danbolin 2008/07
86. alea
Ekainean Ekain?
AUZOAK FESTETAN
UKRAINA BIHOTZEAN...
JARDUNIAN “TXISPI”
ikasi beharrik ez, goiz altxatu beharrik ez… Desiratzen egoten gara oporrak iristeko. Badirudi oporrek lasaitasuna dakartela eta horren bila gabiltza inoiz baino gehiago. Baina askotan oporrak lasaitasunaren kontrako bihurtzen ditugu. Lotu bidaia, prestatu maletak, kotxea hartu, hegazkina… jo batera, jo bestera, bat ikusi, bestea ikusi…han egon naiz, beste hura ikusi nuen, hondartza ederrak, paraje zoragarriak…ez al gara askotan leher eginda itzultzen oporretatik? Oporrik ederrena norbere buruarekin lasai egotea dela esango nuke. Eta egun ez dugu astirik ere hartzen geure buruarekin egoteko. Patxadan hitz egiteko, bakarrik egoteko… hausnartu, pentsatu, egon… Badirudi etzanda lasai egotea denbora galtzea dela. Eta lagun batek askotan esan ohi zidan: “zuk ez dakizu ezer egin gabe egoten eta ez dakizu zer galtzen duzun”. Berak bazekien, bai, bere buruarekin egoten eta ikaragarri gustatzen zitzaion gainera. Orain lagun hori falta da eta asko akordatzen naiz bere bizi filosofiaz. “Lagunik onena geure burua da” zioen! Eta ez zuen arrazoi faltarik! Askotan, ordea, beldurra ematen digu geure buruarekin egoteak. Baina zein ederra den geure buruarekin lasai eta gustura sentitzea! Ez daukagu kanpoan bila aritu beharrik, ezta inongo leku zoragarrietan ere, geuregan dugu edertasuna. “Ene, orain ere Margari filosofatzen!” esango du batek baino gehiagok eta halaxe da. Baina zer egingo diogu ba! Danbolinek oporrak hartzen dituela eta horixe esatea zen nire asmoa. Danbolin ere bere buruari begira jarri dela, hausnartzen hasi garela. Zertan hobetu dezakegun, zertan huts egiten dugun, itxura berritu behar ote dugun… Irailean jarraituko dugu hausnarketarekin eta zuek ere lagundu gaitzakezue: iritzia eman, zer gai landuko zenituzketen esan… Danbolineko atea irekita daukazue. Lotsatiak zaretenok kanpoan buzoia ere bai, eta modernitatearen aroan gaudenez, e-mailez zerbait idatzi nahi badiguzue poz pozik irakurriko ditugu zuen iradokizunak. danbolin@topagunea.com da gure helbidea. Beno, ba irailera arte. Ondo pasa oporrak, lasai hartu eta ondo bizi.
M d a n b o l i nEK
argari Eizagirre
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 12 14 20
O P O R R A K E T A G U . Atsedena, lanera joan beharrik ez,
INKESTA
ENBIDOAK
EKAINEAN EKAIN
AUZOAK FESTETAN
DANBOLIN ZULO
URTAIN
EUSKARAZ BIZITZEKO AHALEGINEAN
JARDUNIAN TXISPI
diruz lagundutakoa
enbidoa I. re herriak –eta horrekin batera gure familiak, lagunak eta ohiturak– utzi genituenean, ez genuen imajinatu ere egiten hemen ere beste familia bat osatuko genukeela eta lagun berriak aurkituko genituela; goxotasunez hartzeaz gain, poteatzen ere irakatsiko ziguten lagunak. Horregatik, gutun honen bidez eskertu nahi diogu Kultur Taldeen Batzarrari, izan zuen ideia politagatik: gure sentitzen dugun herri honetan toki handi bat emateagatik, gure kulturen zati batzuk zuekin konpartitzeko aukeragatik. Eskerrak Ainitzeri, Joneri eta Margariri, hainbeste lanen aurpegia eta entusiasmoa izan direnak. Eskerrak, batez ere, ordu batzuez gurekin bidaia egin dutenei hainbat zapore eta melodiatan zehar. Barkatu huts egiterik egon bada; eta barkatu, arren, bidaia gastronomiko honetarako txartela lortu ez duzuenok. Laguntza eskaini diguten guztiei ere, eskerrak eman nahi dizkiegu: Emilianori; Akoako Goikoetxeko jendeari, 20 litro esne doan eman izanagatik; tabernariei, izotz-poltsa eta abarrengatik; Lau Iturri elkarteari; Luis Iguali, musika-ekipoagatik... Datorren urtean berriro egiteko gogoa piztu zaigu, eta kanpotik etorritako guztien partehartzea espero dugu; baita, nola ez, zestoarrena eta gure erritmoak probatzera hurbildu diren guztiena ere. Eskerrik asko eta hurrengora arte.
Gu
A
rgentina, Brasil, Kolonbia, Kuba, Maroko eta Venezuelako zestoarrak
Zerk eman dizu azken aldian pozik handiena? Ba egia esan, azkenean Ekaingo obra famatu hauek inauguratuko direla jakiteak. Jende batek uste zuen ez zela sekula iritsiko eguna eta‌ Ea inauguratzen den behingoz eta bizitza pixka bat ematen dion herri honi.
48 urte
Jone Gonzalez
Ba, lehengo igandean izan nuen bilobak. Uztailaren 6an, txupinazoarekin batera. Mutila, Jon izena du eta oso ondo daude biak. Horixe niretzat pozik handiena.
67 urte
Mari Paz MuĂąoz
5 Saharatik etorri diren hauPozik hanEguzkiak. rren ongietodiena eman diEgun hauetan rriak eman dit dana ba… ez izan ditugun hipozik handiena. dakit ba, eguralNire taldekiru egun zoragaBi hilabete padi onak edo… de baten irabarri hauek. Horisako dituzte heez zait beste ziek eta emaitza xe azken aldiko ezer bururatzen! onek eta… Gor- men eta beraiepoza ze jada dekin egongo gara ka Olaizolarepresioak jota ahal dugun neuEkain Iribar nak noski! geunden eguralrrian laguntzen 28 urte di eskas honeeta, gustura… Aritz Elustondo kin…
Marina Pons
31 urte
16 urte
52 urte
Emiliano Perez
AUSARDIA FALTA
U
NE LATZAK bizi ditugu azken boladan gure planeta zahar honetan, ez dago telebista piztea besterik horretaz ohartzeko: uholdeak, lurrikarak, goseteak eta abar luze bat. Hala ere, gu bizi garen lekuan ez gaitu lurrak horrenbeste astintzen; duela gutxi izandako uholdeak salbuespen gisara har genitzake. Hemen uholde, lurrikara eta goseteak politikoek sortzen dizkigute: karguaz jabetzerakoan dena hitz politak, "jendearen arazoak konpontzera gatoz" eta bla, bla, bla ... eta gero zer? Ba gero denak beraien helburuak lortzea besterik ez dute nahi, bost axola zer nahi duen jendeak. Eta zer nahi du jendeak? Nire iritzi apalean herritarrak bakea nahi du. Politikatik kanpo gaudenok nahikoa lan badugu egunerokotasunean aurrera egiten, sufritzen ari garen krisi ekonomikoak emango du nahikoa buruhauste, gainetik gure gain botatzeko konponbidearen giltza. Noski badugula zeresana, baina bakoitzak bere neurrian. Gaur egungo politikoek dirua hartu azkar eta arazoak daudenean jendeari gehiago egin behar duela eskatu… Ez al zaudete ba zuek (politikoak) horretarako? Ez al zarete horretarako hautatuak izaten hauteskundetan? Hala ez bada, bakoitza bere etxera, baina zein zaila den kargu publikoak uztea. Ez dut inongo siglarik kritikatu nahi partikularki, zeren azkenean denak antzera jokatzen dute politika orokorraz ari garenean (herrietako kudeaketan zenbat eta politika gutxiago hobe). Bada garaia bakoitzak bereari heltzeko, konponbide bila aldamenekoaren zain egon gabe. Beti itxaroten badaude ondokoak zer pauso emango duen, sekula ez da ezertan aurreratuko, denek daukatena galtzeko beldurra dute-eta. Ea egunen batean azaltzen den herri honen historian sartu nahi duen politikoren bat, eta sartuta gauden zulo beltz eta luze honetatik ateratzen gaituen. Bitartean gehiegi atsegin ez dudan abeslari batek bere azken diskoan dioen bezala "esperantzara kondenatuak" gaude.
E
nbido 2. Neritz Karrera
Ekainean Mugimendu arraroren bat sumatuko zuten arratsaldero Sastarrain aldera paseatzera joaten direnek: Unescok Ekain Gizateriaren Ondare izendatzeak irailean egitekoa zen prentsaurrekoa uztailaren 14ra aurreratu zuen, eta han bildu ginen berrogei bat kazetari Ekainberri erreplikaren atarian. Inguruko ardiei ikasita bezala, sarrerako itzalpean pilatu ginen. Ez zen giro, hango kamera eta hango kablea. Eta denen aurrean Miren Azkarate Kultura sailburua, Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara diputatua, eta Alazne Olaizola alkatea, Jesus Mari Agirrezabala eta Igor Iturain Deba eta EKAINBERRI Aiako alkateekin batera.
Bi itzuli emango zaizkio ibilbideari:
Ez da berehalakoan izan, baina sinisten hasita gaude laster inauguratuko dela zorioneko erreplika. Duela ia hogei urteko proiektua da. Orain hamar urte hasi ziren obrak. Baina Maria Jesus Aranburuk zioen bezala “aspaldiko ideia bat gauzatzeko puntuan dago”. Gogoan izan zituen, 60. hamarkadan Ekain aurkitu zuten Azpeitiko Antxieta taldekoak eta kobak babesten eta ikertzen isileko lana egin duten lagunak. Izendapenik izan ez balu ere, “denok ginen kontziente altxor honen balioaz” esan zuen Aranburuk, “baina orain, gure mugak gainditu, eta mundu zabalera arro erakuts dezakegu gure ondarea”. Zestoako Udala zoriondu egin zuen, bere garaian ingurunea babesteko egindako plan bereziarekin bete-betean asmatu zuelako. “Hemen herri bat dago, gure aurrekoak orain dela
lehenengoa sentsazioen itzulia izango da; ezjakintasunetik egingo da, isiltasunean. Ondoren, putzu batean bideo bat proiektatuko da. Hau ikusita, bigarren itzulia egingo da, oraingoan ezagutzatik, pertsona baten azalpenek lagunduta. Taldean etortzen direnentzat beste gune bat ere izango da, tailerren gunea. Inguruarekin lotuta ere, beste aukera batzuk eskainiko dira baina horiek hurrengo danbolin baterako utziko ditugu.
milaka urte hemen egon ziren, espazio hauetan ibili ziren, gu ere hemen gaude eta gure ondorengoak ere hemen izango dira” esanez amaitu zuen.
7 Ekain?
ALAZNE OLAIZOLA
ALKATEAREKIN HIZKETAN UNESCOREN IZENDAPENAREN INGURUAN Miren Azkaratek Unescoren gaur egungo filoIzendapena sofiaz jardun zuen. Ez omen da lan erraza izan momentu euforikoan izendapena lortzea. Orain hiru urte hasi ziren bizi dut, izugarria izan ahaleginetan, eta Unescok azken boladan oso da. Erreplikarekin zorrotz jokatzen duenez garrantzi berezia eman denok asko irabaziko zion izendapenari. badugu ere, ez dugu Kazetarien galderak erantzuteko txanda izan ahaztu behar abiapuntua Ekain dela. Inoiz baino indar zen gero. Eta lehen galdera herritarrok geure gehiago hartzen du bere garaian kobak babesteko sortu buruari askotan egiten dioguna: “Noiz irekiko zen plan bereziak. da?” Ekainean irekitzekoak omen ziren, eslogaBidean, erdi bidean, erreplika dago eta funtzio garbia na ere prestatua zuten “Ekainean Ekain” baina du: jatorrizkora sartu ezin izan denez, eta aurrerantzean ez da posible izan. Irailean irekiko omen da. Erere ezingo denez, hor barruan dagoen hori sentitzeko eta di aldera-edo. Ni testigu: ia bukatuta dago eta babesteko aukera eskaintzea. tankera polita du. Behin honezkero konformaEta sokaren bukaeran herria legoke. Zein onura ekarrituko gara “Irailean Ekain” izanda ere ezta? ko duen herriarentzat? Herria suspertzeko balioko du, garai batean Bainuetxeak eduki zuen eragile funtzio hori izango EKAIN du, herria piztuz. Bisitari kopurua baino garrantzitsuagoa da Bere garaian indusketa etortzen direnek bailara eta bertan bizi direnak errespetatuz egikanpaina dezente egin tea bisita. Zerbitzuak sortu beziren haitzuloko sarrera harko dira, baina horretarako ekimen pribatua ere beharko da, aldean, baina harrezkero ez da besterik egin; eta hasiko dira mugitzen zer dairailean, ordea, beste kanpaina bati ekingo zaio. torren ikusten hasten garenean. Turismo bulegoa herrigunean Orain 6 bat metro karratuko eremu bat hartuko kokatuko da, aparkalekuak ere da, eta gainontzekoa etorkizunerako utziko da ibaiaren alde honetan egingo dira, bisitariak herritik pasako dira. –alegia, beste metodologia edo/eta teknika Egundoko erronka dugu eta deberriak sortzen direnean aztertzeko –. Jesus nok egin beharko dugu gure ahalegina. Altunaren gidaritzapean egingo da iraileko
indusketa hori. Jatorrizko haitzuloa ikusteari dagokionez, berriz, momentuz ezin izango da bisitatu.
J
one Bergara
Arroabeko Karmengo Amaren jaiak
da iristearekin batera
U
auzoetako jaiak ere iritsi dira eta uztailean zehar
jaia eta zoramena izan da nagusi. Narrondo auzoan izan dira lehenak San Nikolas jaiak ospatuz, ondoren Arroabean jarraitu dute Karmengo Amaren jaiekin eta uztailaren
Festetako lehenengo eguna gauapasarekin hasi zen eta auzoko gazteek Katzaolatik abiatuta baserriz baserri ibili ziren karrozarekin. Aurten lehenengo aldiz haurren danborrada antolatu dute eta baita patata tortilla lehiaketa ere. Lehenengo aldia izateko patata tortilla lehiaketak arrakasta izan zuela esan daiteke, 11 tortilla aurkeztu baitzituzten. Koadrilen egunean, paella lehiaketa izan zen eta baita bazkari herrikoia ere. Urteroko ekimenentzat tartea ere izan da aurtengo karmenetan: helduen danborrada, haurrentzako jolasak eta pailazoak eta nola ez dantzaldi amaigabeak pilotalekuan.
bukaerarekin batera Arroagoiko Santio Santa Ana jaiak ospatu dituzte. Hala ere, oraindik Aizarnako Amabirjinaren jaiak geratzen dira abuztuan.
Arroagoiko Santio Santa Ana jaiak Arroabeko jaiei erreleboa hartu zieten Arroagoian eta hemen ere era guztietako ekimenak izan ziren lau egunez. Auzo afariak, herri kirolak, patata tortilla lehiaketa‌ Aurtengo parapente jaitsiera gainera Josu Arrieta zenaren omenez antolatu dute. Hemen ere haurren gozamenerako Gorriti eta bere abereak ez dira falta izan.
9 Narrondoko San Nikolas jaiak Adin guztietako herritarrentzat egitaraua prestatu zuten urtero legez, eta era guztietako ekimenak izan dira festetan. Kirolarentzat tartea ere izan da eta besteak beste txirrindulari proba jokatu zen. Haurrei dagokionez, festa guztietan arrakasta itzela duen Gorriti eta bere abereak izan ziren, eta festetan inolaz ere falta ezin den musika eta erromeriari ere egin zioten tartea.
ekainak 27 Zipristinek antolatuta, Kulkirekin haurrak herri kiroletan
Izugarrizko arrakasta izan zuen aurten lehen ekainak 27 Garikoitz Mendizabal hainbat artista ezagunekin kontzertuan Bainuetxean
ekainak 28 Amalda txiki eta parrokiko abesbatzaren kontzertua parrokian
uztailak 4 Musika bandaren kontzertua plazan
uztailak 4 GR 16 bertso saioa Koiote tabernan. Arroabeko Igor Olabide eta Oskar Alberdi irabazle
aldiz antolatu den afari kultur anitzak. Kubako arroza eta tostoiak, Brasilgo haragia parrilan, Marokoko arkumea eta Venezuelako arepa beteak. Postrerako Argentinako esne-gozo crepak eta Kolonbiako kafea. Edaria ere ez zen falta izan; tea, matea, kaipirina eta mojitoa. Egan egin ez zuen osagai bakarrak: jai giroa eta umore ona. Datorren urtean, herrialde gehiagori parte hartzeko aukera eskaintzeko asmoa dute antolatzaileek; Pakistan, Senegal, Eskozia, Alemania‌ Eta txartel gehiago jartzen ere ahaleginduko omen dira.
1
zulo
1
danbolin
Iraetan uztailaren
uztailak 5 Denbora gutxian asko ugaltzen ari diren motoristek Errioxara irteera
12an, 400 lagun inguru bildu ziren Ruper Ordorika eta mugalarien musikaz gozatzera. Kanpoan ez zen giro, trumoia eta euri zaparrada ederrak bota zituen. Euriak taldekideak ere harrapatu zituen elkartetik frontoira bidean. Baina euriaz jendea laster ahaztu zen eta musika hotsak hartu zuen Iraetako frontoia. Azken diskoko kanta batekin eman zioten hasiera kantaldiari eta tartean hain ezagunak ez ziren kantak ere abestu zituzten. Jendea gustura eta Ruperrek ere hala zirudien, taldekideak eta teknikoak eskertzeaz gain, ‘Iraeta denon artean’ elkarteari ere eskerrak eman zizkion, ondo kostata izan arren, beraiek Iraetara eramatea lortzeagatik.
uztailak 11 Debako Goaz antzerki taldeak ‘Kanika zuribeltzak’ antzezlanean
uztailak 12 Jubilatuek ‘bakailaua ajoarriero erara’ lehiaketa. Irabazleak Kontxita eta Maria Angeles Izeta ahizpak
Udaberri bukaera aldera hasi eta orain arte pilotazale mordoska biltzen da frontoi zaharrean. Eskuz edo palaz, txokoan nahiz luzean arratsaldero daude partidak. Txokoan, gaztetxo neska mutiletatik hasi eta 40 urtetik gorako beteranoak ere hortxe ibiltzen dira leiho eta balkoien koskek pilota nora bidaliko asmatu ezinda. Baina horrexek izan xarma! Palako txapelketa Igor Eizagirre Kixkurrak irabazi zuen, iraetar hauek izan ere…
uztailak 18 Gaztetxoen bokata jana eta zinea izarpean
uztailak 24 Azpeitiko metal boskotearen kontzertua Pio Baroja plazan
A R G A ZK I A K : URTAIN
S E N D I A,
JO X E M A R I U R T E A G A S A K U G O R R I Y A
Iba単arrietako boxeolariak duela 40 urtedebutatu zuen
Joxe Manuel Ibar
ETA
R AMON E TXEBERRIA T XANBERLAIN
J
on Artano
E ub si zki at zreak zo
ahaleginean Aurten zortzi eragile gehiagok jaso dute Bai Euskarari ziurtagiria, eta horrenbestez 31 eragile dira euskararen ziurtagiria daukatenak. Duela sei urte jarri zen martxan Zestoan euskararen normalizazioa helburu duen akordioa eta martxa polita daramala dirudi. Baina zertan datza zehazki akordioak? Zer suposatzen die eragileei, zer da egin behar dutena? Hori jakin nahirik euskalgintzan dabiltzanengana hurbildu gara. Hauxe da jasotakoaren emaitza.
Nahiz eta Zestoa oso herri euskalduna izan, arlo askotan gazteleraz funtzionatu izan da
Euskalgintza taldean AEK, Euskal Herrian Euskaraz taldea, Danbolin herri aldizkaria eta Herri Eskolako ordezkariak biltzen dira. Beraiekin batera Bai Euskarari ziurtagiria zabaltzeko lanetan Eneko LarraĂąaga teknikaria dabil. Astero elkartzen dira eta besteak beste ziurtagiria eragileen artean zabaltzeko lanean laguntzen dute. Udaleko euskara batzordean ematen
A LEMANIATIK ETORRITAKO E KENEK E T A ARGENTINATIK ETORRITAKO M ARINA E T A N ORAK EUSKARAREKIN IZ AN DUTEN HARREMANA
KONTATU ZUTEN
dute egindako lanaren berri eta bertan euskara teknikariarekin elkarlanean herrira begirako lanak zehazten saiatzen dira. Eusko Jaurlaritzatik martxan jarri zen Euskara Biziberritzeko Plana eta Bai Euskarari ekimenak bat egin zuten Zestoan eta gaur egun osagarriak dira. Baina zer da Bai Euskarari ziurtagiria? Zein da bere helburua? Nahiz eta Zestoa oso herri euskalduna izan, arlo askotan gazteleraz funtzionatu izan da. Denda, elkarte, lantegi eta tabernetan papeleoa dela, fakturak direla, zerbitzua guztiz euskaraz ematea oso zaila zen hasieran. Baina pixkanaka pausoak ematen ari dira. Batzuk euskara dute harremanetarako tresna, baina fakturazioa gazteleraz egiten dute. Beste batzuk zerbitzua ere ez dute euskaraz. Ohituragatik, ez dakitelako‌kasu desberdinak daude, bai Zestoan eta baita gainerako herrietan ere. Hori dela eta hiru maila ditu ziurtagiriak. Bidean, Zerbitzua euskaraz eta Zerbitzua eta lana euskaraz. 10 eragilek lortu dute Bidean, 16k Zerbitzua euskaraz maila eta 5ek Zerbitzua eta lana euskaraz. Pixkanaka hasten dira eragileak euskaraz funtzionatu ahal izateko pausuak ematen. Lan horretan teknikari baten laguntza dute eta baita udalarena ere Euskaraz Zerbitzuaren bitartez. Hasieran helburu batzuk jartzen dituzte eta pixkanaka betetzen doaz, guztiz euskaraz funtzionatzera iristeko helburuarekin.
5 1
ZIURTAGIRI
JASOTZERA I G O ZIRENAK
Eta urtero bezala Bai Euskarari jaialdia antolatu zuen euskalgintzak eragileen lana eskertu eta ziurtagiriak banatzeko. Bertan izan ziren besteak beste Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluko idazkari nagusia Xabier Mendiguren eta udaleko Arrox Etxabe euskara eta kultura zinegotzia. Euskalgintzaren izenean teknikari lanetan dabilen Eneko LarraĂąaga aritu zen aurkezpen lanetan. Musikak ere bere tartea izan zuen. Kalejiran etorritako txistulariekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari eta ondoren albokariak pieza eder bat eskaini zuten. Urtero aipamen bereziren bat egiten dute eta aurten Zestoara bizitzera etorritako etorkinak izan zituzten gogoan eta ekitaldian beraiei eman zien hitza. Alemaniatik etorritako Eken Schekflerrek eta Argentinatik etorritako Marina Pons eta Nora Palmitanok euskararekin izan duten harremana kontatu zuten. Beren hizkuntzan ere egin zituzten hitz batzuk, alemanaren kasuan askorik ulertu ez bagenuen ere. Urduri baina euskaraz egin zuten beren ahalegina Eken eta Marinak, nahiz eta ez den denbora asko etorri zirela. Euskaraz ikasten saiatu dira eta beraiekin omen dugun pazientzia ere eskertu zuten; baita herri bat ezagutzeko hizkuntza ikasteak duen garrantzia azpimarratu ere. Norak urte gehiago daramatza Euskal Herrian eta euskalduna dela esan behar, Aekan euskara ikasten hasi, ikasle izatetik irakasle izatera pasa eta gaur egun euskara teknikari da gure herrian. Bertara hurbildu zen jendeak txalo zaparradaz agurtu zituen eta segidan ziurtagiria banatu zitzaien herriko, denda taberna eta lantegiei. Egiten duten ahalegina eskertuz. ziurtagiria jasotzera igo zirenen artean Nafarroako nekazalturimo batean asteburua ere zozketatu zen. Joxe Mari Olaizola Riki taxista izan zen oparia eraman zuena. Horrenbestez jendearen txalo artean eta herriko txistulari taldearen laguntzaz amaitu zuten ekitaldia. Ondoren ohiturari jarraituz mokadutxoa egin zuten bertara hurbildu zirenek.
Bai Euskarari
BIDEAN: 1 Cestona S.A. Gasolindegia 2 Eskua Terapia Zentroa 3 Estankoa 4 Hotel Arocena 5 Mari Carmen Zurutuza Botika 6 Mendia Master Soinu 7 MGS Mutua General de Seguros 8 Talleres Lizarralde 9 Zestoa Autoeskola ZERBITZUA EUSKARAZ: 10 Aditek Tratamientos TĂŠrmicos 11 EgaiĂąazpi Kirolak 12 Eizagirre Okindegia 13 Elortza Mertzeria 14 Lagun Aro Aholkularitza 15 Jone Estetika 16 Jose Mari Olaizola taxia 17 Koiote Taberna 18 Kutxa Zestoa 19 Miantxa Janaridena 20 Mollergi Taberna 21 Onenak Altzariak 22 Potxolo Liburudenda 23 Romana Okindegia 24 San Juan Egoitza 25 Ugarte Burdindegia 26 Uztapide Taberna
ZERBITZUA eta LANA EUSKARAZ: 27 Fati Taberna 28 Koro Ileapaindegia 29 Lopene Harategia 30 Uzkudun Harategia 31 Zestoako Herri Ikastetxea
1
UKRAINA BIHOTZEAN ETA OPORRALDIA ZESTOAN
986ko apirilaren 26a Ukrainako 47,4 milioi biztanleek sekula ahantziko ez duten eguna da. Zestoan egunotan ikusten ditugun haurrek, ordea, ez dute egun hura oroitzen, baina beraien osasunean Txernobilgo (Ukraina) zentral nuklearrean izandako istripuaren zantzuak nabari dira.
Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INES eskalan (Nuklear Istripuen Nazioarteko Eskala) zazpigarren mailara iritsi den bakarra hain zuzen ere. Hiroshiman, 1945ean, jaurti zuten bonba atomikoak zabaldu zuen material erradiaktiboa baino 500 aldiz gehiago zabaldu zuen Txernobilgo zentral nuklearrak eta 31 la-
7 gun hiltzeaz gain, 135.000 biztanle ebakuatu behar izan zituzten. Gainera, alarma sozial ikaragarria piztu zen Europako hainbat herrialdeetan erradiaktibitatea topatu ostean. Eta gutxi balitz, urte hauek guztiak igaro arren, gaur egun Ukrainako biztanle guztiek osasun arazoak dituzte. Bizi itxaropena ere murritza dute. Handik etortzen diren haurrek tiroideak, kataratak eta hortzetan arazoak izan ohi dituzte, erradiaktibitatearen eta elikadura txarraren ondorioz. ZESTOAKO FAMILIA Inmak, Ana Mari eta Pedrok, Nekane eta Jokinek eta Pili eta Agustin zestoarrek dituzte haur ukrainarrak. Inma izan zen aitzindaria, 2002an etorri baitzen bere etxera Oksana. Orduan zortzi urte besterik ez zituen, eta Zestoara iritsi zen egun hura ondo oroitzen du: “Beldurra nuen eta oso urduri nengoen baina ez nuen negarrik egin”, dio barrez. Oksanak euskaraz hitz egiten du eta erraz ikasi duela dio. Gaur egun 14 urte ditu eta oraindik beste lau urtez Euskal Herrian oporraldia igarotzeko aukera izango du. “Eta 18 urte betetzean, bidaia ordaintzen badiegu, etortzen jarraitzeko aukera dute”, azaldu du Inmak. Nekanek ere ondo gogoratzen du Maxim txikia, sei urte besterik ez zituenean, bere etxera iritsi zeneko eguna. 2004an izan zen eta orain, beraz, hamar urte ditu. Maxim bihurria da, bere adineko haur guztiak bezala, kalean jolastea gustuko du eta Zestoan lagun asko ditu. Itsasoa ez zuen sekula ikusi eta Zestoan pasa zuen lehenengo udan hondartzara eraman zutenean, itsasoan barrura sartzen hasi zela gogoratzen du Nekanek: “Ez zekien igerian baina ez zuen beldurrik, gure semearen atzetik han joan zen…”. Urte hartan bertan igerian erakutsi ziotela dio Zestoako bere amak eta gaur egun arazorik gabe ibiltzen dela dio. Arrainak ez omen zaizkio gustatzen ezta barazkiak ere, baina bakailaoa maionesarekin oso gustura jaten duela azaldu du barrez. Maxim Zestoara iritsitako bigarren haur ukrainarra izan zen. Inmaren esperientzia ikusirik, Nekane eta bere senideak ere animatu egin ziren, eta Txernobilgo Lagunak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harremanetan jarri ziren hauek ere. Zestoan dauden haur guztiak Ivankiv herrikoak dira eta
1
ukraina
euskal herria
OKSANA
2002an etorri zen lehenengo aldiz Zestoara, zazpi urte zituen orduan. Inmaren etxean igarotzen ditu oporrak eta gaur egun 14 urte ditu. Alaba bakarra da eta Ivankiv-en bizi da.
MAXIM
2004an etorri zen lehenengo aldiz eta sei urte zituen. Nekane eta Jokinen etxean igarotzen ditu oporrak eta gaur egun 10 urte ditu. 14 urteko arreba bat du eta Ivankiv-en bizi dira.
NALIA
ETA
VIKA
2004an etorri ziren lehenengo aldiz, bederatzi eta zazpi urte zituzten, hurrenez hurren. Hauek, Ana Mari eta Pedroren etxean daude, eta 10 urteko beste ahizpa bat dute. Ivankiven jaio ziren arren Kiev hiriburuan bizi dira. Gaur egun 13 eta 11 urte dituzte.
NATALIA
ETA
OKSANA
Natalia 2006an etorri zen lehenengo aldiz eta Oksana 2007an. Bederatzi eta 12 urte dituzte eta Pili eta Agustinen etxean daude oporrak igarotzen. Ivankiv-en bizi dira gurasoekin.
···
···
hegazkinez heltzen dira Espainiara, Madrilera, eta handik autobusez Euskal Herrira. Bi hilabete igaroko dituzte gure artean. BINAKA ERE ETORTZEN DIRA Oksana alaba bakarra da eta Maximek beste arreba bat duen arren, bera bakarrik etortzen da Zestoara, baina badira bestelako esperientziak ere. Ana Mari eta Pedrok, adibidez, Nalia eta Vika ahizpak hartzen dituzte etxean. Hauek ere Maxim bezala 2004an etorri ziren lehenengo aldiz Zestoara. Orduan Naliak 9 urte zituen eta Vikak 7. Aurtengo uda bosgarrena izango dute herrian eta oso gustura daudela azaldu dute, etxeko denekin ongi moldatzen baitira. Bi ahizpek ez dute sekula ahaztuko lehenengo egun hura, maleta galdu baitzitzaien: “Eskerrak bi maleta genituen; bestela arropa eta gauza denak galduko genituen”, dio Vikak. Dena den maleta barruko arropa eta gainontzeko trasteek baino kezka gehiago ematen zien etxeko telefono zenbakiak. Ez zekiten buruz eta amak maletan sartu zien papertxo batean. Horregatik zeuden kezkatuta. Baina hurrengo egunean ohartu ziren beste maletan ere amak papertxo berdina sartu ziela, telefono zenbakia idatzita, eta lasaitasun ederra hartu zuten orduan.
Pili eta Agustin izan dira Ukraniako haurrak hartu dituzten azkenak. Hauek ere bi ahizpa hartzen dituzte. Lehenengo Natalia etorri zen 2006an, eta zazpi urte zituen. Hark Piliri esan zion berak bazuela beste ahizpa bat, eta bazegoela ohe huts bat etxean bere ahizparentzat. Pilik hitz horiek ez zituen ahaztu eta 2007ko udan Oksana ere Nataliarekin etorri zen uda pasatzera. Oksanak 12 urte ditu eta iaz etorri zen lehenengo aldiz. HARREMAN ESTUA URTEAN ZEHAR Oporraldia amaitzean, guztiek mantentzen dute harremana urtean zehar: “Telefonoz bi astetik behin edo gehiagotan hitz egiten dugu”, azaldu du Ana Marik. Beraien senideekin hitz egiteko arazoak izan ohi dituzte ez baitute gazteleraz hitz egiten eta are gutxiago euskaraz. Beraz, haurrak izaten dira itzultzaile lanak egin ohi dituztenak. Zestoako familiek dagoeneko izan dute aukera Ukrainako errealitatea ezagutzeko. Inma bi aldiz izan da bertan eta gainontzeko guztiak behin. Guztiak ados daude gauza batean: “Han ez dago itxaropenik, ez dago zoriontasu-
nik eta guztiek aurpegi grisaxkak dituzte”. Oso herrialde txiroa dela diote eta bertako biztanleak etsita daudela nabarmendu dute. “Askoz zaharragoak dirudite guztiek eta txirotasuna da nagusi. Ez dute ia jatekorik, ez dago lanik eta alkoholarekin arazo larriak dituzte askok”, gehitu du Nekanek. 1986an Txernobilgo zentral nuklearreko istripuak eragin zituen kalteak oraindik nabarmenak dira Ukrainako gizartean, eta nazioarteko laguntzak bidean galdu direla salatu du Agustinek: “Hormigoizko sarkofago bat egin behar dute zentral nuklearrean, oraindik ere isuriak baitaude, eta hori omen da konponbideetako bat. Europatik laguntza asko bidali omen ziren bere garaian arazoari konponbidea eman ahal izateko, baina antza denez diru hori bidean galdu zen, oraindik ez baitute ezer egin”. Txernobilgo zentralean ere izan ziren zestoarrak eta airean ezer berezirik ez dela sumatzen azaldu dute: “Horrek kaltea barrutik egiten du. Han arnasa hartzean-eta ez da ezer antzematen”, azaldu du Inmak. Beraz, garbi dago haur horiei udako oporraldia beraien sorterritik urrun igarotzeak egiten dien mesedea zenbaterainokoa den, “hemen igarotzen duten uda bakoitzeko bi urte luzatzen omen zaie bizia”, gogoratu du Inmak. Horrela, herritar guztiak animatu zituzten udan haurrak etxean hartzera, “ikaragarrizko mesedea” egiten baitzaie. Bestalde, udan Zestoan sei haur ukrainar izaten dira eta Zestoako Udalak haur hauei laguntzeko diru kopuru bat bideratzea beharrezkoa dela uste dute, eta iaz dirurik ez eman izana salatu dute.
N
AIARA
EXPOSITO ALBERDI
9 1
u daleko berriak •2
008KO
EKAINAREN
26AN UDAL BATZARRAK
Udal honek uste du euskal herritarrek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela, eta, hori lehenbailehen eman dadin urratsak eman behar direla, eta Espainia nahiz Frantziako gobernuek Euskal Herriak erabaki duena errespetatu behar dutela. Udal honek bere eskuetan dagoen guztia egingo duela euskal gizarteak eskatzen eta nahi duen benetako aldaketa politikoa gauza dadin. Udal honek bere egiten du proiektu politiko guztiak aukera berdintasunean lehiatzeko diten eskubidearen aitortzan eta hori bermatzeko bere eskura dauden bitartekoak jarriko ditu.
3)
onartu egin zuen dimisio eskaerei eta zentsura mozioari buruz EAE-ANV udal taldeko hautetsiek 224 herritarren sinadurekin batera aurkezturiko mozioa. EAko bi zinegotziek aurkako botoa eman zuten eta EAJkoek, beraien desadostasuna azalduz, ez zuten parte hartu bilkuran. Mozioak honako puntuak zituen: Dimisio eskaerak eta zentsura mozioak, eta halaber, ezker abertzalea isolatzeko estrategia oro, antzua dela gatazkaren konponbidera heltzeko. Gatazka politikoa konpontzeko gakoa autodeterminazio eta lurraldetasunaren korapiloak askatzea dela.
4) 5)
1) 2)
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
J
ardunian
Jesus“Txispi” Aizpurua C
"
arolina de Monaco, Melanie Griffith edo (ejem, ejem!) Joan Jose Ibarretxeren kintakoa da Txispi. Baina haiek ez bezala, larre motzean hazitakoa. Izaten da ba arrosa-landarea, toki txarrean jaio, inork arretarik jarri ez, eta azkenean sasi artean hazten dena? Arrosa-landare huraxe bezalakoa iruditu zaigu guri Txispi: egoera zailean hazitakoa, jendearen aurreiritziek azkar asko etiketatua, pixka bat ahaztua… Baina baldintza txar horietan hazitako landareak izaten dira gero lorerik ederrenak eman ohi dituztenak, eta horixe gertatu zaigu gure solaskidearekin; badu Txispik halako zera bat perla bat bezain garestia: ideiatan sinestea.
Nik oraindik sinesten dut pertsonen baloreetan”
Bueno, has gaitezen txikitako kontuetatik… Ni Elizkalean jaio nintzen eta txikitan hemen ibili nintzen gora eta behera. Baina denbora asko pasatzen nuen Etorra baserrian; hara aste bukaeratan eta udan joaten nintzen amonarekin eta han pasatzen genuen eguna, eta gauza asko ikasi nituen eta nire izaera asko osatu zen, hango pertsonekin, abereekin… Eskolan, Sor Maximarekin ibili nintzen, eta gero Hermanoekin; haiekin oso esperientzia txarra izan nuen: zigortu eta sotoan sartuta edukitzen ninduten. Hura etaparik gogorrena izan zen. Gero institutura joan nintzen eta han-
dik lanera, batera eta bestera. Garai haietan hasi nintzen politikan sartzen, ezkerreko mugimenduetan… Zer garaietako kontuez ari gara? ETA sortu zeneko garaiak ziren haiek. Gizon bat, ikasketak bukatu eta banku batean lanean zebilen gizon bat, hasi zitzaidan liburuak-eta uzten, marxismo gaietakoak, dialektika… Lagunak zineraeta joaten zirenean, gu bainuetxe aldera joaten ginen liburu batekin, fotokopia batzuekin, zer ote zen hura… Geroxeago aukera politiko berriak ezagutu genituen, Liga Comunista Revolucionaria-ETA VI… [1973an sortua]. Hamasei urterekin edo horrela, Comisiones Obreras sindikatuan sartu nintzen. Orduan ez zen beste sindikaturik, Bertikala bai, frankismoarena. Eta LCRko zelulatan-eta ibiltzen nintzen. Eta politikaz aparte? Hemezortzi bat urterekin, lanik gabeeta geratu nintzenean, ba, Bartzelonara joan nintzen. Hura izugarrizko aurkikuntza izan zen niretzat, eta aldaketa oso pozgarria, denean. Hiri handia eta… Lagun batzuen etxera joan nintzen, etxe txiki bat zen, ikasle pisu bat, eta han moldatzen ginen nola edo hala denok. Haiek estudiatzen zuten momentutan, ez molestatzeagatik-eta, ba kalera joaten nintzen. Autobusa edo metroa hartu eta noranahi joaten nintzen, eta gauza bat galdetzen bati eta besteari-eta jende piloa ezagutu nuen eta gauza asko ikasi nituen, bai pertsona mailan, baita politikan ere zerbait, eta lehen ezagutzen ez nituen mugimendu batzuk ere han ezagutu nituen. Eta, zergatik ez ba esan, le-
1
2
eta han beste giro bat eta motibazio bat zegoen. Behin, hango lokal txiki kutre batera joan, eta hantxe eskaini zidaten lehenengo aldiz heroina; nik lehendik zer edo zer entzunda baneukan eta irakurrita ere bai: zer droga ziren, eragina… Orduan aldizkari alternatibo asko egoten ziren, horietako bat Ajoblanco. Informazioa baneukan eta behin eskaini zidaten eta ezetz esan nuen, eta nire ustez asmatu egin nuen eta hemen nago. Hura beste mundu bat zen.
hen harreman sexualak ere hantxe izan ziren. Boladatxoak egiten nituen han, gero etorri… Noizbehinkako lanak ere egiten nituen. Gero, hona etortzen nintzen eta herriarekin-eta txoke bat edukitzen nuen. Ni orduan ikusten ninduten oso aurreratua, edo kanpotar txoro bat bezala: handik etortzen zinenean ba diferentea etortzen zinen, arropa ere bai, hitz egiteko modua ere dena aldatzen zen, beste soltura bat, beste freskura bat… Droga mundua-eta ezagutu al zenuen han? Droga arazoa-eta zeharo desberdina zen hemengoarekin konparatuta: hemen erabat baztertuak zeuden
Eta soldaduska? Gero soldaduskara joateko garaia etorri zen. Lehenengo zatia Almerian egin nuen, bigarrena Granadan. Granadan ere nire “eskapaditak” egiten nituen. Hiri ederra da eta asko gustatzen zait. Eta soldaduska… Orduan ez zegoen horrelako mugimendutik, intsumisioa-eta. Zer edo zer egon bazen, ez ninduan joango, ezta!… Gaizki pasa nuen, baina nire izaera umoretsuarekineta aurrera... Anekdota bat badut, oraintxe kontatuko dizut: gu han Demokrazia salbatzen egon ginen ba, hori ez ahaztu e…!, eta Suarezen hauteskundeak izan zirenean [1977ko ekaina], orduan kuarteleratu egin gintuen –kuarteleratzea zen bi edo hiru egunean inork ezin zuela kuarteletik irten– eta ni ipini ninduten portale batean eta sartzen ziren guztiei karneta eskatu, eta beren zenbakia apuntatu behar nuen, eta kotxearen matrikula ere bai. Etortzen da bat, otxozientoszinkuenta urdin haietako batekin, eta nik Andaluziako azentuarekin: “Arto, arto, mi alma!”. Eta leihoa irekitzen du eta esaten du: “Soy el hijo del Teniente Coronel”, eta nik: “Me parece muy bien, ¿Me da usted el carnet?” eta hark: “¿No me has oído, o qué?”, eta nik: “¿Me da por favor el carnet?”. Eta bitan edo hirutan esan nion, eta azkenean hartu nuen arma, “grik, grak” kargatu nuen eta sartu nion arma leihatilatik eta eman zidan karneta, eta pa ez zidan eman, ba ez dakit, baina zuri-zuri eginda gelditu zen. Gero ez zizuten zigorrik jarri? Bai zera!, estaba defendiendo la Democracia. Eta soldaduska eta gero zer? Gero etorri nintzen hona eta lana aurkitu nuen Zarautzen, kamarero, eta hantxe hasten da, nolabait esateko, nire betiko lana. Han hiru-lau tabernatan ibili nintzen lanean, gero Caravan Park-en… Kaixo ere eduki genuen… Orain Mollergin…
···
Hau nolakoa zen garai haietan? Ba esate baterako droga kontuan, orduan hasi zen hemen haxixa, baina ez zen gauza arrunta, gauza marjinala zen: círculos progres, alternativos… Baztertuta zegoen.
···
Drogak esan nahi zuen hemen, ba, gaitza eta hilketa. Heroina eta kokaina ez ziren garai haietan azaldu, horiek geroagoko gauzak dira. Gaur nola ikusten duzu droga kontua? Ba katxondeo osoa… Ez zaio garrantzirik ematen, eta droga, bere izenak dioen bezala, da droga. Eta hasiera haietan motibazio batzuk zeuzkan: espiritua eta natura kontziliatzeko, eta jakiteko, eta ikusteko zer zegoen gure gorputzetik kanpora... Gaur egunean, ordea, negozio hutsa da eta gazte asko –edo gutxi, ez dakit zenbat– erortzen dira kontsumismo hutsean; plazer hutsagatik, besterik gabe, ez satisfazio espiritualagatik… Kontsumitu… Ezkor ikusten zaitut… Nik ez dut esango, askok esaten duten bezala, “estoy desencantado”, ez, ni ez nago politikarekiko eta ideiekiko enkantua galduta, zeren enkantua galtzeko lehenengo enkantatu egin behar genuen, ezta? Eta pentsatzen genituen gauzek, esate baterako, sozialismoa, justizia, munduarekiko harremanak, askatasuna… ezin dezakete enkantua galdu, ez ditudalako ikusi eta ez ditudalako bizi. Eta gauza batekiko enkantua galtzeko bizi egin behar duzu. Pixka bat harrituta edo aspertuta bai: gu beste belaunaldi batzuetakoak gara, beste mugimendu batzuekin ibili gara, baina nik oraindik sinesten dut pertsonen baloreetan, eta pertsonen baloreak dira solidaritatea, adiskidetasuna, maitasuna (letra handiekin idatzia), elkarlana… Eta hori dena gaur esaten diozu gazteei eta ez dute ulertzen. Eta kontsumismoa, tope!: markak… Kaixo aipatu duzu lehen… Bai, Kaixoko garai haietan ikusten genuen askoz askatasun gehiago: lehenagotik hasten zirela harreman sexual eta afektiboak, baita drogaren lehen pausuak ere; eta ikusten zen gazteen alboan beste zirkulu bat juntatzen zela, kamelloak… Eta gazteak ikusten ziren ilusionatuta, baina pentsatzen zuten han zeuden gauza denak herenegun ere han zeudela, ez zela ezer ere pasatu eta bueno… Ematen zuen dena eginda zegoela, liburu-dendak irekita, askatasuna, alderdi politikoak ere bai, nahi duzuna esatea ere bai… Ematen zuen dena eginda zegoela. Eta guk esaten genuen: “baina hori oraindik mugitu egin behar da”. Pozten ninduen gazteen irribarre argi hark. Guk ez genuen hori eduki. Eta garai haiekin konparatuz, nola ikusten duk gaurko jendea? Nik gauza bat esango diat: konformitate batean sartuta zagok, eta konformitate hori gainera, mundu ekonomizista batean gaudenez… : jendeak gauza praktikoetara jotzen dik. Eta gure garaikoak pentsatzen dia-
gu praktikotasun hori askotan mendekotasun bat dela: “Hau erosi ezazu eta hau ere bai, eta zoriontsu izateko bi telebistarekin ez, baita komunean ere ipini ezazu, eta gainera lagundu egingo dizut hori pagatzen”. Zu beti izan zara berezi samarra… Ulertzen du jendeak zure izateko era hori? Lehen jendeak ez zidan ulertzen. Igartzen nuen nire izaerak eta pentsatzeko erak halako gutxiespen bat ekartzen zidala. Guraso askok ni ikusten ninduten beren semeen “galtzaile” bezala. Nire ikuspegi politikoa eta soziala, sexu ikuspegia, familiarekiko bide alternatiboak... Eztabaida gogorrak izan nituen guraso batzuekin. Orduko bizimodua zen familia, Eliza… Eta alderdia. Gaur zer esango zenioke jende horri? Ba jende askori –ez bi edo hiruri e!, jende askori– beren etxeetan pasa zaizkie nik orduan defenditzen nituen gauza batzuk; eta orduan ukatzen zituztenak onartu egin behar izan dituzte orain: edo apartatu egin direla, edo ezkondu gabe bizi direla, edo ezkondu baino lehenago haurdun geratu direla, eta beste mila gauza. Eta hi beti eztabaidan ezta? Batez ere, gai moraletan… Bai. Ba gehienetan bai. Zestoa orduan ilun samarra zuan e! Bukatzeko… Elkarrizketa egin eta handik egun batzuetara, argazki baten bila joan natzaionean, papertxo bat eman dit, elkarrizketa honetan jar dezadan: “Cuando no hay esperanza, es cuando hay que tener esperanza (Séneca)” [Esperantzarik ez dagoenean, orduantxe eduki behar da esperantza].
F
ERNANDO
ARZALLUS
ab 08
UZTUA
OSTIRALA
Gaueko 22:00etan bideo emanaldia plazan. McKinley (Alaska): Artikoko mendi garaienera igoera. Egilea: Mikel Irure (Zestoa). • 23:00etan Kubatar musika Tahuma taldearekin. Tahuma Kuba eta Euskadiko musikariek osatzen dute. Erritmo latinoak eskaintzen dituzte: saltsa, merengea, reggaeton…
San Lorenteko jaiak 10
ASTEAZKENA
San Lorente eguna.
Amabirjinak Aizarnan 14
3
agenda
2 TURISTEI ERE "KAIXO"! Zestoa ezagutzera datozenei "Zestoa" erakutsi: Lili Jauregia, Erreplika, Altzolarats,... eta
OSTEGUNA
15
OSTIRALA
Amabirjin eguna. 11:00etan meza nagusia. Ondoren, pilota partiduak. 18:00etan herri kirolak, aizkoran Etxebeste eta Mugertza eta harri jasotzen Joxe Ramon Izeta eta Tigre. Elustonto anai arreba trikitilariak poteo garaian eta gauean.
16
LARUNBATA
Oilasko biltzea. Goizeko 8:00etan aterako dira gazteak plazatik eta baserriz baserri goiza pasa ondoren 14:00ak aldera iritsiko dira plazara zahagi dantza eta aurreskua dantzatu ondoren bazkaria izango dute partehartzaileek. 16:30ak aldera plaza inguruko etxeak pasako dituzte. Gaueko 22:30ean Kupela taldea.
23
LARUNBATA
22:30ean plazan Elvisabuelo. Duela pare bat urte, Elvis Presley-ren zale azpeitiar batek musikari rockero batzuk bildu zituen bere ilusiorik handiena aurrera eramateko: Elvis-en abestien bertsioak abestea. Oholtza gainean esperientzia handiko bederatzi musikari batzen dira, hainbat musika taldetatik pasatutako bederatzi rockero: Jotakie, Piztiak, 12 tribu, Fundiziyue, Os Gallardos, Estruktura…
Euskal Selekzioaren eguna. Egunean zehar, kirol ikuskizun franko. 14:00etan bazkaria. 17:30ean Ondarbasora Igoera taldean. 18:00etan XXIII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik aterata. 16 urtetik gorakoentzat. 19:30ean sari banaketa. 23:00etan flamenko musika.
• DTxapleketa. Zumaiainastia Etxabe Pilota
ko frontoiko konponketa lanak direla eta Zestoan jokatuko da aurten XXXVII. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketa. Uztailak 29. Aurrekanporaketak: Arrillaga-Lizarralde / Antia-Ulanga (jubenilak). Insausti-Eizagirre / Andueza-Senperena (seniorrak). Uztailak 30. Final laurdenak: EpeldeManterola / Arakistain-Biain (jubenilak). OjuelGorrotxategi / Muguruza-Diez (seniorra). Abuztuak 1. Final laurdenak: Segurola-Albisu / Uztailaren 29ko irabazlea (jubenilak). AndreuGalarraga Koldo / Ropon-Lagarreta (seniorrak). Abuztuak 5. Final laurdenak: Arrieta-Esnaola / Iriondo-Zubiri (jubenilak). Larrañaga-Yeregi / Goikoetxea-Loiola (seniorrak). Abuztuak 7. Final Laurdenak: Otamendi-Murgiondo / Jauregi-Lertxundi (jubenilak). Iribar-Uzkudun / Uztailaren 29ko irabazlea (seniorrak). Abuztuak 12. Final erdiak: Abuztuaren 1eko irabazlea / Abuztuaren 5eko irabazlea (jubenilak). Abuztuaren 1eko irabazlea / Abuztuaren 5eko irabazlea (seniorrak). Abuztuak 14. Final erdiak: Uztailaren 30eko irabazlea / Abuztuaren 7ko irabazlea (jubenilak). Uztailaren 30eko irabazlea / Abuztuaren 7ko irabazlea (seniorrak). Abuztuak 22. Finalak: Abuztuaren 12ko irabazlea / Abuztuaren 14ko irabazlea (jubenilak). Abuztuaren 12ko irabazlea / Abuztuaren 14ko irabazlea (seniorrak). Partida guztiak kiroldegian izango dira gaueko 22:00etan.
euskara
Eguerdiko 14:00etan txupinazoa jaiei hasiera emateko. Arratsaldeko 18:00etan Gorriti eta bere animaliak. Gauean, herri afaria eta Imuntzo eta Beloki.
30
LARUNBATA