Ilusioa ikastolare
hazia
EUSKAL JAIAREN ONDOREN: ZESTOAKO IKASTOLA Nork ez ditu ezagutzen Kontxita, Karmele eta Begoña andereñoak? Ia zestoar guztion andereño izan dira, ume-umetan gainera. Baina hiru andereño horien atzean historia garrantzitsua dago, izan ere, ikastolaren sorreran ibilitakoak dira hiruak, Begoña Unanue eta Pepita Iriondo aurrena, ondoren Karmele Izeta eta beranduxeago Kontxita Garaizabal. Berak dioen bezala, “iritsi nintzenerako hauek ia lan guztia eginda zuten!”. Begoña da hiruetan gazteena, 18 urterekin hasi zen eta oraindik ere lanean jarraitzen du, 43 urte daramatza irakaskuntzan. Karmele 30 urterekin hasi zen eta 35 urte egin zituen. Kontxita, berriz, azkena sartu zen 42 urterekin eta hiruetan zaharrena izanik, lehena izan zen jubilatzen.
TXANPIÑOIKO GELETAN, 1986AN JAIOTAKOAK
KARMELE IZETA, BEGOÑA UNANUE ETA KONTXITA GARAIZABAL
1965-1966 ikasturtean Urola bailaran eta Gipuzkoan orokorrean, ikastolen aldeko mugimendua gero eta nabariagoa zen. Garai hartan Azpeitiko ikastola lehenengo pausoak ematen hasia zen. Euskal jaia antolatzen zuen euskaltzale talde bat ere bazen herrian eta mugimendu hori ilusio handiz eta oso gertutik jarraitzen zuen. Euskal jai horietako baten ondorenean hasi zen giroa berotzen. Taldeko asko gurasoak izanik, beraien seme alabak euskal giro batean hezteko gogoa gero eta nabarmenagoa zen. Inguruko herrietako esperien-