danbolin 2008/2
“
81. alea
EAE-ANV izenarekin ez bada ere, lanean segituko dugu udaletxean�
Otsailaren 20an bete dira bost urte Euskaldunon Egunkaria itxi zigutela. Egutegia tinta beltzez estaltzeko eguna euskaltzaleontzat, zer esanik ez, prentsa egunero euskaraz irakurtzeko ohitura eta grina hartu dugunontzat. 1990.ean sortu zen, baina horretarako bidezidor eta estrata malkartsuak gainditu behar izan zituen: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sail jeltzalea aurrez aurre izan zuen; Ezker Abertzaleko buruzagi-sektore batek ez zuen begi onez ikusi Egunkariaren sorrera, Egini itzala egingo ote zion beldur edo; Ikastolen Elkarteko zuzendaritzatik ere errezeloz hartu zuten jaiotza hori. Pentsa, handik urte batzuetara Gasteizko legebiltzarrean Egunkariaren defentsan altxatu zen lehen ahots ofiziala, ba al dakizue zein alderditakoa zen? PSE-EEkoa, lagunok. Hamaika ikusteko…! Gure eguneroko kazeta xumea finkatze-bidean ari zela, hara non gure auzo-hizkuntzetako batean zumar (ulmus) ustelduaren kiratsa darion gizatxar batek eman zuen ordena: Egunkariaren eraikinean giltzarrapoa ezarri eta hainbat euskaltzale fin atxilotuta ekarri! Bost urte pasa direnean hamabi pertsona auzibidean daude eta ehunka urte eta milaka txanponen mehatxupean. Bosgarren urteurrenean, kolore guztietako jendeak babesa eskaini zien auzipetuei, tartean Egunkariaren jaiotzan hain uzkur ibili zirenak ere bai. Bejondeiela, nik uste hori biziko eskertuko dutela auzipetuek. Esan beharrik ez dago hamabikoak ordezkatzen duen ekimenaren meritua dela herri honetan horrelako zerbait lortzea. Hilaren hogeiko Martin Ugalde Parkeko elkarretaratzean Andoni Egañarekin batera kantatu genituen bertsoen ildotik ozen esan nahi dugu hamabi horien zaku berekoak izan nahi dugula, hainbat eta hainbat herritarrek. Epaileak berriz, ETAren zaku berean sartu nahi ditu/gaitu. Horrelakorik! Juxtu, kontrakoa pentsatzeko motiboak daudenean; alegia: borroka armatuak kalte egiten diola Egunkariari, eta, oro har, euskalgintzari. Gutxitan bezala, jaikialdi bereziak izan ziren orain dela bost urte, bata bestearen atzetik, bereziak, bestelakoak… bai moldez eta baita kolorez ere. Euskal prentsa jarri zuten jopuntuan, eta hala ere, jendea jaiki eta egunkari b er r i a sortu zen di-da batean. Egun hauetan mezu gazi-gozoak jaso ditugu. Auzipetuak ere animoak emanez ari zaizkigu, Euskalgintzak inoiz egin duen jauzirik inportanteena egin omen zuen duela bost urte. Bestela ez ote zen posible jauzi hori? Ez ote prezio garestia? Bakoitzak erantzun beza. Euskaldunon Egunkariaren lehen hilabeteetan Zestoan dozena-erdi bat ale, asko gehiago ez , banatzen ziren kioskoan. Ordutik jauzi dezentea egin da, hori egia da, gaur egun 35 ale inguru saltzen dira egunero. Euskaldunon Egunkariak bere hartan lortuko ote zukeen kopuru horretara iristea? Kopuru hori bat ote dator gure herriko egoera soziolinguistikoarekin? Kopuru hori bat ote dator Euskalgintzak eta Egunkariak herrian jasotzen duen babesarekin? Oro har, Zestoan zer hizkuntzatan irakurtzen dugu eguneroko prentsa? Dena dela, jarrai dezagun gure irakurle kopurua handitzen, kanpoko astindu bortitzen beharrik gabe, horiek larregi izango ditugula iragartzen badigute ere. Pasa den asteburuko ekintzak izan bitez horretarako legamia. Euskarazko prentsa eta euskarazko egunkaria derrigorrezkoak ditugu gure hizkuntzaren normalizazio bidean aurrera egiteko.
d a n b o l i nEK
M
anuel Arregi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 12 15 16 18
ATARIKOA.
INKESTA
ENBIDOAK
E A E- A N V
UDALEKO BERRIAK
ASTEARTE IÑAUTI
AGENDA
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN UZTAPIDE II
diruz lagundutakoa
enbidoa I. EZ DAUKAGU ARRAZOIRIK ila da, benetan, Euskal Herrian euskalduna izatea, eta euskaldunen artean gero eta garestiagoa da ezker abertzalekoa izatea. Batetik, autobus gidaria naizen aldetik, ohikoa gertatzen zait “nora zoaz?” galdetu eta “no te entiendo!” bortitz bat entzun behar izatea, nire aldetik betiko erantzun defentsiboa: “pues le he preguntado en el idioma del país”. Delako bidaiaria marmar batean eserlekuaren bila ezkutatuko da, eta, agian, Donostiara iritsitakoan, Euskotreneko arreta bulegora joan eta jarrera “intoleranteagatik” salaketa jarriko du gidariaren aurka. Beste behin, bidaiari batek naturaltasun osoz Euskadi Irratia kentzeko eskatu zidan, ez zuela piperrik ulertzen eta. Esan niona nonbait gaizki hartu eta hark ere salaketa jarri zidan Donostiako Euskotreneko bezeroen arretarako bulegoan. Geure herrian eta geure hizkuntzan, eta hala ere arrotz. Eta txoferrak, petral hutsak! Ezker abertzalekoa izateari dagokionez, nahiz ez dudan jaungoiko ahalguztidunetan eta, are gutxiago, Ratzinger eta Rouco Varelaren elizaren doktrinetan sinesten, behin baino gehiagotan kontraesan etikoak izan ditudala aitortu behar dut. Loiolako elkarrizketak haustean kontraesan politikoak izan ditudan bezala, Errota Zaharko semeak kartzelan 20 urte daramatzalarik, patxara ederrean eskiatzera edo sagardotegira joateak ere ganbara astindu ohi dit. Baina, kontraesanak kontraesan, ezker abertzalekoa izaten jarraitzea beste erremediorik ez dut. Izan ere, Madrileko epaile baten sinadura merke batek 200 mila euskaldunen eskubide zibil eta politikoak lurpera ditzake, eta, kantitateak inbertituz, Madrildik 500 polizia etortzen dira gaueko ordu txikitan 13 abertzale desarmatu atxilotzera. Sinadura bakar batek auzolanean sortutako egunkari eta kultur ekimenak itxi ditzake; ehunka euskal herritar kartzela ditzake, inolako froga eta bermerik gabe. Jakin gabe ETAkoa izan zaitezke, sinadura horrentzako dena baita ETA; jaungoiko ahalguztidunaren gisan, denean baitago ETA. Gauzak horrela, inoiz kartzelaratuak izango ez diren Atutxa eta enparauek GURE ERAKUNDEEN ALDE diote. A ze erakundeak dituguna euskaldunok, Madrilgo epaile txorimalo batek euskaldunon borondatea hanka artetik pasatu eta erasoa egiteko gaitasuna eta indarra badu. Ba, halaxe, kontraesanetan murgilduta jarraituko dut, baina ezker abertzalekoa izaten jarraitzea beste erremediorik ez didate uzten. Batek esan lez, estatu harro eta totalitario bati aurre egitea erokeria da, baina erokeria handiagoa da aurre ez egitea. Gutxi garelako ez daukagu arrazoirik; Xenpelarrek esana, aixkiria.
Za
Nola ikusten duzu botila, erdi beteta edo erdi hutsa? Erdi beteta, nahiko optimista naiz baina batzuetan ba beste era batera suertatzen da baina... gehienetan gustatzen zait erdi beteta ikustea.
35 urte
Mario Agirrezabalaga
M
ikel arregi
Segun eta ze egun izaten da hori, aste hasieran normalean hutsa ikusten da baina gero ba betetzen joaten da.
25 urte
Inaxio Aizpurua
5 USADIO BEREZIEK EGITEN GAITUZTE BEREZI Botila? Ez dakit ba nola esan, ni neu beti Ahaleginizan naiz optitzen naiz erdi mista, ez? Beti betea ikusten noski, beti ez da ondo pentsatzehala izaten bai- koa baina, gero... ze aspektuna, saiatzen tan?... bizimonaiz, bilatzen dut horretara ai- dua ere gogorra da eta... nik beti legatzea. erdi beteta.
54 urte
Rosa Artola
33 urte
Unai Lizaso
Ba, botila betea ikusi nahi nuke, itxaropena ez da behin ere galtzen eta Momentu bai, erdi betea, honetan ez bat bere zailtasun ez bestea, erdi eta hustutasun erdian. Ez nago guztiekin baiez momentu oso no...eta Itoiz txarrean ez oso hustu egin beonean... erdi erhar dela!!! dian...
Gemma Bueno
24 urte
31 urte
Maider Ibarguren
B
AZKALOSTEA da, eta jada badakit zer egingo dudan. Inkontzienteki, nire berokia hartu eta etxeko malda neketsua igoko dut helmugara iritsi arte, hots, tabernara. Seguruenik, istant honetan, Zestoako gazte asko eta asko egoera berean egongo dira. Euren platerka jan, telebista apurtxo bat ikusi, eta, lanera edo ikastera joan aurretik, tabernara zuzenduko dira hipnotizaturiko gizaseme batzuen gisara. Batzuk etxeko sofa aukeratuko dute Karlos Argiñanoren programa buru belarri jarraitzeko, baina beste askok nahiagoko dute kafe bat konpainia onarekin hartu. Pentsatzen jarri eta, asko eta asko konturatu ez diren legez, ni ondorio batetara iritsi naiz. Zestoan bazkalorduak, afalorduak… dauden bezalaxe, gure errutinaren barnean kafe-orduak ere baditugu. Askok eta askok esan dezakete txorakeria bat dela edo zerbait zentzugabea, baina kafe-orduak leku garrantzitsua betetzen du Zestoako gazteongan; leku garrantzitsua eta saihestezina, alegia. Ez du axola taberna bat edo beste aukeratzea; ez du axola konpainiak, ezta eguraldiak ere. Kontua da bertara iritsi, zure ebakitxoa eskatu, eta zu bezalako hainbat eta hainbat topa ditzakezula. Bat, egunkaria irakurtzen; bestea, beste norbaitekin kontu kontari… Azkenean, tabernan bizia eraikitzen dugu, eta parada aparta da errutinak lotzen gaituen kateetatik askatu eta besteekin zure esperientziak konpartitzeko. Barre-algarak tartekatu, etorkizunari buruzko aurreiritziak azaldu, herriko txutxu-mutxuak komentatu... Luzea da taberna batean egin daitezkeen ekintzen zerrenda. Azkenean, Zestoako gazteongan lotura emozional handia sortzen da. Elkarrekin gero eta harreman estuagoa eraikitzen dugu, ohartzen ez bagara ere. Denborarekin ohartzen gara ez zaigula axola gure koadrilakoak kafea hartzera ez irtetea, badakigulako beste edozeinekin egon gintezkeela. Zestoan, kafe batek duena baino indar handiagoa du, eta begiak ireki beharko genituzke horren aurrean. Zestoa berezia da guk egiten dugulako berezi, eta horrela jarraitu beharko genuke, pribilegiatuak baikara hein handi batean.
e
nbidoa 2. Janire díaz
“E
AE-ANV
ize
lanean segituko du ZESTOAN IA DENA GELDITU ZEN EZKER ABERTZALEAK DEITUTAKO GREBA OROKORRARI ERANTZUNEZ.
Z
ESTOAN
EZKER ABERTZALEAK
HB ETA EHREN ESKUTIK IZAN DITU ALKATETZAK. HORIEK ILEGALIZATU EGIN ZITUZTEN 2003AN. ORAIN BADIRUDI EAE-ANV ALDERDI HISTORIKOARI HELDU ZAIOLA TXANDA. Espero al zenuten EAE-ANVren suspentsioa ematea, eta zer esan nahi du horrek zehazki? Zoritxarrez espero genuen, hauteskundetan aurkeztu ginenean ere gobernu espainiarrak garbi adierazi zuen, batzuk legalizatu, besteak ez…hortik zer jokabide etorriko zen denok pentsatzen genuen. Agian hain azkar ez, baina bai… Zer eragin dauka praktikan? Suspentsioa edo etena hiru urterako eman dute. Udaletxe mailan hautetsiek jarraitzeko aukera daukate eta ‘berdin’ egin dezakete lan. Baina EAE-ANV siglen azpian ez, horrek esan nahi duen guztiarekin. Eta aurrerantzean EAE-ANV bezala inork ezingo du aurkeztu hauteskundeetara. EAE-ANV izenarekin ez bada ere, lanean segituko dugu udaletxean. Eta jardueren etenaren ondoren, EAE-ANV ilegalizatuko balute berdin jarraituko zenukete? Zein da desberdintasuna? Batetik dago Auzitegi Nazionalak eta Garzon epaileak hartutako erabakia eta bestetik dago Alderdien Legearen ondorioz Auzitegi Gorenak daraman pro-
zedura; biak paralelo doaz. Garzonek penaletik jo du eta alderdiaren jarduerak eten ditu, hauteskundeetara ez aurkeztu ahal izateko. Ilegalizatzeko denborarik ez zeukaten eta orduan suspentsioaren bideari heldu diote. Hor PSOEren jokaldia ikusten da garbi. Zapaterok borroka ‘antiterrorista’ deiturikoarekin garaipen batzuk eskuratu nahi ditu eta PPrengandik daukan presioari aurre egin eta iniziatiba markatu. Europan Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian eman den erantzunak badu eraginik? Beno, ebazpena 2008ko amaieran emango dela uste dugu. Eta ez dakigu zenbateraino eragingo duen Europako jurisprudentziak estatu mailan. Baina positiboa da HB, EH eta Batasunaren legez kanporatzearen kontrako helegiteak tramitera onartzea. Behin betiko erabakia hartu gabe egon arren, lautik hiru onartuak izaten dira. Horrek estatu espainiarrak daraman legez kanporatzeen estrategia hankaz gora jarriko luke. Orain,
7 narekin ez bada ere, gu udaletxean” BELAUNALDIZ BELAUNALDI EZKER ABERTZALEKO HAUTETSI IZAN DIRENEK BEREN BABESA EMAN DIOTE EAE-ANVRI.
EAE-ANVREN JARDUERAK ETEN IZANA OSO LARRITZAT JO DU ZESTOAKO UDALBATZARRAK. EZKER ABERTZALEKO ZINEGOTZIEK AURKEZTUTAKO MOZIOA ONARTU ZUTEN, EAREN BABESAREKIN. EAJKOAK EZ ZIREN AGERTU.
badakigu estatu espainiarrak direnak eta bi egingo dituela horrela gerta ez dadin. Zestoan alkatetza izanda, nola eragiten dizue zuei pertsonalki eta zestoarrei orokorrean? Guk orain arte bezala jarraituko dugu lanean. Garbi geratu da jardueren eteteak alderdiari eragiten diola eta ez gaituztela kargugabetuko, eta momentuz gaudenok lehen egiten genuen lan berdina egiten jarraituko dugula. Eta orain baino moral handiagoarekin gainera, espainiar txoro hauek pixka bat gerarazteko. Herritarrei esan nahi diegu lasai egoteko denok ere gogoa daukagula-eta lana egiteko. Erantzuna esperotakoa izan al da, zer babes espero duzue gainerako alderdiengandik, herritarrengandik? Alderdiengandik oso motza. Herritarrengandik berriz oso jarrera ona, kezkatu egin dira, askok deitu egin digute, ‘Eta orain zuek zer? Nola zaudete?’ galderak eginez…txapela kentzekoa. Beste alderdiak ez dira pertsonalki behintzat batere interesatu. Greba eguna adibide hartuta, jendeak erantzun ona eman zuela ikusi zen. Aurreko egunetan dendaz denda ibili ginen informatzen eta denak ere aurpegi ona jarri ziguten, kezkatu egin ziren, ikusten dute hor bost hautetsi daudela eta edozein alderditakoa izanda ere, babesa eman behar zaiela, azken aldiko bidegabekeria egoera marra gorrira iritsi dela eta ba-
besa eman beharra dagoela ikusi da. Bestetik mozioa aurkeztu genuenean EAk babesa eman zion, eta PNVk, berriz, ez. Ez zen agertu ere egin eta horrek asko esaten du. Azken atxiloketak ikusita, mobilizazioen debekuak, legez kanporatzeak, epaiketa piloa…soka luzea dela eta ez duela bukaerarik dirudi…zer hausnarketa egiten duzue aurrera begira? Beti edukitzen dugu zakuan gordeta itxaropena, herrian dagoen mugimendu eta indarra ikusita. Egia da egurra eman eta eman ari zaizkigula eta jendearen artean nabaritzen dela kezka eta nekea, orain epaiketa hau, gero bestea. Eguneroko lanean eragina du, baina bestetik bide onetik goazela ikusten da eta horrela jarraitu beharko dugu, nahiz eta min handia egiten ari zaizkigun. Eta soka luzea da bai, Askatasunako kideak epaituko dituzte apirilean, Udalbiltza ondoren, Egunkaria gero…Azken batean ETArekin eta kale borrokarekin zerikusia duten atxiloketak 40 izan dira su etenaz geroztik, eta eragile sozial eta politikoak, berriz, 110 inguru. Hor garbi ikusten da zein den Estatuaren eta auzitegien
···
···
nahia. Bide politikoak oztopatu eta hor dabilen jendea atxilotu eta espetxeratu, gero eta jende gutxiago utziz, indarrak ahulduz diskurtsoa sinpleago izan dadin eta azkenean ‘hau daukazue eta hau onartu behar duzue’ esateko. Ikusi besterik ez dago azken atxiloketak ere; Batasunako gehientsuenak espetxean daude eta etorriko direnak! Ikusita eskubide zibil eta politikoak lurperatuta daudela marko honetan, marko hau agortuta dagoela ikusten da eta ez dituela inondik inora bermatzen pertsonen eskubideak. Ez dira gai beste marko bat planteatzeko non eskubide guztiak bermatuta dauden eta proiektu politiko guztiak gauzatu daitezkeen. Hor dago benetan koldarkeria eta alderdien interesa. Bidegurutze batean gaude, euskaldun guztion eskubideak onartuko dituen marko bat onartu edo gatazka beste 20-30 urtez luzatuko lukeen iruzur politiko bat onartu euren interes propioak lehenetsiz. Nahiz eta egoera beltza izan, denok ere barneratuta daukagu negoziazioa ezinbestekoa dela edozein gatazkari aurre egiteko. Duela gutxi hautsi zen Loiolan prozesua, baina aurreko negoziazio prozesuetatik gaur arte egindako ibilbideak balio du hurrengorako, eta hurrengo negoziazio batek egon beharko du. Ez da abiapuntua zero izango, kontzeptu batzuk argi geratu direlako mahai gainean, lurraldetasuna adibidez. Euskal herritarren gehiengo zabal bat erabakitzeko eskubidearen alde dagoenez, lehenago edo beranduago gatazka hau eskubide horiek aitortzetik konponduko da. Hala eta guztiz ere, hauteskundeetan egongo zaretela diozue, nola egingo duzue? Zein izango da emango duzuen mezua? Guk esan genuen hor egongo ginela eta hor egongo gara. Nola? Ba, abstentzio aktiboaren bidez. Batetik, Estatuak hartu duen bide errepresiboaren aurrean herri gisa planto egiteko garaia dela uste dugu, salbuespen egoerari aurre egiteko. Eta bestetik aldaketaren garaian gauden honetan konponbiderako irtenbide gisa guk marko demokratikorako proposamena aldarrikatzen dugu.
ZEIN
D A Z U E N IRITZIA
EAE-ANVR E N
R E N ETETEAREN AURREAN?
JARDUE-
Zestoako Eusko Alkartasunak, erakunde politikoen ilegalizazio prozesuak bultzatzeko ekimenen kontrako jarrera irmoa du. Prozesu hauek eragin zuzenak eta murriztaileak baitituzte eskubide eta askatasunetan, ideologia eta adierazpen askatasunetan edota biltze eta herritarren parte hartze eskubideetan hain zuzen ere. Eusko Alkartasunaren iritziz pertsona guztiek dute bizitza politiko, sozial eta kulturalean aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea, dituzten proiektuak bitarteko politikoen bidez soilik defendatuz eta Euskal gizartearen gehiengoaren babes demokratikoa lortu ezkero aurrera eramanez. Euskal Herriko hautetsi guztiek aukera izan behar dute beren ordezkaritza politikoaren lana askatasunez eta baldintza berdintasunean egiteko. Horregatik, ilegalizazio prozesuez gain, hainbat eta hainbat hautetsik jasaten duten jazarpena eta heriotz mehatxua gogora ekarri nahi dugu, hauek ere herri borondatearen ordezkari izanik ezin bait dute beren lana askatasunez bete. Ideologi eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarrikapen zintzoak nahi eta nahi ez egoera guztiak hartu beharko lituzke kontuan. Zestoako Eusko Alkartasuna osatzen dugunok gure konpromezu politikoaren ardatz egiten dugu herritar guztien eskubideen defentsa eta herri aske baten oinarria parte hartze politikorako eskubidea dela aldarrikatzen dugu.
2006an, ETAk su etena iragartzean, itxaropen izpi bat zabaldu zen (beste bat). Urtebete ondoren lehengo tunel beltzean berriro sarturik aurkitzen gara, ETAk su-etena bertan behera uztea erabakita, euskaldun guztion itxaropen eta nahiari muzin egin ondoren. Orain atxiloketa, ilegalizazio eta gainontzeko guztiak datoz. EAJ-PNVk argi ta garbi dauka hori ez dela bidea (ilegalizazioarena), hortik ezer honik ez datorkigula. Guztiz erabaki politikoa da eta ez da bidezkoa herri honen zati bat ordezkatzen duen alderdia ilegalizatzea. Herri honek hitz egin behar du, polítika egin behar du eta horretarako denon beharra dago. Ondorioz gu hauteskunde kutsua duten ilegalizazio horien AURKA gaude. Zestoako Eusko Alkartasuna Baina hau esanda ezin ditugu “PNV iruzurra egiten ari da”, “PSOE ren morroi gera” eta abar bezalako aspaldiko leloak onartu. Ezin da errua beti besteen bizkarrera bota eta gainera gero laguntza eske etorri. Ondo dago galdetzea “PNVek zer egin behar du hau ekideteko”. Baina Ezker Abertzalea ezin da isilik egon eta ETAk (su eten garaian) bi ekuatoriar erahiltzen dituenean, herrian 2 kutxazain erretzen direnean, eguna joan eguna etorri kale erasoak daudenean edo hainbat zinegotzi bizkarzainekin dabiltzanean “gatazkaren ondorioa da” esan. Ilegalizazioez gain giza eskubideen urraketa nabarmenak daude eta ezker abertzaleak ez du ezer esaten. Herri honetan zerbait egin nahi bada, gure ustez funtzeskoena hori da, GIZA ESKUBIDEAK errespetatzea, lehenbizi oinarrizkoenak (bizitza eskubidea) eta gero gainontzekoak. Gure lana hori izango da, errespetu horretatik akordio zabal bat lortu, guztion artean, herri borondatea errespetatuko duena eta herri honetan hainbat urtetan dugun egoera lotsagarri honi irteera ematea. Zestoako EAJ-PNV
9
u daleko
•T
AMAITZEA HELBURUA EAE-ANV UDAL TALDEAREN
ORTURAREKIN
berriak
• RZuzeneko Partzelen (Portalekoa Eraikina
.5-Idiazpi Areako R.5.1 Eta R.5.2 Burutze
Eta Aldamenekoa) Garapenerako Hitzarmen Urbanistiko Aldatua Onartzeko Proposamena.
Etxebizitzen sustatzailearen ordezkaritzak eta Udalak izandako hainbat elkarrizketen ondorioz, zenbait adostasun puntu finkatu dira. Adostutako hainbat gai aurreko jabearekin sinatutako hitzarmenean jasotakoaren aldaketa suposatzen dute, baita Udalak bere garaian baimendutako eraikuntza arloko proiektu teknikoaren alderdi batzuena ere. Hori horrela, Udal Batzarrak, EAE-ANV eta EA Udal taldeetako zazpi zinegotzien aldeko botoekin, eta EAJ-PNV Udal taldeko lau zinegotzien aurkako botoekin, proposatutako erabilpenarekin ados ez daudelako, hitzarmen urbanistiko aldatua onartzea erabakitzen du honako klausulen arabera: LEHENA.- Construcciones Pagamuño, S.L.k konpromisoa hartzen du Zestoako Udalari Portale kaleko Portalekoa eta aldameneko eraikinean 401’47 m2 eraikitako azalerako (355 m2 erabilgarriak) lokalak jabetzan emateko. Lokal hauetan honako erabilera hauek garatuko dira: liburutegia, turismo bulegoa, balioanizdun gela eta interes publikoko antzekoak. BIGARRENA.Kontuan izanda Udalak eta Lizaso sendiak hasiera batean sinatutako hitzarmenean Udalaren aldeko lokalen zesioak gutxienez 450 m2ko azalera erabilgarritan zenbatu zirela eta hitzarmen honetan zesio hauek 401`47 m2 eraikitako azalerakoak direla (355 m2 erabilgarriak), bi aldeek adosten dute diferentzi hori konpentsatzea eman beharreko lokal horiek egokitze obrak burutu ondoren ematea. HIRUGARRENA.- Zestoako Udalak konpromisoa hartzen du Arau Subsidiarioen Errebisiorako dokumentu urbanistikoan ezarritako etxebizitzen kopurua gehitzeari dagokion xedapena barneratzeko. Horrela etxebizitzen kopurua 18tik 20ra pasatzea adosten dute.
DUEN MOZIOA.
Udal Batzarrak, EAE-ANV eta EAJ-PNV Udal taldeetako bederatzi zinegotzien adostasunarekin eta EA Udal taldeko bi zinegotzien abstentzioarekin, bere horretan onartzen du torturarekin amaitzea helburu duen EAE-ANV Udal taldearen mozioa. Hala ere zenbait zehaztapen egin nahi izan dizkiote mozioari. EAJ/PNV Udal taldeak dio bai tortura ekintzak, bai erailketak guztiz salagarriak direla eta ez dela begiratu behar nork egin dituen eta beraien harridura azaltzen dute giza eskubideen aurkako beste ekintza batzuen aurrean ANVk salaketa ontzat ematen ez duelako. Bere aldetik EA Udal taldeak eskubide guztiak denontzat izan behar dutela eta mozioak agertzen duen ikuspegia partziala dela adierazten du.
•O
HARROBIAREN LEHENGORAPROIEKTUAREN LANKETA PROZEDURA NEGOZIATUAREN BIDEZ KONTRATATZEKO ADMINISTRAZIO ETA ORRI TEKNIKOEN PLEGUAK ONARTZEKO PROPOSAMENA. SINBELTZ TZE
Udal Batzarrak, aho bateko adostasunarekin, honako erabaki hauek hartzen ditu: * Proiektuaren erredakzioa lehiaketan irabazle suertatu zen “Herritik harrira – Harritik herrira” izeneko ideia edo planteamendua egin zuen lantaldeari gonbidapena luzatzea proposamena aurkez dezan. * Kontuan izanda kontratuaren prezioa gehienez ere 315.473`60 eurotan finkatu dela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza 199.837 eurotakoa dela, Udal Batzarrak konpromisoa hartzen du behar adina kreditu jarriko duela kontratutik sortutako obligazio ekonomikoei aurre egiteko, aurreikuspen hauen arabera: * 2.007ko Udal Aurrekontua … 30.000`00 euro * 2.008ko Udal Aurrekontua … 127.736`80 euro * 2.009ko Udal Aurrekontua … 157.736`80 euro
B
adirudi azken urteotan indarra hartzen ari direla inauteriak Zestoan. Baina bada jendea aspalditik mozorrotu ohi izan dena, ia-ia Franco Xaharraren garaietatik. Beste batzuentzat, berriz, nobedadea da mozorrotzea. Batzuk talde txikian ibiltzen dira, beste batzuk soldadu tropa dirudite. Mundu bat dira inauteriak. Guk hiru koadrila aukeratu ditugu, ia-ia iritzira, eta euren ohiturak, motibazioak ezagutu nahi izan ditugu. Hori bili gara neskazaharkerian.
T
estua: Fernando Arzallus Elkarrizketa: Jone Bergara eta Joxeba Larrañaga
Ai ñs at eu at ri t Virjinia Anguera:
“SORGINEZ
MOZORROTUTA GEUNDEN, DENA PINTATUTA, SUDURRA IPINTZEN, AZKAZALAK PEGATZEN… ETA URAK BOTA NITUEN, ETA DONOSTIARA JOAN BEHAR, ETA ETXERA JOAN, DENA MAKILLAJEA-ETA KENDU, ARROPA KENDU… HALA IRTEN DU ALABAK… KARNABALERA”. Oktoberfest dirudi. Bavariar tankerako jantzia eta zerbeza eskuan (lastima, txikitxoa Oktoberfest-ekoa izateko, han txarro handiak usatzen dira-eta). Erreparatu gizonezkoei batez ere… Ezetz asmatu zeinek janzten duen norberak egindako mozorroa eta zeinek bestek egindakoa… Virjiniak jarri gaitu er-
3
Olga Goya:
1
[ZERTAZ MOZORROTU] PENTSATZEN ERE ONDO PASATZEN ZENBAT BARRE! HASERRETU ERE BAI TARTEAN, E!
DUGU.
e
ne: “Badaude bat baino gehiago, eguna iristen denean disfraza eman, jantzi eta kito egiten dutenak. Esaten du: «Eske ez dut bilatzen, eta jo… ez naiz jantziko», eta ematen diozu jantzia eta jantzi egiten da. Bestela ez lirateke jantziko eta guk nahi dugu denak janztea”. Ederra komeria! Goiz hasten omen dira prestaketa lanetan: “Gabonak pasa eta gero esaten degu: «Aurten zer?» Eta azkenean esaten degu: «Hau egingo degu». Juntatzen gera lau edo bost lagun eta hasten gera: «Hori ez, beste modu batean…», eta ideiak botatzen ditugu. Urte onena txarangarena izan zen, eta gero polita izan zen baita zirkoarena ere, kalea nola preparatu zen. Baina askotan jartzen da tema bat eta jendeak ez du nahi, limitatu egiten du-eta”. Solasaldian zehar, pasadizo eder askoak kontatu dizkigu Virjiniak: “Behin jantzi ginen pailazoz, dena espontexarekin-eta eginda, eta zapatak ziren handi-handiak eta sartu behar ziren gure zapatilak barruan. Eta [batek] egin zuen preparatu etxean; bere zapatilak pailazo zapaten barruan sartuta, baina alderantziz [ezkerrekoa eskubian eta eskubikoa ezkerrean]. Eta gau osoan: «Zer mina daukat hanketan»; eta guk: «Ba guk ez daukagu». Etxera joan zenean, goizeko seietanedo, orduan konturatu zen: «Mekaguenlaletxe, zapatilak alderantziz jantzi dizkit-eta»”.
Mojen historia mundiala da benetan, gure Benedikto txora-txora eginda geratzeko modukoa. Sei moja –Kontzilio aurrekoak, jakina– beren toka eta guzti: Sor Petra, Sor Mikela, Sor Karmen, Sor Eba, Sor Maria Angeles eta Sor Olga. Zer ordenetakoak ote dira? Auskalo. Eta Vatikanoko handikeriatan bizitakoak ez zirenez, hartu beren patroiaren irudia –etxeko panpina, mozorrotuta, alajaina!– eta kalera limosna eske. Baita pagotxa ederra bildu ere… Ez gero hogei duroko bakan batzuk, milaka batzuk baizik. Eta zer da-eta, afaritan edo gin-tonikatan gastatzeko kontzientzia-karga, eta Bernaberi eman omen zizkioten milaka pezetak. Horiek bai zerua merezi dutela! “Mojena urtetan pentsatuta zegoen, eta ideia izan zuenak nahi zuen seizientos batean sartuta etortzea moja guztiak (badakizu, Sor Seiscientos, Sor Citroen eta guzti hori) baina kotxe txikia ez genuen lortu, eta kotxe gabe”. Gaia nola erabakitzen duten galdetu diogu Olgari: “Normalean egiten dugu batzuk erabaki, eta beste batzuk jantzi bakarrik. Seiok egiten genuenean, ba, «Egingo al dugu?», eta lehenengo gauza beti «Ez». «Ez» eta gero «Bai», eta «Zer egin daiteke?» eta… gauza orijinala bilatu nahian baina ez da erraza, eta koadrila handia bazera, ba luzitu egiten du baina zaila da. Guk Pikapiedrarena urtetan pentsatuta geneukan baina jantzita bakarrik irtetekotan… Egin behar zen beste katxarro hori dena, eta lana zen hura egitea eta laga eta laga eta behin esan genuen: «Aurten irten egin behar dugu» eta horrelaxe”.
···
···
Beste batean, berriz, zera gertatu omen zitzaien: “Ez genuela irten behar, eta nik egun batzuk lehenago esan nion senarrari: «Ez degula irten behar?» Deitu nien lagunei eta esan nien: «Gaur gauean hamarretan Mollergira e!» Eta umeak sartu ohean eta pentsatu. Eta ea zer egin zitekeen azkar eta erraza, eta horrela hasi ginen eta… de bebes. Oso erraza: tokillak eta mañanitak, etxekoak, amamarenak eta hortik inguratuta, eta egin genituen baberoak puntillarekin, gorroak eta gonak dira baserritarraren gonazpikoak, eta ez dauka besterik. Eta bakoitzak bereak egin zituen e! Eta gizonek bereak! Umeak lotaratu eta gaueko hamaikatan juntatzen ginen ordu biak arte, eta hurrengo goizean lanera…”
June Alberdi, Oihane Larrañaga eta Aroa Vazquez: “MOZORROTU
EGIN BEHAR DA, BETI JANTZITA ZAUDENETIK PIXKA BAT ATERATZEKO”
Behin arabiarrez jantzi omen ziren, eta oso polita izan omen zen. Pirataz ere jantzi ziren. Aurten, berriz, erlez: “Erlez mozorrotu ginenean, telak-eta erosi eta josi –amak edo ahal den bezala–, gero antenak erosi...” Eta erlez jantzita zebiltzala, La abeja Maya jarri omen zuten Uztapiden… En un país multicolor / nació una abeja bajo el sol / y fue famosa en el lugar / por su alegría y su bondad. / Y a la pequeña abeja la llamaron Maya, / la pequeña y dulce abeja Maya. / Maya vuela sin cesar / a su mundo sin igual. Oso neska prestuak dirudite, gauzak garaiz egiten dituzten horietakoak, baina kontuz: “Lehenengo hasten gara bi hilabete lehenago, edo denbora asko lehenago, ideiak botatzen baina azkeneko astera arte-edo ez dugu erabakitzen”. Zazpi bat lagunek osatzen dute koadrila, denak neskak: “Neskak bakarrik, mutilak ez dira animatzen normalean. Beraien artean nahi izaten dute”. Zer daukaten Zestoako inauteriek galdetu diegu, azkenik: “Ba, jendea ezagutu egiten da, eta herriko jendea dago, denei kasu eta denak ezagunak…”, barre egiten dute. Auskalo zer esan nahi izan duten “denei kasu eta denak ezagunak” barrez esaten dutenean. Argazkiak eskatu dizkiogunean, neska modernoak bezala mailez bidali dizkigute. Oraingo gazteak digitalak dira, atera argazkiak eta denei bidaltzen dizkiete telefono bidez edo/eta mailez. Super-heroi gisa jantzita dauden argazkiari begira-begira jarri eta pixka bat komentatzeko gogoa sartu zaigu. Anekdotaren bat eskatu diegu, baina mutu geratu direnez, asmatutako historia bat jartzeko atrebentzia izan
dugu. Zer demontre, inauterietan dena libre da, ezta? Sei super-heroi beste super-heroi bati begira: mutila da (jakina!), berauen edadekoa, ederra, erakargarria… Mutilak irribarrerik erakargarriena duen super-heroia hautatu behar du; irabazleari musutxo eztitsu bat oparituko dio. Super-heroi bakoitzak mutila konbentzitzeko ahalegin guztiak eta bi egingo ditu, eta bera erosten ere saiatuko dira. Batek mundu guztiko boterea eskainiko dio; beste batek jakinduria; besteak maitasuna… Gau eta egun pentsatu eta pentsatu jardun ondoren, epaile super-heroiak hartu du erabakia: denak hautatuko ditu. Eta zoriontsuak izango dira. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zestoako plazan.
5 1
agenda ot 29
• Krra. Kultur talde ez-
ultur taldeen batza-
SAILA OSTIRALA
Arratsaldeko 19:30ean Etxeratek deituta hileko azken ostiraleko kontzentrazioa. • Gazte Topagunearen aurkezpena arratsaldeko 20:00etan Gaztetxean. Ondoren mokadutxoa izango da.
ma 01
RTXOA
Munduan libre Bizi ahal izateko Egunkaria Libre munduan Bizi ahal izateko
LARUNBATA
Independentziari Txotx!! Arratsaldeko 20:00etan ekitaldia eta 21:00etan txotxa, “Guk independetzia!” lemapean.
02
IGANDEA
Martxoaren 8a emakume langileen eguna dela eta Lilatoian korrika egin eta sagardotegira bazkaltzera joateko autobusa antolatu da. Izen emateko azken eguna otsailaren 27a, Koiote tabernan.
08 09
LARUNBATA
Emakume langilearen eguna dela eta kontzentrazioa arratsaldeko 19:30ean plazan. IGANDEA
Agiro mendi taldeak antolatuta egun pasa Gipuzkoako GR 121 ibilbidearen zati bat eginez. Informazio gehiagorako, kiroldegira zuzendu.
16
IGANDEA
XXX. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira umeak eta 11:00etan emango zaio hasiera helduen lasterketari. • Erralla bertso eskolak urteroko bertso jaialdia antolatu du Kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Joxe Agirre, Jon Maia eta Oihane Enbeita. Gai jartzailea: Unai Elizasu.
berdinen artean harremana sendotu eta koordinazioa hobetu asmoz kultur taldeen batzarra sortu da eta biltzen hasita daude, ondorengo egunetan ere bilduko dira: martxoak 11 eta apirilak 1. Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan.
• Abidaia ezberdinez
giro mendi taldeak
osatutako emanaldi berezi batzuk eskaini nahi ditu. Horretarako dei bat egiten die inoiz egindako bidalia politen bat aurkezteko prest dauden herritarrei. Deialdi ofiziala aurrerago egingo bada ere, jendea lanak prestatzen joatea komeni da. Informazio gehiago kiroldegian edo 943 147 942 telefonoan.
zulo
danbolin Otsailaren 16an, Arroabeko Olaberri baserria erre zen. Zauriturik izan ez bazen ere eta animaliak onik atera ahal izan bazituzten ere, baserria kiskalita gelditu zen. Itxura guztien arabera, ganbaran sortu zen sua oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
Hiru urte lanean pasa ondoren, amaitu
dira San Juan zaharren egoitzako berritze lanak. Kanpoa eta barrua berritu eta 3 plaza gehiago ere atera dituzte. Lan hauen kostua 1.542.000 eurotakoa izan da. Diru horren finantzaketa modu honetara egingo da: %50 Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, %30 San Juan Egoitza Fundazioak, %10 Kutxa erakundeak eta beste %10 Zestoako Udalak
k
Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak, Emaus Fundazioarekin elkarlanean, bigarren eskuko altzarien erakusketa antolatu zuen. Mankomunitatean jasotako altzari eta dekorazio elementuekin etxe bat osatzea lortu zuten. Tresna eta altzari hauek ikusgai egon ondoren salgai jarri zituzten.
ale/bale KALE.
OLIO ERABILIA BOTATZEKO JARRITAKO
EDUKIONTZI BERRIETAN OLIOA EZ DENA ERE MAJO BOTATZEN DA!
BA L E .
BENTAPELIGRO ONDOAN ERREPIDERA
JAISTEKO ZEUDEN ESKAILERATARAKO SARBIDEA ITXI EGIN DUTE.
7 1
Urtero moduan, aurten ere santa-eskean atera da talde bat Garikoitz Lopetegi eta Oskar Alberdi koplariekin. Eguerdian hasi eta Akoa, Lili eta Olalde auzoak egin zituzten lehenik eta herria ondoren. Bildutako dirua odol emaileentzat izan da.
10.250 kilo janari bidali dute Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara. Aurten, Wadna taldekoek, Azpeitia, Azkoitia, Zumaia eta Mutrikuko taldeekin elkarlanean egin dute bilketa. Iaz baino janari gehiago bildu dutela eta, gustura agertu dira taldekideak eta eskerrak eman nahi izan dizkiete laguntza eskaini duten guztiei.
Txiki Agirre Keixetak, margolari arroarrak, 'Paperean' izeneko erakusketa zabaldu du Donostiako Okendo aretoan. Paperari eman nahi izan dio garrantzia, hortik dator erakusketaren izena bera ere. 14 lanez osatuta dago erakusketa eta martxoaren 29a arte izango da zabalik.
Euskaldunon Egunkaria itxi zutela bost urte bete direla eta, Egunkaria libre! lemapean hainbat ekimen egin ziren herrian. Ostiralean txorizo jana izan zuten hasteko eta ondoren itxiera gogoratuz bideo bat ikusi zuten. Mikel Lizarralde Egunkariako langile ohiak hitz batzuk egin zituen, epaiketa datorrela eta auzipetuen egoera azaltzeko. Ondotik Andoni EgaĂąak propio prestatutako lau bertso abestu zituzten Marian Larreak gitarraz eta ahotsez lagunduta. Festak goizeko ordu txikiak arte iraun zuen, ‘Espada’ musika jartzailearekin. Larunbatean berriz jende asko bildu zen Bertsotranpak ikuskizunera. Ander Lipus eta bertsolarien laguntzaz barre ederrak egin zituzten udaletxe azpira bildutakoek. Egoera latzari ere umorea jarri behar zaiola garbi azaldu zuten taula gaineko artistek eta bertaratutakoek gozatu ederra hartu zuten bi ordu pasa iraun zuen ikuskizunarekin.
J
Uztapide II ardunian
Manuel Olaizola Olaizola D
"
atorren urtean beteko dira 100 urte Uztapide handia jaio zela. Manuel ilobak, 70 beteko ditu orduan. 13 urte egin arte batera bizi izan ziren Endoian. Izen eta abizen berdinak izateaz gain, izakera ere antzekoa zutela susmoa hartu diogu. Harrokeria gutxi. Umil hartu gaitu Gure Txokoa elkartean. Orain, ahal duen lanik gutxien egiten omen du, idi kontuak eta utzita ditu baina kalerik egin gabe joaten da afari pasara egitera soziedadera.
Endoian urtero, festetan, osabailobak kantatzen genuen�
Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan? Hamazazpi bat urterekin. Festa giroan, erromeriara joan eta afal ondoren, lagun artean. Juerga handi bat egin, tartean soinujoleak ere izaten ziren, haiek saio bat egin eta gero bertsoak tartean. Zu joaten zinen lekura joaten zinela, beti izango zinen Uztapide Bai, lagun artean jarduten nuenean ere beti Uztapide. Gazte gaztetatik. Karga izan al da hori zuretzat, izen handi hori alegia... Ez, karga ez, pena horixe, gutxiegi segi diodala haren bideari, erraz laga. Baina karga ez da izan niretzako, ez, kontrakoa! Zaila zen hark adina egitea eta... dagoenarekin konformatu behar. Eta lagun artetik txapelketetara... Bai, sariketak izaten ziren orduan, Loiola Irratiak antolatzen zuen bat. Binaka joaten ginen bertsotara. Bertan ez zen puntuaziorik ematen, gero irratitik esaten zuten, entzuleek ematen zituzten botoak. Han bat apartatzen zen eta bigarrena apartatzeko Azpeitiko Zelaitxon egiten zen saioa. Zein bertsolarik hartzen zuten parte? Lopategi eta Muartegi bizkaitarrak, Bitor Agirre Brinkolakoak, Odriozola batek ere bai, Tolosa aldekoa, baina hark ez zion segi. Gero Goiburuk eta Intxaustik... Hare-
xek atera zuen bigarren, Muartegik lehenen. Beste urte baten Lazkanok eta Basakartek eta hauek ere bai... Zer garaitan zen? Soldaduska aurretik... Bertsolari handiekin jardun zenuen orduan, eta soldaduska eta gero, jarraitu al zenuen batere? Bai, soldaduska eta gero Azkoitian izan zen beste txapelketa bat, Lilibe eta Nikolas Zendoia eta Istinga... Aurrena atera nuen baina hala ere pixkanaka uzten joan nintzen eta... Soldaduska non egin zenuen? Afrikan. Han egon nintzen barku zahar batean bi urte. Eta hark ere asko hoztu ninduen. Han ez zenuen bertsotan asko egingo... Ezta euskaraz ere! Inorekin ez. Soldaduskatik bueltan izan nuen indarraldi bat, ondo ibili nintzen garai bat baina... Zergatik utzi zenion ba... Garaia ere ez zen on-ona, guk jardun genuen garai hartan, bazen hemen kastigua eta galarazitakoa eta‌Herreran izan ginen behin Pello Lilibe eta biok eta gogoan dut bertsotarako gaiak aurretik pasa behar izaten zituztela. Pixkanaka hoztu egiten dira gauzak eta ez genuen indarrik hartu behar den bezala. Txapelketa zalea al zinen? Ez. Joaten nintzen, egia esateko, obligazio bezala. Izaten da, bada, besteak doazela eta... Gaizki pasatzen zenuen‌ Bai, ondo ez. Txapelketan neurtzen al da bertsolaria... Bai, pixka bat neurtuko da, neurtuko ez da, ba! Oraingo bertsotako mundu hau ez dut nik asko ulertzen, niretzako asko kanbiatu da. Izan dira bertsolariak txapelketan gaizki ibili direnak baina bertsolari handiak izan direnak. Oraindik ere pentsa ezazu Agirre batek eta
9
zer meritu eduki duen bertsotan eta txapelketara joan eta ezin zuen egin ezer, total gaizki pasatzen zuen gizajoak. Eta bestela pentsa ezazu bertsotan ze azkarra izan den... Eta oraingo bertsolariak eta jarraitzen al dituzu batere... Orain aldatuta dago, lehen gu gazteak ginela, bertso luzeak kantatzeko kapaz zen bertsolaririk ez zen ia, Baserri eta gure osaba eta, nik ez nituen behin ere ikusi 9 puntuko bertsoa botatzen. Zaila omen da bertso luzea egitea baina 10eko txikian gauza asko esatea ere bai. Han ere burua nekatu behar izaten zen berdin-berdin. Errima ere asko aldatuta dago eta... Giroa ere desberdina da… Bai, ni joan ere gutxi egin naiz aspaldian, ez dut ondo pasatzen gainera. Asko sufritzen dut besteei entzuten ere. Lehen hemengo jaialdian lasai egoten nintzen, orain hementxe ere sufritu egiten dut. Anjel Mari Peñagarikanok kontatzen omen du zurekin hasi zela bertsotan, nola da kontu hori... Ni linterneroa nintzen eta Albisturren ari ginen lanean. Hura mutil koxkorra zen. Taberna bat zuten orduan eta guk jan eta lo eta denak hantxe egiten genituen eta han ibiltzen zen mutil koskorra nirekin jolasean eta… horrelaxe hasiko zen. Santa-eskean ere asko ibili zara? 17 urterekin hasi nintzen. Oso gustuko nuen gainera. Urte haietan ondo ibili nintzen. Eta ez zen badaezpadako eguna sartzen. Gu hasita gaude goizeko zortzietan eta hurrengo eguneko zortzietan bukatu. Bakar-bakarrik gainera. Eta dena oinez. Eta gaueko ordu txiki haietan non jotzen zenuten atea? Baserriz baserri, berdin-berdin. Denak jaikitzen ziren. Aurrenekoz agurra, eta gero hasten zinen etxeko zaharrenetik kantatzen, bi, hiru edo lau bertso eta gero gainontzeko guztiak. Izaten ziren etxeak hamar lagun bizi zirenak orduan baserri askotan, eta hamarrak pasatu arte, hantxe. Gero limosna ematen portatzen ziren baina, denak pasa behar! Sekula jarri al duzu paperean bertsorik? Ez, ez daukat granorik. Ez dut sekula izan gogorik ere. “Lehen ere bertso bera kantatu dik”, “horrek ikasita ekartzen dizkik” esaten zuten bertsolari ba-
1
tzuengatik, niregatik alperrik esango dute hori. Nik lagatako bertso on asko ez da egongo inon baina idatzitakorik batere ez daukat. Osabarekin asko kantatu al zenuen? Dezentetan kantatu nuen. Deban eta, Endoian berriz urtero, festetan, osaba-ilobak Ze oroitzapen duzu? Ni mutil koxkorra nintzenetik entzun dut bertsotan. Baina etxean ez zuen asko jarduten. Estudiatzailea zen gure aldean, gauean eta gu denok ohera joandakoan han geldituko zen bere lanak egiten, errimak bilatu eta irakurri eta... Xalbador zenagatik askotan entzun dut jenio txarrean egoten zela beti, gure osaba ere bai askotan. Zer edo zer pentsatzen hasi eta gauza nahi bezala ez irteten eta. Buruari lan ikaragarria ematen. Bertsolaritza gogorra da. Guk hartu dugun bezala ez horren gogorra baino... Zer eman dizu zuri bertsolaritzak... Lagun arte handi bat, gustura ibili naiz. Estuasun galantak ere bai! Baina batean eta bestean oraindik ere lagun asko dut. Nire pozik handiena hori izan da. Oroitzapenen onak ere badituzu orduan Lasturra joanda akordatzen naiz, artean gaztea nintzen, soldaduskara joan gabe, Artañola kojoa bazen orduan, izatez errezildarra, hemen maisu izan zen. Bertsolari ona zen, oso gustura jardun genuen biok. Aurrenetako kantatu aldia izango nuen artean eta oso oroitzapen ona daukat. Aurreragokoa ere badut beste bat. Xalbador eta Mattin Zestoara etorri ziren baten, gure etxean gelditu ziren lotan. Etxeratu ginenean, jarri zen Mattin ohe gainean eta hasi zen bertsotan, berritsua zer zen, bada, hura! Lo egin behar zuela, Xalbadorrek, eta egoteko isilik, goizean jaiki egin behar zela; eta segi bertsotan, besteak. Azken aldian batere jardun al duzu bertsotan? Kinto bazkaritan eta... baina joan zen urtean ez nuen batere kantatu, eztarria ere pixka bat itxita nengoen santa-eskean ibilita. Aitzakia izan zen hori, eztarritik neukan fallorik gutxiena.
J
one Bergara Xabier Unanue