Abendua 2019

Page 1

200.qxp_55 16/12/18 19:55 Pรกgina 1

2018ko abendua

200 zk.


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Pรกgina 2

bazkideen artean zozketa eginda, Juan Olaizolazi egokitu zaio EKAINBERRIko oparia. Zorionak


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 3

34 6 10 12 17 20 23 ENB I D OA I NK E S TA

BATUAREN SORRE RA

DAN BO L IN. EU S

EUSKARA ARI DU “Typing” dio ordenagailuak. Izan zitekeen “escribiendo”, “scrivendo” edo gure “idazten”. Izan ere, eta zorionez, beharrak –eta aisiak– hizkuntza batean edo bestean jardutera naramate. Mugarik gabe, momentuan barruak eskatzen didanari bide emanez une oro. Kontua hori baita, hautatu ahal izatea, edonoiz eta edonon, nola supermerkatuan hala osasun-etxean, izan ikastetxean edo tabernan. Izan da horretarako betarik gurean azken denbora honetan. Euskar(a)aldia gisa bataiatu dute egitasmoa, aldia baino aroa izan zitekeenaren desiran. Ahoa jarri dute batzuek, belarria eskaini besteek. “Kaixo” esatea ahalbidetu die batzuei, “hola” erantzutea besteei. Kontua hori baita, hautatu ahal izatea, edonoiz eta edonon. Denok gaude euskararen alde, baina bada alderik ego(n)tetik egi(n)tera. Diotenez, hamabigarrena omen Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena; egotetik egiterako arrakala zenbaterainokoa den erakutsi dezakeena. Beste kontu bat da -are, -era, -ire edo -ara. Guztiok euskaldun, guztiok anai –eta arreba–. Nahiz eta hitz ezberdinez, bat bera dugu hizkera. Hala pentsatu izango zuten orain mende erdi Mitxelena, Txillardegi, Aresti, Sarasola eta konpainiak Arantzazun elkartu eta euskara batu bat, Aturritik Ebrora arteko euskaldun guztientzat balio izango zukeena, beharrezkoa zela ondorioztatu zutenean. Zenbat buruko min eta kalapita orduz geroztik “h”-arekin. Euskarak bizi –edo iraun– nahi bazuen, baina, ez zen beste aukerarik. Batasuna ala hil. Euskara batuaren onarpen sozialak eta transmisioak, ordea, behar ditu bitartekariak, hizkuntza plazara jalgi dadin ahalbidetuko dutenak. Badira horien artean nazio mailako hedapena dutenak, baita gertuagokoa eta txikiagoa den komunitate bati zuzentzen direnak ere. Horien artean, esku artean duzuna, hila joan hila etorri postontzian zain daukazuna. Inurri lanean oinarritutako lana, euskarak plazara jalgi egiten jarrai dezan berebiziko balioa duena. Ospakizunetan murgildu da Danbolin. Izan ere, 200. alea da esku artean daukazuna. Harrokeriarik gabe baina harrotasunez, egin dezagun topa 200 ale hauetan, gehiago edo gutxiago, sarriago edo noizbehinka, modu batean edo bestean, Danbolin egiteko alea jarri duten horien alde. Zuengatik, glup! Egindakoa balioan jarriz, datorrenari begira da jada Danbolin, garrantzitsuena, ospakizuneko mozkorraldia baino, biharamuneko bestondoaren hondarretik salbatzen dena delako. Azpian harrapatu gaitzala, euskara ari du eta.

d a n b o l i n EK

A

imar etxeberria

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

J ARDUNIAN M IREIA ORBEGOZ O

B O TA L I BR E A N

E USKARALDIA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


200.qxp_55 16/12/18 19:55 PĂĄgina 4

Bu enbidoa

Pelikuletan bezala

eno, Joritz, “gertu� ez da 3.130 kilometrok banantzen dituen bi lekuren artekoa definitzeko modu zehatzena, baina arrazoia duzu; etxetik hain urruti egotean, kontinente berean bizitzeak gertutasun sentsazioa ematen du! Pasa den abuztutik nabil Ohion, Dayton izena duen hiri bateko unibertsitatean hain zuzen ere, graduko azken ikasturtea egiten. Bitxikeria gisa esan behar dut Wright anaiak, hegazkinaren sortzaileak, hemen jaio zirela. Hala ere ez nintzen horregatik etorri hona. Derrigorra nuen gutxienez seihileko bat atzerrian gauzatzea, eta nahiz eta handik gertuago aukera mordo bat izan, ezin izan nion AEBetan urtebete pasatzeko gogoari eutsi. Eta hemen nago, lau hilabete geroago, pelikula batean murgilduta sentitzen. Denok ikusiko zenuten noizbait filmen bat non unibertsitateak erraldoiak diren, errepideak bukaezinak diren edo kotxe guztiak handiak diren. Askotan edo gehienetan estereotipoak estereotipo hutsak izan ohi diren arren, nire kasuan ia denak bete direla esan dezaket: XXL tamaina nagusitzen da hemen. 11.000 ikaslez osatutako unibertsitatea da hau, eta campusean bertan bizi naiz. Gogoan dut campusera iritsi nintzen lehen eguna; sinestezina egiten zitzaidan hainbeste gauza izatea bertan: bi kiroldegi, tenis pistak, igerilekua, bolatokia, 7 pisuko liburutegia, pare bat eliza, tabernak, dendak, gasolindegiak... Denetarik daukagu hemen, eta oso zaila da aspertzea. Pelikuletan bezala, anaitasun talde pila bat dago, eta bertako ikasleentzat ohikoena da talde horietako bateko kide izatea. Auskalo zenbat bandera estatubatuar ikusiko ote nituen hemen nagoenetik edo zenbat aldiz entzun ote dudan hemengo ereserkia. Harrigarria da herrialdearekiko duten maitasun eta harrotasuna. Festarako ere ez dute aitzakiarik falta; pentsa, ia hilabete daramat Gabonetako kantak entzuten. Positiboki harritu nau, ordea, bertako jendearen berotasunak. Beti daude atzerritarrei laguntzeko prest, eta jakin-min handia sortzen die Euskal Herritik natorrela entzuteak. Euskal Herria aipatzeak herrimin pixka bat piztu didan arren, esan beharra daukat gaur egungo teknologiei esker errazagoa dela pelikulatik atera eta etxean bezala sentitzea. Batez ere, Lorea Alberdi bezalako herrizain paregabeak ditugunean. Zer berri gaurkoan Zestoan, lagun?

P

intada . Bost mokordo.

A

ne sorazu

Hanka puntetan ibili nintzen aurreko batean Zubimusu atzeko zelaitxoan, nirea identifikatu nahian. Egin berriena ematen zuelako eta tamainagatik, pentsatu nuen huraxe izango zela nire zakurrak egindakoa, eta sartu nuen gorotza poltsatxoan. Bost metro koadroan beste bost mokordo geratu ziren gutxienez. Ez nituen zehatz zenbatu. Jabeoi bandoa jarri digute azkenean, esan beharrik ez dagoena esateko: zakurra txiparekin, kalean lotuta, kakak jaso, egiten duenaren erantzule nagusia da, eta zakur arriskutsuen jabeek aparteko betebeharrak dituzte. Isunak 30 eta 15 mila euro artekoak. Tristea da gurea gero. Arau, mehatxu eta zigorrak behar zibilizatuko bagara. Une oro zer egin esatea behar duen heldu jendea. Egia esan, poztu egin ninduen bandoak, askotan pentsatu izan dut-eta arrazoiarekin gorroto dituztela askok zakur jabeak. Zer nahi duzue esatea? Apurua ematen duela makurtu eta poltsatxoarekin maniobra traketsak egiteak? Nolanahi ere, espektakulua ez da erridikulua izatera iristen. Erridikulua da kakaz betetako poltsa eskuan hartuta 300 metro egitea preziatutako errefus potoraino. Zakurrek belarretan egiten ikasten dute, baina ez dute zaborraz entenditzen. Jabeok eskertuko genuke gorotza botatzeko ontzi gehiago eskura izatea.

N

agore telleria


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Pรกgina 5

5

INKESTA Abenduan Danbolinen 200. zenbakia kaleratuko dugu. Aldizkariko ze atal duzu gustukoen? (Erantzuleak guztira: 43)

k

b

Enbidoa gustatzen zait gehien, entreteNiri dena gustatzen zait. nitua dela iruHasieratik hasi ditzen zait. HeDena begieta jarraian ira- rriko jendea ratzen dut baikurtzen dut. Ge- agertzen da eta na ez naiz dero berriz beste bere xarma tailetan sartzen. duela uste dut. begirada bat Gainetik emanInkesta ere gusematen diot. dako begirada tatzen zait. izaten da. Eva jauregi Aroa vazquez 53 urte Martin ostolaza 26 urte 77 urte

ale

ale

Gehiena enbidoa gustatzen zait. Herriko jendea agertzen da eta zertan dabilen kontatzen du, interesgarria dela uste dut. Xabier alberdi 57 urte

Zebrabide batzuetako koskak ez daude gurpildun aulkietara egokituak. Premia eta presazkoa ez den gauza bat dirudi norberari tokatzen zaion arte.

Arocena aurreko pasabidean, kaleko argiteriaren ordutegi berekoak ez diren argi puntu berrik jarri dituzte, kalea ez baina tunela ilun dagoenean pizteko moduan.


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Pรกgina 6

EUSKARA

Egun, artikulua idazten ari naizen hileroko honetan bertan, esaterako, batuan idaztea naturalena izan arren, Danbolinen bertan ere izan dira herri hizkeran idazteko desira eta ahaleginak. Buruturiko saiakerek, ordea, berekin zekartzaten zenbait galdera hauek ziren: Nola arautu zestoar hizkera? Nola idatzi, zehazki, zenbait hitz? Euskara batuaren sorreratzat daukagun batzarretik 50 urte bete diren honetan, pentsatzekoa da antzeko beste zenbait galdera, zalantza eta kezka izango zituztela orduko euskaltzaleek. Manuelek batuaren sorreraren inguruko gorabeheren berri eman digu, eta bere lekukotasunez gain, Ibon Sarasolaren Bitakora kaiera (2016) eta garaiko prentsara ere jo dugu.

1978 KO

KARTELA . EGI LE A :

O L ARIAGA


200.qxp_55 16/12/18 20:04 PĂĄgina 7

7 197 5

E KO

E L IZ O

NDO

KO H IT Z

ALD I

AR EN

IN G U

RU K O

ART I

K U LU

AKO

AU R K

I TU D I TU

GU P RE N

TSAN

Euskararen amaiera hurbil ikusten zutelako egin zuten batasunaren aldeko apustua. 1960ko hamarkadan, euskara azken hatsak ematen ari zela zirudien, eta euskaldunen komunitatean ez zen horren aurreko erreakziorik sumatzen. Frantziar Eskola Errepublikanoak garatutako frantseste sistemaren ondorioz, euskararen transmisioa hautsita zegoen neurri handi batean Iparraldean, 1960. urte inguruan. Hegoaldeari dagokionez, berriz, 36. urtean ezarritako diktadura ankerra zela medio, XX. mendearen hasieratik euskara berpizteko eginiko ahaleginak bertan behera gelditu ziren. Jakin aldizkariak argitara eman zituen, 1965ean, Baionako Euskal Idazkaritza biltzarrak euskararen batasunaren inguruan hartu zituen erabakiak. Bat aipatzekotan, Txillardegi izan zen Baionako Biltzarrean azpimarratzeko izena. Txillardegirik gabe ez zen biltzarrik sortuko, eta, beraz, biltzar horrek ez zuen euskara baturako proposamenik ere egingo. Ondorioz, ezta Euskaltzaindiak Mitxelenaren zuzendaritzapean euskara batua sortuko ere. Euskal idazkera nolabaiteko kaos baten mendean zegoenez, idazkerari buruzko zenbait erabaki hartu ziren aipaturiko biltzarrean. Morfologiari dagokionez ere, euskara batuan erabili ohi dugun deklinabide osoa proposatu zen. Zenbait adituren esanetan, ordea, h hizkia proposatzea izan zen biltzarreko erabakirik esanguratsu eta iraultzaileena. H-a izan zen urte haietan euskaltasunean militatzen hasi zirenek behar zuten identifikazio marka. Identifikazio marka hark bereizten zituen gerraurreko belaunalditik. Ezin uka hasieratik izan zela “gatazkatsua� euskara batuaren sorrera, akademiaz kanpo zein akademia barnean hamaika eztabaidaren iturri. Manuel Lekuona zen euskaltzainburu ordura arte, baina buruan zeukaten hura aurrera eramateko besteren bat egokiagoa izan zitekeelakoan, Lekuona kargutik kendu eta Luis Villasante izendatu zuten euskaltzainburu. Euskaltzaindia, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala, 1918. urtean sortu zen. 1968an sortu zela 50. urteurrena ospatze aldera, batzar batera deitu zituen euskaltzaleak. Euskara batuaren sorreratzat hartzen den batzar hori Arantzazun egin zen, eta Gabriel Arestiren proposamena zela eta, euskara idatziaren batasuna izan zuen ardatz. Hirurogeiren bat euskaltzale bildu ziren orotara. Euskara batuaren aldekoak ez ziren gehiengo absolutua, ezta gutxiagorik ere, baina aurkakoak baino gehixeago bai. Momentu batzuetan eztabaida gogorrak izan ziren,

tentsio handiko biltzarra izan zenaren seinale. Biltzarrean, ikusi zuten euskarak bizirik jarraituko bazuen hizkuntzaren batasuna behar-beharrezkoa zela. Eta batasun horrek euskara idatziaren batasunari egiten zionez erreferentzia, Euskaltzaindia gidari eta laguntzaile zutelarik, euskal idazle eta irakasleen eskuetan zegoela.

ELIZOndOkO GErTAErA EnTZuTETsuA

Gorago aipatu moduan, eztabaidak ez ziren akademia barnean soilik izan. Akademiaz kanpo ere tentsio handiko uneak bizi izan ziren euskara batua zela eta ez zela, eta urola bailarako zenbait gertaerak oihartzun handia izan zuten, beste zenbait herritan baino konfrontazio gehiago sortu baitzituen gaiak inguruotan. Oihartzun dezentea izan zuen gertaera horietako bat Zestoako Elizondo aretoan jazo zen, orduko udalaren babesean


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 8

antolaturiko hitzaldian, hain justu. Euskara batuaren ideia herriari azaldu asmoz antolatu zituzten han eta hemen, eta 75eko martxoaren 14an Elizondo jendez gainezka zegoen garaiko hiru euskaltzainen esanak entzun eta erantzuteko pronto. Egun hartan, san Martin, satrustegi eta Lizundiaren jardunak ez zituen denak konforme utzi, ordea, eta beren haserrea adierazten zuten artikulu bat baino gehiago idatzi ziren hitzaldi haren harira. Artikuluok diote jendeari ez zitzaiola erantzuteko aukerarik eman, eta elkarrizketa zirt edo zart moztu zutela. Aipagarria da artikulu horietako bat Euskaltzain batek idatzia dela, entzule moduan Elizondora bertaratutako euskaltzain batek idatzia. Euskaltzain horrek adierazten du Euskaltzainen artean ere denak ez zeudela horren ados, eta testuan darabilen tonuan desadostasuna baino zerbait gehiago ere hauteman daiteke. Harrigarria badirudi ere, euskara batuaren aurka idatzitako testu asko ere euskara batutik oso hurbil zeuden gipuzkeran idazten zituzten. Jakina, ez zuten h-rik erabiltzen. Beraz, begiratze hutsarekin antzeman zitekeen zein testu zegoen batuan idatzia eta zein ez. Euskara batuaren aurka zeudenek zerabiltzaten argudiorik ohikoenak hauek ziren: herri hizkeratik asko aldentzen zela, artifiziala zela, h-a aberatsen eta aberaskumeen luxu bat zela…

BATuArEn ArrAkAsTArEn ZEnBAIT GAkO

Euskara batuaren arrakasta berehala hasi zen nabaritzen. 1972-1973 biurtekoan, 101 liburu argitaratu ziren euskaraz. Liburu horietatik ia hiru laurden euskara batuan-edo idatzitakoak ziren. Ikasketen araberako portzentajeen datua oso esanguratsua izan daiteke. Izan ere, ikasketa unibertsitarioak zituzten idazleen % 100 batasunaren aldekoak ziren. Adina ere izan zitekeen irizpide garrantzitsu, 35 urtetik beherako idazle guztiek batasunaren alde egin zutenez gero. Bazirudien euskara batuak etorkizun itxaropentsua zuela. Hizkuntza eredu bat aurrera aterako bada, ordea, ez da nahikoa eredua sortu eta idazleen eskuetan uztea. Hizkuntza horrek funtzionatuko badu, nahitaezkoa da hiztunei eredu hori irakastea. Diktadura zela medio, eskolen bidezko irakaskuntza ezinezkoa zenez, rikardo Arregiri bururatu zitzaion euskaldunak alfabetatzeko kanpaina ahalik jendetsuena jarri behar zela martxan. Bera izan zen, beste zenbaiten laguntzarekin, euskalduntze eta alfabetatze ekimena diseinatu zuena. Ekimen horren ondorio izan ziren herri askotan sortutako “gau eskolak”, non milaka euskaldun alfabetatu ziren, milaka euskaldunek ikasi zuten euskara batuan irakurtzen eta idazten, eta horretara ohitu ziren. Lehen alfabetatze taldeak 1965 inguruan sortu ziren. Pentsatzekoa da gau eskolak ez zirela beren kasa aritzen. Irakasle, idazle, liburugile eta aldizkari sustatzaileekin eginiko elkarlana ezinbestekoa izan zen amets haren gauzatzean. Argitaletxe berrien egitekoetako bat alfabetatzen ari zirenentzako irakurgaiak eskaintzea zen.

LOIOLAKO ERREFERNDUMA

1975eko maiatzaren 28an, Jose Luis arrizabalaga kronistak La Voz de Españan argitaratutako artikuluak Loiolan egin zen erreferendumari buruz dihardu, urola bailarako eta karmelo etxegaraiko guraso eta irakasleen artean egindako galdeketaz. Han dioenaren arabera, euskara batuaren edo h-aren aldekoek 596 bozka eskuratu zituzten. Herri bideko euskararen alde lerratu zirenek, berriz, 291 bozka. Lehia estua izango zela aurreikusten omen zuten batekoek zein bestekoek, eta, beraz, 305 botoko aldea denentzat izan zen harrigarri. urolako gurasoen % 70ek hartu zuen parte erreferendumean, artikuluak dioenez: zestoarren % 85ek bozkatu omen zuen, azkoitiarren % 75ek eta azpeitiarren % 51k. artikuluari amaiera emateko, parte hartzaileei adierazi zien batuaren aldekoek zein aurkakoek beren esku zegoena egin beharko zutela emaitzak umiltasunez onartu eta bizikidetza egokia lortu ahal izateko, Zestoak batuaren afera baino lehen izan zuen lasaitasuna berreskura zezan.


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 9

9

MAnuEL ArrEGIrEn LAnA ETA urOLA BAILArAkO IkAsTOLA

Bestalde, 1974-1975 ikasturtean Gipuzkoako gau eskolen elkartea sortu zen, urteetako bilakaeraren ondorioz AEk bilakatuko zena. Gipuzkoako gau eskolen sorreran Manuel Arregi zestoarrak hartu zuen parte. Aurrez, Irakasle Ikasketei ekin berri, Donostian euskara batuaren inguruko klaseak jasotzeko aukera izan zuen. Bigarren urtean, Zestoara itzultzen hasi zen, batuaren inguruko klaseak emateko asmoz. Gau eskolen elkarteak bailara mailan funtzionatzen zuen, eta Manuel urola bailarako ordezkari moduan joaten zen Ordizian egiten zituzten bileretara. Orduan ikastola ere urola bailarakoa zen, lege arazoak… zirela medio. 1975. urtean ikastolak antolatutako erreferenduma egin zen, 1975eko maiatzean. Zenbaiten harridurarako, euskara batuaren aldeko erabakia gailendu zen, 300 bozka baino gehiagoren aldearekin. Azpeitian ere tentsio uneak bizi zituzten, euskara batuaren aurka zebiltzanak dezente baitziren. Hala ere, Loiolan eginiko erreferendum hartan herriak batuaren alde egin izanak egoera baretzen lagundu zuen. Zenbaiten hitzetan, batuaren erabilera inposatzen ari ziren, baina erreferendumak agerian utzi zuen zer nahi zuen gehiengoak. Ordura arte euskaltzain handiek hartutako erabaki bat baino ez zela ziotenek ez zuten izango onartzea beste erremediorik, eta esan nezake erreferendumak zer ikusirik izan zuela batuaren erabileran eta normalizazioan.

ZEsTuA/ZEsTOA

Euskara batuarekin batera, herrien izenak ere arautu egin zituzten. Mitxelenaren ardurapean, herri izenen zerrenda moduko bat atera zuen Euskaltzaindiak. Ordura arte “Zestua” idatzi izan zuten garaiko egunkarietan artikuluren bat edo beste atera izan zituztenetan, horrela ahoskatzen eta erabiltzen zutenez. 1973an Xabier unanuek Zeruko Argiara bidalitako artikulu batean, ordea, aldatu egin zioten, “Zestoa” jarriz. Hasiera batean nahasmen baten ondorio izan zela pentsatu zuten, baina asko baino lehen izan zuten Mitxelenaren zerrendaren berri. Gerora, Xabier Zubizarreta “Apaiz txikia”k, Xabier unanuek eta Manuelek Foru Aldundiko liburutegian Zestoa hitza dokumentatuta aurkitu zuten. Horren harira, Zeruko Argian artikulu bat atera zuten Zestoa izenaren defentsan, Zestoa erabilera justifikatzeko argudioak emanez.

A

itor salegi

1 97 3 A N , “ Z ES TO A”

AU RR EN EK

O AL DI Z

Z ER U KO

AR GI A N


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 10

danbolin.eus

Asisko Urmenetak “Eusklabo alaiak” eta “Aztihitzak” liburuak aurkeztu zituen liburutegian nabarralde Fundazioak antolatuta, 30 bat lagun elkartu ziren liburutegian Asisko urmeneta komikilari nafarraren Eusklabo alaiak eta Aztihitzak lanen aurkezpenean. umorea abiapuntutzat hartuta, Euskal Herriak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa egin zuen urmenetak. robinson Crusoe nobela oinarri hartuta, Euskal Herriaren parodia eginez. Eusklabo alaiak liburuaz gain, bere azken argitalpenari buruz ere jardun zue, hil honetan kaleratu berri duen Aztihitzak komiki-liburuaz hain zuzen ere. Bertan, Agosti Xaoren bizitza kontatzen du marrazkilariak.

A RGAZKIA : R OD EO

Rodeo Italiako ‘Suns Europe’ jaialdian Italiako udine hirian ospatzen den Suns Europe musika jaialdian izan da rodeo talde zestoarra. Munduko hizkuntza minoritarioetan abesten duten taldeek osatzen dute 2009az geroztik, musika, zinema eta literatura uztartzen dituen festa honen egitaraua. rodeo taldeaz gain, Amama film euskalduna ere proiektatu zuten jaialdian. Laukotearen kontzertua zuzenean jarraitzeko aukera izan zen Suns Europe-en Facebook orrialdearen bitartez. Taldeko kideek azaldu dute oso interesgarria izan dela horrelako jaialdi batean egoteko aukera izatea. “Gure egoera antzekoa dauden musikariak ezagutu eta hauekin esperientziak banatzea oso aberasgarraia izan da” adierazi dute. A RGAZKI A : I MANOL

Zestoarrak 53. Durangoko Azokan Abenduaren 5etik 9ra ospatu da Durangoko Azokaren 53. edizioa “DA! asko dira” lelopean. Euskal Herriko musikari, aktore zein idazleen lanak izan dira bertan, Durango kulturzaleen topagune bihurtuz. Aurten, guztira, 439 produktu izango dira eskuragai, 247 stand ezberdinetan banatuta. Leok’k, Polybius eta rodeo talde zestoarrak ere Durangon egongo dira. Leok’k eta Polybius-ek euren azken lanak aurkeztu zituzten Ahotseneako oholtza gainean. Azokara bertaratu zirenek, hiru talde zestoarren azken diskoak erosteko aukera izan zuten Musikazuzenean txokoan.

S ALEGI

“Zestoak ur miraritsuak” liburua aurkeztu du Dionisio Laurobak Zestoako Bainuetxeari buruzko “Zestoako ur miraritsuak” liburua aurkeztu zuen azaroaren 28an Dioni Laurobak Portale kultur Elkartean. Dionirekin batera, itzulpenetan jardun duen Joseba Illarramendi zestoarra eta Perurekin Elkarteko kide bat izan ziren, irabaziak erakunde honetara bideratuko baitira. Liburua salgai dago Portale eta koiote tabernetan eta baita Potxolo liburu dendan ere.


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 11

1 1

HORTIK ZIHAR: Olatz Erkizia Maltan Hiru urte dira Olatz Ekizian Maltara bizitzera joan zenetik. Han bizi dituen nondik norakoen berri eman digu hil hontako Hortik Zihar atalean. Zer dela eta Maltan? Garbi nuen kanpora irten beharra nuela abentura bila edo bizi modua aldatzera. Behin herritik irteteko erabakia hartuta, ingelesez hitz egiteko lekuen informazio bila hasi nintzen. Malta iruditu zitzaidan aukerarik hoberena, etxetik gertu eta batez ere eguraldi eta giro ezin hobea. Zein da zure egunerokotasuna? 2016an etorri nintzen. Hasieran ingelesa ikasten egon nintzen. Ondoren, Inditex enpresan hasi nintzen lanean, Pull & Bear dendan. saltzaile gisa aritu nintzen eta enpresa berean jarraitzen dut. Enpresa osoko operazio taldeko partaide naiz. Batez ere enpresako sistemak eta teknologia berriak ezartzeaz arduratzen naiz. nire denbora librean dantzako klaseetara joaten naiz, “batxata” eta “kizombara”. Malta parrandako lekurik aproposenetako bat denez, aste bukaeretan parranda pixka bat egiten dut. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen danboin.eus-en.

F11 Argazki Elkarteak 2019ko egutegia kaleratu du urte amaitzear da eta urtero legez, egutegia kaleratu dute F11 Argazki Elkarteko kideek. Portalen edo zestoa.argazki@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eskura daiteke, 7 euroren truke.

ETS-k eta Azpeitia eta Zestoako Udalek Lasaoko pasabidea egokitzeko hitzarmena Eusko Trenbide sareak eta Azpeitiko eta Zestoako udalek, urolako trenbidearen ibilbide zaharreko Lasaoko geltokiaren alboko urola trenaren trazatuaren ondoan oinezkoentzako bidea egokitzeko lankidetzat eta finantzaketa hitzarmena sinatu dute. Aitor Garitano trenbide kudeatzailearen zuzendari orokorrak eta Josetxo Mendizabal eta Eneko Etxeberria Zestoa eta Azpeitiko alkateek sinatu zuten dokumentua hilaren 11ean Lasaoko Elkargunean egindako agerraldian. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak azaldu zuen segurtasun arrazoiak direla eta, bizilagun zein udalak bide horrek errepidearen azpitik joatea beharrezkoa zela uste zutela. “une honetan trenbide sareak eta hiru erakundeak irtenbide tekniko bat aurkitu dugu eta pasadizoa azpitik egingo da. Horrela, trenaren erabilera, segurtasuna eta oinezko zein bizikletaz ibiltzen direnen segurtasuna bermatuko da” adierazi zuen. Obrak, guztira, 62.653,32 eurotako (BEZik gabe) kostua izango du. Zestoako udalak aurrekontuaren %25a jarriko du eta Azpeitiko udalak beste %25a. Gainontzekoa, Euskal Trenbide sarearen esku geldituko da. urtarrila eta otsaila bitartean lanak esleituko dituzte eta obrak udaberrian hasi eta udarako amaituta izatea aurreikusten dutela esan zuen Garitanok. Eusko Trenbide sareak segurtasuna hobetzen duten proiektuak lehenesten dituela eta proiektu honekin hori garbi gelditu dela nabarmendu zuen. “nahiz eta museotik tren asko ez diren irteten, tren bat pasatzen den bakoitzean arrisku handia sortzen da. Lan honek auzoan poztasun handia sortuko duela ikusita, proiektuagatik apustu egin dugu” gehitu zuen. Josetxo Mendizabalek bi udalen eta ETsren arteko elkarlana nabarmendu zuen eta akordioa lortzea erraza izan dela. udalak irtenbide azkarra eta merkea eta auzotarrei erantzun bat ematea nahi zuela gehitu zuen eta hori proiektu honekin lortu dutela.


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 12

J

ardunian

E

M IREIA ORBEGOZO ZIGARAN

rredakzioan:

—… Euskaraldia gora eta Euskaraldia behera gabiltzan honetan, ederra litzateke Mireia Txilen zertan dabilen jakitea. Hango esperientzia kontatuko baligu… —Esango nuke! Xelebrea behintzat bada euskara irakasle aritzea munduko beste puntan! —Euskara irakasle eta euskal kulturako irakurle… Hori oso ondo zer den ez dakidan arren… ... Hitz egin dugu Mireiarekin, eta baietz, azalduko digula nondik eta nora eta zertan dabilen... Mireia gertukoa da gurean, Danbolinen, besteak beste aldizkariko zuzentzaileetako bat delako. Urrutitik ari zaigu ordea oraingoan, Santiagotik, Txileko hiriburutik. Kontinente handi hura ezagutzen ari da orain. Horixe da bere ezaugarri nabarmenetako bat: ezagutzeko gose-egarria, etengabe ikasten jarraitzekoa, bidaiatzekoa… Euskara ere badu Mireiak bizitzako ardatz. Elhuyarren urteetan itzultzaile lanetan, “etxean bezala”, aritu ostean, arlo berri bat, eta aro berri bat, probatzeko grina piztu zitzaion, eta abentura berria abiatzeko “makineria martxan” jarri zuen…

Nola izan zen itzultzaile izatetik irakasle izaterako pausoa? Orain dela pare bat urte, Elhuyarreko lankide saroi Jauregik eta biok elkar animatu, eta erabaki genuen hizkuntzen irakasle izateko masterra egitea. Hura ere nahikoa abentura izan zen! Lana egin eta ikastea, biak batera, ez da broma. Lana usurbilen, klaseak Donostian lehendabizi, gero Gasteizen... Baina etengabe babestu eta animatu genuen elkar, elhuyarkideak ere ezin hobeto portatu ziren gurekin (eskerrik beroenak hemendik), eta lortu genuen. Praktikak usurbilgo udarregi Ikastolan egin nituen, Ane Mendizabal zestoarraren bitartekaritzari esker, eta, hurrengo ikasturtean, klase batzuk emateko aukera eskaini zidaten. Bi ogibideak uztartu nituen, beraz, ikasturte batean: astelehenetik ostegunera, itzultzaile aritzen nintzen, eta, ostiraletan, irakasle. Esperientzia horrek ere bultzada eman zidan hurrengo pausoa emateko. Argi neukan hizkuntzekin lanean jarraitu nahi nuela eta atzerrirako ilusioa sortu zitzaidanez, Elhuyarren eszedentzia eskatzea erabaki nuen. Atzera begira, Montrealen (kanada) egon nintzen ia urtebetez Erasmus —nire bizitzako urterik onenetako bat—, eta orduan izan nuen lehen kontaktua euskal diasporarekin; ostiralero elkartzen ginen Euskaldunak Québec elkartekoe-


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 13

3 1

“Euskaraz lehen aldiz entzuten duen norbaiten lekuan jartzen ikasi dut”

kin euskarako klaseetan eta ekitaldietan laguntzeko (eta ondoren garagardo batzuk hartzeko, kar, kar!), eta asko gustatzen zitzaidan saltsa hori. Eta pare-parean aukera… Abiatu nahi nuen proiektu berriaren osagaiak aurrean nituen: euskara, gure kultura, atzerria, diaspora. Etxepare Euskal Institutuaren ikastaro batzuk egin nituen, eta irakurle izateko deialdi batera aurkeztu nuen neure burua. Eta telefono deia jaso nuen! Presaka-presaka bisa lortu, hemengo kontuak antolatu, maletan liburuak eta justuko arropa sartu, eta, bi-hiru astera, santiagon lur hartu nuen. Irakurle izateko deialdia esan duzu. Zer da zehazki irakurle izatea? Ba euskarako irakaslea ez ezik, kultura dinamizatzailea ere bada, eta ezaugarri nagusia da atzerrian jarduten duela. Tokian tokira moldatzen jakin behar du, ikasleak erakarri, aztertu zer dakiten euskarari buruz eta zer konexio izan ditzaketen, euskal kulturaren berri emateko zirrikituak bilatu, eta hango komunitateen arteko zubi lana egin. Eta dagoeneko abenturan erabat murgilduta zaude… Bai, iazko abuztuan iritsi nintzen; ordutik, Euskara eta Euskal kulturako klaseak ematen ditut santiagoko bi unibertsitatetan: bi heren kulturako gaiak lantzen ditugu, eta gainerako tartean, euskara, hutsetik hasita. Laurogeita hamar bat ikasle matrikulatzen dira, batez beste. Bestalde, aurtengo irailetik, lehen aldiz, helduen talde bat ere badaukat. “Euskaltegi” baten antzekoa da. sei ikasle motibatu ditut, eta poz-pozik nago; luxua da. sentitzen dut lana baino gehiago proiektu bat dela. Irakasle aritzeko, zein euskarri eman dizu itzultzaile moduan lanean aritu izanak? konturatzen naiz oso baliagarria izan dela itzultzeko prozesuan egiten den lanketa, nolabait esatearren hizkuntzaren “tripak” aztertzea, elementuak askatu eta puzzlea osatzea, ikasleei azalpenak emateko eta galderei erantzuteko garaian. Lan egiteko modua bada desberdina, baina gaia eta ardatza lehengo bera da: hizkuntza. Zer ari zaizu erakusten euskara, Euskal Herritik kanpo? Asko ari zait erakusten eta irakasten. Alderdi linguistikotik, beste ikuspegi batetik ari naiz aztertzen hizkuntza. Euskaraz lehen aldiz entzuten duen norbaiten lekuan jartzen ikasi dut. Bestalde ikaragarri ari naiz ikasten euskararen eta euskaldunon historiari buruz, eta Txilen izan duten eraginaz. Zer da zuretzat euskara? nire bizitzaren ardatza da: etxeko hizkuntza, lagunartekoa, kalekoa (Euskal Herrian nagoenean) eta lanaren funtsa, tresna eta bitartekoa. Euskara ahoan, belarrietan, begietan eta bihotzean. Ezin dut imajinatu nire mundua SALOM ON TRAI L CHALLEN GE euskararik gabe.


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 14

Euskaraldia eta Euskararen Eguna ospatu al dituzue Txilen? Egin genituen ekintza batzuk Euskaraldiaren berri emateko eta ahobizi eta belarriprest rolak martxan jartzeko, hemengo testuingurura moldatuta, noski. urrian, Josu Okiñena musika ikertzaile eta pianista andoaindarra etorri zen Txilera kontzertu bira batean. Hitzaldi bat eman zuen Letren Fakultatean euskal musikari buruz, oso interesgarria, dimentsio globalari eta errealitate lokalari buruzkoa. Eta, iluntze horretan bertan, piano kontzertu eder baten ondoren, elkarrizketa-berriketalditxo bat egin genuen, euskaraz, helduen eskolakoekin. Benetan polita izan zen. Euskararen Egunean, santiagoko Euzko Etxean, euskarazko film labur bat ikusi genuen, pintxo tailer bat euskara hutsean... unibertsitateetan ere topaketa bat egin genuen beste irakurletza batzuetakoekin lankidetzan: kitxua, portugesa eta italiera. santiagotik kanpo ere gogotsu ari dira lanean: Viña del Mar eta Valparaisoko Euzko Etxean, Euskal Astea antolatu dute abenduaren erdi alderako. Iazko Euskararen Eguneko pasadizo batekin gogoratu naiz. unibertsitate katolikoko campus dotorea. Zain daude unibertsitateko ikasle-irakasleak, zuzendaritzako kideak, euskal etxeetako txalapartari, dantzari, bertsolari eta lagunak ekitaldia hasteko. Egitaraua: euskararen gaur egungo egoerari buruzko hitzaldia, Bertsolari filma, dantza, txalaparta, bertsoak eta pintxo dastaketa. Gonbidatuak agurtzeko hitzak esaten hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzako kide batek esan dit Espainiako enbaxadorea etorri dela. Lehen ilaran jarri da hitzaldia entzuteko. Eta izerdi hotza sentitu, eta haren begirada saihestu dut kontu historiko batzuei buruz hitz egitean; ikastolen sorrera, Frankismoan hizkuntza eskubideak nola urratu ziren... klandestinitatea gora eta zapalkuntza behera. Polemika sortu zen, gainera: hitzaldian esan zen euskara Europako hizkuntza bizien artean zaharrena dela, eta munduko hizkuntza erabilienetako bat dela, kike Amonarrizen ikerketa batean oinarrituta. Badirudi norbaitek desitxuratu egin zituela hitz horiek, eta enbaxadorearen belarrietara iritsi zen euskara munduko hizkuntza zaharrena dela. Txantxa ugari sortu zen horren inguruan. Enbaxadoreak konplitu zuenean eta alde egin zuenean, geure artean jardun genuen barrezka “Bilbotarren batek esango zuen”, ja ja!.

SANT IAGO M AN QUEHU ITO MEND IT IK

Zer iritzi duzu euskararen etorkizunaz? Iragan zaila izan du, denok dakigun bezala. Baina argi dago euskaldunok euskaraz bizi nahi dugula, baditugula horretarako indarra eta bitartekoak, eta ni nahiko baikorra naiz etorkizunarekin. Txilen, lana baino zerbait gehiago egingo duzu, ezta? kontinente handi hau ezagutzea izan zen hona etortzeko helburuetako bat, eta ari naiz bidaiatxo batzuk egiteko aprobetxatzen. Mendi buelta eta saltaka saio batzuk egiten jarraitzen dut. Bestalde, santiago hiri erraldoi bat da, 6-7 milioi biztanle ditu, eta egundoko eskaintza kulturala du: kontzertuak, antzerkia, jaialdiak, erakusketak, hitzaldiak, merkatuak... Eta dantzaldiak. Estilo guztietako dantzariak elkartzen dira parkeetan, plazetan... Bizitza handia dago kaleetan. Zuzeneko musika metroan, tabernetan, edozein txokotan. Zestoako Bandan “eszedentzian” nagoen bitartean, partiturak irakurtzen-eta ez ahazteko, pianoko klaseetara hasi naiz. Jazza eta swinga deskubritzen ari naiz, eta betidanik ikasi nahi izan ditudan dantza estiloak ikasten: Lindy Hop, Jazz solo, shag... Zer diote txiletarren begiek? kontrastez betetako herrialde bat da Txile. Latinoamerikako herrialde egonkorrenetako bat da ekonomiaren ikuspegitik, baina desoreka nabarmenak ditu. Begien bistakoa da hori santiagoko auzo pobreen eta aberatsen artean. Politikoki, demokraziara itzuli berriak dira, eta asko antzematen da hori ohituretan eta hitz egiteko moduan. Erlijio katolikoak pisu handia du oraindik ere. santiago hiri “europarra” omen da, eta, Latinoamerikako beste hiri batzuekin konparatuz gero, gure hirien antzekoagoa da, modernoa izan nahi du... baina kontraesan asko ditu. Aurreiritziak, matxismoa, xenofobia. Etorkinak masan heldu dira azken hilabeteotan, bereziki haitiarrak eta venezuelarrak, eta jendearen erantzuna denetarikoa izan da. Bestalde, oso ohikoa da herri indigenekiko gatazkaren aurrean ez ikusiarena egitea... Duela gutxi, polizia militarrak gazte maputxe bat hil zuen, eta komunikabideek berehala zabaldu zuten “terrorista” bat zela. Interes ekonomikoak lehenesten ditu gobernuak, herrien eskubideen kaltetan.

“Abiatu nahi nuen proiektu berriaren osagaiak aurrean nituen: euskara, gure kultura, atzerria, diaspora”


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 15

5 1

Dena den, txiletarren gehiengoa —edo nire ingurukoa, behintzat— oso kritikoa da, eta asko ari da mobilizatzen. Azken asteetan manifestazio ugari izan dira hilketa hori gaitzesteko; poliziak oso gogor erantzun du, eta bortizkeria hori ere salatu dute herritarrek. unibertsitate munduan ere badago kontzientzia soziala, eta bizirik dago ikasle mugimendua: greba eta mobilizazio ugari egin dira azken hilabeteetan genero indarkeria gaitzesteko, hezkuntza publiko ez-sexista aldarrikatzeko,, ikasleen matrikulazio-kostuak igo ez ditzaten… Nolakoa da Txileko euskal diaspora? Atentzioa eman zidan lehen gauza: zenbat kale eta plaza GURE ENBAXADOREA dauden santiagon euskal abizenak dituztenak. Begiratu huts Euskararen eta Euskal Herriaren ‘enbaxadore’ dabil orain Mireia, eta batean: Irarrázaval, Bilbao, Egaña, Múgica, Goyeneche, Goicoechea, san Ignacio de Loyola, Errázuriz, Araya... san Crisirakasle. Eta seguru nago asmatuko duela transmititzen bere ikasleei gure tóbal mendixkan Euzko Enparantza dago, Gernikako Arbola hizkuntza eta kulturarekiko daukan maitasuna. Eta, honezkero, han ere izango ditu lagun bikainak. Zortedun neska da, irekia delako eta gaitasuna —jatorrizko arbolaren kimu batetik sortutakoa— eta bonbardaketaren biktimen oroigarri bat. kolonizazio garaitik, duelako laguntasun berriak ergiteko; eta zortedun gara bere ondoan etengabe etorri dira euskaldunak munduko txoko honetara, egokitu eta bere lagun bihurtzeko aukera izan dugunok. Urte asko pasa dira… Lehenagotik nenbilen ni Elhuyarren Mireia eta, duela bi mende, txiletarren herenak abizen euskaldunak omen zituen. taldera batu zenean. Geroztik elkarrekin egin dugu lan harik eta Txilera Frankismoan ere exiliatu asko iritsi ziren, Winnipeg itsajoan den arte. Langilea eta saiatua da Mireia, horixe nabarmenduko sontzian esate baterako. Ikerketa asko egin dira euskaldunuke. Hori, eta bere ausardia. Oso neska ausarta da, probatu ditu musika nen eta Txilen arteko lotura historikoari buruz, eta santiago- instrumentuak, dantza, kirola… denetik! Lotsatia ematen du ko Euzko Etxeko kide batek material ugari pasatu dit. lehendabizikotik baina gero badu indar bat nahi duen horri ekiteko, eta Gaur egun ere komunitate indartsua dago hemen. Txileko seguru nago probatzen duen edozertan ondo joango zaiola. euskaldunek maitasun handia diote Euskal Herriari, gure hizAbilidade berezia dauka hizkuntzatarako, eta euskararen erabilera hutsetik kuntzari; askok belaunaldiz belaunaldi jaso dute beren arbaharagoko kezka bat badauka: kalitateak kezkatzen du. Elhuyarrera sartu soen berri, eta gogor eutsi die sustraiei. Harrigarria da bataurretik ere bazekarren, berezkoa zuen, kezka hori. Oro har du hizkuntzekiko zuek nola egiten duten euskaraz, beren kabuz ikasten hasimiresmena; asko dakizki eta beste batzuk ikasten ere saiatu da. Irakasletzan ta. Atxikimendu handia dago folklorearekiko ere: jarduteko masterra elkarrekin egin genuen eta hor ere erakutsi zuen bere txistulariak, dantzariak, txalapartariak, abesbatza... ausardia. Jendaurrekotasuna zen bere ezinetako bat, eta gaztelaniaz lotsarik Pilota Federazio bat dago, eta aurtengo ekainean Txileko gabe hitz egitea beste bat. Irakaskuntzan jarduteko jendaurrekotasunaren bi pilotari emakumek urrezko domina lortu zuten Cochaataka hori gainditzea ezinbestekoa zen, eta gainditu egin zuen. Eta bambako Jokoetan (Bolivia). gaztelaniarena ere beste hainbeste… Txilera joaten ausartu zen! Laster, euskara, kultura eta kirola elkartu, eta korrika Urte intentsua izan zen masterra egin genuenekoa. Ikaragarri intentsua. antolatzen hasiko gara. Lana utzi gabe egin behar izan genituen ikasketak –eta nik etxekoekin, Non eta zertan ikusten duzu zure burua etorkizunean? semeekin ere bai–… baxualdiak izan genituen tarteka, bai berak eta bai nik. Galdera zaila. Oraingoz, paraje hauetan jarraituko dut Eta elkarren anparoan lortu genuen masterra bukatzea, horrek gerturatu uztailera arte. Gero gerokoak. egin gintuen. Betiko geratu zaigu titulua, baina

M

aialen kortadi iparragirre

S WI NG EKO

DANT ZALD I BATE AN

batik bat elkarrekin, eta elkar lagunduz, zailtasun haiek denak gainditu izana.

SAROI JAUREGI AIESTARAN

EUS KARALD IA U C LE TREN FAKU LTATEAN


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Pรกgina 16

BELARRIAK FINDUZ,

A

rgazkiak: imanol salegi


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Página 17

7

botalibrean

1

Olentzerori gutuna.

Olentzero maitea: Piztu dira jada gure kaleetako koloretako argiak, telebista bete zaigu jostailuen iragarkiekin, eta han-hemenka pertsona hobeak bilakatuko gaituzten kolonia eta trapuen promesak puri-purian agertzen dira. Horrelako giroaren aurrean akordatzen gara Gabonak Bukatu da Euskaraldia, eta hemen badatozela, eta haiekin dator korrika. Eta ez, ez naiz abestiaren inguruko polebatera, zu. Badakit ez dimikaz ariko. Maiz behatzari begira gelditzen garen hotudala bete urte hasienetan, ilargian jarri nahi nuke arreta. ran egin nituen promesa korrika bi urtetik behin egiten den arren, AEkren denak, eta ez naizela beti izan beharko nukeen bezain lana egunerokoa da. Herriz herri, milaka dira euskalteondo portatu, baina zuri gutuna idaztera natorkizu besgietan euskararekin duten te behin ere, gure herri honek behar dituen gauza baharremana estutzen dutetzuk eskatzeko. Mesedez, ea zer egin dezakezun, azkenak. Zestoan ere badaude, naldian hemen magia apur baten premian gaude eta. eta egiten duten lana ger· Argi apur bat: Ilun dabil azkenaldian gure herria. tutik ezagutzeko aukera kaleko argi asko itzali edo makaldu dira, eta erdi ilunpetan izan dut nire amaren espegabiltza karriketan barrena. Tristeago ikusten dut herria, rientziari esker. eta ikusten da gure herriko neska-mutilek kalean ibiltzeko Bere garaiko guzdaukaten gogoa argiekin batera makaldu dela. Ez dela astiek bezala, nire amak ez korik ikusten eta… argi pixka bat ekarriko, mesedez? zuen euskaraz alfabeta· Biribilgune bat: Arroa Beheko gure bizilagunak tzeko aukerarik izan eskolan, eta ahoan beti euskara ibili bete gabeko promesen errotondan bueltaka geratu dibadu ere, idatzizko kontuetan erdarara jo izan du. ra, harrapatuta. kristalen atzetik ikusiko dute nola ibilWhatsApparen etorrerarekin, ordea, bere seme-alabegailuei ematen zaien pertsonei ematen ez zaien lehentakin, ilobekin edo lagunekin idatziz eta euskaraz komunisuna. Behin egingo, eta hau nola da posible? Mesedez, katzen hasi zen eta a ze nolako buruhausteak ahoz hain ekar ezazu herritarrentzat sarrera-irteera bat biribilguneerraz esango lukeen hari letrak jartzean! Hala, euskara an jartzeko. ama hizkuntza zuen arren zer hobetu eta zer ikasi ba· Bertakotasuna: Asterik aste kotxea hartu eta zuela jabetu, eta borondatearen “klika” piztu zitzaion: erosketa guztiak hiper-etan egitera doaz hainbat herrierabaki zuen euskaraz ondo idazten jakitea beharrezkoa tar. Horrela jarraitzen badugu, laster izango dira gure kazuela, eta AEkn matrikulatu zen, Zestoan. leak hutsik, dendarik gabe, kristalak argazkiz josita, besAstean behin papereko lana egiten dute, eta beste garai batzuen oroitzapenak bertaratuz. Argirik gabe te behin mintza-praktikak. Adin eta klase guztietako jeneta komertziorik gabe herria hilko zaigulakoan nago. dea biltzen dira, euskaldun zaharrak asko, baina baita Ekar iezaguzu, mesedez, hain modan dagoen “zero kiloeuskarara etorri berriak ere, elkar ezagutu eta harreman metro” kontzientzia apur bat gehiago, geurea egin desare berriak eginez, euskaratik eta euskaraz bizitzeko lazagun kaleko bizitza. nean. Ez dituzte falta etxeko lanak, zalantzak, frustrazio · Oreka apur bat: krisia joan zela diote aditu astxikiak… baina horiek ederki orekatzen dituzte umore, kok. Gure ekonomian hobekuntza igarri dela eta bide elkarrizketa, jolas eta lagunarteko giro ederrarekin. onean gaudela berriz, baina, tamalez, ez dira urritu bere Euskaraldiak denoi erakutsi digu badugula euskaeskubide sozial eta ekonomikoak asebete ezinik dabiltrarekin dugun konpromisoa nondik azkartu. Orain arte zan herritarren kopurua. Hilabetez hilabete, janari, arroerdaraz hasten genituen elkarrizketak euskarara pasatu pa, edo bestelakoen bila isil-isilik doazen herritarren zeditugu paparreko txaparen babesean, eta besteek zer rrenda ez da jaitsi, eta agerian geratu da beste behin hoegin dezaketen begiratu aurretik, gure egunerokoan jabekuntza beti bezala ez dela denenentzat izan. Ekarriko, rri dugu arreta. Denok dugu “klika” egiteko aukera: ez mesedez, banaketa justuago bat denontzat? dakitenek ikasiz, ahoz ederki baina idatziz larri dabiltzaGutuna berriro irakurri dut, eta konturatu naiz nek alfabetatuz, gure euskara maila hobetuz, eta, beregauza dexente falta zaizkidala: Euskaraldiaren efektua ziki, ahal dugun guztiekin euskara erabiliz. luza dezazun, kontzientzia feminista herritar guztioi zaEskerrik asko AEk osatzen duzuen guztiei “klika” baltzea… Agian gehiegi eskatzea da, baina Eguberrietan hori ematen laguntzeagatik, eta orain, gaur eta hemen gaudenez… dena posible dela erakusteagatik.

Klika.

I

rati manzisidor

I

ban narbaiza


200.qxp_55 16/12/18 19:55 Pรกgina 18


200.qxp_55 16/12/18 19:56 Pรกgina 19


200.qxp_55 16/12/18 19:56 PĂĄgina 20

Euskaraldia

goitik behera

Euskalgintzan inoiz aritu denak badaki esatera noana nola gertatzen den. 2018 hasieratik genekien aurten Euskaraldia zetorrela. Beste urte batzuetan Korrika edo antzeko egitasmoak izaten diren modura. "Tokatu" egiten dira, etorri, goitik, behetik edo albotik.

Ekain aldera hasi ginen batzordea sortu bai ala ez eztabaidan. Artean ia ez genekien Euskaraldia zehatz zer zen ere. Baina deialdiari erantzun zioten herritarrek, eta talde polita elkartu ginen Gazteleku zaharrean. “Zestoak euskara alorrean zuen lehentasuna Euskaraldia al zen?� izan zen bertaratutako batzuen kezketako bat. kontuak kontu, zeregina bazegoela eta batzordea sortzeko jendea ere prest egonik, taldea sortu eta lanean hasi ginen ekainaren bukaeran. uztailean, oraindik jendeak Euskaraldia zer zen ez zekiela jakitun, aurreneko bi ekintza antolatu ziren; "Pintxo-triki-bertso-potea" eta "Euskararen loraldia" (loreontziak zintzilikatu ziren herrian zehar). Jakin-mina behintzat bazen. Iraileko txupinazoa botatzera ere ausartu ginen lotsagabe asko. Oraindik ere jendeak galdezka jarraitzen zuen, baina zer da ba Euskaraldia? kontuak kontu, 773 pertsonak eman zuten izena Euskaraldian. Lortu ote dugu zer zen ulertaraztea? Barneratzea? Euskaraldia zenbakitan: 773 konpromiso hartzaile. Horietatik 456 emakumezko, 311 gizonezko eta 6 ez-binario. Txapa edo rolaren arabera sailkatuz, 682 Ahobizi eta 91 Belarriprest. Izen ematea nola joan den ere aztertzeko modukoa da. urriaren hasieran oraindik 160 lagunek bakarrik zuten emana izena. Ariketa hasteko hilabete falta zenean, 263k. Astebete falta zela, 565ean geunden, eta azken 10 egunetan, 200 lagun baino gehiagok eman zuen izena.


200.qxp_55 16/12/18 19:56 PĂĄgina 21

1

2 Telebistaren eragina, inguruko herriena... Eusko Jaurlaritzak emandako datuetan ere horrelako zerbait gertatu omen da. Azkenerako jendeak parte hartu nahi zuen, txapa soinean eraman, bai noski, ni ere euskararen alde nago! Amets Arzallusek esan zuen modura, "Euskararen alde denak gaude, erdiguneratzen dugun arte. Orduan, dena justifikatu behar da eta zeinen nekagarria egiten den". Baina kontua ez zen alde egon edo ez; hau ariketa sozial bat zen, konpromiso serioa eskatzen zuena, esfortzu bat, ahalegin bat... (Aurrerago dator autokritika). Herrian galdezka: kalean buelta bat eman dugu, taberna eta dendetan zer nabaritu duten galdezka. Oro har, jendeak ez du diferentzia handirik sumatu, publikoari begira euskara ulertzen dutenak daude zorionez establezimendu gehienetan, baina batean eta bestean bakarren batek esan digu "Euskaraldian gaude eta euskaraz eskatuko dizut" eta saiakeratxoak egin dituztela. Gutxi badira ere, izan badira eta eusten bazaie, zuek etxerako! Zestoan adinekoen kopuruak ere atentzioa ematen du datuak begiratzean, baina arrazoia zein den ongi dakigu, herriko bi zaharren egoitzen parte hartze aktiboa alegia. Egoiliar horiek ez ditugu agian kalean gehiegi ikusi, baina bertan lan egiten dutenak eta senitartekoak bai. seguru Euskaraldiak ukitua utzi duela bi egoitzetan. Danbolinek inkesta bat ere egin du. Emaitzen arabera, gehiengoak uste du Euskaraldian geundelako ez dela euskara gehiago entzun egunotan ez Zestoan, ez hemendik kanpo. Baina, 10etik 4k ohitura aldaketak egin omen ditu, baita elebitan elkarrizketak izan ere, eta, gainera, ohitura aldaketa horri eutsiko diotela uste dute. Ziurrenik, gure inkesta erantzun dutenak parte hartzaile kontziente eta finenak izango ziren, baina gezurretan aritzeko premiarik gabeak seguru. 10etik 4k aitortu dute ez dutela soinean eraman txapa 11 egunetan, kaleren bat edo beste egin dutela alegia, etxean ahaztu, galdu... Baina, eraman duten egunetan lagungarri izan zaiela. Balorazio eta autokritika Hemen dator autokritika. Euskararen eguna pasata, batzordeko kideak elkartu gara, eta egin dugu nolabaiteko balorazioa. Talde berri bat sortu da, lehendik ez zegoena eta ondo konpondu gara; ez da gutxi. Momentu konkretuetako itomenak ahaztu egiten dira 15

egunera. 11 egunak pasata, oraindik ere jardunerako gogoz jarraitzen dugu, eta hori da adierazle onena. Euskaraldian begiak jarriz, ordea, aitorpen bat egin behar dizuegu. Oso gustura gaude herritarren erantzunarekin: 773 pertsona Zestoan, erroldan parte hartzeko aukera zutenen % 25, alajaina. Ez da zifra makala. Baina uste dugu gehiengoa deskafeinatu xamar ibili dela, eta horren erantzule geu gara ziurrenik. Jendeak bazekien zer sinatzen ari zen? Zein ziren rol bakoitzaren diferentziak? Edo... "ni euskalduna naiz, eta Ahobizi noski!" esaten zuen, Ahobizi izateak zer zekarren jakin gabe. Prest zeuden aurreneko hitza beti euskaraz egiteko? Prest besteak ulertzen zuela uste bazuen elkarrizketa euskara/gaztelania egiteko? Egin dugu hori? Hori zen eskatzen zuen esfortzua, konpromiso hori hartu zuten orria sinatu eta Ahobizi txapa paparrean eraman zutenek. Azalpenak eman genituen? Ongi eman genituen? ulertu genuen? Bakoitzak egin dezala kontzientzia azterketa. Etorriko dira nota hobetu edo errekuperatzeko aukera berriak, ez kezkatu; kontua hobetzen joatea da. Eta ez ahaztu, Euskaraldia beti da. Bukatu da Euskaraldia? Hamaika egunak pasatu dira, bai, baina Zestoako batzordeak ez du amaiera ekitaldirik egin nahi izan. Euskararen arnasgune batean bizi gara, zorionekoak gu. Pribilegio horrek, ordea, zereginak ere badakarzkigu, eta gurean bada gogoeta baten beharra. Euskaraz bizi gara, bai, baina euskara hutsean bizitzeko gai gara? Ahal da Zestoan euskara hutsean bizi? Zerbitzu publikoek bermatzen dute hori? Administrazioak? Euskaldunon eskubide guztiak bermatuak daude? Euskara ikasteko premiarik badago Zestoan bizitzeko? Bai? konplexurik gabe? Edo euskara ulertu bai baina hitz egiten ez duen bat ondoan dugunean, bera gaizki senti ez dadin, berari “errespeturik ez faltatzeko�, gaztelaniaz egiten dugu? Edo albokoa eta biok euskaldun petoak bagara ere gaztelaniaz hitz egitea guaya zen garaian horrela ohitu ginen eta guaya izaten jarraitzen dugu. Ez gara ba, Lazkao Txikik esan zuen moduan, euskaraz ari garelakoan erdaraz hitz egiten ariko?

J

one bergara


200.qxp_55 16/12/18 19:56 Pรกgina 22

SARIA jASOTZEKO 3 HILABETEKO EpEA

Asmatu al zenuten azaroko pertsonaia ezkutua? Narkis Balentziaga margolaria zen: 1905ean jaio zen Arroabean. Txikitatik hezurretako gaixotasun bat izan zuen hanketan eta horren erruz isolatuta egon zen. Euskal Billerako emakume batzuk izan ziren marraztera animatu zutenak, ospitalean zegoela. Bizitza laburra izan zuen, Mexikon hil baitzen 1935ean, 30 urterekin. Arroabean bere izena daraman kale bat dago .

?

Gure postontzira erantzun batzuk iritsi ziren eta dagoeneko asmatzaile batzuk lortu dute euren zozketarako txartela. Zorionak!

Zein ote da hil honetako asmakizuna? Hementxe dituzu pistak:

1- Bere lan arloan ekintzailea izan zen, XIX.mendean. 2. Aitzindari izan zen zerbitzu mota jakin batean. 3. Herritarren eskubideen alde borrokatu zen, markes bati aurre eginez. 4. Antza denez, Zestoako lehen feminista izan liteke. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


22

URTARRILA osteguna

24

04ostirala 05Larunbata

ABENDUA

19 •

ASTEAZKENA

Musika eskolaren Gabon emanaldia 19:00etan arkupetan. Irakurle-taldekoak Xabier Gantzarainen "Zuloa" liburua 18:00etan Gazteleku ohian.• 20:00etan Portalen Poltxikoko kontzertuak: Anari.

20 •

OSTEGUNA

Gabonetako apaingarriak 3. ziklokoentzat. Katekesi taldekoen gabon kanten ensaioa 17:00etan eta gabon abesbatzarena 20:30ean, musika eskolan. OSTIRALA

Guraso elkarteak antolatuta, sormen tailerra. 16:30etatik 18:30era Gaztelekuan. Elur bola”eskulana egiteko kristalezko tarro bat eraman tapa eta guzti. LARUNBATA

Txoko feministak deituta 19:00etan elkarretaratzea plazan "Jar gaitezen euren oinetan. Sinesten dizugulako, elkartasunari erasorik ez". ASTELEHENA

Katekesikoen gabon kanten kalejira 11:00etan kultur etxetik irtenda.• Banda eta gabon abesbatzaren kontzertua eguerdian.• 17:00etan aterako dira Gabon abesbatzakoak. •Olentzero 18:30ean iritsiko da Lau Iturrira eta handik plazara joango dira.

26

ASTEAZKENA ZOROPERI EGUNA

9:00. Idiakaitzen diana. XXIX. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXI. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko ekitaldiak eta produktuen dastaketa. Haurrentzako tailerrak. XX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Artisau eta salmenta-postuak. Trikitilariak. 'Photocall' saioa. 12:00. Agustin Ostolaza harrijasotzaileari buruzko liburuaren aurkezpena, udaletxeko areto nagusian. 13:00. Sari banaketak. 13:00. Gazta eta sagardoa dastatzea. 18:00. ‘Ganbaran’ ipuin kontaketa, Kultur Etxean. 19:30 Gabezin, udaletxeko arkupetan, afal ordura arte. 22:00 Gabezin.

ostirala

3

21

a28g e n29d a30

200.qxp_55 16/12/18 19:56 Página 23

2

19:30ean urteko azken kontzentrazioa, azken ostiralean "Preso iheslari eta deportatuak etxera” • I. Portale Mus Txapelketa 22:30ean. Izen-ematea 22:00etan.

larunbata

17:30. Agustin Ostolaza harri-jasotzaileari omenaldia eta herri kirol saioa Arroagoiko frontoian. IGANDEA

12:00. Ana Belén García organo-jotzailea eta Easo Kapera Gregorianista, Aizarnako parrokia-elizan.

31

ASTELEHENA

VIII. San Silbestre herrikoia, 17:00etan hasita plazan

03

Ekain guraso elkarteak antolatuta, zinea euskaraz; Rio filma 17:00etatik 18:30era eskolako jangelan. •Jokin Urain-en "Amaren etxea" liburuaren aurkezpena 19:00etan Portalen RODEO musika taldearen kontzertu akustikoa 19:00etan Portalen.

Errege magoak Akoa aldetik etorriko dira 18:15ean. Adorazioa Milagrosako kaperan egingo dute eta handik Gesalaga kaletik Gisasola egoitzara joango dira. Gisasolatik, Erdikaletik udaletxera.

11ostirala 18ostirala

Barbantxo Zestoan eta Aizarnan Barbantxo Iraetan

santa inesak iraetan

20 igandea - 17:00etan Umeen eguna, jolasak, tailerrak, txokolatada. 21 astelehena - Santa Ines eguna Meza eta bazkaria Gure Ordekan. 25 ostirala - 22:00etan Mus txapelketa Bekotxen. 26 larunbata - 21:00etan Garagardo festa eta Kontzertua. 27 igandea - Jubilatuen eguna eta Urrezko Aizkora.

640 917 626

943 148 061


200.qxp_55 16/12/18 19:56 Pรกgina 24


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.