HAUTSAK KENTZEN: Tunea tunea inda mariskada itea

Page 1

T u n e inda “KOJERRENIAN

MARISKADA ITEKOTAN GIÑALA ESAN

nitxon

,

Euskarazko gazte hizkera definitzen lanak dituzten adituek. Baina desberdintasunak egon badaudela diote. Zestoako gazteek ere badituzte beren “klabeak”

BAINA EZ HUAN AZALDU”, ESAN DU GAZTE ZESTOAR BATEK.

“KOJER? HORI NUN GETARI INGURUN, BEHINTZET, NIK EZTIAT TZIOK?

EZAUTZEN IZEN HORI DUN MARISKEIK.

ZER

DEK,

BERRIYE?”, ERANTZUN DIO AZPEITIAR BATEK.

ETA

BARRE EGIN DIOTE KOADRILA HORRETAKO GAINERAKO ZESTOARREK:

ENDOYAN

“KOJER

ZIOK, HI, TA GUK

ITXASOKUA EZTAN MARISKUA JATEIU HAN!”.

ONDOREN

ETORRI DIRA

AZALPENAK:

ENDOIAKO ELKARTEARI DEITZEN DIOTELA KOJERRENEKUA, ETA MARISKADA TXERRIKI JANARI ESATEN DIOTELA. “Han jun dittuk Mikelen arreba-ta Zumaiko festeta prepeziyoz tunea-tunea inda”, esan du, bestalde, Zestoako beste gazte batek Uztapidenean kafea hartzen ari dela. Inguruan zegoen azkoitiar batek Mikelen arreba horrek autoa tuneatu duela ulertu du, eta galdezka hasi da, ea zer nolako paratxokea-edo jarri dion. “Eztiak ezerre entendiu; tuneatua arpeiya ta gorputza !”. Alegia, elegante-elegante eta makilatuta joan direla Zumaiara. “Zuek klabien hitzeitezue!” esan dute bai aurreneko azpeitiarrak, bai bigarren azkoitiarrak. Ba, bai, Zestoako koadrila horiek beren klabe propioa dute, adiera propioak dituzte, eta ezagutu ezean, ezin ulertu zehazki esan nahi dutena. Euskaraz gazte hizkera definiturik baden ala ez den zalantzak dituzte linguistek. Ahozkoa egon badagoela

katen

zitxaz-

diote, herri bakoitzak berea duela, baina gazte euskara ez dagoela bateraturik. Hala ere, argi dago zer edo zer badela. “Gazteak berez dira errebeldeak; hau da, formalitateetatik ihes egiten saiatzen dira, baita hizkuntza kontuetan ere”. Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren hitzak dira. Alegia, gazteek berezko hizkera egiten dute, besteengandik desberdindu eta talde gisa identifikatuak sentitzeko. Zestoan gehiago omen dira euskaraz egiten duten gazteak, gainerako adinekoak baino. Hala diote datu ofizialek. Herrian euskarak duen kale erabilerari buruz 2005ean egindako neurketa baten arabera, gazteak dira Zestoan euskara gehien erabiltzen dutenak; % 94, hain justu. Atzetik, haurrak datoz (% 86); ondoren, helduak (% 61); eta, azkenik, adinekoak (% 50). Herri euskaldun gehienetan gertatzen denaren kontrakoa jazotzen da, beraz, Zestoan; izan ere, herri askotan, gazteek euskara jakin arren, ez dutela erabiltzen erakusten dute datuek. Are gehiago, kale hizkeraren azken neurketa horren arabera, ostiral gauetan egoten da giro euskaldunena Zestoan. Asteko azkeneko lanegunaren amaieran kalera ateratzen diren zestoarren % 85ek euskaraz egiten du, eta, garai horretan kalean egoten direnen gehiengoa gaztea dela kontuan hartuta, ezin ukatu Zestoako euskara oso gaztetua dagoela. Baina gazte horiek guztiek ba al dute euskara berezitu eta propiorik? Azpeitiar eta azkoitiar haiek esanda bezala, klabean hitz egiten al dute guztiek? Ala koadrila bakoitzak du bere kode


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
HAUTSAK KENTZEN: Tunea tunea inda mariskada itea by DANBOLIN - Issuu