75 - 2007 uztaila

Page 1

danbolin 2007/07

75. alea

baten aitormenak disc-jockey


UDAKO OPORRALDIA APROBETXATUZ,

GAZTETXOENAK ANIMATU NAHI DITUGU ARGAZKIAK ATERATZERA .

“kale/bale” atalean gaztetxoek Zestoan gaizki (kale) edo ondo (bale) ikusten dituzten gauzen berri izan nahi dugu; kutsadura, jolasteko lekua, puskatuta dauden gauzak, festak, … Atera argazki polit-politak eta bidali danbolin@topagunea.com helbidera. Argazkiarekin batera idatzi esaldi labur bat argazkian ikusten dena azalduz. Eta ez ahaztu zure izen abizenak eta telefonoa jartzeaz!!

Parte hartzen duten guztien artean “Sumendiko sekretua” ren 3 CD-Rom banatuko ditugu.

Animatu!!!!

Argazkiak hemen izan behar ditugu irailaren 1a baino lehen. Oharra: mailez bidaltzeko modurik ez baduzu, utzi errebe latutako argazkia danbolineko postontzian (kultur etxeko sarreran) eta idatzi paper batean zure datuak eta argazkian agertzen dena.


Zenbatetan sentitu izan ote ditu honako sentimenduak eta pentsamenduak bere barnean, bere buru horretan:

…Lanpeturik nabil .Unatuta nago. Neure buruari iruzur egiten diot. Neure buruaz paso egiten dut. Daramadan bizimodua ez dut gustuko. Ez naiz fio. Urruntzen naiz. Egun txarra daukat. Gogortzen naiz. Ez dut erdibanatzen. Ohiturak eta egunerokotasunak jaten nau. Alferkeria. Gogaikeria. Nagikeria. Utzikeria. Etsipena. Beldurra. Tristura. Banatzea. Laguna galtzea. Ez maitatzea. Istripua eta heriotza. Denbora. Distantzia. Bakardadea sentitzeko beldurra. Atseden gutxi izatea. Lanean ordu asko eta sari gutxi. Gaizki jaten dut. Gutxi irten. Buruhauste asko. Burukoikeria. …. Honek guztiak bere bihotz barnean duen berezko bizitasuna ahitu eta ahuldu egiten du. Bere barneko lorategia lehortzen ari da, gorputzak eskatzen dion laguntza deiak ez ditu entzuten, gorputz sintomak eta sufrimenduak ez ditu sentitzen… “Zure barneko lehorteaz arduratu eta zure burua maitatu”

…zure burua ezagutu, zure eragingarritasunean sinistu, izan konfiantza zurekin eta zure ingurukoekin, izan sortzaile, izan aske, izan zu zeu. Goizean goiz jaiki eta egunero-egunero zure lorategia ureztatu. Zure lorategia zaindu. Zure burua zaintzen baduzu besteak zaindu ahal izango dituzu. Lasaitasuna. Konfiantza. Argitasuna. Zure eskuak gurutzatu, zure hatzak elkarganatu, hementxe naukazu. Isiltasuna. Atsedena. Opor garaia eta uda. Ariketa. Elikadura eta edari osasuntsua. Kirola. Mendia eta txoriak. Ingurumena. Imajinazioa. Gozamena. Iraunaraztea. Maitasuna. Harrera. Irribarrea. Begirada. Dirdira. Oparia. Zure buruaren ezagutza. Errespetua. Zure burua onartzea. Zaren moduan maitatzea. Eguzkia. Disponibilitatea. Bakardadea. Sentimendua. Leihoa itxi, atea ireki. Ukitzea. Laztantzea. Berotasun. Entzutea. Amodioa. Musukatzea eta besarkada. Hitzen esanahi ederra,… Zure munduari arreta ipini, bizitzan gertatzen zaizun aldaketei, eguneroko gauzei eta beharrei. Bere buruko lapikoa itxi eta badoa oporretara… uda on!

E d a n b o l i nEK

durne Soraluze

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 7 10 12 15 18

GOGOETAK.

“Uda honetan zure barneko lehorteaz arduratu eta zure lorategia ureztatu”.

INKESTA

ENBIDOAK

DANBOLIN ZULO

HA IT Z- KRABELINEN AITORMENAK

ARTURO RODRIGUEZ ARGAZKILARIA

JARDUNIAN ANTONIO BEKOLA

OPORRETAN

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I.

k

EMAKUME ARRUNTAREN KOPLAK

Kaixo irakurle. Azkena Danbolineko atal honetan agertu nintzenean bestelako eguraldia genuen, negu gorrikoa. Orain nire logelako leihotik begira nago eta kanpoko giroak eta jendearen janzteko erak udan gaudela adierazten dit. Udan egoteak oporren usaina dakarkit, niri bai behinik behin, irakaslea bainaiz. Jendeari komentatzen diodanean bi hilabeteko oporrak ditudala, lehenbiziko erantzuna “hi bizi haiz, hi” izan ohi da. Ulertzekoa alde batetik, hori horrela bat-batean esanda. Baina benetan diotsuet, kurtso bukaerara leher eginda iristen garela eta oporraldia, merezia ez dakit, baina beharrezkoa dugula ezin uka dezake inork. Aieteko Jesuitinetan egiten dut lan eta bi kurtso daramatzat ingeleseko eta euskarako klaseak ematen, ume txiki zein heldutxoagoei. Bi kurtso horiek eta Donostian lan egiteak bi ondoriotara iristeko balio izan didate: bata, zein ezberdina den herri txiki batean ala hiri batean bizitzea; bestea zenbat aldatu den bai ikasleen eta bai familien jarrera garai bateko irakasleekiko zegoena eta gaur egungoekiko dagoena konparatuz. Hiri batean bizi direnez, gurasoak arduratu behar dute umeak eskolara eramateaz eta ondoren jasotzeaz. Familia gehienetan bi gurasoek egiten dute lan eta umearen eskola orduak beraien lan orduetara egokitu behar izaten dituzte. Ume asko klaseak hasi baino ordubete lehenago uzten dituzte eskolako haurtzaindegian eta arratsaldean berriz, klaseak amaitu eta beste ordubete itxaron behar izaten dute eskolako patioan, gurasoak noiz etorriko zain. Gu gaztetxoak ginenean berriz, eskolara bakarrik joaten ginen goizean, eta arratsaldean berriz korrika irteten genuen lagunekin jolastera. Familiek irakasleekiko duten jarrera berriz zeharo aldatu da, garai batean irakasleengana zegoen errespetuarekin alderatuz. Zenbait gurasok ez dute inongo arazorik bere semearen alde egitearren zure gainetik jarri eta gutxietsi egin behar bazaituzte ere. Azkenean jarrera horiek guztiak umeari transmititzen zaizkio eta portaera aldetik arazoak izaten amaitzen dute. Orain dela gutxi sei urteko ume batek bere liburua lurrera erori zitzaidanean “¡te voy a denunciar!” esan zidan, brometan esan ere. Baina pentsakor gelditzen zara adin horretan hitz horiek zer esan nahi duten ederki menperatzen dutenean. Hala ere, zorionez familia eta ikasle gehienek bestelako jarrera erakusten dute irakasleekin.

ale/bale

A

imar Ugarte


5

KALE. Aparkaleku arazoa… …benetan arazo larria da gure herrian. Lehen normalean aparkatzeko lekua beti aurkitzen zen lekuetan, orain askotan ez dugu lehenengoan aurkitzen. Egiten ari diren etxe berriak bukatzen direnean, arazoa hobetuko al da?. Lehen aldian beldur pixka bat ematen du kotxea espaloi gainean uzteak edo kontzientziko karga belarra zapaltzeak baina… azkenerako ia ohitu egiten gara. Egia da, arazoa nahiko larria dela eta udalak edo norbaitek zerbait egin beharko duela, baina, ez al dugu aitortu behar “komodontzio” xamarrak ere bagarela? Zenbat aldiz, gure etxe ondoan lekurik ez eta pixka bat urrutirago begiratu beharrean gaizki aparkatu dugu?

70

. hamarkadatik hona hiru hilabetetik behin gonbidapen bat jasotzen dugu guztiok. Baina ez dira asko ohitura dutenak bertara joateko. Odola emateari buruz ari naiz. Odol emaileen elkartea sarri etortzen da gu bisitatzera, baina arrazoi ezberdinak direla medio, jende gutxi joaten dela iruditzen zait. Odola edo bere osagairen bat behar duten pertsona guztiek eskatzen dizute; lantokian edo errepidean istripuren bat izan duten guztiek eskatzen dizute; eta ebakuntza bat egiteko zain dauden guztiek eskatzen dizute. Odola beste pertsona batzuen zainetatik baino ezin daiteke lortu, eta haien odol emanaldiek beste pertsona batzuen bizia salba dezakete. Askotan aitzakia minimoa nahikoa dugu anbulategira ez hurbiltzeko: denbora gutxi dugula, beldurra ematen digula, alferkeria... Inoiz ez dakigu nork behar izango duen gure odola, agian ezagutzen ez dugun norbaitengana joango da, baina maite dugun norbait ere izan daiteke. Edo gu geu. Guztiok ohitura hartuko bagenu odola emateko hamaika bizitza salbatuko genuke. Lehenengo aldiz odola ematera doazen gehienek beldurra izaten dute. Gero ordea, beldurra pasa eta odola ematea oso gauza erraza dela ohartzen dira. Pentsa ezazu nolako gogoa eta poza erakusten duten noizean behin odola ematen duten horiek eta atera itzazu ondorioak. 18 eta 65 urte bitartean badituzu eta osasuntsu bazaude, ez duzu aitzakiarik, guztion artean biziak salba ditzakegu. Zure odola beharrezkoa da. Egunero odol eske ari dira ospitaletatik. Erabakia har ezazu. Eman odola.

N

aroa Irure


Txokoko Pilota Txapelketako finala

zulo

danbolin

uztailaren 6an jokatu zen frontoi zaharrean eta Iban Diaz eta Igor Eizagirre Kixkurra izan ziren txapeldunak. Haurrek, aurreko astean jokatu zituzten finalak. Bestalde, aurten lehenengo aldiz antolatu dute Beteranoen Txokoko Pilota Txapelketa eta zortzi bikotek hartu dute parte. Finala, uztailaren 13an jokatu zuten eta Gosbin eta Txapei izan dira aurtengo txapeldunak.

Arroabean Karmengo Amaren

Amalda Abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua eman zuen elizan ekainaren amaieran. Jende dezente izan zen herriko txikien abestiak entzuten.

jaiak ospatu dituzte eta ekitaldi ugari izan da. Koadrilen egunean auzo bazkaria izan zen urtero bezala eta aurten gisatua prestatu dute. Gastronomia lehiaketan bi sari banatu zituzten: bat gisatu onenari eman zioten eta bestea, berriz, aurkezpen onena egin zuenari. Leok’k talde zestoarrak ere kontzertua eman zuen Sahararen alde eta urtero bezala karroza, danborrada eta dantzaldiak izan ziren auzoan.

Sahararen aldeko Wadna elkarteak, bigarren eskuko liburuak bildu zituen uztailaren hasieran eta hilaren 14an bigarren eskuko liburuen azoka egin zuten plazan. Guztira, 600 euro inguru bildu zituzten eta diru hori sahararrei laguntzeko erabiliko dute.

Udaleku irekietan aurten ere herriko haur gehienak elkartu dira eta urtero bezala San Fermin txikiko entzierroa egin zuten Erdi Kalean barrena.


7 Haitz-krabelinen aitormenak Confesiones de un disc jockey [Disc-jockey baten aitormenak] liburua argitaratu berri du Julio Vila zestoarrak, edo Julius mc-k. Diseinudrogek markatutako giroan murgiltzen den disc-jockey baten bizipenak ditu hizpide. Urte haietan –1996tik 2003ra bitarteko bizipenak kontatzen ditu Juliok–, itxura abangoardistako diskoteken gorakadak egundoko aldaketa eragin zion gauari, eta negozio berri hartan discjockeyak artista bihurtuko ziren, diskotekak tenplu, eta diskoetxeak multinazional koskor. Bakalao izeneko musika bizi eta komertzialak, diseinu-drogen hedapenarekin batera, fenomeno berezi bat eragin zuen: asteburuero, Estatuko milaka gazte hiritik kanpo kokatutako diskoteka guneetara irteten ziren; han gelditzen ziren ostiraletik igandera bitartean. Fenomeno haren ildotik, Euskal Herriko dantzaleku ezagunenetako batzuk hain gatazkatsua bilakatuko zen ruta del bakalao giro horretan murgildu ziren. “Betiko jendea betiko ohiturari jarraituz tabernaz taberna zebilen bitartean, diskoteka zale berri haiek diana berri eta ikaragarri bat bihurtu ziren”. Urte haietan, Lemoako Non Stop diskotekan hasi

zen lanean Julio: “Industria-nabe abangoardista bat… Industrialde bateko pabiloi bat… Kuriosoa, ezta?”. Giro horretan kokatzen dira disc-jockey zestoarraren aitormenak. Aitormen horien aberastasuna sumatzen hasteko, ordea, prestaketa lan bat egin beharra dago. Eta ez nolanahikoa. Aurreiritziak zeharo baztertu behar dira eta jakin-mina nabarmendu. “Zergatik gaueko bizimoduan fenomeno berri bat sortzen denean, okerrena pentsatzeko joera izaten dugu?” galdetzen du Juliok. Eta beste nonbaiten dio: “Bakalao hitza kanpotik datorrenean, sarritan jaso ohi dugun eskuin-kolpe bihurtzen da”. Askorentzat –batez ere diskoteken arazoak hurbiletik bizi izan dituztenentzat – ez da erraza izango liburuko zenbait bizipenekin bat egitea, baina hausnarketa egiteko aukera behintzat ematen du. Behin topikoen harresia gaindituta, amodio istorio batek hartzen du liburuaren zati handi bat. Kuriosoa da gero, hain fama txarreko giro batean amodiozko istorio eder bat gertatzea; edo loreen hizkuntzan esanda, harkaitzez jositako parajeetan

···


···

hain lurrin berezia eskaintzen duten haitz-krabelinak sortzea. Liburuan zehar, han eta hemen, garatzen da amodio istorioa, eta pixkanaka-pixkanaka harrapatu eta kutsatu egiten gaitu. Izan ere, oso ondo lortutako erritmoa du liburuak, instant batean irakurtzen da. Antz handia du discjockeyak beraiek egiten duten lanarekin: oso ondo aukeratutako melodiak ditu, ausardia puntu batekin nahasiak, eta hasiberrien xalotasunarekin zipriztinduak. Finean, erritmo biziko eta jendearekiko enpatia handiko konbinaketa bat eskaintzen du, konturatzerako bukatu egiten dena. Gai desberdin asko erabiltzen dira irakurlearen interesa pizteko. Esate baterako, ama eta aitarekin lotutako bizipenak: bat baino gehiago oso identifikatua sentituko da amak gure protagonistari esaten dionean “ez al duzu uste badela garaia lan normal bat edukitzeko?”. Kanpoko irakurleek ez bezala, guk segituan irudikatuko dugu ama hori, Kontxi alegia; berari eskaintzen dio liburua Juliok. Familiako kontuez gain, bidaiek ere badute lekua disc-jockey honen bizipenetan: El Salvador, Anberes… Sorpresaz beteriko joan-etorriak. Baina batez ere, liburuak hitz egiten digu giza harremanetaz, afektibitateaz, zintzotasunaz, sormenaz, industriaz, politikaz... Pasarte askotan, protagonistaren eta ingurukoen sorkuntza historia luzea kontatzen du; Estatu guztian zehar lehen mailako artista ugari ezagutzen ditu protagonistak eta sari pila bat emango dizkioten lan franko egiten ditu. Pentsatzen jarrita, diskotekatako mundua droga eta arazoa besterik ez bada, nola liteke halako adiskidetasun berezia sortzea batean eta bestean ezagutzen dituen disc-jockeyekin?

Sarritan, diskotekatako publikoaren aldarteari buruz ere jarduten du. Topikoz betea egon behar du bat, edo diskoteka gutxitan ibilitako pertsona izan behar du musika emanaldi horietan gertatzen den fenomenoaz eta giroaz ez jabetzeko: “Han zegoen jendearengana zuzendu nintzen, ikuskizunaren aurrerapen bat egin asmoz: «Bueno gazteok, zenbat aldiz sentitu zarete aintzakotzat hartuak izan gabe? Zenbat aldiz kritikatu zaituztete janzkeragatik edo zuen gustuko musikagatik?» Gazteak eskuak altxatzen hasi ziren eta txaloka, pozez zoratzen. Beren animo oihuak tarteko, segundo batzuetako kera egin nuen… Gero esan nien: «Mundu guztiari demostratu egingo diogu zer den larunbat gau bat guretzat, eta zergatik egoten garen haren zain astero-astero, bale?». (…) Eskatu nien emanaldiaren erdi aldera balada entzuten zutenean, metxeroak pizteko eta elkarri eskutik heltzeko, gure asmo onak adieraztearren… Eta hala gertatu zen”. Aitormen gozoak, baina bizitza ez da izaten beti haitz-krabelinak bezain xarmangarria. Bizipen hauetan bada lekua eguneroko errealitate krudelaz eta musika inguruan mugitzen diren enpresez eta zekenkeriez hitz egiteko. Politika kontuak ere planteatzen ditu, Joxe Mari Kortaren hilketa edo Txitxarroko leherketa gertatu zirenean gutako askok geure buruari egin genizkionaren antzeko galderak airean utziz: “Ez dakit harrotasunak arrazoiak baino pisu handiagoa izan ahal dezakeen, edo pertsona giza taldeen gainetik egon ahal daitekeen. Ez dakit zer den ETA, ez dakit zeinek, eta zeinen izenean hartzen dituen erabakiak indarkeria erabiltzerakoan. Ez dakit zergatik den ia hitz egin ezin daitekeen gai zail bat”. Euskal gatazkarekin lotutako istorioak izango omen ditu Juliok hurrengo liburuaren ardatz. Zorte on. Jakin-minik ez dagoen tokian, mundua oso sinplea eta monotonoa da; eskema txiki batzuk, oso zabar trazatutakoak, osatzen dute eta antolatzen dute mundua; agian liburu honek, diskoteka munduan girotutako aitormen multzo honek, gizakiak bizitzari zentzua emateko egin dezakeen gauza bakarra egin du: bilatu.

F

ERNANDO ARZALLUS


9 Jaclyn Smith .

“Kaixo” esan zidan [arropazaindegiko neskak], eta ohiko eta asmo oneko musu parea eman ondoren, erantsi zuen: “nire ahizpa aurkeztuko diat”. Adin txikiko bat zirudien. Beltzarana zen, eta ez hain altua. Metro bat eta hirurogeita hamahiru zentimetro neurtzen zituen. Bere bikotearekin bisitan etorriko zela pentsatu nuen. (…) Urriko ostiral arras dibertigarri batean, mila bat lagun genituen dantzalekuko pistan. Beti bezala, edateko zerbait eskatzera jaitsi nintzen. Ustekabean, estropezu moduko zerbaitek harritu egin ninduen pixka bat. Arropazaindegiko neskaren ahizpa lehenengo aldiz kamarera lanetan zebilela ikusi nuen. Batzuetan, pertsonok halako aurpegiera edo itxura batzuk edukitzen ditugu gordeta “nire gustukoak” deritzan karpetan. Adierazpen bati, ahots bati, begirada bati… lotutako itxurak. Baliteke tontakeria bat izatea, xehetasun horiek bat-bateko maiteminaz pentsarazten diguten aztarna faltsuak besterik ez baitira. Bai, tontakeria da, bai. Nabaritu nuenez, emakume haren itxura erabat fotogenikoa zen. Hogeita bi urteko Jaclyn Smith bat zirudien. Azal zuri eta distiratsudun emakume zoragarri bat. Etengabeko dirdirazko begiak. Ezpain mamitsuak, zuzen marraztuak. Bere irribarreak ezinbestean harrapatzen zintuenean, bere presentzia agertzen zen, eta artean dudarik txikiena ere gelditzen bazitzaizun, guztiz bereganatzen zintuen. Gorroto nuen hain emakume erakargarriengana hurbiltzea. Losintxak jasotzeaz nekatutako emakumeak. Predestinatutako topo egite bat izan beharrean, lehiaketa baldar bat bihurtzen da. Sera* ohartu zen Jaclynenganako nire hitzek itxura desberdina zutela, nahiz eta biok bagenekien bikote iraunkorra ez ezik bikotegai kontaezinak ere bazituela. (…) Gai interesgarrietaz hitz egiten hasi nintzaion. Bere bihozkadak aztertu nahi nituen. Atseginez harritu ninduen. Bere umorea, zolia, balio erantsia zen. Behar den baino gehiago interesatzen zitzaidan. Bere partetik ez nuen estimazio adierazpen txikienik ere jasotzen. Agian, kontaezinezko ezkongai horiek zaildu egiten zuten bere “nire gustukoak” karpetan sartzea. Bera beste giro batekoa zen. Harritu egiten ninduen hura Bizkaiko bazter hartan egoteak. Kabinara igo nintzen azken nobedadeak entzutera. Sera go-entzako sarrera-ikuskizun bat prestatzen ari zen. Handik gutxira Bera** irten egin zen kamerinotik. Behetik irribarre mantso eta iraunkorra eskaini zidan. Ez-ohiko une bat sortu zuen, modurik xumeenean. Serak –gertatzen ari zenaren lekuko izaki– zoriondu egin ninduen. Horretarako arrazoirik ez egon arren, Serak bazekien ilusioa egin zidala. Eta hori asko zen. Gaua bazetorren. (Confesiones-eko zati batzuen itzulpen librea) *SERA: PROTAGONISTAREN LANKIDEA. **BERA: JACLYN-I BURUZ ARI DENEAN BERA [JACLYN] MAIUSKULAZ IDAZTEN DU.


Arturo

Rodriguez argazkilaria


1 1

Arturo Rodriguez Feijoo zestoarra da eta bere zaletasuna argazkilaritza da. Bere pasioak bultzaturik ikastaroak egin ditu Donostian eta Bartzelonan. Estudio argazkiak eta publizitate argazkilaritza ikasi ditu bere ikastaroetan. Danbolinerako argazki sorta prestatzerakoan “zerbait desberdina� egin nahi zuen Arturok. Teknologia berriak eskaintzen dituzten aukeraz baliatu nahi izan du, eta zenbait kasutan gure begiek ikusten dutena ez dela egia erakutsi.


J

Antonio Iriondo, Bekola

"

ardunian

BASO NEURTZEN

arbolari

begira zaudela, gora eta behera. Bost bat ordu egiten badituzu... ondo

"

IMAJINATU

GIZON BAT BASOAN,

ZUHAITZAREN ONDOAN, ETENGABE GORA BEGIRA.

ZUHAITZ BAT, BI HEMERETZI

ZUHAITZ, HIRU...

URTEREKIN HASI ETA JUBILATU ARTE NEURTU ZITUEN BASOAK

BEKOLAK,

LUR

SAILAREN JABEARI ESATEN ZION ZENBAT EGUR ZUEN BASO HARTAN.

ZUHAITZAK, BASOAK, HEGAZTIAK, BASERRIAK, JENDEA... EZAGUTU DITU 46 URTEZ. IKUSI ETA IKASI DUENA KONTATZEKO ESKATU DIOGU. ZUHAITZEI BEGIRA Bekolako nagusiak aginduta, hemeretzi urte zituela Elgoibarra joan zen egur tabloiak neurtzen ikastera. Berak nahiago zuen Bekolan gelditu eta aita bezala karretoan aritu; alegia: moztutako zuhaitzen enborrak eramaten ibiltzea. Baina ordurako GMS kamioiak azaldu omen ziren eta karretoa galtzen hasita zegoen. 1950ean joan zen beraz, Elgoibarra eta 65 urteak egin arte tabloi neurtzen eta baso neurtzen ibili zen. Eta zer da basoa neurtzea? galdetu diogu: “Tasatu egiten nuen, egurra zutik zegoenean baloratu. Horrenbeste arbola, horrenbeste metro kubiko. Arbolari behean diametroa hartzen nion eta horren konformidadean erdian zenbat izango zuen kalkulatzen nuen eta gero arbola zenbat lu-


3 1

A

N T O N I O I R I O N D O Altzolaratseko Bekola baserrian jaio zen 1930ean eta hantxe bizi da Agustina Elustondo andrearekin. Hiru seme-alaba dituzte eta iaz ospatu zituzten urrezko ezkon-ezteiak. 1950ean hasi zen lanean Elgoibarren eta jubilatu arte baso neurtzen ibili da. Zestoako Udalean zinegotzia izan zen 1974 eta 1979 artean.

ze zen”. Tresnarik gabe nola neurtu zuhaitzak zenbat egur eman zezakeen? “Begia behar du zorrotza! Asmatzen zailak diren lanak dira horiek.” Neurria hartzeko zuhaitzean behetik gora igotzen al zen galdetu diogu: “Keba! Haizeak botatakoak onak izaten ziren neurria hartzeko”. Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan, lau probintzietan, hanka sartu zuen baso neurtzen, “Gaur Aizarnan baldin bazen, bihar Ondarroan eta etzi Larraitzen”. Lan gehien Gipuzkoako basoetan egin zuen, lurjabeei paper fabrikarako zenbat egur zuten esaten. Oinez eta trenez ibiltzen zen batetik bestera, kotxerik ezean. Gero iritsi ziren motorra eta kotxea. Sakelako telefonoa ez zen existitzen eta andreari esaten zion gutxi gorabehera zer ordutan ailegatuko zen etxera. Urruti joanagatik egunero itzultzen zen lotara: “Lan honetan ez duzu asko aguantatzen, arbolari begira zaudela, gora eta behera, gora eta behera. Bost bat ordu egiten badituzu... ondo”. Lur sailetako zuhaitzak norberarenak balira bezala neurtzen zituela dio Bekolak: “Hala ere, ez zenuen beti ondo kalkulatuko baina... etxera bueltatutakoan siesta pixka bat egiten saiatu eta ezin, burua bueltaka. Orain uste dut aparatuak dituztela, arbolaren luzera goraino hartzen dutenak. Nik ez nuen horrelako aparaturik ezagutu”. ORDUKO BASOA Antoniok ikusitakoari esker, gu ere garai hartako basoak ikusten ahalegindu gara. Eta gure fantasiak baieztatu egin dira: lanean hasi zenean pagadiak eta hariztiak nagusi ziren eta gero hasi zen pinua

ugaltzen. Pagadian eta hariztian tartekatuak beste hainbat zuhaitz neurtzen zituen: lizarra, haltza, zumarra, gaztaina eta astigarra aipatu dizkigu. Eta urkia? “Bai, baina bakan”. Eta berriz dio: “Kantidade handiak pagoa eta haritza”. Zuhaitz batzuk urri izan arren, mota bakoitzak bere erabilera zuela esan digu. Astigarra du Antoniok gogoan, musika tresnak egiteko erabiltzen zutena. Pinua noiz hasi zen ugaltzen galdetuta amaren erreferentzia eman digu: “Gure amak esaten zuen 1920 inguru horretan bazela Bekolan pinua. Ordurako toki batzuetan landaketak eginda zeuden. Pinua Bizkaitik etorri omen zen”. Baso haien berri gehiago jakiteko asmoarekin zuhaitzen gaitzez galdegin diogu. Bere haurtzaroko gaitzez akordatzen da, nola gaztainak gaixotasuna izan zuen. Gero, zumarra ihartu omen zen eta orain pinuak omen du onddoek eragindako gaixotasuna. Berak ordea, ez omen du onddoek eragindako pinuaren gaitzik ezagutu. Eta esplikatu digu gaitzak nola eragiten dion arbolari: “Puntatik hasten da ihartzen, behetik esan daiteke hasi beharko lukeela, baina ez da hala gertatzen”. Eta prozesionaria ezagutu al zenuen? “Bai, ni mutil kozkorra nintzela bazegoen. Negua arbolan pasatzen zuen hosto berriak jaten, eta txingorrak izorratzen zuen, ar poltsa edo etxea zulatzen baitzion. Beroarekin behera jaisten da.” Gure fantasiekin jarraituz perretxikoez gogoratu gara eta baita galdetu ere. Basoan hainbeste ibilita perretxikoak bilduko zenituen ezta? “Ni beti gora begira ibiltzen nintzen. Hankapean zapaldu bai!.” Pagoa gutxituta perretxikoak ere galeran izan zirela dio: “Toki askotan zeuden, baina... pagoa zegoenean bai asko, pinuarekin berriz robelloia, gehiago ez. Basoak orain zikinduta daude. Orain ez dago orduko konturik”. IGARABA, LERTXUNA ETA MARTIN ARRANTZALEA Eta basa animaliak, asko ikusiko zenituen ba? gure galdera. Eta berak ezetz, gutxi ikusi zituela animaliak. Baina banaka galdezka hasita: Azeria? “Bai, azeria bai.” Eta okila? “Bai, ikusiko ez duzu ba? Ez da ugaria baina okila hemengo hegaztia da. Eta ikusten nituen baita ere belea, zapelaitza, birigarroa eta zozoa.” Propio eraman dugun hegaztien liburua erakutsi diogu, marrazki eta guzti. Emazteak, Agustina Elustondok, ere ikusi nahi du liburua eta arrimatu da mahaira. Marrazkia ezagutu eta bota du andreak: “Arbola zulatzen zuena da hori, Martin arrantzalea, erreka ondoan ibiltzen dena”. Ondoren argi-oilarra ezagutu dute marrazkian eta Bekolak hala esan du: “Kukua etortzen denarekin batera azaltzen da hona argi-oilarra, dotorea izaten da, harroa, txorua gainera! Nolako preparatiboak!”. Belea asko ugaldu dela esan digu eta asko galdu berriz, itsas ahatea. Hiru klase etortzen omen ziren errekara “negua bigunagoa nonbait”. Agustina lertxunaz akordatu da, ikaragarriak etortzen omen dira. Baina ez dira geldituko? “Bai, geldituko ez dira ba, gure baratzean ere bai” eta senarrak:

···


···

“Horiek lepoa luzea eta haragi gutxi!”. Orain dela hamar bat urte azaldu omen ziren hegazti handi horiek, koartza deitzen diote senar-emazteek lertxunari. Igaraba edo nutria ezagutu al duzu hemen Antonio? “Ezagutu genuen, baina gutxi. Errekakoak dira, marroimarroiak, bost-seiko koadrilan ibiltzen dira. Badira 60 urte ez ditudala ikusi. Potzuzulo batean amuarrainak jarriko balituzte azalduko lirateke, guri lehen harrapatzen zizkiguten!”

BASOEN JABEAK Garai haietako basoez gehiago jakiteko baso jabeei buruz galdetu diogu. Zein ezagutu duzu zuk basoen jabe? “Zarautzen dukearen administradorea, Pedro Izagirre zegoen eta hark asko abisatzen zidan lanerako. Bizkaiko muga-mugan, Mutrikun, bazituen 47 hektarea, sail handia. Iraetan ere asko zeukan.” Dukearen lurrak eta 3-4 sozioren artean zituzten lur sailak ere ezagutu zituen, esate baterako, 40 bat hektarea zituztenak. Hala ere, baserritarren ja-

1

betzako lurrak ezagutu zituen asko, norberarenak alegia, Aizarnan, Akoan... eta gero behin baino gehiagotan elkarri saltzen zizkioten. Lasaoko markesaren lurrekin ere akordatzen da, hektarea asko omen ziren Azpeitia aldeko lur haiek eta Aurrezki Kutxak erosi omen zituen gerora. IRRATIA ETXEAN SARTU ZENEKOA Antonio eta Agustina ondo akordatzen dira noiz iritsi zen irratia Bekolara. Etxeko amonak ez omen zuen irratirik nahi eta botazioa egin omen zuten. Denak baten kontra, baina “gero berak nahi zuen gehiena” dio Bekolak eta errosarioa entzutea nahi izaten omen zuen. Ogi saltzailea etorrita hala galdetzen omen zion amonak: “Zer duzu Agustin?” Saltzaileak halako eta halako kontatzen omen zion eta amonak: “A! Aditu dut irratian!” Irratia baino lehenagoko garaietan ez zela munduaren berri izaten esaten du

Bekolak, orduan ere gertatzen zirela gauzak baina berririk ez. Baina, Agustinak esan digu garai hartan nerbioetatik inor ez zela gaixotzen. Bizimodu lasaia ordukoa “eta halaxe hartu behar!”

4-15 laguneko baserriak

“Zestoan etxe berria asko egiten ari da. Garai batean zenbat jende bizi zen banekien eta orain galdetzen diet Udalekoei ea errolda asko igo al den eta ezetz esaten didate. Ehun etxe berri eta berrehun lagun sartzen dira, bikoteak asko. Baserrian ba al dakizue zenbat izaten ziren? Aizarnan bertan kontatuko nituzke zortzi-hamar baserri hamalau-hamabost lagun zituztenak. Orain bi edo hiru bizi dira horietan.” Agustinak bere etxeko adibidea du gogoan: “Nik Antonio ezagutu nuenean gu hamar ume ginen, aita, ama, solteroa eta amona. Etorri naiz hona eta jarri gara mahaian; nirekin zortzi. Nire senarra-eta lau anai-arreba ziren, aita, ama, morroia eta gero ni etorri nintzen eta zortzi lagun baino ez!” Antoniok segi dio: “Orain dela 60 urte inguru, hamabost laguneko familia horretan igual bi edo hiru joango ziren kanpora lanera; auzora, basora edo tailerrera. Baina etxe aldean asko egoten ziren eta etxe askotatik laubost ume eskolara joango ziren. Auzoan izaten ziren eskolak, Bixigun (Etumeta inguruan) eskola zen, Olazabalen ere bai”. Ahal zen moduan erakutsi eta ahal zen moduan ikasi: “Orduko esaera zen soldaduskara joaterako karta egiteko haina ikasi behar zela”. rduan kotxerik ez eta bide luzeak egin behar, “baina auzokoen artean orain baino harreman gehiago zen, ez zen ba izango? Garia jotzeko auzokoak elkartu egiten ziren, simaurretarako... lanerako”. Lanerako ez zela ere elkartuko zineten bada? Igandetako mezetan, esate baterako? “Perira gizonak eta emakumeak azokara. Zestoan hilean behin izaten zen peria eta hura nola huts egin?” Agustina meza garaiarekin akordatu da: “Lehen raka-raka oinez elkarrekin joaten ginen elizara eta orain ikusi ere ez gara egiten, kotxearekin zast! joan eta etorri, agurtu eta kito.”

O

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


5

o

1

porretan O

PORRAK GAINEAN DIRA ETA ORAINDIK UDAKO BIDAIA ANTOLATU GABE?

HERRITIK

EUSKAL

OSO HURRUN JOAN GABE, ETA AURREKONTU OSO HANDIA BEHAR IZAN

GABE, HEMEN DITUZU ZENBAIT HERRITARREK EGIN DITUZTEN BIDAIEN INGURUKO GOMENDIOAK.

STURIAS (Ainhoa Azpeitia)Asturiasera autoz joatea gomenda-

A

tzen dut, Zestoatik ez baitago hain urrun, lau ordu inguruan Asturiaseko hainbat herrietara iritsi gaitezke eta probintzia oso handia ez denez, merezi du autoz joan eta hainbat leku bisitatzea. 15 egun ingururako joatea gomendatzen dut, horrela denbora ematen baitu, bertako hondartzez gain kostaldetik gertu dagoen Europako Mendiak parke nazionalean hainbat mendi irteera egiteko. Hondartzarako bainujantzia eraman beharreko elementua da eta baita mendiko materiala ere. Asturiasera joan eta derrigor bisitatu beharreko herria da P o t e s. Barnealdean dagoen herria den arren kostaldetik ez dago urrun. Bertako kaleak oso politak dira eta xarma berezia dute. Barnealdean egonik, Europako Mendietara gerturatzea gomendatzen diot bisitariari. Bertan mendi ibilaldi politak egiteko aukera baitago. Ruta de Cares egitea gomendatzen diet mendian asko ibiltzen ohituak ez daudenei. Edonork egiteko moduko ibilbidea da eta paisaia paregabeetan bost orduz ibiltzeko aukera eskaintzen du. B u l n e s ingurutik abiatu daiteke eta handik P o n c e b o s-era iristen da. B u l n e s inguruan hastea erabakiz gero, B u l n e s herria bisitatzea merezi du. Herri hau, 650 metrotara dago, eta bertara oinez edo funikularrean besterik ezin da iritsi. Urte guztian zehar 20 biztanle besterik ez dituen herria da. Bulnes herritik, N a r a n j o d e B u l n e s edo P i c u U r r i e l l u gailur ingurura iritsi daiteke. C o v a d o n g a k o L a k u a k ere bisitatu beharrekoak dira, oso ingurune politean kokatuta daude eta handik abiatuta ere hainbat mendi buelta egin daitezke. F u e n t e d e-ra joatea ere merezi du, bertako funikularrean lau minutuan 1.847 metrora igotzen da eta handik abiatuta mendi irteera politak egitea posible da. Hondartza nahiago dutenentzat, L l a n e s ingurutik abiatu eta kostalde osoan dauden hondartzetaz gozatzea gomendatzen diet, baina hutsik egin gabe bisitatu beharrekoa P o o herrikoa iruditzen zait.

路路路


···

ARRAGONA

EVILLA (Edurne Soraluze)Hona hemen Sevilla, Andaluziako hiri-

S

burua. Kondairek diotenaren arabera Hercules izan zen hiri honen fundatzailea. Azken hamarkada honetan aldaketa handiak jasan izan ditu. Monumentu multzo handiak ezagutu daitezke: L a M a c a r e n a basilika (1949), Sevillako amabirjina ezagunena. M a c a r e n a a u z o a k geldiune bat eskatzen du. Bertan musulmanen garaiko eraikuntza eta aztarnak ikus baitaitezke. G i r a l d a katedrala ere oso polita da, bertako artelana ikusgarria da. R e a l e s A l c a z a r e s, A l j a m a A l m o h a d e meskitako orubearen gainean kokatzen da, hiriburuaren erdigunean. Bertan, arropa garbiketarako eta P a t i o d e l o s n a r a n j o s etxarteak daude. T r i a n a z u b i a k antzinako auzoen xarma mantentzea lortu du. Zubi honetatik pasatzean Guadalquivir ibaia zeharkatzen da. Paseatzen, pote eta tapa batzuk hartzen, zezenak gustatzen zaizkionari, R e a l M a e s t r a n z a d e C a b a l l e r i a d e S e v i l l a zezen-plazarekin egiten dugu topo. Bi kilometrora T o r r e d e l O r o urrezko dorrea ikus daiteke. Dorre arabiarra da eta bere funtzioa hiria babestea zen. Bestalde, ezin ahaztu tabernetan ematen dituzten tapatxoak: kalamareak, azeitunak, papak… hauek doan direla entzun nuen nik, baina guztiak ordaindu behar izan genituen! Sevillako beroari aurre egiteko, baditu hainbat lorategi: M a r i a L u i s a p a r k e a, E s p a i n i a p l a z a ... Ezin ahaztu bidai honetara eramateko gauzen artean gure koadernotxoan honako hauek idaztea. Adi! Oso garrantzitsua: eguzkitako krema, betaurrekoak, bisera eta ur botila. Gomendatzen dizut, arropa erosoa ematea, algodoizko nikiak eta praka edo gona motxa... ah! eta eltxoentzako krema. Bestalde, hegazkinez Bilbao-Madril-Sevilla (bi orduko iraupena ), autoz (10 orduko iraupena ) eta motoz (15 orduko iraupena). Bidai on!!!

T

(Luisa Uranga, Josemari Eizagirre, Juan Eizagirre eta ENKANTERRIAKAsun Aranburu)

Zestoatik Bizkaiko E n k a r t e r r i a k ezagutzera joan ginen seme alaba eta ilobek egin ziguten opariaz gozatzera. Bidaia luzea egiteko gogorik ez eta Euskal Herria eta Kantabriako mugan ibili ginen astebetez. Paraje paregabea ezagutzeko aukera izan genuen. Herri txiki ugari, mendia, itsasoa eta lasaitasuna nagusi. Zestoatik abiatu eta joaneko bidea autopistaz egin genuen, Bilborako norabidea hartu eta bi ordu baino lehen B a l m a s e d an ginen, Bizkaiko hiribildurik zaharrena bera. Ikusgarria da alde zaharra eta zubi zaharra. Handik, astebetez gure bizitokia izango zen herrixkara joan ginen, K a r r a n t z a bailarako L a n z a g u d a sera hain juxtu. Ondo jarritako Gailurretan izeneko landetxean hartu genuen ostatu eta etxean bezala egon ginela esan behar. Janari goxoa eta jende atsegina bertakoa.


7 1

Ako ZEHARKALDIA (Lierni Arrieta eta Onintza Irureta)Tarragonara autoz joan daiteke:

IruĂąatik A15, Tuterara AP68, Zaragozara E90, Lleidara E90ean La Pobla de Cervollesera hartu Ulldemolinsera iristeko. L’Ametlan autoak utzi eta berriro bueltatu. Guk egin genuen zeharkaldia egiteko astebete nahikoa da. Luzeagoa izanez gero beste aste bete, gutxiago eskas eta gehiago nekagarria. Ikusi beharrekoa bertako paisaia da eta galdu ezinekoa, berriz, ardoa. Bizikletak eramatea gomendatzen dugu. Guk dena geurekin eman genuen losakua, arropak eta euritako kapa ere ezinbestekoa, toldo bat euria egin eta aterperik gabe gelditzen ginerako. Bitxikeriaren bat? Gaua iristen zenean lotarako zulo edo bordaren bila hasten ginen. Mila izarreko hotelak nonahi daude baina topatu egin behar. Bidaiak bi osagai nagusi izaten ditu: nora joan eta norekin joan. Guk egia esan norekin joan leheneztu genuen eta Julio Villar abenturazale eta bidaiaria aukeratu genuen gidari lanak egin zitzan. Eta bera Donostiarra izan arren Tarragonan urte asko egin dituenez, bere herria ezagutzera gerturatu ginen. Gure asmoa autoz joan eta oinez zeharkaldia egitea zen. Beharrezko gauza gehienak motxilan hartu eta T a r r a g o n a zeharkatu genuen, U l l s d e m o l i n setik ia kostaraino. M o n t s a n t eta P r i o r a t o a pasa eta P e r e l l o r arte herrixkaz herrixka mendiz mendi ibili ginen. Ardoa zen bertakoen ogibide nagusi eta inguruari bultzada ekonomiko handia eman ziona. Baina M o n t s a n teko parke naturalean bi egun egin genituen soilik. Ardoa gelditzen zitzaigun eta horrela ibili ginen mahasti artean herriko ardoa edanez, mendira igo gaua pasa eta herrira berriro jaisteko. Herriak ederrak, paisaiak paregabeak eta oinez genbiltzalako edo bertakoak ere ezagutu ahal izan genituen. Herri batean parriladak egiteko lekua utzi ziguten lotarako komun eta guzti. Porrera aldiz tabernako emakumea Zestoara etorri ohi zen gaztetan txurroak saltzera eta oroitzapen ederra zuen Zestoarrez. T i v i s a n udaletxeko langile batek bere borda utzi zigun lotarako. Eta hori inprobisazioa zela nagusi guretzat. Amaitzeko ezin utzi esan gabe azeria lagun egin genuela Julio Villarren etxean. Eta astea amaitu ondoren agur Tarragona, inoiz arte, zeren lagun batek dioen bezala “Juliorekin joaten zaren lekuetara oso zaila da itzultzeaâ€?

Hurrengo egunean, L a n e s t o r a joan ginen, eta Bizkaiko baserri zaharrak ezagutu ahal izan genituen, etxe dotore askoak bai. Karrantzak Kantabriarekin muga egiten duenez, hara pasa ginen eta R a m a l e s d e l a V i ct o r i a inguruetan ibilaldia egin genuen. Asteburua batetik bestera ibili ondoren astelehena atseden eguna izan zen. Egunero bezala siesta ederra egin eta musean aritu ginen. Asteartean berriz ere Kantabria aldera jo genuen eta bertan A s o n b a i l a r a n ibili ginen. Izen bereko ibaiaren sorburua ezagutu genuen, ibaia sortzen deneko lepora igota.Goitik S o b a izeneko bailara ederra ikus zitekeen. Asteazkenean eguraldi txarra zela eta K o n t x ako Pozalaguas izeneko leizeak bisitatu genituen. Ordubeteko ibilaldia estalaktita eta estalakgmita izugarrien tartetik; kuriosoak dira bertan aurki daitezkeen formak. Arratsaldean berriz, animalien parkera joan ginen eta itxita bazegoen ere, orein mordoa ikusi ahal izan genuen. Osteguna iritsita, maletak egin eta buelta kostatik egin genuen. L a r e d ora lehenik, eta itsas ertzetik jarraituz S o n a b i a eta G u r i e z on geldialdiak eginez C a s t r o u r d i a l e s eraino, portuan bazkaldu eta oporraldiari emaiera eman genion.


agenda uz

TAILA

Santio Santa Anak Arroagoian 26

OSTEGUNA

10:45ean txupinazoa 11:00etan Meza Nagusia, euskal dantzak eta edadetuentzako hamaiketakoa. 17:30ean haur jolasak eta txokolatada. 22:30ean Saioa eta Alabier trikitilarien emanaldia.

27

Muxu bat mikrobio trukea bada, pasaidazu gripea

www.aisia.net/albisteak/ azken_albisteak.php

LARUNBATA

IGANDEA

10:30ean Meza Nagusia. 17:00etan ume jolasak eta txokolatada. 18:00etan Gorriti eta bere abereak eta buru handien kalejira. 22:30ean Imaol DJ goizaldera arte.

ab 03

UZTUA

OSTIRALA

17

OSTIRALA

22:00etan, plazan, mendiari buruzko ikus-entzunezkoa.

24

OSTIRALA

22:00etan, plazan, musika kontzertua.

31

OSTIRALA

17:00etan, Kultur Etxean, Pello Añorga ipuin kontalariaren “Kontu zaharrak eta berriak” izeneko emanaldia. AILA

11:00etan patata tortila lehiaketa (10:45erako Herri-etxe elkartera eraman behar da). Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak. Sagardo lehiaketa, partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haitza. Herritarrei baserritar jantzita ateratzea eskatzen zaie. 11:30ean esku pilota partidak. 16:00etan parapente txapelketako finalak. 17:00etan pala txapelketako finalak. 19:00etan “Karmelo Matrakaren” omenez Herri Kirol saioa. Aizkoran: Mendizabal eta Agite, Aierbe eta Arria II.ren aurka. Harrijasotzen: Joseba Ostolaza. 23:00etan erromeria Jaione eta Jonekin.

29

LARUNBATA

22:00etan, plazan, Zinea Izarpean. Kutsidazu bidea Ixabel.

ir 01

OSTIRALA

Goizeko 11:00etan Meza Nagusia. 21:00etan herri afaria Estrata soinujoleak eta “Akulu” bertsolariarekin. Goizaldera arte Lotxo taldea. 1:30ean dantza bikote lehiaketa. Saria: bi lagunentzako afaria. 3:00etan Imanol DJ eta 6:30ean karroza.

28

Aurtengo piropo lehiaketako

11

20:00etan, plazan, Trapu Zaharra antzerki taldearen Visa Vis emanaldia.

LARUNBATA

Euskal Selekzioaren aldeko eguna. Goizean, futbol zelai berriaren inaugurazioa, triki-bertso poteoa eta bazkari herrikoia. Arratsaldean, umeentzako tailerrak Zipristinen eskutik. XXII. Ondarbasora igoera. 23:00etan Uda amaierako kontzertua.

02 07

IGANDEA

Zaharren eguna TIK

1 0E R A

Amabirjinak

• Jerakusketa ikusgai izango da Bainuetxean abuztuaose Luis Chascoren “Margoak Zestoako urari”

ren bukaera arte. estoako festa egitarauaren portada aukeratzeko lehiaketa. Oinarriak: Zestoan erroldatuta egon behar da. Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. Neurriak: 21 x 21 zm. Testu hauetariko bat eraman behar dute lanek: Zestoa Amabirjinak 2007, Zestoa Herri Jaiak 2007 edo Zestoa Festak 2007. Saria: 220 euro. Epea: abuztuak 11a, Zestoako Kultur Etxean edo Udaletxean. ztapide - Xalbador zeharkaldia. Bi bertsolarien jaioterriak hiru etapatan lotuko dituen zeharkaldia antolatu du Agiro mendi taldeak. Urriaren 12, 13 eta 14ko zubian izango da. Aurrez, prestatzen joateko, Urolako itzuliko bi etapa interesgarri egiteko proposamena ere luzatzen du taldeak. Irailaren 23an Zumaiatik Elosura eta 30ean, Elosutik Aizkorrira. Informazio gehiagorako, jo kiroldegira.

•Z

•U



zure publizitatea jartzeko deitu 943 147 123


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.