69 - 2007 urtarrila

Page 1

danbolin 2007/01

JARDUNIAN RUBEN LARRAÑAGA

69. alea

ATZERA BEGIRA MANUELA IBARGUREN


Ika ika ika, hemen dator korrika!!!!

BADATOR

KORRIKA

15!

Korrika Batzordea eratzeko lehen bilera irekia Urtarrilak 31 asteazkena Arratsaldeko 20:00etan Kultur etxean

www.korrika.org

Animatu!!!

Karrantza- Iru単ea 2007 Martxoaren 22tik Apirilaren 1era Zestoatik, martxoaren 25ean pasako da, igandea, goizeko 2:00etan


Ez da erraza atarikoa idaztea. Enbido bat da azken finean, baina danbolineko hasiera-hasierako kideren batek idatzia. Hasteko, zer esan zu agurtzeko? Zaila asmatzea, ez baitakit nor zaren eta noiz irakurriko duzun hau, ezta inoiz irakurriko duzun ere. Hori, hasteko. Bestalde, atarikoan zer gai jorratu erabakitzea ez da askoz lan samurragoa. Zertaz hitz egin zuri, zurekin? Zertaz hitz egin nahi duzu? Eta nola, serio-serio ala erdi broman? Beste gauza bat. Nor ote naiz ni hainbeste jenderen aurrean honetaz edo hartaz iritzia emateko? Agian, ez dakizu nor naizen ere. Normala. Hori horrela izanik, zer-nolako eragina izango ote du nire mezuak zugan? Izango ote du eraginik? Izan ere, balio txikia ematen diogu ezezagunen iritziari, ez al da hala? Dena den, badaukat zuretzako mezu bat, eta, puntu honetaraino helduta, ez naiz hura eman gabe geldituko. Egun hauetakoren batean irakurri dut hitzan emakume guztioi dei egiten zaigula datorren martxoko Lilatoian parte hartzera. Zer da Lilatoia?, esango duzu beharbada. Lasai, oraintxe bertan azalduko dizut-eta. Emakumeon Nazioarteko Egunaren aitzakian, martxoan, 5 kilometroko lasterketa egin da Donostian azken hamazazpi urteotan, emakumeontzat soil-soilik. Gizonek ezin dute parte hartu; begiratu eta animatu bai, nahi adina. Ni han izan nintzen iaz, eta, egia esan, primeran pasatu nuen. Anima zaitez aurten, neska! Ibilbidea laua da ia erabat, aldapa handirik gabea, eta 5 kilometro ez dira gehiegi. Badakit amorratzen zaudela eta gai zarela, baietz? Agian orain ez, baina bai entrenatuta. Zeren zain zaude? Hasi korrika! Gaur hobeto bihar baino. Badakizu, ez utzi biharko… Kilometro bat, bi kilometro, hiru… bost osatu arte, zeure martxan, presarik gabe. Bikain sentituko zara, bai gorputzez, bai arimaz. Lasterketa bukatutakoan, gainera, dutxatu eta sagardotegira, indarberritzeko. Zer hobeto? Animatu eta parte hartu zuk ere Lilatoian. Ez dizut berriz esango. Horra hor nire mezua, esateko neukana. A! Azken gauza bat. Desio bat. Iaz zazpi herritarrek, zazpi emakumek, parte hartu genuen lasterketa horretan; aurten berriz, zazpi ez, hamazazpi izatea gustatuko litzaidake. Neska eta kirolzalea bazara eta lagunartea atsegin baduzu, zure esku ere badago nire desioa betetzea. Besarkada bat.

O d a n b o l i nEK

laia Salegi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 10 12 15 16

ATARIKOA.

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN RUBEN LARRAÑAGA

GURASO ELKARTEA

HITZ ETA PITZ

ATZERA BEGIRA

UDALEKO BERRIAK

DANBOLIN ZULO

diruz lagundutakoa


enbidoa I. A MAITU DIRA DITXOSOZKO G ABONAK ! (E SKERRAK ) Haurra nintzenean gustuko nituen, Olentzeroren opariak jasotzeko izugarrizko ilusioa izaten bainuen. Baina urte batzuen buruan, errealitatea zein zen jabetzen hasi nintzenean, ilusio hura galtzen joan nintzen; neurri handi batean behintzat, jada Olentzerok nire eskariak ez zituelako betetzen. Egia da ordea, “Gabonetako espiritua” delako hori existitzen dela, eta urte santu guztian gogoratu ere egiten ez den pertsona askorekin oroitzen dela jendea sasoi horretan. Urte osoan zehar argi gutxirekin eta batzuetan argirik gabe egon den “Vallecas”-en (Zubimusu kalean) aurten jarri dituzten apaingarri garesti bezain xelebreak ikusi besterik ez dago horretaz ohartzeko! Udalaren aginaldoa. Mila esker alkate jauna. Baina, oraindik ere, Olentzerok nire eskariak bete gabe jarraitzen du. Komunikabideek etengabe saltzen dizkigute Gabonak etxean, familian, mahaiaren inguruan eta bakean igarotzeko egunak balira bezala. Gauzak nola dauden ikusita, erraza zegonk ba kontua! Etxean? Horretarako eduki egin behar! Eta gaur egun dituzten prezioekin gainera... buf! Familian? Gure ingurura begiratu besterik ez dugu, arrazoi desberdinak direla tarteko, gehienoi ezinezkoa egiten zaigu familia guztia biltzea. Mahaiaren inguruan? Joan den urteko martxoan hasi eta gaur arte biltzeko gai izan ez diren gure agintariak ez dira mezu hori zabaltzeko pertsonarik egokienak, egia esanda. Bakean? Martxa honetan inoiz ez. Ikusten duzuen bezala, bizi garen garai hauetan ia ezinezkoa da Gabonetako mezu eder bezain irreal horietan sinestea. Hemezortzi arrazoi eta gehiago ditut hori horrela dela esateko, baina badaezpada ere bakoitzaren eskuetan utziko dut horien inguruko hausnarketa egitea. Bi mila eta zazpigarrenean ere, laurogeita hemezortzi ilusio eta gehiago zapuzteko asmotan diren guztiei URTE ZERRI ON!

A

initze Urbieta


5 Bidali zure argazkirik onenak eta hartu parte MP3 zoragarri honen zozketan. Zer egin behar duzun? Bada, argazkiak bidali danbolin@topagunea.com helbidera. Eta ez ahaztu zure datuak ere garbi jartzea. Hilero gai ezberdina izango du lehiaketak. Otsailaren 15a arte paisaiak jasoko ditugu eta jasotako argazki guztien artean aukeratua otsaileko zenbakian kaleratuko da. Otsailaren 15etik martxoaren 15era bitartean berriz erretratuak; haur eta aiton-amonen aurpegiak… Gogoratu inauteriak ere gainean ditugula! Eta azkenik, martxoaren 15etik apirilaren 15era, argazki abstraktuak jasoko ditugu, modernoak, ulergaitzak, zer ikusten ari garen garbi antzematen ez den argazki horietakoak…

Hileko argazkia Maiatzeko zenbakian jakingo duzu MP3a nori egokitu zaion. Gogoratu, parte hartzaile guztien artean zozketatuko dugula eta ez argazki onenak bidali dizkigutenen artean. Animatu eta bidali nahi adina argazki!

A

SKOTAN, gauetan, lanetik itzultzen naizenean, Dragoi bola izeneko marrazki bizidunez akordatzen naiz. Zestoara sartzeko intermitenteari eman bezain pronto, zast! Bulmaren irudia etortzen zait burura. Edo Yantxarena. “Dios, haien moduko kapsulak izango banitu…”. Gogoratzen? Autoan, botoi bati eman, eta bat batean kapsula bihurtzen zen. Poltsan sartu eta listo, kotxea poltsara. Baina keba, zoritxarrez, inork ez du oraindik horrelakorik asmatu. Eta hor ibiltzen naiz ni gure etxe aurrean, etxe atzean eta kiroldegi bueltan txokoren bat non topatuko. Baina ezin, gero eta zailagoa da. Bai, bale, ordu horretan lanetik ateratakoan neuk ere ezertarako gogo gutxi, eta edozein bazterretan uzten dudala onartu beharra daukat. Badakizue, edertasuna ez beste dena kutsatzen omen da eta Zestoan dagoeneko oso ezaguna da edozein bazterretan eta edozein modutan aparkatuta egoten den BMW bat… Niri ere kutsatu egin dit. Haserretu egiten naiz aparkatzeko tokirik topatzen ez dudanean. Bai Zestoan eta baita Euskal Herri osoan ere. Baina gero kontzientziak kolpe bat ematen dit kopetan, eta neure buruarekin haserretzen naiz. “Kotxea gutxiago ibili beharko huke, Esti”. Hala da. Gaizki ohituta gaude. Etxeko atearen ondo-ondoan aparkatu arteko onik ez. 200 metro oinez ez egiteagatik, ogia erostera ere autoz. Bai kutsadurarengatik, bai kontsumoagatik, bai erregaiengatik… autoa gutxiago erabiltzen hasi beharko genuke. Bai, bale, hala da, eta hala izan behar duela sinesten dut. Baina ze alternatiba dugu ordainetan? Urola bailaran daukagun garraio publikoak behintzat ez du esperantza handiegirik ematen. Hori ere Dragoi bolako kapsulen modukoa. Ederra ideia, ideala, baina utopia galanta. Onartu beharra daukat. Inbidia latza ematen didate lantokira trenez edo autobusez joaten diren lankideek. Baina onartu beharra daukat, baita, gaizki hezitako kotxe erabiltzaile amorratua naizela. Autoaren erosotasunak alferkeria sustatzen didala. Beraz, Esti, hipokresiarik ez. Segi utopian sinesten: zer iritsiko dira lehenago, auto-kapsulak ala Urolarako garraio publiko zerbitzu dezente bat? Nire lagun batek esaten duen moduan: mirariak, Lourdesen, eta osooso-oso tartean behin.

e

nbidoa 2. Estitxu Elduaien


J

Ruben larrañaga ardunian

"

GAUR

EGUNGO TEKNOLOGIA BERRIEI ESKER MUNDUKO BESTE PUNTAN DAGOEN

EDONOREKIN HITZ EGITEA POSIBLE DELA JAKIN BAGENEKIEN, BAINA ORAINGO

danbolinEK AUKERA IZAN DU HORI LEHENENGO PERTSONAN BIZITZEKO. INTERNETEKO SKYPE PROGRAMARI ESKER BRASILGO HEGOALDEAN DAGOEN RUBEN LARRAÑAGA HERRITARRAREKIN HARREMANETAN JARTZEA LORTU DUGU. RUBEN IAZKO ABUZTUAREN BUKAERAN IRITSI ZEN BRASILERA, BEKA BATI ESKER SOIN HEZKUNTZA (IVEF) IKASKETAK AMAITZERA, ETA IKASTEAZ GAIN, BIDAIATZEKO ERE APROBETXATU DU. RIO GRANDE DO SUL ESTATUKO HIRIBURUAN, PORTO ALEGREN, BIZI DA.

HONETAN

Iritsi ginenean

ez genuen ezer

ulertzen eta bertako jendea gurekin komunikatzeko mimika egiteko ere gai zen

"

ZER MODUZ ZABILTZA EUSKAL HERRITIK HAIN URRUN? Oso ondo nago hemen, oso gustura. Gabonetako oporrak bukatu zaizkigu eta orain, hamar egunez, klase intentsiboak ditugu. Datorren ebaluaketan irakasgai gutxiago izango ditut, lau guztira, eta lasaiago ibiltzeko aukera izango dut. Agian bidaiatzeko aprobetxatuko dut. Ebaluaketa honetan zortzi ikasgai izan ditut eta guztiak gainditu ditut, gainera nota onarekin eta oso gustura nago. Unibertsitatea ere oso ezberdina da, guri egokitu zaigun unibertsitatea pribatua da eta gure gelan 30 ikasle inguru gaudenez, irakasleekin dugun harremana oso gertukoa da. ETA, NOLATAN ANIMATU ZINEN KARRERA AMAITZERA BRASILERA JOATEA? Beka eskatu nuen, Destino Convenio izena duena. Beka horri esker diru laguntza bat ematen dizute, egia esan ez da oso handia izaten, hegazkina ordaintzeko eta ezer gutxi gehiagorako. Hala ere, hemengo bizitza Euskal Herrikoa baino dezente merkeagoa da. ESAN

DUZU BIDAIATZEKO APROBETXATZEA NAHI DUZULA.

NORA

JOATEKO AS-

MOA DUZU?

Orain klaseak bukatzen ditudanean lagun batekin Rio de Janeirora joateko asmoa dut. Inauteriak han igarotzeko asmoa dugu. Hilabete igarotzea espero dut. Leongo lagun bat dator hilabete pasatzera eta bidaiatzeko aprobetxatuko dugu. Dagoeneko zertxobait bidaiatzeko ere aprobetxatu dut, Argentinan izan naiz. Argentina benetan ikaragarria da. Argentinako mendiak ezagutzeko aprobetxatu nuen hemen egin nituen lagun batzuekin. Andeetan izan ginen eta ondoren, Mendozan egun batzuk igaro nituen.


7 gotan. Leonen ikasten izan ziren bi brasildar ezagutzen genituen aurrez, eta beraien etxean izan ginen hasieran. Hemengo jendeak dena ematen dizu, ez dute gure antzik! Hemengo jendea oso maitekorra da, eta edonork ematen dizkizu besarkadak eta musuak… Beste harreman bat da! POBREZIA

ASKO IKUSI AL

DUZU INGURU HORRETAN?

IKASLE PISU BATEAN AL ZAUDE? ETA ZER MODUZ? Bai, Leongo bi ikaslerekin nago pisuan. Aurrez ez nituen ezagutzen, beraiek ere beka eskatu zutela enteratu nintzenean ezagutu nituen Leongo unibertsitatean. Nik beka Florianopolisera joateko eskatu nuen, baina jende askok eskatzen du hara joateko beka eta ez zidaten onartu. Florianopolis Brasilgo iparraldean dagoen irla bat da, hondartza piloa dago. Orduan, bi ikasle hauekin batera, Porto Alegrerako eskatu nuen, eta hementxe gaude. Nahiko ondo moldatzen gara elkarren artean, ez dira nire betiko lagunak baina bueno… ZER

MODUZKO HARREMANA DUZU BERTAKO JENDE-

AREKIN?

Hemengo jendea kristona da! Gehien harritu gaituena horixe izan da, hemengo jendeak nola tratatu gaituen. Iritsi ginenean, bertako hizkuntza, portugesa, ez genekien, ez genuen ezer ulertzen, eta bertako jendea gurekin komunikatzeko mimika egiteko ere gai zen. Brasildar batzuek espainieraz hitz egiten dute, baina ez guztiek. Argentina eta Uruguay oso gertu daudenez, zenbaitzuk espainieraz ulertzen dute, gainera argentinar asko etortzen dira uda pasatzera Brasilera. Jendea ordea oso irekia da, edonork bere etxera gonbidatzen zaitu eta beraien senide guztiekin egon izan gara behin baino gehia-

Egia esan, gu gauden ingurua nahiko aberatsa da, Brasilgo hegoaldean gaude eta Sao Paulo izan ezik beste guztia ez da hain pobrea. Iparraldean pobrezia askoz handiagoa dago. Telebistan ikusten ohituta gauden Brasilgo pobrezia han dago. Hemen ere egon badago, baina askoz gutxiago. Porto Alegren bertan, jende asko kalean bizi da, haurrak zubi azpitan bizi dira eta kalean ikusten zaituztenean, dirua eskatu beharrean, jatekoa eskatzen dizute. Atzo bertan, tabernan bazkaltzen ari ginen eta haur batzuk ogia eskatzera etorri zitzaizkigun, eta noski, jatekoa eman genien. Behin baino gehiagotan, gauez, parrandatik bueltan-edo, egokitu izan zaizkigu haurrak eskatzen, eta orduan buruari buelta asko ematen dizkiozu; zu garagardotan dirua gastatzen ibili zara eta beraiek, hamar urteko haurrak, jatekoa erosteko dirua eskatzen ari zaizkizu… Hiriburutik, Porto Alegretik, ateratzen bazara, inguruko herri txiki guztietan arraza piloa aurkitzen dituzu: alemaniarren, italiarren… ezaugarriak dituzte bertako biztanleek. Garai bateko kolonizazioen ondorioak dira, arrazen nahasketen ondorioak. BERAZ, UNE NAHIKO GOGORRAK ERE IGARO DITUZU EZTA? Bai egia esan, haur horiek hanka hutsik jatekoa edo dirua eskatzen ikusteak barrua mugitzen dizu, dudarik gabe. Bertako lagun batekin haur horiei buruz hitz egiten aritu nintzen lehengo batean, eta berak esaten zidan kalean bizi diren haur horietako asko eta asko tutoretzapeko etxebizitzetatik ihes egindakoak direla. Ez dakit nolako tratua jasoko duten

...


GABONAK

ETXETIK KANPO IGARO DITUZU ETA AGIAN HEMENGO JENDEA FAL-

TAN BOTATZEKO GARAI APROPOSA IZANGO ZEN EZTA?

...

etxe horietan haurrek, baina esan daiteke “beraiek nahi dutelako” daudela kalean, eta badakitenez kalean eskatzen badute jendeak eman egingo diela, horrela bizitzen jarraituko dute. Eta noski, kalean ikusten ditugunean eskatzen badigute beti ematen diegu, baina hau ez omen da egokiena, ez bagenie ezer emango laguntzapeko etxebizitzetara itzuliko liratekeela dio nire lagunak… agian arrazoia izan dezake, ez dakit. Baina gogorra da haur horiek ikustea, niri pena handia ematen didate. Hemen desberdintasun ekonomiko oso nabarmenak daude, kale berean Mercedes markako auto handi bat ikusi dezakezu eta alboan fabeletan bizi den bat bere asto eta karroarekin…

ETA

HONEZKERO PORTUGESA GUTXI

GORABEHERA DOMINATZEA LORTUKO ZENUEN EZTA? Bai, dagoeneko ulertu dena egiten dugu. Egia esan ulertzen nahiko azkar hasi ginen. Eta hitz egiten, zertxobait bai, baina oso gutxi oraingoz. Hanka sartze handiak egiten ditugu, jendeak barre egiten digu zenbait gauza esaten ditugunean. Baina hala ere, kalean aurrez aurre gaudenean ulertzea nahiko erraza da, beti ere aurpegiak ikusita ez da hain zaila, baina telefonoz hitz egiten dugunean ulertzeko zailtasun gehiago izaten ditugu. Irakurtzea berriz, nahiko erraza da, baina ahoskatzea zailagoa da.

NOIZ ITZULIKO ZARA? Abuztuan izan beharko luke, baina ez dakit ziur noiz itzuliko naizen… agian diru pixka bat geratzen bazait bidaiatzeko aprobetxatuko dut… ez dakit, auskalo! Eta itzultzen naizenean lan bila hasi beharko dut, ikasketak bukatuta izango ditut eta gauza serioetan pentsatzen hasi beharko dut. Oraindik erdia besterik ez dut egin eta beste bost hilabete edo geratzen zaizkit hemen egoteko.

ZER

MODUZ HASI DUZU

URTE BERRIA? Oso arraroak izan dira aurtengo Gabonak. Pena handia izan dut egun horietan. Gabonak Brasilgo lagunen senideekin beraien etxean igarotzeko itzuli ginen Argentinatik. Hemen Gabon gaua ezberdin ospatzen dute, iluntzeko hamabiak arte itxaron genuen eta behin kanpaiak jo zituztenean elkar besarkatu eta afaltzen hasi ginen, ondoren opariak banatu genituen eta kalera atera ginen parrandara. Urte zahar gauean berriz, hondartzara joan ginen, hondartza ikaragarria da eta jendez beteta zegoen, musika jarrita… dena oso ezberdina izan da.

ETXETIK HAIN URRUN EGONDA “BAJOIAK” ERE IZANGO ZENITUEN EZTA? Bai badakizu hau zer den, momentu batean oso ondo egon zaitezke eta berehala oso triste jarri. Aldaketa oso handiak izaten dira. Gainera, askotan triste nagoenean, ez daukat jende asko hitz egiteko… noski lagun batzuk baditut sentimendu hauetaz hitz egiteko, baina ez da berdina. Horko jendea asko botatzen dut faltan, baina hau horrela da, oraintxe oso gustura nago eta oraintxe bajoia sartzen zait. “Montaña rusa” bezala da hau. ZENBAIT

OHITURA NAZIOARTEKOAK DIRELA ESAN DAITEKE: PARRANDARAKO

TARTEA IZAN DUZULA ESAN DUZU.

Bai bai, hemengo parrandak ikaragarriak dira. Hemengo musika ikaragarria da, samba… Jende guztiak tabernetan eta kalean batere lotsarik gabe dantzan egiten du, eta gainera dantzara ateratzen bazaituzte eta ezezkoa esaten badiezu jendeak ez du ondo hartzen, beraz, norbaitek dantzara ateratzen bazaitu derrigor dantza egin behar duzu. Hemengo dantzak oso “beroak” dira, bai neskak eta baita mutilak ere pila bat mugitzen dira, guk hauen ondoan estatuak ematen dugu.

N

aiara Exposito Alberdi


GURASO ELKARTEA sociación de padres de alumnos del Colegio Nacional Mixto Comarcal de San José izatetik, Zestoako Herri Eskolako Ekain Guraso Elkartea izatera pasa zen, 1992an, Gurean atalerako gonbidatu dugun elkartea. Izenari erreparatuz, ez zen aldaketa makala izan garai hartan emandakoa. Aurtengora etorrita, berriz, indartsu, berrikuntza askorekin eta lan egiteko modu berri bat martxan jartzeko asmotan da guraso elkartea. Herritar gehienok, normalean, festak antolatzeko orduan izaten dugu elkarte horren berri, haurrei dagokien egitarauari begira batez ere. Baina berez, guraso elkartearen helburu nagusienak bestelakoak dira: heziketari begira, jardueratan guraso nahiz ikasleen partaidetza sustatzea, ikastetxeko heziketaren osagarri izan daitezken ekintzak antolatzea, guraso edo haurrei sor dakizkieken arazoei aurre egiten laguntzea… Elkartearen zuzendaritza lehendakariak, diruzainak, idazkariak eta bederatzi bokalek osatzen dute. Hiru urtetik behin berritzen da eta bertako kide izateko, seme edo alabaren batek Zestoa Herri Ikastetxeko ikasle izan behar du. Askotan, borondatez ez da inor aurkezten, eta horrelakoetan zozketa bidez hautatu izan dira karguak. Azken urteetan, ordea, zenbait guraso, hobeto informatuta egon nahian, elkartearen betebeharrak bideratu nahian… bere borondatez gerturatu omen da elkartera. Esate baterako, oraingo zuzendaritza batzordean, hamabi kidetatik bost beren borondatez sartutakoak dira.

A

9

gurean

Guraso elkarteak, urtean zehar jarduera asko antolatzen ditu; igandetako zinea, hitzaldiak, kirol eskolarra eta nesken pala txapelketa, udaleku irekiak, logopeda zerbitzua… 2007rako, ordea, erronka berri bat du: zaintza zerbitzua. Gaur egungo bikote askotan, bi kideek etxetik kanpo egiten dute lan. Kasu horretan, haurrak bi urte egin arte, haurtzaindegira eman daiteke, baina behin bi urte betetzen dituenean etortzen dira arazoak. Haurtzaindegira ezin eraman umea, eta nora eraman? Zaintza zerbitzu berri horrek, goizeko 7:30etik 9:00ak arte umea eskolan uzteko aukera emango luke. Begirale bat egongo litzateke umeak zaintzen eskola ordura arte. Arratsaldetan, eskola ondorenerako luzatzeko aukera ere azter daitekeela uste du guraso elkarteak, baina momentuz, arazo handiena goizetakoa omen da eta horri heltzea erabaki dute; haurrek gurasoak ikusi gabe zortzi ordu baino gehiago ezin dutela egon esaten duen lege bat ere ba omen da tartean-eta… Otsailean egiten den matrikulazio garaian, zerbitzu berri horri buruzko informazioa zabaldu nahiko lukete, datorren ikasturtean martxan jartzeko moduan izateko. Bospasei familia animatuko balira, aurrera egingo omen dute, nahiz eta lehenengo urtean zerbitzuaren kostea erabiltzaileek hartu beharko luketen bere gain. 400 euroko kostua aurreikusten da hileko, denen artean ordaintzeko. Zenbat eta haur gehiago merkeago aterako litzaieke gurasoei zerbitzua baina haur kopuru handiegia izan eta bi begirale kontratatu behar izanez gero, garestitu ere egin daiteke. Ikusteko dago beraz zenbat izango diren eta gero atera behar kontuak. Momentuan, beharrezkoena da aukera hori hor izatea gero gurasoek nahi dutena edo ahal dutena egin dezaten.

J

ONE

BERGARA


ORRI HAUEK APROBETXATU NAHI DITUGU ESKOLAN EGI-

hitzetapitz

Kaixo

HIZKI ZOPA

Bederatzi animaliren izenak aurkitu itzazu

TEN DUGUNAREN BERRI EMATEKO.

GURUTZEGRAMA 1.2.3.4.5.6.-

IGERIKETA ETA FUTBOLA

Gipuzkoako herri txiki bat da. Zein kiroletan erabiltzen da meloi tankera duen baloia? Hankarik ez duen animalia. Futbol talde txuri-urdina. Arabako hiriburua. Lili zer da .

Urtero bezala hasi gara igeriketa ikastaroekin. Orain LH-1ekoak ari dira urtarrilaren 8tik otsailaren 2a bitartean. Ondoren LH-2koak hasiko dira otsailaren 5etik martxoaren 5era. Kirolekin jarraituz, hasita gaude eskolarteko kirolaren bigarren txandarekin. Dakizuenez urria eta abendua bitartean eskubaloia jokatzen aritu ginen Zumaia eta Zestoako eskolarteko txapelketan. Oraingoan futbola izango da egingo dugun kirola. LH-3koek (5.-6.mailak) Futbol-8 txapelketan parte hartuko dute eta LH-2koek (3.-4.mailak) berriz, areto futbolean. O N D O P A S A T U E T A, B A D A K I Z U E, KIROLTASUNEZ JOKATU!!


1 1

ESKUTITZA

Kaixo lagunok: Ni partxiseko dadoa naiz. Momentu honetan ondo nago, baina norbait partxisean ibiltzen denean oso gaizki pasatzen dut. Min handia hartzen dut potean astintzen nautenean. Alde batera eta bestera kolpeak hartzen. Gehienek sei zenbakia ateratzea nahi dute eta askoz ere gehiago astintzen dute potea eta orduan min handiagoa hartzen dut. Zenbaki bat ateratzerakoan, nire sei aurpegietako batek taularen aurka jotzerakoan zorabiatuta sentitzen naiz, baita beste dado baten aurka gertatzen denean ere. Handiek gehiago astintzen dute, indar gehiago dutelako eta pilota bat bezala erabiltzen naute. Askotan pentsatu dut oporretan mahaijokoen fabrikara joatea, ea beste joko lasaiago bat asmatzen duten ikustera eta gero jokoaren kaxan sartzea. Beste baterako badakizue, guri, dadoei, ondo tratatzea gustatzen zaigula. Agur eta beste bat arte.

GURUTZEGRAMA 1.2.3.4.5.6.-

Esertzeko erabiltzen da. Herri txiki bat da. Bertan bizi gara. Neskek janzten dugu. Arropa bat da. Idazteko erabiltzen da. Ez da boligrafoa. Irakurtzeko erabiltzen da. Garbira pasatzeko erabiltzen dugu eskolan. Marra asko ditu.

HIZKI ZOPA

Aurkitu itzazu sei herrien izenak

URTEKO LEHENENGO LANA

G a b o n e t a k o o p o r r a k i g a r o o n d o r e n , D A N B O L I N a ldizkarian parte hartzeko aukera eman digute eta hementxe gaituzue. Nola joan dira oporrak? Eskolan eta lanean hasteko irrikan? Eta Olentzero eta Erregeak? Ondo portatu eta opari asko ekarri dizkizuetela z i u r g a u d e . B a i n a o r a i n , e s k o l a h a s i e r a r e k i n b a t era, lanean hasi gara berriro ere eta esku artean duzuen hau da 2007ko lehenengo lana. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta eskolako guztion partetik URTE BERRI ON !!!


atzera begira

HERRIKO

M E M O R I A .M A N U E L A Zenbat urterekin ikasi zenuen idazten? Sei urte izango nituen idazten ikasi nuenean. Hamar urte betetzen genituenerako batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak ikasten genituen. Ordurako ere irakurtzen eta idazten ikasten genuen. Mojak diktaketa ugari egiten zituzten eta hori oso ongi etorri zitzaigun. Asko ikasi nuen moja haiekin.

D

MANUELA IBARGUREN, EZKERREAN BESTE HAINBAT LAGUN XARMANGARRIREN ONDOEN

anbolinek 2005 urtean Manuela Ibargurenekin hitz egin zuen San Juan egoitzan zegoela. Manuela 1910eko urriaren 10ean jaio zen eta herriko memoria biltzeko asmoarekin Danbolinek burutu nahi dituen elkarrizketa sortaren lehena izan zen berea. Manuela 2006ko urriaren 16an hil zen eta gure ustetan bere oroitzapenak galdu ez daitezen modurik egokiena izan daiteke. Ale honetan irakurri daitekeen elkarrizketa Manuelari egin zitzaion elkarrizketaren zati bat besterik ez da. Leku arazoa dela eta bere haurtzarora eta Gerra Zibilera mugatu gara. Egia al da idazten jarraitzen duzula? Bai, horrela da baina nire bista ez da lehengoa eta lanak ematen dizkit zuzen idazteak. Baina nire idazkera ez da sekula ona izan eta horrek ez nau orain arduratuko. Mojak beti esaten zidaten, “oso ongi idatzita dago baina letra, beti bezala, oso txarra da�. Sekula ez dut izan pazientziarik letra ona egiteko.

Garai hartan non ematen zituzten klaseak Zestoan? Ursulinak ziren lau moja etorri ziren Zestoara eta lehen klaseak Gurutze aurrean zegoen etxe batean jaso nituen. Jabeek ordea, etxea behar zutela, eta Izetaneko etxera pasa ziren. Etxe osoa klaseak emateko erabili zuten. Beheko pisuan haur eskola edo txikienen klaseak ematen zituzten eta goiko pisuan berriz zaharragoenak. Izetaneko etxean denbora bat egon ondoren berriz aldatu behar izan zuten etxez. Oraingoan ere jabeek behar zutela eta Zufirianeko etxera pasa ziren berriz. Ordurako urte batzuk gehiago nituen. Klase gehiagotara joaten al zinen? Mojak frantsesa irakasten zuten baina bost pezeta ordaindu behar zen eta garai hartan diru asko zen. Edonork ezin zuen diru hori ordaindu. Nire etxean ezin zuten diru hori ordaindu baina nik tratu bat egin nuen mojekin. Enkarguak egitearen ordainetan klaseak dohainik jasotzen nituen. Goizero-goizero mojei behar zituzten esne, ogi eta haragiak eramaten nizkien frantseseko klaseetara joan ahal izateko. Enkarguak egiteaz gain beste lan gehiago egiten al zenuen? Hamalau urte inguru nituela herrian bertan zakuentzat telak egiten zituen tailer txiki batean hasi nintzen lanean. Neska eta mutil koxkor pilo bat egoten ginen lanean tela metro pilo bat egiten. Ondoren bi emaku-

I


3

1

BARGUREN mek josi egiten zuten. Etxera diru pixka bat eman behar izaten genuen. Zestoan eskola bakarra al zegoen garai horretan? Mojez gain eskola nazionaleko maisu-maistrak zeuden Elortzaneko etxean. Doña Dionisia izena zuen Gasteizko andre bat ibili zen maistra. Fama handiko emakumea zen. Oso zorrotza. Neska ugari joaten zen bertara baina maisuarengana mutil gutxi joaten zen. Garai hartan garestia baitzen eta mutil askok ezin zituzten ordaindu klaseak. Diferentziarik ba al zegoen eskola nazionalaren eta mojen artean? Bazeuden diferentziak. Mojek erlijioa ematen zuten eta askoren ustetan gehiegi ematen zuten arratsalde guztietan meza izaten baikenuen. Zergatik moja Ursulinak eta ez beste kongregazio bat Zestoan maisu lanak egiteko? Behartsuei laguntzeko asmoarekin etorri ziren Zestoara mojak. Asmo horrekin prestatu zuten egoitza baina uste baino pobre gutxiago zegoen garai hartan Zestoan eta mojak herrian izanik beste lan baterako erabiltzea pentsatu zen. Egoitza prestatua zegoenez egokiena klaseak ematea zela pentsatu zen. Horregatik hasi ziren klaseak ematen, herrian uste zutena baino pobre gutxiago zegoelako. Gerra Zibilarekin aldatu al zen egoera? Gerrarekin gosete handia izan genuen. Ez zegoen ez ogirik, ez esnerik. Behiak ezkutuan gorde zituzten eta lurrak ez zuen fruiturik ematen,

ez baitzen lantzen. Gizonik ez zegoen herrian. Batzuk ihesi eta besteak gerrara joanda zeuden. Kontrabandorik ere ez zegoen, ez baitzegoen ezer estraperloan erabiltzeko. Noizean behin kafe pixka bat eta txokolate apur bat ekartzen zuen norbaitek kontrabandoan Zarauztik baina harrapatzen bazintuzten gorriak ikusten zenituen. Zestoan ba al zegoen kartzelarik? Torilean zegoen kartzela baina ez dut uste inor sartu zutenik bertan. Merezi zuen inor ez zuten atxilotu. Badaezpada zegoen kartzela. Goseak gerra amaitu zenean jarraitu al zuen? Gerra amaitu eta urte batzuetan oraindik gosetea izan genuen. Gerra hasi zenean janaria errazionatu ziguten. Udaletxean banatzen zuten olio pixka bat, gatz apur bat… denetik gutxi. Bi egunetarako ere ez zitzaigun iristen. Herritarrek harremanik izaten al zuten soldaduekin? Bainuetxean “Hospital de Sangre” delakoa izan genuen. Bizkaia hartu behar zutela erabaki zutenean zaurituak Zestoara ekartzen zituzten. Zenbat mutil gazte hil zen hemen! Pena handia ematen zuten. Asko nafarrak ziren eta Bizkaia aldera irten aurreko egunean, “badakigu hiltzera goazela baina zer egingo dugu”, esaten zuten. Zenbat jende hil zen alferrik. Zestoar asko joan al zen soldadu? Zestoar denak Frantzia aldera joan ziren. Antonio nire anaia 19 urterekin joan zen ihesi. Landak aldean pinu ugari dago eta euskaldun asko joan zen bertara lanera. Gure anaiak zortea izan zuen. Gure izeba moja bat La Sante-ko emakumeen ikastetxe batean zegoen lanean eta bertan arotza behar zuten. Nire anaiak bazkalorduan sobratzen zitzaion janaria tailerreko mahai azpian gordetzen zuen eta arratsaldero bisitan joaten zitzaizkion azkoitiar batzuei ematen zien. Gose ikaragarria pasatzen zuten mutil gaixo haiek. Herrian gelditu ziren emakumeak Bainuetxera soldaduak zaintzera joaten al ziren? Jende askok egin zuen lan Bainuetxean gerra garaian. Neskak arropak garbitu, janariak prestatu eta ontziak garbitzera joaten ziren. Lan asko zegoen egiteko garai hartan. Señoritak, neska eleganteak, erizain lanak egitera joaten ziren. Nola jakin zenuten herrian gerra hasita zegoela eta soldaduak herrira etorriko zirela? Garai hartan herrian hiru irrati bakarrik zeuden. Bat maisuak zuen, bigarren irratia Alkorta taberna zenean zegoen. Eugenio, bertako nagusia,

...

MANUELA IBARGUREN, ERDIAN, ATZEALDEAN


...

gerra hasi zenean alkatea zen eta ihesi joan behar izan zuen. Hirugarren irratia berriz, okindegian zegoen. Egun batean bazkalondoan maisuak esan zidan militarrek irratian hitz egin behar zutela. “Ez dut entzun nahi, beldurra ematen didate”, esan nion nik. Irratian entzun genuen Gasteizko kuarteletik artilleria astuna irten zela Gipuzkoa bidean. Gipuzkoako herri guztietan mutil gazteak erreklutatzeko asmoa zuten zerbitzu militarra egin zezaten.

kanpoan. Eugenio, alkatea zena, itzuli eta ez zitzaion ezer gertatu. Beste batzuk berriz kartzelan sartzen zituzten. Orduan, normala den bezala, jendea beldur zen eta ez zuen etxera itzuli nahi. Ni askotan joaten nintzen Frantziara bisitan eta egun batean anaiak kontsulatura joan eta berari gerta ziezaiokenaz galdetzeko eskatu zidan. Kontsulatuan esan zidaten nire anaiak ez zuela zerbitzu militarra egin eta horregatik desertore izendatuko zutela. Beraz, itzultzen zenean kastigu moduan soldaduskan egin ez zituen hiru urteak “diziplina batailoi” batean pasa beharko zituen. Eta gizon hark egia esan zidan. Frantzian lau urte pasa ondoren, eta naziek atxilotua izan ondoren, beste hiru urte diziplina batailoian pasa zituen.

Zestoan norbait behartu al zuten soldadu joatera? Militarrek “korrientetik” gora eta behera bi kinta eskatu zituzten. Hau da, hemezortzi urtetik gora eta behera bi urteko tarteko mutilak nahi zituzten. Hamazazpi urtetik beherakoetan Inazio Porturi eta beste bati tokatu zitzaien eta joan behar izan zuten. Negarrez hasi nintzen ni. Ezin gelditurik. Gizonezkoak herritik joan ziren, baina hauek gelditu egin ziren, ustez umeak zirelako. Dena dela, gero, soldaduek eraman zituzten. Soldaduak herrira etorri zirenean non gelditu ziren? Gasteizko kuarteletik irten ziren soldaduak iritsi zirenean herriko plazan egon ziren. Herri guztia soldaduz bete zen eta plazan bertan zazpi kanoi handi sartu zituzten. Bizkaia hartu behar zutela erabaki zutenean soldaduak etortzen ziren herrira. Egun batzuk egoten ziren eta soldadu kopuru bat biltzen zenean Bizkaiko frontera joaten ziren. Ihesi joan zirenak noiz itzuli ziren herrira? Bakoitzak ahal zuenean. Nire anaiak adibidez lau urte pasa zituen

Frantziara Gerra Zibiletik ihesi joan eta beste gerra batekin topo egitea zorte txarra ote da? Antonio nire anaiak zioen zerbait txarra egin zuela Jaungoikoa horrela haserretzeko berarekin. Ez zela normala gauza txar horiek denak gertatzea. Herritik ihesi joan zenean Baionako portutik Mexikora zihoazen itsasontzietan sartzeko aukera izan zuen baina ez zen joan. Gerra laster amaitu eta etxera itzuliko zela uste zuen eta guk ere ez genuen nahi hain urrutira joatea. Orduan naziak Frantziara sartu ziren eta errefuxiatu guztiak atxilotu zituzten eta kontzentrazio zelaietara eraman zituzten. Nire anaia Alemaniako mugan zegoen zelai batera eraman zuten. Hala ere, zortea izan zuen, lanean aritu zen eskolako mojen buruak kontzentrazio zelaitik ateratzea lortu baitzuen. Baina hori bai, denbora nahikoa pasa zuen bertan. Giltzurruna galduta etorri zen. Frantzian gelditzeko aukera izan zuen baina etxekoekin harremana ez zuen galdu nahi eta horregatik joan zen diziplina batailoira. Pentsa bizitza nolakoa den. Azkenean, Frantzian ezagutu zuen Oñatiko neska batekin ezkondu eta bestaldera joan zen bizitzera. Mundu guztia ibili zen modu horretan garai horietan. Zer egiten zuen ez zekiela.

U

RKO CANSECO


5 1

u daleko berriak •E

KAINGO

ERREPLIKARAKO

•F

UTBOL ZELAIKO LANAK,

«NAHIKO AURRERATU-

TA» DAUDE.

Joan den uztailaren bukaera aldera hasi ziren Iraetako futbol zelaiko lanekin eta Udalak adierazi du dagoeneko “nahiko aurreratuta” daudela lanak. Hala ere, futbol zelaia noizko bukatuko duten ez du iragarri. Zenbait faktore, eguraldia adibidez, ez dago Udalaren esku eta horregatik, ez du data zehatzik adierazi. Futbol zelaia noiz bukatuko duten jakin ezin den arren, dagoeneko lan gehienak eginak daudela nabarmendu du Udalak; sareak jartzea, zati batzuk asfaltatzea eta aldage-

PANELAK NOLA DO-

AZEN IKUSTEN EGON ZIREN GABON AURRETIK

Gorka Unanue alkatea, Jesus Altuna historialaria eta Txabi Bazterretxea Alfa Arte enpresako eszenografia arduraduna Montignag-en (Frantzia). Zazpi paneletatik bost bukatuta daude eta seigarrenaren lanak oso aurreratuta daude. Emaitza asko gustatu zaie, koba errealarekin antzekotasun handia omen du. Martxo bukaera alderako panel guztiak bukatuta edukitzea espero dute. Gero, Eibarren, Alfa Arte lantokian azken ukituak emango dizkiote Sastarrainera ekarri aurretik.

• AAkoa eta Aizarna auzoetara ura eramateko hodi KOA ETA

AIZARNAKO

UR HORNIDURA LANAK

berriak sartzen duela hilabete hasi ziren Lau Iturri aldean. Inguru horretako lanak egin ahal izateko Zubimusu zubia itxi zuten, eta alde horretara iristeko Bainuetxeko bidea erabili behar izan zen. Oraingoan, Zubimusu auzotik hodiak sartu ostean, errepidea moztu dute Arozena aurrean.

len barruko lanak, besterik ez da falta. Denbora beharko da aldagelen barruko lanak egiteko; baldosak, komunak eta gainerako altzariak jarri behar baitira. Aldagelen eraikinean, taberna ere egokituko dute eta Udala bera arduratuko da taberna barrua egokitzeaz. Hori bai, futbol zelai berriko tabernako gestioa nork eramango duen ez dute zehaztu oraindik.


k

zulo

danbolin

ale/bale KALE.

LIZARRAITZ BASERRI AURREAN DAUDEN ZABOR ONTZIEN ONDOAN ZULO BAT DAGO LURREAN, ETA ARRISKUTSU SAMARRA DA BATEZ ERE ILUN DAGOENEAN.

BA L E .

A g i r o Me n d i T a l d e ko e k , HAURTZAINDEGI ATZEAN HAURRAK ATE-

RATZEKO PARKETXOA EGIN DUTE, EGURALDI ONA EGITEN DUENERAKO.

Elgoibarrera irteera egin zuten. Lagun mordoska bat elkartu ziren goiz buelta egiteko. Elgoibarrera iristea nahikoa ez eta ibilbidea luzatu omen zuten. Ez da seinale txarra!

Huancavelicako Lagunak Gobernuz Kanpoko Eerakundeak (GKE) urtero egiten duen bezala, Gabonak igaro ostean jostailuak bildu zituen plazan. Bestalde, Sahararen alde lanean diharduen Wadna taldeak ere, janaria bildu zuen Saharako errefuxiatuei bidaltzeko.

Au r t e n g o S a n t a I n e s j a i e k berrikuntza asko izan dituzte. Etxe berrietara bizitzera etorri den jendearekin harremana sendotu asmoz “Iraeta denon artean” taldea sortu da. Jai ezberdinak antolatzeko izandako ausardiak merezi izan du. Arrakasta handia izan dute bai ziklo-kros, herri afari eta gainontzeko ekintza guztiek ere. Jarraitu horrela!



agenda ur 30

TARRILA ASTEARTEA

Hitzaldia: bizkarrezurra eta kirola. Hizlaria: Michel Marmier, 19:30ean Kultur Etxean.

31

ASTEAZKENA

Korrika badator! Arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxean lehenengo bilera irekia egingo da korrika batzordea osatzeko. Martxoaren 22an Karrantzan hasi eta apirilaren 1ean Iruñean bukatuko da aurtengo Korrika 2007. Zestoatik Martxoaren 25ean goizeko 2:00etan pasako da.

ot 04

Korrika Batzordea eratzeko lehen bilera irekia

Urtarrilak 31 asteazkena Arratsaldeko 20:00etan Kultur etxean

09 16

OSTIRALA

Bertso Kabareta Koiote tabernan. OSTIRALA

Harrobia berreskuratzeko lehiaketan aurkeztutako proiektuen erakusketa, udaletxean, 19:30ean; bertan, hiru proiektu sarituen egileek beren lanak aurkeztuko dituzte. Erakusketa martxoaren 3ra arte egongo da zabalik, udaletxean.

17

LARUNBATA

Arratsaldeko 17:30ean txokolatada umeentzat. Ondoren, jolasak Zipriztin taldearen eskutik. Jatorrenak txaranga 19:00etatik 21:00etara, eta 23:00etatik 1:00etara.

14

ASTEAZKENA

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak Saizar sagardotegira irteera antolatu du.

• Adeak Sonporten

(Aspe bailara) iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko ikastaroa antolatu du otsailaren 7 gauean atera eta 11n itzuliko dira. Bi gau, bi gosari, afari bat eta garraioa, 44 euro ordaindu beharko dute bazkide direnek eta bazkide ez direnek berriz 50 euro. Urtarrilaren 30a baino lehen eman behar da izena 943 147 942 telefonora deituta edokiroldegira bertara zuzenduta.

SAILA IGANDEA

IGANDEA

Arratsaldeko 17:30ean umeentzako ikuskizuna.

giro Mendi Tal-

Animatu!!!

Santa Ageda bezpera. Caritasentzat bilduko dute aurten dirua. Bi taldetan banatuko dira. Talde bat Akuara joango da eta bestea Etorra aldera. Eguerdian, herrian arituko dira koplaka eta eguna ongi bukatzeko, goiz osoan zehar kantuan aritutako taldeak bazkaria izango du.

18

• EIkasleen Gurasoen Federazioaren laguntzarekin kain Guraso Elkarteak, Baikara Gipuzkoako

Guraso eskolak eta tailerrak antolatu dituzte. Otsaileko asteartetan izango dira, otsailaren 6, 13, 20 eta 27an eguerdiko 14:30etatik 16:30etara kultur etxean.

•Z

estoako Udaleko Gizarte Zerbitzuak zenbait ikastaro antolatuko ditu martxoan. Alde batetik eskulangintza; bestetik oroimena trebatzeko ikastaroa; eta azkenik, inteligentzia emozionala (geure emozioak ezagutzea, pertsona arteko gatazkak konpontzea, izaera hobetzea...). Ikastaroak adin guztietako jendearentzat izango dira, oroimena trabatzekoa izan ezik, azken hau 65 urtetik gorakoei zuzendua baitago. Informazioa, Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (tel.: 943 147 132).


9

1

INTERNETEN N A B I G AT Z E A R E N A R R I S K UA K SAREAN

NABIGATZEN DUGUNEAN INFORMAZIO INTERESGARRIA

T O P A D E Z A K E G U, B A I N A

INTERNETEN

GURE SISTEMA ERAGILEA

H O N D A T U D E Z A K E T E N H A I N B A T A R R I S K U D A U D E. DIRA

BIRUS

ETA

S P Y W A R E- A K.

AS K I

EZAGUNAK

Zer dira Birusak? Birusak ordenagailuko programak eta fitxategiak infektatzen ditu eta hauek erabili ahala ordenagailua gaizki funtzionatzen hasten da. Bi birus mota nagusi daude: 1.-Informazioa ezabatzen dutenak. 2.-Molestatu bakarrik egiten dutenak. Horiek ekiditeko antibirus ugari daude informatika munduan, baina kontuan eduki behar da kasu askotan antibirus beraiek birusak direla azken finean. Komenigarria da informatika teknikari bati galdetzea zein den antibirusik egokiena gure beharretarako. Adibidez: Panda titanium 2007, Norton antibirus… Zer da Spyware bat? Gure baimenik gabe instalatzen dira sisteman eta gure datuak jasotzen dituzte, beste erabiltzaile batek bere onurarako erabil ditzakeelarik (helbideak, telefonoak, banku datuak,…). Internetera konektatu gabe ere, “Kasino” eta “sexu” orrialdetara bideratzen gaituzten leihoak irekitzen dira. Horiek ekiditeko hainbat aplikazio daude eskuragarri interneten, Shareware eta Freeware programak: 1.-Shareware: Horiek ordaindu beharreko programak dira. Normalean epe mugatuan erabil daitezke. Erabiltzen jarraitu nahi bada ordaindu beharra dago.

Nola jakin zure ordenagailua infektaturik dagoen ala ez? Ordenagailua infektatua dagoen jakiteko eman beharreko pausoak: 1.-Errendimendua jaitsi al da? 2.-Gauza arraroak egiten al ditu? 3.-Aplikazioak ez ditu irekitzen? 4.-Nabigatzaileko hasiera orria aldatua al dago? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada ordenagailua infektatua dagoela esan nahi du. Askotan, mezu batzuk azaltzen dira esanez gure ordenagailua infektaturik dagoela eta web gune jakin batetik fitxategi espien aurkako aplikazio bat jaitsi behar dugula. Mezu horiei ez zaie jaramonik egin behar, lortu nahi duten bakarra, guk beraien programa bat erostea baita. Mezu hori ezabatzeko, aurretik aipaturiko aplikazioetako bat instalatzea da onena. Ze neurri har ditzakegu gure ordenagailua ez infektatzeko? Birus eta Spyware asko Internet Explorer-ek dituen akatsez baliatzen dira gure sistema infektatzeko. Horregatik, gure ordenagailua garbia edukitzeko moduetariko bat beste nabigatzaile bat erabiltzea da. Nabigatzaile aukera handia dago, baina teknikari gehienek Mozilla FIRE FOX 2.0 gomendatuko dizute. Honako web gunetik jaitsi daiteke dohainik www.mozilla-europe.org .

2.-Freeware: Beste horiek doaneko programak dira eta interneten eskuragarriak dira hainbat web-gunetan. Erabiliena eta gure esperientziaren arabera egokiena, SPYBOT programa da eta hemendik jaitsi daiteke http://www.spybot.info. Hala ere esan beharra dago, gaur eguneko antibirus gehienek Spyware-en aurkako atala ere badutela.

Gomendio horiek jarraiturik, gure ordenagailua txukun mantendu ahalko dugu. Hala ere esan beharra dago birus eta Spyware horiek sortzen dituzten informatikoek beti bilatuko dutela modu berriren bat babes-neurriak ekiditeko eta horregatik gure aplikazio guztiak eguneraturik eduki behar ditugula.

I

BAN

BUENO



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.