Egin zaitez
Danbolin-zulo
Kultur Elkarteko bazkide
Deitu berehala 943 147 123 telefonora. (urteko kuota 20 â‚Ź)
Lagundu zuk ere proiektua sendotzen!
O d a n b o l i nEK
nintza Irureta
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 10 12 14 17
XERREPELAREN ENKANTUA.
“Bazan behin emakume zanpan xamarra, semia berriz seko burruntzalia. Ama kokoteko hezurretik gora inda eukitze zun alper-harriya baino astunaua zalako. Semiak kolpe gurutzekoik jo baino nahio zun lepua hautsi. Halare, etzan etxian errenditzen. Kaleko atea zabaldu orduko ama zontzonak galdetzen zion: ‘Noa zuaz?’ eta seme tirtiriak: ‘Artajalaiko maxuan etxea!’. Harrapazak! Kalea erten eta etxe bueltan zebilen. Haren asmuak etzian parte onekuak. Bere moduko bat ikusi, lainezak hartu eta earki tentau zun: ‘Ez takak potroik!, ez takak potroik!, ez takak potroik!’. Jakinekua: hark lenengo bedeinkaziyo earrak bota zizkion eta derrepentian paetan kontra estanpa inda utzi zun. Horko gorgoilua eta horko odol jariyua. Eskerrak jertse sufrittua zamakiyen! Lainezak hanka azpira aldein zion ipurdiko hotzatik! Ama patxara earrian egon zan jasbana aitzen Arrate radiyuan, baina daoneko luze etsita zeon. Atarira erten eta bere artian: ‘Nun ote dabil zokormazo hori?’. Halako batian azaldu da puskatian alde egingo ez dioten ubeldu eta odolbittuakin, negar artian. Gustoa emango lioke hortzetakua, baina ama errukitu egin da, ur berotan euki du urhaunditu arte eta gero bere ustez berua zeon kapetesnia zerbitu dio. Baztarnahastaile muturhaundiak ezin ahoa itxita euki: ‘Ama, kapetesnia xerrepela dao!”. Xerrepela hitza nire adin inguruko koadrilaren aurrean bota nuen propio, ondokoaren kafesnea ez bero ez hotz zegoela ikusita. Ikaragarrizko grazia egin zien hitzak. Sekula ez zuten entzun. Orain astean behin gutxienez gogorarazten didate hitza. Nik etxeko sukaldean entzun nuen orain dela gutxi eta esan zuena ere harrituta geratu zen, urteak baitziren hitz hori erabili ez zuela. Ama-semeen pasarte hori aitzakia besterik ez da, asmoa nire adinetik beherakook dagoeneko erabiltzen ez ditugun hitzekin jolas egitea zen. Ez da ariketa erraza izan, Agurtzane Azpeitia arroarraren liburu preziatua (“Zestoarren erretolika”) astindu behar izan dut pasartea idazteko. Ez naiz hasiko nostalgikoarena egiten, garai bateko euskara errekuperatu behar dela esaten, bestela “Uol Estrit Jurnal”eko kazetari amerikanoak berriz ere esango du euskaraz “artzaina” esateko hamar modu daudela eta “aireportua” esateko hitzik ez daukagula. Atzera baino aurrera begira ibili behar dugula ahaztu gabe, ez al dago herrian inor letra zopak eta gurutzegramak sortzeko abildadea duenik? Agurtzane Azpeitiaren hitz eta esapide sorta hartu eta ez al lituzke inork denbora-pasak egingo? Helduenek denak asmatuko lituzkete eta gazteagokook pixka bat ikasiko genuke. Hurrengora arte, nik egin ditut hil honetako patrifiliyuak.
INKESTA
ENBIDOAK
ZESTOAN MERKATARI
ELORZANEKO ETXEAK EHUN URTE
SAGARDOA
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN AMAIA ERRASTI
UDALEKO BERRIAK
diruz lagundutakoa
enbidoa I. ZUBIAURREREN FALTA estoan bazen aspaldi, futbol zelai mitiko bat, hondarrezkoa. Hura bai ona!”. Ez da asko lankide batek komentario hori egin zidala. Aho zabalik gelditu zen oraintxe gutxi “erretiratu” dutela esan nionean. “Ze esatezu, oraintxe arte han jokatzen zutela? Han bai egoten zela Kasta!”. Zubiaurren ezagutu nuen nik futbol zaletasuna. Azpeitiko taldea inoiz ikustera joan gabekoa, hotz ederrak pasatutakoa naiz ibai ondoko kanpoan. Maitasunak zer egiten duen… pentsatuko du baten batek. Kuriosidadeak zer egiten duen, erantzungo diot nik. Futbolak eta futbolariek baino, Zestoako zaleek eragiten zidaten niri ikusmina. Edo harridura. Edo ez dakit zer. Umeak borroketan bezala, begiak zabal-zabal eta aho irekitzeko zorian egoten nintzen hango buila, eskandalo eta deiadarrekin. Zestoara arbitratzera joatea baino zigor makurragorik ez dagoela pentsatu izan dut behin baino gehiagotan. Eta zaharrenak okerrena! Maldiziorik gogorrenak han entzun ditut, marrazainaren belarri ondora esanda, amorru biziz. Bueno, eta Heineken latak hegan hasten zirenean akabo, Zestoak gola sartzen zuenean ez zen giro izaten porteria atzean… Irudi bat bizi guztirako geldituko zait garunean grabatuta: baloia sarean sartu zen, eta burua jiratzerako zelaia jendez betea zegoen: ogi barrak hegan, familia bereko hiru anaiak futbol zelaiaren barruan korrika besoak gorantz jasota, ama ere erdi dantzan… Zestoa hirugarren mailara igo zenekoa izan zen. Halako festa gutxi ezagutu ditut. Iraetako futbol zelai berria ere inauguratu da. Orduan ere festa galanta izan zen bazterretan, eta jendea lepo. Larunbateko partidan, ordea, jende gutxixeago batu zen. Eta nostalgikoak nagusi: “Hemen bulla eitiak e bildurra emateik”, entzun nion Zubiaurreko eskandalosoenetako bati. “Xubiaurreko girua lortzia kostaukoek”, erantzun zion beste batek. Publizitate baila metalikoen falta somatu zuenik ere izan zen… Ohitze kontua izango da. Hala uste dut nik, edo hala nahi nuke behintzat. Antzuola, Anaitasuna, Zarautz eta beste hainbat talderi beldurra sortzen jarraitzea nahi dut Iraetako futbol zelaiak, Zubiaurrek bezala. Azpeitiko zaleak lehorrak garela esaten dute. Gipuzkoarrak, berriz, epelak. Nik beti esaten diet: joan Zestura partida bat ikustera eta berotuko zarete.
“Z
Zer egin behar da “zerua” irabazteko? Ez dakit ba, oso galdera zaila iruditzen zait erantzuteko ze lehenengo, seguru ez dakit zerurik dagoen edo ez. Orduan ba... oso galdera zaila da. Zeure ustetan ahal dezun onena izan edo horrelako zeozer izan liteke ez?
34 urte
Itziar Gorrotxategi
E
stitxu Elduaien
Ez dakit, esaten dute dana ondo-ondo egin ezkero izaten dela zerua baina... ez dakigu ezer, zer izango den ez dakigu...
43 urte
Ixiar Urbieta
5 Zer egin behar den? Ba pertsona ona izan eta kitto. Nik ez dut uste Nik ez diat gehiago errezasinesten zeruan tzeagatik izango eta zerurik onedenik. Kontua na hemen diat da pertsona ona nik! izatea. Eta hemen, iraun egin behar, Enriketa Antero hoixe!
Zerua irabazteko? Ba fisiKristorenak koki espaziuntzi egin eta parran- bat edo beharko da batzuk bota, litzateke ezta? eta tartean-tarte- Eta psikikoki ba… ez dakit, an natural xapertsona ona mar ibili eta benga! Ahal de- izatea edo ondo nean juerga ga- portatzea edo… lantak egin eta Mikel Zabaleta tartean behin lan pixka bat... 47 urte ahal den bitarteKandido Aldalur an
40 urte
Jon Zulaika
54 urte
73 urte
E
TXEAN gauzak eta paperak ordenatzen ari nintzela DANBOLIN aldizkari batzuk agertu zitzaizkidan eta une batean egiten ari nintzena utzi nuen. Herriko berri zaharrak berriz irakurtzen hasi nintzen eta “hitzez + hotsez bihotzez”, zestoa euskararen alde argitaratzen duen mezua irakurri nuen: Turistei ere “kaixo” eta nire baitan horretaz zerbait esan beharra nuela pentsatu nuen. Esan eta izan, hemen naukazue. Udara honetan Alicante aldera joan nintzen ikastaro bat zela eta. Egon nintzen herriak bi zati zituen, bat kostan eta bestea mendian. Argi agertzen zen turistei begira zein zegoen. Bertan eraikuntza ugari, txiringitoak edozein bazterretan, bazar dendak, hizkuntza desberdinak (kalean, jatetxeko menuetan, lehenengo agurretan, ...). Seguru zuek ere asmatu duzuela kostan zegoen aldeaz ari naizela! Berriz, mendi aldean zegoen herrixkak bere identitatea gordetzen zuen. Eraikuntzak, dendak, tabernak ez zeuden turistentzat eginak eta horrez gain, bertako herritarrek, beraien artean, valentziera hizkuntza erabiltzen zuten, baita ikastaroan ere. Hori ez zen gertatzen hondartza ondoan. Han lehenengo hitza alemanez izaten zen, bigarrena ingelesez eta hirugarrena eta azkena erdaraz. Valentziera entzuteko eta irakurtzeko oso aukera gutxi zegoen. DANBOLINen orri osoko iragarkia ikusi nuenean herri txiki hartaz gogoratu nintzen eta baita jaso nituen sentsazioez ere, batez ere hizkuntza arrotzez inguratuta nengoenean. Zestoan horrelakorik gertatzea posible zela pentsatzeak bihotzeko mina ematen zidan. Lili Jauregiak, Harresiaren ateek, Beduako lonjak, ... urteak eta urteak iraun dute eta haien harrietan gure historia idatzita dago, baina haiekin batera EUSKARAk ere denboran zehar bidaia egin du eta berarekin gauza asko kontatzea eta kantatzea dugu. Ez dugu ahaztu behar abestiak dioena: Zer Euskal Herri litzake bere hizkuntza ere galtzen duena, ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?. Horregatik animatu nahi ditut euskara ez dakitenak, pixka bat dakitenak, eta beren burua euskalduntzat dutenak, beldurrik gabe, EUSKARA ezagutzera eta erabiltzera. Nik ere ikasia dut eta Zestoak aukera anitz ematen dit euskara nire hizkuntza izateko.
e
nbidoa 2. Mertxe merino
Zestoan Merk Elkartea jaio da Herriko eragile izan nahi du denda
Z
estoa datozen urteetan asko aldatuko dela esaten da. Etxebizitza ugari ari dira egiten eta datorren urtean Ekaingo erreplika inauguratuko omen dute. Herria asko aldatu da azken urteetan eta etorkizunean zer gertatuko den asmatzea ez da erraza. Aurten, ekainean, Zestoako Udalak turismoaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen. Jende ugari bildu zen eta bertaratu zirenen artean ideia berriak sortu ziren. Jardunaldietan izan ziren Edurne Odriozola, Joxe Manuel Errasti, Xanti Ugarte eta Joxe Mari Uzkudun, besteak beste. Lauen arteko hizketalditik sortu zen Zestoako merkatariak bilduko zituen elkartea egiteko ideia. Herriko merkatariak azken aldiz noiz bildu ziren ia inor ez zen gogoratzen eta berriz biltzen hastea ona izan zitekeela uste zuten lauek.
Z E S T O A N M E R K A T A R I E L K A R T E A: Potxolo, Onenak altzariak, Romana okindegia, Koro ile-apaindegia, Egañazpi kirolak, Patxi Otxua, Kixkur ile-apaindegia, Txuri Beltz, Elorza janari-denda, Elorza mertzeria, La Huerta, Ugarte burdindegia, Uzkudun harategia, Soinu, Marta ile-apaindegia, Mertxe ile-apaindegia, Mª Luisa estetika eta depilazio zentroa, Iraola zapata-denda, Serbitek informatika zerbitzua, Mireia, Jone estetika eta depilazio zentroa, Karmele ile-apaindegia, Lopene harategia
Merkatari elkarteari Zestoan Merkatari Elkartea jarri diote izena. “Jendea herrian gelditzea nahi baitugu”, adierazi du Xanti Ugartek. Merkatari elkarteak izena badu eta partaideak ere bai. “Elkarteko partaide izateko eskaintza herriko merkatariei egin zitzaien eta gehienek baietz esan eta partaide egin dira”, argitu du Ugartek. Elkarteko partaide izateko baldintza bakarra partaide izateko nahia eta elkarteak ezarri
duen kuota ordaintzea da. Edurne Odriozolak argi utzi nahi du, “etorkizunean elkarteko kide izan nahi duenarentzat ateak irekita daude”. Merkatari elkarteak, gaur egun, izaera desberdineko hogeita hiru partaide ditu. Kide egin dira ile-apaindegiak, harategiak eta altzari dendak, besteak beste. Merkatari elkartea sortzeko prozesuan Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza izan dute eta udala osatzen duten hiru alderdiekin bildu dira. “Alderdi guztiekin bildu gara eta guztiak agertu dira laguntzeko prest, elkartea sortzeko prozesuarekin aurrera jarraitzeko animoak eman dizkigute”, dio Xanti Ugartek.
7
katari
rien elkarteak Merkatari elkartea herritarren aurrean aurkezteko asmoz, abenduaren 14 eta 15erako hainbat ekitaldi antolatzen ari dira. Abenduaren 14an herriko hiru lekutan gaztaina erreak jateko postuak jarriko dira eta horrez gain trikitilariak ibiliko dira herrian. Festa handia berriz, 15ean izango da. Merkatari elkarteak aurkezpen ekintza moduan zozketa antolatu du. Zestoako merkatariek eskainitako lau produktu lote zozketatuko dira erosleen artean. Merkatariek abenduaren lehen hamabostaldian erosleen artean zozketan parte hartzeko zenbakiak banatuko dituzte. “Merkatari bakoitzak erabakiko du nola banatu behar dituen zenbakiak. Ez da gauza bera janari denda edo ile-apaindegia. Agian denda batek erosketan gastatu diren hamar eurogatik zozketarako zenbaki bat emango du eta beste batek berriz, zenbaki sorta egin duen gastuagatik”, adierazi du Edurne Odriozolak. Abenduaren 15ean produktuen lau loteen zozketaz gain, merkatariek elkartearen aurkezpena egin nahi dute herritarren aurrean. Trikitilari eta txarangak alaiturik, udaletxe azpian beraien denden izenak jarriko dituzte eta luntxa egongo da bertara hurbiltzen direnentzat. Etxetan orri bat banatzeko asmoa ere badu elkarteak. Herritarren erosteko modua dela-eta hausnarketa egin du elkarteak eta horren berri eman nahi du. “Zestoan bertan erosketak egiteak herriari hobekuntzak ekarriko dizkio, dendek irabaziko dugu, bezeroek irabaziko dute, eta noski, herria bizitu egingo da” diote.
E D U R N E O D R I O Z O L A. ONENAK ALTZARI DENDAN EGITEN
DU LAN ETA HERRIRA BEGIRA LAN EGITEAZ GAIN, INGURUKO HERRIETAN ERE EGITEN DUTE LAN.
HERRIAN BERTAN EROSI ETA LAN EGITEAK BAI DENDARI, BAI EROSLEENTZAT, ABANTAILAK DITUELA ONDORIOZTATU DUTE EGUNEROKO LANEAN. Zein dira herrian erostearen abantailak? Dendariek zerbitzua eskaintzen diegu erosleei. Herriko dendetan erostea erosoagoa da bai guretzat eta baita erosleentzat ere, esate baterako, arazoren bat edo erreklamazioren bat izanez gero. Zestoa txikia da eta hemen denok ezagutzen dugu elkar, azken finean tratua pertsonalagoa da eta hori denok eskertzen dugu. G a z t e j e n d e a k h e r r i a n e r o s k etak egiteko ohiturarik ba al du? Badirudi gazte jendearen joera erosketak herritik kanpora egitearena dela eta ulertarazi nahi diegu herrian erosita dendak irekita mantentzen laguntzen dutela. Bertan erosketak egitea herria bizirik mantentzeko modua da. Z e s t o a k b a a l d u e s k a i n t z a r i k k a n p o k o j e n d eak bertan eros dezan? Denda bakoitza desberdina da. Guk, altzari denda izanik, Azpeitiko edo Zumaiako jendearekin lan egiten dugu baina beste denda batzuek, janari dendek adibidez, zaila daukate kanpoko jendea erakartzea. Hainbat dendaren kasuan ez da kanpoko jendea etortzen, auzoetako jendea baizik. Auzoetako jendeak normalean erosketak egin ahal izateko autoa hartu behar du eta gure erronka auzotarrak Zestoara etortzea da. G a u r e g u n d i t u g u n d e n d e k i n h e r r i t a r r e n b eharrak osatu al daitezke? Egia da zenbait kasutan aukera mugatua dela, hori ezin dugu ukatu, baina herritarren beharrak neurri handi batean herrian bertan ase daitezke. Gaur egun jendearen joera kanpoan erostearena da. Hori ikusita, nor ausartzen da produktu berriak eskaintzera? Ikusten badugu gero eta jende gehiagok herrian erosten duela eskaintza handitzen joango da eta horrek bizi gehiago ekarriko du. Azken finean, erosle eta merkatarien arteko hartu-emana da eta elkarren beharra dugu.
···
···
J O X E M A N U E L E R R A S T I. ELORZA JANARI DENDAK DUELA
URTE BATZUK DENDA LEKUZ ALDATU ETA GIZARTEAK BIZI IZAN DITUEN ALDAKETEI AURRE EGIN BEHAR IZAN DIE.
Dendara joaten diren erosleen perfila aldatu al da azken urte hauetan? Lehen, lanean hasi nintzenean esan nahi dut, dendara erosketak egitera joatea etxekoandreen gauzatzat hartzen zen. Gaur egun ez, orain mota guztietako jendea etortzen da. Gazteak, helduak, helduagoak, gizonezkoak edo emakumezkoak. Bikote gazteak gero eta gehiago etortzen dira dendara, batzuetan biak batera, beste batzuetan neska bakarrik eta besteetan mutila bera. Gauza polita da niretzat, asko gustatzen zait aldaketa hori. Horrez gain, kanpotik herrira bizitzera etorri den jendea dendan erosten hasi da eta zalantzaren bat dutenean edo produktu jakin bat nahi dutenean galdetzen dute. Azken horientzat herrian erostea integrazio bidea izan daiteke. Zein dira egunero erostearen abantailak? Abantaila ugari daude egunero eta herrian erosten dugunean. Janaria ez da alferrik galtzen. Egunero behar duguna baino erosten ez dugunean erosketa merkeagoa izaten da. Herriko merkatariok familiaren beharrak asetzeko lain produktu sorta aukeratua eskaintzen dugu. Produktu horiek prezio/kalitatea irizpidearekin aukeratuak daude. Saltoki handietan erosten dugunean behar dugunaz gain, hainbat produktu erosten dira. Marketineko teknikariek “odol beroko erosketa” deitzen diote horri. Horrez gain herritarren artean egon daitekeen konfiantza ez da egoten saltoki handietan. Gure dendara norbait etortzen bada produktu zehatz bat behar duela esanez, produktu hori lortzen dugu, herriko dendak produktu guztiak egun batetik bestera ekartzen espezializatuak gaude. Azken finean, hurbileko tratua ematen saiatzen gara. Dendariaren eta bezeroaren arteko komunikazioa oso zuzenekoa da. Eta noski, alferrikako bidaia pila saihesten dira, horrek dituen irakurketa guztiekin. Baina laburbilduta bi ideia dira nagusi: bata, produktuak aukeratu eta eskaintzerakoan herriko merkatariak bera bezeroa balitz bezala pentsatzen duela hurbiltasunagatik, eta bigarrena, herriko dendon helburua bezeroen beharrak betetzea da eta ez publizitatearen eta marketinaren poderioz bezeroen borondatea aldatzea.
Azaroaren 22an sinatu zuten Zestoan Merkatari Elkarteak eta Udalak lankidetza hitzarmena. Udaleko areto nagusian Merkatarien Elkarteko partaide gehienak eta herritar batzuk bildu ziren lankidetza hitzarmenaren sinadura eta aurkezpenerako. Elkarteko lehendakari Xanti Ugartek, Fernando Arzallus udaleko kultur teknikariak eta Alazne Olaizola alkateak hitz batzuk esateaz gain, bideo bat proiektatu zen. Bertan, azken urtetan herrian itxi diren denda batzuen argazkiak erakusten ziren abiapuntu gisa, baita Ekaingo erreplika proiektuko irudi batzuk ere. Elkarteak horrela, lankidetzarako asmoa azpimarratu nahi zuen, herri biziagoa lortzea “denon eskuetan” dagoela argudiatzeko.
J O X E M A R I U Z K U D U N. URTEAK
UZKUDUN HARATEGIAN LANEAN. Z e i n d i r a g a u r e g u n m e r k a t ariok dituzuen arazoak? Dendarion artean aparkalekuen arazoaz hitz egin ohi dugu. Auzoetako jendea asko kexatu zaigu eta batzuek herrira etortzeari utzi egin diote ezin dutelako aparkatu. Auzotarrak erakartzeko arazoak ditugu. Herrian zerbitzuak ixten joan dira, eta gainera, zailtasunak daudenez autoa aparkatzeko jendeak beste herri batzuetara joateko joera hartu du. Nolakoa izan da u d a l a r e n e r a ntzuna? Oso ona, hiru alderdiek aldeko erantzuna eman ziguten eta aurrera jarraitzeko animatu gintuzten. Eusko Jaurlaritzak herrian hainbat ekintza burutzeko diru laguntza ematen du, baina udalak plangintza bat izan behar du alde zaharra berritzeko eta herria hobetzeko. Udalari laguntza eskatzen diogu, baina aldi berean, laguntza eskaintzen diogu. Elkarren arteko laguntza beharrezkoa da. Merkatari elkarteak herriko talde aktiboa izango al da? Bai, baina beti ere hankak lurrean izanda. Ezin ditugu ezinezko helburuak ezarri. Argi dugu nondik gatozen eta pixka bat hobetzea asko izango da. DARAMATZA
U
RKO
CANSECO
9
EElortzaneko ehun etxeak
urte
1907ko irailaren 7an, Jose Ramon Elorzak etxea eraikitzeko baimena eskatu zuen: batetik, Portalean behera zihoan bidea pixka bat aldatzeko; bestetik, etxearen aurre aldea ikastetxearen –gaur egungo postetxearen– parean egiteko; eta, azkenik, ospitale zaharraren horma ia eroriraino zabaltzeko. Guztiari baiezkoa eman zion udalak, eta 1908ko ekainerako amaitua zen etxea. Garai hartako plano urdin eder askoa eta agiriak ez ezik, etxea bera ere asko itxuraldatu gabe mantentzen da oraindik. Eta, benetan, eskertzeko kontua da. Izan ere, etxe asko berritu edo/eta eraiki ziren urte haietan, baina zenbatek dirau zutik oraindik? Panaderokoa (1907),
Elosegi botikariaren etxea (1908) eta beste bakan batzuk kenduta, zenbat gelditzen dira ba? (PLANOA: ZESTOAKO UDAL ARTXIBOA)
F
ERNANDO
ARZALLUS
O
1
LAZARREN
BADUTE TOLARE EDERRA ETA BERTAN GALDETU GENUEN EA SAGARDOA EGITEKO ASMORIK ZUTEN.
EZ
OMEN DA SAGAR URTEA IZAN ETA AZKENEAN BATERE EGIN GABE GERATU DIRA BERTAKOAK.
HALAKO
BATEAN ORDEA, TELEFONOAK JO ZUEN ETA ESAN ZIGUTEN
BELIOSORO ERDIKOEK
SAGAR MORDOKA
JASO ZUTELA ETA BERAIEN TOLARERA EKARTZEKOAK ZIRELA.
SAGARRA
NOLA JO ETA ESTUTU ZUTEN IKUSI
GENUEN ETA ARGAZKITAN ERAKUTSIKO DUGU HEMEN.
5
TOLAREKO ASTOAREN GAINEAN SAGAR MOTAK.
11
HURRENGO ESTUALDIRAKO PATSA PILATZEN.
6
JOTAKO SAGARRA TOLAREAN SAKABANATZEN.
12
TONTORTUTAKO PATSAREN GAINEAN OHOLAK
JARTZEN DIRA BERRIZ.
800 BAT KILO SAGAR ZAKUTAN PRESTATUTA DAUDE MATXAKARAKO.
TOLAREA BETETAKOAN JOTAKO SAGARRA
7
IKUILATXURRAREKIN ONDO ZABALTZEN ARI DA.
13
TXABETEI ERAGITEN ARI DA MIGEL PATSA GEHIAGO
ESTUTZEKO.
1 1
2
BELIOSORO ERDIKOEK LAU SAGAR MOTA (IA DENA URDIN SAGARRA, GORRI TXIKIA ETA ERREGE SAGAR ETA MUNIOLA BATZUK) ZEUZKATEN SAGARDOTARAKO.
3
MATXAKA HAU ESKUZ ERAGITEN ZUTEN GARAI BATEAN, BAINA ORAIN ELEKTRIKOA DA. BERTAN MIGEL URANGA SAGARRA JOTZEN ARI DA.
EGUN OSOA TOLAREAN EGON ONDOREN, MIGEL
ARDATZAREN INGURUAN OHOLAK JARTZEN ARI DA ESTUTZEKO.
8
14
PATS PILARI MUZTIOA DARIO.
9
EGURREZKO PERTIKA EDO PALANKARI ERAGITEN.
15
MIRARIK BARRIKARA JOAN AURREKO MUZTIOA PROBATU NAHI DU.
4
MATXAKA GOITIK BEGIRATUTA.
ESTUALDIAREN ONDORIOZ OHOLETAKO KANALEAN
10
MUZTIOA AGERTU DA.
L
IERNI
ARRIETA ETA ONINTZA IRURETA
zulo
danbolin
Iraetako bertso afaria Iraetako auzo elkarte indarberrituak, gogor jarraitzen du sarri-sarri zerbait antolatuz. Oraingoan Xabi Paia eta Anjel Mari Pe単agarikanorekin bertso afaria. Giro ezin hobean. Jarraitu horrela!
Euskararen astea
Euskara aitzakia hartuta, ekimenez betetako asteak girotu du aurten Bai Euskarari ziurtagiri banaketa; Leire Bilbaoren Ezkatak literatura emanaldia, Lakrikunen eskutik Greban gaude antzezlana eta gaztetxoentzat Zirika Zirkus.
Behobia-Donostia Herritar mordoskak hartu du aurten ere parte Behobia-Donostia lasterketan: 1:18:46 Jauregi Izagirre, Mikel 1:23:33 Gastiain Agirre, Gaizka 1:28:48 Aizpurua Ugarte, Igor 1:30:48 Eizagirre Aranburu, Jon 1:32:21 Alberdi Ostolaza, Juanjo 1:32:22 Alberdi Ostolaza, Xabier 1:33:39 Sarriegi Etxeberria, Etor 1:34:41 Ayesa Marin, Alfonso 1:48:40 Landa Gabiola, Txomin 1:49:55 Orbegozo Zigaran, Aintzane 1:49:56 Illarramendi Rezabal, Miren 1:53:12 Sorazu Echave, Joseba 1:55:32 Irureta Azkune, Onintza
Lasaoko festak. San martin jaiak
3 1
Iraeta futbol zelaia Txomin Landak atera zuen Iraetako Futbol Zelai berrian ohorezko sakea. Jai giro bikainean igaro zuten futbolzale eta ez horren zaleek eguna. Ea hemendik aurrera ere horrenbeste jende edo gehiago elkartzen jarraitzen duen futbol zelaiak.
Santa Zezilia
Herriko musikariek egun ezberdinetan ospatu dute Santa Zezilia eguna. Esate baterako, musika bandak azaroaren 17an ospatu zuen Juanjo Hernandezek zuzendutako kontzertuarekin.
Mikel Ibarguren Irun Hiria Literatur Saria eman diote poesia alorrean, Ahapetik lanarekin Mikel Ibargureni. Epaimahaiak adierazi zuenez, ÂŤObraren batasuna goraipatu dugu, izan ere, poema guztiek dute gai eta leitmotiv nagusi bat. Hasieratik bukaeraraino konstante bat dago, oso ondo garatuta dagoenaÂť. Laster, Durangoko Azokan aurkeztuko da lana eta denok izango dugu irakurtzeko modua. Ohorea da gure aldizkariko kolaboratzaileen artean horrelako idazleak izatea.
Jagoba Astiazaran Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako finalean, hiru sari berezi jaso zituen. 'Ez banago' kantuarekin, Interpretazio onenari emandako sari berezia eta Sormenari emandako sari berezia jaso zituen. Hirugarrena, Ausardiaren saria, T-klax taldearekin jaso zuen, 'Zoo ilogikoa' kantuarekin. Zorionak! Lasaoko festak. San martin jaiak
J
Amaia Errasti ardunian
A
zpeitiko Ardi Gazta Kooperatibako Izarraitz gaztaren gaztagilea. NOIZ
ETA NOLA HASI ZINETEN GAZTA EGITEN?
17 urterekin, 1994an, hasi nintzen lanbide honetan. Garai batean hemen (Landetako lantegian) kamara baino ez zegoen eta artzainek beren baserrietan egindakoa hona ekartzen zuten, kontserbatzeko lekurik ez baitzuten. Hori 80ko hamarkadan edo. Gerora artzain batzuk elkartu egin ziren eta zenbait kontutaz hausnartzen hasi ziren: gaztaren merkatua igotzen ari zen, osasun kontua zegoen, gauzak ondo eramanez gero, salmentak hobetzen ziren... 1991. urtean gaztategia egin zuten. Orduan artzain batzuk esnea ekartzen hasi ziren eta gu gazta egiten. Gazta saldutakoan ateratzen den dirutik kobratzen dute esnea. ZENBAT ARTZAIN DAUDE KOOPERATIBAN? Hasieran sei-zazpi artzain ibiltzen nituen eta egunero egiten nuen gazta. Baina orain batzuk jubilatu egin dira, beste batzuek etxean egin dute gaztategia eta momentuan lau artzain geratu zaizkit. Zestoako bi, San Bizente baserrikoa eta geurekoa (Olazabal baserrikoa), Azkoitiko Kontxi, Egurrola baserrikoa eta Urrestillatik gora joanda Arsuaga baserrikoa. Bi egunetik behin ekartzen dute esnea, 800-900 litro inguru. Eta horrekin 10.000 kilo gazta edo ateratzen dira urtean. Minimo bat egin beharra daukazu gastuak ordaintzeko. Ni langile bat naiz hemen. Niri ordaindu egin behar didate eta hemengo gastuak ere ordaindu egin behar dira.
"
Idiazabal gaztari izena artesanook eman diogu, gure lanarekin sortutako izena da”
ZENBAT
ARDIZ ARI ZARA HITZ EGI-
TEN, ZUEN BASERRIAN ADIBIDEZ?
Gurean, Olazabalen, 300 arditik gora daude eta hona ekartzen dituztenak ere 200 ardi inguruan ibiltzen dira. 100 arditik gora eduki behar dituzte, artzaintzat hartzeko. SARIKETETAN PARTE HARTZEN DUZUELA BADAKIGU. ZENBATETARA AURKEZTEN ZARETE? Aurten adibidez gutxitara, gazta ere eduki egin behar duzu ateratzeko. Eta aurten gainera, arau berri bat jarri dute: txanda bat aurkeztu baduzu lehiaketara, saria atera edo ez, hurrengo sariketara txanda berarekin aurkezten ez dizute uzten. Beraz, aukera gutxiago dituzu. ETA JASOTAKO SARIAK ZENBAT IZAN DIRA? Uf… sariak asko, 1994an hasita ba... 2003an Legazpiko lehenengoa atera genuen. Gipuzkoan aurrena izatea oso inportantea da. 2004an Ordizian lehenengo saria atera genuen eta hori oso inportantea izaten da Penintsula guztian entzuten da eta. Espainian ere jaso ditugu sari batzuk. Nik Ordiziakoa atera nuenean esan nuen: e! Berriz aurkeztuko naiz bigarren ateratzekotan, aurrena ez,! A zer bonbardeoa etorriko zitzaidana atzetik. Astebete pasatzen duzu denekin hitz egiten, denak galdezka, elkarrizketa mordoa… oso urduri ibili nintzen! NOIZ JASO ZENUTEN IDIAZABAL IZENDAPENA? ETA ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DITUZUE HORRETARAKO? Gazta egiten hasi eta bigarren urterako edo sartu ginen Idiazabal izendapenean. Hasteko, ardiak latxa edo karrantzana arrazakoa izan behar du. Eta pauta batzuk bete behar ditu. Tenperatura batean gatzagia bota behar zaio...
5 1
modu jakin batera egin behar da. Beti desberdina ateratzen da gazta, baina norma batzuk jarraitu behar dituzu. Esnearekin ere baldintza batzuk bete behar dira. Nahiz eta ardi latxaren esnea izan, txarra ere izan daiteke. Artzain batzuei esnea hartzeari utzi egin behar izan nion baldintza batzuk ez zituztelako betetzen. Aurus 2000tik gora pasatzen bada adibidez, ezin dut esne horrekin gazta egin, gero toxina ematen badizu, ezin duzu eta saldu. Elkarte batean sartuta gaude eta katatu egin behar izaten ditugu, balorazioa ematen diegu. Duten kalifikazioaren arabera hiru gazta ditugu: etiketa beltza, ‘latxa gazta’ izena jarri dioguna, etiketa berdea ‘zumitz gazta’ eta normala. Inon akatsik ez dutenak gutxi dira. Azala, eraketa, kolorea, zuloak, gustua… behin ere ez du berdina irteten. Inon suspentsorik ez daukana etiketa beltza izango da eta hori oso zaila da ateratzen. Aurten bi txanda atera zaizkit. Azalak eta zaporeak ezin dute huts egin. Baina zuloak handi xamarrak dauzkalako edo kolorea ez delako hain garbia… horrelako akats txikiengatik ‘zumitz gazta’ izendatzen da. HORRI LOTUTA IRUZUR KASUAK EGON DIRELA ERE ENTZUN DA. IDIAZABAL BEZALA SALTZEN ARI ZIREN HALA IZAN GABE?
Idiazabal etiketa duten gaztak asko dira. Baina badaude hiru edo lau industrialak direnak. Gu artesanoak gara eta horiek guk hartzen ez ditugun esne guztiak hartzen dituzte. Baserritar piloa dago gazta egiten ez duena eta esnea ez dute hona ekartzen baizik eta zentralera eramaten dute. Horiek gazta kantitate ikaragarritan egiten dute. Eta gu nahiz eta gehiago izan, gure kantitateak oso txikiak dira. Txikiok normatiba zorrotz zaindu behar dugu. Eta horiek? Nik adibidez hiru artzain bota ditut,
ekartzen zuten esneak ez zuelako betetzen normatiba. Eta haiek esne hori hartzen dute eta gazta egin dezakete, ez da normala! Hor zerbait badago. Edo esnea berotu egiten dute edo zerbait bai. Guk gazta esne gordinarekin egin behar izaten dugu. Kontseilu Erregulatzaileak aurkitu ditu irregulartasunak. Gure etiketak oso neurtuak izaten dira, zenbakiekin eta oso kontrolatuak. Kasu horietan etiketa piloa kopiak eginda edo agertu dira, norbaiti ordaindu eta egin egin dizkiete. Idiazabal gaztari izena artesanook eman diogu, gure lanarekin eta esfortzuarekin sortutako izena da. Horiek guk egindako lanaz aprobetxatu dira. ALDANONDO ETA VASCO-NAVARRA IZENAK ZABALDU DIRA, BESTEAK BESTE. Bai, horiek esan dituzte, baina badaude gehiago… Aldanondok adibidez bi edo hiru industria dauzka. Baserritar asko daude gazta egitera dedikatzen direnak baina saltzera ez. Eta hor dago bekatua. Zu behin gazta egiten hasten bazara, saldu ere egin behar duzu, bestela bitartekariarentzat dira diru guztiak. Lan pila egiten dute, kamarak betetzen zaizkie, beldurtzen dira, berriz egiten hasi behar dute, ez dute saldu… eta Aldanondo modukoak azaltzen dira eta merke-merke erosten diete... Horretarako hobe dute gaztarik ez egitea. HORI GUZTIA ENTZUNDA, LAN GOGORRA DA, EZTA? Bai, baina ez nuke lan hau utziko ezta... Oso gustukoa
···
JUBILATUAK ETA GAZTEAK?
AIPATU DITUZU LEHEN,
BA
AL DIRA ARTZAIN-
TZAN?
···
dut. Hasi nintzenean egunero-egunero egiten nuen lan. Gaupasa eginda ere lanera etorritakoa naiz. Pauta batzuk daude eta ezin duzu laga, gaur ez dut egingo eta bihar bai… egunero egin beharreko lanak daude eta horri segi egin behar diozu. Kontrola ere handia da. Esne ona behar dut esnea egiteko, eta hasieratan, zenbat borroka artzain batzuekin! Ezin sartu buruan esneak garbia behar zuela. Horko ardi kaka eta karakola, bareak ere bai tartean. Behin, artzain bati esnea nola bildu behar zuen azaldu behar izan nion. Aurpegi ederrarekin begiratzen zidan ba! Ni gazte-gaztea gainera... Kontua minimo batzuk betetzea da: baldea ardiaren pare-parean ez edukitzea, pixka bat atzerago jartzea, esneak ahalik eta zikinik gutxien hartzeko. Hartara kaka egiten badu ez da baldera eroriko. Gero pasadorean pasa behar da. Makina bat borroka izan dut artzainekin esnea zikina ekartzeagatik! Amorrazio ederrak pasatakoa naiz bai. Behin bati abixua eman eta eman urte erdia pasa nuen, eta alferrik! Egun batean harrapatu nuen amorrazioarekin bere aurrean bota nuen ekarri zuen esnea, ia eman zidan hantxe bertan ederra! Beldurtu ere egin nintzen. ETA HAINBESTE LANEKIN, ATSEDENERAKO ASTIRIK HARTZEN AL DUZU? Azaroaren erditik ekainera arte ez dago geratzerik, goiz eta iluntze lanean. Ardiak bildu egin behar dituzu, jaten eman behar diezu. Gogorrena garai honetan izaten da, hasi arkumeekin eta maiatza hasiera arte edo. Arkume lanak dauzkazu, biltzeko lanak dauzkazu eta gero gainera gazta egiteko esnea ekarri behar duzu. Ekainetik aurrera lasaitzen gara, astebukaerak jai hartzen hasten naiz… hori orain dela hiru urtetik hona e! Lehen egun erdiz neukan langile bat urte erdirako eta itota ibiltzen nintzen. Orain berriz lasaiago nabil laguntzailea daukat eta. Duela pare bat urte hasi naiz pixka bat irteten, astebetez edo bi astez itxi eta jai egiten ere bai.
Hemen artzaintzara gazterik sartu direnek zirkulu guztia beraiek egin dute. Gaztategia etxean egin eta gero saldu. Lan gehiago ere bada, baina etorkizuna hor daukazu. Lan honetan sartzerako arau mordoa jartzen dizute eta denak bete behar dituzu, lana ondo egin, gazta ona egin eta ondo saldu. AZKEN ALDIAN NOTIZIA IZAN DEN ‘MINGAIN URDINA’REN KONTUAZ ZER ESANGO ZENUKE, ZER ERAGIN IZAN DU ZUENEAN? Esaten dute Gipuzkoan ardi denak geratu dituztela eta abar… Nire ustez sekulako alarma sortu dute alfer-alferrik! Nik aitari galdetu nion: “Baten batek esan al dizu zer pasatzen den?”. Nik telebistan entzun nuelako enteratu zen aita. Hain grabea balitz uste dut baserritar guztiei abisua pasa behar zietela eta ez da horrela izan. Moskito puñetero hori ez dakit nondik etorri den, baten batek propio ekarri baldin badu ere. Juxtu- juxtu oraintxe izan behar horrek ere, arkume salmenta hastera doanean! Barre egiten dut negar ez egiteagatik. Egunero-egunero egunkari eta telebistan beste konturik ez! Eta jakina, denek horri buruz idatzi nahi izaten dute. Gainera, ez dauka haragiarekin zerikusirik eta esnearekin ere ez. Gazta egiten berdin-berdin segi dezakegu eta arkumea jaten ere bai. Ardiak mugitzerik ez dute nahi, ez kutsatzeko, baina hori geratzen badute hiltegira ezin dira eraman eta orduan zer pasatzen da arkumeekin? Nik espero dut konponduko dutela eta azalduko dutela hobeto zein den arazoa, ze guk behintzat garbi ez daukagu. Beldurra sartzen digute arrazoirik gabe.
M
argari eizagirre
7 u daleko •2
008AN
1
berriak
ZABORRAREN ETA URAREN ZERGEK IGOE-
RA IZANGO DUTE. Azken udalbatzarrean, EAren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin, 2008an udal ordenantza fiskaletan hainbat igoera egitea erabaki zuten. Igoera nabarmenena izango duten zergak zaborraren gainekoa eta uraren gainekoa izango diren arren, gainontzeko guztiek Kontsumo Prezioaren Indizearen araberako ohiko igoera izango dute: %2,7ko igoera, hain zuzen ere.
•A
RROABEKO
SANSINENEA-ERREKA
IN-
DUSTRIGUNEAN KONTSERBAZIO BA-
TZORDEA ERATZEA ETA ESTATUTUEN PROIEKTUA ONARTU DITUZTE.
Azken udalbatzarrean aho batez onartu zuten kontserbazio batzordea eratzea eta batzordearen estatutuen proiektua. Enpresa bakoitzak duen eraikigarritasunaren arabera partzelen partehartze kuotak ezarri dituzte. Batzorde honen helburua, urbanizazioaren kontserbazioa, bertako horniduren eta zerbitzuen mantenimendua egitea da. Horretarako, urtero aurrekontu bat onartuko da, sortuko den batzordeak argiteri zerbitzuari, lorategien mantenuari… aurre egiteko.
Erabakitakoaren arabera, zaborraren gaineko zergak etxeetan %15eko igoera izango du 2008an. Industrian, berriz, igoera handiagoa izango du zerga honek; %20koa, hain zuzen. Zerga honen igoera, besteak beste mankomunitateak aurreikusten duen gorakadagatik izango da. Urrira arte 43 euro ordaintzen ziren zabor tonako, azarotik 56 euro ordaintzen dira tonako, San Markoseko zaborraren %50a Lapatxera bideratu behar dutelako.Eta urtarriletik aurrera 60 euro ordainduko dira tonako. Igoera guztiei, BEZa gehitu behar zaio. Bestalde, uraren gaineko zerga etxeetan %3 igoko da eta, zaborrarenak bezala, zerga honek ere industrian igoera handiagoa izango du: %7ko igoera. Bestalde, eraikuntza berrien gaineko zergak ere igoera nabarmena izango du datorren urtean. EAE-ANVk proposatutakoaren arabera, %4,75eko igoera izango luke zerga horrek. Baina proposamen hau ez zen onartu eta, azkenean, %5eko igoera izatea adostu zuten. Zerga hau %5a baino gehiago ezin da igo eta toperaino igotzea baldintza batekin onartu zuten, % 0,25 hori etxebizitza politikara bideratzea.
•M
ARTXAN DA
GAZTEDI BATZORDE
BE-
RRIA. Azaro hasieran, Udaleko Gaztedi Batzordeak lehenengo bilera egin zuen. Batzarrean, EAJ alderdiko Unai Gonzalez zinegotzia, EAEANVko Ainitze Urbieta zinegotzia, gaztedi dinamizatzailea den Leire Otaegi eta Foru Aldundiko aholkularia den Edurne Soraluze elkartu ziren. Bertan, batzordea sortu zuten eta 2007an zehar landu duten lan proposamena aurkeztu zuten.
agenda ab 09
ENDUA
IGANDEA
12.30ean, Baztango taldeak antolatuta, milonga eta tango dantzaldia, Udaletxe azpian.
11
ZIUR AL ZAUDE ZESTOAKO HIZKERA ONDO EZAGUTZEN DUZULA?
Zestoako hizkera oso aberatsa da, egongo dira, bada, inoiz entzun ez dituzun esapideak, ezta? Baietz aurkitu “Ardi txikia beti bildots” bilduman!
ASTEARTEA
Kultur etxeko balio anitzeko gelan: “Nola egin jostailu egokia aukeratzeko” hitzaldia, Txatxilipurdi Elkartearen eskutik. Hitzaldi hau batez ere guraso eta heziketa arloan lanean edo ikasten ari direnei zuzenduta egongo da.
14
OSTIRALA
• Gduak 14, 15 eta 16an arbiketak. Aben-
Agiro Mendi taldeko natur taldearekin elkarlanean, Zestoan hondakinen zenbait puntu beltz garbitu dira. Egindako lan guztia argazkietan jasoko da eta aurrerago erakusketa bat egingo da.
• Gekintzak burutzeko
abonetako aisialdiko
aukera izango dute LH1 eta LH 4 bitarteko gaztetxoek. Ekintza hauek abenduaren 28an, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an izatea aurreikusten da. Ekintzak goizetan izango dira. Ekintza hauek Udaleko Haur eta Gazteria Sailetik antolatu dira Zipristin Aisialdi Taldearekin elkarlanean. Ekintza hauen inguruko zehaztasun gehiago abenduan zabalduko da.
Zestoan Merkatarien Zatoz Danbolinera, Kultur Etxean, itano ikastaroa. Elkarteak antolatuta, gaztaieta doan eramango duzu liburu Danbolin zulo kultur na erreak jateko aukera izansorta zoragarri hau! elkartea eta Euskara sailak go da herriko leku ezberdielkarlanean hitanoz ondo netan eta trikitilariak ere ez (agortu arte) idazten ikasteko ikastaroa dira faltako. antolatu du. Oraindik egun Gauean, Itxaropena Daneta orduak zehaztu gabe dauden arren, interesa dutza Taldearen emanaldia, kiroldegian. LARUNBATA tenek dei dezatela 943 147 123 telefonora (Jone) edo 943147010 telefonora (Nora). Zestoan Merkatari Elkarteak aurkezpen modura zozketa bat antolatuko du. Horrez gain txaranga eta animainux ikastaroa. Udaleko euskara eta gazteri saizioa ere ez da faltako. Mokadutxo bat egiteko aukera ere lek Linux informatika ikastaroa antolatu dute. izango da IGANDEA Izena eman ahal izateko udaletxera jo beharko da. 13:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor FurundaEtxeko ordenagailuetan Linux instalatzeko laguntza renaren kontzertua, Udaletxeko Areto Nagusian. saio bat izango da abenduaren 10ean 16:00etatik auASTEAZKENA rrera herri eskolan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, abenduan hainbat saio izango dira: abenduaren Soroperi eguna. 9:00etan Idiakaitz txistulari taldearen dia11, 13, 18 eta 20an, 17:30-20:30 bitartean, herri eskolan. na. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako X. Ezti lehiaketa. Zestoako Eta ondoren, urtarrilean Linux erabiltzen topatutako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salzalantzak argitzeko hainbat kontsulta egun izango dimenta-postu franko, trikitilariak... 13:30ean Gazta eta sagardo dasra: astearte arratsaldeak. taketa, plazan. Arratsaldean, herri kirol saioa kiroldegian. Egun Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, 30 euro ordainhorretan bertan, Laranjadin, hondakinen inguruko informadu beharko dituzte eta saio guztietara joaten direnei, zioa emango duen karpa bat jarriko da goizez. Bertan parte dirua osorik itzuliko zaie. hartzen dutenei, oihalezko poltsak banatuko zaizkie, hondakinak murrizteko asmoz. Egun hori aprobetxatuz haurrentzako tailerrak ere izango dira. Paparrean erantsita eraman ohi diren txapak egingo dituzte. Parte hartzaile bakoitzak nahi duen irudia sortzeko aukera izango du. Emaitza, 38 mm-ko diametroa duen txapa erakargarri eta erabilgarria izango da. Oharra: urtarrilaren 4an ere jarriko da berriz karpa.
•H
•
15
23 26
•L