232.qxp_55 21/11/21 21:31 Página 1
2021 azaroa
232 zk.
50 urte
232.qxp_55 21/11/21 21:31 Página 2
943 052 761
232.qxp_55 21/11/21 21:45 Página 3
3
3, 2, 1 goazen!
diruz lagundutakoa
Zein zaila den ekitea daukagun egunerokoarekin, dauzkagun bizitzeko erritmo biziekin eta inguratzen gaituen ditxosozko pandemia honekin. Azkenaldian badirudi garesti dagoela amets egitea, ilusioak berreskuratzea, baina zein beharrezkoa den. Zestoako eskola garaiko une konkretu bat etorri zait burura, txirrina jo eta korrika jolastokira joaten ginenekoa. Momentu zeharo bizia, sinplea eta atsegina izaten zen eta bakoitzak nahi zuen modura goxatzen zuen: kirolean, dantzan, abesten… Aitortu beharra daukat ez naizela inoiz izan trebea kiroletan. Gehiago esango dut, trakets samarra izan naiz beti. A ze dramatikoa soinketan "potro " jauzia egin behar zen unea! -eta denak zuri begira gainera!- Baina, era berean, a ze inbidia ematen zidaten futbolean "pitxitxiak " ziren ikaskideak, edo korrika saioak egin eta lehengoak amaitzen zutenak, edo pilotari beldurrik ez ziotenak. Bakoitzak bere abileziak ditu, zer egingo diogu ba! Xabin Zulaika, Juan Mari Artano eta Alfredo Fito "Elortza " ere kiroletan trebeak ziren, kolegioan eskubaloian ibiltzen hasi eta herrian kirol honekiko sekulako grina piztea lortu zuten ezerezetik. Duela 50 urte sortu zen Zestoako lehenengo eskubaloi taldea eta zenbaki honetan honi buruz mintzatu gara. Ez omen zegoen herrian beste ezer, plaieroak eta pilota bakarrik. Gaur egun dugun kiroldegiaren beheko zatia herrian piztu zen eskubaloiarekiko zaletasunari erantzuteko sortu omen zen. Abilezia, aniztasuna eta ilusioa soberan dugu herrian eta harro sentiarazten nau horrek. Ez gara konformatzen, zestoarrok betaurreko bereziekin begiratzen ditugu gauzak eta horrek berak gure herriaren garapenean laguntzen du. Izan ere, zein izango litzateke gure herriaren izaera, euskarari diogun maitasunik gabe? Zein izango litzateke herriko kirol grina bizilagunen garai hartako ilusiorik eta jolas egiteko grinik gabe? Zein izango litzateke herriko musika zaletasuna, garaiko musikarien transmisiorik gabe? Eta azkenik, zein izango litzateke danbolin kultur elkartea, bazkiderik gabe? Hilabete honetan bazkide batzarra egingo du Danbolinek, erabaki garrantzitsuak hartzeko unea iritsi zaio. Zuen ahotsa beharrezkoa da Danbolinen etorkizuna eraiki eta aurrera begiratu ahal izateko. Izan ere, ibilbide honetan elkarrekin goaz. Izan gaitezen Zulaika, Artano edo Elortza une batez eta egin diezaiegun so gure benetako ilusioei eta proiektuei. Orain ondo eraikitakoa, gero ere zutik egongo da. Izan zirelako gara, garelako izango dira. janire diaz jauregi
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
232.qxp_55 21/11/21 21:36 Página 4
hizki zopa Oihanek enbidoa bota zidanean arnasa hartu ezinik gelditu nintzen. Zer idatziko dut? Oso gauza konplikatua da niretzat idaztea, mingaina dantzatzea errazago zait. Ez nuen istorio huts bat idazterik nahi, gutxiago oraindik ezertxo ere adierazten ez duen anekdotatxoa –gainera nolabait idatzitakoa– kontatu. Erabakita! Nitaz idatziko dut, neure burua pixka bat –pixka bat bakarrik– azalduz. Horregatik istorio txiki bat idatzi dizut, irakurle. Dena kolpean irakurtzen baduzu, agian ez dizu ezer esango; baina pentsa ezazu letra-zopa bat dela; bere barnean hitzak daude, ez hori bakarrik, ni definitzen nauten perpaus osoak baizik. Norbait biluzten denean –onerako ala txarrerako– narru gorritan gelditzen da. Karkarkar! “Kapulloa” izatea ez dudalako nahi pista bat emango dizut: Istorio honetan BI perpausa eta LAU hitz daude Juan Alberto direnak: Irudimen handikoa, baina akatsez josita Madrilera joan nintzen. Ez zitzaidan ideia ona iruditu, hiri hori gustatzen ez zaidan jendez beteta dagoelako, baina bi aurpegi ditudanez beti bat azal dezaket eta bestea gorde, non eta norekin topatzen naizenaren arabera. Agian jenialitate bat litzateke atzera berriro itzul ahal izatea eta edozein tabernatan Bette Davisekin topo egitea. Orduan berarengana hurbilduko nintzateke eta –momentuaren arabera– denei (ala inori ez), beldurra dion pertsona klasea naizenez, MAITE ZAITUT esango niokeela. Karkarkar . “Flipatuta” gelditu zara. Horrela balitz ez legoke gaizki. Seiak asmatzen badituzu ez esan ezer niri, lotsa ematen dit eta. Ahhh! Marije Izeta, erronkak gustatzen zitzaizkizula esan zenidan. Ba… tokatu zaizu. Hurrengo enbidoa zuretzat. Musu bat
enbidoa
i juan alberto gaztanaga
pintada.
Zatoz Danbolineko bazkide batzarrera!. Danbolinzulo Kultur Elkarteko bazkide batzarra egingo dugu azaroaren 30ean arratsaldeko 18:00etan Alondero aretoan. Bazkide guztiei bertaratzeko deia egiten dizuegu Danbolinetik. Zuen ekarpenek, denona den proiektua indartzeaz gain, erabakiak hartzea tokatzen den garaiotan, zentzuz, pisuz eta ahalik eta bazkide gehienen iritzia kontutan hartuz egitea nahi dugulako,
zatoz!
danbolin
bota librean
232.qxp_55 21/11/21 21:31 Página 5
Fosforitoak bai!
Krisi mundiala. Egunero bezala, etxera iritsi bi alaba txikiekin, eta bazkaltzen hasi gara. Haietako batek esan dit: - ez da justua! gelako besteek fosforitoak dituzte, eta nik ez! Bigarren eguna da hori esaten didana. Erantzun diot maniEsnatu. Urtearen amaiera iristen ari gara festazioa egin behareta hemen nauzue berriro. Oraingoan larrialdi klimatiko luketela. Eta hakoa dela eta Glasgown egiten ari den COP26 konferenlaxe, dena antolatziaren inguruan aritzeko asmoa nuen, baina aurreko nitzen hasi gara. re zutabea berriro irakurrita ikusi dut orduan ere aritu Manifan zehar oihu nintzela larrialdi kliegin beharrekoa nahikoa azkar erabaki dugu: "ez, ez, matikoaz. Eta ez dut ez, injustiziarik ez! bai, bai, bai, fosforitoak bai!". Konnahi aspergarria izaforme geratu dira leloarekin. Ez pentsa horretan soitea, baina gai honek lik geratu garenik, ibilbidea ere pentsatu dugu: Arroa oso kezkatuta nauka. Beheko eskolatik atera, errepidetik plazaraino joan, Arituko dira munduko eta bertan, leloa bizpahiru aldiz ozen oihukatu ondoagintariak hau eta besren, buelta eskolara. Gauzak ondo, jolas-ordurako bertea esaten, konferentan egongo dira berriz ere. Gustura geratu dira alabak. tzian dauden bitartean Fosforitoen krisia konpontzeko bidean dago. lo hartzen, egingo ez Barazki pureari beste kolpe bat eginda, di-da batean dutena agintzen… Eta hurrengo gai potoloa mahai gainean. Oraingoan ez da normala da gizarteak pentsatzea norberak egindakoa ez krisia, ez nuke esango, gehiago da zalantza, jakinmina. duela balio, keinu txikiegia dela egindakoa, baldin eta Ezustean harrapatu nau galderak: agintean edo “goian” daudenek ez badute ezer egiten. - Aita, gelako lagun batek esan dit egunero botatzen Beste hainbat gaiekin ere panorama berdina, herritarrak dugula puzkerren bat. beti dena ordaindu behar. Hau da, argi indarraren preToma! Ba ez dakit egia esan. Ez dakit egunero egiten zioa zerutik gora, gasolina eta gasoilarena ere (ez dakit dugun zerbait ote den. Beste alaba, bat dator gelako lazerutik gora zer dagoen, baina horraino iritsi da). Egungunarekin: "bai, zalantzarik gabe egunero botatzen dukarietan ia egunero horien prezioak “maximo historikogu bakarren bat". Baina, nola egon gaitezke ziur? Lerro ra” heldu direla diote, eta egun batzuk igaro ondoren, hauek idazterakoan, ez dugu behin betiko erabakia oraindik eta garestiago. Pentsioen sistemarekin ere adahartu, baina itxura dauka hemendik aurrera apuntatu rra jo nahi digute: erretiro adina 67 urtera igo eta orain egin beharko dugula gure gorputzak behar hori asekotizazio urte kopuru gehiago hartuko direla esan dute. tzen duen bakoitzean, ai ama! Gaur egun gazteak lan munduan sartzeko aukerak ere Ederra da umeen munduan murgiltzea. Haien zalanmurriztu eta gero, gero eta beranduago hasiz kotizatzen, tzak, usteak, okurrentziak... hurbiletik bizitzea. nola demontre osatuko dira behar diren kotizazio urte Egia esan, helduen munduan konpontzeko ditugunak horiek pentsio duin bat izateko? edo sortzen diren zalantzak larriagoak dira: gerra baIruditzen zait nahi duten dena egiten ari direla eta gu lo tean eta bestean; ingurunea suntsitzen ari gara; emagaudela. Lo sakonean gainera. Ez diogu beharko lukeen kume izateagatik, edo sexu orientazioagatik, edo azabezala erantzun argi indarraren eta beste erregaien prelaren koloreagatik... erasoak eta era guztietako fozioaren igoerari, pentsioak aldarrikatzen ere pentsioa biak; guk mapa hartu eta oporretara nora joan kobratzen ari direnak ari dira. Hor guri tokatzen zaigu pentsatu bitartean, mapa bereko hainbat tokitan miegotea, geure pentsioak eta geure ondorengoak daudelagratzaileak hiltzen... asmatuko bagenu umeen errazko kolokan. tasunarekin arazoak konpontzen, heldu izan arren Agintarien lana ikusiz gero ezkorrak izateko arrazoiak umeago bagina!! ditugu, bai; baina borrokak balio duela sinetsi behar dugu, hainbat urteetan balio izan du, eta orain ere bai. Ezer kepa iribar ez badugu egiten ez dugu emaitzarik izango. Aldiz, zerbait eginez gero, aukera behintzat izango dugu. Beraz, esna gaitezen eta borroka dezagun!
i erkuden larranaga
5
232.qxp_55 21/11/21 21:46 Página 6
Ez zuten ez dirurik, ez laguntzarik. Nola jokatzen zen ere ez zekiten gehienek. Eta jokatzeko lekurik ere ez zuten… Baina gazteak ziren eta bazuten ilusioa, eta gogoa, eta indarra. Hutsetik sortu zuten taldea, eta sortu zuten zaletasuna… eta herrian iraultza txiki bat eragin zuten. Danbolinek lehen talde hartako kide batzuk bildu ditu
“Pibote postuan jokatzen nuen nik; marra- gizona nintzen, ukalondoka gehien jasotzen duena” esplikatu du Alfredo Fito Elortzak. Donostiako Lasallen estudiante zela hasi zen eskubaloian. Lau urte gazteagoa da Juan Mari Artano, eta, Elortza bezala, Lasallen hasi zen bera ere eskubaloian. Talde indartsua zuten kolegio hartan, puntakoa. Nabarmendu egin ziren biak eta Gipuzkoako selekzioan aritu ziren gazte mailan. Zu Aiz Ma Elo Ma Alb Ola Vic
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 7
1
Xabin Zulaika “kintoa, eta oso laguna” zuen Elortzak: “Donostiaraino joaten zen nire partidak ikustera. Artano eta biok, bi herritar, ondo moldatzen ginela ikustean jo eta ke hasi zitzaidan Zulaika ‘herrian taldea muntatu behar diagu’ esan eta esan”. Derrepente aurkitu zituzten konplizeak. Inaxio Aizpurua Argi hasieratik batu zen proiektura: “Alfredo, Juan Mari, eta hirurok kuadrillan elkarrekin ibiltzen ginen, eta segituan berotu ginen”. “Gurekin hasi nahi ote zuen galdezka hasi ginen batari eta besteari. Xemeikorik gabe baina ilusioz gainezka” dio Elortzak. Bera izan zen lehendabiziko entrenatzailea. Entrenatzaile-jokalaria. “Ordurako Eibarren bizi nintzen eta astean bizpahiru aldiz etortzen nintzen Zestoara entrenamenduetara. Autorik ez nuen eta Colobal esaten zioten batekin egiten nituen joan-etorriak”. Zulaikak ez dauka ahazteko lagunaren ekina: “Asko balio zuen, alma mater-a izan zen Alfredo. Lagundu behar zuenean lagundu, baina baita exijitu ere, zorrotza zen eta gauzak behar bezala egin arazten zizkigun”. Lehenengo entrenamenduak hermanotan egin zituzten, frontoian edo patioan, eta barruan ere bai euria ari zuenean. Zutik, ezkerretik eskubira: Xabin Zulaika, Xanti Aizpurua, Mikel Olazabal, Inaxio Aizpurua, Juan Mari Artano, Karmelo Larrañaga, Joakin Mari Elorza, Karlos Mari Ramos eta Jabier Gorospe Makurtuta: Alfredo Elorza, Miguel Angel Alonso, Alberto Larrañaga, Jesus Mari Ruiz, Jesus Olaizola, Pedro Mari Zubia, Joxe Mari Arregi, Victor Fernandez Pinedo
Ikustekoak izango ziren lehendabiziko saio haiek… “Nobedadea zen, eskubaloia zer zen ideiarik ere ez genuen” esan du batek. Taldean sartzen zirenei arauak irakatsi egin behar izan zizkietela akorduan du Artanok: “Lehenengotan bateren bat izan zen baloia eskutan hartu eta saltaka abiatzen zena… azaldu egin behar izan genien botatuz egin behar zela aurrera. Arau denak.
Zergatik da txuribeltza Zestoako elastikoa?
Praktikotasunagatik izan zen… eta sosengatik. Eskubaloi taldea sortu zuten gazteek beren poltsikotik ordaintzen zituzten taldearekiko gastu guztiak, eta diruz ez zebiltzan ondroso. "Orduan ez genuen pezetarik ere. Lana egiten zuena ni bakarrik nintzen" zehaztu du Zulaikak, "ordurako linterneria tailerra jarrita neukan Azpeitian baina dirua, dirua oso gutxi nuen; nik gutxi, eta besteek gutxiago"… Bakoitzaren patrikatik ateratakoarekin elkartzen zuten joan-etorritarako edo epaileei ordaintzeko. Honatx kamisetak erosi beharra egokitu zitzaienekoa, Juan Mari Artanoren hitzetan: “Orduan, orain bezala, taldeek bi ekipazio eduki behar izaten zituzten, kontrarioaren elastikoa norberarenaren antzekoa izanez gero aldatzeko aukera izateko. Bina ekipazio ez erosi behar izateko zegoenik eta kamisetarik arraroena aukeratu genuen, marra horizontal txuri beltzekikoa. Presoek komikietan zeramatzaten jantzien tipokoa. Donostiako Alzugaray dendan erosi genituen. Eta, gauzak zer diren, azkenerako gustua hartu genion eta denoi iruditu zitzaigun polita.
Jokalariak bai, baina jokalekua falta… Kantxarik ez zen herrian, eta gune apropos bila ibili ziren: “Egiguren inguruan eta Bainuetxean, aparkaleku modura erabiltzen duten ibai ondoko gunean, aritu ginen neurketak egiten” azaldu du Artanok, “baina ez zen nahikoa handia eta gainera malda du”. Errematea Aizpuruk eman dio: “Azkenean hastea erabaki genuen, jokalekua gero lortuko genuelakoan. Eta halaxe izan zen”. Lehendabiziko urtean Azpeitira jo zuten, eta hango udaletxean baimena lortuta Betharramistetan hasi ziren. Taldearen debuta 1971ko urriaren 17an izan zen, igandearekin. Ez zaio ahaztuko Hilario Ibarguren Lokatzari, oroigarri eta guzti itzuli baitzen Azpeititik. “Lehenengo partida Mondragoiren aurka genuen. Baloi bat galdu genuen, eta libre geratu zen han, bi taldeen artean. Han abiatu naiz ni, baita beste taldeko bat ere, bi egoskor ziztuan, eta ja nau buruan, danba! hango odola! Nire zientobeintisiete zaharrean sartu eta esku bat bekainean eta beste bolantean etorri nintzen Zestoara, Juan Arrazola medikuarenera. Bost puntu eman zizkidan bekainean. Eta, hurrengo egunean, periodikoan: Los de Cestona se han llevado todos los puntos; los del partido y los cinco que le han cosido a un jugador”.
7
232.qxp_55 21/11/21 21:46 Página 8
Eskubaloiak sortu zuen mugida Puntu mordoxka horrekin hasi zen, eta 1998ra arte jarraitu zuen bizirik eskubaloiak Zestoan. Kirol talde haren sorrerak herrigintzan eragin nabarmena izan zuen, “egundokoa”, Inaxio Aizpuruaren esanetan. “Egin kontu hemen ez zegoela ezer ere… Plaierotan jokatzen genuen, eta pilotan; Zestoan ez zegoen beste kirolik. Futbol zelai bat izatea ezinezko zerbait bezala ikusten zen. Eta eskubaloiak ekarri zuena izan zen jesukristorena! Jende piloa etortzen zen partidetara, egundoko mugida”. Xanti Ugartek ere gogoan du eskubaloiak ekarri zuen berrikuntza haizea: “Gu gaztexeagoak ginen, eta jubenilen taldea osatu genuen. Fito genuen entrenatzaile, eta akordatzen naiz bera eta Javier Gorospe zirela txandala jantzita entrenatzen zuten bakarrak. Herritarrentzat erabateko nobedadea zen hura… fenomeno bat. Frontoian entrenatzen genuen eta tarteka saltaka-saioren bat egiten genuen herrian barrena, eta hori ere aurrez ikusi gabekoa zen”. Lehenengo denboraldiaren ondoren partidak Zumaian jokatzen hasi ziren gaur egun Zumaiena ikastetxea dagoen lekuan. Karmelita mojak zeuden orduan han eta haiengana joan ziren baimen-eske. Baita eman ere. Gero komeriak. “Protesta egin ziguten mojek” hasi da Artano, “izan ere Zestoatik jende piloa joaten zen, eta partidaren ordu berean meza izaten zuten haiek… eta, jakina, barruan mezatan eta kanpoan, partidan, oihuak eta maldizioak… eskandalua!”. Jendea isilik egonaraztea ezinezkoa zela eta partiden ordutegiak aldatu behar izan zituzten.
73-74 Ligako eta Kopako txapeldun Hirugarren denboraldia borobila izan zen. Jubenilek Zarauzko udako txapelketa irabazi zuten… eta helduek sorpresa ederra eman zieten herritarrei. Hara nola jaso zuen Potxolok: “Igandean, ordubiak aldean ezustean harrapatu gintuen musika bandaren kalejira alaiak. Inondik ere garaipenen bat ospatzeko behar zuen. Eta bai! Hirugarren erregionaleko eskubaloi liga irabazi dute zestoar gazteek, Alfredo Elortza entrenatzaile dutela. Batek baino gehiagok ez dakite talde honen berri, herrian jokalekurik ez dugunez partida denak kanpoan jokatzen dituztelako”. Taldearen balentria aitortuz Jose Goikoetxea alkateak harrera egin eta luntxa eskaini zien udaletxean. Aparra bezala ari zen hazten mugimendua. Eta gehiago ere lortu zuten gazteek: herrian bertan jokatzeko modua. Udalak hormigoizko zoladura jarri zuen Gurutzeaga frontoiaren atzealdeko orubean -gaur egun umeen parkea dagoen inguruan gutxi gora-behera-. Dena aldatu zuen horrek. Uda hartan Villa de Cestona eskubaloi txapelketa antolatu zuten. Legazpiko La Salle Mel, Zarautz, Eibarko Arrate-Alfa eta Zestoak txapelketa horren finaleko partidaren atsedenaldian inauguratu zuten jokaleku berria. On Anjel Arandia apaizak bedeinkatu zuen kantxa. Zementuzko zorua udalak jarri zuen, ateak, ordea, taldeak. Jabier Zunzunegik emandako zutoinei Joxe Orbegozok lotu zien metalezko egitura.
Klariona eta soka
Gaur izango balitz bezalaxe gogoratzen ditut 1971ko kontu asko. Alfredo Elorza Fitorekin Iruñeko Maristetan aritua nintzen eskubaloian. Fito jokalari aparta zen, Atarrabiako BetiOnaken pibote postuan jokatzen zuen… entrenatzeko ere asko zekien, asko balio zuen, maisua zen! Zestoan arauzko neurriko gunerik ez (tarteka Gurutzeaga frontoian entrenatzen genuen, gehiegitan ez… bada ez bada…) eta Azpeitira jo beharrean aurkitu ginen. Betharramistetan ez zegoen eskubaloiko kantxarik, baina futbitorako ateak bazituzten, eta eman ziguten baimena. Jokatu baino lehen kantxa markatu behar izaten (ge)nuen soka eta klariona erabiliz… 6 metrotako marra, penaltikoa, 9 metrotakoa… Partida hasi aurretik, eta atsedenaldian ere bai, jokatzean ezabatu egiten genituen eta arrastoak… Dutxarik ez zen, baina komunak eta konketak zituen gela eder bat erabiltzen genuen aldagela modura. Partidetarako ez zen izaten aparteko bilerarik edo planteamendurik, aurkarien berririk ere ez genuen izaten… Hori bai, bidaietan, hamaiketakoak egiten genituen eta, inoiz, gainera, partida aurretik. Orduan Burgosen ari nintzen Aparejadore ikasketekin eta asteburutan Azpeitira azaltzen nintzen eskubaloiaren aitzakian. Eskertu beharra daukat Fitok emandako aukera: atezain jarri ninduen, eta penaltiak jaurtitzen ere bai! Gutxi batzuk eskubaloian arituak ginen, gehienak, ordea, inoiz ez. Halere DENOK ginen Zestua osatzen genuenak eta garbi daukat BETI talde bezala konpondu ginela. 2021eko Azaroaren 13ko juntadizora ezin izan nintzen azaldu (pena handia daukat, ea 75. urteurrenerako beste konpromisorik ez dudan). Esan didate artilezko txano bat erabiltzen nuela. Ez dut gogoan, baina ez harritu, banuen txano gorri-berde bat, jamaikar askok erabiltzen dutenaren antzekoa, eta nuenez gero… zer hobekiago ZESTUAren atea zaintzeko!
Iñaki Elortza Txapas (Azpeitia, 1952) profesionalki kiroletik bizibidea ateratzea lortu zuen taldekide bakarra. Erretiroa hartu arte Euskadi Irratiko kirol esataria izan da.
Afizio zintzoa… haserretzen zen arte “Hiru urtez herritik kanpo jokatzen, dirurik gabe, laguntzarik gabe; baina ilusioz, gorputz eta arima, aritu dira… eta oraintsu arte ametsa zirudiena gauzatu dute: jokaleku eder bat”. Jose Luis Arrizabalaga Potxoloren hitzak dira. Albiste eta kronika dezente idatzi zituen urte haietan eskubaloiaz La Voz de Españan: “…Udalak behin behineko jokalekua eraiki zuen arte taldeak ez zuen herrian bertan jokatu, eta horrexegatik, zestoar gehien-gehienek ez genuen kirol hau ezagutzen. Orain, ordea, partidatara gero eta jende gehiago joaten da, eta atzokoa sailetik apartekoa izan zen: jendez leporaino beteta zegoen dena. Eskubaloiarekiko lehen ez ze-
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 9
9 Ezkerretik eskubira: Jose Luis Ugarte, Xanti Ugarte, Inaxio Aizpurua, Hilario Ibarguren, Jabier Gorospe (behean erdian), Juan Joxe Agirre, Jose Luis Errasti, Juan Mari Artano eta Alfredo Elorza.
goen afizioa sortu da. Zaleak sutsuak eta zintzoak izan dira, atzora arte behintzat…” Bezperako partidaren berri xehe ematen du gero Potxolok. Zestoarrek liderra hartu zuten etxean, Herrera, eta irabazi egin zuten (15-14). Karmelo Larrañaga atezaina izan omen zen etxeko taldeko onentsuena. Partida hasieratik “oso gogorra” izan omen zen eta epailearen jarduna “katastrofikoa”. Horrek zaleak ernegatu zituen, batzuk jokalekura sartu ere egin ziren, eta batek baino gehiagok “aho garbitu bat” behar duela zioen Potxolok. Zaletasun berriak proiektua sendotu zuen. 1975-76rako bost talde -denak gizonezkoak- atera zituzten: seniorrak, gazteak, bi talde haur kategorian eta beste bat kimutan. Nagusiak lurraldeko lehen mailara igoera lortu zuten denboraldi amaieran.
Mickey Mouse, eta Arrateko jugoslaviarra Argazki zaharrei begira, partidetako pasadizoak bata bestearen atzetik kontatzen hasi dira Lau-Iturri soziedade atarian elkartutako jokalari ohiak: epaileak hiru Aizpurua anaiak kanporatu zituenekoa, kontrario batek penaltia negarrez kanpora bota zuenekoa… Eta Mickey Mouse. Eibarkoa zen talde hori eta hango diskoteka batek emana zuten izena. Haien aurka partida gogorrak jokatzen omen zituzten. “Atera kontuak! Kopako kanporaketa batean 3-2 egin genuen joanekoan eta 2-1 bat itzulerakoan. Hainbeste ezagutzen genuen elkar, eta hain ginen parekoak!” gogoratu du Aizpuruak “arbitroa egin zen azkenerako nazkatu! Ikusten zuen ezin genuela golik sartu, ez batak ez besteak, eta hala moduzko penalti bat eman zuen gure alde eta eskerrak. Bestela han gaude oraindik! kar, kar, kar”.
Kopa txapelketan egindako bi hazaña akordarazi nahi izan ditu Argik: “Arrate Espainiako gorengo mailan aritzen zen orduan, jugoslaviar bat ere bazuten, eta guk Eibarren irabazi egin genien”. Zarko Trajkovic bosniarra zen jokalari hura, Jugoslaviako selekzioan jokatutakoa. Bigarren azaña ere etxetik kanpo: “Guretzat kiroldegian jokatzea egundokoa zen, ez geunden ohituta; guretzat normala kanpoan jokatzea zen, euritan igual, baloiari heldu ezinda ibiltzea… eta Donostiara joan eta hango pabiloi dotorean Lasalleri ere irabazi genion”. Urte gutxian taldeak, eta kirolak, herrian sortu zuten ikusmina eta zaletasuna hainbestekoa izan zen, ezen udalaren proiektu handiena baldintzatu zuela. “Frontoi berria egiteko plana aldatu egin zuten eskubaloiagatik” esplikatu du Xanti Ugartek. “Goikoetxea alkateak konpromisoa zuen eskuz jokatzeko pilotalekua egiteko. Jendeak, ordea, eskatzen zion kantxa zabalagoa egiteko, beste zenbait herritan egiten ari ziren bezala, eskubaloian aritu ahal izateko. Horregatik Madrildik dirutza ekartzea lortu zuen zuloa egin eta beheko kantxa egiteko, Kiroldegi bat eraikitzeko. Obra ikaragarria izan zen Zestoaren neurriko herri batentzat. Igoal izan zen Gipuzkoako laugarren edo bosgarren pista estalia”. Jose Luis Pepelu Ugarte izan da eskubaloian urrunen iritsi den herritarra. Zestoako haur taldea bikaina zela gogoratu du: “Gurutzeaga frontoian jokatzen genituen etxeko partidak eta Gipuzkoako txapeldun atera ginen Donostian. Jokalari on mordoa zegoen taldean: Irureta, Larrañaga, Akain, Txanka…”. Pepeluk profesional mailara iristea lortu zuen. Bidasoan jokatu zuen aurrena, eta, bera tarteko, Irungo taldeak lehendabizikoz irabazi zion Bartzelona ahaltsuari. Gero Valladoliden aritu zen pare bat urtean, eta, etxera itzulita, bere ibilbideko urterik gehienak Arraten egin zituen
jon artano
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 10
1. Beduako errenteriako zamalanetako kaia 2. Beduako ontziola 3. Uretaratzea 4. Ontziolaren planoa
bedua
zestoarron itsas-ondarea Bedua aipatu bezain pronto bertako jatetxea etorriko zaio burura gehiengoari, baina hainbat mendetan zehar bertako portu eta ontziolari esker izan zuen izugarrizko garrantzia. Jatetxea, Erdi Aroko Zestoako lonja etxe zaharretik gertu, gelditzen den azken “hondarra” baino ez da.
Nolako garaiak izan zituen Beduako portuak? Zein motatako lanak egiten ziren bertan? Eta nolako ontziak? Guzti horren inguruko informazioa jasotzeko Beduola elkarteko Beñat Ibaieta kidearekin izan gara. 2005ean sortu zen elkartea, Zumaian, itsas-ondarea berreskuratu eta balioan jartzeko asmoz. Euskal Herriko usadiozko ontziak eraiki, berreskuratu eta zaharberritzen dituzte bertako kideek eta Beduako ontziola berreskuratzea elkartearen hasierako helburuetako bat da. Hamar urte daramatza Beñatek Beduola elkartean. Beduan, jatetxearen kanpoan dagoen harrizko mahaian jarri gara, ibaiari begira. Garai batean bertan eseri eta patata tortilla eta piper berdeak eskaintzen omen zituzten. Portua, ontziola, errenteria… Berebiziko garrantzia izan zuen lekua da Bedua, Ibaietaren arabera: “Nik uste dut Zestoako herria ez dela jabetzen zer nolako altxorra daukan hemen”. Urola ibaiaren ezkerreko ertzean, bokaletik 5 kilometrora kokatuta, Erdi Aroaz geroztik bertako portuak eta lonjak izugarrizko garrantzia izan zuten merkataritzan. Bertaraino iristen zen Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Zumarragako burdinoletarako mea, eta bertatik bidaltzen zen burdinola horietan ekoiztutako burdina ere. Urte asko dira Beduan portua zela, ez dago data zehatzik, baina daudenak ez dira nolanahikoak. XVI. mendean jada badaude Beduan ontziak eraikitzen zirela dioten berriak. Jesus Maria Peronaren Mirada a las Naos Vascas del siglo XVI liburuan Euskal ontzien kokapen geografikoan Zestoa ageri da, Plentzia, Orio, Mutriku, Pasaia, Errenteria, Zumaia edota Baionarekin batera. Hala ere, lehenago Zestoako portuan mugimendua zela uste da. “Portu gisa dugun datetariko bat 1483koa da, duela 500 urtez hitz egiten ari gara” azaldu du Ibaietak. Izan ere, Juan Beltran Ira-
etako jaunak beste errenteria bat zabaldu zuen Narrondon. Miguel Ochoa de Beduak burdina edota bestelako lehengaien zamalan eta deskargak Beduan egin zitezen eskatu zuen, arantzel eskubideak kobratu ahal izateko. Guzti hori argitzeko, Beduako eta Iraetako jaunek Espainiako errege katolikoengana jo zuten eta epaiketa bat egin zen Serafin Mujika Gipuzkoako Artxiboen zuzendarietako baten arabera. “Pentsa duela 500 urte bi gizon hauek epaiketa batera iritsi baziren, nolako mugimendua egongo zen hemen” azpimarratu du Beñatek. Zestoako parrokian, gainera, Areiztondo oinetxeko hilarriaren tailak aurkitzen dira eta hilarria 1468koa da. Bost ontzi ageri dira bertan, garaian itsasontziek herrian zuten garrantzia erakutsiz. Gaur egun, hilarria babesteko asmoz, koruaren azpian dago, aldare nagusiaren kontrako horman. Itsasontziak Bilbotik, Asturiastik… iristen ziren Beduako portura burdina, lihoa, gatza… lehengai askorekin. “Gaur egungo Pasaiako portuaren gisakoa zen bere garaian Bedua”, azaldu du Beñat Ibaietak. Lili, Lasao, Azpeitia, Legazpi, Zumarraga… inguru horietako burdin guztia Beduatik sartzen zen. Beduatik sartzen ziren ontziak zuzenean Galizara edota Sevillara joaten ziren
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 11
1
27 tona ingururekin, eta handik Ameriketara edo Ingalaterrara. Hemendik Ingalaterrara joateko nahitaez Sevillatik pasa behar zuten, han dokumentu batzuk sinatu behar baitzituzten. Beñat Ibaietaren arabera, ontzi nahiko handiak ibiltzen ziren aurrera eta atzera Beduan “40 metroko itsasontziak eta guzti sartzen ziren”. Zumaiatik Getariarako errepidea ireki zenean, 1884an, burdinazko zubi bat jarri zen Beduara doan itsasadarraren gainean eta portuaren erabilera mugatu zuen. Itsasontzi handiagoei bidea emateko, zubi horren arkuetako bat birakaria izan zedin eskatu arren (Orion bezalaxe), Aldundiak ez zuen eskaera onartu eta, beraz, itsasadarretik igarotzeko bidea itxita gelditu zen. “Belaontzi handiek ezin zuten barruraino sartu deskargatzera”, azaldu du Ibaietak. Zestoak itsas portu izateari utzi zion eta Beduak, Zumaiatik Getariara zihoan errepidearekin, itsas bidea galdu zuen.
BEDUAKO ONTZIOLA Beduak ez du portu izaera bakarrik. Izan ere, ontzigintza izan da bertako indargune nagusietako bat. Beduolako ontziola 1934an sortu zuten Manuel Galarraga eta Jose Maria Laskibarrek. Zumaiako Etxezarreta kalean altzari lantegi bat zabaldu zuten eta mota guztietako enkarguak onartzen zituzten negozioari lehen bultzada emateko. Itsas arotzerian trebea zen Laskibar eta eskarmentu itzela zuen. Horrela, txalupak, estropadetako traineruak, belaontziak… egiten hasi eta lantegian ontzigintza nagusitu zen. Lehen etapa Zumaian igaro arren, lantegia txikiegi gelditu zitzaien eta 1941ean Beduara lekualdatu ziren. Lonja izandako haren ondoko orube batean egokitu zuten ontziolak 1.700 m2 inguruko azalera zuen. Batez ere baxurako arrantzarako txalupak egiten zituzten bertan, txalupa motordunak, gabarrak eta txanelak eta baita baporetxo batzuk ere. Izan ere, Beduan bazuten itsasontzi handiagoak egiteko aukera, baina zenbat eta handiagoak izan are eta zailagoa zen ontziak Zumaiako portura eramatea, Getaria eta Zumaia arteko zubi haren ondorioz. Beduola gerraosteko fabrikatzaile nagusia izan zen Arrizabalaga y Olasagastirekin batera. Guztira 115 ontzi egin zituztela kalkulatzen da, “asko” Beñat Ibaietaren arabera: · Baxurako ontziak 62 · Arraste-ontziak 40 · Baporetxoak 6 · Txalupa motordunak 4 · Txanelak 2 · Gabarrak 1 Haritza, akazia eta galiziar pinua erabiltzen zituzten, batez ere, ontziak egiteko eta ia 32 metro arteko itsasontziak egin zituzten Beduan. 1943 eta 1945 bitarteko urteak izan ziren eskaera handienekoak baina krisialdi gogorra bizi izan zuten ondorengo urteetan. 1965ean berriz ere egoerari buelta eman eta 1974ra arte gauzak ondo joan ziren ontziolan. 1944an Manuel Urbieta bazkide egin zen baina 1955ean Laskibarrek sozietatea utzi zuen eta beste biek jarraitu zuten 1974ra arte. Beduako azken arrantza-ontziaren uretaratzea izan zen urte hartan. Gaur egun, Beduan, ontziolaren arrastoak aurki daitezke.
naiara olaizola
1
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 12
danbolin.eus
Eskola kirol egokitua martxan jartzeko programa Urola Kosta Mendebaldeko Eskola Kirol Egokituaren proiektua aurkeztu zuten azaroaren 15ean Aizarnazabalgo Lauburu aretoan. Bertan izan ziren Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo alkatea, Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea, Arantxa Egaña Itziarko alkatea, Aitor Salegi Zestoako kirol zinegotzia, Libana Taboada Foru Aldundiko ordezkaria eta Amaia Elizondoko kirol federazioko kidea. Aizarnazabalgo alkateak azaldutakoaren arabera, Gipuzkoan 10etik 1ek du ezgaitasunaren ziurtagiria. Hori kontuan izanda, Zestoa, Zumaia, Deba, Itziar eta Aizarnazabalgo Udalak, aldundia eta federazioa elkartu eta egokitzapenak behar dituzten haur eta gaztetxoei "kalitatezko" eskola kirola eskaintzeko osatu dute Urola Kosta Mendebaldeko Eskola Kirol Egokitua programa. Programaren helburua "inor eskola kirolerako aukerarik gabe ez gelditzea" dela azaldu zuen Zumaiako alkateak. "Kolektiboa bikoizki kaltetua izan ez dadin, batetik desgaitasuna izateagatik eta bestetik landa inguruneetan edo herri ertain zein txikietakoen baliabide faltagatik. Ekimen honekin nahi duguna da bi egoera horiei aurre egitea". Programa 2022ko urtarrilean jarriko dute martxan. Eskualde izaerako proiektua Eskualde izaera du proiektuak: Zestoa, Zumaia, Deba, Itziar eta Aizarnazabalgo eskola kirol konbentzionalean partu hartu ezin dezaken edozein umeri zuzenduta dago. Saioak Zumaian izango dira eta programan parte hartzen duten haur eta gaztetxoek lehorreko eta uretako saioak egiteko aukera izango dute: astelehen eta asteazkenetan herri eskolan eta ostiraletan, igerilekuan.
‘Zestoan erosteak haundi egingo zaitu’ kanpaina merkatari elkarteak Zestoan Markatari Elkarteak Zestoan erosteak haundi egingo zaitu raska kanpaina jarri du martxan. Merkatari elkarteko kide den establezimendu bakoitzak 100 txartel banatuko ditu bezeroen artean. Denda bakoitzak banatuko dituen txarteletan, 20 kamiseta irabazteko aukera izango da. Kanpainak txartelak amaitu arte iraungo du. Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzeko helburuarekin egingo dute aurten ere Gabonetako zozketa merkatari elkarteko kideek. Gabonetan herriko establezimenduetan egindako erosketekin zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dituzte. Guztira, herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro banatuko dituzte, 360 euroko bost bonutan banatuta.
Amancay Gaztañagak ’39 lore’ liburua plazaratu du ’39 lore’ antzerki liburua kaleratu berri du Amancay Gaztañak. Susa argitaletxeak eta Ehazek elkarlanean argitaratzen duten Ganbila bildumaren barruan. Liburua hiru zatitan banatutako triptiko bat da. Lehen zatia, saiakera bat da, emakumeek sorkuntzan aurkitzen dituzten oztopoak kontatzen ditu. Horrez gain, euskaraz lan egiten duten antzerkizaleek dituzten eragozpenei buruz ere aritu da Gaztañaga. Bigarren zatia, ’39 lore’ izeneko antzezlana da eta hirugarren zatia, bestiario bat da. Bertan, antzezlanean agertzen diren pertsonaiei buruz hitz egin du Gaztañagak. Azken zati horretan, Arrate Rodriguezek egindako ilustrazioak ere ageri dira. Liburua Durangoko azokan aurkeztuko du.
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 13
1
3 Parte hartze handiarekin itxi dute aurtengo mendi astea Arrakasta bikaina izan du aurtengo mendi asteak. Bi hitzaldi eta korapiloak egiteko tailerra antolatu dituzte Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak elkarlanean eta herritar ugarik hartu dute parte ekintza guztietan. Agiroko kideak "oso gustura" daude jasotako erantzunarekin: "Badakigu ez dela erraza jendea biltzea baina antolatutako ekintza guztietan herritarrek eman duten erantzuna oso positboa izan da".
Correoseko zerbitzuen murrizketak salatzeko elkarretaratzea egin dute LAB, ESK eta ELA sindikatuek deituta, Zestoa eta Aizarnazabalgo Correoseko langileen egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten azaroaren 2an Correoseko bulego aurrean. Azaroaren 3tik aurrera, Zestoa eta Aizarnazabalgo postarien lanpostuetan eta zerbitzuaren kalitatean "murrizketak" egongo zirela salatu zuten sindikatuek eta murrizketa horien aurrean, elkarretaratzea deitu zuten. Sindikatuek azaldu zuten postariak Zestoatik Azpeitira lekualdatzeaz gain, Correosek Zestoako lanpostu bat eta Azpeitiko beste bat kendu eta zerbitzua emateko geratzen diren Zestoako langileak gainkargatu dituela. Hil hasieratik, bi banatzaile daude Zestoan eta Aizarnazabalen eta bi pertsona horiek 4.551 herritarrei eman behar diete zerbitzua. Sindikatuek azaldu dute, joan den urtean Zestoako bulegoak sei ordutik hiru ordura murriztu zuela jendaurreko ordutegia eta azken murrizketa hauekin, Correosek "beste bide batetik" joan nahi duela.
Abian dira Errefortzu eskolak KUrtebeteko etenaldiaren ostean, martxan da errefortzu eskolen proiektua. 2017an abiarazi zuen ekimena Caritasek eta 2019an, gazte asanbladak hartu zuen ardura. Urtebeteko etenaldiaren ostean, berriro ekin diote proiektuari eta hemendik aurrera, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako boluntario talde batek hartuko du gidaritza. Saioak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 17:30etatik 18:30era, gaztelekuan. Ortzi Alberdi boluntario sareko kideak azaldu du Kontseiluko boluntario sarea martxan jarri zutenetik, garbi zutela proiektu honi eutsi behar ziotela. "Boluntario sarearen baitan, langile klasearen elkarlaguntza eta defentsarekin planteamenduarekin proiektu ezberdinak ditugu eskuartean eta errefortzu eskolen proiektuan parte hartzea ezinbestekotzat jo genuen". Proiektu honek "behar batzuk kubritzen" dituela adierazi du Alberdik eta aurrez martxan dituzten proiektuekin, hala nola, aholkularitza juridikoarekin edo elikagai biltegiarekin batera, "komunitate eta elkartasun" sare bat sortzea du helburu. Alberdiren esanetan, etxe askotan euskaraz ez dakiten gurasoak daude eta haur horiei etxeko lanak egiten laguntzeko arazoak dituzte. Euskara euskal klase ertainaren proiektu kulturalaren barruan txertatu izan dela adierazi du Alberdik eta horri esker iraun duela. Klase ertaina, ordea, "desagertzen ari den fenomeno" bat dela dio eta horren barruan, euskara ere desagertzeko zorian dagoela. Hori horrela, euskarak etorkizun bat izan behar badu "euskal klase langileak euskara bere proiektu kulturalean txartatzea" nahitaezkoa dela adierazi du. "Proiektu honek horretan egin dezake aportazioa; azkenean, komunitate bat sortzen ari gara. Langile klasearen barruko hormak puskatu eta euskara gure proiektu kulturalean txertatzea dira gure helburuetako batzuk eta proiektu honek horretan ere bere ekarpena egin dezakeela uste dugu."
232.qxp_55 21/11/21 21:32 Página 14
Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, azoka polita osatu dute aurten ere Lasaon. Ostiraleko bertso afarian, giro bikaina izan zuten Jone Uria eta Adoni Egaña bertsolariekin. Festei amaiera emateko, Frontoi Hotz fest antolatu dute aurten lasaotarrek eta Zestoako Manitu taldeak eta Istilu talde azpeitiarrak, gazte jendea Lasaora erakartzeaz gain, frontoiko giro hotza ederki berotu eta jaiei bukaera borobila ematen lagundu zuten.
232.qxp_55 21/11/21 21:33 Página 15
1
LURRA AZALEAN
Buztinez arituko naiz gaur. Buztin desberdinen erabileraz: - Buztin txuriak, karea du eta karranpa, espasmo edo nerbioek erasaten dutenerako da ona. - Berdeak kobrea du eta infekzioetarako erabiltzen da, bakterioen aurka eraginez. - Gorriak, burdin gehiago duenez, indarra ematen du. Buztinak zikinkeria erakartzen du imana bailitzan, gorputzeko zikinak kentzen lagunduz. Nola egin enplastua: Ur edo infusio pittin bat hartu eta atzaparkada bat buztin nahastu. Lortutako orea, azalean zabaldu. Lodikotea bada, denbora gehiago beharko du lehortzeko eta beraz lan gehiago egingo du. Lehortzen denean kendu egin behar da, urarekin garbituz. Ohar garrantzitsua: buztinak ezin du metalarekin edo pastikloarekin kontakturik izan, indarra galtzen du eta. Beraz egurrarekin nahastu eta kristalezko edo zurezko ontzi batean sortu orea. Horregatik plastikozko ontzietan prest saltzen dituztenak ez dira gomendagarriak. Enplastuak erabiltzeko ideia batzuk: - Zaintiratu, bihurritu, tendinitis eta kontrakturetan (hantura edo inflamazioa jaitsi eta muskulatura erlaxatu eta garbitzen du). buztin zuria azeri buztan infusioarekin enplastuan. - Aurpegian jarri daiteke maskarilla modura azal koipetsuentzat. Azaleko ph-a erregulatu eta garbitzeko. - Eztarriko infekzioetan, lepo inguruan buztin berde enplastua ezkaiaren infusioarekin. - Kolpeek emandako mina arintzeko: buztin zuria indigaztainondo infusioarekin. MARI ARTANO
IDATZI NAHI BADIDAZU:
ARTANO.MARI@GMAIL.COM
5
232.qxp_55 21/11/21 21:33 Página 16
blasa atariaren lasaitasuna Ezer ez da geratzen gaur egun. Gauza inportante bat izan ezik. Niri atentzio gehien ematen didan xehetasuna, argazkiak transmititzen duen bakea, lasaitasuna. Emakumeak, garai haietan ohi zen bezala eta argazki frankok erakusten dutenez, puntua egiten, Penelope modernoak balira bezala (zein Ulisesen zain ote daude argazkiko horiek?). Dena da puntua mahaian: haria, haria gordetzeko zakutxoak edo otarretxoak, betaurrekoak... Ezer ez puntuarekin zerikusirik ez daukanik: freskagarriren bat, metxero edo hautsontziren bat... Blasa hotelaren atarian gaude; “En el jardín del hotel Blasa” dio argazkiak. Hainbat mahai daude, burdinurtu eta marmolezkoak, beste eserleku mordoxka zumitzezkoak, eta guneari goxotasuna emateko, landare batzuk, hemen inguruko hiri bainuetxeetan betidanik protagonista izan den hortentsia buru delarik. Arratsaldeko lehen orduak dira, antza, eguzkiak Laranjadi aldetik jotzen du eta. Giro atsegina, emakumeek jertsea sorbaldetan. Pentsatzen jarrita, argazkia eta giroa erraz asko izan zitezkeen 1920ko hamarkadakoak, bi xehetasunengatik ez balitz. Batetik, janzkera: 20ko hamarkadan, klase arruntenek ere, trajea edo txaketa janzten zuten gurea bezalako herri batera etortzeko. Gerora, ordea, goi mailako joskintzari prêt-à-porter delakoa gailenduko zitzaion. Argazkia 1960koa da zehazki; artean ez ziren bistaratu galtza bakeroak Zestoan. Hala ere, nahiz eta jendeak formal jantzi, egoera informaletarako, trajearen ordez, galtza arruntagoak eta jertse irekiak hasi ziren erabiltzen, argazkian ikusten dugun bezala. Gorbata, berriz, egoera berezietara mugatzen hasi zen.
1960an gaude eta ez 1920an. Horren seinalerik agerikoena autoa da. Itxura guztien arabera, Renault Dauphine bat da argazkian ageri den kotxea. “La delfina” deitzen zitzaion Espainian. 1956ko martxoan aurkeztu omen zuten, ofizialki, Genevan, eta Espainian 1958an hasi omen ziren ekoizten Valladolideko Fasa-Renault lantegian. Ez zen edozein herrixka izango, Zestoa, garai hartan, bi urte beranduago gure kaleetan horrelako autoak ikusteko. Mundu osoan, marka horretako bi milioi auto inguru saldu omen ziren, eta Frantzia kenduta Argentinan eta Espainian izan omen zuen arrakasta gehien. “El coche de las viudas” deitzen omen zioten. Izan ere, motorra eta trakzioa atzekoak zituenez, portaera txarra eta aurreikusi ezina omen zeukan bihurguneetan eta bustitzean. Kontuak kontu, modernitatea ematen dio argazkiari autoak, gehiegizko sosegu eta giro kontserbadore horren atzean. Argazki zoragarri horretako ezer ez da geratzen gaur egun, gure protagonistei itzal egiten dien magnolia ederra izan ezik. Urte askoan bizirik egon dadila desio diogu. Magnolia, hortentsiak bezala, hiri termaletako ikurra zen, eta Bainuetxean ez ezik, Arozenan eta hemen Blasan ere baziren (eta badira). Ez dakigu seguru hotelaren sorreratik dagoen magnolia (duela ehun urte inguru eraiki zen hotela) baina 1960ko argazki honetan, dagoeneko, mardula ikusten denez, ez batere harritu zuhaitza ere ehun urtera hurbiltzea. Merezi du, beraz, begirune pixka bat, eta Jainkoak gorde dezala begien aurrean ikusi nahi ez duten esker txarrekoengandik. Plazatxoak ez dauka, gaur egun, argazkian zeukan xarma –izenik ere ez dauka, alajaina!– baina eder askoa izan zen garai batean, bai horixe, argazki honi esker ikus daitekeen bezala.
fernando arzallus
232.qxp_55 21/11/21 21:33 Página 17
1
9 Egitasmoaren baitan, ipuin-kontaketak, film emanaldiak eta jolasak antolatu ditu Udalak azaroan zehar. Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, "Euskaraz gozatu nahi dut" kanpaina jarri du martxan Zestoako Udalak euskara foroko kezka bati erantzun nahian. Orain arte, Euskarazko Produktuen Katalogoa paperean bidaltzen zen etxe guztietara, baina, aurten papereko banaketa honen ordez estrategia eraginkorragoa martxan jartzea erabaki du Udalak. Horren ordez, ekintza ezberdinak egingo dira katalogoko produktuak herrira gerturatu eta ezagutarazteko. Ekintza hauetako batzuk jada egin dira eta beste batzuk jaarraian iragartzen dizkizugu:
Lehen ipuin-kontaketa saioa azaroaren 9an egin zen, Aiala Etxaberen eskutik "Adur haizearen beldur" ipuina entzun zuten haurrek liburutegian. Azaroaren 24an Esti Zabalaren txanda izango da eta 29an Ruben Larrañagak egingo du bere kontaketa. Azaroaren 19n Gaztekuan mahai jolasak izan ziren; Koloretako harrak, Halli galli, Hitz jarioa, eta Memo memoria jolasean aritu ziren haurrak. Egitasmoa amaitzeko, bi filmen emanaldia izango da azaroaren 28an, Kultur Etxeko areto nagusian.
i keta Est in-konta u Ip H4tik : H a a n . Adin teazke n s ia a g , e 4 t 2 u an, libur Azaroak , 17:30e in k e r la Ruben Zaba entzat ntaketa r o r u -k a egian. in h u o Ip , liburut ena: gorak n h a le e e t 0 s :3 a 29, ldeko 17 Azaroak , arratsa in k e aila. r a g eta 2. m 1 Larraña 1 H L H5 eta Adina: H Azaroak 28, igandea: Euskarazko filmen emanaldia Kultur Etxeko areto nagusian. Arratsaldeko 16:30ean,"Grufaloa" filma eta 17:45ean,"Pirata arratoia".
euskarazko produktuen katalogoa www.katalogoa.eus
232.qxp_55 21/11/21 21:33 Página 18
iinkesta. Behin ere ez. Ez dut denborarik Ba behin izango Ni Covid aurretik hartzen horretaraBa lehen joaten nintzen, Caravan pare bat edo hiru ko eta gustatu ere nintzen baina orain Parkeko antzerki bat aldiz joan nintba… ez da nire ume txikia daukat astearen baitan, zen Zestoako anafizio fuerteenetaeta ez naiz aspalgaztetxoena ikustzerki astera eta Azrikoa dian joan eta pena tera, semeak harpeitiko topaketetara ematen dit. Lehen tzen zuen parte andoni goikoetxea eta aurten ba Zestooso gustora joaten eta. 45 urte akora ez naiz iritsi, nintzen Zumaira baina, Azpeitikora bi txixu arakistain aldiz joan naiz. ainara garrido 52 urte 41 urte olatz bereziartua 21 urte 60 urte
kb
ale ale
Zubiaurreko gune polit bezain utzia. Ea udaberri alderako berritu bat hartzen duen.
Arteagan haur parke zaharkitua kendu eta berria jarri dute
(Erantzuleak guztira: 75
Zenbat aldiz joan zara antzerkia ikustera azken urtean?
232.qxp_55 21/11/21 21:33 Página 19
agenda
abendua
azaroa
26
ostirala
Giante eta Braulio taldeen kontzertuak Gaztetxean.•Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, gaztaina erre eguna Arroabean. 17:30ean, Jakoba Errekondoren "Ilargia eta landareak" agendaren aurkezpena eskola zaharrean. Saioaren amaieran, baratzeen, fruta arbolen, lorategien, fruitu arbolen eta beste hainbat konturen inguruko galderak egiteko aukera izango da eta 19:30ean, gaztaina jana hasiko da frontoian.
28
igandea
29
astelehena
30
asteartea
12:30ean odol emaileen diploma banaketa. •Euskarazko filmen emanaldia kultur etxean 16:30ean "Grufaloa" eta 17:45ean "Pirata arratoia".
Odol ateraketak•Ruben Larrañagarekin ipuin kontaketa 17:30ean liburutegian.
Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, erorketak saihesteko tailerra, 17:30ean, jubilatuen tabernan.
01
asteazkena
02
osteguna
Eukaliptoak. Zer ari da gertatzen gure mendietan? 19:00tan, hitzaldia Portalen.
Euskararen eguneko kantu poteoa Aek-k antolatuta 18:30ean udaletxe azpitik abiatuta. ostirala Euskarren eguna Ekain Guraso elkarteak antolatuta, koloretako murala egingo da kiroldegiko aterpean. Ondoren, film laburren sariketan parte hartu duten film guztiak proiektatuko dira.
03 10
ostirala
11 20
larunbata
18:00-20:00 Irrintzi tailerra Isabel Kirzerekin, Portalek antolatuta (lekua zehaztuko da) •Aitza, Trigger eta Desgaraian taldeen kontzertuak gaztetxean. 17:00 Potxin eta Patxinen emanaldia Arroagoiko frontoian.
astelehena
Musika Eskolako kontzertu 18:00etan kiroldegi atarian.
•F
ilm laburren sariketa
EUSKERAREN EGUNEKO FILM LABURREN SARIKETA. 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago. Gustuko euskal abesti bat aukeratu eta abestia, koreografia eta dantza prestatu behar dira. 15-30 segunduko filma grabatu eta e-posta honetara bidali behar da: zestoakoeuskarazerbitzua@gmail.com abenduak 1 baino lehen.
ga 02 03
ztelekutik abenduko ESKAINTZA:
eta 9 kaxaren eskulana (3.zikloa), gaztelekuan gabonetako xaboi-tailerra Arroabean, Itziar Etxeberriarekin. 17:00-18:00 (HH) eta 18:30-19:30 (LH 1-2). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). eta 11 gabonetako apaingarriak (DBH), gaztelekuan. gabonetako apaingarrien tailerra (1-2 zikloak), gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). , 17 eta 18 gabonetako ekintzetan izena emateko azken egunak, gaztelekuan. gabonetako xaboi-tailerra Arroabean, Itziar Etxeberriarekin. 17:00-18:00 (LH 3-4) eta 18:30-19:30 (LH 5-6). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).
04 14
16 17
Ha
urrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:
03 eta 17 Aizarnan eta Zestoako herrigunean. 10 Arroabean. Barbantxon parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsappean (688 684 029).
1
97
232.qxp_55 21/11/21 21:33 Página 20