danbolin 2007/04
72. alea
SALAMALEKUN ERREFUXIATUEN KANPALEKUETAKO OROITZAPENEI
BAZKIDE GUZTIEN ARTEAN BI PERTSONENTZAT ZOZKETATZEN DUGU URTERO. AURTENGO IRABAZLEA MANU IZETA AIZPURUA ZORIONAK!! BETE
DATUAK ETA BIDALI
Izena/bi deitura: Helbidea: Herria: Tel:
Kontu zenbakia (20 digito) Urteko kuota: 25 euro
LANDETXE BATEAN ASTEBURUA DA
NA: Posta kodea:
Badirudi gure bizitza pelikula bihurtu nahi dugula. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da jendeak, gazteek batik bat, sorterria uztea. Sarritan, herria uztea esperientzia eta abentura berriak bizitzeko aitzakia izaten da, jende gehiago ezagutzeko eta norbera aberasteko. Hori ere kontsumoa da: alde batetik bestera mugitzen gara gure pelikula osatzeko. Horregatik, kontsumista naiz ni ere… Aurtengo ikasturtea Tarragonan pasatzen ari naiz eta. Ez dut oso urrutira egin, baina urrutira joan beharrik ez dago ondo pasatzeko; kontua da norbera bere buruarekin ondo sentitzea, Zestoan, Parisen edo Ouagadougoun. Hala ere, aldaketak hasieran gogorrak izaten dira, eta, horregatik, ondo sentitzen laguntzen duten opariak estimatzen jakin behar da. Nik jaso nuen ezusteko bereziena Tarragonara iritsi eta lehengo egunetan izan zen: nonbait, festa-usaina sumatzeko sena dut, eta Amabirjinetako ajea poltsan nuela iritsi nintzen Tarragonara; orduantxe, bertako ‘Santa Tecla’ festak hasi ziren. Bi gauzetan dute antza hemengo festek eta Zestoakoek: lehena, Tarragonak herri txiki izaera hartzen duela festetan, eta, bigarrena, hiri honetako festetako himnoa ‘Amparito Roca’ dela. Zestoan Amparito Roca jotzen dela ez badakite ere, katalanek euskaldunak estimatzen gaituzte; eta estimua hitz handia da hemen. Tarragonan, lau lagun ibitzen gara askotan; horietatik hiru euskaldunak gara, eta, bestea, Valladolidekoa. Graziosoa da jende berriaren erreakzioa elkar ezagutzean, batez ere katalanak badira. Aintzane, Alluitz eta ni sinpatiaz hartzen gaituzte, eta Euskal Herriaz interesa erakusten dute. Vanesa, berriz, nazkatua dago ‘fatxadolid’ aditzeaz. Katalanek ondo ulertzen eta (uste baino hobeto) ezagutzen dute Euskal Herriko errealitatea. Eta herri modura gure etorkizuna aukeratzeko eskubidea defendatzen dute ia guztiek, nahiz eta katalanista independentistak ez izan. Baliteke gure herria edo kultura zapalduta ikusten dutelako izatea. Haiek ez dute katalanez bizitzeko ia arazorik, adibidez. Hilaren 13an Euskal Herriko bake-prozesuari buruzko hitzaldi batean izan nintzen. Txema Auzmendi izan zen hizlaria, eta, antolatzaileak, ‘Tarragona Patrimoni de la Pau’ elkartekoak. Elkarte horrek 5 urte daramatza igandero kontzentrazioak egiten Tarragonako portuan, amerikar gerraontziak sartzearen aurka; hiria militarrez betetzen dela salatzen dute. Gainera, ez pentsa militarrak Tarragonako kulturaz interesatzen direnik, bai zera! McDonals eta PizzaHut-era bakarrik sartzen dira. Horiek bai kontsumistak! Tarragonak duen alde zaharrarekin! Eta hemengo jendea ez da horrelakoa, interesa dute beste kulturekiko. Auzmendik gure lurraldeko egungo egoera politiko-sozialaz hitz egin zuen, eta ez zen oso optimista izan etorkizunaz. Galderen txandan, entzule batek hau esan zuen: “Eta hemendik, guk zer egin dezakegu Euskal Herriaren alde?”.
M ari Artano d a n b o l i nEK
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 10 12 15 19
ATARIKOA.
INKESTA
ENBIDOAK
SALAMALEKUM
UDALEKO BERRIAK
HITZ ETA PITZ
JARDUNIAN BIZENTE DÁVILA
DANBOLIN ZULO
MUSIKA
diruz lagundutakoa
...
Hileko argazkia E :C D GILEA
enbidoa I. Ostirala eta larunbata pasa dira eta oraindik ere atzoko azken zuritoaren zaporea ahoan dudala iritsi zait igandea! Igande madarikatua! Goizean jaiki, eta nire ohearen goxotasunak eguna umore onez hasten laguntzen dit, baina lehenengo hanka ohetik atera bezain laster, berriz ere etxetik joateko denbora gutxi gelditzen zaidala konturatzen naiz eta hauxe da igandeak gorrotatzen ditudala baieztatzen didan asteroko unea. Primerako asteburua pasa ondoren, igandeak ginda pozoitua jartzen dio pastelari. Lagunekin algaraka, dantzan, berriketan‌ pasatzen ditut ostirala eta larunbata, amets batean bezala, baina ez dakit zein arrazoirengatik igandeetan dena aldatu egiten da, errealitatera itzultzen gara, eta jada irriak negar bihurtzen dira eta solasaldiak isilune, norbera bere pentsamenduetan murgildurik, datorkion aste luzeari aurre egiteko indarrak biltzen egongo balitz bezala. Bazkalostean, arropa, izarak, toaila, zapatak‌ eta traste guztiak ahalik eta txukunen bildu eta maletan sartzen hasten naiz, izan ere Gasteizen eguraldia hain da aldakorra, ez dudala jakiten bi jertserekin nahikoa izango al dudan. Eta horrela pentsatzen jarri, eta ia etxe osoa sartzen dut azkenean maletan. Guztia prest utzi, eta lagunengana joaten naiz. Igandeak gorroto izatearen arrazoi handienetariko bat, arratsaldean zer egin ez jakitea dela uste dut. Izan ere, igande arratsalde batean ez dago ia eskaintzarik denbora pasatzeko. Zestoan behintzat beti menu berbera egoten da: futbola edo taberna zuloa. Eta hain naiz dudatsua, igandero futbola ikusi eta taberna zuloan bukatzen dudala. Horrelaxe igarotzen ditut arratsalde amaiezinak. Erlojua begiratu eta jada zazpiak. Ez dakit nola den posible baina berriz ere ezer egin gabe Gasteizera itzultzeko garaia iritsi zait. Eta niri bezala denoi ere geure Gasteizera itzultzea tokatzen zaigu, errutina aspergarri horretara itzuli behar dugu, langilea lanera, umea eskolara‌ Guztiak agurtu eta maleta eskuan dudala autobus geltokira noa. Lasai Izaskun, berehala da berriz ere ostirala gainean!
I
zaskun Sagartzazu Aizpurua
ARMIĂ‘A
OVALE
5 Maiatzeko zenbakian jakingo dugu MP3a nori egokitu zaion. Gogoratu parte hartzaile guztien artean zozketatuko dugula, eta ez argazki onenak bidali dizkigutenen artean.
I
UDABERRIA
DAZTEKO GOGOZ
Idazteko gogoz nengoen, eta gaia ezin aurkitu ibili naiz. Batzuetan bururatzen zitzaidana ez zen momenturako hoberena, eta, burua eraginez, txikitako gogorapena etorri zait. Eskolan, sarritan esaten ziguten: “biharko, udaberriari buruzko idazlana egin behar duzue”. Eta, gogo handirik gabe, irakasleak esandakoa bete behar izaten genuen. Orain, berriz, nire burua lan hori egitera gonbidatu dut. Hiztegian begiratuta, ‘udaberria’ hitzak esanahi bat baino gehiago ditu: · Lau urtaroetatik lehena, negua eta udaren artean. · Pertsona baten gaztetasuna. · Zerbaiten edertasuna garai onenean dagoenean · Urteaz hitz egitean, hamabi hilabeteko garaia. Eta Zestoa udaberrian murgiltzeko prestatzen ari da. Zestoak dagoeneko bostehun udaberri pasatxo ditu, baina gaur egun modan dagoen ‘kirurgia estetikoa’ ari da erabiltzen, gazteago eta ederrago agertzeko. Bere kaleei so egin besterik ez dago, ea non ez dagoen garabi, aldamio, kamioi, edo zuloren bat! Denbora gutxian, eraikuntza lan asko daude herri honetan, dena berria egin nahian; baina zimurrek ere edertasuna barruan daramate, udaberri asko iragan duten seinale baitira eta oraindik bizirik irauten duenaren ikur dira. Zenbait landare garai honetan hasten dira loratzen eta, Zestoan ere, landare horiek imitatu nahian, laster porlanezko zurtoinak agertzen hasiko dira. Badakizue, “la primavera la sangre altera”, eta hurrengo udaberrirako loreak ikusgai izango ditugu. Beste landare batzuk, berriz, udaberria baino lehen loratzen dira —mimosa, adibidez—, eta mimo handiz herri honetako aurpegi batzuk garbitu dituzte horiek, udaberriaz lehenbailehen gozatzeko, eta etxe horien edertasunaz herritarrak birkonkistatzeko. Ea pixkanaka begirada lurretik gorantz altxatzen dugun eta, udaberrian bisitatzen gaituzten hegaztiekin batera, hegalaldi eder batez gozatzen dugun, herri honek dituen altxorrak eta pasarte ahaztuak aurkituz, Laboak abesten duen bezala, guk ere abesteko “Maite ditut maite gure bazterrak...”.
e
nbidoa 2. Mertxe Merino
SALAMALEKUNERREFUX
N
EXPOSITO ARGAZKIAK: MADDI SOROA ETA NAIARA EXPOSITO AIARA
A
urreko alean adierazi nuen bezala, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara egindako egonaldiaren berri eman behar dizuet. Gogoa nuen benetan Saharako errefuxiatuen egoeraren berri izateko, eta horretarako aukera izan dut. Esperientzia zoragarria izan da. Bidaia bera txarra izan den arren, bertan bizitako gauza on guztiek alde batera uzten dute joan-etorriaren alderdi negatiboa. Guztiok entzun izan dugu zerbait sahararrei buruz, eta azken urteotan bertako haurrak gure herriko kaleetan barrena jolasten ere ikusten ditugu. Hango errealitatea, ordea, bestelakoa da: desertuaren erdian bizi dira. Apirilean egon ginen han, eta 30 gradu inguru izan genituen. Eguraldi oso ona izan genuela zioten aurreko urteetan bertan izandakoek. Gauetan, asko hozten zuen. Sirokoa ezagutzeko aukera ere izan genuen, eta ez diot inori opa horrelakorik.
Zestoatik 13 lagun joan ginen. Batzuk lehenengo aldia genuen bertan ginela; beste batzuk, berriz, azkeneko 10 urteotan hainbat bidaia egin dituzte hara. Helburu edo asmo ezberdinak genituen, baina guztiok bat egiten gintuen sentimendu bera genuen: sahararrei laguntzea eta bertako errealitatea ezagutzea.
Errefuxiatuen kanpalekuak lau wilaya edo probintziatan banatuta daude (Auserd, El Aaiun, Dajla eta Smara). Wilaya horiek Mendebaldeko Saharako hiriburuen izenak dituzte, eta bakoitzean sei edo zazpi herri edo daira daude. Guk bi wilaya bisitatu ditugu: El Aaiun eta Auserd. Auserdeko Tishla dairarekin anaikidetuta dago Zestoa, eta bertako alkatea ezagutzeko aukera ere izan genuen. Egia esan, wilaya guztiak nahiko antzekoak dira; hau da, ezaugarri berdintsuak dituzte guztiek. Nahi izanez gero, lan asko dago egiteko Aljeriakodesertuaren erdian bizi diren lagunen alde, egunerokotasun gogorra arintzen laguntzeko. Sahararren bizitoki hori behin-behinekoa den arren, dagoeneko 30 urte daramatzate bertan, eta, bizi baldintza oso gogorrei aurre eginez, estatu bat sortzea lortu dute. Garrantzitsua da aipatzea hainbat zestoarrek El Aaiunen baratzak egiteko hartu duten lana. Proiektu garrantzitsua da, zalantzarik gabe, eta desertuaren erdian tomateak, tipulak, erremolatxa eta bestelako hainbat barazki landatzea lortu dute. Ez dute meritu makala herritar horiek. Itxaropena eta lana egiteko gogoari esker, baratzeetan uzta jasotzen hasi dira dagoeneko. Ni bezala, beste hainbat lagunek ere lehenengo bidaia genuen Saharara, eta zoragarria izan da. Itzuleran,
IATUEN KANPALEKUETAKO OROITZAPENEI hegazkinean elkarrekin hitz egitean, argi genuen zerbait zen datorren urtean berriz itzuliko garela. Orain badauzkagu lagunak Saharan, eta badakigu zer behar duten. Egun gutxiko egonaldia izan bada ere, benetan hunkigarria izan da. Hizketaldi luzeak izan ditugu, eta dantza eta musikaz beteriko festak goizaldera arte luzatu dira. Beren ohituretako bat da dantza eta musika, eta sentimendu berezia dute ohitura guzti hauekiko. Ezberdin bizi dira, eta desertuaren erdian ezer gutxi izan arren, dena emateko prest daude. Sarri entzun izan dugun esaldia da, baina hala da. Ez dute ezer eta kanpotarren bisitak jasotzen dituztenean, haientzat festa da. Hala ere, benetako errealitatea ez dugula ezagutu iruditzen zait. Gu han izan garenean, duten guztia eman digute, baina guk alde egitean, zein da benetako egoera? Bertan izan naizen arren, zalantza horrekin geratu naiz, eta aldi berean beldur naiz, ez baitut pentsatu nahi guk alde egitean beren egoera guk ikusitakoa baino okerragoa izango dela. EZBERDINTASUN SOZIALAK Gaur egun, badira familia asko eta asko argirik ere ez dutenak. Guztiak pobreak dira, baina ezberdintasun sozialak antzeman egiten dira. Oso tristea da, eta une oso gogorrak igaro ditut lau egunetan.
Egia da ni nahiko sentibera naizela eta hemen ere edozein kontuk barnean zerbait ukitzen nauela, baina sahararren kontua beste zerbait da. Familia gehienek beste familia bat dute Aljeriako desertutik urrun. Askok Euskal Herrian eta beste askok espainiar Estatuko beste hainbat lekutan. Familia gehienetan daude haur txikiak eta, udan, Oporraldiak Bakean programan hartu dute parte. Programa horrek haurrei mesede izugarria egiten die, Aljeriako basamortuko uda gogorreko bizi baldintzetatik urruntzen baitituzte eta, bide batez, dituzten osasun arazoak sendatzen laguntzen baitiete. Guzti horretaz gain, bi familien artean harreman estua sortzen da, eta saharar familia askoren bizi baldintzak asko hobetu dira hemendik bidalitako laguntzari esker. Zoritxarrez, ordea, oraindik badira laguntzarik jasotzen ez duten zenbait familia, eta horien egoera oraindik eta txiroagoa eta okerragoa da. Oso gogorra egin zait, adibidez, familia baten etxeko komunean baldosak ikustea eta beste baten etxean argindarrik ere ez dutela ikustea. Eguzki plaken bidez lortzen dute argindarra. Plaka horietako gehienak hemendik bidalitakoak dira, baina, tamalez, oraindik plakarik ez duten familia asko eta asko daude gaur egun. Zoragarriak dira guztiak, eta, ezer ez duten arren, zein zoriontsuak diren ikusteak benetan barrua bete dit. Lau egunetan ez dut aurpegi seriorik ikusi, egun osoa alai pasatzen dute, eta duten gutxi hori eman egiten dizute. Bestalde, urtean zehar egiten diren material bilketak ere beren eskuetara iristen direla ikusteko aukera izan dugu, Rabuniko janari biltegiak bisitatu baititugu.
路路路
路路路
BEGI TRISTEKO MUTIKO BELTZARANA Bihotza benetan hunkitu nauten hainbat bizipen izan ditudan arren, Ilvan 13 urteko mutikoaren istorioa kontatu gabe ez dut gelditu nahi. Ilvanekin, lehenengo aldiz, iritsi ginen egunean bertan egon nintzen. Bero ikaragarria egiten zuen bazkalondoan, eta bere haimako lurrean etzanda zegoen deskantsatzen. Begi tristeak zituela iruditu zitzaidan. Mutikoa diabetikoa da; gainontzeko guztiek bezala, familia txiroa du, baina etxean ere esku zabalik hartu ninduten, eta, nola ez, hainbat opari eman zizkidaten. Mutikoa bisitatzearen arrazoia Euskal Herritik bidali zizkioten hainbat orratz eramatea izan zen. Azukrea kontrolatzeko makina bat zuen duela bi urte, eta, ordutik, inork ez geneukan mutikoaren berririk. Dena den, orratzak eramateko eskatu zidan lagun batek, eta nik nire ardura bete nuen. Bere haiman hitz egiten hasi ginenean, ordea, hura ezustekoa hartu nuena makina dagoeneko ez zuela esan zidanean. Izan ere, makinarik ez bazuen, nik eramandako orratzak ere alperrik zituen. Zorionez, ospitale batera eramateko prestatu genuen materialaren artean horrelako makina bat sartu genuen, eta, bi aldiz pentsatu gabe, bere haimara itzuli nintzen lagun batekin handik bi egunera, makina eramatera. Hura poza familiarena! Mutikoari eta amari aurpegia aldatu zitzaien. Biek ondo dakite makina hori ez dela gaixotasunaren sendabidea, baina orain, gutxienez, Ilvanek odolean duen azukre kopurua kontrolatuko du egunero. Datorren urtean, begi tristeko lagun beltzaranari bere haiman te bat hartuko genuela zin egin genion eta berak ere gure zain izango zela hitz eman zigun! SAHARARRAK ETA EUSKALDUNAK Sahararrek eta euskaldunok baditugu hainbat ezaugarri komunean. Sahararrak beren herrialdetik urrun daude, baina Mendebaldeko Saharan dauden herritarrak euskaldunok jasaten dugun errepresioaren antzekoa jasaten dute. Autodeterminazioa dute helburu, baita euskaldunok ere. Gu gure herrian
gaude, baina jasaten dugun zapalkuntza ez da makala. Bi errealitate oso ezberdin, ezaugarri oso antzekoekin. Orain arte hain gertutik ezagutzen ez nuen errealitatea ezagutzean, ohartu naiz gauza askotan bat datozela gure errealitatea eta haiena. Amaitzeko, herritar guztiak gonbidatzen ditut kanpalekuetara bidaiatzera. Bidaia gogorra da, zalantzarik gabe; ordu luzeak igaro beharko dituzte aireportuetan, bai Loiun bai Tindoufen, baina benetanmerezi du bidaia hori egitea. Bertako jendeak urrea balio du, eta han bizitako guztiak bizia aldatzen dizu. Beren zoriontasunetik asko ikasteko aukera izan dut, baita inoiz ahaztuko ez dudan jende asko eta asko ezagutzeko parada ere. Hori dela eta, hemendik aurrera harremana mantenduko dut eta nire bihotzaren zatitxo bat Aljeriako desertuaren erdian izango dut. Lerro hauek amaitu aurretik, bidaia honetan ezagutu dudan beste pertsona berezi bat aipatu nahi nuke. Hasieratik lagun egin ginen. 13 urte ditu, Sahara izena du, eta aspaldiko urte hauetan guztietan uda Aljeriako desertutik urrun igaro badu ere, aurten bertan gelditzea beste aukerarik ez du. 12 urte dituztenean Oporraldiak Bakean programaren baitan bidaiatzeko aukera amaitzen baitzaie. Bi egun igaro ditut berarekin, eta 12 hilabete barru aldizkari hau esku artean izango duenaren itxaropena dudanez, besarkada bat bidali nahi diot. XUKRAN SAHARA!!
9 u daleko berriak •B
tu nahian eta, besteak beste, duela gutxi etxez etxeko laguntzaileen egoera legeztatu zen. Oraingoan, telelaguntza hitzarmen hau proposatu du, eta udalbatzak aho batez onartu zuen martxoan egin zen ohiko plenoan. Hitzarmena sinatu ostean, adinduek duten telelaguntzaren gestioa Udalaren esku geratuko da. Zerbitzu horri esker, mendekotasuna duten eta norbaiten laguntza behar duten pertsona adinduek, edozein larritasun izaten badute ere, laguntza edo sorospena jasoko dute. Egun osoko zerbitzua izango da. Hitzarmen horrekin, zerbitzuaren gestioa Udalaren esku geratzeaz gain, beste hainbat puntu ere zehazten dira: besteak beste, zerbitzu hori izan nahi duten pertsonek bete behar dituzten baldintzak zehaztuko dira hitzarmenean. Esaterako, onuradunei uzten zaien materiala Foru Aldundiaren jabetzakoa izango da, eta erabiltzaileek beren diru-sarreren zati bat ordaindu beharko dute, alokairu gisa.
• BApirilaren 19an zozkatu zituzten Arteaga zeneko ABES OFIZIALEKO ETXEAK ZOZKATU DITUZTE
LASA ATARIKO LORATEGIA KENDU DUTE
Blasa atariko –alegia, Kutxako bulego aurreko– lorategia kendu egin dute. Izan ere, bertako lorategian eguzkiak ez zuen asko jotzen, eta bertan landareak ez ezik zabor pila bat ere juntatzen zen. Belarraren ordez, goroldioa besterik ez zegoen lurrean eta landareak ustelduta zeuden. Eserlekuak, berriz, inork ez zituen erabiltzen, eta ondorioz, alkateak azaldu duenez, lorategia eta eserlekuak kentzea erabaki dute. Lorategia zegoen lekuan, hormigoia bota dute eta etxeetarako sarbidearen maila berean jarri dute. Magnolia, ordea, hantxe utziko dute, nahiz eta bertako bizilagunak behin eta berriz kexatu diren argia kentzen duelako. Alkateak jakitera eman duenez, hainbat eserleku ere jarriko dituzte lorategia zegoen lekuan.
eremuan egiten ari diren babes ofizialeko 12 etxebizitzak. Etxebizitza horien zozketa behin eta berriz atzeratu izan da arrazoi ezberdinengatik. Hasiera batean, urte hasieran zozkatu behar zituzten baina enpresa eraikitzaileari zenbait dokumentu aurkeztea ahaztu zitzaion, nonbait, eta ondorioz prozesu guztia atzeratu zen. Zozketa Udaletxeko areto nagusian egin zen eta bertan elkartu ziren, besteak beste, izena emanda zuten 73 pertsonak.
•T
ELELAGUNTZA ZERBITZUA GELDITUKO DA.
UDALAREN ESKU
Telelaguntza zerbitzuaren kudeaketa lanen esleipena formalizatzeko, Zestoako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean hitzarmena sinatzea adostu du udalbatzak. Bi urte daramatza Foru Aldundiak gizarte zerbitzuak arau-
Kaixo
2.- Bizitzeko behar da, baina ez da jatekoa.
hitzetapitz
ASMAKIZUNAK 1.- Ez da ikusten baina sentitzen da. Zer da?
3.- Gizona beti ari da kentzen, eta hala ere ez da gutxitzen.
4.- Zer dela eta eta zer dela zutik egoteko bete egin behar dena. ZER GUSTATZEN
ZAIZU GEHIEN?
5.- Gorputzean egur buruan pozoin erretzen bada ezin gehiago erabili.
Erantzunak: 1.- Haizea 2.- Ura 3.- Airea 4.- Zakua 5.- Poxpoloa
NONDIK DA AIZARNAKO .........................?
TXISTEAK
1.- Behin gizon bat hotel batera joan zen, eta nagusiari esan zion: -Lo egiteko tokirik ba al dago? - Bai, baina txingurriak daude - erantzun zion nagusiak. - Berdin da. Hurrengo goizean nagusiak galdetzen dio: - Zer moduz egin duzu lo? - Oso ondo! Txindurri bat hil nuen eta beste guztiak haren hiletara joan ziren. 2.- Maixuak Jaimitori: - Zer da “canibal�? Jaimitok: - Ez dakit. Maixuak: - Zuk zure aita-amak jaten badituzu, zer zara? Jaimitok: - Umezurtza!
1 1
AHOKORAPILOAK
Don don kikilikon amonatxoak tropezon. Dristi - drasta arrastaka bi izter eta jiraka ateak danba – danba don sakatik fuera txilindron.
2.-
Bringola bringola Ursula kamara bibia teria zertzelin kandela parea erre beti bringola brin San Joakin paratxo damatxo txotx eta pin.
ZERTAN ARI ZARA HAIN LOTSAGABE?
ZER BEHAR DA SUKALDEAN GAUZAK PRESTATZEKO?
HIZKI ZOPA Bilatu ondorengo hizki zopa honetan Aizarnari buruz egindako galdera hauen erantzunak. Erantzunak ez badakizkizu, www.aizarna.com erabili dezakezu laguntza bezala. Izan suertea! 1-Ze mendiren ondoan dago kokatua Aizarnako herria? 2-Bilatu Aizarnako ermita baten izena. 3 - A i z a r n a n i z a n d a k o n e s k a p i l o t a r i p r o f e s i o n alaren izen eta abizenak. 4 - A l z o l a L e i z e k o e r r e k a z u r i a r i , e s n e ar e n i z enaz deitzen zaio. Baina nongo esnea zehazki? 5-Aizarnako baserri baten izena. Goikoa zein Bekoa izan daitekeena.
Erantzunak: 1-Ertxina. 2-Santa Engrazi. 3-Gloria Agirre. 4-Ilargi. 5-Ezenarro.
1.-
J
Bizente dávila ardunian
ARRETA
OSOZ ETA PAZIENTZIAZ BILDU BEHARREKO ZERA ARRARO ETA XUME
BAT DUTE
BIZENTE DÁVILAREN
GOGOETEK.
SANTA ENGRAZIAKO
ERMITA INGU-
RUAN, PARAJE ZORAGARRI HAIETAN, ISILTASUN HARTAN… HIZKETA APAL BAT
ZABALDU DU
"
Ezin dugu herria aldatu ez ezagutzeko modukoa izateraino
"
BIZENTEK:
HAN HARKAITZETAN TXORIEK BEZALA, BATEAN ETA
BESTEAN BERE HABIATXOA EGITEN JOANGO DIREN GOGOETA ETA PASADIZO DELIKATUAK. BIZENTE DÁVILAK A. CARANDINIREN TESTU BAT IRAKURRI ZUEN BEHIN, EL PAÍSEN: “HISTORIA GURE OREKA MENTALAREN ATAL BAT DA… BURMUINAK, FUNTZIONATZEKO, BEHAR BEHARREZKOAK BALDIN BADITU OROITZAPENAK, HERRIEK KOSTA AHALA KOSTA GORDE BEHAR DIOTE LEKUA OROIMENARI”. ZESTOA PATRIMONIO HISTÓRICO-ARTÍSTICO AZTERKETAN JASO ZUEN AIPUA. BIZENTEREN AZTERKETATIK HARTU ZUEN, BERRIZ, TXEMA ALBERDI UDAL ARKITEKTOAK, ETA HANDIK… HAIEXEK IZAN ZIREN, BESTEAK BESTE, JESUS ALTUNAK, EUSKO IKASKUNTZAKO GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN SARIA JASO ZUENEAN (1998 URTEA), EUSKAL HERRIKO HAINBAT PERTSONALITATEREN AURREAN ESAN ZITUEN HITZAK.
OROITZAPENAK BIOGRAFIA PITIN BAT EGINGO AL DUGU... Bueno, ba, Quintana de la Serenan (Extremadura) jaio nintzen, eta bi urte nituela hona etorri ginen bizitzera familia osoa. Lehendabizi, Arroaerrekako Zelaikoara; hark baserriaz gain kanpokoentzat bizilekuak ere bazituen, eta han bizi izan ginen familia batzuk. Bitxia da benetan, baserri hura landa-turismo bat da; badirudi huraxe zuela destinoa, kanpoko jendea hartzea. Arroagoiko eskolan ibiltzen nintzen orduan. Urte batzuetan bizi izan ginen Zelaikoan, eta gero Iraetako Martinbeltzenera joan ginen. Hamabi bat urte nituenean, Zestoara etorri ginen bizitzera eta orduz geroztik Gurutzean bizi naiz. Ikasketak San Jose ikastetxean egin nituen –orduan nazionala esaten genion, beraz dena erdaraz irakasten zuten–, eta gero Azpeitian egin nuen batxilergoa. Karrera Donostian hasi nuen, eta Madrilen amaitu. Artearen Historian espezializatu nintzen. Ikasketak bukatuta, Zestoako Udalean kontratatu ninduten herriko ondare historiko eta artistikoaren katalogoa egiteko. Eusko Jaurlaritzan ere ibilia naiz arte kontuetan lan egiten, eta beste katalogazioren batean ere jardun dut. Baina artearen historiak ez du jende askorentzako bizimodua ahalbidetzen, eta geroztik denetik pixka bat egin dut. Gaur egun Zestoako bainuetxean nabil.
3 1
ZER
OROITZAPEN DITUZU
EXTREMADURAZ,
NOLA
UZTARTZEN DUZU HANGO MUNDUA ETA HEMENGOA? Nire hasierako oroitzapenak naturarekin lotuta daude, eta uste dut horregatik hunkitzen nauela hainbeste naturak. Hauxe da nire lehenengo oroitzapena: Zelaikoa inguruko harizti batean, ni gurdi gainean, txiki-txikia nintzela. Eta batez ere, etxeko oroitzapenak, jakina. Ni oraintxe nengoen gure etxeko sukaldean, oraintxe Zelaikoakoan. Nire amak kontatzen zuen ni umetan Eusebiarengana, Zelaikoako etxekoandrearengana, joaten nintzela eta artilezko galtzerdietan itsatsita zeuzkan belarizpiak kentzen nizkiola (belar jasotzen edo dena delakoan ibiliko zen-eta). Beraz, umetatik bi mundu horiek elkartuta daude niretzako. Alde batetik, nire etxea –eta seguruenik hasierako urte haietan Extremadurako bizimoduak eragin handia izango zuen nigan–; baina bestetik, hantxe zegoen euskal baserria, parez pare. Nik uste dut, hala ere, Extremadurako bizimodua moteltzen joan zaigula; gelditzen da zerbait, oraindik ere bai: batez ere lotura sendoa zeu eta zeure gurasoak jaio diren inguruarekin, lotura hori ez da inoiz galtzen. Eta gelditzen da, noski, hango elikadura, gure etxean kontu hori, jada, nahiko anekdotikoa bada ere: Aste Santuko
egun hauetan, hain zuzen, Extremadurako bijiliako sukaldaritza prestatzen dugu, alegia, garbantzuak eta zerbak, eta beste jaki bat irinez, arrautzez, bakailaoz eta martorria (cilantro) deritzan belar batez egina. Baina hori bitxikeria bat besterik ez da. Eta, jakina, udan edo udaberrian Extremadurara joaten gara hartaz disfrutatzeko. Gero, etxean gurasoek-eta transmititzen zizutena hango nekazal mundua zen. Nire aita, edo aitaren familia, baratzeko lanetik bizi zen, ortugileak ziren, hau da nekazariak, eta baratzetik ateratzen zutena saldu egiten zuten. Eta ama eta bere familia artzainak ziren, nire aitona artzaina zen, eta nire ama hango etxolatan (hemengo saletxeen antzekoetan) egoten zen, larre garaian. Jakina, gure gurasoek seme-alaba guztioi transmititzen zizkiguten bizipenak nekazal munduarekin lotutakoak ziren. Baina nire kasuan, bizipen horiek oso azalekoak dira, zeren ni bi urterekin etorri bainintzen hona, eta ez baititut Extremadurako bizipen errealak, kontatutakoak baizik. BAINUETXEA AZKEN
URTE HAUETAN, BAINUETXEAN ZABILTZA LANEAN; BAI-
NUETAN HASI ZINEN, ETA BIZPAHIRU URTE PASA ETA GERO ANIMATZAILE LANETAN HASI ZINEN.
ZER
MODUZ MOLDATZEN ZI-
NEN EDADETUEKIN BAINUETAN?
Bainuen kontua nahiko berezia da. Izan ere, hura mundu bat da, hortxe dago, egunero gertatzen da Zestoan, baina Zestoan bizi garenak ez gara enteratzen. Bainuetxea mundu bat da, pixka bat itxia, bezeroek han bertan egiten dute bizimodua, eta Zestoara kafe bat hartzera, erosketaren bat egitera, beste ezertarako ez dira etortzen.
···
···
Bainuetan, edadeko jendearekin egiten nuen lana, 60tik 80ra bitarteko pertsonekin. Taldean sartzen ziren igerilekura, eta haiei laguntzea izaten zen nire lana. Askok, esate baterako, beldurra zioten uretan sartzeari; kasu horietan, pertsona hura seguru sentiaraztea zen zure eginkizuna. Oso atsegingarria zen hura, edadetuek asko eskertzen zizuten-eta zuk eskainitako laguntza. OSO
BESTELAKOA DA ORAIN EGITEN
DUZUNA, ANIMATZAILE LANA ALEGIA...
Bai, nik beti esaten dut uretatik lehorrera pasa nintzela. Orain askoz harreman estuagoa dut jendearekin. Batzuk ekintza guztietara apuntatzen dira, beste batzuk gutxiagoetara. Batzuekin konfiantza handia sortzen da. Gehienak, eta batez ere urtero-urtero etorri izan direnak, pozik daude bainuetxearekin, herriarekin, herriak eskaintzen dietenarekin: paseotxoak egin, lasai-lasai ibili... Eta lehenengo aldiz etortzen direnek, berriz, etortzeko desiratzen zeudela esaten dute. Izan ere, Insersok eskaintzen dituen bainuetxeen artean Zestoakoak ospe handia du, eta bezeroek oso ondo baloratzen dute. Eta bestalde, askok esaten dute Euskal Herria ezagutzeko irrikatan zeudela: “ez nintzen ausartzen-eta, baina gero lagunek esaten zidaten oso ondo pasatzen zutela”. Eta egia da, denek esaten dute oso kontent eta atseginez doazela; hemengo berdetasuna ikaragarri gustatzen zaie, oso garbia aurkitzen omen dute dena, jendea oso atsegina omen da...
ZESTOA
EZAGUTZEN LAGUN-
TZEN AL DIEZU?
Bai, ni animatzaile naizen partetik Zestoa pixka bat ezagutarazten ahalegintzen naiz. Nik ulertzen dut, bainuak hartu eta gero arratsaldean kostaldea, Donostia eta abar bisitatzera joan nahi izatea, baina nik esaten diet guk herri txiki bat daukagula, oso apala, baina honek ere interesa baduela: paisaia ederra duela, eta apartekoa edo berebizikoa izan gabe ere, paseatzeko aukera atseginak eskaintzen dituela. Eta hala da: paseoak egiten ditugunean –batek baino gehiagok ikusiko ninduzuen kaletik zehar, Sastarrain aldera edo Iraeta aldera, talde batekin, manifa bat bagina bezala, bai, manifestazio bat mendian zehar–, ba, paseoak egiten ditugunean, beraiek zoratzen ibiltzen dira, asko gustatzen zaie baserriak ikustea, zelaiak... “ETXE BAKOITZA, BASERRI BAKOITZA, ELIZAK, ERMITAK HITZ EGITEN HASI ZIREN” ZESTOA PATRIMONIO HISTÓRICO-ARTÍSTICO IZENEKO KATALOGOA EGIN ZENUEN, ZESTOAKO UDALAK KONTRATATUTA. URTEBETE BAINO GEHIAGO PASA ZENUEN LAN HARTAN, EGUNEAN ZORTZI ORDU EGINAZ. LAN IKARAGARRIA IZAN ZEN HURA, ZENTZU GUZTIETAN. ZER OROITZAPEN DITUZU UNE HAIETAZ? Nik zorte ikaragarria izan nuen lan hura egiteko aukera izan nuelako; beti eskertzeko izango dut hori. Ondareari buruzko azterketa hura egitea Zestoa berraurkitzea bezalakoa izan zen. Eta zenbait leku berraurkitu ez, aurkitu egin nituen orduantxe. Une haietan, etxe bakoitza, baserri bakoitza, elizak, ermitak hitz egiten hasi ziren. Eta zertaz hitz egiten zuten? Ba, noizkoak ziren, nork egin zituen, nola osatu zuten orain ezagutzen dugun paisaia... Eta azkenean esaten duzu: herrian ez dauzkagu monumentu ikaragarriak, oso monumentu apalak dauzkagu, baina guztien artean oso irudi interesgarria eta ederra sortzen dute. 90EKO
HAMARRALDIAREN HASIERAN,
ETA ORAIN NOLA IKUSTEN DUZU ZUK AZTERTUTAKO ONDARE HAREN EGOERA? Hamar edo hamabost urte pasa eta gero ikusten ari naiz zenbait eraikuntza, bazter, txoko eder askoak desagertu direla dagoeneko. Niri horrek pena izugarria ematen dit. Izan ere, esate baterako, kezka handia dago gaur egun animali edo landare klase batzuk desagertzeko zorian daudela-eta; jakina da horrek pobretu egiten duela ingurumena. Ba, berdintsu gertatzen da ondarearekin ere. Guk ezagututako Zestoa hartako bazterren bat, bazter xume baina eder horietakoren bat desagertzen den bakoitzean, Zestoako nortasunaren mamia galtzen ari dela uste dut. Ezin dugu herria aldatu ez ezagutzeko modukoa izateraino, datozen belaunaldiek argazkietan bakarrik ikusi behar izateraino. ZERBAIT GEHIAGO ERANTSI NAHI? Bai, bainuetxeko jubilatuekin egiten ditudan paseoetan, niri gehien gustatzen zait zera esaten didatenean: “zein ederra, zein ederra, zenbat gustatu zaidan, zein paseo ederra egin dugun!”. Ez litzaidake batere gustatuko egunen batean esango balute: “bueno, paseoa egin dugu, asko ibili gara…” eta kito, eta paisaiaz ezer ez aipatzea. Edo batzuek esan ohi duten moduan “zein etxe eder dauden zure herrian!”. Baina etxe berriei buruz ari dira. Zestoako paisaiaren “zein eder” hori ez galtzea nahiko nuke.
F
ernando Arzallus
5
zulo
danbolin
1
Zestoarrak Mihiluze n
Mendi astea Urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten dute Agiro Mendi Taldeak antolatutako mendi asteko emanaldiek. Aurten Juantxo Zabala eta Ramon Martijak eman diete hasiera, Lyskan (Alpeak) eta Eskoziako ibilerekin. Bigarren egunean, Mikel Odriozolak, Greziako eskalada kontuak ekarri zizkigun eta bukatzeko, Koldo Ruizek, Lhasa Kathmanduko (Nepal) zeharkaldiko xehetasunak. Irudi ikusgarriak hiru emanaldietan ere.
Eskolako hainbat haurrekin casting bat egin ondoren, Unai Vila eta Adonis Gelis Euskal Telebistako Mihiluze programan izan ziren. Aste Santuetako oporrak aprobetxatuz, normalean helduekin egiten dena, gaztetxoentzat prestatzea pentsatu zuten programakoek. Probak helduentzako prestatu ohi dituzten berdin-berdinak izan dira, eta Mihiluzekoek aitortu dutenez, gazteagoak izan arren, ez dira helduak baino okerrago ibili. Saria, alegia Port Aventurarako bidaia, lortu ez badute ere, ondo pasa zutela aitortu zuten telebistan.
X V I I I . u r t e m u g a G a z t e t xe a k Apirilean zehar ekitaldi asko antolatu dituzte Gazte Asanbladako kideek: hitzaldiak, bideo emanaldiak, kontzertuak‌ Apirilaren 21ean izan zen egun handia; Harrobiko II. zuhaitz landaketa, triki poteoa, kalejira, bazkaria, jolasak eta kontzertua. Ea beste 18 ospatzen dituzten gutxienez!
Txilipristin liburua Apirilaren 3an, Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu zuten 31 kantu eta 29 ipuin biltzen dituen Txilipristin liburua. Juan Carlos Irizar arduratu da kanten musika eta moldaketak egiteaz, eta Mertxe Merino eta Ana Centeno irakasleak abestien aukeraketaz. Toti Martinez de Lezeak ere parte hartu du liburuan, sarrerako testuak idatziz; Jon Joseba Aizpuruak, berriz, ipuin sorta bat idatzi du. Liburuarekin batera kantuz osatutako CD bat ere badator. Liburuko ilustrazio edo marrazkiak, 10 urte bitarteko haurrek egindakoak dira.
k
RA.
zulo
danbolin
ale/bale KALE.
HOTEL BLASA ZENEKO ATARIARI ZABAL-
DU EDERRA EMAN DIOTE BAINA NORA DOAZ HANGO EURI
UR ETA ZIKINKERIAK? HODI BAT JARRI DUTE IDIAZPI ALDEEZ OTE ZEGOEN BESTE AUKERARIK?
BA L E .
KIROLDEGI ONDOAN, ELBARRITUENTZAKO APARKALEKU BAT JARRI DUTE. BAINA KOSKA BAT DU BUELTAN, ETA TXIKIA BADA ERE, EZ AL DA ARAZOA IZANGO HORI ZENBAIT ELBARRIRENTZAT?
Lehen diskoa atera du Nuke taldeak.
Gerturatu dira Santakutzak Elkarte eta talde ezberdinetan entseguak egiten hasi dira. Ikusiko dugu gero zenbat antzematen den…
2005ean Euskadi Gazteako Maketa lehiaketan entzuleen saria irabazi zuten. Ordutik hona kontzertu asko eman dituzte, eta bazen garaia diskoa ateratzeko. Diskoetxeekin adostu ezin eta azkenean beraiek egin dute lan guztia: grabatu, nahastu, diseinu lanak… Festimad-eko lehiaketan ere “talde nabarmendu” gisa aukeratua izan zen.
7 1
Eskaera herritarra kalean
∑ Kadeteen txirrindulari proba
Mikel Mitxelena izan zen garaile apirilaren 22an Iraetan egin zen kadete mailako txirrindulari proban. Bertatik atera, Zestoa barrutik pasa eta zakila bira hiru aldiz egin behar izan zuten. Irabazleak, ordu bat eta 19 minutu behar izan zituen garaipena lortzeko. Aritz Elustondo herritarra izan zen bigarren, eta Oier Iraolagoitia iraetarra laugarren.
Ekaingo zaldien panela Donostiako Tabako Fabrikan Zaldien panela da, dudarik gabe, Ekain kobazuloak gordetzen duen altxorrik preziatuenetarikoa. Ez da harritzekoa, beraz, AndrĂŠ Leroi-Gourhanek (1911-1986), Frantziako Historiaurreko eta Antropologiako espezialista handienetarikoak, bere garaian esan zuena: “Ekainek Franko-Kantauriko labar-artearen zaldien panel ederrena gordetzen du.â€? Baina ez hori bakarrik: berarekin batera beste hainbat zaldi, basahuntz, izokin, bisonte eta hartz ikus daitezke koba barruan. Denok dakigun bezala, altxor guzti horretaz gozatu ahal izateko egin zen bere garaian Erreplikaren proiektua, baina gauza bat dela, beste bat dela, ezin izan dugu oraindik bukatuta ikusi. Hala ere, Donostiako Tabako Fabrikan ikusitakoaren arabera, lanak bukatzear daude eta, Fundazioko arduradunek esan zutenez, urte bukaerarako irekitzea da asmoa. Pintura guztiak bilduko dituzten zazpi paneletatik sei bukatuta daude, dagoeneko, eta sei horietatik ikusgarriena, Zaldien panela, egon da ikusgai Tabako Fabrikan.
Zestoako Euskal Herrian Euskaraz-ek oraindik ere herrian euskarari dagokionean, eskubide urraketa asko ematen direla salatu du. Batez ere, posta, osasun eta udal administrazioetan. Azken urte hauetan, osasun administrazioan jarrita dituzte indarrak. Mintxoren laguntzarekin eskaera herritarra bideratu dute Zestoan zein Aizarnazabalen, horrela herritarrei osasun etxeetan dauden euskararen beharra salatzeko aukera emanaz. Dagoenekoz 300 sinadura lortu dituzte. Sinadura hauek herriko instituzio eta administrazio ezberdinei zuzenduko dizkiete, baita Hizkuntza Eskubideen Behatokira, Osakidetzara zein Osasun Sailera ere. Apirilaren 24an anbulategi aurrean elkarretaratzea egin zuten.
santakutzak Zestoan
agenda ap 28
IRILA LARUNBATA
Zipriztin eguna, Udaletxe azpian, 17:00etan. Ekintza franko: aurpegia pintatu, maskarak egin, txokoak, karaokea, betiko jolasak… Zipriztin aisialdi taldearen eskutik.
ma 04
IATZA
Mus Txapelketa Iraetako frontoian. Irabazleak 600 euro eta txapela eramango ditu eta bigarren, hirugarren eta laugarrenek 400, 200 eta 100 euro hurrenez hurren.
05
02 Haur kantak eta ipuin sorta
Txikienen gozamenerako… Txikienekin gozatzeko… Ahozko transmisioa bultzatzeko… Kanta eta kontu zaharrak berreskuratzeko… Jateko… Jolasteko… Lotarako…
LARUNBATA
20:15etan, Santa Zezilia Abesbatzaren emanaldia, Zestoako Parrokian.
06
IGANDEA
17:00etan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantzako Banda Txikiaren emanaldia, Zestoako Parrokian.
12
LARUNBATA
20:15etan, Aita Garayoa Abesbatzaren emanaldia, Zestoako Parrokian. Zuzendaria: Kepa Martínez de Albeniz. Iraupena 50 minutu.
13
IGANDEA
Egun pasa Herri Urratsera Agiro Mendi Taldeak antolatuta. Askainetik atera eta Larrunetik Senperera oinezko ibilbidea nahi duenak eta autobusez gainontzekoak. • Bertso bazkaria Iraetako frontoian Andoni Egaña eta Unai Iturriagarekin.
19
LARUNBATA
Erralla Bertso Eskolak antolatuta, Bertso jaialdia, 22:30ean kiroldegian. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabi Paia, Imanol Lazkano, Iker Zubeldia eta Oskar Alberdi herritarra. Gai jartzailea: Unai Elizasu.
19-- 2 0
ASTEBURUA
Picos de Europara irteera Agiro Mendi taldeak antolatuta.
03 05
nazoa eta kanpai-hotsak ASTEAZKENA
ASTEARTEA
15:30ean, Puzgarriak eta jolasak plazan.19:00etan, suziria eta Idiakaitz Txistulari Taldearen eta banden kalejira. 22:30ean, Danborrada Nagusia, elkarteetan afaldu ondoren. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira eta martxa guztiak joko dituzte. 01:00etan, Nahidekena MT txaranga.
03
ASTEAZKENA
10:30ean, Idiakaitz taldearen diana. 11:45ean, prozesioa Gurutzera. 12:00etan, Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzak abestua.13:00etan, V. Santakutz Pala Txapelketa (alebin neskak), frontoi zaharrean.14:00etan sari banaketa. 18:00etan, Umeen danborrada. Ondoren, Zestoako Banda.
sa 02
ntakutzak Ibañarrietan
ASTEARTEA
19:00 Txupi-
11:30ean Meza Santo Kristo ermitan.13:30ean Auzoko jubilatuen bazkaria (Urtain Berrin). LARUNBATA
19:00etan Txupinazoa. 20:30ean Auzo-afaria (Urtain Berrin).Afalostean erromeria Andoni eta Josebarekin. Goizaldean baratxuri-zopa
06
IGANDEA
11:30ean Meza Santo Kristo ermitan. 12:30ean Erlojupeko zaldi-krosa. Plazatik Anguluraino joanetorriko lasterketa. Lehen hirurak garaikurra jasoko dute. 18:00ean Itxaropena dantza taldea (ermita atzeko plazan). Jarraian, herri kirolak auzokide eta bisitarientzat. 19:00etan Etxetxo eta Karporen zaldien arteko zaldi-proba (ermita atzeko plazan) 20:00etan erromeria Andoni eta Josebarekin.
9
1 MUSIKAREN E TA G A Z T E A R E N H O T S A GURE
H E R R I A N E Z A G U N A D A G A Z T E E K D U T E N M U S I K A S O R T Z E-
K O Z A L E T A S U N A, E T A H O R R E N A D I E R A Z G A R R I D I R A D E N B O R A N Z EH A R S O R T U Z I R E N, S O R T U D I R E N E T A S O R T U K O D I R E N M U S I K A
( LI N T O N T A U N, KA R E L E A N, GR I S E S S U E Ă‘ O S. . . ) E T A B E S T E H A I N B A T H E R R I K O T A L D E ( MU S I K A E S K O L A. . . ) . TR E N G E L T O K I K O E N T S E G U L O K A L E T A N I K U S I B E S T E R I K E Z D A G O: H A I NB A T T A L D E T A K O P A R T A I D E, E S K U A N G I T A R R A, B A T E R I A E D O M IK R O F O N O A D U T E L A, O R D U A K E T A O R D U A K I G A R O T Z E N D I T U Z T E M U S I K A S O R T U, J O E T A A L D I B E R E A N U N E A T S E G I N E Z G O Z A T Z E N. GAZTE TALDEAK
Musika gazte talde horiek musikaren, soinuaren, erritmoaren, hitzen eta melodia ezberdinen bidez errealitatea adierazteko, ulertzeko eta sentitzeko bide ezberdinak erakusten dizkigute. Musika gazteen egunerokotasunaren oinarrizko elementua da. Gaztea errealitatera hurbiltzeko eta errealitate horretatik bere bizipenak, emozioak, historiak... adierazteko modua da. Musikaren bidez komunikatu, mugak gainditu eta harremanak, oroitzapenak eta desiratutako bizipenak sustatzen, lantzen dira. Gazteek euren artean musika sortzen, jotzen, entzuten dutenean “harremana� bermatzen da; antzeko joera musikalak dituztenenganako harremanak sustatzen dira, eta talde identitatea sortzen da. Talde identitate horrek bere pisua hartzen du, bertan, elkarbizitza bat ematen baita (arauak, errespetua, txukuntasuna, beste taldekideekin harremanak, materialen elkarbanatzea...). Musikak gazteengan motibazio, zaletasun eta tre-
bezia berriak sortarazten ditu, eta hori indartu eta sustatu beharreko zerbait da. Horretarako, gazteek euren espazioa, berezkoa dena, sortzea sustatu beharko litzateke (helduen espazioetatik ezberdina); oinarrizko gaitasunak jaso, garatu eta gizarte honetan eragile aktiboak izateko. Espazio horietan, egunerokotasuneko eta errespetuzko harreman batetik abiatuz,
antolakuntzarako gaitasuna bermatu, harremanetarako gaitasuna, gastuen kontrol gaitasuna... suspertu beharko lirateke. Herrian musika taldeek duten beharra asetzeko gune egokien erabilera bermatu, arautu eta bideratu beharko litzateke, non herrian diharduten eta herriko gazteez osaturiko musika-talde orok izango lukete lekua. Musikak espazioan duen lekua azpimarratzea ere oso garrantzitsua da, musikak sustatuko baitu espazio fisiko horretan (gure herriko lokaletan, gaztetxean, tabernetan,...) gazteek bizia izatea, identitatea eta bere izaera definitzea. Espazioak musikaz bustitzen direnean, gazteak espazio hori bere egitea ahalbideratzen du, harremanetarako eta sormenerako espazio moduan. Soinu gabe, musikarik gabe espazioak hutsak egongo lirateke, gazteek ematen diguten xarma, bizitzarik gabe, alegia.
E
DURNE
SORALUZE