danbolin 2009/04
94. alea
22 urte kartzelan
m i l a e s ke r !
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
www.zestoaautoak.com
telefonora
Heldu zaigu apirila, eta hilabetea amaitzear dela iritsi zaizu Danbolin etxera. Hilabete honek eman du zer esanik, eta kontu guztiak biltzea izan da ale honen xedea. Horrez gain, Esteban Telleriari egindako elkarrizketari esker Gipuzkoako uren kalitatearen berri izango dugu. Eta Juan Mari Igarataundi presoaren azken aldiko egoeraren berri ere izango dugu Leongo Mansilla kartzelatik. Korrikarekin hasi zen hilabetea. Korrika 16 arrakastatsua izan zen, “Zestoan ere, euskararen alde” lema behin eta berriz oihukatuz, jende asko abiatu zen Zestoako puntu ezberdinetatik, Azpeitia aldera. Bestalde, hilabete honetan bete ditu hogei urte gazte asanbladak, eta zenbaki prestigiotsu honetara iritsita, aparteko ospakizunak antolatu dira, herritar guztiei zuzenduta. Herria “piztea” lortu dutela entzun diot bati baino gehiagori, eta egia esan, ados nago, apirilaren 4koa bezalako ospakizun gutxi ikusten baita Zestoan festetatik kanpo. Horren berri izango duzu, besteak beste, datozen orrialdeetan. Baina kontu guztiak ez dira hain atseginak izan. Endoiako bizilagunak nahikoa buruko min pasatzen ari dira azken aldian. Hainbat hedabidetan irakurriko zenuten, agian, Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean dauden adin txikikoak Endoiako etxe batean daudela. Hainbat herritan egon dira Endoiara pasa aurretik, eta guztietan berdina gertatu da: bizilagunak kokoteraino. Irtenbideren bat aurkituko den ala ez ikusteko dago oraindik, baina gauza bat garbi dago, ez da erraza izango. Horra hor, Aldundiaren erronka eta endoiarren buruko mina! Nagore Telleria igo da Endoiara, eta bertako bizilagunekin, adin txikikoekin eta beraien arduradunekin hitz egin du. Hori guztia gutxi balitz, hilabete hau amaitzerako ate joka izango ditugu Santa Kutzak. Aurten, gainera, nobedadeekin. “Trapuzarrak” izeneko taldea sortu berri da, eta horrek aldaketak ekarriko ditu danborradaren ibilbidean. Maiatzaren 1ean ere ospakizun berezi bat izango da. Zestoako bandak, abesbatzak eta Itxaropena dantza taldeak hartuko dute parte. Danborradan irteten diren taldeetako hainbat partaide ere izango dira danborrak eta atabalak eskuetan. Beraz, maiatzeko lehen asteburua mamitsua izango da oso! Atariko hau bukatu aurretik, barkamena eskatu nahi nioke Joxe Mari Iraolagoitiari, martxoko alean egin nion elkarrizketan abizena aldatu bainion. Idatzi xume honen ondoren, aldizkari barruko kontuekin utziko zaituztet! Hurrengora arte!
d a n b o l i nEK
N
erea Odriozola Larrañaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 17 18
HILABETE GORABEHERATSU BAT
INKESTA
ENBIDOAK
JUAN MARI
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN JOXE MARI IRURETAGOIENA
O I L U R, L A N D E T X E T I K INTEGRAZIORA
AGENDA
INDIO JOXE MARI X X U D A B E R R I T X A B O L A N!
diruz lagundutakoa
enbidoa I. A I E N E , Z E Z E N K E TA K ! te guztian ez gara zezen edo eta zezenketez akordatu ere egiten. Ez hauen inguruan egon daitekeen basakeri edo sufrimenduaz. Ez eta honek izan lezakeen tradizio edo arteaz ere. Batere ez. Gehiengo bat behintzat! Eta halako batean, danba! Uda gainean dugu, festak hurbiltzen hasiko dira eta kalean urduritasuna pixkanaka-pixkanaka zabaltzen hasiko da aldeko zein kontrakoen artean. Hiru zezen, bi, sei edo batere ez. Alderdi politikoak “alderdikeriakâ€? egiten hasiko dira, joko politiko bat bihurtuko da gai hau berriro ere, eta herritar askorengan haserrea sortuko du. Berriro ere. Beste urtebetez. Madarikatuak!! Ez ote da nahikoa? Benetan gai politikoa izan behar al du horrek? Ezkertiar ugari ezagutzen ditut zezenketez gozatzen dutenak‌ eta beste hainbat eskuindar hau basakeria bat dela iruditzen zaienak. Gai hau zuzen zuzendu behar da, poliki eta aldi berean sendo, herritarren arteko benetako gatazka serio bat bihurtu aurretik. Zestoako Amabirjin festak zezenik gabe ez dituzte askok ulertzen, aspaldiko tradizio bat da eta beren arrazoia dute, ez daude eroturik. Festak zezenketarik gabe hobetu ahal direla diote beste batzuk, zezenketak plaza ixtea dakar eta baldintza hori gabe hainbat ekimen berri antolatu ahal direla bertan. Eta beren arrazoia dute, ez daude eroturik. Bi aldeek, edo alde guztiek, dute beren arrazoia. Baina bata eta besteen ideiak eta nahiak ezin dira elkartu eta uztartu, antagonikoak baitira, guztiz kontrakoak. Beraz, aukeratu beharra dago, eta hori egiteko era demokratiko (bufff, hau hitz potoloa!) bakarra dago; herritarrei galdetuz, eta denon artean aukeratuz. Bata edo bestea. Ez bero beroan, baizik eta bakoitzak bere iritziak azalduz, besteari entzunez. Eta batik bat errespetuz. Gai hori joko politikotik atera eta konpondu dezagun, oraindik garaiz baikaude. Izan gaitezen ausartak, eta denok irabaziko dugu. Eta eskatzen hasita, ea hor nire azken eskaera: alderdi politikoek ez dezatela postura ofizialik hartu. Ezetz bete nahi hori? Eta ez dudarik izan, nik arrazoi dut, arrazoi guztia, arrazoi potoloa, egiazko arrazoia, nire ustez behintzat.
Ur
K
armelo Arrizabalaga
Zezenketen gaiaren inguruan herriak iritzia emateko aukera izan beharko luke edo eta orain arte bezala udalak erabaki behar du? Niri normala iruditzen zait herriko jendeari galdetzea. Erabakia herriko jendearena baldin bada ba herriko jendeari galdetzea izango da ba normalena behintzat.
34 urte
Beatriz Zubia
Ez zait ondo iruditzen zezenketak ospatzea. Uste dut herriak aukeratu beharko lukeela. Ez zait normala iruditzen tradizio batengatik espezie bateko animaliak hiltzea. Egia da baita ere existitzen dutela horretarakoxe hazten dituztelako baina‌ ez zait normala iruditzen. Eta herriak erabaki beharko luke.
20 urte
Maite Elustondo
5 Ehiztari eta arrantzaleari galdetu diozue ta‌ Zezenari dudarik ez tratu txarra ematen zaiola baina, zezenarekin eta erruki handia degu eta gizon bat edo beste garbitzen denean hor ekologistarik eta inor ez da azaltzen. Eta erabaki? Ba herriak erabaki dezala eta punto!
Nik ez dakit ba zer esan, ez daukat garbi nork erabaki beharko luken. Niri ganadua asko gustatzen zait, egia da Zestoako zezenketetan ez dela ondo tratatzen baina‌
Nik uste dut jendeak erabaki behar duela, horiek herriaren ohiturak dira eta udaletxe batek ezin dizkio kendu , horrela da. Nik kirol bat bezala ikusten dut, niri zezenketak asko gustatzen Juan Jose Iturzae- zaizkit baina ados nago jenta deak bere iritzia 62 urte ematearekin.
23 urte
Teresa Gomez
71 urte
Jesus Goikoetxea
Jendeak erabaki beharko luke, nahiz eta ni horren aldekoa ez naizen e! ni zezenketen kontrakoa naiz. Jendeak iritzi bat eman beharko luke, ia gehiengoa nork duen edo‌ erreferendum bat edo egingo nuke nik. Niretzako ez ziren egon behar ez zezen bat ez bi. Gainera hori kristoren espainolista da.
34 urte
Xabier Mantxo
O
PORRETAN eta naturaz inguraturiko kanpin batetik idazten ditut hitz hauek. Egun hauetan, ia inor ez dago kanpinean, eta inguruan ditudan soinuez gozatzeko aukera daukat. Urrutira, itsasoa entzuten da, olatuen kontzertu bukaezina; gertuago, zuhaitzetan dauden txoriak, haien arteko galde-erantzun asmaezinak; eta, noizbehinka, ate joka ibiliko balira bezala, euri tantak edota zaparradak. Tarteka, isiltasuna apurtu ere egiten da, umeen hitzak eta jolasak agertzen baitira. Isiltasun berezi honetan, soinuaz gozatzea aukera paregabea da, eta horrela izan beharko luke edozein tokitan, leku hori soinuz eta doinuz betetzen denean; hala iruditzen zait niri, behintzat. Gure herrian, berriz, musika eskolako kontzertuetan, ateak irekitzea edota sarrera-irteerak kontrol gabeak suertatzen dira, eta, musika bandak jotzen duenean, jendeak ohitura handia du tabernetan balego bezala hitz egiten jarraitzeko. Ez da horrela gertatzen herritik kanpora joaten bada kontzertu bat entzutera, zeren horretara joaten baita jendea: musika sentitzera eta musikaz gozatzera. Bestalde, jotzaileek musika interpretatzeko ez dute kontzentrazioa galdu behar; asko molestatzen die sortzen den zurrumurruak, eulitzar baten antzera. Musikan mezuak daude; soinuak erabiliz hitz egiteko modu bat da, non adierazpen ezberdinak agertzen diren, eta elkarrekin hitz egiten dugunean bezala gertatzen da: mezu bat dago, non bat sortzailea den eta bestea hartzailea, eta ezin izango genuke elkar ulertu biok batera hitz egingo bagenu. Musikarekin gauza bera gertatzen da. Horregatik, hau da nire eskaera: ea hurrengo kontzertuetan kontuan hartzen dugun esandakoa, eta elkarrekin musikaz gozatzen dugun, bai musikariek, bai entzuten ari direnek, uneak paregabeak bihurtzeko.
E
nbido 2. Mertxe Merino
“Badakit Zestoara bueltatuko naizela, baina horren inguruan ezer imajinatzea
oso zaila da”
J
oan Mari Igarataundi (Zestoa, 1957), Guardia Zibilak atxilotu zuen 1987ko ekainaren 15ean Ixiar eta Pelotasekin batera. Bost egun eduki zituzten komisaldegian inkomunikaturik. Epailearen aurretik pasa zirenean torturatu egin zituztela salatu zuten. ETAko kide izateaz akusaturik espetxean sartu zituzten. Herrian behar zuen apirilaren 9az geroztik, orduan bete baitzuen ezarri zioten zigorra osorik. Orain, Espainiako Justiziak, ordea, “Parot dotrina” delakoa aplikatu eta beste zortzi urtez luzatu dio espetxe zigorra. Albistea espero zuela aitortu du eta egoerari aurre egiteko gertatutakoa “erlatibizatzen” ari dela. Zigorrak zigor, Zestoara itzultzeko unea egunen batean iritsiko dela argi du Igarataundik: “Izkinarik gabeko amets” hori beteko duela kontatu digu Leongo Mansilla kartzelatik.
Berez kalean behar zenuen, baina kartzela zigorra beste 8 urtez luzatuko dizutela jakin berri duzu. Nola hartu duzu albistea? Ez zait iruditzen galdera horri “ongi-gaizki” erantzun diezaiokedanik. Kontua etsaiaren jokabide hori kontestualizatzea da: garbi dago euskaldunok daramagun askapen prozesuaren aurrean mendeku eta zigor politikak indartzearen aldeko apustua egin dutela azken urteetan. Beraz, banekien etorriko zela, eta aurrera.
7
22URTE HAUETAN, ALCALA MECO, HERRERA DE LA MANCHA, VALDEMORO, BONXE (LUGO), VILLABONA(ASTURIAS) ETA MANSILLAKO(LEON) ESPETXEETAN EDUKI DUTE. ARGAZKIA LEONGO ESPETXEKOA DA, 2007KO UDAN
BERTAN ZEUDEN EUSKAL PRESO
POLITIKOENA. GAUR EGUN BERTAN
DAGO
Eta egoera berri horri nola egiten zaio aurre? Erlatibizatuz. Ez da neuri egokitutako neurri bat, euskal preso politikoen kolektiboari ezarritakoa baizik. Nire aurretik hainbat kideri ezarria diote, eta ez dut zalantzarik nire atzetik ere beste hainbati ezarriko diotela. Sistematikoki ezartzen ari direlako. Dagoeneko 40 preso baino gehiagori ezarri dizuete “Parot Dotrina”. Nola ulertu behar genuke hori? Kopurua gehitzen doa egunetik egunera. Eta nola ulertu? Gaizki erabilitako “Parot dotrina “ deiturak berak gaia kontestualizatzeko balio du: Unai Paroti espetxe onurak aplikatzera zihoazela ohartu ziren urte gutxi barru kaleratu egin beharko zutela, bai Unai eta baita laurogeiko hamarkadan atxilotutako beste hainbat kide ere, eta horrek kostu politiko eta elektoral handia ekarriko ziela ikusi zuten. Ondorioz, ordura arteko irizpide juridiko-legalak aldatu egin zituzten preso horiek ez askatzeko eta aipatutako kostuak saihesteko. Eta gizarteak zer egin behar luke horren aurrean? 22 urte egin behar ditut espetxean eta ez zait iruditzen egokiena naizenik galdera horri erantzuteko. Oztopo guztien gainetik kalearekin harremanak mantentzen saiatzen naiz, baina konsziente naiz nik ezagututako gizartea eta gaur egunekoa ez direla berdinak. Gizarteak bere baitako ezaugarrietan du aldakortasunarena, baina ziega zulo honetatik hainbat jokabide ulergaitzak egiten zaizkit. Zein, adibidez? Adibidez, azken hauteskunde hauen aurretik, ilegalizazioak zirela eta, Bilbon milaka lagun bildu ziren ilegalizazio hori salatzeko. Horren aurrean zientoka ertzainek egurtu eta txikitu egin zituzten manifestariak. Hurrengo egunean Bilboko alkatearen kezka nagusia erre edo txikitutako zaborrontziak ziren, eta ez milaka abertzaleen eskubideen urraketa. Zestoari dagokionez, berriz, gogoratzen naiz Hitzan azaldutako eskutitz batek gizarte aldaketaren tamaina azaldu zidala: herritar bat kexu zen pintadek eta kartel pegadek herriko hainbat ondasun historiko zabartu zutelako. Azken hamarkadetan izan diren hauteskunde antidemokratikoen aurrean hainbat jendearen kezka eta salaketak horiek izateak, ba…
Elkartasun ekimen ugari ere antolatu dituzte zestoarrek. Baliogarriak iruditzen zaizkizu? Bai noski. Askapen prozesu honetan denen beharra dugu. Zurekin batera atxilotutako Ixiar eta Pelotas jada kalean dira. Horrek ere emango du zer pentsatua ez? Nik behintzat ez ditut bi minutu ere igaro horretaz pentsatzen. Mendeku zigor honek bere kontestu politikoa du, eta errepresioa areagotze horretan datak zehatzak dira. Ixiar, Pelotas eta beste hainbat lagun eta kide aplikazio data horien aurretik izan ziren kaleratuak, denon pozerako. Kitto. Jada 20 urtetik gora espetxean, gisa guztietako uneak eta egoerak ezagutu dituzu. Egungoa al da zailena? Ezin esango nuke une zailena hau den ala ez, ze espetxean une zail ugari daude, eta bakoitzaren egoera pertsonalak ere eragin handia du (egoera psikikoak, fisikoak, bizi baldintzak, bakarrik edo kide gehiagorekin egoteak…). 22 urteotan une gogor asko egon dira: kartzelan kide bat hil dela jakin izan dudanean, etxeko baten heriotza edo albiste gogorra jaso izan dudanean, edo dispertsioa dela eta senide baten istripu larria izan dudala jakindakoan… Eta une politentzat tokirik ba al da giltzapean? Bai, politak ere ugari egon dira. 10 urte elkar ikusi gabe Ixiarrekin elkartu nintzen unea, adibidez, edo Ixiar eta Pelotas askatu zituztenekoa. Urteetan ikusi gabeko lagunekin topo egitean ere poz handia sentitu izan dut, eta ilobak jaio eta ezagutu nituen egunak ere oso gogoan ditut.
···
···
“
Etxera itzulera uste baino urrunagoa ageri da epaitegien azken erabakiaren ostean. Nola ikusten duzu Zestoa espetxetik? Itzulera ez dut “urrun edo gertuago” ikusten, baizik eta egunen batean iritsiko den errealitate bat bezala. Eta nola ikusten dudan Zestoa? Ba, nahiz eta errealitatearen jabe izan, nire herria idealizatzeko joera dudala uste dut, agian hemen bertako baldintza gogorrak leuntze aldera edo. Eta Euskal Herria? Beno, hauteskundeak igaro berriak, nabarmena da autonomia kudeaketaren ahalmenerako indar korrelazioa aldatu egin dutela bitarteko juridiko, legal eta errepresio guztiak erabiliz. Hau da, Ezker Abertzalea baztertu ondoren. Bestalde, EAJ bere malko demokratikoak lehortzen ari den bitartean, badirudi beste alderdi abertzaleak hemendik aurrerako ibilbideari buruzko hausnarketa sakon batean ari direla. Ea asmatzen dugun ildo estrategiko eraginkor eta bideragarria jorratzen, datozen urteetan askapen prozesuan legitimitate guztia duen Euskal Estatuarekiko urratsak gertuagotuz.
Konsziente naiz nik ezagututako gizartea eta egungoa ez direla berdinak”
Urrunetik Zestoa beti gertu? Bai, herriko berriak zuzenean jasotzen ditut. Kontuan izan, nahiz eta oztopo ugari jarri, asteroko bisitei eusten diogula, eta bost minutuko telefono deiak ere hor direla..
Zerren falta sumatzen duzu gehien? 22 urte herritik urrun pasa ondoren dena sumatzen dut faltan. Mendiak, itsasoa, janariak, herritarrak… dena!
Zer ikusteko duzu irrika handiena? Horrenbeste urte dira dena kendu zidatela, berriro hor bizitzeko irrikatzen nagoela, “bizi” horrek esan nahi duen guztiarekin. Zuen egunerokotasuna niretzat gozamena izango da. Etorkizuna ilun ageri da? Eta lehenaldia nolakoa izan dugu ba? Etsitzea da iluna…eta ez etsitzeko indarra, norbanakoaren barnean dago. Indar hori kolektibizatu egiten dugu konpromiso, emankortasun, erantzukizun, elkartasun eta ekimen ezberdinen bidez. Gure indarra ez etsiz eta borroka eginez ahalbideratzen dugu, eta baita gure nahi eta behar politiko-sozialak ere. Lortzeko bidean garela nik zalantzarik ez dut. Eta etorkizunaz ari garela, Zestoarako buelta hori nola imajinatzen duzu? Badakit Zestoara bueltatuko naizela. Baina horren inguruan ezer imajinatzea oso zaila da. Horra itzultzea amets bat da. Izkinarik gabeko amets eder bat.
Danborrada egunean, argazkia Joan Mari Igarataundi askatzeko eskatuz hainbat ekimen egingo dira Zestoan datozen egun eta hilabeteetan. Santakutz bezperan, esaterako presoari argazki-oparia egingo diote. 20:00etan, danborradako traje eta jantziak jantzita, argazkia aterako dute herriko plazan, Igarataundiren urtebetetze egunean (Maiatzak 7) oparitzeko. Horrez gain, ekainaren 25ean Udalean mozio bat aurkezteko sinadurak biltzen ere ari dira zenbait herritar. Hileko azken ostiralero, eta herrian egingo diren beste hainbat ekimenetan jarriko dituzte sinadurak jasotzeko mahaiak.
E
stitxu elduaien
Behar ez dugun arropak bizitza luzea izan dezake Urola Erdian 102.048 kilogramo arropa jaso ziren 2008an Sartu gara udaberrian eta negu gogorraren ostean, ari dira iristen eguraldi eguzkitsuko egun ederrak. Garai aproposa izaten da etxeko armairuen berrantolaketa egiteko: erretiratu neguko arropak eta atera udaberrikoak; eta garbiketa egiten hasita, maiz sortzen zaizkigu zalantzak: nori emango nioke alabari txiki geratu zaion baina egoera onean dagoen berokia? zer egin azken bi urtetan behin ere jantzi ez dudan galtza parearekin? Zuk behar ez duzuna beste batek erabiliko du 2002. urteaz geroztik Urola Erdiko Mankomunitateak zerbitzu berezia kudeatzen du erabilitako arropa eta osagarriak biltzeko, horretarako edukiontziak ditu kalean, 17 guztira, bere eremuko zazpi herrietan. Edukiontzietan arropa, oinetakoak eta osagarriak utzi daitezke, poltsa itxietan bada, hobe. Urtez urte gehiago jasotzen da 2008an, 102.048 kg bildu ziren Mankomunitatean, aurreko urtean baino 13.941 kg oihal gehiago (%15,82). Zestoan dauden bi edukiontzietan (Portale kalean eta San Juanen), 9.627kg bildu ziren iaz guztira, 2007an baino 1.348kg gehiago, %16,28ko igoera hain zuzen ere. Urtez urte, parte hartzea handitzen ari da. Astean bitan hustutzen dira edukiontziak eta urtaro aldaketa garaietan biltzen da gehien, maiatzean eta urrian.
9
publierreportajea
Bildutako guztia berrerabiltzen da Bildutakoa, Errenteriako biltegi batera eraman ondoren bereiztu eta sailkatu egiten da. Egoera onenean dagoena, berriz jazteko erabiltzen da, bildutakoaren %28 izanik. Arropa hori beharra duten pertsonei ematen zaie edo bigarren eskuko denda eta merkatuetan saltzen da, helburu sozialak dituen Oldberri kooperatibak kudeatuta. Jazteko irteerarik ez duten gainerako oihalak, trapu eta toaila modura erabiltzen dira enpresa ezberdinetan. Helburu sozialeko lanpostuak sortzen Urola Erdiko Mankomunitateak, Oldberri kooperatibari esleitua dauka zerbitzua. Caritas-ek sortutako kooperatiba horrek, bildutako arropa, beharra duten pertsonei helarazteaz arduratzen da parrokien, laguntza sozialeko etxeen... bidez. Horretaz gain, bere helburuen artean, lanpostu sozialak sortzea ere badago, salmentan lortutako diruari esker. Guztira, jarduera honi esker 40 pertsona daude lan-munduan murgilduta “Aukera� programaren barnean, zeregin ezberdinak betetzeko: arroparen sailkatzea, garbiketa, lisatzea
Msrtxoak 27 Alimaren sabel dantza ikuskizuna gaztetxean
Apirilak 3 Grises Sueños taldearen disko berriaren aurkezpena gaztetxean
Apirilak 20-25 Mikel Odriozola, Ramon Martija eta Roman Artanoren eskutik mendi astea
zulo
danbolin
Uztapide.
Pio Caro Barojak 1967an zuzenduriko “Bertsolaris” filma ikusteko aukera bikaina izan zen kultur etxean apirilaren 24an. Uztapidek, Xalbadorrekin buruz-burukoa jokatuta urte hartako Bertsolari Txapelketa Nagusian hirugarren txapela lortu zueneko bideoa hain zuzen. Sustraitik heldu nahi izan zion zuzendariak bertsolaritzari, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mugitzen zirenen iritziak jasoz. Aita Antonio Zavala, Antonio Arrue, Fernando Artola Bordari, Juan Mari Lekuona edo eta Iñaki Eizmendi Basarriren irudiak ikusi eta iritziak ezagutu ahal izan zituzten bertaratutakoek. Pasarte bitxi bat jasotzen du dokumental honek. Anoeta pilotalekuan jokatutako txapelketan, Fernando Aire Xalbadorri, Urepeleko artzain eta bertsolari handiari txistua jo zioten egun hartan entzuleek, Iparraldekoa izanik, bere euskara ulertzeko zailtasunak baitzituzten eta ez zuten bertsoa behar bezain beste baloratzen. Baina txistu haiek txalo bihurtu ziren Urepeleko artzain bertsolariaren bertso bati esker. Suertez, Pio Carok irudietan jaso zuen momentu hura. Bertsolaritzaren bilakaeran historikotzat jo den momentu hura.
Apirilak 23 Udalari, zezenketen inguruan hausnartu dezala eskatzen dio herritar talde batek
Apirilak 26 Agiro Mendi taldeak antolatuta Gipuzkoako zeharkaldiaren jarraipena
Momentu hunkigarriak izan ziren kultur etxean, 1967an Uztapiderekin batera finalean jardun zuten lau bertsolari bertan izan baitziren; Madariaga, Garmendia, Mugartegi eta Gorrotxategi (Lopategik ez zuen etortzerik izan). Bakoitzak bertso bana bota zuen Uztapide gogoan, baita 83 urteko Madariak ere, bejondeizuela!
1 1
Aste Santuari begirada bat Aizarnatik.
Herri askotan bezala Aizarnan ere Aste Santuan Jesusen pasioa eta piztuera ospatzen ditugu. Baina garai batetik gaur egunera akontezimentu hau ospatzeko era asko aldatu zaigu, baita erlijio aldetik ere. Egun triste eta ilunak izatetik udaberriak berarekin duen argitasun eta alaitasunezko egunak zerbait gehiago sentitzera pasa gara. Atzera asko begiratu gabe, garizumako egunak penitentzirako egunak bezala ezagutu ditugu, eta oraindik badira beren buruak martirizatzen kalean zehar ibiltzen direnak ere, Jesusen pasioa oroituaz. Sinismenarekin baino, ikusmenarekin zerikusi gehiago izango duelakoan nago beharbada, egia esan, bizitza honetan ez al dago nahiko penitentzi bestela ere? Aldaketen adibide bat emateko, sermoiek izan dutena azalduko du. Ez da nik asmatutakoa, adinean sartutako gizon batek idazten zuen egunkari batean. Zer nolako beldurrak pasa zituen kontatzen zuen gazte garaiko sermoiak entzun eta gero, infernuko suak zuen beroa betirako zela entzutean. Orain elizkizun batean ondokoa entzun dio apaiz bati: gizaki guztiak Jaungoikoaren semeak gara eta zein aitak bidaliko luke bere semea betiko sutara? Aizarnan ere aldaketa hau nabaritzen da, garai batean bezala ez dugu ikusten santuen irudirik kalean zehar eta ez dut uste aldaketa hau biztanle murrizketak bakarrik ekarri duenik. Gehiago esango nuke nik, sinismen honekin erlijio barruan bizi direnak ere ez dutelako nahi honelako manifestaziorik kalean. Ohitura asko aldatu arren badira oraindik beste batzuk jarraitzen dutenak, larunbat gaueko su berritzea adibidez. Ohitura hori ez galtzeko Juan Mari Artetxek (Sakak) urte asko eraman ditu ardagaiarekin Aizarnako suak berritzen, bera izan da ohitura horrekin jarraitu duena gaur egunera arte. Aurten ezin izan du, ebakuntza batetik errekuperatzen ari delako. Hala ere, bere lanak badu erreleboa, egiten zuen lanaren errekonozimentu bezala jarraitu dute etxez-etxe sua banatzen. Berarekin ez gara ahaztu aizarnarrak, Zestoaraino eraman diogu berak banatzen zuen su berria. Aste Santua era batera edo bestera denok ospatzen dugu Aizarnan, eta jarrai dezagula bakoitzak duen helburuarekin ahal den egokien ospatzen.
J
ON
EGIGUREN
Korrika 16.a Apirilaren 2an iritsi zen gurera. Egun horren aitzakian, egitarau mordoxka antolatu zen herrian bertan eta auzoetan ere. Arroabean esaterako, bertso afaria antolatu zuten eta txikienek Korrika Txikian parte hartu zuten. Zestoako ekitaldi nagusienak Gazte Asanbladarekin elkarlanean egindako Txotxa eta haurrentzako emanaldia izan ziren. Hemendik 2 urtera gehiago!
Arditurri. Apirilaren 5ean Natur taldekoek Arditurrira egin zuten egunpasa. Goizean meategiak bisitatu zituzten eta arratsaldean Txingudiko badian hegaztiak ikusten ibili ziren. 20 lagun inguru joan ziren. Datorren urtean ere Zestoatik kanpora egunpasak egitekotan dira natur taldekoak. Argazkian, meategiko gida azalpenak ematen mea zuloan sartu aurretik.
J
ardunian
Esteban Telleria
E
steban Telleria Astigarraga; Zumaian 1955ean jaio zen, aita Zubiaurrekoa zuen eta ama zumaiarra du. Zestoara 1976an etorri zen. Herrian korrika ikusi arren, gaurkoan ez diogu horri buruzko inongo galderarik egingo, eta bere lanbideari esker azken urte hauetan izan dituen bizipenak azaltzeko eskatuko diogu. Ea ba ze kontu kontatzen dituen Estebanek: Zertan egiten duzu lan? Gipuzkoako uren kalitatea neurtzea da gure eginbeharra. Horretarako lau ibai garrantzitsuenen (Urumea, Oria, Urola eta Deba) ur emaria eta kalitatea neurtzen ditugu. Gipuzkoan jaio eta hiltzen diren ibaietan soilik dugu konpetentzia, Bidasoan ez gara sartzen. Bestalde, ur errekurtso garrantzitsu diren akuiferoen ur kalitatea eta kantitatea kontrolatzen ditugu eta zabortegietako lixibiatuen (euri urek lur ez egonkorretan sortzen duten zukuen) muestrak edo laginak hartu ere bai. 1987an hasi nintzen lan honetan. Hiru urtetan errepidean jardun dut lanean, baina beste urte guztietan uren kalitatea neurtzen aritu naiz.
Gipuzkoako uren katadorea
Urte hauetan asko aldatu al da zuen lana? Hasieran neurketa puntualak egiten ziren, ez genuen estazio iraunkorrik. 1995ean uren normatiba onartu zen eta pixkanaka estazio edo aforaleku iraunkorrak egiten joan ziren. Horrelako batean gaude oraintxe bertan (elkarrizketa egin genion Iraetatik Aizarnazabaleko errepidean Txiribogara iritsi baino pixka bat lehenago ibai ertzean dagoen txabolatxoan). Honelako estazioetan ur kalitatea jakiteko neurketak
automatikoki egiten dira eta lagin horiek zuzenean Diputaziora bidaltzen dira. Makina batek bonbaren bidez ibaiko ura hartzen du eta oxigeno kopurua, uhertasuna (gardentasunaren kontrakoa), pH-a, konduktibitatea eta materia organiko kopurua neurtzen ditu. Bestalde, beste bi makinen bidez amonio eta fosfato kopuruak ere neurtzen dira. Gaur egun hamabi aforaleku iraunkor daude Gipuzkoan. Neurketa horiez gain, hogei minuturo lagin bat hartzen da. Ibaian arrainak hilda agertuko balira, neurketa horiek balioko ligukete zergatik gertatu den jakiteko. Lagin horiek gordeta gelditzen dira, eta behar izanez gero, ur horrek zenbat zianuro, metal astun eta bestelako duen analizatu daiteke. Kalitateaz gain, ur emaria edo ur kantitatea ere neurtzen da. Alde batetik, ibaiaren altuera etengabe neurtzen da, eta bestetik, uraren abiadura edo kaudala. Neurketa horiek ondo egin ahal izateko estazioetan ibaiaren ibilbidea aldatu eta kanalizatu egiten dute. Harrizko hormak jasotzen dira aldamenetan eta ur azpiko oinarria hormigoizko bi maldetan eraikitzen da, uraren abiadura berdina izan dadin ibaiaren azalean zein sakonean. Abiadura desberdinak hartu eta kaudala neurtzeko “izokina� deitzen diogun tresna bat sartzen dugu uretan. Gaur egun, gure lana asko da tresna hauek ondo mantentzea. Seguridade aldetik asko aldatu da. Lehen lan asko bakarrik egiten genituen eta orain binaka. Ibai eta erreketara jaitsi eta berriz igo behar izaten dugu, arnes eta guzti. Hala ere, nekagarriena autoan ibiltzea da. Egunean 165 km egiten ditugu gutxi gora-behera. Urtean 40.000 km eta errepide asko eta asko traketsak dira gainera. Bioindikatzaileak neurtzen dituzue? Alegia, ibaiko bizidunen jarraipenik egiten al duzue? Ibaietako bizidunen dibertsitatearen jarraipena azpikontratatua du Diputazioak, baina askotan horientzat azpiegitura teknikoak guk prestatzen ditugu. Esate baterako, negu amaiera udaberri hasieran, ibaiko arrainak harrapatu, identifikatu eta txipak jartzen dizkiete. Gero, arrain horiek estazioetatik pasatzen direnean, antenei esker seinalea jaso eta identifikatu daitezke. Beno, ba horiei antenen instalazioak guk egiten dizkiegu. Ondorio politak ateratzen dira
3 1
paretik kentzeko. Gaur egun ez dira horrelakoak hainbestetan gertatzen. Iturri eta akuiferoetan ez da horrelako aldaketarik izan. Ur erreserba gehienek Escherichia coli bakterioa daukate (etxabere edo basapiztien gorotzek kutsatuta). Hala ere, badira oraindik Gipuzkoan kutsatu gabeko iturriak. Urola ibaia garbi al dago? Prozesua beste ibaien antzekoa izan da. Azkoitira arteko bidean uraren kalitatea ikaragarri txarra zen, ez zegoen bizirik. Urretxuko araztegia martxan jarri zen eta orain arrainak eta karrakelak ikusten dira. Uraren propietate kimikoetan ere aldaketa nabarmena izan da, bai fosfato, amonio eta Pha-n ere.
azterketa horietatik. Adibidez, Etxabeko presan (Txiribogatik pasa eta Meagaseko bidean dagoen lehen presan) harrapatu zuten barboari txipa sartu eta askatu egin zuten. Handik bi urtera Bainuetxean detektatu zuten. Lehen pentsatzen zen ez zirela ibaian gora eta behera ibiltzen, baina orain ondo dakigu ibiltzen direla. Euskal Herriko Unibertsitatean lurraren galera zenbaterainokoa den aztertzen dute eta horretarako tresna ere badago estazioetan. Ibaiaren uhertasuna, maila batetik gora igotakoan automatikoki neurtzen du tresna horrek ibaian zehar datorren lur kopurua. Ibaietako bizitza basozainen konpetentzia da, guk animaliaren bat hilik ikusten badugu basozainen esku uzten dugu. Beste lan batzuk ere egiten ditugu: kaudal minimoa kalkulatu ondoren, zentral hidroelektrikoek ibaitik hartzen duten ur kopurua begiratzen dugu. Beste lan bat: Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Aralarko iturrien neurketak egiten ari gara. Uraren kalitatea aldatu al da urte hauetan? Bai, asko. Azterketa sakonak eginda daude gai horren inguruan, baina gure eguneroko lanean ere ezagun da aldaketa. Lehen uraren kalitatea exkaxa zen, orain berriz, nabarmena da baldintzak hobetu direla. Araztegiak (depuradorak) dira hobetzearen arrazoi. Oraindik badira kutsatutako ibaiak (Arrasate parean), araztegirik gabe daudelako. Kutsakorrenak, industrian kromatu bainuak eta elektrolisiak egiten dituztenak dira, hau da, metal astunak erabiltzen dituzten lantegiak. Dena dela, horiek ere neurriak hartzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Jendea ere kontzientziatu da. Behin Urola ibaian laginak hartzen ari ginela norbaitek leihotik ume paketea bota zigun. Lankideak garrasi egin zidan
Eta Zestoako uren egoera zer moduzkoa da? Baiolegiko araztegia egin zenetik, Urola ibaia Zestoa parean ikaragarri hobetu da. Hala ere, harrobiaren kontuak etsitu ninduen. Ur laginak hartu eta hartu ibili ondoren, epaileak erabaki zuen harrobi parean pilatzen zen hautsak ibaiaren bizitzan eraginik ez zuela. Hori entzutea gogorra egin zitzaidan. Badira ordea konponbidean dauden arazoak. Akoatik urtetan isuriak izan dira eta horrek kezka eragiten zigun. Animalien hondakinak eragindakoa zelakoan geunden, baina orain badakigu hala ez dela. Kontua da abereentzako artoa pilatuta izaten duela baserritarrak eta euria egiten duenean edo arto hori fermentatzen denean lixibiatuak (zukuak) lurrean filtratu eta akuiferoetara doazela. Horrek sortzen du kutsadura. Azken urteetan ez da isuririk izan. Konpondu gabekoa Arozena hotelekoa da. Ur zikinak zuzenean isurtzen dira ibaira, hain agerian gertatzen dena zuzendu gabe egotea ez da ulertzekoa. Erreka txikien egoera (Altzolaras, Lasao, Sastarrain...) gutxi aldatu dela esango nuke. Esate baterako, Altzolaras erreka beti izan da ur kalitate onekoa eta aspaldidanik kontrolatutako gunea da. Zestoak ur errekurtso (erreka eta akuifero) oparoak ditu. Horren adibide da 1992ko lehortea: Amabiturritatik eraman zuten ura inguruko hainbat herrik. OHARRA: ESTEBANEK
AIPATU DIGU UR KANTITATEA
ETA KALITATEA NEURTZEKO ZENBAIT DATU BILTZEN DITUZTELA UR ESTAZIOETAN.
BADA
ESTAZIO HORIETAKO
INFORMAZIOA INTERNETEN IKUSI DAITEKE.
DIPUTAZIOAK WEBGUNEA /OOHH/WEB/EUS/02.ASP
L
GIPUZKOAKO
DAUKA: WWW4.GIPUZKOA.NET
ierni Arrieta Onintza Irureta
Oilur, landetxetik integraziora Zalaparta. Hilabete terdi da Oilur etxera Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean dauden adin txikiko atzerritarrak iritsi zirela. Bi astera egin zuten Endoiako auzotarrek lehen bilera. Hamabosten bat baserri inguruan eta eskoletxeko aulkiak gutxitxo elkartutako hogeitahamarren bat lagunentzat. Txikizioak, lapurretak eta kalteak. Urkihaundi baserrira sartu eta hankazgora jarri zuten barrua, Granjako itxiturak hautsi eta ganadua askatu. Basatxuloko txabolan bitan egin dute lapurretan. Leihoa behartu, kupela hautsi, edariak ostu, lanabesak belarretara bota‌ Balio handiko gauzarik ez zuten lapurtu, baina preziatuena falta; lasaitasuna. Tamaina handiko hiru labana ostu zituzten. Salaketak jartzera joanda ertzaintzak beti erantzun bera: guk ezin dugu ezer egin. Zuek salatu, besterik ezin duzue egin.
Auzotarrek agintariengana jo zuten, Debako eta Zestoako alkateak premiazko bilera eskatu zioten Aldundiko Gizarte Politikako sailari. Maite Etxaniz diputatuak eta Haur eta Gaztedi zuzendariak bi alkateok eta Endoiako bi auzotar hartu zituzten. Eskaera argia eraman zuten: arrisku egoera jasanezin honek erantzuna eskatzen zuen eta neurri zehatzak hartu behar ziren. Auzotar guztiek sinatuta idatzia eman zioten eskura gazteon zaintza areagotzeko eskatuz eta aldundiak egoitza honetarako zuen plangintza eta asmoen berri ematea exijituz. Behin behineko erantzuna: Endoiako gazte gatazkatsuenen kopurua jaistea, 14ra iritsi arte. Begirale gehiago, zaintza handiagoa. Aldundiak baina, garbi aitortzen zuen eskuak lotuak dituela: nagusirik gabe dauden adin txikikoak izanda, legeak babestera behartzen ditu, faltak eta delituak egin arren, epaileek erabaki dute gazte hauek irekitako egoitza batean egon behar dutela, ezin dutela itxitura baten barruan egon eta joan etorriak libre dituztela. Ezin dituzte ezertara behartu. Aldundiak baditu beste borroka batzuk zabalik: fiskaliari eskaera, gazteok ze baldintzatan egon behar duten erabakitzeko eskumena aldundiak izateko, eta premiazko kasuetan itxiturak jarri ahal izateko. Gobernu zentralean beste aldarria: partitu daitezela erkidegoka kopuru bidezkoetan, euskal erakundeak gaindituta daude. Azken urtean % 500 egin du gora kopuruak, uneotan 300 adin txikiko atzerritar daude aldundiaren zaintzapean. Nerabe gehien dituztenenen zerrendan, hirugarrena da Euskadi, Kanariak eta Melillaren atzetik.
5 1
Endoian sinistu ezinda, mendian behera gazteak ihesi ikusita. Urkihaunditik maldan behera Arroan trena hartzeko bidean. Noraezean bakarren bat ere bai, Beliosoro Behekoan topoa non hartzen den galdezka. Biharamuneko egunkarietan titular berak: Debako egoitzatik ihes egindako nerabeak lapurretan atzeman dituzte, Irunen, Usurbilen… 19 gazteren artean 284 delitu. Korapiloa estutzeko begiraleen aurkako tratu txarren salaketa eta Sos Arrazakeriak aldundiari leporatze zuzena: bertako langileak baldintza kaskarretan daude, gazteok ez daude behar bezala. Debako eta Zestoako alkateek Gizarte Politikako diputatuarekin izandako bileran datuak jarri zituen mahai gainean: Marokotik etorritako adin txikiko gazteon % 90ak primeran erantzuten die aldundiak ematen dizkien hezkuntza programei eta pisuetan bizi dira. Jarrera arazoak dituen multzoarentzat programa berria orain arte ez zegoena prestatu dute: normatiboa . Aldendutako gune batean jarri dituzte, gutxieneko arau batzuk onartu beharko dituzte. Bigarren pausoa: taldeko buru direnak eraman egin dituzte zentrotik. Bata adinez nagusia dela frogatu ondoren, Martuteneko gartzelara, bestea Zumarragako adin txikikoen zentro itxira, “erreformatoriora”. Baretu da giroa Endoian. Aspaldian ez da ertzainaren furgoi blindaturik etorri, aspaldi ez dira nerabeak elkarrekin borrokan aritu eta ez du anbulantziak etorri beharrik izan. Giroa lasaitu da, bainak badira ordea: itxiturak hausten dituzte, hesiak txikitu. Erramunek dio harriak botatzen dituztela sorora eta ez dagoela ondoren hor belarra mozteko makina sartzerik. Arazo txikia, baina arazoa. Albotik laster erantzun dio bizilagunak: “baserritarrari belarra kentzea etxeko teilatua kentzea bezala duk, gu hortik bizi gaituk”.
Ixidrok esaten du “ez dagoela horrela segitzerik”, Laxok “bukatu dela auzoko pakea”, Aitorrek “nolabait bizikidetza bideratu beharko dela”, eta bakarren batek txantxetan ere bai, “zortzigarren probintzia jarri beharko dugu, Tánger”.
Endoiako auzotarrek lehen eskuko informazioa eskatu zioten aldundiari. Laugarren bileran Haur eta Gaztedi zuzendaria, Joxi Insausti izan zen bi alkateekin Endoian. Bertako bizilagunen pazientzia eskertuz hasi zuen bere hitzaldia. Hartutako neurrien berri eman zuen eta galderen txandan hitz ozenen bat ere entzun behar izan zuen: aldundiak isilpean eta auzoen bizkar jokatu izana leporatu zioten, “errazena gazte hauek mendi puntan askatzea dela” esanez, “aldundiak zer egin ez dakienez, marroia Endoiari pasa diola”, eta tankerakoak. Onartu zituen han esandakoak, eta aitortu, beste herri batzutan egin den bezala esplikazioak ekintzen aurretik etorri izan balira, egoitza ez litzatekeela zabaldu ere egingo. Adibideetarako Igeldoko auzotarren kasua jarri zuen; tankera bereko zentroa zabalduko zutela jakin orduko etxea kiskalita azaldu zen. “Hemen ez ditugu nahi” esaten zuen lehen ilaratik berotutako ahotsak. “Hemen ez ditugu nahi, baina ez etorkinak direlako, gaizkileak direlako”. Ideia zaparradan begirada zabalagoaz beste batek “Bai, badakigu zor historikoa daukagula azpigaratutako herrialdeekiko, herrialde aberatsen gehiegikeriaren ondorio dela, immigrazioari erantzun egin behar zaiola, baina gazte hauek eskubideak zein diren ondo baldin badakite, betebeharrak zein diren ere ikasi beharko dute”, zioen hirugarren batek. Nekatu egin behar direla
···
···
atzeragotik, baso garbitzen jarri behar direla, gure seme alabei zaplaztekoa eman izanaz ez dagoela damututa hurrengoak. Aldundiko zuzendariak erantzun argia: behin ontziak garbitzen jarri zituzten eta matxinatu egin ziren. Ahotan darabilten lehen hitza: salatu egingo zaitut izaten da. Kamerak ere ibili dira egunotan auzoan. Adin txikikoak beraiek gerturatu dira kazetariengana eta baita auzotarrekin hitz egin ere. Garbi esaten dute “ez dutela mendi puntan egon nahi, ikasi egin nahi dutela, txapa eta pintura, aroztegia, hau eta beste. Kamioi azpitan etorri dira bizi hobe baten bila. Tangerretik gehienak. Ahmed, Mohamed, Said, 11, 14, 16 urte. Disolbentearekin kolokatzen dira, lapurretak ere egin dituzte, ikastolako lagunen batekin borrokan ere bai”. Gazteon kontakizuna, lehen pertsonan eta hitz lautan kontatuta. Beraiekin lanean ari direnek diote, aukera asko izan dituztela, ez dutela ondo erantzun eta lanean aritzeko beste modu bat probatu behar dutela. Denbora eta pazientzia eskatu dute. Errespetua eta eskulagunak. Auzotarren bileran erabakia: lantaldea sortu behar da bi udaletako ordezkariak, auzotarrak eta aldundia. Tarteka elkartuko dira eta gauzak zertan diren aztertu. Bi hilabetez behin aldundiko ordezkaria ere Endoiara joango da. Hurrengo hitzordua: ekainean. Orain arte Endoian pare bat bilera egiten zituzten urtean: elizako diruak, eta Asentziotako festak. Aurki datoz. Sokatira probak daude egitarauan. Ilunduta amaitutako bileretan bota du norbaitek “datorren urtean Deba, Zestoaren kontra”, eta txantxari segita, autoan sartzen ari denak erantzun “eta hirugarren taldea, Oilur. Ea hurrengo urteko festetan Kuskus bazkaria prestatzen duten”.
N
agore Telleria
Gurutze Lopetegik (Zestoa, 1986) urte terdi darama Bakarrik dauden Adin Txikiko Haur Atzerritarrekin lanean ari den aldundiko teknikoen taldean. Harrera zentroko proiektu eta haurren jarraipena egiten du. Etorri eta bi hiru hilabetera diagnostikoa egin eta haur bakoitza zentro batera bideratzen du ezaugarrien eta beharren arabera; pisu arruntera, kontsumo arazoak dituena zentro terapeutikora, emantzipazioa landuko duen batera edota kontentziokora. Berria da Endoian zabaldutakoa. Ze ezaugarri izango ditu? Aldundiak eskainitako programen aukerak agortu dituztenak daude bertan, jarrera arazoak dituzte gehienek. Askok badakite hanka sartu dutela eta ekintza desegoki horiengatik daudela zentroan. Trantsizio momentuak izaten dira gatazkatsuenak eta momentu horretan gaude. Gazteek orain arte ez zuten horrelako zentrorik ezagutzen, ohitu egin behar dute, egokitu. Badago gutxieneko talde bat, delituak dituena baina fiskaltzak ez du zentro itxi batera bidaltzeko agindurik ematen eta horregatik ikusi du aldundiak horrelako zentroa sortzeko beharra. Orain programa egokitzen ari gara beharrak aztertu eta ze aukera dauden ikusita. Ze ingurunetatik datoz? Egoera zailetatik. Gutxi batzuk umezurtzak dira, ama edo aita falta dute, gurasoek ez dute lanik egiten eta egoera kaskarrean bizi dira. Etorkizunik ez dutelako ikusten etortzen dira hona. Gehiengoa Tanger ingurukoak dira gehienak eta bertako portutik irteten dute. Egunak ematen dituzten aukera baten zain eta kamioi, autobus edo beste garraio bide baten azpian sartuz gurutzatzen dute Espainiara iristeko muga. Duela hiruzpalau urtera arte Alemania edo Frantziarako bidean pasadako lekua zen Euskadi. Orain bertara datoz. Ahoz ahokoagatik? Ez da sinistekoa elkarri informazioa nola pasatzen dioten. Hemen ikusi dute paperak behar bezala zuzentzen zaizkiela eta hau da gure ustez kopurua hainbeste igotzearen arrazoietariko bat. Etortzen direnak ikasi, lana egin eta etxera dirua bidaltzeko intentzioa ekartzen dute, baina iritsitakoan ikusten dute 13 edo 14 urte izanda ezin dutela lanik egin, ikasi egin behar dela eta guzti honek ze esfortzu eskatzen duen. Asko CIPetara joaten dira lanbideak ikasteko. Gainera alfabetatu gabeak dira asko. Eskolara urtebete edo biz joan dira baina jarraipenik gabe. Erdera maila ere baxua ekartzen dute eta askotan gelan eserita egoteko ere zailtasunak izaten dituzte. Txokea handia da, frustrazioa izugarria. Ze baliabide behar dituzte? Gakoa erreferente egokiak izatea da. Dirua, arropa eta eskola badute, baina beraiengan sinistuko duen jendea falta zaie. Guretzako aita edo ama bat bezala, onean edo txarrean beti hor egongo den erreferente bat. Hezitzaile aldaketa handia egon da, pisu aldaketa asko, lotura egin dutenean hezitzailea joan egiten da eta bakarrik geratzen dira. Orain pisuak egonkorragoak izateko neurriak hartu dira, baina hezitzaileekin lotura lortzea ere kosta egiten da. Hango kultura dakarte, beste zati bat hemen hartzen dute baina zaila egiten zaie erabat integratzen. Hara itzulita ez dira hango jada sentitzen. Identitaterik gabe, lurralde gabe, hizkuntza gabe, familiarengatik urruti, hutsune pila bat. Komunikabideek ez dute gehiegi lagundu, egunero azaltzen da albiste txarren bat eta jendeak orokortu egiten du. Batek esaten zidan behin “zuk ba al dakizu zer tristea den norbaitek zu ikusi eta poltsari eustea?” Gutxiengoaren ekintza desegokiek gehiengoa kaltetzen dute. % 100 gure gizartean integratzea zaila izango da baina pixkanaka lortuko da. Aukera eman behar zaie. Merezi du.
7 1
agenda ap 30
02
03
OSTEGUNA
Berzeit Palestinako herria eta Zestoaren arteko senidetzea. Ekitaldia, dantzari eta bertsolariak eta mokadutxoa.
OSTIRALA
•
17
IGANDEA
GR121, Gipuzkoako itzuliare jarraipena Agiro Mendi Taldeak antolatuta, GuadalupeDonostia. Izen ematea kiroldegian, 12 euro, azken eguna maiatzak 14.
24
IGANDEA
Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Zestoa, Endoia, Andutz, Itziar, umeekin egiteko moduko goiz buelta.
sa
ntakutzak Zestoan
02
LARUNBATA
19:00etan suziriak. Jarraian, Idiakaitz Txistulari Taldearen eta musika banden kalejira. 22:30ean Danborrada Nagusia. Gauerdian ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira eta danborraritaldeek martxa guztiak joko dituzte. 01:00etan txaranga.
03
IGANDEA
10:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:30ean Prozesioa Gurutzera. 12:00etan Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzarekin. 12:30ean Kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin. 18:00 Umeen danborrada.
IGANDEA
13:00etan ean Meza Santo Kristo ermitan. 13:30ak aldera bertso saioa auzoko plazan Mañukorta eta Narbaizarekin. 18:00etan herri kirolak; aizkoran Mugertza eta Elorriaga eta harri jasotzen Telleria.
IATZA
Gurutze Jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak anai arteko bazkaria Arozena Hotelean. Aurrez, 12:00etan Meza. Arratsaldeko 19:00etan Zestoako Musika eta Dantza Jaialdia. Zestoako Musika Bandak, Idiakaitz Txistulari taldeak eta Itxaropena dantza taldeaz gain ez dira faltako dultzainero, bertsolari eta txalapartariak.
LARUNBATA
19:30ean txupinzoa, poteoa eta toka jokua. 21:00etan auzo-afaria Urtain Berrin. Ondoren, erromeria Arkaitz Allur eta Aitziber Otegi trikitilariekin eta goizaldera Baratxuri zopa jana.
IRILA
ma 01
santakutzak Ibañarrietan
• Eeuskaldunetan 2009: gonaldiak familia
Euskara ikasleei familia euskaldun batean hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emango zaie (uztailean, abuztuan edo irailean). Familia eta ikasleentzat dirulaguntzak daude. Informazioa: familientzat 943 47 44 47 (Olga) eta ikasleentzat: 94 416 24 72 (Oiane) edo www.egonaldiak.net. daleku irekiak. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira goizez (10:00-13:00) 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Herrigunekoez gain, Arroagoia, Arroabea eta Aizarnan ere izango dira. Horretarako, gutxienez 8 haurreko taldea osatu beharko da auzo bakoitzean. Lan poltsa: Begiraleak kontratatzeko lan-poltsa zabaldu du. Ezinbestekoa da; 18 urte beteta izatea edo 2009an betetzea, OHO, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokidea izatea. Euskara jakitea. Eskabideak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean; eskabide-orria beteta, nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua, lehiaketan baloratzen diren merituetako agirien fotokopia konpultsatuak. Haurren izen-ematea: Maiatzaren 4tik 15era ikastetxean edo Udaleko bulegoetan. Aurkeztu beharreko agiriak; izen-emate orria beteta, osasun txartelaren kopia, ordainketa agiria, familia ugariek: familia liburuaren kopia. 55€-ko ordainketa egin beharko da honako kontu zenbakian: 2101 0033 21 0000470062 (ordainagirian jarri “udalekuak” eta haurraren izen-abizenak). Familia ugarietako haurrek 45€-ko kuota ordaindu beharko dute. Informazio gehiago Zestoako udalean (943 147 010).
•U
Indio Joxe Mari
XX udaberri
txabolan!
Zestoako gaztetxeak hogei urte bete berri dituela eta, apirilean zehar ekintza ugari antolatu ditu asanbladak, baina martxoan zehar ere egon da ekintzarik. Aurreko alean eman genizuen hilabete kulturanitzaren berri. Martxoaren 27an eman zitzaion amaiera, sabel dantza ikuskizunarekin. Denborarik galdu gabe, hurrengo egunean XX.urtemugaren aurkezpena egin zen arkupetan, garai desberdinetako argazki eta bideoak erakutsiz. Horren ondoren, Korrika 16.a zela eta afaria eta txotxa egin ziren. Afaria arrakastatsua izan zen, herritar askoren partehartzeari esker. Afal ondorengo giroa mantendu asmoz, Zestoako “Ikiarriya” txaranga berriak giro alaia jarri zuen, abesti dantzagarriak joaz. Eguna Zestoan buka zedin, dj festa bat antolatu zuen asanbladak, eta jarritako helburua lortu zen, zestoar asko bertaratu baitzen.
Apirilaren 3an beteko ziren zestoar askoren desirak. Grises Sueños talde zestoarraren kontzertu baten zain baitzen jendea. Gaueko hamar eta erdietarako gaztetxea jendez beteta zegoen, eszenatokira begira, garagardo botila eskuetan, egonezinez. Ehun pertsona inguru izan ziren gaztetxera inguratu zirenak. Kontzertua hasi orduko, euforia zen nagusi. Adin guztietako jendeak gozatu ahal izan zuen maketa berriarekin. Taldeko partaideek ere emozioz betetako gaua pasa zuten eta publikoari sentsazio hori transmititzea lortu zuten. Hurrengo egunean, apirilaren 4an, ospatu zen urtemugako egun handia. Eguerdiko hamabietako txupinazoak eman zion hasiera egunari, Idiakaitz txistulari taldearen laguntzaz herriko giroa piztuz. Triki-poteo baten ondoren, herri bazkaria egin zen udaletxe azpian. Nahikoa barre izan zen bazkal orduan eta bazkalondoan ere ez zen giroa itzali, trikitixa eta panderoa harturik, kantuan aritu baitziren. Arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera tresna zaratatsuak eskuetan hartu eta Zestoako kaleetan barrena abiatu ziren. “Gaztetxea, gure etxea” lema behin eta berriz oihukatuz zestoarren begiradak eureganatzea lortu zuten. Gazte asanbladak eskerrak eman nahi dizkie manifa zaratasuan parte hartzera animatu ziren asanbladako kide ohiei.
9 1
Gazteak ia ahotsik gabe geratu zirela amaitu zen manifa zaratatsua. Ondoren, indarrak berreskuratzeko plazan jarri zuten txosnan bokatak erosteko aukera egon zen. Herritar asko hurbildu zen bertara. Lehen esan bezala, egun horretako helburu nagusia belaunaldi guztietako kide ohiak biltzea izan zen. Helburu hori bete zela gauean plazan emaniko kontzertuetan nabaritu zen. Leizeren kontzertua izan zen plazako eszenatokia estreinatzen. Kanpoko jende ugari hurbildu zen kontzertu honetaz gozatzera, baina herritarren presentzia zen nagusi. Jarraian, Children off the Grave talde zestoarraren txanda iritsi zen, aurpegi ezagunak zestoarrentzat. Black Sabbath taldearen bertsioak jo zituzten. Kontzertu hori entzuten jende gaztea zen nagusi, zestoarrak batik bat. Sekulako ezustekoa hartu zuen batek baino gehiagok, “La Huerta” fruta-dendako Iñigoren ahots berezi zein indartsua entzunda. Beste horrenbeste, “Telle” anaiek zuten artista grina ikusita. Bigarren kontzertu arrakastatsuaren ostean, beste ezusteko bat etorriko zen zestoarrentzat. Ezkutuan estazio beheko lokalean entsaiatzen duten gazteek euren abilezi musikala eta profesionaltasuna plazaratu zuten. Manu, Luken, Gaskon eta Aitor izan ziren protagonista eta batek batek baino gehiagok “Berri Txiki” goitizena jarri zioten Gundestrak taldeari, zuten “Berri Txarrak” talde euskaldunaren kutsuagatik. Esan beharra dago, kantu bat izan ezik, gainontzekoak beraienak zirela. Azkeneko kantak harritu zituen bereziki asanbladako kideak. Gaztetxearen XX.urteurrenari buruzko kantarekin amaitu zuten kontzertua. Kontzertuak iada amaituta, parrandarako garaia iritsi zen, eta tabernak jendez bete ziren. Zestoarrak nagusi baziren ere, ikus zitezkeen inguruko herrietako aurpegiak ere. Jende askok zoriondu ditu asanbladako kideak egun horrek izan zuen arrakastagatik, eta batez ere, bi hilabetetan nolabaiteko bizitasuna sortu dutelako
herrian. Asanbladak herritarrei bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie, beren esfortzu eta lanek ezer gutxirako balioko baitzuten herritarren erantzunik gabe. Beraz, eskerrik asko, asanbladaren izenean, kalera irten zineten zestoarrei eta beste herrietatik bertaratu ziren kanpotarrei. Baita udaletxeari ere, bere laguntzarik gabe ezer gutxi egin ahal izango zelako. Apirilaren 4ko ajeak oraindik guztiz pasatzeko, apirilaren 10ean bertso afaria antolatu zen gaztetxean. Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak izan ziren gau hartako protagonista nagusienak. Aste Santuak gori-gorian, ostiral santu eguna agian ez zen izango egunik egokiena, baina esan beharra dago Zestoan geratu zen jende askori eguna alaitzeko balio izan ziela. Afaltzera hurbildu zen inor ez zen adar jotzeetatik libratu, guztientzat baitzuten zerbait esateko bi bertsolari gazteek. Barreak eta algarak izan ziren nagusi afariak iraun zuen denboran. Azken zita apirilaren 17an izan zen gaztetxean, umeen egunean. Beraiek ere urtemugarekin goza zezaten, hainbat jarduera antolatu ziren arratsaldean. Lau eta erdiak aldera, eskulanak egin zituzten parkean. Ume guztiek beren objetutxoak osatu zituztenean, gaztetxera igo eta txontxongiloekin gozatu ahal izan zuten. Txokolatadarekin bukatu zen eguna. Hemendik aurrera, martxa mantentzea espero dute asanbladako kideek. Maiatzaren hasieran argitaratuko dute Zaparrada aldizkaria. Horrez gain, beren ekintzei buruzko informazioa nahi baduzue, blog helbide honetan aurkituko duzue: http://zestukogazteasanblada.blogspot.com.
J
anire Diaz Jauregi Nerea Odriozola Larrañaga