199.qxp_55 25/11/18 21:42 Pรกgina 1
datorren
hamarkadako Zestoa
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Pรกgina 2
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 3
34 6 9 12 14 19 ENB I D OA I NK E S TA
HAPO
E MAKUMEEN
E SKUTUKO LANA
ARRUNKERIETATIK ONDORIOAK ATERATZEN 199. ALDIZ Hamazortzi urtez hilero jaso duzu etxeko postontzian Danbolin aldizkaria, esku artean duzunak 199. zenbakia darama azalean. Hileroko banaketan errepikatzen dira gauza asko eta asko, beno, batzuk garaia denean bakarrik, azken banaketa eguneko piper morroi labetik atera berrien usaina esaterako. Azterketa bat egiteko modukoa da tinbrea jo eta atea irekitzearen arteko hori. Zenbat gauza esaten dituen istant labur horrek. Ze diferentzia dagoen, "bai?" galdetzetik, "zein da!" purrustada egitera. Ze koska dagoen, "Danbolin aldizkaria, irekiko atea mesedez?" esan eta "bai horixe! eskerrik asko!" esatetik, ezer erantzun gabe atea irekitzera, edota, ez irekitzera! "deja en el buzón de la propaganda!" erdara ederrean entzuten dugu tarteka (oso gutxitan zorionez). Eta tinbrearekin batera, kamera duten aparatu moderno horiek tokatzen direnean? begiratua sentitzen naiz eta normala, ikusi zaituztenez galdetu ere ez dute egiten nor den, zuzenean ireki eta kito, oso hotza egiten zait. Portalak eta portalak daude. Non dira garai bateko bizikletaz betetako portalak? jada ez daude modan. Baina bada gauza bat, geroz eta gutxiago bada ere, oraindik etxe askotan mantentzen dena, eguraldi ona egiten duenean, goiz eguerdi partean portaleko atea zabalik edukitzearena. Etxeko leihoak irekitzen ditugun bezala, portaleko atea ere zabal-zabal egoten da etxe askotan eta pila bat gustatzen zait, ez bakarrik gure lana errazten duelako, hori ere aitortuko dut, normalean etxe horretan bizi direnez ere asko esaten duelako baizik. Atea zabalik badago, ongi etorria sentitzen zara portal horretan, lasaiago sartzen zara, bertakoak ere lasaiago bizi direla adierazten du nire ustez. Ausartuko nintzateke esatera gainera, normalean ez direla etxe berriak, urte askoan berdintsu mantendu diren bizilagun ez horren gazteak direla ohitura hau dutenak. Gutxitan tokatuko zaizu etxe berrietan portaleko atea zabalik. Ez bada behintzat kontratatutako garbitzailea orduantxe ari dela fregona pasatzen. Etxe berrietan, askotan jende gazteagoa bizi da, eguna lanean edo etxetik kanpo pasatzen dute eta loteria tokatzea errazagoa da portal horietan atea irekitzea baino. Eta inoiz bateren batek atea irekitzen badizu "gero irteterakoan ondo itxi e!" esaten dizute igual badaezpada. Edo despista ez zaitezen, atearen barruko aldetik dute oharra IRTETERAKOAN ATEA ITXI MESEDEZ. Euskaraz bada! ze hori ere esan behar da, baita portaleko guztiak euskaldun peto-petoak badira ere, ze ohitura dugun oharrak gazteleraz egiteko. Eta bide batez, jar ditzagun izen-abizenak ere euskaraz eta postontzirako papertxoak inprimatzerakorakoan ere ea behingoz buruak klik txiki bat egiten digun eta irizpide desberdinen arabera erabakitzen dugun noren izena jarriko dugun goian eta norena azpian, beti, beti, beti, aurrena gizonezkoarena jarri gabe. d a n b o l i n EK
J
one bergara
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: info@danbolin.eus
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DAN BO L IN. EU S
J ARDUNIAN I BON TELLERIA
A G E N DA
diruz lagundutakoa
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 4
Jo enbidoa
Itsasoaren bestaldean
e!, Joseba, musean ari bagintuan hordago batekin erantzungo nian baina hau idaztearekin konformatu beharko nauk. Hik esan bezala, hi ikasketak hasi berri eta ni amaitzen, oraindik makina bat historia eta esperientzia eder geratzen zaizkik bizitzeko. Ni Mexiko Hirian ari naiz ikasketak amaitzen urtarrila amaiera arte. Nire bigarren mugikortasun programa ari da izaten, lehengo urtean Estonian pasa bainuen urte osoa. Mexikon egotearen arrazoia lehengo urteko esperientzia ezin hobea izan da; bertan bizi izandako guztiak hona etortzea animatu ninduen. Nire burutik pasatzen zena zera zen: Mexikora orain ez banaiz joaten sei hilabeterako, auskalo etorkizunean joaterik izango dudan. Tren bat ari zela paretik pasatzen sentitzen nuen, eta hartzen ez banuen berriz ez pasatzea gerta litekeela. Eta holaxe, hemen gara Mexiko erraldoian jada hiru hilabetez. Ailegatu nintzen lehen egunetik beste “mundu” batean nengoela sentitu nuen, etxebizitzak, kaleak, jendea… Ez zait ahaztuko hegazkina lurreratzen ari zen momentua: gaua zen eta lurreratu aurretik pixka bat okertu egin zen, eta leihotik begiratu nuenean… Zer zen hura? Amaitzen ez zen hiri erraldoi bat, 23 milioi biztanleko ni bizi behar nintzen hiria. Jada esan dezaket hirira eta hemengo bizitzara egin naizela. Jende asko ezagutu dut, asko bidaiatu, asko ikasi (akademikoki/ez-akademikoki)... Kolpe handiena eragin didana da hemen dagoen klaseen arteko diferentzia: aberatsak oso aberatsak diren bitartean, etxerik ez duten jende askok egiten du lo egunero hiriko plaza nagusian. Iritsi nintzen lehen egunetako batean, mexikar batek zera esan zidan: “Vosotros cuando llegáis a México os dais cuenta de lo que tenéis allá”. Eta egia da, Euskal Herrian dugun bizi kalitatea ez nuke ezergatik aldatuko. Azkenik esan, esperientzia hau oso aberasgarria ari zaidala egiten eta animatzea guztiei kanpora irtetera ikastera; ez zarete damutuko! Enbidoa Ane Sorazurentzat da; bera hemendik “gertu” Ohion (AEB) ari da ikasketak amaitzen. Bi herrialdeak ondoan izan arren, seguru gauza desberdin pila dituela kontatzeko. Ea ba, Ane, zurea da hitza!
J
P
oritz zunzunegi
intada . Kaka zaharra.
Ez zait esaldi hoberik etortzen burura, Zestoako argiteriaren kontua laburtzeko. Argi berriekin, Zestoan iluntasuna nagusitu da. Iluna izan zen argi aldaketaren gestioa, udal gobernuak ez baitzuen nahi izan beste biderik jorratu ere egin, batere azalpenik eman gabe gainera! Nor gara ba gu, herritar sinpleak, azalpenak eskatzeko? Udalari ez zitzaion interesatzen bere langileekin eta bere ardurapean argiak aldatzea zenbat kostatuko zitzaion jakitea –zentzuzkoa izango zena– ezta beste enpresa batek bere gidaritzapean argiak aldatzeko kostua aztertzea ere –normalena izango zena– are gutxiago aldaketa hau pixkanaka egitea, argiak probatuz, estetika zainduz, gune ilunak argituz eta urtero diru kopuru bat horretara bideratuz... Helburu eta bide bakar bat zegoen: Zestoako argiteria enpresa pribatu baten esku uztea hamar urterako. Eta zein da enpresa pribatuaren helburu nagusia? Dirua irabaztea. Orain kexa gaitezke nahi adina. “Alea iacta est” zioen Zesarrek, alegia, zortea botata dago... Kaka zaharra!
K
armelo arrizabalaga
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Pรกgina 5
5
INKESTA Ehiza, bai ala ez?
(Erantzuleak guztira: 142)
k
b
Ez. Mendietan, daudena baino animali gehiagok egon beharko luketela uste dut. Mendira joan eta animali batekin aurkitutzea plazer bat da eta gero eta gutxiago daude. Andoni arrieta 49 urte
ale
ale
Ez. Ni animalista naiz. Batzuentzat kirola eta afizioa izango da baina nik ez dut ulertzen. Animali gutxiago ditugu eta errespetatu egin behar dira.
Ez. Garai batean ehizean ibiltzen nintzen baina urteak pasa hala nire filosofia era ere aldatu egin da. Aspaldi utzi nuen eskopeta. Txaro azpillaga Orain perretxiko 62 urte bila joan eta tiroak besterik ez dira entzuten.
Ez. Animaliak berez bizimodua bizi behar dute, guri ez digute trabarik egiten. Eli alkorta 68 urte
Patxi exposito 59 urte
Arroabeko autobus parada parean ez dago ez semaforo eta ez zebrabiderik.
Parkeko ormigoizko sareta zaharra kendu eta areka berria egin dute banakako saretekin.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Pรกgina 6
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO),
datorren hamarkadako Zestoari begira
Zestoako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) egiten dabil lan-talde bat hilabete hauetan. Gure herriaren historian laugarren Plana izango da. Lehendabizikoa 1954an onartu zen baina herri gunera mugatzen zen bakarrik. Garai haietan, gerra ondorengo urte latzenak pasata, susperraldia izango zuen ekonomiak eta etxebizitza behar handia nabaritu zen. Garai hartakoa da gure herrian egin zen etxebizitza bloke interesgarriena arkitektura ikuspegitik: Lizarraizko etxeak.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 7
7 Handik 20 urtera (1974) onartu zen bigarren Plana, udalerri osoa hartzen zuen lehenbizikoa. Naiz eta urte bat lehenago lehertu zen petrolioaren krisi handia, hala eta guztiz ere, neurrigabeko garapena aurreikusten zuen Planak: 38.796 biztanle (!) Zestoan 1990. urterako, Sastarrain bailaran dena etxe blokeak aurreikusten zituen, Arroako autobide inguruan heliportu bat... Beste zenbait gauza, aldiz, oso egoki aurreikusi zituen nahiz eta garai hartan ez ziren gauzatu: esate baterako, Arroako industrialdea. Azkenik, gaur egun indarrean dagoen Plana (Arau Subsidiarioak) 1996koa da, eta aurrekoaren erraldoikeriak zuzendu egiten ditu. Plan horren gauzarik interesgarrienetako bat da Bainuetxetik Sastarrainera arteko lur eremua turismo jasangarri eta ondare kulturalaren beharretarako gordetzea. Hiru enpresa –ERDU, Hiritek eta Ekos– eta diziplina desberdinetako profesionalez osatutako lan-talde bat dihardu laugarren Plana prestatzen. Jakin nahi izan dugu zer berrikuntza ekarriko dituen, eta, horretarako, Paula Amutxastegi eta Javier Martinezi (ERDU) galdetu diegu. Aurre-aurrerakin fasean daudela argitu digute ezer baino lehen, eta beraz orain testuinguru orokorra ezagutzea dela helburua, eta askoz aurrerago etorriko direla helburu, iritzi eta erabaki ze-
hatzak. Planak badu aurreko beste hiruren aldean askoz gehiago landu duten gauza bat: herritarren parte-hartzea. Horretaz sakonago hitz egin dugu eta jakiteko irrika sortu digu.
HAPO... HIRI ANTOlAMENDUKO PlAN OROKORRA
Adibide batekin hasi dugu elkarrizketa: “Etxebizitzetan erabilera edo zeregin bakoitzeko espazio bat dugu, alegia, lo egiteko logelak, janaria prestatzeko edo jateko sukaldea, besteekin egoteko edo aisialdirako saloia... Ba herri batean ere, erabilera edo zeregin bakoitzeko espazio edo eraikin batzuk ditugu: lan egiteko industrialdeak, jarduera ekonomikoko guneak (merkataritza, hotelak, tabernak...); bizitzeko etxebizitzak (babesekoak, libreak, baserriak...); aisialdirako espazio libreak (plazak eta parkeak); zerbitzu publikoetarako ekipamenduak (kiroldegia, futbol-zelaia, haur-eskola, herri eskola, liburutegia, kultura-etxea, anbulatorioa…) eta beste hainbat”. Erabilera horiek antolatzeko, alde batetik, gaur egun dagoena berrikusten da eta proposamen batzuk egiten dira: gune berriak garatzea, gaur egungo guneak osatzea edo berroneratzea... Eta bestetik, gauzak nola egin behar diren arautzen du Planak: gehieneko altuera, lerrokadurak, babestutako elementuak.... “HAPOren helburu nagusia da hurrengo hamarkadarako nahi dugun herri-eredua antolatzea eta hori gauzatu ahal dadin arauak ezartzea”.
HERRITARREN PARTE-HARTZEA
“
HAPOren helburu nagusia da hurrengo hamarkadarako nahi dugun herrieredua antolatzea eta hori gauzatu ahal dadin arauak ezartzea
”
Herritarrek parte hartzea funtsezkoa da euren iritziz: “Izan ere, ez dugu ulertzen zerbait norbaitentzako egitea hari galdetu gabe. Kasu honetan, herrieredua egingo dugu hurrengo 8-12 urteetarako, eta eredu hori jasan edo gozatuko dutenak herritarrak izango dira, beraiek bizi baitira herrian; beraz, beren parte-hartzea oso garrantzitsua da. Gainera, legez duten eskubide bat da”. Ezer baino lehen parte-hartze plangintza zehatz bat prestatu zuten: helburuak, zein motatako ekintzak antolatuko ziren, nortzuk izango ziren partehartzaileak (herritarrak, administrazioa edota adituak), zein fasetan egingo ziren… “Programa eta lana zertan datzan azaltzeko hitzaldi bat egin genuen. Eta informazioa biltzen hasi ginen”. lan hori hainbat eratan egin dute eta izutzekoa da zenbat iturrietara jo duten: alde batetik, administrazio desberdinei txostena eskatu zaie (Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Estatua...). Bestetik Udalean jasotako hirigintza-tresnak jaso eta aztertu dituzte. Baita lurralde mailako plangintza-tresnak ere: lurralde Antolamenduko Gidalerroak (lAG), Urola Kostako lurralde Plan Partziala (lPP) eta lurraldeko Plan Sektorialak (lPS). Horretaz gain, udalerrian zehar ibili dira datuak hartzen eta argazkiak ateratzen. Gainera, gai jakin batzuei buruzko taldekako elkarrizketak egin dituzte adituekin (teknikariak eta elkarteak), eta hainbat tailer herritarrekin, helduekin zein gazte eta umeekin. Hori guztia dokumentu batean (Aurre-aurrerakina) bilduko dute: “Jasotako txostenak, burututako parte-hartze ekintzak eta ekintza horien edukia, eta gainerako informazio guztia aztertu eta azaldu egingo du. Helburuak eta irizpideak erabaki baino lehen testuingurua argi izan dezagun. Hirigintza gaur egun nahiko konplexua da, izan ere, legeak dioenaz gain, kontuan hartu beharreko testuingurua oso zabala baita.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 8
duera ekonomikoekin zerikusia dute, ez etxebizitzen ezaugarriekin”. Ohikoena, ordea, alderantziz izaten omen da, azalera batetik gora (eta Zestoako azalera handia da) area degradatuak izan ditzaketen auzoak edo guneak azaltzea: “Horiek degradatu bezala izendatzeko, bertako biztanleen langabezia-maila eta errenta aztertzen dira, baita guneko urbanizazioan eta etxebizitzetan gutxieneko baldintza batzuk betetzeko nahitaez egin beharreko obrak ere”.
ERRONKAK
Udalerriaren hirigintzaantolaketan erronkarik handiena, “teknikoki, guretzat, ingurune naturalaren antolamendua eta ondarearen babesa da”. Baina oro har, gaiak edo eremuak, gutxi gorabehera betikoak edo azken urtetakoak izango dira: “hutsik dauden hotelen erabilera eta etorkizuna eta beren harremana bainuetxearekin, Galdianoko ingurua (ezin dugu ahaztu bi eremu horiek udalerriaren sarreratan daudela), harrobia, Arroabeko garapena, Iraetako ibarra, eta jarduera ekonomiko edo industrialde batzuen egoera”. “Erronkak” alde batera utzita, beste hainbat gai ere jorratu beharko dira: “bizitegi-zuzkidura, ekipamenduak, espazio libreak, komunikabideak eta abar, oso garrantzitsuak direnak, eta euren eragina zeharkako gaietan: jasangarritasuna, osasuna, generoa, euskara… Bideragarritasun ekonomikoa ere, ia edonon, gaur egungo erronka da”.
ETxEBIZITZA
Zestoak, beraiek landutako beste herriekin konparatuz, ba ote du berezitasunen bat? “Ingurune naturalak izan ditzakeen aukerak, ondarea (benetan oso aberatsa), eta etxebizitza-parkearen egoera” aipatu dizkigute. Etxebizitzei dagokionez, “gauza bat da etxebizitza hutsen kopurua, eta beste bat etxebizitzen bizigarritasun baldintzak; Zestoan etxebizitzak duinak dira, gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen dituzte (alde zaharretan ohikoa da baldintza horiek ez betetzea etxebizitzen tamaina edota argiztapena eta aireztapena delaeta), eta, orokorrean, egiturari eta eraikuntzari dagokienez egokiak dira. Eta hori oso garrantzitsua da gizarte-mailan”. lantaldearen esanetan, oro har, ez dago etxebizitza-gune degradaturik gure herrian: “hemen gune degradatuek industriarekin edo jar-
NEKAZARITZA, INDUSTRIA, TURISMOA...
Baserri-ustiapenak beheraka doazela ikusta, edo basogintzan ere arazoak nabaritzen ari direla ikusita, beren iritzia zera da: “lehen sektorean zailtasunak izan arren, epe luzerako antolamendu batek lurzoru horiek gorde eta sustatu egin behar ditu. Plan Orokorrak ez du eskumenik nekazaritza eta abeltzaintzarako politikak garatzeko, baina nekazaritza eta abeltzaintzarako lurzorua arautzen dela eta garatu ahal izango dela bermatu behar du”. Industriari eta turismoari dagokionez, “hausnarketa zabala da, eta zaila labur azaltzeko… Orain arte informazioa jaso eta aztertu dugu, eta hausnarketa hori eskuragarri jarriko da. Fase honetan, testuingurua azaltzea da helburua eta, ondorioz, ez dagokigu oraindik iritzirik ematea. Hurrengo fasean, Aurrerakin fasean, geure iritzia emango dugu ikuspegi tekniko batetik, eta, horrekin batera, egin daitezkeen hainbat konponbide.
AURRERA BEGIRA...
lanean hasi besterik ez dira egin; oraindik fase orokorrenean daude, Aurre-aurrerakinean: “Fase hau bukatu ondoren, Aurrerakin fasean sartuko gara, eta herritarrek parte hartzeko hainbat ekintza antolatuko ditugu, beraiekin erabakitzeko herria nola izan behar den datorren hamarkadan. Guztion artean helburuak eta irizpideak landuko ditugu eta lehenengo proposamenak egingo ditugu. Aurrerakin fasean parte-hartzea oso garrantzitsua da beraz. Eta galdera nagusia hau izango da: nola nahi duzue herria izatea hurrengo 8-12 urteetan? Nola izan behar da herri-eredua?”. Esana geratzen da, bada.
HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA GAZTETXOEKIN
Nerabeek herriari buruz duten ikuspegia azaltzeko aukera izan zuten urriaren 16an; urriaren 24an, berriz, herriko gune zehatz batzuetarako proposamenak eraman zituzten. Gazteagoek ere hartu zuten parte, beste saio berezi batzuetan. HAPOa lantzen ari den lan-taldea oso pozik geratu zen gazteen jarrerarekin; izan ere, “gazteek oso ondo ulertu zuten lanaren eskalamaila, eta jasotako ekarpenak edo proposamenak zentzuzkoak izan ziren. Interes handiz egin zuten lana, serio, ez zen izan gaztelekuko beste joko bat; izan ere, beraiek benetako aukera ikusi zuten herria hobetzeko, eta hala aprobetxatu nahi izan zuten”. Lan-taldeak berak ere, “serio hartu zuen lana, eta gainjarritako baldintzapenak azaldu zizkien, eta horiekin lana burutu zuten. Eta hori ez zen erraza”.
F
ernando arzallus
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 9
9 ESKUTUKO LANA “Emakume guneak Zestoan” bisitasolasaldiak egin ziren pasa den urriaren 20an eta 27an, “Ondarea, emakumeen emaria” leloarekin antolatu diren Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. XX. mendeko kontuak izan dira nagusi, baina XVIII. eta XIX. mendeetara ere egin dugu salto. Zestoako hainbat txoko eta leku aitzakiatzat hartu eta herriko emakumeen lana azaleratzea izan da bisiten helburua; izan ere, emakumeek egindako lana ezkutukoa izan da historian zehar, espazio pribatura mugatutakoa. Ibilbidearen bidez ikusi dugu emakumeei lanbide eta eginkizun zehatz batzuk zegozkiela, ia beti gizonen itzalpean. Bidelagun izan ditugu, besteak beste, Azorinek, Pio Barojak eta Joan Jose Saezmiera “Maixuak” Zestoako emakumeei buruz idatzitako testu edo aipamenak, eta bisitasolasaldia izanik, bertaratutako jendearen ekarpenek bi bisitak desberdinak izatea eragin dute. Bisitatu ditugun leku horiek izango dira artikulu honetako ardatza.
KOIOTEKO MARGOlANA: EMAKUMEAREN lEKUA, ETxEA Koiote tabernan dagoen margolana guztiok ezagutzen dugu honezkero. Baina agian, denek ez dute jakingo gaur egun ikus dezakegunaren aurretik beste bat izan zela, oso antzekoa, baina ez berdina. 1948koa da lehendabizikoa; Jose Gil margolari donostiarra da egilea, eta aurreneko margolan hura horman zuzenean margotu zuen. Hamar urte beranduago, taberna berritu egin zuten, eta koadroa estalita geratu zen. Kasualitatez, 1958an Jose Gil margolaria Zestoan omen zebilen, Arozenako kapera pintatzen, eta lehengo zaharraren gainean beste margolan bat egitea enkargatu zioten. Horrela bada, Koioteneko koadroa berriro pintatu zuen, baina kasu honetan egurrezko taula baten gainean. Margolanek frankismo garaiko Zestoako plazako giroa islatzen dute. Irudi estereotipatua, topikoz betea, baina ederki erakusten dute margolariarentzat eta garai hartako jendearentzat idi-proba arratsalde bat zer zen. Badira margolan zaharraren eta berriaren artean ezberdintasun batzuk: enkoadraketa, itzainaren jarrera eta emakumeen presentzia. Emakumeen presentziari dagokion desberdintasuna azpimarratu nahi izan genuen bisitaldian: izan ere, aurreneko koadroan ez da emakumerik ageri. Kasualitate hutsa izan liteke, baina pentsa liteke, baita ere, garai aldaketa bat irudikatzen dutela bi margoek: 1948a, gerra amaitu eta hamar urte eskas, artean oso garai zorrotza zen erlijio eta moral ikuspegitik; 1958an, aldiz, gizartearen jarrera irekitzen zihoan eta Vatikano II. kontzilioaren bezpera zen. xx. mendeko lehen erdiko pentsamenduari lotuta, interesgarria da Joan Jose Saezmiera “Maixuak” idatzita utzi zituen emakumeen hainbat deskribapen aipatzea. Berarentzat garrantzia izan zuten zenbait emakume errespetagarri zerrendatzen ditu. Honela hasten da bera: “Emakumeei buruzko atal hau emakume jator, maitagarri eta seme askoren ama bat aipatuz hasi nahi nuke: Dominga Kerejeta. Emakume xumea, atsegina, langilea, jarrera ulergarrikoa; burubelarri bere senarrari, bere etxeari, eta seme-alabei eskainia.” Horixe izango zatekeen Maixuarentzat emakume eredugarria.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 10
PIO BAROJA PlAZA, ETxE BARRUTIK KANPORA Baroja 1894an etorri zen Zestoara mediku, eta urtebete pasa egin zuen herrian. Memoriak idatzi zituen eta haiei esker dakigu herrian bizi izan zuena. Garai hartan emakumea erabat bigarren mailakoa zen; gauza guztien atzean zegoen, behin ere ez aurrean. Barojaren memoriatan, ordea, bi emakume aipatzen dira, besteak beste: Dolores sakristaua eta kurandera. Guri garai hartako bestelako emakumeak etorri zitzaizkigun burura: emaginak. Hamarkada batzuk aurrera egin eta, 1930-60 hamarkadetan, plaza horren inguruan badauzkagu beste zenbait kontu eta emakume aipagarri: Barojaren etxearen kontra zegoen eraikineko goiko solairuan zegoen Batzokia, eta hori zen Emakume Abertzale Batzaren bilgunea. Saezmierak Antonia Altuna aipatzen du, Emakumeen Abertzale Batzako lehendakaria izan zena; hark herriari egin zizkion ekarpenak edo bere militantzia politikoa aipatu beharrean, begira zer goraipatzen duen: “Oso emakume polita, erakargarria, dotorea. Nire etxe aurrean, Kale Okerrean bizi zen”. lan munduan bezala, militantzia politikoan ere emakumeek ezkutuko lanak egiten zituzten. Emakume Abertzale Batzakoen helburu nagusia, esaterako, etorkizuneko abertzaleen heziketa zen: baloreen eta hizkuntzaren transmisioa. Guk Joana Etxeberria aipatu nahi izan genuen erakunde horrekin lotuta. Gerra Zibila hasi zenean, bera zen Zestoako Emakume Abertzale Batzako lehendakaria, eta familia osoa hartuta ihes egin behar izan zuen atzerrira, zortzi hilabeteko haurdun zegoela. Emakumeak, ezkutuko lanak egiteagatik, gerra eta frankismoaren errepresioa gogor jasan behar izan zuten. Garai bertsuan hasi zen emakumea hezkuntzan ere protagonismoa hartzen; herriko maistrek ardura handia hartu zuten nesken irakaskuntzan. Garbiñe Gil Aizarnako maistra, gainera, Zestoako lehen alkate emakumezkoa izan zen. Ikastolen hasieratan ere ibili ziren emakume irakasleak: Pepita Iriondo, Begoña Unanue, Karmele Izeta eta Kontxita Garaizabal. Parrokia ondoko zentroa izan zen hasierako ikastolaren egoitza eta Guardia Zibilak itxi zuenean, Pepita Iriondoren etxean ibili ziren klaseak ematen. Ez genuke aipatu gabe utzi nahi frankismo garaian, artean emakumearen protagonismoa oso txikia zenean, herriko zenbait emakumek kulturan egindako lana: Cecilia Kortadi piano irakaslea edo Martzelina Aizpurua pandero-jolea, bakar batzuk aipatzeko. laranjadi plazan, ordea, emakumeek merkataritzan eta lARANJADI PlAZA ostalaritzan izan zuten paperaz aritu ginen gehienbat. Azoka Emakumeek irakaskuntzan izan zuten paperaz aritu, eta egiten zen egunero udaletxe azpian eta inguruan. Baserrieezin genuen aipatu gabe utzi Axun Arrazola. Hark, irakastako emakumeak jaisten ziren astoan, astotegiko burdin-uzkuntzaren kontua beste maila batera eraman zuen: unitaietan lotzen zituzten astoak (lizenziadonekoa plazatxoan, bertsitateko bi karrera, doktore-tesia… Donostiako turisAlonderoko aldapan...) eta otarrekin udaletxe azpian jartzen mo eskola eta irakasle eskola baten sorreran aritu zen eta ziren, eguneko produktuak saltzen. Gehienbat baratzetik emakumeen formaziorako hainbat proiektu ere bultzatu ateratako produktuak izaten ziren, ganadu kontuak eta nezituen. Hori guztia 1912an jaiota eta moja izanda. gozio handiagoak gizonezkoei zegozkien eta.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 11
1 1
Saezmierak bere liburuan emakume merkatariak ere aipatzen ditu: Mikaela drogera, lehendabizi drogeria eduki zuen eta gero fruta denda. Maria, Gurutzeko zapateroaren ama. Kontsolazion, arraina saltzera etortzen zena. Irakurle gehienek jakingo dute Zestoan hotelen azpiegiturak zenbateko garrantzia izan zuen. Hotelen aurrekariak fonda, ostatu edo bentak direla esan genezake. Errege-bidearen hainbat puntutan egoten ziren ostatu horiek, bidaiariek atseden har zezaten. Azorin Alkorta ostatuan izan zen 1904an, Zestoako Bainuetxera etorri zenean. Anekdota hau kontatzen du: “Irudikatzen duzue andre xahar bat, irribarre eta begi-keinuak egiten dituena erdaraz hitz egiten diozunean”. Anekdota honetan ikus dezakegu 1904an bazirela euskaldun elebakarrak Zestoan. Pasarako benta haietatik, ordea, turistei ostatu emateko hotel eta azpiegitura ugari egin ziren xx. mendearen lehen erdian. Protagonismoa zuten emakumeek ostatu edo bentatan, eta izan zuten protagonismoa hoteletan ere. Zestoan baziren hotelen jabe emakumeak; Hostal Romanako eta Hotel Blasako jabeak, izenek dioten moduan, emakumeak ziren. langileriari dagokionez, berriz, gehiengoa emakumea zela esan genezake. Negozio ofizialetan izan zuten paperaz gain, Zestoan nabarmentzekoa da uda garaian etxekoandreek etxeetan egiten zuten lana; udatiar askok etxe partikularretan hartzen zuten ostatu, eta etxekoandreak arduratzen ziren haiei hainbat zerbitzu eskaintzeaz: garbiketa, jatorduak... Pentsa, garai hartan, uda betean, ekonomikan sua piztuta, udatiarrentzat lanean! lAUITURRIETA ETA GARBIlEKUA: lAN GOGORRAK, BUSTIAK ETA HOTZAK xVIII. mendearen erdialdean, biztanle kopuruak gora egitearekin batera, pentsaera ere aldatu egin zen: nazioa ekonomikoki garatzea eta biztanleen bizi kalitatea hobetzea zen helburua. Azpiegitura ugari eraikitzen hasi ziren, horien artean iturriak eta garbilekuak: Zestoan hainbat lekutan eraiki ziren garbileku publikoak eta horiekin batera iturriak. Helburu bikoitza betetzen zuten: batetik, lan nekeza arintzea, eta bestetik, biztanle gehien biltzen zen lekuetara ur edangarria hurbiltzea. 1792an eraiki zen lauiturrieta. Francisco de Ibero probintziako arkitektoak diseinatu zuen. Udal artxiboan jasota dago iturriaren kokalekuaren inguruko eztabaida. Bi aukera zeuden: orain dagoen lekua edo Gurutzeaga aldea. Herrigunean egiteko hainbat arrazoi zeuden; alde batetik erosotasuna eta, bestetik, emakumeen segurtasuna: “Ohi denez, emakumeak izanik ura ekartzen dutenak..., eta gainera egunean bi aldiz, goizean eta iluntze aldera, ordu horretan herriko gazterik kaskarin eta ausartenen irainik eta erasorik traketsenak jasateko arriskuan egongo lirateke; are gehiago, antzinako iturria herritik hain urrun egoterakoan, zigorgabetasun osoan egin ahalko lukete. Kalte horien beldur izateko arrazoi gehiago egongo litzateke, neskameak eta beste emakume gazteak, ohi denez, ilundu eta gero joango balira. Arazo hauek ekidingo lirateke iturria herrian ipinita”. Harrigarria ezta? Orain dela 200 urteko kontuez ari gara, baina ez al zaizue iruditzen gaur egun ere antzeko errealitatea aurki dezakegula? Ematen du puntu beltz edo ilunena ez dela garai honetako kezka soilik. Arrazoiak arrazoi, hain zen garestia hasierako proiektua (zubi zaharraren gainetik akueduktua edo ubidea zihoala), kontzejuak ezin izan zuela bere gain hartu, eta zubiaren ondoan eraiki zutela. Hasierako planoan ageri den iturriak gaur egun loiolako santutegiaren aurreko lorategian dagoenaren antza zuen. Garbilekua geroagokoa da, 1821ean amaitu zen. Jose Maria de Alberdi hargina arduratu zen lanez. Garbilekuak emakumeen bilgune ziren. Horma haiek hitz egingo balute, zenbat kontu, algara eta negar, ezta? Hori bai, lan gogorra, bustia eta hotza.
A
maiur aristi eta Nerea odriozola
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 12
danbolin.eus
Gorka Unanue: “Garbi ikusi dugu herriko hainbat kale ilunak gelditu direla” Joan den hilean hasi ziren lED sistemako argiteria jartzen eta zer esan handia eman du gaiak. Gorka Unanue, EAJko hirigintzako zinegotziak azaldu du abenduaren erdi alderako sistema berria herri osora iritsiko dela. Gune batzuk ilunak gelditu direla aitortu du. Hiru gune azpimarratu ditu; Foru plaza, Toribio Altzaga, Zubimusu eta haur eskola aldetik gorako zatia. Aurreneko bietan, argi puntu berriak jarriko dituzte. Oraindik ilun dauden zatietan farolen potentzia aldatzen saiatuko dira, oraindik argi puntu guztien %15 igotzeko aukera dago. “Ilunak gelditu diren guneen arazoa konpontzeko, argiaren potentzia aldatzeko aukera izango dugu” nabarmendu du. Mikel Arregi, EH Bilduko zinegotziak azaldu du hasieran egin zituzten kritika guztiak baieztatu direla, hasieratik gauzak gaizki egin direla eta horrek herritar guztiek ordaindu beharko duten gainkostua ekarriko duela.
Lasaoko San Martinak San Martin jaiak ospatu dituzte lasao auzoan. Azaroaren 9an, ostiral iluntzean eman zieten hasiera festei bertso afariarekin. larunbatean, haurren suziria, bazkaria, puzgarriak eta txokolatada izan zituzten. Igandean, festei amaiera emateko, auzoko abere eta nekazal produktuen azokaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Euskaraldia
Kontzentra Txoko Feminista Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta elkarretaratzea deitu zuen Txoko Feministak azaroaren 25ean. Hamarnaka lagun bildu ziren plazan eta 2018an Euskal Herrian erailak izan diren 7 emakumeei hiru minutuko isilunea eskaini zieten. Ondoren, luntxa egin zuten Portalen.
Joan den azaroaren 23an eman zioten hasiera Euskarldiari. 11 egunez euskararen erabilera bultzatuko duen ariketa soziala izango da. Zestoan, guztira, 750 herritarrek hartuko dute parte, ahobizi eta belarriprest roletan banatuta. Egitasmoari hasiera emateko gaztain erreak prestatu zituzten Arroabean eta Zestoan. Hilaren 25ean, berriz, Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prietok osatzen duten Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskaini zuen Udaletxe azpian.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 13
3 1
HORTIK ZIHAR: ñaki Odriozola eta Lide Jimenez Txekian
Gipuzkoako Foru Aldundiak biribilgunea egingo du Arroabeko bidegurutzean
Badira hilabete batzuk Iñaki Odriozola, lide Jimenez eta heuren semea Txekian bizi direnetik. Esperientzia honen harira, hil honetako “Hortik zihar” ataleko galderak erantzun dizkigu Odriozolak. Zer dela eta Txekian? Txekiara etortzeko erabakia ez zen izan herrialdearengan interes berezirik genuelako. laneskaintza bat jaso nuen Txekiako zientzia akademian aritzeko. Elkarrekin baloratu genuen lidek eta biok ea pare bat urterako Txekiara etortzera animatuko ote ginen eta, halaxe amaitu dugu hemen. Zein da zuen egunerokotasuna? Nahiko errutina konstantea dut astean zehar. Egunero goizeko 5:30tan jaikitzen naiz lanera joateko. Nahi dudan ordutegian egin dezaket lan baina egunean 8 ordu eta erdi pasa behar dut ikerketazentroan, beraz, hain goiz sartuta arratsaldeak libra ditzaket familiarekin egoteko. Arratsaldean umearekin planak egiten ditugu. Hasi gara auzoan antzeko planak dituen jendea ezagutzen ere eta gehiago sozializatzen. Txekierako klaseetara joaten ere hasi gara. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen danboin.eus-en.
Gipuzkoako Foru Aldundiak biribilgunea eraikiko du Arroabean, N-634 errepide nazionala (kostako errepidea) eta GI-631 errepidea elkartzen diren bidegurutzean. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Mikel Uribetxeberria azpiegituretako departamentuko plangintza eta ustiaketako zuzendari nagusiak eta Josetxo Mendizabal alkateak aurkeztu zuten proiektua hilaren 20an. Obrak otsailean hasiko dira eta hiru hilabeteko epean amaitzea aurrikusten dute. lanak egiteko Udalak 1.500 m2-ko lursaila utzi du aldundiaren esku. lanek, guztira, 607.000€tako kostua izango dute. Biribilguneak 50 metroko kanpo diametroa izango du. Arroabeko Auzo Elkarteko kideak kezka eta haserrea agertu dute erabakiaren aurrean. Elkarteko kideek azaldu dute behin eta berriz eskatu dutela biribilgunearen lanen inguruan jakinaren gainean egon nahi zutela. “Prozesuan parte hartu nahi genuen, bere garaian, gure aldarrikapenak jasotzeko epe batzuk izango genituela azaldu zigun Udalak eta ez gaituzte entzun” azaldu dute. Arroarren biribilguneak auzora sarrera-irteera zuzena izatea eskatzen dute Udalak euren eskakizunak kontutan ez dituztela hartu salatu dute. Irakurri auzo elkarteak Danbolineko postontzira helazitako gutuna gure webgunean.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 14
J
ardunian
Z
I BON TELLERIA
estoan gehienek Ibon Telleria taxi gidaria izan zen garaitik ezagutuko dute. Urte batzuetan taxiarekin ibili ostean, Ameriketako Estatu Batuetan saiatu zen lan egiten kamioi gidari bezala, baina “ez zuen ondo irten”. Orain auto lasterketetako talde bateko kamioi gidaria da. Aurtengoa ez da bere lehenengo esperientzia, ordea. Desagertu zen Epsilon Euskadi taldean lau denboraldi egin zituen eta aurreko denboraldian hasita zegoela ordezkapen bat egiteko deitu zioten beste talde batetik. “Lehen lasterketa horretara iritsi nintzenean ez zirudien urteak pasa zirenik nire azken lasterketatik”. Denboraldia bukatu dela-eta Ibon Telleriarekin hitz egin dugu. Urtea nola joan den, auto lasterketak kirola ote diren edo bere musika taldeaz, besteak beste.
Zer esango zenioke auto lasterketak ez direla benetako kirol esaten duen jendeari? Hori oso abstraktua da. Zer da kirola? lehiatzen den zerbait da eta lehiaketa dagoen momentuan… Hasteko, auto lasterketetan lehiatzen duten guztiak eliteko kirolariak dira. Fisikoki eta mentalki oso ondo prestatuta egon behar duzu. Kotxe baten barruan sartzen zarenean duzun presioa jasateko asko entrenatu behar duzu. Ni kotxe horietako batean sartuta nago eta sentitzen duzun estutasuna… Pilotu batek abiadura horietan jasan behar dituen G indarrak izugarriak dira. Gainera, lehiaketa dago eta helburua irabaztea da. Orduan, nire ustetan, kirol bezala hartu dezakegu. Nik kirola dela uste dut. Hala ere, niri berdin zait kirol moduan definitu ala ez. Asko entretenitzen eta zoratzen nauen mundua da. Bakoitzak nahi duen bezala dei diezaiola.
“Hau da nire lekua”
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 15
Nolakoak izaten dira lasterketak? Portugal, Katalunia, Frantzia, Italia, Belgika, Erresuma Batua eta Hungariara joan gara. Guztira zazpi ekitaldi eta
5
Aurten zein mailatan egin duzu lan? Madrilgo Teo Martin Motorsport taldean egin dut lan aurtengoan. GT Open izeneko txapelketako kotxe batekin ibili gara Europan zehar. Kotxeak GT3 dira eta bertan ibili dira Mercedes, Audi, BMW, Ferrari, lamborghini, Aston Martin, Honda, Bentley… Aurtengoan 80 pilotutik gora ibili dira kategoria honetan, hiru mailatan banatuta. Pilotu batzuk Pro dira (profesionalak) eta besteak Am (amateur). Kotxe bakoitzean bi pilotuk gidatzen dute eta izan daitezke biak Pro, bat Pro eta bestea Am edo biak Am. Gidari guztiak batera ibiltzen dira lasterketetan eta bukaeran sailkapen orokor bat egoten da eta maila bakoitzean beste sailkapen bat. lasterketak bukatzen direnean podiumak eta garaikurrak egoten dira hiru mailentzat.
1
asteburu bakoitzean bi lasterketa, hamalau lasterketa denboraldi osoan. Kotxe bakoitzean bi pilotuk hartzen dute parte eta larunbateko sailkapenean irteten duenak berak hasten du lasterketa eta pit stopean [gurpilak eta erregaia sartzeko geldiunea] pilotuak aldatzen dira. Igandean berriz alderantziz izaten da. larunbatean bukatu duenak egiten du sailkapena. larunbateko lasterketak 70 minutuko iraupena izaten du eta igandekoak berriz 60. Maila honetan dagoen gauza berezi bat izaten da handicapa. Pit stopa egiten dugunean gutxieneko denbora bat egin behar dugu, bada aurreko emaitzen arabera denbora gehiago izan liteke. Beste berezitasun bat da larunbateko lasterketan kotxeari erregaia sartzeko aukera dagoela pit stopean eta igandekoan ez. Eta zer moduz joan da urtea? Ondo eta gaizki. Kristoren lana egin dugu, txapelketako azken lasterketako azken momenturaino hor ibili gara irabazteko borrokan, baina azkenean bigarren bukatu dugu. Guztira berrogei kotxetik gora irten dute eta nireak bigarren egin du. Taldean hiru auto ditugu eta nik kotxe batekin egin dut lan eta hori izan da bigarren bukatu duena. Fran Rueda eta Andres Sarabia izan dira pilotuak.
Zein da zuen eguneroko lana zirkuitu batera iristen zaretenean? lehenengo egunean kamioia garbitu, boxak prestatu eta astebururako beharrezko gauzak antolatzen ditugu. Guzti hau normalean asteazkenetan egiten dugu eta egun osoa behar izaten dugu. Nire lana ingeniariarekin hitz egin eta hurrengo egunerako zein gurpil behar dituen hitz egitea da. Jendeak uste du kamioiarekin zirkuitura iristen naizenean nire lana bukatzen dela, baina hori ez da horrela. Ni taldeko bat gehiago naiz. Taldeko ingeniariarekin hitz egiten dut eta berak esaten dit gurpilak nola nahi dituen. Michelinera joaten naiz eta gurpilak prestatzen ditut, presioa sartu, balbulak ondo daudela ikusi, gurpilaren goma ondo egon dadila… Ostegun eta ostiralak kotxea lasterketetarako prestatzeko erabiltzen ditugu. Orduan egin behar izaten dudan lana desberdina izaten da. Eguna hasten denean ingeniariak orri bat ematen dit gurpilen baldintzak edo egunerako behar dugun erregaia esanez. Horrez gain, gurpilen berogailuez arduratzen naiz. Gurpilek errendimendu maila onena 80 gradutan izaten dute eta labe berezi batzuetan izaten ditugu. Nire lana izaten da gurpil horiek behar direnerako tenperatura egokian izatea. Ez da komeni denbora gehiegi izatea labean edo egokia baino gradu gutxiagotan izatea. Irrati bidez esaten didatenaren arabera gurpil joko bat edo beste bat sartu edo ateratzen dut labetik. Kotxea zirkuituan dagoen bitartean “piruletarekin” egoten naiz. Pilotuari lantokia non dagoen adierazteko balio du eta gero gurpil bakoitzaren presioa neurtzen dut berotan. Eguna bukatzean erabili ditugun gurpilak garbitu eta ingeniariak esaten didanaren arabera hurrengo eguneko gurpilak prestatzen ditut.
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 16
Eta nolakoa izaten da lasterketa egunetako lana? Normalean sailkapena goizetan izaten da eta lasterketak arratsaldetan. lau gurpil joko ematen dizkigute eta larunbateko sailkapena ordu erdi bakarrik izaten denez ez dugu gauza asko probatzeko denborarik izaten. lasterketetan berriz, mono bat jantzi eta pit stopetan piruletarekin egoten naiz. Kotxea gelditzen dut, gurpilak aldatzen laguntzen dut eta erregaia sartzen diot. lau pertsona izaten gara gurpilak aldatzeko eta hamar bat segundo behar izaten ditugu. Jendeak uste du kamioiarekin iritsi eta nire lana bukatzen dela, baina goizeko zortzietan hasten gara eta eguna ondo joan bada gaueko bederatzi eta erdiak jotzen digute. Pilotu onak ikusten dira maila hauetan? Bai, bai. Gure taldeko Fran Ruedak Espainiako karting txapeldun gazteenaren errekorra du. Bere aurretik errekorra zuena Fernando Alonso delako bat zen… Ruedak hogeita bat urte ditu eta kristoren pilotua da.
rriak prestatzetik kentzen duzu. Hori bai, Sepultura taldearekin kontzertu bat jo nahi al dugun galdezka etortzen bazaizkigu, baietz esango dugu, kar, kar, kar.
Auto lasterketetara zaletu nahi duenak etxean edo zirkuituan ikustea hobe du? Zalantzarik gabe zirkuitu batean. 1 formulan ez, baina beste maila guztietan paddockera jaitsi zaitezke. Nire familia eta lagunak lasterketa bat ikustera eraman ditudanean, lasterketa bakoitzean egoten den muntaia ikusita harritu egiten dira. Jendeak uste duena baino dimentsio handiagoa dute lasterketek. Zaletu nahi duenak hobe du motorrak edo GT mailako lasterketak ikustea. Hasteko 1 Formula gehiegi da. Zirkuitu batera joan nahi duenak ahal badu Monza, Spa edo Nurburgring bisitatzeko esango nioke.
U
Taldean zenbat jende ari zarete lanean? Ez asko, beste talde batzuetan jende gehiago dago. Mekanikari, ingeniari, logistika, catering… denera hiru kotxeentzat 25 bat pertsona izango gara.
Erabiltzen duzun kamioia berezia da edo beste edozein bezalakoa? Nik erabiltzen dudan kamioia Man markakoa da eta beste edozein kamioi bezalakoa. Atoiarekin 18 metro luze da eta hau bai berezia da. Bi kotxe eramaten ditut eta zirkuitura iristen garenean sistema hidrauliko batekin zabaldu egiten da, ingeniariarentzat bulegoa eta bilera gela egiten da.
Zenbat kilometro egin dizkiozu kamioiari aurten? Asko ez. Madrildik irteten dugu eta Portugalera edo Kataluniara bidaiak ez dira oso luzeak. Bidaia luzeena Hungariara izan da. 35 edo 40 mila kilometro inguru egingo nizkion. Gehiago egin ditut nik, hemendik Madrilera joan behar izan dut-eta, kar, kar, kar.
Kamioi horrekin gasolindegi edo herri batera iristen zareten bakoitzean ikusmin handia sortuko duzuela imajinatzen dut… Kontuan izan zazpi kamioi batera joaten garela. Antolakuntzako kamioiak, gurpilak ematen dituztenak eta gureak batera joaten gara. Batzuetan beste talderen bat gehiago ere bai. Orduan, gasolindegi batera edo herri batera iristen garen bakoitzean show bat izaten da. Gure inguruan dena gelditzen da. Nire kamioiak atzealdean BMWren logo handi bat du eta BMW kotxe edo motorrek klaxona jo eta kasu egiten digute. Epsilon garaian oraindik eta gehiago izaten zen. Frantzian, askotan, jendarmeek kontrolean gelditzen gintuzten, baina kotxeak ikusteko aitzakian egiten zuten, kar, kar, kar.
“Jendeak uste du kamioia aparkatzen dudanean nire lana bukatzen dela, baina hori ez da horrela”
Lanak zure musika zaletasunarekin jarraitzen uzten dizu? Bai, bai, lan honetan 10-15 egun jarraian pasatzen dituzu kanpoan, baina etxean nagoen beste hamabost egun horietan musikari dedikatzeko aukera dut. Aurten kontzertuak bukatu ditugu eta gure hirugarren diskoa izango denaren lau kantu idatzita ditugu. Azken bi urte hauetan taldekoen egoera pertsonalak direla-eta nahiko konplikatua izan da elkartzea, baina datorren urtean Ankharen disko berria kaleratzea espero dugu. Disko berria osatu bitartean kontzerturik ez ematea erabaki dugu kantu berriak osatzeak denbora eta lana eskatzen baitu eta kontzertu bat ondo emateko beharrezkoa den denbora hori kantu be-
rko canseco
199.qxp_55 25/11/18 21:42 PĂĄgina 17
7
botalibrean
1
Euskara ala ez gara.
Hitz hauek idazten ari naizenean, oraindik ere hasi gabe dago Euskaraldia. Azken aste eta hilabeteetan Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan hain ezagun egin den kanpaina. Irakurri ditut zenbait artikulu gaiaren inguruan batenak eta bestearenak, eta galderaz bete zait burua. Euskahalduntzea (AEKk ondo asmatutako leloa) da gakoa. FemiBeranduegi heldu nintzen bere nismoa azken boladan hiztegitik esklabo hitza goizegi ezabatu zuen herrira. hartzen ari den korronBeranduegi, gazteegi, herabeegi, exotikoegi besteen teari segika, ahaldunbegietara, begi gehiegi nire zain, -egi eta egi itxurako tzea euskarara ekarriz. gezurrez jositako erresuman. lan baldintza hobe eta Bakoitzak bere lekutik euskarari eutsi eta hizkuntz-ohitupentsio duinen aldeko manifestaldiak entzun ohi ditut rak aldatuz gure hizkuntzaren erabilera areagotzeko helargi gorriz girotutako gela burua izan zuten Egia, Hernani, Agurain edo lasarte-Oria nardagarrian, zortzigarren bezalako herrietan antolatutako lehen esperientzia bezeroaren zama gainetik haiek. Herritarrek eutsi zioten erronkari. Oinarri hori babultzada batez kentzea liatu dute Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak (antolatzaipentsatu ohi dudan bitarle nagusiak izan dira, gerora eragile eta norbanako tean. gehiagoren atxikimendua jaso badute ere) Euskaraldia lantokitik irten beaurkezteko. Eta buruan bueltaka nuen lehen zalantza rri, bidaiari ekin niezaion irakurri ahal izan dut Argia astekarian: “hainbeste urteegin zizkidaten promesak ren ostean erakundeek beren burua normalizatu gabe datozkit gogora. Ostalaridutenean, koherentea al da lakuatik hasi eta udaletara, tzako lanpostu duina, ohartzerako bidaiarekiko zorrak beraiek aritzea euskararen aldeko borrokaren gakoa hekentzea ahalbidetuko zidana; alabaina, norbaitek zer rritarren aktibazioan jartzen? Eta lidergoa partekatzekoegun den galdetuko balit, ez nuke erantzuten jakingo, tan, zergatik ez ardurak ere partekatu, herri mugimeneman ez didaten egutegian nire azalaren kolore berekoduek herritarrak aktibatuz eta, erakunde publikoek konak baitira zenbaki guztiak. promiso zehatzak eta ausartak hartuz, aldi berean?â€?. Parkea jendez gainezka ikusteak jai eguna dela Bingo! pentsarazten dit. Zenbat zoriontasun hain eremu txiHainbeste euskaltzalek jarritako indar eta esforkian, milaka hortzeri perfektu ikusgai hiriaren erakustzu guztia ez ote da eiakulazio goiztiar baten modukoa leihoan, eta haurren hortzeri kaxkarra egiatia den bakaizango? Igo bezala jaitsi. Di-da. Hamaika egun eta kito. rrenetarikoa. Geroz eta hurbilago ikus nezake kontrako Euskararen aldeko kanpaina bat gehiago. Uste dut Eusnoranzkoan eskutik helduta datorren bikote dotorea. karaldiak funtzionatuko badu, euskaldunok benetako Emakumeak zuzendu didan begiratuan gorrotoa ahalduntze ariketak eginez lortuko dugula; aurrean dunabarmena da, hortzeriak besterik badio ere. Arriskugunak txapa jantzita eduki edo ez, lehen hitza, eta ahal tsutzat nauka, antza, kanpoan etxeko arazoen sorburu bada bigarrena eta hirugarrena euskaraz egiteko estrabila. lantokitik hurbil bizi den bikotea da eta badakite tegiak bilatzea lortzen badugu. Beti erdaraz egiten dionon egiten dudan lan. Emazteak, behin baino gehiagodan baina euskaraz badakien lagunarekin hizkuntz-ohitutan ikusi nauelako bertatik irteten, eta senarrak, aldiz‌ ra aldatu, giro erdalduneko guneetan aurreneko hitza Ez ikusiarena egin du senarrak. euskaraz egin eta ahal bada mantendu... Arau sozialei Parketik hurbilen dagoen kafetegira abiatu naiz desobedientzia eginez euskarari eutsi eta ahaldundu. senarraren eta beste hamahiru gizonen hazi zapore jaEszeptikoa naiz erakunde publikoek kanpaina hosangaitza ebaki batek goxatuko ote didan, eskubide eta netan hartu duten paperarekin, eta azken urteetako jolan baldintza duinak, azukrea kafean bezala, paperean kaldiak ikusita, baita datozen urteetarako prestatzen ari desegiten direla pentsatuz. Eguerdiko kafeak indarbediren hizkuntz politikekin. Baina ukaezina da, polita da rritzen nau neurri batean, hirugarren zurrutadarekin herritarrak euskaratik modu positiboan aritzea, kalean egoera iraultzeko gai ere senti naiteke. lantokira sartzealdeko giroa usaintzea. Eskerrak, oraingoan ere, herritaan, ordea, nagusiaren goitik beherako begiradak ahul rren esfortzuari. sentiarazten nau, eta ez naiz kondoiak gutxieneko eskuHerri euskahaldunduak lortuko du erakundeek bidea direla esateko ere gai sentitzen. Diodan moduan benetako konpromisoak hartu eta betetzea. esklabo hitza goizegi ezabatu zuten egi itxurako gezurrez jositako erresuman.
Ikusezin.
A
itor salegi
I
tsaso zubiria
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Pรกgina 18
SARIA: BI PERTSONENTZAKO
JATORDUA OPARI BAZKIDE SARITUA: ADIEL ZABALA
SARIA JASOTZEKO 3 HILABETEKO EPEA
Aurreko ikasturtean izandako arrakasta ikusita, jolas berdinarekin jarraitzea erabaki dugu. Ekin diezaiogun berriz! Behean dituzue arauak eta jarraian pistak. Zer den edo, kasu honetan, nor den asmatu behar duzue. Zer ote da hil honetako asmakizuna? Hementxe dituzu pistak:
?
1-XX. mendeko lehen erdiko pertsona da. 2-Zoritxarrak loratu zion bere abilezia, denon gozamenerako. 4-Munduan zehar ibilia eta sorterrian gogoratua da. 5-Bizitzak aukera laburra eman arren, bere lana eta izena goraipatuak dira. Jolasaren arauak:
Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Página 19
AZ
28
ASTEAZKENA
Dioni Laurobak liburua aurkeztuko du Portale Kulturgunean 19:00etan. Salmentan lortzen den dirua Perurekin elkartea GKEari lagunduko zaio.
30
OSTIRALA
Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 19:30ean. •Ertxiña musika eskolakoak 19:30ean triki eta panderoekin kaleratuko dira.
ENDUA
AB
01
OSTIRALA
O
age nd 19 a20
Asisko Urmenetaren Esklabo Alaiak liburuaren aurkezpena 11:45etatik 13:00etara liburutegian. •Pelikula Gaztelekuan DBHkoentzat.
04
ASTEARTEA
Oier Araolaza antropologoaren hitzaldia 19:00etan Portale kulturgunean. "Mozorrotzea ez da disfrazatzea: Eske errondak eta mozorroak Neguko Festetan".
13osteguna • 14-15 larunbata 14 16 18
Gabonetako apaingarriak Gaztelekuan 3. ziklokoentzat. Amaren upategiko ardoen kata Laiaken. OSTIRALA
Barbantxo Iraetan eta Arroabean. Gabonetkao apaingarriak DBHkoentzat IGANDEA
Zumaia-Zestoa irteera irekia Agiro Mendi Klubak antolatuta. Zumaiara autobusean joanda. ASTEARTEA
Gabonetako apaingarriak 1-2 ziklokoentzat. Aurrez izena eman behar da Gaztelekuan.
9
AROA
1
ASTEAZKENA
Ertxiña Musika Eskolak Gabonetako emanaldia eskainiko du, 19:00etan udaletxe azpian. OSTEGUNA
Gabonetako apaingarriak 3. ziklokoentzat.
21ostirala astelehena 24
Eskulanak Gaztelekuan Guraso Elkarteak antolatuta.
Gabon kanten kalejira katekesi taldekoek 11:00etan kultur etxetik irtenda. Banda eta Gabon Abesbatzaren kontzertua eguerdian. 17:00etan Gabon Abesbatzakoak kantuan hasiko dira. 18:00ak inguruan Olentzeroren etorrera Lau Iturri paretik hasita.
26
ASTEAZKENA
Zororoperi eguna. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 29. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXI. Ezti lehiaketa. XX. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak, artisauak eta salmenta-postu franko. Trikitilariak. Photocall saioa. Gazta eta sagardoa dastatzea. 17:30ean “Ganbaran” ipuin kontaketa antzerkia eta txontxongiloak hanasiz. Kirol jaialdia. Erromeria.
•A •G •K
benduaren 24ean katekesi taldearekin gabon kantetan ateratzeko ensaioak: abenduak 11, 13, 18 eta 20an, musika eskolan, 17:00tan. abon abesbatzaren ensaioak: abenduak 17 astelehena, 19, asteazkena eta 20 ostegunaean 20:30ean musika eskolan. abalgatako taldearen oharra: Kaixo aurten ere kabalgatako taldea hemen gabiltza buru belarri lanean. Azken urteotan antortxak eramaten dituzten pajeen taldea ez da batere egonkorra eta gainera geroz eta gazteago dira. Dei bat egin nahi diegu guraso eta helduei, kabalgatak seriotasun gehiago izan dezan. Paje asko behar dira. Prest egongo al zinateke zu bat izateko? Tunika eta turbantea jantzi eta plazara iristean zure lana bukatuta. Animatu eta konfirmatu parte hartuko duzula 650966698 (Marijo) telefonora deituta.
943 148 061
199.qxp_55 25/11/18 21:42 Pรกgina 20