Ekaina 2020

Page 1

217.qxp_55 21/6/20 23:20 Pรกgina 1

2020 ekaina

217 zk.


217.qxp_55 21/6/20 23:20 Pรกgina 2

640 917 626

943 052 761


217.qxp_55 21/6/20 23:20 Página 3

3

Ataritik sukalde barruraino

Dena ez da uste dugun bezalakoa. Itxurak ez du beti barrukoa eskaneatzen. Gehiegitan egingo dira aurreiritziak, ziur nago. Ikusten ditugu etxe bateko fatxadak, pertsona baten oinetakoak, ume baten arropak, baten kotxeak, bestearen maskotak, baten afizioak, bestearen jarrerak, ohiturak, zaletasunak, aurpegi alaiak eta tristeak… Eta azkar asko egin ohi da edozeinen bizitzaren pelikula. Ideiarik jakin gabe, edo gutxi jakinda, askotan. Danbolin-en makina bat kontakizunek harritu gaituzte, poztu ere egin gaituzte batzuek, entretenitu askok, tristetu beste batzuek… Horretan ibili ohi gara, herritarren edo herrian bizi direnen kontuak jakin eta azaleratu nahian. Erredakzioan izen asko aipatzen dira. Izan ere, herrian jende asko daukagu kontu bitxiekin. Eta kontu bitxi asko daude jendeak kontatu nahi dituenak. Horretarako, zenbat telefono dei, zenbat ehiza kalean, zenbat sokatira… Eta ez da beti baiezkoa jasotzen dugun erantzuna. Ulergarria da, intimitatearen giltza ez zaio edozeini ematen-eta. Edota giltza eman gabe, denak ez daude prest esperientziak konpartitzeko. Ez behintzat etxekoa ez den bati kontatzeko. Hori izan da gakoa herritar batzuen istoriotara iristeko. Etxeko batek elkarrizketatuz gero, tira, kontatzeko prest. Eta honela sortu da atal berria: Jardunian, sukalde giroan. Gertukoaren babesean baietz esan du Mari Karmen Uriak. Eta aurrerantzean beste batzuek ere baietz esango dutelakoan gaude. Danbolin-en kanpoko itxurarekin bakarrik ez gelditu, beraz. Azalak pista bat eman baldin badezake ere, barneratu gabe ezin jakin aleak zer dakarren. Gozatu Korosagasti-ren nondik norako batzuekin ere. Atzekoz aurrera edo aurrekoz atzera dastatu, egongelan, komunean edota sukaldean. Eta edozein ekarpenekin etorri gurera, lasai. Akaso malabarismotan harrapatuko duzue erredakzioa, zenbaki bakoitza eta webgunea osatzeko eginbeharreko horretan. Etxe guztietako sukaldeak dute berea. Gureak ere bai. On egin!!

diruz lagundutakoa

maialen kortadi iparragirre

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


217.qxp_55 21/6/20 23:20 Página 4

Izozkiak tarteko Saltsa ederrean sartu nauk, Iñaki! Pixkanaka-pixkanaka normaltasunera bueltatzen ari garela ematen du. Lehenik eta behin, Iñakik adierazten zuen moduan, besarkada handi bat pandemia honek utzi dituen ondorioak jasaten ari direnei. Gerora etorriko denari aurre egitea besterik ez dugu! Iñaki Izetari erantzunez, egia esan, faltan botako ditut arratsaldeko zortzietan txaloak eta gero ematen genuen “kontzertu” hori, herriko beste hainbat musikarirekin batera. Berrogeialdian, “kontzertu” horiek besterik ez ziren egoten nire agendan, eta bertan sortzen zen giroa oso polita izan ohi zen. Gainera, bizilagunekin hitz egiteko aukera paregabea izaten zen; aurpegi desberdinak ikusi, bakoitzaren egunerokoa elkarri azaldu.... Orain, ordu tarte horretan, alde batetik, unibertsitateko azken-txanpari aurre egin eta lan pixka bat egitea pentsatzen dut. Unibertsitateari dagokionez, Pedagogia gradua ikasten ari naiz, eta lehenengo lauhilekoa Tarragonan pasa ondoren, bigarren lauhilekoa hemen egin dut, praktikak zirela medio. Egia esan, beste pare bat hilabete gehiago pasako nituzke Tarragona aldean je, je... Lanari dagokionez, aurreko urtetan lanean ibili nintzen izozki-denda berean lan egitea erabaki dut. Bizitako egoera bizi ondoren eta gerora jasango dugun krisia kontutan hartuta, ez dut bitan pentsatu lanean hasteko aukera ikusi dudanean. Arratsaldeko zortzietako erritmoa ez galtzeko, ordea, egunen batean bueltan bagara (espero ezetz ja, ja!), bandako entseguak erabiliko ditut saxofoia herdoildu ez dadin. Nahiz eta batzuk uda lasaitzeko eta pilak kargatzeko erabili, nik aurkakoa egiteko erabiliko dut. Lehen esan bezala, lan pixka bat egin eta denbora dudanean inguruko leku, txoko edota mendiak bisitatu eta horiez gozatzeko denbora hartu nahiko nuke. Enbidoa, nire moduan, izozki-denda batean lanean ibili zen bati bidaltzen diot, Karmele Unanueri. Karmele, zer egiteko asmoa duzu aurtengo udan?

enbidoa

julen irure

pintada.

Arrauna lehorrean. Idatzi honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiogu Zestoako Udalari. Arraunlari gisa, pasa dugun berrogeialdi hau ez da erraza izan, ez genuen alde batera utzi nahi azaroan hasi genuen denboraldia, baina etxean prestatzen jarraitzeko errekurtsorik garrantzitsuena falta zitzaigun, hau da, lehorreko arraun makina, ergometroa. Zumaiako arraun elkarteak baliabide mugatuak ditu, eta ez genuen guztientzako ergometrorik, baina denboraldiarekin ametsetan jarraitzeko gogoak, herritar eta Zumaiako arraun elkarte gisa, Zestoako Udalari eskaera formala egiteko ideia eman zigun. Udalak erraztasun guztiak eman zizkigun kiroldegiko ergometroak erabili ahal izateko, eta guretzat hori ezinbestekoa eta oso garrantzitsua izan da. Nahiz eta hilabete hauetan maitasun eta gorroto momentu ugari bizi ergometroari tiraka, egun, berriz ere traineruaz gozatzen ari gara, eta hori lehorrean egindako lanari esker izan da posible. Esker mila guztioi; uda honetan Kantauri itsasoan ikusiko dugu elkar, gure bertsio hoberena erakutsiz.

zumaiako arraun taldea eta bertako neska zestoarrak.


bota librean

217.qxp_55 21/6/20 23:20 Pรกgina 5

Konfinamendua: be positive. Covid-19ak eragin digun egoerari buruz ez idaztea pentsatu nuen aurrena. Gero erabakia aldatu egin nuen: idatziko dut baina alderdi positiboak azpimarratuz. Badakit jende askok oso hurbiletik eta asko sufrituz bizi duela egoera hau; haiei errespetu osoz idatzita daude lerro hauek. Has gaitezen. Egoera honetatik guztitik poz gehien eragiten didana da kaioletan esnatuak Egun batetik bestera naturari eta bertan gure etxeetan giltzapetu gintuzten, eta gure habiak zirebizi diren landare nak gure kaiolak bihurtu ziren. Apurka galaxia txiki bat eta animaliei bi hisortu genuen bakoitzak, eta galaxia hori batzuetan itsaso labeteetan eman ilun baten erdian aurki zitekeen, baina hala ere, gure diegun bakea. A zer nolako lasaitua hartu duten munduak flotatzen jaetxean egon garen bitartean. Baliatuko al zuten. rraitu zuen. Gure etxeeMendien eta itsasoen jabe egin dira denbora batez; tako paretek jan egiten ondo dago hori. Trafiko zarata gutxituta, ozen engintuzten, eta guk, gure tzun ditugu txorien kantuak. Zer pentsatua emaezinegona askatzeko, onten du bizi garen planetak berak eta gure bizilagudoan genuena jaten genek: gu etxean sartuta behar izatea, lasai ibiltzeko, nuen. baina esan dut alderdi positiboak bakarrik aztertuBalkoiko barroteek esko ditudala. petxeetako leihoak ziruGauza asko egiteko aukera izan dugu. Ia erabili diten, eta orduan gogoraere egiten ez genuen balkoi txikiari zukua ateratzen tu nintzen espetxean ikasi dugu. Gabonetako zuhaitzeko argiek bestelako daudenekin, urteak konfinatuta daramatzaten edo igaro erabilpenak badituztela ikusi dugu: hondartzako txizituztenekin. Eta orduan konturatzen zara, kexatzeak ringitoa antolatu genuen etxe barruan, eta guateke une batez zentzua galtzen duela. bikaina ospatu. Tolkienen Erdialdeko Lurraldera Inoiz ez ginen hainbeste denbora egon geure buruarekin, itzuli naiz, alabarekin kasu honetan; elkarrekin iraeta gure bertute eta ahulguneak inoiz baino hobeto ezakurtzea gauza ederra da. Gaztetu ere egin nau kongutu ditugu. Esnatzen hasi ziren beldurrak eta kezkak, finamenduak, aizue! 30 urte atzera egin eta 15 urtebaina esnatzen hasi ziren ere desioak eta ametsak. ko gaztetxo bihurtu nau The Last Dance dokumenJanari-dendako ilaran hilabetez ikusi gabe zeunden lagutalak. Aspaldi zintzilik zegoen mendiko bizikletari na ikustean ohartu zinen zenbat botatzen zenuen faltan ere heldu diot (hiruzpalau aldiz e!; ez pentsa kilomepertsona hori. Kaletik zindoazela, leihoetatik zure izena troak egiten nabilenik eroa bezala). Lehengo lepotik norbaitek ahoskatzen zuenean ohartzen zinen jendeak burua: maldan gora berdin sufritzen jarraitzen dut, dizun estimuaz, edo beharbada jendeak zuen hitz egiteko eta aldapan behera gustura. beharraz. Uste dut banaizela bizitzako eguneroko plazer txiBat-batean zaborra botatzeko ilusio berezia piztu zitzaikiak gozatzen dituen horietakoa. Hala egin dut kagun, eta zaborra bota eta etxera itzultzean azkena izango tea apur bat "askatu" digutenean: itxieraren ondobalitz moduan arnasten genuen kanpoan uzten genuen rengo lehen olatuak, familian mendi bueltak, izozki airea. bat jatea, ilunabar ederrak... Sukaldaritza eta gozogintza egin dugu, inoiz egin gabeko Eta bukatzeko, zuen baimenarekin, gaiztakeria txikirolak praktikatu ditugu, gure bizilagunak ezagutu dituki bat: izurrite honi esker jakin dut, antzeko egoera gu, etxea txukundu dugu, txakurren jabeek inbidia eman batean, orain mende asko, Zarautz ia biztanlerik digute, boluntario lanak egin ditugu, polizia lanak egin digabe geratu eta Getariako auzo bihurtu zela. Hala tugu eta delitugile izan gara. entzun diogu Xabier Alberdi historiagile lagunari Leihoetatik eta balkoietatik hainbat aldarrikapen helaraUrola Kostako Hitzan. Zer esatea nahi duzue? Getazi ditugu lau haizetara eta txalo zaparradak, sirena horiar batentzat, adar jotzerako orduan, Zautza gure tsak, irrintziak, danborrak eta barrikak entzun ditugu. "auzo" izan zela jakitea ez dago batere gaizki. Ez dakit zuei, baina niri iruditzen zait itxialdiak lo zegoen herri bat esnatu duela. Ea normaltasunerako itzulerak ez kepa iribar gaituen berriz ere lokartzen.

.

aizpea aristi

5


217.qxp_55 21/6/20 23:20 PĂĄgina 6

2017. UrtEAN AZpEItIKO ErAbAKI prODUKZIOAK tAlDEKO KIDEEK fIlM lUZE bAt EGItEKO DEIAlDIA ArGItArAtU ZUtEN. DEIAlDI HOrrEtAN EsKUAlDEKO JENDEArI prOIEKtUrA bAtZEKO DEIA EGIN ZItZAION. GAUr EGUN KOrOsAGAstI fIlM lUZEA IA AMAItUtA DAGO EtA lAstEr IKUsIKO DU ArGIA. fIlMA EGItEKO HAINbAt ZEstOArrEK JArrI DUtE bErE AlEtxOA. SINOPSIA. 1926ko azaroa. Beizamako

1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenak zalaparta handia eragin zuen gizartean. Beizama inguruko biztanle asko pasa ziren Azpeitiko kartzelatik krimenaren susmagarriak zirelakoan, baina kasua ez zen sekula argitu. Dudarik gabe, pelikula bat egiteko moduko gertakaria izan zen. 2017ko udan Asier Sustaeta azpeitiarrak egunkari zahar batekin egin zuen topo, Korosagasti baserriko krimenaren albiste bat ikusi zuen eta gaia lantzeko gogoa sortu zitzaien Erabaki Produzkioak taldeko kideei. Ideia horretatik abiatuta, Urola eskualdeko jendeari deialdia luzatu eta berrehun lagunetik gora batu ziren film luze hori auzolanean egiteko helburuarekin. 2018 eta 2019 urteetan egin zen filmaren grabaketa eta dagoeneko aurrerapena edo trailerra ikusgai dago. Filma ia-ia amaituta dago eta estreinaldiko data jakitea falta da.

Korosagasti baserrian, Bibiana ama eta Maria ahizpa bortizki erailda topatuko ditu Jazinta Odriozolak, Tolosako lana utzi eta etxera bueltatzen den egunean bertan. MarroquĂ­n epaileak Korosagasti baserriko lanetan laguntzen ibiltzen diren gizonekiko egingo du lehen susmoa, eta haiek bezalaxe, inguruetako biztanle asko sartuko ditu preso Azpeitiko espetxean, tartean Itsasondoko Lizardi baserrikoak eta baita Jazinta Odriozola bera ere. XX. mende hasierako euskal gizarte itxi eta mesfidatienarekin egingo du ordea epaileak topo, eta hilabeteak iraungo duen prozesuaren ostean, inoiz argituko ez diren hilketen zerrenda luzera pasatuko dira Beizamako hilketak ere.


217.qxp_55 21/6/20 23:20 Página 7

1

7

Asier Sustaeta

Korosagasti filmeko zuzendaria Nolatan hasi zineten Korosagasti proiektuarekin? proiektua lantzen duela bost bat urte hasi ginen. Amaitu berri genuen beste film labur bat, eta eskuartean ez geneukan beste ezer. Itxurazko proiekturen bat ote genuen galdetu ziguten, Azpeitiko Udalak sormen-beka batzuk atera zituela eta. Horren harira hasi ginen pixka bat pentsatzen: historia hau heldu zitzaigun eskuartera eta hori kontatzea erabaki genuen. Gaia zerbait ezagutzen genuen, baina duela mende bat gertatutako historia zen, eta dokumentazio lan sakona egin behar izan genuen, lauzpabost hilabete pasatu genituen horretan. Ondoren hasi ginen gidoia muntatzen.

pixkanaka lan-taldea osatzen hasi zineten ezta? bai, aurretik hiruzpalau lagun ibiliak ginen beste zenbait proiektutan, baina berehala ikusi genuen, hau beste gauza bat zela, bakarrik aurrera egiteko ez ginen gai ikusten. Historiak mami handia zuen, asko zegoen kontatzeko eta ekipo murritza genuen. baina bagenekien bailaran bazegoela jende mordoa ikus-entzunezko alorrean trebatua. Horrela, deialdi bat egitea pentsatu genuen, auzolan moduko bat antolatzeko bailarakoen artean. Azpeitiko, Zestoako, Getariako, Azkoitiko… talde majo bat elkartu genuen, hainbat arlotako jendearekin: teknikariak, ekoizpen arlokoak, antzezleak… Jendea lan-taldetan banatu genuen, eta proiektua pixkanaka martxan jarri genuen.

Zenbat zestoar bildu ziren proiektura? beren kabuz izena eman zutenak, eta geuk eskatuta hurbildu zitzaizkigunak kontuan hartuta, zortzi-bederatzi zestoar ibili dira taldean. Arlo teknikoan Oier Arregi irudi aldetik eta fabio de las Morenas audio aldetik; gero antzezleen artean zazpi bat, Zestoako Antzerki Eskolakoak: Manolo eta Juan Alberto Gaztañaga, Inma Izeta, Marije Izeta, lorea Alberdi, Edurne Errasti, Anne Uria.

Eta guztira, gutxi gorabehera, zenbat lagunek hartu dute parte proiektuan? talde teknikoa, grabazio taldea, antzezleak eta denak kontuan hartuta, hirurogei bat pertsona izango ginen. Gero horri gehitu behar zaizkie figurantea, denak bailarakoak, bestelako laguntzaileak… Azkenerako berrehun lagun pasa. Zer fasetan dago filma? pelikula bukatuta dago. Koronabirusaren egoerak, parean harrapatu gaitu. Zinema aretoak oraintxe hasi dira zabaltzen. Gehiegi ez luzatzea espero dugu. Ea abuztu aurretik aurre-estreinaldia egiten dugun eta abuztu ondoren sartzen garen zirkuitu komertzialean.

Zer asmo daukazue? bailarako herrietan ikustea posible izango da? Hasiera batean, gure asmoa da proiektuan sartuta egon direnekin aurre-estreinaldi bat egin eta proiektuaren inguruan ibili garen denok elkartzea. Oso produktu txukuna atera da, ni neu oso gustura gelditu naiz emaitzarekin, badauka kalitatea eta posible da bide komertzialetara ere heltzea, hori izango litzateke gure helburua. Zestoan ere, areto komertzialik ez egon arren, posible izango da pelikula ikustea.

filmaren garapenera itzulita, grabazioak non egin dira? barruko grabazioak, gehienak, Azpeitiko “ea abuztu ondoren Esklabetako eraikinean egin ditugu. sartzen garen zirkuitu Gainerakoak hemen inguruan izan dira; komertzialean.” Zestoako Endoia bidean ere ibili ginen grabatzen. proiektua auzolanean egin da, gehienak erdi musu-truk aritu gara geure denbora librean. Horregatik saiatu ginen lokalizazioak hemen bertan topatzen. Izan ere historia ere bertan kokatuta zegoen. filmaren berezitasunak? luzera, generoa… Gai aldetik thriller judizial gisako zerbait izango litzateke, batik bat hilketak eta hilketaren ondorengo ikerketak aztertzen ditu filmak. Hirurogei minutu pasatxo irauten du. bi hizkuntzatan egina dago. Garaian garaikoari eutsita, mikeleteak, epaileak, arlo judiziala ia dena gaztelaniaz mintzo da filmean, baina azpeitiarrak, beizamarrak eta tolosarrak euskaraz.

bukatzeko, beste zerbait aipatu nahi baduzu… parte hartu duten guztiei eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen. lanordu asko izan dira, gainera askotan ezorduan, Dena dela elkarren artean sortu den giro onak eta jendearen prestutasunak lagundu du proiektua aurrera ateratzen.

oier arregi artola


217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 8

IrUDIA EtA sOINUA fINtZEN Oier Arregi eta Fabio de las Morenas herritarrek irudia eta soinuaren mundua lantzen dituzte. Kameralaria eta bideo editorea da Oier eta Korosagasti filmean grabazio garaian ibili zen lanean buru-belarri bere denbora librean. Fabio de las Morenas berriz, soinu teknikaria da, eta grabazioak bukatu eta gero hasi zen lanean, postprodukzioan. Zer lan izan duzue pelikulan? Oier: Nik grabaketan hartu nuen parte, irudi taldeko kide gisa. Hamar-hamabost lagunek osatutako taldean denetarik egin dugu: kameralari, kamera laguntzaile... Fabio: Ni errodajera egun batean edo agertu nintzen, ezin izan nuen gehiagotan, lanagatik. Irudien grabazioa bukatu zutenean, muntaketa egin zuten eta hor hasi zen nire lana, soinuaren postprodukzio eta diseinu guztia egiten. Elkarrizketetatik kanpoko soinu guztia sartzea izan da nire lana; atzealdeak, pausuak, arropa soinuak, haizearen hotsa, armen zarata korrika doazenean… Zer dela eta animatu zineten? F: Ordura arte ez nuen inoiz egin fikzioko pelikula baten postprodukzioa, eta esperientzia hartu nahi nuen. Nire bezeroei nire lan bat erakusteko ere interesatzen zitzaidan. Bide batez, proiektuan laguntzeko moduan sentitzen nintzen. O: Nik ere sekula ez nuen fikziozko film luze batean parte hartu. Gustuko dut mundu hori, eta Erabaki Produkzioko kideen deialdia ikusi nuenean berehala eman nuen izena. Gainera lagun asko egin ditugu eta ikasteko egundoko aukera izan da. Ez da film labur bat izan, ordubeteko iraupena du. Nolako erronka izan da? O: Oso proiektu gutxi egiten dira modu horretan. Pare-parean etorri zitzaigun aukera. Auzolanean proiektu hori aurrera ateratzeak meritu handia du. Ez du edozeinek lortzen horrelako gauza bat hasi eta bukatzea… Urola bailarako boluntarioen talde batek auzolanean atera duen proiektua izan da. F: Ez da gauza bera film labur bat egiteko asteburu batean gelditzea, lana hasi eta bukatzeko, edo horrelako proiektu batean parte hartzea. Hor lan ordu asko daude. Konpromiso

handia da borondatez egiteko. Lan amateurra izan da. Hasiberri asko, justuko baliabideak... baina emaitza ona dela esango nuke. Nola ikusi dituzue gure aktore zestoarrak? F: Oso ondo. Mila aldiz ikusi ditut pantailan eta oso ondo ikusi ditut. O: Antzerki eskolan urte batzuk egindakoak dira eta lan oso ona egin dute. Zer falta da bukatzeko? F: Soreasun emanaldi pribatua egingo dugu, ea aretoan nola ikusten eta entzuten den egiaztatzeko. Azken ukituak ematen ari gara. Ekaina bukaerarako bukatu beharra dugu; ni gero “Goazen!” grabatzen hasiko naiz eta.


217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 9

1

9

ANtZErKI MUNDUtIK KAMErEN AUrrErA Sei eta zortzi urte inguru egin dituzte Anne Uriak, Edurne Errastik eta Juan Alberto Gaztañagak antzerki munduan. Baina hirurentzat aurreneko pelikula izan da Korosagasti. Ikasten joan ziren neurrian, urduritasuna uxatzen joan zirela diote. Urritik otsailera bitartean egin zituzten grabazioak. Hotza ere pasatu zuten, baina asko ikasi ere bai, zoragarri pasatzeaz gain. Antzerki mundua ondo ezagutzen duzue. Filmatze mundua oso desberdina da? Anne: Ez dauka zerikusirik. Antzerkian hilabetetan prestatzen aritzen zara, baina film batean ez, joan eta eszenak errepikatu ahala joaten zara hobetzen. Antzerki aurretik izan ohi den urduritasun hori ere, oso bestelakoa da. Juan Alberto: Filmaren abantaila da sekuentziaka prestatzen joaten zarela, eta ez duzu testu osoa prest eduki behar. Burua hutsik gelditzeko kezka hori ez daukazu, kontzentratzeko modua ere guztiz desberdina da. Eszenatokiak edo atrezzoak ere han oso sinpleak dirudite, baina gero kameran ondo ikusten dira…

Edurne: Alde horretatik filma askoz errazagoa da. Ondo egindako zatitxoak moztuz osa daiteke… Zuen paperarekin laguntzeko norbait bazenuten? J.A.: Niri, adibidez, Amancay Gaztañagak lagundu zidan gauza batzuk prestatzen, eta eskerrak. Zuzendariak ere esaten zidan nola egin. E: Nik eszena luze samarra neukan aktore profesional batekin eta urduri jarri nintzen. Laguntza eskatu nien eta pertsonaian sartzen lagundu zidan horretarako zegoen batek. A: Pixka bat norberak atera behar zuen barruan zeukana. Nahiz eta borondatezko lana izan, ondo ateratzeko kezka sentitu duzue? J.A.: Konturatzen zarenean aurrenekoan ez bada, hirugarrengoan baina aterako dela, lasaiago hartzen duzu. Kontua da batzuetan asko luzatzen zela, azkenerako bukatu eta etxera joan nahi izaten duzu. Denak daude zuk ondo egin zain. Azkenerako larritu ere egiten zara, eta zenbat eta gehiago larritu okerrago da. Kameren aurrean nola sentitu zarete? E: Batzuetan etortzen ziren eta dena ongi jartzen zizuten; eskua hemen, aurpegia hona begira, arropa horrela, ilea… Niri hori asko gustatzen zitzaidan. J.A.: Ba, ni horrek oso urduri jartzen ninduen, horko ukitu beharra eta gero muturraren aurrean kamara jarri eta “esan!” Ba, nik ezin nuen, guztiz nahasten ninduten eta gero ezin hasi.

Anekdotaren bat izango duzue, ba... J.A.: Nik zigarroa erre behar nuen eszena batean, eta, nonbait, zigarroa hartzerakoan behatz txikia altxatu egiten nuen eta hori gaizki gelditzen zen. Behin eta berriz grabatu behar izan genuen… Hogeita zortzi zigarro erre nituen! Hartualdia bukatu eta esaten zutenean “ona!” uf, hori mundiala izaten zen. A: Niri esaten zidaten ilea zikina eraman behar nuela. Baina larunbat baten grabatu behar bagenuen eta ostiralean kalera ateratzen banintzen, buru garbiarekin joaten nintzen eta bi eskuak lurrean zikindu eta gero, nire buruan ibiltzen zituzten. Nolako sentsazioak izan dituzue? A: Dena ahaztu behar zenuen, bazenekien hotza pasatuko zenuela, agian gosea ere bai, ez zenekien noiz bueltatuko zinen etxera eta bederatzietarako lanera joan behar zenuen eta goizeko hirurak ziren... baina sentsazio ona. Nik hartualdi asko beste azpeitiar batekin egin nituen eta harreman oso polita sortu zen gure artean. E: Jada urruti gelditu dira grabazio egunak, baina oso ondo pasatu genuen. Horretarako ere gai garela konturatu gara. Nik kezka nuen kapaz izango ote nintzen... han denak niri begira... J.A.: Ni erabaki ezinda ibili nintzen parte hartu edo ez. Gaizki egiteko kezka nuen. Baina lagun batek esan zidan “zuk pentsa protagonista paper bat egiteko aukerarik sekula izan ez duten zenbat aktore profesional dagoen, eta agian aukera hori izango ez dutenak ere egongo dira”. Animatu egin nintzen eta oso ondo pasatu nuen. Trailerra zer iruditu zaizue? A: Trailerra ikusteko auzo lotsa handia sentitzen dut. E: Egia esan, lotsa ematen du, baina gustatu zait. J.A.: Nik hamar mila aldiz ikusi dut akatsak ateratzeko, baina egia esan nahiko ondo dagoela iruditu zait. Pusketa txiki bat da, beste guztia ikusteko dago.

jone bergara


217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 10

Amaitu da konfinamendua eta egoera “bere onera” itzultzen ari da eta merkatariok ere martxan gaude. Batzuk, alarma egoera ezarri zenetik ari gara lanean, beste batzuk berriz, aste luzez dendako ateak itxita eduki ditugu. Egun luzeak izan dira baina hemen gaude, berriro ere denok bueltan, herriari gure onena eskaintzeko asmoz. Lehen ere hemen geunden, orain ere hemen gaude eta bihar ere hemen egongo gara. Egoera zail honek erakutsi digu Zestoa bizirik dagoela, eta zuen erantzuna benetan ona izan da, eskerrik asko denoi. Herri bat bizi mantentzeko ezinbestekoa da bertan kontsumitzea eta guk horri eutsi nahi diogu. Karmele Iparragirre: “Herrian gastatu behar dela uste dut, herria dendek egiten dute”

Garazi Larrañaga: “Hemen egon gara behar izan den momentuetan eta orain ea horri eusten diogun”

Ane Elorza: “Ikusi da jendea badagoela eta ahal den heinean bete ditugu jendearen beharrak. Orain ere horretan jarraitu nahi dugu”

Itziar Egiguren: “Dendarik gabe herri txikiak ezerezean geldituko dira”

Rosa Iraola: “Ilusio eta gogoarekin denon artean aurrera bultzatu behar dugu herriko merkataritza”

Edurne Odriozola: “Denon artean saiatu beharko dugu herriko merkataritzari eusten”

Maite Eizagirre: “Ahal bada lehenbizi herrikoa kontsumitu behar dela uste dut”

Aitziber Bikendi: “Egoera honetan herritarrek erantzun ona izan dute eta ea horrela jarraitzen dugun”

Patxi Ibarguren: “Hemen gaude, etortzen den jendearentzat prest”

Rosa Irazabal: “Komeni da hemengo jendeak hemen kontsumitzea”

Iñaki Zubimendi: “Egoerak honetan herritarrek hemen aurkitu dute beren arazoen erantzuna” Itziar Gorrotxategi: “Bakoitzak egiten duena errespetatzen dut baina hemen geldituz gero, guretzat eta gehiagorentzat ere badago” Itziar Ezenarro: “Bizitza zoragarri bat izan dezakegu hemen, denok batera, elkarri laguntzen”

Koro Zigaran: “Denden ematen diote herriari bizia”

Sebas Arrizabalaga: “Herria bizi mantentzeko herriko merkataritza bultzatzea ezinbestekoa da” Ruben Alberdi: “Zestoan bizi eta herria bizirik mantentzeko merkatariak behar ditugu” Mamen: “Herrian kontsumitzea ezinbestekoa iruditzen zait. Denok elkar laguntzeko momentua da”


1

n n a”

tegi:

en

txoko berdea

di:

217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 11

e

:

Joxe Mari Oyarzabal (Kale garbitzailea)

a”

alaga:

: r

Zenbat denbora daramazu kale garbitzaile lanetan? Orain urte eta erdi inguru edo baina lehen ere ibilia naiz. Nola ikusten dituzu gure kaleak? Ba zikin. Eta ez dakit ez ote dauden geroz eta zikinago. Garai batean baino plastiko gehiago konsumitzen dugu. Haur eta gaztotxoek, garai batean asteburutan bakarrik jaten zituzten goxokiak, baina orain, aste barruan ere bai. Gainera goxokien munduan ere plastikoa asko ugaritu “Zabor gutxi denean da. Eguraldi ona egiten duenean, arazoa txikia da, baina, denbora gehiago egiten dugu kalean zabor piloa handitzen eta jende gehiago ateratzen da eta ari da eta arazoa ere nabarmen antzematen da. konplikatzen” Astelehenetan egoten dira kaleak zikinen. Konfimanduan antzemango zenuen bada diferentzia? Bai noski. Kaleak garbitu eta inor ez badabil ez dira zikintzen. Baina hasi gara ateratzen eta berriro lehengora itzuli gara. Nik uste edukiontziak ukitu ere ez ditugula egin nahi eta zenbaitek errazago botatzen dutela lurrera. Gainera ohitu egin garela dirudi eta zaborra ikusi ere ez dugula egiten. Maskarak eta eskularruak eta asko jaso dituzu? Bakarren batzuk jaso ditut baina ez bereziki. Non dago irtenbidea? Ba hezkuntzan esango nuke, baina, beste zerbait ere beharko delakoan nago. Jendeak zaborra bere bistatik edo eskutatik kentzen duenean, beste aldera begiratzen du eta gainetik kendu duela uste du. Baina zaborrak hor jarraitzen du eta zabor gutxi denean arazoa txikia da baina zabor piloa handitzen ari da eta arazoa ere konplikatzen. Jokabide egokiak jarraitzea etaguztion konpromisoa beharrezkoak dira gure kaleak garbi edukitzeko eta ingurumena babesteko. Keinu txikien bidez, urrats handiak eman ditzakegu.

Hasera batean deialdi librean eta hitzordua finkatutako beste 6 deialditan 100 lagun inguruk hartu du parte Udala eta Danbolinen artean antolatutako ekimen honetan. Zestoa, Arroagoia, Aizarna eta Arrobeko haur eta gaztetxoek eta gurasoek hartu dute parte.

·Azaldu zaie, bidea ez dela beti garbitzen jardutea, ez zikintzen ikastea baizik. ·Ikusi dugu, hasi aurretik bazterrak garbi daudela iruditzen bazaigu ere, azkenerako zabor poltsak bete egiten direla eta gure begientzat ikustezin bihurtu dela zaborra. ·Ikasi dugu, hau ez dela posible! eta gure lagunen batek lurrera zaborra botatzen badu, goxo-goxo baina jasotzeko eskatuko diogula. Zikintzen ari den planeta denona baita, ez berea bakarrik!

1


jardunian sukalde giroan

217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 12

Mari KarMen

uria 1945, iraeta

Iraetatik bainuetxera. Iraetako Arrieta baserrian jaioa eta zortzi anaiarrebetan seigarrena, Mari Karmen Uriak ondo ezagutu zuen Zestoak, bainuetxearen eraginpean, garai batean bizi izan zuen loraldi turistikoa. 14 urte bete berriak zituela hasi zen, udan, neskame Donpedronean, eta han hiru urte egin ondoren, 17 urterekin, bainuetxean hasi zen lanean. Lehenengo urtean, udan bakarrik, logelak egiten eta zerbitzatzen, eta bigarrenetik aurrera, berriz, udaberrian hasita. “Udarako prestaketak egiteko”. Zazpi urte egin zituen han, “ezkondu arte”.

Iraetan jaio eta han hasi zinen ikasten. 7 urtera arte han ibili ginen ikasten, bai. Denak elkarrekin egoten ginen gela batean, adin ezberdinetakoak. Maistra titulaturik ez zegoen orduan, eta aplikatzen zena aritzen zen eskolak ematen. Gure ama ere ibili zen han klaseak ematen. Eta pentsa, berak 9 urtera arte ikasi zuen. Askotan errepikatzen zuen berak “sumar eta multiplicar” ikasi zuela. Baina “restar y dividir” inoiz ez. Hala esaten zuen. Baina argia zen eta dena buruz egiten zuen. Azkar egiten zituen kontuak. Iraetan idazten eta irakurtzen ikasi genuen. Eta 14 urtera arte Zestoan ibili ginen. Goizean Zestoara etorri, bazkaltzera atzera Iraetara, eta gero berriro eskolara. Nola mugitzen zineten batetik bestera? Oinez. Batzuetan kamioi bat harrobira joaten zen harri bila, gelditu egiten zitzaigun, eta kamioian joten ginen harrobiraino. Gustura asko gu. Errepidez egiten genuen bidea, baina ez zen, berez, gaur egun dagoen errepide bera. Azpialdetik zihoan, gaur egungo gasolindegitik behera… gero altxatu zuten errepidea, uholdea egoten zenean berehala harrapatzen zuelako errepidea. Kilometro batzuk egiten genituen! Neskak Miserikordiara joaten ginen, eta elkarrekin egiten genuen bidea.

Iraetan asko bizi zineten orduan? Oraingo aldean asko! Etxe bakoitzean 10-12 bat lagun bizi ziren orduan. Dunbaxenean 16-17 senide ziren, gurean zortzi, beste batean hamar… Gazte asko zegoen orduan Iraetan. Gure etxean zortzi anaia-arreba, gurasoak eta aitaren arreba. Eta lehenago, gure amamaren ahizpa ere gurekin bizi izan zen. Gu geu, denak, etxean jaio ginen. Anaia-arrebetan seigarrena zu, eta gero bikiak etorri ziren. Amak ere ez zekien, baina sentitzen zuen zerbait. Lehenengo bat jaio, eta amak esaten zion Don Fernando medikuari ez zegoela ondo. Begiratu, eta esan zion: “Beste bat dator!”. Orduan lasaitu zen ama, zerbait zuela pentsatzen zuelako.


217.qxp_55 21/6/20 23:21 PĂĄgina 13

1

7 urtetik aurrera eskolara Zestoara etorri arren, bizitza Iraetan egiten zenuten? Bai, erabat. Zestoara oso gutxi etortzen ginen. Santakutzetan danborrada zegoenik ere ez genuen jakiten. Nahiz eta ordurako eskolara joan Zestoara, Ibaùarrietara joaten ginen festara. Zestoa, guretzat, kapitala zen‌ Arroara errazago joaten ginen. Han baserriko jendea zegoen, eta errazagoa egiten zitzaigun. Zestoan kanpotar asko zegoen, eta guk beste maila batean ikusten genuen. Zestoarrekin ere harremana genuen, eta ondo konpontzen ginen, baina baserritarrekin lagun artean ibiltzen ginen. Kaletarrek beste maila bat zeukatela iruditzen zitzaigun. Bizimodua oso diferentea zen kalean edo baserrian. Zuek baserriko lanak egiten zenituzten umetan? Bai, behiak zaindu adibidez. Oso umetatik ibiltzen ginen horretan, eta baita belarra, artoa eta sagarrak biltzen ere. Baserri guztietan zeuden animaliak, eta baserritik bertatik bizitzen zen jendea orduan. Gero, tailerrak-eta zabaltzen joan zirenean, mutilak hasi ziren tailerretara joaten.

san Jose ikastetxeko jaiak (1965)

Zure amaren anaia izan omen zen Euskal Herrira lehen traktoreetako bat ekartzen. Bai, Frantziatik ekarri zuen. Listoa zen! Euskal Herriko lehen traktorea berak ekarri zuen. Ama Itziar partekoa zen, Errekatxokoa, eta gu txikiak ginenean hara joaten ginen gustura amarekin. Afaldu egiten genuen, eta ilunduz gero, traktorean etortzen ginen. Sukaldeko sillak traktorean jarri, eta etortzen ginen Iraetara! Trenean egiten genuen Arroaraino, eta gero oinez Errekatxora. Pilotan ere ibiltzen omen zinen. Bai! Oso gustura ibiltzen nintzen elizako paretan. Pentsa, orduan oso trafiko gutxi egoten zen, baina kamioiren bat pasatu, eta gu pilotan ibiliz gero, gelditu egiten zen tantoa egin arte. Orduan ez geneukan ez telebistarik, ez beste ezer, eta pilotan asko ibiltzen ginen, eskuetan babak atera arte ere. Neska eta mutil ibiltzen ginen, elkarrekin.

3


217.qxp_55 21/6/20 23:21 PĂĄgina 14

1 bainuetxeko zerbitzariak 2 Iraeta. Indalecio Ojanguren (guregipuzkoa.com)

Kotxerik-eta apenas, ezta? Oso gutxi. Orduan ez zegoen apenas kotxerik. Kamioi batzuk tarteka. Gu nonbaitera joanez gero, beti trenean. Eta urtean behin joaten ginen Arantzazura taxiz. Urtero-urtero joaten ginen. Senide asko zineten ba taxian joateko. Gurasoak eta txikienak joaten ginen. Arantzazura aurrena. Handik Arabako urtegi batera joaten ginen, urtetik urtera beteagoa zegoen urtegi batera. Gustatzen zitzaigun hura ikustea; urtero zenbat igotzen zuen urak. Eta handik Urkiolara egiten genuen. Egun osoa pasatzen genuen, batetik bestera. Eta taxian. Jatekoa etxetik eramanda: entsaladilla errusiarra, oilaskoa, patata tortilla‌ Iraetan ba omen zegoen erreketeen omenezko oroigarri bat. Azkoitiarrak omen ziren han hil zituztenak, eta haien omenez egundoko gurutzea egin zuten Aizarnazabalerako bidegurutzean. Azkoititik urtero etortzen ziren, irailaren 22an uste dut, trenez, omenaldi bat egitera. Apaiza, musikariak, organoa ere bai elizarako...Guk ez geneukan ezer ez, eta guretzat festa izaten zen hura. Ezjakinak ginen, politikaz ere ez ginen ohartzen, eta festa zen hura. Meza egiten zuten, eta gero prozesioan monumentu horretara joaten ziren musikarekin. Santa Inesak nolakoak ziren? Erromeria egiten zen hiru tokitan, bi tabernetan eta beste bat gure etxe

ondoan, eta jendea... izugarri. Errepidean ere mugimendu gutxi, eta kaminoan ere jendea dantzan izaten zen. Hotz egingo zuen, baina gustura ibiltzen ginen. Guk, adibidez, Santa Inesetarako etxe guztia pintatu egiten genuen. Gonbidatuak izaten ziren, eta gure amak sekulako ilusioa izaten zuen. Egun hartan amaren eta aitaren parteko lehengusuak etortzen ziren, eta ganbaran prestatzen genuen jangela. Zu 14 urterekin joan zinen lanera Zestoako etxe batera. Ahizpa guztiak neskame joan zineten? Bai, denak etxe partikularretara, eta gero bainuetxera. Medikuen etxeetan izaten ziren neskameak. Mutilak, berriz, Zumaiara joaten ziren ofizioa ikastera, eta poliki-poliki, tailerrera. Gu uda partean ibiltzen ginen lanean. Eta nagusiek esan zidaten zer egin behar nuen. Haiei gosaria prestatzen nien komedorean, eta gosaltzen zutenean, neuk sukaldean gosaltzen nuen. Komedorea eta logelak garbitzen nituen, eta jatekoa prestatzen, adibidez, beraiek erakutsi zidaten. Bilboko familia bat zen. Aitita-amamak eta bi biloba izaten ziren uda osoan, eta gurasoak joaten ziren astelehen goizean Bilbora. Liburu denda zeukaten, eta astea han pasatu ondoren, Zestoara etortzen ziren asteburuan. Orduan eskuz garbitu behar zen dena. Den-dena. Garbigailurik ez zegoen. Bazkaria egin, garbiketak ere bai, enkarguak‌ Bazkaldu ere komedorean egiten zuten, eta bazkaria


217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 15

1

egiteaz gain, zerbitzatu egin behar zitzaien. Jangelan sobratzen zena nik jaten nuen gero. Sukaldean, bakarrik, eta uniformea jantzita. Uniformea ez zenuen kentzen? Etxean beti nengoen uniformearekin. Gero arratsaldean umeekin eta amamarekin irteten nintzen. Niri ez zitzaidan asko gustatzen baina… beste uniforme bat jantzi eta paseatzera haiekin ateratzen nintzen. 17 urterekin bainuetxean hasi zinen lanean. Bai, ekainean bainuetxera joan nintzen lanera. Nire ahizpa Angeles han zebilen, eta haren bitartez hasi nintzen. Ekaina erdian hasi eta Sanmigelak arte egin nuen. Bigarren urtetik aurrera martxoan hasi nintzen, koltxoiak-eta garbitu egin behar zirelako aurretik. Eta zenbat lagun zineten horretan? Neska piloa! Hantxe bazkaltzen genuen, bazkaria etxetik eramanda. Egunero joaten ginen goizeko zortzietako trenean, eta arratsaldean, buelta etxera. Sukalde txiki bat genuen, eta han berotzen genuen bazkaria. Koltxoiak ilezkoak izaten ziren, eta soltatu, astindu… Gero koltxoi azalak garbitu, ilea bete, josi… Eta koltxoiekin bukatu ostean, logelak garbitzen hasten ginen. Hotela irekitakoan, bertan gelditzen zineten lotan? Bai, maletarekin joan eta etxera bueltatu arte. Den-denak, baita Zestoan bizi zirenak ere. Ganbaran egiten genuen lo, eta logela bakoitzean lau egoten ginen. Bikoak ere bazeuden, baina gehienak laukoak. Ganbara osoa gelaz beteta zegoen, eta hiru hilabetez han bizi izaten ginen. Harraska luzeak zeuden, eta han garbitzen genituen arropak. Arropak, uniformeak eta barruko arropak pasiloan esekitzen genituen, denak segidan. Dutxarik ere ez zegoen, eta hantxe garbitzen ginen. Inoiz, goizetan logeletan ibiltzen ginenean, hustuta bazegoen gela eta ur beroa baldin bazegoen, orduan aprobetxatzen genuen dutxatzeko edo bainatzeko. Zein zen zuen ordutegia? Goizeko 7:30erako hasten ginen lanean. Pasilloak eta saloiak garbitu ondoren, 8:45erako gosaltzera joaten ginen. Gero, bazkalordura arte, logelak egiten genituen, eta 12etan bazkaldu. Ordu batean jangelako atea irekitzen zen, baina aurretik jarri behar izaten genituen mahai tresnak, bandejak prestatu, botilak urez bete… Gainera, jangelan zerbitzatzeko, eskumuturrekoak, lepokoak eta kofiak almidoitu behar izaten genituen, eta baita mantala jantzi ere. Eta bazkariak eman eta gero, komedorea garbitu eta afaltzeko muntatu behar zen dena. Ordubete izaten genuen deskantsatzeko, eta ondoren batzuk joaten ziren plantxara, beste batzuk Alameda azpira, besteak kristalak garbitzera… afaltzeko ordua iritsi arte. Bezeroak etortzen zirenean gauza ikusgarri bat omen zen. Denak kotxe dotoreekin eta txoferrarekin! Hemengo jenderik ez zen egoten orduan hotelean. Madrildarrak, portugesak asko, kubatarrak… denak txoferrarekin etortzen ziren, familia osoak. Txoferrek aparteko komedorea izaten zuten. Komedore handian bezeroak izaten ziren eta han egunero, jateko orduan, musika egoten zen, orkestra. Eta afaltzen ere bai. Saloi arabiarrean Renfekoak egoten ziren; nonbait Renfek ordaintzen zien. Logelak jendearen maila sozialaren arabera zeuden banatuta? Baños zen merkeena… Orain piszina dagoen lekuan. Gran Hotel deitzen zena zen dotoreena, eta Alameda ere bai. Horrek hiru pisu zituen, eta baita kapera ere. Jaietan hara joan behar izaten genuen mezatara. Ordu erdi lehenago jaiki behar horretarako, eta logura ederra pasatzen genuen han atzean jarrita. Don Frantzisko etortzen zen Gasteiztik, eta uda osoa pasatzen zuen. Meza eman, eta horren truke jan eta lo egiten zuen bainuetxean. Zuek bezeroei zerbitzatu bai, baina jan, zer jaten zenuten? Guretzat propio egindakoak, lapikoko jatekoak. Baina sobratutakoak ere iristen ziren. Pentsa zenbat bezero zegoen orduan. Hala ere, dena eskatu behar izaten genuen;

hartu ezer ez. Emakume arduradun bat zegoen, eta hari eskatzen genion, nahi izanez gero, postrea. Zenbat ordu egiten zenuten egunean? Goizeko 7:30ean hasten ginen, eta jende asko egonez gero, goizaldeko ordu bata izango ziren bukatzeko… eguneroegunero. Afariak bukatu eta gero ere, dena jaso behar zen, kopak garbitu eta berriro dena muntatu hurrengo egunerako. Komedoretan ibiltzen ginenon ardura zen kopak eskuz garbitzea eta lehortzea. Zenbat langile zen orduan bainuetxean? Ehunetik gora: zerbitzariak, garbitegikoak, harrerakoak, orkestrakoak, sukaldari piloa... Eta bezeroak 600 bat izaten ziren. Baina bezeroekin oso harreman justukoa izaten genuen. Haiek jan, ura edan eta lo egiten zuten… Ur epela zen, eskasa, eta guk harekin aurpegia garbitzen genuen. Txorroa zegoen eta harekin garbitzea ona zela esaten ziguten, baina ez pentsa gogo handiarekin garbitzen genuenik. Komun garbitzaileak ere egoten ziren. Ura edan ostean pasieran ibiltzen ziren bezeroak Alamedan, eta batzuei segituan etortzen zitzaien komunera joateko gogoa. Han baziren komun batzuk, eta baita komun garbitzaileak ere. Alamedan denda piloa zegoen: muebleria, zapata-garbitzailea, ile-apaindegia, goxoki-denda, mertzeria... Egun bereziren bat izaten zen udan? Karmen egunean prozesioa egiten zen. Aingeruz jantzita umeak, eta bainuetxeko jende dena joaten zen. Gau hura izaten zen txarrena, gero bezero guztiak joaten zirelako batera afaltzera. Iluntze hari beldurra izaten genion. Eta irailean, berriz, nesken eguna ospatzen zen. Zerbait extra ematen ziguten jateko, eta kafea ere bai. Bezeroek bazekiten nesken eguna zela, eta goiz etortzen ziren afaltzera. Guk lanak bukatu eta musika izaten genuen. Udari bukaera emateko eguna zen guretzat.

edurne korta mikel lizarralde

5


217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 16

A

zpeitiko Krisiaren SemeAlabak Sare Sozialistak oinarrizko elikagai eta produktuen banku iraunkorra jarri zuen martxan joan den apirilean. Orain, Zestoa eta Azkoitiko militanteek ere bat egin dute proiektuarekin.

Talde honen asmoa, eskualde mailako boluntario sare bat osatzea da. Langile elkartasunari begira hainbat proiektu martxan jartzen saiatuko dira. Ortzi Alberdi Zestoako arduradunak azaldu du eskualde mailan langileen antolaketa eta elkarren arteko autolaguntzarako proiektuak sortzeko tresna bat izango dela ekimena. “Uste dugu koronabirusak eta berekin etorri den krisiak, lehenagotik ere Europan ematen ari zen klase ertainaren desegituraketan eta langileriaren proletarizazioan pauso handi bat markatuko duela. Honen aurrean beharra ikusten genuen, geure artean elkartasun sare bat sortzeko, sistema honek sartzen digun indibidualismotik kolektibo bezala funtzionatzen hasi ahal izateko”, esan du Alberdik. Egoera hauek langile klasearen erreprodukzioa zalantzan jartzen dutela azpimarratu du eta honen aurrean, elkar laguntza sustatu, elkarren beharrak ase eta elkar zaintzeko beharra dagoela.

Karitatearen logikatik haratago Martxan jarri duten lehen proiektua izan da elikagai bankua. Azpeitian apirilean hasi ziren eta Zestoan eta Azkoitian ekaina erdi aldean. Proiektu honekin karitatearen logikatik haratago joan nahi dute: “Karitatearen logikatik atera eta elkartasunaren logikan sartu eta hori bultzatu nahi dugu. Ondo dagoenaren etika hori gainditu beharra dagoela uste dugu”. Zalantzan jarri beharrekoa, egoera horretara iristearen zergatia dela gogorarazi du Alberdik: “Aztertu beharra dago nola sistema honek estrukturalki egoera hauek sortzen dituen. Langile klasea gara sistema honetan galtzen irteten garena. Geure antolaketa eta elkarren arteko zaintza izango dira proiektu honen oinarriak”. Langile klaseak “norbanako bezala” sistema honetan eragin ahal izateko gaitasunik ez duela esan du eta proiektu honen bidez “kolektiboki” pentsatu eta funtzionatu nahi dutela. Jasoketak Asteazken eta larunbat goizetan biltzen dira Gesalaga kalean, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:30era (BBVA ondoan). Horrez gain, Miantxa, Unide eta Elortza dendetan elikagaiak jaso ahal izateko kutxa iraunkorrak jarri dituzte. Ekarpen ekonomikoak ere egin daitezke: Bizum bidez, 688769047 zenbakian; transferentzia bidez edo Paypal bidez. Herritarren partetik “erantzun ona” izaten ari dira. Aurrera begira Jendearentzat garrantzitsuak diren esparruak landu nahi dituzte. Hala ere, orain duten kapazitatea ondo kalkulatu nahian dabiltza. Momentuan hartzen dituzten konpromisoak bete nahi dituztela nabarmendu du Alberdik eta aurrera begira, jendearen “benetako beharrak” asetzen lagundu nahi dutela.

itsaso waliño Oharra. boluntario egin nahi baduzu, deitu 603 27 99 20 telefono zenbakira edo bidali mezu bat lehengaibankuazestoa@gmail.com helbidera.


217.qxp_55 21/6/20 23:21 PĂĄgina 17

danbolin.eus

Arroabea eta bide berdea lotuko dituen lanak egiteko lehiaketa publikoa martxan da

GI-631 errepidean semaforoa eta zebrabidea egiteko lehiaketa publikoa martxan jarri berri du Udalak. p.K. o+200 puntuan egingo dira lanak, oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. lanek, 163.609,79 euroko aurrekontua izango dute eta proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 26a izango da. Gipuzkoako foru Aldundiko Mugikortasun sailak Narrondo eta Arroabea lotuko dituen bide berdea egingo du. bide hori Arroabearekin lotzeko ardura Udalarena da eta GI631 errepidean egingo den proiektuak etorkizuneko bide berdea auzoarekin lotuko du. Zebrabideak auzotarrek egun duten arazoari irtenbidea emango dio. lan hori eginda, Arroabetik Zestoa-Zumaia norantzan dagoen geltokira joateko bide egokia lortuko da.

Herrigunean oinezkoek izango dute lehentasuna uztaila eta abuztuan

Herriguneko zenbait kale oinezkoentzat bakarrik izango dira uztaila eta abuztuan zehar. Neurri hori orain arte asteburuetan soilik hartu izan da baina uztaila eta abuztuan eguneroko zerbait bihurtuko da. pio baroja plazarako sarreratik hasi eta Erdikalea eta portale kaleak hartuko ditu kontutan aldaketa honek. Merkatari eta tabernariekin eta larrialdi zerbitzuekin azken ukituak ematen ari da Udala.

Ireki ditu berriro ateak Zestoako elizak eta martxan dira erloju eta kanpaiak ere

2017ko abenduaren 1ean tximista baten kanpandorrea jo zuenetik itxita egon ondoren, lan guztiak amaituta, ekainaren 21ean ireki zituen berriro atea. Neurri zorrotzak hartuta ospatu zen inaugurazio meza. sarreran eskuak garbitzeko gela, derrigorrezko musukoa eta eserlekuak ere ongi markatuak eta 120 pertsonako aforo mugarekin. Zorua distiratsu eta dena garbi. 12:00ak inguruan iritsi zen Munilla gotzaina. Kanpoko aldean, 50-60 lagun inguru bildu ziren "faxismoaren birusak zure izena du, Munilla. Ez zaitugu herrian nahi!" lemapean. 14:00ak jota bukatu zen meza. Kanpandorre berrian kanpaiak aspalditik jarrita bazeuden ere, egunotan jarri dituzte erlojuaren orratzak eta hasi gara kanoaiak entzuten ere. Digitalki kontrolatzen diren erloju eta kanpaiek goizeko 8etatik gaueko 10ak bitartean orduak eta erdiak markatzen dituzte. Erloju zaharra liburutegi azpiko aretoan dago orain. Auzo lan taldean zehaztapen batzuk egin zaizkio eta Udaletxean ikusgai jartzeko asmotan da Udala. Erloju eta kanpaietan adituak diren elizako teknikariekin harremanetan jarrita eta haien iritzia kontutan izanik hartu du erabakia Udalak, ikuspegi dibulgatibo bat eman asmoz. bestalde, erloju zaharrak arazo batzuk sortzen zituen kanpaiekin bateratzean eta 15.000 euro inguruko arrazoi ekonomikoa ere tartean zegoen. Modu honetan, santa Engrazia eta Zestoako erlojuak ikusgai geratuko lirateke eta Aizarnakoa ere berreskuratu eta antzeko proposamen bat aztertzekotan da Udala.

1

7


agenda

217.qxp_55 21/6/20 23:21 Página 18

ekaina 26

ostirala

HApO bilera Arroabean arratsaldeko 6tan.

AN 30

TZERKI ASTEA

asteartea

20:00etan Akzio poetikoa Zestoako kaleetan. 21:00etan Irrati nobela Ertxiñapeko Kukurrukua irratian (fM101,75). 22:30ean "Matriuska" antzezlana kultur etxeaurrean. sarrera 8€. (Kamikaz kolektiboa. Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga)•19:00 Olio kata laiaken, Nafarroako Artajo oliotegiaren eskutik

1. Hor dago arazoa! Aukeratu baliokidea a) Hor dago koxka! b) Hori duk morokila! c) Hori da maratila! d) Hara hor korapiloa!

2. Eta non dago zorioneko mamua edo… Aukeratu jarraipen egokia (ahozko hizkera) a) dena delako hori? b) izendatutako hori? c) zoritxarreko hori? d) dena deneko hori?

uztaila 01

asteazkena

02

osteguna

03

ostirala

13

astelehena

12:00etan eta 16:00etan. Irratsaioa Ertxiñapeko Kukurrukua irratian eta sare sozialetan. 19:30ean foru plazan eta 20:00etan Euskal Herria plazan, akzio poetikoa. Doako sarrera turismo bulegoan (Eromeneko kideak aktore). 21:00 irrati nobela. 21:30 akzio poetikoa Euskal Herria plazan. 22:30 "esnatu naiz" antzezlana kultur etxe aurrean. sarrera 8 € (Elur etxea konpainia eta andoni mutikoa aktorea). 12:00 eta 16:00 irratsaioa. 20:00 akzio poetikoa Arretxe plazan. 21:00 irrati nobela. 21:30 akzio poetikoa Euskal Herria plazan. 22:30 “panpina” antzezlana kultur etxe aurrean. sarrera 8 €. (Kamikaz kolektiboa konpainia eta Erika Olaizola aktorea).

12:00 eta 16:00 irratsaioa. 21:00 akzio poetikoa Zestoako kaleetan. 21:30 akzio poetikoa Euskal Herria plazan. 22:30 "satiro" antzezlana kultur etxe aurrean. sarrera 8€ . Aktorea xanti Agirrezabala. Odol ateraldiak.

*Karmenak Arroabean.

Uztailaren 15etik 19ra bitartean izango direla nahiko zehaztuta dagoen arren, egitaraua oraindik lotzeko dago.

3. Hauetako batean gizena hitza ez da egokia. Zeinetan? a) Liburu gizena. b) Gizon gizena. c) Txerri gizena. d) Haur gizena 4. Bai, bai, egoitza horiek ... (morfosintaxia) a) a) hotelak bezain onak dira. b) hotelak bezalako onak dira. c) hotelak adina onak dira. d) Hotelak adina on dira.

Hauek dira maiatzeko erantzunak: 1a, 2c, 3c, 4a


217.qxp_55 21/6/20 23:21 PĂĄgina 19

iinkesta.

1

txomin landa 69 urte

ale ale

Niri ez didate molestatzen, nire auzoan ez dago arazo hori. bain herritar askori entzun diet usoen inguruko kexa eta nire ustez denak kendu beharko lirateke. lehen gutxi zeuden eta orain pila bat daude.

Nire ustez ez da kontu erraza baina zerbait egin beharra dago. Geroz eta gehiago daude eta arazoa handitzen ari da. Ni erdigunean bizi naiz eta egoera zaila da, desesperagarria.

Nik ez dut gaia kontrolatzen, ez dakit usoak beharrezkoak diren ala ez. baina etxe batzuetan arazoa da, orduan zerbait egin beharko litzatekela uste dut. Ez dut esaten denak kendu behar direnik baina bai leire de la peĂąa ugalketa kontrola40 urte tu.

jon gurutz buenetxea naiara exposito 51 urte 37 urte

Arroagoiko san Joan kalea, zuloz beteta eta oso egoera txarrean dago

Auzoetako frontoiak berritzen eta txukuntzen ari dira

(Erantzuleak guztira: 170

Nigatik kendu edo gutxienez asko murriztu. Kalea ikusi besterik ez dago, dena kakaz beteta. Gainera, asko ugaritu dira. toki batzuetan ez dute hainbesteko arazorik sortzen baina beste batzuetan bai.

kb

9

Ze iritzi duzu usoen inguruan??


217.qxp_55 21/6/20 23:21 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.