danbolin 2007/05
ALKATEGAIEKIN
73. alea
Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA
Osasun familia. A-D ereduetan
TITULAZIOA: Erizaintzako laguntzaile-teknikaria. IRAUPENA: 1.400 ordu (ikasturte bat eta erdi), lantegietan egiten den prestakuntza barne (400 ordu). LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Konts ulta pribatuetan - Zaharren egoitzetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hor tz- klinik etako laguntzaile a - Gaixoen zaintza
AURREMATRIKULA:
Ekainaren 1etik 7ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 29etik uztailaren 6ra (biak barne)
J. M. Ip ar ra gir r e B . H. I Santa Barb ar a Bidea z/g 20700U rretx u Telefonoa/Faxa: 943 721403- 721413 e-posta:j miparragirre@edunet.es w ww.ipar ragirr e. net
Hauteskunde garaia. Politikoak telebistan. Boto bila. Politikoak irratian. Boto eskean. Politikoak prentsan. Botoa exijitzen. Politikoak edonon. Danbolinen ere politikoak agertzen dira. Ihes egitea ezinezkoa da. Inguratuta gaude. Eta aspertuta. Animo. Egun gutxi gelditzen dira. Botoa eman ostean ez digute lata gehiago emango. Gutxienez, hurrengo hauteskundeak iritsi bitartean. Zientifikoek diote etorkizunean gerra nuklear bat izanez gero munduan biziraungo duten animalia espezie gutxien artean labezomorroak egongo direla. Politikoak ez dira urruti ibiliko. Batzuk hilezkorrak direla dirudi. Begiratu bestela 1922an jaio zen Manuel Fraga Francoren turismo ministroari. 40 urte baino gehiago boterean. Hasieran diktadore batek aukeratua, orain jendeak bozkatua. Bizitzak eskaintzen dizkigun ironia horietako bat. H.G. Wells idazleak Denboraren makina liburuan etorkizuneko mundua imajinatu zuen. Oso urruneko etorkizun horretan bi gizaki arraza bizi dira munduan. Batzuk, gazteak, ederrak eta paradisuan. Besteak, zatarrak, zaharrak eta lur-azpian. Bakoitzak bere lekua du eta ez dira nahasten. Itxuran behintzat. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Lur gainean bizi diren gizakiak lur-azpian bizi direnen jatekoa dira. Eta lurazpikoak berriz, gizaki egiten gaituen oro albo batera utzi behar izan dute biziraun nahi badute. Egoera eta bizi baldintza berrietara moldatzen jakitea ez da txarra. Ezta gutxiago ere. Eboluzioa deitzen diogu prozesu horri. Nahiz eta eliza ez egon ados edo Ameriketako Estatu Batuetan diseinu inteligentea bezalako teoriek eboluzioaren teoria kolokan jarri. Gizakiak, gizaki den unetik bizi modu berrietara moldatu beharra izan du, mamutak ehizatuz, Ameriketara lanera joanez edo patera batean 200 itsas milia eginez. Gizakiok argi dugu patuak egun batzuetan leon, eta besteetan kastillo esango duela. Baina gure patua aurrez jakingo bagenu bizitzak ez zuen graziarik izango, ezta? Hauteskunde egunerako ez dira egun asko gelditzen. Jende askok dio argi dagoela nork irabaziko duen. Nik ez dut argi. Aurtengoan ere boto gutxi batzuek erabaki dezakete nor izango den hurrengo lau urteetan gure herriko alkatea. Urruti dagoen jauregi batean nor biziko den aukeratzeko ez digute eskatzen. Herriaren alde lan egin behar duen pertsona aukeratzeko baizik. Etorkizuna ez omen dago idatzia. Patua gure ekintzekin idazten omen dugu uneoro. Horretaz ulertzen dutenek hori diote behintzat. Beraz, bozkatzera joan maiatzaren 27an. Berdin zait nori, baina ez gelditu etxean. Egin dezagun etorkizuna denok batera. Agian leon irtengo da, edo baliteke kastillo izatea. Baina gutxienez, gure patua eraikitzen saiatu garela esan ahalko dugu. Ene, hau da marka! Azkenean, nik ere boto eske amaitu dut. Agian nik ere politiko arima dut eta hau guztia mitin politiko baten diskurtsoa izan da. Edo baliteke amets bat besterik ez izatea. Esnatzen naizenean esango dizuet zer izan den.
U rko Canseco d a n b o l i nEK
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel SantamarĂa, Margari Eizagirre, Joxeba LarraĂąaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 12 14 18
ATARIKOA.
INKESTA
ENBIDOAK
ALKATEGAIEKIN
DANBOLIN ZULO
MAISTRAREN ESANA LEGE
DANBORRADA
diruz lagundutakoa
07
Hileko argazkia
enbidoa I. POSIBLE AL DA? KATERIK EZIN ETEN, EZER EZIN GELDITU, DENA AURRERA DOA, EZ DAGO ATZERA ITZULTZERIK, EZ DAGO ABIAPUNTURIK… NON NAGO? ZORABIATU NAIZ, BAINA GEHIAGO NAHI… UOOOOOOO! Hartu kotxia, azelerau, frenau, aparkau, eztao lekuikan, buelta-ta jira… enaiz allatzen, enaiz allatzen… prakak estugi, alkandora ezin lotu, beste talla bat naet, beste txaketa, uare bai zala earra… herri hontan etziok ezer itxuran, paetak pintadaz, espaloiak txakur kakaz… ni plaira nitxik eta ni mendira… baña itxasua kaka inda ziok eta! Antxoare aldeindek oporreta Kanarieta, nire enauk gutxiyo ta banitxiak, por mis cojones! Zestuan pisuak 50 kilotik gora, sandios! ta garajia, ta kalefaziyua, ta asentzoria, ta telebisiyua, ta 700 kate diferente ta Eroskin palomitak mikroondasian sartzeko ta kokakola muturretikan… groookkk!, barkau, eee… raiau nauk, bale, taberna nitxik porro bat erre ta kafia ean da pare bat fila ta bihar goizearte bueltaka, dana bueltaka, ta etxea allau ta zurrunbilluan atzetik txirrrrriiiinnn despertadoria… benga benga, lanea azkar… ta oain eleziyuak, hasi da zirko mundiala: ezkertiar eta eskubiko, legalak eta ilegalak, gorriyak, burgesak eta tradizionalak, biolentuak, independentistak eta aurrerakoyak, nazionalistak, abertzaliak, patriotak, españolak, autonomistak, sozialistak, popularrak, naparrak edo euskaldunak, lurraldeak, terroristak, demokratak… ez dek giro; zenbat kontzeptu eta hitz potolo, zertan gabiltzan aklaratziare eztek errexa… baña politiko danak berdiñak dituk eta! Bai? ez, ez, guk gauzak garbi ta garden iteixkiu, herriyan oneako… bla, bla, bla… hau dek buruko miña… aspirina bat eo… INTERNETEN BEGIRA, DATU BAT: MUNDUAN BOST MILIOI HAUR (BAI, 5.000.000) HILTZEN DIRA GOSEAGATIK URTERO, EDO BESTE ERA BATERA ESANDA: EGUNERO IA HAMALAU MILA HAUR! GOSE KRONIKOAREN INGURUAN 852 MILIOI PERTSONA BIZI DIRA MUNDUAN. DATUAK, HOTZAK, ERAIKITZEN ARI GAREN ELITEKO GIZARTE HAU BEZALAKOXEAK. BAINA NIK ERE ETXEAN BADUT BEROGAILUA, NOLA EZ BA!
J
oseba Illarramendi
5 Horrenbeste obra izanda bazterretan ez da harritzekoa, haurrek ere ez dute beste konturik. Agindu bezala, argazkiak bidali dizkiguzuenon artean MP3aren zozketa egin dugu eta BEĂ‘AT ETXABEri tokatu zaio. Zorionak eta jarraitu Zestoako argazki polit edo berezi horiek bidaltzen! Mila esker.
O
RAINDIK ERE, MOTA honetako esaldiak gure ahotan dabiltza "ikusten al dun mutil hori, atzeratua dun, gixaixua, hori dun pena!". Egun, esaldi horiek gure etxeko txokor batean gorde behar ditugula uste dugu, izan ere, aurreiritzi horien ondorioz, benetan diren pertsonak ezkutatzen ditugu. Egia da bai, urtetan zehar gutxietsiak izan direla eta era berean gizartetik baztertuak. Ez dute eskubiderik izan, ez oinarrizko hezkuntzarik jasotzeko ezta gizarteko beste partaide bat izateko ere. Baina hori, azken finean, gure erabakia izan da. Gauza desberdinei genien beldurrak pertsona horiek ez tratatzea edo mespretxatzea ekarri zuen, ezjakintasunak eta historiak nolabait munstro bilakatu zituen pertsona maitagarri horiek. Zorionez, urteak aurrerantz joan diren heinean, pertsona horiekiko izan diren ikuspuntuak zabaltzen joan dira. Sentsibilizazio maila ere hazi egin da eta nolabaiteko normaltasunaren atea ireki. Prozesu hori guztia aurrera eramateko garaian garrantzi handia izan dute erakundeek, hala nola, Atzegik, Uliazpik, Aspacek eta abar. Nahiz eta horien gizarteratze lana balore handikoa izan ez da nahikoa. Heziketa egoki batek emango digu beraien benetako ikuspuntua, hots, dituzten ezaugarri positibo zein negatibo guztiekin PERTSONAk direla ikustea. Garbi dugu behar bereziak dituzten pertsonak direla, baina nork ez ditu behar bereziak? Ikusmen arazoak dituenak betaurrekoak beharko ditu bere zailtasunak gainditzeko edo hanka hautsi duenak makulua beharko du. Honekin esan eta lortu nahi duguna zera da: Pertsona "berezi" hauek dituzten ezaugarri guztien gainetik, pertsonak direla beraien behar eta erraztasunekin.
e
nbidoa 2. Gurutze Lopetegi eta Esti Zabala
ALKATEGAIEKIN raz, beraiekin harremanetan jarri beharko ginateke.
B
igarren udal hauteskundeak biziko ditugu Danbolin aldizkaria argitaratzen hasi ginenetik. Aurrekoan egin genuen bezala, oraingoan ere interesgarria iruditu zaigu hautagaiekin elkarrizketa bat izatea. Ikusita gure herrian aurkeztu diren zerrendak, lehenbizi nor elkarrizketatu erabaki behar izan dugu: zerrenda bat legez kanpo utzi dute, beste zerrenda batzuetakoak ezagutu ere ez ditugu egiten, herritarrak ez direlako... Azkenean, aurretik ere Udaleko lanetan aritu izan direnekin egitea erabaki dugu. Hiru zerrendaburuekin hitzordua jarri eta han joan ginen gure grabagailu eta orri zuriekin. Galderak bota ahala hasi ziren erantzuten aurrez erabakitako ordenan. Batzuetan lasai, besteetan urduri, denbora luzez egon ginen batarenak eta bestearenak entzuten eta argitzen. Hona hemen jasotako ideien eta proposamenen laburpena. ∑ ZEIN
DIRA HIRIGINTZA ETA AZPIEGITURA AR-
LOAN DITUZUEN PROIEKTUAK ETA ESTRATEGIA NAGUSIAK?
Alazne. Garrantzitsua da edozein proiektu urbanistikotan diagnostiko bat egitea, azterketa sakon bat, premiak-eta sakontzea; ez bakarrik lau urterako proiektuak. Batzuetan unean uneko proiektuak izango dira, eta horiei erantzun beharko zaie, baina beste batzuetan epe luzekoak izango dira. Gainontzean, hirigintza oso zabala da, baina kasuistikekin hasita, esate baterako, errepideari erantzun bat eman beharko zaio; ez da udalaUDAL HAUTESKUNDEAK ZESTOAN ren eskumena soilik, errepide konAbst. 736 (%27) tua Aldundiaren PSOE Abst. ardura da, eta be50 (%2) 640 (%25)
Abst. 581 (%22)
Gorka. Lehenengo eta behin, azken boladan etxebizitza asko egiten ari dira eta gure lana izan da eta izango da martxan dauden urbanizazioak ahalik eta egokien amaitzea, eta inguruak ere txukun uzteko aprobetxatzea, zaharkituta dauden eremu batzuk egokitzea. Bestalde, irisgarritasun plana izango genuke. Aipatzen hasita, Rocandio areako hitzarmenaren ondorioz igogailu bat egitea nahiko genuke, area degradatuenetako bat delako, eskailera asko daudelako; horrez gain, Gurutzeko galtzada-harri eremuari jarraipena eman, Arroabeko plaza konpondu‌ Azpiegitura alorrari dagokionez, garantizatu nahi dugu ahal den neurrian ura eta argi hornidura, eta saneamendua hobetu. Eta, azkenik, garbitasunaren gaia aipatu nahiko nuke: ohartu gara, garbitasun aldetik motz geratu garela eta ahalegin bat egin behar dela zerbitzua indartuz (paretak, pintadak...). Juana Mari. Gorkak azaldu ditu jada hitzartuta dauden gauzak‌ Gure planteamendua beste bat da. Hirigintzak, datozen urteetarako, pertsonen zerbitzurako tresna bat izan behar du, lurraldearen garapenerako zerbitzura egon behar duen tresna. Herri hau hazten ari da. Hori interesgarria da, baina beti izan behar du hazkuntza horrek nolabait kontrola-
URT
PSOE 59 (%2) PSOE 48 (%2)
19
19
20
Alazne. Etxebizitza arazoa, herri guztietakoa da; etxebizitzen hazkundeak orekatua izan behar du, eta benetan azterketa serio bat egin behar da. Zenbaitentzat, esaterako, Iraetako ibarra oso leku aproposa izan liteke etxeak egiteko baina guk uste dugu toki ederra izateaz aparte, bere horretan mantendu behar dela. Eta lur publikoak baldin badira, egunen batean beste zerbait egin beharko da, agian, baina behintzat izan dadila publikoa eta ez etxebizitza librez betea. Bestalde, Aizarnan eta Akoan, hodi bat sartu da auzo horietara ura eramateko, baina era berean, bi auzo horietan beste arazo bat dago ur zikinekin: baserriguneak izanik, ganadua dago, eta lurretan filtrazioa gertatzen bada, akuiferoetan geratzen da zikinkeria. Gorka. Arazoari erantzun bat eman beharko zaio, jakina, beste irtenbide batzuk aztertu behar dira, nolabait, soluzio indibidualak, fosa septikoak, mini-depuradorak ipiniz, egiten diren obra berriak aprobetxatuz; adibidez: Aizarnako eskola berriko fosa septikoa egin denean, handia egin da inguruko etxeetarako ere balio dezan.
TEA
95
99
03
EA 579 (%21)
EAJ/EA 897 (%34)
EAJ/EA 1123 (%43)
EAJ/PNV 684 (%25)
PP 36 (%1)
7
tua; ez da, hazi behar hazteagatik. Hazkuntza horrek zerbitzu berriak eskatzen ditu eta ikusi behar da herria nola dagoen prestatuta hazkuntza horri erantzuteko. Guk proposatzen duguna da ahalik eta lur berri gutxiena okupatzea. Dauden azpiegiturak eta eraikinak aprobetxatu lurra alferrik galdu gabe. Zergatik beste urbanizazio berriak egin, ikusten badugu kaskoan badaudela etxe zaharrak hutsik? Zergatik ez aprobetxatu horiek?
∑ IKARAGARRI UGARITU DA ETXEBIZITZA AURREERANTZUTEN AL DIO HORREK ZESTOARREN BEHARREI? AURRERA BEGIRA, ETXE BAT EROSTEKO ASMOTAN DENAK 300.000 EURO (50 MILIOI PEZETA) ORDAINDU, BESTE AUKERARIK EZ AL DU IZANGO? KO LEGEALDIAN.
Gorka. Gure alderdiak uste du prezio horiek gehiegizkoak direla, hori onartzen dut. Gaur egun ditugun irabaziekin horrek beste alor asko hipotekatzen ditu bizitzan, eta ez zaigu justua iruditzen. Aurrera begira, uste dut egoera zerbait aldatuko dela: irailaren 20an lurzoruaren legea onartu zen eta horrek Zestoari minimo batzuk planteatzen dizkio; egiten diren etxe berrietan, %40 babestutakoa izan beharko du. Udalak duen tresna garrantzitsua arau subsidiarioak dira, horiek markatzen dute aurrera begira herriaren joera, non eraikiko den, zenbat etxe eta nolakoak egingo diren… Aurrera begira gure planteamendua zera da: etxe berriak egingo diren lekuetako jabe edo sustatzaileekin hitz egin eta negoziatu %40ko kopuru hori, ahalik
eta gehien igotzen ahalegintzeko, betiere, termino errealista batzuetan. Bestalde, adostasun batera iristen ez bagara, Udalak saiatu beharko luke gutxienez lurrak eskuratzen, gero Udalak etxebizitza politika bat lantzeko. Udalak, zoritxarrez, ez du hainbeste terreno, baina etxebizitza politika bat aurrera eraman beharko litzateke: babes ofizialeko etxebizitzak eginez, zuzenean edo herrian sortu litekeen kooperatiba baten bitartez. Juana Mari. Denok nahi dugu geuretzako jabetzan izatea etxebizitza. Aztertu beharko litzateke nola atera merkatura. Alokairuko etxebizitza izan liteke beste irtenbide bat. Gure pentsaerarekin zaila da, baina Europan aspalditik landu da hori, beste politika bat dute, lehenago doaz alokairura, baina hemen asko kostatzen zaigu. Guk promotoreekin negoziazioa zaila ikusten dugu, egin beharreko gauza da, Udala ezin da atzean gelditu, PP baina aztertu behar dira karga 34 (%1) urbanistikoak; batzuk garestitu
···
"
···
egiten dira eta horiekin irabazitakoarekin tasatuak edo babestutakoak egin daitezke. Gure helburua izango litzateke, beraz, jabetza publiko gehiago lortzea, gero etxebizitzak egiteko, bai alokairukoak bai jabetzakoak.
Herritarrek bere herrian sinistu behar dute” Alazne. Guk ere alokairu sozialeko etxebizitzak bultzatzen ditugu. Urrutira joan gabe, aurreko legegintzaldian aurkeztu zirenek bazuten Irure Hotelean hori bultzatzeko asmoa, baina arrazoi bategatik edo besteagatik, azkenean eraitsi egin zen eta atzera bota zen proiektua. Bestalde, promotoreena aipatu denez, ez dakit Zestoako udalak zenbat lur daukan jabetzan, baina guk ere uste dugu Udalak lurrak lortu behar dituela, espekulazioa ebitatzeko. Lurzoruaren legea dela-eta % 40 babestutakoa izan behar duela esaten da: ez dut uste harrobi aldean egiten ari diren etxe horietan kopurua hori denik. Beste modu batzuk ere bultzatu behar dira; esaterako: Aizarnan bultzatu da kooperatiba, guk ere irtenbide ona ikusten dugu. Espekulazioarekin lotuta, esan behar da babes ofizialeko etxeak 20 milioi pezetan atera direla; entzuten da Alonderonekoak 60 milioitik gora izango direla, eta ikusten ari gara laster 60tik behera ez dugula ezer izango.
Haize berria behar du herriak”
Gorka. Gure planteamendua urbanizazio berrietarako da. Alaznek aipatu du udalak lurrak erosi behar dituela; guk uste dugu egokiagoa dela promotoreekin negoziatzea, erostea baino egokiagoa baita; espekulazio arrazoi handi bat hor dagoelako.
Zestoak etorkizun handia dauka”
∑ ETXEBIZITZAK
UGAL-
TZEAREKIN BATERA GERO ETA JENDE GEHIAGO BIZIKO DA HERRIAN.
UDALA
GAI IZANGO AL DA HORREK EKARRIKO DITUEN BEHARREI ERANTZUTEKO: KALE GEHIAGOREN GARBITASUNA, APARKALEKUAK, HEZKUNTZA ZERBITZUAK, OINARRIZKO KIROL INSTALAZIOAK…
Juana Mari. Dena lotuta doa; lehen esan dugun moduan, ez da dena hazi, kontua da nola hazi eta gero hazkundeari nola erantzun. Datozen urteetako ikusten ditugunak aipatuko ditut: aparkalekuak, haurtzaindegia, udal zerbitzukoek garbiketa aldetik ere eduki dezatela beraien lokala, beraien tresneria, zabor-edukiontziak, argi-kableak… Komun publikorik ez dago, arazo bat da, jende askok eskatzen du, telebista digitala eta Euskalteleko gai hori, ume-
entzako parkeak, liburutegia udaletxetik atera, auzotara ere eraman daiteke furgoneta bidez, eztabaidagai izan den Iraetako kirolgunea amaitu… Alazne. Azken urtean, esaterako, hazkunde handia gertatu da. Zestoa, nire ustez, ez dago prestatuta. Adibidez, aparkalekuena arazo handia da jakinda gainera zer datorkigun. Ez da hemengo biztanle kopurua bakarrik, gero etorriko zaiguna ere kontuan hartu behar da. Premia handia da. Haur eskola eta haurtzaindegia, egin orduko txikitxo gelditu da, eta ikusita, umeak ugaltzeko joera izango dela… Ez Zestoan bakarrik, auzo bakoitzari ere bere erantzuna eman beharko zaio. Hazkunde handia gertatu da Arroabean, eta ez da hor amaituko. Eskola berria beharko da, seguru asko… Gorka. Orain 30 urte, Zestoak 4.500 biztanle zituen, eta behar du masa kritiko bat dauden behar horiei erantzuteko: zenbat eta biztanle gehiago orduan eta diru gehiago. Udalak duen ogasun eta ekonomia egiturarekin, hazkunderik ez badago, uste dut etorkizunean arrisku handia dagoela sortzen doazen beharrei aurre egin ahal ez izateko. Jakina, hainbat zerbitzu beharko dira. Guk eskolaren hazkundeari begira planteatzen duguna da, eta Hezkuntza Sailarekin zenbait hartu-eman izan ditugu, gaur egun bi zatitan banatuta dagoena leku batean zentralizatzea. Eta noski, haurtzaindegia handitzea. Kiroldegia handitzeko proiektua dagoeneko eginda dago eta espero dugu hurrengo hilabeteetan lanak martxan jartzea. Beste kontu bat, anbulatorioa da: 480 m2ko lokal bat eskuratu da hitzarmen urbanistikoen bidez.
9
∑ HERRI
HONETAN HAINBAT EKIMEN EGIN DIRA
INGURUGIRO ALORREAN: ERRAUSTEGIAREN ERREFE-
∑ NEKAZARITZA GAINBEHERA BADOA, ZER ETORKIZUN DUTE AIZARNA, ALTZOLARATS, IBAÑARRIETA, IRAETA, ENDOIA EDO LASAOK? Alazne. Oraindik nekazaritzagune handiak ditugu, bere garrantzia dute. Uste dut aintzat hartu behar direla nekazariak, eta komeniko da baserri bakoitzean zer ekoizten den ikustea, zer kopuru, eta azterketa bat egin, ekoizpen hori herrira bideratuz, azoka bidez-edo. Bestalde, azterketa bat egin zen (Berpiztu proiektua) eta ikusten da auzoek bizi behar badute, Zestoak hazi behar badu, Zestoarekin batera auzoek ere hazi egin beharko dutela. Belaunaldi berriak datozen heinean ahaleginak egin dira auzoan gelditzeko. Gorka. Nekazaritzari dagokionez, lagundu beharreko sektore bat da. Lanbide gogorra delako. Gure partetik ahalik eta laguntza handiena ematen saiatuko gara. Nola? Azpiegiturak garantizatuz, bideak konponduz, argia garantizatuz, baserritik bizi direnei laguntzak emanez (Diputazioa, Iberdrola…), eta urari dagokionez, edateko ura bermatzea ahalik eta baserritar gehienei. Hitzarmen bat egina dago Urkome bitartez. Pausuak ematen joan beharko da. (Jarraian, auzoetarako egitasmo zehatzak azaldu ditu). Juana Mari. Ni ez naiz auzo bakoitzerako ditugun asmoen berri banan-banan ematen hasiko. Horretarako badugu programa bat eta gure kasuan web-orri bat ere atera dugu; hortxe ditugu laurogeitaka puntu gure egitasmoen berri emanez. Ni auzoetara joan naizenean, konturatu naiz auzotarren deskontentuaz, nolabait, ez daudela gustura iruditzen zait. Alazne. Auzoek orain baino autonomia handiagoa behar dute, autogestio bat-edo bideratu beharko litzateke, eta beraiek diru kopuru bat gestiona dezatela. Horrez gain, inportantea litzateke auzo bakoitzak ordezkari bat izatea eta maiztasunez Udalarekin biltzea, zuzeneko harremanean.
RENDUMA, HARROBIAREN LEHIAKETA…
ZEIN
IZAN-
GO DA ZUEN LAN ILDOA INGURUMEN ARLOAN?
Gorka. Alde batetik, ingurugiroarekiko errespetua izatea. Kontura gaitezen errekurtsoak mugatuak direla eta ahalik eta aprobetxamendu handiena atera behar zaiela: lurra, ura eta abar ahalik eta modurik egokienean erabiliz. Bestalde, erantzukizunez jokatu. Harrobiari dagokionez, aspaldiko gaia da, lehiaketa bat egin da, proiektu bat dago eta hori gauzatzea izango litzateke gure helburua. Harrobia ezin daiteke horrela utzi, berreskuratu beharra dago. Juana Mari. Guretzako garrantzitsua da heziketa txiki-txikitatik, umetatik hasita, baliabideak ez direlako mugagabeak. Harrobia puntu garrantzitsua da, proiektua bukatuta dago, lehiaketa egin zen eta uste dugu orain gauzatu egin behar dela. Beste puntu bat zaborra kudeatzea da: herriak ezetz esan zion errausketari, eta bueno, hori errespetatu egin behar da eta zaborra kudeatzeari irtenbide bat eman behar zaio eta ikusi egin beharko da nola egin daitekeen. Alazne. Denok dakigu hor lehiaketa bat egin zela, ez dadila behintzat itxurakerian gelditu, gauzatu beharra dago. Errausketari dagokionez, denok dugu gogoan zer emaitza atera zen. Dena den, nik uste dut hor erabaki zena ez dela aurrera eraman. Guk hezkuntzari lotuta ikusten ditugu hiru ardatz nagusi: ahalik eta zabor gutxien sortzea, birziklatzea eta berreskuratzea. ∑ EKAINGO
PROIEKTUA IZANGO DA DATORREN
LEGEALDIKO PROIEKTU NAGUSIETAKO BAT.
ZER GESEKAINEK INGURUAREKIN UZTARTUTA FUNTZIONA DEZAN? ZER ERRONKA DITUZUE AURRERA BEGIRA? TIO EDO ANTOLAKETA PROPOSATZEN DUZUE
Juana Mari. Guri atentzioa eman zigun, nik uste denei, Tabakalerako inaugurazioak: ez zen Zestoan egin, Udala ere ez zen joan, egia esan, ez dakigu zergatik, baina harritu gintuen. Iruditzen zaigu Udalak ez duela nahiko mekanismo horrelako proiektu bat berak bakarrik aurrera ateratzeko. Turismoa eta kulturarekin lotuta ikusten dugu, zortzi urtean, agian, ez da gauza asko egin, herria prestatu gabe dago, erakarri nahi den jende horrentzat; arazo larrietako bat aparkalekuena da. Turismoa apustu inportantea izango da, baina betiere kontuz, interesgarria da herriarentzako jendea etortzea, baina kontuz. Ez dugu nahi jendea etorri eta gero martxa egitea: hemengo produktuak eskura izan behar dituzte… eta horretarako herria erakargarria egin behar da, bai herritarrentzat, bai kanpotik da-
···
···
tozenentzat. Kultura aldetik garrantzitsua da. Aukera dugu denok Ekaingo kobak ezagutzeko eta era berean, baita babesteko ere. Alazne. Ekain inportantea da, baina argitu behar da zer turismo eredu nahi dugun. Ekainek gauza asko erakutsiko dizkio jendeari, baina Zestoa ezagutzeko aitzakia ere izan behar du. Ekainez gain ondare aberatsa dugu kaskoan zein auzoetan: meatzeak etab… Ekain aitzakia hartuta gure historia landu behar da. Badago horretan ari den talde bat, eta horien iritziak aintzat hartu behar dira, gure historia ezagutarazteko. Horrekin lotuta, auzoetara zirkuituak antola daitezke baina ez GR delakoen gisan, auzoen historia ezagutzeko baizik... Kultura inguruko jendearekin biltzen aritu gara eta gabezia handiak ikusi ditugu. Nik garbi dut kulturan inbertitu egin behar dela: umeak, gazteak, helduak, adin-tarte guztietakoak… Agenda bat antolatu behar da, baina ez, Ekain egiten denean, asteburutan turistentzako. Turismo eredua esaten denean, zer kultura eredu nahi dugun ere ikusi behar da, herritarrek egiten dutena ere bultzatu egin behar da... Gorka. Guretzat ere Ekain izan da, eta izango da, Zestoarentzako gauzarik garrantzitsuenetako bat, hurrengo legegintzaldirako ardatzetako bat. Fundazioari buruzko aipamen bat egin nahiko nuke. Horri esker iritsi da dirua eta horri esker ikusiko dugu proiektua bukatuta. Fundazioa Udalak, Jaurlaritzak eta Aldundiak osatzen dute. Orain arte obra bukatzea izan da fundazioaren zeregina; hemendik aurrera udalarekin izango duen harremana handiagoa izango da, aurrera begirako gestioari dagokionez. Turismoa Zestoaren etorkizunerako inportantea izango da arlo ekonomikoan, sozialean, kulturalean... eta aprobetxatu egin behar dugu. Baditugu enpresak, poligono industrialak... baina turismoa ere bada beste agente ekonomiko bat. Gure apustua da turismo bulego bat, erakusketa edo interpretazio-gela batekin, ez Ekaingo
erreplika bakarrik. Etorriko den jendeak herrian ordu batzuk edo egun batzuk pasatzea lortu behar dugu, eragina herritar guztiok antzeman dezagun. Apenas inbertitu da gure herrian azken urte hauetan. Gure helburua eskaintza kulturala handitzea da, erreplikarentzat elementu osagarri izanez, ez bakarrik kanpotarrentzat. Bestalde, gure nahia da Elizondo zinema kultur ekipamendurako berreskuratzea. ∑ ZER
PROPOSAMEN DITUZUE GAUR EGUNGO GI-
ZARTE ZERBITZUEK DITUZTEN ARAZOEI ERANTZUTEKO: GERO ETA ZAHAR GEHIAGO ZAINDU BEHARRA, ARAZO PSIKOLOGIKO UGARI GAZTEEN ARTEAN…
Alazne. Gero eta heldu gehiago dago... etorkinei begira ere migrazioa ez dugu ahaztu behar... Zer esan? Denei eman behar zaie irtenbidea. Eguneko zentroa hor dago martxan, baina seguru asko, laster hori ere txiki geldituko da eta beste zerbait beharko dugu. Gizartea zahartzen doan neurrian, kontuan hartu beharko da gero eta lagun gehiago beharko dela jendea zaintzeko. Udalean jende gehiago beharko da, etxez etxeko zerbitzuak zabaldu... Etorkinei dagokienez, askotan erroldatu beharra izaten dute, baina datuak emateko beldur izan ohi dira... Jende hori integratu beharra daukagu, eta kultura oso inportantea da horretarako. Gorka. Gure beste helburu nagusia, Ekainekin batera, gizarte zerbitzutakoa da. Gero eta adineko jende gehiago dago, ezindu gehiago, familia arazoak, banatzeak, bakarrik bizi direnak, emigranteak... gero eta behar gehiago. Atenditu gabe inor ez uztea da helburua. Horretarako aurrera begira plantilla handitze bat eskatzen bada aurrera egingo dugu, ezin da utzi atenditu gabe inor. Badugu eguneko zentro bat; etxe tutelatu batzuk egiten ari dira eta datorren urtean amaituko dira. Juana Mari. Beharrei begiratu behar zaie, adineko pertsona gero eta gehiago daude, baina alor horretan ez gaude horren gaizki; neurri batean udaleko langileak zoriontzeko moduan ere bagaude. Badugu eguneko zentroa, egoitza, etxebizitza tutelatuak ere egiten ari dira. Horrek ez du esan nahi behar gehiago sortuko ez denik, baina egin da zerbait. Bestalde, bada garaia alor horrek bere lokala izan dezan, jendea hartzeko... Etorkinak, berriz, ez ditugu mehatxu moduan ikusi behar, aberasgarri izan daitezke; haien kulturarekin bat eginez, denok aterako gara irabazten.
·
k
zulo
danbolin
ale/bale KALE.
(HERRITAR BATEK BIDALIA) ARRATSALDE19:00ETAN IRITSI GARA ZESTOARA ETA HAU DA AURKITU DUGUNA TORIBIO ALTZAGA KALEAN: ERREPIDEA MOZTUTA, PUNTO. EZ ABISURIK, EZ ORDEZKO BIDERIK. HORI BI TXAPA JARRITA KONPONDU DAITEKE. ERRESPETU FALTA IRUDITZEN ZAIGU. ERRUA ASTIARANENA (LANEAN ARI DEN EMPRESA) ALA UDALARENA? KO
BA L E .
Maiatzaren 4an, mus txapelketa azkarra izan zen Iraetako frontoian. Iraetako auzo elkarteak antolatu zuen ekimena, eta bertan bildu zuten dirua, auzoko eliza konpontzeko erabiliko dute. 65 bikote elkartu ziren ekitaldian.
LILI JAUREGI AURREKO ITURRIAN EGIN LEHEN BAINO OKERRAGO UZTEN ZAILA DUTE! ZUTEN HANKA SARTZEA KONPONTZEN ARI DIRA.
OHARRA: aspaldian herritarrengandik mezu mordoxka jasotzen ari gara eta horrek asko pozten gaitu. Gaizki edo ondo dagoen zerbait aurkitzen baduzu herrian, eta dabolinen azaltzea nahiko bazenu, atera argazki bat eta bidali danbolin@topagunea.com helbidera.
Maiatzaren hasieran Santa Kutz jaiak izan ziren Iba単arrieta auzoan. Ekitaldi ugari izan ziren: auzoko jubilatuen bazkaria, herri kirolak eta zaldi lasterketa izan ziren, besteak beste.
Apirilaren 28an Zipristin Aisialdi Taldeak antolatuta Zipristin Eguna izan zen. Herriko haurrek larunbat ezberdin bat igarotzeko aukera izan zuten. Udaletxe azpian txoko ugari jarri zituzten, eta bakoitzean joko aukera zabalaz gozatzeko modua izan zuten haurrek.
3 1
Maiatzaren 9an ezker abertzaleak Ilegalizaziorik ez! lelopean manifestazioa egin zuen herriko kaleetan barrena. 35 lagun inguru elkartu ziren eta EAJren batzokiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten.
Iraetako auzo elkarteak antolatuta bertso bazkaria izan zen frontoian. Eguraldi bikaina izateaz gain jende asko elkartu zen frontoian bazkaltzeko. Andoni Ega単a eta Unai Iturriaga bertsolariek auzo elkarteko elastikoak soinean zituztela ere abestu zuten.
Erralla Bertso Eskolak
Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, jai giroa itzaltzeko adina indar ez zuen izan euriak eta egitarauko ekitaldiekin gozatzeko aukera izan zuten Endoiako Asentzio jaietara gerturatu zen jendeak. Euskal Herriko sokatira txapelketa jokatu zen maiatzaren 20an tximista eta trumoipean.
Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiko pilota partidak jokatzen ari dira Frontoi Zaharrean. Ostiraletan jokatzen dira arratsaldeko 19:00etan. Argazkian, Berdaitz eta Urtzi Landa anaiak Alkizarren aurka jokatutako partidan.
beste urtetan baino beranduago baina antolatu du aurten ere urteroko bertso jaialdia. Antolatzaile eta entzuleen arabera, azken urtetako saiorik politena eta umoretsuena izan da aurtengoa. Ea bada beherantz zioan saio hau berriro ere indarra hartzen haste den.
II.
Errepublikak emakumeei botu eskubidea aitortu zienetik ez zen urte eta erdi ere igaro; artean ez zuten bozkatzeko aukerarik izan. 1933ko urtarrilaren 24tik maiatzen 10 arte emakume honek, Purificación Gil Iglesias (Tolosa 1907-Hernani 1980) agindu behar izan zuen Zestoan. Kapritxo historikoa izan zen. Baina kapritxo horrek ekarri zigun Euskal Herrian izandako aurreneko alkate andrea.
MAISTRAREN ESANAJ LEGE ON ARTANO IZETA
Hiru alkategaietatik bi emakumeak ditugu aurten udal hauteskundeetan, sekula lehenago ikusi gabekoa. Orain pare bat hilabete atera genuen gaia danbolinekook urtero egiten dugun afarira eta bateon batek esan zidan alkategairik ez baina alkate andrea izan zela Zestoan aspaldi batean. Aizarnako maistra izan zela alkate. Seko harrituta geratu nintzen. Biharamunean hasi nintzen haritik tiraka.
Hemerotekan begira garai hartako EL DÍA eta EUZKADI egunkarietan topatu genuen hurrengo pista, Basarrirena kronika bat eta titularra: ‘Aizarna’ko jai aberkoya’, data berriz 33ko otsailekoa; egun batzuk bakarrik ziren Gil alkate egin zutela. Ez nintzen triste orduantxe, hor ekarri behar dik ba zeoze pentsatu nuen, baina keba; ezer ere ez. Aizarnako abertzaleek biltokia estreinatzen zutela eta horren berri luze eta zabal ematen du Granada-Errekan jaiotako bertsolariak: zeinek eta zeinen ongi hitz egin zuen, meza, dantza bertsoak… eguraldiaz ere bai: “Aize zakarra pixkabat apaldu zanean elurra malo-malo asi zuan”, baina alkate berriaren aipamenik ez. Ordura arte ez zen sekula inoiz inon emakumerik alkate izan. Aizarnako maistra alkate egin, Basarri etorri Aizarnara ekitaldi politiko batetara eta hitzerdirik ere ez…, hortik ondorioa nabarmena da: Gil ez zen EAJkoa. AIZARNAKO IKASLEEN MEMORIA
Aurrenekotik egin beharrekoa egin nuen gero, Aizarnako zaharrenei galdetu. Eta hortik gehixeago atera nuen. Donostiartutako bi aizarnarrek bazutelako haren berri, bere ikasle izandakoak direlako. Hahor ze kontatu zidaten Puri Bergarak eta Paulina Lilik: “Errepublika denbora genueneko maistra? Bai. Pentsatzen jarrita harrigarria da emakumea jarri izana alkate, eta Aizarnakoa gainera, zestoarrek beti gutxiagotzat eduki gaituzuenean... Oso guapa zen, oso guapa. Baina maistratzarako asko ez zuen balio; laboreak eta eskulanak egiteko bai, abiliodosa zeneta. Behar bezala erakusteko, ordea, onegia zen eta ez dakit ba pixkat ez ote genuen toreatzen. Alaba ere oso politta zuen, Esthertxo”. ESTHERTXO EZ, SOR ESTHER Esthertxo sor Esther da joan deneko mende erdian, 1952an Allozko (Nafarroa) komentura sartu zenetik. Bere ahotik ikasi dugu Zestoako aginte makila izan duen ema-
kume bakarrari buruz dakigun gehiena. Alloz-en hartu gaitu, baina nekatua dagoela esan digu: “Ahal izan dudan guztia eman dut bizitzan, orain atseden hartzea dagokit”. Amaren gomutak bizkortu dio solasa: “Gure ama guapa zen, oso guapa, horregatik ezkondu zen berekin aita”. Gizona ‘berezia’ hartu zuen. Izan ere Tolosako Rondilla kalean Gilen amak zuen pentsioan ostatatu zen Alemaniatik makina batzuk muntatzera etorritako gazte prestua; Rudolph Brauer Humman zuen izena. Amorostu egin ziren kanpotarra eta etxeko alaba. Ama alkate izan zenean sei-zazpi urte zituen arren, oroitzen du garai hura: “Aizarnan gaztelera ahaztu zitzaigun hiru anai-arreboi; euskaraz baino ez genekien. Eskolak ere euskaraz ziren inork ez baitzekien kastellanoz. Ama balientea genuen, beharko izan!, oposizioak egin eta plaza atera zuen hiru umeren ama zela; hurrena alkate izan zen eta gero alargun geratu zen zazpi seme-alabekin eta inongo laguntzarik gabe; zerua goian eta lurra behean”. MAISU ERRADIKALA ETA ESTAMPAKO ERRETRATUA
Orain ez du etenik sor Estherren jardunak: “Berez Aizarnako beste irakasleari, Maximori [Maximo Puerta da aipatzen duena; udalari bidalitako gutunak ‘Salud y República’ agurraz burutzen zituen], zegokion alkatetza hartzea, gazteagoa zelako. Baina hark esan zuen apaiz eta moja denak herritik bidaliko zituela. Horregatik joan zitzaizkion amari kargua berak har zezala eskatzera, eta berak onartu. Han jeisten zen, astean behin, oinez, Zestoako Udaletxera, despatxatzera. Bestea oroitzapena da Estampa aldizkariarena. Estampa zen gaurko Holaren tankerakoa, sepia koloretan dena. Han atera zen ama kapela buruan, aginte makila eskuan, eta atzean Alcala Zamoraren [II. Errepublikan Espainiako presidentea] koadro erraldoia zuela. Aitari galdetu zioten ea zer iruditzen ziotzaion emaztea alkate izatea, eta berak esan zuen zoragarri iruditzen zitzaiola. Liberalak ziren. Hotel Asuncionekoak izugarri maite zuten gure ama. Izan ere, Aizarnatik joan eta gero urte dezentean joan ginen hara udaldirako. Amak gibeleko gaitza zuen eta bainuetxeko urak onak zirenez ba... botila urak ere bidaltzen zizkiguten etxera”.
MERCEDES, BESTE ALABA Purificacionen beste alaba batek, Mercedesek, kontatu dizkigu amaren bizitzako beste kontu batzuk: “Ama zen bi alabatan zaharrena –anaia gaztea trenak harrapatuta hil zen–. Mojek esan zioten amonari balio zuela ikasteko eta karrera ordaintzeko ahalegina egin zuen. Maestra nacional ikasi zuen Tolosan. Ibarran egon zen Aizarnan baino lehenago. Aizarnatik berriz Berbinzanara joan zen, Nafarroara. Azkena Hernanin egin zuen lana”. Mercedesek ez daki apenas ezer beraien ama udaletxean sartu zenekoaz, “sozialista izango ote zen esaten dit senarrak, baina ez dut uste”. ‘KAPRITXO’ HISTORIKOAREN AZALPENA Udal hauteskundeak berez 1931ko apirilean izan ziren; herri txikietan ordea –tartean Zestoan– hautagaitza bakarra zegoelako edo hautatu beharreko kargu adina hautagai aurkeztu ez zelako, ez zen bozketarik egin eta hauteskunde legearen 29. artikulua aplikatuz hautagaiak sartu ziren udaletan. Errepublikaren etorrerak legea aldatu eta hauteskunderik izan ez zen herrietan agintean zeuden zinegotzi eta alkateak kargutik kendu zituen 1933ko urtarrilean; apirilerako hauteskundeak deituz –hauteskunde kanpaina horretan parte hartu zuen, lehenengoz, zenbait emakumek eta botu eskubidea ere hor estreinatu zuten–. Lau hilabeteko botere hutsunea betetzeko udal gestorak sortu ziren herriz herri, zozketaz ateratako bi herritarrek eta funtzionario batek osatuta. Herri askotan maistra zen funtzionario bakarra, baita gestorako hiru kideetan eskribitzen eta leitzen zekien bakarra, funtzionario ez zirenen sinadura dardartiek salatzen dutenez. Horrek egin zituen alkate. Beraz ideologiak aparte ziren.
PURIFICACIÓN GIL ETA RUDOLPH BRAUEREN EZKONTZAKO ERRETRATUAK (1928).
BESTE ZAZPI ALKATE ANDRE GIPUZKOAN Carmen, Aurea, Iciar, Josefina, Maxima eta beste Carmen bat Azkoitian. Horiek ere garai bertsuan –egun berean ere bai batzuk; lehenago ez– eta arrazoi berdinengatik iritsi ziren alkatetzara. Denak ziren maistrak eta ez zuten borrokarik egin udaletxera sartzeko, tokatu egin zitzaien; derrigorrean onartu behar izan zuten, legez. Ez da hor heroitasunik... Edo bai? Danbolinen azken alean Nora, euskara teknikariak, Gilek, agintean zegoenean egin zituen kontu batzuk idatzi zituen. Honatx gehiago: Herriko eskola guztietara bisita egin eta oso material eskasa zutela ikusi zuen. Horregatik Don Bonifacio Arrabal-en Guipúzcoa lanaren ehun ale erostea proposatu zuen udalbatzan; baita onartu ere. Presiditu zuen azken udalbatzan, Aizarnako eskolako teilatua konpontzea ere lortu zuen, itoginekin nazkatuta.
Purificaciónen arrastoan uxarrean bere seme zaharrenarengana iritsi gara. Amaren biografia berezia bada, semearena ez da gutxiago. E z k i o k o a l e m a n a. “Oso alemana da; aleman-alemana” abisatu digute denek bera bisitatu aurretik. Alejandro Brauer, berak ere, euskaldun baino gehiago ikusten du bere burua alemaniar, “ez nituen alferrik 8 urte egin han 1940tik 48ra”. “10 urte izaterako sartu ninduten Gaztedi Hitlertarretan”. Lau gerra urte latz pasa eta gero, etsaiak Berlingo atarian zirela deitu zuten gerrarako: “45eko maiatzaren 3an deitu gintuzten herrian geratzen ginen gazte apurrak [lau egun lehenago hil zuen bere burua Führer-ak; maiatzaren 8an sinatu zuten armistizioa]; bagenekien ez zegoela atzera bueltarik eta ez ginen joan. 15 urte nituen”. Gero etorri ziren militar sobietarrak; mugalari baten laguntzaz 48ko otsaileko gau batez alanbre hesiak pasatzea “elurretan belauneraino sartuz; harrapatuz gero bagenekien zer genuen, Siberiara!”, Munich-go errefuxiatu kanpalekua... eta etxeratzea Genova eta Bartzelonatik bueltan. Hernanira iritsi zenean arreba gazteak ireki zion atea eta oihu egin zuen sukaldera: “Amona!, eskale bat dago atean”. URTE MORDOA DARAMA EZKIO-ITXASON BIZITZEN ALEJANDRO BRAUEREK
7
agenda
1
35. UDAKO IKASTAROAK
luak. Eginkizunak: monitoreen prestakuntza ikastaro labur batean parte hartzea, proIATZA gramazioa burutzea, memoria eta ebaluaOSTIRALA zioa egitea... GutxieGurutze jubilanezko adina 18 urte. Bi tuen elkarteak Laredora hizkuntza ofizialak onirteeran antolatu du. do menderatu behar 8:30ean izango da irteedira. Lanordu erdia. ran. Prezioa 28 euro. Eskaera, maiatzaren 31rako Kultur Etxean AINA edo Herri Ikastetxean informazio gehiago Udaleko aurkeztu beharko da OSTIRALA Euskara Zerbitzuan N.A edo ENAren foto22:00etan Henry kopia, curriculum viBengoa-Inventarium antae eta egiaztagiriekin tzezlana, Kultur Etxean. batera. Bernardo Atxagaren izen III. Uztapide bereko obran oinarritubertso paper satako ikuskizuna da. riketa antolatu du Kandido Urangak egokiErralla Bertso eskolak. tu du antzerkirako. Bi maila bereiziko di-10 A S T E B U R U A ra; 16 urte bitarteko Picos de Eurogaztetxoena eta helpara irteera asteburu paduena. Biek gai librean sa Agiro mendi taldeak osatu beharko dituzte antolatuta. gutxienez 4 eta gehieIGANDEA nez 8 bertso. EkainaUmeen Ibilaldia ren 19rako Kultur Urederrara Agiro mendi Etxean aurkeztu betaldeak antolatuta. har dira. IGANDEA diakaitz Txistulari X. Ibilaldi Neurherriko Taldea tua (Zestoako Mugak) jaietarako alardea prestatzen hasi da. Alardearen gaAgiro Mendi taldeak antolatuta. rrantzizko atala izan ohi da abesbatza, bai lagun kopuOSTIRALA ru aldetik eta baita betetzen duen zereginagatik. HoErtxiña Musika Eskolako ikasturte amaierako emarregatik, abesteko zaletasuna duen herritar guztiei dei naldia 20:15ean Udaletxe azpian. egiten zaie alardean parte hartzeko prestaketetara hurLARUNBATA bil daitezen; dei berezia herriko abesbatzetan dabiltzan San Joan bezpera. 19:30ean, Erralla Bertso Eskolak edota ibili izan diren guztiei; baita gabonetan kantuan antolatuta VIII. Uztapide Bertso Paper sari banaketa. ateratzen diren guztiei ere. Alardean abestuko diren 22:30ean, San Joan sua plazan musikaz alaiturik. kantak ezagunak eta herrikoiak dira. Entsaio-egunak: maiatzaren 24an eta ekainaren 6an eta 20an, arratseko daleko irekietarako begiraleak. Uztailaren 2tik 27ra 20:00etan Kultur Etxeko aretoan. bitartean izango diren udaleku irekietarako begiraleak kontratatuko ditu Zestoako Herri Ikastetxeko Kontsei-
ma 30 ek 08
09 10 17
22 23
•U
www.ueu.org ikasle eta langabetuentzako dirulaguntzak
•V
•I
d
Zestoa herri txiki honek Nola gaur ditun jaiak Santakutzetan gaude Umore onez jantziak Heldu ta gazte hemen gabiltz Oihu eta irrintzi Dantzatuz atabalak Danbor ta banderak Gora Santakutzak!
9
danborrada 07
1