danbolin 2009/03
93. alea
ongi etorri Euskaraz bizi nahi dugunon herrira
Mila esker kilometroa erosiz edo Korrika lagunduz parte hartu duzuen denda, taberna, enpresa eta norbanako guztiei.
Zestoako Korrika Batzordea
Bakun itzulpen zerbitzuak Arroabeko auzo elkartea RIP kuadrila Arroagoiko auzo elkartea Iraetako auzo elkartea Kirol Bazkuna
Ezker Abertzalea Itxaropena dantza taldea Zipristin begirale ohiak Gazte Asanblada Gurutze Jubilatu Elkartea AEK Danbolin Zulo Kultur Elkartea
Ertxi単a Musika Eskola Erralla Bertso Eskola Udala Lasaoko auzo elkartea Ekain guraso elkartea Zestoako Herri Ikastetxea
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
www.zestoaautoak.com
telefonora
Danbolin honetan, Korrikaz eta herrian euskara ikasteko ahaleginean ari direnez idatzitako artikulua irakurri ahal izango duzu, beste gauza askoren artean. Euskal Herriko AEK-ko koordinatzaileak, Mertxe Mujikak, behin baino gehiagotan esan du bere ametsa langabezian geratzea dela, AEK desagertzea. Horrek esan nahiko luke Euskal Herrian ez legokeela inor euskara ez dakienik. Ametsa, utopia esango nuke nik, baina bai, amets egin behar da, bestela erdiaren erdia ere ez da lortzen. Euskal Herria eta ametsak alde batera utzi eta gatozen herrira. Euskara ikasten hasi berri diren ikasle prestu horiek eta ikasten segitzen duten horiek irudikatzen ditut nik. Mila galdera etortzen zaizkit burura: Zergatik ikasi nahi dute euskara? Zertarako nahi ote dute euskara? Behartuta sentitu ote dira? Norekin hitz egingo dute euskaraz? Badakit galdera horiek ondo gordinak direla, baina burura datozkit askotan. Herriko bi euskaldun berrik esandakoak datozkit gogora. Bata bertan jaioa, gurasoak Espainiatik etorritakoak. 30 urte ingurura arte ez zuen euskara ikasi. Lanerako ondo etorriko zitzaiola-eta hasi zen ikasten eta herrian moldatu ezinik ibili zen, alegia, gehienek ez zioten euskaraz egiten. Nonbait euskaldun berria hala-moduz moldatzen zen euskaraz eta, pena ematen zuenez, erdaraz egiten zioten. Gogoan dudan beste euskaldun berria Hego Amerikatik etorri zen eta oso labur azaldu izan du bere sentimendua: "Saiatzen zinen euskaraz egiten eta gaztelaniaz erantzuten zizuten, esanez bezala, zu ez zara hemengoa eta ez zara inoiz euskalduna izango". Ez naiz atzerritik etorritako horren iritzi berekoa, ez dut uste euskaldun berriari gaztelaniaz egiten diogunik gure herrian, kulturan, bizimoldean nahi ez ditugulako, baina berak arantza sartuta zeukan. Euskararekiko kontzientzia pixka bat duen edonori, pentsatzen dut, kableak sarri-sarri gurutzatuko zaizkiola. Niri behintzat hala gertatzen zait: Nola demontre ez dute ikasi euskara hainbeste urte herrian bizi diren kanpotarrek eta ez hain kanpokoek? Galdera hori batzuetan, eta besteetan beste hau: Zertarako ikasiko dute apal-apal erdaraz egiten badiegu? Euskara ez dakitenekin eta ikasi nahi ez dutenekin asmatzea ez da erraza izango baina, euskara ikasteko intentzioa jarri duten horiek gogoan, aholku polita bota zuen hizkuntza gutxituetan aditu den Ferran Suay psikologo valentziarrak: "Euskara ikasten ari denari egin diezaiokezun mespreziorik handiena erdaraz egitea da".
d a n b o l i nEK
O
nintza Irureta
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 16 18
KORRIKA BADATOR
INKESTA
ENBIDOAK
EUSKARARA
BIDAIAK
ESKOLA TXIKI HANDIA
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN JOXE MARI IRURETAGOIENA
GAZTETXEAN
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. P U T Z UA K L E H O R ria bai nahikoa, baina zipriztinik ez da ageri Zestoan. Putzuak lehortu edo… Badira hilabete batzuk Zestoako Zipristin Aisialdi Taldeak bere ekintzak bertan behera utzi zituela. Bertan aritzen ginen begiraleok ezin genion aurre egin urte osoko plangintzari, eta gure helburuak betetzeko testigua hartu eta aurrerantzean lan egingo zuenik ere ez zen agertu. Bakarrik gelditu ginen. Zipristin Aisialdi Taldea sortu genuenok, Zestoan haurrentzat aisialdirako gabeziaz ohartu ginelako hasi ginen lanean. Zestoako haurrentzat, eta haurren etorkizunarentzat egin genuen lan. Isil-isilik, lanean hasi ginen, 18-19 urteko gazteak ginela kontuan izanda. Hasierako oztopo guztiak (lokalik ez izatea, dirulaguntza gutxi, gure kontura lan gehigarriak egin beharra plangintzak aurrera ateratzeko…) ez ziren nahikoa izan gure lan egiteko gogoa itzaltzeko. Denbora guzti horretan zer egin dugu? - Herri mailan presentzia handia lortzea. - Haurrei zuzenduriko eskaintzak handitzea. - Astero Zestoako haurrek aisialdirako gune bat izatea. - Herriko kultur ekintza eta festetan haurrentzat egindako lana. - Herria bera, bizi zuen gabeziaz ohartaraztea. Zerk jarraitzen du berdin? - Lokal egoki eta propiorik ez izatea (behin eta berriz eskaera egin arren). - Proiektuak aurrera ateratzeko behar adinako diru laguntzarik ez izatea. - Itxura denez, ohartu behar zutenak ez dira ohartu dagoen gabeziaz… Gure helburua bete al dugu? Ez. Gabezia ez da bete, gu bagoaz, eta haurrak berriz aisialdirako gunerik gabe gelditu dira. Noiz arte? Nork egingo du lan beraien alde? Nori dagokio gabezia hori betetzea? Ez digu inork erantzunik eman. Zipristin boluntario talde bat zen eta beste batzuengan zegoen gabeziaz arduratzeko beharra. Agur honekin, herriaren gogoeta bat eskatu nahi dugu, eta haurrek aisialdirako gune bat behar dutela uste duen guraso edo herritar orok dagokion lekuan eskaera egin dezala, behingoz ohar daitezen haurrentzat lan egin beharra dagoela, haurrak ere gazteria eta etorkizuna direla. Amaitu aurretik, eskerrak eman, gurekin egon zareten guztioi, lagundu diguzuen orori. Zipristintxo guztiei, zuek izan baitzarete taldearen bizia. Eta azkenik adierazi, putzua ez dela behin betirako lehortu, zuengan dago herri hau berriz zipristintzea. Zipristintzeko prest?
Eu
Z
ipristin Aisialdi Taldea
Zer egiten duzu urduri jartzen zarenean lasaitzeko? Denbora da inportatea eta reflesionatzea, zerbaitengatik nago urduri eta pentsatu egin behar da zer egin dudan gaizki edo zer egin didaten edo problemaren bat izan baduzu, ba horixe konpontzeak lasaitzen nau eta horretan saiatu behar.
73 urte
Prontxio Auzmendi
Gaizki pasa. Nik horixe daukat, nerbiosa naizela, beti tentsioa altu. Etxean hobeto, baina medikura joaten naizenean… eta txarra da e! Ez det ezer hartzen, tentsioarentzat pastilla bai, baina besterik ez…
81 urte
Justina Urrestila
5 EDERKI NENGOEN LO! Orain bezela? nerbioso jartzen naizenean, hitzik gabe gelditu ta... partuan ere adibidez mareatu egin nintzen, hirugarren aldia zen baina… horrelakotan ezin da besterik egin.
35 urte
Gaizka Unanue
Batzutan garrasi egin eta Ahal dena, Urduri jar- beste batzuetan behin kaka da- tzen naizenean? bi aldiz pentsariola jarri ezkero Ba, yoga pixka tu eta arnasa sapasa arte… igual bat egin nuen kon-sakon harba hori, mendi eta arnasketa tu eta kitto. Gabuelta eder bat zaintzen saiarai batean tila egin edo horre- tzen naiz eta eta hartzen lako zerbaitek teknika horiek nuen, baina pixka bat lasai- ahalegintzen orain ez. tzen nau, baina naiz erabiltzen bereziki bestela eta normalean Amagoia Andres ezer ez. balio izaten dit.
30 urte
Ion Aranguren
48 urte
Lourdes Arrizabalaga
31 urte
I
RATZARGAILUA isilaraztearekin batera, gauza bakar bat pasatzen zait burutik egunero: “Halako batean, iritsiko dira oporrak, ohean lasai egoteko!”. Bai, onartzen dut, lotia naiz, lo egitea gustatzen zait, bokazioz gainera. Oraintxe azalduko dizuet bokazioaren kontu hori. Ni jaio eta hamaika egunera, ama pediatrarengana joan zen, gau osoa lo egiten nuela eta hura normala ote zen galdetzera. Hauxe esan omen zion sendagileak: “Lasai, zure alabari hortzak irteten hasten zaizkionean, ez duzu halako konturik izango!”. Baina ez hortzak irten aurretik, ez hortzak irtetean, ez nion loa galarazi inori. Horregatik esaten dut nirea txiki-txikitatik datorren zaletasuna dela. Zaletasun osasungarria da. Horixe bera diote loaren eta atsedenaren gainean egin diren ikerketek. Zehazki, lo egiteak, lo ongi egiteak, hainbat alde on dituela esaten dute adituek: edertu egiten gaitu, begiek atseden hartzen dute, argaltzen lagun gaitzake, birusei aurre egiten laguntzen digu, hipertentsioa eta diabetea kontrolatzen, bihotzari mesede egiten dio, adimen-jarduera eta koordinazio fisikoa hobetzen ditugu... Alde onak, alde guztietatik. Aldartean ere zerikusi handia dauka lo ongi edo gaizki egiteak. Baina gure gorputzari merezi duen atsedena ematea ez dago beti gure esku. Ordu asko igarotzen ditugu etxetik kanpo, eta, behin lanaldia bukatuta, denbora gutxi gelditzen zaigu gure eta etxeko gauzak egiteko. Estresa, kezkak... Mamu horiek atsedena galarazten digute. Bestalde, bada betidanik lo hartzeko arazoak dituen jendea. Ez du ederra izan behar. Ardiak zenbatzen hasita, inguruko baserrietako ardi denak zenbatu ondoren artean lo hartu ezinik ibiltzea, ohean jira eta bira, hurrengo goizean aldarte txarrean jaikitzeko nahikoa motibo bada. Badakizue, ongi lo egin nahi izanez gero, jarri ohearen burualdea iparraldera begira, dutxa epel edo bero bat hartu ohera sartu aurretik, kotoizko arropa eta izarak erabili, arin samar afaldu... Baina hainbeste neurri hartu gabe bigarren hanka ohean sartzerako lo izaten denik ere bada. Zorionekoak gu.
E
nbido 2. Olaia Salegi
euskarara bidaiak
Korrikak euskarara hurbildu direnak omenduko ditu aurten; euskara ikasi edota berreskuratu dutenak. Guk ere gure herrira etorri eta euskaraz bizitzeko ahaleginean ari direnekin egon nahi izan dugu. Ez dira denak hemen sartzen, baina haiek ere gogoan ditugu. Mia Rissanen
“Bikote moduan bizitzeko zubi hori eraiki nahi nuen” Finlandian jaioa, 45 urte Euskararen berri 24 urterekin izan nuen, Helsinkin bizi nintzela Joseba ezagutu nuenean. Laster konturatu nintzen euskarak ez zuela gazteleraren antzik. Garbi ikusi nuen Josebarekin bizitzeko euskara ikasi behar nuela. Hizkuntza beste pertsonengana ailegatzeko zubia izan liteke, eta euskaldun honekin bikote moduan bizitzeko zubi hori eraiki nahi nuen. Berak ere beste horrenbeste egin zuen nire ama hizkuntzarekin, finlandierarekin. Helsinkiko unibertsitatean, programaziotik kanpo, euskararekin maiteminduta zegoen finlandiar irakasle baten euskarazko klaseetan ikasi nuen “Gure aita, zeruetan zerana”, “Eusko gudariak” eta beste. Esaldia osatzeko euskarak duen moduak, kantuen letretatik darion antzinatasunak eta hizkuntza berri bat ezagutzeak dakarren aberastasunak harrapatu ninduten. Niretzat berria zen kultura baten atea irekitzen hasi zen. Gero, duela 18 urte, Euskal Herrira bizitzera etorritakoan AEKko klaseetan gaur egungo kaleko euskarara hurbildu nintzen. Hasieran ogia, esnea eta butanoa erosteko erabili nuen euskara. Irratia entzunez, egunkaria irakurriz eta kalean euskaraz hitz egiten ausartuz hobetu nuen, eta horretan jarraitzen dut oraindik.
Itziar Pou “Nire alde bat berreskuratu dudala sentitzen dut” Madrilen jaioa, 43 urte Euskararekin dudan lehenengo oroitzapena amona da. Txikitan Zestoara etortzen nintzenen oporrak pasatzera eta kalera ateratzen ginenean erosketak egitera euskaraz egiten zuela oroitzen dut, eta gustua hartu nion euskarari. Nahiz eta Madrilen bizi, beti esaten nuen egunen batean ikasi nahiko nukeela, ilusio hori neukan. Egia esan beti lanpetuta ibiltzen nintzen gauza batekin eta bestearekin, baina han pasa nituen azken urteetan euskara ikasteko zintak erosi nituen eta kaskoak belarrian jarri eta metroan edo autobusean euskara entzuten joaten nintzen, baina oso zaila zen. Hori 23 urte ingururekin izango zen. Gero hona etorri nintzen eta hemen euskaltegi batean hasi nintzen, hasieran Donostian bizi nintzen eta han apuntatu nintzen, gero barnetegietan eta ahal nuen moduan moldatu nintzen. Zestoara etorri nintzenean Ane Irurekin ibili nintzen. Gero AEK hasi zen eta hor ere ibilia naiz. Nire alde bat berreskuratu dudala sentitzen dut, beste hiru alde ezberdin ere baditut: gaztelarra, galiziarra eta kataluniarra. Euskal Herria txikitatik asko erakarri nauen herri bat izan da eta hizkuntza ikastea garrantzitsua izan da niretzat.
Nafarroako herri txiki bat da, han ez daki inork euskaraz. Nik beti pentsatu izan dut gure hizkuntza dela eta beti izan dut euskal kulturarekiko interesa… eta halaxe hasi nintzen, liburu batzuk erosi, Eusko Jaurlaritzak ateratzen zituen Bakarka izeneko bost liburuxka haiekin asko ikasi nuen. Lanetik irten, aitari soroan edo lagundu eta egunero ordu eta erdi edo bi ordu ematen nituen etxean, horrela pare bat urtez. Irakurri eta idazteko nahiko maila ona lortu nuen, baina arazoa hitz egiteko nuen. Nire etxean ez zen Euskal Telebista ere ikusten eta beti irratia entzuten nuen, belarria egiten joateko balio zidan. San Ferminetara joaten nintzenean izaten nuen euskaraz hitz egiteko aukera bakarra. Alkoholak laguntzen dizu irekitzen eta askotan San Ferminak iristeko zain euskara praktikatzeko. 22 urterekin edo izango zen hori. Gero, Nagorekin hasi nintzenean asko ikasi nuen, hemen euskaraz hitz egiten nuen eta. Asko eman dit euskarak, euskaldunek ezberdin pentsatzen dute. Euskaldun zaharrek hitz egin eta pentsatu euskaraz egiten dute eta nik ez dut euskaraz pentsatzen. Nik badakit ezberdin hitz egiten dudala, joera daukat itzulpenak egiteko, ez dut konturatu gabe hitz egiten. Niretzat Zestoa euskaltegi handi bat bezala zen. Tabernan eskatzerako orduan eta… gogorra egiten zitzaidan batzuetan ikustea norbait bere sentimenduak edo adierazten, berarentzat zerbait inportantea dena esplikatzen eta zuk ezin ulertu, eta etxera joaten nintzen frakaso txiki hori barruan nuela. Lehen baino erraztasun gehiago dut sentimenduak adierazteko edo lanean kontu serioez jarduteko edo… hobeto defenditzen naiz orain.
7
Alfonso Ayesa “San Ferminak iristeko zain euskara praktikatzeko” Nafarroako Murillo el Fruto herrikoa. 33 urte
Carmelo Garaizabal “Euskaraz hitz egiteagatik zigortuta egon nintzen bodegan” Zestoan jaioa eta 18 urterekin Venezuelera joana. 73 urte Etxean euskaraz egiten genuen, gurasoak euskaldunak ziren. Gure aitatxo hemengo medikua izan zen eta gainera postua euskaraz zekielako irabazi zuen. 9 urterekin Durangora joan nintzen eta han euskaraz ez zuen inork egiten, gero Iruñara joan ginen eta han ere euskaraz zero. 18 urterekin Venezuelara joan nintzen, batxilergoa bukatu eta Kolonbiara, han karrera egin nuen unibertsitatean eta handik Venezuelara bueltatu nintzen matematikako irakasle izateko. Badut anekdota txiki bat, zortzi urte nituenekoa. Hemen eskola san biatoristak egon ziren, eta euskaraz hitz egiteagatik zigortuta egon nintzen bodegan hilabete oso bat arratsaldeko 6etatik 8etara ilunpetan. Euskaraz hitz egiteagatik kanikak ematen zituzten eta nire anaia Gotzonek esan zidan: “Zuk Karmelo, euskaraz hitz egin duelako kanika bat eman behar diozu lagun bati? Gorde denak zuretzat poltsikoan!” Eta nik horrela egin nuen, kanika denak poltsikora. Eta irakasleak, “Quien tiene las canicas?” Eta nik neuzkan denak. Hurrengo egunean berriz galdetzen zuen eta beti nik denak eta hala egunero bi orduz bodegan zigortuta, zortzi urterekin! Euskara hemen berreskuratu nuen, orain dela 5 urte etorri nintzen hona eta euskaltegian apuntatu nintzen, egunero-egunero joan nintzen eta orain ere egunero egiten dut fin-fin irakurri, hiztegia eta gramatika… kalean dena egiten dut euskaraz! Pentsamendua garatzea da kostatzen zaidana. Matematika ere erakusten diet bilobei eta beti euskaraz e!
···
···
Cristina Sanchez. “Nirekin denek erdaraz egiten dute” 40 urte Euskaraz hitz egitea nahi dut eta ezin dut, beti erdaraz hemen herrian eta… ia orain ikasten dudan pixka bat. Nik ere gurasoak erdaldunak ditut, baina nire koadrilan denak euskaldunak dira, baina nirekin denek erdaraz egiten dute. Garai batean hemen denek erdaraz egiten genuen, monjetan eta nazionaletan ere bai, eta erdaraz bizi ginen. Beti izan dut gogoa ikasteko, eta umeekin eta orain euskaraz asko hitz egiten denez ba… Nik asko ulertzen dut, baina hitz egiten askatzea asko kostatzen da.
M
argari Eizagirre eta Jone Bergara
Bizente Davila “Asko kostatu zait, baina oso gustura ibili naiz” Extremaduran jaio eta 2 urterekin etorria. 45 urte Zestoan bazen arratsaldetan euskaltegi bat, Joxe Castaño eta Marijose Etxaide ziren irakasleak eta horiekin ibili nintzen. Ni txikitan Arroa Errekan bizi nintzen, Zelaikoa baserrian eta haiek beti euskaraz hitz egiten zuten eta Arroagoian ere lagunek euskaraz hitz egiten zuten, baina gu nola erdaldunak ginen gurekin beti erdaraz. Niri egundoko pena edo ematen zidan, nahi nuen eta ikastea. Asko kostatu zait, egia da, ez naiz oso ona hizkuntzak ikasten. Hori institutu garaian, gero karrera egin nuen Donostian eta klasetik aparte ere zerbait ikasi nuen, baina handik Madrilera joan nintzen 2 urtez eta han ahaztu egin zitzaidan. Handik etorri nintzenean hasi nintzen serio ikasten, 21-22 urterekin. Hasieran Zestoan, Ane Irurerekin, gero Azpeitian ere bai eta baita Zumaian ere. Asko kostatu zait, baina oso gustura ibili naiz. Maila bat lortu dut eta orain saiatzen naiz ikasitakoa mantentzen. Barnetegi batean ere egon nintzen Donezteben. Oso oroitzapen polita daukat.
Emiliano Perez “Hitz egin gutxi, baserritarren batekin edo elkartzen banaiz orduan beharko!” 52 urte Nire gurasoak elgoibartarrak ziren eta bazekiten euskaraz, baina gazteleraz hitz egiten zuten, beste garai batzuk ziren. Nik ulertu egiten dut, baina askatzea asko kostatzen da, lotsa ematen du. Hanka sartzeak beldurra ematen du. Ia dena ulertzen dut, eta hitz egin berriz, ba gutxi, baserritarren batekin edo elkartzen banaiz orduan beharko, ez duzu beste aukerarik eta egiten dut. Ez badira ezagunak errazago egiten dut, baina hasi egin beharko dut berriro Aek-n ikasten.
Noelia Da Silva “Beldurra ematen dit hemengoa izan eta gaizki hitz egitea” 36 urte Ni hemengoa naiz eta euskaraz hitz egiten ikasi nahi dut. Zumaian jaiotakoa naiz, baina guraso erdaldunak ditut eta txikitan lagunekin erdaraz egiten genuen eta eskolan ere bai. Nik umeekin ahal dudana hitz egiten dut euskaraz, baina nik denekin nahi dut eta oso- oso gustura nago. Nik beti esaten diot amari zergatik ez ninduzun bidali ikastolara? Baina familia handia ginen, pribatua zen… Niri beldurra ematen dit hemengoa izan eta gaizki hitz egitea. Oso kanpotik datozenek nolabait hitz egiten dute, baina guk gaizki hitz egitea… hemengoa izan eta ez jakitea euskara hitz egiten… Aurten ez dut baztertzen barnetegira joatea… semeak hartuta joango naiz ahal badut.
9 Burdingintzaren eragina
Aizarnan
Aizarna bailarak XV. mendetik hasi eta XVIII. mendera arte eduki zuen gorakada ekonomikoan Altzolarats jauregiak zituen burdinolak zerikusi handia izan zuten, Gipuzkoako burdingintzan garrantzi handia lortzera iritsiz. Burdingintzan izan zuten arrakastari begiratzen badiogu, garrantzirik handiena XVIII. mendean hasi eta XIX. mendera bitartean ikusten da. Burdingintza industri maila lortzera iritsi zenean, alegia. Conde de Villafuertes izan zen, aipatutako urteetan, burdinola hauek erabili zituena, bere produkzioa 6oo kintal lortzeraino iritsiaz urterik onenean. Datu batzuk diotenez, 1833an 529 kintal lortu zituen, kintal bakoitza 81,0 errealean saltzen zuelarik, eta 9 erreal etekin edo irabazi garbia. Burdinola hark lortzen zuen altzairua, baionetak egiteko erabili zen gehienbat, horretaz arduratzen ziren lantokietan. Estimazio handia lortzera iritsi zen altzairu hura forjatzaileen artean; formula berezia erabiliz oso altzairu xaflakorra lortzen zutelako omen zen preziatua. Erabili zuten formula edo konposaketak bereizitasun bat omen zuen: bost zatitatik lau Somorrostroko (Bizkaia) minerala erabiltzea, eta bat Castro Urdialesekoa (Kantabria); konposaketa horrekin hartzen omen zuen burdinak aipatu dugun berezitasuna. Somorrostro eta Castro Urdialeseko meategietatik mineralak garraiatzeko erabili ziren bideak ez dakit nondik norakoak ziren, baina logikoa dirudi itsasoan zehar Bedua edo Zumaiko portura ekarri, eta hurrengo garraioa gurdia izatea Txiribogatik zehar. Burdinola horiek minerala urtzeko erabiltzen zuten erregaia egur ikatza zen. Adibidez, 1833an %100a oinarri hartuta, %75a bere basoetatik lortutako egur ikatza erabili zuen eta %25a bailaran erositakoa; gurdi bakoitzaren salneurria 34,0 erreal zen. Garai hartan txondor ugari beharko zuen bailaran, 600 kintal urtzera iritsi baitzen burdinola hu-
ra. Kontuan hartu behar da tona bat burdin lortzeko bi tona egur ikatz behar zirela, eta bi tona ikatz lortzeko lau tona egur. Burdinola hark besteak bezala garai oparoak eta krisialdiak ere igaro zituen. Krisialdietan, Ebro ibaian ziren mugak ez zituzten oso atsegin altzairugileek. Espainiako merkatuan altzairua sartzeko zerga ordaindu behar zutelako hain zuzen ere. Gerra Karlistaren ondorioz, burdingintzak ondo hartu zuen Ebroko aduanen deuseztatzea, zergak kentzean Gaztelako merkatuan altzairua errazago sar baitzitekeen. Ondorioz, urte ederrak ere bai, baino Europatik laster zen burdin ugari salneurri egokiagoan. Adibidez, Landa aldean ziren burdinolek egur ikatz beroagoa omen zuten minerala urtzeko, eta labe garaiak ere sortuak zirenez, ezin lehian sartu hemen lortutako burdinak. Beste askok bezala, Altzolarasko burdinolak ere bide berdina hartu zuen: aldakuntzak egin eta beste produktu mota bat lortzera iritsi, kasu honetan “Hiraulika�.
J
on Egiguren
U
eskola txiki hand
RTEBETE INGURU DA
Aizarnako haurrek beraien aiton-amonena ere izan zen eskola zaharra utzi eta berrira pasa zirela. Ez zen berehalakoa izan, baina ametsa bete da. Eskola xaharrari zor zaion kariño punttua laster ordezkatu zuen berriak. Eskola zaharrean ez zuten ia lekurik, zuzendariaren mahaia ikasgela bateko irakaslearen mahaia zen eta bertan zegoen telefonoa ere. Normala zen zuzendaria falta zenean ikasleek harentzat enkarguak hartzea, txukun asko hartu ere! Orain irakasleek beraien gela dute, zuzendariak ere bai, ikasgela ederrez gain, informatika eta psikomotrizitate gelak… mutur batetik bestera pasa dira.
Gehiegi abisatu gabe aurkeztu naiz lotsagabe-lotsagabe
09:00
LAINO-ITSUTAN IRITSI NAIZ ESKOLA AURRERA. IKASLE ETA IRAKASLEAK BADATOZ PIXKANAKA.
goizeko bederatzietan eskola aurrean. Aizarnako eskola txiki berrian egun arrunt bat nolakoa den jakin nahi? HANDIENEK NAHIKOA LEKU EDOZERTARA BESTE ESKOLA GEHIENETAN BEZALA FUTBOLEAN ARI DIRA ORDEA. 11KO EKIPOAK
JOLAS DENBORA. ILLAUN TXIKIAK EDURNE
JOLASTEKO ERE.
GELAKIDEEI.
OSATZEN LANAK BAINA ONDO MOLDATZEN DIRA
IRAKASLEAK EMANDAKO GAILETA BANA EMAN DIE
GAUR PLAZARA JOANGO DIRA
11:15
SANTXESKIA, TRIZIKLOA ETA SOKAK HARTUTA.
14:00
ZAHARRENAK ARTIZARREKIN GOIAN ARI DIRA
GOIZEAN ERDIZKA UTZITAKO GAZTELERAKO
KLASEAREKIN GOGOR BURUA ALTXATU ERE EGIN GABE.
11:10
BALOIAREKIN NESKA ETA MUTIL.
15:00
TXIKIENEK PSIKOMOTRIZITATEA; HORKO SALTOAK
ETA KORRIKA SAIOAK. ENERGIA PIXKA BAT ASKATZEKO EZ ZAIE GAIZKI ETORRIKO.
GOIZEKO AZKEN ORDUAN ESKULANAK. BROTXA TENPERETAN SARTU ETA SALTSAN. A ZE ETXE DOTOREA JON!
11:30 7
15:00
ZAHARRENAK INFORMATIKA GELAN ARI DIRA
MEKANOGRAFIA EGITEN BEHATZAK OKERTU ARTE!
09:10
LEHEN ORDUKO KLASEA HASI DA, ARBELEAN GAUR BISITA BEREZIA DUTE AIZARNARREK ORDEA. GALTZAGORRI
1
dia
1
09:30
ELKARTETIK DATOZ HILABETEZ ESKOLAN EDUKI
HAUEXEK DIRA IKASLE GUZTIAK, 15, BI URTEKO BI IKASLE FALTA DIRA, BAT 10:00ETAN ETORTZEN DA ETA BESTEA ASTE SANTU ONDOREN HASIKO DA. LURREAN BOROBILEAN ESERI ETA IPUINAK ENTZUN
ERAMATEKO.
ORDUA.
GAURKO EGUNA IDATZI ETA LANERA!
DUTEN “LIBURUEN ALTXORRA” BUELTAN
KLASEA ETEN ETA DENOK BEHEKO GELAN BILDU GARA.
“DARLING… DARLING…” EGINEZ ZER ARI OTE ZIREN ETA ANTZERKI ENTSEGUAN. GERO HAN ETA HEMEN ESKAINIKO DUTE SAIOA ETA ORAIN
11:30
BEHARKO AHALEGINDU!
ETA TXISTEAK KONTATUZ BUKATU DUGU LEHEN
IKASLE GEHIENAK JANGELAN BAZKALTZEN DUTE. GURASOEI ORRI BATEAN IDAZTEN ZAIE HAUR BAKOITZAK ZENBAT JAN DUEN. HALA ESAN DIT JUNEK, LEHENENGOA ONDO JARRI DIT, GARBANTZUAK, BIGARRENA NAHIKO, ARRAINA.
12:30
16:00
10:00
BIGARREN ORDUAN TXIKIENEK MATEMATIKA SAIOA DUTE. 8 + 4 = 12, AIORA, ESKUAN NAHIKOA HATZ EZ ETA ABAKOA HARTUTA HOR DABIL BURUA HAUTSI BEHARREAN.
ARRATSALDEKO LEHEN ORDUAN TXIKIENEK INGELERA DUTE. HAURREK ADI-ADI IRAKASLEAK KONTATUTAKO TXANOGORRITXOREN IPUINA ENTZUN DUTE.
14:00
BATZUENTZAT GEHIEGIZKOA IZANGO DA ESKOLA HAU, GELA HANDIAK, 5 IKASLERENTZAT IRAKASLE BAT... ... ZE ARRAIO AIZARNAK HORRENBESTE MEREZI DU! NOIZBAIT TXIKI GELDITU DADILA!
ETXERAKO ORDUA, AULKIAK MAHAI GAINERA IGO
ETA KALERA. BATZUEK INGELESEKO PARTIKULARRA,
AIZARNAKO HAURREK ERE KONPLETO DITUZTE ARRATSALDEAK. BESTEEK KATEKESIA,
EDERRA KUADRILA, ESKERRIK ASKO ETA ONDO
SEGI!
J
ONE BERGARA
zulo
danbolin Otsailak 27 Iñaki Azkunek Zestoa mendetan zehar lana aurkeztu zuen
XXXI. Zestoako Herri Krosa Otsailak 6 Margo berriak aurkitu dituzte Ekainen.
Inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte San Jose egunez XXXI. Zestoako Herri Krosean; 140 haur eta gaztetxo eta 275 heldu. Eguraldi ederra egin zuen animatzen ari zirenentzat, baina eguzki beroaz kexatu zen korrikalari bat baino gehiago.
Martxoak 1 Hauteskundeak. Zestoa udalerriko emaitzak: EAJ 795, Aralar 243, EA 138, PSE 108, EB 40, PP 21, Berdeak 5, UP 4, Pum + J 3, balio gabekoak 429, boto zuriak 10, botoak guztira 1796, parte hartzea % 65,03.
Martxoak 4 eta 5 Pello Añorgarekin ipuinen inguruko tailerra
Berrikuntzak aurtengo danborradan.
Martxoak 8 Donostiako lilatoian korrika herriko hainbat emakume
“Trapu zaharrak” izenez bataiatu dute 100 lagun inguruko talde berria. Aurten beraz urteroko taldeez gain, beste bat ere aterako da eta horrek aspaldi egin beharreko antolakuntza hausnarketa eta ondorioz aldaketak ekarri ditu. Irteerak esate baterako aldendu egingo dira, taldeak elkarrengandik gertuegi atera ez daitezen, plazan ere udaletxera begira beharrean, torilera begira joko da... Haurrek ere badute zer ospatua, aurten 50. danborrada txikia ospatuko da. Hauxe aurrerapen gisa, hurrengo zenbakian gehiago!
3
k
1
ale/bale KALE.
Martxoak 3 Gaztetxeak antolatuta Palestinari buruzko hitzaldia.
ZESTOAN, HAUTES-
KUNDETARAKO ERABILTZEN DEN GELARA SARTZEKO KOSKA HANDI BAT JAITSI BEHAR DA.
GELA HAU EGUNERO ERABILTZEN DUTE HAUR TXIKI-TXIKIEK ERE. EZ OTE DAGO HORI MOLDATZERIK?
BA L E .
OLALDE ETA LILI JAU-
REGI ARTEAN ERREKA BUELTA GARBITU DUTE.
A ZE TXUKUNDUA! EGUZKIA BE-
Martxoak 13 Korrika Batzordeak antolatuta “Bidaia intimoak” dokumentala.
ROTZEN HASTEN DENERAKO EDERRA LEKUA HANKAK FRESKATZEKO.
Morroi feria eta musa Aizarnan.
Urte asko dira otsaileko morroi peri egunari dagokion mus txapelketa ospatzen dugula elkartean. Denborak ohitura bihurtu du ekintza hau, eta antolatzeari utziz gero, aukera bat gutxiago izango genuke elkartu eta elkarrekin eztabaidatzeko. Txapelketa hau oso herrikoia dugu. Nahiz eta elkarteak antolatu, herriko ostalariek ere laguntzen dute sariak jartzen ekintzari bultzada bat eman eta irabazleentzat sari gehiago eskainiz. Aizarnan eta musean txapela janzteak badu bere xarma. Sariak ez dira baztertzekoak, baina bikoteari ematen dion aintza eta ospeak ez du salneurririk herrian. Txapelketa amaitzerako ordu txikiak iristen dira, eta begiak nahiko dirdiratsu izaten dira ordurako. Hala ere, argazkiari ezin uko egin, webgunean, Danbolin aldizkarian eta elkarteak duen artxibo historikoan gorde ahal izateko. Txapelketa goraipatzeari utzi eta aurtengo txapeldunak aipatu beharko ditugu. Ez dute lehen aldia txapela janzten dutela, bikote hau musean asko zaildutakoa dugu eta. Espainiako txapelketan ere Malagaraino joan eta kanporaketa zailak gainditutakoak ditugu; Antonio Irureta eta Tomas Bergara dira aurtengo garaileak eta Iñaki Otaño eta Oskar Lizarralde bigarren sailkatuak, zorionak laukoteari!
J
ON
EGIGUREN
Martxoak 15 Agiro Mendi Taldeak antolatuta Aranotik Aritxulegira ibilbidea egin zen.
Martxoak 18 “Uztapide” filma Kultur Etxean.
Martxoak 19 Txaranga berriak lehen emanaldia eskaini zuen San Jose egunean.
J
ardunian
Joxe Mari Iruretagoiena J
“
oxe Mari Iruretagoiena 1955eko irailaren 22an jaio zen Arroagoiko Zelaikoa baserrian. 1974an anbulatorioa ireki zenetik, hantxe ikusi dugu harrera gelako mostradorean. Pasa den otsailean bete ditu anbulatorioak hogeita hamabost urte, eta hori dela eta, hasieratik bertan egon den pertsona bakarrari egin nahi izan diogu tartetxoa. Zelaikoa baserrira gerturatu eta Joxe Marirekin bildu gara. Anbulategia ireki aurreko momentu haietan ibili zinen zu. Zer gogoratzen duzu? 18 urterekin hasi nintzen ni han. 1974ko urtarrilaren hasieran hasi ginen anbulatorioa muntatzen. Hilabete inguru pasa genuen horretan, eta otsailaren 1ean ireki eta inauguratu zen.
Orain paper asuntoa dago lehenengo eta gaixoa ondoren�
Nolatan hasi zinen anbulatorioan lanean? Aitaren bitartez hasi nintzen eta 35 urte pasatu ditut bertan. Hasiera hartan, lau pertsona geunden lanean: Don Enrique sanidadeko medikua, Don Joan Arrazola, Izaskun Arrazola eta ni neu. Erizain lanak Izaskunek egiten zituen. Pixka bat beranduago hasi zen Eduardo FernĂĄndez praktikante lanetan. Zein da zure lana? Zeladore, administrari, mantentze-lanen arduradun... denetik zerbait egitea da nire lana. Lehen bereizten ziren, baina gaur egun dena bat da.
35 urtean lankide ugari izan dituzu. Zer moduz moldatu zara? Eztabaidak izan ditut lankideekin, toki guztietan bezala, baina orokorrean ondo moldatu naiz, aparteko arazorik gabe. Zer iruditzen zaizu anbulatorioaren funtzionamendua? Normalean ondo funtzionatzen du. Bere gorabeherak ere izaten ditu, baina orokorrean ondo. Jendeak orduak igaro behar izaten ditu itxarongelan... Lehen ez ziren zain egoten, sartu eta irten egiten ziren. Don Enriqueren kontsultatik 120-130 pertsona pasatzen ziren egunero. Arrazolarenetik berriz 70 inguru. Garai haietan zain egoteko astirik ez zen egoten. Eta orain? Orain pixka bat gehiago egon behar izaten dute [kar-kar]. Lehen ez zegoen papeleorik, dena eskuz egiten zen... Gaixoa atenditzen zen eta ez paper asuntoa. Orain paper asuntoa dago lehenengo eta gaixoa ondoren. Denbora gehiegi pasatzen da paper kontuekin eta beti atzeratuta ibiltzen gara. Jendeak pazientzia galtzen duenean, zuk ere pazientzia behar izango duzu... Pazientzia bai... broma batzuk esan, ahal den ondoen buelta eman, eta pasa aurrera... Gainera, lehendabizi nigana etortzen da jendea kexuka. Medikuen aurrean kexatzen ez dira hainbeste atrebitzen. Nik esaten diet kontsultara sartzen direnean esplikatzeko, ez daukadala beraien purrustadak zertan entzun. Baina konfiantza kontuak gora behera, azkenean ni naiz entzun behar izaten dituena. Baserritarrekin tratatzerako orduan erraztasun handiagoa omen daukazu... Bai, hori egia da. Auzoetako gehienak baserritarrak gara, eta orduan badakigu ze aldetatik jokatu kristau horiekin hitz egiteko. Geure erara hitz egiten dugu, gure munduan gaude, eta orduan, desberdina da. Haiei konbertsazioa ematea erraza egiten zait niri. Kaletarrekin ere ondo moldatzen naiz, baina hor beste puntu bat dago, desberdintasuna. Baserritarrak jende sanoak eta umilak dira, exijentzia gutxiago dauzkate. Anbulato-
5 1
riora joaten direnean, derrigorrean joaten dira, urgente bezala. Kaletarrak, berriz, askotan huskeriengatik joaten dira. Teknologiak ere egin du aurrerapenik 35 urtean, zer moduz moldatu zara? Ba egia esan ondo, uste nuen baino hobeto moldatu nintzen. Segituan hartu nion trukilloa eta ondo. Anbulategia tokiz aldatuko dute. Zer iruditzen zaizu? Lehendabizi atera zuten leku hura desastre bat zen. Seko itsua eta itxia zen. Eta herri barruan hura ez zegoen admititzerik. Herriaren zentroan, orain egin behar duten lekuan, askoz ere hobeto. Bestela gainera herriaren punta batetik bestera desplazatu beharko zuten herritar askok, aldapekin eta abar. Oraingo lekua askoz hobeto dago, heltzea errazagoa da, argitsua da... Eta gaur egungo lokala? Hori egin zenean, ia ez zen ezer. Medikuek kontsultak beren etxeetan pasatzen zituzten. Garai hartarako, anbulatorio hau ikaragarri polita zen Zestoarentzat. Argitsua eta txikia, eta garai hartarako nahiko handi bazen. Txikitu egin dela? Ba bai. Jende gehiago etorri da Zestoara bizitzera, eta orain badaukagu handiago baten beharra. Gainera garai hartan hiru kontsulta bakarrik zeuden. Gerora joan ziren kontsulta gehiago sartzen, eta txiki-
tzen... Hiru haietatik bost atera ziren, baina gaur egun seigarren bat ere beharko litzateke. Zer esango zenuke Osakidetzaren funtzionamenduaren inguruan? Nik uste dudana da alde batetik ez dela ondo egiten. Anbulatorioaren kasuan esan bezala, askorik balio ez duen paper asuntoari ematen zaio garrantzia handiagoa gaixoari baino. Horrek alderantziz behar luke, gaixoa atenditu eta gero astirik baldin badago papera egin, denbora gehiena paper kontuan joaten baita. Eta Osakidetzaren euskara politikaren inguruan? Nik ez daukat halako arazorik. Gure anbulatorioan gehienok euskaldunak gara, euskaraz hitz egiten dugu, alde horretatik ez dago arazorik. Beste herrietara begira, agian badago arazotxo bat, baina jendea ohituta dago. Inguruko herrietan nahasketa gehiago dago, handiagoak direlako, horregatik errazago pasatzen dira. Herri txikietan gehiago eusten zaio euskarari. Orduan, hor problema handirik ez dut ikusten nik. Zestoako anbulatorioan euskaraz atenditzeko aukera dago uneoro. Arroagoian nekazalturismoa daukazue. Zer duzu nahiago, anbulatorioko lana ala baserri aldekoa? Anbulatorioko lana polita da, lasaia da eta gustura egiten dut; beti daukazu, ordea, norbait goitik, agintzen... Baserri ingurukoa ez da horrela. Zeuk egin behar duzu, zeure borondatez. Gaur ez badaukazu lanerako gogorik, ba gutxiago eginda pasatzen zara, eta biharko uzten duzu. Hori baserrian egin dezakezu, baina anbulatorioan ez, han batek edo besteak beti presionatzen zaitu.
N
erea Odriozola Larra単aga
Hilabete kultur anitza martxan da
Gaztetxean
Zestoako Gaztetxeak mundua zeharkatu nahi izan du martxoan: kultura desberdinak ezagutu, bertako egoera sozio-politikoei erreferentzia egin eta inkontzientek herrialde txiki horietako zatitxo bat geureganatu. Horretarako herrialde batzuk aukeratu eta horiek lantzeko hitzaldiak, bideo-emanaldiak, ekitaldi kulturalak eta abar egin dira martxoan zehar. Hilabete kultur anitzari martxoak 3an, asteartean, eman zitzaion hasiera, Palestinari erreferentzia eginez. Hitzaldia antolatu zen Kultur Etxean; hizlariak Askapena taldetik Palestinara, brigadista modura, joandako bi gazte izan ziren. Ekimen hori orain arte egin diren ekimenen artean onena dela ere aipatzen zuen Gazte Asanbladako kide batek. Hamabost pertsona inguru izan ziren bertan. Palestinako gatazka politikoaren inguruko hizketaldia izan zen. Hizlariek herri palestinarra euren lurraldean zapalduta bizi dela argudiatu zuten, pixkanaka israeldarrek lurrak kentzen dizkiotela segurtasunaren aitzakia erabiliz. Are gehiago, Nazio batuen Erakundeak horren aurrean ezer ez duela egiten azpimarratu zuten hizlariek. Ideia horri jarraiki, eztabaida piztu zen Kultur Etxean: ondorioa, palestinarrak herrialde israeldarraren mehatxuz bizi direla, nazioartetik laguntzarik iristen ez zaien bitartean behintzat. Palestinaren inguruko asteari amaiera emateko xedez, bideo emanaldi bat antolatu zen: Soñar en Nablus dokumentala. Bertan, hitzaldian aurkeztutako Palestinaren inguruko ideia nagusiak azpimarratu ziren. Bigarren astean, Venezuela eta Kuba landu ziren. Martxoaren 10ean Venezuelari buruzko bideo emanaldia aurkeztu zen, La Revolución no será transmitida. Bideoan, Venezuelako presidenteari egin zitzaion estatu kolpea pausuz pausu agertzen da, oposizioaren errepresioa eta hedabideen eztandaren laguntza (izan ere, Venezuelako zortzi hedabideetatik batek bakarrik defendatzen baitu Chavez presidentea). Sari bat baino gehiago izan dituen dokumental hark argi uzten zuen komunikabideek Hugo Chavezen agintaritza politikoan izan zuen eragina. Hain zuzen ere, Joana venezuelarrak, bideo emanaldiaren ostean hitzaldia eman zuenak, zera azpimarratu zuen: Chavez presidentea “pailazo baten gisara ikusarazi digute-
la hedabide europarrek eta berez ez dela hala”. Kubaren inguruko bideo-emanaldia, berriz, martxoaren 12an egin zen: Che Guevara donde nunca jamás se lo imaginan. Han Che Guevararen bizitza kontatzen zen. Chek Kubako iraultzan hartu zuen parte eta Fidel Castrok agintea hartu ostean, Kongora joan zen Kuban lortutakoa han ere lortzeko asmoz. Ez zuenez behar bezalako erantzuna lortu, bertatik alde egin zuen. Eta azkenean, Ameriketako Estatu Batuetakoek (AEB) hil zuten. Hilketa harekin yankiek euren etsai bat martir bihurtzen dute. Martxoaren 13an, ostiralean, Kuba berpiztu egin zen Gaztetxean: afari irekia antolatu zen erritmo kubatarrez girotuta eta mojitoz (bertako edari tipikoa) lagunduta. Jende gehiegi hurbildu ez zen arren, giro polita sortu zen Gaztetxean. Jende asko animatu zen salsa dantzatzera eta mojitoak gauaren protagonista bilakatu ziren. Hirugarren eta laugarren astean Senegal eta Egipto. Bideo emanaldi ugari, eta paper garrantzitsuena, ikuskizunek: Pueblo Negro talde senegaldarrak eta Alima sabel-dantza taldeak. Arrakasta izugarria ikuslegoaren artean.
J
anire Diaz
agenda ma 28
RTXOA LARUNBATA
Arratsaldeko 19:00etan Gaztetxeko bideo eta argazki emanaldia. Korrika batzordeak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatuta, txotxa Udaletxe azpian txaranga berriak alaiturik. 23:00etan DJ festa Gaztetxean; Dj Stan, Dj xa2, Dj Ulea, Dj Telle eta Dj Bal.
ap 02
IRILA
OSTEGUNA
Arratsaldean 15:30ean Korrika Txikia egingo da Arroabea eta Zestoako kaleetan. Ondoren merienda izango da. 18:30ak alderako Korrikan parte hartu behar dutenek plazara gerturatu beharko dute, handik gero kotxetan edo oinez bakoitzak korrika egin behar duten parera gerturatzeko. 20:00ak aldera pasako da Zestoatik.
02 03 04
ETA
0 3A N
O S T E G U N A/ O S T I R A L A
Musika eskolako entzunaldiak Kultur Etxeko aretoan. OSTIRALA
22:30etan Grises Sueñosen kontzertua Gaztetxean. LARUNBATA
Gazte Asanbladaren XX. urteurrena. 12:00etan txupinazoa eta ondoren txistulari eta buruandiak. 12:30ean trikipoteoa. 14:30ean bazkaria Udaletxe azpian. 17:30ean jolasak. 19:30ean manifa zaratatsua Zestoako kaleetan zehar “Indio Joxe Mari XX udaberri txabolan” lelopean. 23:00etan kontzertua plazan; Leize, Children off the grave eta Gundestrak.
05
IGANDEA
Udalak eta Natur taldeak antolatuta irteera kultural naturistikoa Arditurrira egunpasa. Goizez, Oiartzunen bisitarientzako prestatu dituzten Arditurriko meatzak ikusi. Mea galeria eta Interpretazio Zentroa ikusteko ere aukera izango da. Arratsaldez, Irunera joan eta han aukera bat baino gehiago izango dira: Txingudiko badia ikusi, Oiasso museoa bisitatu... Adin guztientzako da egokia, familientzako, koadrilan joateko edo bakarrik. Bazkaria etxetik eraman daiteke edo han moldatu. Irteera: Gurutzetik, 9:00tan. Itzulera: 20:00etan. Autobusa 8 euro. Ekarri beharrekoak: oinetako erosoak, berokia, galerian 13 gradu daude-eta. Izena emateko epea: martxoaren 30 arte. Deitu Udaletxera (Ingurugiro Saila): 943147010 edo 677155938. Idatzi: ingurugiro@zestoa.net-era. Korrika amaiera dela eta autobusa antolatu da Gasteizera joateko. Izen ematea ohiko lekuetan.
.
08 10
ASTEAZKENA
21:30ean kafe tertulia belaunaldi ezberdinak bilduz Gaztetxean. OSTIRALA
Gazte Asanbladak antolatuta Preso eta iheslarien aldeko eguna: 21:00etan bertso afaria Udaletxe azpian Gaztelumendi anaiekin.
17 20
OSTIRALA
Umeen eguna; eskulanak Gaztetxean, txontxongiloak eta txokolatada.
-25
ASTEA
Agiro mendi taldeak antolatuta Mendi Astea. Emanaldiak Kultur Etxean izango dira 20:30ean. Mikel Odriozolak Huescaran (Peru) 2008ko filma eta Ramon Martijak Islandia-Noruega 2008 filma eskainiko dituzte besteak beste.
25
LARUNBATA
19:30ean Zestoako txarangarekin poteoa. 21:30ean txotxa. 23:00etan sorpresa Gaztetxean.
•
9
u daleko
1
berriak
EDUKIONTZI ETA KAMIOI BERRIAK
Martxoan eta apirilean zehar hiri hondakinen bilketa sistema aldatu egingo da. Kamioi berriek albotik jasoko dituzte edukiontziak. Horrek berrikuntzak ekarriko ditu: edukiontzi berriak eta handiagoak jarriko dira udalerri osoan, puntu batzuk osatu egingo dira eta beste gutxi batzuk lekuz aldatuko dira bilketa erosoago egiteko. Zestoako Udalak sistema berri hau martxan jartzeagatik 252.000€ ordainduko ditu.
•
∑ TOKIKO GOBERNU BATZARRAK, AHO BATEKO ADOSTASUNAREKIN, ONDORENGO ERABAKI HAUEK HARTU DITU: ARROABEKO PLAZA ERABERRITZEA. Zestoa udalerriko Arroabeko Plazako eraberritze obren kontratua “Urbanizaciones Xaxarki, S.A.”ri behin behingoz esleitzea, 225.315`50 eurotako zenbatekoan, BEZ-a barne, eta 3tik 5 hilabeteko burutze epean. ZESTOAKO ESTAZIO
ALDEKO INDUSTIRALDEKO BI-
DEGORRIAREN LUZAPENA.
Urola ibaiaren ezkerraldetik, Zestoako Estazio aldeko industrialde parean, bidegorriaren luzapen obren kontratua “Excavaciones y Desmontes Lagunak, S.L.”ri behin behingoz esleitzea, 87.954`58 eurotako zenbatekoan, BEZ-a barne, eta 3tik 5 hilabeteko burutze epean.
•
IDIAZPI AUZOKOA IGOGAILUA JARRI AURREKO LANAK. Igogailua instalatu aurreko urbanizazioa eta egokitze obren kontratua “Urrategi Etxegintza, S.L.”ri behin behingoz esleitzea, 175.284`39 eurotako zenbatekoan, BEZ-a barne, eta 3tik 5 hilabeteko burutze epean.
FAMILIA UGARIENTZAT DESKONTUAK OHZ/IBI ZERGAN.
Udalaren oharra: idatzi honen bidez jakinarazten zaizue, Zestoako Familia Ugariek aukera dutela Hiri ondasunen Gaineko Zergari dagokion deskontua eskatzeko. Agiriak ekartzeko azken eguna: 2009ko apirilak 2. Udal bulegoetan: goizeko 7:30ak eta 14:30ak bitartean Ekarri beharreko agiriak: ∑ Familia ugariaren ziurtagiria Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. ∑ Diru sarreren egiaztagiria (azkena) ∑ Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udalean dago).
•
KORRIKA 16
Udalak Korrikako kilometroa euskara ikasi, ikasten ari edota berreskuratu dutenei eskaini nahi die eta beraz dei egiten die guztiei apirilaren 2an Zestoatik pasatzen denean Udalari tokatu zaion kilometroan parte hartzera.
AIZARNAKO
KASKO HISTORIKOKO ZERBITZU AZ-
PIEGITURAK ALDATU ETA LURPERATZEA.
Obren kontratua “Excavaciones y Desmontes Lagunak, S.L.”ri behin behingoz esleitzea, 87.535`35 eurotako zenbatekoan, BEZ-a barne, eta 3tik 5 hilabeteko burutze epean. ARROAGOIKO UR ZIKINEN SANEAMENDUA. Ur zikinen saneamendu sareko zatia aldatzeko obren kontratua Excavaciones y Desmontes Lagunak, S.L.ri esleitzea, 25.577`44 eurotan, BEZ-a barne, eta hilabeteko burutze epean.