2007/02
JARDUNIAN EDURNE SORALUZE
BORJA GOMEZ ARGAZKILARIA
70. alea
A T E- S A R E A
∑ ANTOLATZEN: OTSAILAK 26 ASTELEHENA: Korrika Batzordeko bilera irekia arratsaldeko 20:00etan kultur etxean. Animatu! ∑ KORRIKA KULTURALA: MARTXOAK 22 OSTEGUNA Danbolin Zulo Kultur Elkartea eta Korrika batzordeak antolatuta Zinea Euskaraz Film laburren zirkuitua, 20:30ean Kultur Etxean. MARTXOAK 23 OSTIRALA: Korrika Txiki. Eskolako txikienek herrian bira bat emango dute korrika eta ondoren Zipristin taldekoek antolatutako jolasak eta txokolatada izango dira. MARTXOAK 25 IGANDEA: Korrika 15 pasako da Zestoatik “Heldu” lemarekin goizeko ordu bietan. Aurrez txotx afaria eta perkusioa.
Horixe da aurtengorako Korrikak aukeratu duen leloa! Eta bi urtetik behin egin ohi duen bezala euskararen alde lan egin duen norbait omentzen du. Oraingoan euskal emakumea omenduko du, eta manifestuari atxikimendua eskatzen dutela eta neuk ere bat egin dut eta testuaren zati batzuk hona ekarri ditut: “...euskal emakumeak gure hizkuntzaren transmisioan izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi ditugu. Urtetako menderakuntza, jazartze eta zigorrei aurre egiteko eta euskal kultura eta euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko, euskal emakumeek izan duten indarra, adorea eta balioa...” Bada kezkatzen nauen zerbait bi gai horien inguruan. Badirudi euskararen aldeko lana batik bat euskaldunona dela eta emakumearen aldeko borroka berriz emakumeona. Baina ez nago ados eta ez da hala gainera. Emakumeak gizonarengana iritsi behar du eta euskaldunak erdaldunarengana iritsi behar du eta alderantziz. Alegia, euskararen mundua erdal mundura iristen ez bada nekez euskaldunduko dira. Zertarako? Zer dauka ba erakargarri euskarak? Eta genero berdintasunak? Zer dauka ba emakumeak gizonak ez duenik eta gizonak emakumeak ez duenik? Emakumeari rol batzuk ezarri zaizkio eta gizonezkoari beste batzuk. Noizko hezi behar ditugu pertsonak, emakumea edo gizonezkoa den begiratu gabe? Saiatu al gara emakumeak gizonak jasan dituen zapalketa eta jokatu arazi zaion rola ulertzen? Nola sentitu diren ba al dakigu soldaduzkara joatera behartu dituztenean edo negarrik ezin dutela egin esan zaienean? Gizonezkoa iritsi al da ulertzera emakumea menpeko izateko hezi dutela eta bera berriz zapalkuntza hori aurrera eramateko hezi dutela? Jarri al gara bata bestearen larruan? Askorako eman dezake gaiak baina natorren berriro ere Korrikaren manifestura. Honelaxe bukatzen du aldarrikapenak: “...geure konpromisoa adieraztearekin batera, dei egiten diegu bereziki Euskal Herriko emakume guztiei, bakoitzak bere esparruan eta bere ahalmenaren arabera, ikasiz zein erabiliz, gurekin bat egin dezaten. Eta horrekin batera, mundu bidezkoago bat erdiesteko bidean, parekidetasunean oinarritutako Euskal Herria eraikitzea ezinbestekoa zaigunez gero, Euskal Herri osoari egiten diogu dei. Euskararen eta euskal kulturaren iraupen, berreskurapen eta etorkizunean denok izan behar dugulako geure eginkizuna, izan gizon zein emakume”.
M d a n b o l i nEK
argari Eizagirre
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 12 14 16
HELDU!
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN EDURNE SORALUZE
UDALEKO BERRIAK
ARGAZKILARIA
A T E- SAREAK
DANBOIN- Z U L O
EUSKARA KALEETAN
diruz lagundutakoa
enbidoa I. Euskal Herritik kanpo gabiltzanean, eta nongoak garen galdetzen digutenean “Euskaldunak gara” esan eta gehienetan “A…, eta non dago hori?” izaten da erantzuna. Betiko azalpenak eman eta askok galdetzen dute: –Baina orduan, espainiarra/frantziarra zara, edo nongoa zara? Bada, horren harira Edinburgon (Eskozia) emakume edadetu batekin izandako elkarrizketa datorkit burura, grazia egin zidan, bada, emakumeak esandakoak! Ostiral arratsalde batez, lanean ari nintzen. Lagun euskaldun bat etorri zitzaidan agurtzera. Hizketan ari ginela lehen aipatutako emakumea etorri zen kafea eskatzera. Lagunak alde egin zuen eta emakumeak esan zidan: –Barkatu, baina espainiarra al zara? Orain dela gutxi Madrilen izan naiz eta espainolez ari zinetela iruditu zait. –Euskalduna naiz ba, eta ez ginen espainolez ari, euskaraz ari ginen hizketan. –A…, eta non dago Eus…? Nongoa zarela esan duzu? Betiko esplikazioa eman nion. Espainia iparraldean eta Frantzia hegoaldean dagoela Euskal Herria, bi estatuen mugan. Kafea atera nion eta esan zidan: –Barkatuko didazu, baina ez zait garbi geratu espainiarra zaren edo ez. Berak ulertzeko era errazena iruditu, eta esan nion: –Zu eskoziarra al zara? –Bai! –Orduan, ez zara britainiarra. –Ez, ez, ezta pentsatu ere! –Bada, niri gauza bera gertatzen zait! –Ene bada, barkatu! Eta horrela, emakumeak, zeharo larrituta, auskalo zenbat aldiz eskatu zidan barkamena! Esan nion lasai egoteko, ez zela ezer gertatzen, hurrengorako bazekiela! Han joan zen gure emakumea, nazionalitatea oso garrantzitsua dela esanez. Ez dio berriz euskaldun bati espainiarra denik esango, ez!
M
aider Arregi
5 Dagoeneko martxan da lehiaketa! Otsailean paisaia ederrak jaso ditugu, zuri-zuriak gehienak. Martxoaren 15a bitartean erretratuak jasoko ditugu, aurpegi nahiz gorputz osokoak. Bidali inauterietan atera dituzun argazki polit horiek, edo lehendik etxean dituzunak. Ez dute zertan inauterietakoak izan, ez eta aurtengoak ere! Bidaltzen duten guztien artean MP3 zoragarri bat zozketatuko dugu. Zer egin behar duzun? Bada, argazkiak bidali danbolin@topagunea.com helbidera. Eta ez ahaztu zure datuak ere idaztea. Martxoaren 15etik apirilaren 15era argazki abstraktuak jasoko ditugu, modernoak, ulergaitzak, zer ikusten ari garen garbi antzematen ez diren argazki horietakoak‌ Baina hori hurrengoan izango da. Orain erretratuak! Martxoaren 15a arte. Mugi!
Hileko argazkia E :E S GILEA
TOR ARRIEGI
SANTA ENGRAZIATIK BEGIRA
Maiatzeko zenbakian jakingo dugu MP3a nori egokitu zaion. Gogoratu parte hartzaile guztien artean zozketatuko dugula, eta ez argazki onenak bidali dizkigutenen artean. Argazkiek ez dute derrigorrez atera berriak izan behar, lehendik gordetakoek ere balio dute. Animatu eta bidali nahi adina argazki!
8
:10. Etxeko atea ireki dut. Hotza. Eguraldi bikaina. Denbora sobera dut lantokira sartzeko, 8:30ean sartzen naizelako. Hegazti hotsa entzun dut, agian lertxuna, auskalo. Autoan sartu naiz. Ea nire lagun zaharra portatzen den arrankatzerakoan, azken aldian nagi samar dabil eta. Estu antzean ibili ondoren gaur baietz esan dit. Irratia piztu dut. 99.8. Euskadi Irratia. Manu Etxezortu ari da hizketan. Eguraldi iragarpena eskatu dio Onintze Salazarri. Kristoren eguraldi-puska egin behar duela esan du. Abiatu naiz eta berrehun metro egin ondoren paisaia ikusgarria jarri zait aurrez aurre. Han atzean Legate mendia eta, bere azpian, lainozko itsasoa. Laino artetik Zigako kanpandorrea agertu da. Postalekoa. Bi kilometro Zigako gurutze-bidera. Azken puntu honetara iristear nagoela, katagorri batek bidea gurutzatu du. Martxa laburtu behar. Eguraldia probestera, ongi egiten duk, nire buruari diot. Zigaurrera iritsi eta ataskoa, joder! Emakume batek artalde bat darama errepidean behera. Azkenean libratu naiz. Lau kilometro Iruritara. 8:16. Okina behetik gora C-15ean, goian, ardo kaxa bat daramala. Vinos Atxega edo Atxaga. Ez dut ongi ikusi. Agurtu dugu elkar. Behe-lainoa, argiak piztu ditut. Manuk txerriak zeramatzan kamioi bat irauli dela dio irratian. Lasarten izan da, N-1ean, eta auto-ilarak Andoaineraino iristen dira. 8:23. Tertuliano bat ez zaio iritsi irratira. Iruritan nago. Argiak jada, itzali ditut. 121-B errepidean sartu eta Arrazkazan auzora desbideratu naiz. Joder!, ataskoa, behiak, arraska zak hori!, gizon batek akuiluarekin nondik pasatu behar dudan adierazi dit. Pasa naiz. 8:29, berandu! Lantoki sarrerako atetik pasa naiz. Atxagak euskal hiria aldarrikatzen du, bai to!. Nik nahiago dut katagorriari pasatzen uzteko bigarren martxa sartu.
e
nbidoa 2. Luis M. GaztaĂąaga
J
Edurne soraluze ardunian
"
Zestoan lan asko dago egiteko, baina erronka polita da
"
ZESTOAKO UDALAK 2006AN GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN HITZARMEN BAT SINATU ZUEN, TOKIKO MAILAKO GAZTERIA PLANA GARATZEKO ZESTOAN. AKORDIO HORREK HIRU URTEKO IRAUPENA DU ETA FORU ALDUNDIKO AHOLKULARITZA ZERBITZUAK EGIN DUEN AURRE-DIAGNOSTIKOAN OINARRITURIK LAN PROPOSAMEN BAT BURUTU DA. EDURNE SORALUZEK, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN GIZARTE ESKUBIDERAKO, ENPLEGURAKO ETA GIZARTERATZEKO DEPARTAMENDUAN, HAURREN ETA GAZTEEN SUSTAPEN ATALEAN, LAN EGITEN DU. BULEGO TEKNIKOKO AHOLKULARITZA ZERBITZUAN TOKI MAILAKO PLANAK GARATZEA DA BERE LANA. EDURNE, JAIOTZEZ AZPEITIARRA, ZESTOAN BIZI DA ETA “ZESTOARRA” SENTITZEN DA. HERRIAN LAN EGITEKO AUKERA “POLITA” IZAN DA BERARENTZAT. ZESTOAN LAN EGITEA ZUK AUKERATU ZENUEN EDO ZORTE KONTUA IZAN ZEN? Zestoako Udalak Aldundiarekin akordioa sinatu zuenean, koordinatzaileak Zestoan lan egiteko proposamena luzatu zidan, eta nik pozik onartu nuen. Orain zestoarra naiz, eta herria eta herritarrak hobeto ezagutu nahi nituen, eta hau aukera ona zela uste nuen. Daramatzadan proiektuetako bat Zestoa izatea eta herrian bertan lan egitea luxua da. ZERGATIK SINATU DUTE AKORDIO HORI ZESTOAKO UDALAK ETA ALDUNDIAK? Zestoako Udalak eskaera egin zion Aldundiari. Zestoan, haurren, gazteen eta nerabeen alorrean, eta batez ere nerabeen kasuan, hutsunea zegoela ikusi zuen Udalak, eta aholkua eskatu zion Aldundiari. Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen artean aholkularitza zerbitzua dago, eta eskaera horren ondorioz sinatu zuten 2006an hiru urteko iraupena duen elkarlan akordio hau. ZEIN DA HIRU URTERAKO DENBORA EPEA AUKERATZEAREN ARRAZOIA? Toki Mailako Planak Garatzeko Bulegoa orain lau urte ireki zen eta orain arteko esperientzian oinarritzen gara. Epe luzeko proiektuetan dugun esperientzian oinarriturik, hainbat baldintza ezartzen ditugu eta horregatik, Zestoako kasuan, hiru urteko iraupena du sinatu den hitzarmenak. Gure ustez denbora hau beharrezkoa izaten da emaitzak ikusi ahal izateko. ZEIN
DIRA EZARTZEN DIREN BALDINTZAK MOTA HONETAKO AKORDIO BAT SI-
NATZEN DENEAN?
Nagusiki hiru baldintza bete behar ditu aholkua eskatzen digun Udal batek. Lehena, inplikazio politikoa. Elkarlanean aritzeko borondatea egon behar du, bestela ez dago zer eginik. Bigarrena, Gazteria teknikari bat, sustatzaile bat, egon behar du. Hori ezinbesteko baldintza da. Gure helburua da, denbora bat pasatzen denean, Udal bakoitza modu independente eta librean gazteekin lan
7 PROPOSATU
AL DUZUE
ZESTOAKO
GAZTEEN
BEHARREI AURRE EGITEKO NEURRI JAKINIK?
Oraindik ez gara hasi prozesuaren pausu horrekin. Udalak gazteria sustatzailearen figura izendatzen duenean hasiko gara lanean gazteen egoera hobetzeko. Aldundiko aholkularitza bulegoaren asmoetako bat udal bakoitzak bere gazteria politika iraunkorra izatea da; alegia, urte batzuen buruan Udalak Aldundiaren laguntzarik behar ez izatea. Horregatik beharrezkoa da gazteria sustatzailea. Pertsona bat izendatzen dutenean, sustatzaileak eta biok Zestoako Gazteria Politikak aurrera eramateko bideak diseinatu, definitu eta garatuko ditugu. Zestoako zenbait talderekin bildu nahiz aurrediagnostiko bat egiteko, baina aurrerago sustatzailearekin berriz biltzeko asmoa dut. ZEIN
METODOLOGIA ERABILI DUZU AURRE-
DIAGNOSTIKOA EGITEKO?
egiteko gai izatea. Eta azkenik, Udal bakoitzak gazteekin lan egiteko aurrekontua izatea, eta ez duten Udaletan aurrekontu hori sortzea. ZESTOAKO TOKIKO MAILAKO GAZTERIA PLANAREN GARAPENA ZER FASETAN DAGO? Akordioa lehengo urtean sinatu zen, eta harrezkero diagnosia eta lan proposamena burutu ditugu. Momentu honetan Gazteria Plana geldirik dago, Udalak sustatzaile bat izendatzen duen arte. Aldundiak ezinbestekotzat jotzen du gazteria sustatzaile bat izatea elkarlana aurrera eramateko. Zestoaren kasuan horixe da orain arte topatu dugun hutsune nagusiena. Sustatzailearen figura hori falta da, baina Udalak epe laburrean lanpostu hori sortuko duela aurreikusten da, eta laster hasiko gara Tokiko Gazteria Planaren hurrengo pausuak garatzen. ZEIN
IZANGO DA GAZTERIA SUSTATZAILE HORREK
TOPATUKO DUEN ZAILTASUN NAGUSIENA?
Zestoaren kasua nahiko berezia da. Zestoak herriko kaskoaz gain, auzo ugari ditu eta hori Gipuzkoako herri gutxitan gertatzen da. Herriaren eta auzoen arteko elkarlan sarea sortu beharko du, eta herrian bertan dauden beharrei aurre egin beharko die. Lan asko dago egiteko, baina erronka oso polita izan daiteke. Kontuan izan behar dugu Zestoan hutsetik hasi behar dugula, eta horrek lan egiteko aukera ugari sortzen ditu.
Herriko taldeetako ordezkari banarekin bildu naiz, beraien iritzia biltzeko; besteak beste Guraso Elkartearekin, Gaztetxekoekin, Zipristin aisialdi taldearekin, Udaleko hainbat teknikarirekin‌ Hainbat alorretan lan egiten duen jendearekin. Guztiak lan egiteko prest daude eta borondate hori oso garrantzitsua da. Beste herrietako esperientzietan oinarriturik, Gazteria Planek porrot egin dezakete borondaterik ez baldin badago edota giza baliabiderik ipintzen ez baldin bada. Iritsi garen ondorioetako bat sustatzailearen figura hori falta dela izan da. Jendeak borondatea badu, baina askotan ez daki nora joan, eta gazteria sustatzaile horrek sare lana egin beharko du, hau da, Zestoako talde desberdinekin elkarlan dinamika eta sare bat sortu. Bigarren betebeharra nerabeekin lan egitea izango da. Tokiko Gazteria Planak haur, gazte eta nerabeei zuzendurik egoten dira, eta Zestoako kasuan erronka nerabeekin lan egitea izango da. Hainbat talderekin hitz egin dut, eta askoren iritziz Zestoan nerabeei zuzenduriko ia ekitaldirik ez da egoten eta komeni da talde horrekin lan egitea. NOIZ HASIKO DA LANAREN FRUITUA HERRIAN NABARITZEN? Udalak laster aukeratuko du gazteria sustatzaile bat. Gero nirekin hasiko da, elkarlanean, lanaren nondik norakoa lantzen, eta urte amaieran edo datorren urte hasieran hasiko gara egindako esfortzu guztiaren emaitza ikusten. Epe luzerako lana da hau eta helburua, egunen batean, Udalak bera gazteria politika aurrera eramateko gai izatea, dinamika iraunkorra lortzea, alegia. Nik beti alderatzen dut haur baten lehen urratsekin. Guk lehen urratsekin lagunduko dugu, baina une batean eskua irekiko dugu eta Zestoak bere kabuz lan egingo du.
U
rko Canseco
•U
DALBATZARRA BERTAN BEHERA,
DE JUANA-
REN MOZIOAGATIK
u daleko berriak •B
AINUETXEKO ERREPIDE GAINEAN OINEZKOENTZAT ZUBIA ERAIKIKO DUTE.
Bainuetxeko errepide gainean zubi metaliko bat eraiki, eta igogailu bat jarriko dute, oinezkoek errepidea gurutzatzeko beharrik izan ez dezaten. Udaberri aldean hasiko dira lanean, eta ez dute asko iraungo, ez baitute zailtasun handirik. Errepidetik zazpi metroko altuerara geldituko da. Bat egingo du Benta Peligroko pasealekuarekin, eta guztira 21 metro luze izango da. Beste aldean, igogailu bat jarriko dute. Hain zuzen ere, bainuetxeko aparkaleku inguruan, errepidearen eta ibaiaren ondoan, egongo da igogailua. Lan horiek 120.000 euroko aurrekontua dute. Zubia eraiki arren, autobusaren geralekua zubitik urrun egongo da, eta ez dago sarbiderik. Ondorioz, errepidea gurutzatu beharko da.
Otsaileko ez-ohiko udalbatzarra bertan behera geratu zen, bertan elkartu ziren herritarrek Gorka Unanue alkateari eta EAko zinegotziei Etxeratek aurkeztutako Iñaki De Juana Chaos preso donostiarraren mozioaren inguruan azalpenak emateko eskatu ostean. Pleno aretoan elkartu zirenek zinegotzien eta alkatearen erantzunik jaso ez zutenez, ez zuten utzi hurrengo gaiekin jarraitzen. Ondorioz, alkateak udalbatzarra bertan behera uztea erabaki zuen. Bi mozioak irakurri ostean, tentsio uneak izan ziren aretoan elkartu ziren herritar eta udal ordezkarien artean, hainbat alkateari eta zinegotziei azalpen eske hasi baitziren. Koalizioko kideek irakurri zuten testua besterik ez zutela esateko adierazi zuten. Bi mozioak bozkatu zituzten, eta Etxeraten mozioak Bagoazeko lau zinegotzien aldeko botoa besterik ez zuen izan. Koalizioaren mozioak, berriz, koalizioko sei zinegotzien aldeko botoak eta Bagoazeko lau zinegotzien kontrakoak izan zituen.
•T
S FUNDICIONESEK LANTEGI BERRIA INAUGURATU DU ARROABEAN
TS Fundiciones enpresak fabrika berria inauguratu du Arroabeko Sansinenea industrialdean. Lantegi berri horrek 14.000 metro koadroko azalera du eta ekoizten dutena sektore eolikora bideratuta dago. Inaugurazio ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe, Gipuzkoako ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Adegiko idazkari nagusi Jose Maria Ruiz Urtxuegi, Zestoako alkate Gorka Unanue eta TS Fundicioneseko arduradunak izan ziren. Fabrika berri horretan 36 milioi euroko inbertsioa egin du TS Fundicionesek, eta makina eta instalazioak punta-puntakoak direla azaldu dute. Guztira 150 langile izango dira; Zestoako beste lantegian beste horrenbeste langile daude. TS Fundicionesen fabrika berria Europako sektore eolikorako fundizio edo galdategi modernoena dela esan daiteke. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren IIB (Integratutako Ingurumen Baimena) ziurtagiria lortu duen Euskal Herriko lehenengo galdategia da. Horrek ingurumena «erabat errespetatzen» duela esan nahi du.
9 E g u r a l d i a k a s ko l a g u n d u ez badu ere, giro ederrean joan dira aurtengo inauteriak. Eguerditik hasita lotsagabe eta ausartenak, arratsaldean gainontzekoak. Proposamen faltarik ez da izan behintzat eguerdian hasitakoen aldetik; datorren urtean bazkari herrikoia antolatu behar omen da. Ea gogoan duten 2008an.
zulo
danbolin
Wadna taldeak janaria eta dirua bidali zituen Saharara otsailaren 17an. Atuna, azukrea, arroza, dilistak eta konpresak eskatu zituzten batik bat. Gustura agertu dira, bai, Zestoan eta inguruko herrietan ere bildu dutenarekin.
Borja
Gomez argazkilaria
1 1
Danbolineko irakurleen artean, herriko argazkiak ikustea oso gustuko dugula sumatuta, atal berri bat sortzea pentsatu dugu. Argazkizaletasuna duten pertsonei Zestoako argazkiak eskatu dizkiegu eta tarteka, Danbolineko erdiko bi orrialde eskainiko dizkiegu argazki horiei. Lehenengo argazkilaria, Borja Gomez dugu. Duela zortzi bat urte edo hasi zen zaletasun honekin. Tarteka hainbat sari ere jaso ditu eta horietan lortzen duen dirua argazki hobeak ateratzen lagunduko dioten aparatuak erosten ditu. Oporretako bidaiak ere, irudi onak ateratzeko aukera emango dioten lekuetara egiten hasita dago. Horrela, aurten Saharara eta Senegalera joatekoa omen da. Gaur egungo argazkilari askok bezala, ordenagailuz, Photoshop programarekin argazkiak hobetzen ordu pila bat sartzen dituela ere aitortu digu. Hauexek, bada, lehen saio honetarako Borjak bidalitako argazkiak.
atesarea
IBILIA GELDIARAZTEN DIGU, IREKI ETA ITXI EGIN BEHAR. HORRETARAKO DA, ABEREAK BATETIK BESTERA EZ PASATZEKO. IBILTARIAK BAI, IBILTARIAK PASA GAITEZKE. ATE-SARE BURDINAZKOAK, EGURREZKOAK, ALTZAIRUZKOAK... BALKOI PUSKETAK, JERGOIAK, SOKAZ ETA KATEZ EUTSITAKO ATE-SAREAK... IREKI ETA GERO, AHAZTU GABE, ITXI. KURIOSO ASKO EGINDAKOAK BATZUK ETA ZABAR ANTZEAN BESTE BATZUK. IA BI URTEZ DANBOLINERAKO EGINDAKO MENDI IBILBIDEETAN ATERATAKO ARGAZKIAK DIRA; ZESTOAKO ATE-SAREAK, DEBAKOAK, ZARAUZKOAK, AIAKOAK... MUGAK BEZAIN ERRAZ IGARO DITUGU ATE-SARE BAT, BI, HIRU...
L
IERNI
ARRIETA ETA ONINTZA IRURETA
3
1
k
zulo
danbolin
ale/bale KALE.
SANSINENEA POLIGONOA ZIKINKERIAZ BETETA DAGO: ERREKA BAZTERRAK, BIDE ERTZAK‌ EZ AL DU INORK POLIGONOA GARBI MANTENTZEKO ARDURARIK?
BA L E .
Ha r r o b i a b e r r e s k u r a t z e ko BITARTE PAREAN AUTOAK MAKALAGO BAZEN, BAI, PREMIA!
IBIL DAITEZEN KOSKA JARRI DUTE.
proiektu ezberdinen aurkezpena egin zen otsailaren 16an. Lehenengo hiru sariak jasoko dituzten proiektuen egileek beren proposamenak azaldu zituzten. Erakusketa irekita egongo da martxoaren 2a arte.
Santa Ageda bezpera. Urtero bezala, aurten ere santa eske taldea hor ibili zen auzo eta herriko ateak alaitzen, diru pixka bat lortu nahian. Bildutako dirua Zestoako Caritasentzat izan da. Bi taldetan banatu ziren: bat Akoan hasi zen, eta besteak Etorra eta Lili bailaran. Eguerdirako herriko kaleetara gerturatu ziren, eta urtero bezala bazkari ederra eginda eman zitzaion bukaera egunari. Baina izan zen bigarren berezitasun bat ere koplarien aldetik. Akoan, aurten lehen aldiz aritu zen Garikoitz Lopetegi, Goikoetxe baserrikoa, Uztapide II.a beteranoaren ondoan. Ez zuen irakasle makala alboan eta fin jardun zuen gazteak. Oskar Alberdi bertsolaria Etorra aldean ibili zen. Bakoitza bere lurretan. Kalean, hiru bertsolariek batera jardun zuten.
5 1
Zipristin Zestoako Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iratxe Ibarrak Emetik bertso kabareta emanaldia eskaini zuten Koiote tabernan, otsailaren 9an. Berandu samar hasi bazen ere, jendeak gogotsu itxaron zuen eta, sari modura, baita gozatu ere.
Aisialdi Taldeak “Zipristin Logotipo Lehiaketa” antolatu zuen. Hainbat gaztetxo marrazkiak bidaltzera animatu zituzten, eta jasotakoen artean bat hautatu zuten Zipristin taldeko begiraleek: Irene Zigaranek eginikoa. Hala eman zuten ezagutzera gozokiz betetako arratsalde batean. Parte hartzaile guztientzat izan ziren gozokiak, baina bereziki irabazlearentzat. Logotipoan haur batzuk jolasean ageri dira igerileku bateko zipriztin artean. “Gure izaera ongien adierazten duen marrazkia” dela diote antolatzaileek.
Ohitura zahar bat ospatu nahirik hemen gabiltza alaitsu. Mendian bildu txilar pixka bat berari eman gero su. Txistor, lukainka bertan erreta jateko noski gogotsu. Era honetan ospatutzen zen lehen ere sasi koipetsu. Herri eskolako gaztetxoekin, lehengo ohiturak berreskuratzeko asmoz sasi-koipetsu ospatzen hasi dira. Lagun batek bidali digun bertsoak ondo adierazten duen moduan, garai batean, mendira joan, eta nola edo hala txorixo muturra sutan berotu eta alai asko ibiltzen omen ziren. Nahikoa festa izango zen hura. Ohitura txarragoak mantendu dira eta ea honi ere heldu, eta indartzen duten gaurko gazteek.
Iñaki De Juana Chaos presoaren larritasun egoera dela eta ostiralero kontzentrazioa egiten da plazan Askatasunak deituta. 100 egunetik gora daramatza jadanik gose greban, bere gogoaren aurka elikatzen dutelarik. Presoa aske uztea eskatzen da eta hau lortu arte elkarretaratzeak egiten jarraituko dute ostiralero arratsaldeko 19:30ean.
ZENBAT EUSKARA ZESTOAKO KALEETAN? %79 006ko urrian, bigarren aldiz Zestoako Euskararen Kale Erabileraren Neurketa egin du Soziolinguistika Klusterrak Udalak eskatuta. Urriaren 20an, 21ean eta 25ean ibili ziren neurtzaileak kaleetan zehar eta egun horietan entzun dutena jaso eta aztertu ondoren, horien emaitzak aurkeztu zituzten hilaren 8an.
2
Larraitz Garmendia teknikariak adierazi zuen bezala: kale neurketa argazki bat da, momentu zehatz batean euskarak izan duen presentzia erakusten digun argazkia. Ondorengo hauek, “argazki” horretan ikus daitezkeena: · Erabilera indizeak gora egin du 2004tik hona 2004tik 2006ra gora egin du erabilerak Zestoan; 8 puntu igo da. · Haurrak eta gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%95 eta %98, hurrenez hurren). Gutxien, berriz, herriko batez bestekoaren azpitik, adinekoak (% 61) eta jarraian helduak (% 74)
· Bi urteotan, erabilera gora adin-talde guztietan. ·Gazteek jarraitzen dute euskara gehien erabiltzen; bi urteotan 4,3 puntu igo da erabilera. Ezohikoa, baina pozgarria. ·Haurrengan 10 puntu igo da erabilera. ·Helduengan ere bilakaera positiboa: 13 puntu igo da. ·Adinekoengan 10 puntu igo da erabilera. Halere, euskara gutxien darabilen adin-taldea izaten jarraitzen du.
· Emakumezkoek eta gizonezkoek euskara neurri berean darabilte; ez dago alderik. 2004ko neurketan gizonezkoek euskara erabiltzeko joera handixeagoa. · Haurrak presente izanik erabilera nabarmen igotzen da (22 puntu). Haurrak mintzakide direnean (elkarrizketan zuzenean parte hartzean, nagusiekin edo beraien artean) erabilerak nabarmen gora. Haurraren presentzia soilak ez du eraginik nagusien erabileran.
· Haurren arteko eta gazteen arteko elkarrizketa ia guztiak euskara hutsean izaten dira. · Erabilera erreala altuagoa da (% 79) espero zitekeena erabilera baino (% 72). Inguruko herrietan antzeko joera jaso da.
Z
ESTOAKO EUSKARA ZERBITZUA
7 1
NOR DA RICARDO? Chilen jaio nintzen orain 54 urte. Nire amona bilbotarra zen, aita Pontevedrakoa. 1910ean Chilera emigratu zuten Primo de Riveraren garaian. Han daude lurperatuak. Gainontzean, arkitektura ikasketak hasi nituen baina bukatu ez. Diseinatzaile modura jardun nuen nire lagun arkitekto batekin altzarigintzan Venezuelan. Caracasen ezagutu nuen nire bikotea. Izatez galiziarra bazen ere Katalunian hezitakoa zen eta han lan arazoak izan genituenean, Bartzelonara etorri ginen. Argazkiak errebelatzen urte askoan ibilia naiz Kodak-en Bartzelonan. Soldatzen ikasi dut orain. Eskultura afrikar bat egin nuen eta denei asko gustatu zitzaien, erosi nahi izan zidaten. Animatu egin naiz berriro lan haietan hastera. Nire bi afizio nagusiak musika eta motoak dira, dena den. Binilozko disko bilduma izugarri bat dut; 800 bat izango ditut. Jazza gustatzen zait asko —dio John Coltrain mitikoaren disko bat motxilatik atereaz— .Gaur, Donostian, ez aspertzeko, moto aldizkari hau ere erosi dut. Haur baten pare jartzen naiz motoekin. Orain konponketetan nabil. Azken elurteetan izorratu egin nuen eta. Udan Eskoziara joan nahi dut eta beharko konpondu. Motoa da etorkizuneko ibilgailua, ez du leku asko okupatzen eta erraz aparkatzen da…Euriak ez nau beldurtzen. Haizeak pixka bat, Orioko zubian ia bota ninduen! Gainera hemen duzuen paisaiarekin, ez naiz aspertzen. Betidanik izan da nire pasioa bidaiatzea. Bartzelo-
nan bizi nintzenean asko egiten nuen; Ipar Amerika, Austria, Alemaniako alde bat… auskalo zenbat kilometro. Ez naiz immigrante sentitzen. Bidaiaria naiz. Ahalik eta gehien integratzen saiatzen naiz, ez dut alde horretatik arazorik izan, adina ez da arazo izan. Ez dut hiri handietan bizi nahi. Hau gainera ezagutu dudan lekurik baketsuenetakoa da esaten dutenaren kontra. Hemen oso gustura nago. Hemendik alde egiten dudan egunean uste dut Chilera joango naizela, ama han dut. Egia esan ez zait asko gustatu nola gelditu den Pinochet eta gero baina… nire etxea han dago.
Z
ESTOAKO EUSKARA ZERBITZUA
agenda ot 25
23
Zestoarren erretolika, pdf-formatoan eskura daiteke Udalaren web-orrian
www.zestoa.net/dokumentaziogunea.php
SAILA IGANDEA
tzuak zenbait ikastaro antolatuko ditu martxoan. Eskulangintza, oroimena trebatzeko ikastaroa eta inteligentzia emozionala. Izena emateko epea otsailaren 28ra artekoa da. Informazioa, Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (tel.: 943 147 132).
ASTEARTEA
ma 18
RTXOA IGANDEA
XXIX. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira umeak eta 11:00etan emango zaio hasiera helduen lasterketari.
22
OSTEGUNA
Korrika Kulturalaren barruan, Danbolin Zulo Kultur Elkarteak eta Korrika Batzordeak antolatuta, Zinea Euskaraz film laburren zirkuitua, 20:30ean Kultur Etxean. Bertan, Ane Muñozen Loturak (19 min.), Asier Altunaren Sarean (4 min.), Ozkar Galan Xoxoak beleari ipurbeltz (12 min.), Iñaki Beraetxeren Osaba Jaxinto (17 min.), Koldo Almandozen Midori (8 min.) eta John Anduezaren Bilintx (11 min.) eskainiko dira.
L A R U N B A T AIGANDEA
estoako Udaleko
ASTELEHENA
Guraso tailerra, 14:30etatik 16:30etara kultur etxean, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioaren laguntzarekin.
25
• ZGizarte Zerbi-
Korrika Batzordeko bilera irekia arratsaldeko 20:00etan kultur etxean.
27
Korrika Txikia. Eskolako txikienek herrian bira bat emango dute korrika, eta ondoren Zipristin aisialdi taldekoek antolatutako jolasak eta txokolatada izango dira. Korrika 15 pasako da Zestoatik “Heldu” lemarekin, goizeko ordu bietan. Aurrez txotx afaria eta perkusioa.
Umeen mendi irteera, Agiro Mendi Taldeak eta Zestoa Herri Ikastetxeak antolatuta. Ibilbidea: Aizarna, Sanpelaio Altzolarats. Bidean zuhaitz landaketa egingo da eta Amalda koba ezagutzeko aukera ere izango da.
26
OSTIRALA
• ZHerrian Euskaestoako Euskal
razeko kideekin harremanetan jartzeko (kezka, iradokizun edo kexak), hemendik aurrera honako e-postara idatz daiteke: zestoakoehe@euskalerria.org.
• Htako proiektuen erakusketa zabalik da Udalearrobia berreskuratzeko lehiaketan aurkeztu-
txean, martxoaren 2ra arte. Ordutegia: astegunetan, 11:30etatik 14:00etara, eta asteburuetan 11:30etatik 14:00etara eta18:00etatik 20:00etara.
•D
idjerido ikastaroa antolatu dute martxorako Argizulo barnetegian. Iban Nikolai musikaria izango da irakaslea eta bertara animatzen den jende kopuruaren arabera zehaztuko da ikastaroa zein egunetan izango den. Prezioa 50 euro. Izena emateko deitu 687 390335 (Mikel) telefonora.
• Gmartxorako. Informazio gehiago kiroldegian
PS ikastaroa antolatu du Agiro Mendi Taldeak
edo 943 147 942 telefonora deituz.
9
1 ESTRESA
ESTRESAREN
DEFINIZIO GUZTIEN ARTEAN, NIK BAT AUKERATUKO
NUKE: ESTRESA EGOKITZE PROZESU BAT DA. ARI GARENEAN, MAIZ POLARITATE BAT
ESTRESARI BURUZ GERTATZEN DA: ESTRESA
EDUKITZEAK ASKO KEZKATZEN GAITU ALA EZ GAITU BATERE KEZKATZEN.
NIRE
USTEZ, IZAN DEZAKEGUN ZERBAIT DA, ZERBAIT
NATURALA, ETA BEREZKOA GIZAKIARENGAN.
ETA
EZ BAKARRIK
GIZAKIARENGAN, BAITA ANIMALIENGAN, LANDAREENGAN ETA MINERALENGAN ERE.
Bi motatako estresa ezberdintzen dugu: EUESTRESA (ona) eta DIESTRESA (txarra). Lehenengoa gutako bakoitzarengandik sortzen den berezko gaitasun modura definitu genezake, eta gure ohiko egoera aldatzen duten arrazoiei aurre egiten laguntzen digu, eta era berean, bizitzan aurki ditzakegun zailtasun eta ezustekoei aurre egiten laguntzen digu. EUESTRESik gabe ezingo genuke bizi, beharrezkoa dugu indar hori gure ongizateagatik borrokatzeko, guregatik borrokatzeko. Geure barrutik sortzen den indarra da, egoera ezberdinei aurre egiteko, aldaketei aurre egiteko eta bizitzan aurrera ateratzeko. Hala ere, esfortzu bat egitera behartzen gaituen edozerk estres ona txar bihur lezake, izan ere gure egokitzeko gaitasuna neurtzen du. Ohetik jaikitzeak adibidez, ez du zertan estres txar baten ondorioa izan, baina ongi atseden hartu gabe ekintza hori eguna joan eta eguna etorri errepikatzen bada, egoera horrek ondoez batera garamatza. Ondoez horrek irauten badu, “alerta” deritzogun egoera batera eramango gaitu. Eta hor hasten da DIESTRESAk sortzen duen hondatze psikiko-fisikoa.
DIESTRESA azaltzen da egokitzeko ahalmena ahultzen zaigunean, eta egoera “normal” batera itzuli ezin garenean. Ahultasun hau sortzen da “alerta” egoera denboran luzatzen denean edo intentsitatea gehitzen denean. Shock batek ere estres egoera asko sor ditzake (egoera jakin bat, albiste txar bat...). DIESTRESAk sortzen ditu gaixotasunen %70, OMSak () egindako azterketa baten arabera. Ondoko informazioak estres egoera bat antzematen lagun diezaguke; hauexek dira sintomarik adierazgarrienak (nahiz eta
gehiago egon). Osotasunean baloratu behar dugu, pertsonarengan aldaketa orokorra eragiten baitu, eta ezin dugu baloraziorik egin sintoma bat edo bi bakarrik kontuan hartuta: - Orokorrean, pertsonaren izaeran okerrerako aldaketaren bat ematen denean, bere umorea eskastu egiten da, arinago haserretzen da, gogoko zuen horrekiko interesa galtzen du, egun guztian gauza berean pentsatzen egoten da, ez du lehen bezala gozatzen gauzekin, isolatzeko joera izaten du, besteekin gutxiago erlazionatzen da... antsietatea, ziurtasunik eza, depresioa, agresibitatea, jokaera oldarkorra, kontzentrazio falta, memoria arazoak, deskonektatu eta erlaxatu ezina... Denborak dena sendatzen duen arren, komenigarria litzateke aditu batengana jotzea, batez ere denborak aurrera egin ahala pertsonak hobera egiten ez badu. Baina, egin al dezakegu ezer geure kabuz estresa gainditzeko? Bai, aurreikusi egin dezakegu, eta aurre egiteko baliabideak jarri. Bizimodu osasungarria da gure ongizatearen oinarria. Ondo jan, ariketa egin eta atseden hartu, arnasa hartzen eta erlaxatzen ikasi... horiek oinarrizko zutabeak dira gure osasunerako. Baina badago batzuetan ikusten ez dugun zerbait: gure pentsamenduak. Oso garrantzitsuak dira gure osasunerako eta bizikalitaterako. Gizarte azeleratuan bizi gara. Dena doa presaka, eta gure pentsamenduak ere bai. Hainbeste ez kritikatzen ikasteak, gure iritzia eman bai, baina desberdin pentsatzen dutenekin elkarbizitzen ikasteak handi egiten gaitu pertsona bezala, lasaitasuna ematen digu, geure iritzi propioan konfiantza, eta aberastu egiten gaitu. Zoriontsu izan zaitezela.
P
ATXI LÓPEZ ESTRESAREN PREBENTZIO ETA TRATAMENDU TEKNIKARIA