237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 1
“Txikitatik oso garbi neukan musikatik bizi nahi nuela”
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 2
943 052 761
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 3
3
Musika egarriz
Badirudi oraingoan baietz, oraingoan amaitu dela pandemia, edo behintzat betiko normaltasun horretara itzuli garela. Horren adierazle dira zuzeneko kontzertuen iragarpenak. Azken hilabeteetan agenda bat-batean bete zait niri. Dagoeneko, 6 musika talderen kontzertuetarako eta bi festibaletarako sarrerak ditut hartuta. Musika egarriz iritsi naiz dirudienez post-pandemiara. Nire agenda baino beteago dago, ordea, Joel Cresporena: bi urtez asteburu guztietan izango du kontzerturen bat edo beste, eta dagoeneko astegunak ere betetzen hasi zaizkio. Argi-teknikari lanetan ibiltzen da Zestoan bizi den zarauztarra. Pandemiak sektore honi gogor eragin dio, eta orain boomerang baten antzera bueltan datoz jo gabe geratu ziren kontzertu guztiak. Txikitatik garbi zuen musika mundutik bizi nahi zuela, ez zekien, ordea, nola. Gitarra jotzen hasi zen, soinu-teknikari moduan jarraitu zuen, furgonetak kargatzen ere aritu zen… eta, azkenean, argi eta eszenografia teknikari izaten amaitu du, eta garbi du hori dela bere lekua. Autodidakta moduan ikasi du, erromerietan hasi zen praktikan jartzen ikasten zihoana, eta pixkanaka talde handien zuzenekoak argitzen amaitu du, besteak beste, Izal, Fuel Fandango, Morgan… Eta horrela iritsi zen Zestoara ere, Skastiren bitartez Eñaut Gaztañaga ezagutu eta Grisesen kontzertuak argitzen amaitu zuen Joelek, besteak beste. Itsaso Waliñoren eskutik, zenbaki honetan duzue argiteknikariari egindako elkarrizketa osoa irakurgai. Joelek dio Zestoara erraz moldatu dela, eta arrazoietako bat Zestoa herri musikazalea izatea da, noski. Horren adierazle dira herrian sortu diren musika talde guztiak. Egun, estazioko biltokian biltzen dira Zestoako musikazaleak, baina denboran 30 urte atzera egin behar da entsegutarako lokal hori lortzeak eman zituen lanak ulertzeko. Gaztetxe zaharrean hasi zen musikarako grina hori pizten bertako gazteen artean, Elizkaleko lokalean, hain zuzen, ondoren, mataderira pasa ziren eta handik egungo Estazioko lokalera. Jada 25 urte igaro dira ordutik, eta Jone Bergarak bertatik pasa diren musika taldeen zerrenda eta ibilbidearen laburpena eskaini dizkigu zenbaki honetan. Ordutik, asko eman dio lokal horrek herriari, eta oraindik ere asko du emateko, Zestoak musika egarriz dagoen herria izaten jarraitzen du eta.
diruz lagundutakoa
sara matsutani arrizabalaga
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : naiara exposito, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 4
Jorraila, zazpihortza, larraina... Marka da gero! Aste Santuetako oporrak hartu eta: “Eli, enbidoa idatzi behar dun! Sorkundek bota din aurrekozenbakian!” Oporretan eta lanean jarri, beraz, Sorkunde! Halere, poz ematen du ikasleak irakaslearekin gogoratzen direla ikusteak! Galdera askotxo egin dizkidazu, ordea, eta ez dakit denak erantzuten asmatuko dudan. Hasteko, lehena behintzat erantzungo dut. Zerk bultzatu ninduen euskara irakastera? Egia esan behar badut, kasualitate hutsak. C2 egiaztagiria lortzeko informazio bila nenbilela, euskara-irakasle izateko ikastaroaren berri izan nuen, eta halaxe apuntatu nintzen. Garai hartan ez nenbilen oso gustura lanean, beraz, handik alde egiteko aukera izan zitekeela pentsatuta hasi nuen ikastaroa. Handik hilabete batzuetara jaso nuen deia, ikasturtea hasi baino hiruzpalau egun lehenago. Haiek izerdiak, haiek! A2 mailako ikasleekin hasi nintzen, eta haiek irakatsi zidaten pixka bat, behintzat, eskolak ematen eta baita gazteleraz ere! Zenbat ikasi dudan gazteleraz euskara-irakasle naizenetik! Bestalde, aitortu beharra daukat inor ez zela harritu euskara-irakasle hasiko nintzela eta, betidanik izan baititut euskararekiko interesa eta jakinmina, baina euskal filologia ikasteko alferregia naiz, teoria askotxo niretzat. Ondo gogoan ditut zuekin, alfabetatze taldekoekin, izandako elkarrizketak; beti “hura gurean hala eta bestean horrela esaten da” eginez aritzen ginen; geure hiztegitxoa sortzekotan ere ibili ginen. Garai bateko hitzak, gutxi erabiltzen direnak, lehengo ofizioei zegozkienak... sarri ateratzen zitzaizkigun hizpidera, eta hiztegiak nola astintzen genituen, bakoitzean modu batera edo bestera adieraziko zuen esanahia. Baserri giroko hitzak izaten genituen askotan hitzetik hortzera; Begori begiak pizten zitzaizkion, oroitzapenekin batera, beste batzuei jakin-mina pizten zitzaien bitartean. Amaitzeko garaia iritsita eta oraindik enbidoa luzatzea falta. Gaiari lotuta botako dut, neurriak izendatzeko moduak ere galdu ditugu eta ia: zenbat da “lakari” bat, Izaskun Sagartzazu?
enbidoa
eli agirre
pintada.
Krisi kapitalisten garaian sozioalismoa eraikitzen. Hiz-
kuAte joka dugu Maitzaren Lehena. Langileriarentzat tradizioa politikoa duen egun horretan krisi kapitalistan sozialismoaren eraikuntza aldarrikatzeko aterako gara kalera. Borroka grinez eta esperientzia iraultzaileen metaketaren bitartez lortu ditu proletalgoak orain arte eduki dituen askatasun kuota handienak. Langile klaseak ordaintzen ditu krisialdiak, prezioen gorakadak, askatasunik ezak, soldata miserableek eta abarrek ezaugarritzen duten langileriaren egunerokoa. Egiturazko krisi honen aurrean, Kontseilu sozialistetatik jardun politikoa abiatu dugu langileriaren autodefentsa antolatzeko asmoz. Maiatzaren 1eko mobilizazioekin batera dinamika bat ere jarriko dugu martxan, Aholkularitza laboralak urtea beteko duen honetan, bertatik ateratako irakaspenez eta aurrera begirako erronkez hausnartzeko asmoz. Ohar honen bitartez dei egiten dugu errealitate kapitalistari aurre egin eta mobilizazio zein ekimenetan parte hartzera.
Urola erdiko kontseilu sozialista
bota librean
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 5
Hitz egin, Hitzekin
i
Urtebete gehiagoz itxaron ondoren, pasatu da Korrika. Beti gogoratzen naiz AEKn ibili nintzen garai haietan zenbat kostatzen den antolatzea, eta eguna iristean zein azkar pasatzen den herritik. Zestoan ere jende askok hartu zuen parte, nahiz eta goizeko ordu txikietan igaro. Korrikak badu zerbait berezia, Imajinatu. Azkenaldian atentzio berezia denongan irrika eman dit imajinazioaz entzundakoak. Atzo imajinatzen ere ez eta poza sortzen genituen egoerak bizi ditugun gaur honetan, imajinazioaren dituena. Irudipebeharra omen dugu bihar hobe baterako. Irudimena falta ote na dut, ordea, Kozaigun, alegia. rrika pasatu bitarBatek, gertatu aurretik ez tean bakarrik irauten digula gure hizkuntzarekiko zuela imajinatu ere egiten poz horrek. Ukrainan gerra piztu zitekeUEMAK Zestoako kale erabileraren azken neurkeenik. Beste batek, ez genuketen emaitzak kaleratu berri ditu. 2021eko maiatzeko ela inoiz imajinatuko pare kale neurketan jasotako datuak 2017koekin alderatu bat hilabetez etxean sartuta dira, eta emaitzak argi dio: umeen artean hamabi egongo ginenik. Non eta gupuntuko galera izan du euskararen erabilerak, nahiz re gizarte garatu modernoeta hamarretik zortzi euskaraz entzun dituzten. an. Ukiezina nonbait. Baina Heldu nagusien artean ere jaitsiera dago, eta beste perfekziorik ez munduan, hiru adin tarteetan, berriz, igoera. eta denok gara zaurgarri. Badirudi euskaraz hitz egitea ez dagoela “modan”. Dena hauskor. Hauskortasun horri nola heldu, hor ote gakoa. Amorrua ematen didan gauzen artean dago ingeleHauskortasuna gerra izan daiteke, egun txar bat, lanpostua sezko hitzak erabili behar hori. Gimnasiora joan begaltzeko beldurra, gizonezko baten negarra, edota krisia. Gehar badugu bizikleta estatikoan ibiltzera, “cycling” ro eta gehiago aipatzen dena, azken hori. Urrutira joan gabe, edo “spinning” egitera joango gara. Gure herria ezakrisi kapitalista, klima, argindarra, pentsioak, pobrezia edota gutarazteko esaldiren bat asmatu behar badugu, lehengaien hornidura aipatu ziren iaz zutabe hauen artean. ezin du euskaraz soilik izan, zerbait ingelesez behar Krisiak krisi, energiarenak kezkatzen nau ni gehien, lehendu. Eta ez dut uste horrek mesede egiten dionik eusgaien eskasiarekin lotura zuzena duena, eta beste guztiarenkarari; alderantziz, hizkuntzak berak duen balioa gan eragina duena. Krisietan krisiena, dena zeharkatzen duekentzen dio. na. Hori ere imajinatzen ez duguna agian, baina baldintzak alBenetan du balioa gure hizkuntzak. Guk sehaskan datzearekin batera gero eta sinesgarriagoa ziurrenik, gero eta jaso dugu, gure aurrekoek erakutsi digute. Ez dugu ukigarriago. Bazekiten zerbait duela 50 urte The Limits to esfortzurik egin behar izan ikasteko, gure lana hizkuntza bizirik mantentzea besterik ez da, eta horreGrowth (“Hazkundearen mugak”) idatzi zutenek. kin batera, gure ondorengoei transmititzea. Baita Ez da zaila irudikatzen energia (erregaiak barne) ez dela jada benetan hizkuntza zahar bat mantentzeak duen gaezagutu dugun bezain eskuragarri (merke) egongo, gutxiago rrantziaz ohartaraztea. izango dugula eta hobeto pentsatu beharko dugula nola eta Nere miresmen osoa dute euskaraz ikasi duten eta zertarako erabili: nongo elikagaiak jan, nork jositako arropa ikasten ari diren guztiek. Haiek esfortzu handi bat jantzi, zer aisialdi mota izan, noren energia kontsumitu… egiten ari dira herri zahar honetako hizkuntza biziGure aitonak, tailerrean edozein pieza edo makina egin aurrerik mantentzeko. Euskara ama hizkuntza dugula tik, lehenik buruan irudikatu behar zela esaten zuen; lehenik esaten dugunok ere egin dezagun ba ahalegina gure buruan egin, eta ondoren, eskuekin. Makina soil bat baino, hizkuntza gal ez dadin. Erabil dezagun, sinets dezamakineria oso bat eraikitzea dagokigu orain. Produktua saldu gun ez dagoela modaz pasatuta, jabetu gaitezen hizbaino, oinarrizko beharrak aseko dizkiguna. Bizitza perfektua kuntzak herri egin gaituela baino, bizitza duina eskainiko diguna. Estutu baino, zainduko gaituena. Eta egiteko, irudikatu egin behar. Sor ditzagun baldintzak, beraz, haiek aldatu zain egon beharrean. Piezaz pieza, bakoitzak bere hauskortasun eta komunitatetik. erkuden larranaga Eta ez gaitzala ezustean harrapa imajinazioak.
aitor ossa
5
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 6
Mataderiatik
Fundiziora GAZTEAK BETI DU BEREGAN INDARRA, KURIOSITATEA ETA ILUSIOA. FUNDIZIO FEST-EN ANTOLAKETETAN DABILTZA BATZUK. DUELA URTEBETE, BAT EGIN ZUTEN GAZTEEN ASANBLADAK ETA FUNDIZIO MUSIKA ELKARTEAK. NOLABAITEKO INDAR BATZEA IZAN ZEN ORDUKOA. ESTAZIOKO BILTOKIKO MUSIKA ZALEEK BADAKITE LOKALA EDUKITZEA ZER DEN ETA HORREK ZER EMATEN DUEN, BAINA DENBORAN 30 URTE ATZERA EGIN BEHAR DA ENTSEGUTARAKO LOKAL HORI LORTZEAK EMAN ZITUEN LANAK ULERTZEKO.
Fernando Arzallusek Danbolineko webgunean daukan Aztarka blogetik 232. sarrera oinarri hartuta hasi gara orduan lokala eskuratzeko lan egin zuten musikariekin biltzen. Zestoa herri musikazalea izan da beti eta 90eko hamarkada baino lehenago ere baziren noski musika taldeak, baina hasi berrientzat lokal propioa izateak ahalbidetu zuen artikuluan txertatu dugun musika talde guzti horien sorrera. Adin ezberdinetakoak elkartzen ziren lokalean eta beharren arabera osatzen ziren taldeak eta aldatzen joaten ziren kideak talderik talde.
GAZTETXE ZAHARREKO GIROA 90eko hamarkada hasieran iriondotarrek probisionalki utzitako Elizkaleko lokalean zegoen Gaztetxea. Hura hornitzeko dirua behar zutela eta Diputazio atariko errepidea moztuz elkarretaratzea egin zuten 10-15 gaztek. Baita dirulaguntza lortu ere! Ordukoak dira Gaztetxean “mitikoak” izan diren artolatarrek egindako egurrezko mahai luzeak. Gauza berriak antolatzeko gogotsu zeuden: Ondarbasora igoera, San Joan sua, inauteriak… Antzerki taldea ere oso indartsu zegoen garai hartan. Ikastaroak antolatzen zituzten; zankoak, txalaparta, panderoa. Gogoan dute Jon Rezabal, Munatxok, emandako pandero ikastaroa. Amaiera sagardotegian eman zioten; Joseba Illarramendi trikitiarekin eta gainontzeko 15 ikasleak panderoa hartuta. Artean sortu gabe zegoen Lin Ton Taun, baina Munatxo, Raul Olaizola, Joseba Illarramendi eta beste hainbatek Gaztetxeko goiko solairuan musika jotzen zuten, bateriarik ez eta pote batzuk inguratuta. Musikarako egundoko zaletasuna zegoen. Udalari ohiko festez gain kontzertuak antolatzeko diru gehiago eskatzen zitzaion eta ezetzaren aurrean, aurreneko festa alternatiboak orduan antolatu ziren.
ESKAERAZ ESKAERA Giro horretan egiten da aurrenekoz Udalera eskaera, 1990eko abuztuan. Biti Tena, Jon Rezabal eta Migel Santamariak beste bederatzi lagunen ordezkari gisa (Eneko Iribar, Igor Landa, Joseba Illarramendi, Raul Olaizola, Apolio Etxeberria, Jose Manuel Regil, Antonio Waliño, Andoni Zulaika eta Aitor Alberdi) egiten dute eskaera, urte hartako udazken aldera musika talde batzuk antolatzeko asmoa dutela eta. Beraiek prest azaltzen dira lokalaren egokitzapenetan laguntzeko, baita emanaldiak egiteko ere. Beraien ustez lokalik egokiena geltokikoa da. Udalak ezezkoa ematen die, ordea, Eusko Trenbideakena dela geltokia eta berak ez daukala horretarako beste lokal egokirik argudiatuta. Gazteek Eusko Trenbideakekin tramiteak egiten hasteko eskatzen die orduan. Negoziaketek luze joko dutelakoan, probisionalki, ordea, San Jose eskola zaharrean entseatzeko lokala eskatzen dute. Boladatxoa egiten dute han eta bertan egiten da 1991n Fernando Garate irakasle dutela baju eta gitarra ikastaroa ere. Urte hartan Elizkaleko Gaztetxe hartan ematen du aurreneko kontzertua “Se esta kemando la serreria” talde sortu berriak. Udalak ordaindu egiten die kontzertuagatik, diru hori baliabide gehiago erosteko erabiliko dela aurrez
a
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 7
1
hitzartuta. Se esta kemandok emandako bertsioz osatutako kontzertuari esker erosten da lokalerako material gehiago eta baita Gaztetxerako musika ekipoa ere. Urte horren amaierarako, Eusko Trenbideaki geltoki zaharra eskatzen zaio musika entseguetarako erabili ahal izateko. Eskaera 150 sinadurekin osatzen da, tartean Xanti Sagartzazurena (orduko alkatea) eta Bizente Olaizolarena (alkateordea). 1992rako materiala (nahasketarako mahaia, bafleak, reberberazioa, mikroak, kableak…) erabiltzeko arauak finkatzen ditu Udalak. Bazkide txartela izatea eskatzen da lokala erabili ahal izateko. Materiala edozertarako handik ateratzeko baldintzak ere finkatzen dira. Urte honetan “25 urte Rock” antolatzen da plazan. Leok´k, Mini Leok´k, Jaikk, Carmelo eta Itziar, Luma, Leize eta sortu berriak ziren Lin Ton Taun eta “Se esta kemando la serreria” taldeek eskaintzen dute kontzertua. [Jasota dago kontzertua bideoan eta gure webgunean zintzilikatuko dugu aldizkaria banatzen dugunarekin batera]. Elizondo zinean egiten dituzte entseguak emanaldi hori dela eta, baina bestela gainontzeko musika zaleak geltoki zaharrean daude garai horretan.1993an, geltokia AEKren barnetegi izateko egokitzen da, eta musika taldeak abere hiltegira, mataderira pasatzen dira. San Jose Ikastetxean aurrena, geltokira gero, Elizondo zinea ere bai tartean eta gero mataderira. Gazteak nazkatzen hasiak daude batetik bestera eta Mataderiko baldintzak ere ez dira oso onak, eta ondorioz 1994an behin behineko partxeoak egiteari utzi eta behingoz entsegu lokal finko egokia eskatuz eskaera egiten dute gazteek. Ordurako, 4 talde eta 15 urtetik beherako gazteak ere badabiltza lokalean, Guraso Elkartearen erantzukizunpean, guztira, 25 lagun inguru. Mataderian Udalak zenbait txukunketa lan egitea lortzen dute, baina urte gutxira industrialdean berritze lanak hasten dira eta 1997an, aurten 25 urte beteko dira beraz, geltokiko biltegira, pasatzen dira, gaur egun dabiltzan lekura. 1999ko “Rock taldeetako giltzak” dioen orri bat aurkitu dugu artxiboko paperen artean. Garai hartan Estazioko biltegian entseatzen zutenen zerrenda da eta talde hauen izenak irakur daitezke: Batemat, Katekesis, Ihesi, Komando Telebista, Azido, Itzain, Hilobitik… Iraupen gehiago edo gutxiago izan zuten taldeak, baina lokala bizirik zegoela erakusten duten izenak. Datu kronologiko hutsen zerrenda dirudien hau, gure herriko musika mota baten nolabaiteko duintzeak jorratutako bidea erakusten du. Bide batez esan, nahiko begi-bistakoa den arren, emakumeen presentzia hutsaren urrenaren parekoa zela hasiera haietan, ematen du zer pentsatua. Orduan sortutako suak bizirik dirau 30 urte beranduago eta bide berriei ekin die gainera. Ez da meritu makala, zein lokaletan lortu den kontuan hartuta.
1. Joseba Alberdi eta Eneko Iribar "Se esta kemando la serreria" taldearen sorreretan. 2-4. Lin Ton Taun mataderian. (ETBko Tumatxak saioko bideotik hartutako irudiak) 3. Elizkaleko gaztetxea
7
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 8
Fernando Garate (Zestoa 1961)
1991n baju eta gitarra ikastaroa eskaini zien 15 gazteri. Lokalean sortutako "Se esta kemando la serreria" aurreneko taldeko kidea zen. Hemen berak kontatutakoa:
Garai hartan musika eskolan ez zen rock instrumenturik irakasten eta gazteek ikastaro premia zuten. Orain aukera pila bat daude bakoitzak bere etxean edozein mailatan ikasteko, baina orduan ez. Elkartzeko ez genuen lekurik eta instrumentua erosteko ere nahiko lan. Oinarrizkoa izan zen ikastaroa baina “Udalei erakutsi zaie denetarik ikusi genuen. Jotakie taldeko Pello ere interesgarria dela etorri zen kuatro pistas batekin nola grabatzen horrelako baliabideak zen erakustera. Orain edonork egundoko herriari ematea.” kalitatean graba dezake. Baliabideak lortzen Aitzakia bikaina izan zen ikastaroa Udalak, gero guztiek erabiliko genuen, materiala eros zezan. Etxean gitarra jotzen duenak anplifikadore txiki bat izaten du, baina bestelakoa da talde batentzat edo kontzertua emateko behar den materiala. Ikastaroa bukatuta, kontzertua eman genuen gaztetxean eta Udalak ordaindutako diruarekin azpiegitura lortzen hasi ginen. Erositako materiala herriaren beharretarako ere bazen. Kontzertu hartan neuk egindako egurrezko gitarrarekin jo genuen. Hori ere ikasi genuen ikastaroan. Gerora Ismael Olaizolak ere egin zuen berea. Aurreneko kontzertuak Kontzertuena ere ikasi beharreko kontua izaten da. Behin bat emanda lotsa galtzen duzu. "Se esta kemando la serrerian" ez geneukan jarraikortasunik, kontzertua genuenean hiru lau entsegu egiten genituen eta kito. Guretzat garrantzitsuena ondo pasatzea zen. Kontzertu laburrak izaten ziren, zazpi bat kantu geneuzkan. LinTonTaunen arrakastak bultzada eman zion lokaleko giroari. Ikusi egin behar zen Munatxo eszenatokian saltoka. Lokalak emandakoa Elkartzeko lekua oso beharrezkoa zen. Hasteko aukera hori Mataderoak eskaintzen zuen. Elkarrekin joaten ginen norbaitek instrumentua erosi behar zuenean. Horrela ezagutu genuen Atila y los Unos-eko Javi. Talde bateko kide izateak beste giro bat eskaintzen du. Zu bakarrik etxean, azkenean aspertu egiten zara, baina elkartu, ensaioak egin eta etxera joan eta han entzundakoari segika hasten zara. Hori lokalak ematen du. Udalei erakutsi zaie interesgarria dela horrelako baliabideak herriari ematea.
I D G G
237.qxp_55 26/4/22 19:06 Página 9
Azken 30 urte inguruan herrian sortutako taldeak:
FUNDIZIO FEST
Asteazkenero biltzen jarraitzen dute Gaztetxeko Rock taldekoek eta Fundizioko kideek. Urte osoan zeharreko kontzertuak lotzeaz gain, bertsio gauaren antolaketa lanetan egon dira oraintsu arte, eta Fundizio Festekin dabiltza orain burubelarri. Helburua beti izan da taldeei musika sortzera bultzatzeko baliabideak ematea eta aurreneko kontzertuak emateko eszenatokia eskaintzea. DISPLASY Maniturekin bateratsu, Displasy da herrian azkena sortu den musika taldea. Hausnarketa sakonik egin gabe, baina, Ibai Errasti, Beñat Unanue eta Enaitz Irure azken aldian ez dutela Displasy musika taldeko kideak eta Peru sumatzen inguruan talde Gartzia (ezkerretik bigarrena) Zestoako Gazte Asanbladako kidea berriak sortzeko ilusiorik aitortu digute. Barealdia sumatzen dute. Musika Fundizio Fest entzun bai, baina sortzeko Egitaraua ilusiorik ez. Estiloari maiatzak 14 dagokionean ere, inguru Arratsaldean zehar guztian “regetoia” besterik gaztetxean ez dutela entzuten -No place gaineratu dute. -Igitaia Bertsio gauean ikusitako -Habemus papam aukera zabalak, ordea, Afal aurretik Arkupetan esperantza puntua ematen -Rukula omen die. Hori gutxi ez eta Gauean plazan Udalak festak eta gero -Ezpalak barrerak erosi berri duen -Trinifox pabiloira jasoko ditu, eta -Irazoki ondorioz, orain erabiltzen duten estazioko biltokiaren atzeko aldea ere libre geldituko da musika taldeentzat. Hori ere musikari berriak erakartzeko baliagarri izango delakoan daude. Lokaleko erabiltzaile gazte hauek eta Gazte Asanbladak ere musika zale berriak animatu nahi dituzte lokalera. Beraiekin egin duten modura, orain, beraiek nahi diete lokalaren funtzionamendua beste batzuei erakutsi katea eten ez dadin.
jone bergara
-1991 Se esta kemando la serreria (1991-1993). Joseba Alberdi, Iñaki Izeta, Ismael Olaizola, Fernando Garate eta Ander Larrañaga. -1991 Lin Ton Taun (1991-2001). Joseba Illarramendi, Jon Rezabal, Raul Olaizola, Apolio Etxeberria, Biti Tena eta Eneko Iribar -1992 Eremuan (1992-1996). Johnny Tamayo, Aitor Korta, Eduardo Fernandez eta Imanol Aranburu -1994 Fobia (1994-1995). Beñat Etxeberria, Aitor Olaizola, Iñaki Irure, Mikel Aveiro eta Jose Espada -1995 Katekesis (1995-2002). Mikel Aveiro, Edu Fernandez, Imanol Aranburu eta Jose Antonio Murillo. -1995 Amets Gaizto. Narayan Paz, Hektor Larrañaga, Pello Gerenabarrena, Aritz Gastiain eta Eñaut Gaztañaga -1996 Hilobitik. Antonio Diniz, Eneko Larrañaga, Hektor Larrañaga eta Eñaut Gaztañaga -1996 Komando Telebista. Pello Gerenabarrena, Hektor Larrañaga eta Eñaut Gaztañaga -1997 Azido (1997-2001). Eñaut Gaztañaga, Ibon Telleria, Hektor Larrañaga eta Iban Izagirre. -1998 Batemat. Aitor Korta, Aitor Olaizola, Mikel Aveiro eta Lope -1999 Ihesi. Eneko Larrañaga, Oihan Lizaso, Antonio Diniz eta Iban Rubio -2000 Ttakunpa (2000-2006). Mikel Aveiro, Aitor Korta, Arantza Iglesias, Joseba Iglesias, Andoni Txintxilla, Anne Agirre, Eneko Larrañaga, Idoia Larrañaga, Ruben Pascual, Igor Aranbarri eta Jose Antonio Murillo. -2003 Grises sueños/Grises. Amancay Gaztañaga, Antonio Diniz, Narayan Paz, Alejandro Orbegozo, Gaskon Etxeberria, Eñaut Gaztañaga eta Raul Olaizola -2003 Karelean. Joseba Illarramendi, Biti Tena, Raul Olaizola, Olatz Prat eta Aitor Korta. -2007 Deusez bank: Aratz Etxeberria, Xabier Mantxo, Mikel Aveiro, Ibon Telleria eta Aitor Olaizola. -2008 Children Of The Grave. Iñigo Etxeberria, Ibon Telleria, Ecken Scheufler, Mikel Illarramendi eta Mikel telleria -2009 Gundestrak. Manu Rodriguez, Aitor Egaña, Gaskon Etxeberria eta Luken Etxeberria -2009 Adabegi. Mikel Aveiro, Aitor Korta, Antonio Diniz, Adrian Larrañaga, Unai Mujika eta Ladis Rivas. -2012 Malder. Eñaut Gaztañaga, Manu Rodriguez, Gaskon Etxeberria eta Manu Perez -2012 Human. Ibon Telleria, Ecken Scheufler, Mikel Telleria eta Mikel Illarramendi. Ankhar Ibon Telleria, Jesus Perez, Mikel Telleria, Luix Garcia -2014 Rodeo. Ortzi Alberdi, Beñat Subinas, Oroitz Urbieta, Mikel Illarramendi -2014 Rural Zombies. Julia Urreaga, Manu Rodriguez, Luken Etxeberria, Marcos Perez, Aratz Etxeberria -2015 Aioliliput. Manu Rodriguez, Eñaut Gaztañaga eta Raul Olaizola -2016 Polybius. Raul Olaizola, Narayan Paz, Aitor Korta, Hektor Larrañaga eta Jon Andreu -2019 Ezpalak. Eñaut Gaztañaga, Janardana Iglesias, Juanjo Berasain eta Unai Eizagirre -2019 Elira. Ander Sorazu, Manex Larrañaga, Janardana Iglesias. Beñat Etxabe eta Ander Telleria. -2021 Kollisyon. Alex Tejera, Haritz Mendizabal, Ander Ponce eta Aimar Lazkibar -2021 Manitu. Joritz eta Liam Zunzunegi, Julen Irure, Ibai Larrañaga, Mikel Armendariz eta Ioritz Arantzeta -2021 Displasy. Beñat Unanue, Ibai Errasti, Enaitz Irure eta Ekain Errazu Oharra: Taldeek nahasketa handiak izan dituzte eta ezinezkoa izan zaigu denboran zehar egindako kide guztien aldaketak jasotzea. Bestalde, hemen agertzen diren musika talde guztiek ez dituzte beti udalaren lokaletan egin entseguak, batzuek beraien lokal propioa izan dute.
1
9
jardunian
237.qxp_55 26/4/22 19:07 Página 10
Txikitatik musikari lotuta egon da Joel Crespo (Zarautz, 1989). Familia musikaria du Crespok eta berak ere ohiturari jarraitu dio txiki-txikitatik. Zarauzko musika bandan aritu zen 18 urte bete arte. Skasti taldean ere egin zituen beste zortzi bat urte. Gero agertokitik jaitsi eta beste aldera pasa zen. Ikusleen artean egoten da Crespo, askotan, ezkutatuta. Agertokiaren eta argiteriaren diseinuaz arduratzen da. Hori da bere afizioa eta ofizioa. Aski ezagunak diren Izal, Fuel Fandango edo Morgan taldeekin dabil lanean. Bizitzak Zestoara ekarri zuen duela urte batzuk eta gustura dago hemen. Musikari lotuta egon zara beti. Txikitatik oso garbi neukan musikatik bizi nahi nuela. Aitona musikaria zen beti egon naiz musikaz inguratuta. Zarautzeko bandan ibili nintzen eta Skasti taldeko parte ere izan nintzen, zortzi edo bederatzi urtez, gitarrarekin. Elektrizitatea ikasi nuen Zarautzeko Antonianotan. Argiketari lanak egiten hasi eta denbora batera lanik gabe gelditu nintzen. Sonorizazio eta argiztapen enpresa bat zuen lagun bat neukan eta lan eske joan nintzen. Kamioia kargatzen hasi nintzen, 20 urte nituela, eta gaur arte. Zarauztik Zestoara etorri zinenean ere musikak zerikusia izan zuen. Lanean ari nintzela Eñaut Gaztañaga ezagutu nuen Skastiren bitartez. Berarekin grabatu genuen eta egun batean esan nion: Eñaut, ez duzue argi teknikaririk beharko, ezta? Berak ordura arte inor ez zutela izan esan zidan, baina gustura hartuko nindutela. Raul Olaizola oraindik taldeko baxu-jotzailea zen orduan eta lo berarekin egiten nuen furgonetan, ordu asko pasa genituen elkarrekin. Eromen antzerki taldean ere aritu nintzen argiekin lanean. Niretzat oso erraza izan da Zestoara egokitzea. Zestoa beti izan da erreferente musika taldetan. Egia da zarauztarra izanda ez nintzela harritu, han ere musika asko egiten da eta. Zarautzeko gaztetxea Euskadiko erreferente bat izan da batez ere hardcore eta underground estiloetan. Mundu horretan mugitu izan naiz beti. Nolakoa izan zen hasiera? Esan bezala, kamioia kargatzen hasi nintzen, eta gero soinu teknikari lanak egitera pasa nintzen. Hilabete bakarrik iraun nuen soinu teknikari lanak egiten. Ez nintzen oso ongi moldatzen eta nagusiak esan zidan argiak egiteko inor ez zeukatela eta lan hori egiteko eskatu zidan. Zer moduz moldatu zinen? Egia esan, sartu nintzenean ez nekien zer zen, baina gustatu egin zitzaidan. 2010. urtea zen. Argi teknikari lanak egitera bidali ninduten asteburu batean. Kontroladore analogiko zahar eta merke bat eman eta ikasten joateko esan zidaten. Autodidakta izan zara orduan, ezta? Bai, bakarrik ikasi nuen. Astebururo erromeriak egiten ibili nintzen: Trikizio, Gora Herria, Zopilotes… Ikasten joan nintzen, pixkanaka. Ingurukoek zer esan zizuten hasieran? Gurasoek lan serio bat bilatzeko esan zidaten [kar,kar,kar]. Hasieran gogorra izan zen, baina orain, hamar edo hamabi urte beranduago, oso gustura daude. Kontzertuetara gonbidatzen ditudanean nik egindako lana ikusten dute eta hunkitu egiten dira.
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 11
1
Zertan datza zure lanak? Etxe bat diseinatzea bezala da. Espazio huts bat ematen dizute, nire kasuan, agertoki bat. Agertoki hori diseinatzen dut: argiak, eszenografia… Azkenean ingeniari lan bat bezala da. Diseinua egindakoan, 3D bistaratzaile batera pasatzen dut eta hor, zu kontzertuan bazeunde bezala ikusten duzu. Behin hori daukadanean bezeroari aurkezten diot eta aldaketak egiten dira. Agertokia muntatuta dagoenean ikuskizuna prestatzen dugu. Hemen sartzen dira argiak, argien frekuentzia: gitarra bat sartzen denean argi mota bat eman, beste bat hasten denean beste bat… Taldeekin lana egiten dudanean bi edo hiru urteko bira bat prestatzen da. Imajinatu, astebururo kontzertu bat edo bi daude eta horrek guztiak prestatuta joan behar du. Nire lana bira baino bi edo hiru hilabete lehenago hasten da. Ze argi mota egongo den erabakitzen dut. Taldeak transmititu nahi duen hori agertokian erakutsi behar dut.
Grises, Zopilotes edo Trikidantz taldeekin ibili zinen duela urte batzuk. Egun, Izal, Fuel Fandango eta Morgan taldeekin zabiltza lanean. Zein izan da orain arteko proiekturik handiena. Izalen azken bira, zalantzarik gabe. Ia 200 foku genituen, estrukturak mugitu egiten ziren, 15 metroko pantaila bat genuen… Munstro bat zen eta zaila zen kontrolatzeko.
Eta pertsonalena? Morganen bira hau, oraingoa. Oso bira intimoa da, emozionala. Argien kontzeptua guztiz aldatu dugu eta kerik gabeko kontzertua da. Kea ia beti erabiltzen dugu, bestela argiak ez dira ikusten. Morganen biran iluntasunarekin jolasten ari gara eta asko erakutsi dit. Nik kea eta izpi laserrak asko erabiltzen ditut eta proiektu honetan kontrakoa egin dugu.
“Agertokiak diseinatzen ditut: argiak, eszenografia… Azkenean ingeniari lan bat bezala da”
Gaur egun pisu handiko taldeekin zabiltza lanean, ze deik egin zizun ilusio bereziena? Fuel Fandangorekin anekdota kurioso bat daukat. Behin edo behin pentsatzen nuen egunen batean Fuel Fandangorekin lan egingo nuela. Egun batean Alejandro taldeko kideak deitu eta beraiekin lan egiteko proposamena egin zidan. Harrituta eta pozik hartu nuen eskaintza. Euskal Herriko talderen batekin ari al zara lanean? Bai, Huntzaren diseinua eta programazioak amaitu ditut eta orain Delirium Tremensen bira berria prestatzen ari naiz. Zure ametsa bete dela esango zenuke? Bai, dudarik gabe. Zure lanak ezohiko ordutegiak izatea esan nahi du. Denak jai dutenean zu lanean. Ohitu egiten zara, baina ondoan daukazun pertsona ohitzea zaila da. Kanpotik begiratuta beti parrandan egongo bagina bezala da. Hasieran, lagunak edo bikotekidea kontzertuetara etortzen hasten dira, baina hori hasierako kontua da. Gerora, sarri ez zaude etxean eta gauzak zaildu egiten dira.
1
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 12
Urtean zehar aldi lasaiagorik izaten al duzu? Duela urte batzuk bai, negu aldean eta Gabonetan… gaur egun urte osoan izaten dugu antzeko lan karga. Pandemiak eragina izan al du horretan? Bai. Egia esan behar badut, alde batetik, niri “ongi” etorri zait pandemia, gelditzeko aukera eman didalako. Egia da diru sarrerarik ez dudala izan, ezta laguntzarik ere, baina urtebetez gelditzeko aukera eman dit. Erabat deskonektatu dut eta gauza asko plantearazi dizkit. Orain, bi urte geldirik egon ondoren, talde denak batera ateratzen ari dira: festibalak, diskoak, birak… Ekitaldi asko daude eta ez dago publikorik denentzat. Ea festibalak nola irteten diren, jada esaten ari dira sarrera asko ez direla saltzen ari… Uda iristear da eta datozen hilabeteetako agenda nola daukazu? Bi urte oso hartuta dauzkat. Bi urte oso? Bai, bi urtetako asteburu guztiak hartuta dauzkat eta aste tarteak ere betetzen hasi dira.
aten “Argia jo o bada, ed o horrelak zerbait n bada, gertatze tuko ra niri begi rena ur didate a ra eta ardu a” handia d
Horri nola egiten zaio psikologikoki aurre? Ez pentsatzen. Nire lana dela pentsatzen dut eta joan egin behar dudala. Pertsona normal batek aste tartean sartzen dituen 40 orduak guk asteburuan sartu behar ditugu. Gure lanaldiak goizeko 7:00retan hasi eta goizaldeko 04:00retan amaitzen dira. Autobus batean egiten dugu lo kontzertu batetik bestera iristeko. Beraz, asteburutan kontzentratzen da zure lana. Astelehenetik ostegunera estudiora joaten naiz, Aizarnzabalera, eta ostiraletan Madrilera jaisten naiz. Irteera denak Madrildik egiten ditugu. Esan bezala, autobus batean bidaiatzen dugu. Iluntzeako 00:00etan irteten gara Madrildik kontzertua daukagun tokira eta bertan egiten dugu lo. Goizeko 06:00ak aldera iristen gara lekura eta esnatu bezain pronto lanean gara. Kontzertua amaitzen denean, 02:00etan edo, hotel batera joaten gara dutxatzera. Dutxatu ondoren, autobusean sartu eta hurrengo kontzertura joaten gara eta beste hitzordurik ez badugu, Madrilera itzultzen gara. Goizeko 09:00ak aldera iritsi ohi gara eta nik autoa hartu eta Zestoara itzultzen naiz.
Ikusten ez den lan asko egingo duzu. Kontzertu bat egiteko aste guztia behar dut prestatzeko. Proiektu osoa prestatzen bi edo hiru hilabete ematen ditut: ideia hasten denetik, taldearekin entseatzera pasa arte. Aurtengo Izalen bira azkena izango da eta urtebete daramagu prestatzen. Nola izaten dira taldearekin egiten dituzuen entseguak? Pabiloi batean izan ohi dira eta astebetez egoten gara entseatzen. Bulegoan sortutako diseinua benetan probatzen dugu eta egin beharreko aldaketak egiten ditugu. Festibaletara joaten garenean normalean zati finko bat festibalak jartzen du eta gu horretara moldatu
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 13
1
behar izaten gara. Kontzertu horiek prestatzeko pare bat egun behar izaten ditugu. Kontzertu horietarako behar dugun materiala prestatzen, ordea, 21 egun lehenago edo hasten gara. Kontzertua barruan edo kanpoan egin aldea egongo da, ezta? Bai. Nire urduritasuna ere ez da berdina izaten. Izal taldearekin Madrilgo Wizink Center estadioan izan ginenean, astebete egon nintzen lo egin gabe. 20.000 pertsonentzako kontzertua zen. Ez da berdina horrelako kontzertu bat edo herri bateko plazako kontzertua. Egia da herriko plazetan jende asko egon ohi dela, baina jendeak normalean ez du sarrera bat ordaintzen kontzertu hori ikustera joateko. Wizink Centerreko kontzertua ikustera joan denak, berriz, sarrera ordaindu du eta taldearen jarraitzailea da. Ikuslearekiko ardura sentitzen dugu, ezin dugu akatsik egin. Argia joaten bada, edo horrelako zerbait gertatzen bada, niri begiratuko didate aurrena eta ardura handia da. Horrelako momentu bat baino gehiago pasako zenituen. Bai, asko. Izalekin hasi nintzenean bigarren kontzertuan argia joan zen. Nik uste nuen kalera botako nindutela, baina ez, argia itzuli zen eta kontzertuarekin jarraitu genuen. Honekin lotuta anekdota on bat daukat. Izalekin geunden Tenerifen. Kontzertua amaitzen ari zenean soinu teknikaria eta biok muga bilatzen hasi ginen, soinuaren eta argien potentziei dena emanda. Bat-batean dena joan zen, argia eta soinua. Azken kantaren amaieran joan zen, amaitu eta orduantxe, eta nahita egindako zerbait zela eman zuen. Barre asko egin genuen. Etxetik kanpo ordu asko ematen dituzu lana dela eta. Bizitzeko beste modu bat duzula esan daiteke. Mugarik ba al dago? Niretzat ez. Nire lanak engantxatu egiten du, adikzio bat da niretzat. Zenbat eta kontzertu handiagoa egin, gehiago nahi duzu. Egia da orain muga bat jarri dudala: etxea ordaintzeko eta hilabetea ondo pasatzeko haina lan egingo dudala erabaki dut. Agenda beteta dagoela ikusten duzunean esaten duzu: honaino. Horregatik, taldeak kentzen joan gara. Laster Izalekin amaituko dugu, aldi baterako taldea uztea erabaki dutelako eta hori deskantsua izango da niretzat. Printzipioz Morgan eta Fuel Fandangorekin geldituko naiz.
Orokorrean, talde askok ez dute argi teknikaririk izaten. Azken finean, ordaindu nahi duzun edo ez da kontua. Talde asko daude diru asko irabazten dutenak, baina “guk ez dugu argi teknikaririk behar” esaten dutenak. Beste talde txiki batzuek, ordea, hainbeste diru ez dute irabazten, baina irabazten duten gutxi hori argitan inbertitu nahi izaten dute. Zuen lana baloratzen dela uste al duzu? Euskadin geroz eta gehiago baloratzen dela uste dut. Taldeak argi diseinuak eskatzen ari dira eta argi teknikariarekin joaten dira kontzertuetara. Egia da azkenean beste langile bat gehiago sartzen dela zure enpresan eta ez da merkea. Nire ustez, soinu teknikaria edo managerra izatea bezala da, garrantzia zeri eman nahi diozun hartu behar da kontuan. Zure estiloa definituta al duzu? Erabat. Kolore ilunak erabiltzen ditut eta zuria beti dago nire argietan. Kontrasteak gustatzen zaizkit. Adibidez, asko gustatzen zait atzetik argia ematea eta aurretik ez. Musikaria beltza gelditzen da aurretik eta atzetik itzala egiten da. Abesten duen unean, aurretik ematen zaio argia eta atzetik kendu… Jendeak esan ohi du oso denbora ona dudala, hau da, nire argiek denborarekin bat egin ohi dutela. Zein dira zure erreferenteak? Amerikarrak dira gehienak eta elektronika egiten dute. Rammstein eta Metallica taldeen teknikariak ere gustatzen zaizkit. Bestalde, esan beharra dago Super Bowl, Eurovision, Operacion Triunfo eta antzeko programetako argiak harrigarriak izan ohi direla. Horrelako telebista saioetan arreta jartzen dut argietan eta ideia asko hartzen ditut. Burua beti martxan izaten duzu orduan. Beti, 24 orduz. Normalean ideiak kotxean noanean izaten ditut. Askotan taldeen diskoak entzuten joaten naiz eta burua bueltaka izaten dut. Lo nagoenean ere argiekin amesten dut. Orain arte esandakoren arabera, zure buruari asko exijitzen diozula dirudi. Bai, perfekzioaren bila nabil denbora guztian, oso burugogorra naiz. Musikaz gain beste zaletasunik ba al duzu? Nire zaletasuna musika da. Etxera joan eta biniloak jartzen ditut, beti musika entzuten ari naiz, bizitzeko estilo bat da. Kirola egiten dut, bizikleta eta korrika hain zuzen eta horrek zertxobait distraitzen nau. Kontzertuetara joateko astirik izaten al duzu? Ez, eta gainera ez zait gustatzen kontzertuetara joatea. Hasieran joaten nintzen, baina argiei asko erreparatzen diet eta ez dut disfrutatzen. Gaztetxe edo tabernetako kontzertuak ikustea gustatzen zait, orduan bai, asko disfrutatzen dut. Zure lana maite duzula garbi ikusi dut. Hamar urte barru berdin irudikatzen al zara? Baita berrogeira ere, bai bai, hau da gehien gustatzen zaidana.
itsaso waliño errasti
3
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 14
danbolin.eus
Zestoako festetan ere eraso matxistei planto Zestoako Udalak datozen herriko eta auzoetako festetarako indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazio kanpaina bat abiatu du. Badirudi aurtengoan festak normaltasunera bueltatuko direla eta horrekin batera, Udalaren kontzientziazio kanpainaren hasiera izango da. Zestoako festetan ere eraso matxistak egon ohi direla jakinarazi du Udalak eta hauen inguruko kontzientziazioa zabaltzea eta errekurtsoak ezagutzea ezinbestekotzat jotzen duela. Horregatik "Zestoako festetan ere eraso matxistei planto" kanpainaren proposamena. Helburua herritarrak eraso matxista eta sexisten aurrean sentsibilizatzea eta informatuak egotea da. Adibidez, jarrerari dagokionez irizpide batzuk ezagutzea, erasotua izan den pertsona batekin topatuz gero, lehenengo arreta emateko pauso batzuk ezagutzea edota larrialdietarako erabilgarriak diren telefono guztien berri izatea. Kanpainaren hasiera santakutz jaietan izango da, informazio oso sinplea baino adierazgarria zabaltzen duen kartel bat egongo da ostalaritza gune eta dendetan. Kartel honen aurkezpena gune horietako langileekin egitea proposatzen da, bertan jartzen dituen irizpideak eta telefonoak denek ezagutzeko. Udaran auzoetako festak izango ditugu eta ordurako auzoetako festa batzorde eta elkarteekin ere lanketa bat egiteko asmoa du Udalak. Azkenik herriko eragile ezberdinekin ere bilera partehartzaileak egitekotan da, gaiaren lanketa egin ahal izateko eta boluntario sarea sortzeko asmotan, gune informatiboak martxan jarri eta herritarrei ahalik eta informazio gehien zabaltzen laguntzeko.
1.400.000 euroko igoera izan du udal aurrekontuak 2022ko udal aurrekontuan aldaketak egitea onartu du Udalak EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin. Ondorioz, otsailean onartutako 6.099.600 euroko aurrekontuak 1.400.000 euroko igoera izango du. Kiroldegiko teilatua
Aldaketaren zatirik handiena kiroldegiko teilatuari dagokio. Pilotaleku aldean amiantoa dago eta teilatua kendu, berria egin eta eguzki plaka fotoboltaikoak jarriko dira. Proiektu horretarako 1.150.000 euroko gehikuntza egin da aurrekontuetan. Alkatearen esanetan, kopuru horren zatirik handiena kiroldegiko teilatu berria egiten gastatuko da. Dirulaguntzak ere izango dira proiektua gauzatzeko, baina diru sarrera horien gehiengoa 2023 eta 2024an jasotzea espero da. Laguntzaren kopurua jakitea "oraindik ezinezkoa" dela esan zuen Arregik, baina 500.000-600.000 euro ingurukoa izatea estimatzen dela. Partidak egokitzen
Aurrekontuak onartu zirenean pandemiak zein joera hartuko zuen argi ez zegoenez, lotu gabe zeuden hainbat gairen inguruko aldaketak egin dira. Jaiekin lotutakoak izan dira batzuk: herriko jaietarako 65.000 euroko partida zegoen aurreikusita eta beste 5.000 euro gehitu zaizkio; jubilatuen egunerako ere 7.000 euro zeuden aurreikusita eta 5.000 euro gehitu zaizkio. Santakutzetarako, berriz, 6.200 euro aurreikusten ziren, eta 2.100 euroko gehikuntza egin zaio partidari. Kultur Etxeak garatzen dituen ekintzetan, 35.000 euroko partida zegoen eta 10.000 euroko gehikuntza izan du partidak horrek. Bestalde, hainbat lanetarako partidak ere onartu ziren; hala nola, Arteagako beheko plaza egokitzea (40.000 euro), Aizarnako kultur etxeko igogailua (29.000 euro), Ibañarrietako Asto Txiki bidearen konponketa (7.000 euro) eta auzoetako udal eraikinen konponketa lanak (19.000 euro). Horrez gain, eskoletako azpiegitura eta konponketetarako 7.000 euroko partidari 3.000 euroko gehikuntza egin zaio. Garbiketarako kamioiaren aurrekontua ere egokitu da; 9.500 zegoen hasieran, eta prezio errealera egokituta, 90.000 euro bideratuko dira. Euskara eta kulturartekotasun partidetan ere egin dira doikuntzak: euskarako eragileen dirulaguntzaren partidari 2.000 euro gehitu zaizkio eta kulturartekotasunari, 7.000. Danbolinen aurrekontuak, 300 euroko igoera izango du.
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 15
1
5 Arroita mendian izan dira Agiro Mendi klubak antolatuta Haizea lagun, baina giro bikainarekin egin zuten apirilaren 10ean Arroita mendira itzulia 37 lagun inguruk. Autobusez Azpeitira joan eta handik Arroitako gurutzea eginda Lasaora jaitsi ziren. Bide gorritik etorri ziren Zestoara. Gailurrean, Marea Urdineko 40 MLK Erronka izan zuten gogoan eta Lasaora jaitsitakoan, berriz, Korrikaren amaierarekin bat eginez haurrek dantza inprobisatu zuten.
betea
Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalagak Bizkaiko Txapela irabazi dute Apirilaren 23an jokatu zen Emakumeen esku pilotako IV. Bizkaia Txapelketako finala eta Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak 22-11 irabazi zioten Aldai-Mendizabal bikoteari. Hamarna berdinduta egon ziren arren, gero erraz gailendu ziren.
Gaztetxearen 33. urtemuga ekintzaz
Egun ezberdinetan banatuta, ekintzaz beteriko 33. urtemuga ospatu du Zestoako Gazte Asanbladak aurten beti ere "Indarrak biderkatzeko, Gaztetxea Zentrora" lemapean. Apirilaren 15ean Umeen eguna izan zen eta 16an Erresistentzia Kutxa Naziolararen eguna. Errakik abiatutako bideari elkartasuna adierazi eta etekin ekonomikoa lortzea zuten helburu. Egun biribila apirilaren 23koa izan zen. Manifestazioa, triki-poteoa bazkaria eta kontzertuak izan ziren egun osoan zehar.
Ibon Egañak Basurde Arrastoko Txakurren Gipuzkoako txapeldun Arroaerrekako Ibon Egañak irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa ‘Lira’ kantabriar txakurrarekin. Finalera iritsi ziren Arroagoiko Jose Inazio eta Juan Kruz Zubizarreta ere.
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 16
itsaso waliño
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 17
1
7 Bazkideen artean zozketa eginda, ondorengo lau hauei tokatu zaizkie bina lagunentzat ardo dastaketarako txartelak:
Margari Eizagirre, Aitziber Arregi, Elena Goikoetxea eta Juan Jose Iturzaeta
(Laiak dendan jaso beharko dira txartelak)
ik a r a g a r r ia iz a n d a
E s k e r r ik a s k o Z e s to a , g a r r ia k iz a te a g a ti k ! orduak ordu, zoro zora
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 18
iinkesta.
Erregaien prezioak eragingo al dizu Aste Santuko oporretarako planak egiterakoan?
maria blanco 27 urtebete
kb
ale
Egun gutxi geneuzkan jai eta horri gasolinaren prezioa gehituta erabaki genuen hemendik gehiegi ez urruntzea. Bestela eguraldi hobearen bila agian beste norabait joango ginen. naiara exposito 39 urte
(Erantzuleak guztira: 94
Bidaiez gain bestela ere eraginn dit, ikastaro batzuk egiteari utzi ere egin diot gasolinaren prezioagatik. Irakasleren batek hori kontutan hartu du eta prezioa merketu ere egin didate.
Erregaien prezioa baino gehiago, niBai eragiten du, bare kasuan, jai egutera edo bestera nen falta da arabaina eragiten du. zoa. Behin etxetik ateraz gero ahal ander urbieta den tokiraino! 35 urte 60 urte dani mayo 46 urte
Udalak ez ditu bere informazio panelak erabiltzen. Eguneratu gabe daude aspalditik.
Iraetan plastiko birziklatuzko jolas parke berria jarri dute
ale
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 19
agenda
apirila
29
ostirala
Emakume langileon eskola. Hipersexualizazioaren inguruan hausnartzen. Itaiak antolatuta 17:30ean Alonderon. * DJ Julius eta DJ HGS Portalen 20:00etan.
30
larunbata
Iraetako tren txikia irekita.
maiatza santakutzak zestoan astelehena
02
19:00 suziria, Idiakaitz taldearen, Azpeitiko eta Zestoako Musika Bandaren kalejira. 22:30 Danborrada Nagusia. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira eta martxa guztiak joko dituzte. Ondoren, Ustekabe txaranga.
03
asteartea
10:30 Idiakaitzen diana.12:30 Meza. 18:00 Umeen danborrada.
santakutzak Ibañarrietan larunbata
07 08
20:00 pintxo poteoa. 21:00 auzo afaria Ekain sagardotegian.
igandea
12:00 meza-ordezkoa Santo Kristo ermitan. 12:30 Zapo Jokoa. 17:00 Iago Mago. 18:00 Herri kirolak.
04
asteazkena
12
osteguna
14
larunbata
Hitzaldia Arroabean: "Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean". Hizlaria Donna Apellaniz.
18:30 solasaldia Arroabeko Elkargunean: "Elikadura burujabetzara agroekologiaren bidetik".
II. Fundizio Fest jaialdia. Arratsaldean Gaztetxean: No place, Igitaia, Habemus papam. Afal aurretik arkupetan: Rukula. Gauean plazan: Ezpalak, Trinifox, Irazoki *Iraetako tren txikia.
19
osteguna
17:30 hitzaldia: "Haurren eta pantailen arteko harremana ulertzen" Zestoako eskolako jangelan. *Arroabean, Txarak antolatuta, heldu eta haurrentzat elikaduraren inguruko tailerrak: "Zer, noiz eta nola jan?" tailer teoriko-praktikoa helduentzat eta "Nola prestatu garaian garaiko janari osasungarriak?" tailer praktikoa haurrentzat.
21
larunbata
Ezkabako ihesaren harira antolatutako ibilbideko lehen etapa. Berriozar-Olabe
28
larunbata
Laiak ardo dastaketa eguerdian. *Iraetako tren txikia
UZ 17
TAPIDE PLAZARA Bertso astea.
asteartea
"Nire Uztapide" liburuaren aurkezpen musikatua. Hizlariak: Pako Aristi eta Joxe Kruz Ezeiza. Musikariak: Aizpea Aristi eta Joritz Zunzunegi. 19:00 Kultur etxean.
19 ostirala 20
osteguna
“Uztapide, bertsotik prosara”.Hizlaria: Xabier Amuriza. 19:00 Kultur etxeko aretoan.
19:00 Arroabeko eskola zaharrean, Arroa inguruko bertso-historia, “Txapel bat, mila buru”Hitzaldi tertulia.
22
igandea
Txapeldunen Bertso Jaialdia kiroldegian: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzalluz. Xabier Amurizak ere parte hartuko du.
Ga
ztelekuko maiatzeko eskaintza
5: katilu-margoketa (3.zikloa) 6: katilu-margoketa (DBH) 7: bilarra (DBH), gaztelekuan. 17: scape-room (1.zikloa). Izena eman behar da. 19: bilarra (3.zikloa), gaztelekuan. 26: merendola (3.zikloa), gaztelekuan 27: merendola (DBH), gaztelekuan.
Baeta 20an: Arroabean
06 13
rbantxo
eta 29an: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.
Izena eman behar da gaztelekuan
1
97
237.qxp_55 26/4/22 19:08 Página 20