09/06
Alazne Olaizola, udaletxeaz haratago
96. alea
Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA
Osasun familia. A-D ereduak
LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Zaharren egoitzetan, Eguneko zentr uetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketako laguntzailea
AURREMATRIKULA:
- Kontsulta pribatue tan - Gaixoen zaintza
Ekainaren 1etik 12ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 29etik uztailaren 3ra (biak barne)
J. M.Ip ar ra gir r e B . H. I San ta Barbara Bi de a z/g 20700Ur retxu Te le fon oa/Faxa: 943 721 403- 721 413 e -posta:j mi par ragir re@e dunet.e s ww w.iparr ag irr e.n et
www.zestoaautoak.com
D a n b o l i neko aurreko alea ikusi zenuten orori barkamena eskatu behar dizuegu. Azalean, oraindik ulertzen ez ditudan arrazoiak direla eta, Uztapideren argazkia ez zen ia ikusten. Azal osoa Uztapideren argazkiari eskaini genion eta itxura oso polita zuela esan beharra dut. Danbolin beltza hartu eta Azalerako argazkirik ez zenuten? Ere galdetu zidaten. Danbolinen historiarako azal bat gehiago izan zen aurrekoa. Zestoako armarri eraldatua agertzen zuena bezala. Herriko historia izango diren bezala kale, plaza eta parajeetako izen berriak. Asko hitz egin da, eta gehiago hitz egingo da izendegiaren aldaketez. Gurean ere bere lekutxoa egin diogu gaiari eta ez naiz ni izango iritzia ematen lehena, bakoitzak berea baitu, baina argi dago ez dela normala herri batean San Juan kalea, San Juan bidea, Lizarraitz kalea edo Lizarraitz auzunea izatea. Herritarrok diferentziak ezagutzen ditugu, baina kanpotik datorren jendearengan ere pentsatu beharko genuke. Alazne Olaizolari, Zestoako alkateari, eginiko elkarrizketa ez dakit Zestoako historia izango den, baina ziur jende askok irakurri eta eztabaidatuko duela bertan esaten duenaren inguruan. Hala ere, ez dakit oraingo ale hau goitik behera irakurri ondoren jendeari zer gustatuko zaion gehien, baina badut susmoa. Egun gutxiren buruan argituko dugun ustea. Gexalari egindako elkarrizketak ziur jendearen interesa piztuko duela. Gizon ezaguna dugu herrian, eta beti lan egiteko prest dagoena. Beraz, elkarrizketa hau Gexalari egiten diogun omenaldia dugu. Gehiago ere merezi du, baina ibilaldiak lehen pausuarekin hasten dira eta hau lehenengo pausua dela esan genezake. Ezin dut amaitu maiatzean hil, eta D a n b o l i nerako elkarrizketatu nuen, Ana Gudula Von Derchau aipatu gabe. Baltxola zenarekin batera Danbolinerako elkarrizketatu dudan pertsona harrigarrienetakoa. Lekua zela eta, edo hobe esanda, leku falta zela eta, kontatu zizkigun pasarte ugari ezin izan nituen Danbolinen kaleratu zen elkarrizketan sartu. Zestoara jende xelebrea hurbiltzen dela esaten dugu, baina jende ona ere etortzen dela esan beharra dugu eta Ana Gudula horietakoa zen. Agur Ana Gudula, agur eta ondo izan zauden lekuan zaudela.
U d a n b o l i nEK
rko canseco
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 17 18
NON DAGO UZTAPIDE?
INKESTA
ENBIDOAK
ALAZNE OLAIZOLA ALKATEA
DANBOLIN ZULO
EUSKARAZ SEGURUAGO
LEKU IZENEN IDAZKERA ARAUTUKO DU UDALAK
JARDUNIAN GEXALA
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. E TA O R A I N Z E R ? Garai latzak dira denontzat! Denok estutu beharko dugu gerrikoa aurrerantzean!”-diote batzuk etengabe. Krisia gora eta krisia behera! Batzuk sortu duten krisia, alegia, eta gehienbat langileria pairatzen ari den krisia. Joan zitzaigun maiatzaren 21a, sindikatu abertzaleen gehiengoak krisi honi erantzun bat emateko aukeratutako data, eta egun horren ondotik, betikoa. Sindikatuen aldetik balorazio positiboak, kalean ikusi genuen panoramarekin bat zetozenak, eta patronal eta gobernuen aldetik, berriz, guztiz balorazio kontrajarriak. Baina hori gutxienekoa da, ni beste gauza batek kezkatzen nau. Krisi ekonomiko honek dakarren guztia jasateko prest al gaude? Hala ematen du, bai. Sistemaren aurrean belaunikatzen gara, sistemak bere horretan jarrai dezan guztia egiten dugu, nahi gabe, agian. Berdintasunaren garaiak amesten ditut, diruak garrantzirik ez duen mundu bat amesten dut, pertsonen baloreek benetako garrantzia duten mundua. Argi eta garbi geratu da sistema hau ez dela perfektua, sistema honek aurrean harrapatzen duen guztia jateko besterik ez duela balio. Milioiak gora eta milioiak behera, eta poltsikoan eskua sartu eta ezer aurkitu ez, hori da gure errealitatea. Baina nola eman guzti horri buelta? Etorkizunera begiratu eta laino beltz batzuk besterik ez ditut ikusten. Zer egin behar dut, iraganera begira jarri? Iraganera begiratu eta are panorama okerragoa antzematen da. Jauntxoen aginduak, esklaboen sufrimendua, errege-erreginen bizi ona... hori da gizakiaren iragana. Ondorioz, aurrera begira jartzea bakarrik geratzen zait. Indarrak hartu (baba zuri piloa janda) eta laino beltz guztiak zeharkatzera joango naiz, etorkizun hobe bat merezi dugulako. Agian hoberena ametsetatik esnatu eta errealitatera bueltatzea izango da, hurrengo baterako utziko dugu bizi hobe hori eta betikora itzuliko gara. Krisia gora eta krisia behera, eta orain gainera krisiaren aitzakiarekin PPk irabazi Europarako hauteskundeak estatu espainiarrean, horiek omen dira krisitik aterako gaituztenak!
-“
P
intada.
A
imar Etxeberria Korta
Zuk birziklatzen al duzu? Bai, betikoak, kristalezko ontziak, papela, plastikoak eta latak eta… janaria ez baina… Arropa berriz batzuetan potera botatzen dugu eta bestela ba etxean aprobetxatu, ondo etortzen dira eta!
Bai, saiatzen gara. Plastikoa bere tokian, bidrioa ere bai eta besteak ere bai. Jatekoa eta arropa ere bai, andreari esker e! Ni ikasten ari naiz.
55 urte
Eladio Leturiondo
27 urte
Beñat Arakistain
Egunkariak zabaltzen ditudanean inbidiaz irakurtzen ditut inguruko herrietako berriak, batez ere gazteentzako albisteak. Sarritan gaztelekuek antolatzen dituzte ekintza ezberdinak hamabi eta hemezortzi urte bitartekoentzat, eta era guztietako interesak betetzeko asmoz burutzen dira. Nik gustura parte hartuko nuke nire herrian horrelako ekintzak antolatuko balira, baina ez da horrelakorik gertatzen, eta astebururo kalean gaude asperturik. Gure elkar-tokiak kalean bertan daude; autobus geltokia, gozoki dendaren aurrealdea, parkea, eta noizean behin tabernak (futbol partidak ikusteko). Zestoan nahiko gazte bagaude ekintza batzuk aurrera eramateko eta inbertsioa alperrik ez izateko, baina falta zaiguna funtzionatzeko egitura da eta ez gogoa. Bada garaia udaletxeak gazteentzat ekintzak antolatzeko behar dena martxan jartzeko. Badakit, gazteen gaiak aurrera eramateko dinamizatzaile bat dagoela duela bi urtetik. Orain arte, pertsona horren lana ez da asko nabaritu, pasa den urtean udaleku irekiak antolatu zituen, baina besterik ez. Aurten ere antolatuko dituzte, baina nik eskatzen dudana, batez ere neguan, elkarrekin egoteko eta jolasteko lekua da. Baita ikastaroak, txapelketak, eta abar egiteko ere. Horregatik nire adineko gazteen egoera salatu nahi dut eta udaletxeari gazteleku bat antolatzeko eskaera egiten diot.
Gaztelekua.
BEÑAT ETXABE
5 Bai, saiatzen naiz behintzat, olioarekin egiten det fallo pixka bat, baina gainontzean denetik egiten degu, arropa eta poteak, papera ‌
63 urte
Mari Karmen Uria
Bai, sukalde guztia poltsaz beteta daukat baina! Kristalak, poteak, papelak eta olioa. Lana da baina ohitu egin gara eta derrigor egin beharrekoa gainera!
73 urte
Maria Angeles Izeta
Bai, papela eta kartoia behintzat bai eta kristalezko ontziak eta esne ontziak‌ ,merezi du, bestela baino gehiago kostatzen da baina merezi du.
Bai, saiatzen naiz, konposta ezik beste guztia egiten dudala uste dut. Konpostajea egiteko ez daukat ohiturarik, lurra izan badaukat, aitak eta baratza ba- June Alberdi dute, baina ez 16 urte dut ohiturarik.
39 urte
Txixu Arakistain
KONTRAESANAK
A
ZKEN bolada honetan Gazumen eraiki nahi duten zentral eolikoaren berri izan dugu. Maiatzaren 17an kontzentrazioa egin zen Zelatunen inguruko herrietako hainbat taldek deituta. Ez gaude ados horrelako txikizioa eta begiko min ikaragarria sortuko digun obrarekin, baina prest al gaude gure ohiturak aldatzeko? Uste dut oso gaizki edo oso eroso bizitzen ohitu garela. Denok nahi dugu sukaldea etxetresna elektrikoz josita edukitzea, eta jakina, komunean ere ez dadila makinarik falta! Hori gutxi balitz, hiru telebista eta bost irrati ere nahi ditugu etxean! Aspiragailua eta pare bat ordenagailu gabe ere, ezin ba bizi! Eta nondik uste dugu datorrela horiei guztiei jaten emateko energia? Zerutik? Gazumeko zentral eolikoaren aurretik erraustegia herrian jarriko ote zuten esan ziguten. Orduan ere denok kontra! Inork ez du horrelakorik eraikitzerik nahi! Baina galdera bera egingo dizuet, prest al gaude gure ohiturak aldatzeko? Erosketak egitera joan eta jogurtak erosteak tripako mina ematen dit! Lehenik eta behin, bakarkako pototxoetan datoz, berriz erabili ezin diren pototxoak, jakina! Eta gero kartoiz inguratuta, zertarako hainbeste bilgarri? Eta magdalenei buruz ez dut ezer aipatuko, leihotik salto egiteko gogoa pizten zait eta! Eta hainbeste alferrikako plastiko eta kartoiren ondoren, horiek guztiak etxera eramateko beste bospasei plastikozko poltsa hartuko ditugu! Eta gero zer egingo dugu horrekin guztiarekin? Koltxoi azpian gorde? Uste dut oso erraza dela horrelako txikizioei ezetz esatea, herrian bertan eraikitzeko asmoa badago gainera, are errazago. Baina, ez al gara konturatzen geure bizimoduaren ondorio dela horiek eraikitzea? Uste dut benetan eta serio hausnartu beharko genukeela (neu barne) gure bizimodu honekin jarraitu nahi badugu, zer egin daitekeen sortzen dugun zaborrarekin eta nondik atera nahi dugun hainbeste argi-indar. Badakizue, norbaitek magoen moduko makilatxo magikoren bat badu edo sorginen bati harrapatutako edaberen bat, esan dezala lehenbailehen!
E
nbido 2. Maider arregi
I. HASIERA
Alazne Olaizola, alkatea
Bi urte alkatetzan. Zer moduz sentitzen zara? Nik uste dut zailena egin dudala eta, beraz, halako lasaitu bat sentitu nuen. Hobeto sentitu nintzen, hasieran baino askoz hobeto, denborak berak irakasten digulako. Eta udaletxean kokatzea-eta, ba kosta egin zitzaidan, dudarik gabe. Bi urte hauetan, atzera begiratzen dudanean, iruditzen zait gauza asko egin ditugula. Eta oskola ere gogortu egiten da, ohitu egiten zara… Hobeto nago. Dudarik gabe –eta ez daukat ezkutatzeko–, niretzat bi urte hauek gogorrak izan dira. Kontuan hartu behar da ni aurretik ez nintzela zinegotzi izan, ni zerrenda-buru aurkeztu nintzen eta aterrizaje forzoso iruditu zitzaidan; lurra hartu nuen eta alkate. II. GESTIOA
Neska urduria da Alazne, perfekzionista, gauzak oso estu hartzen dituena. Finegia, akaso, agintari artean ibiltzeko. Politikoa izateko lasaia izan behar da, apur bat gibelhandia, azala pixka bat egindakoa. Oso bestelakoa da, ordea, gure alkatea. Bere izaera, kultura zainetan daramanaren jarrerarekin lotuagoa dago politikoaren moduekin baino. Kuriosoa: historia osoan bi emakume izan dira alkate Zestoan, eta biak oso konprometituak hezkuntza eta kulturarekin. Agintariak ia gestore hutsak bihurtzen ari diren garai hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa da beste jarrera horiek gure udaletara zabaltzea. Irakurleak esan beharko du aukerarik ba ote dagoen horretarako. Amets bat eskatu diogu Alazneri eta liburutegia aipatu digu, Alonderokoa. Borgesek bezala. Hark beti uste izan omen zuen Paradisua liburutegi modukoren bat izango zela.
Zeintzuk izan dira buruhauste gehien eragin dizuten gaiak? Ba hainbat… Bat, Rezola eremuko lurzoruaren kalitatearen ziurtagiria lortzea. Kasu honetan Inmobiliaria Loiolak dauka eskuratu beharra eta horren baitan dago eremu haren garapena. Ziurtagiri hori lortzeak lan handia eskatu digu. Gai horrek inplikazio ekonomiko handiak zeuzkan: Inmobiliaria Loiolak 353 etxebizitza egiteko asmoa du baina horretarako lur horrek kalitate ziurtagiria lortu behar du. Guri horrek nola eragin digun? Ba Rezola eremua zela-eta, [etxegilea eta udalaren artean] egindako hitzarmena medio etorriko ziren dirusarrerekin, Udalak aurreikusten zuen hainbat obra egitea (Arroako garapena, Iraetako futbol zelaia…). Garai hartan ez zen desblokeatu ziurtagiri hori eta orduan, 2007an, –urte gogorra izan zen– milioi bat euroko kreditua eskatu behar izan genuen [lehen aipatutako obrak egiteko]. Orain banketxearekin ari gara negoziatzen kreditu hori luzatzeko [ziurtagiria lortzeko gutxi falta da-eta]. Beste buruhauste bat anbulatorio berria izan dugu. Ni pertsonalki, gaizki sentitu nintzen gai horrekin, segurutzat jotzen zelako anbulato-
7 rioa Caravan Park-eko etxeetan joango zela, eta paneletan-eta ikusi zenuten. Eta gero hasi ginen joan den urtean Osakidetzakoekin, eta planoa atera genienean hogeita hamar segundo ez zituzten behar izan han ezin zela egin esateko. Orduan ni zuri-zuri jarri nintzen eta esan nien: “Eskerrak medikuak zareten eta nire aurrean zaudeten…! Baina nola ezetz!”. Azkenean, bilera hartan behintzat beste zenbait irtenbide aztertzeko aukera eman zitzaigun. Beste arantzaren bat? Arantza handia daukat Ibainarrietan. Hasieratik datorrelako, hango emakume batekin nik neuk pertsonalki konpromisoa daukatelako, eta eskerrona emateko besterik ez nagoelako. Han kantera bat dago eta haren gainaldetik bide bat; bide horren aurrean dago baserri bat eta bide horrek beste hiru baserritara eramaten du. Bide haren zati bat erori egin zen eta arrisku handia egon zen. Guk proposatzen genuen betelana egitea. Gero, pertsona bati eskatu genizkion terreno batzuk bidea zabaldu ahal izateko eta hiru baserri haietara trankil joan ahal izateko. Pertsona harekin hitz egin genuen, berriro bidea zabaltzeko aukera eman zigun eta emakume harekin hitzarmen bat sinatu zen, utzitako lurrak itzultzeko konpromisoarekin. Eta bi urte pasa dira eta nik pertsonalki emakume harenganako konpromiso handia daukat. Eta zein dira poz handiena eman dizuten gaiak? Gehiago ikusten ditut buruhausteak pozak baino. Baina poz bat aipatzearren, niretzat poz handia izan zen anbulatorioarentzat toki egoki bat aurkitu izana. Bai, azkenean kalitatean irabaziko dugulako, zerbitzu gehiago egongo direlako… Gero, bestea, poz handia eman zidana izan zen, asko emozionatu ninduen, Unescoren izendapenak [Ekain gizateriaren ondare]. Askotan, herritarrok sentsazioa dugu alderdi bat izan edo bestea izan, udalean gauza igualtsuak egiten dituzuela; finean, aurrean dituzuen gaiak gestionatu eta kito. Zer proiektu berritzaile ari zarete sustatzen, ohiko gestiotik kanpo? Ba begira, nik esango nuke guk hasiera hasieratik jendearen partehartzea bultzatu dugula, eta hainbat foro ipini ditugu martxan: Kultur Errota [kultur taldeen batzarra], eta hor jende askok hartzen du parte. Gero martxan jarri zen auzo batzordea ere; nik uste dut auzotarrak elkartzea, aldian behin bilerak egitea eta gaiak tratatzea oso interesgarria dela. Besterik ikusten duzu? Zabor bilketa kontua, adibidez? Hori lehendik datorren konpromiso bat da eta heldu nahi diogu. Eta ikusten dugu herri honen gehiengo batek galdeketan esan zuela guk ez dugula nahi hemen erraustegirik. Baina gainera konpromiso bat hartu zen, alegia, ez dugula gure zaborrik bideratuko inongo erraustegira. Guk konpromiso horri heldu egin nahi diogu. Horretarako gure asmoa zein da? Ba lantalde bat jarri nahi dugu martxan eta hor berriro herriko eta auzoetako jendea inplikatu
nahi dugu, ba behintzat azterketa egiteko. Guk nahi duguna da eztabaida hori berriro mahai gainean ipini eta berriro foro bat sortu. Eta ikusiko ditugu alternatibak. Eta beste gai bat da etxebizitza politika. Egia da gauden egoeran egonda, krisi egoeran, udalak ez daukala ahalmen handirik etxebizitza kontu honetan esku-hartzeko. Bere momentuan Irure hotelean etxebizitza sozialak egiteko egitasmoa zegoen. Baina erabaki zuten etxe hura eraistea eta gero Foru Aldundian galdetu nuenean ea zer egiteko aukera geneukan, erantzuna izan zen foru arauaren arabera errepidetik ez dakit zenbat metrora arte ezin zela eraiki. Bestalde, askotan aipatu izan dugu Korreos etxea, eta etxebizitza saileko ateak jo beharrak dauzkagu. Eta Bizigune programa bera ere kontuan hartu behar da. Gure asmoa da etxebizitza hutsen errolda egitea eta gero etxejabe horiekin harremanetan jarri eta azaldu Bizigune programak zer aukera eskaintzen dituen. Eta Rezolako korapilo hori askatzen denean ere, etxebizitza babestuak egiteko aukera dago.
···
···
Etorkizunari begira zer erronka dituzue? Nik uste dut erronka handi bat dela harrobia. Lehengoratzeko proiektu-lehiaketa hura martxan jarri zen, aurten amaituko dute, eta nik uste dut historikoki eragin duen ezinegona ba… Bere momentuan makina bat iskanbila izan ziren. Ba, azkenean ustiaketa hori bihurtu ahal izatea aisialdirako gune bat… Mutur batetik bestera pasatzeko ideia hori nik uste erronka dela. Nola ikusten duzu Zestoa hemendik 20 bat urtera? Kaskoa ikusten dut… Nik uste dut hor garapen handiena etxebizitzekin egingo dela. Igual momentu honetan zaila da baina hemendik urte batzuetara… Eta auzoei dagokionez, iruditzen zait batzuk bere horretan geldituko direla, ez dakit. Argazki bat egiten dut eta, esate baterako, Ibainarrieta… Ez dakit zergatik, iruditzen zait horrelaxe geldituko dela. Arroabeak, berriz, uste dut kristoren kanbioa emango duela. Zestoa adinakoa ez dizut esango, baina herri handi bat ikusten dut. Etxebizitza horiek denak egiten badira eta kostatik hurbil, lau kilometrora, eta horrekin batera aurreikusita dauden zerbitzu guztiak martxan ipiniz gero eta… Aizarna ikusten dut… Etxe batzuk egin dira eta eskola ere egin da, baina niri auzo batzuk ez zait iruditzen, bere izaeragatik-eta, asko handituko direnik eta ez nuke nahi gainera! Iraeta galdetzen badidazu, berriz, Iraeta da kale hori eta orain egin diren etxe berriak, baina guk hemen askotan komentatu dugu, Iraetako zera hori, sabea, hori dela momentu honetan la joya de la corona, denek nahi dutena…
Zuen postura zein da kontu horretan? Nik garbi daukat hor zer edo zer egin behar bada, hori zerbait publikoa izan beharko lukeela. Zati batean etxebizitzak egin behar badira, nik nahiago nuke babes ofizialekoak izatea, ez? Edo beste zerbait. Hemen komentatu izan da, ba ospitale bat-edo egin beharko balitz, eskualde mailakoa-edo… Horrelako zerbitzu bat eskaintzeko. Dudarik gabe, nik uste dut nekazaritzak hor eduki egin behar duela bere tokia lur oso-oso aberatsak direlako. Baina niri etortzen zaizkidanean hemen halako “plataforma de transporte” eta horrelako izenekin, nik ikusten ditut horrelako toki eder batean kamioiak-eta, eta nik ez dut argazki hori nahi. A! Eta Lasao! Lasaon problema handi bat ikusten dut. Txikia da eta hor auzo baten suspertzea hasten da jende gaztea etortzen denean eta jende hori inplikatzen bada auzo horretan, ezta? Eta hor jende batek nahi du gauzak egitea baina gertatzen da… Ba horrelako kasuetan zein da gune inportantea? Ba elkartzeko lokal bat ezta? Eta elkarte horren bueltan jende asko mugitzen da eta egia da funtzio sozial bat betetzen duela, ez? Eta han hori falta da eta kezka eragiten digu, baina guk momentu honetan arazo handiak dauzkagu diruarekin. III. GIZATIARTZEA Nolakoa izan da harremana herritarrekin bi urte hauetan? Ni harrituta gelditu nintzen hasieran. Nik ez nekien jendeak horrenbeste jotzen zuenik udaletxera eta alkatearengana zuzenean. Bata dela, bestea dela eta “alkatearekin hitz egin nahiko nuke”. Dauzkagu herritarrak oso-oso hurbilean. Oraintxe dator bat oilarraren kantuak molestatu egiten diolako, eta gero egon behar duzu enpresari batekin ez dakit zer konpondu behar diogulako. Eta oilarraren problema hori daukan pertsona ere ezin da gutxietsi, atenditu egin behar duzu. Gero gainera herri honetan, zorionez, denok ezagutzen dugu elkar. Eta aste bukaeratan kale txiki bat konpartitzen dugu denok. Horrek askoz ere hurbilagokoa egiten zaitu. Eta idazkariari ere hori gertatzen zaio; nik uste dut idazkariaren figura hori beste herrietan urrutiago gelditzen dela. Gero egia da hurbiltasun hori eskertu egiten dela, ezagutzen duzulako jendea, baina beste batzuetan gertatzen da ba, igual erantzunetan, erantzun nahi ez duzun moduan erantzuten duzula, eta horrek ere eragiten du. Legealdi honetan ezagutuko al dugu bakea? Bakea termino bezala, barkatu baina, oso zera da, oso kontzeptu kristaua iruditzen zait. Izan ere, zer da bakea? Ni neu neure buruarekin ez naiz bakean bizi askotan. Gatazkak erpin asko dauzka; nik ezin dut ukatu besteen sufrimendua baina besteek ere ikusi egin behar dute [geurea]. Azkenean konponbidera iristeko denok egin beharko dugu halako ahalegin bat, enpatia hori sentitzeko. Momentu honetan bakoitzak berea defendatzen du, bere ikuspegia, baina konponbidea bilatzeko ez dago beste erremediorik: mahai baten bueltan ipintzea. Baina legealdi honetan iritsiko al gara konponbidera? Begira, ni ez naiz… [“politologoa” esan diot nik]. Azken batean denok… komunikabideetan irakurtzen duguna. Niri iruditzen zait urrats inportanteak emango direla. Baina urrats inportanteak emateko, hemen ezin da alderdi bat hortik kanpo utzi; “dena ETA da” horrek ez du balio. Gainera, Alderdien Legea indarrean ipini zenetik-eta ikusi da zenbat auzi dauden (Egunkaria, Udal-
“Nire aurpegiak dena islatzen du eta horrek barrua ahulagoa sentiarazten dit” biltza, 18/98 eta horiek denak). Uste dut ikusi dela ikusi beharrekoa, eta horrek ez duela fruiturik eman. Esan nahi dut: ikusi besterik ez dago lehengo igandean, hauteskundeetan, Iniziatiba Internazionalistak legez parte hartzeko
9 Zaletasun bat: l i t e r a t u r a . Atsegin duzun Zestoako txoko edo paraje bat: A l t z o l a r a t s b a i l a r a . Euskal Herria ez den beste herri bat, zuri gustatzen zaizuna: P a r i s . Balore edo irizpide bat: l a g u n t a s u n a . Politikari bat: O t e g i . Abesti bat: R u p e r r e n “ e n e b e g i e k e z dute malko isuritzeko gogorik…” Orain irakurtzen ari zaren liburu bat: poltsan daukat larunbatean Larrabetzun erositako Uxue A l b e r d i r e n A u l k i - j o k o a. Zure jaki gustukoena: m a r i s k o a. Gustuko kolore bat: b e r d e a , u m e t a t i k beti izan da nire gustuko kolorea; j a n z t e k o , b e l t z a. Atsegin duzun usain bat: k r e s a l u s a i n a. Nola ikusten duzu zeure burua hogei urte barru: i l e a k d e n a k u r d i n d u t a . Amets bat: l i b u r u t e g i a A l o n d e r o k o a n.
UZTAPIDEREN MENDEURRENEKO EKITALDIA/ ALKATE IZENDATU ZUTEN MOMENTUA/ SIZILIAN 2008KO UDAN
aukera izan zuen, ezker abertzaleak haientzako botoa eskatu zuen, eta hor daude boto horiek. Hori dena kontuan hartuta ezin dira begiak itxi. Gaur interneten irakurri dut eta nik ahaleginak eta bi egingo ditut, hau ikusteko: “aldaketa politiko eta soziala”. Argazki kamerarik ez dut ekarri baina irudika iezadazu aurpegiera batekin bi urte hauetan bizitakoa. Nik zer edo zer baldin badaukat (eta nahiko nuke antzezle profesionala izatea)… Nire aurpegiak dena islatzen du eta horrek barrua ahulagoa sentiarazten dit. Ni ezagutzen nautenek badakite nire begikerarekin eta aurpegierarekin zer ari naizen pentsatzen, noiz daukaten kezka aurpegia, noiz daukaten zera, eta noiz daukaten benetako tristura.
Eta herritarrak nola ikusten zaituzte? Estereotipoa jartzen dizute, ez pertsonala baizik gure alderdiari buruz duten estereotipoa. Eta horrekin sentimenduak kentzen dizkizute. Eta gero eman behar, bueno, gutxienez gorriz jantzita zaudela, beti isatsa eta tridentearekin, buff! Baina gero zenbait egoeratan gertatu da (eta kulturak laguntzen du zenbait egoeratan hurbiltzen, eta nire literatura zaletasunak ere laguntzen dit, beste mundu ikuskerak ere badaudela, eta ez horren itxia izaten…). Ba zenbait egoeratan gertatu da jendea konturatu egin dela: “Ez da hain gaiztoa!” [barrez]. Estereotipo hori hautsi egiten da, ez?
F
ernando Arzallus
zulo
danbolin Maiatzak 29 Euskal musika tresnen saio didaktikoa
Gurutzeaga frontoiko saltsa.
Maiatzak 30 Donostiako I. emakumezkoen triatloia
Bada frontoian pilota festa aspaldian. Beteranoen txapelketa bukatu zuten eta gazteak ondoren. Palan ere ari dira eta eskuz binakako Gipuzkoako herriarteko txapelketa ere Gurutzeaga frontoian jokatu da. Guzti hauek gutxi balira, gaztetxo mordoa, neska eta mutil ari da jo eta su. Ea noiz ikusten ditugun neskak gogor txokoan!
Maiatzak 30 Onintza Irureta bere mailako txapelduna Lanzaroteko trabesian
Ekainak 5
Ekain aurkitu zela 40 urte.
Berrogei urte igaro dira 1969ko ekainaren 8an Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo koba aurkitu zutenetik. Urteurren hori zela eta, Ekainberrin bildu ziren Ekain Fundazioko idazkari Pilar Azurmendi, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari Juantxo Agirre, Zestoako alkate Alazne Olaizola, Debako alkate Jesus Mari Agirrezabala, Madrileko Unibertsitateako irakasle Mikel Asensio eta Ekainberri kudeatzen duen Arazi enpresako zuzendari Juanjo Aranburu. Ekainberriko bisitarien iritziak momentuan ezagutzeko, ebaluazio sistema berri bat jarri da matxan. Aparatu batzuekin, pantaila batean agertzen diren galderei erantzuten diete bisitariek. Lehen 7 hilabetetan 27.000 bisitari izan ditu erreplikak. Europako hauteskundeak; Iniziatiba Internazionalista 514, EAJ 431, Indep. eta ezkertiarrak 144, PSOE 87, PP 17, EB-B 12, besteak 14. Partaidetza %42,09 Itxaropena dantza taldearen ikasturte bukaerako emanaldia
Ekainak 7
1
k
1
ale/bale KALE.
IRURE HOTELA BOTA
Ekainak 7 Arroako V. bira eta hamaiketakoa auzo elkartean
ZUTELA BADA DENBORA BAINA ORDUAN JARRITAKO SAREAK HAN JARRAITZEN DU ORAINDIK
BA L E .
HAUTESKUNDETAN
BOTOA EMATERA JOATEKO KOSKARIK EZ
Ekainak 11, 12, 18 19
DAPATXOA JARRI DUTE
Ertxiña ikasturte bukaerako emanaldia
DA JAITSI BEHAR IZAN ORAINGOAN, AL-
Aizarnarraren bizitza liburuan jaso du Julian Serranok Danbolineko artikuluetan nahikoa leku ez eta Jose Maria Odriozola Oñativia aizarnar margolari, matematikari eta fisikariaren bizitza jaso du liburu batean Julian Serranok. “De las bellas artes a las ciencias matemáticas y físicas” da liburuaren izenburua eta Zestoako herriari eskaini dio. Azaleko margolana ere Julianek egina da
Ekainak 12 Gaztetxean Julius kontzertuan
Ekainak 13 Sastarrain-Zestoa elkartasun lasterketa
Ekainaren 21ean, XII. ibilaldi neurtua Partaidetza bezain giro bikaina aurtengoan ere
Ekainak 13 Zezenketen inguruko galdeketarik ez momentuz
Euskaraz
seguruago Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Zestoako Udalak, “Euskaraz seguruago” kanpaina jarri dute abian, aseguru-etxeetan euskararen erabilera normalizatzeko. Zestoari dagokionez euskalgintzarekin elkarlanean ari dira kanpaina aurrera eramaten. Emandako lehen pausua herriko aseguru etxeekin hitz egitea izan da, “euskaraz bai” ziurtagiria izanik erabateko prestutasuna agertu dute iristen zaizkien eskaerak bideratzeko. Era berean euskaraz funtzionatzeko aukera egina dute eta hala eskatzen zaienetan euskaraz egiten dituztela aseguruak esan digute. Badira oraindik ere hobetu beharreko arloak, etxeen aseguruetan eta abar, baina prest agertu dira eskaerak dagokien arduradunei bidaltzeko. Beraz orain norbanakoen konpromisoa falta da. Azken urteotan Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. hainbat kexa jaso ditu Euskararen telefonoan herritarren aldetik, aseguru-polizak, kontratuak, baldintzak eta halakoak gaztelania hutsean helarazten zaizkielako. Behatokiaren arabera, aseguru-etxeek arreta berezia jarri beharko lukete herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Izan ere, eskaintzen dituzten hainbat zerbitzu nahitaezkoak dira: auto-asegurua, erantzukizun zibileko asegurua eta abar. ESKABIDE
ORRIAK
Herriko gizarte-eragileek eta erakundeek Euskaraz seguruago kanpainako eskabide orria jasoko dute egunotan. Jarraian, egitasmoan parte hartu nahi dutenek beraien aseguru-etxeari bidaliko diete aipatutako eskabide-orri hori. Horrekin batera, aseguru-etxe nagusiei euskarazko zerbitzua eskaintzeko eskaria egingo diete. Norbanakoek, berriz, udaleko euskara zerbitzura jo dezakete edota Danbolineko buzoira bidera dezakete eskaera orria. Kontseiluaren webgunean (http://www.kontseilua.org ) eskaera bateratua egiteko aukera egongo da.
M
argari Eizagirre
Leku-izenen idazkera arautuko du
U
Udalak
rtebeteko lanaren emaitzak ikusgai daude Udaletxeko aretoan dagoen erakusketan. Guk jakin nahi izan dugu nola egin den lan hori eta, horretarako, prozesu osoa bizi izan duten batzuekin hitz egin dugu. IMANOL GOIKOETXEA,
IKERKETAREN GIDARITZA:
Ainara, dokumentu zaharretan; Margari, baserriz baserri; Iñaki, Manuel eta beste batzuk mapen gainean... Halere, zu zeu bertaratu zara hainbat tokitara... Nire zeregin nagusia izan da lanarekiko konplizitatea eta maitasuna sortzea lantaldean. Eta bigarren maila batean, egiten diren gauzak errepasatzea, kontrolatzea, lekuetara bertaratzea... Azkenean, Zestoako zirrikitu gehienak ezagutzen ditut, baserri guztietara bertaratu naiz, eta kale guztiak nire oin azpitik pasa dira. Mapa bat egitea eta mapa on bat egitea ez da gauza bera. Konforme zaude egindako lanaren emaitzekin? Egia da, beste lan askotan kalitatea ez da kartografian beste nabaritzen. Mapa itxuroso eta polita egin dezakegu, baina mapak informazioa eman behar du, besterik ez. Eta informazioa da garrantzitsua, ez mapa politagoa edo erakargarriagoa izatea. Horregatik, gure mapetan azaltzen den informazioarekin zorrotzak izaten gara. Zestoako lan honek eman dituen emaitzak egokiak direla uste dut, bai ni bai lantaldeko beste kideak pozik gaude. Datuak gogoan eduki: 1.100 toponimo arautuak, 100 inkesta inguru, 300 dokumentu historiko, 6.000 lekuko dokumental, urte beteko lana, Iñaki eta Manuelen eta beste herritar askoren filtroa, Euskaltzaindiaren onespena,…
AINHARA PLAZAOLA,
AGIRITEGIAK ARAKATU DITUENA
Paper zaharren artean ibili zara. Nola egiten da lan hori? Udal artxibategian hasten gara. Badira dokumentu batzuk, herri guztietan egoten direnak, eta toponimo asko izaten dituztenak; horiekin hasten naiz, eta ondoren, besteak begiratzen ditut, toponimoren bat aurkitzeko esperantzaz. Gero, banan-banan irakurri eta toponimoak apuntatzen ditut, ahaztu gabe, jakina, noizkoa den eta zeri egiten dion erreferentzia (mendia, erreka, baserria…). Erraz aurkitzen dira leku-izenak paper zaharretan? Paper zaharrenak izaten dira husteko zailenak, kaligrafiagatik. Zestoako kasuan, dokumentu oso zahar batzuk aurkitu ditugu eta irakurketa oso zaila izan da Zestoako agiritegian 80 dokumentu inguru hustu dira, Azpeitian 20, Deban beste 20, Irargin (Euskadiko Dokumentu ondarearen zentrua) beste dozena bat… Zestoako toponimoen bilketak izan al du zerbait berezia edo bitxia? Bilketak izan duen berezitasunetako bat inguruko herrietako agiritegien erabilera izan da. Aipatzekoa da, oso erabilgarria den agiri bat errekuperatu dela udal agiritegirako: Amillaramendua, herriko baserri eta beraien lursailen inbentarioa. 50. hamarkadakoa.
ETA
MANUEL ARREGI,
5
IÑAKI AZKUNE
1
MAPEN GAINEAN
ETA IZEN ZERRENDEKIN ZORROTZ
Ez da lehenengo aldia Zestoako toponimia eta kale-izendegiarekin aritzen zaretela. Herriko mapa txukun bat edukitzea baino zerbait gehiago ote da lan hori zuentzat? Manuel: Oker ez banago 1983. urte inguruan hasi ginen honelako lanetan, eta harrezkero, aldika, zerbait esatea, egitea, kexatzea… egokitu izan zaigu. Baina orain arte egindako saioek ez dute zer ikusirik orain egin den lanarekin. Udalak profesionalen esku utzi du lanaren gidaritza. Beste batzuk iritziak ematen, proposamenak egiten aritu gara. Horrela, lanak beste seriotasun eta sendotasun bat hartzen ditu. Zalantzarik gabe, herriko mapa txukun bat edukitzeak badu garrantzia. Baina horrez gain, hainbeste izenek gure herriko historiaren eta ondarearen lekukotza eskaintzen digute. Aurretik ezagutzen ez zenuten zerbait aurkitu al duzue lan honetan? Manuel: Oso aberasgarria gertatu zait, adibidez, zenbait izenen bilakaeraz jabetzea, eta toponimia txikiaren zokoetan dagoen “jakinduria” jasotzea. Bide batez, udalerria gehiago ezagutzeko ere balio izan dit. Zertan laguntzen du dokumentu zaharretan arakatzeak? Iñaki: Garai bateko bizimoduaren eta ohituren berri ematen dute. Deiturei eta leku-izenei begiratuta, adibidez, garbi ikusten da Zestoan gehienak euskaldun elebakarrak izan direla. Gaur egungo egoera askoz ere hobeto ulertzen da horrela. Garrantzitsua da nondik gatozen, zer garen eta nora joango garen jakitea. Zergatik berreskuratu aspaldi ahaztutako izenak? Iñaki: Aspaldiko zenbait izen garrantzitsu izan dira Zestoako bilakaeran. Gure ondarearen, nortasunaren eta kulturaren zati dira. Beste maila batean daude, oraingo zenbait asmakizun artifizialen ondoan. Manuel: Nire iritziz, garrantzi handia du, gure historia txikiaren parte bat hor dago. Izenen idazkera finkatzea da helburuetariko bat. Hainbesteko garrantzia al du horrek? Manuel: Oso inportantea izango da hemendik aurrera egiten dena. Akatsak zuzendu beharko dira, sortzen diren gune berriei izena eman… Udalak eta herritarrek honen guztiaren erabilera egokia eta kontsekuentea egin beharko lukete. Euskara hizkuntza gutxitua da, ez dago normalizatua; beraz, beste arlotan bezala, toponimian ere gauzak ondo egin behar dira beste hizkuntzen parera hurbiltzen joatea nahi badugu.
MARGARI EIZAGIRRE,
BIZIRIK DAUDEN LEKU IZENEN BILA
Baserriz baserri ikusi zaitugu. Zein zen zure lana? Ba, baserri inguruetako izenak jasotzea: mendi, errekatxo, zelai eta txokoen izenak. Laguntzaile bikaina izan duzu, gainera... Eta ezinbestekoa, aita. Inguruko baserri eta paraje guztiak ezagutzen ditu, baita baserritarrak ere. Pentsa, aita ikusi orduko aurpegia aldatzen zuten, ezagutu egiten zuten eta. Amak ere lagundu zidan Santa Engrazi inguruak lantzen. Hainbat plano, kilometro, hitzordu... Izen asko lortu dituzu? Uf! Hasieran galdu xamar ibili ginen. 400 baserritik gora daude eta horietatik erdiak edo hutsik. Nola egin? Kokapenaren arabera eta lur sailik handienak edo zituztenak aukeratu ditugu eta ingurua gehien ezagutzen zutenekin grabaketak egin ditugu. 80 bat baserritan izan gara. Eta izenak lortu? Bai asko, eta batzuk polit askoak gainera. Zoragarri portatu dira baserritarrak eta baita zenbait herritar ere. Batean kafea, bestean txorizoa… goxo hartu gaituzte. Eta nik gainera asko ikasi dudala esan behar. Leku izenez gain, hainbat istorio eta kontu zaharrekin gozatu ederra hartu dut. Altxorra da baserri mundua.
EUSKALTZAINDIAREN ONOMASTIKA BATZORDEA Zein da Euskaltzaindiaren lana honelakoetan? Toponimia hizkuntzaren alorra delako parte hartzen du Euskaltzaindiak. Toponimia babestea agintarien betebeharra da. Eta hori ez da biltzera eta kutxa batean sartzera mugatzen; belaunaldi berriek ezagutzea eta erabiltzea lortu behar da, gal ez dadin. Udalei aholkularitza emanez laguntzen diegu. Horretaz gain, arautzea da gure eginkizuna. Zertarako arautu? Mundu osoan egiten da eta helburu praktikoak ditu. Izenek idazkera bakarra izan behar dute jendea elkarrekin komunikatzeko balioko badute. Zer irizten diozu Zestoan egindako lanari? Lan bikaina eta segida izan behar duena. Gainera, herriko izenak osotasunean hartu izana oso garrantzitsua da.
N
ora palmitano
J
ardunian
Gexala
Luis Mendizabal
P
elotan ibiltzeari aspaldi utzi arren, kiroldegiko frontoian edo frontoi zaharrean aurkituko duzue seguruena. Frontoian ez badago, beharbada telebistari begira egongo da, Irujok tantoa noiz egingo. Zestoan futbola existitzen ez zen garaian pelotan jokatzen zuen Luis Mendizabalek. Berak eta herriko mutil ia guztiek, guztiek ez esateagatik. Frontoi zaharrean eta maixtetan ibiltzen zen, kategoriko pelotariekin, Xabino Iruretarekin, Olalde, Inaxio Sorazu eta Fidel Etxaberekin esate baterako, haiek lagunak behar izaten baitzituzten entrenatzeko. Jokatzeari utzita, haur-gazteak entrenatzen eta txapelketak antolatzen hasi zen. Zestoan Manolo Sagarzazu ibiltzen omen zen batik bat eta haren erreleboetako bat izan zen Luis. Lanean lagun izan zituen Bekola, Larrarte zena eta Manuel Ertxin, besteren artean. Artikulu hau idatzi duena jende hori aipatu duenean akordatu da Luisetaz. Garai hartan neskek zein mutilek jokatutako txapelketak argazkitan inmortalizatuta daude, eta hantxe ageri dira jokalariak, Bekola eta Larrarte entrenatzaileak,
Frontoia, bigarren etxea
eta Luis. Urte batzuk pasa dira harrezkero eta Luisek hortxe segitzen du oraintxe kiroldegian oraintxe frontoi zaharrean. Azken urtebete pasatxoan Pelota Eskolan ari da laguntzen. Herriko bost bat lagun elkartu eta hogei bat haurgazte dauzkate entrenatzen. Gustura ari da lanean, baina badu kexa bat: “Astean lau bat aldiz izaten ditugu entrenamenduak, orduak eskatzen ditugu kiroldegiko frontoia libre egon dadin. Batik bat euria egiten duenean gaizki ibiltzen gara, frontoian ume txikiak sartzen direlako. Arriskutsua da ume horientzat pelotarien ondoan jolasean ibiltzea. Gurasoei esan izan diegu, baina ez dute kasurik egiten. Pelotariak berriz, desesperatu egiten dira ume artean. Eskatuko nieke gurasoei frontoian ez sartzeko”. LEHEN HOBEAK Ume asko eta garai desberdinetakoak ezagutu ditu pelotan. Zer moduz jokatzen dute oraingo gazteek, eta lehengoek?: “Orain maila baxuagoa dago”. Seguru esan du hori Luisek. Eta zergatik ote dio maila baxuagoa dela?: “Nire iritziz, futbolak eragin du. Gehienek futbolean egiten dute eta herrian umeak ere ez dira lehen adina. Pelota azkeneko trastoa da. Esaminak direla, futbola dela... lehenengo utziko dutena pelota da. Gurasoek ere ez dute interes handirik jartzen. Gu umetan pelotarekin ateratzen ginen kalera”. Orain kuota jarri ez jarri dabiltza: “Normala den bezala gastuak dauzkagu, pelotak-eta garestiak dira. Batzuetan pentsatzen dugu gurasoek kuota ordaindu beharko luketela gastuei aurre egiteko. Bestetan, pentsatzen dugu orain dela denbora gutxi hasi garela pelota eskola honekin eta ez dela komeni segituan kuota jartzen hastea”. L U I S,
PILOTA TALDEKO ZENBAIT LAGUNEKIN
7 1
Lehenengo partidua
“16 urterekin jokatu nuen lehenengo partidua Fatirekin, Inaxio Lokatza eta Antonio Iruitaren kontra. Partidu asko jokatu nituen Aizarnako Sakarekin eta baita Hilario Ibargurenekin ere. Murgirekin bikote eta bere kontra ere aritu nintzen eta baita Zurdo Madariagarekin ere. Behin, eskuko minez nintzen eta partidu bat ikusten ari nintzen. Hiru zeuden jokatzeko prest, laugarrena falta. Hasi zitzaizkidan lata ematen jokatzeko eta jokatzeko. Eta nik ezetz, eskuko minez nengoela. Bikotea osatuta zutenak desiratzen zeuden nik jokatzeko, ni eskuko minez egonda uste baitzuten erraz irabaziko zutela. Azkenean Esan digu pelotak garestiak izaten direla. Txikitako pelota zuri gogor haiek gogoan baietz esan eta hasi ginen galdetu diogu ea oraingo umeen eskuak goxoago ibiltzen diren: “Bigunekin hasten dira. jokoan. Eskuinarekin ezin nuen Nahi izanez gero bigunekin segi daiteke, baina txapelketetan parte hartzen hasten baza- eta dena ezkerrez hasi nintzen ra pelota gogorragoarekin jokatu behar da, eta beraz, komeni eskuak ohituta edukitzea”. jokatzen... eta partidua irabazi Oraingoek ere eskuan kailua, alegia: “Bai, eskuan kailua eginda egon behar da. Orain pe- genuen! Beste biei ez zien lota gogorra ebitatzeko pala ere sartu da. Neskak ere gaizki ibiltzen dira eskutatik eta pa- grazia handirik egingo! lara errazago jotzen dute”. Pelota eskolan neska gutxi izaten dituzte. Beste batean Saka eta biok azpeitiarren kontra ari ginen. FRONTOIAN HOBETO TELEBISTATIK BAINO Bazen ikusleen artean Baietz dio Luisek, Zestoa pelotazalea dela. Amabirjinetako partiduan behintzat hutsik azpeitiarren alde jokatu zuenen ez dutela egiten. Azkeneko urtetan jende gehiago joan omen da herriko festetako partibat eta momentu hartan dura eta gehienak herritarrak. Fidelak omen zestoarrak. Orain badute nahikoa buruhauseskutan geneukan pilota te irailerako. Amabirjin eguna asteartea baita eta hor dabiltza zer egin ez dakitela; edo zestoarrontzako zen ona, ez egun horretantxe utzi partidua edo asteburura pasa. Bat ala bestea, ea punta-puntako peazpeitiarrentzat. Partiduaren lotariak ikusten ditugun. erdialdean pelota hark ikusle Punta-puntakoak Luisek telebistan ikusten ditu eta baita Azpeitian, Azkoitian eta Zaartera ihes egin zigun eta bila rautzen ere. “Garai batean Zarautza askotan joaten nintzen, delegatu izateagatik sarrera joan ginenean falta! Bateren libre izaten nuelako. Gero iturria itxi zuten, nonbait debaldekoak asko ginen!”. Telebisbatek ederki ezkutatu zuen tan ia partidu denak ikusten ditu, baina ez omen da gauza bera pantailan ikusi ala fronpelota hura!
toian: “Telebistan ez da hobeto ikusten. Bentaja bat dauka, repetizioa. Frontoian aldamenekoarekin hizketan ari zarela ez zarela, dejada! Ez duzu ikusi, eta ez dago repetiziorik. Gainerakoan, frontoian askoz hobeto, han egoten den anbientea... A, eta etxean beste bentaja bat: debalde da”. Ezin gelditu galdetu gabe zein pelotari profesional gustatzen zaion gehien: “Lehen Olaizola II.a. Baina azkenaldian egin dituen gauza batzuk ez zaizkit gustatu, eta orain Irujoren alde egiten dut. Jokalari bezala Aimar kategorikoa da, baina gauza batzuk...”. Eta Aspe enpresari sinpatia handia diola aitortu digu. Ondo sasoiz egindako elkarrizketa da hau, oraindik Banakako Txapelketa finalerdietan zegoenean. Panorama horrela zegoen Luisi kiniela eskatu genionean: Irujo finalera pasa berri eta Beloki-Olaizola II.a jokatzeko. Luisen kiniela: “Finalerdian Aimarrek egingo du aurrera eta finalean Irujok irabaziko du”. Asmatu al du?
PASARTE HAUEK GURUTZEAGA PILOTALEKUAK 100 URTE LIBURUAN DAUDE JASOTA
O
nintza Irureta
agenda ek 27
AINA LARUNBATA
Toponimia eta kale izendegiaren azterketaren erakusketako azken eguna. Goizean zehar, Altxorraren bila jolasa egingo da herri osoan zehar gaztetxoentzat kaleen izenak ikasteko asmoz. Juan Mari Igarataundi presoari omenaldia. Iluntzeko 20:00etan manifestazioa. 22:00etan herri afaria eta berari buruzko DVD emanaldia.
28
•
IGANDEA
Amalda abesbatzak eta Parrokiko abesbatzak, meza ondoren, eguerdiko 13:00ak aldera, elizan emanaldi bat eskeiniko dute. San Juan egoitzak 90. urteurren festa. 11:30ean egoitza atarian mokadutxoa. 13:00etan meza kapilan. 14:00etan bazkaria. Benantxio eta Kontxitari omenaldia. Festa alaitzeko trikitilariak, dantzariak, aizkolariak eta harrijasotzaileak.
•
uz 03
TAILA OSTIRALA
Ekialdeko dantzak, Kultur Etxeko atarian, arratsaldeko 20:00etan. Alima dantza taldeak antolatuta.
04
-5
ASTEBURUAN
Agiro Mendi Taldeak antolatuta irteera Picos de Europara. Izena ematen duen jendearen arabera egokituko dira ibilbideak. Informazio gehiago kiroldegian edo 943 147 942 telefonora deituta.
10 17
OSTIRALA
Zestoako bandaren kontzertua, udaletxeko arkupetan, arratsaldeko 20:00etan. OSTIRALA
21:00etan afari-mokadutxoa umeentzat, plazan. Norberak eraman beharko du bokadiloa; Ekain Guraso Elkarteak jarriko ditu postre, edari, mahaia eta gainontzekoak. 22:00etan Zinea Izarpean, umeentzat.
24
OSTIRALA
Saxo laukotea, Pio Baroja plazan, arratsaldeko 20:00etan.
zoak jaietan
Au S ankristobalak Narruondon K armengo Amaren jaiak Arroabean S antio Santanak Arroagoian
Uztailaren 10, 11 eta 12an. Uztailaren 16 tik 19ra
Uztailaren 24 tik 26ra.
• Utartean, 3 eta 12 urte bitarteko 119 haurrek parte
daleku irekiak. Ekainaren 29tik uztailaren 24 bi-
hartuko dute udalekuetan. Herriguneaz gain, Aizarnan eta Arroabean ere taldeak osatu dira. Urtez-urte haur gehiago animatzen da! urtekoentzat udalekuak. Guraso talde batek, uztailean zehar begirale bat hartuko du umeen zaintzarako. Guraso bat txandakatuko da egunero begiraleari laguntzeko. irol udalekuak. Ekainaren 24tik uztailaren 24ra, 9 eta 16 urte bitarteko gazteentzat kirol udalekuak izango dira. Oier Agirrezabala izango da koordinatzailea.
•2
•K
9
publierreportajea
1
Etxean konposta egiten Etxean sortutako elikagai-hondakinak eta landare-hondarrak zerorrek birzikla ditzakezu konposta eginaz. Berdegune zati bat (lorategia, baratza...) besterik ez duzu behar JOXE ALBERDI Zenbat denbora daramazu konposta egiten? 2 urte. Ikastaro bat egin genuen Azkoitian eta han eman zidaten ontzia. Zestoan lehenetariko bat izan nintzen. Nabaritu al duzu zabor gutxiago sortzen duzula etxean? Dudarik gabe. Baratzean daukagu ontzia, zabor poltsa bat ekartzen dut egunero etxetik eta baratzean bertan sortzen den hondakin organikoa ere bertara botatzen dut baina hala ere ez da betetzen ia konpostagailua, asko gutxitzen da prozesuan. Bertatik lortzen dudan konposta gero baratzean erabiltzen dut.
MIKEL ODRIOZOLA Zein da helburua? Zaborrari beste irtenbide bat ematea. Etxean bi ontzi ditugu eta beste bat Aizarnan. Sei hilabetetan ontzi bat betetzen dugu eta gero konpost prozesua egiten uzten dugu, itxita, eta bigarrenera hasten gara hondakinak botatzen. Gure etxean ia %100 birziklatzen da. Nora bota ez dakiguna edo bakarrik botatzen dugu zaborretara. 6 pertsonek jaten dugu etxe honetan eta astean zabor poltsa bat ez dugu betetzen. Erosketak egiteko orduan ere saiatzen gara plastikozko ontzietan eta datozen produktuak ez erosten‌ Lan handia al da? Ontzi batera bota beharrean bestera botatzea ez da lana. Denbora pixka bat dedikatu behar zaio konpostagailuari, mugitu ezkero ez du usainik botatzen. Lortutako konpostarekin zer egiten duzue? Gure ongarria begetala da, ez dugu animaliatik datorren ezer botatzen konpostagailura. Aizarnan erabiltzen dugu.