danbolin 2006/4
NON UTZIKO DUGU UMEA?
YOGA
61.
ALEA
SAÑU ETA ARAUNTZA
Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA
Osasun familia. A-D ereduetan
TITULAZIOA: Erizaintzako laguntzaile-teknikaria. IRAUPENA: 1.400 ordu (ikasturte bat eta erdi), lantegietan egiten den prestakuntza barne (400 ordu). LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Kontsulta pribatuetan - Zaharren egoitzetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketako laguntzailea - Gaixoen zaintza
AURREMATRIKULA:
Ekainaren 1etik 7ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 30etik uztailaren 6ra (biak barne)
J. M.Ip ar ra gir r e B . H. I San ta Barbara Bi de a z/g 20700Ur re txu Te le fo noa/Faxa: 943 721 403- 721413 e -posta:j mi par ragir re@e dune t.e s ww w.iparr ag irr e.n et
N d a n b o l i nEK
aiara Exposito Alberdi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 12 14 16 17
ATARIKOA.
Azken aldian, orain arte oso urrun ikusten nituen hainbat gai gerturatzen ari zaizkidala konturatu naiz. Helduen kontuak ziren horiek, urteetan zehar nire gurasoen eta beste hainbat gurasoren kezkak izan direnak, gerturatzen ari zaizkidala ohartu naiz (baina oraindik ere ez dira nire kezka nagusiak, gertu ikusten ditudan arren) eta lehen helduei entzun eta ezer ulertzen ez nien gai horiek, denbora gutxi barru, niri ere gerturatuko zaizkidala konturatu naiz. Etxebizitzei buruz ari naiz, bai! Etxebizitzak eta horiek lortzeko hain beharrezkoak diren maileguei buruz, hain zuzen ere. Orain arte, ez nuen uste nire etxebizitza izatea hain zaila izango zenik. Egia esan, pentsatzen ere ez nintzen jarri, baina azken aldian, herrian hainbeste etxebizitza egin behar dituztela-eta bla bla bla…, azkenean gai horren inguruan uste baino informazio gehiago lortu dut eta konturatu naiz egunen batean etxea erosi nahi badut, gutxienez 40 urte inguru beharko ditudala ordaintzeko. 40 urte!!! Hori da hori astakeria! 40 urte barru 63 urte izango ditut. Ene bada!! Gainera, hori gutxi balitz, pertsona batek bakarrik etxebizitza bat erostea oso zaila da, ia ezinezkoa! Beraz, bikotea izan behar zure etxea izateko! Ez da txantxetako kontua. Adituek diotenez, salneurriek behera egingo omen dute, baina ez dakit hori egunen batean beteko ote den, nire amari ere entzuten bainion hori txikia nintzenean, eta ordutik ez dut uste xentimo bat bera ere jaitsi direnik, alderantziz igo eta igo. Salneurrien kontua oso serioa da, baina egia da gaur egun mundu guztiak bere etxea, bere autoa, bere… nahi duela, eta jendeak ez duela alokairuan bizitzerik nahi. Edo ezin duela? Ez dakit. Batzuek diote ezinezkoa dela alokairuko etxe bat aurkitzea eta aurkituz gero, hilero-hilero ordaindu beharreko diru kopurua ere izugarria dela. Beraz, betikora itzultzen gara, etxebizitzen salneurri edo alokairuen prezioetara. Argi dagoena da etxebizitza bat erosi nahi duenak zorretan leporaino sartu beste aukerarik ez duela, herritar xumeok behintzat, eta agian, egunen batean, zor horiei buelta emango diola. Baina horrela ez goaz inora, salneurriak gora eta gora, eta azken finean oinarrizko eskubide bat luxu bihurtzen ari da. Ez da justua, denok dugu etxebizitza bat edukitzeko eskubidea! Urte batzuk barru, gure herria ere etxe berriez beterik egongo dela diote, eta hala bada, itxaropena izan beharko dugu salneurria behintzat gaur egungoa baino askoz merkeagoa izateko. Hala bada, herriko gazte askok norberaren etxebizitza izateko aukera izango dute, eta behingoz oinarrizkoak diren hainbat eskubide betetzen hasiko dira. Hala ez bada, ba gurasoekin bizitzen jarraituko dugu. Egia esan ez gaude gaizki!
INKESTA
ENBIDOAK
NOREKIN UTZIKO DUGU UMEA
GUREAN
DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E
ZER ESAN NAHI DU YOGAK
SAÑU ETA ARAUNTZA
HITZ ETA PITZ
UDALEKO BERRIAK
enbidoa I. SU-ETENAZ EZ, BESTE GUZTIAZ ratzargailuak jo du gaur ere, eta nahiz eta udaberriak hotza uxatu, kosta egiten zait jaikitzea gizarte honetara. Ikasleekin egiten dut lan ikasgaiak ulertzen laguntzen, eta aldi berean gure ustez beharrezkoak diren balioak “sartu” nahi dizkiegu. Batzuetan lan astunena horixe izaten da, beraiek eskubideetaz gehiegi baitakite eta gutxiegi betebeharretaz. Hala ere ezin errua bota beraiei soilik, beti pentsatu izan baitut nerabeen jokabideak gizarte hau islatzen duela, gizarteak ipintzen baitizkie mugak beren ekintzetan. Eta zer espero dezakegu nerabeez, gizarte hau ikusita? Irakeko guda ikusi dugu telebistan Coca-Cola freskoa edaten dugun bitartean, hori bai yankeeak madarikatuz. Horretan, beherantz ikusten dut nire burua eta, aldi berean, ezkerretik eskuinerako ibilbidean. Egunero ikusten ditugu, albisteetan, guregana zetozen gorpuak, eta ez dugu sentitzen geu direla, bi mila kilometrotara jaio garen geu direla. Eta beheraka segitzen dugu, eskuinerantz, Europa guztia bezala. Natura gaixorik dagoela ere badakigu; politikariek garapen jasangarriaren formula eskaintzen digute, errausketa eta guzti. Horretan, bai, altxatzen gara ,erreferenduma erraz irabaziz. Baina gero gure kontsumoan ez dugu arrazoiz jokatzen. Iragarkian galdera egiten digute, “zuk gidatu ala kutsatu egiten duzu?”, eta nik garbi daukat kutsatu egiten dudala kotxe zahar horrekin. Eta jaisten eta eskuinerantz jarraitzen dut. Politikari eskuindarren joko zikinak, horien enpresariekiko eta batik bat etxegileekiko maiteminak, eta biek diruarekin dituzten orgasmoak salatzen ez dituen gizarte hau beherantz eta eskuinerantz doa. Horiek eta beste ustelkeriak gosalduz, behera eta eskuinera, zurrunbilo bat sortzen doa. Zikinkeria eta egoismoa zabalduz doazen heinean zurrunbiloaren muturra estutuz joango doa, eta une batetan hain estua izango da muturra, non denok irentsiko gaituen beste aro baikorrago batetara igaroaz, jokabide ustelei eta egoismo kaltegarriari uko egingo diegularik. Duela hilabete batzuk lagun batekin egin nuen topo. Mexiko aldetik itzuli berria zen. Aztekei buruz jardun zitzaidan, eta gero haien etorkizunerako aurreikuspenei buruz. Bi mila eta hamahirugarren urte ingururako omen dator sekulako aldaketa gogorra eta baikorra. Ni ez nauzue fededuna, baina horrelako gauzetan sinestea gustatzen zait, eta aurreikuspen horiek ez du bada iraultzagailuak?
I
I
(AEKko ikasleei)
Zergatik hasi zinen euskara ikasten? Ni donostiarra naiz baina Arroagoian bizi naiz. Ez dakit euskara ni txikia nintzenean debekatuta zegoelako. Beti izan da nire “asignatura pendientea”. Horregatik, orain euskara ikasten saiatzen ari naiz.
53 urte
Arantxa Cuende
Lehenengoz, gure hizkuntza delako. Ni txikia nintzenean ez nuen aukerarik izan euskara ikasteko, denok dakigu zergatik… eta orain beste arrazoi askorengatik behar dut ikastea eta espero dut bultzakada honetan lortzea.
51 urte
Koro Ibañez
badira betetzen, noiz jo behar
smael Olaizola
5 Lehenengo arrazoia da jendearekin erlazionatzeko eta euskaraz mintzaGarrantzitzeko ari naizela tsua da niretzat euskara ikasten. euskara ikastea Bigarren arranire seme-alabezoia zera da: kin hitz egiteko. umea eduki Gainera, euskara nuen pasa den gustatzen zait. urtean eta berarekin euskaraz J. Karlos Gonzalez hitz egin nahi 44 urte dut.
35 urte
Javier Romero
Nire koadrilarekin hitz egiteko, eta asko gustatzen zait. Gainera, ba, beno, hona etorri naiz bizitzera Kataluniatik eta ba… normala da ikastea ezta?
Juan Hernas
27 urte
Printzipioz lanagatik. Nire arrazoi nagusia, ordea, beste pertsonekin, ingurukoekin… komunikatu ahal izatea da. Nire iritziz, beste lekuren batean biziko banintz, hango hizkuntza ikasten saiatuko nintzateke.
33 urte
Sol Fuciños
e
RORI EGIN nintzen. Lurrera. Duela hilabete pare bat. Eta gerrian sekulako kontraktura egin. Iraeta bidean izan zen, hantxe, aldapa jaitsi eta berehala xamar, korrikan nenbilela. Inork ez ninduen ikusi, segituan jaiki egin bainintzen. Eta buelta ere lasterkan egin nuen. Neure kontraktura eta guzti. Bi aste kostatu zitzaidan sendatzea. Azpeitian zestoar. Zestoan azpeitiar. Bietatik entzun dut nik. Baina kosta egiten zait zestoarra naizela esatea. Aitortu beharra daukat, zestoarron aurrean. “Zestoan bizi naizen azpeitiarra”, hala definitzen dut nire burua. Baina onartuko didazuelakoan nago, zestoar-zestoar bat bai baitago gure etxean, eta oraingoz, bion lana ondo baino hobeto betetzen baitu. Eta gustura bizi naiz Zestoan. Gustatu egiten zait herria, eta baita bertakoak ere. Baten batek esango du koipea ematen ari naizela. Baliteke. Baina oraindik lotsatu edo egiten naiz zestoarren aurrean herriari buruzko kritikak egiten. Eta egin, egin behar dut, bat behintzat. Inor ez al da konturatu bainuetxetik Iraetara doan bide hori gero eta okerrago dagoela? Eta ez naiz nire erorketaren errua bideari botatzen ari. Ni baldarra naiz eta kito. Ez dut harririk eta zulorik behar erortzeko. Baina bide horretan jende mordoa ibiltzen da. Asko, pasieran, eta batzuk ume kotxe eta guzti. “Zestoako harrobia, hau dek hau erokeria…” zioen kantuak. Eta, paradoxa, justu harrobiaren pare egiten duen tarte hori dago txukunena bide horretan. Iraetarako bidea, nahiko, eta futbol zelaitik bainuetxera doana ere bai. Baina tartekoa… Han harrobikoen pareko harriak. Eta zuloak. Eta argirik bat ere ez. Ilunduta handik korrika abiatu eta hori sentsazioa: ilunpean, hanka non jartzen nuen arrastorik gabe… beldurrezko pelikuletan bezala. Ez daukat Zestoako Udalaren aurrekontuen berririk. Baina badakit metro gutxi horietan bidea konpondu eta farola bat jartzeak ez duela hainbeste balio. Ekaingo erreplikari begira gaude denok. Baina hara gehiegi begiratuz gero harri edo zuloren batekin topo egiteko arriskua dago. Iraeta aldetik pasieran bazatoz behintzat bai. Ni hala nentorren. Erreplika ez nuen ikusi ere egin. Baina harriak bai. Gertu-gertu. Eroriz gero hala ikusten dira.
e
nbidoa 2. Estitxu Elduaien
N
?
OREKIN UTZIKO DUGU UMEA
Guraso askok egiten diote galdera hori beraien buruei. Bizitza berriak familia bat goitik behera aldatzen du, eta egoerari aurre egin behar zaio. Biberoiak, haur-oihalak eta bainuak ohiko bihurtzen dira etxean. Lehen egunak ederrak izaten dira, baina amatasun baimenak amaitzen direnean, lanera itzuli behar eta orduan sortzen da arazoa. Non utzi umea? Norekin? Ez dute erantzun errazik galdera horiek. Egoerari irtenbidea eman nahian, 2005eko irailaren 12an ireki zen Zestoako haurtzaindegia. Ordutik lau haurtzainek lan egiten dute bertan. Mireia Markina debarrak, Naiara Fernandez oriotarrak, Jone Lete antzuolarrak eta Jessica Aranaga urrestildarrak zaintzen dituzte haurtzaindegian egunero egoten diren 15 umeak. “Aste honetan batzuk gaixorik daude eta horregatik ikusten dira gutxiago”, dio Mireia Markinak. Zazpi hilabete pasa dira ateak ireki zituztenetik eta “pozik” daude laurak. Normalean, 15 ume egoten dira bertan, baina 17 ume ere izan dituzte batera. Bi familia, ordea, kanpora joan dira bizitzera eta horregatik murriztu da ume kopurua. Orain arte, beraien umearentzat leku bat eskatu zuten gurasoei baietz esan zaie, baina datorren ikasturteari begira ez dakite zenbat ume egongo diren. Matrikulazio epe berria maiatzaren 2an ireki eta 12an amaituko da, biak barne. Irailetik aurrera bere haurra bertara eraman nahi duenak egun horietan eska dezake lekua. Ume gehiago sartu aurretik, orain joaten diren umeek jarraituko duten jakin behar da. “Lokal honetan, teorian, gehienez 21 ume sar daitezke, baina oso justua izango zen. Umeek jolas egiteko leku gutxi izango lukete eta guk nahiago dugu umeak lasai jolas egiteko lekua izatea. Lokala egin zenean, ez zen espero eskaera hain handia izatea eta esan liteke txikia gelditu dela hasi orduko”, aipatu du Markinak. Umea onartua izateko, matrikula egiteko unean jaioa egon behar du eta irailean hasten direnean, gutxienez lau hilabete izan behar ditu. Haurtzaindegiak eskaintzen dituen plazak baino eskaera gehiago egonez gero, Partzuergoak, haurtzaindegiaz arduratzen den erakundeak, ezartzen dituen baldintzen arabera erabakiko da nori emango zaion haurtzaindegian lekua.
AUTORRETRATUA Olioa mihise gainean 84x64,5
7 O
rdutegi malgua Haurtzaindegiaren irekiera eta itxiera ordua gurasoen beharren araberakoa da. Egunean, gehienez, 11 orduz egon liteke irekita, eta 7:30ean irekitzen ditu ateak eta azken umea 18:00etan irteten da. Gurasoek lan ordutegia dela-eta, ordu erdi gehiago luza liteke edo goizean ordu erdi lehenago ireki, baina betiere eskaera egin behar da eta horren arabera erabakiko da posible den. Haurtzaindegian egoten diren 11 mutil eta lau neskak ez dira bertan hamaika orduan egoten; gehienez zortzi ordu egon daitezke bertan. Haurtzaindegira umea eramatera edo jasotzera gizonezkoak edo emakumezkoak, nor joaten den gehiago esaterakoan, laurek ez dute zalantzarik. “Ezin dugu esan bat edo bestea etortzen den gehiago. Aitak edo amak antzera etortzen dira eta aitona-amonak ere asko izaten dira”. Gurasoek umea bertan egoten den orduen arabera ordaintzen dute: bost ordu egoten badira, hilabetean 135 euro ordaintzen dituzte; bost ordutik zortzira bitartean egonez gero, berriz, 180 euro. Urtea bete ez duten umeak gehiengoa dira. 15 umetik 10ek ez dute beraien lehen urtea bete, eta gainerakoek, berriz, ez dute bigarren urtebetzea ospatu. Haurtzaindegiaren egutegia ere gurasoekin adostu zuten. Lehen bilera haurtzaindegia ireki zutenean egin zuten, funtzionamenduaren berri emateko eta zalantzak argitzeko. Orain hiru hilabetean behin elkartzen dira gurasoekin. Aita-amak beraien kexak eta eskaerak azaltzen dituzte bilera horietan. Hobetu beharreko gauzetan sukaldea sartu dute, edo zehatzago izateko sukalde faltarena. “Ez dugu lekurik sukaldeko lanak egiteko. Dugun bakarra mikrouhin labe bat da eta zenbait gurasoen ustez, ez da egokiena janaria berotzeko. Horrez gain, ontziak garbitzeko harraskarik ere ez dugu. Komuneko konketa bat jarri zuten ontziak garbitzeko, eta ia lekurik ez dago konketa eta mikrouhin labearen artean. Lanak izaten ditugu gure lana egiteko”, gaineratu du Jessica Aranagak. Haurtzaindegiaren mugak ez dira sukaldera mugatzen; jolaslekua ere urria da.
Jolas gela oso estua da eta hamabost ume bertan sartuz gero, ia lekurik ez dute jolasean lasai ibiltzeko. Hori dela-eta, umeak haurtzaindegiaren sarreran ibiltzen dira jolasean. Horrek garbitasunaren aldetik ekarri dezakeen arazoarekin. Jendeak oinetan eramandako edo haurren aulkietako gurpiletako zikinkeriak sartzen dira lokalera. Horrek haurtzaindegiaren beste arazo bat erakusten du. Umeen aulkiak uzteko leku egokirik ez dute. Udaberria hasi da eta umeekin kanpoan jolasean ibili nahiko lukete, baina lokalaren atzealdea egokitu behar da lehenago. Umeak seguru eta minik hartzeko arriskurik gabe jolasean ibiltzeko beharrezkoak diren lanak egiten direnean, leku arazoa konponduko da. Neguan euria eta hotza hasten denean, ezingo dira kanpora irten eta leku arazoekin jarraituko dute. Irtenbidea lokala handitzea izango litzateke, baina 2007a baino lehenago ezingo da handitu, aurtengoan ez baitute aurrekonturik hori egiteko. Leku faltak arazo ugari sortzen ditu, baina argi dute zer egin behar duten eta horrela azaltzen du Mireia Markinak: “Espazio faltak haurtzaindegiaren helburu pedagogikoa eragozten du eta eskola izan beharko lukeena haurtzaindegi bihurtzen dute, baina dugunarekin ahal dugun lan onena egingo dugu”.
U
RKO
CANSECO
g
urean
BADA ZESTOAN
BIZIKLETARAKO ZALETASUNIK, BAI HORIXE.
HORREN
ADIE-
RAZGARRI DIRA ELKARRIZKETA HAU EGITEKO BILDU DITUGUN SEI LAGUNAK:
ARITZ ELUSTONDO, ARKAITZ IZETA, GORKA OLAIZOLA, MIKEL SALEGI, XABIER URRESTILA ETA JOSU URTUBIA OTXUA. BIZIKLETAZALE PORROKATUAK DIRA DENAK ERE, ETA GAZTE-GAZTEAK (14-16 URTE ARTEKOAK). ESKARMENTU HANDIRIK EZ DUTE ORAINDIK, BAINA LANERAKO GOGORIK EZ ZAIE FALTA, ETA HORI IZATEN DA ASKOTAN ARRAKASTAREN GAKOA. URTEAN
ONDARMERITU HANDIAGOA AITORTU BEHAR ZAIE, ORDEA, EGUNA JOAN ETA EGUNA ETORRI BIZIKLETA GAINEAN KILOMETROAK ETA KILOMETROAK EGITEN DITUZTEN SEI LAGUN HAUEI. BEJONDEIELA!
BEHIN EDO BITAN BIZIKLETAZ IBILI ETA HERRIKO JAIETAN
BASORA IGOTZEAK BADU BERE MERITUA, NOLA EZ.
"
NOIZ
ETA NOLATAN SARTU ZINETEN MUNDU
HONETAN?
Gorka: Zumaian txirrindulari gazteen talde bat bazela esan zigun gorputz hezkuntzako irakasleak eta han sartzera animatu gintuen. Hasiera batean, Josuk eta Xabierrek zuten han hasteko asmoa, baina, azkenean, Josuk ezetz esan zuen, eta ni animatu nintzen. Halaxe hasi ginen Xabi eta biok. 1213 urte izango genituen garai hartan. Arkaitz: Ni, berriz, 14 urterekin hasi nintzen, kadeteetan. Xabi eta Gorka nola ibiltzen ziren ikusita, niri ere probatzeko gogoa sortu zitzaidan. Josu: Nik betidanik izan dut txirrindulari talderen batean sartzeko gogoa, baina etxean ez zuten nahi. Azkenean, aurten hasi naiz. Hasi beharra neukan, gazteen mailan –jubeniletan– besteen pare jarri nahi banuen behintzat. Mikel: Aritz eta biok futbolarekin bukatu genuenean hasi ginen honetan, asteburuetan zerbait egite aldera. Gustatu egin zitzaigun eta, beraz, jarraitzea erabaki genuen.
Nahiz eta profesionalak izan ez, den-dena ematen dugu
"
TALDE BEREAN ARITZEN AL ZARETE GUZTIOK? Ez. Arkaitz Azpeitiko LAN MOBEL taldean aritzen da, gazteen mailan; gainerako bostok Zumaiako talde batean gaude –SWISS-FLEXen–, kadeteetan. ASKO ENTRENATZEN AL ZARETE? Nahiko. Ez daukagu entrenamendu ezarririk, geure kontura aritzen gara. Hori bai, entrenatzailea dau-
kagu, baina lasterketetarako soilik. Hau da, esaten digute, bai, gutxi gorabehera zer egin behar dugun, zer komeni zaigun eta abar, baina tarteka hitz egiten dugu haiekin, ez beti. Gure mailetan, ez dago taldeko taktikarik eta bestelakorik. Geure kabuz egiten dugu ia dena. LASTERKETA
ASKOTAN PARTE HAR-
TZEN AL DUZUE URTEAN?
Arkaitz: Martxoko lehenbiziko astean hasten gara eta abuztuan edo irailean bukatzen dugu. Nik bi lasterketa izaten ditut astean, eta besteek bat. Deban, Gasteizen… Hara eta hona ibiltzen gara. LASTERKETA GOGORRAK IZATEN AL DIRA? Arkaitz: Baietz esango nuke. Gure lasterketak 90 kilometro ingurukoak izaten dira, errepidean, eta erritmo gogorrekoak. Batez beste, 38 kilometro egiten ditugu orduko. Mendateak ere izaten dira tartean. Xabier: Guk, berriz, 50-60 kilometro inguruko lasterketak egiten ditugu; batez beste, 35 kilometro orduko. Guk ere izaten ditugu mendateak, baina gutxitan.
ZER-NOLAKO
TXIRRINDULARI GAZ-
EUSKAL HERRIAN? Onak. Noizean behin soilik irabazten digute kanpokoek; normalean, bertakook izaten gara garaile. Nahiz eta profesionalak izan ez, den-dena ematen dugu lasterketetan. Pentsa, ukondoren bat edo beste ere atera izan digute, helmugara lehentxeago iristeagatik. TEAK DAUZKAGU
9
EMAITZA
ONIK LOR-
TU AL DUZUE ORAIN ARTE?
Egia esan, bizikleta lasterketetan ez dugu emaitza aipagarririk lortu. Duatloietan, bai. Lehenbiziko hamarren artean sartu gara, behin edo behin. DUELA
GUTXI, ZUE-
TAKO BATZUK
GALI-
ZIAN IZAN ZARETE, DUATLOI BATEAN PARTE HARTZEN.
ZER
ESPERIENTZIA
BIZI ZENUTEN HAN?
Gorka: Euskal Herriko Selekzioarekin joan ginen Galiziara, bost lagun inguru maila bakoitzetik. Esate baterako, kadeteetatik Xabi eta biok eta Lekeitioko hiru mutil joan ginen. Hango mailak harrituta utzi gintuen, baita hango jende andanak ere. Hemen, jende gutxi biltzen da halakoetan. Galizian, berriz, izugarrizko jendetza bildu zen. Gainera, galiziarrek maila ona erakutsi zuten. Gu geu ere ez ginen gaizki ibili: Xabi hogeita seigarren sartu zen helmugan, eta ni hamargarren. Esperientzia polita izan zen, eta prest geundeke berriro hara joateko. ETORKIZUNARI BEGIRA, ZER ASMO DUZUE? JARRAITZEKO INTENTZIORIK BAI? Bai, oraingoz behintzat ez daukagu bizi-
kletari uzteko asmorik. Gustura ibiltzen gara eta datorren urtean ere ildo beretik jarraitu nahiko genuke. Maila ematen izango ditugu kontuak, gantxoarekin ibili behar! Gazteen mailan sekulako txirrindulariak daude, eta horrek errespetu handia ematen du. Lasterketak bukatzea bera ere ez da gutxi. TXIRRINDULARITZA NAHIKO KIROL GARESTIA DA. LAGUNTZARIK JASOTZEN AL DUZUE HANDIK EDO HEMENDIK? Arropa eta lizentziak ordaintzen dizkigute, gainerako guztia geuk jarri behar izaten dugu. Eskatzen hasita, Zestoan bertan txirrindulari talde bat sortzea nahiko genuke. Txirrindulariak bagaude sobera, baina entrenatzailea falta zaigu. Zestoan, futbolak dauka indarra –entrenatzaileak dituzte, baliabideak–, futbolean jokatu nahi ez duenak ia ez dauka beste aukerarik, herritik irten behar du. Pena da. NOLA UZTARTZEN DITUZUE PARRANDA ETA ENTRENAMENDUAK? BATERAGARRIAK AL DIRA? Denboraldian zehar, parranda gutxi egiten dugu guk; hilabete eta erdian behin, asko jota. Afariren baten aitzakia ez da txarra izaten ondoren parrandara joateko.
I
manol eta Olaia Salegi
k
zulo
danbolin
ale/bale KALE.
GAZTETXEAREN URTEURRENEKO PAN-
KARTA, UREZ BETETAKO HIRU BAT BOTILA ZINTZILIKA DITUELA...
ONDO LOTUTA EGONGO AL DIRA BEHINTZAT!
BA L E .
Eskola-Agenda 21en
ARROAERREKAKO SARRERAREN ESKUIN
ALDEAK ZABORTEGI BAT ZIRUDIEN ORAIN GUTXI ARTE.
ZABOR KLASE FRANKORENTZAKO EDUKIONTZIAK JARRI
DITUZTE ORAIN ETA INGURUAK BESTE ITXURA BAT DAU-
KA!
Udaberri Festa egin zuten eskolan.
batzarra egin zuten Zestoa Herri Ikastetxeko ikasleek eta Udaleko ordezkatzaileek. Ikasleek ingurugiroarekin hainbat konpromiso hartu zituzten, eta udaleko ordezkariek ere beraien ekarpenak egin zituzten.
Goizez lehen hezkuntzakoak ikastetxe handian izan ziren eta bertan hainbat joko egin zituzten. Haur hezkuntzakoak, berriz, perretxikoan bildu ziren eta haiek ere jolasak egin zituzten. Arratsaldean denak eskola handian bildu ziren eta Dantzaoke jaialdia izan zuten.
ekimenarekin bat eginez, eskualdeko 400 talde, koadrila eta eragilek eman zuten lekukoa presoen eskubideak aldarrikatuz. Ibilbidea Zarauztik Azkoitira izan zen eta Zestoan egokitu zitzaien bazkaria aurten ere.
3
Pausoz Pauso
1
Gipuzkoako Eskolarteko ping-pong finalak jokatu zituzten Zestoa Herri Ikastetxeko alebin mailako ikasleek kiroldegian.
Eskualdeko jubilatuen jokoen finalak. Gurutze, Jubilatu eta Pentsiodunen Etxean eskualdeko 70 jubilatu inguru elkartu ziren eskualdeko finalak jokatzeko.
Bildu Topaguneak Elkartasun Eguna
Udaleko Ingurumen Sailak konposta egiteko ikastaroa antolatu zuen eta Kultur Exean bildu ziren 20 lagun inguruk, etxean konposta nola egin ikasi zuten eta horretarako ontzi bana jaso zuten.
ospatu zuen eta bertan, bizikleta estatikoekin herriko hainbat koadrilak herriko presoak eta iheslariak herrira ekartzeko beharrezkoak diren kilometroak egin zituzten sinbolikoki.
Y OGA ETA OSASUNA Zer esan nahi du yogak? Esan nahi du bategitea “norberaren esentziarekin, norbera berez denarekin bategite kontzientea�. oga ekialdetik ekarritako milaka urteko zientzia da, mendebaldekook geure bizitzatan sartzen joan garena, eskaintzen dituen onuragatik eta gure bizi kalitatea hobetzeko. Yogako gai edo teknika ezberdinen bidez, hain zuzen ikasgaietan erabiltzen ditugun horien bidez, hurbiltzen gara yogara. Yogako gaien artean dago, besteak beste, Hatha Yoga izenekoa; teknikarik ezagunena da, erraza eta eraginkorra delako. Bere helburu nagusiena nortasunaren oreka da (gorputzarena, emozionala eta mentala), eta osasunerako bost gauza garrantzitsu nabarmentzen ditu: arnasketa, ariketa fisikoa, atsedena, elikadura egokia eta pentsamendu baikorra. Yogako teknikek lehen aipatu bost gauza horiek lantzen laguntzen digute; elikadurari dagokionez, orientazioa eskaintzen da baina pertsona bakoitza da norbere laborategia eta esperientziaren bitartez ikasten du zein den elikadurarik egokiena bere osasunerako. - Arnasketa oinarrizkoa ez ezik ezinbestekoa ere bada gure bizitzan. Ezin dugu hiru minutu baino gehiago iraun arnasarik hartu gabe, eta iraunez gero konponezinezko ondorioak jasaten dira. Yogako tekniken bidez, ar-
Y
nasa ondo hartzen ikasten dugu eta, ondorioz, gure gorputza oxigenatu eta bizkortu egiten dugu (zelulak, odola...), bizi-organoak masajeatu egiten ditugu, gure nerbiosistema orekatzen laguntzen dugu, eta horrela estresa, estuasuna eta larritasuna prebenitu eta gutxitu egiten ditugu. Labur esanda, arnasa egoki hartzeko teknikak erabiliz ondo eta lasai sentitzea lortzen da. - Ariketa fisikoa ere behar beharrezkoa da gure bizitzan eta Hatha Yoga-ko ariketei edo asana delakoei esker, gure gorputzeko atal guztiak lantzen ditugu: giharrak, artikulazioak, bizkar hezurra (gure gorputzaren ar-
3
datza), odol zirkulazioa, barne organoak... gure gorputzari malgutasuna, elastikotasuna eta indarra emanaz eta minak prebenitu eta baretuz. - Atsedenik gabe, berriz, ezin gaitezke bizi, gure osasuna kaskartu egiten delako eta bizitzeari utzi egiten diogulako. Yogako teknikekin tentsioak antzeman eta askatu egiten ditugu, erlaxatu eta hobeto deskantsatzen ikasten dugu. - Eta azkenik, pentsamendu baikorra oso garrantzitsua da gure bizitzan, gorabehera horrexek eramaten baikaitu instante batean gustura egotetik gaizki sentitzera, edo alderantziz, eta dena pentsamendu baten eraginez. Pentsamendu baikorrak ez dauka zerikusirik fantasia edo ilusioarekin, alegia, nahiko genukeena baina ezinezkoa denarekin. Zerikusi gehiago du bizitza ulertzeko modu errealarekin, alegia, bizitza ulertzea edo arazoak konpondu nahi izatea, gure pentsamenduek trabarik egin gabe. Yoga teknikak lagungarriak dira une bakoitzean gertatzen zaiguna modu errealean ulertzeko; izan ere, yoga praktikatzerakoan, arnasa hartzen duzun bitartean, ariketetan eta erlaxazioan, gure jarrera adi egotea da, “konturatzea”, geure buruaz kontziente izatea, geu bizitzea lan jarrera egokia sortuz, bizitza kalitatea eta mesedea gehituz. Edozein pertsonek praktika ditzake yoga teknikak: umeek, gazteek, helduek, edadetuek, haurdun daudenek... bakoitza konturatzen da bere zailtasunak edo mugak non dauden; hortik aurrera, yoga teknika landuz, kontua da egiten ari zarenarekin gustura bizitzea, hori eguneroko bizitzan aplika dezazula, horrek balio izan dagizula hobeto sentitzeko eta barne bakea edo lasaitasuna sentitzeko. Beste edozein jarduerarekin egoki daiteke yoga: igeriketarekin, ibiltzearekin, aerobicarekin, ea. Bestelako ariketekin duen aldea hauxe da: “une oro presente egotea, kontziente izatea, zeure burua ezagutzea eta norbere kontzientzia zabaltzea”. Yoga da zeure bizitzari, hobetzeko, eransten diozun zerbait; ez da ezer kendu behar bizitzan, ez behintzat zuk beharrezkoa ikusten duzun artean. Gaur egun kanpora begira bizi gara: gauzak egiten ditugu, pertsonekin egoten gara, dena ondo joan dadin eta denak gustura egon daitezen arreta jartzen dugu, ez gara gelditzen, beti zerbait egiteko zain gaude. Baina, noiz erreparatzen diogu geure buruari? Noiz hartzen dugu geuretzako denbora? Noiz bilatzen ditugu 2 minutu edo 5 minutu horiek, begiak itxi, isil-isilik egon eta geure burua bizitzeko, sentitzeko, ezagutzeko, benetan nortzuk garen jabetzeko? Bai, jende askori beldurra ematen dio horrek, baina gure bizitzan beharrezkoa da hori egitea, bizitzarekiko jarrera egokia eduki nahi badugu behintzat, pertsona hobeak eta pixka bat zoriontsuagoak izatea nahi badugu behintzat. Hori dena norbere kasa esperimenta daiteke, praktika-
1
tuz eta emaitzak aztertuz, hori da kontua. Yogarekin nire lehen harremana 1986 inguruan izan zen; 1988an irakasle titulua lortu nuen “Sanatana Dharma” Yoga Elkartean, eta 1989tik 1991ra eta 1995etik gaurdaino yoga irakaslea naiz Zestoan. “Sanatana Dharma” Yoga Elkarteak 25 urte beteko ditu Azpeitian sortu zenetik. Gaur egun Zestoan dute egoitza eta eskola franko dituzte Euskal Herrian, Kantabrian, Asturiasen, Galizian, Katalunian, Gaztela eta Leonen, Valentzian, Madrilen...
Zein onura ekarri dizkizu yogak? Bizkarrezurreko arazoak izaten ditut eta yogari esker hiru urte daramazkit minik gabe nahiz eta medizinarik ez hartu.
52 urte
Rosa Arregi
Urduri nagoenean egundoko diferentzia antzematen dut. Aspaldi hasi nintzen yoga egiten. Yoga egin eta gero askoz ere lasaiago gelditzen naiz.
36 urte
Andoni Arrieta Yogako ariketak eginez, erlaxatzen ikasi dut, arnasa ondo hartzen, lasaiago egoten…
41 urte
Maite Lasa
Nik denbora gutxian diferentzia handia antzeman dut. Lehen gimnasiara joaten nintzen baina ez ninduen lasaitzen. Orain askoz ere lasaiago nago.
M
44 urte
Nieves Sanchez ERTXE
URRETA
HERRIKO
BAZTERRETAN
SaĂąu eta Arauntza ibilbidearen hasiera eta bukaera
U
DABERRIAZ
GOZATU ASMOZ
LASAO
ALDERA EGINGO DUGU HIL HONETAKO MENDI
IBILBIDEAN.
OTOLA BASERRIAN AUTOA UTZI ETA SAĂ‘U ARAUNTZA GAINETARA IGOKO GARA BIXIGU BASERRI ONDOTIK. ONDOREN, PINUDIKO HAMAIKA PISTEN ARTEAN JAITSITA, DI-DA BATEAN IRITSIKO GARA OTOLARA. ETA
asao erreka zaratatsu dator goitik behera, eta gu behetik gora abiatu gara erreka ondoan. Kotxea Otola baserrian utzi dugu. Bide ederrean, baina beti ere gora goaz. Nabari da udaberria. Zuhaitz batzuek hostoak urri dituzte eta beste batzuek txiki-txikiak. Zein zuhaitz den asmatzeko gure trikimailu bakarra hostoak begiratzea baldin bada jai daukagu! Erreka ondoan topatu dugu haltza, baita hurritza, platanoa eta lizarra ere. Hobeto begiratu behar da San Jose loreak ikusteko eta urre botoiak, txikori belarra eta marrubi hostoak aurkitzeko. Marrubitxoak ikusita poz ederra hartuko genukeen, baina oraindik ez da alerik. Erreka zulo hau koniferoak bereizten ikasteko inguru txarra ez da. Zuhaitzak bereizten iaioa ez denak denei pinua deitzen die, baina ondo diferenteak dira insignis pinua, altzifrea eta izeia, adibidez. Hiruren berri gehiago jakin nahi izanez gero alboko koadrotxo hori irakurri besterik ez dago. tresaka
En
L
re botoia
Ur
uhaitz eta loreak errepasatzen goaz erreka zuloan gora bideari segituz. Bagenekien laster Bixigu baserrira iristeko oztopotxoren bat izango genuela. Bidetik atera gabe goaz, baina orain oso "zikina" dago. Pare horretantxe gizaseme bat pinuen entresaka egiten topatu dugu motozerra eskuetan duela. Hari galdetu diogu Bixigura joateko bidea. Bi aukera proposatu dizkigu. Berriz ere beheraxeago jaitsi eta Ariztain baserrira heltzen den bidea hartzeko esan digu. Ariztainetik Bixigura segituan iristen da. Atzera ez egitekotan, hantxe bertan (bide nagusia zikintzen hasten den horretan) eskuineko pinu artean malda latzean gora abiatu. Minutu gutxi batzuk behar dira aldapatzarra igotzeko, baina gogorra da gero! Guk horixe egin dugu, pazientzia pixka batekin, entresaka egin berri duen aldapan gora abiatu hala moduzko bidezidorra topatu arte. Basolangileak esan digun moduan, Bixigu aldera joateko bidea ez da autopista, baina sikiera ehiztariek zapaldutakoa da. Laster erreka zulo batera azaldu gara, hesitutako belardi baten ondora. Bixigu ez dugu ikusten, baina Ariztain baserri galanta bai. Hesiaren kontra, errekari segika, gora egin dugu eta minutu batzuk pasa eta gero Bixigu ikusi dugu. Ez da inor bizi baserrian, baina teilatua dena konponduta duela konturatu gara.
Z
E
A
U
K
5
rain Sañu aldera egiteko tenorean gara. Etumetatik datorren bidearekin bat egingo dugu eta eguzkia lagun, gain eder honetaz gozatzen hasi gara. Galbiderik ez dugu hemendik aurrera. Segi zuzen bideari, paraje ederrak ezker-eskuin eta baita laritz (alertzia) mordoa ere. Sañu gaina 613 metrora dago eta hara heltzeko gure eskuinera egin behar ditugu metro batzuk. Azpeitiko Lagun Onak-ek jarritako plakaren ondoan eseri gara, eguzkiari begira, aurrean dugun zelai ederrari begira. Hamaiketakoa luze joan zaigu: janedanak segituan bukatu ditugu baina eguzki goxoak zelaian etzanda segitzeko eskatu digu. Abarkaxek, gure txakurrak, zaunka egin du eta pentsatu dugu bisitariren bat hurbildu dela. Gainteri hartan ordea, ez dabil inor. Autora arteko bidean ez dugu inor ikusiko, toki lasaia inondik ere! guzkitan ederki epelduta Sañuko gainetik bertatik ikusten den Arauntza gainera abiatu gara. Zelaia ederra dago benetan! Pitxiloreak (gure margarita txikiak) zuri-zuri eta txikori belarrak edo txiza loreak hori-hori. Bide jakinik gabe, gutxi gorabehera (ez dago galtzerik) Arauntza gainera heldu gara. A zer parajea! Hegoalde eta iparralde, ekialde eta mendebalde, dena ikusten da! Gure Santa Engrazia han dago, atzean Pagoeta, Urdaneta eta Indamendi. Segidan dago Ertxiña, Zestoa zulotxoan eta gero Artzabaleta. Andutz ere ikusten da, Sesiarte eta, nola ez, Izarraitz mendikatea. Salto batean Oranda baserriko atarian presentatzeko moduan gara! Parajeen erdiak baino ez ditugu aipatu, Zestoa aldekoak, ezagunenak. Begiratu ordea bestaldera eta hor dira Azkoitia, Loiola, Urrestilla, Errezil aldea, Ernio atzean eta Gazume gertuago. steburuko pelikularik ederrena ikusi eta Otola alderako bidea hartu dugu. Egindako bidea desegin eta Sañutik aurrera segita gure ezkerrera dagoen pinudian sartu gara. Pistaz josia dago pinudia eta ez da erraza esplikatzen zein bideri heldu diogun. Gogoan hartu behera eta eskuin aldera egin behar dugula; Anatxaranberri eta Anatxaranzar ezkerrean utzita. Oso minutu gutxitan Otola baserri bertara iritsi gara. daberriko eguzkiaz gozatzeko ez da ibilbide txarra, gainteri ederra baita Sañu eta Arauntzakoa eta parajeak ikusgarriak!
O
1
oniferoak: pinua, izeia eta altzifrea
Askotan pinu deitzen diogun hori ez da beti hala izaten, eta koniferoen barnean sailkatzen diren zuhaitz taldeaz ari gara. Hilabete honetan proposatzen dizuegun txangoan, pinua, Douglas izeia eta Lawson altzifrea dira nagusi. Lursail horietako baso landaketetan hiru zuhaitz espezie horiek agertzen dira. Inguruan, lurraren erabilera garrantzitsuena basogintza intentsiboa da. Basogintza intentsiboarekin, hainbat teknika erabiliz, zuhaitz landareen landaketa ugaria, zuhaitzen bakanketa, kimaketa, izurriteen aurkako tratamenduak, hazkuntza azkarreko landareen erabilera eta hainbat lan eta izerdiren bidez zuraren produkzio azkarra lortzea da helburu. iru zuhaitzak erraz bereiz genitzake. Lehena, Insignis pinua, Pinus radiata izen zientifikoduna. Benetako pinua; hostoak azikula formakoak (orratz forma) eta hirunaka biltzen dituena. Pinuen artean, hostoak hirunaka biltzen dituen bakarra denez ez dugu zalantzarik. Hazkuntza azkarrekoa da eta Kalifornia aldetik ekarri zuten berehala egokitzen zelako hemengo lurretara. Hala ere, zura oso biguna du eta orain arte papera egiteko baino ez da erabili. Gaur egun altzariak ere egiten dituzte, nahiz eta zura biguna izan eta gu ohartu baino lehen altzaria marraz eta mailatuz josia agertu. igarrenak, Douglas izeiak ere, hostoak azikula formakoak ditu, baina motzagoak eta taldeka bildu gabe adarrean zehar sakabanatuak. Gabonetan apaingarri gisa saltzen denaren antzekoa da hau ere. Enborreko azalean erretxin pilaketa bereziak izaten ditu eta zimur horietan, azazkala sartuz gero, usain goxoko erretxin likatsua dario. Zura oso preziatua eta garestia da, arina eta porotsua, Oregoiko pinua deitzen diote zurari. irugarrena, Lawson altzifrea, bereziena da. Hilerrien alboan agertzen diren altzifreen moduan, ezkata itxurako hostoak ditu. Lorezaintzan hesiak egiteko ere erabiltzen dira, egitura itxia dutelako eta azkar hazten direlako. Auzotarrengandik ezkutatzeko erabili ohi da. Zuhaitz honen zuraren ezaugarrietan, zuntz egiturak dira nagusi eta zura berari mugikortasuna ematen dionez, ez da altzaritan erabiltzen, bai ordea, egiturak egiteko eta teilatuetan. halegin txiki bat egin eta ea bereizten dituzuen hiru koniferoak. Azikula luzeak hirunaka bilduta: pinua. Azikula txikiak eta barreiatuak enborreko azaleko orbainetan erretxinarekin: Douglas izeia; eta ezkata formako “hostoak” ikusiz gero: Lawson altzifrea.
H
B
H
A
xigu
Bi
L
ierni Arrieta, Onintza Irureta
IZAR BAT
ETA IZAR BI,
GAUEAN ILUN,
GOIZEAN ARGI.
ZATOZ EGUZKI, AGUR ILARGI.
IRATI UGARTE
SAGARRAK SAGARDOA, MAHATSAK ARDOA, GAUR ERE ETXERA, BALANTZAKA NOA.
AIALA ETXABE
ASMAKIZUNAK
* Ni betea egoteko, nire jabeak, lan asko egin behar du. * Itsasoan bizi naiz. Zortzi anai-arreben ama naiz, denak zuriak edo moreak. Ukitzen banauzu, ez zara askatuko. * Hori horia, mundua bezain handia, hara hurbiltzen bazara, beroz hilko zara.
GARAZI LETURIONDO DESKRIBAPEN MAGIKOA
hitzetapitz
O
LERKIAK
G a r b i g a i l u b a t e n b a r r u r a s a r t z e r a k o a n g e r t a t z e n d e n m i s t erioa kontatuko dizuet: I g e r i l e k u m o d u k o b a t e a n m u r g i l d u n a i z , u r a k o l o r e a r r o s akoa da eta oso usain ona dago bertan. Bat-batean soinu arraro bat entzun eta igerilekuko ura hodi batetik erortzen h a s i d a ; n i e r e u r a r e k i n b a t e r a j o a n n a i z . G e r o k o l t x o i b a t er a e r o r i n a i z . G e r o r a k o n t u r a t u n a i z e z z e l a k o l t x o i a , a r r opa pilo bat baizik. Orduantxe leku guztietatik ura erortzen h a s i d a e t a a r r o p a r e k i n b a t e r a b i r a k a h a s i n a i z , b i r a e t a b ira, ez da gelditzen, eta ni zorabiatu egin naiz. Azkenean gelditu da, esku erraldoi bat sartu da eta arropa dena atera du. Ni ere arropen artean nengoenez, kanpora irten naiz. Izugarrizko lasaitua hartu dut. Hantxe nengoela lasai-lasai arropa artean, berriz ere esku hura etorri eta kubo batean s a r t u g a i t u a r r o p a e t a n i . H o t z e z d a r d a r k a n a g o . A r r o p a d ena lehortu da eta berriz ere andreak etxe barrura eraman g a i t u . B a t - b a t e a n a r r o p a r e n g a i n e t i k m a k i n a b a t p a s a d e n ea n i a - i a e g o s i t a u t z i n a u , m a k i n a o s o b e r o a b a i t z e g o e n . G ero, tolestuta utzi gaitu eta armairura sartu gaitu. Hementxe bukatu da nire misioa, hurrengo arte. OHARRA: Hemen kontatutakoa ez egitea gomendatzen dut.
ELBA AZPILLAGA
KaixoSerapioeskeletoa.
Zer moduz natureko klasean? Ni ondo. Hemen ez al zara aspertzen, beti gela berdinean egoten? Zer egiten duzu udaran gu oporretan gaudenean? Beti hor egoten zara geldirik eta isilik, hilda zaudela ematen du: gero eta hortz gutxiago dituzu, baina badirudi pozik zaudela; beti irribarretsu ikusten zaitut eta burua okertuta. Baina lasai, Serapio, laster jubilatuko zara, baina oraindik ez! Aurten ez behintzat. Ni hurrengo kurtsoan ez naiz hemen egongo, baina egingo dizut bisita, bale? Bueno Serapio, agur eta gurekin jarraitu ahal duzun guztia. GOIZANE BARROSO
•2
0 0 6 k o UDAL AURREKONTUAK. Udalak 2006ko aurrekontua onartu du EAJ-EA koalizio-
SARRERAK ¤ -tan:
7
u daleko berriak
1
ZESTOAKO UDALAK MARTXOAREN 21EAN EGIN ZUEN UDAL PLENOAN HIRU GAI NAGUSI EZTABAIDATU ZIREN:
aren aldeko botoekin eta Bagoazen aurkako botoekin. Hona hemen, onartu den aurrekontua: GASTUAK ¤ -tan:
A ) ER A G I K E T A A R R U N T A K 1.- zuzeneko zergak 2.- zeharkako zergak 3.- tasak eta bestelako sarrerak 4.- transferentzia arruntak 5.- ondare sarrerak
3.663.904
2.910.715 A ) ER A G I K E T A A R R U N T A K 1.- pertsonal gastuak (soldatak...) 1.154.765 2.- zerbitzu eta ondasun arrunten erosketa 1.288.407 3.- finantz pasiboen interesak 75.000 4.- transferentzi arruntak 392.542
B ) KA P I T A L E R A G I K E T A K 6 . - inbertsio errealen besterenganatzea 7.- kapital transferentziak 8.- Finantz pasiboen aldaketa
1.886.210
B ) KA P I T A L E R A G I K E T A K 5.- inbertsio errealak 6.- kapital transferentziak 7.- finantz pasiboen aldaketa
2.639.399
GUZTIRA
5.500.114
GUZTIRA
5.500.114
624.400 600.000 533.635 1.858.866 47.003 230.000 1.394.077 262.133
alak 2006. urterako onartu dituen inbertsioetan partida nagusiak edo aipagarrienak:
Ud
Iraetako futbol zelaia: aurtengo aurrekontuetan 1.098.768’86 euroko partida jarri da. Akoa bailarako baserrietara Aizarnako ur biltegitik ura eramateko, berriz, 55.000 euro aurreikusi ditu Udalak. Bainuetxetik Bentapeligrorako pasabidearen proiektua idazten ari dira eta urte amaierarako lanak hasteko asmoa dago. Proiektua idazteak 12.000 aurrekontua du. Santa Engraziako bidea konpontzeko falta diren 400metroak egokitzea 24.000 euro. Arroa Beheko eta Zestoako frontoi zaharraren pintaketetarako 20.000 euro. Web orriaren eguneratzeak 12.000euroko aurrekontua du. Udal artxiboaren digitalizazioa eta informatizazioa egiten hasi nahi da aurten eta horretarako 30.000 euro aurreikusi dira. Udal zerbitzuetarako kamioneta erosteak, berriz, 38.000 euroko aurrekontua du.
• UUdalak Agenda 21eko lan taldeetan adostutako DALSAREA
21EAN
SARTZEKO PROPOSAMENA
proposamenak ontzat eman zituen eta Udalsarean sartzea onartu zuen EAJ-EA koalizioaren aldeko botoekin eta Bagoazen ezezkoarekin. Udalsarean dauden udalek Eusko Jaurlaritzaren eta beste erakunde publikoek Agenda 21 garatzeko ematen dituzten dirulaguntzak lortzeko erraztasunak dituzte.
2.318.971 60.427 260.000
•I
RAETAKO FUTBOL ZELAIA.
Udaleko plenoak Iraetako futbol zelaiaren exekuzio proiektua onartu du. Hiru puntu eztabaidatu ziren plenoan: 1.- 2002an onartu zen proiektu teknikoak aldaketak izan ditu. Plenoak aho batez onartu zituen aldagelatako eraikinean zenbait aldaketa egitea, instalazio horiek kirol jarduerarako egokiagoak izan daitezen. 2.- Finantziazio programa onartzea. Eraikuntza lanen aurrekontua onartu egin zuen udalak EAJ-EA koalizioaren aldeko eta Bagoazen aurkako botoekin: Gastuak: Exekuzio proiektua (aldagelak, urbanizazio…): 1.216.947’86 ¤ Futbol zelairen argiztapena : 141.818’61 ¤ Belar artifizialaren instalazioa: 238.790’64 ¤ Zerbitzu profesionalen ordainsariak: 73.019’47 ¤ Diru sarrerak: Gipuzkoako Foru Aldundia: 400.000 ¤ Rezola eremuko hitzarmen urbanistikoa: 1.202.024’2 ¤ Udalaren ekarpena: 68.552’38 ¤ 3.- Futbol zelaiaren eraikuntza lanak esleitzeko lehiaketa publikoaren deialdia. Udalak aho batez onartu zituen lehiaketa publikoaren baldintzak eta betebeharrak. Dagoeneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira lehiaketaren baldintzak, eta eraikuntza enpresek maiatzaren 8a arte egin ahal izango dituzte beraien eskaintzak. Gero, udalak, iritsi diren proposamen guztiak aztertu eta baloratu egingo ditu, eta lehiaketaren irabazlea nor izan den erabakiko du. Prozesu guztia ongi joaten bada, maiatzeko udal plenoan adjudikatuko dira lanak.
• Gurteurrena. Apirilaaztetxearen XVII.
agenda ap 20
ren 5etik apirilaren 29 bitartean ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte: bideo emanaldi, filmina, txontxongilo, kafe tertulia... Apirilaren 29an triki poteoa, bertso bazkari, herri kirol eta kontzertuarekin.
santakutzak Zestoan
IRILA
02
OSTEGUNA
Gurutze Jubilatu elkartea Santurtzira joango da egun pasa.
25
mendi astea ASTEARTEA
Elbrus (Kaukaso) eta Damavan (Iran) diapositiba emanaldia. 20:30ean Kultur Etxean. Mikel Irure.
26
ASTEAZKENA
Pirineotako zeharkaldia, Kantauritik Mediterraneora. 20:30ean Kultur Etxean. Mikel Arregi.
27
Zestoako Udaleko dirulaguntzak (943 147 010 Euskara Zerbitzua)
OSTEGUNA
Everesteko trekkinga. 20:30ean Kultur Etxean. Margari Eizagirre.
29
-30
ASTEBURUA
Pirineotara irteera Agiro Mendi taldekoen eskutik.
ma 07
IATZA
IGANDEA
Egun pasa Herri Urratsera Agiro Mendi Taldeak antolatuta. Askainetik atera eta Larrunetik Senperera oinezko ibilbidea nahi duenak eta autobusez gainontzekoak. 17:00etan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantzako Bandaren kontzertua, Elizan.
•
07 20 20
IGANDEA
13:00etan, Elizan edo Kultur Etxean, Isidro Larrañagaren Akordeoi Orkestraren emanaldia. Kutxak lagunduta.
-21
ASTEBURUA
Picos de Europara irteera Agiro Mendi taldeak antolatuta. LARUNBATA
Lagos de Covadongara irteera Zestoako Txirrindulari elkarteak antolatuta.
ASTEARTEA
15:30ean, Puzgarriak, plazan. 19:00etan, jaien hasiera suziriekin. Jarraian, kalejira. 22:30ean, Danborrada Nagusia, elkarteetan afaldu ondoren. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Ondoren, danborraritaldeek martxa guztiak joko dituzte. 00:30ean, Txaranga.
03
ASTEAZKENA
10:30ean, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:45ean, prozesioa Gurutzera. 12:00etan, Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzak abestua. 13:00etan, IV. Santakutz Pala Txapelketa (alebin neskak), frontoi zaharrean. 14:00ak aldera, sari banaketa. 18:00etan, Umeen danborrada. Ondoren, Zestoako Banda. anborrada entseguak: Lau Iturri elkarteak: apirilak, 26, 27 eta 28an, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara. Atabalak eta Aldrebesak taldekoek, apirilak 25, 26 eta 27an 21:00etan gaztetxean.
•D
de
I A L D I A K:
• VIdazlanek gutun forma izan behar dute eta illabonako amodiozko gutunen lehiaketa.
apirilaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira. Informazio gehiagorako zuzendu Villabonako euskara zerbitzura. gonaldiak familia euskaldunetan 2006: Euskara ikasleei familia euskaldun batean hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emango zaie (uztailean, abuztuan edo irailean). Familia eta ikasleentzat dirulaguntzak daude. Informazioa: familientzat 943 47 44 47 (Olga) eta ikasleentzat: 94 416 24 72 (Saioa) edo www.egonaldiak.net.
•E
guztiek badute esperientzia musika munduan eta estilo oso ezberdinetako taldeetan ibilitakoak dira. 2003an sortu zuten Grises Sueños Eñautek eta Antoniok, elkarrekin zerbait egiteko gogoa zutelako. Grises Sueños malenkonia eta emotibitate kutsua duen taldea da, eta rocka bilatu nahiari erantzuteko jaio zela diote taldekideek. Rock malenkoniatsu eta ilunaren giroan, musika horrek mundu bakarti, triste eta huts batera eramaten gaitu, hitzek poesia erromantiko eta nihilistaren bidea urratzen dutelarik. Maketa Madrilgo Terraza Records estudioan grabatu ondoren (Al morir el sol). Lan horrekin euren musikak nolako soinua zuen ezagutzeko aukera izan zuten. Beraien nortasuna zein zen ezagutu zuten lan hari esker, eta zer egiten zuten ohartzeko ere balio izan zieten. Lehen lana ez zuten salgai ipini, lagunei banatu zieten, eta kontzertuak lortzeko erabili zuten, hainbat lekutara bidaliz. Harrera oso ona ez
9
grises
Sueños Eñaut Gaztañagak (ahotsa eta gitarra), Amancay Gaztañagak (ahotsa eta biolina), Alejandro Orbegozok (teklatua), Narayan Pazek (baxua) eta Antonio Dinisek (bateria) osatzen duten musika taldea da. Taldekide
1
zuela izan aitortzen dute, baina beraientzako lan bat izan zela diote, eta hari esker asko ikasi dutela. Dagoeneko beste disko bat grabatu dute Madrilen, Eliah Domus taldearen lokalean, Terraza Records estudioan, eta uda aurretik kalean izatea espero dute. Orain, nahasketak egitea falta da, eta maketa grabatu zutenetik ahotsetan eta musikan asko aurreratu dutela diote. Grises Sueños taldeak jorratzen duen estiloa ez dago oso zabaldua Hego Euskal Herrian. Horrek alde onak eta txarrak dituela diote taldekideek. Beraien musika Zestoako Lin Ton Taun taldeak kaleratu zuen azken diskoaren antzekoa dela diote. www.grisesuenos.com webgunea ere martxan jarri dute eta taldearen informazio guztia bertan dago. Diskoa ez dute salgai ipiniko dendetan, baina nahi dutenek lortuko dutela ziurtatu dute taldekideek, webgunearen bitartez edota kontzertuetan. Disko hori gehienbat kontzertuak lortzeko eta produkzio etxeei begira egindako lana izan da. Dagoeneko disko berriko kantak ari dira jotzen zuzenekoetan. Pasa den udan, besteak beste, Zestoan eta Madrilen jo zuten zuzenean. Azkeneko kontzertua apirilaren hasieran eman zuten Santurtzin.
N
AIARA
EXPOSITO ALBERDI