J d a n b o l i nEK
one Bergara
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 11 14 16 18 18
ATARIKOA.
Hilean behin jasotzen duzu Danbolin etxean. Batzuetan, jaso berria zaudela irudituko zaizu: “zenbat denbora dek ba halakoren elkarrizketa irakurri niala?”. Hurrena berriz, aspaldian ez duzula jaso irudituko zaizu: “oraingo honetan larri dituk, hila pasa baietz hauek ateratzerako”. Eliza garbitzen zuen emakume batek hala esan omen zuen behin: “ez dek berehala iristen senarraren soldata, baina ni beti eliza garbitzen!”. Ez dakit Danbolin banatzea eliza garbitzeko lanarekin aldera daitekeen, baina hilero-hilero tokatzen zaidan lana da. Eta askok usteko ez badute ere, eguraldi oso txarra egiten ez badu, behintzat, gustura egiten dudan lana da, gainera. Gaur ere iritsi dira inprentatik 8 kaxa. 1.400 ale. Gutxi batzuk gutun-azaletan sartzen ditugu, eta kanpoan bizi diren zestoar bazkideei bidaltzen dizkiegu; gainontzekoekin, berriz, gure amaren karro xaharra betetzen dugu, eta hari tiraka-tiraka ibiltzen gara herri osoan banatu arte. Eta herri osoa esaten dudanean, ez ahaztu auzoetaz. Zain izaten dut Arroagoian Enekoren amona. Elkarren izenik ez badakigu ere, beti izaten dugu elkarrentzat konturen bat. “Aspaldian ez zaitut ikusi, eskumiñak!”. Aizarnan, harrizko etxe sarrera ederrak. Arroabeko etxe berrietan ez dit inork aterik irekitzen, eta hantxe ondoan uzten ditut aldizkariak, ziurrenik etxe berria txukun mantendu nahi duten jabe askoren petralkeriarako. Ez dira asko izango herri osoko atariak nik baino hobeto ezagutuko dituztenak. Batzuk handiak dira, tinbre askokoak, berriak, eleganteak, jendearen aurre-atzera askokoak. Beste batzuk, berriz, txikiagoak, agian zaharragoak, askotan tinbrerik gabeak eta atea zabalik edukitzen dutenak; horiek dira, zalantzarik gabe, niretzat onenak. Horiek, eta arazoren batengatik ixten ez diren ateak dituzten atariak. Atea konpontzeko aurrekonturen bat eskatzekotan bazarete, nigatik, utzi lasai, lapurrek sartu behar badute bestela ere sartuko dira eta! Ahotsen tonuan ere master psikologiko bat egina dudala dirudi askotan. Segituan konturatzen naiz (“ño, honek gaur egun txarra zian”) ahots petral batek “zein da!” galdetzen duenean takar. Edo haur batek lehen aldiz ahots makal eta dardaratiz “z e i n d a ?” galdetzen duenean, eta zuk “Danbolin aldizkaria; irekiko atea, mesedez?”, eta haurrak ondoan duen amari, “ama, Danbolin esan dit, irekiko al diot?”. Eta segi horretan... Aitortu beharra dut ez naizela beti jendearentzat ordu egokienean ibiltzen, niri ondo datorkidanean baizik. Aitortu beharra dut siestatik aterako nuela bat baino gehiago. Aitortu beharra dut haur txikiak bizi diren etxeetan ere tinbrea jotzen dudala, haurrak lo egon litezkeela jakin arren... Baina arro aitortzen dut hala ere beti goxo hartu nautela etxe gehienetan, eta horixe eskertu nahiko nuke Danbolinek zortzi urte bete behar dituen honetan. Eskerrik asko lehenengo pisuko Maria Angelesi, bigarreneko Piliri, hirugarreneko Xabierri eta zeuri. Mota guztietako ateak irekitzen jarrai dezazula!
INKESTA
ENBIDOAK
TUNEA TUNEA INDA MARISKADA ITEA
DANBOLIN ZULO
JOSE MARI ODRIOZOLA OÑATIVIA
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
JARDUNIAN EMILI OLAZABAL
diruz lagundutakoa
enbidoa I. 63 EGUZKI, 62 ILARGI harako basamortutik datozen irribarre beltzaranen bisita ohikoa da herrian azken urteotan. Badakigu sahararrek egoera guztiz larriak jasaten dituztela beren eguneroko bizitzan: tenperatura altuak, baliabide urriak, elikagai falta... Eta, agian, hori guztia eragiten duen egoera: beren benetako lurraldean bizitzeko aukerarik ez izatea eta errefuxiatu kanpamenduetan bizi berri bat sortu beharra. Askoren ustetan, ordea, gozokia ahoan jarri eta ondoren kentzea da haurrei bi hilabetez urte osoan jasaten duten egoera larriari atseden bat ematea. Ez gara ohartzen, ordea, oraindik ere begirada geurekoia dugula. Guk uste dugu haurrak bizitza hobe batera ekartzen ari garela, Eurodisneyren antzeko fantasia mundu batera ekartzen ditugula haurrak, gure munduarekin maiteminduko direla, eta bertan gelditzeko nahia agertuko dutela. Saharar haurrek biziki maite dute, ordea, beren lurra, eta, nola ez, edozein harrek bezala, gogoz itxaroten dute beren herrira, familiengana, itzultzeko eguna. Gogoan dut, oraindik, herrian izan genuen haur batek nola zenbatzen zituen etxera itzultzeko falta zitzaizkion egunak eguzki eta ilargitan. Haur saharar bat etxean izan duen edonori egingo zaio hori ohikoa. Guztiz kontziente dira, beraz, gure herrira egiten duten bidaia joan-etorrikoa dela. Egin beharrekoa, nahitaezkoa, beren bizi-kalitatea hobetzeko eta urteko gainerako hilabeteetan duten egoera jasateko. Bi hilabetez gure etxeetan hartzeari esker, hauek lor daitezke: haurren osasun arazoak konpontzea eta hemengo baliabideekin basamortuan lor ez ditzaketen baldintzak izatea, elikadura egoki bat izatea... Bestalde, horien egoera salatzeko eta ezagutarazteko modu bat ere bada. Beren herrialdeetako kontsulari moduan, beren bizipenak kontatzen dizkigute: historia, egoera... Eta, bide batez, geuri ere bizipen berri bat ematen digute, kultura berri bat ezagutarazi, eta beren benetako izaera nolakoa den erakutsi. Hori guztia aurrera eramateko, Zestoako Wadna taldeak abian jarri du saharar haurrak udan etxean hartzeko kanpaina. Zergatik ez bizi esperientzia hau? Etxean haurrak izan ditugun herritarrok gustu handiz jaso ditugu beren irribarreak, gustu handiz lagundu diegu egoera hobetzen, eta are gusturago zenbatu ditugu haiekin eguzkiak eta ilargiak.
Sa
Zein irtenbide emango zenioke aparkaleku faltaren arazoari? Galdera hori erraza da baina erantzuna zaila! Ez dakit ba... Udalak aparkaleku gehiago ipintzea. Non? Ba, adibidez, estazio alde horretan edo‌
41 urte
Inma Izeta
Egiten ari diren etxe guztien beheko partea parkingak egiteko aprobetxatzea. Baita parking publikoak ere, ez bakarrik etxea erosten dutenentzat. Pena bat iruditzen zait kanpoko lekua erabiltzea kotxeak aparkatzeko.
33 urte
Itxaso Marti
W
adna
5 Egiten ari diren etxe pila Ez dauka Ba aparkalehonen arabera soluziorik. Heku gehiago egiez dago lekurik. rrian bertan Ba soluzioa tea, ez? Lekua? Lehen ez zegobehintzat oso kanpofutbolean Ba lehengo kanen, eta orain zaila, estazio al- egitea izan litepofutbola ezta? etxe guzti hauedean edo… ke. Herria dagokin ba gutxiago. en bezala behiJ. Antonio Tamayo Jose Mari Elorza Ez dago lurrik tzat… Edo besZestoan. 23 urte tela udaletxean 56 urte herritar denok Erkuden Larrañaga kexaren bat sar34 urte tzea soluzio bat bilatzeko.
33 urte
Raul Olaizola
A
POLITIKAMENTE INKORREKTOA
GIAN jarrera hau politikamente inkorrektoa izan arren, nahi dut ba nik mezutxo bat zabaltzea, ea behar den tokira iristen den. Ikiarriya iruditzen zait herrixka honetan hainbat urteetan zehar gertatzen ari dena. Agian ez du inork erru zuzenik izango, baina baiezkoan nago ni. Ez pentsa gero inor zehazki seinalatu nahi dudanik, bat edo beste gustura seinalatuko nituzkeen arren… Kontuak kontu, zertaz ari naizen adieraziko dizuet: Zenbat urte dira Ekaingo erreplika santu hori eraikitzen hasi zirela? Zenbat ilusio joan dira haizea hartzera denbora luuuuze honetan? Nola daiteke hainbeste urte igarotzea horrelako proiektu garrantzitsu bat garatzen? Zenbat zankadilla egon dira hainbat bazterretan hori horrela gerta dadin? Eta erreplika bera laster batean amaituko den arren, ez al da oraindik hainbat eta hainbat urte igaro beharko proiektu zabal horren beste atalak – aparkalekuak, Lili jauregia, museoa…– amaitzeko? Noizko dena amaituta? Dena egin bai? Jada badakigu ez dela horrela izango zenbait kasutan, zergatik? Hainbat galdera erantzun garbirik gabe, agian batzuk ezagutuko dituzten arren… Kontua da herri honetan gauza asko horrela izan direla: futbol zelaia egiteko bost urte pasa ziren, eta beste hainbat non egin eztabaidatzen… Kiroldegiko kontuak… Ai ene Kiroldegiko kontuak… Festetan zezenketez ezin lasai hitz egin… Harrobi santua noizko itxi…Eta segi eta segi egin nezake. Ez al da herria eta herritarrentzat garrantzizkoak diren kontuetan politika nahasten askotan? Edo hobeto esanda, politikak dituen miseria txarrenak? Batak gauza bat badio, besteak bestea esango du… Batak jarrera bat hartzen badu, besteak juxtu kontrakoa! Eta gainera aurre egingo dio, herria eta herritarren beharrak gehiegi inportarik gabe, eta alderdiarenak nagusituz! Jada asko eta asko gara nazkatu garenak! Ni behintzat potr…aiño nitxiok! Ez al gara/dira konturatzen denok galtzen dugula jarrera horrekin? Iritsi da garaia udaleko talde politiko guztiak lan egin dezaten norabide berberean, zenbait gai nagusitan behintzat. Herritarrentzat onuragarriak izango diren hainbat gai politika jokotik aparte utzi behar dituzte, hurrengo urteetan berriro gerta ez dadin erreplika, futbol zelaia, harrobia, eta antzeko gaiekin gertatu dena. Bai, ondo ulertu duzue: herritarren interesak alderdi bakoitzaren interesen aurretik jartzea eskatzen dut. Eta norbait seinalaturik sentitu bada… ba… berak jakingo du zergatik.
E
nbido 2. K. Arrizabalaga
T u n e inda “KOJERRENIAN
MARISKADA ITEKOTAN GIÑALA ESAN
nitxon
,
Euskarazko gazte hizkera definitzen lanak dituzten adituek. Baina desberdintasunak egon badaudela diote. Zestoako gazteek ere badituzte beren “klabeak”
BAINA EZ HUAN AZALDU”, ESAN DU GAZTE ZESTOAR BATEK.
“KOJER? HORI NUN GETARI INGURUN, BEHINTZET, NIK EZTIAT TZIOK?
EZAUTZEN IZEN HORI DUN MARISKEIK.
ZER
DEK,
BERRIYE?”, ERANTZUN DIO AZPEITIAR BATEK.
ETA
BARRE EGIN DIOTE KOADRILA HORRETAKO GAINERAKO ZESTOARREK:
ENDOYAN
“KOJER
ZIOK, HI, TA GUK
ITXASOKUA EZTAN MARISKUA JATEIU HAN!”.
ONDOREN
ETORRI DIRA
AZALPENAK:
ENDOIAKO ELKARTEARI DEITZEN DIOTELA KOJERRENEKUA, ETA MARISKADA TXERRIKI JANARI ESATEN DIOTELA. “Han jun dittuk Mikelen arreba-ta Zumaiko festeta prepeziyoz tunea-tunea inda”, esan du, bestalde, Zestoako beste gazte batek Uztapidenean kafea hartzen ari dela. Inguruan zegoen azkoitiar batek Mikelen arreba horrek autoa tuneatu duela ulertu du, eta galdezka hasi da, ea zer nolako paratxokea-edo jarri dion. “Eztiak ezerre entendiu; tuneatua arpeiya ta gorputza !”. Alegia, elegante-elegante eta makilatuta joan direla Zumaiara. “Zuek klabien hitzeitezue!” esan dute bai aurreneko azpeitiarrak, bai bigarren azkoitiarrak. Ba, bai, Zestoako koadrila horiek beren klabe propioa dute, adiera propioak dituzte, eta ezagutu ezean, ezin ulertu zehazki esan nahi dutena. Euskaraz gazte hizkera definiturik baden ala ez den zalantzak dituzte linguistek. Ahozkoa egon badagoela
katen
zitxaz-
diote, herri bakoitzak berea duela, baina gazte euskara ez dagoela bateraturik. Hala ere, argi dago zer edo zer badela. “Gazteak berez dira errebeldeak; hau da, formalitateetatik ihes egiten saiatzen dira, baita hizkuntza kontuetan ere”. Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren hitzak dira. Alegia, gazteek berezko hizkera egiten dute, besteengandik desberdindu eta talde gisa identifikatuak sentitzeko. Zestoan gehiago omen dira euskaraz egiten duten gazteak, gainerako adinekoak baino. Hala diote datu ofizialek. Herrian euskarak duen kale erabilerari buruz 2005ean egindako neurketa baten arabera, gazteak dira Zestoan euskara gehien erabiltzen dutenak; % 94, hain justu. Atzetik, haurrak datoz (% 86); ondoren, helduak (% 61); eta, azkenik, adinekoak (% 50). Herri euskaldun gehienetan gertatzen denaren kontrakoa jazotzen da, beraz, Zestoan; izan ere, herri askotan, gazteek euskara jakin arren, ez dutela erabiltzen erakusten dute datuek. Are gehiago, kale hizkeraren azken neurketa horren arabera, ostiral gauetan egoten da giro euskaldunena Zestoan. Asteko azkeneko lanegunaren amaieran kalera ateratzen diren zestoarren % 85ek euskaraz egiten du, eta, garai horretan kalean egoten direnen gehiengoa gaztea dela kontuan hartuta, ezin ukatu Zestoako euskara oso gaztetua dagoela. Baina gazte horiek guztiek ba al dute euskara berezitu eta propiorik? Azpeitiar eta azkoitiar haiek esanda bezala, klabean hitz egiten al dute guztiek? Ala koadrila bakoitzak du bere kode
7
am a rt i us kn aed aa E
stitxu Elduaien
itea KANPOKOEK
kaltzaindiak onartutako formetatik urrun, desberdin eta berezi. Ahozko hizkera hizkuntza aldakorrena dela dio Kike berezia? Tesi edo teoria orokor bat ate- Amonarrizek. Biziena da, norberak ratzea ezinezkoa da. Are gehiago, adibere ukitu eta erabilera propioa tuek dioten bezala, sarri zaila izaten da ematen diona. Berezitasuna antzejakitea hitz edo erabilera bat gazteena mateko zailena ere bada, horren onsoilik den ala herri horretako hizkera dorioz, eta iraungitze data motzena propioarena den (orokorrean erabiltzen duena ere bai, erabilera bat modaren dena, alegia). edo inguruko gertaeren araberakoa izan daitekeelako. Hipotesiak hipotesi, gauza bat argi dago, behintzat: ”, “ Zestoako gazteen artean ahozko “saltaka”… Inguruko herrietan galdetu hizkerak osasuna eta etorkizuna eta guztiek zestoarren hitz berezi gisa bermatuta du. Hizkuntza bat erabilaitatzen dituzte, baina gazteenak ez tzen ez delako galtzen dela zioen ezik zestoar guztienak dira. esaldi famatu hark. Zestoan erabili, Zestoarren gazte hizkeran berezitabehintzat, egiten dela argi erakusten sun bat baldin badago, hori hitanoaredute datuek. na da. Euskal Herriko hainbat txokotan hika aritzea galtzen ari dela badiote ere, Zestoan bizi-bizirik dago. Adin guztietako gazteek erabiltzen dute hitanoa beren artean, baina mutilen artekoa da gehien erabiltzen dena. Neska eta mutilen arteko elkarrizketetan gutxi erabiltzen da, eta, gutxiena, nesken artean. Hala diote zestoarrek. Erabilera oso berezia egiten da, halere: euskara batuarengandik oso urrutikoa: “nitxon”, “zitxon”, “nitxonan”, “zitxakan”… Eus-
Patana
···
BELARRIETATIK
Nork bere buruari begiratu eta berezitasunak topatzea zailagoa da. Alegia, Zestoako gazteei gehiago kostatzen zaie beren hitz egiteko moduaren apartekotasunak antzematea. Horregatik, zestoarrak ez diren gazteen belarrietatik egin dugu ariketa. Azpeitiko eta Azkoitiko bina laguni galdetu diegu, eta hona egin diguten definizioa: 1. Kantuan bezala hitz egiten dute zestoarrek. Tonua edo azentua hitzaren hasieran jartzen dute. Hala, /estitxu/ /éstitxu/ da Zestoan; /kanario/, /kánario/; /margari/, /márgari/; eta /joseba/, /jóseba/. 2. “txon” eta “zitxakan” zaleak dira. Hitanoa asko erabiltzen da, baina modu berezian: “zitxon”, “nitxon”, “zitxakan” eta gisako bukaera bereziak erabiltzen dituzte. 3. Herriko pertsonaien eta pertsonaia famatuen erreferentziak asko erabiltzen dituzte. “Aizarnako eztakit zenenak ai dek iten”, “Akuko eztakit zenenak”, edo “Goenkaleko Marialuisarenak”. 4. Zestoarrek ez dute “korrika” egiten,
saltaka
“ ” baizik. 5. Lema bat bada gazte zestoarren artean: “Ezerrez ta festa”. 6. “Patana” izeneko animalia “berezi” bat dago Zestoan.
···
GEUK
ESANDA
12 34
Galdera berdinak egin dizkiegu Zestoako koadrila bateko eta besteko lau kideri. Koadrilatik koadrilara ohitura desberdinak dituztela erakutsi dute. GALDERAK: . Ba al duzue lagun artean hitz egiteko modu berezirik? . Hitanoa erabiltzen duzue? . Gaztelaniara jotzeko joera handia dagoela esaten da. . Gazteek SMS bidezko hizkera berria sortu dutela diote batzuk. Zuek erabiltzen duzue? LOREA ARTETXE
1
“Parrandan gabiltzanean ateratzen dira esaera xelebreak” . Ez nuke esango. Herrian normalean hitz egiten den moduan hitz egiten dugu. Parrandan gabiltzanean-eta, bai, ateratzen dira esaera xelebreren batzuk, baina puntualak izaten dira normalean.
PELLO GERENABARRENA
1
“Mutilen artean beti hika egiten dugu, baina neskekin oso gutxi” . Parrandan-eta, bai, erabiltzen ditugu esamolde xelebre eta bereziak (koa-
2
. Asko entzuten da Zestoako koadriletan hikako hizkera, baina gure kasuan, ez; gurean, dena zuka egiten dugu. Beste koadriletakoren bat edo hika hasten zaigunean, saiatzen gara hala erantzuten; normalean, ordea, zuka egiten ohituta gaude, eta niri, pertsonalki, kostatu ere egiten zait hika egitea; ez zait natural ateratzen. Ez dut uste eska eta mutilen arteko kontua denik. Zestoan badira hika egiten duten neska koadrilak. Nik uste gehiago lagun taldearen araberakoa dela. Gu zuka egiten ohituta gaude, eta hala egiten dugu, eta beste batzuk hika ohituta daudelako egiten dute hika.
3
. Erdarakadak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Adibidez, kantu bat modan jartzen bada gaztelaniaz, horko hitzetara jotzen dugu. Telebistan, komunikabideetan, modan jartzen diren gaztelaniazko esamoldeak etengabe erabiltzen ditugu. Joera badago, eta gero eta handiagoa.
4
. Bai, hori antzeman dut. Nik neuk ez daukat laburdurarik-eta erabiltzeko ohiturarik, baina gure koadrilan asko dira. Hizkiak jatea da ohitura, “zmz” (“zer moduz”) eta horrelakoak idaztea, edo “guapa” erabili beharrean, “wapa” eta antzekoak jartzea. Tokia eta dirua aurrezteko egiten dela uste dut —ez hizkuntza berezia sortzeko—, baina egia da erabiltzen dugula.
drilan badago artista bat); normalean, ordea, gero ez ditugu erabiltzen. Baditugu esamolde berezi batzuk; adibidez, “horrek zamakik albarana” eta horrelakoak. Dena den, parrandan eta momentu jakin batzutan erabiltzen ditugu. Normalean, artista horrek asmatzen ditu, eta guk errepikatu.
2
. Hika egiten dugu gure artean; ondo edo gaizki, baina hika. Mutilen artean, beti, baina neskekin desberdina da. Batzuekin, hika egiten dugu, baina normalena zuka egiten da. Konfiantza pixka bat dudan neskekin, bai, hika egiten dut, baina gutxi. Mutila eta neska artean ia beti zuka.
9
3
. Gaztelania erabiltzeko joera handia dugu, batik bat futbolaz-eta hitz egiten dugunean. Azkoitiarrekin-eta ibili izan naiz ni lanean, eta askotan galdetu izan didate zergatik jotzen dugun hainbeste gaztelaniara. Ez dakit, baina ohitura da; hemen asko egiten dugu hori. Giroa euskalduna da, euskaraz egiten dugu, baina gero erdarazko hitz eta esaldi dezente sartzen ditugu. Atera egiten zaigu, eta hori hemen nik beti ezagutu dut horrela. Futbol taldean, berriz, beti euskaraz egiten dugu. Gero badaude brasildarrak edo zarauztar bat, ba, euskaraz ez dakitenak, eta haiekin gaztelaniaz egiten dugu, baina, bestela, giroa euskalduna da oso.
4
. SMSen moda gurean ez dago batere sartua. Alperrak garelako-edo izango da, baina guk mezuak bidali baino nahiago izaten dugu telefonoz deitzea, eta, hortaz, ez dugu SMS bidezko hizkera berezirik.
AINHOA ARRETXE
1
“SMS bidez komunikatzeko laburdura, zenbaki eta zeinu berezi ugari erabiltzen ditugu” . Baditugu hitz berezi batzuk geure artean erabiltzen ditugunak. Esaterako, pertsona meharra deskribatzeko “bainamakila baño flakuaua” dela esaten dugu. Pertsona bat zerbait hartuta dagoela esateko, berriz, “krixton bueluakin” edo “bixigu begiyakin” dagoela , eta, gehiegi pintatuta edo makillatuta dagoen norbait deskribatzeko, “potekakin eo disfrazauta” dagoela esaten dugu.
2
. Guk zuka egiten dugu, gehienean. Neskak gara gehienak; mutil bat dago, baina, halere, zuka egiten dugu guztiok. Hika egiten didatenei hika erantzuten diet, eta pertsona jakin batzuekin hala egiten dut, baina, normalean, ez dugu ohiturarik. Badakigu nesken hitanoa galtzen ari dela, eta erabili egin beharko genukeela ere esaten dugu sarri, baina gero ez dugu erabiltzen.
3
1
JULEN TELLERIA . Baditugu hitz berezi batzuk: esate baterako, oso preparatuta dagoen pertsona bat ikusten dugunean “tunea-tunea” eginda dagoela esaten diogu, edo patata tortilari “turtilla outatan”. Gure koadrilan geuk sortutakoak dira, geuk erabiltzen ditugunak, baina, oro har, nahiko normal hitz egiten dugu.
2
. Hika egiten dugu beti, bai mutilekin, bai neskekin. Nik, behintzat, denekin hala egiteko ohitura dut, eta neskekin ere berdin-berdin erabiltzen dut hitanoa.
3
. Badugu gaztelaniaz aritzeko joera, baina komentario zehatz batzuk egiteko soilik. Euskaraz hitz egiten dugu beti, baina zenbait komentario gaztelaniaz egiten ditugu. Ez ditugu gaztelaniazko gazte esamoldeak hartzen, baina komentario normaletarako, bai, jotzen dugu gaztelaniara.
4
. SMSak gutxi erabiltzen ditugu, egia esan. Zestoan kalera atera eta derrepente egiten dugu elkarrekin topo, eta, hortaz, ez dugu herrian gelditzeko asko erabiltzen. Batzuk, bai, laburduraketa erabiltzen dituzte, baina gutxi.
. Gure koadrila oso euskalduna da, eta orain dela gutxira arte oso gaztelania gutxi erabili izan dugu. Orain, ordea, ikastera-eta kanpora atera garenean —Donostiara, gehienak—, kutsatu egin gara. Herritik kanpo gehiago entzuten dugu eta konturatu gara bueltan, orain, gaztelaniara jotzeko joera handiagoa dugula eta hizkuntza horretako esaN O L A E S A T E N D U Z U E? molde gehiago erabiltzen ditugula.
4
. Asko erabiltzen dugu SMSen hizkuntza berezi hori. Laburdurak erabiltzen ditugu, zenbakiak ere asko, eta keinu berezi horiek ere bai: parentesia eta bestelako hitzekin sortutako irudiak, batik bat mezuen amaieretan-eta.
O S O O N A: ikiarriya, oso ona, deputamadrekua O S O T X A R R A: txarra, eskasa, patetikua P A R R A N D A: juerga, parranda, M O Z K O R R A: jesukrixtona, albarana, aldamiyua, pedua B E S T O N D O A: astelena, resaka, burukomina, ondua, etenga, klabua E S T R E S A T U T A: agobiauta,txapa emanda K I R O L A A S K O E G I N D A K O A N: leer eginda, etxopolbo B O R R O K A: burruka, jaleua, tangana, mobida L I G A T Z E A E D O H O R R E T A N S A I A T Z E A: ehizan ibiltzia, jolasian ibili, fitxak sartzen jardutia
1 1
Apirilaren 19an kale indarkeriaren aurkako operazioan atxilotutako 10 lagunetako baten etxean Oier Arregi herritarra zegoen. Hau ere atxilotu egin zuten autoritateen kontrako "atentatua, erresistentzia eta desobedientzia" egotzita. Egunean bertan aske gelditu zen.
Zipristin taldeak hainbat entsegu eta gero karaoke saioa eskaini apirilaren 25an. Gaztetxoek majo disfrutatu zuten behintzat!
zulo
danbolin
Benetako oporrak Aurtengo aste santua desberdina izan da, bost egunetako oporraldi aberasgarria benetan. Saharar herriaren alde hainbeste lan egiten ari diren Jose Luis Palaziyo, Antxelmo, Jose Ramon Koiak eta udaletxeko langile den Sol lasartearrak gidatutako bidaia bizitu nuen. Bertan hainbat proiektu nola martxan jarri diren ikusi genuen. Besteak beste, baratzetako tomate, azenario eta kalabazin goxoak, hainbat ur bonba, haurren eskoletako materiala,‌ eta martxan jarri nahi den proiektu berri bat ere aipatu nahi nuke, gerran edota minek eritutako pertsonentzat hobekuntzak. Hala nola, altzari, egonleku, zentrotik atera ahal izateko autobus, bertako familiek eguna entretenituta pasa dezaten jostailuak‌ Emakumeek (beste hainbat herrialdetan bezala) zenbat lan, ardura, goxotasun, aholku, ‌ oraina beraien esku dago alajaina. Pozik itzuli naiz, ahaztuta (ez nuke pentsatu nahi galduta) ditugun hainbat giza-balore berreskuratzeko egarriz.
Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Elkarteak Zestoako gaztetxoenei Indiako egoera ezagutzera emateko tailerrak antolatu zituen.
P a u s o z P a u s o e k i m e n a k U r o l a - Ko s t a eskualdea zeharkatu zuen preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatuz. Zarautzen hasi eta Zestoan bazkaldu zuten martxan parte hartu zuten 400 lagunek eta ondoren Azkoitira abiatu ziren. Irteerako lekukoa Martzelino Olaizolak eraman zuen errepresaliatu politikoen senideen izenean.
MIRARI URANGA
zulo
danbolin
Natur taldea bilerak egitetik naturarekin zuzenean gozatzeko aukerak eskaintzera pasa da Akoa eta Lasaora egindako irteerekin. Argazkian ustez oso ezaguna dugun baina asko ezagutzen ez dugun Akoa bailaran.
“Iraeta denon artean� auzo elkarteak Txuma Murugarrenen kontzertua eskaini zuen Gure Ordeka elkartean. Aurrera begira, uztailerako Ruper Ordorikaren kontzertua ere aurreikusten dute.
Laila Rangel eta Amancay GaztaĂąagak sabel dantzako ikasleekin batera ezohiko ikuskizuna eskaini zuten Bainuetxean. ARGAZKIAK:
Zestoan Merkatari Elkarteak antolatutako lehen giza-probak ikusmin handia sortu zuen. Akuatarrak 35 plazatako marka jarri zuten Uztapide II.aren laguntzaz.Beste bi talde herritarrek ere lan ona egin zuten.
BORJA GOMEZ
3 1
Aurten bigarren aldiz Danbolin Zulo kultur elkarteak film laburren emanaldia antolatu du zinea euskaraz ikusteko aukera paregabea eskainiz. ARGAZKIA: JOXEAN
TORRES
Otsailaren 16an erre zen Olaberri baserriaren alde bertso afaria izan zen Arroagoian. Ehun lagunetik gora bildu ziren eta astebete lehenagorako agortuta zeunden txartel guztiak. Oso saio gustagarria izan zen, entzule eta bertsolariek beraiek esandakoaren arabera. Lehenengo aldiz aritu ziren Iker Zubeldia eta Joxe Agirre elkarrekin eta gainera afarian bertan egindako errifa (txuletak, txanpaina eta ardoa) Iker Zubeldiari tokatu zitzaion, honek Olaberri baserrirako utzi zuen, bejondaikela!
Ekain guraso elkarteak antolatutako Hitzen lapurra haurrentzako bertso emanaldi arrakastatsua.
Garbi dago herriko gazteek umore onaz gain lan egiteko gogoa ere badutela. Giro bikainean ospatu dute gaztetxearen XIX. urteurrena.
O
RAIN
DELA DENBORA GUTXI JOSE
ODRIOZOLA OÑATIVIAREKIN ELKARRIZKETA BAT IZAN NUEN (IKUSI DANBOLIN, 2.007/09-76.ALEA). EGIAZ, AMETSA BAKARRIK IZAN ZEN ZEREN MARGOLARI, MILITAR ETA ZIENTZIALARI IZANDAKO PERTSONAI
1782. AIZARNAN.
OSPETSU HAU
BAITZEN
URTEAN JAIO
Ametsetan gertatu ohi den bezala, On Jose desagertu egin zen bat-batean eta ezin izan nuen gure elkarrizketa bukatu. Ezin aterako dugu berriro bere mundutik, pentsatu nuen, eta ezkutaturik egongo den artxiboetara jotzea hobe izango zela erabaki nuen. Lehenik, Gipuzkoako herrietako bataio agiriak gordetzen diren Elizbarrutiko Artxibora joan nintzen. Pazientzia pixka batekin, aurkitu nuen bere bataio agiria. Bere aita, “Christoval”, Aizarnazabalekoa zen eta ama “Maria Jossepha”, Aizarnakoa. Aitaren aldeko aitona Julian, Aizarnazabalekoa, eta amona “Magdalena de Cigaran”, Itziarkoa. Amaren aldeko aitona Jose, Aizarnakoa, eta amona Agustina, Aizarnazabalekoa. Donostiako Elizbarrutiko artxiboan, famili bereko beste bi bataio agiri aurkitu nituen, bat bere arreba “Jossepha Antonia”-rena eta bestea “Miguel Ignacio” bere anaiarena. Familiak Madrilgo Reales Consejos delakoan lana egiten zuen abokatu bat zuen, “Miguel Ignacio de Oñativia” delakoa. Bera izan zen, ahalordez, Miguel Ignacio ilobaren aita pontekoa. Seguru asko, osaba hark bideratuko zituen ilobak hemen egin ezin ziren ikasketak Madrilen egitera. Sortu berri zen Real Academia de Bellas Artes de San Fernando delakoan, artisau ofizioak irakasten zituen. Gainera, goi mailako margolaritza eta arkitektura ikasketetako prestakuntza eskaintzen zuen. Real Academia de Bellas Artes de San Fernando delakoaren artxiboan ote zegoen Odriozolaren espiritua? Akademiako matrikula liburuetan, bere lehenengo matrikula honela agiri da: “12 de Febrero de 1796. José de Odriozola, natural de Cestona (Guipuzcoa) e hijo de Cristobal y de Maria de Oñativia, de catorce años de edad”. Odriozolak ez ezik, beste zestoar batek ere, Agustin de Arregui delakoak, Domingo eta Maria Brigida de Ulaciaren semeak, Akademia hartan egin zituen bere ikasketak. Egin beharreko ariketen arabera, Akademiaren ikastaroak izen ezberdinak zituzten. Akta agiriei jarraituz, Odriozolak ikastaro bakoitza ondo gainditu zuen: “1.798, “Cabezas”; 1.799,”Figuras”; 1.801,” Yeso”; 1.802, “Al Natural”. “Yeso” eta “Al Natural” delakoak arratsalde/gaueko ordutegietan ematen ziren. Gelak argitzeko candilones delako oliozko argiontziak erabiltzen ziren. Ez zuten nahiko argirik egiten eta hobekuntza eskaerak ohikoak izaten ziren ikasleen aldetik.
JOSE M ODRIOZ MARGOLARIA
1803an Odriozolak, beste ikasle batzuekin batera, eskutitz bat aurkeztu zion Akademiako Zuzendaritzari, uda garaian margolaritza gelara joateko baimena eskatuz. Egun argiz koloreak hobeto nabaritzen zirela esaten zuten. Dirudienez, argi ezagatik gelan ezin izaten zuten margotzerako paleta erabili. Zuzendaritzak, udan, goizeko bostetatik aurrera gelara joateko baimena eman zien. Ikastaroen helburua Académico de Mérito titulua lortzea zen. Titulu hark irakasletza, margolaritza eta margolan aditu lanbideak eskaintzen zituen. Akademiak, hiru urtetik behin, lan onenak saritzeko lehiaketa bat antolatzen zuen. Odriozola, 1805. urtean, Margolaritza Lehiaketara aurkeztu zen beste 27 ikasleekin batera. Bi ontzetako urrezko domina zekarren maila goieneko bigarren saria lortu zuen. Sari agirian zestoarra zela argi azaltzen da. Odriozolak Francisco de Goya eta Francisco Bayeu margolari ospetsuak ezagutzeko zortea izan zuen, eta beraiekin margoak aurkeztu zituen 1806. urteko Erakustaldi berezian. Zoritxarrez, Odriozolak ezin izan zuen titulua lortzeko azkeneko probak pasa jarraian. Napoleonek Iberiar Penintsula inbaditzea eta bere anaia Jose Bonapar-
5 1
ARIA OLA OÑATIVIA te errege izendatzea erabaki zuen. 1808. urteko maiatzaren 2an (aurten betetzen direlarik berrehun urte) hasi ziren Madrilen herri matxinadak frantsesen aurka. Garai zailak ziren. Irakasle batzuek frantsesen alde jartzea erabaki zuten eta beste batzuek erbesteratu beharrean izan ziren. Aurrera jarraitu zuten irakasleek, Akademiako bidean zihoazela, kaleko erasoen beldurra zuten. Garai hartako kronikak esaten dutenez, ikasleak arkatzak zorrozteko eramaten zituzten labanak arriskugarriak izan zintezkeen irakasleen aurka. Azkenik, Akademiak itxi egin zituen ikasgelak. Odriozolak arriskuan ikusi zuen bere titulua. Noiz izango ote zuen azken frogak gainditzeko aukera? Frantsesen aurka izatea aukeratu zuen, eta Jose Bonaparte eta frantsesen inbasioaren aurkako herri milizietan izena eman zuen. Guda garaian, artilleriari militarra bihurtu zen. Cadiz inguruan, larri zauritua izan zen aldakan. Gertaera hark, eskola militarretan irakasle izatea bideratu zion. Guda ostean, Akademiako ikastaroak berreskuratu ziren. 1814. urtean Académico de mérito titulua lortzeko probetara aurkeztu zen. Egindako margolanegatik eta azaldutako jakinduriagatik, Akademiako Kontseiluak titulua onartzea erabaki zuen. Ez zuen bere lanbiderako titulu haren beharrik izan, zeren militarra baizen. Margolaritzako zaletasuna bere bizitza osoan gorde izan zuen. Horregatik, 1847. urtean, Akademiak Academico de Número izendatu zuen. Lortu zitekeen ohore handiena zen.
ETA
ORAIN, NON OTE DIRA EZKUTATURIK
LAREN MARGOLANAK?
ERAKUSTOKI
ODRIOZO-
BATEKO BILTEGI
ILUN BATEN?
Margolan horiek bilatzeko ikerketetan, orain dela gutxi eginiko erakusketa baten berri izateko zortea izan nuen (2003. urtea). Bertan Odriozolaren margolan sari irabazlea aurkeztu zen. Erakusketa, Fundación Santander delakoak antolatu zuen. Margolanak Carlos III funda las colonias de Sierra Morena zuen izena. Gaia ze-
(1.782-1.864)
ra zen: Carlos III erregeak, Despeñaperros mendatean zehar, Andaluziako errepide nagusia eraikitzeko agindua eman zuen eta horretarako, bidea bidelapurrez garbi egon behar zuen. Alemaniatik ekarri zituzten kolonoak sortu berri ziren herri batzuk jendeztatzera, eta erregeak lurrak eta lan tresnak eman zizkien. Hiri nagusia, La Carolina izendatu zen. (Herri berri haien egitura garai hartan eginiko Iraetakoaren antzekoa zen, kale zuzenak eta etxe berdinak errenkan). Odriozolaren margolaritzari buruzko ideiak, 1831. urtean argitaratu zuen liburu baten jasoak daude. Liburuaren deitura Ensayo sobre la ciencia y el arte del dibujo da. Eskuetan dut liburu hori eta bertan, beste gaien artean, hau esaten du: “Estoy seguro de que, entendidas las cortas lecciones que como apasionado de las artes les ofrezco, no hallarán dificultad alguna en dibujar las composiciones más difíciles que la naturaleza o el arte les pueda presentar; pues la cuestión está reducida siempre a situar un punto en el cuadro debidamente”. Hemen uzten dugu Odriozola, margolaritzari buruzko bere liburuan ezkutatuta. Berak dioenez margotzea erraza da, puntu bat bere lekuan ezartzea besterik ez da. Ea bada, aurrera! Denok margotzera! Eta hurrengo emanaldiaren arte: Odriozola Matematikoa.
J
ulian Serrano
u daleko
berriak
• Eeta, nahiz eta Foru Aldundiak udara honetan inauKAINBERRI. Aurrera doaz Ekainberriko lanak
guratu nahi, badirudi urte bukaera arte ez dela inauguratuko. Herrian bisitarientzat aparkaleku bat ez izatea, Ekainberrin bertan egiten ari diren lanak atzeratzea, Lili jauregian egitekoak ziren umeentzat tailerrak lekuz aldatu behar izatea, eta beste hamaika arrazoi direla medio, hainbeste espero dugun inaugurazio eguna atzeratzen ari da. Aparkalekuaren arazoa bideratuta dagoela dirudi, baina finantziazioa zehazteko zain dago Udala. Fundiciones TS parean eta Gisasola egoitzaren inguruan dagoen eremuan kokatuko da. Bertan 60 auto kabituko dira, eta lehendik dagoen aparkalekuko 50 plaza erantsita, 110 plazako tokia geratuko da. Guzti hori, hala ere, behin behinekoa izango da, harik eta eremu osoaren behin betirako berrantolaketa egiten den arte. Lili jauregian egin nahi ziren umeentzako tailerrak, berriz, Ekainberrira bertara eramango dira, eta han antolatuko da gela berri bat (sarrera handiaren eskuinetan egin duten gela berria).
• OHENGORATZE PROIEKTUA.
SINBELTZ HARROBIAREN LE-
2008ko apirilaren 15ean Udal Batzarrak buruturiko ezohiko saioan, Osinbeltz harrobiaren lehengoratze proiektuaren lanketarako asistentzi teknikoaren kontratua Azule Paisaia Eraketa taldeari esleitzea erabaki zuen. Sozietate hori Herritik harrira – Harritik herrira ideiaren egileek sortutakoa da eta esleipena hirurehun eta hamabost mila, laurehun eta hirurogeita hamar eurotan (315.470 €) izango da.
• Enean egin diren tutoretzapeko lau etxeak martxan
TXE TUTELATUAK. Eguneko zentroaren gai-
jarri ahal izateko, 110.000 €ko dirulaguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak eta orain araudia onartzea eta ekipatzea falta da.
•A
IZARNAKO ESKOLA BERRIAK ATEAK IREKI ZIZKIEN AUZOTARREI.
•A
UZOAK.
ARROABEA: Maiatzaren 5ean irekiko da Arroabeko haurtzaindegia. Bertan 2007an eta 2008an jaiotako haurrak matrikula daitezke. ARROAGOIA: Herri Etxean kultur gune bat sortzeko lanak hasita daude. Bertarako 55.000 €ko aurrekontua dago onartuta; diru partida hori 2006ko udal aurrekontuan jasota zegoen.
7 1
agenda ap 30
ma 01
01
ASTEAZKENA
IATZA
OSTEGUNA
Zipristin eguna. 11:00etan Argazki Rallya, kamara digitalarekin eta hamaiketakoa.16:30ean, Mihiluze lehiaketa, arkupetan. Final nagusia begiraleen aurka izango da. Gurutze Jubilatuen elkartearen eguna. 12:00etan Meza, eta gero bazkaria Bainuetxean.
•
09
asentzioak Endoian
IRILA
“Piano bat bertsotan” kafe kantaldia udaletxe azpian gaueko 22:00etan Danbolin Zulok antolatuta. Kafea eta pastak gure kontu!!!
WI-FI tailerra maiatzaren 17an, larunbata 10:00-14:00
OSTIRALA
22:00etan Donato Goyeneche eta Xabier Arakama, Kultur Etxean. Trikitixa eta perkusioa (bongoak, afrikar danborra, xilomarinba, kriskitinak, temples block kutxa, udua, masailezurra, zilindroa...). Errepertorioa, berriz, zabala: klasikoa, herrikoia, Latinoamerikakoa...
23
OSTIRALA
19:00. Kontzertua Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako musika eskolatako kideekin, Laranjadin.
santakutzak Zestoan 02
OSTIRALA
17:00etan Kanpanolue ikuskizuna, umeentzat, Laranjadin. 19:00etan Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, Idiakaitz Txistulari Taldearen eta musika banden kalejira. 22:30ean Danborrada Nagusia, elkarteetan afaldu ondoren. Gauerdian, Senideen agurra, presoen alde. Gero, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira Udaletxean. Ondoren, danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte. 01:00etan Nahidekena MT txaranga.
03
LARUNBATA
la Txapelketaren finala, frontoi zaharrean (euria balitz, kiroldegian). Ondoren, sari banaketa, frontoi zaharrean bertan.18:00 Umeen danborrada. 23:00etan Musika, Karelean eta Grises Sueños taldeekin.
10:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:30ean Prozesioa Gurutzera. 12:00etan Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzak abestua. 12:30ean Kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin eta jarraian VI. Santakutz Nesken Pa-
OSTEGUNA
11:00etan Meza nagusia, 12:00etan Itziarko Dantza Taldea eta ondoren trikitilariak Billabier anaiak. 14:00etan auzo bazkaria trikitilariekin. 18:00etan herri kirolak; Miren Urkiola eta Mari Jose Sardon, Belioso eta Inhar Urruzuno. Harrijasotzaileak eta Endoiako gazteak. 19:00etan Gorriti eta bere animaliak, ondoren erromeria Billabier anaiekin.
02
OSTIRALA
21:00etan auzo afaria bertsolariekin; Uxue Alberdi eta Amaia Agirre, ondoren Billabier anaiekin erromeria.
03
LARUNBATA
23:00etan erromeria Litxordixo eta Aitziberrekin.
santakutzak Ibañarrietan 02 03
OSTIRALA
19:00 Txupinazoa, kanpai-hotsak eta poteoa. LARUNBATA
11:30ean Meza Santo Kristo ermitan.12:30ean Zapo jokoa auzokide eta bisitarientzat: lehen saria bi xanpain botila. Ondoren poteoa eta kalejira Urarte taldearekin. 14:00etan auzoko jubilatuen bazkaria (Urtan Berrin). 18:00etan herri kirolak; Miren Urkola hiru harrirekin eta Mugerza anaiak aizkoran. Ondoren tortila pintxo dastaketa, poteoa eta kalejira Urarte taldearekin. 21:00etan auzo afaria Urtain Berrin. Afalostean herriko plazan erromeria Urarterekin. Goizaldean baratxuri-zopa.
• U24a bitartean izango dira aurten. Goizeko
daleku irekiak. Ekainaren 30etik uztailaren
10:00etatik 13:00etara. Izena eman ahal izateko, 18 urte beteta izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea ezinbestekoak dira. Begiraleentzako epea: apirilaren 28tik maiatzaren 16ra udaletxean. Haurrei dagokienez: 3-12 urteko haurrek eman ahal izango dute izena eta epea maiatzaren 5etik 16ra bitartean izango da.
JEmili ardunian
Olazabal
U
"
daberria bertan da antzematen ez den arren, eta udaberriarekin batera lorez betetzen hasten dira mendi eta inguruak. Loreen inguruan gehiago jakiteko helburuarekin, Emili Olazabalengana jo dugu. Emili oso ezaguna da Zestoan, bere etxe aurrean, alegia Benta Peligron, duen lorategiagatik. Lore ederrak izaten ditu bertan, eta era guztietako landareak gertutik zaintzen ditu. Batek baino gehiagok ere inbidia galanta izango dio, urte guztian izaten baitira landare ederrak Benta Peligroko lorategian. Bainuetxera etortzen diren kanpotarrak ere sarri gelditzen dira Emiliren lorategiari begira eta batek baino gehiagok ere tentazioari ezin eutsita landare zatiren bat ere hartu izan du. Hala denean, ordea, Emilik berehala antzematen du, “nik gertutik zaintzen ditut nire landareak eta sarri lore bat irteteko zain-zain izaten naiz. Halako batean falta dela konturatu, eta badakit norbaitek hartu duela”. 92 urte beteko ditu datorren hilean eta garbi utzi digu bere afizio handiena landareak badira ere, bestelako zaletasunak ere badituela, “zezenak eta kirola” kasu.
Landareak niretzat bizioa dira, bizio sanoa”
Nondik datorkizu landareekiko zaletasuna? Nik betidanik izan dut zaletasun hori, umea nintzenetik seguru asko. Nire familian inoiz ez dut zaletasun berezirik ikusi izan landareen inguruan baina nik, betidanik. Ni Palaziyon jaiotakoa naiz, eta beraz hantxe ibiltzen nintzen bai baratzean eta baita landareak landatzen ere. Beti zerbait jartzen nuen kolkoan, ezpata belarra beste ezer ez bazen, bestela perrexila edo menta fina.
Hemen, Benta Peligron, baratzean ere jarduten omen zenuen ezta? Bai pila bat. Garai batean hemen jendea hartzen genuen, benta zen eta beraz kanpotar asko izaten genituen udaran. Kanpotar haiei ematen genizkien barazki guztiak hemen landatutakoak izaten ziren. Denetarik landatzen genuen: zerbak, porruak, lekak, azenarioak, tipulak… Baita patata ere. Eta baratzean zuk bakarrik jarduten al zenuen? Ez, ez. Nire senarrak eta biok jarduten genuen. Hala ere Jose Manuel semeak ere laguntzen zigun, baina orduan oso gaztea zen. Gustuko zuen eta gaur egun ere landareak asko gustatzen zaizkio. Senarra berriz, fundizioan aritzen zen lanean eta hara joan aurretik baratzean saioa egin behar izaten zuen. Lorategiarekin beranduago hasi zinen beraz. Ez, ez, garai horretan dagoeneko hortentsia galantak nituen (handiegiak nire gusturako) atarian. Atentzioa ematen zuten. Zuhaitzak ere bagenituen garai hartan. Gure gerezi arbolak famatuak ziren, asko etortzen baitziren hemengo gereziak jatera. Gereziak desagertu egiten ziren. Gerora beste pare bat gerezi arbola izan genituen baina kendu egin genituen landareei itzala egiten zien-eta. Gustukoen duzun lorerik ere izango da ezta? Niri den-denak gustatzen zaizkit! Hori bai, kolorea da gehien gustatzen zaidana. Berdea… ez zait asko gustatzen. Ni kolore zalea naiz zalantzarik gabe. Eta bilobek zure zaletasunarekin jarraitzen al dute? Ba gaur egun ez, egia esan. Txikiak zirenean jarduten nuen beraiekin belarrak kentzen-eta. Garai hartan gustura aritzen ziren. Aste Santuan eta San Joanetarako beti aritzen ginen belar txarrak-eta kentzen. Orain ordea, lana eta beste kontu batzuk dituzte. Lorategian denetarik duzu landatuta ezta? Marrubiak ere ikusi ditugu… Bai baditut, asko gainera eta baita franbuesak ere. Mermelada ere egiten dut. Asko ematen dituzte eta etxean jaten ditugu. Pila bat ematen dute. Ilargia kontutan izaten al duzu landareak zaintzerako orduan? Bai izaten dut kontutan. Kimatze lanak Jose Manuelek egiten ditu, eta nik esaten diot “ilbeheran gaude eta landa-
9 1
harko lukete, baina hainbeste euri egin du guztiak “triste” bezala daudela. Oraintxe beroa, oraintxe euria… Baina dagoeneko udaberrian gaude eta laster hasiko dira eguraldi onak! Maiatzean daliak egongo dira polit-politak! Kolore askotakoak aterako dira, mordo bat badatozela ikusten dut. Aurten egin duen negu epela ederra izan da baina orain bost gradu egotea ez da normala. Beti landare berdinak izaten al dituzu lorategian edo aldatzea gustatzen zaizu? Bueno, orokorrean berdinak izaten ditut, baina aldatzea ere asko gustatzen zait! Aurten hiru landare berri sartu ditut, baina aurreko urteetakoak ez baditut kentzen beraien kasa ateratzen dira. Landare berriak nondik ekartzen dituzu? Batzuetan Hondarribira joaten gara, han zoratzeko moduko denda handi bat dago. Hendaiara ere joaten gara. Aukera ikaragarria izaten da han. Zuri negutegi bat falta zaizu hemen… Hamaika aldiz pentsatu izan dut balkoi bat itxi eta han negutegi txiki bat egitea! Baina egia esan nahikoa dut ditudanekin… Landareak lapurtzen al dizkizute? Bai asko! Kanpotarrak izaten dira landareak hartzen dituztenak… Batzuetan gainera hemen hartu, eta bi metro aurrerago botatzen dituzte. Horrek reak kimatzea tokatzen da”. Ilargiari amorrua ematen dit, nik eskatuz gero denei ematen dizkiet-eta. beti begiratu izan diot nik, baratzean Loreak ere lehortzen omen dituzu? Bai, bai, lehortzen ditut. Askotan margotu ere egiten ditut, eta koadroak ere egijarduten genuenean ere kontutan izaten ditut. Etxean lore sorta ederrak ere baditut lore lehorrekin egindakoak. ten genuen, kontserbatzeko zenean, Zenbat ordu pasatzen dituzu loreekin egunean? garai batean moztu behar ziren, landaNoizean behin ateratzen naiz ea nola dauden begiratzera eta hasten naiz belar tzeko ere begiratzen genion eta zuhaitxarrak kentzen… Akabo! Behin hasita bi ordu errez pasatzen ditut, eta pasieran tzak botatzeko ere ilargiari begiratzen zaio. Nik etxean haritz egurrez eginda- dabilen jendea hizketan hasten bazait arratsalde osoa bertan pasa dezaket! Askotan aholku eske ere etortzen zaizkit. ko altzariak ditut, 70 urte baino gehiaZuk nola dakizu loreen inguruan hainbeste? go dituzte eta ez dute pipirik. Behar Ba egia esan probak egiten ikasi dut! Eta liburuak ere asko irakurri izan ditut. zen garaian botatako zuhaitzak zirelaLehengo batean emakume batek serio-serio esan zidan antzematen zela bai landako. reen karrera egin nuela, grazia egin zidan hori entzuteak! Zein lan da gogorrena? Baratza gogorra da baina loreena ere Landareei hizketan egitea ere ona omen da. Zuk egiten al diezu? [Kar, kar, kar…]. Bai batzuetan errieta egiten diet lorerik ez badute ematen, gogorra da, ez pentsa! Gainera aurten eguraldi txarra izan da eta ezin izan dut amenazo egiten diet hurrengo urtean moztu egingo dudala, eta aizu, hori esan eta asko sartu lorategian. Belar txarrak ez loreak eman izan dituzte! Kasualitatea izango da agian baina… badituzu kentzen, gero bulboak agerEta, zein da sekretua horrelako lorategi ederra izateko? tzen hasten dira eta han ezin da aitzuSekretua? Dedikazioa, pazientzia eta ordu pila bat pasatzea loreak zaintzen. rrarekin ibili, beraz banan-banan eskua- Lan asko ematen du, baina gustuko dut. Niretzat hau bizio bat da, bizio sanoa. Barekin sustraitik atera beste erremediorik tzuk drogak, kafea, tabakoa… Nik berriz landareak! Inori ez diot behintzat kalteez da izaten. rik egiten. Klima aldatzen ari dela diote eta zuk hori landareei antzematen al diozu? Bai antzematen da! Orain den garaia izanik, landareek bizi-bizirik egon be-
N
aiara Exposito