226.qxp_55 25/4/21 20:03 Página 1
2021 apirila
226 zk.
“Hemendik urte batzuetara, kodea irakurtzen ez dakiena analfabetotzat hartuko da”
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 2
640 917 626
943 052 761
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 3
3
Ateko zimurrak
Aurreiritzizalea da gizakia, gaur egungoa behintzat. Epaia ere gure erremintetako bat bihurtu da, eta badago joera ikusten dugun horri buruz jarduteko, eta ezer gutxi jakinda, uste dugun hori ziurtasunez kontatzeko. Eta gu hortxe, gizartean enkajatzeko tranpa horretan borrokan, zimurrak ezkutatu eta aurpegi onena erakusten. Busturialdekoen ahotan entzundako esaera zaharrak dioen moduan: "Kanpoko arrosa, etxeko arantza". Ez dakit hala izango den beti, baina hala ere hobe norberaren etxeko loretxoa zaintzea, besteen arantzekin ziztatu ez gaitezen. Egia da; ez da erraza itxurakeriatik alde egitea, gaur egun. Eta, betiere, bistan politena utzi ohi da. Zatarra, etxerako. Edo arrarokeriak, etxerako. Eta fatxadek pista asko eman dezakete barrukoari buruz, bai atekoek, bai eraikinetakoek eta baita pertsonenak ere, baina inoiz ez da egiaren isla osoa izango; onerako eta txarrerako. Martin Azpillaga Aldalurrek ere badaki barru eta kanpoarekiko gatazka horri buruz. Onartua izateko ahaleginari buruz. Bartzelonan, Matematika eta Informatikako gradu bikoitza ikasteaz gain, bere buruarekin bakeak egin zituen, eta, bizitza konpondu zuenaren ziurtasunarekin, bere bizitzari zentzua ematen dion bideari ekin zion aske. Bejondeizula, Martin! Danbolinen ere egiten dugu ahalegina herriari onena erakusten; onena edo interesekoa, bitxia, kuriosoa, garrantzitsua izan daitekeen hori. Eta txoko guztietara iritsiko ez baldin bagara ere, zenbaitetara bai. Eta oraingoan, besteak beste, garajeko ate xinple batzuen barrualdera iritsi gara. Bada ideia onak dituenik herrian. Eta, honela, kontu bat eta beste, hilabeteko asebetea emango digu apirileko ale honek ere. Azalak gure lorearen pista bat besterik ez dizu eman, eta atariko honek beste hainbeste. Aurreiritzirik gabe, pasatu zaitez barrura, jarri etxean bezala, eta leun ikusi arrosaren arantzak.
diruz lagundutakoa
maialen kortadi iparragirre
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 4
Atenasko Champions final madarikatu hura Horiek dituk oroitzapenak argazki hori ikusi nianean, Unai! Atzetik daukaan istoriotxoa kontatuko zioat jendeari. Gogoratzen naiz nola organizatu genuen Atenasko bidaia Bartzelona-Milan Championseko finala ikusteko. Autoz joan ginen Bartzelonara, han goizez hegazkina hartzeko. Atenasera iritsi, bazkari eder bat egin, trago batzuk hartu, eta partidura joatea zen gure asmoa. Gixajuak, gu! Hegazkinak atzeratzen hasi ziren, baina guk lurrean jarraitzen genuen, eta, azkenerako, kezkatzen hasi ginen. Halako batean, hegazkinera igo ginen, baina ez zen ateratzen. Denbora luze batera, arduradun batek esan zigun hegazkina irtengo zela baina ezin zutela ziurtatu partidu ordurako iritsiko ginenik; ikusi egin behar gure aurpegiak hori entzutean. Kontuak kontu, iritsi ginen Atenasera. Autobus batean sartu, eta aurretik polizia genuela, semaforoak gorrian pasatuz futbol zelaira eraman gintuzten partidua hastear zegoela. Geure buruari esan genion: “Hemendik aurrera, disfrutatzen hasiko gara!”. Baina ezta orduan ere. Garai hartan, Bartzelonari Eusko Barça deitzen zitzaion, taldean jokalari euskaldun asko zeudelako. Guk ikurrina eraman genuen, eta baita astindu ere! Halako batean, han dator Bartzelonako talde ultra horietako tipo bat guregana esanez ikurrina ezkutatzeko. Gutako batek zerbait esan, eta mutur joka hasi zitzaigun. Korrika atera ginen: bat alde batera, bestea bestera. Asko beldurtu ginen. Ia futbolik ez genuen ikusi, kezkatuta. Partidua bukatu baino lehen alde egitea erabaki genuen. Bartzelonak lau eta huts galdu zuen. Bidaiari probetxuzko zerbait ateratze aldera, afari eder bat egitea pentsatu genuen. Taxi bat hartu, eta ia ordubetean ibili gintuen Atenasen bueltaka jatetxe ziztrin batean bukatzeko. Handik aireportura, eta etxera. Neure buruari zin egin nion ez nintzela inoiz Championseko final batera joango. Bukatzeko, Unai, hik badakik ni ez naizela bartzelonista, ipintzatarrak bezala, baizik eta argazkian agertzen naizen bezala, txikitatik, realekua. Enbidoa Alkorta taberna zenaren atzeko aldean aterata dagoen argazkiko Netzerri bota nahi diot. Lehen gurea zen tabernan, orain, hi habil nagusi! Abestiak dioen bezala: “Nola aldatzen diren gauzak”.
enbidoa
eukeni alkorta
pintada.
Baratzetatik zementura. Tristuraz begiratzen diet, gure semearen haserrea tarteko, Gurutzeagako jolastokian egiten ari diren obrei. Berriz ere bihozgabe jokatu dute "bere jolastokiarekin". Lehendabizi, zuhaitzak izan ziren, beren sustrai baldarrekin frontoia kaltetzen ari zirelako. Belar hura geratu zen, eta lur pitin hura, lokazten zenean festa bihurtzen zena umeentzat, helduok irudi hura "panic-attack" moduko jarrerarekin begiratzen genuen bitartean. Orain, han jolastoki barruan geratzen zitzaien natura urri hura ere tapatu dute. Kontatu didatenez, inguruaren aldaketa nahiko bortitza izan da denboran zehar. Artasoro eta baratzeak izatetik, zementuzko zabalgune bat izatera pasatu zen. Gaur egun, zementua eta kautxua. Uler ditzaket material horien abantailak, baina ez dira nahikoa, horrenbeste aldiz ekologia, aldaketa klimatikoa, jasangarritasuna eta natura aipatzen ditugun garai hauetan. Ea bada etorkizun laburrean indarrak biltzea izango bagenu beste era bateko gune bat eraikitzeko, non dindan, lur eta zuhaitz denbora izango luketen gure umeek. Hainbeste helduzentrismo alde batera utzi, eta ea hasten garen txikienei ere ahotsa ematen.
marina pons sale
bota librean
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 5
EZ EHORTZI GURE LURRA.
Hala dio Caroline Philips eta Mixel Ducauren kantak: “Ez ehortzi gure lurra, gu baikara lurra bera”. Esaldi horrek ederki laburbiltzen du gure lurrarekin egiten ari garena. Aspaldi hasi ginen entzuten aldaketa klimatikoa, berotegi efektua... eta antzekoak, gure hiztegian txertatu direnak. Baina nago, nahiz eta hiztegian txertatu, ez garela Bihar Prokrastinatzen gabiltza; onar dezagun. benetan jabetu zer Hitz berria, agian, baina kontu zaharra. Pentsa: euskaraz esan nahi duten. argitaratutako lehenengotako liburu mardula Axularren Edota ez dugula jabeGero omen da, erlijio betekizunak gerorako uzteak datu nahi, askotan irukartzan zorigaitzez diharduena. Ez dut uste betekizunok ditzen baitzait bigagerorako uzteak zorirren honetatik gehiago duela bizi garen gizarte honek. gaitz handirik eragingo Baina badugu beste hitz bat aurrekoei gehitu behar lukeenik, baina sinisten zaiena pandemia garai honetan: zoonosia. Animalietadut beste askotan luzatik gizakietara hedatzen diren gaixotasun infekziosoei mendutan ibiltzeak kalderitze horrela, eta zerikusi zuzena du naturaguneen teak dakartzala. suntsitzearekin eta bioaniztasunaren galerarekin. Zenbat aldiz damutu ote Berrian irakurri nuen: “(...) azken hamarkadetan naiz egin behar nuena izan diren gaixotasun kutsagarrien %30 zuzenean lobere garaian ez egiteagatu litezke lurraren erabilera horrekin, hau da, nekatik, egin behar nuen hori zaritza eta abeltzaintza intentsiboa sustatu, deforesegunen batean egingo tazioa handitu eta urbanizazio prozesu erraldoiak denaren ilusio faltsuak harrapatuta. martxan jartzen dituen eredu horrekin. Berezko Bada, batzuetan pentsatzen dut ez ote garen antzeko ekosistemarik gabe geratzen diren edo salerosketailusio faltsuz bizi, arazorik arazoenei aurre egin ordez rako erabiltzen diren animaliekiko harreman horreihesaldi zoro batean murgilduta, aurreranzko ihesaldi tatik datoz nabarmentzen hasiak diren gaixotasun batean. Eta pentsatzen dut utopiarik utopiena ez ote berriak gizakiengana.” Eta guztiz sinesgarria egiten den hemen eta gaur bizi dugun mundua. Biziarazi nahi zait hori, ze, nire ustez, guk gure bizimoduarekin ludiguten hau. rrak duen ziklo naturala hausten dugu, eta horrek Axularren garaian Jainkoaren bideari nola, hala jarraibere ondorioak ditu. tzen diogu gaur garapenaren bideari, bere zentzu kuantiEta orain birus bat ezagutu dugu, eta ikasiko dugu hatatibo eta kualitatiboak nahastuz nolabait. Eta, egia rekin bizitzen. Baina bizimodu mota honekin jarraiesan, ez dut sinisten garapen ekonomiko infinituak saltzen badugu, gero beste bat izango da; eta horrela batuko gaituenik, beste arrazoi batzuen artean, bizi duetengabean. Gure egunerokotasuna igarotzen dugu gun lurra finitua delako. Ez dut sinisten teknologiak bepandemia garaian ezartzen dizkiguten murrizketak re horretan salbatuko gaituenik, arazo batzuk konponbarneratzen, ikasten. Ikasi ditugunean, desikasten, duta ere konplexuago batzuk eragiten baititu, arazo etengabean aldatzen dizkigutelako. Egunerokotasularrienen aurrean luzamendutan jarraituz. Ez dut sinisneko denbora zati txiki bat behintzat eskaini beharko ten orain berdez edota lilaz margotu nahi duten asegenioke arazoaren muinari erreparatzen, benetan ezintasun horrek onik ekarriko duenik, ez epe luzekorik hausnartzen zer egiten ari garen gure lurrarekin, gure behintzat. Ez baitut sinisten Jainkotzat gizonezko zuri bizimoduarekin, eta ze etorkizun nahiko genukeen bat izan duen eta gizon zuriaren arabera egina den gizargure ondorengoentzako. Lurra bakarra da, eta geure te batek guztion ona ekarriko duenik. Ez dezagun ahazburua ehorzten ari gara. tu kolonialismoa edota klase, arraza nahiz genero zapalerkuden larranaga kuntzak (eta beste) gure gizartearen oinarri direla oraindik ere, eta aurreranzko ihesaldi honek ekarriko omen duen ona beste batzuen kaltea izango dela. Anarik dioen moduan, denok erabaki genuen akatsarekin aurrera jarraitzea, eta horrelako egoera batean beste edonork egingo lukeena egitea. Gauza handienek ez dute zaratarik egiten haustean.
.
aitor ossa
5
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 6
KONFINAMENDUAREN ONDORIO DIRA BATZUK, ASPALDIKO KONTUAK BESTEAK. GURE HERRIKO GARAJEETAN ORDUAK ETA ORDUAK PASATZEN DITUZTEN HERRITARRAK EKARRI NAHI IZAN DIZKIZUEGU ZENBAKI HONETAN. ZERTAN PASATZEN DITUZTEN JAKIN NAHI?
Cyclekart erreplika. Gorka Igual (1986)
Konfinamenduan, etxetik irten ezinda geundenean Youtuben bideoak ikusten hasi zen Gorka Igual eta asko gustatu zitzaion kotxetxo bat aurkitu zuen. Cyclekart deitzen zaie, garai bateko antzinako bolidoen erreplikak dira eta asko ikusten dira Frantzian eta Estatu Batuetan. Horietako bat egin behar zuela sartu zitzaion buruan. Etxean sartuta geunden bitartean kotxea diseinatzen hasi zen, nolako piezak beharko lituzken eta hauek nola egin edo nondik lortu pentsatzen. Bigarren konfinamenduan, kalera ateratzea posible zenean, lanari ekin zion, piezak eskuratu eta muntaia lanekin hasi zen. Uda honetarako bukatzea aurreikusten du Gorkak. Oraindik ez du oso argi zer egingo duen behin bukatutakoan baina salduko duenik ez du pentsatzen. Tarteka bueltaren bat emateko erabiliko duela uste du momentuz.
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 7
Lagunartean egindako bideo-joko makina. Joseba Regil (1991)
Duela hiru edo lau hilabete itxiera perimetrala ezarri zuten lehen aldian buruari bueltaka hasi ziren Joseba eta bere kuadrillakoak. Tabernak itxita zeuden orduan eta bere garajean bildu ohi ziren noizean behin, "txapuza" batzuk egiteko. Mikel Salegik ordenagailu eta bideo joko kontuak oso gustuko dituela esan digu Josebak eta egun batean lehen tabernetan egoten ziren makina zahar horietako bat muntatzearen ideia bota zuen. Azkenean, inori ezer esan gabe, berau egin ahal izateko materiala erosi eta abisua pasa zuen. Horrela hasi ziren, pixkanaka, makina muntatzen, denen artean. Beraiek txikiak zirela Koioten, Uztapiden… zegoen makina eta han ibiltzen ziren ahal zutenean behintzat burubelarri, gustura. Orain, beraien eskuekin egin dute makina, nostalgiaz. Mila eta bat joko dituzte bertan: Mario Bross, Come cocos… Badute denbora-pasa orain eta lagunartean egoteko aitzakia bikaina!
Garaje bat museo bilakatua. Xabier Iriondo (1934)
Ez dira herritar asko izango Xabier Iriondoren garajea ezagutzen ez dutenak, baina, ezin genuen aipatu gabe utzi. Pilotazale amorratua da Iriondo, jokatu ere egin zuen gazte garaian baina gaixotasun bat tarteko utzi egin behar izan zion jokatzeari. Gertutik jarraitu du afizioa ordea. Urteetan osaba eta lagunekin frontoia hartzen zuten alokairuan pilota txapelketak antolatzeko. Garai haietakoak dira garajeko "museoko" aurreneko errekorteetako argazkiak. Duela 50 bat urte hasi zen entretenimendu honekin eta alargundu zenetik honek eman diola bizipozik handiena aitortu digu. ETBtik ere etorri zaizkio behin baino gehiagotan eta pilotari ezagunek ere egin diote bisita bertara. Mundu bat dauka hormetan. Ez da presaka joateko lekua. Egunkari zatietan irakurgai dagoena gutxi ez, eta anekdotaz betea dauka Iriondok burua. Denboran atzera egiteko artxibo paregabea da. Ezker eskuin mugitzen dela edo gantxo bidez, laugarren geruza ere zintzilikatu du horma zati batzuetan. Aldiro eguneratzen doan museoa da Iriondorena. 2020ko buruz buruko txapeldunak, Erik Jakak oparitutako kamiseta ere hortxe dauka eta zintzilikatzeko prest ikusi dizkiogu Jurdan Arakistain eta Naroa Agirreren Danbolineko errekorteak ere.
1
7
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 8
Trenez inguratuta. Francisco Goenaga (1955)
Duela sei urte inguru hasi zen Patxi Goenaga trenen erreplikak egiten. Ordutik bospasei tren egin ditu. Tartetxoa duen bakoitzean, garajera joan eta hantxe egoten da, gustura bere saltsan. Garajean sartu eta kanpoko munduarekin ahaztu egiten dela dio Goenagak. Goizean joaten bada, irratia jartzen du eta arratsaldetan, telebistak egiten dio konpainia. Tren bakoitzak denbora asko ematen diola dio, lan handia dute eta. Duela hiru urte, bere alaba Iaroneri proiektu berri bat egin nahi zuela esan zion, duela urte asko Zumaia-Bilbo ibilbidea egiten zuen "krokodilo" deitzen zaion trenaren erreplika. Alabari trenaren argazkiak erakutsi eta planoak egin zizkion. Piezak mozten dituen enpresa batera bidali zituzten planoak eta moztuta bidali zizkioten denak. Jaso eta berehala hasi zen lanean. Orain, ia amaituta du alabarekin batera egindako proiektua. Iraetako tren txikien gunean egingo du estreinaldia eta guri ere abisua pasako digula esan digu, hantxe izango gara, kamara hartuta!
Arroabeko baserriak miniaturan. Patxi Urbieta (1939)
Malagan harrapatu zuen 2020ko martxoko konfinamenduak Urbieta. Faltan bota zuen aste horietan etxepean duen eskulanetarako txokoa. Handik etorri eta zerbait "berria" egin behar zuela pentsatu zuen. Horrela hasi zen, pixkanaka, Arroabeko baserri eta etxe ezberdinen erreplikak egiten. Detaile guztiekin egiten ditu: leihoak, teilatua… Koloreak ere berdinak izan behar dute. Orduak pasatzen ditu bere txoko horretan, entretenituta. Dozena bat erreplika egin ditu jada eta gehiago egiten jarraitzen du. Baserrien miniaturekin ari da orain baina bestelako eskulanak ere egiten ditu Urbietak. Itsasontzien erreplikak egiten zituen duela 30 urte baino gehiago, pentsa! Denbora zerbaitekin behar duela dio eta lan horiek egitean burua entretenituta dauka. "Mini Arroabea" hori jendaurrean erakutsi beharko duela esan diogu eta ezetzik ez digu esan, aurrerago zerbait egingo du beraz, agon adi!
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 9
1
9
jardunian
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 10
Ikastea da bere pasioa. 29 urte hauetan, bizia eskaini dio matematika eta informatikari Lasaokoak. Aitona izan zen matematikarekiko zaletasuna piztu ziona, eta, 14 urterekin, modu autodidaktan ikasita, jokoak programatzen hasi zen. Munduko herritar gisa definitzen du bere burua. 18 urterekin, Bartzelonara joan zen Matematika eta Informatikako gradu bikoitza ikastera; handik Manchesterrera, Matematika puruari buruzko masterra egitera, eta, duela hiru urte, bere habiara itzuli zen, Mallubira. Etxera gonbidatu gaitu, paseo bat eman dugu lorategian, eta, pare bat zerbeza hartuta, berriketan hasi gara.
Zestoan igaro zenuen zure haurtzaroa. Nola gogoratzen duzu? Gaur egungo Martin eta txikitakoa pertsona guztiz ezberdinak dira. Ez ditut oroitzapen oso onak: ez nuen jakin nire lekua bilatzen gizartean, oro har. Inor ez da horren erantzule; umeak zerbait ezberdinaren aurrean beldurtu egiten dira, edo baztertu egiten dute. Ez dugu jakiten ezberdintasun horiek kudeatzen. Heltzen joan nintzen heinean, onartuago sentitu nintzen. Eskolako nolako oroitzapen dituzu? Oso gustura joaten nintzen, pozik, matematikako klaseetara bereziki. Erraztasuna nuen ikasteko. 28 urte ikas-
Motxian Bideo joko bat Ratched & Clank Esaldi bat “Batzuetan beharrezkoa da gurpila berriz asmatzea; ez gurpil gehiago behar ditugulako, asmatzaile gehiago behar ditugulako baizik”. Pertsonaia bat ni Bidaia bat Mexiko Abesti bat My Way, Frank Sinatrarena Youtube-ko kanal bat Adam Neely, musikari buruzko kanala Liburu bat C, The programing languageZimitarioa
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 11
1
ten eman ditut, eta, ahalko banu, beste 40 pasatuko nituzke. Urteekin konturatu naiz nire gaitasun pertsonaletako bat ikastea dela. Norbait arbelaren aurrean jarri zerbait azaltzen, eta hori ulertzen saiatzen naiz. Burua 100 km orduko abiaduran jartzea da nire afizio gustukoena. Nondik datorkizu matematikarekiko zaletasuna? Txikitan, aitonak ikusi zuen ondo moldatzen nintzela zenbakiekin, eta eragiketak egiten erakutsi zidan. Bera izan zen zaletasuna piztu zidana; beti eskertuko diot. DBH amaieran, problemak hartu, eta erresolbitzen saiatzen hasi nintzen modu esperimentalean, formulak asmatzen… Batxilergoan, matematikako olinpiadetara joan nintzenean, matematika formala ezagutu nuen. Eta informatikarekikoa? 14 urterekin, programatzen hasi nintzen, autodidakta moduan birusak egiten. Berehala, osabak programatzearen alde ona erakutsi zidan, bera programatzailea baita, eta ohartu nintzen sortzailearen lana zailagoa dela hausten duenarena baino. Nire lehen sorkuntza garatu nuen: neurri geometrikoak kalkulatzen zituen gailua. Visual Basics-era pasatu nintzen, eta nire lehen jokoa garatu nuen. Arcanoid estiloko jokoa zen: blokeak bola batekin puskatzea zen helburua, eta, barratxo bitartez, bola kontrolatu behar zen. Ondoren, Dragoi Bolari buruzko ¿Quién quiere ser millonario? jokoa garatu nuen. Oso ongi landuta zegoen; pertsonaia ezberdinak, Dragoi Bolak lortzeko aukera...
2006an hasi zinen programatzen; orduan ez zegoen Internet hain hedatuta. Orain Youtube dugu, eta autodidakta izatea normala da. Garai hartan, beste bide batzuk topatu behar ziren. Euskaraz edo gaztelaniaz ez zegoen apenas materialik, eta ingelesa informatikari esker ikasi nuen, eta alderantziz. Proiektuz proiektu ibili naiz. Helburua ez da inoiz izan haiek amaitzea, egiten ditudan bitartean ikastea baizik. Azkenerako, jokoetan jolastea baino gehiago, haiek sortzea gustatzen zitzaidan. Batxilergo garaian izan zen. Parrandara irtetea baino nahiago nuen etxean programatzen geratu. Hasieran, gurasoek ez zuten ulertzen. Parrandara irteten hasi nintzenean, ordea, aitortu behar dut hori ere gustatu zitzaidala. Jokoetan jolasten noiz hasi zinen? Zazpi urte nituela, kontsola eta ordenagailuko jokoekin hasi nintzen. Lehen jokoa Game Boy-ko Pokemon Amarillo izan zen. Gurasoek ezkutatu egiten zidaten. Egunean gehienez 15 minutuz jokatzeko baimena nuen. Beldurra zitzaien bideo jokoei. Orain ere ez dira oso ondo ikusiak, baina normalizatu egin da: ia mundu guztiak jokatu izan du noizbait eta eskuragarriago daude; erabilera demokratizatu egin da. “Hil egin naiz” esaten dugu bideo jokoetan. Murgildu egiten gara partidetan, emozioak sorrarazten dizkigute bideo jokoek. Zergatik harrapatzen gaituzten? Mundu erreala baino interesgarriagoak izan daitezkeelako batzuetan, eta hor dago haien arriskua. Zein dituzu gustukoen? Joko arraroak probatzea gustatzen zait. Gehien estrategia jokoak gustatzen zaizkit; karta jokoak, adibidez. Yu-Gi-Oh!-n jolasten hasi nintzen txikitan: karta fisikoekin jolasten zen. Zestoan, batzuk elkartu ginen. Bartzelonan, Magic: The Gathering karta jokoan jolasten hasi nintzen, estrategia jokoetan famatuena da. Karta joko klasikoa. Lagun talde bat osatu, pixkanaka kartetan inbertitu, eta torneotara joaten ginen. Asko bidaiatu genuen; Sevilla, Italia, Norvegia, Madril eta Parisera joan ginen. Joko horretan ona nintzen, eta ikusten nuen hobetzen nindoala pixkanaka. Kategoria ezberdinak egoten dira txapelketetan eta Magic-en maestro mailara iritsi nintzen. Europan, bi milioi erabiltzailetik ehun eta gutxigarren postuan egotera iritsi nintzen. Orain joko berri bat atera da, Legends of Runeterra, estrategia jokoa da. League Of Legends (LOL) joko famatuaren sortzaileena da, eta Europan 88. postuan egotera iritsi naiz. Guztira, milioi bat erabiltzaile inguru daude.
“14 urterekin, programatzen hasi nintzen, autodidakta moduan birusak egiten”
1
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 12
“matematika Filosofiatik gertuago dago zientziatik baino”
Zein dimentsio dute bideo jokoen eta informatikaren sektoreek? Entretenimenduaren sektorea, pornografiaren ondoren, diru gehien mugitzen duen sektorea da. Lehen, kontsumitzaile gehienak gizonak ziren, baina gaur emakume asko daude. Informatikariak, aldiz, lehen emakumeak ziren gehienak, administrari lanekin lotzen baitzen. Profesionalizatuz joan zen, eta, orain, % 2 soilik da emakumea. Estatu Batuetan gehien eskatzen den hirugarren lanpostu da. Hemendik urte batzuetara, kodea irakurtzen ez dakiena analfabetotzat hartuko da nire ustetan. Ordenagailuz inguratuta bizi gara, eta garrantzitsua da haien funtzionamendua ulertzea. Kodea irakurri eta ulertzeak, gaur gaurkoz, ordenagailuak kontrolatu eta guretzat lanean jartzeko boterea ematen digu. Botere horrek ez al dizu beldurrik ematen? Ez. Adimen artifizialari buruz zenbat eta gutxiago jakin, orduan eta beldur handiagoa erakusten dugu horren aurrean. Asko sinesten dut adituengan, bizia ematen baitute beren ofizioagatik; pasioz egiten dute. Erabakiak, politikoengan utzi beharrean, adituek hartu beharko lituzkete. Erabakitzeko, ezinbestekoa da informazioa izatea, eta adituak dira beren esparruari buruz informazio gehiena dutenak.
Eta ikasketa aldetik? Klaseak katalanez ziren. Dragoi Bola ikusiz ikasi nuen hizkuntza. Karrerako lehen urtea iraultza bat da inoiz ez bada matematika formala zer den ikusi. Hasieratik hasten da arrazoinamendu logiko batekin ikasten, “Zer da zenbaki bat?” eta antzeko galderei erantzunez. Irakaslea etortzen zen, bi orduz arbelean idazten egoten zen hitzik egin gabe, eta klase guztia isilik, arretaz entzuten. Klasetik irteten ginenean, klasekideekin eztabaidatuz ikasten genuen. Talde polita osatu genuen. Oso aktiboak ginen, parrandara irteten ginen, bidaiak egiten genituen... Zer da matematika zuretzat? Pentsamendu abstraktu objektiboa da, logika. Filosofia pentsamendu abstraktu subjektiboaren analisia bada, subjektibotasun hori kendu eta galderak objektiboki arrazoitzen baditugu, matematika da. Filosofiatik gertuago dago zientziatik baino. Matematikarien lana da gauza zailak ahalik eta modu sinpleenean azaltzea. Matematika izatez zaila baita. Gizarte-
Ikasketetara itzuliz, Matematika eta Software Ingeniaritza Graduak ikasi zenituen Bartzelonako Unibertsitatean. Fisika Elektronikoko Graduan matrikulatua nengoela, gradu bikoitz honen berri izan nuen. Ikusi bezain pronto, garbi nuen hau zela nirea. Hogei plaza zeuden, ordea, eta hautaketa prozesu bat pasatu behar izan nuen. Txikitatik nuen garbi matematika edo informatikari buruzko zerbait ikasiko nuela; ez nekien biak batera ikasi ahalko nituenik. Jakin gabe, etorkizunean lan aukera zabala izango zuen karrera batean sartu nintzen. Gaur egun, sekulako eskaria dago. Bartzelonara egin zenuen salto 18 urterekin Bizitzan hartutako erabakirik onena izan da. Asko eman didate hiriak eta bertan ezagututakoek. Klasean 20 ginen, eta gure artean oso ezberdinak, baina guztiok matematika eta informatikarekiko pasio bera konpartitzen genuen. Bartzelonan adiskidetu nintzen neure buruarekin. 22 urte nituen. Gogoan dut kalera irten eta neure buruari esan niola: “Martin, biziya konpondu dezu”. Neure buruarekin gustura sentitu nintzen lehenengoz. Asko aldatu da ordutik nire bizia. Han ikasi nuen neure buruarekin aske sentitzen, neu ezagutzen, onartua izaten, nire esentzia errekuperatzen... Zestoan eta DBHn nire alderdi arraroak ezkutatu egiten nituen, atentzioa ez emateko, ni oso zoroa bainaiz. Nortasun originala berreskuratzea izan da betidanik nire helburua. Horren aurka aritu izan naiz bizi osoan. Jendearen heldutasun mailak eta neure propioak asko lagundu didate prozesuan. Orain ni neu naiz une oro, eta jendeak ulertzen du nire tontakeriak direla, Martinen tontakeriak, eta listo!
ko milioika arazo modu oso sinplean, teoria bateratu batekin, azaltzeko gaitasuna du; hori da matematikak duen boterea. Matematika aplikatuan, zenbait arlo sartzen dira, hala nola ingeniaritza eta fisika. Matematika purua da niri gustatzen zaidana. Manchesterreko Unibertsitatean egin nuen masterra matematika puruari
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 13
1
buruzkoa zen, zehazki, MSc- Pure Mathematics & Mathematical Logic izena zuen. Matematikak berak dituen hutsune teorikoak betetzeko balio duen matematika da. Zerbait zenbat eta erabilezinagoa izan, orduan eta gehiago interesatzen zait. Manchesterreko masterra amaitu ondoren, zein bideri jarraitu zenion? Doktoretza egitea zen nire ideia, eta unibertsitateak aukera eskaini zidan. Ikasi eta pentsatzeagatik kobratzea lan ideala zen. Ordura arte, bi ikerketa lan potolo eginak nituen, eta bietan sentsazio bera izan nuen; tutoreek baldintzatzen nindutela eta proiektua nik nahi bezala ezin nuela egin. Beraz, nire kasa doktoretza moduko bat egitea erabaki nuen. Tutore eta soldatarik gabeko doktoretza. Gurasoen etxera itzuli nintzen, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza bat eskatu nuen, eta ikerketa proiektu propioa lantzen hasi nintzen. Hiru urtez jardun duzu horretan. Informatika komunitatearentzat proiektu handi bat egiteko ilusioa nuen. Eman didan guztiaren zati bat itzultzeko modua izan da. Informatikan, Open Source edo kode irekia izeneko kontzeptu bat dago: jendeak Interneten jartzen ditu bere lanak eskura, doan. Filosofia hori informatikaren sorreratik existitu da, eta
gaur egungo informatika horri esker eraiki da. Nire proiektuaren helburua bideo jokoetako programazio hizkuntza bat sortzea izan da. Hizkuntza naturalak ditugun bezala, ordenagailuekin hitz egiteko hizkuntza formalak erabiltzen ditugu. Hizkuntza horrek bere gramatika, hiztegia, sintaxia eta semantika ditu. Nire interes arloa beti izan da bideo jokoena, eta horretan aplikatu dut proiektua. Bideo jokoetan gertatzen diren gauzak ahalik eta hobekien azaltzen dituen programazio hizkuntza bat sortzea izan du helburu. Hasieran ez nekien nondik hasi, merkatua ezagutu, non dokumentatu, nola finantzatu, nola aurkeztu… Ikasketa prozesu bat izan da. Egun, produktua sortuta dago, gustura nago egindako lanarekin, eta uste dut oso erabilgarria dela. Orain, sektoreari denbora eman
behar zaio joerak egonkortu daitezen. Estatu Batuetako beka batera aurkeztu dut, eta erantzunaren zain nago. Epic Games izeneko beka bat da, Fortnite bideo joko famatuaren sortzaileena. Norbaitek proiektua ikusi nahi badu, non ikus dezake? minim.tools webgunean dago eskuragarri. Proiektuak “M” izena du, eta webgunean bertan bideo eta dokumentazio guztia kontsultatu daiteke. Garapen prozesuan dagoen proiektua da. Hori da kode irekian jartzeak duen grazia, beste norbaitek garapenarekin jarraitu dezakeela. Zure afizioa ofizio bilakatu da. Ikasketei errentagarritasun ekonomikoa ateratzen hasi naiz. Pertsona bakartia naiz, bakarrik gustura egoten naiz, baina naturalki badugu sozializatzeko beharra. Lanean hasteko arrazoietako bat informatika eta teknologiari buruzko elkarrizketak elkarbanatzeko aukera izatea zen. Momentuan, produktua sortzen egiten dut lan, baina nire profila ikertzailearena da. Esperimentatzea gustatzen zait, ez hainbeste sortzea. Unibertsitateko irakasle aritzea ere gustatuko litzaidake etorkizun batean. Aspaldidanik ematen ditut klase partikularrak; erakuste prozesua asko gustatzen zait. Gurasoak ere biak irakasleak dira, eta horrek ere agian eragina du. Non ikusten duzu zeure burua etorkizun batean? Alde profesionaletik, Euskal Herria ez da lekurik egokiena. Ikerketa aurreratuan oso atzeratuta gaude, teknologikoki zein kulturalki. Baina lan honek etxetik egiteko aukera eskaintzen du. Silicon Valley-n ikusten nautela etorkizun batean esaten didate askotan. Ez dut interes berezirik han bizitzeko. Horrek ez du esan nahi bertako enpresa batentzat lan egitea gustatuko ez litzaidakeenik. Ordenagailuko teklez gain, beste tekla batzuk ere jotzen dituzu, pianoarenak. Beste arte espresio bat da, humanoagoa. Bideo jokoek kanpotik barrura eragiten dute, eta pianoak, berriz, barrutik kanpora. Emozioak kudeatzeko tresna da. Niretzat jotzen dut. Azkenaldian jazza izan da nire deskubrimendua, eta horri esker berreskuratu dut afizioa. Jazzak duen askatasunetik ikasi behar nuen txikitan, eta ez ikuspuntu klasikotik. Teorikoki, musika matematikatik oso gertu dago, musika teorikoki ulertzea oso interesgarria da, arrazoinamendu teoriko logiko batekin.
sara matsutani
3
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 14
KOMUNITATETIK EKARRIA danbolin.eus
AizArnAko
kirolAri AnArkistA Klaudio Egaña, Txikito de Aizarna edo Aizarnako Txikia gisa ezagutu izan dugu Aizarnako kirolariaren balentriak idatzietan argitaratu direnean. 1928 eta 1935 urteen artean egin zuen bere bidea kirolean: Aizarnak izan duen korrikalarik onena, eta herri honen izenari aipamen berezia eman zion kirolaria izan da. Ez dut bere jaiotzaren datarik jaso, baina 1911. urtean jaio zen, Aizarnan, eta bertan bizi izan zen Altzara joan zen arte. Gizon hau ezagutu zuenik ez dut uste egun izango denik Aizarnan, baina kaskoan bizi zela entzun izan dut. Morroi egoten zela Aizarnako Aritxoeta baserrian, eta lanak amaitu ondoren, ilunabarrean, egiten zituela bere entrenamenduak. Herrera Sport kirol elkartean ezagutzen da gehienbat Egaña. Elkarte honetan “1” zenbakiarekin lehiatzen zen. Espainiako txapeldun izatera ere iritsi zen, eta denok dakigu hori lortzeko maila berezia behar dela. Espainian zehar lasterketa garrantzitsu askotan hartu zuen parte, baita Hamar Nazioen arteko krosean ere. Espainiatik joandako lehen selekzioarekin “el vasco duro” deitzen zioten kazetariek beren idatzietan. Horiez gain, desafio famatuak ere baditu gizon honek. Haietako bat 1928. urteko otsailaren 6an jokatu zuen, Azpeitiko zezen plazan, Aiako txikiaren aurka. 14 kilometro
egin behar zituzten, eta bira erdi batengatik galdu omen zuen Aizarnakoak. 18 urte besterik ez zituen, eta aiarrak 25. Famatuena, beharbada, hiru urte geroago Gorputz egunean Donostiako zezen plazan jokatu zuena izango da, hura ere Aiako txikiaren aurka. Orduko hartan, 25 kilometro egin behar zituzten. Hasierako kilometroetan parean egin omen zituzten, baina, 102. bueltan, erretiratu egin zen Egaña, beroak eraginda. Plaza jendez beteta omen zegoen. Bigarren desafio horretan, arrakasta handia lortu zuen, nonbait, zaletuen artean, eta bertso paperak ere argitaratu ziren. Kirolaz aparte, kontzientzia soziala ere bazuen gizon honek. Ezin dugu aipatu gabe utzi haren heriotza bortitza: exekutatua izan zen gerra garaian, Burgosen, Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) sindikatuko kide izanik. Sindikatu hori anarkista gisa da ezaguna. Orain arte ez genekien Egañak “fronte popularrean” borrokatu zuela, baina orain oroimenaren legeari esker, frankismoaren biktimak argitaratu direnean, azaleratu da bere izena. Burgoseko kartzelan zegoen preso, eta, beste 29 presorekin batera, Estepar mendian exekutatu zuten, CNTko kide gisa. Aizarnako korrikalari gazte honen bidea gerrak zapuztu zuen, beste gazte askorena bezala, eta asko dira Egaña bezala exekutatu ondoren hobi komunetan lurperatuak. Diktadura garaian galarazita zegoen, baina orain legeak ireki du bidea ahaideek biktimak identifikatu eta exhumatu ahal izateko. Orain arteko informazioen arabera, oraindik ez dago identifikatuta bere gorpua.
jon egiguren
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 15
iinkesta.
5
Noiz entzuten dituzu podcastak?
Normalean podcastak kirola egitera joaten naizenean entzuten ditut eta kotxean nonbaitera joan behar badut ere bai. Azken aldian, etxean irratia entzun ordez, podcast bat entzuten dut. Edozein momentutan entzun dezakezun zerbait da eta badakizu zer entzungo duzun. urko canseco 39 urte
ale
Martxoaren 8ko podcastaren lotura ikusi nuenean sare sozialetan jakin nuen Danbolineko podcasten berri. Momentuz, ez dut besterik entzuteko aukerarik izan. Denbora librean ordenagailu edo mugikorrean entzuteko saio bikainak Danbolinek eskaintzen ditunak.
Ez dut podcsatak entzuteko ohitura handirik. Entzuten ditudanak interesatzen ziazkidan gaien ingurukoak dira. Etxean entzuten ditut, iluntzean, ohera joan aurretik.
Momentu ezberdinak bilatzen ditut baina normalean etxean nagoenean entzuten ditut. Eguerdian, bazkaria prestatzen ari naizen bitartean edo bestela bazkalondo- ander pozo ren, lasai lasai, 24 urte sofan nagoenean. itsaso zubiria 31 urte
lierni goenaga 35 urte
Uztapide plazako txoko hauek txixa leku bihurtu dira
Parkean kautxozko lur berria jarri dute
ale
(Erantzuleak guztira: 44
kb
1
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 16
danbolin.eus
Sastarraingo harrobia eskaladarako egokitu dute
90eko hamarkadan, egokitu zen Sastarraingo harrobia eskalada praktikatzeko. Urteetan mantenu aldetik jarraipen handirik ez zaio egin eta txukuntzeko premia zuen. Azken urteotan, familia giroan eta haurrekin eskaladarako aurreneko hastapenetan zeudenak izan dira horma hauetan gehien zintzilikatu direnak.. Herritar bat hasi zen aurrena eta laukotean bukatu dituzte lanak. Azpeitiko Sokaitz eskalada taldeak eman die zaharkituta zegoen materiala ordezkatzeko behar zuten berria. Belar eta zuhaixkak hormetatik kentzen ere jardun dute eta bide berriak ere ireki dituzte hormetan behetik gora.
Udako egitaraua prestatuko du aurten ere Udalak
Joan den urtean egin zuten moduan, uda aurre eta bitarteko asteetan ekitaldi ezberdinak antolatuko ditu Udalak aurten ere. Egitarau "orokorra eta integrala" izango dela adierazi du Mikel Arregi alkateak, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatuko dituzte. -Maiatzaren 7an pasa den urtean bertan behera utzitako kontzertua eskainiko dute Thierry Biscary musikari baxenafarrak eta bere taldeak. -Maiatzaren 9an, Uztapideren jaiotzaren urteurrena ospatzeko bertso saioa izango da. Koldo Izagirre, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok eskainiko dute saioa, Uztapide plazan. -Antzerki astea ere egitarau honetan sartuko da. Estazioko industrialdean espazio bat prestatuko du udalak Antzerki Asteko emanaldiak bertan egin ahal izateko. ‘Atzerrian lurra garratz’ lana egokitzen ari dira bertarako. Maiatzaren 5ean egingo da udako ekitaldiak antolatzeko bilera irekia.
Gaztetxearen 32. urtemuga ospatu da
Zestoako Gaztetxearen 32. urtemuga ospatu da apirilean zehar. Denetariko ekintzak antolatu dituzte gazte asanbladako kideek; monologoak, Santa Engrazira mendi irteera. Okupazioaren aurkako ofentsiba gelditu hitzaldia, bertso saioa, dokumental emanaldia... Ezpalak taldearen kontzertuak maiatzaren 23 eta 24ra atzeratuak izan dira.
80 lagunek hartu zuten parte Agiro Mendi Klubak antolatutako gaztetxoen irteeran
Eguraldi fresko bezain ederrak lagunduta, itzuli bikaina egin zuten Agiro Mendi Klubak antolatutako irteerari esker herriko laurogei lagun inguruk. Zestoatik atera eta AkoaKalbario, Autzo gaina, Ertxin eta berriro ere Zestoara itzuli ziren.
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 17
1
7 Jon Agirre arraorrak Euskal Herriko Itzulian parte hartu du
Kern Pharma taldean bigarren denboraldia du Jon Agirre arroarrak. Aurten izan du Euskal Herriko Itzulian debuta, iaz ez baitzen itzulirik antolatu. Taldekide batzuen positiboak tarteko, bere ametsa bete du eta horrela adierazi zuen sare sozialetan; "Ume bat zarenean amets asko edukitzen dituzu buruan, baina uste duzu inoiz ez direla egi bihurtzera iritsiko. Astelehenean horietako bat egi bihurtzera iritsiko da" zioen. Itzuliko sailkapen orokorrean 43. postuan geratu zen txirrindularia eta gustora dago aurreneko urtea izateko, lortutakoarekin.
Elkartasun azoka
Oinarrizkotik oinarrizkora kanpainaren barruan, elkartasuna azoka egin zuen apirilaren 17an Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak herriko plazan. Kanpainaren helburua, hainbat gairen inguruan hausnartu eta oinarrizko produktuen biltegiaren proiektua herriratu eta hauspotzea da. Larunbateko hitzorduan, biltegiaren proiektuaren inguruan aritu ziren bertaratu ziren herritarrekin eta mokadutxoa egiteko aukera ere izan zen.
Sektore publikoko langilen greba
Naroa Agirre, Binakako Emakume Master Cup txapelketako txapeldunorde
Binakako Emakume Master Cup txapelketako bigarren postua eskuratu zuten Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalagak. Apirilaren 4ean jokatu zuten finala Irungo Uranzu pilotalekuan. Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi nafarren kontra jokatu zuten partida eta 21 eta 15 galdu zuten Agirrek eta Arrizabalagak.
Zestoako LABek deituta, kontzentrazioa egin zuten apirilaren 21ean plazan, "Lanpostu publikoak sortu-egonkortu, pribatizaziorik ez" lelopean. ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek deitu zuten greba, Euskal administrazioan lanean dabiltzan langile publiko askoren behin-behinekotasuna salatzeko. EAEko administrazioko enpleguaren egoera "gero eta kezkagarriagoa" dela salatu zuten sindikatuek. Herrian eragina izan zuen deialdiak. Udalak ez zuen zerbitzurik eskaini eta herriguneko eta Arroabeko eskoletan ez zen klaserik eman.
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 18
15
14
13
12
11 10
7
9
8 6
5
4
1
3
2
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
ZESTOAKO MUGAK, HIRU ETAPATAN Zestoako mugak eta batez ere ohikoak ez ditugun bide, paraje eta bistak ezagutzera emateko helburuarekin urteak dira Agiro Mendi Klubak “Zestoako Mugak” mendi ibilaldiak antolatzen dituela. Aurtengoan, egoera berezi honetara egokitzea tokatu zaie. Apirilaren 24ean egin zuten aurreneko etapa. Hirurogei lagunetik gora elkartu ziren, hauetatik berrogeitaka emakumezkoak. Mila metroko desnibel positiboa zuen ibilbideak eta lau ordu baino gutxiagoan burutu zuten. Sastarraindik, Soldadusorora, handik Ondarbasoko a“ parkalekura”, Lasaora eta Sainuko gailurra eskubira utzita, iritsi ziren Etumetara. Han zuten autobusa zain. Bigarren etapa maiatzean egingo dutela aurreikusten dute antolatzaileek eta ekainean hirugarrena. Baina ez dago datarik konfirmaturik oraindik.
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 19
1
BOST MINUTUAN EGIN DAITEKEEN KOSMETIKOA
Azalak ere arnas hartzen du, eta, horretarako, poroak ondo irekita egotea komeni da, oxigenoa sartu eta toxinak kanporatzeko. Arropa estuak eta ehun akrilikoek ez dute laguntzen, ezta petroliotik eratorritako osagaiak dituzten kosmetikoek ere (merkatuko ia denek). Larruazalak flora propio orekatua behar du osasuntsu egoteko, eta horretarako proposamen batekin nator: esne gazura —edo sueroa— aplikatzea azalean. Kosmetika naturalean ohikoa da, eta oso erremedio eraginkorra azaleko alterazioak tratatzeko, larruazala leun eta eder izateko, eta zahartze arrastoa gutxitzeko. Onddoak kentzen ere laguntzen du. Etxean egiteko erraz-erraza da: ardi edo behi esnea (litro erdi bat adibidez) jarri berotzen kazolatxo batean. Irakiten hastean, limoi erdi baten zukua erantsi, eta listo! Gaztanbera eta gazura banandu egingo dira momentuan bertan. Surtatik kendu eta iragazi, gaztanbera jateko gordez. Gelditzen dena, gazura alegia, lainoztagailua —pulberizadorea— duen ontzi batean sartuko dugu. Hori izango da gure kosmetikoa. Edozein gorputz ataletan eman dezakegu, aurpegian adibidez. Azalaren pHa orekatzeko ona da B, C, E eta D bitaminak eta mineral eta proteina indartsuak dituelako. Erabiltzeko modua: egunean bi aldiz jartzea gomendatzen dut; goizean, azalak xurgatu arte izan, eta gero jantzi, eta gauean berriz jarri, lotara joan aurretik. Azaleko onddoak tratatu nahi dituenarentzako aholkua: gazurari oreganoaren olio esentziala erantsi (5 tanta), antiseptiko indartsua lortuko dugu eta. Adi, hala ere: olio esentzial hori urratzailea da, eta, beraz, kontu handiz ibili; neurri txikian erabili behar da. -Ilea indartsu luzatzeko noiz moztu: maiatzaren 3ko arratsaldeko 20:00etatik maiatzaren 4ko eguerdiko 14:00ak arte. Maiatzaren 6an, 18:00etatik 24:00etara. -Noiz depilatu: maiatzaren 7ko goizeko 1:00etatik maiatzaren 8ko goizeko 5:00ak arte. Maiatzak 26ko 00:00etatik maiatzaren 27ko goizeko 4:00ak arte.
MARI ARTANO
IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM
9
226.qxp_55 25/4/21 19:53 Página 20