65 - 2006 iraila

Page 1

danbolin 2006/9

65.

ALEA


Urola Kostako Kultur Zirkuitua Literatura emanaldia

Prentsaurrekoa: Urriak 17 Goizeko 11:00etan Zestoako Kultur Etxean

Egutegia: Urriak 20. Maxixatzen . Azkoitian: “Hamar mezu eta dei bat” Patxi Zubizarreta. Urriak 27. Danbolin Zulo. Zestoan: “Poemak, kantu eta kantu poemak” Mugaldekoak. Azaroak 3. Baleike. Zumaian: “Ezkatak” Leire Bilbao Azaroak 24. Baleike. Zumaian: “Txikira beti hordago!” Bertol Arrieta.

URRIAK 27 KULTUR ETXEAN,

GAUEKO

21:30 EAN

MUGALDEKOAK; Edu Zelaieta, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia. Poemak, kantuak eta kantupoemak Egitasmoak Edu Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu Mugaldekoak, SUSA argitaletxeak 2004ko martxoan argitaratua. Hala ere, letrak, poemak, liburutik aterako ditugu ikus-entzuleekin partekatzeko asmoz. Mugak hausteko antidotorik hoberena komunikazioa baita, eta harreman horretan ironia, paradoxa eta umorea ez dira faltako. Ezta ikusentzuleak ezustean harrapatuko dituzten zenbait osagai ere, tartean musika fronterizoa dela. Poemak, musika eta kantupoemak mugaldeko folk-pop eta countryrekin batean. Azken buruan, gure sentimenduek nola mugatzen-mugitzen gaituzten a z a l e r a t u n a h i d u g u . G e u r e m u g e n t a l a i a t i k , n o l a e g i n b e r t z e l a ? A g i a n m u g a l a r i a k i z a n g o b a g i n a , n a h i g e n u ke e l a r i k gainetik salto egiteko, nahi genukeelarik azpitik pasatzeko, libreago ere bizitzen ahalko ginateke. Zoriontsuago, apika, gure ttikitasunean. Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan. Beñardo Goietxe (gitarra, ahotsa) Bera. Edu Zelaieta (testuak, errezitatzailea) Gasteiz Raul Garcia (harmonika, ahotsa) Bera Iraupena: 60 minutu.


d a n b o l i nEK

U

rko Canseco

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel SantamarĂ­a, Margari Eizagirre, Joxeba LarraĂąaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 12 14 16 19

ATARIKOA.

Harrituta uste naute munduan gertatzen diren gauza askok. Ez ditut ulertzen orduetan hotel baten atarian futbolari, abeslari edo torero baten zain egon direnak. Autoan uhala soberan dutenek ere harriturik uste naute. Gaueko ordu batean tabernaz taberna umearekin ibiltzen direnak zer egiten ari diren ez dakitela iruditzen zait. Munduan gertatzen diren gauza ugarik harritzen naute, baina gure herrian ere gertatzen dira sinestezinak diren gauza ugari. Zakurren gorotzak jasotzeko ontzi bereziak eskatzen zutenek zergatik ez zuten erabiltzen gurutzean jarri zutena? Festetan bi zezen nahikoak ez, eta hirugarren bat beharrezkoa ote? Gurutze aldea asfaltatu beharra zegoen eta autobus geltokia eta frontoiaren aurrealdea zegoen bezala utzi? Azken hori oraindik ulertu ez dudan zerbait da. Herritar guztiak ados egongo dira Gurutzeko asfaltoa oso hondatua zegoela eta konpondu beharra zegoela, baina zergatik utzi da erdizka? Nik entzun dudan arrazoia frontoiaren aurreko lur eremuan etxeak egingo direla omen da. Eraikuntza lanekin asfaltoa apurtuko omen da. Arrazoi guztia dute, baina ez al da egia materiala ekarri eta hondakinak eramango dituzten kamioiak asfalto berria dagoen sarreretatik sartuko direla? Kamioi pisudunek asfaltoa apurtuko dutela pentsatzea ez da zaila. Etxeak amaitzen direnean udara hasi zeneko egoerara itzul gaitezke desberdintasun batekin. Etxeak eraikita egongo dira, baina asfaltoa berriz apurtuta. Beste modu batean egin zitekeen Gurutzeko lana. Gurutze kalea guztiz asfalta zitekeen eta etxeak amaitutakoan enpresa eraikitzaileari apurtutakoa konpontzera behartu, edo bestela, zegoen bezala utzi eta etxeak amaitzean guztia asfaltatu. Bigarren aukera ordea ez da egokiena. Herriaren irudia kaltetzeaz gain, autoak eta barruan doazenak deseroso joaten dira eta hori ez da komeni hauteskunde garaian. Zein izan daiteke inor gutxik ulertzen duen neurri bat hartzeko arrazoia? Hauteskunde usaiak zer ikusirik ba ote du? Nire ustez gauzak argi eta garbi esan behar dira eta posible da norbait nirekin ados ez egotea, baina nire erantzuna baiezkoa da. Guztiek berdina egiten dute. Eta egiten jarraituko dute. Gauzak argi esan behar dira eta gure botoa salgai dago. Hauteskundeen aurretik Ekaingo erreplikaren inaugurazio, aurkezpen ekitaldi edo bisita egiten bada Gipuzkoako Ahaldun Nagusi, kamara, flash eta guzti, gure botoa erosteko izango da. Iraetako futbol zelaiarekin beste horrenbeste egin daiteke. Legealdiko azken urtean, botoak erosteko aurreko hiru urteetan egin ez diren lan ugari burutzeko agintzen dute Euskal Herriko udal guztietan. Herrian gauza ugari egin daiteke egunero eta ez legealdiko azken urtean. Besteak beste kultur etxean dagoen ordenagailu gela egunero irekita mantentzeko akordio batera iritsi Eusko Jaurlaritzarekin, edo abuztuan kiroldegia zaindu eta irekita mantentzeko norbait hartu, edo haurtzaindegia handitu eta egokitzeko lanak aurrera eraman. Hauteskundeetan lau urteko lana epaitzen da eta ez azken bederatzi hilabeteetakoa. Baina hori erraz ahazten dute askok.

INKESTA

ENBIDOAK

FRONTOI ZAHARRAK EHUN URTE

ROCKERO ZAHARRAK SAHARAKO ...

JARDUNIAN JUANTXO ZABALA

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

EKAINEN MAGALEAN SASTARRAIN

HONDAKINAK

diruz lagundutakoa


enbidoa I. BERROGEITA HAMAR URTE BAKARRIK mak kontatzen du nire arreba txiki-txikia zela baserrira eraman gintuen batean gertatutakoa. Geu anai-arrebak eta baserriko lehengusuak ezkaratzean, itsuteen* aurrean, lurrean jolasean genbiltzala, aittitta, Ibarrolako aittitta Jose Manuel, begira-begira omen zegoen. Haren begiradan zerbait ondo ez zegoela sumatu omen zion amak, biloba txikien barrabaskeriei begira egoteko serioegi ikusten zuen nonbait. Halako batean, amak arreba txikia hartu eta sukaldeko mahai gainera fardela aldatzeko eraman zuenean aittitta ere atzetik etorri omen zen. Galtzatxoak jaitsi eta fardela askatu eta kendu zionean aittitta atzetik haserre lehertu omen zen: -Hara, uste ninan ume hau ez zela normala, hain txikia eta horrelako ipurtandia! Ze demontre den umeari ipurdian ipini dion hori! Izan ere, zenbat aldaketa hain denbora gutxian. Gure San Juango etxean “ekonomika” genuen eta sukaldeko harraska azpian “karbonera”, ikatza gordetzeko; eta arropa guztia eskuz garbitzen zuen amak edo amamak balde handi batean. Mutil koskorrak ginela etxean ez genuen telefonorik eta etxepean aldameneko Pilarrek bakarrik eduki zuen denbora askoan. Harengana joaten ginen behar genuenean, baina oso gutxitan behar izaten zen orduan. Irratia bai, egurrezko irrati handia beti gure sukaldean gogoratzen dut. Familia bildurik Loiola entzuten nola egoten ginen ere bai, edo aitak Radio Pariseko albisteak entzuteko egiten zituen ahaleginak, edo Arrosarioa euskaraz errezatzeko nola ipintzen zuten. Baina telebistak falta ziren etxeetan. Tia Edurne eta tio Luisek guk baino lehenago ekarri zuten eta gogoan dut Iñigo lehengusua eta biok, igande arratsaldetan “Viaje al fondo del mar” eko kartoizko monstruen beldurrez sofa atzetik burua pixka bat bakarrik aterata ikusten genuela. Geuk ekarri genuenean berriz, hura kutxa magiazkoa! Batez ere etxeko aittitta Joxe Joakinentzat, begira-begira hitz egiten zioten telebistako txuri-beltzezko esatariei erantzun nahi izaten zien hark entzungo ziotelakoan. Horrela ia konturatu gabe, bizitza errazago egin behar ziguten tresnaz inguratzen joan ginen: garbigailuak, hozkailuak, berogailuak, irabiagailuak, xurgagailuak... Gailu ugari dugu gaur, baina bizitza orain ere zaila. Egongelako besaulkian eseri naiz mikrouhin labean berotutako kafea ondoan dudala; ordenagailu eramangarria belaun gainean jarrita ari naiz idazten. Telebista dut parean eta haren azpian musika ekipoa, DVDa eta bideo grabagailua daude; erdiko mahaitxoan urrutiko lau mando eta bi telefono mugikor ikusten ditut. Aittitta Joxe Manuel edo Jose Joakinek hau dena ikusiko balute... Askotan pentsatzen dut gure ama Mirenen belaunaldikoek eguneroko bizimoduan ezagutu dituzten aldaketa itzelak nola demontre bereganatu ahal izan dituzten seko zoratu gabe. Arroa Errekako baserritik garia ehotzera asto gainean Zestoara egiten zituzten bidaietatik, gaur egungo kotxe erosoetan edozein merkatal guneetarako egiten den joan-etorrietara bada alderik; umetan Ibarrolako osaba Joxek pixkatean gerrian lotzen uzten zigun segapototik orain geure alabak ibiltzen duen “segapoto” elektronikora dagoena bezalakoa. Dena berrogeita hamar urtetan bakarrik.

A

Hileko argazkia k

J

oakin Alberdi

*itsute: Ibarrola baserri inguruan horrela deitzen diete tresabiei; hots, aberei jaten emateko askei


5 A K O A K O I . B I R A N E R A B I L I T A K O T R A K T O R E- E S K O B A ARGAZKIAREN EGILEA: Z I G O R P L A Z A O L A EGUNA: 2006KO IRAILAREN 17A. “Hileko argazkia” izena eman diogu atal berriari. Bidali danbolin@topagunea.com helbidera zure ustez atal honetarako egokiak, bitxiak... izan daitezkeen herriko argazkiak. Anima zaitez!

K

AIXO ! Vladimiro izena dut eta 17 urte dauzkat. Mindelon bizi naiz, Cabo Verdeko Sao Vicente irlan. Zuek guztiongandik urrun, alajaina! Hain zuzen, duela hiru urte hainbeste kilometroko bidaia eginda, Euskal Herritik zetorrela zioen 18 urteko neska bat ezagutu nuen. Garai hartan ni Centro Juvenil Nho Djungan bizi nintzen. 8 urte inguru nituela, ama hil ondoren aitak abandonatua izan ostean, kalean bizitako 4 urte latz haietan biziraupena ez zen erraza izan. Zoritxarrez edo zorionez, egun batean, gizarte hezitzaile batez lagunduta, justiziak zigortzen dituen delitu bat baino gehiago egin nuela argudiatuz, polizia bat etorri eta zentrora eraman ninduen. Vasco deitzen nion begirale boluntario berria ezagutu nuenean, jada urtebete neraman bertan. Udara zenez, ez geneukan ez eskolara, ezta lanerako formatzen gintuzten tailerretara joan beharrik ere. Hezitzaile eta psikologoarekin izaten genituen hizketaldiek, ordea, ez zuten oporraldirik. Goizeroko igeriketa ikastarotik itzultzean, bazkaldu eta turistei saltzeko eskumuturreko eta lepokoak egiten genituen atarian eserita. Arratsaldetan, berriz, capoeira edo eskulanak egiteko aukera geneukan. Hondartzara ere pare bat irteera egin genituen. Gutxien gustatu zitzaiguna uztaila bukaerako Garbiketa Kanpaina izan zen. Eskulanez gain, lehiakorrak ez ziren jolasak ere egiten genituen Vascorekin, baina irabaztea ere gogoko genuela onartu beharra daukat. Oraindik gogoan dut Esperança para os Meninos da Rua zentroko kideen aurka genbiltzala, nik penaltia gelditu eta garaile izan gineneko futbol partidua. Hura poza guztiona! Tamalez, ordea, besarkada sutsu haietako batean Vascori lepokoa hautsi nion. Egun oraindik lepotik zintzilik omen darama orduan oparitu nion marrazo hortza. Hizkuntza ahaztu ote zaio? Lehenengo hitzak esaten hasi zenean barre gutxi egin genuen bada bere kontura! Harreman berezia izan genuen eta agur-bazkarian, zentroko haur guztion bozeramaile gisa, gurekin eta gugatik egin zuen guztiagatik eskerrak eman nizkionean, malkoei ezin eutsita “Eskerrak zuei” goxo baten ostean, ikasketak amaitzean itzuliko zela esan zigun. Egunen batean elkar ikusiko dugun itxaropenarekin agur bero bat Vasco eta bere herritar guztientzat!

e

nbidoa 2. Eneritz Lauroba


F

RONTOI ZAHARRAK EHUN URTE A

buztuaren 26an aurkeztu zuen Danbolin-zulo kultur elkarteak Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte. Frontoi Zaharraren harrizko mintzoa. Zestoa (1906-2006) izeneko liburua. Egun borobila izan zen abuztuaren 26koa, liburuaren aurkezpenaz gain bi pilota partidu eta bazkaria egin baitziren. Xabier Unanuek, Manolo Sagarzazuk eta Xabier Iriondok egindako liburuak sortu zuen, bai, jakin-mina aurkezpen egunean. Jende asko bildu zen Udaletxeko areto nagusan: asko, herritarrak; eta beste batzuk, inguruko herrietatik etorritako pilotariak. Herriko pilotari mordoaren artean izan ziren Gallastegi, Atano X.a eta Atano IX.a, Zurdo Madariaga, Tapia anaiak, Murgi, Txortena, Pello Egiguren Satur, Larramendi, Karretero eta beste batzuk. Aurkezpenaren ondoren denok Frontoi Zaharrera. Hantxe ikusi ahal izan genuen programatuta zeuden bi partiduetako lehenengoa. Nonbait, euriak erabaki zuen Fatiri, Txikito Aizarnari, Etxanizi eta Mendizabal Gexalari busti gabe jokatzen uztea. Justu-justu eman zien denbora artekari eta guzti jokatu zen partidua bukatzeko. Bigarren partidua Frontis enpresako Arretxe, Ariznabarreta, Alustiza eta Errandoneak jokatu zuten kiroldegiko frontoian, euritik ihesi. Ikusle batek baino gehiagok aitortu zuen xarma gehiago izango zuela bigarren partidua ere Frontoi Zaharrean jokatzea, baina kiroldegian askoz ere hobeto ikusi ahal izan zela partidua, jende asko bildu baitzen. Eta partiduak merezi izan zuen. Gogoz jokatu zuten, 21ean berdindu ziren, sasoian daude beteranoak. Garai batean Zestoan jokatzen zuten pilotari bati baino gehiagori entzun genion lau pilotariak sasoi onean mantentzen direla. Partidutik zuzenean bazkaltzera. Badakigu liburuko protagonistek, Gurutzeagan jokatzen zuten garaian, pastel janak eta afari ederrak egiten zituztela etxeratu aurretik. Pilotari aspaldi utzi badiote ere, apetitoa ez dutela galdu erakutsi digute. 90 bazkaltiar elkartu ginen Arozena Hotelean, asko pilotariak, pilotako saltsan ibilitakoak gainerako gehienak. Pilotako garai eder haiek gogoratzeko aukera aparta, urtetan ikusi gabeko pilotariak agurtzeko aukera. Gurutzeaga pilotalekuak ehun urte Frontoi Zaharrak ehun urte bete dituelako. Horregatik liburua, pilota partiduak eta bazkaria. Xabier Unanue, Manolo Sagarzazu eta Xabier Iriondo Gurutzeaga pilotalekuari buruz zerbait idazteko desiatzen zeuden, bazekiten Frontoi Zaharrak hainbeste merezi zuela. Aspalditik etxean gordeta zuten dokumentazioari hautsak kendu eta gehiagoren bila hasi ziren, liburua osatzeraino. Frontoi baten ehun urte asko dira, batik bat, partidu asko jokatu baldin badira; eta, Zestoan hainbat urtean gertatu zen bezala, pilotak indar handia izan badu. Liburuan zer sartu eta zer kanpoan utzi erabaki beharra zegoen. Bada, Amabirjinetan jokatu


O

7

diren partiduen arrastoari segitzea erabaki zuten egileek. Horrela, herriko festetako partiduetan jokatu zuten pilotariengan erreparatu da liburuan eta ez guztiengan; azpeitiar, azkoitiar, zumaiar eta zestoarrengan baizik. Urola aldeko pilotari askoren biografiak daude liburuan, denek jokatu izan dute Zestoan. Ehun urteko historia duen pilotalekuari buruz badago zer kontatua eta hala, pilotalekuaren kargu egiten ziren enpresarioei buruzko atala ere badu liburuak, artekariek frontoian sortzen zuten saltsa ere nabarmendu dute. Pilota munduan hain ezaguna izan zen marronismo izeneko fenomenoari buruz ere aritu gara. Hainbat urtetan Gurutzeagako partiduez gozatu ziren ikusle bereziak ere ageri dira liburuan, “kanpotarrak� esaten zitzaienak. Udako giro berezi hari esker, hainbat urtez, uztailean hasi eta herriko festak pasatu arte, egunero-egunero partidu bat edo bi jokatzen ziren Frontoi Zaharrean. Pilotariei herriko pilota giroa, pilotariak, bitxikeriak... gogora ekartzeko eskatu diete. Horrela, hogeita sei pilotarik, herritarrak zein kanpokoak, Gurutzeaga pilotalekua zer izan den hobeto ezagutzen lagundu digute.

ARGAZKI H AU BAINO ZAHARRAGORIK ez dugu aurkitu pilotariak Frontoi Zaharrean agertzen direla. Etxabe I.a, Luis Etxeberria Alanbrex, Blas Barrena eta Juanito Odriozola Zubiaurre dira. Argazkian errebotea ikusten da, okindegiko leihodun horma, alegia. Eserita dauden ikusle horiengan erreparatuz gero, konturatuko gara ez direla zestoarrak, gizonezkoa eta mutikoa behinik behin, Bainuetxeko kanpotarrak, agian. L I B U R U A R E N E G I L E E K G O G O A N D U T E L A, Frontoi Zaharrean partiduren bat jokatu zuen neska bakarra izan zen Gloria Agirre aizarnarra. Portuko Julian pilotariaren alaba, eta aitak adinako grina bazuen pilotarako. Pilotaria izan nahi zuen eta Euskal Herrian profesional izateko modurik ez zuenez, Madrila joan zen raketan jokatzera. Txikita Aizarna goitizenez ezagutzen zuten frontoian. Argazkian ezkerretik eskuinera: Joxeantonio Legoia, Gloria Agirre, Jabier Ipintza eta Benito Mujika.

NINTZA I RURETA

GURUTZEAGAN

ARGAZKI HAU GURUTZEAGA FRONTOIAK izan zuen garrantziaren adierazgarria da. Hor ageri diren pilotarien izenak aipatu besterik ez dago: Tente ezkerretik eskuinera: Florentino Alkorta Exkerra, Gallastegi, Ladutxe, Akarregi, Tapia I.a, Sabino Irureta. Makurtuta ezkerretik eskuinera: Txikito Iraeta, Txikito Eibar, Andueza III.a, Artetxe I.a. (Zestoa, 1969).

LEHENENGO PARTIDUA

1906ko irailaren 8an jokatu zen. Buruz buru aritu ziren Jose Antonio Kanpos Ttantto azpeitiarra (ezkerrean) eta Joan Jose LarraĂąaga Txortena II.a oikiarra (eskuinean). MANOLO SAGARZAZUK

A T E R A Z U E N A R G A Z K I A,

intentzio berezirik gabe. Berak ez baitzuen uste Gurutzeagan pilotari profesionalek jokatuko zuten azken partidua izango zenik. Txiripaz daukagu beraz laukotearen argazkia. Ezkerretik eskuinera: Etxabe X.a, Joxe Manuel Odriozola, Iribar eta Atano X.a. 1979ko irailaren 8ko partidua da, hurrengo urtean, profesionalen arteko partidua kiroldegian jokatu zen.


ROCKERO ZAHARRAK

S a h a r a k o Emaku

1 9 7 0E K O

H A M A R K A D A H A S I E R A.

Zer etorkizun izango zuten ez zekiten, oraindik gutxiago hogeita hamalau urte pasa, eta 2006ko proiektua gauzatuko zutenik.

L

Mendebaldeko Saharako diru-laguntza bideratzen lagunduko diela uste dute. Arrakasta horren iturrian Leok´k taldeak eta Saemel proiektuak osatu duten bitasuna dago. Alde batetik, orain dela hiru hamarkada rock musika eskaintzen aritu zen talde bat berriro plazaratzea, eta disko batekin gainera, nahiko bitxia eta erakargarria da; bestalde, proiektuaren helburua, alegia, herri zapaldu bateko emakumeen erakundearentzat laguntza bideratzeak ere, badu eragina jendearengan. Zestoako Amabirjina jaien sarrerako emankizuneko diruarekin eta udalak emandako laguntzarekin diskoa grabatzeko lanen gastu guztiak ordaintzea espero dute; horrela, diskoaren salmentatik ateratzen duten diru guztia Saharara bidaltzeko. Abiapuntu horrekin Saemel proiektua urtebete inguru mantentzeko asmoa dute Leok’k taldekoek, herriko Wadna taldearekin lankidetzan. Bestalde, Urola Kostako udaletara jo dute. Leok’k taldea prest dago inguruko herrietan kontzertu batzuk emateko urtebeteko epe horretan. Udalek kontzertuaren gastuak bere gain hartuko balituzte, etekinak, disko-salmentarenarekin batera, Saharar Emakumeen Batasun Nazionalerako izango dira. Nahiko giro berezia lortu dute eta Saemel proiektuari etorkizun oparoa opa diogu, gizarte ekintza jator batek merezi duen moduEOK ’ K MUSIKA TALDEA 1969 AN koa. HASI ZEN HERRIZ HERRI MUSIKA EMANALDIAK ESKAINTZEN , ETA HIRU URTE IRAUN BAZUEN ERE

ezin esan putzu ilunean ezkutaturik gelditu denik. Hogeita hamalau urte geroago indartsu agertu zaizkigu rockero zaharrak berriro plazan, txima gutxiagorekin, baina heldutasun handigoarekin, urte luze horietan tartekako saiorik eman izan badute ere. Musika-grina disko batean iltzaturik utzi nahi izan dute eta hainbat hilabetetan gogor saiatu ondoren, irailaren 2an aurkeztu zuten Saemel (Saharako Emakumeei Elkartasuna) diskoa Zestoako plaza nagusian. Diskoa argitaratzea erabaki zutenean, ateratzen zituzten sosak gizarte ekintza batera zuzentzea erabaki zuten. Horrela, Mendebaldeko Saharako SEBN (Saharar Emakumeen Batasun Nazionala) erakundearentzat izango da etekin guztia. Orain arteko guztiarekin oso pozik daude Leok´k taldekoak, jendeak oso harrera ona egin die, baita komunikabideek ere; telebistan, irratian eta prentsa idatzian oihartzun dezentea izan dute, eta horrek

M

ANUEL ARREGI


9 m e e n t z a t bEil lkaa r t a s u n MERITUA Letra larriz idatzitako istorioak har-

tu dizkio historiak 1968ari. Gu, egiteko geunden oraindik; eta gure gurasoen belaunaldia, ur gaineko bitsetan zebilela kontatu digute... Parisen ikasleek adokinak jaurtitzen zizkieten poliziei, Mexikon ere bai. Baina han hil egin zituzten ikasleak Bob Beamonek salto egin aurretik. Txabi Etxebarrieta ere hil zuten. Meliton Manzanas ere bai. Arantzazun euskara batua sortu zuten. Eta Zestoan Leok’k. Ia euskara bezain zaharra da Leok’k. Euskadin rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen kantatzen ziguten... eta dena gezurra! Mordoxka bildu du Leok’k taldeak premia gorria dutenentzat. Oroitzapen nostalgikoen abaroan, gozo, lozorroan egon zitezkeen. Baina lan egitea aukeratu dute. Lana beltz. Lantokitik atera eta han bildu dira Kultur Etxean beren buruarekin haserretuz instrumentuekin adiskidetzeko. Kontzertuaren egunean Mollerginean afaldu genuen. Emilianok bueltan eraman behar izan zituen sukaldera hainbeste kariñoz prestatutako delizia batzuk. Urduritasunak apetitua kendu eta berriketarako etorria ekarri zigun eta. ´Kristona montau diu, e´ esan zidan, barrez-barrez, lortu duten oihartzuna ezin sinistuta dagoen taldekide batek. Eta nik, baietz, kristorena egin dutela.

J

ON

L A N I S I L A R E N O N D O R I O O Z E N A. 2006ko irailaren 2a egun seinalatua da Leok’k taldeko partaideentzat. Herriko plaza jendez gainezka, eta orain dela lau hamarkadako musika-doinuak jendearen belarrietara euskara hutsean: heldu-jendearen lilura eta oroimina; gazteen harridura eta ustekabea.

ARTANO IZETA

S A E M E L P R O I E K T U A J E N D A U R R E A N. 2006ko irailaren 15ean Kultur Etxean solasaldi baten bidez agertu zen proiektuaren berri. Mahaian Leok’k taldekoak eta Mohamed Mamun Fronte Polisarioko Ordezkaria Euskal Herrian. 2004.

URTEAN ERABAKI ZUTEN DISKOA

G R A B A T Z E A. Lan luzea eta gogorra izan da. Batzuk erdi-alboratuak zituzten tresnak berriro eskutan hartu behar izan dituzte, eta entsegu ugari egin dituzte.




J

Juantxo Zabala ardunian

"

Mendiari beldurra, inoiz ez; errespetua, beti.

"

NORK EZ DU JUANTXO ZABALA EZAGUTZEN? IA DENOK DAKIGU MENDIZALE PORROKATUA DELA. UDAKO OPORRETAN, ADIBIDEZ, PERUN IZAN DA, HANGO MENDIAK BERTATIK BERTARA EZAGUTZEKO. EGIA ESAN, EZ DU OSO ZORTE ONA EDUKI; OSASUNAK, EGURALDIAK ETA ABARREK EZ DIOTE GEHIEGI LAGUNDU. NOLANAHI ERE, OROITZAPEN POLITAK EKARRI DITU HANDIK, ETA, DEN-DENAK EZ, NOSKI, BAINA GEHIENTSUENAK KONTATU DIZKIGU.

NON IZAN ZARA UDA HONETAN? NOREKIN? ZENBAT EGUN IGARO DITUZU? Perun izan naiz. Uztailaren 20an abiatu nintzen, eta 35 egun igaro ditut bertan. Bakarrik joan nintzen, bai, baina jada han zegoen azpeitiar batekin elkartzeko asmotan. Gainera, zarauztar bat ere batu zitzaigun geroago. ZER ASMOREKIN JOAN ZINEN? Mendiak egitea zen nire asmo nagusia. Asmo handi samarrak neuzkan, pentsatuta neukan zer menditara joan, baina, behin hara iritsita, asmo haiek betetzea zaila izango zela ikusi nuen, adiskide azpeitiarrak, Luisek, gaizki baitzeukan hanka. Aurretik, ordea, koordinazio arazoak izan genituen, eta, Huarazen, Luis ez zen nire bila azaldu. Bakarrik gelditu nintzen, zer egin ez nekiela. Halaxe, bi ingeles ezagutu, eta haiekin pasatu nuen gaua. Hurrengo egunean elkartu nintzen Luisekin. Girora moldatzeko egun bat hartu, eta, ondoren, Vallunarrajura (5.786 m) abiatu ginen. Tamalez, eguraldi txarra, elurra, egin zigun, eta ez ginen gailurreraino iritsi. Hurrengo helburua: Pisco (5.900 m). Han bai, han gailurra egin genuen. Jaisteko, ordea, astoak ordaintzeko dirurik gabe gelditu ginen, eta, Luis leher eginda zegoenez, bi bizkar zorro jaitsi behar izan nituen, nirea eta harena. Piscon, 19 urteko peruar bat ezagutu nuen, eta elkarrekin Esfinge horma (750 m) eskalatzea pentsatu genuen. Aurretik, baina, 4.000 metrora dagoen horma bat eskalatzea bururatu zitzaigun, altuera hartan nola moldatzen ginen ikusteko. Gustura ibili ginen, eta aurrera egitea adostu genuen. Halaxe, Esfingen gora hasi ginen, baina, azkenean, gaua erlaitz batean zintzilik pasatzeko gogorik ez geneukala erabaki, eta amore eman genuen. Handik jaitsi ginenerako, Luis osatuta zegoen, eta, gainera, mendizale zarauztarra, Ibai, elkartu zitzaigun. Eguraldia txartu egin zen, baina, hala ere, Ibaik Urus mendia (5.430 m) egin zuen, girora moldatzeko; Luisek eta biok, berriz, Ishinca (5.530 m), Urus baino mendi zailagoa. Gero, gaixo jarri nintzen, ez dakit ziur zergatik. Behin jaitsita, Luis eta Ibai jokoz kanpo gelditu ziren; lehena, hanka gaizki zeukalako, eta bigarrena bizikletaz zebilela txakur bat bidera atera eta istripua izan zuelako.


3 1

Handik aurrera, eguraldia asko txartu zen, eta motibazioa ere galduta zuen jendeak. Beasaingo, Lazkaoko eta Villabonako lagun bana egin nuen, eta, haiekin batera, Alpamayorantz (5.947 m) abiatu nintzen. Osasun arazoak zirela-eta, ez nuen gailurrik egin, baina ez nintzen urruti ibili. ZER IRUDITU ZITZAIZUN PERU? Duela bi urte, Pakistanen izan nintzen, eta, hura ikusita, Peruk ez dit aparteko zirrararik sortu. Pakistan askoz basatiagoa iruditu zitzaidan, hango bizimodua nahiko kaotikoa da. Perukoa ere bai, baina ez hainbeste. Hori bai, era guztietako jendea aurkitu dut Perun, baita jende gaiztoa ere: taxilariak‌ Tratulari hutsak dira. Nire ustez, Perun oso ohituta daude kanpotarrekin, gringo deitzen diete.

ETA ARRISKUTSUA AL DA? Bai, arriskutsua da, baina gauza guztiak bezala. Kontuz ibili behar! Unean uneko egoera aztertu behar da zer egin erabakitzeko. Nik argi daukat: mendiari beldurra, inoiz ez; errespetua, beti. Mendiari ez zaio errespetua galdu behar. PENTSATU AL DUZU NORA JOAN HURRENGOAN? Bai, ideia bat baino gehiago dauzkat buruan. Dena den, nahiago dut ezer ez aurreratu, badaezpada ere. Zenbat diru eta zenbat opor egun dauzkadan ikusi behar dut, lehenik.

NOLAKOA DA JATEKOA, ONA ALA TXARRA? Ederki moldatu nintzen. Ezagutzen ditudan leku txiroetan, ez da oilaskorik eta arrozik faltatzen. Horrez gain, hango janari tipikoak ere probatu nituen: cuy-a, hamsterra, oso ona; chancho-a, txerria, goxo-goxoa; pachamanca, bertako hiru haragi mota, eltze batean sartu eta lurrean prestatuak‌ EGIN AL ZENUEN ADISKIDE PERUARRIK? Bai, bai. Harreman handia izan nuen hango jendearekin. Konfiantza handia ematen dizute, pena galanta eman zidan hura utzi eta hona itzuli beharrak. Hango jendea ez da hemengoa bezalakoa, oso irekia da, neskak nahiz mutilak. Adiskide onak egin nituen, parrandak ere bai. Han, oso ezaguna da Tambo dantzalekua, turista guztiak hara joaten dira, eta parranda ederrak egin daitezke. Dantzaleku hartara sartutako lehen egunean, harrituta gelditu nintzen, neska eta mutil guztiak elkarrekin dantzan ari ziren! Hemen, berriz, ez da halakorik gertatzen. Peruarrak ez ezik, euskaldunak, frantziarrak, alemaniarrak, israeldarrak, mexikarrak‌ leku askotako jendea ikusi nuen han. Mendiak eta turismoak jende asko erakartzen dute. MENDIZALETASUNA ERRENTA AL DA? Egia da dirua behar dela, baina aparteko gauza gutxi erosi nituen hara joateko. Lehendik ere, nahiko osatuta neukan ekipoa.

O

laia Salegi


zulo

danbolin

k

ale/bale KALE.

KIROLDEGI ATZEALDETIK KOTXEZ ZA-

TOZELA,

LABEKOA BASERRI PAREKO BIDE GURUTZEAN EZ GURUTZE ALDETIK AUTORIK BADATORREN. ISPILU BAT JARTZEA ONDO LEGOKE. DA IKUSTEN

BA L E .

SAN JOANGO ERMITA ATARIA IZORRATU SAMARTUTA GELDITU ZEN ETXE BERRIAK EGIN ZITUZTENEAN. ORAIN, ORDEA, LURRA TXUKUNDUTA DAGO ETA ESERLEKU BERRIAK ERE JARRI DITUZTE.

A ko a ko I . b i r a . Lasterketan 72 lagunek hartu zuten parte Akoako I. Biran. Ez dira gutxi lehen aldia izateko! Antolaketan, berriz, auzoko guztiek parte hartu zuten, eta horri eta eguraldi politari esker goiz zoragarria izan zen irailaren 17koa. Jarraipena izan dezala urte askoan!

ARGAZKIAK: ZIGOR PLAZAOLA

Eraikitzen. Ez da giro aspaldian gure herrian, eta oraindik datozenak. Artiako lurretan hasi dira lanak. Egingo diren 48 etxebizitzetatik 12 izango dira babes ofizialekoak. Azken horien zozketa urte bukaeran egingo omen da. Erreplikako lanek ere jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzak laguntza berri bat eman du. Dirudienez, datorren urtearen hasiera samarrean bukatuko dituzte lanak, eta bukaera aldean zabalduko omen dute erreplika. Aizarnan ere, hainbeste kostatako etxeak egiten ari dira, eta horrenbeste legealdi eta gero eskola ere hasi dira eraikitzen. Auzoa bizirik mantentzeko garrantzi handia zuen auzotarrentzat eskola berriak. Ea berezko xarma galdu gabe, zerbitzu ezberdinak martxan jartzen diren auzoan!


baitan, irailaren 22an bide heziketari buruzko jolasak izan ziren. “Aldaketa eskatzen digu munduak!� leloarekin bi helburu azpimarratu nahi izan dira: gure herrietako mugikortasun arazoei buruzko gogoeta egitea, eta arazo horiek arintzeko ekimenak bideratzea eta indartzea (garraio publikoa, oinezkoa, bizikleta...).

5

Mugikortasunaren Astearen

1

Gudari eguna.

Irailaren 23an, Xabin Etxaideren erailketaren XXI. urteurrena gogoratzeko, ErtxiĂąa mendira irteera egin zen, eta 13:00etan manifestazioa geltokiko monolitoraino. Han omenaldia egin zioten.

Aizarnako festak Gaur egun Aizarnako zaindari den Ama Jasokundearen omenez bakarrik ospatzen dira herrian jaiak, garai batean berriz, gehiago ere baziren urtean zehar: San Pelayo, San Isidro, San Juan, Santiago, Pazkoa bigarrena eta abar. Jaiak ospatzeko era guztiz aldatua dagoela ezin ukatu gaur egungo biztanleen artean. Lanak dituen neke eta buruhausteak ahazteko ez daukate Santu edo Santaren ospakizunen zain egon beharrik, festa giroan ospatzen dituzte aste bukaera gehienak. Nahiz eta aste bukaerak ospatzen jarraitu, urtean behin jai nagusiak ospatzeari ezin diogu uko egin, herri bakoitzak duen nortasuna egun horietan ere erakustera ematen duelako. Eta herrian ekitaldi ugari ikusteko aukerarekin batera, biztanleak ohizko ibilbidea utzi ondoren gehiegikeri batzuk ere atsegin dituelako. Aurten ere beste urteetan bezala adin guztietako aizarnarrek hartu dute parte ekitaldietan. Adin txikikoek jolasak ospatzen arratsalde osoa pasa zuten, hauek bai ekitaldietan parte hartzeko beti prest daudela, zeinek opari hobeak lortu lehia bizia erakutsi zuten. Animatzen zeuden guztiak ere ez zuten izan goxoki faltarik ekitaldietan. Gazteak futbolerako bi talde osatu ondoren, norgehiagoka bat antolatu zuten. aspaldian futbol asko ez dugu ikusi herrian eta ikusmira polita jartzea lortu zuten. Beste Aranbururen bat irtengo ote du herritik?

Bezperako afarira beti bezala herritar eta herriarekin lotura duen jende ugari hurbildu zen. Aurten ere ohikoa den gisan arkumea burruntzian, eta nahiz eta aurten beteranoa falta, gazteek txanda oso egoki hartu dutela agerian gelditu zen. Prestatzaile eta zerbitzariei eskerrak eman behar herrian eta herritarrentzat afari bat hain ondo antolatzeagatik. Bestalde, aurtengo jaietan berrikuntza bat ikusteko aukera izan dugu oilasko-biltze egunean, adin txikiko oilasko-biltzaileak zagi eta guzti ibili baitziren herrian zehar. Badirudi etorkizuna badagoela herrian oilaskobiltze egunerako. Pilotazaleek, herri kirolzaleek, bertsozaleek, dantzazaleek‌ denek izan dute jende kopuru polita beren ekitaldietan, eta giro alaia ikusi eta gozatzeko aukera izan dugu 2006. urteko Amabirjinetan.

J

on Egiguren


EKAINGO MAGALEANS ASTARRAIN J A B E A K. JE S U S M A R I L A R R A Ñ A G A

ETA

ANTONIO BARROSO

direnak bizpahiru egunerako etortzen dira eta. Udan, berriz, udalekuak dira nagusi eta haur eta gaztetxoak egun gehiagotarako datoz. Hori bai, gehienak kale-umeak omen dira. Eta hori berehala antzematen omen zaie. “Batzuk usainak txokatzen ditu; besteak, berriz, animaliek eta lurrak ematen dituzten produktuen prozesua ikusteak”. Zer gustatzen zaien gehien galdetuta, garbi dute animaliak direla umeentzat maiteenak. Zaldiak, behiak, txerriak, ahateak, ardiak… segun nondik datozen ere aldea dago, baina gehienei zaldian ibiltzea gustatzen zaie. Gero, horrek bere lana izaten du; garbitu egin behar dira eta batzuei hori ez zaie gustatzen. Denetarik dago. Herri txikietatik etortzen direnak, berriz, ohituago daude”. Ukuiluko eta baratzeko tailerrez gain, elikagaiak egiten ikasteko ere badute aukera: mamia, gazta, eta

S

1992AN JARRI MARI LARRAÑAGA ETA

ASTARRAIN BASERRI ESKOLA

ZUTEN MARTXAN. JESUS

ANTONIO BARROSORI

BETI GUSTATU IZAN ZAIE

NATURA, ETA GARBI ZUTEN HORREN INGURUAN LAN EGIN NAHI ZUTELA.

BURUAN

ZUTEN IDEIA

HARTU ETA PIXKANAKA LANTZEN HASI ZIREN.

KA-

TALUNIAN ZEUDEN BASERRI ESKOLAK ERE IKUSI ZITUZTEN, HANDIK IDEIA HARTU ETA HEMEN MARTXAN JARTZEA PENTSATU ZUTEN.

UDALETXEAN

ERE BAZIREN LAGUNTZAK HORRELAKO PROIEKTUETARAKO, ETA AURRERA EGIN ZUTEN.

LEHENENGO “JAKIN GABE ZUEN”. BEHIN

PAUSUA BASERRIA EROSTEA IZAN ZEN, OSO SEGURU NOLA FUNTZIONATUKO

BASERRIA ATONDUTA, PUBLIZITATEA BIDALTZEN HASI ZIREN BATERA ETA BESTERA.

HELBURUA

BA-

TEZ ERE HIRIETAKO JENDEA BASERRI GIRORA ERAKARTZEA ZEN, BAINA BETI ERE UMEEKIN PENTSATUZ.

GERORA

KOADRILA ETA TALDEENTZAT ERE

ZABALIK IZAN DUTE.

Baserri eskola ezagutzearekin batera, poliki-poliki jendea etortzen hasi zen. Eguneroko funtzionamenduari buruz galdetuta, neguan eta udan aldatu egiten dela esan digute. Neguan lasaiagoa izaten da, eskoletatik etortzen

SASKIAK

EGITEN IKASTEN


7 1

BARATZEKO

ESKALADA

LANEAN

ogia egiten ikasten dute. Artisautzako tailerretan, berriz, saskiak, pilotak… Horiez gain, naturari lotutako irteerak ere antolatzen dituzte, zuhaitzak-eta ezagutzeko. Programa desberdinak dituzte, eta ikastetxeek dituzten helburuen arabera egiten dute aukeraketa. Adinaren arabera eta eskoletan lantzen ari diren gaiekin ere lotzen dituzte egonaldiak. Zenbaitek tailer batzuk lantzea dute helburu, animaliei buruz gehiago jakitea eta hurbiltzea… Eskaintzaren barruan monitoreak ere sartzen dira. Eskolatik irakasleak etortzen dira eta norbaitek premia berezia badu, bere laguntzailearekin etortzen da. Guztia koordinatzeko zazpi laguneko taldea dabil lanean. Udaran gehiago. Ez dute inoiz ixten eta oporrak txandaka egiten dituzte. 14 urte eta gero hainbat aldaketa ere izan dituzte. Baserri eskola txiki geratu zaiela esan digute eta buruan hainbat proiektu badituzte ere, momentuz ez dakite zer gertatuko den baserri eskolarekin, azken finen Ekaingo proiektuaren baitan baitago. Momentuz, eta beharrak hala eskatuta, behin behinekoak diren bi txabola egin dituzte. Batean, indusketen simulazioa egiten da eta lurraren geruzak aztertzen dira. ESPEREOLOGIA

LANTZEKO KANTERA ZAHARREKO KOBAZULORA EGINDAKO BIXITA

IBILALDIAK

ETA BIZIKLETA MARTXAK

SUHARRIEKIN SUA EGITEN IKASI ONDOREN A U R P E G I A K M A R G O T U, T X I M A K N A H A S T U E T A D A N T Z A R A.

E S K A B A Z I O A K,

LURREKO KAPEN AZTERKETA

KANTERA ZAHARREAN

Bestean, berriz, suaren tailerra dago eta badu lotura Ekaingo bizimoduarekin: suharriarekin sua nola pizten zuten ikasi, labar-pinturarekin lanketak... “Hemen igual juntatzen dira 100 ume, bazkal ondoren joaten direnak eta orduan etortzen direnak. Eguraldi txarra egiten zuenerako ere beharra geneukan. Horiek egin genituen, baina oraindik ez digute ezer esan.” Aurrera begira, erreplika delaeta, bisitak aprobetxatu nahi lituzkete. Momentuz atzealdean dagoen kobazulo batera eramaten dituzte haurrak, espeleologia egitera. Hor sartzeko 12 urte edo behar dituzte. Etorkizunaz eta Sastarrain bota eta beste nonbaitera eramatearen zurrumurruaz galdetuta, kezkati azaldu zaizkigu biak ere. Momentuz gaia isilik omen dago, aspaldian ez omen diete ezer aitatu. Baina garbi dute gune egokiena hauxe dela. “Kezka izaten dugu, baina egunero jarraitu beharra dago lanean. Etxe hau kendu egin behar dela esaten dute, bidezidorra itxi. Hemendik bidaltzen bagaituzte, jarraitzeko aukera behintzat ziurta diezaguten nahi dugu, ez dugu besterik eskatzen”.

M

Horretaz hurrengo batean hitz egitekotan geratu gara. ARGARI EIZAGIRRE


•Y

agenda ur 01

RIA IGANDEA

Kilometroak´06 Oiartzunen. Autobusa antolatu du Udalak. Txartelak, udal bulegoetan, goizetan, eta liburutegian, arratsaldeetan. 10 euro.

07

aek: 943 151 089 udaleko euskara zerbitzua: 943 147 010 (Nora)

ASTEARTEA

Hitzaldia bularreko minbiziari buruz Kultur Etxean. Hizlaria: Kattalin (Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako emakumeen elkartea)

15 17 27

IGANDEA

Beriainera eta San Donatora egun pasako irtenaldia, Agiro mendi taldeak antolatuta. ASTEARTEA

Urola Kostako Kultur Zirkuituaren aurkezpena goizeko 11:00etan Zestoako Kultur Etxean. OSTIRALA

Urola Kostako Kultur Zirkuituaren baitan, Edu Zelaietaren Mugaldekoak poema liburua abiapuntu duen literatura emanaldia. Kultur Etxean 21:30ean.

•B •E

LARUNBATA

Iraetako auzo elkartea osatzeko bilera. 15:00etan Iraetako Gure Ordeka Elkartean. Iraetan bizi eta iraetar sentitzen diren guztiei deituta.

10

oga ikastaroa urriaren 3an hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe Urreta irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875 telefonora deitu dezala. ainika ikastaroa. Azken urteetan ohi den bezela, aurten ere bainika ikastaroa eskainiko da astelehenetan kultur etxean. uskara ikastaroak AEK eta Zestoako Udalaren eskutik. Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabetatzea. Irailaren 29an bukatuko da izena emateko epea. Matrikulazioa 60 euro ordaindu behar da eta %75eko asistentzia izaten duenari itzuli egingo zao dirua. Informazio gehiago: AEK, 943 151 089; udaleko euskara zerbitzua 943 147

010 (Nora). iroldegitik. Mantenduzko gimnasia egin nahi duenak badu aukera. Goizez, astelehen, asteazken eta ostegunetan 9:30etik 10:30era, eta arratsaldez, astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara; bigarren txandan, 20:00etatik 20:30era lurreko ariketak egingo dituzte. Jubilatuak, astelehen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara. Aerobic eta pilateseko taldeak momentuz osatuta daude baina interes handia duenak zerrendan izena mean dezake. Nesken pala eskola ere antolatu dute, pilotan, emakukeen parte-hartzea sustatu asmoz. Ostiraletan izango dira saioak 15:30etatik 17:ooetara. Informazio gehiago 943 147 942 telefonoan edo kiroldegira zuzenduta. rroabean, ere mantenduzko gimnasia: astelehenetan eta asteazkenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara.

•K

•A


9

1

GARRAIOA Be h a r r a a l a l u x u a ? GARRAIOA

I N G U R U M E N E A N E R A G I N H A N D I E N E T A K O A D U E N J A R D U E R A D A: A I R E-

A R E N K U T S A D U R A, Z A R A T A, B A L I A B I D E A K A G O R T Z E A, H O N D A K I N A K. . . .

GA I N E R A,

E G U N G O B I Z I M O D U A K P R E S A K A E T A K O R R I K A B I Z I T Z E R A E R A M A T E N G A I T U, A U T O

P R I B A T U A R E N E R A B I L E R A A R E A G O T U Z E T A B E S T E G A R R A I O J A S A N G A R R I A G O A K B A ZT E R T U Z.

GU R E

O H I T U R A K A L D A T U E Z E A N E G O E R A K O K E R R E R A E G I N G O D U E T A O N-

D O R I O A K J A S A N G A I T Z A G O A K I Z A N G O D I R A.

ZESTOAKO DATUAK TRAFIKO INTENTSITATEAREN

BILAKAERA

(AUTOAK

E G U N E K O)

AUTOAN ELKARREKIN Ibilgailua partekatzeko interesa duten guztiek kontaktuan jartzeko gune bat dute www.urolakosta.org helbidean. Zerbitzuaren helburua toki berera edo hurbilekora doazen pertsonak aurkitzea da, egun berberetan eta antzeko ordutegian, eta autoa eta gastuak konpartitzea.

Zestoan

1924

ibilgailu motordun daude

Z e r e g i n d e z a ke g u g u t x i a g o kutsatzeko - Oinez eta bizikletaz iritsi gaitezkeen tokietara, oinez edo bizikletaz joan - Garraio publikoaren erabili ahal duzun guztietan - Soilik derrigorrezkoa denean hartu auto pribatua. Ingurumen Saila - Autoa partekatu - Ecodriving edo gidatze ekologikoa: motorra martxan jarri azeleradorea zapaldu gabe, martxa luze eta erreboluzio baxuetan gidatu, abiadura konstante mantendu... Neurri hauekin %10 gutxitu dezakegu erregaiaren kontsumoa.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.