HAUTSAK KENTZEN: Jardunian - Joakina Etxaniz

Page 1

J

ardunian

joakina etxaniz

(azaletik dator)

...nik beti pentsatu izan dut 11n jaio nintzela. Xarrak ekarri zuen arrastoa udaletxetik eta berak esan zidan oker geundela, ni 3koa nintzela. Nire aitaponteko osaba Joakinek soldadu joan behar zuen eta bataioa 11n izan zela uste dut nik. Horrenbeste urte eta gero, apirilaren 11n ospatuz jarraitu izan dut.

Liliben jaioa; oso gaztea zinela alde egin zenuen baserritik.

Hamar bat urte nituela, Azkotira joan nintzen umezain. Han denbora gutxi pasa nuen. Hamahiru urterekin edo, Donostiara egin nuen. Hara, gu bost ahizpa ginen eta eskolara joaten ginen. Eskolan ibilitakoak gara Lilibeko guztiok, e. Orduan, Bernardino Iruretaren ama, Kattalin, etorri zen galdezka: ea nork nahi zuen jostun Donostiara joatea. "Neuk!", erantzun nion. Denak begira geratu zitzaizkidan. Kattalinek harreman handia zeukan Don Juan Telleria maisuarekin. Hark hiru alaba zeuzkan, baina gripe handia izan zen garaian bi galdu egin zituen eta Pakita geratu zen, jostuna. Etxeko umea banintz bezala hartu ninduten. Telleria oso zintzoa zen.

Han ikasi al zenuen josten?

Hantxe! Egun guztia josten pasatzen nuen. Hango ama modista zen eta hark laguntzen zidan. Kaleko jendearentzat denetarik josten genuen: gonak, soinekoak... prakak izan ezik, denetik. Garai hartan, badakizu, emakumeek ez zuten prakarik eramaten. Lehenengo bi urteetan ez zidaten ezertxo ere ordaindu, arropa eta janaria ematen zizkidaten. Egindako arropa etxeetara eramaten nuen eta ematen zidaten propina igandetarako gordetzen nuen, meza ondoren zerbait hartzeko. Josteaz gain, beste gauza batzuk ere ikasi nituen. Telleria maisuak bazkalaurretik edozein gai irakurrarazten zidan. Makina bat liburu irakurritakoa naiz! Gero gustatu egin zitzaidan eta asko leitu izan dut. Oso gustura egon nintzen etxe hartan.

Gero Zestoara etorri al zinen?

Ni oso pozik nengoen han, baina gutxi ordaintzen zuten; hasi ziren pagatzen, baina gutxi izan. Halaxe, behin joan zen gure aita eta "Nahikoa da! Etxera itzuli behar da" esan zuen. Hura nire pena! Berriro Lilibera itzuli nintzen. Ordurako, ordea, lokala erosia zeukaten, orain Uzkudun harategia dagoen hori, eta jostundegia ipini genuen. Neuk bakar-bakarrik jardun nuen, eta zenbat lan! Bertako jendea eta bainuetxera eto-

rritakoa hurbiltzen zen. Ez nuen konponketarik egiten, arropa berria egiten nuen, umeena batik bat. Jostun ona nintzela esaten zuten. Gero, baina, ezkondu egin nintzen eta arazo batzuk zirela eta, itxi egin behar izan nuen denda.

Z u r e s e n a r r a , F l o r e n t i n o , p e l otaria izan zen, ezta?

Bai. Nirekin hasi baino lehen, soltero zegoela artean, Madrilen egon zen pare bat urtean. Ezkondu eta gero hemen jarraitu zuen, harik eta frontoi txikian pelotakada eman zioten arte. Trenpanazioa egin behar izan zioten. Jokatzen hasten zenean, bat-batean, erori egiten zen lurrera. Azkenengo boladan epaile lanetan aritu zen Donostiako Gros frontoian. Juez de repente deitzen zioten, segituan altxatzen zuelako besoa, beti pronto. Ni ez nintzen frontoira joaten, ez zitzaion gustatzen. Ez zegoen ohiturarik, hobeto esan.

Gerra garaiko hainbat bizipen ere edukiko dituzu...

Hemendik alde egin behar izan genuen. Algortatik Santanderrera bapore batean joan ginen, eta han barku batean sartu gintuzten, Frantziaraino. Trenez egin genuen Maconerako bidea. Zestoatik Pilar Alkorta eta Karlos, Amadotarrak eta gu joan ginen. Maconen kuartel batean egon ginen. Ez ginen oso gaizki egon, ze Frantzian hemendik ihes egindako lehengusua geneukan, eta dirua eramaten zigun hemendik abixua pasa baitzioten. Herri hartan lanen bat egiterik bageneukan galdetu ziguten eta nik bere-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.