldentzeko promesa inplizituarekin. Baina, izan al daiteke zoriontsu, heriotzari aurrez aurre begiratu nahi ez dion gizartea? Gimnasioetan hasi eta janari-erregimen gogorretaraino, gorputzaren eta espirituaren industri handi batek dibidendu ederrak lortzen ditu zoriontasuna-

ren promesarekin eta biziraupenaren luzapenarekin, hilezkortasunaren fantasiarekin jokatuz. Pascal Brucknerrek dio gure hau dela lehenengo gizartea jendea zoritxarreko egiten duena zoriontsu izan beharragatik. Eta uste dut arrazoi duela. Gure gizarte hiperaktibo honetan ez dakigu jada aspertzen ere. Gurasoei semeak ezer egin gabe ikusteak egonezina sortzen digu; okupatuta eduki nahi ditugu, baina haiek bere denbora behar dute, besterik gabe, bere buruaz jabetzeko eta ezagutzeko. Orduan bada... zer da zoriontasuna? Norberarekin eta inguruarekin armonian egotea? Edo pentsamendu huts bat, asmakizun bat? Edo zuhurtasun klasikoak erakusten zuen eran, ondo bizitzea? Edo promesa bat da? Bizi dugun modernitateak zoriontasuna hemen, era errazean, agintzen digu. Arazoa zera da, ez dagoela zoriontasunik hau lortu beharrak sortzen duen urduritasunagatik, sosegu ezagatik. Hor, estuasuna, larritasuna besterik ez dago. Agian, zoriontasuna beste era batera ulertu beharko dugu eta Russelek esaten duen bezala kartzelaratzen gaituzten barneko grinetatik (beldurra, inbidia, norbere buruaz gupidatzea eta norbere burua mirestea) libratzen saiatu beharko dugu. Bizitzan zoriontasun errazaren atzetik abiatuz gero, ezin izango ditugu gainditu egunero sortuko zaizkigun zailtasunak. Ez legoke gaizki bizitzen ari garen orainaldiari arreta jartzea eta inguruan ditugunengana irekitzea. “Bizitzea gehiegi gustatzen zait zoriontsu izatea bakarrik nahi izateko� esaten zuen Brucknerrek. Eta agian pentsatu beharko dugu zoriontasuna ez dela egoera bat, baizik eta trebetasun bat, bizitzako bidea egiten ari garenean etekin hobeak ateratzeko trebetasuna; zeren gizakion aberastasunik handiena gizaki izatea da eta horretan saiatzea.

A

RANTXA

SAGARZAZU


•F

berriak

UTBOL ZELAIKO LANEKIN UDABERRI ALDERA JARRAITUKO DUTE.

Zestoako Udala eta Foru Aldundia adostasunera iritsi dira hilabeteetako eztabaiden ondoren. Zestoako Udalak futbol zelaia egiteko diru laguntza jaso behar zuen Foru Aldunditik, baina instalazioak herrigunean egitea posible ez zela-eta, Iraetan egitea adostu zen bere garaian. Aldundiak, ordea, erabakia hartu ostean, diru laguntza hori ez zuela emango adierazi zuen. EAJ-EA koalizioa Aldundiarekin hitz egiten aritu da udazkenetik, eta hasieran diru laguntza hori ez ziotela emango zirudien arren, urte bukaeran likidazioa uste baino hobea izan zen, eta horri eta beste hainbat faktoreri esker, diru laguntza ematea adostu dute. 400.000 euroko diru laguntza emango dio Aldundiak Udalari, eta diru kopuru horri esker, eta Rezola eremutik Udalak lortuko duen diruarekin, Iraetako futbol zelaia finantzatzea posible izango dela adierazi du alkateak. Bere garaian Zestoari egokitu zitzaion diru kopurua jasoko du Udalak, baina hilabete batzuk beranduago. Azkenean, Gipuzkoako beste hainbat futbol zelai (Deba, Azpeitia...) egiteko Aldundiak eman izan duen kopuru hori lortu dute. Hitzarmena oraindik ez dute sinatu, baina akordio batera heldu dira, eta Iraetako futbol zelaiak dagokion diru laguntza izango duela ziurtatu du alkateak. Lehendik egina zegoen proiektuak hainbat aldaketa izan ditu; besteak beste, aldageletan. Beraz, lanak oraindik ez dituzte lehiaketara aterako, aurrekontu berria egin behar baita. Proiektuan aldaketak egon direnez, aurrekontua ere zerbait aldatu da, eta horren zain egon behar dutenez, apur bat luzatuko da guztia.

Behin lanak egiten hasten direnean, futbol zelaia bost edo sei hilabetean amaituta egongo da Bestalde, gai horren inguruan, Bagoaz herri plataforma ez zen ados agertu Foru Aldundiak hasieran hartu zuen erabakiarekin; alegia, dirua ez ematearekin. Bagoazen nahia herriari zegokion dirua lortzea zen, eta horretarako sinadura bilketa ere egin zuten orain dela hilabete batzuk.

5

u daleko

1

•E

TXEAK EGITEKO ITUNA SINATUKO DUTE

Azken ezohiko udalbatzarrean, Arroa Beheko Rezola eremuan babes ofizialeko 35 etxebizitzen sustapena bideratzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu zen. Azaroan egin zen udalbatzarrean ez zen onartu hitzarmen hori sinatzea, Bagoaz herri plataformak hainbat aldaketa proposatu baitzituen hitzarmenean gehitzeko. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzarekin sinatu beharreko hitzarmenak Bagoazek proposatutako aldaketa horietako batzuk jasoko ditu; esate baterako, etxebizitzak eskuratu ahal izateko bi urte lehenagotik Zestoan erroldatuta egotea. Baldintza hori Bagoazek proposatu zituen lauretako bat da; beste hirurak baztertu egin dira, alkateak adierazi duenez, «posible izan ez delako». Hitzarmen horren helburua Arroa Behean babes ofizialeko 35 etxebizitza egitea da. Lankidetza hitzarmen hori dela-eta, Zestoako Udalak eremua lortu eta urbanizazio lanak egiten dituenean, eremu hori Eusko Jaurlaritzari emango zaio, eta bera arduratuko da babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeaz eta zozkatzeaz.


19

agenda ot 21

SAILA ASTEARTEA

Talo ikastaroa AEKk antolatuta arratsaldeko 19:00etan. Nahi duenarentzat irekia.

24

OSTIRALA

Mus txapelketa Arlen Siu eta Agustin tabernatan. Izen ematea gaueko 22:00etan eta hasiera 22:30ean. Sariak: irabazleek 120 euro eta txapela, bigarrenek 60 euro eta oroigarria, hirugarrnek 40 euro eta laugarrenek 20 euro.

Urtxintxa eskolak eta Ttakun Elkarteak gazteei zuzendutako PIROPO LEHIAKETA antolatu dute bigarren urtez. Otsailaren 14etik martxoaren 14era izango dute aukera 18 urte arteko gazteek

IGANDEA

XXVIII. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira haurrak eta 11:00etan emango zaio hasiera helduen lasterketari. Inskripzioa doan izango da aurten eta, urtero bezala, partehartzaileei hamaiketakoa, opariak eta dutxatzeko aukera eskainiko zaie.

26

IGANDEA

Mendi bizikletan irteera, Agiro mendi taldeak antulatuta, egun osorako.

• Ilo kultur elkarteak eta

dazjira. Danbolin-Zu-

Udaleko euskara sailak, elkarlanean, euskaraz modu erraz eta ulerkor batean idazten trebatzeko doako tailerra antolatu dute. “Kruasanaren aurkako web orrira lehia” deituriko ikastaro bidaltzeko irekia, Lorea Agirre kazetariak eskainiko du. EguLARUNBATA nak: otsailak 28, martxoak Inauteriak. Arratsal2, 7 eta 9. Ordua: arratsalHoni buruz gehiago jakiteko deko 17:30ean, umeentzako deko 19:00etatik 21:00etawww.aisia.net txokolatada eta DJ Kamel, ra. Lekua: Zestoako Kulplazan. 19:00etan, Jatorrenak tur Etxean. Izena emateko txaranga. 23:00etan, Jatorrenak txaranga. deitu 943 147 010 telefonora, goizez (euskara tekniASTEARTEA karia; Nora) edo 943 147 123 telefonora ,arratsaldez Inauteriak. 17:30ean, ogitartekoak eta txokolatada (Danbolin; Jone). umeentzat eta DJ Kamel, plazan. Idazjira tailailerraren hailates ikastaroa. Finkatu dira dagoenekoz talsiera. Arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. deen ordutegiak. 4 talde osatu dira. Asteazken eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara talde bat, eta 16:00etatik 17:00etara beste talde bat. Eta asteazken RTXOA eta ostiraletan 9:30etatik 10:30etara eta 15:00etatik 16:00etara hirugarren eta laugarren taldeak. Informazio gehiago kiroldegian edo 943147942 telefnora deiOSTIRALA tuta. Elkartasun barrikotea plazan gaueko 21:00etan. rgazki artxiboa. Danbolin-Zulo kultur elkateTxartelak Uztapide, Txoko eta Arlen Siu tabernetan salgai ak Zuri beltzean bizi izanak liburua atera ondodaude. Lortzen den dirua Margari Eizagirreri ezarritako ren, berriro ekingo dio argazkiak biltzeari. Arratsal20.000 eurotako diru eskaera finantzatzeo erabiliko da. dez, 16:00etatik 20:00etara jasoko dira argazkiak eta LARUNBATA ekarri eta astebeteko epean itzuliko dira, normalean “Bai Eskolak Euskalduntzeari” ekimenaren bailara Argazki asko ez badira, berriz, (dozena erdi ingumailako aurkezpena Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. ru) momentuan eskaneatu eta itzuliko dira, bertan LARUNBATA utzi beharrik izan gabe. Animatu eta ekarri armario Bertso jaialdia, kiroldegian, gaueko 22:00etan, Enbazterrean erdi galduta dituzun argazki horiek eta, doiako Potzulade baserria berritzen laguntzeko. Bertsolahorrela, zure altxortxoa denon altxorra izatera pasako da! riak: Oskar Alberdi, Sustrai Kolina, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Jokin Uranga. Gai jartzailea Erralla Bertso Eskola.

www.aisia.net

25

28

ma 03

04 18

•P

•A


7

1

porrusalda ERREZETA: Laranja eta platano irabiakia B E H A R R E Z K O D E N B O R A : 15 minutu Z A I L T A S U N A : Oso erraza O S A G A I A K : 3 platano, 3 laranja, 2 katilukada ur, katilukada bat esne eta lau koilarakada azukre Platanoak zuritu eta xerretan moztu ondoren, irabiatzeko ontzira bota. Laranjei zukua atera eta platano xerrekin batera jarri. Bestetik, ura berotzen jarri 5 minutuz su baxuan eta gero pixkanaka azukrea botatzen joan dena urtu arte. Amaitzeko, irabiatzeko ontzian bota ur azukretua eta esnea, eta guztia irabiatu, dena ongi nahastuta egon arte. Irabiakia hozteko, sartu 30 minutuan izozgailuan edo bota izotz txikitua .

W e b

o r r i a k :

E s k i a t z e r a

j o a n

a u r r e t i k

i n f o r m a z i o a

b i l a t z e k o

www.skifrance.fr/ www.goski.com/ www.tele-ski.com/ www.gazteaukera.euskadi.net/r587053/eu/contenidos/informacion/kirolelkarteak/eu_1326/deporte00_a_e.html www.nevasport.com/classic/

zestoan adin txikiko pertsona daude.

537

Zer da... HĂŠgira? Erlijio islamiarraren sorreratzat hartu izan da HĂŠgira edo ihesaldia. Mahoma Mekako hirian jaio zen eta bertan eman zuen bere lehen hitzaldia musulmanen profeta moduan. Jarraitzaile ugari lortu zituen denbora epe laburrean eta Mekako jende boteretsua beldurtzen hasi zen. Bera hiltzeko saiakerak ugariak izan ziren eta bere burua salbu jartzeko Medinako hirira joan zen ihesi 622 urteko uztailaren 16an. Bidaia luze hartan bere jarraitzaileak izan zituen lagun. Ordutik data hori da San Blas, ona bahaiz, biziko haiz; txarra bahaiz hilko haiz erlijio islamiarraren sorrera Zapoa klin klon, bihar eguraldi ona eguna, musulmanek urte Eguberritan eguzkia, Pazkotan elurra berria ospatzen duten eguna.

Katuak sutondora arrimetan badiez, eurie seguru


taldeak entzuleen saria irabazi berri du Euskadi Gazteak antolatzen duen maketa lehiaketan . Ibilbidearen urrats bat besterik ez da izan, ordea. “Orain musika gehiago gustatzen zait”, dio Oihanek. Aratz Etxeberriak “asko” ikasi duela dio eta orain “lasaiago” jotzen duela kontzertuetan. “Familia txiki bat bihurtu garela esan liteke”, dio Aratzek.

Nuke

Familia horretako bost partaideek ez dute jatorri bera. Oihan dugu taldeko abeslaria eta zumaiarra da. Xuban, baxu-jolea, Azkoitian jaio zen. Joseba, gitarra-jolea, berriz, Ordiziakoa da. Legorretako gitarra-jolearen aitona Alemaniakoa zen eta hortik dator bere ezizena, Vierbu. “Bere aitonaren abizena Vierbüggen zen, hortik bere ezizena”, argitzen dute Oihanek eta Aratzek. Aratz Etxeberria zestoarra dugu taldeko bosgarren partaidea. Hogei urterekin bera da taldeko gazteena eta bateria jotzen du. Vierbu, berriz, taldeko zaharrena 25 urterekin. Gelditzen diren hiru partaideek 24 urte beteko dituzte aurten. Musika talde gehienek izena aukeratzerakoan komeria ugari izaten dituzte. Nuke ez da salbuespena izan. “Izena nondik datorren? Hori guk ere ez dakigu oso ondo. Izena Oihanen anaiak aukeratu zuen”, dio Aratzek. “Taldea sortu zenean, 2003an, Aratzek, Xubanek, nire anaiak eta nik neuk jotzen genuen eta izena nire anaiak aukeratu zuen”, aipatzen du Oihanek. “Nuke izena berez ingelesetik dator. Ez dut oso argi, baina uste dut informatika-sarea erortzen denean azaltzen den oharretik atera zuela. Jatorrizko moduan ahoskatuko bagenu niuk esan beharko genuke baina euskarazko nuke-rekin lotura eginez utzi egin dugu. Gure lagunek ingelesez esaten dute eta beste batzuek euskaraz”, baieztatzen du Oihanek. Taldea sortu zenean, 2003an, lau partaidek osatzen zuten. 2004an aldaketak etorri ziren, ordea. Oihanen anaiak taldea utzi zuen. “Anaia eta biok atzerrira joan ginen urte horretan, eta, itzuli zenean, beste kontu batzuetan sartu zen eta taldea utzi zuen”, dio Oihanek. 2004ko iraila eta urria bitartean sartu ziren taldean Vierbu eta Joseba. “Orduan grabatu genuen bigarren maketa”, aipatzen du Aratzek. Lehen maketa 2003ko urrian kultur etxean grabatu zuten eta lagunen artean eta gaztetxeetan zabaldu zuten Nuke taldekoek. Bigarren maketa ere Kultur Etxean grabatu zuten, eta helburua “taldea sortzea” izan zen Aratzen esanez. “Maketa horrekin etorri da Euskadi Gazteako entzuleen saria eta horrek ekarri duen guztia”, dio Oihanek. Bigarren maketan lau kantu grabatu zituzten. Bat euskaraz eta beste hirurak ingelesez. “Maketa honen helburua ez da, inondik ere, dirua ateratzea. Lagunei bidali diegu, baita gaztetxeetara ere, kontzertuak lortzeko asmoarekin”, aipatzen du Oihanek. 2005ean gure kantuak alde batetik bestera ibili dira. Matraka, Gara eta Gaztesareara iritsi da beraien maketa eta “kritika onak” jaso dituzte. Taldea, behintzat, oso pozik dago, “asmo komertzialik ez zuen maketaren oihartzunarekin”.

Euskadi Gaztearen maketa lehiaketa abian jarri zenean taldeko inork ez zuen espero izan duten erantzuna eta babesa. “Boto pila bat jaso dugu. Zenbaki zehatza ez dakigu, baina esan digutenaren arabera, botoen %18 jaso dugu, eta hogei talde aurkeztu ginen. Pozik egoteko modukoa” baieztatzen du Oihanek, zoriontsu. Aratzek dioenez, “talde guztiek dute inguru bat, botoa emateko prest dauden lagunak eta familia kideak, eta zenbait taldek kanpaina egin dute ahalik eta boto gehien jasotzeko. Guk, berriz, apenas egin dugu kanpainarik. Egia da zenbait laguni esan diegula, baina, horrez gain, ez dugu lan handirik egin. Pentsa, uste dugu Zestoatik ez dugula boto bat bera ere jaso”. Nuke taldearentzat etorkizuna zein izango den galdetuz gero, beraiek argi dute. “Hasiera batean, urte hasieran diskoa ateratzea nahi genuen, baina zenbait diskoetxerekin hitz egin dugu eta urte amaierarako uztea gomendatu digute. Diskoetxeek 2006rako aurreikuspenak beterik dituzte eta orain ezingo genuke inon grabatu. Gure asmoa da, orain, ahalik eta kontzertu gehien ematea; eta abenduan, Durangoko azokarako, diskoa ateratzea”, baieztatu digute Aratzek eta Oihanek. “Kontzertuak lortzen laguntzeko manager talde batekin hitz egiten ari gara eta kontratua ongi zehazten dugunean sinatuko dugu. Guztia argi utzi nahi dugu, gure betebeharrak eta eskubideak. Diskoari dagokionez pare bat diskoetxe interesatuta daude eta aurtengoa izan daiteke gure lehen diskoa argitaratzeko urtea”, dio Oihanek. Kontzertu denboraldi luzea dute aurrean eta “ahalik eta herriko festa gehienetan”, jo nahi du taldeak. Aratzek badu oraindik jo ez duen eta gustura joko lukeen lekua “Irailean, herrian bertan, Amabirjin jaietan jotzea gustatuko litzaidake. Badut gogoa. Fernando Arzallusekin hitz egin genuen urte amaieran eta esan zigun festetako programa apirila eta maiatza bitartean erabakiko dela. Orduan etortzeko. Ea akordio batera iristen garen”. Momentuan Euskadi Gazteako sariak irabazteak ez die eguneroko bizitzan aldaketa handirik ekarri. “Bueno, orain produktora eta diskoetxeekin hitz egiten ari gara eta hori bai izan daitekeela sariak lagundurik. Jendeak gure musika gustuko duela ikusi dute eta aukera bat emango digute”, baieztatzen du Oihanek. Kontzertuei dagokienez momentuan “kontzertu bat lotu” dutela dio Aratzek baina beste batzuen “interesa” ere agertu dela, eta kontzertu gehiago izan daitezke. Zestoan ia ez da entzun Nukeren musikarik eta beraien burua definitzerakoan ez dute oso argi. “Gure inguruan, Euskal Herrian, ez dago gure antzerako musika egiten duen talde ezagunik. Nu Metal estiloaren barruan sar gaitezke. Il Niño edo Machine Head bezalako taldeekin”, uste du Oihanek. Metak diskoetxea ixtea taldearentzat “txarra” izan dela uste dute. “Gure filosofiarekin, auto-produkzioarekin, bat egiten zuen diskoetxe bakarra zen”, uste du Oihanek. Taldearen asmoa da kantuak beraiek idatzi, grabatu eta editatzea . Horrez gain, diskoaren azala edo web-orriaren diseinua beraien kargu egotea nahi dute. “Guk nahi dugun diskoa, guk nahi dugun bezala


U

RKO CANSECO

“F AMILIA TXIKI BAT GARA

9

kaleratu nahi dugu. Gure zaletasuna da musika, eta gure helburua ez da dirua egitea. Gastuak ordaindu eta etorkizunean egin behar ditugun inbertsioak ordaintzen baditugu, pozik egongo gara”. Oihanek taldearen filosofia definitu du eta etorkizunean beraien web-orria —www.nukeband.tk—zaharberritu eta hobetzea dute helburu.

1



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.