Hautsak kentzen 121

Page 1

danbolin 2011ko urria

121 zb.


A

J

legian jaioa, 1975. urtean, thrash metal zalea, mekanika ikasketak egina, errugbi afizionatua, Erroman teologia ikasketak egin zituen hiru urtez eta bizarra eta tatuaiak ditu. Irailean iritsi zen gurera eta hemendik aurrera herriko apaiza izango da. “Prontxio eta Bernaberen laguntzari esker” guztia “errazagoa” egiten zaiola aitortu digu eta hurrengo asteetan herriari martxa hartzea espero duela. Momentuan, nondik nora joan behar duen ikasten ari da eta lanerako gogoarekin etorri dela dirudi. Berarekin genuen hitzordua egunez eta lekuz aldatu behar izan genuen, Arroabeko elizaren berritze lanetan buru belarri ibili baita. Arroako plazan santuak atzera eta aurrera, jendea eliza garbitzen eta pintorearen lixa makinaren zarata lagun dugula elkartu gara.

ardunian

“metaleroa Ezohikoa denez izatea

da hori jartzea, b moles Herria ezagutzeko denborarik izan al duzu? Bai eta ez. Auzo eta txoko gehienak kotxez, oinez edo jendearekin ezagutzeko aukera izan dut. Gero, bertan ordu laurden edo ordubete baino gehiago egoteko betarik gutxitan. Herri txikia omen da, baina erabat zabala. Aizarnan errieta egiten didate denbora gutxi pasatzen dudalako bertan, baina esan diet pixka bat kokatzen naizenean denbora gehiago pasako dudala. Zerk harritu zaitu gehien oraingoz? Jendea oso sinpatikoa, hiztuna eta lagunkoia dela, jendea oso irekia da. Horrek harritu eta txunditu nau, baina gustatu zait, noski. Goierri aldean lehorragoak gara. Zer moduz hartu zaituzte herritarrek? Oso ondo, baina auzo guztietan, Lasaotik hasi, Aizarnan, Endoian, Zestoan bertan… leku guztietan ondo, ondo, ondo. Denek hartu naute ondo, bai elizara joaten direnek eta bai joaten ez direnek ere. Apaiz metaleroaren etiketarekin eroso sentitzen zara edo aldatu egingo zenuke? Nire etiketarik onena Koldo da, eta kitto, baina etiketa jarri egiten dizute eta ez da nik aukeratutako zerbait. Begi bistakoa da metal zalea naizela eta ez dudala ezkutatzen. Ezohikoa denez apaiz bat metaleroa izatea normala da etiketa hori jartzea, baina ez nau molestatzen. Aukeran Koldo bakarrik nahiago, baina hori jendearen baitan dago. Zer esan zuten etxean apaiz izan nahi zenuela esan zenuenean? Lehenik eta behin harridura azaldu zuten, baina harridura ona. Nire gurasoak oso gustura sentitu ziren eta asko lagundu zidaten. Aitak galdetu zidan ea


7

ez apaiz bat ea normala baina nau estatzen” ondo pentsatu nuen, ez zelako jolas bat eman behar nuen pausua. Gero, seminarioko prozesuak lagundu egiten dizu bide horretan eta etxekoen aldetik laguntza besterik ez dut izan. Non egin zenituen zure ikasketak? Nire ikasketa guztiak Donostiako seminarioan egin nituen.1997an sartu nintzen eta hamahiru ikasle ginen. Bukatu nuenean Lazkaora joan nintzen apaiz eta 2008. urtean, orduko gotzaina zen Joan Maria Uriartek Erroman teologia dogmatikoa ikasteko proposatu zidan. Hiru urtez egon naiz bertan eta aurtengo ekainean itzuli naiz teologian lizentziatuta. Zer nolako esperientzia izan da? Oso aberasgarria. Lehenik eta behin hizkuntza berri bat ikasi nuen, bigarrenik lurralde ikaragarria eta polita den Italia ezagutu dut eta azkenik mundu osoko jendea eta aniztasuna ezagutzeko aukera izan dut. Burua eta mentalitatea irekitzen dizun esperientzia aberasgarria izan da. Orduan, pertsona bezala aldatu egin zaituen urteak izan direla esan liteke? Aldatu ez dakit, baina agian nire izaera eta konbikzio batzuk indartu eta sendotu direla bai. Hizkuntza berri bat eta herrialde berri bat ezagutzeko aukera ere izan dut. Alde horretatik pertsona bezala aldatu baino gehiago hobetu egin nauela esan liteke. Erroman hiru urtean bizi izanik zein iritzi duzu Benedikto XVI. buruz?

Intelektual bat da eta nik esango nuke gauzak ondo egiten saiatzen ari dela. Gero, hortik gauza guztietan asmatzen ote duen, ba nik ezetz esango nuke, baina gauza guztietan denen gustura asmatuko duenik ez da sortu eta ez da sortuko. Elizari bere estiloa ematen saiatzen da, orain, bere estiloak leku guztietarako berdin balio ote duen dudak ditut, baina hori normala da. Nik errespetatu egiten dut, azken finean gure Aita Saindua da eta kitto. Nik onartzen dut. Bere lanaren emaitza, orain baino gehiago, etorkizunean ikusi beharko dugu. Aukeratu zutenean trantsizioko Aita Saintua zela esan zuten… Nik uste dut trantsizioa baino zerbait gehiago egiten ari dela. Adinagatik bere momentuan hori esan zen, baina bere izaera propioa ematen saiatzen ari da eta ez nuke esango trantsizioko Aita Saindua denik. Jende askoren iritziz Vatikanoa urrun dagoen erakundea da, Erroman bizi zinenean beste eliza bat ezagutu zenuen? Vatikanoa, Vatikanoa da eta Erroma, Erroma da. Ez du gurearekin zerikusirik, mundu osoko katoliko-

···


···

behin San Juan egoitzara joango naiz, hiletak ere egoten dira eta ezkontzak ere izango dira.

ak daude eta harantz joaten bazara eliza gertukoa egiten zaizu, katolikoa bazara. Nik beti esaten dut badugula gertuagoko eliza bat. Zestoar batentzat eliza, parrokia edo Gipuzkoako eliza da, bere osotasunean, ez Vatikanokoa. Zestoar batentzat gertuko eliza ni edo Zestoako kristauak dira. Ikasketak bukatu zenituenean zeuk eskatu zenuen Euskal Herrira itzultzea edo eskaini egin zizuten? Eguberrietako oporretan etorri nintzenean Gotzaindegitik zer egin nahi nuen galdetu zidaten. Nik herri txiki eta euskaldun batera joatea gustatuko litzaiakeela esan nien, baina erabakitzen zutena beteko nuela. Gero, bete-betean asmatu zuten. Ekainaren 28an Zestoa proposatu zidatenean, esaldia bukatu aurretik baietz esan nien. Aizarnan zer moduz moldatzen zara? Oso ondo edo gutxienez saiatzen naiz. Saltsa txiki bat egon da, edo oraindik badago, baina nik ez dut izan inolako arazorik aizarnarrekin oraingoz. Arazo bakarra, eta arrazoi guztiarekin, Aizarnan denbora gutxi pasa dudala da, baina ez nahi ez dudalako. Irailaren 4an hasi nintzen lanean eta oraingoz bizitza estresagarria bizi dut, baina hurrengo hilabetean, gauzak lasaitzen diren neurrian, denbora gehiago pasatzea espero dut.

Zenbat jende joaten da? Normala den bezala auzoetan jende gutxi bizi da eta orduan gutxiago joaten da, baina aurrekoan bataioan eliza beteta zegoen eta hiletetan ere bete egiten da. Orain arte, beste leku batzuetan topatu dudan jende kopuruaren antzekoa etorri da. Gaur egun, jendearen bila elizara baino tabernara gehiago joan beharko zenuke? Ni bietara joaten naiz, bestela ere tabernara joatea gustukoa dut eta. Herri txikietan elkartzeko modua izaten dugu bai elizan, bai elizatik kanpo tabernan ere. Nik zestoar asko elizatik kanpo ezagutu ditut eta normal-normala iruditzen zait, eta horrela izan behar du. Bakoitzak bere erritmoa jarraitu behar du. Nik ongi hartuko ditut elizara joaten direnak eta ez direnak joaten. Elizak bere lekua galdu du gizartean? Bai, galdu egin du eta ez du galdu. Lehen zuen presentzia garrantzitsu hori galdu egin du, baina beste alde batetik gure herriaren zati baten aurrean oihartzuna eta prestigioa, noski, ez ditu galdu. Elizari dagokio gizarte berri honen aurrean elizak berak bilakaera bat izatea eta gizarteari bere zerbitzuak eskaintzen jarraitzea. Gero eliztar eta ez eliztarren artean aniztasunean bizitzen ikasi behar dugu eta nik uste dut gure gizartea oraindik berde xamar dagoela kontu horretan.

“Irtenbide bat bilatzeko nire ahalegina eta lana

Munillaren familia jatorriz Aizarnakoa dela kontatu dizute? Bai, bere ama Aizarnakoa da. Ez didate familia aurkeztu, baina lehengoan kotxean nindoala Juliantxo bere lehengusuak gelditu eta tabernara zerbait hartzera joatera behartu ninduen. Beste lehengusu bat ezagutu nuen nire ongi etorri bazkarian, baina zehatz-mehatz ez didate familia aurkeztu oraindik. Erdi brometan Jose Ignacio nire eliztarra dela esaten dut.

eskaintzen dut”

Jendea hurbildu al zaizu elkartearen inguruan hitz egitera? Oraindik zuzenean ez dira niregana etorri, baina kalean edo tabernan gaiak modu normalean irten du. Badakit etortzeko asmoa dutela eta niri gustatuko litzaidake jendea etorri eta hitz egitea. Hori bai, gero kontuan izan behar da, auzoan esan dudan bezala, eta alkateari ere bai, kontu honen negoziazioa zuzenean Gotzaitegiaren eta Zestoako udalaren artean egin beharrekoa dela. Bertan egonik ni naiz lehen interesatua negoziazioak eta afera honek guztientzat duina den irteera izateko, eta asmo horrekin nire ahalegina eta lana eskaintzen dut. Arroabeko eliza berritzen bukatzen duzuenean beste batekin jarraitzeko asmorik? Bai, urte batzuetarako etorri naiz eta gero beste elizekin jarraitzeko asmoa dut. Adibidez Aizarnakoa oso ondo dago, Arroagoian badaude konpondu beharreko kontu batzuk eta Zestoan bertan, ez berehala, hemendik hiru edo lau urtetara, kutxara dirua sartzen hasi beharko dugu koruaren aldean zaindu beharreko zatiak badaude eta. Gure etxe zahar hauek beti dute lana eta etorkizunean ere beste elizak txukuntzen saiatuko naiz. Zenbat meza ematen dituzu astean? Orain Prontxio eta Bernaberen laguntza onari esker hiru meza ematen ditut gutxienez, baina gero bakarrik gelditzen naizenean lau ere eman beharko ditut. Larunbatetan beste bat, hamabost egunean

Bukatzeko, zer iruditu zaizu Morbid Angelen azken diskoa? Ez zait batere gustatu. Beste talde batzuk nahiago ditut, gainera azken diskoa oso arraroa da. Abuztuan Txekiar Errepublikan egiten den Brutal Assault jaialdian ikusi nituen eta Morbid Angel ez da niretzako. Gero, jakin dut fruterian lan egiten duena eta taxilaria metalero puruak direla eta ez da nire burua zuritzeagatik baina 2.100 disko ditut eta musikaz zerbait badakit. Gustura jardungo dut musikaz, diskoak trukatzen eta aholkuak jasotzen eta ematen.

U

rko Canseco


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.