BAZKIDE GUZTIEN ARTEAN Euskal Herriko landetxe batean asteburu bat Z O Z K E TAT Z E N D U G U U R T E R O. Aurtengo saritua
MITXEL ORBEGOZO
izan da.
Zuk ere bazkide izan nahi duzu
BA, ZEREN ZAIN ZAUDE 943 147 123 TELEFONORA DEITU eta Jone Bergaraz galdetzeko? Urteko kuota 25 euro.
L d a n b o l i nEK
ierni arrieta
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 14 16 18
ATARIKOA.
Duela gutxi arte atariz atari ibili gara herri inguruko bazterretan, gero Danbolinen idazteko. Ibilian jende ugari topatu dugu: baserritarrak, basoko langileak, nekazariak, abeltzainak, mendizaleak, perretxikuzaleak... Baita beraiekin kontu-kontari geldialdi ederrak egin ere. Leku izenen galdezka edo bidearen galdezka hasi, eta nortzuk garen azaltzen saiatu ondoren, gonbite ederrak jaso ditugu: hamaiketakoa, sagardo dastaketa... Hartu-eman hau primerakoa izan dela esan behar dugu. Eskerrik asko. Hala ere, badut behin baino gehiagotan ziztatu nauen arantza bat. Arantzaren ikutu txikienak ere, tzazt! egiten dit nonbait. Jarrera matxista gutxiesleaz ari naiz. Gu ez gara goi mendizale iaioak eta mendian erdi galtzea zer den ederki dakigu. Hori bai, bidea aurkitu ere, beti aurkitu dugu. Edozein ibilalditan behar diren ausardia, orientazioa, prudentzia eta indarra ere, ondo orekatzen dira gure neska taldean. Mendian “malda handia dagoela”, “buelta luze xamarra aukeratu dugula” hobebeharrez esan digunak ez gaitu ezagutzen. Agian guk Edurne Pasabanek adinako esperientzia izan dugu ibilaldiak egiten, mendian topatu dugun ibiltariak ez daki hori! Amaitzeko kirioak airean jarri zizkigun ibilaldi amaiera baten berri eman nahi dizuet. Baziren behin, bi txanogorritxu ostiral arratsaldez mendira atera zirenak. Txango luzea zuten egiteko eta ttipi-ttapa bideari ekin zioten. Gailurrera igo, magalera jaitsi eta zeharka-zeharka autora itzultzeko bide bila zebiltzan. Eguzkia jaisten ari zen eta inguruan ez zebilen inor. Ibiliak ziren inguru hartan, baina duela urte asko. Mapa eskutan, bidearen bila zebiltzan. Halako batean bi perretxikuzale otarra bapo beteta. -Aizue! aizue! Non dago hara joateko bidea? -Oh, hura urruti dago, galdu egingo zarete. -Ez, ezagutzen dugu ingurua eta halako tokitan dugu autoa. -Ez duzue argi-ordu asko. -Baina bide horretatik joaten bagara berehala errepidera iritsiko gara. -Zuek egin nahi duzuen bide hori luzea da eta iluntzen ari du. Hobe duzue errepidez joatea eta bestela, gure autoan gerturatuko zaituztet zuen autora. Ez zigun erakutsi biderik! Zur eta lur gelditu ginen. Aho bete hortz. Hasieran harrituta eta gerora amorrazita. Hori da hori prepotentzia paternalista. Ziur gaude neskato alai eta berritsuen ordez, bi mutil kankailurekin topo egin bazuen, gure “Otso Zaharrak” ez zuela arazorik izango bidea zein zen esateko. Nonbait, Y kromosomak edo zintzilikarioak iparrorratz lana egiten du. Oharra: adibidean ez dut egindako ibilbidea azaldu perretxikuzale haiek ez daitezen lotsatu.
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN JUANTXO ZABALA
FEIJOADA, BABAJAN BRASILDARRA
DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E
UDALEKO BERRIAK
LURZORUA
65
URTE ELKARREKIN JOXEPA- MARTZELINO
diruz lagundutakoa
enbidoa I. EXISTITZEAREN MINA Atarian dugu egun seinalatua, eta ez da lorerik eta jenderik faltako gehienetan bakardadean egon ohi diren etxeetan. Nola esango nuke... Konpromisozko eguna, eszenifikazio eguna bihurtu dugu hamaikagarren hilabeteko lehen egun hori. Askok, ordea, nahiago du aukeran beste edozein egun aprobetxatzea, hara joan eta isiltasunarekin elkarrizketan jardutea. Baina hain sentimental jarri gabe ere, aukera aparta eskaintzen digute azken etxe horiek tarte atsegin bat pasatzeko; bizi garenoi, jakina!. Eta horren adibide, iaz Buenos Airesen jasotako ohar batzuk dakarzkit hona. “Goizean goiz Recoleta-ko kanposantua bisitatu dut, neure kabuz. Hamaikak aldera, berriz, bisitaldi gidatua egiteko izena eman dut. Gogo gutxirekin, ordea. Hala ere, gidariaren azalpenak oso interesgarriak iruditu zaizkit: elizan lurperatzearen kontuak, boveda klaseak (boveda deitzen diete panteoiei), kanposantuaren historia... Asko gustatu zait nola tartekatzen dituen informazio sakonak eta bitxikeriak; asko gustatu zaizkit, baita ere, Banelco izeneko panteoiak, kutxazain automatikoen gelen itxurakoak (Banelco hango banketxe baten izena da). Gidariak Berazatarren mausoleoaren aurrean kontatu du bitxikeria hori eta hantxe atera dut nik autorretratua, guri ere iritsiko zaigu eguna-eta. Jendeak galdetu dio gidariari ea zergatik dauden hainbeste katu kanposantuan, baina ez du erantzuten asmatu. Bisita gidatua egin aurretik ni ere ohartu naiz katuez eta argazkiren bat ere atera diet. Baina niri derrepente bururatu zait horren arrazoia: Amos Ozek Mi querido Mijael liburuan kontatzen duenez, Mijaeli asko gustatzen zitzaion katuei begira egotea eta esaten zuen: “katu bat inoiz ez litzateke egingo bera maitatzeko gauza ez den baten lagun. Katuak ez dira inoiz deskuidatzen”. A! Eta bisitaren amaiera aldera, Argentinako presidente izandako Aranburu jeneralaren hilobia bisitatu genuen, eta agintariaren gorabeherak azaldu zizkigun gidariak. Ez zuen aipatu ere egin, ordea, ni entzuteko zain nengoena, alegia, Aranbururen aita Aizarnan jaioa zela. Baina gutxi axola dio horrek azken ordua iristen denean. Jakina da zer dioen Urruñako kanpandorreko eguzki-ordulariko atsotitzak: vulnerant omnes, ultima necat (guztiek zauritzen, azkenekoak hiltzen).
Hileko argazkia
F
ernando Arzallus
5 GURASO
TALDE BAT BERAIEN SEME ALABEKIN
ENDOIARA
EGINDAKO
Bidali danbolin@topagunea.com helbidera zure ustez atal honetarako egokiak, bitxiak... izan daitezkeen herriko argazkiak. Anima zaitez!
N
ABARI da uda bukatu dela, festak ere tamalez joan zaizkigula eta berriro martxan jarri behar garela. Jendeak kirola urte guztian egiten du, gero eta normalagoa da. Baina hondartzako garaia bukatzen denean berriro kirolari portzentaia handitu egiten dela esango nuke. Nahikoa da bestela futbol zelaira begiratzea edota Iraetako “bide gorrian” (kakotxa artean jartzen dut oso eztabaidagarria izan daitekeelako bide gorriaren kontzeptua) paseotxo bat ematea korrikalariak bakarrik ikusteko. Nik uste dut Behobia-Donostia korrika probak zerikusia baduela. Ikaragarria da zenbat jende mugitzen duen kirol proba horrek. Toki guztietatik etortzen omen dira egun horretan korrika egitera. Gizonezko batek esan zidanez, aurten 400 danes omen datoz Behobia korritzera. Kanpoan badirudi gero eta ospe handiagoa duela, baina gure inguruan ere ez da txantxetako proba. Jendeak helburu bezala jartzen du Behobia-Donostia korritzea, beraz, entrenamenduak serioagoak eta maiztasun batekin egiten ditu. Aurten azaroak 12an da egun handia eta jendea 2-3 hilabeteko tartearekin hasten da prestaketa lanak egiten, serio eta ondo gainera. Horrela egun horretan denbora bat edo bestea egiten saiatzen zara. Egia esan ikustera joaten zaren bakoitzean etxera inbidiaz beteta itzultzen zara, “agian hurrengo urtean guk ere egin genezake korrika pixka bat egiten badugu...” nahi nuke bai gai izatea gutxienez hasi eta bukatzeko, bainaaa... Apustu bat baino gehiago ere sortzen da barneko txitxaretxoa mugitzen hasten zaigunean; baietz nik hiri 5 minutu atera; ezetz hik 1:45:00 azpitik egin... Eta denak azkenean korrika egitera engantxatzen dira eta hor jarraitzen dute hurrengo astetan ere korri eta korri, gorputza ohitu ondoren beharra sentitzen omen da eta. Egia esan korrika egiteak zerbait badauka, bestela galdetu egun horretan parte hartuko duten 12.000 pertsonei. Batzuei horrenbesteko partaidetza duten probak ez zaizkie gustatzen, baina egia da kirol proba hutsa izatetik gizarteko ekintza bat izatera pasatu dela eta asko eta asko nork irabazi duen ez garela enteratu ere egiten, baina jendearen umorea eta sasoia ikusirik planak egiten hasten zara; behin bada ere Behobia korritu beharra dago!
e
nbidoa 2. Esti Korta
JJone ardunian
bergara
"
NOIZEAN
BEHIN, KOMENI IZATEN DA
EGINDAKO LANAZ HAUSNARTZEA, ETA
HORREXEGATIK SARTU DUGU ELKARRIZKETA HAU ALE HONETAN.
SEI URTE BETE DIBERGARA DA, ZALANTZARIK GABE, GURE ALDIZKARIAREN GORABEHERA GUZTIAK ONGIEN EZAGUTZEN DITUENA. HALAXE, URTE HAUETAN ZEHAR danbolinEK IZANDAKO BILAKAERARI BURUZ GALDETU DIOGU JONERI. ORO HAR, POZIK DAGO EMAITZAREKIN, BAINA PROIEKTU ASKO DAUZKA BURUAN BUELTAKA, ARGIA NOIZ IKUSIKO ZAIN. PROIEKTU HORIEK ZEIN DIREN JAKIN NAHI? TU
Ia inoiz ez dugu kritikarik jasotzen, ez onik, ez txarrik
"
danbolinEK,
ETA JONE
Noiz hartu zenuen danbolin koordinatzeko ardura? Duela bost urte hasi nintzen herri aldizkaria koordinatzen. Orduantxe erabaki zen egun erdiz lan egiteko norbait hartzea.
Zertan hobetu da danbolin? Egia esan, ez dakit zerbaitetan hobetu den ala ez. Hori bai, lanik ez zait falta. Askotan, motz geratzen zaizkit lau ordu egunean. Zortzi ordu ere beharko nituzke behin baino gehiagotan! Horrek esan nahi du badagoela zer hobetu. Nolanahi ere, koordinazioa ona da, hortxe aritzen naiz ni bilerak deitzen, kolaboratzaileei jarraipena egiten‌
Nola eragin dio hitzak danbolini? Argi dago bi produktu desberdin direla. Jakina, oso lotuta daude, baina gaiak ez dira era berean lantzen, tratamendua desberdina da batean eta bestean. Elkar osatzen dutela esango nuke.
Zer proiektu dauzkazu buruan? Aldizkariari dagokionez, asmo asko dauzkagu, baina, hori bai, garbi daukat epe luzera borondatezko lana ez dela nahikoa izango; hau da, soldatapeko kazetariren bat beharko dugula, aldizkarian idazteko. Kultur elkarteari dagokionez, berriz, asko dago egiteko. Hasteko, herritar batzuek ez dakite halako elkarterik badenik ere, eta pena da. Jendeak jakin behar du kultur elkarte bat daukagula herrian, Danbolin Zulo izenekoa, eta haren baitako proiektu bat dela danbolin aldizkaria. Liburuak ere argitaratzen ditugu, Gurutzeaga pilotalekuari buruzkoa, esate baterako. Beste hainbat proiektu ere badauzkagu, Kultur Errota azkena.
7 rremanetan jarri eta nolabait koordinatzea‌ Bistan denez, proiektu asko dauzkagu, hein handian aurten landu eta 2007. urtean martxan jartzekoak. Proiektu horiek guztiak gauzatzeko, borondatezko lana beharrezkoa da, ezta? Bai, egia da. Gure aldizkariak ez dauka baliabide askorik, eta ez da posible hartarako egindako lan guztiak kobratu nahi izatea. Lehen esan bezala, idazle talde finkoa nahiko txikia da, eta, beraz, ia hilero idatzi behar izaten dute zerbait. Noizean behingo kolaboratzaileak, berriz, gehiago dira. Jende gehiago behar dugu, aldian-aldian iritzi artikulu bat edo beste zerbait idatziko duena. Ez dago idazle profesionala izan beharrik, gu geu prest gaude jasotako testuak zuzendu eta orrazteko. Horregatik, behintzat, ez dadila inor gurean idatzi gabe gelditu!
Bi hitzetan, zer da Kultur Errota? Kultur Errota Topaguneak emandako zerbitzu bat da, eta, hura aprobetxatuz, Urolako kultur zirkuitua antolatu dugu. Urtero-urtero emanaldiren bat antolatzeko asmoa daukagu: txotxongiloak, musika, antzerkia eta abar. Aurtengoa literatur saioa izan da. Horrenbestez, kultur taldea martxan dela esan al daiteke? Bai, bai. Orain arte, zaku berean sartu gara denok, bai artikuluak idazten dituzten kideak, bai gainerako proiektuetan lanean ari garenok. Hemendik aurrera, ordea, bi talde izango ditugu: alde batetik, idazle taldea, aldizkariko edukiak idazten dituztenak; bestetik, berriz, kultur taldea, aldizkaria alde batera utzi gabe bestelako kultur ekitaldiak pentsatzeaz eta antolatzeaz ere arduratuko dena. Kultur taldea lanean ari da jada, gogotsu gainera. Dena den, idazle taldea sendotzea komeni da; hau da, beste dozena erdi bat lagun behar ditugu, noizean behin aldizkarian idazteko. Bestela, erre egingo zaizkigu orain dauzkagun kazetariak! Web orri bat sortzea ere aipatu izan dugu. Bai, hala da. Geure web orria martxan jartzeko asmoa daukagu. Kalitate onekoa izatea nahi dugu, baina, jakina, lan asko egin behar da horretarako; sarri eguneratu behar delako, besteak beste. Gure asmoa da, halaber, herriko kultur talde guztiak ha-
Zenbat bazkide ditugu? Ez nahi bezainbeste. 1.400 ale ateratzen ditugu hilero, eta berrehun bazkide inguru baino ez dauzkagu. Hogeita hamar bat bazkide Zestoatik kanpo bizi dira, eta hilero ale bana bidaltzen zaie etxera. Auzoetan, berriz, ia ez daukagu bazkiderik, dozena erdi bat inguru guztira, eta, nola ez, kopuru horrek gora egitea nahiko genuke. Gehientsuenak hasiera-hasieratik daude gurekin. Dena den, gustura hartuko genituzke bazkide gehiago, zenbat eta gehiago hobe! Urtean hogei euro baino ez dira ordaindu behar, eta, diru horrekin, proiektua sendotzen laguntzen duzue. Horrez gain, ageriko alde onak ere baditu bazkide izateak, tarteka opariak zozkatzen baititugu haien artean (argazki kamera digitala, asteburuak landetxeetan‌). Bukatzeko, bada herritarrei eskatu nahi diezun zerbait. Bai, aldizkariko edukiei zer irizten dieten jakin nahi dugu. Hilero-hilero kaleratzen dugu danbolin, baina ia inoiz ez dugu kritikarik jasotzen, ez onik, ez txarrik. Eman zuen iritzia, geuri zuzenean edo, bestela, zeharka: postontzia daukagu kultur etxeko sarreran, bai eta helbide elektronikoa ere, danbolin@topagunea.com. Poz-pozik hartuko ditugu zuen kritikak, gai proposamenak eta bestelako ekarpen guztiak.
O
laia Salegi
h e
go-haizeak lehortu ditu
Feijoada; babajan brasildarra
dareak eta azken baba lan onezkean ariko dira h ot sk a e rt a n u g la eguna lotzen. o ek it eg a n a -j a ro bab itura hain gertuko oh n a ri er H l a sk u E undik etorri dirr u a n u ig za n iruditze
Babak aitzakia hartuta hasi ginen hango eta hemengo ohiturei buruz hitz egiten. Han, laranja zatiak gehitzen dizkiete babei. Laranja zuritu, zatitu eta azukrea bota ondoren babekin naren brasilhastu, babei botadarrek ere tzen zaien haragia eta grasa neutralizamaite dute, tzeko edo. Modu horretara hurrengo baberaien tean probatu beharko ohitura ere bada. Urriaren ditugu, guk babak, 12an, ez arroz eta oilaskoareziren ez Pilarika ez eta Gu ardia Zibi- kin jan genituen, dena lekin gogoratu hauek, Bras plater berean hori bai, ilgo zaindena nahastuta. Platedaria den “Nossa senhora rak garbitu behar diAparecituenarentzat mesede! daâ€?rekin baizik. Egun hori aitzakia Eta denok mahaian jarrita bazkaldu bagehartuta, herrian bizi diren nuen ere, brasildarrak zortzi brasildar eta beurtean lau bat aldiz edo elkartzen omen diraien bikote eta lagunak ra bazkaltzeko (futboleko mundiala tokatzen bildu ziren Lau Iturri eldenean partidu bakoikartean feijoada edo batzeko, hori bai) eta ez dute eserita jateko ohibajana egiteko. Gu ere turarik. Musika aparatua dantzan jarri, bakoitzak gonbidatu gintuzten bere platera eskuan hartu eta mostradore bueleta‌ nork esan ezetz tan edo txokor batean baba goxo eta lagunarte jaten omen dute, gosetzen direnean eta ase aronari? te. Dantza saioa ere egin zuten bazkal ondorenenean, babek sortutako haizeak baretzeko edo. Horiexek eta ondorengoak brasildarrekin berriketan jaso ditugunak: DENIS Hiru urte daramatza Zestoan. Aek-n ibilia da, baina denbora asko behar dela dio zerbait ikasteko. Hobeto integratzeko, lagunei ulertzeko eta aurrera begira aita izaten denerako ikasi nahi du euskara. Hitz bat oso ondo
9 ikasia badauka, oso hitz polita da bere ustez: “ardo berezia”. Zestoarrok jende lasaia garela dio. Herri kirolak ere jarraitzen ditu, pilotan ikasi beharko lukeela esaten diote lagunek esku handi-handiak dituelako. Harri jasotzaileak ere gustoko ditu baina kilo erditik goragokoekin ez luke probatu nahiko. Gogoan du, Zestoan kalera atera zen lehen aldia, txikiteoan ibili omen zen eta erabat txispatuta bukatu omen zuen. Oso ohitura polita iruditzen zaio, jendearekin egoteko eta erlazionatzeko modu hau.
txarrean limoi o kopa edo pi ek it eg a nh iri ip ca rea eta izogabe, eta azuk ik al az ta bo a gehitu. zatiak atu, eta cachaç np za a en D . tu tza gehi
JUNIOR daramaHamalau urte iferentza Zestoan. D berdina, ut GISELE tziez galdet saiatzen n Bi urte daramatzate bera eta tasunak ikuste nola elbere mutil-lagunak herrian. Ostalaritzan egiten dute lan dela dio; jendea milia, astelehenetik igandera. Beraientzat eta beraien familiakokartzen den, fa kultuko ze entzat “etorkizun hobeago baten bila” etorri direla dio. herri bakoit en m Hemen ondo bizi dira, baina egunen baten berriro Brasira… Han eta he atsa edukitzea aber ea lera itzuliko direla uste dute, ez dakite noiz. Hasiera zaila faltan bomaite duen jend ,… nari batzuk ja k, na gu La egin zitzaien, ez zuten inor ezagutzen, munduaren beste beste dela dio. bezala ez dela en m he a in ba puntatik etorritako bi pertsotatzen ditu tu egiten da an digu. Hunki es en tz zi na ziren. Orain badituzte ezabi inon Berak gogoe hau ikusita. ld ta e zt ga ar gunak herrian. Euskaraz hio ume brasild zenean, herrik ri or et a ar to es tzen bat edo beste esateko gai an du, Z MAICON iola, herriko le atzen zitzaizk ur rt ge k te da Gisele baina oso zaila egiia us zt la gu Duela hiru urte etorri zen go ze Zestoaitarretakoa izan ten omen zaio, “txinoa diruhenengo atzerr ra. Futbola du gustuko. Ha o beldurra” ed ua n haurrak n inpakt he le go da i et di” dio. Zestoan jende jatorra ietan, du. “B esku artean baloi bat du rrik, herri guzt tela jaiotzen ka ba an to es Z ezagutu dutela dio, baina oso jendio, “ez direla dio. Eraikuntzan egi integratu dira, ten du lan, do on o os k hangoak beroagoak omen dibaina haue 8-9 ordu egunean baina rria izango da ez da horregaa oso aberasga et da a rr to ra. ja de hiago ezatik entrenament eta kultura ge ba en Z t. za nt azo gudeno osoarentzat, ar duetara joan gadu un m to be gutu, ho be gelditzen. genituzke”. txiago izango Gainontzean ONE BERGARA beste edozein zestoarren antzeko bizimodua darama; asteburuetan zinera joan, poteatu… Brasildarrak alaiagoak direla dio. Zestoarrez galdetuta, “jendea, behin ezagutzen zaituztenean irekitzen da” dio, “aurrez ez da inor atzerritar batengana gerturatzen”. Hemengo paisaia asko gu statzen zaio eta elurra ere hemen ikusi du lehen aldiz. Orain eraikuntzan lan egi ten badu ere ostalaritzan aritutakoa da urte askoan. Hamahiru urte daramatz a caipirinha prestatzen eta guk noski erreze ta eskatu diogu:
J
k
zulo
danbolin
Bagoaz plataformak, 2urriaren 20an emandako prentsaurrekoan, EAJ-EAren hondakinen kudeaketaren inguruko planteamendua, erabat desegokitzat jo zuen.
ale/bale KALE.
FUTBOL ZELAIRA JAISTEKO ALDAPAREN ALBOAN, ZUBIMUSU AUZUNEAN DAGOEN LORATEGIAN, HODIREN BATETIK UR ZIKINA ATERA DA ETA KIRATSA
URRUTIRA USAINTZEN DA.
BA L E .
AURREKO ZENBAKIAN JARRITAKO KALEA BALE BIHURTU DA. LABEKOA BASERRIAN ISPILU BOROBILA JARRI DUTE. AUTOZ KIROLDEGI ATZETIK DATOZENEK GARBI IKUS DEZAKETE ORAIN GURUTZE ALDETIK AUTORIK DATORREN.
Akoako ermita pinturaz zikindu dute.
“Atzo, urriaren 21a, larunbata: ermita horretako Kristoa pintura gorri mordoz zikindu dute. Gurutze formako hutsunearen ingurua, harriak, dena pintatuta. Eta beherago, irain sofistikatu bat. Nori? Berari, jakina, eta guri ere bai. Minduak, kaltetuak sentitzen gara, ez bakarrik Berari egin diotenagatik eta geuri egin digutenagatik: baita beren buruari egin diotenagatik ere. Beren buruei egiten ari direnagatik. Ez da lehenengo aldia Gurutziltzatua zuzenean erasotzen dutela. (...) Noski, Akoako, Aizarnako eta Zestoako kristauok ez dugu bere onetik aterako gaia eta ez dugu adar sekularrarengana joko. Ezta pentsatu ere! Une honetan min gehiago egiten digute Kristok bere kide biziongan jasotzen dituen laido eta erasoek”. (DON JOSE MARIA ZUNZUNEGIK, REN
27KO EL DIARIO VASCON,
URRIA-
IDATZITA-
KO ARTIKULUTIK EUSKARATUTAKO ZATIA).
1 1
Urolako kultur zirkuituaren baitan, Mugaldekoak taldearen emanaldia izan zen urriaren 27an kultur etxean Danbolin Zulo kultur elkarteak antolatuta. Edu Zelaietaren poesia musikarekin konbinatzen dituen emanaldia oso arrakastatsua izan zen.
Ardi txikia beti bildots bildumaren 4. liburuxka. Salgai dago Agurtzane Azpeitiak egindako ikerketaren bosgarren fruitua. Horretan animaliei lotutako esaerak eta esapideak aurkituko ditugu. Batzuentzat ezagunak izango dira; beste batzuentzat, aldiz, ez hain ezagunak. Herriko hizkeraz disfrutatu, pentsatu eta gogoratu nahi duenak badu zer irakurri eta zeri begiratu. Izan ere, irudi ederrez hornitutako liburua da. Euskara Zerbitzuan eskura daiteke 2â‚Źren truke.
Geltokiko Argizulo etxe barnetegiak antolatuta perkusio ikastaro eta festa izan zen urriaren 27ko asteburuan Toure musikari afrikarraren eskutik.
“Preso bat egunkari bat� mus txapelketak hasi dira. Eusebio Artola eta Martin Ostolazak irabazi zuten Artzei kafetegian eta Uztapide tabernan jokatu zen txapelketa.
Mikel Odriozola Dima Rock Master Euskal Herriko eskalada txapelketan bosgarren gelditu zen.
Arroagoian puzgarriak jarri zituzten urriaren 21ean haurrez gozamenerako.
EHIZA DENBORALDIA URRIAREN EGUNERO GAUEKO
9ETAN
27
103
IREKI ZEN ETA
JUBILATUEN TABERNAN EHIZA
POSTUEN ZOZKETA EGITEN DA. ETA
12AN GAUR
23A DUGU GUZTIENTZAT
URRIAREN
PERTSONA ETORRI DIRA ZOZKETARA.
POSTU DAUDE ETA NORMALA DEN BEZALA SEGITUAN
NABARITZEN DA NORK IZAN DUEN ZORTEA ALDEKO.
“LARUNBATEAN
ERREKOR HISTORIKOA IZAN GENUEN.
PERTSONEK HARTU ZUTEN PARTE ZOZKETAN.
ASTE
121
EGUN
HAUETAN USORIK EZ BADAGO ETA ASTEBURUAN EGURALDI AURREIKUSPENAK ONAK BADIRA, SEGURUENIK, ERREKOR BERRIA IZANGO DUGU”, DIO IÑIGO
MORETONEK.
ehiza istorio bat
Ehiza denboraldia urriaren 12an ireki zen eta egunero gaueko 9etan jubilatuen tabernan ehiza postuen zozketa egiten da. Gaur urriaren 23a dugu eta 103 pertsona etorri dira zozketara. Guztientzat 27 postu daude eta normala den bezala segituan nabaritzen da nork izan duen zortea aldeko. “Larunbatean errekor historikoa izan genuen. 121 pertsonek hartu zuten parte zozketan. Aste egun hauetan usorik ez badago eta asteburuan eguraldi aurreikuspenak onak badira, seguruenik, errekor berria izango dugu”, dio Iñigo Moretonek. Iñigo Moreton eta Eneko Aizpururekin joan gara ehizara. “Bederatzigarren postura goaz, ez da oso postu ona, baina atzo jende asko azaldu zen zozketara eta tokatzea ez da gutxi”, dio Aizpuruk. “Uuuummm!! Usai txarra hartzen diot honi. Gaur ez da alerik ere pasako”, esan du Aizpuruk. Urriaren 24a dugu, goizeko zortziak laurden gutxi, eta birigarroen zain gaude. “Birigarroak goizean goiz ibiltzen badira gero usoak ibiltzen dira, normalean”, aipatzen du Moretonek. Egunsentia hil da eta bederatzigarren postua gure egin dugu. “Orain itxaron egin behar dugu. Ehizan hamabost egunetik hamaikatan ez da usorik izaten, baina pasatzen diren lau egun horietan ehiztariak gozatu egiten du”, baieztatzen du Moretonek. Bederatziak eta erdiak ordularian eta ikusi ditugun hiru uso multzoak itsas ertzetik joan dira. Argentinara ehizara joango zinatekete? “Hori ez da benetako ehiza”, esaten du Aizpuruk. Moreton ere iritzi berekoa da. “Argentinara joan, mila uso edo tortola bota eta zertarako? Gero lurperatzeko. Hangoak ez du zer ikusirik hemengo ehizarekin. Lehengo urtean bion artean 45 uso bota genituen. Oso urte ona izan zen eta aurten berriz, momentuz ez dugu bat bera ere bota. Meritu handiagoa du hemen uso bat botatzeak”. “Guk botatzen ditugun txoriekin gero bazkari bat egiten dugu baina aurtengoarekin momentuz gauza gutxi egingo dugu”, aipatzen du Moretonek. 2005a urte ona izan zen uso ehizarako Santagrazin eta horrek aurten azpeitiar piloa erakarri du Zestoako zozketara. “Zestoako elkartean 42 bazkide izango gara. Atera kontuak zenbat diren kanpokoak. Baina zozketak irekiak dira eta edonor joan daiteke edonongo zozketara”, dio Moretonek. Hamabiak jo dute Santangraziko ermitan. Ehizatu dugun bakarra hamarretako goxoa izan da eta hurbilen pasa izan den uso multzoa lehenengo eta bigarrengo postuen gainetik joan da. Bihar egun berri bat izango da eta eguraldi aurreikuspenek ona egingo duela diote. Baliteke zorte hobea izatea eta usoren bat botatzea. Gu ordea ez gara bertan izango. Bihar beste egun bat izango da. Ehiza egun bat.
U
rko canseco
3 1
u daleko berriak • AIZARNAKO ESKOLA BERRIA EGITEN HASI DIRA DA-
GOENEKO.
Aizarnako eskola berria eraikiko duten eremuan hasi dira dagoeneko lanekin. Aspalditik datorren beharra da eskola berria eraikitzea. Gaur egun, Aizarnako eskolan bi urtetik 12 urte bitarteko 19 haur daude. Eskolaren egoera «tamalgarria» dela azaldu du Aitor Zeberio zuzendariak, baina bederatzi urte inguruko tirabiren ostean, azkenean lortu dute eskola berria eraikitzen hastea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean aurreko legegintzaldian egin zuten eskola berriaren eskaria, «baina gaur arte, aitzakiak jartzeaz gain, ez dute ezer aurreratu», azaldu du alkateak. Eskola, Jaurlaritzak eraikiko du, baina lurrak Udalak erosi behar izan zituen. Zeberiok adierazi duenez, Udalarekin harremanetan duela bederatzi urte inguru hasi ziren, eskolaren egoera «kaxkarra» zela-eta. «Garai hartan hainbat berrikuntza egin zen eraikinean, baina argi zegoen eraikin berria beharrezkoa zela», azaldu du Zeberiok. Gainera, gaur egungo eskolak ez du inongo legerik betetzen. Eskola berria eraikitzeko lanek 12 hilabete inguru iraungo dutela adierazi du alkateak.
Bi solairuko eskola izango da, eta egunen batean beharra izango balitz, hirugarren bat altxatzeko prestatuko dute. Eskola berrian jangela zerbitzua eskainiko dute, bertan sukaldea eta jangela izango baitituzte. Duela gutxi arte zerbitzu hori auzoko tabernan eskaintzen zuten, baina aurten, zabaldu berri duten landetxean eskaintzeko asmoa dute.
•A
URRERA DOAZ
ARTEAGAKO
ETXEEN LANAK.
Abuztuaren bukaera aldean, Arteaga eremuan lurrak mugitzen hasi ziren, eta etxeak eraikitzen ari den enpresak dagoeneko lizentziak badituenez, etxeak egiten hasi dira. Alkateak adierazi duenez, 2008 bukaera alderako etxebizitzak amaituta izatea espero dute. Bost eraikin egingo dituzte, eta lehenengo fasean, goiko aldean joango diren lehengo bi eraikinak egingo dituzte. Ondoren beheko beste biak egingo dituzte, eta azkeneko fasean, babes ofizialeko 12 etxebizitzak joango diren eraikina egingo dute. Guztira 48 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik 12 izango dira babes ofizialekoak. 12 etxebizitza horietatik, etxebizitza batzuk elbarrituentzat izango dira, eta agian beste batzuk adinduentzat izango dira. Dauden beharrak aztertu behar dituztela adierazi du alkateak, eta hori dela-eta oraindik ezingo dute zehaztu zenbat etxe izango diren ezaugarri zehatz batzuk dituzten herritarrentzat. Bestalde, etxebizitza horietan izena emateko zerrendak Gabonak inguruan zabaldu nahi dituztela nabarmendu du Unanuek, «baina hori ezinezkoa izango denez, urte hasiera inguruan zabaltzea espero dugu», azaldu du alkateak.
• UDAL ZERGAK ETA TASAK KPI ADINA IGOKO DIRA 2007AN. 2007. urtean, udal tasa eta zerga gehienak KPIren arabera igoko dira. 2007an, % 3,7ko igoera izango dute herriko tasa eta zerga gehienek. Igoera hori izango ez duen zerga bakarra, zaborra biltzeagatik ordaintzen den tasa izango da. Horrek %6,65eko igoera izango du. Bagoazek, erabaki horren aurkako botoa eman zuen, eta zaborra biltzeagatik ordaintzen den tasak horrelako igoera izatea ez zaiola bidezkoa iruditzen adierazi zuen udalbatzarrean. «Mankomunitatea bere zerbitzuagatik urtero gorakadak ematen ari da, eta gure iritziz gorakada horiek errauskailuaren ondorioz ari dira ematen». Alkateak azaldu duenez, «gorakada horrek ez du zerikusirik errauskailuarekin, orain arte eman diren gorakada guztiak, beste herrien mailan ez geundelako eman dira». Alkateak dioenez, «2007ko zaborraren tasak izango duen igoeraren arrazoia, epe laburrean Lapatxeko zabortegia ixteko izango diren gastuak ordaintzeko diru poltsa osatzea da». Bestalde, etxebizitzen zerga ere igoko da. Zerga hori, %5 igoko da 2007an. Legegintzaldi honetan, %4,25etik %5era igo da zerga hori, eta Bagoaz igoera horren aurka agertu da, «igoera horrek herritarrengan eragin zuzena» duela uste baitu plataformak. 2007ko Udal Ordenantzak Bagoazen aurkako botoekin onartu zituzten.
5 1
ILUNPEKO IRTENALDIA
Plutonen bila
izimodua aldatu egin da. Gauak aurre hartu dio egunari bizitzeko eran, esan ohi dute. Baina, gaua iristerakoan, nire lanak eta zaletasunek ez zidaten kemenik ematen bizitzen aurrera jarraitzeko. Ohikoa baino luzexeagoko siesta batek mugituko ote du nire ordutegia, gauerdiko barrera gainditzeko, pentsatu nuen. Izar sabaia argiaren isiltasunean, bakarrik aurkezten da. Izarrak eta ilargia beti izan dira poetek, musikariek, idazkariek eta mistikoek jorratutako gaiak. azioarteko Astronomia Elkarteak, Pluton planeten zerrendatik bota egin duela esan zuen, eta niri zera bururatu zitzaidan, beretzako hain tristeak diren momentu hauetan, bere deriba aldatu ote duen begiratzea. Nire teleskopio zaharrarekin, izar sabaia arakatuko nuen norabiderik gabeko planeta horren bila. Nire etxeko balkoitik saiatu nintzen, baina alferrik. Argi gehiegi zegoen inguruan. Kaleargiek, autoen argiek eta bideetako argiteriek ez zuten uzten atmosfera hurbila zeharkatzen. Dagokionarentzat: badira kaleargiak, kaleak bakarrik argitzen dituztenak eta energia zeru aldera bidaliaz alferrik gastatzen ez dutenak. eleskopioa autoan hartu eta zubi zaharra pasa ondoren, Etorra bidean bazter ilun bat aurkitu nuen. Zestoako herriak ipurtargi neurrigabea zirudien, baina Izarraitz aldea ilunago zegoen. Handik begi bista hutsera hainbeste izar ikusten zirenez, teleskopioa autoan utzi eta han egon nintzen ikuskizun eder haren aurrean. Inguruan zebilen behi baten ĂŹmuuuĂŽ hotsak lurrean nengoela ohartarazi zidan. zarrak, planetak, sateliteak eta kometak. Zergatik bota dute Pluton planeten zerrendatik eta nano planetak deitzen direnen zerrendan jarri? Zeren, Pluton erromatarren mitologian beste munduko jainkoa zen, eta Neptuno uretako jainkoa, eta Jupiter lur eta zeruen jainkoa, hiruren artean mundu osoa zatitua zuten. Errespetua! Baina zientzialariek ez dute kasu horietan sentiberatasun handirik. Beraien ardura, ikertzen ari diren gauzak ondo sailkatuta izatea da. irudienez, Plutonen ondoan, berarekin batera eguzkiaren inguruan doazen beste gorputz txiki batzuk detektatu omen dituzte. Batak bestea oztopatzen du eta ez dute orbita erregularrik. Beste planetek, aldiz, handiak eta esferikoak dira eta eguzkiaren inguruan aginpidez dabiltza, ondo zehaztutako ibilbidetik. Hori zen sailkapen berriaren gakoa. Hala ere, denak berdin jarraitzen du, planeta bakoitzak lehen bezala mugitzen jarraituko du, baina orain talde ezberdinetan sailkatuta. ehi beraren beste ĂŹmuuuĂŽ bat entzun nuen. Urrutiko hegazkin baten distirak, izar bihurtu nahi zuen. Han behean, Zestoak bere lurraldea argiz markatzen jarraitzen zuen. Pluton, urruti, oso urrutian, bere norabiderik gabeko ibilbidean zihoan, beste mundura pasatzen ari ziren arimak agurtuz.
B
N
T I
D B
J
ulian Serrano
agenda az 04
• Eak AEK eta Zes-
uskara ikastaro-
AROA ASTEARTEA
Huancavelicaren lagunak taldekoek goizeko 10:30etatik aurrera Acobamba eta Huancavelicako umeentzat janaria, eskolako materiala, garbitasun pertsonalerako produktuak eta dirua bilduko dituzte.
07
•E
ASTEARTEA
Ertxiña Musika eskolaren batzar orokorra. 19:30ean Kultur Etxean.
12
IGANDEA
Atletismo taldeak autobusa antolatu du Behobia-Donostia maratoi erdia korritu nahi dutenentzat. Irteera 8:15ean izango da Gurutzetik eta itzulera berriz azaroaren 3a baino lehen izena eman behar da kiroldegian. Federatuek doan izango dute eta besteek lasterketa egunean 7 euro ordaindu beharko dituzte.
17
OSTIRALA
•
Ertxiña Musika eskolaren Santa Zezilia emanaldia arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean. Iraeta Auzo Elkartearen sorrera ospatzeko bertso afaria Gure Ordeka Elkartean. Bertsolariak; Mañukorta eta Irazu. ”Preso bat egunkari bat” mus txapelketa. Izen ematea gaueko 22:00etan eta partidak 20:30ean hasiko dira.
18
LARUNBATA
toako Udalaren eskutik. Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabetatzea. Irailaren 29an bukatuko da izena emateko epea. Matrikulazioa 60 euro ordaindu behar da eta %75eko asistentzia izaten duenari itzuli egingo zaio dirua. Informazio gehiago: AEK, 943 151 089; udaleko euskara zerbitzua 943 147 010 (Nora). txeko hondakin arriskutsuak jasotzeko zerbitzu berria martxan. Honako hondakinak jasoko dira: pinturak, bernizak, kolak, disolbatzaileak, fluoreszenteak eta bonbillak, aerosolak, autoetako bateriak, autoek erabilitako olioak, pila eta akumuladoreak, inprimagailuetako tinta-kartutxoak eta toner-kartutxoak, poltsikoko telefonoak, termometroak, aparatu elektriko txikiak, fitosanitarioak eta pestizidak, etab. Hileko azken ostiraletan Zestoako plazan goizeko 11:00etatik 13:00etara. Gogoratu, olio erabilia ere egun berean jasotzen dela. raetako Santa Ines pilota txapelketa. Laster irekiko da izen ematea. Interesa duenak, kiroldegira zuzendu beharko du edo 943147942 telefonora deitu. makumea pilotari proiektuak asmo berri batekin ekin du oraingoan. Zestoako kiroldegiko pilotalekura hurbiltzen diren emakumeei palan jokatzen erakustea da helburua, beti ere jolasen bitartez, eta denbora-pasa osasuntsua kontsideratua izateko asmoz. 25-30 urtetik gorako emakumeei zuzendurik daude saioak. Doan dira eta emakumeak nahi dutenean joateko askatasuna izango dute, aurretik abisatu beharrik gabe. Beharrezko materiala eta teknikaria pilotalekuan izango dira eskura, jantzi egokia besterik ez da eskatuko. Interesatuek kiroldegira jo beharko dute eta Antxelmogatik galdetu edo 676055254 telefonora deitu (Naroa).
•
Santa Zezilia kontzertua Zestoako bandaren eskutik udaletxe azpian. Ondoren afaria izango dute Arozena Hotelean.
•I
•E
LURZORUAREN
S O R R E R A G U Z T I Z P R O Z E S U M A N T S O A D A.
ZENTIMETROKO GERUZA OSATZEKO D I R A.
1.000
ETA
10.000
7
L U R Z O R UA : I z a k i b i z i a
1
LU R Z O R U A R E N 3 0
URTE BITARTEAN BEHAR
IK U S P U N T U H O R R E T A T I K, L U R Z O R U A B E R R I Z T A G A R R I A E Z D E N B A L I A B I D E T Z A T J O B E H A R D A E T A, B E R A Z, B A B E S T U E G I N B E H A R D A. B A L I A B I D E H O R R E N H O N D A M E N A E R A G I T E N D U T E N A R R A Z O I E N A R T E A N, K U T S AD U R A D A P E R T S O N E N O S A S U N E R A K O E T A E K O S I S T E M E T A R A K O O N D O R I O R I K L A R R I EN A K D A K A R T Z A N E R A G I L E E T A K O B A T. IS U R I A T M O S F E R I K O A K, I N D U S T R I A K O P R O Z E S U K I M I K O E T A T I K D A T O Z E N I S U R K E T A K, E T A H O N D A K I N A K B E H A R E Z B E Z A L A G O R D ET Z E A D I R A L U R Z O R U A R E N K O N P O S I Z I O A E R A L D A T Z E N D U T E N K U T S A D U R A- A R R A Z O I NAGUSIAK
ZESTOAKO DATUAK I N G U R U M E N J A R D U K E T A R A K O S O Z I E T A T E P U B L I K O A K ( I H O B E ) A R G I T A R A T U T AK O AZKEN INBENTARIOAREN ARABERA ZESTOAN LURZORUA KUTSATU DEZAKETEN ONDORENGO JARDUERAK DAUDE
Zestoan lurzoruaren kutsatzaile izan daitezkeen guneek hektareatako azalera osatzen dute.
2,70
lurzorua ez kutsatzeko har ditzakegun neurriak - Hondakinak jasoketa puntu kontrolatuetan utzi, batez ere hondakin arriskutsuak - Baratzetan zomorro botikak eta ongarri kimikoak ekidin edo erabilpen egoki bat eman. - Lurzoruan likido toxiko eta erregarririk ez isuri.
Ingurumen Saila
atzera begira
65
URTE ELKARREKIN:
M
ZABALA (MENDARO,1919) ETXABE (ARROA BEHEA, 1918) 1941EKO IRAILAREN 20AN EZKONDU ZIREN. DAGOENEKO 65 URTE PASATU DIRA BIKOTEA EZKONDU ZENETIK, ETA GARAIAK ASKO ALDATU DIRELA DIOTE BIEK. Elkarrekin hasi zirenean 18 urte inguru izango zituzten eta Martzelinok berehala, Gerrara joan “behar” izan zuen. Ez zen derrigortuta joan, bolondres baizik, eta bitartean Joxepa, garai hartan Arroa Behean bizi zen gurasoekin Larrazabal baserrian, bere zain geratu zen herrian. “Elkarren berri izaten genuen bera gerran zegoen bitartean, eskutitz batzuk eta idazten zizkidan”, dio Joxepak. Oso garai ezberdinak ziren haiek eta elkarrekin ibiltze hori ez omen zen gaur egun bezala kalean eta esaten. Gainera, apaizak elkarrekin ikusiz gero, hurrengo mezan botatzen omen zuen eta noski izenik esan ez arren, bakoitzak ulertzen zuen ulertu behar zuena. “Garai hartan horrelako gauzak bekatuak izaten ziren eta ezkutuan edo ibili behar”, azaldu du Martzelinok. Gerra garai haiek gogorrak izan zirela dio Joxepak, “bagenekien joan orduko agian ez zela itzuliARTZELINO
ETA JOXEPA
ko baina ezin ezer esan, berak joatea nahi zuen eta. Itzuliko ez balitz… auskalo, agian beste bat bilatu beharko nuen, orduan oraindik gaztea nintzen eta”. Baina Martzelino itzuli zen gerratik, hiru urte igaro zituen arren. Bi urte geroago ezkondu egin zen bikotea Zestoako parrokian. Biek ere, ez dute oso ondo gogoratzen garai hura, “dagoeneko urte asko pasatu baitira”, baina zenbait detaile oraindik buruan dituzte. Martzelino Mendaron jaio zen, eta Joxepa ezagutu zuenean, Arroa Beheko Errekatxo baserrian zegoen morroi lanetan. Joxepa, Larrazabal baserrian bizi zen, eta Martzelinok kalera joan behar izaten zuenean Joxeparen etxe aurretik pasatu behar izaten zuen. “Nik eskuarekin agur egiten nion beti, eta berak ere halaxe erantzuten zidan”, gogoratzen du Martzelinok. Lagun koadrila berdinean ibiltzen omen ziren, oraindik elkarrekin ibiltzen ez ziren garai hartan. “Igandero ikusten genuen elkar, astean zehar ezin zen lan asko egin behar izaten baikenuen”, azaldu du Joxepak. “Erromeria izaten zen Axkuenean igandero eta bertan jende pila elkartzen ginen, hantxe egoten nintzen Martzelinorekin”. Ezkontzako egunaz hasi direnean, biek ere irribarrea aurpegitik ezin kenduta, garai haiek ez direla gaur egungoak bezalakoak nabarmendu dute. “Gaur egungo jendeak ez daki zer den lan egitea, guk lan asko egin behar izaten genuen eta lan oso gogorra”, dio Joxepak. Biak gazteak, Martzelinok 22 urte eta Joxepak 23 urte artean, Arroa Behean bizi ziren, eta Zestoara oinez etorri ziren irailaren 20 hartan.
9 1
J OXEPA M ARTZELINO ETA
Ezkontzak ere oso bestelakoak ziren, ez zen gaur egun adinako jendetzarik elkartzen ospakizunean eta emakumeen soinekoak ere ez ziren izaten hain ponpoxoak. “Nire arropa urdin iluna zen eta gaur egungo soineko horiek ez ziren erabiltzen gure garaian. Gonbidatuak ere ez ziren hainbeste izaten, gu gertuko senideak bakarrik elkartu ginen”. Kopuru zehatza ez du gogoan Joxepak baina, Martzelinok dioenez, 30 lagun inguru elkartu ziren ezkontza egunean. Bazkaria ere gaur egungoa bezalakoa ez zela izaten diote biek, baina herriko jatetxe batera joan zirela ederki gogoratzen dute. “Ez dakit non bazkaldu genuen baina Zestoako jatetxe batean izan zen bazkaria, Porttun agian”, azaldu du Joxepak. Hainbat ohiturak jarraitzen ez duten arren, beste batzuk oraindik bikote batzuk mantentzen dituzte, ohitura horien artea dotea prestatzearena. Garai hartan Joxepak ere bere dotea prestatu zuen, hainbat izara eta eraman zituela gogoratzen du. Gaur egungo ohitura den ezteibidaia, garai hartan ere egiten zen,
ez gaur egungo luxuekin noski, eta bakoitzak ahal zuen neurrian, baina egiten zen orduan ere. Martzelinok eta Joxepak eztei-bidaia egin zuten, egun batzuk Bilbon igaro zituzten ezkondu eta berehala. Trenez joan omen ziren eta bertan, hotel batean edo egon zirela dio bikoteak, nahiz eta ez diren oso ondo gogoratzen. Ezkondu eta berehala, Martzelinoren gurasoak Zestoan bizi ziren eta beraiekin bizitzera joan ziren, baina denbora gutxi izan ziren Martzelinoren gurasoekin, “ni era batekoa nintzen eta beraiek beste era batekoak, ez ginen oso ondo moldatzen eta pisu bat alokatu genuen herrian bertan eta biok bakarrik elkarrekin bizitzera joan ginen”, gogoratzen du Joxepak. Sei seme alaba izan zituzten, eta gaur egun hamabi biloba eta sei birbiloba dituzte. 65 urte elkarrekin agoantatzeko sekreturik ez omen dago, une gogorrak eta une politak bizi izan dituzte elkarrekin eta pazientzia handia behar dela ere adierazi du Joxepak. “Emakumeak lan asko egin behar izaten du, eta oso gogorra da”. Bere senarrak, lanean istripua izan omen zuen haurrak nahiko txikiak zirenean eta garai hura “oso gogorra” izan zela dio, senarraren lana eta etxekoa egin behar izaten baitzuen. Gainera garai hartan ez zeuden gaur egun dauden aurrerapen teknologikoak eta arropa garbitzera adibidez Lau Iturrira joan behar izaten zutela dio. Beraiek 65 urte baino gehiago pasa dituzte elkarrekin eta gaur egun hain erraz banantzen diren bikoteei buruz galdetzean, Joxepak azaldu du beraien gazte garaitan ez zela horrelakorik, ez dakiela zergatik izan daitekeen, baina gaur egun bikoteek pazientzia gutxi eta elkar gutxi agoantatzen dutela. 65. urteurrena, seme-alaba, biloba eta birloba guztiekin ospatu zuten irailaren 1ean. Bazkaltzeko elkartu ziren guztiak Iraetan, duela 65 urte Zestoan bertan egin zuten bezala, eta oso ondo pasatu zutela azaldu du Joxepak gustura. Bejondeizuela bikote, ez dute askok lortzen elkarrekin hainbeste urte igarotzea! Zorionak Joxepa eta Martzelino!
N
AIARA
EXPOSITO ALBERDI