danbolin 2008/3
82. alea
Danbolin-zulo Kultur
Elkarteko bazkideen artean, urtero bi pertsonarentzat landetxe batean asteburuko egonaldia zozketatzen dugu. Aurtengo irabazlea Maria Antonia Artano izan da. Zorionak! Zu, oraindik, bazkide egiteko zaudela? Deitu berehala 943 147 123 telefonora. (urteko kuota 20 â‚Ź)
Lagundu zuk ere proiektua sendotzen!
U d a n b o l i nEK
rko Canseco
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 15 17
ATARIKOA.
Harrigarria da zein azkar aldatzen diren norberak bere buruari ezartzen dizkion helburuak. Martxoaren 16an esnatu, burua leihotik atera, eta ‘To! Nahiko lan bukatzen!’ etorri zitzaidan burura. Krosean parte hartu eta aurreko edizioan lortu nuen denbora hobetzeko asmoa nuen. Hogeita sei urte ditudalako, bestela nire eskuaren dardara ikusita Parkinson gaitza nuela pentsatuko luke edonork. Kirola egitea osasunarentzat ona dela diote, baina igande goiz batean, eguzkipean, 8.567 metro korrika egitea ona ote den galdetzen badidazue, ez dakit zer esan. Beroa, alde guztietan zegoen beroa. Beroketa hasi aurretik izerdi patsetan nengoen. Seinale txarra. Zerbait ongi ez doanaren seinale. Nire kasuan behintzat bai. Azpimarragarria izan da aurtengoan krosak izan duen partaide kopurua. Irteera puntuan buruak besterik ez ziren ikusten. Eta beroaren usaina alde guztietan nabari zitekeen. Kroseko zirkuituari hiru itzuli eman behar zaizkionean indarrak ongi neurtu behar dira. Lehen itzulia erraz egiten da, baina bigarrengoan kontuz ibili behar da. Azkarregi joanez gero, azken itzulian indarrik gabe gelditzeko arriskua dago, eta ibilbideak dituen aldapa pilarekin lasterketa tortura bihurtu daiteke. Indarrik gabe ez gelditzeko lasterketari hasiera lasaia eman genion. Lehen bi kilometroak ongi joan ziren. Neurrian. Makina behartu gabe. Laster ikusi nuen gauza ez zihoala modu egokian. Makinak ez zuela martxa gehiago. Neure burua egarriak itota ikusi nuenean, lasterketa amaitzeko nahikoa lan izango nuela onartu behar izan nuen. Abiadura azkarragoa lortzea ezinezkoa zen igandean. Erregairik gabeko diesel hutsa bihurturik ibili nintzen bigarren itzulitik helmugara heldu bitartean. Beroak lagundurik metroak atzean utziz joan ginen partaideok. Bide ertzean erretiratutakoren bat ere ikus zitekeen. ‘Gaur amaitzeak badu meritua’ pentsatu nuen. Aurreko edizioan bezala, plazatik pasa ginen bigarren aldian, ura ere eskertuko genuke batek baino gehiagok. Tourreko mendiko etapetan ura eskatzen duten txirrindularien jita genuen. Push, Push! Egitea ere eskertuko genuke batek baino gehiagok. Botila urak ez ziren faltan bota genuen gauza bakarra. Jone ez zegoen Danbolinerako argazkiak ateratzen. Hirugarren itzulian ezusteko aurkaria topatu nuen. Azken metroraino borrokatu eta segundo baten barruan erabaki zen dema saririk gabe gelditu zen. Helmugara iritsi ginenerako barrita energetikoak eta edari isotonikoak amaitu egin ziren. Aurrenekoek indarrak berreskuratu beharra izan bazuten, atzealdean amaitu genuenok zer esanik ez. Hori izan zen antolakuntzaren hutsune bakarra. Partaidetza handiaren eraginez sortu zen hutsune bakarra.
INKESTA
ENBIDOAK
ZESTOAREN HISTORIA OROKORRA
DANBOLIN ZULO
ASTOEI BISITA
AGENDA
JARDUNIAN LAILA RANGEL
diruz lagundutakoa
enbidoa I. LASTERKETA HASI DA! rtxoaren 16an herri krosa ospatu zen. Gure semea lehen aldiz irteten zen korrika eta inoiz ez bezala bederatziak eta erdietarako Gurutzean ginen lasterketari hasiera noiz emango zain. Egia esan grazia egiten du haur guztiak batera urduritasun puntu horrekin ikusteak, bakoitza bere dortsala harro-harro erakutsiz, bezperan prestatutako txandala eta korrikako zapatilak jantzita, elkarri begira, nahi izan gabe beraien bizitzako lehen lehia uneak bizitzen. Haur bakoitzaren ondoan, nola ez ba, gurasoak. Babestuak senti arazi nahian, eror ez daitezen, gauzak ondo bidean joan asmoz. Lasterketa hasi da! Gurutzetik plazara denak tropelean, festa giroan joan dira. Batzuk aurretik, besteak atzetik, baina helburua iristea soilik izan da, parte hartzea. Lehena edo azkena, baina helmugara heltzea. Egoera horrek haur horiek aurretik duten bizitzari buruz pentsarazi dit, jarraitu beharko duten oztopoz beteriko bideaz. Oraingo lasterketa lagunartekoa izan da, baina denbora aurrera doan heinean exijentziaz eta betebeharrez betetako zurrunbilo batean murgildu beste aukerarik ez dute izango; denon artean eratutako gizarte egitura horren barnean. Denon artean esaten dut geuk ere guraso bezala, ohartu gabe edo ohartuta, gure seme-alabek gizartean beraien lekua izan dezaten prestaketa egoki bat izateko estutu egiten ditugulako: ikasketak, musika, hizkuntzak, kirola… garrantzia duten elkar komunikazioa, jolasa eta momentu goxoei eskainitako denbora murriztuz. Gure gabeziak haurren prestakuntzarekin estaltzeko joera dugu. Guk jaso ditugun balore lehiakorrak bikoiztuta eskaintzen dizkiegu, oihanean gogorrenak bizi irauten duela barneratua baitugu. Orain arteko garaiak geure zilborrari begira igaro ditugu, norberaren izaera garatuz eta gauzatuz, orain aldiz, gure ondorengoenaz arduratzea dagokigu. Horretatik ez gaituzte Pirritx eta Porrotxek libratuko. Ardura handiegia da dagoena bakarrik eskaintzeko, orain arteko kezka eta desadostasunak praktikara eramateko garaia da, baina inguruneak uste baino gehiago baldintzatzen gaituelakoan nago. Hasi da lasterketa!
Ma
Eta orain, zer? Momentuz lan eta lan, oraindik plana egin gabe, baina Aste Santuko egun horiek ondo etorriko direla pentsatzen dut eta zer edo zer moldatuko dugu. Planik egin gabe, baina momentuan momentukoa eginez disfrutatuko ditugu egun horiek.
29 urte
Nagore Olazabal
I
zaskun Larrañaga
Orain? … Udaberria badator eta … umore ona denentzat. Ez dakit, ba … udaberria badator eta … Gora bihotzak!
37 urte
Ana Artola
5 Eta orain zer? Ba …, segi Orain zer? Orain udaahal dena egiBa … datorren berria, eguraldi ten, oraintxe asteazkenean ona, eta … ba, bezala aurrera oporrak hartu Ea orain dahorixe. Laster segitu behar. eta lana eta gaitozen lau urteeumearekin honnontzeko egintan egoera nordartzara … BeMaite Alkorta behar guztiak malizatzen den no, lehendabizi ahaztu eta dis31 urte eta Euskadiren Aste Santuarefrutatu, geurealde lan egiten kin hasiko gara. tzat denbora dugun batik bat. Neguko eguralhartu… dia kendu, umearekin ibili eta Julian Bueno J. Migel Igarataundi … kanpo giroa! 39 urte
Dani Mayo
32 urte
52 urte
E
BAZ-KIDE-TZA
z
estoako Euskal Herrian Euskaraz
USKALTZALEOK Euskal Herria eraikitzen ari gara, Euskal Herri euskaldun batean bizitzeko eskubidea eta nahia dugulako. Hala ere, euskaldun bezala agertzea ez da batere erraza, oztopoak handiak baitira. Adibide batzuk jartzearren hor ditugu estatuen eskutik jasaten ditugun zapalketa eta erasoak, baita egunerokotasunean bizi dugun hizkuntza zapalkuntza ere. Askotan gure herrian beste egoera bat dugula iruditzen zaigu, eta egia da beste herri batzuekin konparatuz oso egoera ona dugula, baina hemen ere badugu zer kexatua eta non lan egin. Anbulatorioan oraindik gazteleraz hitz egin behar izaten dugu, postetxean zer esanik ez, udal administrazioak ere bere hutsuneak ditu, baita gaur egungo hezkuntza ereduak ere (Zestoakoa ere barne dago). Baina guk, gure herria eraikitzeko hautua eginda dugu eta horretan aurrera jarraituko dugu oztopoak oztopo. Gure helburua den hiritar eleanitzez osaturiko Euskal Herri euskalduna lortu arte. Egoera zaila dugu baina ezin gara eskuak gurutzaturik geratu, ez horixe! Eta hor jarraituko dugu euskaldunon hizkuntza eskubideen defentsa egiten; euskararen kontrako erasoen aurrean tinko agertzeko, Euskal Herri euskaldunaren alde urratsak emateko, ofizialtasuna lurralde osoan lor dadin eragiteko, euskararen aldeko kontzientzia eta mobilizazioa sustatzeko….. Baina hori guztia aurrera eraman ahal izateko zure laguntza behar dugu. Laguntza esaten dugunean, ekarpen ekonomikoa eskatzen dizugu. Herri mugimendua izanik, geuk sortzen ditugun diru iturrietatik bizi gara, instituzioen laguntzarik gabe. Horregatik jotzen dugu zuregana, euskaltzale hori, zure laguntza ezinbestekoa delako, EGIN ZAITEZ BAZKIDE! Kuotak: Langabetuak: 4€ hilean, Langileak: 7€ hilean. Bazkide izateagatik Euskaltzale! aldizkaria jasoko duzue etxean. Harremanetarako: e-mail bidez: zestoakoehe@euskalerria.org, Telefono bidez: 677673731 EUSKARAK DENON LAGUNTZA BEHAR DU!!!!! Mila esker!
Zestoaren Historia orokorra idazteko asmoa du Iñaki Azkunek Informazio-iturrietara jo du agiri originalen bila
P
ertsonalki ezagutzen ez duten herritarrei ere ezaguna egingo zaie Iñaki Azkune Mendiaren izena. Izan ere urtero-urtero herrijaietako egitarauan Zestoako historiaren hainbat zertzelada interesgarri argitaratzen ditu. Baina orain, badu proiektu handiagorik, betiere Zestoako historiari lotuta. Horregatik, proiektu horren berri jakiteko egin genuen hitzordua Iñakirekin, eta, baita argi asko, bere asmoen berri eman ere… Bai, duela lau bat urte hasi nintzen nire proiektuarekin, eta lanetik erretiroa hartu ondoren, izango dira bi urte eta erdi edo, buru-belarri nabil Zestoako historia orokor bat egiteko asmoarekin.
Hogei artxibategi inguru pasa ditu eta dagoeneko hogei mila kopia inguru Udalaren esku utzita dauzka
Hori egitea lan luzea izango da, inondik ere… Hasteko, hiru mendeko tartea hartu dut aztertzeko: XIV., XV. eta XVI. mendeak. Orain arte Zestoako historiaz hainbat lagunek idatzi dutena oso interesgarria da, baina batez ere iturrietara jotzea interesatu zait. Orduan, nire hasierako lana mende horietako agiriak biltzea izan da, eta horretan ari naiz oraindik ere. Dagoeneko, hogei bat artxibategi pasa ditut. Zestoako artxibategian gauza asko dago, baina beste artxibategietan ere badago Zestoako historiaren berri, herrian bertan dagoena baino askoz gehiago, gainera. Eusko Jaurlaritzako Irargi erakundeak badauka “Badator” izena duen datu-basea eta hor milaka eta milaka dokumenturen tituluak daude. Hortik Zestoarekin edo zestoarren batekin lotura duena apartatu, eta hor ibili naiz artxibategiz artxibategi. Inguruko hainbat udal artxibategi pasa ditut: Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Zumaia, Urretxu, Zumarraga. Horiez gain beste hainbat lekutan ere ibili naiz: Donostian lau artxibategi pasa ditut, Iruñe-
ko artzapezpikutegian izan naiz, Tolosako Artxibategi Orokorretik gauza asko jaso ditut; Valladolid, Simancas, Oñati, Mutriku… Juan Mari Aranberri eta biok ibili gara materiala jasotzen. Lehen fase honetako bilketa lana amaitzeko beste lau-bost hilabete beharko ditut. Oñatin jasotzeko dezente falta zait, eta gero Sevillara ere joan nahi nuke. Zestoako historia egiteko herriko agiritegia arakatzea derrigorrezkoa da, baina beste hainbat lekutako artxibategiak miatzeko arrazoiak eskatu dizkiogu Iñakiri. Esplikazio erraza dauka horrek. Alde batetik, auzo-herriekin betidanik izan da harreman zuzena. Mugak ez dira beti gaur dauden lekuan egon, eta beste herrietako agirietan kontu horiek agertzen dira, herrien arteko beste hainbat gorabehera ere agertzen da udal artxibategietan. Donostiako seminarioan, esate baterako, herrietako liburu sakramentalak daude eta Zestoako jaiotzak, heriotzak, ezkontzak… jasotzen dira. Bestalde, Zestoako eliza, Gipuzkoako beste hainbat herrirekin batera, Iruñeko artzapez-barrutikoa izan zen XIX. mendearen erdialdera arte. Gero beste kontu bat dago. Auziak eta pleituak erabakitzeko hiru maila edo instantzia zeuden orduan: lehen instantzia herriko alkatea zen, hurrengoa korrejidoretza (Tolosan daude agiriak), eta hirugarrena Valladolideko errege-kantzelaritza. Lili jauregiko artxibategia San Telmo museoan dago, San Millan markesarena Donostiako udaletxean, Donostiako Zabala etxean Altzolarats palazioko datuak daude…
7 I ÑAKI A ZKUNE M ENDIA
Beraz, artxibategi horietan guztietan gure herriari buruzko material ugari dago. Zer esanik ez Oñatiko Protokoloen agiritegian. Sevillako Indietako artxibategian ere badaude Ameriketara joan ziren zestoarrei buruzko agiriak. Beraz, aipatutako hiru mende horietako agirien bilketa nahiko aurreratua daukazu… Bai, dagoeneko hogei mila orri digi-
talizatuta dauzkagu, eta material horren guztiaren kopia bat, Fernando Ar-
Zestoarra da jaiotzez, azken berrogei urte pasa Donostian bizi bada ere. Hala ere, sarri etortzen da herrira. Peritu industriala da ikasketaz, eta hala, industrian egin zuen lan hamar bat urtez. Tarte horretan, euskara landu zuen, pixkanaka itzulpenak eta bestelako idatziak argitaratzen hasi zen. Euskaltzaindiko tituluak ere atera zituen. Irakasle lanetan hasi zen teknologia eta euskara arloetan. Irakaskuntzatik Elhuyar Elkartera pasa zen, eta han egin ditu azken urteak hainbat lanetan: hiztegigintza, zuzentzaile, itzultzaile, aldizkarian artikulugile etab. Hainbat liburu ere argitaratuak ditu: Amaia, Eneko Aritza, Zezenak Euskal Herrian, eta Parisko Andra Maria eta Kameliadun dama itzulpenak, besteak beste. Hala ere, bere zaletasun nagusia, pasioa iaia, Historia izan da, batik bat Zestoako historia. Hainbat artikulu argitaratu izan ditu gure herriko historiaz. Erretiroa hartu duenetik hor dabil buru-belarri, inurrilanean, Zestoako historia arakatzen, han eta hemen.
zallusi eman nion urtarrilaren amaieran. Horrela, Zestoako Udalaren eta herritarren eskura utzita daukat material hori, inork lehen eskuko informazioa aztertuz herriko historia sakondu nahiko balu ere. Alegia, Valladolideraino edo beste inora joan beharrik gabe hor dago materiala. Oñatiko zati bat eta Sevillako Indietako artxibategikoak jasotakoan, amaitutzat emango dut bilketa lana: Zestoa 1383. urtean hiribildu egin zenetik hasi eta 1601. urtera bitartekoa.
Pentsatzekoa da Udalari entregatutako material hori ordenatuta egongo dela… Jakina, artxibategika ordenatuta dago. Artxibategi bakoitzeko materialak aurkibidea dauka: agirien tituluak, bakoitzaren erreferentzia, etab. Erraz aurkitzeko moduan daude. Beste gauza bat ere egin dut. Agiri horietan dagoen onomastika (leku-izenak, pertsona-izenak) guztia atera eta dokumentu batean ipini dut. Orrialde bakoitzean zer izen agertzen diren zehaztuta dago: garai hartako grafia lehenbizi, ondoan izen estandarra nire argibide batzuekin, eta azkenik, ahozko hizkeran ematen diogun izena. Milaka izen agertzen dira guztira.
···
···
Zer klasetako kontuak agertzen dira zuk bildu dituzun agiri horietan? Alde batetik, herriko ekonomiaren berri jasotzen da: garai hartan baserriak eta horiekin batera nekazaritza eta abelazkuntza zegoen hemen, ez oso garatua, dena esan behar bada. Baina burdinolak ere baziren, eta burdingintza ekonomiarentzat inportantea izan da. Minerala ekarri behar zen, ikatza behar zen, garraioa antolatu behar zen eta J OAN M ARI A RANBERRI E IZAGIRRE horrek guztiak mugimendu handia eraZestoarra jaiotzez, eta bizitza gehiena giten zuen: merkataritza, produktua saldu egin behar baitzen. ere hemen egin du. Azken hamalauElizak ere botere handia zuen, hahamabost urtean Hondarribian bizi da marrenak kobratzen zituen, eta beste familiarekin. hainbat ondasun ere bai: dohaintzak ziIñaki Azkune txikitako laguna dut, rela, herentziak zirela.... 1549an Zestobetiko adiskidea. Historiako bilketa ako eliza erre ere egin zen, eta kontu lanak egiteko laguntza eskatu zidanean, horiek guztiak badatoz agirietan. gustura asko eman nion laguntza. Auziak ere agertzen dira, herri-muArtxibategi askotara lagundu diot. Hor gen kontuak, besteak beste. Inguruko ibili gara Elgoibarren, Mutrikun, herri gehienekin ondo konpondu izan Bergaran, Oñatira ere buelta asko egiten da Zestoa, baina Zumaiarekin ez, goraari gara. behera asko izan dituzte historian zeGero denbora dezente Zestoa osoko har Zestoak eta Zumaiak. baserrien fitxa egiten pasa dugu. Herentzi kontuak eta ezkontza konBerrehun eta berrogei baserri edo tuak ere agertzen dira. Ezkontzak garai gehiagoren fitxa egin dugu. Iñakik hartan gurasoek moldatzen zituzten, argazkia atera eta nik apunteak hartu, eta dotea zela eta ez zela liskarrak izahorrela ibili gara. Iñakik jasotzen zituen ten ziren. Maileguan emandako dirua agirietan izen asko agertzen zen: baserri ez itzultzeagatik auzitara jotzen zuenik izenak, etxeen izenak etab. Orduan izan ohi zen. historiako lanaren osagarri pentsatu Hortik herriko historia txikia atera zuen Zestoako udalerriko baserrien daiteke, orduko bizimoduaren berri. fitxa egitea, argazki eta guzti. Gero fitxa Dena dela, gauza bat dago garbi: jushoriek Fernandori entregatuta daude. tiziara eta eskribauarengana jotzen zuZestoarra izanik ere ezagutzen ez tenak maila bateko jendea zen, jende nituen parajetan ibili gara, Arroakoak pobrearen kontuak oso gutxi agertzen eta dezente ezagutzen nituen baina da. Adibidez, Liliko jauna noiznahi beste asko ez, oso gustura ibili naiz nire agertzen da.. Beheko jendea, gehienez, herriko paraje ezezagunak bisitatzen. maizterra bazen kontratua agertuko da, baina gehiago ez. Horiek anonimatuan bizi ziren. Beste gauza bat, kargu munizipalak: alkatea urtean behin aukeratzen zuten, San Migel egunez. Alkateak fiela behar zuen, zinegotziak ere bai. Alkatea txandaka aukeratzen zuten: urte batean Aizarnako partean edo parrokian bizi zena eta bestean Zestoako partean bizi ze-
na. Horrelako gauza asko azaltzen da agirietan; lanbideak ere bai: harginak, zurginak, olagizonak, itsas gizonak... Esklabo salerosketak ere agertzen dira. Garbi dago, bestalde, Iñakik ez duela orain arte egindako lanarekin planto egiteko asmorik. Bilketa lanak iturritik jasotako informazioa eskaintzen digu, bitartekorik gabekoa. Bigarren fase batean agiriak kronologikoki sailkatzeko asmoa daukat. Egian esan, hasita nago, onomastika arloan etab., baina oraindik asko falta da. Gero testu horiek transkribatu egin behar dira. Orain dela bostehun-seiehun urteko letrakeraz idatzita daude, eta oso zaila da irakurtzeko. Orduan, hori dena gaur eguneko letra-moldera pasa behar da, jendeak ulertzeko moduan jarri. Hori egindakoan, horiek denak ondo irakurri eta Zestoako historia idazten hasi, horixe da nire asmoa. Gustatuko litzaidake, aurrez Zestoako Historiaurreko laburpen txiki bat egitea, Erromatarren garaiko beste laburpen txiki bat ere bai, Gipuzkoako sorreraren laburpen txiki bat egin Erdi Aroko kontuekin, hor kokatu herria eta 1383tik aurrera sakon aztertu. Ez dakit noraino iritsiko naizen. Egin kontu XIV. mendekoak hogei bat agiri egongo direla, XV.ekoak beste berrehun, XVI.enekoak, berriz, agian bost mila. Horrela, mendez mende eta urtez urte joan eta iristen ga-
9 ren lekuraino. Umorea eta osasuna dauzkagun bitartean horrela segiko dugu, gero norbaitek segida emango dio. Horixe da plana: Zestoako historia lokala, ahalik eta sakonena egitea. Hainbeste lekutan aurkitu dituen artxibozainekin oso esker oneko agertu zaigu Iñaki. Artxibategietan oso jende jatorra topatu dut, herritik bertatik hasita: Fernandok asko lagundu dit. Beste artxibozain guztiak ere bai, denak laguntzeko, erraztasun ikaragarriak eman dizkidate, jende oso jatorra eta preparatua dago bazterretan, ez dute zer ikusirik garai bateko funtzionario petral haiekin. Adibidez, ni hemengo erreferentzia batzuekin joan nintzen Valladolidera eta artxibozainak esan zidan, haiek baino agiri gehiago egongo zirela, eta han atera zituen beste hogei bat agiri Zestoakoari buruzkoak. Juan Mari Aranberrik ere asko lagundu dit bilketa lan horretan, eskerrak eman behar dizkiot nire lagunari ere. Zestoarrok berriz, eskertuko ote diogu behar hainbat Iñakik orain arte egin duena, eta hemendik aurrera egin asmo duena? Mereziko luke bene-benetan.
M
anuel arregi
I ÑAKI A ZKUNEK
BERE
ASMOEN BERRI EMATEN ZIGUN BITARTEAN,
ELKARRIZKETAN ZENBAIT ZERTZELADA ETA DATU HISTORIKO TARTEKATU ZITUEN.
HAIETAKO
BATZUK
AUKERATU ETA HEMEN DOAZ LABURKI.
A RTXIBATEGI
ZOKOETAKO
AGIRIETAN ZER ERATAKO INFORMAZIOA TOPA
DAITEKEENAREN LEKUKOAK DIRA.
I RAETAKO
JAUNA
Iraeta etxearen berriak aspalditik ditu Iñakik, baina oraingo informazio bilketan ez du gauza berri askorik topatu, nahiz eta Oñatin ibili Gebaratarren aztarnen atzetik. Gebarako jauna ganboatarren buruzagia zen. Iraeta etxekoak ere ganboatarrak ziren; beraz, harremana izan zuten Gebaratarrek eta Iraetatarrek. Ganboatarrek 1448an Arrasateri su eman ziotenean Fortun Santxez Iraetakoa ere hantxe omen zen.. Garai hartako jauntxoek beren tropak izaten zituzten, eta Iraetako jaunak ere bazituen. Saltsa askotan sartuta ibili omen zen Fortun Santxez, eta 1456an erregeak desterratuta egon zen Esteponan. Aberatsak ziren Iraetatarrak: burdinola zeukaten, errotak ere bai, elizako patronatuak, zubitik pasatzea kobratu egiten zuten, Irlandaraino legatz bila joateko itsasontziak ere pleitatu ohi zituen Iraetako jaunak.
Z ESTOARRAK
MUNDUAN ZEHAR
Zestoarren aztarnak munduko bazter guztietan topatzen dira: Italia aldean, Sizilian, Napolin badira zestoarren aztarnak. Ameriketara ere zabaldu zuten sarea. Adibidez, Esteban Akeiartzakoak (Aquearça agertzen da paper zaharretan, Arroako Akertxakoa) ordezkaritza omen zeukan Ameriketan eta hara bidaltzen zuen burdina Sevillatik. Domingo Lizarraizkoak (Liçarraras, agiri zaharretan) bankua zeukan Sevillan, finantza-gizona zen. Garai hartan hemen klase guztietako jendea zegoen, ez baserritarrak bakarrik.
A IZARNA
ETA
Z ESTOA
Aizarnarren eta zestoarren artean beti izan da halako pike edo lehia moduko bat. Esan beharra dago, tituluz Aizarnako parrokia Zestoakoa baino inportanteagoa zela. Zerbaitegatik, duela gutxi arte elizan ere Aizarnan erretorea izan dute, eta Zestoan bikarioa. Bikarioak ordezkoa esan nahi du. Hiri-gutunaren ondoren, hemen bi parrokia izan dira 1852ra arte, orduan Arroa sartu baitzen. Garai hartan parrokiak ez zuen esanahi erlijiosoa bakarrik, lurralde zibila ere adierazten zuen. Iraetako jauntxoa, bere burdinola eta guzti, Aizarnako parrokikoa zen, Zestoan ere bazuten etxea, baina iraetatarrak Aizarnan ehorzten zituzten, kapera ere han daukate handi askoa. Lasaoko jauna ere, bere burdinola eta guzti Aizarnako parrokikoa zen, baita Altzolarasko jauna ere. Txiriboga, Indo aldea etab. Aizarnara egiten ziren. Beraz, Aizarnan botere handia zegoen. XV. mendearen bukaeran saltsa dezentea sortu zen. Herriko etxea Aizarnan egiten hasi ziren, Zestoako alkateak alto eman zien, herriko etxeak hiribilduaren barruan, harresiaren barruan behar zuela eta. Azkenean herriko etxea Zestoan egin zen. Aizarnak, historian zehar independentzia saioak ere egin izan ditu.
zulo
danbolin Duela aste batzuk, Kutxaren laguntzarekin etxeko lorezaintza ikastaroa hasi zen herrian. Astean bi egunez izaten da ikastaroa eta hainbat herritar animatu dira ikastaroan parte hartzera.
MUS TXAPELKETA AIZARNAN. Aizarnarren artean badugu mus txapelketa berezi bat urtero ospatzen duguna,eta aurtengoan ere ospatu berria dugunez, aipatu gabe ezin dugu pasatzen utzi.Beti bezala herriko elkartean ospatu dugu, eta aurten egun seinalatuan gainera, otsailak lau urtean behin erantsita duen egunean hain zuzen ere. Ahaztu dira garai bateko morroi feriak. Aitzbarna elkarteak antolatzen dituen ekitaldien barruan sartzen da txapelketa hau, eta herriko jaiak alde batera uzten baditugu, bigarren arrakastatsuena dela esango nuke.Mus txapelketa arrunta baino zerbait gehiagotzat daukagu herritarrok, bertan erabakitzen Urteko txapela lortzeak badu bere xarma bikotearentzat, eta urtekoaz aparte zein bikotek txapel gehiago lortu ere laster dugu lehian. Sari ugari zegoen irabaztunentzat, baina denak desio zuten txapela argazkiak erakusten duen bezala, German Elortza eta Jon Egigurenek eraman zuten, eta bigarren sailkatu zirenak Kandido Egiguren eta Juan Eizagirre izan ziren. JON EGIGUREN
k
Erralla Bertso Eskolak antolatuta
ale/bale KALE.
PILOTAN EGITEA ONDO DAGO, BAINA ERA-
BILITAKO TAKO, ESPARATRAPO ETA GAINERAKOAK LURREAN
BOTATA UZTEA EZ!
BA L E .
PISKANAKA-PISKANAKA ARI GARA BIDE
GORRIA OSATZEN. ESERLEKUAK ERE JARRI DITUZTE, EA HU-
RRENGOAN ZAKARRONTZIAK JARTZEN DITUZTEN!
bertso saioa izan zen kiroldegian eta bertan izan ziren besteak beste Jon Maia, Sebastian Lizaso eta Joxe Agirre bertsolariak. Orain arte saioa larunbata gauean izaten bazen ere, aurten igandera pasatzeko apustua egin da eta 200 lagun inguru bildu ziren kiroldegian. Bertsolariek saio bikaina eskaini zuten eta bertaratutakoek gozatu ederra hartu zuten.
1 1
Urtero legez hainbat ospakizun izan dira aurten ere Emakumearen Nazioarteko Egunean. Martxoaren 2an, Donostiako Lilatoian parte hartu zuten herriko 17 emakumek eta ondoren Hernaniko Otxuenea sagardotegian bazkaldu zuten emakumearen eguna ospatzeko asmoz. Hala ere, ospakizun eta aldarrikapenak martxoaren 8an amaitu ziren, egun horretan izan baitzen elkarretaratzea plazan. Jende dezente bildu zen bertan eta ondoren herriko emakume talde batek elkarrekin afaldu zuten.
Musika eskolako ikasleek opor aurreko kontzertua eskaini zuten Kultur Etxeko aretoan.Musikari gazteek euren piezak jo zituzten, eta besteak beste honako instrumentuekin aritu ziren herriko gaztetxoak: biolinekin, pianoarekin, gitarrekin, txistuekin, trikitiarekin eta flautarekin.
MARTXOAREN 16AN XXX. HERRI KROSA izan zen. Eguraldi bikaina izateaz gain, aurreko urteetan baino jende gehiagok hartu zuen parte. Urtero bezala, lehenengo hiru sailkatuentzat oroigarriak eta opariak banatu zituzten lasterketa amaitu ostean eta baita hamaiketakoa ere.
Astoei bisita Herriko astoez galdezka
A
storik gabeko baserririk ez omen zen orain dela ez hainbeste urte. Ez ziren “florero�, lanerako zeuden. Soroetan makina bat lan egin behar izan zuten eta garraioan ere bai, baserri girotik ez hain gertu ere. Orain, ez baserri lanetarako eta ezta kargak eraman-ekartzeko ere, orain baserri inguruko larreetan eta basoetako sastrakak garbitzen ibiltzen dira. Zenbait tokitan turismoak ere bota die begia eta gameluak balira bezala turistak bizkar gainera igota ibiltzen dira. Hemen gertuago, asteburutan jo eta su aritzen dira batzuk asto probetan. Gainerakoan astoez akordatzen gara aldamenekoari loreak bota nahi ez dizkiogunean: astamakila!, astapotroa!, astazakila!. Nabarmena da XX. mende erdialdetik asto kopuruak asko egin duela behera, nekazaritza mekanizatu egin delako, baina batzuek uste bazuten ere astoak desagertu egingo zirela, oraindik hainbat baserritan aurkituko ditugu. Gipuzkoako Diputazioak astoen errolda egiten du eta han esan digutenez 2007an, Zestoan, 25 asto zeuden erroldatuta. Horrek esan nahi du, kontuan hartuta asto batzuk erroldatu gabe egongo direla, Zestoa osoan 25etik gora asto behintzat badirela. Baserriak 160tik gora dira Zestoan. Ez ditugu herriko asto guztiak bisitatu, ezta gutxiagorik ere, baina batean eta bestean galdezka hasi eta Kixkur, Ixidra, PatxiPatxi, Rafaela, Rubia, Canuto eta beste batzuk ezagutu ditugu.
3 1
PATXI-PATXI, IXIDRA ALBISUN
ETA BESTE,
AKOABARRENEKO
Bost asto dauzkate Akoabarreneko Albisu baserrian. Hamabost bat urte dauzkan Ixidra emea da eta nola ez, San Isidro egunean iaz Azpeititik ekarritakoa da. Ixidrak hiru urte inguruko kumea dauka, astarra eta Patxi-Patxi du izena. Patxi-Patxi Ixidra baino lehenago eraman zuten Albisura. Orain dela zortzi bat hilabete Ixidrak beste kumea izan zuen. Albisuko laugarren astoa Oikiatik ekarritakoa da, astarra bera, eta asto probatan ibilitakoa. Patxi Albisuk esan digunez, “ederki tiratzen du baina orain ez dugu astorik behar lanerako, hiru-lau traktore dauzkagu-ta!”. Bosgarren astoa Kixkur da bost urteko astarra. Emeak eta kumeak etxetik gertu dauzkate, gehienetan Akoa bailarako Armukoa ermita inguruan ibiltzen dira, eta astarrak berriz mendian dabiltza. Mendia garbi mantentzeko dituzte astoak, ahuntzak ez bezala nekez egiten omen dute ihes eta belar sastarrak eta ote puntak jaten dituzte. Neguan, eguraldi txarra denean, bestelako janaria ere izaten dute, Albisutarrek lastoa eta pentsua ematen baitiote. Patxi Albisuk eta Joxepa Gurrutxagak aitortu digute beren astoak otzanak direla, ez dutela aparteko lanik ematen, baina hori bai, etxeko bilobak ogia hartuta gerturatzen direnean “horko arrantza eta aztarka!”.
TURISTAK RAFAELARI
BEGIRA
herriko asto gutxi izango direla lana egiten dutenak eta galdetu diogu ea zenbat lan egiten duen Rafaelak. Baietz, Rafaelak lan egiten duela, karroa badaukatela eta hari tiraka ibiltzen dela, esate baterako, simaurretara joateko, lurra edo belarra eramateko... Polit-polita eta bizi-bizi dagoen Rafaela aurkeztu digu Pellok, baina mantzuatik atera digu bere amamaren argazkia. Amama Lilibe atarian dago asto txuri polita ondoan daukala. Rafaelak ez du lan ikaragarririk egiten orain, baina amamaren ondoan dagoen astotxoak bestelako itxura dauka, aldenik alde dituela. Kontuak kontu, Rafaelak bertsorik merezi duen galdetu diogu Pellori eta hauxe eskaini dio: Lilibeko astoari Gazte zela ekarri Zaindu eta hazi Beharrik balitz ere Lanerako hezi Oso gustora zaigu Lilibean bizi Behintzat ez da aldendu Inora ihesi Esker ona nahiko du Halan erakutsi.
Etorra Berritik eraman zuen Pello Aizpurua “Lilibe”k Rafaela. Asto gaztea zela etxeratu zuen. Rafaela izena du asto emeak; kontua da Lilibera Rafael Iriondo tratanteak asto bat eraman zuela lehenago eta asto hark Rafael izena zuenez, oraingo eme politak Rafaela izena du. Rafaela ondo ezaguna da. Pellok dioenez “Lau Haizetara” telebista programako saio batean agertu zen Rafaela aireko irudi horietako batean. Bestalde, kanpotar ugari geratzen omen da astoari begira, asko sekula aurrez aurre astorik ikusi ez dutenak. Madrilgo neska gazte batek baimena eskatu omen zion Pellori argazkia ateratzeko, berak aitortu zion sekula ez zuela astorik gertutik ikusi. Rafaela txintxoa al den galdetu diogu eta, “ba, ba...”, hain txintxoa ez dela atera dugu konklusioa: “Nola gobernatzen den”. Rafaelak pentsua, belarra eta lastoa jaten du. Gauean etxean gordetzen du Pellok astoa. Esan diogu
···
···
P ERIKO
EDO
H OSTROPE
Arroagoiko Aitube baserriko asto emeak hamar urtetik gora ditu eta oraingoz behintzat ez dauka izen zehatzik, bai ordea norberaren arabera jarritako izen bat baino gehiago. Etxeko amamak Periko deitzen dio, senarrari bezalaxe. Osabak berriz, Hostrope, baserri ondoko zuhaitz azpian egotea ikaragarri gustatzen zaiolako.
RUBIA, BELTZA, ISPILU ETA CANUTO? Astarra eta hiru eme aurkitu ditugu Ondarbason, bertako andre-gizonek argazkia ateratzeko ederki prestatuta, esan nahi dugu ogi barrak eskaini dizkiotela argazkilariak erretratuak txukun ateratzeko. Antonio Iruretari astoen izenak galdetu dizkiogu eta hiru izen segituan esan dizkigu: “Rubia, Beltza eta Ispilu”. Hiru emeak horiek eta laugarrena? “Laugarrena astarra!”, “Bai, baina izena?”, “Canuto!”, “Oraintxe asmatu duzu hori!” “Ez al zenuen ba izena behar?”. Ba horixe, Canuto, laugarrena. Bataiatu berria da gainera lauretan gazteena, hiru urte ditu. Edadea asmatzeko hortzetan begiratu dio Antoniok. Halako hortza falta zuenez kalkulatu du hiru urte behar dituela izan. Hiru emeek hiru belaunaldi osatzen dituzte; Ispilu da zaharrena eta 16 bat urte ditu, haren kume Beltzak 6-7 urte dauzka. Rubia Beltzaren kumea da eta apirilean lau urte egingo ditu. Bi gazteenak, Beltza eta Rubia, ume egiteko daude, Antoniok zehaztu digu maiatza aldean jaioko direla bi astotxoak. Urte batzuk dira Ispiluk kumerik egin ez duela eta Antonioren ustez behin honezkero ez du kume gehiagorik ekarriko. Txintxo portatu dira argazkia ateratzeko lau astoak, hala esan diogu Antoniori eta aitortu digu ondraduak direla, nahiz eta astarra batzuetan zakatz samarra den.
O
NINTZA IRURETA
5
agenda ap 06 1100
27
Natur talde berriak antolatuta, 9:00etan Ibilaldi gidatua Lasao aldetik (goiz partean). Gaia: basoaren azterketa.
IRILA
• Ztetxoen argazki
estoa herri bizia gaz-
IGANDEA
Hizkuntza Eskubideen Eguna Atarrabian. OSTEGUNA
Danbolin zulo kultur elkarteak antolatuta, film laburren emanaldia eskainiko da kultur etxean 20:30ean. 10 filmez osatutako emanaldia izango da. Luzeenak 14 minutu irauten du eta laburrenek hiru. Guztira ordubete inguruko emanaldia osatzen dute.
07- 2 0
ERAKUSKETA
Zestoa herri bizia: ume eta gaztetxoek ateratako argazkien erakusketa izango da ikusgai herriko denda eta tabernatan Zestoan Merkatari Elkarteak antolatuta.
19
LARUNBATA
17:30ean, Hitzen lapurra (bertso-txotxongiloak, 3-8 urteko haurrentzat), Kultur Etxean. Antolatzaile: Ekain Guraso Elkartea.
22
-25
MENDI ASTEA
Agiro mendi taldeak antolatuta, Mendi Astea, Kultur Etxean. Besteak beste, honako ikus-entzunezkoak eskainiko dira: Mardi Himal, Nepal (M. Irure - R. Martija) Ibilaldi labur bat Zestoatik (B. Davila).
25
OSTIRALA
Zestoan Merkatari Elkarteak antolatutako eguna arratsalde-gau partean. Ume eta gaztetxoen argazki lehiaketako sari banaketak, gizon/emakume-probak harriarekin plazan...
26
LARUNBATA
IGANDEA
•
Egun guztian zehar Zipristin eguna. 20:15ean Zestoako Musika Bandaren kontzertua, Udaletxe azpian.
lehiaketa. Zestoako Merkatari Elkarteak antolatu du eta honako oinarriak ditu: Zestoan erroldatuak ume eta gaztetxoei zuzenduta dago. Bi maila bereizten dira; Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailakoak eta 13-16 urte bitarteko gaztetxoak. argazkiak paperean aurkeztu behar dira, zuri beltzean nahiz koloretan. Gaia: Zestoa herri bizia. Gehienez 3 lan aurkez daitezke. Neurria: 15 x 20 zm. Epea: apirilaren 6a baino lehen helbide hauetako batean: Zestoako Udaleko Bulego orokorrak, Udal Liburutegia edo Txuri-Beltz argazki denda. Argazki bakoitzari atze aldean izena, bi deitura eta telefonoa jarri behar zaizkio. Epaimahaia Merkatari Elkarteak aukeratuko du eta erabakia apirilaren 25ean emango da ezagutzera 19:00etan plazan. Sariak: Ideia orijinalenari, Zestoako dendekin eta tabernekin zerikusia duten argazki ederrenak, sari sorpresa...Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du. Aurkezten diren argazkiekin erakusketa egingo da denda eta tabernetan apirilaren 7tik 20ra.
• OOlaberri baserriaren alde diru laguntza eman
laberri baserria. Otsailaren 16an erre zen Arroako
nahi dutenentzat kontu korrontea zabaldu da KUTXAn. Kontu korronteko zenbakia 2101 0033 24 0126318658 da. Guztion artean zertxobait lagun genezakeelakoan laguntza taldearen aldetik, aurrez esker mila.
JLaila ardunian
Rangel
R
"
aqs Sharquiaren asteburua izango da apirilaren 5ekoa eta 6koa Zestoan. Sabel dantza, dantza magikoa, Mata Harik Europa sorgintzeko erabili zuen mokor mugimenduaz gozatzeko aukera izango dugu. Laila Rangel jatorriz turkiarra den irakasle eta koreografoak ikuskizuna eskainiko du Bainuetxean herritarrentzat. Izan ere, ikastaro trinkoa ematera dator Zubimusu Auzunean ireki berri duten Alimadanza gunera. Amancay Gaztañagarena da ekimena. Sabel dantzako lezioak ematen ditu bertan hasiberri nahiz trebatuentzat. Aukera paregabea iruditu zaigu ekialdeko dantzetara hurbiltzeko. Irakaslearen azalpenak eta ikasleen esperientzia jaso ditugu. Laila Rangel dantzariarekin ere hitz egin dugu.
Niretzat energia femeninoaren dantza da eta indar hori gizonezkoetan eta emakumezkoetan dago”
“Ez da gauza bera nik erakustea edo Egiptoko edo Irakeko irakasle batek erakustea” esanez hasi zaigu Amancay. “Asmoa daukat tarteka norbait ekartzeko” dio. Erditu behar diren emakumeentzat eta haurra izan berri dutenentzat ere aparteko ikastaroa antolatu nahi du datorren ikasturtean. Pelbiseko muskuluak indartzen dira mugimendu hauekin, aparteko laguntza da ama berrientzat. Fisioterapeutekin elkarlanean ere aritzen da, oreka, postura, bizkarra zuzendu eta indartu, 50 bat urte inguru dituzten emakumeentzat oso gomendagarria da, urteekin sortzen diren isuri galerei aurre hartzeko eta gizonentzat prostata arazoentzat primeran datorrela esan digu. Osasunaz aparte dibertigarria. Miren Illarramendi ikasleak kontatu digunez, “muskuluak hor daudela konturatzeko balio du, mugitu daitezkeela ikasteko edo gorputzaren kontzientzia hartzeko. Ez da arin-arina edo fandangoa bezala ‘ikasi dut eta listo’, mugimenduak ikas-
ten dira pixkanaka eta gogoa jarrita ikusten duzu aurrera egiten duzula”. Irakasleak dio besoak direla gauzarik zailena, armonia lortzea. Hemen dena batera mugitzen ohituta gaudenez, besoak, hankak eta gerria bereiztea, eta berotik datorren dantzara egokitzea kosta egiten zaigu. Ikasleentzat, zailena, gerria mugitzea: “Gerria mugitzen hasita, armairu sentsazio ikaragarria nuen”, gehitzen du Haritz Gurrutxaga ikasleak. Arabiskoa, zortziak edo twista bibrazioekin egiten saiatzea dibertigarria eta lotsak kentzeko ariketa ezin hobea dela esaterakoan bat datoz guztiak. “Badago gaur egun dena baleko dela dioen teoria. Ni ez nago ados. Arabiarra dena berdinduta daukagu. Turkia gauza bat da, Irak bestea, ukitzen dira baina ez dira berdinak. Dantzari bakoitzak bere erara erakusten du eta dantzatzen du, hori da artea, teknika bat hartu eta zure erara adierazi, baina ezin
···
···
zaio duen oinarri espirituala kendu, nondik datorren ulertu behar da. Tai chiari, chi kunari, zenari, denei gauza bera gertatzen zaie, gimnasiotan pisua galtzeko ariketa ezin da bihurtu” esaten du Amancayk. “Jendea mokor, kadira mugimenduarekin geratzen da baina kultura arabiarra oso aberatsa da. Tabua da gaur egun, emakumearekiko duen jarrera negatiboagatik jendeari atzera egiten dio, baina hori ez da oinarria. Hasieran ez zen horrela, eta milaka pertsona ez daude ados horrekin. Batzuk gorputza erabat tapatuta erakusten dute, folklore egiptoarrean esaterako. Niri ez zait gustatzen. Faraoien garaian emakume apaizek egiten zuten sabel dantza, eskaintza modura, eta zeta transparenteekin, inolako erreparorik gabe. Dantza sentsuala da, ez sexuala” zehazten du Amancayk: “Egipton prostituta zara dantza hauek egiten badituzu, Pakistanen, oso gaizki ikusita dago”. Ekialde Ertainean, Turkian,Tunisian, Egipton eta Afrika Iparraldean, ordea, dantza klasikoa da sabel dantza. 7 urte dira berak ekialdeko dantzak deskubritu zituela. Hobe esanda, dantzek sorgindu zutela. Klasikoa, garaikidea, afrikarra, asko probatu ditu baina honekin bere burua aurkitu du.
LAILA RANGEL Nolako ikuskizuna eskainiko duzu Zestoan? Ekialdeko dantza modernoa eta baladi, Egiptoko dantza herrikoia. Ikuskizunak bi zati izango ditu: lehendabizikoan sabel dantzaren nire irakurketa egingo dut, nire fantasia, eta bigarrenean Egiptoko dantza folklorikoa, puruagoa, gaur egungo ekialdeko dantzaren oinarria esango genukeena. Egipziarra, Libanokoa, estilo desberdinak daude sabel dantza deitzen diogunean. Zertan bereizten da egiptoarra? Baladi dantza herrikoia lurrarekin lotutakoa dela esango genuke. Puntak ez dira egiten, punta erdiak ere ez. Hankak lurrean direla egiten da eta mugimenduak nabarmenagoak dira. Roj deitzen denetik egiten da, arimatik. Erraiak erakusten dira. Taxim instrumentua bakarrik eta danbor batek osatzen dute musika Egiptoko folklorean. Bibratu eta bibrarazi. Sentsualtasunaren barruan zehaztasuna eta presentzia indartsua. Ekialdeko dantzen tailerrean zer irakatsiko diezu? Nik egiptoarra erakusten dut, nire heziketagatik. Maisu egiptoarrak izan ditut batik bat, nahiz eta maisu Irakiarraren eragina ere izan. Izpirituaren aldea berak
erakutsi zidan. Asteburuko lantegian bi maila egingo ditugu, hastapena eta aurreratua. Hastapenean dauden ikasleekin gorputzaren esnatzea landuko dut, energiaren esnatzea eta zentratzea sentitzea, guztia ekialdeko dantzen mugimenduen bitartez. Gero koreografia erraz eta polit bat egingo dugu ukitu artistikoa emateko. Etxera eraman eta dantzatu ahal izateko koreografia egingo dugu. Oinarria hartuta duten ikasleekin berriz, gauza bera baino pauso bat haratago joanda izango da. Sabel dantza flamenkoarekin, dantza hinduekin, hawaiiarrarekin, asko fusionatzen da gaur egun. Ekialdeko dantza modernoa estilizatuagoa egiten da gaur egun dantza garaikidearekin eta baleteko mugimenduekin apainduta. Flamenkoa sartuz gero, ez litzateke ekialdeko dantza izango, flamenko ekialdekoa izango litzateke, edo ekialdeko hindua, baina egia da flamenkoarekin adibidez oso ondo ezkontzen dela. Sabel dantza momentu gorenean al dago mundu mailan? Mundu guztira iristen ari da. Nik aurten beteko ditut hogeita bost urte ekialdeko dantzetan. Hasi nintzenean Espainian hiru edo lau dantzari bakarrik ginen. Orduan dantza publiko arabiarrarentzat, enbaxadetako festetan, ospakizun pribatuetan eta jatetxe arabiarretan egiten genuen. Orain edozein
9 1
tokitan dago, edozein auzotan, edozein gimnasiotan, zirkulu hertsi horretatik irten du, publiko arabiarretik haratago. Orduan jendeak ez zuen interesik. Nola lortu zenuen 80ko hamarkadan telebistara eramatea eta gerora Espainiako Dantza Konpainia Nazionalarekin ikuskizun erraldoi bat antolatzea? Jatetxe Libanoar batean egiten nuen dantza orduan. Bezero gehienak arabiarrak ziren, baina telebistako eta zineko jende pixka bat bazen. Kanpora joaten zen jendea, kultura arabiarrarekiko interesa zuena. Han Terenci Moix ezagutu nuen. Bere telebista saio batera eraman ninduen eta I単aki Gabilondo ere joan zen beste egun batean afaltzera eta berdin. Jakin mina zuen jendea eliteko zirkulu hauetara hurbildu zelako izan zen. Gastronomia eta kulturaren mundura gerturatu zirelako izan zen. Hiru urte neramatzan orduan nik dantzan eta kontratatu egin ninduten. Rakia Hassan dantzari egiptoarrari irakurri diogu sabel dantza ezin dutela gizonek dantzatu. Ados al zaude? Bere hitzak irakurri gabe ez naiz ausartzen ados naizen ala ez esatera. Niretzat energia femeninoaren dantza da eta indar hori gizonezkoetan eta emakumezkoetan dago. Emakumeetan ageriago, aktibatuago, baina gizonetan ere bai. Baditut gizonezkoak diren ikasleak. Interesa dute energia hori aztertzeko. Guk sentitzen duguna sentitu nahi dute eta emakumearen azalean sartzeko gai diren ikusi. Gizonak ikusi ditut ikuskizun zoragarriak egiten. Desberdin egiten dute. Egipton oso muturrean bizi dute. Pentsaezina da han gizon batek ikuskizun bat prestatzea. Diskoteketan, ordea, dantzatzen dute eta primeran. Izugarri gustatzen zaie. Han emakumeek ere ez dute publikoan dantzatzen. Gaizki ikusia dago, eta eskenatokian aritzen diren dantzari gutxi dago.
Etxean, amengandik eta ahizpengandik ikasten al dute edo badaude akademiak han ere? Debekatuta daude. Ekialdeko dantza akademiarik ezin duzu zabaldu. Batzuk badaude baina ezkutukoak. Dantza folklorikoaren eskola izenarekin adibidez, baina ezin da sabel dantzaren publizitatea egin, gobernuak ez du baimentzen. Egiptoko emakume gehienek dakite dantzan, telebistan ikusita, amari edo ahizpei ikusita eta jendaurrean dantzatzera ausartzen diren Egiptoko dantzari apurren ikuskizunak begiratuta ikasten dute. Shakiraren mokor mugimendua da gaur egun ezagunena. Teknika soila besterik ez dela diote aditu batzuk. Zer moduzko dantzaria da? Bere bilduma bat ikusi dut duela gutxi eta liluratu egin nau. Asko aurreratu duela iruditzen zait. Hasi zenean aita Libanokoa zuela esaten zuen, oinarria bazuela, baina nik hiru mugimendu ikusten nituen, nire deformazio profesionaletik ez nuen gehiago ikusten. Gerora ordea garatu egin du. Akaso ikusi duelako hortik doala kontua. Ikusi ditudan azkenekoetan, harritu egin nau zenbat hobetu duen ikusita. Berak kantatzen dituen abestiek ere ez dute aukera handiegirik ematen ekialdeko dantza zer den erakusteko. Musikak mugatzen du, baina niri gustatzen zait. Gaur egun hainbeste era daude dantzatzeko, dantzari bakoitzarentzat modu bat dago ia. Horrek bihurtzen du dantza magiko. Ez zara ikusten aspertzen. Bakoitzak era batera egiten du. Teknikaz haratago doan dantzaria bada, proiektatzen duena, ederra da. Zure burua dantzaren bidez erakusteko aukera ematen du.
N
agore telleria