76 - 2007 iraila

Page 1

2007/09

76. alea


ZIUR AL ZAUDE ZESTOAKO HIZKERA ONDO EZAGUTZEN DUZULA ? Zestoako hizkera oso aberatsa da, egongo dira, bada, inoiz entzun ez dituzun esapideak, ezta? Baietz aurkitu “Ardi txikia beti bildots” bilduman!

2002-2003n Agurtzane Azpeitiak egindako Zestoako hizkeraren inguruko azterke tan oinarrituta hiztegi bat kaleratu zuen udaleko Euskara Zerbitzuak. Liburu ho rretatik, zenbait hitz-multzo aukeratu eta Iban Altunaren ilustrazioekin 4 liburux kako sorta eder hau osatu da.

Zatoz Danbolinera, Kultur Etxean, eta doan eramango duzu liburu sorta zoragarri hau!

Ardi txikia beti bildots

(agortu arte)

Lan taldea: Agurtzane Azpeitia eta Euskara Aholku Batzordea Irudiak eta diseinua: Iban Altuna.

1- Irainak (2003) Hitzaurrea: Kike Amonarriz 2- Eguraldia (2003) Hitzaurrea: Pello Zabala 3- Hotsak (2004) Hitzaurrea: Pello Añorga 4- Animaliak (2006) Hitzaurrea: Nora Palmitano (udaleko euskara teknikaria)

Danbolineko bazkideen artean, Elhuyar Fundazioak kaleratutako " Kao: Sumendiko sekretua" izeneko ordenagailurako 3 bideojoko zozketatu ditugu. Idoia Andres Alazne Olaizola Naiara Exposito

Zorionak!!!! Hamar urtetik aurrerako gaztetxoentzat pentsatuta dago CD-ROM hau, eta 3Dko teknologia erabiltzen duen aisialdirako jokoa da.


J

d a n b o l i nEK

oxeba Larrañaga

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 9 13 16 18

ATARIKOA.

Batzuentzat “Azkenean!” eta beste batzuentzat “Joder! Zein azkar!”, baina, dagoeneko, bukatu dira udako oporrak denontzat. Hori bukaera adierazteko modu xelebreak! Justu kontrakoak. Ez dakit gizakiak zer duen bere baitan, baina badirudi batzuk ondo pasatzeko beste batzuk izorratu behar dutela. Bestela nola liteke epe berbera bizi eta gero batzuk “Azkenean!” esatea eta beste batzuk berriz “Joder! Zein azkar!”? Nola ulertu behar dugu “Azkenean!” hori? Nola ulertu behar da hainbatetan erabiltzen den “Nire askatasuna zurea hasten denean bukatzen da” esaldi famatua? Berriro ere batzuk ondo pasatzeko (aske izateko) besteok izorratu behar dugula (ezin izango dugula aske izan)? Nola ulertu behar da egoera berberaren irakurketa egiterako unean, justu aurkako irakurketak egitea? Nola ulertu behar da ...? Horrelako burutazioetan nabilela, Antonio Perez Esclarinek esandakoaz gogoratu naiz. Berak, 2004ean Madrilen emandako hitzaldi batean honela zioen: “Ezin da herri bat eraiki, ezin da mundu gizatiar bat eraiki H I T Z A K ez badu inolako balioa, egia eta gezurra biak baliagarriak baldin badira helburu zehatzak lortzeko, inoiz ez baldin badakigu zer den egia eta zer gezurra. Gure herria, eta mundu osoa, benetako Babel-dorre bat bihurtu dugu eta; bertan, H I T Z A R E N balioa hiltzerakoan; ezinezkoa zaigu elkarren artean hitz egin eta ulertzea” Ez dakit zuei, baina niri ez zait batere arrotza egiten berak esandakoa. Oso ezagunak zaizkit egoera berdinaren aurrean aurkako irakurketak egitearena (Euskal Herriko egoera politikoa, Politika hitzaren beraren balioa, herriko festak, guraso eta seme-alaben arteko eztabaidak, Irak, etorkinak, ...) eta berarekin ados nago honela ez garela inora helduko esaterakoan. Eta inora hori, inora da. Batzuk bakarrik nahi duten/dugun lekuraino iristen bagara, beti egongo dira/gara besteak aurrerago ala atzerago iritsi nahian. Batzuk eskuinerago eta besteak ezkerrerago. Batzuk ....-ago eta besteak ...-ago. Baina, - zein da hitzaren balioa? - galdetuko dio batek baino gehiagok bere buruari (ni neu horien artean): besteek esandakoari men egitea ala besteek eta nik esandakoa kontuan hartzea? Eta, zer da HITZA ez badago ondoren EKINTZA? Eta, ...? Besterik gabe, eta HITZAren balioarekin denon artean adostutako norabaitera iritsiko garelakoan Agur

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN ANTONIO BEKOLA

AIZARNAKO AMABIRJINAK 20

FESTAK

07

07

J O E M A R I A O D R I OZOLA OÑATIVIA

DANBOLIN ZULO

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. Larrun gainetik arrun gainera igo den edozeinek daki zer-nolako ikusmira dagoen bertatik. Atzeko aldera Pirinioak nabarmentzen dira lerden eta tente. Aurreko aldera, berriz, Aiako harria, Jaizkibel eta, urrunago, Ernio, Gazume eta baita Izarraitz bera ere. Nire ezkerrera Aizkorriko mendikatea dago eta eskuinera Lapurdiko kostalde guztia, begiak Landetako hondartzetan galtzen diren arte. Ikusgarria benetan. Eta horregatik sarri igotzen naiz bertara. Berdin goiz, eguerdi edo arratsalde. Bost inporta momentua. Kontua igotzea da. Katoliko praktikante bat elizara joaten den gisara joaten naiz ni Larrunera. Azken urteotan sentitu dudan gogo hori ohitura bihurtu da. Egia esatera, ohitura baino gehiago beharra dela esango nuke, handik itzulia egiten dudanean indarberrituta etortzen bainaiz. Bai fisikoki eta bai mentalki. Iman batek bezala erakartzen nau, izan ere; niretzat mendia baino askoz gehiago baita Larrun. Lekua da. Leku berezia. Mendia maite duen edozeinek badaki zer den han sentitzen den plazerra eta askatasun sentsazioa. Distantziak ez dira hain distantzia, begiak horizonte amaigabeetan galtzen dira eta gogoa erabat askatzen da. Kasik gogoari hegoak ipintzea bezala da, fisikoki aurrerago ezin egin eta, nik neuk behintzat, gogoz egiten dut aurrera. Ikaragarria da sentsazio hori. Munduaren gainetik begira egotea bezalakoa da. Erabat betetzen nau. Eta sentsazio horiek guztiek nire barruan topo edo talka egiten dutenean, oroitzapenetan murgiltzen hasten naiz nahigabe. Eta Kottorekin akordatzen naiz, irribarre xume harekin, hementxe bertan bazkaldu baikenuen hil baino lehen. Eta Fernando nire lankide eta lagunarekin akordatzen naiz, 40 urte egin berritan minbiziak jota hil dena orain dela gutxi; 9 eta 13 urteko bi seme utziz. Eta Sabin Eubarekin ere akordatzen naiz. Akordatzen naiz zein ondo zegoen ezagutu genuen garai hartan. Eta denborarekin nola joan zen kaxkartzen. Eta kaxkartzen. Gizona bere bakardadean geldituz. 25 urteko erbestealdiaren ondorioz minbiziak jota hil den arte. Eta orduan konturatzen naiz erbestealdia eta bakardadea sinonimoak izan daitezkeela. Erbesteratzea kabi bat bezalakoa dela norbere bakardadean. Horixe besterik ez, hain xume eta hain ikaragarri aldi berean. Eta Sutagar ipintzen dut orduan. Edo bestela Barricada. Eta korrika abiatzen naiz berriro neure Quechua lehertuekin. Pottoken ondotik igaroz, garo arteko bide zidorrak jarraituz, askatasuna arnastuz, mugarik gabe. Eta barkatuko didazue hau esatea, baina une horretan zoriontsu sentitzen naiz. Arrantzalearen itsas-argi bihurtu da niretzat Larrun. Urrundik ikusten dudanean babesa sentitzen dut eta etxean sentiarazten nau. Gogoan dut lehen Izarraitzekin gauza bera gertatzen zitzaidala. Orain Larrun nire adopziozko mendia da. Ederra da bai, baina ederra izanagatik ere, Izarraitz beti izango da Izarraitz. Dudarik gabe. Igotzen naizenero ikusten dut han, nire zain balego bezala.

L

Zer gustatu zaizu jai hauetan gehien eta zer gutxien? Ba gehien, jendea kalean ikustea, gazteak, zaharrak eta denak. Hori onena. Eta txarrena? Ba txarrena ez dakit‌ egun baten loreak eta kalean botata zeudela. Baina hori zahar erantzuna izango da ezta? Ja, ja‌ Baina beno, nik txarrik ez det ikusten, festek dena ona!

33 urte

Mikel Jauregi

M

ikel Ibarguren

Zezenen ordez izan zen motorreko festa asko gustatu zitzaidan, eta gutxiena? Niri zezenak batere ez zaizkit gustatzen, ordezko jartzen dituzten horiek beti gehiago. Umeen festa berezia ere oso polita izan zen eta‌ Ni konforme, aurtengoa oso ondo!

Urte pilla bat

Maite Lasa


5 Gehien gustatu zaidana egunez egon den kale giroa Gehien guseta azken egutatu zaidana neko umeen zaumeen eguna rata festa. Eta izan da, arratsalgutxien ba kuadeko umeen drila arteko jolajaialdia, Pirritx sik ez dela egon. eta Porrotx ta Eta beti bezela hori dena. Ta ba kaleak zikingutxiena ba… ez zikin egotea. dakit ba, kale bazterreko txixa Edurne Korta usaia ta guzti 36 urte hori.

47 urte

Mari Karmen Iribar

Gustatu dana, festa kontua dana, zezenak, juerga… dana. Ta gutxien gustatu zaidana ba motzak izan direla!

Gehiena motor eta bizikleten espektakulua ta gutxiena gauean ez Joakin Artola dagola ezer, mu43 urte sika zeozer baña… ezer ez.

Felix Azpeitia

27 urte

A

SKORENTZAT oporrak bukatu diren honetan, hemen nator ni oporrei buruz hitz egitera. Urte osoa lanean, ikasten edo dena delakoan pasa dugunok oporrei begira egoten gara, deskantsurako tartea ere ezinbestekoa delako. Baina gaur egun, egoteko ez ezik, ibiltzeko eta herritik kanpora ateratzeko dira oporrak, eta hori ia ezinbesteko bilakatu da. Oporrak izatetik, oporretara joatera pasa gara, eta etxetik kanpora egun batzuk pasatzera joaten ez bagara, badirudi ez dugula ezer egin. Hori izaten da gainera opor garaian gehien entzuten den galdera: oporretan nora zoaz? Honen aurrean, etxean geratzen denari honako hau erantzun ohi zaio: hemen inguruan ere gauza asko egin daitezke… dena dugu eskura… hondartza, igerilekua, paraje zoragarriak… Hori guztia da askotan estimatzen ez duguna, etxe ondoan daukaguna. Kilometro gutxira, Zumaian, Itzurungo hondartza, ikerketarako erreferente bilakatu diren flischekin. Hondartzatik primeran ikusi daitezke, baina itsasoz Debarainoko itsas labarra ikusteko aukera ere bada. Gipuzkoako hiriburua ere bertan dugu: Donostia, urtero milaka bisitari jasotzen dituen hiria, eta beste hamaika herri dotore ere bai. Eguraldia izaten dugu askotan eragozpen nagusia, baina horri ere etekina atera dakioke, eta kostaldeko herrietan bezala barneko aldekoetan dauden museoak ikusi edo bisita kulturalak egin daitezke. Eta mendia gustuko duenak berriz, hemen inguruan badu non gozatu. Ez da nire asmoa inori bidaiatzeko gogoa zapuztea, etxetik gehiegi urrundu gabe dauden aukerak plazaratzea besterik ez. Dena den, komeni da maleta eskura izatea, kanpoan ere toki ederrak daudelako, eta tira, komeni bazaigu, zergatik ez gara Karibe aldeko hondartza batera joango? Nik ez nioke ezezkorik esango! Hori bai, urakanik ba ote datorren aurretik begiratu behar, han ere ez baita zerua beti urdin.

e

nbidoa 2. Maiulu Odriozola


Lidia Aveiro Jardunian

"

poza ematen dute, beren esker onak edo irribarreak

LIDIA AVEIROK EGUNEROKO LAN TRESNA DU ANBULANTZIA. GURUTZE GORRIAN EGITEN DU LAN; GAINERA, BERTAKO BOLUNTARIOA ERE BADA. BERE LAN ORDUEZ GAIN, BESTE HAINBAT ZERBITZUTAN PARTE HARTZEN DU BOLUNTARIO.

NOLAKOA DA GURUTZE GORRIKO LANA? Sail asko daude; Sorospen eta Emergentzi sailak larrialdietan hartzen du parte batez ere, baina futbol partiduak eta zaldi lasterketetan ere izaten gara. Gizarte laguntza sailak, berriz, adineko pertsonekin, etorkinekin, ezinduekin… egiten du lan. Gazteen Gurutze Gorria ere badago, ume eta gazteekin osatutako aisialdi taldea. ETA HONDARTZETAN? Bai, Itsas salbamendu sailak betetzen du hori, itsasoarekin zerikusia duten zerbitzu guztiak sartzen dira hor: hondartzetako sorosleak, erreskate ekipoa… Horietan guztietan, parte hartzeko eta boluntario izateko, sail bakoitzarekin erlazionatuta dauden ikastaroak egin behar izaten dira. SAILETAKO LANKIDEEK ELKARREN BERRI IZATEN AL DUZUE? Bai, Gurutze Gorriak web-orri bat du eta bertan beste zonaldeetan dauden zerbitzuak ikus ditzakegu, eta horietara apuntatzeko deialdiak jaitsi. Duela hilabete batzuk, web-orria begiratzen geundela, gure atentzioa deitu zuen zerbitzu bat ikusi genuen. OPE ALGECIRAS 2007 (Operación Paso del Estrecho) jartzen zuen. Sartu, eta bertara joateko baldintzak ikusi genituen. Horietako batek zioenez, gutxieneko lanaldiak 15 egunekoa izan behar zuen. ETA ZUEK SEGITUAN OPORRETARAKO PLANAK MOLDATZEN HASI ZINETEN, EZTA? Deialdia irakurrita, lagun batzuk hitz egiten hasi ginen. Denbora gutxi behar izan genuen talde polit bat elkartu eta “espedizioa” prestatzeko. Ordiziako mutil bat, Beasaingo bi mutil eta neska bat, Martuteneko bi neska, Andoaingo neska bat eta ni, zestoar bakarra. Koadrila ezin hobea elkartu ginen.

"

OPOR EZBERDIN BATZUK EZTA? Bada, bai, lantokian oporrak eskatu, eta denbora hori gure beharra zutenei eskaintzea erabaki genuen. Bestelako opor batzuk bizitzea erabaki genuen, zerbait berria esperimentatu. Edonora eguzkitan etzanda egotera joan baino lehen, gure jakinduria xumearekin laguntzea erabaki genuen. NOLA IZAN ZEN ZUEN “IRTEERA OPERAZIOA”? Uztailaren 24ko gauean, Ordizian afaldu, furgoneta eta autoa hartu, eta Algeciraserako bidean jarri ginen. Urduri geunden, oso, nahiz eta benetan ez jakin zer nolako egoera aurkituko genuen han. Hamahiru orduko bidaia izan zen. Azkenerako Algeciras benetan hor ote zegoen galdetzen genion gure buruari. Baina, kilometro batzuk gehiago egin eta hantxe aurkitu genuen gure aurrean, Algeciraseko portua, gure lan tokia izango zena. Ikaragarri handia zen, guztiok txunditurik gelditu ginen. ETA BEHIN IRITSI ZINETENEAN? Maletak hotelean utzi eta Gurutze Gorriko arduradunekin hitz egitera joan ginen. Bilera bat izan genuen eta gure zereginak zehaztu zizkiguten, laguntza non, nori, nola… eman beharko genion. Oso erraza zen egin beharrekoa. Milaka eta milaka pertsona, Maroko aldeko jendea batez ere, udara iristean, beren auto, furgoneta, erremolke, fardo… hartu eta autoa gainezka dutela, Andaluziako portuetara iristen da;


7 bertan, beste aldera eramango dituen ferrya hartzeko. Andaluziako portu guztien artetik, Algecirasekoa da handiena eta horregatik auto ilara handiena bertan sortzen da. Ideia bat egiteko, udara partean, egunero, 8.000 auto inguru iristen dira, eta puntako egunetan bikoitza izatera ere irits daiteke. ORDUAN, ZUEN LANA IZATEN ZEN JENDE HORRI LAGUNTZEA, EZTA? Kontuan izan behar da, gehienak, Frantziatik, Holandatik, Italiatik, Alemaniatik… etortzen direla. Beraien helburu bakarra, ahalik eta azkarren portura iristea da, ferrya hartu eta beste aldera igarotzeko. Bidaiarako, dituzten gauza guztiak autoan sartzen dituzte, edo auto gainean jarri, eta soilik gasolina botatzeko eta beste ezinbestekoetarako gelditzen dira. Pentsa ezazue zer nolako egoeratan iristen diren; hainbeste jende autoan, traste guztien artean ezin mugitu… Oso nekatuta iristen dira. Erredurak, buruko mina eta begietako lehortasuna dira gehien ematen diren patologiak.

ZUEI BIDAIA LUZEA EGIN BAZITZAIZUEN, PENTSA HORIEI, EZTA? Euskal Herritik hamahiru orduko bidaia egoera erosoan, bukaezina iruditu bazitzaigun guri, zer esango dute beraiek? Horien abentura, gainera, ez da hor bukatzen. Behin portura iritsi direnean, bertan, helmugaren arabera, ilara batean edo bestean jartzen dira; eta itsasontzia etorri, hustu eta beraien txanda iritsi bitartean 24 ordu itxarotera ere iris daitezke. Gu anbulantziarekin eta beste batzuk oinez, portu guztian zehar banatzen gara. Ahal dugun heinean laguntzen diegu, bestela, portuko basearen ondoan jarritako ospitale mugikorrera eramaten ditugu, medikuak ikus ditzan. Bertan itxaron, eta kontsulta pasatakoan berriro ere beren autoetaraino gerturatzen ditugu. Askok, nahiago izaten dute, dauden moduan aurrera segi txanda galtzea baino. Horrelako egoera dezente ematen dira. Baina gure zeregina ez da horretara soilik mugatzen, beren itxarote ordu horiek ahalik eta erosoen pasatzeko, abanikoak, parasolak, umeentzako margo eta marrazkiak… banatzen ditugu. EGUNEZ BAKARRIK EGITEN AL DUZUE LAN? Zortzi orduko txandatan egiten da lan, eta gauean hamar orduz. Lanordu horietatik aparte beste gauza asko egiteko aukera ematen zigun denbora librea ere izaten genuen. ZE BALORAZIO EGITEN DUZUE? Guregatik balitz denbora gehiago geldituko ginatekeen. Izan ere, ikaragarrizko poza ematen dute, beren esker onak edo irribarreak. Ahal den heinean laguntzen diegu, izan ere, ez gara ez mediku, ez ezer, baina dakigun gutxiarekin eta gure gogoarekin, egia esan, nahikoa izaten da gehienetan. Eta erantzunak ikaragarri betetzen zaitu. ERREPIKATZEKO MODUKO ESPERIENTZIA BERAZ… Hurrengo urtean berriro egiteko aukeraz pentsatzen ari naiz. Hara joateko egunak kontatzen hasita nago. Esperientzia polita da, oporraldia beste modu batez bizitzea. Egun horiek, gainontzeko urte guztian aurrera jarraitzeko indarberritzen zaituzte.


A

IZARNAKO

2007 a

Amabirjinak

urten ere ospatu ditugu abuztuko Amabirjinak.

Nahiz eta urte oro egitarauan ekintza berak errepikatzen direla eman, urte bakoitzean badaukagu sorpresaren bat ikusteko aukera. Aurtengoan, herriko bi gazte izan dira sorpresa eman digutenak. Bata, 13 urte besterik ez dituen Jagoba, bai polita 8 arroako hiru harri mota ezberdinekin eman zigun ikuskizuna! Bestea, Txapartegi aizkolariaren semea. Bere adinerako nahiko egoki aritu zen aitaren aurka; ofizio honetan jarraitzen badu; aitaren maila hartzeko ez du denbora asko itxaron beharrik izango. Batek bere aita eta besteak Izeta, biak ere maisu egokiak dituzte kirolean aurrera egiteko, ea noraino iristen zaizkigun Aizarnako bi gazte hauek. Beti bezala, hasiera eman genien jaiei oso ezaguna dugun afariarekin; herritarrekin eta herriarekin lotura duten Aizarna zaleekin bete ziren mahai guztiak; eta ondoren, alaitasuna izan zen nagusi goiz aldera arte. Egunean eta meza ondoren, pilotariak. Ohiturari jarraituaz Azpeitiko ilunpe elkarteko pilotari gazteak elkarren aurka. Esan behar, benetan saio egokia ikusteko aukera izan zutela pilotazaleek. Ez dago beti profesionalari begira egon beharrik pilota partidu politak ikusteko, honelako pilotari gazteek ere ematen dituzte jaialdi borobilak, eta horietako bat Aizarnan eman zuten Amabirjina egunean. Garai batean balkoi batetik bestera egiten zuten bertsotan Aizarnan, baina aurtengoan taberna batetik bestera ibili ziren bertso poteoa deitzen diogun horretan. Nahiz eta saio politak eman, tabernako zaratak ez zuen asko lagundu bertsoak entzuteko orduan. Jaiak amaitzera zihoan egunean, betikoa: “oilasko biltzea�. Aurtengoan eguraldiak ez du asko lagundu baserriz-baserri ibiltzen; baina sasoiak oztopo asko gainditzen dituenez, eguraldia ez zen eragozpena izan trikiti soinuarekin zagi-dantza eginez atez- ate herria alaitzeko. Aurten bi erakusketa ikusteko aukera izan dugu jaien barruan: bat, moto zaharrena, herriko plazan. Haiek ikustean, jende askori ekarri dizkio burura beraiekin egindako ibilera gogorrak, lanera joateko orduan. Niri, berriz, urte gutxitan zer aldaketa egin duen teknologiak etorri zitzaidan burura. Bestea, Aizarnako jaiei buruzko argazki erakusketa, eskolako aretoan. Hemen ere argazkiak beti errepikatu egiten direla ematen du, baina urtero egoten da berrikuntzaren bat ikusteko modua, eta aurpegietako espresioari begiratuz gero, zer esanik ez. Jaiak herritarren gozamenerako dira, erbestean bizi direnak herrira hurbiltzeko ere bai; eta Aizarnarekin duten lotura sendotzeko ere baliagarriak izaten dira. Jarrai dezagun, bada, orain arte bezala ospatzen Aizarnako Amabirjinak.

J

ON

EGIGUREN


9 festak 07

mearen aitzakian… nor ote dabil gusturago?

se

uek bai meritua goizean goiz herria esnatzen!

ha

rrenbeste oilasko janda kokokorokoka ibiliko zen bat baino gehiago

ho

de azkar hortik txilibitua moztea nahi ez baduk!

al ain ere emakumeak lanean, gizonak txikiteoan ote?

or urren esku utziko balitz betirako herria…

ha

ntaren puntan

pu

akoliña edan zazu ondo dantzatzeko…

tx

sten atarian, musika nagusi

fe


rik itzalduko al dute horrenbeste buelta ta gero?

su labazaren bat jasoko ote zuen triste aurpegi hori izateko!

ka

zteak ere fuerte datoz

ga

nde aurrean bai, etxean ere hala jarduten ote dute?

je

argiak buruko minik ez egiteko txapela erremedio bikaina!

il

zenak larrean eta korridak ohean!

ze

rrand aurki

pa ime Teixidor konpositoreak giro hau ezagutu balu‌

ja


1 1

0 lagun inguru omen ziren, urte pila ederra denen artean!

20

ikitatik ohitu behar herri girora‌ bestela akabo!!

tx

z eta Idiakaitzek badu etorkizuna

darako lagun ona itu zuen honek!

usten ez bada ere hor jende artean poni bat dago

ik

urrak Pirritx eta Porrotxekin baino gusturago hauek GoĂąirekin

ha ru egun ta gero ondik ezin retirau????

hi


ndea bai baùa‌ nor ez zen garai bateko irina eta urarekin gogoratu? rriko preso eta iheslari politikoak gogoan

je

he

stoako bandak deskubritutako altxorra Bilboko Orkestra Sinfonikoak fitxatu omen du!

ze

rriz jantzita, ausart!

go

rasoak ere gustura egon ziren kanta guztiak abesten!

gu

skal selekzioa eta nola ez euskal musika

eu nek adina bertso ez du inork bota festa hauetan! Txapeldun!!

ho

nduko txapeldun izan zenak ez zuen gutxiago merezi!

mu

darbaso bidean txosnaren bat jarri ote zuten denek zer edana eskuan izateko

on


3

1

JOSE MARIA ODRIOZOLA OÑATIVIARI

elkarrizketa

Aizarnako eliz ataria zen gure elkartzeko gunea. Ez zen elkartze erraza. Gure pertsonaia Aizarnan jaioa zen 1782. urtean. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren partaide izateaz gain, Zientzia Zehatzak, Fisika eta Natur Zientzien Errege Akademiaren sortzaileetakoa ere izan zen. Baita Artilleriako brigadierra ere. Matemáticas Puras, Mecánica, El arte de la Pintura eta beste hainbat liburu idazteagatik famatu egin zen. Merezi zuen halako polifazetikoa eta aurrerakoia izan zen pertsonaia batekin elkarrizketa izaten ahalegintzea. Adimenarentzat ez dago mugarik, eta honela, udako arratsalde batean gure pertsonaia agertuko zelakoan itxarotea deliberatu nuen. Finkatutako orduan azaldu zen bere kapa onenarekin eta bere ohorezko dominak jantzita zituela. Nire itxuraz ez zen harritu. Bere bizitza-

ko gertaerak herritarrei azaltzeko prest eta harro zegoela iruditu zitzaidan. “Lagun arteko besarkada!” esan nion. Eta betidanik ezagutu izan bagina bezala besarkatu ninduen. Bere herria nola ikusten zuen galdetu nion, elkarrizketari hasiera emanez, utzi zuenetik berrehun urte igaro ondoren. Oso aldatuta aurkitu al duzu Aizarna? Aldatu egin da bai, baina hobera egin du. Aldatu ez dena, bere mendien eta lurren edertasuna da. Eliza eraberrituta dago baina nik ezagutu nuen bezalakoa da. Santa Engraziko baseliza ere, bere lekuan dago inguruen zaindari. Hunkituta zegoela ikusiz, gaia aldatu nuen. 1854 urtean Arte Ederretako Akademiaren partaide izendatu zintuzten. Nolatan horrelako ohorea?

···

Kontuan izan lehenik Pintura eta Eskulturaren Akademian ikasketak egin nituela. Maisu onak izan nituen, Goya margolari famatua ere


···

ezagutu nuen. Beregandik asko ikasi nuen eta nire margo bat bere lanekin batera erakusketa batean ikusgai egon zen behin, 1806an. Nola iritsi zen zu bezalako baserritar bat Madrilera? Nire garaian etxetik alde egiten zenean Ameriketara joateko, apaiz edo fraide sartzeko, itsasora abentura bila joateko edo milizian erroldatzeko izaten zen. Baina nire kasua pixka bat berezia izan zen. Gure familian, Errege Kontseiluetan abokatu ospetsu bat genuen eta gainera nire anaia baten aitapontekoa zen. Osaba hau Madrilen bizi zen. Berarekin eraman eta bere etxean hartu gintuen. Horri eskerrak izan nuen Errege Akademia horretan ikasteko zortea. Garai zailak izango ziren haiek… Bai, baina gaztea zarenean mundua konpondu nahian ibiltzen zara. Pintore Titulu Ofiziala izenekoa lortzeko zorian nengoenean, frantsesen aurkako matxinadak hasi ziren Madrilen, 1808. urte famatua zen. Ikasketak utzi eta frantsesen aurkako milizian erroldatu nintzen. Frantsesak bota arte ezin izan nuen titulua lortu. 1814. urtera arte alegia. Kontatuko al diguzu gerra denborako abenturaren bat? A Coruñan preso hartu ninduten baina ihes egitea lortu nuen. Penintsula osoa zeharkatu nuen Cadizen matxinatuekin bat egiteko. Marbellako gaztelua setiatuta zegoen eta neu izan nintzen barrura sartu eta mezu bat ematea lortu zuen bakarra. Zoritxarrez ordea, aldakan larri zauritua ninduten eta bizia galtzeko zorian egon nintzen. Ez al didazu herrena igarri? Ezbehar haren ondorena da. Gertakizun hartatik aurrera, irakaskuntza eta ikerketa lanetan aritu nintzen. Zientzia bizimodu eta margotzea denbora-pasa hartuta? Matematika eta Mekanika ia kuarteletan baino ez ziren irakasten. Zientzia Zehatzak zirenez, aplikazio praktikoak baino ez zituztela uste zen garai hartan. Ni, Matematika eta

Mekanika irakasteaz arduratzen banintzen ere, margotzea horrenbeste edo interesgarriagoa iruditzen zitzaidan. Nire benetako lanbidea fenomeno fisikoen ikerketa zen. Memorandum batzuk idatzi nituen kanoien tiratzeko kokagune egokienari buruz eta sua sortzeko hain garrantzitsuak ziren suharriak ere ikertu nituen. Gogoratzen al zara metxadun txiskeroetaz? Suharriak oso garrantzitsuak dira, modu berezi batera moztu behar dira. Nik “meseta” deitzen nion nire ustez harria mozteko modurik egokienari. Trapezoide formarekin ondo egokitzen zen eta polbora ondo erretzeko txinpartarik onena horrelaxe sortzen zen. Beraz, zientzien bitartez ezagutzen zenuena praktikan aplikatzen saiatzen zinen. Orain ingeniari deituko ligukete. Eta horrela zen. Niri buruzko dokumentu batzuetan ingeniari deitzen didate. Zure Matematikako liburuak ezagutzen ditut. Garai hartako matematikako gai guztiak jasotzen dituzten hiru liburuki dira. Irakasten hasi nintzenean, liburu gehienak frantsesez edo ingelesez zeudela ikusita, gaztelaniaz liburu bat idaztera ausartu nintzen. Egundoko arra-


5 kasta izan zuen. Institutu eta goi mailako eskola denetan banatu zituzten. Zientzia ikasketak hasiak ziren unibertsitate batzuetako fakultateetan ere gomendatu zituzten. Liburuaren argitalpen ugari egin behar izan nituen. Matematiketan oso famatua egin nintzen eta 1847an Zientzia Zehatzetako Akademiaren sorreran partaide izatera iritsi nintzen. Eliz ataritik irten eta enparantzan zehar ibiltzen hasi ginen. On Joseri zauritutako hanka kargatu egin zitzaion eta pixka bat mugitu beharra zuen. Enparantza hau nola gelditzen ari den atsegin dut. Eraberritutako baserriak zer esanik ez. Ia lortzen duzuen bisitarientzako inguru atsegina izaten jarrai dezan. Nahi duzunean berreskuratu nazazu beste mundutik eta nire bizitzako kontu zaharrei buruz hitz egiten jarraituko dugu. Zu ondo aditua zinen Mekanikaz ez dugu hitz egin oraindik. Zuk idatzitako Tratado Elemental de Mecánica delakoari buruz zer esaten didazu? Nik idatzitako bi liburukiak dituzula ikusten dut. Poz handia ematen dit. Maitasun berezia diet. Hor deskribatzen dut Fisika, Kimika eta Natur Zientziei buruz nire garaiko jakinduria. Hainbeste liburu idazteko, garai hartako zientzialariak ezagutuko zenituen. Nola erlazionatzen zinen beraiekin?

1

zuzendari izan nintzenean euskara hobetzeko aukera izan nuen. Inbidia zidatenek idazterakoan “castellano vergares primo hermano del vascuence” erabiltzen nuela leporatzen zidaten. Urte mordo bat bizi izan zinen garai haietarako. 81 urtetara iritsi nintzen. Ez iezadazu galdetu zein izan zen nire bizitza luzearen sekretua. Honelako leku ederrean jaioa izatea izan daiteke arrazoietako bat, eta zalantzarik gabe, nire bizitza guztian zientziako liburuak idazten aritu izana ere bai.

Eta ni ia konturatu gabe eta bere jaioterrian berarekin hitz egiteko ohorea eskertu gabe, desagertu egin zen. Beste elkarrizketa bat egiteko deituko diodala uste dut, bere liburugintza oparoa hobeto aztertu ondoren. Bitartean, jakin ezazue, udal liburutegian aurki daitekeela Aizarnako pertsonaia ospetsu be-

Ingelesez eta frantsesez ondo moldatzen naiz. Hiru zain interesgarri honi buruz jaurtez ibili nintzen Europan zehar. Frantzia, Belgika, kin ahal izan dudan guztia bilAlemania eta Ingalaterra bisitatu nituen. Hango eta tzen duen dokumentazio ugaria. hemengo irakasteko moduen konparaketa egiteko gai ULIAN SERRANO izan nintzen. Egia esan, garai haietan pixka bat JOSE DE ODRIOZOLA Y OÑATIVIA 1782-VIII-09 Aizarnan jaio zen. atzeratuak geunden. 1796 14 urterekin RABASFko ikasketak hasi zituen. Euskara ez zenuela 1805 RABASFko hirurteko lehiaketa orokorreko pinturako bigarren saria irabazi zuen. inoiz ahaztu ikusten 1805 RABASFko urteko margo erakusketa. J. Odriozola, Goya, Bayeu, eta beste zenbait margorali ospetsu aritu ziren. 1808 Boluntario sartu zen frantsesen erasoaren aurka borroka egiteko. dut. 1810 Marbella hiria defendatzen herrena gelditu zen. Nola ahaztuko nuen 1814 Segoviako Artilleria Ikastetxean irakasle izan zen. 1814 RABASFko Merezimenduzko akademiko izendatu zuten. bada? Nire bizitzan ze1827 Curso Completo de Matemáticas Puras bere liburu ezagunena argitaratu zuen. har Euskal Herrian jaio1831 Ensayo sobre la Ciencia y las artes del dibujo eta beste zenbait liburu argitaratu zituen. 1832 Tratado Elemental de Mecánica liburua argitaratu zuen. tako lagun eta lankidee1833-35 Frantzia, Belgika, Alemania eta Ingalaterra bisitatu zituen zientzialari moduan. kin erabili izan dut. Eta 1839 Mecánica aplicada a las máquinas operando liburua argitaratu zuen. 1845 Bergarako Probintziako Institutuko zuzendari izendatu zuten. Euskalerriaren Adiskide1847 Zientzia Zehatzak, Fisika eta Natur Zientzien Errege Akademiaren sortzaileetakoa izan zen. en Elkarteak izendatuta Infanteriako brigadier izendatu zuten. Bergarako Institutuko 1847 RABASF “Académico de Número” izendatu zuten.

J

1861 Artilleriako brigadier izendatu zuten. 1863 Mecánica Racional e Industrial liburua argitaratu zuen. 1864-II-13 Madrilen hil zen 81 urte zituela.

*RABASF (Real Academia de Bellas Artes de San Fernando)


Duela 15 urte… Lauiturriko sahats negartiak Duela hamabost urte, 1992ko irailaren 10ean, ospatu zen Lauiturriren bigarren mendeurrena. Iturri horren kontuak oso kuriosoak dira. Lauiturri egin zen arte, oso urrutira joan behar izaten zen ur bila. Eta orduko herritar batek zioen bezala, “ur bila urrutira joan beharra arazo handia zen, batez ere zenbait garaitan [iluntzean-eta], zeren ur bila joaten ziren neska gazteek irain eta erasoak jasateko arriskua baitzeukaten”. Iturria non egin asko eztabaidatu zen –Gurutze aldean egitea proposatzen zuten batzuek– baina azkenean zubi ondoan egitea erabaki zuten. Ura Sastarrain aldetik ekarri zen, eta oraindik ere, arreta pixka bat jarriz gero, han ikus daiteke ubidea, errekaren bestaldean. Kontua da, duela 15 urteko iraileko ostegun batean, iturriaren bigarren mendeurrena ospatu zela. Horretarako, hiru sahats negarti landatu ziren: bat lehenengo mendeurrenaren adierazgarri (1792-1892), bestea bigarren mendeurrenaren lekuko (1892-1992), eta hirugarrena Lauiturrik urte askoan iraun dezan. Jende asko hurbildu zen bertara, eta horrelakoetan ohi denez, musika eta aperitibo ederra ez ziren falta izan.

ARGAZKIAK: PELLO IGARATAUNDI

Akoako II. Bira

Irailaren 16an, eguraldi ondo beroarekin egin zen arrakasta handia lortu zuen Akoako II. Bira. Oraindik bi aldiz baino egin ez den arren, iaz baino jende gehiagok hartu zuen parte, bai korrika eta baita animatzen eta ikusten ere. Horregatik, antolatzaileak gustura dira. Zegama-Aizkorri mendi maratoi ospetsua prestatzen ari diren kirolari bat baino gehiago omen zen tartean eta horrek korrikalarien maila ezin hobea adierazten du.


7 1

Udan zer?

Urtero bezala aurtengo udan ere izan dugu herritarrok zertaz gozatu; Trapu Zaharra taldearen Visa vis antzerkia, zinea izarpean, Agiro Mendi taldekoen mendi eta haitzuloei buruzko ikus-entzunezkoa, Ezinean musika taldea, Pello Añorga ipuin kontalaria…

2,7 kiloko astaputza.

Jose Antonio Arzallusek 2,7 kiloko astaputza bildu zuen Akoan. Azpeitiar batek bi kiloko astaputza jaso zuela jakin zuenean, berak ere etxetik ez oso urruti ikusi izan dituela galanta askoak eta handiagoa bilatzera atera zen. Baita aurkitu ere! ARGAZKIA: YURIMA SAGASTUI

Oskar Alberdi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Orion izan zen irailaren 22an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko lehen kanporaketa. Oskar Alberdik Gipuzkoako Txapelketan parte hartzen duen bigarren edizioa izan da hau. Entzuleen ustez 8ko txikian Gaztelumendirekin batera saiorik osoena bikote honek egin omen zuen. Laugarren sailkatu zen 245 punturekin. Hurrengoan Txapelketa Nagusira!

zulo

danbolin

Sailkapena: 1. Agin Rezola: 272 2. Beñat Gaztelumendi: 266 3. Joseba Barandiaran: 254 4. Oskar Alberdi: 245 5. Joanito Mitxelena: 242 6. Iker Alustiza: 239,5

San Lorenteko festak

Aurten ere giro ezin hobean igaro dituzte San Lorente jaiak; lagunarteko afaria, bailaran hildakoen aldeko meza, trikitilariak, txistulariak, zaldi lasterketa, herri kirolak… Gaztetxoek ere izan zuten non aukeratu; Gorriti eta bere animaliak, jolasak… Oporretan kanpora ateratzeko joera dugu askotan eta zenbat herritar ote dira bailara hau ezagutzen ez dutenak? Ez utzi bisita datorren urteko festak arte.


•K

iroldegitik. Mantenduzko gimnasia egin nahi duenak badu aukera. Goizez, astelehen, asteazken eta ostegunetan 9:30etik 10:30era, eta arratsaldez, astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara; bigarren txandan, 20:00etatik 20:30era lurreko ariketak egingo dituzte. Jubilatuak, astelehen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara. Aerobik eta pilates, urriaren 1ean hasiko dira. Joan den ikasturtean izan zuten ordutegi bera izango dute bi ikastaroek. Bestalde, joan den ikasturtean parte hartu zuten herritarrek ere izena eman beharko dute kiroldegian, aurten jarraitu nahi badute.

agenda ir 30

AILA IGANDEA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Uztapide Xalbador zeharkaldira prestatzeko irteera Elosutik Aizkorrira.

ur 12

RIA

13,14

ASTEBURUA

Uztapide - Xalbador zeharkaldia Agiro Mendi taldeak antolatuta.

21

IGANDEA

Zestoa - Deba. Gaztetxoentzako irteera irekia Agiro mendi taldeak eta zenbait gurasok antolatuta.

• Uterriak (Urepel- Zestoa) hiru etapatan lotuko dituen

ztapide - Xalbador zeharkaldia. Bi bertsolarien jaio-

zeharkaldia antolatu du Agiro mendi taldeak. Urriaren 12, 13 eta 14ko zubian izango da. Egunean 40 bat kilometro egin beharko dituztela aurreikusten da. Aurrez, prestatzen joateko, bi etapa interesgarri egiteko proposamena ere luzatzen du taldeak. Irailaren 23an izan zen bat, Zumaiatik Elosura eta 30ean izango da bigarrena; Elosutik Aizkorrira. Informazio gehiagorako, jo kiroldegira.

•Y

oga ikastaroa urriaren 2an hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe Urreta irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875 telefonora deitu dezala.

• Etik. Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabeta-

uskara ikastaroak AEK eta Zestoako Udalaren esku-

tzea eta autoikaskuntzako ikastaroak. Irailaren 27an bukatuko da izena emateko epea. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala: AEK, 943 151 089 edo udaleko euskara zerbitzua 943 147 010 (Nora).

• MUroka kostako udal ugikortasun astea.

elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako udalek 2007ko MUGIKORTASUN ASTEA dela eta hainbat ekimen antolatu dituzte, “Gidatze ekonomikoa”ri buruzko ikastaroa esaterako. Printzipioz Zarautzen izango da ikastaro hau baina Zestoan talde bat osatuko balitz, bertan egiteko aukera ere egongo litzateke. Informazio gehiagorao zuzendu udaleko ingurugiro teknikariagana 943147010 edo 943 83 36 41. e-maila: agenda21@urolakosta.org

• Bla, aurten ere bainika ikastaroa eskainiko da asainika ikastaroa. Azken urteetan ohi den beze-

telehenetan kultur etxean.


9

u daleko

1

berriak

•A

PARKALEKU ARAZOARI IRTENBIDEA EMAN DIOTE

APARKALEKU BERRI BATEKIN. Herrian zehar egiten ari diren hainbat eraikuntza lanen ondorioz, aparkalekuak arazo larria bilakatu dira azken hilabeteotan. Autoak edonon aparkatuta ikusten dira sarri, herrian zehar zeuden aparkaleku gutxiak eraikuntza lanen ondorioz kendu egin baitituzte. Horren aurrean, eta herriko festak zirela aprobetxatuz eta kanpotik auto gehiago etorriko zirenez herrira, Zestoako Udalak aparkaleku berri bat egokitzea erabaki zuen festetarako. Aparkaleku hau tren geltoki inguruan dago, industrialdean. Festetarako aparkalekuan zeuden kamioi guztiak kendu zituzten eta ingurua txukundu ostean, aparkalekua erabiltzeko moduan ipini dute eta festak pasa diren arren aparkaleku hau erabiltzeko moduan izango da hemendik aurrera ere.

•I

RAETAKO FUTBOL ZELAIA AZAROAN INAUGURA-

TZEA ESPERO DUTE. Iraetako futbol zelai berria dagoeneko estreinatu dute futbolariek. Aurre-denboraldian han bertan entrenatu dute eta dagoeneko denboraldiko lehenengo partidak ere bertan jokatzen hasi dira. Oraindik futbol zelaiko kanpo aldeko zenbait lan egiteko daude eta

beste zenbait lan ere falta dira futbol zelaia guztiz amaitzeko, baina aurreikuspenen arabera lan guztiak ondo baldin badoaz, azaroaren 1ean izango da inaugurazio ekitaldia. Egun honetarako festa antolatu nahi dute auzoan eta besteak beste herri bazkaria antolatzekotan dabiltza.

•A

IZARNAKO ESKOLA BERRIA ORAINDIK

GUZTIZ AMAITU GABE DAGO. Aizarnako eskola berria dagoeneko amaitu dute eta aurreikuspenen arabera ikasturte berria bertan hasi behar zuten ikasleek, baina oraindik zenbait lan falta dira eta urria inguruan hasiko dira eskola berrian.

•E

KAIN,

GIZATERIAREN ONDARE

TZEKO HAUTAGAIEN ARTEAN.

IZENDA-

Unesco erakundeko hainbat ordezkari Ekaingo haitzuloan izan ziren irailaren hasiera aldean. Haitzuloa Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagaien artean dago eta horregatik jaso zuen bisita berezi hori. Erakundeak otsailean ebaluaketarako txostena egingo du eta azken emaitza uztailean Qebecen (Kanada) egingo duten biltzarrean erabakiko dute.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.