HAUTSAK KENTZEN: Garbitokiak emakumeen biltoki

Page 1

Aizarna “Beheko iturrian herriko saltsa denak...”

Garbitokiak emakumeen biltoki PLAZATIK METRO GUTXIRA, POTZUETA SAN PELAIOKO ERMITARA BIDEAN

BASERRITIK GERTU,

Ez gara ezer etxe-tresna edo aparailuren bat falta zaigunean. Nori ez zaio gertatu, labadora izorratu eta, a ze trajedia! Nola moldatzen ote ziren gure aurreko haiek? Ez da labadorarik ez edukitzea bakarrik, urik ere ez zuten-eta etxeetan! Zestoan ez bezala, auzoetan aurkitu ditugu ur hotzetan eskuak gogortu arte arropa astintzen ibilitakoak. Lan gogorra izango zen inondik ere, baina guk alde politenetik begiratu nahi izan diogu gaiari. Nork ez ditu irudikatzen ilunez jantzitako emakume haiek, buruan zinkazko barriñoia hartu, eta eskuak gerrian, garbitokirantz. Hantxe elkartuko ziren herriko emakume guztiak… Zein gizon ausartuko zen garbitokira gerturatu ere egiten? Askotan gainera, denentzat harririk ez eta zain egon beharra izango zen. Izango ziren txutxu-mutxuak, penak kontatzeko tarteak eta algara ederrak ere.

Eusebi Agirre, 84 urte. Potzueta baserrikoa. Sasoia dagoenean gauza asko egiten dira. Kale ondoko horretara [argazkikoa] jende asko joaten zen baina gu gora joaten ginen, Arriturrira; San Pelaiotik gora dago. Han alberga eta iturria denak dira. Etxean haundi-aurkiak kendu, hartu arropak astoan edo mandoan, astootarretan, eta han joaten nintzen arropak astintzera. Gero, zabaldu, hemen etxean egiten genituen. Behekoa herrikoa zen, hor ibiltzen ziren denak. Jendea arropa zinkazko ontzia buruan hartuta joaten zen. Hor juntatuko ziren laubost bat igual, kontuak pa-pa-pa eginez baina han goian ez… Hor herriko saltsa denak izango ziren. Beheko horri Beheko iturria deitzen genion, alberga ederra zen. Han berriz, ura oso ona zen: makina bat joaten hara zen ur bila; han bertan jaiotzen den ura edo ez dakit zer zen… Ni ezkondu nintzen urtean, 54an labadora ekarri genuen, gainean tapa zuten horietakoa; behin hura ekarriz gero, urte bat edo bitan ibili ginen hara eta hona baina gutxi. Eskerrak gauzak kanbiatu ziran, lehen bezala bizi beharko bagenu…


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.