99 - 2009 urria

Page 1

2009/10

99. alea

Ilusioa ikastolaren

hazia


EGIN

ZAITEZ BAZKIDE

TELEFONOZ (943 147 123) E-MAILEZ (DANBOLIN@TOPAGUNEA.COM) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ EDO ABENDUAREN 12AN UDALETXE AZPIAN JARRIKO DUGUN MAHAIRA EKARRIZ IZENA/BI DEITURA: HELBIDEA:

HERRIA: TEL.:

KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):

POSTA KODEA:

NORTASUN AGIRIA:

www.zestoaautoak.com


Herrialde arrotz, ezezagun eta Euskal Herriaren berotasuna falta duen batetik ari natzaizue idazten. Gran Hermano batean murgildu naizen arren, notiziak iritsi eta iritsi ari zaizkit Zestoatik, azkena Danbolinetik. Konpromisoa eta elkarlana dira Danbolinen ardatzak, bere egunerokoa. Eta laurogeita hemeretzigarren aleari sarrera ematea egokitu zait, azkar esaten da, 99 ale! Milanen nago, Italiako hiri “glamourosoenean” nire ikasketei amaiera emateko asmoz, baina oraindik ere Zestoako zurrumurru guztiak entzun ahal ditzaket. Berri onak azkar iritsi zaizkit, baina txarrak ere baditut esku artean. Nafarroako euskarazko hedabideak kinka larrian omen daude. Izan ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideentzat aurreko urtetik zegoen diru partida blokeatu omen du, bigarren aldiz. Aurreko urtean, 310.000 euro blokeatu zizkioten eta horren aurrean, euskarazko hedabideen ordezkariek diru laguntza politika egokia izateko hitzarmena eta blokeoa kentzeko eskaera zuzendu zioten Parlamentuari. Emaitza ez da koherentea: euskarazko hedabideek hitzarmenik gabe eta dirurik gabe jarraitzen dute. Inpotentziaz beteriko mundu batean galdu dira, eurena denaren alde egindako milaka borrokek ez baitute erantzunik jaso. Baina goazen Danbolineko bidaiari ekitera. Dakidanez Teo eta Marije udan Hualcavelican izan omen dira eta Danbolinek horren berri jasotzeko ardura hartu du. Amerikako berotasunarekin babestutako argazki erreportaje baten bidez, senar-emazte horiek izandako abenturak islatzen saiatu gara, izan ere irudi batek mila hitzek baina gehiago esaten du! Amerikan ibili ostean Euskal Herrian geratu gara, Aizarnan izan baitu hurrengo geltokia Danbolinek. Jardunian sailean, Aitziber Sarobe biologoak Gazumeri buruz hitz egin digu, Lierni Arrietak eginiko elkarrizketan. Naiara Exposito eta Jone Bergarak, bestalde, Zestoako andereñoekin biltzeko aukera izan dute, Zestoako ikastolaren sorreraren urteurrena dela eta. Karmele, Kontxita eta Begoña andereñoak entzunez gero, ziur nago herritar gehienoi irribarre txiki bat sortuko zaigula. Askoren haurtzaroko irudi izandako emakume horiek euren anekdotak eta oroitzapenak kontatu dituzte Danbolinen. Inozentziaz eta sentimenduz betetako artikulu horrek, haurtzarora jauzi egiteko aukera eskaintzen digu. Bitartean, nik Gran Hermano honen partaide izaten jarraituko dut, Zestoako notizien hartzaile izaten jarraituz. Pizza eta pasta platerkadak jaten gizenduko naiz eta Danbolinen ehungarren alearen zain geratuko naiz. Ciao!

J

d a n b o l i nEK

anire Diaz

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 15 16 18

MILANETIK ZESTOARA BEGIRA

INKESTA

ENBIDOAK

ILUSIOA IKASTOLAREN HAZIA

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN AITZIBER SAROBE

EGUNKARIA EPAIKETAREN ATARIAN

PERUKO KOLORE BIZIAK GURERA EKARRIZ

UDALEKO BERRIAK

diruz lagundutakoa


enbidoa I. A L DA K E TA G A R A I A ur egungo garaia ezin uka aldaketa garaia denik. Hala behar du, ezin dugu ideia berdinekin jarraitu eboluzionatu gabe, gure jendartea batzutan azkarxeago eta beste batzutan mantsoxeago aurrera doa (norabide onean ote doan beste kontu bat da). Aurreko enbido batean zaborrari buruz esaten zirenak egia borobilak ziren, ohiturak aldatu behar ditugu zabor gutxiago sortuz eta praktika ekologikoagoak eginez. Beste alor bat aldatzen hasi dena egile eskubideena da. Copyright, copyleft, Creative Commons eta horrelako hitzak gero eta ezagunagoak dira. Informatikan adibidez, software librea dago. Aldatzeko, hobetzeko eta partekatzeko aukera ematen dizu eta gero eta administrazio eta erakunde gehiago dago urrats hori ematen duena. Ez dakit nik, gure ingurumari honetan kontu horrekin nola gauden. Ez ditut jarraitzen gertutik udaletxea, osasun etxea edota administrazioko beste atalak, baina oraindik Microsoft-ek gure kontura mozkin handiak lortzen dituela ez dut duda izpirik. Gauza antzekoa gertatzen da musikarekin. Zenbat talde daude euren abestiak deskargatzea ahalbidetzen dutenak? Gutxi. Talde batzuk izan ditzakete letra oso progreak baina praktika, progrea da? Ezin dute kontzertuetatik bizi? Horren alderdirik muturrekoena SGAE da. Detektibeak bidali izan ditu ezteietara zer musika jartzen den espiatzera, gero kobratzeko. Horri aurre egiteko deskarga softwarea sortu da (P2P) eta gaur egun loraldian daude, baina errepresioa ere bai. Nikolas Txiki Frantzian egurra ematen duten legeak proposatzen hasia da, nahiz eta lehenbiziko aldi honetan atzera bota dioten. Espainian ere, Sinde (Sin descargas) deitzen omen den kultura ministroa ezaguna da filosofia berdina defenditzen duelako. Kobratzen hasi behar dute gurpila inbentatu zuenaren oinordekoek? Kultura simaurra bezalakoa da, zenbat eta zabalduagoa egon are eta fruitu gehiago ematen dio jendarteari.

Ga

L

uix Gazta単aga

Zer da zuretzat ehiza? Ehiza da errege kontuetatik gelditzen den residuo sozial bakarra. Garai batean beraiek bakarrik zuten aukera ehiza egiteko eta gero burgesak kopiatzen hasi ziren Uso batzuei tiroak botatzea? Hori deportea al da?

52 urte

Jesus Aizpurua

Neri ez zait interesatzen, mendira goizean goiz jaikitzeak eta neri nahikoa alfer gure ematen dit eta bestela ere gora begira igual nekatu!

14 urte

Aitor Arzuaga


5 Neri ez zait Gaizki ez gustatzen, irudiEzkonduak eskapatzeko sis- diot irizten, nahi tze zait ez dela tema mendira eta duenak egin de- beharrezkoa animutilzaharrak di- zala, denen gus- maliak horrela renak hamaiketa- tua ez da baina hiltzea, neretzaelkar errespeta- ko ez da behakoa egiteko aitzen badugu rrezkoa eta detzaki ederra! ba… bekatzea ere aztertu beharko Juan Olaizola Mari Kruz Arzalluz litzateke edo ez 45 urte dakit ba, agian 58 urte gehitxo da baina…

19 urte

Nagore Calero

Gure etxean ehiza kontua izaten den, niri ez zaidan asko gustatzen baina errespetatu egiten dinat, bazekinat afizio handia dagoela eta jendeari asko gustatzen zaiola eta benetan natura maite duenak ba hori ere errespetatu egiten duela.

46 urte

Agurtzane Gaztañaga

N ONGOA ZARA ?

H

AU BAI galdera ohikoa, norbait ezagutu eta lehenengo ez baldin bada, bigarren egindako galdera horixe izan ohi da. Berez, erraza behar luke horri erantzuteak, baina mapetan zein paperetan agertzen ez den herri eta lurraldekoa bazara, zaildu egiten dira gauzak. Aurten Irlandan izan naiz oporretan eta han ere egunean dozenaka aldiz galdetzen ziguten nongoak ote ginen. Guk azkar erantzuten genuen “from the Basque Country” ginela eta harrigarria bada ere, irlandarrek ez ziguten aurpegi arrarorik jartzen (agian bi herrietako gatazka politikoak sortutako konplizitatearen eragina izango da). Dublinen geundela ordea, tipo batek nongoak ote ginen galdetu zigun eta guk euskaldunak ginela erantzutean alboan zegoen espainiar batek “entonces son españoles” erantzun zuen, bere burua aurkezten nahikoa lan ez eta gurea ere berak aurkeztu nahi zuen antza. Madrilgoa zela eta Jezú (Jexux) izena zuela esan zuenean dena ulertu genuen ordea, pentsa zenbat maite gaituzten, beti beraien talde berean sartu nahi gaituztela. Euskalduna izatearekin nahikoa ez eta arroarra ere banaiz ordea, eta horrekin ere makina bat buruhauste izan ditut. Arroa Behekoa naizela esandakoan, batzuk, Kontxintxinakoa naizela esanda bezala begiratu izan didate, baina normalean, Zestoa eta Zumaia artean dagoen herri txiki bat dela esanda nahikoa izaten da. Kasu horretan ere badaude ordea, grazia handia ematen dutelakoan “a, ordun zestuarra zea” esateko ohitura dutenak, batez ere, Zumaiako institutura pasatakoan, eta are gehiago orain, Zestoako aldizkarian idatzi dudanean, baina Baleiken ere idatzi izan dut eta ez naiz zumaiarra, ezta gutxiago ere. Egia esan behar badut, nik ez daukat ezer Zestoaren aurka, giro polit eta jatorreko herria iruditzen baitzait (zer esango dut ba Danbolinen jejeje), baina txikitatik arroarrok herri honekiko izan dugun lotura urriagatik ez naiz bertakoa sentitzen. Izan ere, Zestoara gaixorik gaudenean (medikuarenera), zerbaiti buruz kexatu edo zerbait eskatu behar dugunean (udaletxera) edo festaren bat dagoenean soilik joaten gara normalean. Ni arroarra eta euskalduna naiz. Eta zu, nongoa zara zu?

E

nbido 2. Irati Manzisidor


Ilusioa ikastolare

hazia

EUSKAL JAIAREN ONDOREN: ZESTOAKO IKASTOLA Nork ez ditu ezagutzen Kontxita, Karmele eta Begoña andereñoak? Ia zestoar guztion andereño izan dira, ume-umetan gainera. Baina hiru andereño horien atzean historia garrantzitsua dago, izan ere, ikastolaren sorreran ibilitakoak dira hiruak, Begoña Unanue eta Pepita Iriondo aurrena, ondoren Karmele Izeta eta beranduxeago Kontxita Garaizabal. Berak dioen bezala, “iritsi nintzenerako hauek ia lan guztia eginda zuten!”. Begoña da hiruetan gazteena, 18 urterekin hasi zen eta oraindik ere lanean jarraitzen du, 43 urte daramatza irakaskuntzan. Karmele 30 urterekin hasi zen eta 35 urte egin zituen. Kontxita, berriz, azkena sartu zen 42 urterekin eta hiruetan zaharrena izanik, lehena izan zen jubilatzen.

TXANPIÑOIKO GELETAN, 1986AN JAIOTAKOAK

KARMELE IZETA, BEGOÑA UNANUE ETA KONTXITA GARAIZABAL

1965-1966 ikasturtean Urola bailaran eta Gipuzkoan orokorrean, ikastolen aldeko mugimendua gero eta nabariagoa zen. Garai hartan Azpeitiko ikastola lehenengo pausoak ematen hasia zen. Euskal jaia antolatzen zuen euskaltzale talde bat ere bazen herrian eta mugimendu hori ilusio handiz eta oso gertutik jarraitzen zuen. Euskal jai horietako baten ondorenean hasi zen giroa berotzen. Taldeko asko gurasoak izanik, beraien seme alabak euskal giro batean hezteko gogoa gero eta nabarmenagoa zen. Inguruko herrietako esperien-


7

en tzia ikusirik, poliki-poliki herrian ere lehen pausuak ematen hasi ziren. Garai zailak ziren, Francoren diktadurapean bizi ziren eta euskal kultura, hizkuntza eta euskal giroa orokorrean nahiko zapalduak zeuden. Gainera beste bi ikastetxe ere bazeuden, Miserikordiako mojena eta San Jose ikastetxea. 1966-1967 ikasturGUARDIA ZIBILEKIN tea izan zen Zestoako Hasierako urte haietan une politak bizi izan ikastolaren lehen urzituzten, baina baita gogorrak ere; bereziki tea. “Galdetu zidaten garai hartako giro politikoagatik. Guardia ea prest egongo ninZibilarekin ere izan zuten pasadizo bat tzatekeen ikastolan baino gehiago, ez omen zieten bista gainetik andereño izateko eta kentzen, baina beldurrik ez omen zuten nik baietz esan nien”, pasatzen. “Askotan etortzen ziren miaketak gogoratzen du Begoegitera, azken finean, gu ez ginen ñak. “Garai hartan 18 andereñoak eta ez geunden ikastola batean, urte besterik ez nigu catequesis parroquialeko taldea ginen. tuen! Batxilergoa ikasiBeno, hori zen guk esaten genuena!”, ta nuen eta magisterio azaldu du Begoñak. ikasteko asmoa nuen, Egun osoan haurrak elizako sakristia baina eskaintza hori barruan ezin zituztenez eduki, arratsaldetan egin zidatenean hasi mendira joaten ziren haurrei natura zuzengabe nengoen; garai zuzenean erakustera: “Behin, Baltzolan hartan titulurik gabegeunden haur guztiak borobil batean jarri ko jende asko zegoen. eta zizareak ikusten. Bidera atera Pepita Iriondo eta biok zitzaizkigun bi Guardia Zibil eta ea zertan hasi ginen ikastolan ari ginen galdetu ziguten. Guk zizareak lanean. Lehenengo nolakoak ziren erakusten ari ginela esan praktikak egiten Dogenien eta han joan ziren! Zer zerikusi ote nostian egon nintzen, dute zizareek katekesiarekin, baina…” Horrelako istorioak bat baino gehiago bizi izan zituztela diote.

“ALPARGATAK URRATUTA” DANTZA EGITEN

Aramitarrek kudeatzen zuten erresidentzian. Erresidentzia horretan klaseak jasotzen genituen: euskal literatura, historia, gramatika… eta praktikak egitera inguruko ikastoletara joaten ginen”. Andereñoek korrika eta presaka jaso behar izan zuten prestakuntza, lehenbailehen lanean hasteko. Begoña prestatzen zen bitartean, eta ikasturte hasiera izanik, Donostiako emakume bat aritu zen hiru hilabetez edo, andereño Pepitarekin. Hasierako proiektu hark segituan hartu zuen indarra eta gero eta ikasle gehiago zegoenez, irakasle gehiago behar ziren eta hala, hirugarren ikasturtean Karmele Izeta ere prestakuntza jasotzen hasi zen. Ikastola martxan zela ere prestakuntza etengabea izan zuten andereñoek, urtero uztailean Donostiara joaten ziren ikastaroak egitera, seminariora, Santo Tomas lizeora… Kataluniarrekin ere aritu ziren, “haiek metodologian eta, beti joan izan dira aurretik”, azaldu du Karmelek.

···


··· ELIZONDO ZINEMAN 1966 URTE INGURUAN

JAIOTAKOAK

IDIAZPIKO GELETAN 1978AN JAIOTAKOAK

Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako ikastolek bat eginda Izarraizpe Kooperatiba sortu zuten eta Zestoako haurrak eskolaurrea egin ondoren, sei urterekin, Loiolan jesuitek utzitako geletan, ikasketekin jarraitzeko aukera izan zuten. Hasierako urteetan Elizaren babesa oso garrantzitsua izan zela diote. Zestoan ere zentroan ematen zituzten eskolak. 1968an Guardia Zibilak ixteko agindua ekarri zuen eta hiru hilabetez ikastola “itxita” egon zen. Bitartean, elizako sakristian egon ziren batzuk eta Pepitaren etxean beste batzuk. Orduan ere beharrezkoa izan zen Elizaren laguntza ikastolarekin jarraitu ahal izateko. “Gurasoen lana eta inplikazioa ere goraipatzekoa zen. Beraien laguntza eta konfiantzarik gabe ezi-

nezkoa izango zen lortutakoa. Kontuan hartu behar da ez genekiela ziur funtzionatuko ote zuen eta ausardia behar zen seme alabak horren baliabide gutxi zituen ikastola batetara eramateko. Ez dugu ahaztu behar gainera 6 urterekin autobusa hartu eta Loiolara joan behar zutela… Baina hala eta guztiz ere, erantzuna oso ona izan zen eta guri ilusio horrek indar izugarria ematen zigun lanean jarraitzeko. Loiolako gelak egokitzen eta prestatzen ere lan handia egin zuten guraso eta laguntzaileek”, azaldu du Karmelek. Arroagoian ere, garai batean izan zuten ikastola, Antonita Iriondo zen andereño bertan, baina zenbait auzotan ez zen aukera hori eta gurasoek ekarri eta eraman zituzten haurrak auzoetatik, modu horretan haur kopuruak gorakada nabarmena izan zuen ikastolan. Gerora zerbitzu hori autobus bat jarriz hobetu zen. Herrian zegoen giroa “zoragarria” zela nabarmendu dute, eta inplikazioa ikaragarria. Dirua ateratzeko ekiH-AREN ALDEKOAK ETA KONTRAKOAK men handiak egiten zituzten: Seat 600 bat zozketatzen zuten, txahal Une zailei edo oroitzapen txarrei buruz bat ere bai, txartelak atera eta hegaldetuta, Euskal Herri osoko testu liburuak rriz herri txahala hartuta ibiltzen bateratze aldera, euskara batuan argitaratu ziren, festetan taberna jartzen zubehar zela erabaki zenekoa dute gogoan. ten… Izugarrizko ilusioa zegoen. Mugimendu handia sortu zen herrietan, Ikasle bakoitzak bere kuota zuen, izan ere batzuk H-aren alde zeuden eta baina horrez gain, proiektua diruz beste batzuk kontra. “Oso giro txarra sortu laguntzen zuten herritar mordoa zen, betidanik elkartuta egon zen jendea bi zegoen, nahiz umerik ikastolan ez taldetan banatzen hasi zen. Familietan ere izan. haserre handiak izan ziren. Erreferendum bat egin zen Urola bailaran eta batuaren aldekoek irabazi zuten. Une oso zailak eta desatseginak izan ziren.

“Garai hartako gurasoek ikaragarrizko meritua zuten. Bitarteko gutxi, ziurtasunik ere ez etorkizunera begira… Ausardia eta konfiantza ikaragarria erakutsi zuten”


9 Ikastolek zerabilten metodologia oso ezberdina zela azaldu dute, “jolasen bidez eta irakasten genuen. Lana askoz atseginagoa zen; txotxen bidez, plastilinarekin, marrazki eta margolanak eginez, puzzleak, eraikuntzak, diskoak… denetarik erabiltzen genuen. Nire ustez askoz aberatsagoa zen, haurrekiko hurbiltasun handiagoa zegoen. Mahairik ere ez genuen erabiltzen, haurrak lurrean borobilean eserita izaten genituen”. Hala ere, baldintzak eskas samarrak zirela gogoratzen du Karmelek. Zentroan iluntzetan gazteek erabiltzen zituzten gela berberak erabiltzen ziren goizean haurrekin eta sarritan gelak eta komunak txukundu behar izaten zituzten. Bitarteko gutxi zegoenez, prestakuntza lanetan ordu asko sartzen zuten, baina “beste garai batzuk ziren eta sasoia ere beste bat genuen”.

IKASTOLA SORTU ETA HAMAR URTERA Urteekin batera ikastolak ere aurrera jarraitu zuen. Normaltasunean jardutea lortu zuten, baina ikastolaren egoitza beti izan zen alde batetik besterakoa. Zentroan hasi ziren, sakristian ere aritu ziren, handik Idiazpiko lokaletara joan ziren, kiroldegian ere izan ziren hainbat gela… 1976an, bi urteko haurren eskolaratzea izan zen eta txikienekin aritzeko beste irakasle bat behar zenez, Kontxita hasi zen lanean. Gerora Manuel eta Lurdes Arregi, Maria Jesus Garate, Maite Korta eta beste zenbait irakasle hasi ziren ikastolan. 1983-1984 ikasturtean mojen eskolarik ez zegoen jada. Eskola nazionala ere ez zen garai batekoa, haurren kopurua ere ez zen bi eskola mantentzeko adinakoa eta giroa euskalduna zen. Bi ikastetxeen arteko harremana sendotzen joan zen bateratzea eman zen arte. Giro ederrean egin zela gogoratzen dute andereñoek. San Jose Ikastetxeko geletara pasa ziren orduan ikasle gehienak eta txikienak “txanpiñoira”. Pixkanaka baliabideak lortuz joan ziren eta “txanpiñoian” jolaslekua ere bazuten. Hori “lujo bat zen” Karmeleren ustetan, ordura arte gela barruan moldatu behar izaten baitzuten. Atzera begira jarrita, poza eta esker ona besterik ez dute sentitzen lan horretan jarduteko zortea izan dutelako. Kezka eta urduritasun momentu asko izan dituzte zalantzarik gabe, asko eman dute, baina gehiago jaso dutela diote.

ZENTROAN, 68 ETA 69AN JAIOTAKOAK

N

aiara Exposito eta Jone Bergara


zulo

danbolin

Irailak 25 Urola Erdiko Mankomunitateak ontzien birziklapenari buruzko erakusketa

Urriaren 3an, Julian Serrano,

Irailak 25 Adin ezberdinetako pilotariak txapelketetan mailaz igotzeko

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zenbakidun adiskide izendatu zuten Azkoitiko Insausti Jauregian. Aurrez sarrera ikasgai bat aurkeztu zuen. Ekitaldi hunkigarria izan zen eta Julianen lagun asko gerturatu ziren bertara. Bere esanetan, “Elkarte honen partaide izatea, ohore bat da eta aldi berean bultzada bat suposatzen du Zestoaren historiari buruzko lanetan jarraitzeko�. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen helburua, zientzia, arte ederrak eta letretan Euskal Herriaren joera eta zaletasuna bultzatzea dira, ohiturak zuzendu eta fintzea eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzea. Helburu horietarako zuzenduko ditu, aurrerapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatzen duten jarduera, azterketa edo ikerketa guztiak, eta herriaren hizkuntza, lege, ohitura eta usadioak, eta historia aztertzen jarraituko du. Julianek esku artean dituen ikerketa proiektuek, elkartearen laguntza eta babesa izango dute.

Irailak 26 Xabin Etxaideren erailketatik 14 urtera omenaldia

Irailak 29 Kale izendegi berria ikasteko gaztetxoak “altxorraren bila�.

Urrezko ezteiak Urriaren 17an, Carlos Etchezarreta eta Beatriz Romok urrezko ezteiak ospatu zituzten. 50 urte elkarrekin alajaina, zorionak!!

Urriak 3 Bertsolari txapelketa nagusiko lehen kanporaketa


1

k

1

Urriak 9

ale/bale KALE.

BERRIRO APARKALEKU FALTA IZANGO DUGU! IZORRATUTA ETA GELDIK DAUDEN AUTOAK BESTE NORABAIT!

BA L E .

Hasi dira Bainuetxeko pasabidea egiteko lanak

Urriak 14 Azken atxiloketak salatzeko batzarra eta manifestaldia egin ziren

KOSTATA BAINA

ARROABEKO PLAZARI TXUKUNDU BAT EMAN DIOTE, DENEN GUSTUA EGITEA ZAILA DA, BAINA LEHEN BAINO HOBETO DAGO BEHINTZAT! OHARRA

AZAROTIK AURRERA ZUEN IRITZI, IRADOKIZUN, KEXA ETA ZORIONAK JASOKO DITUGU ATAL HONETAN. LABURRAK IZATEA ETA ERRESPETUZKOAK IZATEA BESTERIK EZ DUGU ESKATZEN. BADAKIGU ASKOTAN GAIZKI EGINDAKOAK ERRAZAGO IKUSTEN DITUGULA, BAINA ONDO EGINAK ERE KONTUTAN HARTZEA NAHI GENUKE. EUSKARARI DAGOZKIONAK UDALEKO EUSKARA SAILERA ZUZENDUKO DITUGU. BIDALI danbolin@topagunea.com HELBIDERA.

Urriak 17 Puzgarriak eta txokolatada bikaina Arroagoian

Urriak 18 GR 121-eko etapa gogorrenetako bat egin dute

Natur astea antolatu zuen Zestoako Katamarrua Natur Taldeak. Besteak beste haurrentzako pelikula bat eskaini zen udaletxe azpian, palomita eta guzti. Konposta nola egiten zen ere ikasi zuten eta Lasaora ere irteera bat antolatu zen. Urola ibaiko arrainei buruzko informazioa daukaten panelak ere inauguratu zituzten.

Urriak 23 Sorkunen kontzertu bikaina Iraetan


J

ardunian

sarobe Aitziber

Gazume mendi muinoa Errezil, Azpeitia eta Asteasuko lurretan dago. Muino horretantxe jarri nahi zituen Eusko Jaurlaritzak haize errotak gure energia beharrak asetzen laguntzeko. Aitziber Sarobe pixka bat urrutiragokoa da, Zarauzkoa, baina familiaren zati bat aizarnarra du. Familiaren gertutasunak baino Gazumen errotek izan zezaketen inpaktuak kezkatuta, gaia gertu-gertutik jarraitu du. Biologoa da eta

E

usko Jaurlaritzak Energia Eolikoaren Plana eten egin du, kontrakoak perretxikoak bezala atera zaizkio, erakundeak eta herri mugimenduak. Zarauztarra ere kontra dago, ez eolikoak jartzearen aurka, baizik eta Jaurlaritzak planteatzen duen energia ereduaren aurka. Nola erabaki zuen Jaurlaritzak Gazumen haize errotak jartzea? Energia Eolikoaren Lurraldearen Zatikako Plana 2003an onartu zen. Plan horrek esaten du Euskal Autonomia Erkidegoan energia non eta nola erabili behar den. Behin plan hori onartuta udalek zeresan gutxi daukate. Plan horrek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Babeserako Legea ere ez du betetzen. Areago, horrelako planei ingurumenean izan dezaketen eraginari buruzko ikerketa egin behar zaie, eta honi ez zitzaion egin. Hasieratik behartuta onartu zen plana, legitimitate gehiegi gabe. Plan horrek haizea aprobetxatzeko zentral eolikoak baino ez ditu planteatzen eta denak mendi puntetan. Bi bloketan banatu zituzten egin beharreko zentral guztiak: energia etekin handia aterako zitzaienak eta aprobetxamendu txikikoak (eta ingurumen

“ Eolikoak? Beste energia

iturrien alternatiba balitz, agian bai�

Zarauzko Arkamurka Natur Elkartean urteak daramatza.

inpaktu handia eragingo zutenak). Legeak berak esaten zuen lehenengo blokekoak egin arte ez zirela bigarren blokekoak egingo. Gazume bigarren blokean sartzen zen. Lehenengo blokeko zentral eolikoak egin aurretik Gazumen haize errotak egiten ahalegindu dira. Zergatik eten dute plana? Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Energia Eolikoaren Lurralde Plana berraztertzea eskatu du. Bizkaiko Foru Aldundiak gauza bera eskatua


3 1

zuen. Legebiltzarrak ere plana geratzeko eskatu du. Horregatik gelditu da zentral eolikoa eraikitzeko prozesua oraingoz. Zergatik zaudete ekologistak Gazumeko zentral eolikoaren kontra? Eusko Jaurlaritzak energiari buruz egiten duen diagnostikoarekin bat gatoz: EAEn kontsumitzen dugun energiaren %6a ere ez dugu produzitzen, eta egoera horri aurre egin behar zaio. Petrolioa inportatzen dugu eta energia mota horrekiko dependentzia izugarrizkoa da. Bestalde, ez da zentzuzkoa “Lemoizen nuklearrik ez!” esan eta gero Frantziako zentral nuklearretara entxufatuta egotea. Haize errotetara bueltatuz, zentral eoliko horien planteamendua ez da orain erabiltzen ditugun energia iturrien alternatiba izatea, baizik eta energia iturri bat gehiago izatea, eta hori onartzeko prest ez gaude. Energia ereduaren planteamendu orokorrean ez dago inongo aldaketarik: oraingo energia iturriak kontsumitu eta energia eolikoa gehitu. Hori da Gazumeko haize errotei kontra egiteko arrazoi nagusia.

Haize errotarik ez, orduan? Naturazaleon ikuspegitik, ingurumenean izugarrizko eragina daukan jarduera da. Haize errotak mendi puntetan baino ez, eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ia mendilerro guztietan. Ez gaudela eolikoak onartzeko prest? Beste energia iturrien alternatiba balitz, agian bai. Diskurtso horrekin zer gertatu den ikusteko Nafarroa da adibiderik onena. Nafarroa goitik behera haize errotez josi dute. Eolikoek sortutako energiari gehitu zentral hidroelektrikoena eta nafarrek gastatzen duten energia adina ia beraiek sortzen dute. Bada, egoera horretan daudela Castejonen ziklo konbinatuko zentrala jarri dute [kanpotik ekarritako gas naturala erabiltzen dute energia sortzeko].

···


路路路 Nafarroako Gobernuak hala egitea erabaki du. Nola antolatzen da Eusko Jaurlaritza? Salatzekoa da. Bost urtetik behin, Eusko Jaurlaritzak Energia Plana berritzen du. 2005-2010 planean gaude. Plan horretan aurreikusten da zenbateko energia beharra izango dugun, energia hori nondik ekarriko den eta zein energia iturri erabiliko diren. Plan hori Energiaren Euskal Erakundearen [EVE] bitartez, energiaren alorra gestionatzen duten enpresa pribatuek Eusko Jaurlaritzarentzat egindako plana da. Horiek erabakitzen dute zenbat energia behar den. Guk ardura publiko handiagoa eskatzen dugu. Enpresa pribatu batzuek esan behar al digute zenbat energia gastatu behar dugun hemendik bost urtera? Energia kontsumoaren atzean ez dago industria garapena soilik, gizarte eredu oso bat dago. Energia aurreztea edo energia gastua moderatzea ere aukerak dira, baina ez dira mahai gainean jartzen. Gero eta kontsumo handiagoa bultzatzen da, gero eta energia gehiago inportatuz. Ez al daukagu akaso behar morala energia aurrezten hasteko? Zergatik ezin dugu behar puntualetara egokitutako energia eolikoen ustiaketa bideratu? Zergatik kontzentratuak dauden zentral eolikoak?

Zer esan nahi duzu horrekin? Mendi puntetan haize asko dabil, baina badabil haizea haranetan. Gazumeko 15 haize errotak baino, Arroako poligonoan bi, Zarauzko poligonoan beste bat, eta Azpeitian beste bat. Momentuan, energia ekoizpena txikiagoa da, baina inpaktua ere askoz txikiagoa. Nik esango nuke, pedagogikoki ere beste kontzientzia maila bat ematen duela. Goizero lantokira sartu aurretik lanerako behar dugun energiaz ohartarazten gaitu. Esate baterako, Jaurlaritzako Energia Saileko kargu politiko bati iaz galdetu nion adibidez Zarauzko kanpinean ezin ahalko litzatekeen haize errotarik jarri. Erantzun zuen inpaktua handiegia litzatekeela. Natur parkean haize errotak jarri eta ohitu egin behar dugula esaten digute eta Zarautzen errotak hondartzatik ikusiko liratekeela, eta orduan ez. Haize errotek zertan eragingo lukete konkretuki Gazumen? Inpaktua bitan banatzen da: zentral eolikoa eraikitzeko egin behar den txikizioa, eta ondoren, martxan dagoenean egiten dena. Asteasun, Azpeitian eta Errezilen eragingo luke. Egia da Asteasuko lurretan pista batzuk dagoeneko eraikita daudela eta horiek berrerabiltzeko asmoa zegoela, baina pista horiek 2,5 metroko zabalera dute eta 6ra zabaldu beharko lirateke. Bestalde, Lasaoko zentral elektrikora kableak eraman beharko lirateke. Behin martxan jarri ondoren, Nafarroan ondorioztatu dute kalterik handiena hegazti eta saguzarrei egiten zaiela. Gazume migrazio lekua da eta horrelakoetan hegaztiek ez dute ikasten. Nafarroan mila modutako probak egin dituzte: haize erroten hegalak margotu, soinu desberdinak atera... Ahalegin denak alferrik. Behe-lainoa sartzen duenean, hegaztiak zapla erortzen dira. Esan beharra dago Gazume LICa dela [Europar Batasunak ezarritako babes arauak ditu] eta hemendik ere badator naturazaleon frustrazioa. Lehendabizi leku bat babestuko dela esaten dute eta ondoren zentral eolikoa proposatzen dute. Eusko Jaurlaritzan, departamentuen arteko koherentzia eza sumatzen da. Ingurumen Sailak babesten du eta Industria Sailak energia produzitu nahi du. Nora goaz?

N

aiara Exp贸sito Alberdi


5 1

Egunkaria,

epaiketaren atarian Sei urte eta erdi pasatu dira, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak aginduta, Guardia Zibila Euskaldunon Egunkaria-ren egoitzetan indarrez sartu, haiek itxi eta hamar lagun atxilotuta eraman zituenetik. Haien artean zeuden, besteak beste, Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendaria, Joan Mari Torrealdai Administrazio Kontseiluko presidentea, IĂąaki Uria Kontseilari Ordezkaria eta Txema Auzmendi Administrazio Kontseiluko kidea. Nekez ahazteko moduko egunak izan ziren haiek. Milaka eta milaka lagun atera ziren kaleetara, bakoitzak bere eremutik, atxilotuak aske uzteko, Egunkaria berriro ere irekitzeko eskatzeko eta euskalgintzak jasandako eraso bortitza salatzeko. Donostian itxiera gertatu eta bi egunetara egindako manifestazio erraldoia izan zen Egunkaria-ko langileok jaso genuen elkartasun besarkada itzelaren erakusle ikaragarria. Sei urte eta erdi pasatu dira, eta esparru ugaritatik auzia artxibatu eta epaiketa ez egiteko eskaera egin bada ere, Egunkariaren proiektuan buru-belarri lan egindako bost lagun epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean hilabete honetan bertan. Juan del Olmo epaileak 1993an ustez ETAri atzemandako paper batzuk hartu zituen oinarri Egunkaria-ren kontrako salaketa egiteko. Hamar urte horietan (1993-2003), Espainiako Auzitegi Nazionaleko hainbat epailek, tartean Baltasar Garzonek, ezagutu zituzten Guardia Zibilak aurkeztutako dokumentu horiek, baina ez zuten salaketa egiteko oinarririk ikusi. Fiskalak ere sobreseimendua eskatu du behin eta berriz, bere ustez ez dagoelako salaketa egiteko oinarririk. Ahozko epaiketa egingo dela jakinarazteko 2009ko uztailean kaleratutako autoan, fiskalak berak sobreseimendu eskaria berretsi bakarrik ez, behin betiko sobreseimendua eskatu zuen. Gizarteak ere Egunkaria kasuaren artxiboa, epaiketarik ez! esan du behin eta berriro. Eta erakundeetatik ere jaso da eskari hori. Egunkariaren Babes Taldeak, Europako Legebiltzarreko hainbat parlamen-

tarik, Eusko Legebiltzarrak, Batzar Nagusiek, Eusko Jaurlaritzak eta indar politiko ugarik eskatu dute epaiketa ez egiteko. Baina horrek guztiak ez du epaiketa gelditu. Eta orain Auzitegi Nazionaleko eserlekuan izango dira Martxelo Otamendi, IĂąaki Uria, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Joan Mari Torrealadai. AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek bultzatutako herri akusazioak 14 eta 16 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte beraientzat. Eta ikusita auzia orain arte nola joan den, oso litekeena da zigor epairen bat izatea. Horren aurrean, Egunkaria -ko langile ohiek epaiketaren aurkako ahaleginak indarberritzeko deia egin nahi dugu. Epaiketa gelditzeko eskatzeak ez dakigu eraginik izango duen Auzitegi Nazionalean, baina aldarri hori ez egiteak ziur izango duela. Horregatik dei egin nahi dizuegu Egunkaria -ren aldeko ekimenetan parte hartzera, eta Egunkaria libre aldarrikatzera. Zestoatik ere asko egin dezakegu horren alde, eta hori dela eta, orain dela sei urte eta erdi bezala, Egunkaria -ren aldeko taldea sortu dugu. Egunkaria aurrera!

M

argari Eizagirre, Estitxu Elduaien eta Mikel Lizarralde ‘Egunkaria’-ko langile ohiak


Peruko

kolore biziak gurera ekarriz Huancavelicaren Lagunak Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide dira Marije Gonzalez eta Teo Sanchez. Hiru edo lau urtetik behin Perura joaten dira. Han adoptatu zuten Julen semea. Orduan ikusitako egoerak hunkituta oraindik ere, ahal den neurrian, laguntza eskaintzen jarraitzen dute. Perun pasa dute aurtengo uda eta Euskal Herritik abian jarritako proiektu ezberdinen inguruko argazkiak ekarri dizkigute, hemendik bidalitako laguntzari esker lortu dena erakutsi asmoz. 2 0 0 7K O

L U R R I K A R A.

SUNTSITU ZITUEN

EUSKAL HERRITIK

ETXEBIZITZA ASKO C A S T R O V I R R E I N A N, B A I N A BIDALITAKO

LAGUNTZAREKIN PIXKANAKA BERRERAIKITZEN A R I D I R A.

N E K A Z A R I T Z A A L O R R E K O L O R P E N A K. B E H I H A Z T E G I A E T A E S N E U S T I A P E N A,

L A R R E E T A N H O B E K U N T Z A K, A G U A K A T E

Z U H A I T Z E N I N D U S T R I A E T A C U Y H A Z T E G I A‌ EU S K A L D I R U A R I E S K E R E G I N D I R A A U R R E R A P E N H O R I E K.

HERRITIK

BIDALTZEN DEN


7 1

ACOBAMBA CAJA ESPIRITU ETA CHURCAMPA HUANCAVELICAKO J A N G E L A K. A Z K E N H A U I R E K I B E R R I A D A. JA N G E L A

HAUETAN HEMENDIK LAGUNTZARI ESKER B I Z I D I R E N H A U R A S K O D A G O. O N D O D O A P R O I E K T U A.

A N T H O N Y S E N D A G I L E A. JUBILATUTA DAGO ETA OSO

G A I X O D A U D E N H A U R B E H A R T S U E T A Z A R D U R A T Z E N D A.

B A K O I T Z A K B E H A R D U E N T R A T A M E N D U R A K O.

ALDEA DUELA

BE R A K

OS O

PRESTATZEN DITU

I N F A N T I L.

LAU URTEKO FESTETAKO ZEKORKETA

H E R R I K O I A N L O R T U T A K O D I R U A R E K I N,

PUSKATUTA ZEUDEN EGURREZKO OHE ZAHARRAK KENDU ETA METALEZKO LITERA BERRIAK JARRI Z I T U Z T E N.

Azaroaren 7an egun osoan zehar udaletxe azpian urteroko elkartasun kanpaina egingo da. Bertan, herritarrek euren ekarpena egiteko aukera izango dute, janaria, materiala, arropa edota dirua emanez. Denak beharko dituzte eta ea oraingoan ere zestoarrek erantzun ona ematen dugun.

J

one Bergara


u daleko •

berriak

URTEBETE EKAINBERRIK.

Urtebete pasa da Ekainberri ireki zenetik. 40.000 bisitari pasa dira, 3.300 bisitari bataz beste hilean. Aurreikusten zen kopurua 36.520 bisitarikoa zen. Ikasleen bisitak izan dira urtean zehar ugarienak. Egun pasa eginez datozen gipuzkoar, bizkaitar, arabar eta nafarrak dira gehien gerturatu direnak eta ondoren nabarmen kataluniar eta madrildarrak. Hizkuntzari dagokionean, ikastetxeetatik datozen taldeen ia %100ak euskaraz egiten du bisita eta bisitari indibidualen artean, euskaraz egiten den bisita bakoitzeko bi gazteleraz egiten dira. Hasera batetako planteamendutik kanpo, batez ere gaztetxoek historiaurreaz gehiago ikas dezaten zerbitzu osagarri batzuk sortu dira; sua nola egiten zuten, nola ehizatzen zuten, nola margotzen zuten… ikasten dute eta hau oso ondo baloratu dute. Abuztuan 2.015 bisitarik izan dute zerbitzu osagarri hauetaz gozatzeko aukera. Azkena jarritako teknologi sistema berriei esker bisitariek beraien asebetetze mailari buruzko informazioa ematen dute bisita bukaeran, 526 bisitaritatik %58,56ak bisita oso ondo dagoela baloratu du, %38,02ak ondo dagoela, %2,28ak gaizki dagoela eta %1,14ak oso gaizki dagoela.

BAINUETXEKO PASABIDEA

Urriaren 9an hasi ziren Bainuetxe parean errepide azpitik joango den pasagune lanak. Printzipioz abenduaren erdi edo azkenerako amaituta egongo dira. Lan hauek kostua 241.000 eurokoa izango da. Aztiaran enpresari esleitu zaio eta diru kopuruaren % 45 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du eta gainontzeko % 55a Zestoako udalak.

LILI JAUREGIAREN ERABERRITZEA

Lili Jauregia XV-XVI. mendeko eraikuntza gotikoa da. XIV. mendeko Lilibea dorretxearen ondoan eraiki zen. Eusko Jaurlaritzak ondasun gisa babestu eta zientifikoki eraberritzeko kalifikatuta dago. Denboraren poderioz etengabeko aldaketak jasan ditu eraikinak erabileraren arabera. Sarrera ekialdeko fatxadan dagoen puntadun arkutik egiten zen garai batean. Ate honen barruko aldean, lurrean, Erdi Aroko harri biribilezko mosaiko bat aurkitu dute.

Lehenengo solairua da solairu nagusia, garai batean ez zuen solairu gehiago gerora beste bat gehitu bazitzaion ere. Lehen solairu honetan jauregiko gela nagusia zegoen, baserri jardueraren ondorioz gela txikiagotan banatua izan zena. Orokorrean orain egiten ari direna desmuntaketa lana da. Eraikinaren segurtasuna ziurtatzea da garrantzitsuena. Harri eta egurrezko habeak izendatu, zenbakitu eta garbitu egingo dira, ondoren tratamendua egin eta berriro bere lekuan jartzeko. Ahal diren elementu guztiak mantenduko dira. Teilatua dago egoera okerrenean eta egurrean ere gaitz batzuk aurkitu dira. Eskailera nagusiak desmuntatu eta berreskuratutako materialarekin berreraikiko dira. Hormigoiz eginiko zenbait elementu ere badaude eraitsi egingo direnak. Eta fatxada nagusian, ate gainean dagoen zartadura nagusia ere konponduko da. Obren kostua 730.000 €-koa izango da. Lanak 2010eko ekainaren 30erako bukatzea espero da, Guires enpresa da lan honetan ari dena Lierni Altube eta Pedro Artolazaga arkitektuen gidaritzapean. Garai bateko jauregia museo bilakatzeko asmo hura ez dago indarrean momentu honetan baina jauregiak duen interes maila eta egoera larria kontuan hartuta kontserbazio eta eraberritze lana egitea ezinbestekoa zen.


9 1

agenda az 06

AROA OSTIRALA

Palestinaren aldeko taldeak antolatuta: arratsaldeko 19:00etan trontza herrikoia plazan. 19:30ean bertso poteoa. 20:30ean afaria trikitilariek alaituta. Gaueko 22:30ean palestinarren eskutik folk emanaldia gaztetxean. Egun osoan zehar argazki erakusketa izango da.

07

LARUNBATA

Huancavelicaren lagunak taldeak urtero bezala janaria, ikas materiala, garbiketa pertsonaleko produktuak... jasotzeko mahaia jarriko du udaletxe azpian Acobamba eta Huancavelica-ko umeen jangelarako. Goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00ak arte egongo dira. Diru laguntza eman nahi duenarentzat ere kaxa bat jarriko da mahaian.

09

IGANDEA

Behobia Donostia korritu behar dutenentzat autobusa izango da urtero bezala, interesatuek dei dezatela kiroldegira edota telefono honetara 666131823.

19

OSTEGUNA

Ertxiña musika eskolak santa zezilia eguna ospatuko du. Trikitilari kalejira 18:30ean. Ondoren udaletxe azpian trikitilari eta haize nahiz metal instrumentuen emanaldia.

21 22

OSTIRALA

Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta, bertso afaria Gure Ordeka elkartean gaueko 21:00etan. LARUNBATA

Santa Zezilia eguna. Parrokiko Abesbatzak meza nagusian Licinio Reficeren Gratia plena, Tomas Garbizuren Aita gurea eta Nemesio Otañoren Cantantibus organis abestuko diztuzte. Ondoren, lagun arteko bazkaria egingo dute Lau Iturri Elkartean.

jaiak Ma rtinLasaodonearen auzoan

06

OSTIRALA

20:00etan txupinazoa. 23:00etan Rock kontzertua Trifulka eta Street boys army taldeekin eta ondoren Dja.

07

LARUNBATA

15:00etan frontoian haurrentzako puzgarriak eta 17:00etan txokolatada.

08

IGANDEA

11:00etan Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa. Txakolin eta sagardo dastaketa. 14:30ean bertso bazkari herrikoia (txartelak aurrez hartu behar dira Balantzategin) Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria. Ondoren Hitzeder eta Joseba trikitilariak.

11

ASTEAZKENA

Martin Donearen eguna. 19:00etan meza nagusia.

• Ihartzeko baldintzak: federatu gabe egotea, zestoaraetako esku pilota txapelketa herrikoia. Parte

rra izatea ez da ezinbestekoa. Partidak Iraetako pilotalekuan igande goizetan jokatuko dira. Toke erdiko 100 gramo inguruko pilotekin jokatuko da txapelketa. Txapelketa azaro erdi aldera hasi eta urtarrila amaieran amaituko da. Izen ematea Zestoako kiroldegian, astearte eta ostegun arratsaldetan 5etatik 8etara bitartean, edo 609224145 telefonora deituta azaroaren 6a baino lehen. Antolatzaileak: Zestoako Pilota Taldea eta Iraetako Auzo Elkartea

• Geta infantil mailetako lehen faserako egoitza bat ipuzkoako errendimendu txapelketa. Alebin

Zestoa izango da eta urriaren 31n hasita bost larunbat jarraietan arratsaldeko 4etan hasita gaztetxoen partiduak izango dira kiroldegian. Herriko partaidetza ondokoa izango da :bigarren urteko alebinetan Manex Odriozola eta Jon Miranda, infantil lehen urtekoetan Ioritz Aranzeta, Amets Aranberri eta Juan Kruz Zubizarreta eta infantil bigarren urtekoetan Adonis Gelis. Txapelketa osoa banaka jokatuko da.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.