danbolin 2009/05
95. alea
uztapide
Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA
Osasun familia. A-D ereduak
LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Zaharren egoitzetan, Eguneko zentr uetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketako laguntzailea
AURREMATRIKULA:
- Kontsulta pribatue tan - Gaixoen zaintza
Ekainaren 1etik 12ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 29etik uztailaren 3ra (biak barne)
J. M.Ip ar ra gir r e B . H. I San ta Barbara Bi de a z/g 20700Ur retxu Te le fon oa/Faxa: 943 721 403- 721 413 e -posta:j mi par ragir re@e dunet.e s ww w.iparr ag irr e.n et
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
www.zestoaautoak.com
telefonora
Hemen bada maiatzeko zenbakia ere. Orri kopuru txikiagoarekin, baina azalean santakutzetako argazki zahar bat zuela atera zen 2000. urteko maiatzean d a n b o l i neko lehenengo berripapera, duela 9 urte, alajaina! Baina badira hilabete honetan kronologi zaleentzat data borobilagoak; 100 urte Uztapide handia jaio zela. Ekitaldi mordoxkaz osatu dute data hau. Bere bizitzaz zerbait bagenekiela uste genuenontzat ere aukera paregabea zertxobait gehiago ikasteko liburu, film, eta nola ez, bertsoetan. Bere modura txapeldun izandako bertsolariei hitz batzuk kendu dizkiegu Uztapide beraientzat zer izan zen jakin nahian. Julen Arrazola “itsas-gizon” gaztea ere elkarrizketatu dugu, kapitain izan nahi omen du, ea zer kontatzen digun. Baina bada maiatzean urtero errepikatzen den gai bat; Santakutzak. Eta kronologi kontuekin jarraituz, Fernando Arzallus kultur teknikaria datorkit burura; maiatzaren 2an, gauerdian, udaletxeko balkoian, mikrofonoa eskuan, konturatu al zineten ze zenbaki pila bota zuen? 80. aldiz danborrada handia, Lauiturri elkartekoek 28 urte eta gero barrika berria, Ipintza elkartekoek zuzendari berria Eneko Korta, Mitxel Orbegozok 28 urtean jardun eta gero, Gaztetxeak 20 urte, Trapuzarrak taldeak lehen urtea… Eta nola ez, danborrada txikia beste 50 aldiz! jesusmariatajose! Urtero itxuraz argazki berdintsuak izaten badira ere protagonistak aldatzen doaz eta oroitzapen modura bada ere hor duzue argazki sorta ederra. Eta santakutzez ari garela, gauza jakina da Anastasio Alkorta eta lagun talde batek, donostiarrei ideia hartuta edo, 1930. urtean antolatu zutela lehen aldiz danborrada. Auskalo ze arrakasta izan zuen, urte hartan bertan, abuztuan, gurean ziren udatiarrentzat errepikatu egin zuten danborrada hura. Lehen urtean, herriaren izen Santa Cruz de Cestonari ohore eginez Gurutzea izan zen karrozako protagonista eta bigarren urtean? Bainuetxeko izen handia zuen ur botila erraldoi bat. Garai hartan puri-purian zegoen Bainuetxea. Irudika ezinak egiten zaizkit uda haiek, naiz kontakizun asko entzun dudan. Zenbat jende ospetsu eta izen handiko, zenbat jende arruntago herriko etxeetan, zenbat pilota partida, zenbat dantza, gramola, titiritero eta saltsa. Bi mundu, Bainuetxean ostatu hartzen zuten udatiarrena eta norberen ohea kanpotarrei utzita ahal zuen lekuan lo egiten zuen herritar xehearena. Baina denek herri txiki honetan kabitu behar, eta nahastuko ziren tarteka edo sarri agian. Ea zer kontatzen digun Bizente Davilak bi mundu haietaz.
d a n b o l i nEK
J
one Bergara
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 17 18
100, 80, 50, 28, 20, 9, 1 ETA PUM! GORA SANTAKUTZAK!
INKESTA
ENBIDOAK
BAINUETXEA
DANBOLIN ZULO
UZTAPIDEREN MENDEURRENA
JARDUNIAN JULEN ARRAZOLA
AGENDA
UDALEKO BERRIAK
diruz lagundutakoa
enbidoa I. T X I M E L E TA K belia [El País egunkariaren gehigarria]. 2007ko Amabirjina eguna: “Bada etorkizun bat Sciasciak ikusi ez zuena (1989an hil zen). Mafiaren eta terrorismoaren aurkako zaintza zela-eta sumatu zuen: beldur zen Estatua ez ote zen etengabeko gerra egoeran deklaratuko, eta etengabeko gerra horrek ez ote zuen ahalbidetuko berme konstituzionalak ezabatu edo gutxitzea. Eta faxismoa gogorarazten zuen, beti-betiko gerra-mobilizazioa”. Ezinegona eragiten du, bai, Estatuaren etengabeko indarkeria horrek: torturak –gizakiaren txarkeriarik larriena–, gaixorik dauden presoekiko bidegabekeria horrek, eskubide zibil eta politiko urratze horrek eta, jakina, Joan Mariri eta beste askori ezarri dieten zigor gehigarri horrek… Demokrazia asko ari da degradatzen, bai, aspaldian… Eta badirudi, egoera larri hori salatu beharrean, baten batzuk tximeletak kontatzen entretenitzen garela. Nik Hitzan idatzitako eskutitz batek azaldu omen dio gizarte aldaketaren tamaina Joan Mariri: “herritar bat kexu zen pintadek eta kartel pegadek herriko hainbat ondasun historiko zabartu zutelako. Azken hamarkadetan izan diren hauteskunde antidemokratikoen aurrean hainbat jenderen kezka eta salaketak horiek izateak, ba…” (danbolin 94. zenbakia). Ez zen hori, ordea, nire gutunaren mamia. Hauxe zen: askotan, egoera ezdemokratiko bat salatzeko moduagatik, konplizitatea sortu beharrean amorrazioa eragiten dugu herritarrengan; jendea konbentzitu beharrean, jendea gogogabetu egiten dugu. Hemen, beraz, galdera: nola konektatu jendearekin? Giza eskubideekiko exijentzia ez da gutxitu, baina jendearekin konektatu egin behar da, salaketa egiteko moduak ondo aztertuz. Eta horrekin lotuta, beste hausnarketa bat: jendearekin konektatzeko, giza eskubideen aldarrikapena tolesdurarik gabekoa izan behar du; alegia, eskubide baten urraketak ez du inola ere justifikatzen beste bat urratzea. Kontu horretan, “eskubide guztiak pertsona guztientzat” aldarrikatzen ahalegintzen garenok gustura irakurriko genukeen, Danbolineko elkarrizketan, “aipatu ezin diren” sigla edo pertsona horiei buruzko iritziren bat –edo aipamenen bat sikiera– baina ezin nonbait “urkatuaren etxean soka aipatu”. Bai, gizartea aldatu egin da. Baina aldatzea ez da txarra. Sekula ez aldatzea da okerrena.
Ba
F
ernando Arzallus
Gaur San Isidro eguna degu, norbaitek ospatzen al du gaur egun baserritarren eguna? Bai, oraintxe pintxo bat hartu degu! Urtero joaten naiz mezetara eta baserritarren propaganda ere egiten degu, kaletarrak orain gustora joaten dira baserrira!
81 urte
Felix Olaizola
Nik pentsatzen det baietz, oraindik ere baserritarrak gelditzen dira ta… orain, ohitura horiei eusten dieten, hori… baina nik uste ospatu beharko luketela eta gainera sustatu egin beharko litzatekeela.
37 urte
Jaxone Eizagirre
5 G AZUMEN M ACULINEA ARION Nik ez det zelebratu baina ondo iruditzen zait zelebratzia, baserritarrak gelditzen dia baina gutxi, haiek zelebratuko dute, ondo egongo litzateke hemen plazan feri eder bat, garai batean bezela‌
38 urte
Oli Diaz
Urtero zelebratzen degu, batzutan bazkaltzera joanez‌, baserritarren eguna zelebratzen degu, meza entzun eta lan arin batzuk bakarrik egiten ditugu, jai egunetan bezela!
75 urte
Joxe Unanue
Baten batek zelebratuko du baina ni oraintxe enteratu naiz zer den ere, lehenengo aldia da aitzen dudala!
21 urte
Fabio de las Morenas
Denek ez, baina gehienek bai behintzat, urte askotan etortzen gara parrokira, barazkiak bedeinkatu, irakurgaia egin, abestu, zerbaitetan lagundu eta gero bazkaltzera joaten gara, guretzat oihartzun handia dauka.
78 urte
Nati Azkue
TXIMELETA EZAGUTZEKO ESPERANTZA
A
ZKEN aldian ahoz aho dabilen gaia da Gazumen eraiki nahi dituzten haize-errotena. Kontua komunikabideetara ere ailegatu denez, gauza ugari esan dira honen inguruan eta saiatuko gara ahal den gutxien errepikatzen. Guk ere ez dugu ezagutzen Maculinea arion, aurkeztu berri diguten tximeleta. Nonbait, babes figuraren bat badu tximeleta horrek eta Gazumeko baldintzetara egokitua dago: ezkaiz (tomillo) osaturiko larreetara, alegia. Gazumeko larreetan bizi diren zomorroak aztertu gabe daude. Nori axola bertako zomorro eta loretxoak? Ba, guri bai. Baikorregiak al gara tximeleta hori Gazumen ezagutuko dugun esperantza badugu? (Tximeletak Gazumen bizitzeko aukerak ditu, baina oraindik ez baitute aurkitu bertako larreetan). Gazumeko haize-erroten inposaketa dela eta ez dela, 20-30 lagun bildu ginen Zestoan, mendi taldeko jendea, natur taldekoa eta batez ere gaiaz interesa agertu duten partikularrak. Gazumen haize-errotarik nahi ez zuen jendea. Bildu aurretik hamar lagun baino gehiago ez genuen espero. Bileran, norbanakoak alegazioak aurkezteko mahaia jartzea erabaki genuen. Baita Zelatunen egingo zen bilkurarako mendi irteera antolatzea ere. Berriro ere gure baikortasunean motz gelditu ginen: 200 alegazio pertsonaletarako kopiak atera genituen eta kopiarik gabe gelditu ginen! Zelatunen ehunka lagun elkartu ginen maiatzaren 17an. Bakoitzak jakingo ditu bertaratzeko zituen arrazoiak, Gazumen haize-errotarik nahi ez izateko arrazoiak: Gazume maite dugulako; urrutitik bada ere, Ernio garbi ikusi nahi dugulako; Ernio-Gazume guneko natur baliabideak benetan babestu nahi ditugulako. Agintariei ganorazko energia-politika zintzoa eskatu behar zaie. Baina zintzoak bagara eta arazoaren oinarrira bagoaz, gure iritziz, energiaren kontsumoa murriztean dago gakoa. Baikorrak izan gaitezen, eta lortuko dugula guztiz sinetsi ez arren, jarri ditzagun ahaleginak horretan. Teoria matematiko ospetsua gogoan, Gazumeko Maculinea arion tximeletaren hegakadak Zestoako energiaren kontsumoa murriztu lezake eta!
E
nbido 2. Karramarrua Zestoako Natur Taldea
“Ni Zestoan egon nintzen denboran, etxe handi bat ari ziren eraikitzen bainuetxe zaharraren inguruan, leku ilun eta ospel batean. Herrian uste zuten eraikin berria sekulakoa izango zela. Arkitektoak –katalan handinahi bat zen– Escorialaren pare jartzen zuen”. (Pio Barojak, 1894an, Zestoako mediku zela)
“Sartu bainuetxera: eraikuntza gris ikaragarria da… Harri sendozko hiru arkudun sarrera bat zabaltzen da ataurrean”. (…) “Eguna erdira iristen denean, edo geroxeago, ordu batean, kanpai batek jotzen du zalaparta handiz; urduritasun sentsazio bat hedatzen da gure nerbioetatik. Bazkaltzera deitzen digute”. (Azorínek, 1904an bainuetxea bisitatu zuenean)
“Zestoaz hitz egiten dudanean, harrotasunez betetzen nau urte haietako hotel-giroa aipatzeak” (Juan Jose Saezmiera, Maixua)
Zestoako Bainuetxea
7
“Hauxe da ordua –goizeko hamaikak– zeinetan korridore zabaletako giroa gorenera iristen den. Postaria iristen da karta eta periodikoekin, inguruko estazioetako zalgurdiek atean uzten dituzte bidaiariak…” (Azorín)
“Bizimodu berdina egiten dut, goizeko 7etatik 12ak arte arrapaladan: ura hiru aldiz hartu, eta tartean txokolatea hartu, idatzi, bainatu, atseden hartu, bizarra egin, bisitaren bat hartu edo egin. Lehen ere esan diot berorri hemengo tratua printzeei dagokien gisakoa dela, eta laguntza ezin hobea. Ematen du bat norbere etxean dagoela”. (Aureliano Fernández Guerra y Orbek, 1863an bainuetxean egon zenean)
“Zestoa mundu txiki bat da” (Azorín)
···
···
“Txokolatetik afarira bitarteko tartea dantza-gelan pasatzen da, han kantatu egiten dute eta elkarrekin egoten dira urzale guztiak” (Aureliano Fernández Guerra y Orbe) “Festa-areto bikaina Antzoki eta guzti, non arituko den zartzuela talde bat, eta eskaintzen diren gauez ahots zein musika-tresna kontzertuak” (Guía del balneario, 1895)
A
rgazkiak eta testu aukeraketa: Bizente Dávila Itzulpena: D a n b o l i n eko lan-taldea
9 “Hotel Berriko Jangela nagusi bikaina, erdizirkularra; Pariseko Hotel Nagusiko Jangelak baino edukiera handiagokoa. 300 lagunentzako tokia, 12 metroko garaiera. Berpizkunde estiloa, eta sabaiko kasetoiduran kokatutako argiztapen elektriko miresgarria”. (Guía del balneario, 1895)
“Eta pasillo batek barrualdera eramaten du; han, urre-koloreko letra handi batzuk diote atean: Comedor”. (…) Urre-koloreko letradun jangela bikaina da, egundokoa, mahaitxo ñimiño zuriez betea, non bainu-hartzaileak erabateko autonomian irensten dituen jakiak; eta esan behar dut besteak jangela arruntagoak direla, zeinetan gizon-emakume xume eta apalak jartzen diren”. (Azorín)
Apirilak 30
Maiatzak 1
Maiatzak 2
Birzeit herri palestinarra eta Zestoaren arteko senidetzea
Garai bateko Santakutzak gogoan musika eta dantza jaialdia
Amalda txiki abesbatzaren 10. urteurrena
Maiatzak 2
Maiatzak 2-3
Maiatzak 2
Lauiturri elkarteak, 28 urte eta gero danborradako barrika berria
IbaĂąarrieta auzoan ere Santakutzak
Juan Mari Igarataundi presoari elkartasuna adieraziz
Maiatzak 8
Maiatzak 9
Maiatzak 13
5 urteko haurrak elizako organoa bisitatzen
Futbol taldeak Juan Mariri elkartasuna
Luis eta Antxelmo txapeldun Beteranoen Txokoko Txapelketan
Maiatzak 16 “Karramarrua� natur taldearen eskutik natura ezagutzeko jolasak.
zulo
Maiatzak 16
Maiatzak 17
Arroabeko herri biltokian San Isidrotako I. Euskal Kanta afaria goizaldera arte.
Gazumen eraiki nahi duten zentral eolikoaren aurka protesta Zelatunen
danbolin
Maiatzak 15
Maiatzak 23
Maiatzak 24
Kixkurra eta Azkoitiako Rubenen arteko pala apustua Kixkurrak irabazi
Sun Magoa Arroagoian eta ondoren txokolatada denentzat.
GR 121 egiten ari den taldea euripean iritsi zen Donostiara.
1 1
Uztapideren mendeurrena Maiatzaren 16an, larunbatarekin izan zen Uztapideren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldi nagusia. Endoiako bertsolari handiren oroitarria bistaratu zuen haren alargun Kontxi Iturainek. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Uztapidez geroztik Euskal Herriko txapeldun izan diren lau bertsolariak.
ZER
IZAN DA ZURETZAT
UZTAPIDE?
Sebastian Lizaso: Nik ez nuen Uztapide bertsotan asko ezagutu, gizon bezala dezente gure etxean ibiltzen zelako‌eta niretzako bertuterik handienak ziren, edo entzundakoaren arabera behintzat gizon honen definizioa zela joandako lekuan egoten zekiena eta alde horretatik oso gizona zen. Andoni Egaùa: Beno, nik gutxi ezagutu nuen, ni bertsotan 82an hasi nintzen eta Uztapide 83an hil zen, baina beno, bertsolari integrala, entzun dudan kontu mordoagatik, herri batera joan eta bertsotan ondo egiteaz gain, harremanetan xumea eta iaioa, inor baino gehiagotzat ez zeukana bere burua, parranda zalea egin behar zenean, langilea egin behar zenean; jende askori entzun dizkiot gauza horiek eta sinisten dut hala zela. Eredu bat niretzat, bizimodu bat da bertsolaritza eta horretan Uztapide abiatu zela uste dut.
Xabier Amuriza: Nik ezagutu nuen Uztapide pixka bat, eta tratatu ere bai, bertsotan ez, baina pertsona moduan asko, gizon maitagarri bat izatekotan, bertsoaren bihotzera iritsi zena, bertsolari gazteon eta denon bihotzera iritsi zena, argia, obserbatzailea, jeniala! Eta bertsotan bezain ona idazle bezala, ikaragarria! Jon Lopategi: Lehengo bertsolari klasikoetan denen gainetik zegoena, zuen sentimendua eta zehaztasuna euskaran eta bertsoen arauetan eta gero erakargarritasun berezi bat bere nortasun harrokeriarik gabeko baina hala ere indartsua, nortasun indartsua baina harrokeriarik gabekoa, berezia zen. Nik dozena erdi bat aldiz kantatu nuen berarekin bakarka, bikote, Endoian ere bai berari omenaldia egin zitzaionean. Gazteak beti animatu eta laguntzen saiatzen zen, bihotz handikoa, argia eta atsegina.
3 1
ALTXOR BILATZAILEAK
Antolatzaileen balorazioa: Oso inpresio ona, merezi zuen, guk bagenekin orain bi hiru urte ere honek erantzun ona izango zuela, horregatik hasi ginen, Uztapidek horrenbeste baino gehiago ere merezi zuen eta gu ziur geunden jendeak erantzungo zuela, eguraldiak ere lagundu digu eta zer gehiago? Jada bukatu dugu, pozik. Uztapideren inguruan oraindik ere naiz liburua bukatuta egon, bertso pila bat dago, hori beste batzuentzat utziko dugu, hurrengo belaunaldientzat!
Manuel Olaizola Uztapide II.a: Oso ona izan da Udaletxetik hasi eta denek egin dituzte hitzaldi politak… denak oso ondo egon dira, esan behar dutena esateko astia izan dute, dena neurrian, oso ondo, bete betean asmatu dute denek. Kontxi Iturain, Manuelen alarguna: Pentsatzen ez nuen gauza bat, horrenbestekoa ez nuen uste. Mereziko zuen. Oso polita izan da, gustura. Trapua kentzea momentu polita izan da, oroigarri polita da, nik egunero izaten dut bera buruan baina, nik etxean han daukat, nik harekin egunero hitz egin ere egiten dut, hori ez da behin ere ahazten.
Noizbait, nonbait eta nolabait urregorrizko tesoroa aurkitzeko ametsa umezaroarekin lurruntzen zaigu denoi, akordatzerako. Eta tesoro hori topatzeko ilusioa galtzeak denik-eta pobretasun mixerableenera kondena gaitzake: arimaren pobretasunera; ukitu daitezkeen ondasunez ondroso gabiltza eta. Horregatik iruditzen zait jakinduria handia duela eguneroko kontuekin txunditzeko gaitasuna duenak, bizitzak noizik eta behin ematen dituen ezustekoekin emoxionatzen denak, gertaera arruntekin gozatzeko abildadea duenak. Altxor bilatzen jarraitzeko moduak izan daitezke horiek. Uztapideren jaiotzaren mendeurrenarekin, baten faltan, bi altxor azaleratu dituzte Zestoan. Bata liburu forman etorri da Uztapide bat-batean izenarekin. Endoiakoaren bat-bateko bertso jarduna liburuan jarrita altxorra dela esan dute adituek. Liburuak adina balio du, nerekiko, bertso horiek denak nola bildu diren jakiteak. Urteetan irratiz emandako Uztapideren bertso denak grabatu eta kaseteak zapata kaxatan gorde zituen Laxaro Garatek. Zeregin horretan Laxaro ‘ikusteko’ begiak itxi beharrik ere ez dugu. Hori ez baldin bada altxorra osatzea, esango didazue… nobelagile batek ez luke modu poetikoagorik asmatuko. Bigarren altxorra Madrildik erreskatatu du Xabier Unanuek. Bada zerbait Madrildik ezer erreskatatzea garaiotan. 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aitzakian Pio Caro Barojak –Zestoan mediku egondako idazlearen ilobak- filmatutako dokumentala ekarri du: BERSOLARIS, poetas populares vascos. 67ko final hura apartekoa izan zen Uztapidek hirugarrenez atera zelako txapeldun baina batez ere Xalbadorri jotako txistualdiagatik (zazpi minutu t’erdi iraun zuela kontatu zigun Joxe Mari Iriondok) bestetik. Egun hartako gorabeherak jasotzen dituen pelikula eskuratu izana ikaragarri garrantzitsua eta pozgarria da, ez bakarrik bertsozale jendearentzat baita euskal kultura osoarentzat ere. Egun historiko hartan ere lekuko izan zen Laxaro zapataria eta holaxe kontatu zigun han bizitakoa: “Anoeta frontoiko errebotean ginen. Alfontso Irigoien aurkezleak Uztapiderekin jokatzeko aukeratua Xalbador zela esan zuenean hasi zen jendea txistuka eta builaka. Ez zen gustura jend ea. Xalbadorrek kantuan hasi nahi eta artean jendea txistuka eta edozer gauza esaten. Lotsagarria zen. Gogoan daukat jaiki eta orroaz hasi nintzela, ingurukoak bada ere kanbiatzeagatik; Xalbadori txisturik ez; Xalbadorri txalo!, txalo!”.
J
on artano
J
ezagutzen duzu, beste kultura batzuk...
ardunian
Julen Arrazola I
“
itsas nabigazioan diplomatua eta nautikan eta itsas garraioan lizentziatua da. Titulu handiak dira baina Julen Arrazolak oraindik ikasten jarraitzen du: hogeita hiru urterekin munduko ozeanoetan barrena dabil, 300 metroko luzera eta 50 metroko altuera duten itsasontzian. Berarekin hizketan, Zestoan “Elkano” berri bat dugula ohartu gara.
Nola erabaki zenuen hau zela zure gustuko lanbidea? Zure aitaren itsasoarekiko afizioak eraginik izan al zuen? Aitak, noski izan duela eragina. Guk beti izan dugu barkua, Getarian. Udara asko han pasa ditugu. Beti izan dugu itsasoarekiko lotura. Donostiako aitonak ere barku txikiak egiten zituen arrantzuan egiteko. Tradizio familiarra daukagu.
Nire desirarik handiena kapitain izatea da
Non egin zenituen ikasketak? Bilbon lau urtez. Bosgarrena kanpoan egin nuen, Norvegian, “Erasmus” joanda. Beti da gomendagarria kanpora joatea, hizkuntzak ikasteaz aparte, jende berria
Ordudanik bidaia-gizona zarela esan genezake. Non ontziratu zenuen lehen aldiz? 2006ko udan enbarkatu nuen lehen aldiz. Enpresaren izena Naftomar zen eta barkua Mado. Amoniakoa garraiatzen genuen, hiru hilabete egin nituen. Indonesian kargatzen genuen eta Japonia, Korea, Txina, Taiwan... Asia inguruan deskargatzen genuen. Zorte handia izan nuen enpresa horretan sartzean, oso giro ona zegoen. Ofizial guztiak espainiarrak ziren eta tripulazioa, filipinarra. Hizkuntza aldetik zailtasunak izan genituen, itsasoan ingelesez hitz egin behar izaten genuelako. Ez filipinarrekin bakarrik, irrati transmisioak egiterako orduan ere bai... Baina ofizialak Bilbo ingurukoak zirenez oso ondo moldatzen ginen. Oso jatorrak ziren eta pila bat erakutsi zidaten. Bigarren aldian, Norvegian ontziratu nintzen, petrolio plataformatan behar dituzten gauzak eramaten: janaria, ordezko piezak... Hori esperientzia zailagoa izan zen. Izan ere, ni eta beste Bilboko lagun bat geunden barku hartan eta beste guztiak Norvegiakoak ziren. Norvegiarrak askoz ere hotzagoak dira, beraiei lanpostua kentzera joan ginela uste zuten. Baina hala ere moldatu ginen. Barku oso handia zen eta hilabete pasa nuen bertan, okerrena gabonak tokatu zirela. Hala ere, amets bat izan zen. Asko gustatuko litzaidake horrelako itsasontzi batean lan egitea, baina zaila da. 2007ko udan, bost hilabete Gass Millenium-en pasa nituen. Leku berdintsuetan orduan ere, Indonesian kargatu eta Japonia inguruan deskargatu. Non gehiago ibili zara? Azkeneko bidaia urtarrilean egin nuen eta oraintxe itzuli naiz, (apirila bukaeran). Gasha izena duen, Engesco-ren barku batean. Hemen ere oso ongi. Ez zegoen Naftomarreko giro ederra, baina
5 1
hala ere oso ondo. Norvegian Erasmusekin egon nintzenean asko bidaiatu nuen eta inguru hori nahiko ondo ezagutzen dut. Itsasontziekin Indonesian egoten nintzen hilean bitan, Bintan izeneko hiri txiki batean. Japonian hirutan izan naiz, Nagoyan, Japoniako bosgarren hiria da; Ulsan-en ere askotan, Korean. Taiwaneko hiri batean ere izan nintzen, Koushun, gainera han bakarrik ibiltzen nintzen, beste inork ez baitzuen nahi izaten kalera irten. Orain, azken bidaian, Duwaiten egon naiz. Asko gustatu zait. Hiri ikusgarria da, eraikuntza izugarriak ditu, diskotekak... Asiarekin izan dut kontaktu gehien baina kultura arabiarra ere ezagutu dut. Ez zait gehiegi gustatu baina guztiak errespetatzen ditut. Zein da zure lana ontzian? Ni oraingoz ikaslea naiz. Baina hilabete eta erdi barru lanean hasiko naizela espero dut, karguarekin. Itsasontzi bateko organizazioan kapitaina da kargu gorena. Gero, makinako departamentua, puenteko edo kubiertako departamendua eta sukaldeko departamendua daude. Kubiertako departamenduan lehenengo ofiziala, bigarrena eta hirugarrena egongo lirateke. Engesco enpresa honetan, bi hirugarrengo ofizial daude, ni horietako batean sartuko nintzateke. Puenteko departamentuan beti norbaitek egon behar du eta horiek zaintzaldika antolatzen dira (lau orduka). Egunean zortzi ordu tokatzen zaizkio bakoitzari. Horiek, puentean egon behar izaten dute, barkua eramaten. Ofizial bakoitzak bere zereginak ditu. Hirugarren ofizialari segurtasun kontu guztiak eramatea dagokio; salbatxalupak, salbagerrikoak... 133 pertsona inguru aritzen gara lanean. Gertatutako bitxikeriaren bat bururatzen al zaizu? Asia ingurua tifoi-lekua da. Horietatik ihesean ibiltzen ginen beti, eta nahiz eta oso urruti ibili beti izaten da haize zakarra, itsaso arriskutsua...
Behin, horietako batetik oso gertu pasa ginen. Itsasontzia asko mugitzen zen eta sekulako aldapak egin ziren, eta dena lotu behar izaten da horrelakoetan. Hala ere, horrelako gertakarietarako oso prestatuta gaude. Eguraldiaren inguruko informazio asko daukagu gaur egun eta beraz, badakizu zer egiten ari garen, zer gerta daitekeen... Hala ere, pasatu beharrekoak dira horiek ere. Etorkizunera begira ze plan dituzu? Hirugarren ofizial bezala hasi nahi dut, diru pixka bat gehiago irabazteko. Izan ere, ez da asko irabazten duguna. Gero, pixkanaka, gorantz joatea gustatuko litzaidake. Nire desirarik handiena kapitain izatea da, ez dakit izango naizen. Badakit titulua aterako dudala, baina urte askotako esperientzia behar da kapitain izateko, hamabost urte edo gehiago. Ez dakit ordura arte itsasoan jarraituko ote dudan. Gogorra egiten da urteko sei hilabete itsasoan pasatzea. Gure karrerarekin zerikusia duten beste lan batzuk ere badaude: Pasaiako portuan, Bilbokoan... alternatiba bat da. Hala ere itsasoan jarraitzeko asmoa daukat momentuz.
J
anire Diaz
ma 29
IATZA OSTIRALA
Euskal Musika tresnen saio didaktikoa, Arretxe portale aurrean, 19:00etan. Lehenengo zatian, euskal musika tresna ezberdinak aurkeztuko dira (txalaparta, txistua eta danbolina, txirula, trikitixa, panderoa eta alboka). Bigarren zatian, berriz, 5 edo 6 abestiz osaturiko kontzertu txiki bat eskainiko da. Bertan, lehen aurkeztutako tresnak munduko beste leku batzuetako musika tresnekin nahastuko dira (taula indiarra, Jamaikako steel drum-a, bateria…).
31
IGANDEA
Karramarrua Zestoako Natur Taldeak antolatuta ibilaldia. Irteera 9:00etan Gurutzean. Lehendabizi Erralla kobazuloa ezagutu eta ondoren Altzola auzotik buelta egingo dute. Zestoatik kotxez joango dira Granada baserriraino. Goiz buelta izango da, baina hamaiketakoa eraman behar da. Kobak ez du inolako arriskurik, aterpe handi bat da eta ez da linternarik behar. Umeak joateko ere ez dago arazorik. Komeni da mendiko botak eramatea, lokatza egon daiteke-eta. Kotxe kontuak Gurutzean elkartutakoan erabakiko dira
ek 05
INA
OSTIRALA
19:00etan, udaletxean, Julian Serranok idatzitako Jose María de Odriozola y Oñativia (1782-1864) liburuaren aurkezpena. 22:00etan, kiroldegian, Itxaropena Dantza taldearen ikasturte bukaerako emanaldia
06 11 12 13
•
LARUNBATA
Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteak mahaia jarriko du emaileak biltzeko eta informazioa banatzeko. OSTEGUNA
18:00etan, Kultur Etxean, Musika Eskolaren kurtso bukaerako entzunaldia. OSTIRALA
20:00, udaletxeko arkupetan. Musika Eskolaren kurtso bukaerako jaialdia. LARUNBATA
Toponimia eta kale izendegiaren azterketaren erakusketa zabalduko da udal aretoan. Goizean zehar, Altxorraren bila jolasa egingo da herri osoan zehar gaztetxoentzat kaleen izenak ikasteko asmoz.
18 19 21 23
7
agenda
1
OSTEGUNA
18:00etan, Kultur Etxean, Musika Eskolaren kurtso bukaerako entzunaldia. OSTIRALA
20:00, udaletxeko arkupetan. Musika eskolaren kurtso bukaerako jaialdia. IGANDEA
XII. Ibilaldi neurtua, Agiro mendi taldeak antolatuta. ASTEARTEA
22:00etan. San Joan bezperako sua: Zestoako txaranga, Idiakaitz Txistulari Taldea, Itxaropena Dantza Taldea…
24 27
ASTEAZKENA
Meza eta lore bedeinkatzea San Joango ermitan. Parrokiko abesbatzaren partehartzearekin. LARUNBATA
Juan Mari Igarataundi presoaren aldeko “22 urte kartzelan” ekitaldia.
• Dtzak 30 arratsaldeko 16:30ean. 250 m igerian
onostiako I. Emakumezkoen triatloia. Maia-
Kontxan, 8 km bizikletan eta 2 km korrika, beti ere Kontxa inguruan. Informazio gehiago Nerea Linazasorok kiroldegian edo 943 147 942 telefonora deituta skuz binakako Gipuzkoako txapelketa herrikoia jokatzen ari dira Zestoan. Gipuzkoako 11 herrik eman dute izena eta bi multzotan banatu ondoren, multzo bateko partiduak ostiraletan 19:30ean hasita jokatuko dira eta beste multzokoak larunbat goizetan 10:30ean hasita.Lehen fasea ekainaren bigarren asteburuan amaituko da eta ondorengo bi asteburuetan final aurrekoak eta finalak jokatuko dira. Zestoa ordezkatuko duten pilotari herrikoiak Hektor Aranguren, Beñat Etxeberria, Igor Eizagirre (Kixkurra) eta Berdaitz Landa izango dira. rtxiña Musika Eskolako 2009- 2010 ikasturterako matrikulatzeko kanpaina zabalik dago ekainaren 12ra arte. Urtero bezala, aurten ere ikasgai aukera zabala eskainiko dute: hizkuntza musikala, bandako tresnak (flauta, saxoa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, perkusioa, klarinetea…), panderoa, trikitixa, akordeoia, txistua, pianoa, gitarra, konboak, biolina… Ikasgai horiek bakarka eta taldeka ikasten dira eta urtean zehar hainbat emanaldi ere eskaintzen dituzte guraso eta herriko jendearentzat. Informazio gehiago 943147911 telefonora deituta.
•E
•E
Apirilaren 30eko udalbatzarrean EAJren eta EAren aldeko botoekin eta ezker abertzaleko hautetsien aurkako botoekin, EAJk egindako aurrekontu proposamena onartu zen. Egoera berezian dago Udala. Gutxiengoan egonik, aspaldiko urtetan lehen aldiz, alkatetzan dagoen udal taldeak oposizioak proposatutako aurrekontuekin gobernatu beharko du. Onartutako aurrekontuan hainbat diru partida murriztu dira eta zenbait inbertsio ez egitea erabaki da. Dagoen desberdintasuna dela eta, alde bakoitzak izan ditzaken arrazoia jakin nahirik, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoengana jo dugu.
ANV Krisi garaian gaude, ezin ukatu. Baina, nor ari da ordaintzen krisia? Betikoak. Hainbeste auzo, eta gero eta zerbitzu gehiagori erantzun behar dion herri txiki honek, nola egin aurre erronkei? Hori da galdera. Asko dutenei erraztasunak emanez, gurea bezalako udal txikiei, finantziazioa gutxituz. Foru Aldunditik datorren “politikak” ondorio larriak ditu, aldatu ezean udal txikiok pertsiana bota beharko dugu. Aurrekontuen lanketari ekin genion, Ogasun Batzordeetan eta oposizioko taldeekin aldebikoak eginaz. Zenbat zorpetu? Zer proiektu utzi albora? Gastu arruntetan zer jaitsi? Herri proiektu ezberdinak ditugu; lehentasun ezberdinak; politika ulertzeko eta lantzeko modu ezberdinak. Krisiaren aurrean jarduteko ikuspuntu ezberdinak izan dira aurrekontu hauen emaitza. Oposizioko alderdiak batu eta udalean dagoenari “hainbeste diru duzu urte honetarako. Gehiengoa gara” esanez amaitu da kontua. Arduraz jokatzea dagokigu. Gardentasunez eta zuhurtziaz, orain arte bezala. Hauteskundeetara herri programa batekin agertu ginen, eta gauzatzen saiatuko gara. Aurrekontuetan proposamenak egiten jarraituko dugu. Eragile ezberdinekin elkarguneak sortzea izan da erronketariko bat. Herritar bolondresez osaturiko guneek jarraipena izateko, iazko aurrekontua mantentzea erabaki genuen; ez gehiago ez gutxiago. Udalean gaudenetik herritarrekin ditugun konpromisoak gauzatzen saiatu gara. EZ DIGUTE UTZI. Amaitzeko, Zestoako PNV eta EAri aurrekontuei buruzko eztabaida publiko baterako deia luzatzen diegu, hedabideetan agertutako zenbait “informazio” argitzeko.
EAJ-PNV Buru bakarreko dragoia garela dio ezker abertzaleak EAJPNV eta EAgatik. Errespetua eskatzen diogu alderdi bakoitzak hartzen dituen erabakiei dagokionez. Gure arrazoiak eman ditugu zuen aurrekontuei ezezkoa emateko eta geureei baiezkoa. Gure jarrera beti izan da akordioetara iristea, baina guk ere gure baldintzak jartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Iaz gai izan zineten aurrekontua ateratzeko. Aurten ez. Uste dugu zuei ere, udal gobernu zareten aldetik, autokritika egitea tokatzen zaizuela, kanpoko mamurik ikusi gabe. Zuen “herri proiektua”ren inguruan, berriro ere ikusten da “herri” hitza nola bereganatzen duzuen. Agian gurea ez da “herri proiektua”? Agian gu ez gara herritarrak? Alkatesak kalitateko botorik ez erabiltzea bertan behera utzi dutela ere esan digute, hori da demokraziaren kontzeptua dutena, 11tik 5 zinegotzi izan eta gehiengorik ez dutenean hori inposatu dezaketela esaten digute (lehenago ere egin izan dute behin baino gehiagotan). Non dira lehen eguneko hitz haiek? Uste dugu ezker abertzalea eta alkatesaren erabaki hau haserretutako ume baten errealdia besterik ez dela, beren ezintasunaren errua besteen bizkarrera bota nahirik. Gu herritarrak gara, herriaren alde lan egin nahi dugu, baina inor hipotekatu gabe. Dirua gutxitzen denean norberak etxean edo lantegietan egiten duena proposatu diegu: gerrikoa estutu. Erantzuna, dragoiaren zati bat omen gera… Aurrekontuei dagokionez, ANVk errua bestei botatzen die, oso gaiztoak garela esanez, gaitz guztien iturri. Ezer berririk ez.
berriak
EA Lehenik, eskerrak Danbolini zestoarrei aurrekontuen inguruan gertatutakoa azaltzeko aukera ematen digulako. Bestalde, argi geratu dadila aurrekontuak direla udaletxe batek kudeaketarako duen tresna garrantzitsuena, beraz edozein udaletxek urte hasierarako izan beharko lituzke. Baina hau ezinezkoa izan da apirilaren 28an EAE-k ez baitzuen oraindik bere behin betiko proposamena aurkeztu. Puntu hau alde batetara utzita esan beharra dago lehenengo momentutik hiru alderdiak bi gauzekin ados azaltzen garela, KRISI hitzarekin eta INBERTSIO ESTRATEGIKOEKIN (BAINUETXEKO PASABIDEA ETA HARROBIA). Ezadostasuna azaltzen da, eskatu behar den maileguaren zenbatekoan. Ez dauka zentzurik, krisi garaian gaudela onartuta, pasa den urtean udaletxe honek eskatu zuen mailegua baino handiagoa eskatzeak, EAE-k planteatzen zuen bezala, are gehiago aurten Estatu Espainoletik 600.000 euroko diru laguntza jasota. Esan beharra dago guzti hau argi azaldu geniola behin eta berriro EAE-ri eta hala ere, eta gutxiengoan egonda, gaia plenora eramatea erabakitzen du. Beraz zer espero zuten? Zestoak aurrekontu prorrogatuak izatea. Honek suposatuko lukeenarekin, ezingo litzatekeela adibidez Bainuetxeko pasabidea egin eta hala ere 312.000 euroko mailegua eskatu beharko litzatekeela. Guzti hau ikusita guk EAJ-k proposatutako emendakinak onartu genituen, krisi garaiari egokitutako aurrekontuak direlako eta ez dezagun ahaztu, Zestoak aurrekontuak behar dituelako.
9
u daleko
SARRERAK ¤ -tan:
1
1.- zerga, tasa eta bestelako sarrerak 2.- mailegua
GASTUAK ¤ -tan:
1.- pertsonal gastuak (soldatak...) 1.1.- pertsonal laboral ez-finkoaren soldata 1.2.- besteak 2.- ondasun arrunt eta zerbitzuak 2.1.- kontserbazio, mantenu lanak eta garbiketa Auzobideen kontzerbazioa Lorazaintzako gastuak Zerbitzu publikoen kontserbazioa: orokorra 2.2.- bulego eta zerbitzu administratiboetako gastuak 2.3.- konsumoak (elektrizitatea, ura, gasa, telefonoa…) 2.4.- aseguruak 2.5.- jaiak eta ikuskizunak (Zestoan nahiz auzoetan) Kultur etxeak garatzen dituen ekintzak Herriko jaiak 2.6.- Aholkularitza juridikoa eta abar (defentsa juridikoa, hirigintza zerbitzua, ogasunean…) 2.7.- Zabor bilketa (Urola Erdiko Mankomunitatea) 2.8.- Eguneko zentroa, etxe tutelatuak eta abar 2.9.- Zerga kudeaketa gastuak 2.10.- Kaleen garbiketa (azpikontrata) 2.11.- Gazteria plana 2.12.- Euskara ekintzak 2.13.- Merkataritza biziberritzea 2.14.- besteak Kargu politikoen oinarrizko eta bestelako ordainketak Auzolan kudeaketa 3.- finantza gastuak 4.- transferentzi arruntak 4.1.- Udalbiltza, Eudel, Uema, Mendikoi, Agenda 21… Nazio Eraikuntza Presoen dispertsio gastuak 4.2.- gizarte ongizateko laguntzak 4.3.- euskara 4.4.- kirola Kirol erakundeei subentzioak 4.5.-interes sozialeko erakundeei dirulaguntzak Kultur erakundeei dirulaguntzak 4.6.- besteak Ingurumen hezkuntza 5.- inbertsio errealak 5.1.- ekipamenduak (farola, panel, kontenedoreak...) Etxe babestuen ekipamendua Eguneko zentrua: zaharren egoitza, ekipamendua Hiriguneetako ekipamenduak Erabilera anitzeko aretoa Liburutegi berriaren egokitzapena Argi sarearen berrikuntza 5.2.- euskara (Toponimia) 5.3.- eraikuntza eta bestelako lanak: Bainuetxeko pasabidea, Arroabeko plaza, Aizarnako azpiegiturak, Arroagoiko saneamendua, bidegorria, Arroabeko pareta…) Asfaltoa Idiazpiko urbanizazioa Ur sarearen berrikuntza lanak Turismoa 5.4.- proiektuak (harrobia eta Arroabeko plaza) Futbol zelaia zuzendaritza Lorezaintzako ekipamendua Zabor tratamendurako alternatiba egikaritza Arau subsidiarioak 5.5.- besteak Uztapideren oroigarria 6.- kapital transferentziak 7.- finantza pasiboa guztira
ONARTUA
4.938.698 385.727
5.324.425 1.520.000 410.000 1.110.000 1.591.353 76.700 5.000 40.000 45.000 36.633 454.300 25.775 49.197 30.000 60.000 53.600 270.000 237.200 26.728 110.000 10.000 17.020 10.000 14.200 20.000 0 105.000 413.264 35.381 0 11.220 104.770 43.622 120.102 13.000 8.500 55.000 17.670 4.000 1.277.166 19.486 0 0 6.000 0 0 5.000 18.100 742.592 0 175.938 5.000 30.000 217.000 40.000 0 0 0 10.000 8.000 95.000 322.692 5.324.425
ANV
560.007 5.498.705 1.537.000 427.000 1.585.855 10.000 1 50.000
40.000 67.500
27.000 1 441.880 5.000 15.039
15.797 71.000 5.000 1.411.278 3.000 1.000 25.000 1 35.000 6.000
6.000 206.098 8.000 40.000 1 23.000 30.000 15.000 6.000 5.498.705