195.qxp_55 24/6/18 21:59 PĂĄgina 1
agustin erkizia
“Suizidatu bezperan utzi zituen arrastoak interpretatzen jakin izan bagenu, gurekin izango genuke gaur Joseba�
195.qxp_55 24/6/18 21:59 Pรกgina 2
bazkideen artean zozketa eginda, Esti Andresi egokitu zaio hilabete honetako OPARIA.
943 148 061
195.qxp_55 24/6/18 21:59 Página 3
34 6 10 12 14 15 19 ENB I D OA I NK E S TA
JARDU NIAN ERKIZ IA
A GUSTIN
O BRAK
DAN BO L IN. EU S
BOTA
AZKEN TABUA Gai gogorra landu du ekaineko Danbolinek udako eguzki beroa sentitzen hasi garen garai honetan. Ez dakit inoiz hain gai politikoki ez zuzenaz eta konplexuaz idatzi dudan. Adituek kazetarioi eskatzen digute tentu handiz idazteko gai honi buruz. Suizidioaz ari naiz. Munduan urtero milioi bat biztanlek bere buruaz beste egiten du. Horrek esan nahi du 100.000 pertsonatik 16koa dela hilkortasun tasa. Alegia, 40 segundotik behin bat suizidatzen da. Azken 50 urteetan suizidio tasak %60 egin du gora. Herrialde batzuetan, 15 eta 44 urte artekoen heriotza arrazoietan lehen hiru kausetako bat da. 10 eta 24 urtekoen artean bigarren arrazoia da. Suizidio saiakerak heriotzan bukatzen diren kasuak baino hogei aldiz gehiago dira. Duela gutxira arte gizonezko nagusien taldean gertatzen ziren suizidio kasu gehien. Gaur egun, munduko herrialdeen heren batean arrisku talde nagusia gazteena da. Agustin Erkizia zestoarraren semeak 17 urte zituen bere buruaz beste egin zuenean. Gaia tabua da, baina Josebaren aitak eta amak norabide horri iskin egin eta Biziraun elkartea sortzea erabaki zuten. Hitz oso esanguratsua: Biziraun. Elkartean bere buruaz beste eginda senideak galdu dituztenak bildu nahi dituzte, aholkua eta babesa emateko. Helburu gehiago ere badituzte; gaia sozializatzea, ikertzea, prebentzio bideak lantzea… Gai oso latzari buruz egin dio Aimar Etxeberriak elkarrizketa Agustin Erkiziari. Hala ere, iruditzen zait bizi-indar inbidiagarria transmititzen dutela Agustinen hitzek eta asko eskertzekoa dela XXI. mendean, oraindik tabu galanta den gaia gordin mahai gainean jartzea.
d a n b o l i n EK
O
nintza irureta azkune
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: info@danbolin.eus
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
LIBREAN
PORTUGES
BAT E N B E G I R A DA
A G E N DA
diruz lagundutakoa
195.qxp_55 24/6/18 21:59 Página 4
Eg enbidoa
Hara eta hona
ia esan, Mireiak Txileko Santiagotik kontatzen zigun anekdotako AGUARDIENTE hura probatu gabe gelditu ginen gu, baina hala ere izan genuen, bai, bertako jaki eta ardoez gozatzeko aukera, disimulatu beharrik gabe. Aurten bertan, Buenos Airesen ere egotea tokatu zait lanagatik, eta, nahiz eta ez dugun edukitzen gustatuko litzaigukeen adina denbora libre, ezin ba handik ere bertako “asadito” bat dastatu gabe bueltatu etxera. Bi herrialdeetako ohitura da “asadoak” egitea, bereziki tokatu bezala udara baldin bada. Hango langileekin batera ere egin genuen bakarren bat. Nola ez, tokiko ardoren batekin lagunduta, horretan ere badutelako zer eskainia. Lana dela eta, herrialde oso ezberdinak bisitatu beharra izaten dugu urtean zehar. Niri, adibidez, Errusian edo Finlandian egotea ere tokatu zait, egunak oso motzak eta oso hotzak ziren egunetan eta dena barruan egiten den garaian. Toki haietan, beste ohitura batzuk dituzte negua bero pasatzeko. Ja ja! Zopak ere oso tradizionalak dira herrialde horietan. Erremolatxarena adibidez (bornst), Errusian. Finlandian elur oreinak jatea ere oso tipikoa da, eta, egia esan, oso ona dago. Niretzat, bornst hori baino gomendagarriago behintzat bai. Hala ere, onena, aukera izanez gero norberak probatzea. Hamaika toki eta hamaika pasarte pasatzen dugu kanpoan gabiltzanean. Batzuk onak, eta besteak ez hainbeste. Konta daitezkeenak batzuk; Valparaison geundela tokatu zitzaigun ikaragarrizko sutea adibidez, Santiagon lurrikarak… eta aipatu bakarrik egin daitezkeenak besteak; kotxe multaren bat, komisariaren batean bueltatxoren bat, kotxea elurretan ez aurrera ez atzera gelditu zitzaigunekoa… Nola ez, toki ezberdinetan azkenean harremanak ere egiten ditugu bertako langileekin, bereziki hizkuntza arazorik ez badugu, eta horrela jende berria ezagutu. Badut lagun-lehengusu bat, honezkero harreman berriak egingo zituena, biziera pixka bat aldatu eta ikasten hasi dena berriz ere. Aitor Arsuaga, zer moduzko jendea tokatu zaik Bilbo alde horretan? Merezi al zian ikasten hastea berriz? Honezkero ikasiko huen plater mordo bat kozinatzen, ezta?
I
P
naxio aizpurua
intada . Bidegorria.
Pili Perurena naiz, Arroabekoa. Gipuzkoako instituzio guztietan atea jo dugu gure nahia azaltzeko: Urola bailarako bidegorria amaitzea. Nahiz eta guztietan hitz politak jaso ditugun, errealitatea askoz gordinagoa da: erantzunik ez dugula. Boterean zaudetenok, jakin ezazue merezi ez dituzuen herritarrak dituzuela kalean. Eserlekuak utzi eta leihora ateratzen bazarete, ikusiko duzue lanean gabiltzala eta ez dugula etsiko. Jakingo duzue nolako martxa arrakastatsuak egin ditugun Zumaia eta Zestoa lotuz, nolako kamiseta politak ditugun salgai, nolako kontzentrazio zaratatsuak egin ditugun… Nola elkartzen garen, Arroabea auzoan, zahar eta gazte, neska eta mutil, auzolanean Urola trenbide zaharra garbitzeko. Denok aitzurrak, sardeak, motozerrak, ilusioa, gogoa, nahia eta elkartasuna eskuetan ditugula, bidea eginez. Hau guztia Urola bailara maite dugulako, herriak lotu nahi ditugulako, eta Laboak zioen bezala, “naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea…” delako gure leloa. Herriak lotu, bidegorria amaitu!
P
ili perurena
195.qxp_55 24/6/18 21:59 PĂĄgina 5
5
INKESTA Aparkalekuekin arazoa al dago Zestoan? (Erantzuleak guztira: 115 )
k
b
Noski baietz, horrenbeste obrekin. Zerga munizipala ordaindu egiten dugu baina gero aparkatzeko lekurik ez dago. Lehen bazegoen arazoa eta orain gehiago. Onena plaza azpian lurrazpiko aparkalekua egitea! Kevin Penman 46 urte
Berez Ekainberriko aparkalekuan ere badago lekua baina... gertuan nahi degu eta. Ni Aizarnatik etortzen naizenean askotan gauetan eta egia da askotan kosta egiten dela. Kiroldegi atzetik eta lekua kendu duenetik antzeman egiten da. Gilen Bergara 22 urte
ale
ale
Oso gaizki dago, beno nik egia esan orain garajea daukat baina arazoa hor dago eta denean dago, ni lehen Zubimusun bizi nintzen eta zer zen hura! Obren eragina ere izango da noski! Leku asko ez dago eta gainera kotxe asko ditugu eta ez dago erraza arazoa konpontzen EguzkiĂąe Martin 46 urte
Leku aldetik eta arazoak egoten zirelako garaje bat hartu genuen azkenean. Lehen beti igogailua egiten ari diren inguru horretan aparkatzen genuen. Orain bigarren kotxe batekin nabil eta lanetik segun eta zein ordutan etortzen naizen asko kostatzen zait aparkatzea. Nik uste errepidearen beste aldera jende asko ari dela joaten. Xole Altolagirre 31 urte
Eguerdirako kale garbitzaileek txukun lagatzen dutena zerri jartzeko zenbat denbora behar dugu? egun erdi bat? zerbait pentsatu beharko da.
Auzolanean eskola txikiko aterpeari berritu bat eman zaio. Horrenbeste urtean gris-grisa egon ondoren, kolore biziz margotu dute. Ea udalak azken erremateak ematen dizkion.
195.qxp_55 24/6/18 21:59 Página 6
J
ardunian
A GUSTIN ERKIZIA
AGUSTIN, AMA EZKERRETARA DUELA, BERE
HIRU ANAI-ARREBEKIN.
Abisatu gabe, baina seinaleren bat edo beste utziz, egin zuen bere buruaz beste Josebak, Agustin Erkiziaren hamazazpi urteko semeak. Seinale haiek interpretatzen asmatu ez izanaren arantzarekin eta suizidioaren gainean gizartean hedatuta dagoen estigmarekin bizi izan da Agustin denbora luzez. Behin gertatutakoa asimilatuta, “Biziraun” elkartea sortu du bere emaztea eta beste hainbat kiderekin batera, egoera berean aurkitzen direnei babes eta sosegu espazio bat eskaini asmoz.
“‘Josebak ez, ezinezkoa da’ horixe pentsatu nuen lehendabizi”
Elkarrizketak eta elkarrizketak daude, eta gaiak eta elkarrizketatuak bateko zein besteko eragina dute azken emaitzan. Elkarrizketak egiteko ere hamaika modu daude: aurrez aurre, telefonoz, mezu elektroniko bidez, etab. Bada, ondorengo lerroak faktore baten zein bestearen emaitza dira: gaia delikatua, suizidioa; elkarrizketatua mailakoa, gaia jorratzeko ezin hobea; eta aurrez aurrekorik gabeko elkarrizketa, kazetarion gustukoa ez den formatua. Ardura handiz egin dut elkarrizketa. Behin, bitan eta hirutan pentsatu nituen galderak, elkarrizketatuari helarazi aurretik. “Egokiak ote dira hain gai delikatua amarillismorik gabe, ikuspegi humano huts batetik jorratzeko?”, pentsatu izan dut. Eta zerbaitek lasaitu izan banau elkarrizketatuak berak lasaitu nau, bere tenpleak eta heldutasunak. Han-hemen entzun eta irakurri nituen Agustin Erkiziari (Aizarnazabal, 1963) egindako elkarrizketak nirea prestatzeko, eta transmititzen duen zentzutasunetik idatziak dira honako lerro hauek. Gaur egun Markina-Xemeinen bizi da Agustin. UPV/EHUko irakaslea da eta unibertsitate horretako Gipuzkoako errektoreordea ere bada. Baina bada bizitza goitik behera markatu dion zerbait: Joseba semearen suizidioa. 2013ko martxoaren 4an egin zuen bere buruaz beste Josebak, hamazazpi urte zituela. Gertaera hark guztiz aldatu zuen Agustinen eta ingurukoen bizimodua; senide bat galdu izanaren zamarekin bizi dira orduz geroztik. Denboraren joanak, baina, lagundu die jazotakoa asimilatzen eta gaur egun Josebaren heriotzaz aho-bilorik gabe hitz egiten dute. JOSEBA, AGUSTINEN SEMEA, BERE LEHENGUSU IRAIDEREKIN.
195.qxp_55 24/6/18 21:59 Página 7
7 “Semea jaio eta hil arteko egun bakoitza aztertu dut gertatutakoaren arrazoi baten bila”
“Jendeak ez du bere buruaz beste egin duen pertsonaren senideekin hildakoaz hitz egiten, baina guk joan zenari buruz baino ez genuen hitz egin nahi” Josebak, zure semeak, bere buruaz beste egin zuen orain bost urte. Nola gogoratzen duzu gertatutakoa? Zein izan zen zure lehenengo erreakzioa? Eta senide, lagun eta herritarrena? Joseba 2013ko martxoaren 4an suizidatu zen hamazazpi urte bete berriak zituela. Zorigaiztoko egun bat bezala gogoratzen dut, nire egutegitik betiko kendu nahiko nukeen egun bat bezala. Telefonoz deitu zidan emazteak Josebari zerbait gertatzen zitzaiola adieraziz, baina ez nuen inondik inora espero suizidioa
izan zitekeenik. ‘Josebak ez, ezinezkoa da’ horixe pentsatu nuen lehendabizi. Ingurukoei ere antzeko zerbait gertatu zitzaiela esango nuke.
Nolakoa zen Josebaren egoera pertsonala bere buruaz beste egin zuenean? Zer bizi proiektu eta ilusio zituen? Hainbat alditan esan dudan bezala, Josebak ez zuen horrelako zerbait egin zezakeenaren inolako seinalerik eman, heriotza iritsi zen momentura arte. Bere bizitza proiektuz beteta zegoen, eta horren lekuko, besteak beste, bere egutegian ageri ziren abuztura arteko inguruko jai guztiak.
Nolakoak izan ziren suizidioaren osteko momentuak? Noiz eta nola hasi zineten asimilatzen gertatutakoa? Batek ez daki nola erreakzionatuko duen hain gertukoa den pertsona baten suizidioaren aurrean. Horrelako egoerak ezin daitezke “entrenatu”, bizi egin behar dituzu nola erreakzionatuko duzun jakiteko. Asimilatu artean, egunero errepikatzen zen film bat ikusten ariko banintz bezala sentitu nintzen, momenturen batean film hura amaituko zela desio izanez, betiere. Zoritxarrez, baina, ez da horrelakorik gertatu eta errealitate gordin eta gogor horri aurre egitea besterik ez zait geratu.
Gisa horretako gertaera baten aurrean guraso batek bere buruari zer galdera egiten dizkio? Zer arrasto uzten du suizidio batek bere buruaz beste egin duen pertsonaren senideengan? Guraso moduan, semea jaio eta hil den momentura arteko egun bakoitza aztertzen duzu gertatutakoaren arrazoiren bat aurkitu nahian. Erantzunak behar edota nahi ditugu, baina kasu askotan zeure buruari egiten dizkiozun galderak erantzunik gabe geratzen dira; erantzun horiek eman ditzakeen pertsona joan egin da, eta ez da inoiz itzuliko.
195.qxp_55 24/6/18 21:59 Página 8
nalki, oso gogorra delako. Denborak, baina, bakoitza bere lekuan jartzen du; hala ere, zu zeu beste leku batean zaude betiko. Urte batzuk igaro dira jada Josebak bere buruaz beste egin zuenetik. Nola gogoratzen duzue Joseba? Noiz eta nola agertu ohi zaizue haren presentzia? Nola erreakzionatzen duzue? Fisikoki, Joseba gugandik joan zela bost urte pasatu dira, baina beti dago presente gugan. Hainbeste proiektu-
“Biziraun” elkartea sortu duzue. Zer dela eta? Zer dago elkarte horren sorreraren atzean? Elkarte horren sortzaileak edo sustatzaileak hiru pertsona izan gara, tartean nire emazte Eva Bilbao. “Biziraun” sortu dugu suizidio bidez hil diren pertsonen gertukoek babes eta sosegu espazio bat aurkitu dezaten. Baziren antzeko elkarteak beste zenbait lurraldetan (Katalunian, Madrilen, Nafarroan…), baina ez Euskal Autonomia Erkidegoan. Beharra ikusi eta hala sortu genuen elkartea. Uste duzu “Biziraun” gisako elkarte batek lagundu dezakeela suizidioa gertutik bizi izan duen pertsona baten egoera samurtzen eta leuntzen? Nola egiten da hori? Hori izan da “Biziraun” elkartea sortzeko arrazoi nagusia; suizidioa gertutik jasan duen pertsona orori babes leku bat eskaini asmo dugu. Hainbat aukera egon daitezke horretarako, eta elkarlaguntza taldearen aldeko apustua egin dugu guk. Talde horretan, hain delikatua den gai bati buruz hitz egiteko espazio seguru bat eskaintzen
“Biziraun elkartean hain delikatua den gai bati buruz hitz egiteko espazio seguru bat eskaintzen dugu” tan sartutako mutikoa izaki, normala da haren presentzia hain zabala izatea. Erreakzioei dagokienez, berriz, badira momentu tristeak, batez ere haren proiekzioa egiten saiatzen zarenean. Baina, oro har, haren presentzia nahiko maitagarria dela esango nuke.
Nola eragin dizue suizidioaren gainean gizartean hedatua dagoen estigmak? Josebaren heriotza gertatu berritan ez genuen ezer ulertzen. Oro har, jendeak ez du bere buruaz beste egin duen pertsonaren senideekin hildakoaz hitz egiten; alegia, isiltasuna da lehendabiziko erantzuna. Zuk, berriz, joan denari buruz baino ez duzu hitz egin nahi. Egoera hori gainditzea kostatu egiten da, gertatutakoa, emozio-
dugu. Taldean parte hartzen dugunok bizi izan dugu antzeko egoera bat, ondorioz, partekatzen dugun sufrimenduaren hizkuntza bera dugu. Errealitate gordin horretatik abiatuta –senideren bat suizidatu izana, alegia– elkar laguntzen ahalegintzen gara. Suizidioa aurreikusi daiteke? Pentsatu izan zenuten inoiz Joseba mutur horretara irits zitekeenik? Saihestu zitekeen Josebaren erabakia? Aurreko galdera batean aipatu dudan moduan, suizidatu artean ez zuen Josebak inolako seinalerik eman, inolako arrastorik erakutsi. Suizidatu baino egun bat lehenago, baina, utzi zituen zenbait arrasto bere buruaz beste egin zezakeela adieraziz. Arrasto horiek behar bezala interpretatu izan bagenitu, gurekin izango genuke gaur Joseba. Ondorioz, bada arlo horretan ere –suizidio zantzuen interpretazio egoki bat egitean– zereginik. Nola jokatu beharko genuke senideren bat galdu duen pertsona batekin? Gaur egun, gizarteak zer jarrera hartzen du gisa horretako egoera baten aurrean? Suizidio bidez norbait galdu duen bati lagundu nahi dionari, pazientzia handiarekin hurbiltzeko esango nioke. Gomendio batzuk ematekotan, honako hauek aipatuko nituzke: isiltasuna, entzuketa aktiboa, noizbehinka eskutik heltzea, negar egin eta egiten uztea, eta aholku inozorik ez ematea.
A
imar etxeberria
195.qxp_55 24/6/18 21:59 PĂĄgina 9
9 ORDU Ion Ulaziak (Zumaia 1977) Galiziako Cies uharteetako Batalla de Rande zeharkaldian hartu du parte. Kirolari sutsua da; bost Ironman, hamar maratoi eta auskalo zenbat triatloi eta igeri proba egin dituen. Helburu bat ezarriz gero, bete egin behar izaten duela dio; horrek egiten omen du erakargarri kirolaren mundu zoroa. Nolakoa da Batalla de Rande zeharkaldia? Hogeita zazpi kilometro ditu eta guztira, ehun igerilarik hartzen dute parte. Cies eta San Simon uharteak lotzen ditu. Ibilbide luzea du, eta korronteak eta uraren tenperatura (13-15 gradu) direla medio, Espainiako probarik luze eta gogorrenetako bat da. Baina igerilarion segurtasuna zaintzeko inoiz ikusi dudan antolakuntza talde onena zegoen han; besteak beste, kayakak, eta taldetxo bakoitzaren ondoan denbora guztian itsasontzi bat. Igerilari guztiok buia bat eraman behar genuen eta baita geo-lokalizatzailea ere. Zer moduz moldatu zinen? Ehun igerilaritatik hamargarren postuan sailkatu nintzen. 6 ordu eta 55 minutu behar izan nituen zeharkaldia amaitzeko. Gustura nago lortutako emaitzarekin, bukatzea zen helburua. Uraren tenperatura hotza zela eta, parte hartzaile batzuk zeharkaldia utzi behar izan zuten. Aurretik bost Ironmanetan parte hartu duzu. Zergatik orain igerian bakarrik? Hankako lesio bat izan nuen eta horregatik hasi nintzen igerian. Orain nire helburua hanka sendatzea da. Nola prestatu duzu Galizian egindako zeharkaldia? Ironman bat edo Batalla de Rande prestatzea ez da gauza bera. Ironmanerako, korrika, igerian eta bizikletan prestatu behar da. Oraingo honetan, ordea, igerian soilik. Entrenamenduen %70a igerilekuan eta %30a itsasoan egin dut. Aurtengo neguan ura oso hotza egon da eta behar baino gutxiago entrenatu dugu itsasoan. Martxoan hasi nintzen entrenamenduekin eta guztira 380 kilometro egin ditut igerian. Asteko bost egunetan entrenatzen dut, guztira 25-30 ordu. Normalean egunean bi orduz jarduten dut eta asteburuetan lauzpabost orduz. Zure mailako kirolari batentzat elikadura zaintzea ere garrantzitsua izango da, ezta? Oso garrantzitsua. Orain arte ez nion horrenbesteko harretarik jartzen. Zeharkaldirako prestaketekin hasi nintzenean, dietista batengana joan nintzen. Dieta aldatu eta astebetera aldaketa handia nabaritu nuen, harrituta gelditu nintzen. Dietistaren aholkuei esker gorputza ur hotzari aurre egiteko egokitzea lortu dut. Entrenamendu amaieratan ez nuen isotoniko edo suspertzaile artifizialik hartu nahi eta
dietistak hainbat suspertzaile natural gomendatu zizkidan; litro erdi esne Cola Caorekin edo supermerkatuko zukurik txarrena, adibidez. Galiziako zeharkaldian hiru kilometrotik behin antolakuntzako itsasontzi batera hurbiltzen ginen anoa jasotzeko eta geldialdi bakoitzean hirurogei gramo sartzen nituen gorputzean, dietistak gomendatuta. Txandaka egiten nuen; geldialdi batean bi gel eta banana erdi bat eta hurrengoan, Powerade botila eta banana osoa. Helmugara iristean, harrituta gelditu nintzen tripak zer ondo nituen ikusita. Orain uda dator eta zeharkaldirik ba al duzu buruan? Laster Euskal Herriko zirkuitua hasiko da: Zarautz, Deba, Ondarroa‌ Niretzat garrantzitsuena Getaria-Zarautz izango da, korrikalari batentzat Behobia egitea bezala da. Zer ematen dizu maila honetako kirola egiteak? Helburu bat edukitzea ekartzen dit, buruan zerbait finkoa izatea. Ederra da, entrenatzea asko gustatzen zait, konstantzia ematen dit. Azkenean, adikzio moduko bat da. Zerbait handia egin eta oraindik eta handiagoa egitea nahi izaten duzu.
I
tsaso waliĂąo
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Pรกgina 10
ARROAkO ESkOlA BERRIkO lANAk AURRERA DOAZ Arroabeko eskola berria egiteko lana Eusko Jaurlaritzari dagokio, baina lurrak udalarenak dira eta hari eskatzen zaio aurrez azpiegitura lanak egitea. Urrian hasi zen udala ikastetxea eraikiko den lursaila urbanizatzen:ura, argia, telefonia,saneamenduak eta aurrera begira beharko dituzten hornidura guztiak egiten.Iazko partidan kontuan hartu ziren 40.000 euro inguruko kostua izan zuten lan horiek. Bigarren faseko lanak, Eusko Jaurlaritzarenak, Altuna y Uria enpresari esleitu zitzaizkion. Urte hasieran lanean hastekoak baziren ere,
atzerapenak izan ziren esleipena sinatzerako orduan eta apirilean hasi zituzten lanak. Oinarria egiteko lurrak mugituta daude, perimetroko itxitura ere eginda dago eta pilote gaineko zimenduak moldatzen hasita daude;eraikinari eutsiko dion oinarri sendoa bilatzen hasita alegia. Horren gainean joango da gero eraikina. Urtebeteko epea dute lan horiek amaitzeko. 2019ko aste santuetarako edo bukatzea aurreikusten da, baina seguru asko 2019-2020 ikasturte hasieran estreinatuko dute eskola berria. Altuna y Uriak lanak bukatzear dituenean, udalari dagokio berriro azken erremateak ematea; lurrak, espaloiak, aparkalekuak markatu, farolak jarri eta horrelako lanak egitea. Beste 75.000 euro aurreikusten dira azken faseko urbanizazio lanetarako. Eskola berria eraikita, ikasle guztiak eraikin berean biltzea lortuko da.Orain arte hiru zatitan banatuta zeuden 70 ikasle inguru. 2012an jarritako prefabrikatuak ere ez zuen arazoa konpondu. Berria egiten denean, eraikin berean egongo dira jangela eta psikomotrizitate gela ere. Oraindik den-dena ez dago zehaztuta; esate baterako, Arroako eskola txikian, proiektu bat lantzen ari dira eskolako patioak nolakoa izan beharko duen denen artean erabakitzeko. Aztertzeko dago oraindik, gaur egun ikastetxeak erabiltzen dituen lokalekin zer egin. Prefabrikatua eraman egingo dute, Hezkuntza Sailak alokatutakoa baita. Baina, gainerakolokalak auzotarren eskura geldituko dira.
ElIZA EtA kANPANDORREkO lANAk Iazko abenduan izan zen tximistaren kanpandorreko ezbeharra. Ordudanik lanean ari dira elizako konponketetan. Behin aldamioa eta garabi luzea jarrita, kanpandorretik eroritako harriek teilatuan egindako zuloak konpontzeaz gain, teilatu guztia berritzeko aprobetxatu da. Sakristi gaineko zatia berritzea falta da, uztaila hasierarako bukatuko dute. Uztailean zehar, kanpandorrearen neurri zehatzak hartu eta harriak prestatzen hastea aurreikusten da. Harrizko pieza guztiak dituztenean, tailer batean dena muntatuko da, gero, azken zehaztasunak egin eta abuztu erdi aldera, harri bakoitza bere lekuan jartzen hasiko dira. Lau edo bost hilabeteko lana izango da. Eliza barruko elektrizitate lanak ere egiteko daude, abuztuan hasiko dira honetan ere. Koldo Intxausti apaizaren esanetan, seguruarekin hitz egiten ari dira organoarekin zer egingo den erabakitzeko. Momentuz harmoniumarekin moldatu beharko dute. Aldamio zati bat kentzen ari dira, baina dorreari eusten ari den zatia ez da kentzerik izango oraindik. Garabia ere oraindik luzerako egongo dela aurreikusten da. Hasieran elizaren sarrera nagusi aurrean muntatzekoak baziren ere, sakristia aldean
jarri zuten. Horregatik, festetan, barrerak jartzen direnean 30-40 bat eserleku gutxiago sartuko dira. Gainerakoan plaza osorik muntatzeko moduan izango da. Dena dela, dorrearen barrenean ez da ezkutalekurik jarriko, pare horretan aldamioa egongo baita, baina, musikarientzako tranpal txikiari ez dio eragingo (aurten barrera guztiak berriak izango dira, baita musikarientranpal hori ere).
han eta hemen lanak
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Pรกgina 11
Frontoiko eserlekuak berrituko al diren galdetuta, Unanuek ezetz erantzun du, lehendik zeudenak garbitu eta txukunduko direla. Kanpoko itxurari dagokionean ere, berritu gabe geldituko den frontoiko aldeari ere ez zaiola ezer egingo gaineratu du. "Diru asko gastatzera goaz, ez dago beste ezer egiteko dirurik".
1
kIROlDEGIA BERRItZEkO lANAk Kiroldegiko lanen faserik zikinena pasatu da. Eraikinak oinarri sendoa izateko,piloten gaineko zimenduak jarri beharra izan da, lur azpian harria bilatu beharra alegia, gero horren gainean egitura guztia eraikitzeko. Hori, normalean ez da lan erraza izaten, are gutxiago horrelako gune batean;jakinekoa zen lur azpian hutsune, mina zulo eta errekatxoak daudela. Nahi baino gehiago luzatu da, baina bukatu da faserik txarrena. Hemendik aurrera ez dela horrenbeste hauts aterako jakinarazi du hirigintzako zinegotzi Gorka Unanuek, eta eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei, izan duten pazientziagatik. Unanueren esanetan, hemendik aurrera, egitura goraka hazten ikusiko dugu. Frontoia eta gimnasioa bereiziko dituen hormako lehen burdinazko egitura jarrita dagodagoeneko. Bien arteko horma guztiz ixten denean,frontoiko lanak errematatzen hasiko dira. Gimnasioko lanek aurrera jarraituko duten arren, frontoia erabiltzeko moduan izatea da helburua. Frontoiko sabaia konpondu dute eta ezker hormaren gainazala eta frontisa indartu eta txukundu dituzte. Beltzez margotzea falta da. Dena garbitzen eta puskatuta dauden kristalak ordezten ere lan handia dago. Hirigintzako zinegotziaren nahia, urte bukaerarako frontoia erabilgarri egotea da. Gimnasioko lanek aurrera jarraituko dute eta datorren urtean martxo alderako edo bukatuta egotea aurreikusten da. Aurrekontuei dagokionean, Unanueren esanetan,aurreproiektua egiterako orduan bi gauza hartu omen ziren kontuan:Foru Aldundiak 600.000 euroko diru-laguntza agindu zuen gehienez, eta udalak beste horrenbeste jarri beharko zuen. Horren arabera, diru-laguntza eskatzerako orduan, 1.200.000 euroko aurreproiektu bat egin zen. Behin diru-laguntza onartuta, proiektu erreala egin zen, benetan gero egingo zen lanaren proiektua eta 1.600.000 euroko aurrekontua izango zuela onartu zen udal batzarrean (EH Bilduren aurkako botoarekin). Harrezkero, gimnasiorako makinak erosteko beste 200.000 euroko igoera izan du aurrekontuak; beraz azken aurrekontua 1.800.000 eurokoa da.
1
ZUBIMUSU EtA IDIAZPI ARtEkO IGOGAIlUA Igogailuak hartu behar zuen altuera maximoa hartu du. Igogailutik kalera datorren pasarelari eutsiko dioten hiru zutabeen
oinarriak edo zapatak ere eginak daude. Lurrean, pasarelaren bukaera non izango den ere finkatuta dago. Ekaina bukaeran, zutabe horiek jarri eta pasarela muntatzen hasiko dira.Izarraitz aldera igogailuaren dorreak izango duen kristalera jarri eta igogailua bera instalatzea faltako da orduan. Behin azken urbanizazio lanak eginda, abuztuan bukatzea aurreikusten da. 300.000 euro inguruko kostua izango du. Alonderoko eraikinaren ia kontra joango da pasarela eta aldapa oinezkoentzat bakarrik geldituko da. Gesalaga eta Portale kaletik beherako bidea autoentzat itxita izango da. Igogailua egitea erabakitzeko orduan, hainbat aukera aztertu zirela adierazi du Gorka Unanue hirigintza zinegotziak. Alde batetik, Idiazpi auzunean eskailera elektrikoa jartzea oso garestia ateratzen zen eta gainera gurpildun aulkientzat ez zuen balio. Horrela, Idiazpiko bizilagunakez ezik, Zubimusu kaleko herritarrak ere kontuan hartu dira.
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 12
danbolin.eus
2018ko Udal aurrekontuen igoera onartu du Udalbatzak aldeko 6 eta kontrako 5 botorekin 2018ko Udal aurrekontuen igoera onartu zuen Udalbatzak, EAJren aldeko 6 eta EH Bilduren kontrako 5 boterekin. Guztira 1.201.285,45 eurotako igoera izango da. 5.525.746,87 eurokoa zen aurrekontua eta zifra honi Udalbatzak onartutako igoera gehituz gero, 6.727.032,32 eurotan geldituko da.
Antzerki astea
M ANU
I ZETA
Ekainaren 24an hasi zen aurtengo Antzerki Astea eta hilaren 30a bitartean hainbat obra ikusteko aukera egongo da. Guztira, bost antzezlan egongo dire ikusgai aurten eta 40 aktorek hartuko dute parte. Amancay Gaztañagak sortu eta zuzendutako “Elurra” tragikomediarek zabaldu zuen jaialdia. Antzerki eskolako 14 “beteranok” hartu dute parte obra honetan. Ekainaren 27 eta 28an aldiz, hirugarren kurtsiko ikasleek Molieren “Alegizako gaixoa” komedia antzeztuko dute. Ekainaren 29an, kanpotik etorriko diren bi konpainiaren txanda izango da. Lehenengo, Atx Teatroa konpainiaren eskutik, Iñaki Ziarrustak “Tomiris” antzezlana eskainiko du. Hamabost minutuko atsedenaldiaren ostean, Miren Gaztañaga eta Iraia Elias igoko dira oholtza gainera. Bilboko Pabellon 6-eko antzerki topaketetan Kriseilu saria eskuratu zuen “Agur eta Dolore” antzezlana eskainiko dute Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean. Azkenik, interpretazio eskolako gaztetxoenek emango diote amaiera aurtengo Antzerki Asteari. Ekainaren 30ean, Shakespearren “Errege Gaua” antzeztuko dute Mikel Ibargurenek zuzenduta.
Feminismotik (h)astea Txoko feminisak, Gaztetxeak eta Gaztedi sailak “Feminismotik (h)astea” egitasmoa antolatu zuten ekainak 11 eta 16 bitartean. “Emakumea oinarri hartuta antolatutako astea da, gure historia, gure beharren lanketak eta eremu publikoan daukagun lekua landu ditugu” adierazi zuten Txoko Feministako kideek. Hilaren 11ean “Klase feminismoaren oinarriak” hitzaldia eskaini zuen Nahia Santander bilbotarrak Gaztetxean. 14an aldiz, emakumeei zuzendutako Gorputzari tratu onak tailerraz gozatzeko aukera izan zen Haizea Egiguren Harremanitzeko kidearen eskutik. Musika doinuekin amaitu zuten egitasmoa Bargaztak oholtzan saioarekin. MICE eta ON taldeak igo ziren Gaztetxeko oholtzara eta ondoren, DJ Turtukiñaren musikaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea Dozenaka lagun bildu ziren Altsasuko gazteen auzia salatzeko Gaztetxeak “Altsasukoak askatu. Elkartasunak ez du etenik. Muntai polizialik ez” lemapean deitutako kontzentrazioan.
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 13
3 1
GUAIXE . E US
Agiro Mendi klubak antolatutako XVIII. Ibilaldi Neurtua
tritoiena mendi lasterketa irabazi du Jon Alberdik
225 partaide izan ziren Agiro Mendi Klubak hilaren 17an antolatutako ibilaldi neurtuan. Mendizaleek bi ibilbide egiteko aukera izan zuten; bata luzea, 32 kilometrokoa eta bestea motza, 20koa. Giro ederra izan zuten parte hartzaileek eta balorazio oso ona egin du mendi klubak.
Hilaren 16an Arbizun (Nafarroa) jokatutako Tritoiena mendi lasterketa irabazi zuen Jon Alberdik. 74 korrikalarik hartu zuten parte eta guztira, 19.5 kilometro egin zituzten. Lasterketan parte hartu duen lehen aldia izan da eta emaitzarekin “oso gustura” agertu da. “Hasieratik bigarren postuan joan nintzen eta bigarren kilometrora iritsi ginenean aurrea hartu nuen. Azkenean, bost minutuko aldearekin irabazi nuen” azaldu du.
IX. Ekainfest “Bizi Historiaurrearen xarma” lelopean, Ekain bailara promozionatzea helburu duen Ekainfest jaialdiaren bederatzigarren edizioa egin zen ekainaren 23an. Bi gunetan, egun osoan zehar banatu zituzten ekimenak: Zestoako herrigunean eta Ekainberrin eta Sastarrain bailaran. Bi guneak batzeko “Tren txu txua” ibili zen. Herriko plazatik atera eta Sastarrain baserri eskolaraino joaten zen, Lili jauregian eta Ekainberrin geldialdia eginez. Lili bisitatzeko aukera izan zen doan, Ekainberriko geltokiak historiaurrean nola bizi ziren ikasteko aukera eskaintzen zen; ehiza, sua... Sastarrainekoak berriz, pottokak eta baserri mundua bertatik bertara ezagutzekoa. Herriko tabernariek pintxo eta menu bereziak eskaini zituzten. Aurtengo Olinpiadek berezitasun bat izan dute, urteroko “beteranoez” eta Ekainberriko lan taldeak osaturiko taldeak errekreazio moduko bat egin zuten, garai hartako bizimodua erakusteko ikuskizuna izan zen.
Itxaropena Dantza taldearen emanaldia Urtero legez, kurtso amaierako ikuskizuna eskaini zuen Itxaropena Dantza Taldeak. Kiroldegiko lanak direla eta, aurtengo emanaldia Laranjadi plazan egin zuten. 7 eta 14 urte bitarteko sei talde eta helduen taldea arituko ziren oholtzan, guztira 80 dantzari inguru musikarien laguntzaz. Ekitaldia hiru zatitan banatu zuten. Lehenengo zatian, Gipuzkoako brokel zikloko dantzak egin zituzten. Bigarrenean, erromeri eta plaza girokoak eta amaitzeko, azken zatian, Luzaide (Nafarroa) inguruko dantzak.
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 14
botalibrean
Udako gau luzeak.
Lerro hauek irakurtzen dituzuenerako sartuak izango gara udan. Eguraldiak dioena dioela ere, solstizioak emana izango baitu sententzia. Suaren inguruan dantzan eta garren gainetik saltoka ibilita egongo zarete bat baino gehiago, eta ni ere bai seguru asko! Espero dut urte osoko gauza txarrak sutan erreko zenituztela, datorrenari gogoz eusteko, irribarretsu eta indarberrituta. Urteko egunik luzeenek goia AAzken hilabeteetan jotzearekin batera gertaera gogor eta latzen inguruan ibili gara, hainbat indarheltzen dira herrikeria eta justizia kontu direla medio: generoen tratuen inguko festak ere. Eta festekin batera jotzen dute rukoak, bullying-a, Kataluniako gaia, “la manada”, Altsasuko goia erasoek. Azken bizpahiru udak gogorrak izan gazteak... Nire barne elkarrizketa eta kanpo tertuliek okupadira Euskal Herrian, baina ez aurreko urteetan baituta izan naute. no eraso gehiago egon direlako, salaketa gehiago Oso erraza egiten zait izan direlako baizik. Salaketa horiek alde onik baekintza justifikagarriak eta dute, mugimendu feministak erasoen aurrean justifika ezinak epaitzea, perduen jarrerak hartutako indarra da. Ikusi ditugu tsona onak ala txarrak, ekinplazak beteta, kaleak pankartaz josita, txapak butza zuzenak ala okerrak, ebazlarretan... Herri oso bat eraso matxisten aurrean. pen justuak ala ez-justuak Baina horren kontrara, ikusi dugu talde bortxakeikustea. Epaile lanetan denok ta bat zein merke ateratzen den frogaz betetako aritzen gara, epaile izan gabe. epaiketa batean, (in)justiziaren esku geratzen gaKomunitateak ere gaizkileen renean. eta biktimen begiratua indarEta berriz ere begiratu guztiak biktimaren tzen du, bakoitzaren rolak indartuz. Horrela hezi gaituzte. gainera. Nola jantzita ote zihoan, mozkortuta ote Hala ere, nik nahiago dut bizitzari beste modu batean zegoen, berak nahi zuelako joan ote zen etxepe begiratzea. Nire betaurrekoekin ekintza batzuk nire beharrehartaraino, zer egiten ote zuen ordu horietan hekin eta baloreekin lerrokatuta daudela ikusten dut; eta beste mezortzi urteko neska batek Iruñeko kaleetan babatzuk aldiz, oso urruti daudela. Niretzat zentzua du gizakarrik, eta abar, eta abar. Eraso guztien ondorenkiok egiten duguna geure beharrak asetzeko egiten dugun go lelo bera. Baina (in)justizia epaitegiak gure essaiakera moduan ikustea; eta egia da, kasu batzuetan dorpeku ez badaude ere, justizia soziala bai. Jar ak, traketsak, mingarriak eta beste batzuetan tragikoak izaditzagun behingoz begiak erasotzaileen gainean, tera ere iritsi gaitezkeela. eta uda honetan has gaitezen gure esku dagoena Orain, aitortu behar dut ez zaidala erraza egiten ari azegiten; tokatuko baitzaigu, seguru, “piropo”ren ken hilabeteetako kontuekin. Hala ere, gizartearen eboluzioan bat, olagarroren bat edo txiste txarren bat ikusi, itxaropena izan nahi dut, ekintza mingarriak eta kaltegarriak entzun edo sentitu beharra. Laguna bada, ez jusegiten ditugunean behar dugun laguntza, babesa eta baliabitifikatu haren jarrera “mutil ona da, baina gaur deak nahiko nituzke gure ezintasun, zauri eta itsutasunak mopixka bat edanda dago” edo horrelako komentadu eraginkorrean eta zainduan kanporatzeko. Zigorra merezi rioren batekin; zure laguna da eta moztu kontua. izatean ez dut sinesten, horrek gizakion zailtasunetan ez baitu Ezezaguna bada, baina norbait deseroso ikusten laguntzen, ezta egindako ekintzen erreparazioan ere. baduzu, laguntza eskaini eta behar baldin badu Mintzen gaituztenean ere behar dugun ulermena, laeman; eta zuk, jakina, ez egin horrelakorik! guntza, babesa eta ahalduntzeko beharrezko ditugun baliabiFestak denok gozatzeko dira, aske, beldudeak eskuratzeko gaitasuna izan nahiko nuke. Eta zergatik ez, rrik gabe, nahi dugunarekin eta nahi dugunean, egilearen aitorpena ere iritsi daitekeela uste dut, benetako baina biok nahi badugu bakarrik. erreparazioa egoteko, beharrezko prozedurak martxan jarriz. Disfrutatu uda, atseden hartu eta gaiztoak Martin Luther King, diskurtso batean, “Amets bat izan, baina inori kalterik egin gabe! dut” esan zuelako egin zen ezagun; eta ez “Kexa bat dut” esan zuelako. Zentzua baldin badu, praktika dezagun ametsak, beharrak eta desirak adieraztea; kexatan bueltaka irtenbiderik gabe aritu ordez.
Nire ametsa.
N
erea mendizabal
I
tsaso zubiria
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 15
Urzale ezezagun batek Lisboan errebelatutako argazki sorta bat dugu hemen hizpide. 1952 eta 1953ko udatan atereak dira eta nahiko kalitate onekoak gainera. Oso baliagarriak dira horrelako argazkiak begira-begira, patxada osoz, aztertzeko eta, jakina, turismo-zaletasunak ikusteko: Zeri erreparatzen zioten Zestoara etortzen ziren urzaleek? Zein leku zituzten gustukoenak? Zein bista zituzten kuttunen? Gu hemen saiatu gara portugaldar haren begiekin begiratzen argazkiei baina ez dugu geure begirada azaltzeko ere beldurrik izan. Argazki denak Lisboako Instanta etxean errebelatuak dira. Beraz, pentsa dezakegu gure urzalea lisboarra izango zela. Chiadoko Rua Nova do Almada 55-57an zegoen garai hartan argazki denda hura, Alta-tik Praça do Comércio aldera aldapan behera doan kale hartan, Livraria Ferin zoragarriaren inguruan. 1937an sortutako etxea da Instanta, eta Iberiar Penintsulako laborategirik handiena izatera iritsi omen zen.
5
C
elebrityei buruzko txutxu-mutxuak eta beren bizitza pribatuak airatzea modan jarri baino askoz lehenago, Zestoako udaldiaren irudi mitikoa izaten zen moda-modan jantzitako familia aberats haiek haiga batean gure hoteletara etortzen ikustea. Kotxe handi eta luxuzkoei, gehienetan amerikarrei, deitzen zitzaien haiga. Barreiros etxeak egindako Dodgeak ziren hemen aipagarrienak. Urzale kanpotarren artean, portugaldarrek eta kubatarrek zuten ospe gehien. 1920ko hamarkadan portugaldar dezente etorri ohi zen Espainiara baina, gerra ostean, Francoren erregimenak erraztasun gehiago eman zituen bi estatuen arteko turismoa indartzeko. Amalia Rodrigues fado kantaria, Espirito Santo bankaria, Manuel Marques Gastão kazetaria... Zestoak izen handia zuen Portugalen eta hango kazetariek etengabe eta asko goraipatuz hitz egiten zuten gure herriaz eta euskal kostaldeaz.
1
*** Hasieran esan bezala, gerra ostean frankismoak Portugalen eta Espainiaren arteko harremanak erraztu egin zituen, biak ala biak diktadurak ziren-eta. Kazetari portugaldarrak asko famatzen zuten euskal kosta (artean Mediterraneoko turismooldea hasi gabe zegoen). Hainbat gauzek erakartzen zituzten urzaleak hona: lasaitasunak, hizkuntzaren antzekotasunak – gaztelera eta portugesaren artekoak, jakina–, eguraldiaren gozotasunak eta berdetasun eta freskotasun hark, Lisboakotik hain desberdina zen paisaia hark... Gainera, beraiek han hirian bertan-bertan Tajo ibaia dute, tamainagatik ia itsasoa ematen duena, baina hemen ere hurbil-hurbil zeukaten Kantauri itsaso kementsua, turistei oso erakargarria gertatzen zitzaiena. Zestoan, hemengo berdetasunak eta baserri giroak ematen zien atentzio gehien kanpotarrei. Argazki honi begiratuta, nahiko garbi dago hori. Lehendabizi, Izarraitzen itxurak, hain mendi zorrotza izateak erakarriko zuen argazkilaria. Eta ondoren, argazkiaren luze-zabalean ageri diren soro-zelaiak: garia, hainbat sorotan jasota jada, eta artoa nabarmentzen dira; goi aldetan, berriz, zelaiak. Ikusgarria izango zen Lisboako kalekume batentzat berdetasun hori dena, eta tartean urre koloreko galsoroak. Apropos lagatzen ditu bigarren plano batean Zestoako etxeak, eta ez du batere beldurrik horiek erdi-erditik mozteko, naturak du-eta hemen lehentasuna. Ba ote zuen gure argazkilariak Pio Barojaren berri? Auskalo. Hortxe ageri da, argazkian barrenean, idazle/medikua bizi izan zen etxea, eta argazkiko ikuspegi hauxe da hark egunero-egunero ikusten zuena eta hainbat liburutara eraman zuena (Eta idazteko ideia utzirik, leihoko kristaletatik, hosto berde argidun parraren adar artetik, begiratzen ditu bidea eta zubia eta neskatxak, buruan suila hartuta hura zeharkatzen, eta urrutian, mendiak pagadiekin eta arte basoekin, eta haietan kulunkan dabiltzan behelainoak. / Aizkorriko etxea).
BATEN
···
···
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 16
*** Zestoako herriguneak, inguruko herriek bezala, ez zuen ezagutu artean industriaren eraginez sortutako etxegintza erotu hura, 60ko hamarkadan hasiko zena, eta, ondorioz, hotel ilaraz aparte, kaskoa besterik ez da ikusten argazkian. Arozena aldea, Aristondo, Gurutze aldea, Zubimusu, Idiazpi... baratze eta soroak dira oraindik; baserri giroa kaleetxeetaraino sartzen da. Lisboako erdi eta goi mailako udatiarrei ez zitzaien oharkabean pasako irudia; izan ere, 700.000 biztanle bazituen ordurako Portugalgo hiriburuak eta hura hiri-hiria zen, eta gurea herrixka pintoresko bat. *** Argazki honetan, lekua edo kokapena bera ez da berria guretzat, inguru horri ateratako beste hainbat argazki ezagutzen ditugu-eta. Hemen, batez ere, atentzioa ematen du giroak “anbienteak”, eta horretxegatik aterako zuen argazkia lisboarrak: ezker aldean, andre bat eta oso apain jantzitako mutil koskor batzuk Laranjadira begira. Horien eskuinean, gizon bat tente, egunkaria leitzen.
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 17
*** Hemen, deigarria egiten da Zunzunegiko txoko horrek duen zahartu itxura eta, kontraste gisa, modamodako produktu baten errotulua ageri da denda aurrean. Gerrako estutasunak neurri batean bukatuta, jendearen kontsumo ohiturak aldatzeko joera bultzatu zuen kapitalismoak, emakumeen erosketa ohiturak barne. Horretaz laster jabetu ziren enpresa handiak, eta produktu berriak merkaturatzen hasi ziren, esate baterako, Maggik eskaintzen zituenak: haragi-salda deshidratatua pastillatan, patata-purea, sopa eta kremak... Kanpotarrei nahiz herritarrei, Maggiren errotuluak modernitatea denon eskura zegoela erakusten zien. Jakina, ez zion horrek deitu arreta argazkilariari baizik-eta arkuak. Ezta harri biribilez egindako plazako zoruak ere; harri zuri-beltzez egindako Lisboako mosaiko haien aldean kaskarra iruditu ote zitzaion?
7
Kaleokerretik plaza aldera beste gizonezko bat dator, patxadatsu, eta beste bi eserita daude Herrero taberna aurrean. Hiru neska pinpirin hizketan eta, azkenik, karro zahar bat toril izkinan paratuta. Ezer ez eta festa.
1
*** Lisboar bat ez zen harrituko Lauiturrieta inguruan ikusten ditugun aldapengatik, han ere dena da aldapa-eta, baina harridura eragingo zion hain bertan naturarekin topo egiteak. Pausu batzuk emanda bakarrik jada mendi eremuan zeuden, eta baserritarrak, lorezainak bailiran, ingurua txukun-txukun zaintzen ikusiko zituzten. Guri gaur egun gertatzen zaigun bezala, orduko turista portugaldarrek ere zubia, garbilekua, iturria, txoko polit hori berdintsu ikusiko zuten. Eta Zestoak ordurako etxe guztietan Beliosoro aldetik ekarritako ura zeukan arren, urzale portugaldarrei ez zitzaien zaila egingo imajinatzea emakumeak arropa garbitzen han garbilekuan edo neska gazteak ura suilean eramaten; Lisboako iturri monumental haietan ere (El-Rey, Carmo, São Estevão...) ikusten zituzten-eta antzeko irudiak. Chafariz do Quatro Canos deitzen ote zieten portugesek gure iturriari? Chafariz, hala deitzen baitiete portugesek iturriei. Argazkiko Laiturrieta ingurua oraingo antzekoa zen, orduan ere. Errepidea askoz sastarragoa, hori bai. Bide bazterreko hormak, garai batean oso ohikoak zirenak, nonahi. Garia eta artoa hemen ere. XVIII. mende amaieran Gesalagako zubia (bainuetxe inguruan) egin zen arte, bide horixe zen Errege bidea edo bide nagusia, Azpeitira joateko erabiltzen zena.
*** Lisboan izan den edonork daki zein den hango erakargarritasun turistikoetako bat: aspaldi-aspaldiko itxura duten tranbia horiak (edo gorriak). Modelo zaharrenek –duela ehun urte inguru martxan jarritakoek– ikaragarrizko antza dute Urolako trenarena eta guztiz litekeena da 1952ko udan hona etorri zen kanpotar hark ere lotura hori egitea. Han hirian barrena ibiltzen dira, ordea, eta hemen baso eta zelai artean ibiltzen zen, ingurunearen kolore berdera egokituta, kameleoia bailitzan.
F
ernando arzallus
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Pรกgina 18
SARIA JASOtZEkO 3 HIlABEtEkO EPEA
Euskal Herriko festen berri emanez hasi zuen bere ibilbidea, Euskal Telebistako Jaiak saioan, baina Xabier Euzkitzek gidatzen zuen Sorginen Laratza programan egin zen ezagun Jon Artano, gure pertsonaia. Bertsozalea da eta izan da, eta zaletasun hori tarteko, ETB1eko Hitzetik Hortzera saioko aurkezle izan zen urte batzuetan. Irratira egin zuen salto ondoren, eta Amarauna saioan entzun ahal izan genuen kontu-kontari, ozeanoa zeharkatzeko erabakia hartu zuen arte. Gaur egun EITBko Hego Amerikako berriemailea da, eta ozeano handiaren bestaldetik dihardu hango berri ematen.
o ditugu erantzunak postontzian! jas ere oan ing ora , ala bez tan hile o Aurrek n dugu eta honako honek irabazi du bi egi a ket zoz z, une dug ra aie am rte stu Ika a Erretegian: lagunentzat bazkari edo afaria Aranet
Patxi Aramendi
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Página 19
Antzerki asteko azken emanaldiak
27-28 29
AN
Moliereren “Alegiazko gaixoa” komedia. OSTIRALEAN
age n d 12 a 13
Atx Teatroa konpainiaren eskutik, Iñaki Ziarrustak antzeztutako “Tomiris” antzezlana eta Miren Gaztañaga eta Iraia Eliasen“Agur eta Dolore” antzezlana, Amancay Gaztañagaren zuzendaritzapean.
30 28 29
LARUNBATEAN
Gaztetxoenek “Errege Gaua” antzeztuko dute OSTEGUNA
Euskal jatorriko ardoen kata Laiaken 19:30ean. OSTIRALA
Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera lemapean elkarretaratzea plazan 20:00etan•Zineko musika banden kontzertua Arimaz orkestrarekin 22:30ean Euskal Herria plazan.
30
LARUNBATA
IV. Iraetako trenen topaketa. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
UZ
TAILA
06ostirala 07larunbata 10asteartea 13ostirala 14larunbata
ZZ Jazz Band taldea 19:00etan Laranjadin.
Astinduk antolatuta, ibai garbiketa auzolanean.•Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin bertso afaria Narrondoko Gure Ametsa Elkartean (25 €). Odol ateraketak anbulategian, 18:00etatik 20:30era.
F11 argazki taldeak antolatuta, V. Argazki Rallyko sari banaketa.
Erniora irteera Lasaoko Auzo Elkarteak. Jubilatuak autoan eta gainontzekoak oinez. Zelatunen bazkaria egingo dute.
Sankristobalak Narrondon
06 07 08
OSTIRALA
20:00 suziriak 21:30 Mus eta Eskoba txapelketa.
LARUNBATA
17:00 ume jolasak eta txokolatada. 18:45 Gorriti-Lopeneren animaliak. Amaieran entzierroa. 21:00 sardina jana doan eta Iratzar erromeria. IGANDEAJaien 50. urteurrena 11:30 desafioa "Oikiako Peio" astoarekin eta Itziarko "Jun o lehertu" giza proba taldea. Lehen aldiz plazaratuko dute 345kg-ko "Billabier" harria. 13:00 herri kirolak. 14:30: 50. urteurreneko bertso bazkaria: Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariak. Izen ematea: 648828298 edo 628245780 zenbakira deituta. astearteaKristobal Deunaren eguna. 10:30 Idiakaitz Txistulariak. 11:00 herri meza eta hamaiketakoa. 19:00 demak; Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldia, Araitz eta Garazi trikitilariekin. Ondoren Karpa azpian sagardo dastaketa pintxoekin.
10
9
EKaina
1
Karmenak Arroabean
OSTEGUNAJubilatuen eguna
12.00 Jubilatuentzako meza. Ondoren, jubilatuen pala partidua. 14.00 Jubilatuen bazkaria Ederki elkartean. Jurgi eta Izarorekin erromeria. 18.00 Pala txapelketako finala. 19:00 txupinazioa eta bandera igoera BTK batukadarekin. Pintxo Lehiaketa Herrikoia. 22.00 Bertsolari Gazteen III. Saioa OSTIRALAUmeen eguna 10.00 Ume jolasak eta umeen bazkaria. 15:00 puzgarriak. 17:00 Txokolatada eta apar-festa. 18.00 Emakumeen pilota partidua eta BTK batukadarekin poteoa. 21.30 Herri afaria frontoian. 23:00 La Jodedera talde kubatarra eta erromeria Bide Batez taldearekin. Goizaldera arte, Zumaiako DJak txosnan. LARUNBATAKoadrilen eguna 11:00 Paella lehiaketa. 14.30 Koadrilen bazkaria eta koadrilen arteko jolasak “Lopeneren” zezenekin. 23:00 Kontzertuak: 2zio ,Xutik eta DJ Bull.
14 15
IGANDEA
Diana Idiakaitzekin. 12.00 Meza eta Itxaropena dantza taldea. Lopeneren abereak. 18.00 Arroa Beheko X. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Sagardo dastaketa eta pintxoekin. 21:30 Herri Afaria. Josu Rodrigez DJarekin gaupasa. ASTELEHENAKarmen eguna 6:00 Karroza. 12:00 Meza Nagusia. Itxaropena. 17:30 Patata Tortila lehiaketa. 20:00 Tio Teronen Semeak. 22:00etan Erein taldearen kontzertu akustikoa. 00:00etan sirena hotsa.
16
Santio-Santanak Arroagoian
23
IGANDEA
11:30 Txupinazoa. 12:00 Igarategi igoera. Mozorro poteoa eta herri bazkaria. 16:30 karaokea. 17:30 apar festa. 19:30 herritarren arteko kirolak. 23:00 Kupela. DJ Pajarito.
24
ASTELEHENA
12:00 Puxka Muxka Zirkus. 18:30 asto probak. 21:00 herri afaria Joxe Ramon “Akulu”eta Aitor Salegi bertsolari eta trikitilariekin. 23:30 Erromeria Izer eta Alabierrekin. 03:00 Olaberri DJren emanaldia. 06:00 txokolatada eta gaupaseroen argazkia. ASTEARTEASantio eguna 10:00 Meza. 11:00 patata tortila lehiaketa. 11:30 Idiakaitz. Sagardo lehiaketa. 12:00 esku pilota finalak. 16:00 parapente txapelketa. 18:30 herri kirolak. 22:45 Erokomeri. DJ Pajarito. ASTEAZKENASanta Ana 11:00 Meza. Itxaropena. Adinekoentzat hamaiketakoa. Bingoa. 16:30 ume jolasak eta txokolatada. 18:30 Gorriti. 22:00 argazki proiekzioa. 22:30 Irati eta Ametsek. Otarraren zozketa.
25 26
zure
hemen publizitatea 640 917 626
195.qxp_55 24/6/18 22:00 Pรกgina 20