danbolin 2008/1
Kontxita izeta jardunian
SUA ETA HARRIA
BIZITZA AZOKAZ AZOKA
80. alea
Danbolin-zulo Kultur
Elkarteko bazkideen artean, urtero bi pertsonarentzat landetxe batean asteburuko egonaldia zozketatzen dugu. Aurtengo irabazlea Manu Izeta izan da.
Zorionak! Zu, oraindik, bazkide egiteko zaudela? Deitu berehala 943 147 123 telefonora. (urteko kuota 20 euro)
Lagundu
zuk
ere
proiektua
sendotzen!
Duela pare bat urte-edo izango zen. Lesakan ginen inauterietan. Halako batean, han sartzen dira, caw-boyak saloonera bezala, Oriotik etorritako bertsolari koadrila: Sukia, Esoain, Gurrutxaga… sonbrero, bota luuuze, errebolber eta guzti. Bertakoek indiarrez jantzita egin zieten aurre, kantuan. Nire arreta oriotarren arrimuan azaldutako batek hartu zuen. Hari begiratu eta deskojonatzen hastea bat ziren. Ezagutzen nuen eta berriketa pixka bat egitera hurbildu nintzaion. Ño, aurten triunfatu in ber diat! pentsatu omen zuen, berekiko, zertaz mozorrotu asmatu zuenean. Erdiz erdi huts egin zuen. Inork ez zion trazarik hartzen. Euskal Taliban Jatorra aukeratu zuen, jende gehienak ondo ezaguna izango zuelakoan. Zipi, Zape, Mortadelo
34 6 10 12 14 17 18
INAUTERIAK DATOZ!
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN KONTXITA IZETA
SUA ETA HARRIA
DANBOLIN ZULO
BIZITZA AZOKAZ AZOKA
EUSKAL TALIBAN JATORRA SARRI-SARRI AGERTZEN DA BERRIAN
edo Filemónen mozorroa jantzi izan balu jendearentzat ez zatekeen arrotza. Kontuak kontu han ibili ginen gero denok elkarrekin. Baita Mattin eta Porttu ere. Ez dira puska batean egongo berriz inauterietan. Urte t’erdian koadrila bereko lau lagun galdu dira; bi istripuz hilak, eta beste bi guardia zibilek eramanda. Aurreneko bienak samina, amorrua, ulertu ezina eta inpotentzia utzi zuen. Azken bienak horiek denak eta beldurra. Gorka Lupiañezenak ere egunkarietatik baino gertuagotik jakin ditut haren anaiak kontatuta. Hauxe da hauxe destino petrala gurea. Tristura ahazten hasi baino lehen etorriko da hurrengo fitxa mugimendua. Mugitzen duena edonor dela ere, edozein dela ere egiten duen mugimendua, nahigabe gehiago baino ez du sortuko. Eta guk zer egingo dugu ba? Hil arte bizi, bakoitzak ahal duentxoa eginez. San Sebastian egunean ari naiz idazten lerro hauek. Badakizue nola dioen Serafin Barojak asmatutako letrak: “Gaurtandik gerora penak zokora / Festara! / Dantzara!”. Kontraesana dirudi… kontraesana da. Baina tira, festak asmatu zituztenek zerbaitegatik asmatuko zituzten. Gainera “Festara!, / Dantzara! (…) inauteriak datoz!” lehendabiziko aldiz kantatu zutenek guk adina motibo izango zuten tristurarako. Festa egiteko izango zituztenak bezainbeste.
d a n b o l i nEK
J
on artano
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
AGENDA
PUNTAKO ZIKOKROSA IRAETAN
diruz lagundutakoa
peitian sexu erasoak jasan dituen hamalau urteko neska zestoarraren ama naiz. Nire alaba hiru gelakidek behartu eta bortxatu egin zuten; eta, gainera, lapurtu ere egin zioten (taxiz etxera bueltatzeko zituen 20 euroak kendu zizkioten). Komunikabideen bidez jakin dut, proba faltagatik, Adingabekoen Fiskaltzak kasua artxibatu egin duela. Hori onartzea besterik ez zait geratzen. Baina inoiz ez dut onartuko nola zabaldu duen prentsak albistea, nire alabari min gehiago emateko pentsatua zirudielako. Eta nik, erre gabe, eskua sutan jarriko nuke beragatik. Ia koadrila guztiek daukate lokalen bat, trasteroren bat edo beraien gauzetaz hitz egiteko biltzen diren lekuren bat. Adin horretan oraindik ez dira tabernetara sartzen eta ez dute egoteko beste lekurik. Nire alabak gelatik ezagutzen ditu mutiko horiek eta adin horretan normala den moduan, tonteatzen aritzen ziren elkarrekin. Horregatik, ez zen beldurtu eta ez zuen ezer txarrik pentsatu mutikoek lokalera sartzeko gonbitea egin ziotenean. Baina nork pentsa dezake 14 urteko ume batek bere lehen harremanean hiru mutilekin batera egon nahi duela? Batak, garrasirik ez egiteko, ahoa tapatzen zion bitartean, bigarrenak arropa kendu zion hirugarrenak bortxatu zezan. Zoritxarrez, halaxe gertatu zen. Erabat minduta nago mutiko horien gurasoen jarrerarekin. Guztiok maite ditugu geure seme-alabak, eta geure eginbeharra da haiek maitatu eta babestea. Baina zigortu egiten ditugu kristal bat hausten dutenean. Gertatutakoa latza izan da, jende askori egin diote min, baita, guraso bezala, zeuei ere. Zuek nik bezain ongi dakizue zer gertatu zen, baina zuen semeen eta zeuen izenak garbitu nahi dituzue. Baina ikaskidea bortxatu izanaren zama beti eramango dute berengan, horretaz ez da inor berehalakoan ahaztuko, ezta zeuek ere. Normala ikusten ez dudan guraso horien jarrera horrez gain, eskolako zuzendaritza eta irakasleen jarrerak ere erabat hutsegin dit. Ez dute erasotua babesten jakin, verdín jokatzen jarraitu dute mutiko eta haien gurasoekin, eta hori ez zait justua iruditzen. Egun haietan salaketarik ez jartzeko deiak jaso nituen, baina salatu egin genuen. Gaur, ez dakit zer egingo nukeen, benetan diot, erabat desengainatu nau Justiziak funtzionatzeko moduak. Eta neuk bakarrik dakit gure etxean pasatzen ari garena. Zalantzak eta txutxu-mutxuak lehenengo zein familiatakoa zaren begiratzen dutenentzat uzten ditut. Egiari baino zer esango dutenari gehiago begiratzen diotenentzat. Fiskalak esan zidan, berak kontrakoa sinesten zuen arren, kasua artxibatu egingo zuela frogak falta zirelako. Frogak neuk eduki ditut, inork ikusi nahi izan ez dituen nire alabaren kolpe eta ubeldurak eta izaten dituen gau txarrak. Zazpi hilabete pasa dira dagoeneko, eta berak eta nik tratamendu psikologikoan jarraitzen dugu, baina hori ere ez du auzitegiko medikuak ikusten. Amorrua eta inpotentzia denborak sendatzen dituela esan ohi da. Eta iritsiko da lasai egon eta bakean lo egingo dugun eguna. Beste batzuk ordea, egin dutena ahaztu escinda geldituko dira. Eskerrak eman nahi dizkiot Zestoako herriari eta baita gurekin daudela erakutsi didaten guztiei ere.
Az
Zein arrazoigatik biluztuko zinateke egutegi baterako? Arrazoi onen bat izan beharko luke… Edo Saharakoak dirua behar badute edo… umeen zerbaitetarako edo… ez zait ezer konkretua okurritzen baina… Arrazoi on bat baldin bada… benetan behar bada, zergatik ez ba?
35 urte
Aitor Gonzalez
B
Zaila, ni biluzteko… zaila… Arrazoi fuerte bat izan beharko luke, ezingo nizuke oraintxe momentuan esan gainera… Agian nire etxeko norbaitegatik egin behar dudan zerbait edo… Horrela, edozergatik ez, zerbait fuertea beharko luke…
33 urte
Aitziber Bikendi
eatriz Etxabe Antero
O H A R R A: Nire gutunak izan duen erantzunaz, gauza bakarra argitu nahi nuke. Mutilen gurasoek bertan diote "hiru mutilek jasaniko akusazioak larriak badira ere, errugabeak direla frogatu da jadanik". Hori ez da horrela, ez da ezer frogatu, epaiketarik ez delako egon.
5 Puf… Etxeak garesti daudela-eta… Etxea pagatzeko, niretzat… Beti besEz dakit teekin pentsaba… Ba agian tzen ezingo da piztina publiko egon ez? Hori bat egiteko, eta bai, gaur egunzerbait gehiago go etxeak pagakirol mailan tzeko hiru bat umeentzako jarkalendario atera tzeko herrian beharko ziren bertan-edo… baina… horrelako zerbaitetarako.
Zertarako diru hori? Ba Ez zait ezer gaur egunean… Nik garbi dut bururatzen… Sahararako izanNik… hori ez det egingo! Inola go litzakeela, haiek behar duere ez… Nik… tenerako… baiez diot bilatzen… niri hau na garbi dut niegiteko [errifak rekin dirua atera beharrean galdu saltzen ari da egingo luketela, kale kantoian] jendeak ez luke esaten badidazue bai; ni lana erosiko… egiteko prest, herri mailan la- Maite Korta Ines Erkizia guntzeko-eta bai 46 urte 40 urte baina hori…
69 urte
J. Luis Mendizabal
24 urte (momentuan) Aitor Bergara
EUSKALDUNON IBILERAK HOGEI GIZALDITAN Lehen zatia
B
ATZUEK onartu ez arren, mundu guztiak daki euskaldunon herria zazpi lurraldek osatzen dutela. Euskaraz zazpi lurraldetan hitz egiten bada, hau da Euskal Herria. Inguruko herrien menpean hainbeste gizaldi igaro ondoren, oraindik gure euskara bizirik mantentzeak badu esanahi garbi bat: Euskara batzen gaituen hizkera dela eta izaera berezia duela. Hona hemen euskal kondairako une berezi batzuk, nondik gatozen ikusteko: I-IV. gizaldietan erromatarrak nagusitu ziren Europan barrena, euskal lur lautadetan ere bai. V-VIII. gizaldietan Europa iparreko zenbait herri etorri ziren, euskal eta Hispania penintsulako lurrak bereganatuz. VIII-XV. gizaldietan, musulmanak iritsi ziren (711). Hasieran, nagusitu egin ziren euskal lautadan eta Hispaniako penintsula gehienean, baina X. gizalditik aurrera musulmanak lurrak galtzen joan ziren euskaldunen, aragoiarren, kantabriarren, leondarren eta gaztelarren aurka borrokan arituta, 1492an penintsulatik kanporatuak izan ziren arte. XII. gizaldi bukaeran (1200) gertatu zen lehenbizikoz euskal lurren zatiketa. Gaztelarrak jabetu ziren Arabaz, Bizkaiaz eta Gipuzkoaz. 1130. urtean monje batek “Codex Calixtinus” idatzi zuen euskaldunon izaera traketsa aipatuz. Nire ustez, horrela eman zen euskal lurrak desegiteko lehen urratsa. Elizan, sortu berria zen Tenplarioen indar armatua (1118). Horiek eta Gaztelako eta Aragoiko errege-erreginek erabaki zuten 1140. urtean, Nafarroako erreinua nola banatu. Duela gutxiko Azoreetako argazkiaren antzera, hiru indar elkartu ziren Nafarroako erreinua desegiteko. Beharbada, Tenplarioek, beren kristau indarren bateratze lanetan arabiarren aurka joateko, ez zuten gustuko Pirinioen bi aldetan zegoen herri nafarra. Nafarroako erreinuan euskaraz mintzo ziren. Eliz gizonak ziren latinaren bidez inguruko beste hizkuntza erromantzeekin (latinetik datozen frantsesarekin, katalanarekin eta gaztelarrarekin) elkar ulertzea lortzen zutenak. Kondaira osatu gabeko puzzle handia da. Polita da jatorriaren arrastoak bilatzea.
e
nbidoa 2. Jesus Larrañaga
J
Kontxita izeta ardunian
K
"
ontxita Izeta Kontxita Koiote bezala ezagunagoa da herrian. Gaur egun 76 urte ditu eta urte bete zuenean joan zen Koiote tabernara. Bere gurasoek eta osaba-izeba batek hartu zuten establezimendua, eta Kontxita “tabernako umea� izan da betidanik. Bertan lanean ere umea zela hasi zen, 12 urte inguru zituenean, eta 25 urte inguru pasa zituen han lanean. Soroperi egunean bete ziren 75 urte familia horrek Koiote taberna hartu zutela, eta aitzakia horretaz baliatuz, garai bateko kontuen berri jakiteko elkartu gara Kontxitarekin.
Emakumeak tabernara ez ziren joaten, gaizki ikusia zegoen, baina mostradorearen beste aldean lanean egotea ez zuen inork gaizki ikusten�
Nola oroitzen duzu garai hartako Koiote taberna? Komunak-eta dauden lekuan ukuilua zegoen lehen. Feriara-eta tratante asko etortzen ziren eta herriko
etxeetan ostatu hartzen zutenean abereak ere nonbait sartu behar izaten zituzten. Horretarako erabiltzen zuten Koioteneko ukuilua. Gure amak-eta taberna hartu zutenean hala zegoela esaten zuten, nik ez dut oroitzen hori, urtebete besterik ez bainuen hara joan ginenean. Egurrezko mostradore zahar bat, zahagi ardoa, botila bat pattar eta beste bat anisa. Garai hartan besterik ez zen izaten. Zahagi ardoa izaten zenuten beraz. Bai, bai, eta ni horrekin ondo oroitzen naiz. Gerora za-
hagia nola lotzen zen ere ikasi nuen. Kanila bat jartzen zitzaion eta handik ateratzen zen ardoa. Ardo hura beti Bergaratik ekartzen zen, Manso Hermanos markakoa zen. Garai hartan ardo klase askoz gehiago zeuden, gaur egun nahasketak egiten dituzte baina ondo oroitzen naiz ni Murchante eta Cenicero markekin adibidez. Txikiteorako gaur egun baino askoz ardo gehiago izaten zen garai hartan. Gehien edaten ziren ardoak zuria eta beltza ziren. Zenbat urterekin hasi zinen tabernan lanean? Lanean hasi, 12 bat urterekin-edo; orduan ez nuen gauza asko egiten baina garai hartan hasi nintzen dagoeneko mostradorearen beste aldean lanean. Gero, 16 urterekin, aita hil zenean orduan hasi nintzen serioago. Eta zuen ama, Xebastiana, herrian aski ezaguna zen. Bera ere mostradorearen beste aldean aritzen al zen? Ez, gure ama beti sukaldean izaten zen. Noizean behin mostradorearen beste aldean ere aritu izan zen baina orokorrean sukaldean jarduten zuen. Gainera, oso sukaldari ona zen, berarekin ikasi nuen nik gaur egun dakidan guztia, eta nire alaba Izaskunek, berriz, nirekin ikasi du gaur egun dakiena. Bueno, gerora ere hainbat gauza ikasiko zituen baina hasieran behintzat ni izan nintzen bere irakaslea.
1 1
Denborarekin ukuiluari ere beste erabilera bat eman zenioten ezta? Taberna nire gurasoek hartu zutenean, lehenengo berritze lana lurra berritzea izan zen: masa moduko bat bota zuten erratza erraz pasatzeko. Ni garai hartan oso txikia nintzen. Gure gurasoek taberna hartu zutenean, nire osaba eta bere andregaiarekin batera hartu zuten. Nire aita kamioi gidaria zen eta osabak berriz egurrean egiten zuen lan; beraz, taberna emakumeen artean eramaten zuten. Gizonek, berriz, lanetik itzultzen zirenean egiten zuten lan. Gero, goiko etxera igotzeko eskailerak jarri ziren duela gutxira arte egon diren lekuan, eta ukuilua kendu egin zuten. Garai hartan tabernek zer ordutegi izaten zuten? Gaur egun bezala goiz eta arratsalde egoten ziren zabalik. Gauean ez genuen oso berandu ixten, hamar eta erdiak edo hamaikak inguruan. Handik aurrera zabalik baldin bazen, serenoa etortzen zen taberna ixteko esanez. Hirugarren abisuan isuna jartzen zuten. Hala ere, sarritan gelditzen zen norbait barruan eta barru alderago joateko esaten genion serenoa sumatzen bagenuen; bertan isil-isilik egoten zen jendea hura alde egin arte.
Garai hartan gaur egungo taberna berdinak al zeuden herrian? Bai gehienak baziren, Alkorta, Txoko… Hala ere, batzuetan sendi berdinak jarraitu duen arren, beste batzuetan jabe ezberdinak pasa dira bertatik. Tabernako giroa asko aldatuko zen urte guzti hauetan ezta? Bai noski! Garai hartan tabernan ez zen negoziorik egiten. Diru pixka bat ateratzen zen, baina ez pentsa gaur egun bezala zenik. Jende oso gutxi ibiltzen zen eta emakume bat bera ere ez. Oso gaizki ikusia zegoen emakumeak tabernan ibiltzea. Gauetan izaten zen saltsa pixka bat, gizonezkoak karta jokora joaten ziren-eta. Mahaiaren bueltan elkartzen ziren mordoska bat eta ardo botila ateratzen zitzaien mahaiaren erdira, baita galleta batzuk edo pikuak ere. Zenbat urte egin zenituen tabernan lanean? 25 bat urte pasa. Lanean 12 inguru nituenean hasi nintzen, ondoren aita hil zenean hartu nuen mostradoreko lana, orduan 16 urte izango nituen baina seguru asko zortzi urterekin-edo aterako nituen lehenengo txikitoak. 1965ean ezkondu zen nire anaia Jesus. Orduan, bera eta bere emazteak hartu zuten tabernaren ardura, eta handik gutxira erosi egin zuten (ordura arte errentan zeuden). Gero nire anaiaren erreleboa bere seme Iñakik hartu zuen, alegia nire ilobak. Horrela hirugarren belaunaldiz taberna familia beraren eskuetan dago. Emakumeak tabernan ibiltzea ez zegoen ondo ikusia baina mostradorean lanean aritzen baziren inork ez zuen gaizki ikusten hori ezta? Ez noski! Lanerako baldin bazen ondo zegoen! Lana,
···
···
lana da. Hori ez zegoen gaizki ikusia. Gainera gure aita eta lanean izaten ziren egun guztian eta gauean egiten zuten tabernan lan. Jaten eta ematen al zenuten? Bai, gure gurasoek ukuilua kendu zutenean jangela jarri zuten eta han ematen zuten jaten. Gure ama zen sukaldaria. Jateko betiko gauzak ematen genituen: saiheski erreak eta txuleta, tripakiak, muturrak eta horrelako gauzak. Afaltzera emakumeak ere joango ziren ezta? Ez, ez, guztiak gizonezkoak. Azken urteetan emakume gutxi batzuk hasi ziren joaten baina oso gutxi. Hori ere ez zegoen ondo ikusia. Feria zegoen egunetan, izugarrizko jendetza elkartzen zen jateko. Bestela ez zen jende asko ibiltzen baina horrelako egunetan gelditu ere egin gabe egiten genuen lan. Gainera horrelakoetan edozein lan egin behar izaten zen: barran, sukaldean, jatekoa ateratzen… denetarik egin dut nik tabernan. Zu beraz, kaleko edo tabernako umea izango zara ezta? Bai hala naiz, bai. Ni Kontxita Koiote naiz!! Horrela ezagutzen nau herri osoak eta ni gustura, oso gustura. Harro nago, ni Koiotenekoa bainaiz! Gaur egun oso ezberdina dago taberna zuk utzi zenuenetik. Izugarri aldatu da. Aldaketa erradikala izan da. Gaur egun jende gutxiegi kabitzen dela iruditzen zait: langileak lasai ibiltzeko lekua egin dute mostradorearen beste aldean baina gero tabernan, nik uste dut jende gutxiegi sartzen dela. Eta mostradorearen atzean dauden botila zahar horiek... Horiek taberna hartu genuenetik daude. Guztiak beteta daude, baina barrukoa honezkero txartuta egongo da. Etzanda egongo balira agian edateko moduan egongo lirateke. Pattarra eta horrelakoz beteak daude gehienak. Beti esaten genuen lehenengoa ezkontzen zenean zabalduko genituela baina eguna iristean… Pena ematen zigun eta ez dugu sekula bat bera ere zabaldu. Batek baino gehiagok ere esan digu ea saltzen ote genion botilaren bat, baina guk ez dugu sekula saltzerik nahi izan.
Eta koadroa? Gure aita hil eta handik urte betera edo margotu zen. Nik 17 urte nituenean, duela 59 urte inguru. Gil izeneko margolari donostiar batek margotu zuen. Arozenako kaperatxoa margotzera etorri zen eta gure etxean zegoen ostatu hartuta. Ondorioz tabernan askotan izaten zen. Beste horma batean ere niri marraztu zidan, ni agertzen nintzen bandeja batekin lau baso eta ardo botila batekin. Marrazki hori egitea ez zigun batere kobratu. Bi egun eta erdian egin zituen bi koadroak. Mozkor-mozkor eginda marrazten zuen eta izugarri azkar marrazten zituen koadroko gizontxoak. Lehenengo paretan margotu zuen eta ondoren Donostian taula batean marraztu zuen hormakoa erortzen ari baitzen. Garai hartan kafea gaur egun adina edaten al zen? Ez, garai hartan herriko gutxi batzuek edaten zuten kafea eta horien artean zegoen Urtain. Kafea oso garestia zen garai hartan, ordutik kafearen prezioa ez da batere igo. Nondik dator tabernaren izena? Gurasoek taberna hartu zutenean Toki Alai izena zuen tabernak, baina gero gerra garaian euskal izena debekatu egin zuten eta Bar España izena jarri zioten. Hura ez zuten debekatu! Ez zuen kanpoan kartelik jarri baina tabernaren izena hala zen. Garai hartan nobela ezagun bat zegoen Coyote izenekoa, pistoleroen kontuak, eta nire aita Bartzelonara joan zen batean Coyote hark erabiltzen zituen alkandorak bezalakoak erosi zituen. Tabernan erabiltzen hasi zen eta berehala jendea El Coyote deitzen hasi zitzaion, hortik erabaki zuen tabernari Koiote izena jartzea. “Ni tiros ni enmascarados, El Coyote es el bar de los licores esmerados”, hori zen gure tabernaren leloa. Eta musika jartzen al zen garai haietan tabernan? Ez zen jartzen musikarik. Baina denborarekin irrati bat erosi genuen, nik uste dut herriko lehenengoetakoak izan ginela irrati bat izaten. Rantxerak jartzen genituen. Modan zeuden garai hartan. Telebista jartzen ere lehenengoetakoak izan ginen, eta pintxoak egiten ere bai. Garai hartako pintxoak, ogia bustita, sardina erreak eta piperminak izaten ziren.
N
aiara Exposito
Iraulika l a n t e g i a k: ahanzturaren lekuko
S
1
UA ETA HARRIA
1990EAN, UDALAK
ZESTOAKO
GERRA AURREKO
INDUSTRIGINTZARI BURUZKO
ERAKUSKETA BAT EGITEA PENTSATU ZUEN; KARE HIDRAULIKOA EDO IRAULIKA FABRIKA ETA MEATEGIEI BURUZKO AZALPEN XUME BAT.
IZENBURUA,
SUA ETA HARRIA.
MATERIAL
FRANKO BILDU ZEN BERTAN, ETA ARGAZKI PILO BAT ATERA ZITUZTEN, PROPIO ERAKUSKETARAKO,
KULTUR ETXEAN
ARGAZKI
IKASTARO BAT EGIN ZUTEN HAINBAT HERRITARREK. IA HOGEI URTE GEROAGO, ARGAZKI HORIETAN JASOTAKO MAKINA BAT GAUZA DESAGERTUTA DAUDE.
AHANZTURAK
ETA ZABARKERIAK ERABAT BAZTERTUTA UTZI
7
DITU.
IRAULIKA Iraulika kareharriaz eta buztin apur batez lortutako zementua da baina badu ezaugarri berezi bat: karea eta igeltsua ez bezala, urpean ere gogortu egiten da. Garai batean horregatik zen hain estimatua. Joan zen mendearen hasieran, Gipuzkoan ekoizten zen iraulika guztiaren erdia baino gehiago Urola barreneko lantegiei esker egiten zen. Zortzi lantegi inguru baziren: Txiribogan, Iraetan, Agoten, Arroabean (bi lantegi), Beduan eta Narrondon (bi lantegi). Ikaragarri saltzen zen iraulika atzerrira, batez ere Ameriketara. Urola aldean hainbeste lantegi izatea nolabaiteko karanbola geografiko batek eragin zuen: gauza denak elkarren hurre zeuden. Batetik, Ibai単arrietako harrobietatik ateratzen zen iraulika egiteko harria; harri horiek kare bihurtzeko, Ertxi単ako meatzetako ikatza erabiltzen zen labeetako erregai gisa; eta azkenik, iraulika Zumaiara eramaten zen, gero handik itsasoz garraiatzeko.
10
1 1
2
E SKAILERAK (BEDUA, B. DAVILA) 4 Sarrera, lehenengo solairua, eskailburua, bigarren solairua... Ekoizpen prozesu guztia solairu bakarrean kokatu ordez, antolaketa bertikala nahiago izan zuten Beduan (irin edo zerbeza lantegietan ohikoa zen antolaketa hori). Sotoan, lurrinezko motorra: hark jartzen zituen martxan iraulika xehetzeko errotak eta hautsa goiko solairuko galbahe eta toberatara eramateko txantxilak.
3
L EHEN SOLAIRUA (BEDUA, B. ODRIOZOLA) 10 Lantegi baten kontraesanak argazki baten bidez: Argitasuna, bakea, isiltasuna, paisaia… Zarata, hautsa, zalaparta…
4 5 8
11
6 9
12
T XIMINIAK (AGOTE, J. ERKIZIA) 2,3 Iraulika hautsak desagertuta, ahanzturaren hautsa ugaldu zen Urola barreneko lantegietan. Tximiniek, ordea, erasoak eraso, tinko, kea dariola diraute. Eraztuneko apaingarriak erakargarri askoak dira, bai horixe.
L AGINAK (BEDUA, T. GAZTAÑAGA) 8 Beduako iraulika laginen gela aspaldi erori zen. Oso gela ederra zen, erdian mahai bat, eta horma denak egurrezko apalez beteta. Eta apaletako gelaxkatan, iraulikazko laginak, beraien ezaugarri kimikoak, kolorea, ehotzea, erresistentzia eta beste hainbat gauza aztertzeko.
N ATURA (NARRONDO, I. KORTADI) 12 Tximiniarik ezezagunena izango da Narrondoko San Jose lantegiaren hori. Dena huntzak hartuta, harrizko zera bat baino gehiago landare edo animalien erreinuko izaki mehatxari bat ematen du. B ATA (BEDUA, T. GAZTAÑAGA) 11 Erabilgarritasuna eta edertasuna. Bat xume bat kaligrafiaren maila gorenera eramanda. Lumaz idatzitakoaren kutsua, bukaerako kiribilaren liraintasuna, zenbakiaren harmonia… L ANTEGIA (BEDUA, F. ARZALLUS) 5 1990 hartan mundu bat zegoen han; orain berriz dena da hondakina eta ezereza. L EHIOA (BEDUA, B. DAVILA) 6 K ANALAK,
TUTUAK
(BEDUA, I. KORTADI) 1
M AKINAK (IRAETA, J. ERKIZIA) 9
E GURREZKO BARRIKAK, BURDINAZKO (IRAETA, K. ETXABE) 7
BIDOIAK
F
ernando Arzallus
Giro bikaina aurtengo Santa Inesetan ere.
Pasa den abenduan aparteko
kontzertua izan zen udaleko areto nagusian Aitor Furundarena soinujolearen eta Garikoitz Mendizabal txistulari herritarraren eskutik.
zulo
danbolin
Udaleko Gazteria sailak antolatuta urtarrilaren 3an, Maite Franko ipuin kontalariarekin gozatzeko aukera izan zuten 4 eta 5 urteko haurrek.
Gabon kanta faltarik ez da izan Uaurtengoan ere. Urtero bezala jaiotza biziarekin atera da talde bat eta Olentzerorekin Amnistiaren aldeko taldea.
3 1
Urtetik urtera egitarau oparoagoa dute, alajaina!
Naiara Expositori “2007ko Eskerttanttoa� saria eman dio Zipristin Aisialdi Taldeak orain arte Urola-Kostako Hitzan egindako lan txukuna eta taldeari emandako laguntza eskertu asmoz.
Soroetan asko ibiltzen ez den zoro ugari urtero legez aurtengo Soroperitan ere.
bizitza azokaz azoka
O
stiralero-ostiralero gure herriko plazan elkartzen diren saltzaileak pĂŹxka bat gehiago ezagutu nahian bisita egin diegu. Hainbat urtetan herriko azoka osatzen duten dendari ezezagun horiei izenak jarri eta beraien berri zuei emateko asmoz. Nondik datozen, zenbat urte daramatzaten gurera etortzen, zer nolako lanbidea den eta azokek duten etorkizunaz galdetu diegu, besteak beste.
Guztiak ere bat datoz esaterakoan garai batetik hona azokek orokorrean beherakada izan dutela. Ez hainbeste jartzen den postu kopuruarengatik, azken urteetan kopurua bera baita, baina bai erosleei dagokionean. Antza denez, lehen baino jende gutxiago dator gaur egun azokara erostera. Ohiturak ere aldatu egin direla uste dute. Orain jendea presaka bizi dela diote eta gizonezko zein emakumezko lanean ari direnez, ez dute astirik hartzen azokara etorri eta lasai-lasai erosketak egiteko. Horrez gain, jende gazteak ez duela ohiturarik diote gehienek, batez ere janaria erosteko. Eta erosleak gehienak helduak eta adinekoak direla, nolabait lehengo usadioari eusten diotenak. Gehienentzat lanbideaz gain, bizimodu bat da azokaz azoka ibiltzea eta batzuk dendan egotea nahiago duten arren, badira dendarik izan ez eta saltzaile ibiltarien familiakoak direnak. Zestoaz gain, inguruko herrietan jartzen dute postua: Azpeitia, Azkoitia, Deba, Zumaia... Etorkizunaz galdetuta denak ere ezkor mintzatu zaizkigu, denborarekin desagertu egingo direla uste dute, ez baitute postuei eutsiko dien ondorengorik ikusten.
5 1
ZUMARRAGATIK, P ATRO E T A J U A N. RUEDA FRUTATEGIA. 30 URTE INGURU ZESTOARA ETORTZEN. “Guretzat uda zertxobait hobea da, udako fruta gehiago saltzen delako, baina ez dago alde handirik. Urte guztian etortzen gara, eguraldi oso txarra ez bada. Goizeko 6:30ak edo 7etarako hemen gaude. Hori bai, bezperan kamioia prestatuta uzten dugu. Eta aurrerantzean ere hementxe jarraitzeko asmoa dugu, osasunak laguntzen badigu behintzat”. AZPEITITIK, J U L I.
R AJADO
FRUTATEGIA.
20 URTE INGURU DARAMATZA ETORTZEN. SANJOANDEGIN DAUKA DENDA. “Ez zait asko gustatzen hemen egotea. Senarrak ekartzen nau, muntatzen laguntzen dit eta gero 12:30ean etortzen da nire bila. Jendeak ordu horretatik aurrera ez du erosten. Nahiago dut denda, baina bizimodua aterako badugu azokara ere irten beharra dago…Orokorrean adineko jendea etortzen da azokara. Gazte batzuk ere badatoz bai, eta gizonezkoak ere bai. Hori ere aldatu da pixka bat, matxismo gutxiago dago orain. Baina etorkizuna beltza ikusten dut. Jendea gutxiago dator, postuak gutxitzen doaz…Urte batzuetara desagertu egingo dira azoka txikiak nire ustez”.
familiakoa naiz, lehengo anbulante haietakoa. Lehen udan bakarrik egiten zen azoka. Abuztua eta uztailean eta ostiralarekin. Hotel eta beraneanteen garaietan zen hori. Orduan jende asko ibiltzen zen, eta herriko jaiak bukatzen zirenean azoka ere bai. Ama eta aitarekin etortzen nintzen orduan. Niri lan hau gustatu egiten zait, nire bizia da. Nire gurasoekin hasi nintzen 14 urterekin. Ordura arte, esate baterako, aiton-amonekin egoten ginen, gurasoak azokatik azokara ibiltzen zirelako. Orain jubilazioari begira gaude, baina asko ari zait kostatzen. Pixkanaka ari naiz uzten baina… Horregatik kendu ditut azoka batzuk eta hirurekin geratu naiz. Gero birekin geratuko naiz eta azkena Zestoakoa izango da kentzen. Zergatik hori? Ba asko gustatzen zaidalako herri hau, jendea oso atsegina da. Hemen familian zaude eta jendea ere halaxe hartzen dut. Beraiek ni ere bai. Oso gertutik ezagutzen naute. Orain operatu egingo naiz eta denak galdezka ditut, nola nagoen, noiz bueltatuko naizen… Jende oso ona daukat eta oso gustura nago. Lehen, alaba ere etortzen zen nirekin, baina orain bere negozioa jarri du eta normala da. Jende gazteak ez du nahi. Hau gustatu egin behar zaizu, bestela oso gogorra da. Senarrari ere ez zaio gustatzen baina orain hemen dago. Fabrika itxi egin zuten eta nirekin hasi zen”.
J OSEMARI AITA- SEMEAK. SENEGAL. 22 URTE DARAMATZA EUSKAL HERRIAN. 18 URTE ZESTOARA ETORTZEN. “Nik 18 daramatzat hemen eta semeak bi urte. Lehenengo Koiote ondoan egoten nintzen, gero plaza erdi aldean eta orain hemen Laranjadin. Ni hasi nintzenetik asko jaitsi da, gurearen moduko postuak lehen baino gehiago daude-eta. Pasaiatik etortzen gara eta egunero jartzen dugu postua nonbaiten. Goizeko zortzietan irekitzen dugu, baina gaur ez dugu jarriko eguraldi honekin ezin da, haize handia dago... Jendearekin beti oso ondo moldatu gara. Ez dugu inoiz arazorik
AZPEITITIK, G ENARO E T A M ANUELA. 30 URTE HONA ETORTZEN. “Gu saltzaile ibiltariak gara, ez daukagu dendarik. Biltegi bat daukagu eta azokatan soilik ibiltzen gara. Pixka bat denetik daukagu. Txarkuteri pixka bat, fruitu lehorrak, latako janaria... Gu hemen jubilatuko gara, hori espero dugu. Autonomoak gara, ez daukagu beste aukerarik”.
A NJEL
ETA
F E L I. DONOSTIATIK DATOZ. 51 URTE ZESTOARA ETORTZEN. “Ni ibiltarien
···
···
izan. Hizkuntzarekin ere ez, gainera ni jada zaharra naiz ikasteko, baina nire semeak badaki pixka bat. Hogei urte ditu”. “Urtebetez ikasten egon nintzen, intentsibo bat ere egin nuen. Garrantzitsua iruditzen zait. Momentuz, gutxieneko bat komunikatzeko gai naiz”, semeak aldamenetik. “Niri berriz, bizitzak ez dit aukera asko eman, beti lanean egon bainaiz, baina kalean asko ikasten da. Seme-alabak ikastea bai, eskolara eta eraman, euskaraz ikasi, horiek ikasiko dute eta ondo iruditzen zait, baina nik jada ez…” dio aitak.
Egun batzuetan ondo saltzen duzu eta beste batzuetan ezer saldu gabe joaten zara. Baina hala ere nahiago dut azokara etortzea...Orain beherapenekin jendea zoratu egiten da, eta derrigorrez erosi behar hori duenez, ba, hobeto saltzen dugu. Guk hala ere urte osoan izaten dugu dendan baino merkeago arropa, eta asko ere ezin dugu jaitsi, baina jaisten dugu”. “Soldadore bezala egiten nuen lan. Nazkatu egin nintzen eta bi urte langabezian egon ondoren honetan hasi nintzen. Hasieran larruzko gauzak saltzen genituen, oinetakoak batez ere, sandaliak eta...baina arazo dezente izaten genituen poliziarekin, postuak ez ziren eta legezkoak... hippy batzuk ginen, baina denborarekin eta adinarekin komodoago bihurtzen zara eta nahiago duzu erosi eta saldu. Gainera eskulana jendeak ez du estimatzen. Eskuz egindako sandaliak duen lanarengatik 40 eurotan edo saldu behar dituzu, eta gero 10ean saltzen dituzte Txinatarren dendan eta ez duzu zer eginik”. ZUMAIATIK J OXEAN. FAMILIAK ARROPA DENDA DAUKA BERTAN. 15
URTE HONA ETORTZEN.
“Gustura etortzen naiz, jendea ezagutzen dut eta harremana daukat jendearekin eta etxetik hurbil nago gainera. Guk postu finkoa daukagu eta astero tasa bat ordaintzen dugu, besteek bezalaxe. Salmentari dagokionez, egunak daude… Hala ere hilaren bukaera edo hasiera izan, ez da gehiegi igartzen. Askotan horrek ez dauka logika handirik. Ez da lehen bezala, jendeak behar dueA LONSO. EKUADORTARRA. 15 URTE DARAMATZA EUSKAL HEnean erosten RRIAN. ERRENTERIATIK ETORTZEN DA ETA BI URTE DARAMATZA ZESTOAdu eta heRA ETORTZEN. ARROPA SALTZEN DU BATEZ ERE, ETA GEHIENA EKUADOmen kapriRRETIK EKARRITAKOA DA. “Madrilen maiorista bat daukagu eta txo gutxi prezio batean erosten dugu, hona ekarri eta zerbait irabazdago”. ten dugu. Herri handietan gehiago saltzen da herri txikie“Merkatan baino...Eta euskararen kontu hori, oso zaila ez zait irutal gune ditzen, baina ez dut interesik jarri”. handiek kalte egiten diJ O A N I NAZIO. 18 URTE GURE HERRIRA ETORTZEN. MODA gute eta moGAZTEAREN DENDA DAUKA ERMUAN. dan daude, “Merkatuan baina ziklikoa dela uste dut… Eta Frantzian adibidez gu baino dendan baino lehenago hasi ziren zentro handiekin eta han itxi ere egin dira, gehiago saldu asko itxi dira. Nik uste hemen ere eztanda hori pasa dela eta izan dut beti, debuelta datorrela. Ni ez naiz zentro handien zalea, normalean zente gehiago. herrian bertan egiten ditut erosketak… Kontua da horrelako lekuetan denetik daukazula, zinea eta guzti, orduan umeekin eta egun pasak egitera joaten da jendea, baina horrek ere izango du amaiera. Orain gainera herrietan eta dendariak eta elkartzen ari dira, zentro txikien aldeko kanpainak daude eta nik uste aldatuko dela. Harremana askoz estuagoa da herrietan eta hori inportantea da, zuzeneko harreman hori polita da”.
M
ARGARI
EIZAGIRRE
7
agenda ur 28
laren 20an, 12 lagun daude auziperaturik eta epaiketa bati egin beharko diote aurre. Garai hartan herri batzordean lanean ibili zirenei eta nahi duten guztiei bilera zabal batera dei egiten die Zestoako euskalgintzak.Epaiketarik ez. Egunkaria aurrera!
TARRILA ASTELEHENA
EEEk (Energia Euskal Erakundeak) eta Zestoako udalak elkarlanean kontsumo gutxiko bonbilen banaketa antolatu dute. Goizeko 11:00etatik 14:00etara egingo da Zestoako plazan. Honekin batera etxekoenergia-aurrezteari buruzko gida, ibilgailuentzako biokarburanteei buruzko informazio-liburuxka eta autoen doako gidatze-ikastaroei buruzko informazio-liburuxka banatuko da. Guztia doan.
ot 01
15- 1 7
Agiro mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe bailara) irteera. Iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko ikastaroa antolatu du otsailaren 15 gauean atera eta 17an itzuliko dira. Informazio gehiago kiroldegian 943 147 942 telefonora deituta.
22 24
02
LARUNBATA
Arratsaldeko 16:30ean umeentzako jolasak: Altxorraren bila eta 17:30ean txokolatada. 19:00etan umeen desfilea. Ondoren helduen desfilea. 19:30ean talo postua. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara eta 22:00etatik goizeko 1:00etara Igandea txaranga. Gauean, kontzertua Gaztetxean.
04
ASTELEHENA
Santa Ageda bezpera. Eguerdiko 13:15ak aldera aterako dira Gurutzetik. Lehenengo Akua eta Lili auzoetan arituko dira Oskar Alberdi eta Garikoitz Lopetegi bertsolariak eta arratsaldeko 19:30ak alderako edo herrian jardungo dute. Egunari bukaera ederra emateko, afari pasara egingo dute Ipintza elkartean. Aurten bildutako dirua Odol emaileentzat izango da.
05 06
ASTEARTEA
Arratsaldeko 16:30ean umeentzako jolasak eta 17:30ean txokolatada. ASTEAZKENA
Zestoako euskalgintzak deituta bilera 21:00etan Kultur Etxen. Egunkaria itxi zutela 5 urte beteko dira otsai-
IGANDEA
Agiro Mendi Taldeak antolatuta irteera irekia, Zestoa, Agiña, Illurdan, Lasao eta Zestoa.
OSTIRALA
•
OSTIRALA
Egunkariaren aldeko eguna.
SAILA
Arratsaldeko 19:00etan Ertxiña Musika Eskolako banda txikia eta trikitixa bandaren kalejira. Kultur etxean arratsaldeko 19:00etan Natur taldeko bilera irekia izango da.
ASTEBURUA
• Aemanaldi berezi batzuk eskaini nahi ditu. Horregiro mendi taldeak bidaia ezberdinez osatutako
tarako dei bat egiten die inoiz egindako bidalia politen bat aurkezteko prest dauden herritarrei. Deialdi ofiziala aurrerago egingo bada ere, jendea lanak prestatzen joatea komeni da. Informazio gehiago kiroldegian edo 943 147 942 telefonoan. ultur taldeen batzarra. Kultur talde ezberdinen artean harremana sendotu eta koordinazioa hobetu asmoz kultur taldeen batzarra sortu da eta ondorengo egunetan izango dira bilerak: urtarrilak 29, otsailak 19, martxoak 11 eta apirilak 1. Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. igarren eskuko traste eta tresnen erakusketa. Otsailaren 18tik 23ra. Emausekin elkarlanean Bigarren eskuko traste eta tresnekin osatutako etxe baten inguruko erakusketa egingo da. Traste zaharren bilketetan jasotako trasteak konpondu edo zaharberritu eta udaletxeko pleno aretoan etxe bat osatuko da erakusketa modura. Bertan dauden gauzak erosteko aukera egongo da. Aste hau aprobetxatuz udalerriko eskoletako haurrekin berrerabilpenaren inguruko tailerrak burutuko dira.
•K •B
PI r ua ne t t a an k o B
igarren urtez jarraian, Iraetan, Santa Ines jaietan, goi mailako ziklokrosaz gozatzeko aukera izan dugu. Aurtengoa urtarrilaren 19an izan da. Proba egin baino egun batzuk lehenago Joan Karlos Iraolagoitia antolatzaileetako batekin aritu gara berriketan lasterketari buruz.
Z IKLOKROSAREN
Aspaldi hasi ziren Santa Ines jaien inguruan kirol ekitaldiak antolatzen Iraetan. “1983an hemezortzi urte nituela, lehen krosa antolatu genuen”, gogoratu du Iraolagoitiak. Zazpi urtean, Santa Ines jaietan, krosa antolatu zuten Iraetan, baina Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin tirabirak izan ziren garai horietan. Arazoak arazo, irtenbidea aurkitu zioten egoera berriari: “Atletismo Federazioak garai horretan kros herrikoiak alboratu eta lasterketa federatuen aldeko apustua egin zuen eta horrek antolaketan arazoak sortu zizkigun, horregatik ekin genion mountain bike edo mendi bizikleta lasterketa antolatzeari”. Hamar urtean antolatu den bizikleta lasterketa biziberritzeko 2000. urtean biatloia antolatzen hasi ziren Joan Karlos eta lagun taldea. Lehenik eta behin bizikletaz zirkuituari hainbat itzuli eman behar zitzaizkion eta ondoren korrika saioa egin. 2007. urtean biatloiaz gain ziklokrosaren lehen edizioa egin zen. Aurten, ordea, biatloia ez antolatzea erabaki da. Arrazoia oso sinplea, eta aldi berean, konplexua izan da. “Data kontua izan da arrazoia, aurten
BALORAZIOA
Iraetako bigarren ziklokrosaren balorazio positiboa egin du Joan Karlos Iraolagoitia antolaketako kideak. Ikusle ugari bildu zen Iraetan eta eguraldia ere lagun izan zuten. Futbol zelai berriaren instalazioak erabiltzeko aukera izateak ere asko jantzi zuen Iraetako lasterketa. Partaidetzari dagokionez, maila oso ona izan zuen probak. Hala eta guztiz ere, datorren urterako maila hobeagoa lortzea da helburua. Proba aurreko azken egunetako euriak zirkuitua moteldu zuen eta baliteke datorren urtera begira aldaketaren bat izatea zirkuituan. Antolaketako kideak pozik gelditu dira, baina datorren urtera begira laguntza gehiago nola lortu aztertu nahi dute. Aurten jendea ez da falta izan, baina zenbait momentutan laguntza gehiago eskertuko zuketen.
9 1
ziklokrosa ziklokrosa San Sebastian bezperan izan da eta hurrengo egunean biatloia antolatzea oso zaila da, jendea Azpeitira edo Donostiara joaten da-eta. Hurrengo egunean goizeko zortzietan proba antolatzen hasteko jendea biltzea oso zaila da eta partaide eta ikusleen aldetik ere erantzuna ez litzateke hain ona izango”, argitu du Iraolagoitiak. Aurten biatloirik ez izateak ez du esan nahi datorren urtean ez denik izango. Joan Karlosek “nahia” eta “gogoa” duela aitortu badu ere, auzo elkartearen lema gogoratu du: “Iraetar batek orain gutxi esan zidan kale egin diodala biatloia ez dugulako antolatu, baina nik Iraetako elkartearen leloa gogorarazi diot: ‘Iraeta denon artean’. Biatloiak giro herrikoia sortzen du eta ikusteko oso polita da bertako jendeak parte hartzen duelako, baina ikusi beharra dago nola antolatu daitekeen datorren urtean”. Iraetako lehen krosa antolatu zenean, 1983an, Joan Karlos antolaketa taldeko partaidea zen eta ordudanik antolatu diren kirol ekitaldi guztietan parte hartu du urte bat salbu. “Urte batean soldaduskan nengoen eta ezin izan nuen antolatu krosa, baina lagunak eta familia mugiarazi nituen eta haiek antolatu zuten guztia”. Urteetako esperientzia “lagungarri” zaiela aitortu du iraetarrak. Aurtengo ziklokrosean hogei pertsonatik gorak hartu dute parte inongo bilerarik egin gabe. “Bilerak? Aurten ez dugu bilerarik egin. Iaz bai, baina askotan hainbat kontu erabaki gabe geratzen ziren. Horregatik aurten bilerarik egin gabe funtzionatu dugu. Laguntza behar izan dudanean telefonoa hartu eta lagunei deitu diet. Zirkuitua markatzeko telefonoa hartu eta dozena bat lagun elkartu ginen lanerako prest”. EUSKADIKO TXAPELKETARAKO PROBA BALIAGARRIA Iraetako lehen ziklokrosa Gipuzkoako Txapelketaren barruan antolatu zen eta 2008koak berriz, Euskadiko Txapelketarako balio izan du. “Aurtengoan Euskadiko Txapelketarako balio zezan nahi genuen eta helburu hori lor-
tuta probaren maila ona izan da. Ruiz de Larrinaga izan da garaile eta Diaz de Arriola eta Isaac Suarez bigarren eta hirugarrenak. Biatloi herrikoia eta Euskadiko Txapelketarako baliagarria den ziklokrosa antolatzearen artean ez du alde handirik ikusten Joan Karlosek: “Alde handirik ez dago. Biatloia antolatzen dugunean guztia guk egin behar dugu; zirkuitua markatu, epaileak lortu, partaideen izen-abizenak jaso... Ziklokros probarako federazioak hainbat betebehar ezartzen dizkigu antolaketari dagokionez: aldagelak, dopin probak egiteko lekua, bizikletak garbitzeko tokia eta abar. Epaileak federazioak ekartzen ditu eta partaideez ere ez daukagu arduratu beharrik, txirrindulari guztiek federatuak izan behar baitute”. 2007an egin zen ziklokrosaren lehen ediziorako Iraetako futbol zelaia erabiltzeko aukera izango zutela agindu bazieten ere, aurten izan dute futbol zelaiak dituen ekipamenduez baliatzeko aukera. Berrikuntza hori dela-eta zirkuitua ere zerbait aldatu dute. Ziklokrosa antolatzeko arazo handiena babesleak eta diru-laguntzak lortzea izan da Joan Karlosen ustetan: “Oso pozik gaude lortu ditugun babesle eta diru-laguntzekin. Zestoako Udala oso ondo portatu da eta babesle bila ibili naizenean oso erantzun ona izan dut. Egia esan, uste nuena baino hobeagoa, batek baino ez zuen esan ezetz. Beste guztiak laguntzeko prest agertu ziren eta hori eskertzekoa da”.
U
rko canseco
EKAIN ELEKTRIZITATEA
G O X O T A S U N A
E R A I K I T Z E N
IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 Z E S T O A t e l . 943 147 403 - 600 544 734
hurrutiko aginte eta guzti!
B E R O G A I L U P E R T S O N A L I Z AT U A ILUMINAZIOA,
P O R T E R O A U TO M A T I K O A K
E T X E B I Z I T Z A K O I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .